Ekofeministak gara eta ez genekien... Marije Etxebarria Ezpeleta.
E
kofeminismoa gizarte-mugimendu batean adierazten den pentsamendu-korronte bat da. Kritikoki aztertzen ditu eredu ekozida, heteropatriarkal, kapitalista eta kolonial hau eusten duten sinesmenak. Ekofeminismoak pertsonek eta izaki bizidunek pairatzen dituzten arriskuak salatzen ditu. Horretarako, bizitzaren aurkako gerra iraultzea ahalbidetzen duten begirada alternatiboak proposatzen ditu.
28
Ekofeminismoa Frantzian sortu zen 1974an, Francoise D‘Eaubounne-ren “Le féminisme ou la mort” liburuaren argitalpenarekin. Ekofeminismoa modu garrantzitsuan garatzen da herrialde anglosaxoietan laurogeiko hamarkadatik aurrera. Garai hartako beldurrik handiena gerra atomikoak sortzen zuen. Ospetsu egin ziren emakume ekintzaileek Erresuma Batuko Greenham Commoneko base militarretako hornidura-sarreretan ehuntzen zituzten „bizitzaren sare“ sinbolikoak. Borroka horrek hamahiru urtetik gora iraun zuen.
Lehenengo ekofeministek teknozientziak emakumeen osasunean zituen ondorioak salatzen zituzten, eta militarismoari eta ingurumenaren degradazioari egin zieten aurre, azken horiek kultura sexista baten adierazpen gisa ulertuta.
Lehenengo ekofeministek teknozientziak emakumeen osasunean zituen ondorioak salatzen zituzten, eta militarismoari eta ingurumenaren degradazioari egin zieten aurre, azken horiek kultura sexista baten adierazpen gisa ulertuta. Petra Karin Kelly da emakume horien ordezkarietako bat. Alemaniako politikari eta ekintzaile bakezalea izan zen, eta alderdi politiko Berdearen sortzaile nagusietako bat. Petra Kelly tiro batez erail zuten Bonnen, 1992an. Latinoamerikan, ekofeminismoa Elsa Tamezek eta Ivone Gebarak gidatzen dute, herri sektoreetan emakumeekin lan egiten duten teologo feministek. Horien iritziz, emakumeak dira bizitzarekiko errespetuaren eramaileak. Mendebaldeko “garapen txarrari” leporatu diote emakumeen eta herri indigenen pobrezia eragitea, natura suntsitzearen lehen biktimak izanik.