Eskola Publikoa 51. zenbakia

Page 33

Euskal Herriko feministak Greenham Common kanpalekuetan Begoña Salcedo Abizanda.

Greenham Common: 2000. urtera arte Britainia Handiko bakezaleak egon ziren kanpatuta militarren hegazkin-basearen atarian –garai hartan Estatu Batuen kontrolpean zegoen basea–. Hegazkin-base hartan, NATOk Erresuma Batuan utzitako misilak zeuden gordeta 1979. urteaz geroztik. Azkenean, 1992ko irailean itxi zuten basea. Ehunka emakumek kanpalekuan eta beste milaka lagunek babes-sareetan egin zuten militarismoaren aurrean bizitzaren alde, indarkeriarik gabeko ekin­ tza zuzenen bidez eta mundu osoko milaka lagunen babesarekin. Kanpaleku eskasa eta berariaz debekatua zen, etengabe erasotzen zieten bertakoei eta baita kanpalekutik bota ere. Ohikoak ziren atxiloketak, isunak, prozesu judizialak, kartzelaratzeak… … 1981eko abuztuaren 27an, ostegunean, Women for Life on Earth taldeko 36 emakume oinez abiatu ziren Cardiff-etik (Gales) Berkshire-ra (Ingalaterra), Greenham Commoneko basea helmuga zutela. Haien helburua SESBrako gurutzaldi-misil nuklearrik ez jartzea zen. Hamar egunean egin zuten 193 kilometroko bidea. Hara iritsitakoan, lau emakume militarren baseko hesira katez lotu ziren Gobernuari agintzeko auzi nuklearrari buruz telebistan haiekin eztabaida zezan. Gobernuak ezetz esan zuenez, emakumeek bertan gelditzea erabaki zuten behin betiko… ... Joera aldatzen joan ziren urteetan zehar, baina, orientazio nagusia zera zen: antinuklearra, antimilitarista, ekologista, feminista eta indarkeria-ezazkoa. “Indar-

keria-ezaren alde egotea ezinbestekoa da kanpalekuan bizitzeko..., poliziarekin liskarrean aritu izan bagina, gure ekintzak indarra galduko zukeen..., ez gara inoren mendekoak eta esanekoak, baina indarkeria-eza aktiboa erabiltzea borrokatzeko modu eraginkorra irudi­ tzen zaigu eta emakumeok gai gara horretarako”... ... 14 km-ko hesiak bereizten zituen basea eta patruila, eta emakumeak. Hesiaren inguru osoan egiten zituzten mobilizazioak eta protesta, legez, erabilera erkide libre eta publikoko espazioa baitzen (hortik dator izena, Greenham Common). Horrek, gerora, garrantzi handia izan zuen auzitegian emakumeen alde. Era guztietako emakumeak elkartu ziren bertan: pentsalariak, militanteak, politikariak, nekazariak, lesbianak, kristauak, amonak, amak, bilobak… Oso baldintza eskasetan zeuden, argindarrik, telefonorik eta edateko urik gabe. Kanpin-denda mugikorrak zituzten, desegin eta berehala berriz erabiltzeko modukoak, eta horri esker kanpalekuak oso iheskorrak ziren. Babes handia izan zuten bizirauteko, izan ere, elkartasun-sare batek azpiegitura eta elikagaiak ematen zizkien eta bakezaleen etxeetan laguntzen zuten. Kanpalekura joan-etorrian zebilen jendetza elkartu zen eta armiarma-sarea bihurtu zen kanpalekuaren ikur: “ez dago hau bezalako lekurik eztabaidatzeko, hitz egiteko, sakontzeko, ideiak argi izateko, geure burua aldatzeko eta iraultza egiteko”... … Oso ekintza eraginkorrak egiten zituzten: hesian zuloak egin eta zirrikitutik mozorrotuta sartzen ziren ustez zeharo seguruak ziren instalazio militarretara. Ikur feministen eta bakezaleen pintadak eginez agerian uzten zuten instalazioak zein zaurgarriak eta

31


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.