Hezkuntza sistema eta emantzipazioa Jule Goikoetxea.
E
mantzipazioa amaitzen ez den prozesua da. Ez dakigu zer nolako menderakuntza berriak sortuko diren prozesuan, helburu jakin ba tzuk lortu ahala. Baina lehen fasean, helburua gizartea desmerkantilizatzea eta despatriarkalizatzea da. Horretarako, gizartea taxutzen dituzten praktikak, sentitzeko eta hautemateko moduak eta horiek birsortzen dituzten erakundeak eraldatu behar dira. Horietako erakunde bat da hezkuntza: hezkuntzaren ideia eta hura osatzen duten diziplinak aldatzeaz gain, tartean pedagogia eta psikologia sozialaren oinarriak, hezkuntzaren helburuak, finantzazioa, erabakiguneak eta egikaritzeko erak (politika publikoak) aldatu behar dira. Lehen helburua lortzeko gizabanakoek beren burua eta komunitatea kolektiboki gobernatzeko gaitasun sozial, ekonomiko eta politikoak garatu behar dira. Horretarako, segregazioarekin amaitzea ezinbestekoa da, publiko eta pribatuaren arteko segregazioa, sexu- eta arraza-segregazioa, eta segregazio sozio-ekonomikoa. Lehenak sistema liberala legitimatzen du. Bigarrenak sistema patriarkala eta arrazista eta hirugarrenak sistema kapitalista-merkantilista.
4
Gure hezkuntza pentsamendu liberalean, heterosexualean eta arrazistan oinarritzen da: familia heteronormatibo zuri eta liberala dute eredutzat ikasmaterialek eta irakasleek, ikasgelan espazio pribatua eta publikoaren arteko banaketa zuritzen da.
Arraza- eta sexu-segregazioarekin amaitzeko, arrazializazioa eta sexualizazioarekin amaitu behar da. “Sexua” kategoria politikoa da, “arraza” bezala. “Arraza” kategoria gizartea antolatzeko onartezina den bezala, onartezin bilakatu behar da “sexuaren” arabera antolatutako gizartea: patriarkatua. Horrek esan nahi du hezkuntza mota orok emakumeak eta gizonak sor tzeari eta birsortzeari utzi behar diola. Horretarako, jakintza-praktika berriak asmatu behar dira eta orain gure curriculuma gidatu eta ezartzen dituztenak baztertu. “Ezagutzea” heterosexualki pentsatzea da eta “normala” izatea heterosexualki bizitzea (gizon gisa identifikatzea, gizona izanik emakumeak gustuko izatea, ama bat eta aita bat duten familiak sortzea,