Eskola Publikoa 51. zenbakia

Page 55

Urtzi Errazkin, Etxerat Elkarteko bozeramaileari elkarrizketa

Etxeratek hilero txosten bat plazaratzen du euskal presoen egoeraren gaineko datuak eta informazioa emateko. Nolakoa da egun presoen egoera, zer diote datuek? Etxerat Elkarteak baditu tresna desberdinak euskal preso, iheslari eta deportatu eta haien senide eta gertukoen inguruko albisteak konpartitzeko, haien artean, txostenak. Aurten gainera, beste modu batera planteatzen dugu txostenen garapena eta denboraren logikari erantzun beharrean, gaien interesei araberako lanak prestatzen ditugu. “Covid-19 espetxeetan” lerroburupeko txostena publikatu genuen maiatzaren 14an. Bertan bildutako datuen arabera, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 234 lagun daude espetxeetan, 31 emakume eta 203 gizonezko. Horietatik soilik 2 preso daude Euskal Herriko espetxeetan eta beste 3 espetxe arinduan. Frantziar Estatuan daudenen presoen %67a, 200 eta 400 kilometrotako distantzian kokatutako espetxeetan daude, Espainian aldiz, presoen %80a, 400 eta 1.000 kilometrotik gora arteko distantzietan dago. Datuak datu, garrantzitsua da aipatzea ere, batetik, 2 ume daudela espetxean momentu honetan haien amekin, eta Aranjuezeko espetxean badago emakume preso haurdun bat. Eta bestetik, presoek dituzten seme-alaba adingabeak 87 dira, “motxiladun umeak” hain justu.

Deigarria da ikustea nola azken garaiotan aske geratzen ari diren euskal preso gehienak, kartzela zigorra oso-osorik beteta ari direla ateratzen kalera. Arazoak izaten ari dira, halaber, gradu aldaketen eskaerekin, nahiz eta zigorraren hiru laurdenak beteak izan. Ez da kartzela politiketan aldaketarik izan? Espainiako presidentea izendatu ondoren, 2018ko udaren hasieran iragarri zuen Pedro Sanchezek euskal preso politikoekiko salbuespeneko espetxe politikaren aldaketari ekingo ziola. Garai hartan, kolektiboko 280 preso ziren, horietatik 230 espainiar Estatuko espetxetan. Hiru hilabete geroago, 10 preso gutxiago ziren Espainian, 3 gutxiago Frantzian. Urte bat eta erdi igaro da jada eta gaur egungo zenbakiak ikusirik, gezurra dirudi, baina gauzak ez dira aldatu. Salbuespeneko espetxe politika bere horretan dirau eta euskal presoak aske geratzen dira zigor osoa bete ondoren. Zergatik? Duela bi urte egiten genuen irakurketa bera egiten dugu. Borondate eza nagusi da oraindik ere eta, ausardia falta zaio espainiar Gobernuari. Gainera, ibilbide juridikoa egiteko bidea oztopatu egiten zaie euskal presoei. Egun 157 daude 1go graduan, eta 34 preso soilik 2. graduan, eta beste 3 espetxeratze arinduan. Soilik 4 presoek dute 3. gradua.

53


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.