Eskola Publikoa 51. zenbakia

Page 35

Pandemia hiru garaitan Iñaki Barcena. Goio Etxebarria, Chato Galante, Jose Luis Zumetaren omenez.

Zuen ereduari jarraituko diogu. Zuei!

Arrazoia genuen! 100 urte baino gehiago bizi izan duten pertsonek bakarrik esan dezakete 2020an pairatzen dugun epidemiaren tamainakoa bizi izan dutela. 1918an gertatutakoa izan zen, mundu osoan “Espainiako gripea” ezizenaz ezaguna eta urte bakarrean gizadian 50 milioi heriotza eragin zituena. Zalantza izpirik gabe hedapen bektore nagusia Lehenengo Mundu Gerran (1914-1919) ziharduten armadak izan ziren. Bitxia bada ere, Gerra Handian sartu ez zen nazio baten izena jaso zuen. Mende bat geroago, mundu osoan zehar hegazkinez bidaiatu eta bost kontinenteetan denbora laburrean zabaldu den pandemia baten aurrean gaude. Jatorria ikerketa militarrei eta interes geoestrategikoei egozten dieten konspirazio teoriez haratago, ni ez naiz horien iritzi berekoa, pandemiaren sorburua argitzeko azalpen zientifikorik onena gure espezieak eragindako bioaniztasun krisian oinarritutakoa dela uste dut. COVID-19aren sorrera azaltzen duten arrazoirik sendoenak ekosistemei egindako eraso prozesuak eta etengabeko deforestazioa dira. Bere jatorria beste espezie batzuen habitaten inbasioan eta suntsiketan duela dirudi. Gizakiak setiatutako espezieek gure espeziarentzat berria den birus hau transmititu digute. Artikulu zientifiko askok gogorarazten digute eko­ sistemetan oldarka sartze suntsitzaile hori gaixo­ tasunaren oinarrian eta sorburuan dagoela eta bere hedapena askoz ere sendoagoa eta hilgarriagoa izan dela kutsadura maila handiko hiri eta inguruetan, bereziki ku­tsadura atmosferikoa dituztenetan. Ku­ tsadura horrek gure arnas- eta immunitate-sisteman eragina du. Ez dago zalantzarik. Ekologistok arrazoia genuen eta zientziak berresten du. Gizadiak bizitzaren erreprodukzioaren mugak eta bizitza bera sostengatzen duten ziklo naturalak errespetatu ezean, kolapsoa ekidinezina da. Ikusten ari gara. Kolapsoa ekidin eta pairatzen ditugun hainbat krisien kalteak zuzendu nahian dabilen jendea egoten jarraitzen duen arren, teknologia berrien erabileraren bitartez adibidez, bizitzak “Homo sapiensak” bere aurka eraso ugari gauzatu baditu ere, bizitzak aurrera egiten jarraituko du, horren zalantzarik ez dago. “Planeta salbatzeko” gogo bizi prometeiko berri honetatik harago, nire ustez, Barry Commonerrek

33


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.