Eskola Publikoa 51. zenbakia

Page 50

Psikologoak ikastetxeetan Juan Zubia Goikoetxea. STEILAS.

I

kasleak ikastetxeetara aurrez aurreko saioetara bueltatzean, tutoretzak berebiziko garrantzia izango du. Beren ahulezia akademikoak indartzera doazen ikasleei orientazioa emateaz gain, koronabirusaren aurrean ikasleen beldurra eta antsietatea murrizteko eta adingabeen artean konfinamenduak sor ditzakeen zailtasun emozionalei heltzeko ezinbestekoak izango dira tutoreak. Horretaz gain, estigmatizazioaren aurka borrokatzeko prebentzio-neurriak hartu beharko dituzte, birusaren eraginpean egon direnen aurreiritziak eta bazterketa saihesteko. Ildo horretan, eskolajazarpenaren aurkako programak eguneratuko dira, 19-COVIDak eragindako diskriminazioa sumatzeko eta geldiarazteko eta diskriminazio hori jasan dezaketen pertsonak babesteko. Ikasleak gidatu behar dira ikaskideei laguntzeko eta bazterkeria eta beldurra saihesteko.

48

Horiek dira, besteak beste, Hezkuntza Sailak euskal eskola osatzen duten eragileei aurkeztu dien ikasturte amaierako, koronabirusaren aurka jarduteko protokolo orokorrean jasotako laguntza psikosozialeko neurrietako batzuk.

Ikasleak gidatu behar dira ikaskideei laguntzeko eta bazterkeria eta beldurra saihesteko.

Protokoloaren 6.5 puntuan honako hau irakurri dezakegu: “Oro har, bizi izandako egoeraren salbuespenizaerak zailtasunen bat sortu ahal izan du eremu emozionalean, eta hori kontuan hartu beharko da irakasle guztiek betetzen duten tutoretza eginkizunean. Zenbait gai orokor landu behar dira, hala nola, gaixotasunaren inguruko ikasleen beldurrak eta antsietateak gutxitzen laguntzea eta haien bizitzetan bigarren mailako edozein inpakturi aurre egiteko gaitasuna indartzea. Halaber, kontuz ibili behar da birusaren eraginpean egon diren ikasleak eta langileak ez estigmatizatzeko�.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.