Eskola Publikoa 51. zenbakia

Page 61

Konkordatoaren madarikazioa: ad eternum? Eneko Marín Aparicio.

Vatikanoko estatuaren sustrai ustelak Aita Santua, Erromako apezpiku eta Eliza Katolikoaren buru izateaz gain, estatu baten jaun eta jabe da, horregatik bere ikurretako bat “Tiara hirukoitza” da. “Aita Santuen Lurraldea” Erdi Aroan jaio zen, VIII. mendean, eta italiar penintsularen erdialdea menderatzen zuen. Aita Santuek lurralde horren gaineko subiranotasun politikoa justifikatzeko erabili zuten arrazoietako bat “Konstantinoren dohaintza” izan zen, ustez Konstantino erromatar enperadorearena, baina benetan Elizak egindako faltsutze bat izan zen, Lorenzo Vallak XV. mendean frogatu zuen bezala. Aita Santuen Lurraldea 1870ean desagertu zen Italiaren bateratzearekin batera, baina 1929an Letrango itunei esker Vatikanoko Hiriko Estatua jaio zen. Benito Mussolinik independentzia politikoa aitortu zion Elizarekin harreman onak edukitzearren, lurralde minimo bat eman zion baina lurraldeen galerak ekonomikoki konpentsatu zizkion. Bai, egungo Vatikanoko estatua faxismoaren eskutik jaio zen. Handik 16 urtera, Bigarren Mundu Gerra amaitzean, Italiak ez zuen Vatikanoko lurraldetxoa berriz bereganatu, aliatuek Eliza katolikoarekin ondo konpondu nahi izan baitzuten. Horri esker iraun du Europako azken teokraziak.

Espainiako Konkordatuak Konkordatuak Eliza Katolikoaren eta Estatuen arteko hitzarmenak dira, bien arteko harremanak arautzeko. 1953an espainiar estatu frankistak konkordatu berria sinatu zuen. Ituna oso onuragarria zen Elizarentzat, Espainia estatu “nazionalkatolikoa” baitzen.

59


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.