Eskola Publikoa 51. zenbakia

Page 47

Hezkuntza Publikoa, ezinbesteko zerbitzua Araceli Montes Calvo.

Historia pixka bat: Beharrezkoa iruditzen zaigu Hezkuntza Publikoaren jatorrietan murgiltzea, COVID-19k sortutako krisialditik sustraitua ateratzeko. Labur-labur ibilbide historikoa errepasatuko dugu: • Landa gizartean nahikoa zen familiarengandik jasotzen zen prestakuntza. • Industria Iraultza izan zen eskolaren beharra eragin zuena. Gainera, industria-eraldaketaren garaian, Frantziako Iraultzak (1789) pertsona guztien herritartasun-berdintasuna aldarrikatu zuen. Horrela hasi zen XVIII. mendean eskolatze-mugimendua mundu guztiarentzako eskubide gisa. • XIX. mendean zehar eratu ziren hezkuntza-sistemak, herrialdeak industrializatu ahala. Bai Europan, bai Amerikan, estatuek etengabeko ahalegina egin zuten hezkuntza sistema publikoa eratzeko. • XIX. mendean, hala ere, jende asko oraindik eskolaratu gabe zegoen. XX. mendean, hezkuntzarako de­ rrigortasuna ezarri zen; eta honekin doakotasuna. Hauek dira bada, egun ditugun hezkuntza sistemaren osagaiak: jendartearen eskubidea, hezkuntza sistema publikoa (arautua eta homogeneizatua), derrigorrezkoa eta doakoa.

Hezkuntza sistemaren garrantzia. Osagai hauekin Hezkuntzaren garrantzia anitza da, zeren eta: • Unibertsala izatean, herritar guztiengana ailegatzen da, inongo bereizketarik gabe (sexu, jatorri, gizartemaila...).

• Hezkuntza, sistema bat da, tokian tokiko eta lekuan lekuko Hezkuntza legeak arautzen duena, bere egitura zehaztuz: hezkuntza aldiak, ikasgaiak, promozioa, titulazioak... • Pertsona guztien derrigorrezko ibilbide akademikoa ezaguna da, aldi bakoitzeko curriculumak aipatzen dituen arloetan, bakoitzeko helburuetan, edukietan eta ebaluazio irizpideetan gauzatua. • Haurtzarotik giro hezitzaile eta kulturalaz inguratzeko eskubidea garatzen da, jatorrizko desberdintasunak berdinduz eta aniztasunari kasu eginez. Berdintasun-eskubide unibertsalean Estatuek garatutako sistema, Hezkuntza Publikoa, gizarte kohesiorako zutabe bat da. Hezkuntza Publikoa da populazio osoaren hezkuntza eskubidea ziurtatzen duena.

XXI. Mendeko pandemia garaia. COVID-19k eragindako osasun larrialdian, Hezkuntzari funtsezko zerbitzuaren izaera aitortu zitzaion, baina, osasun neurriei kasu eginez, ikasleak etxean geratu behar izan dira. Irakasleek telelana burutuz bukatzen ari da ikasturte berezi hau. Irakaskuntza ez-presentzialak Hezkuntza sistemaren alde ilunak atera ditu. Kontuan hartzeko ezinbesteko baldintzak soilik aipatuko ditugu: Modalitate telematikoak 7.000 bat ikasle utzi ditu hasiera batean Hezkuntza sistematik kanpo, ez soilik hezkuntza ekintzei dagokionez; baita norberaren garapenerako guztiz beharrezkoa den hezkuntza ere (osasun hezkuntza, babes soziala ematen duen hezkuntza, besteak beste) profesionalen begiradetatik at gelditu da. Are gehiago, hezkuntza integraletik kanpo ikasle guztiak gelditu dira. Aipamen hau egitea

45


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.