Eskola Publikoa 51. zenbakia

Page 40

Justizia feminista eztabaidagai Justizia Feminista Mintegia.

Sarrera 2017an sortu zen Foro Sozial Iraunkorreko Genero Taldea eta bi ekimen garrantzitsu egin ditu: (1) “Nik sinisten dizut. Emakumeen egia aitortu” (Bilbo, 2017/10/08); bertan, emakumeek jasandako indarkeria-mota desberdinak maila berean aitortu ziren; (2) Justizia Feministari buruzko ponentzia, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan aurkeztua (Durango, 2019/11/01). Bere lanketan, “Justizia Feministaren Mintegia”1 osatzen duten hainbat eremutako feministek parte hartu zuten. Artikulu honek ponentziaren laburpena jasotzen du2. Euskal Herriko mugimendu feministak azken hamarkadetan garatu duen lana, artikulu honen gaiari dagokionez, sei bloke handitan bil liteke: indarkeria (k), errepresioa eta tortura, kartzela, justizia, elkartasun internazionalista, eta bakearen eraikuntza. Baina funtsezko jomugan indarkeria matxista egon da, gaur egun, lege desberdinen mugei eta eskuinaren gorakadari buruzko datu kezkagarriak jasotzen dituen esparrua. Aitzitik, herritarren erreakziorako eta antolaketarako gaitasuna nabarmendu behar da, askotariko protokoloak eta ekintzak garatuz, eta prebentzioaren eta prestakuntzaren alorrean urrats garrantzitsuak emanez (besteak beste, autodefentsa feministako tailerrak). Jakintza ugari pilatzen ari da gizarte mugimenduetan, nahiz eta konplexutasuna eta zailtasunak ere asko diren.

38

Aldi berean, gure jendartean, gatazka armatuaren ondorioen kudeaketa giltzarri bihurtu da bakea eta bizikidetza eraikitzeko eta justizia birpentsatzeko erronkari aurre egiteko. Bakea eraikitzeko prozesuaren esparruan, feminismoan eragile berriak daude, hala nola Ahotsak, Emagune edo Foro Sozial Iraunkorreko Genero Taldea, eta jarduteko ildo berriak ere, esate baterako, Euskal Herriko Bilgune Feministak, Hegoa Ikerketa Institutuak edo Argituz Giza Eskubideen Defentsarako Elkarteak bultzatutako ikerketak eta jar-

Egungo justizia-sistemak “erruduna” zigortzea jartzen du erdigunean, eta ez du lehentasunezkotzat jotzen ez erantzukizun kolektiboa, ez biktimarekiko babes eta elkartasun bermea.

1 Mintegiaren bileretan emakume gehiagok parte hartu arren, aipatu ponentzia honako hauek sinatzen dugu: Amaia Zufia, Arantza Urkaregi, Bittori Lantaron, Estibaliz de Miguel, Irantzu Mendia, Itziar Gandarias, Joana Etxano, Maite Barreña, Maria del Rio, Mari Luz Esteban, Nagore Larrazabal, Nuria Alzugarai eta Olatz Dañobeitia. 2 Ponentzia osoa hemen aurkituko duzue https://sites. google.com/view/justizia-feminista-mintegia


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.