Darcy Langek work studies edo «lan-estudioak» izena eman zien bere lanei. Work studies horiek lanean dabiltzan pertsonen bideo-behaketa luzeak dira. Langek work hitza erabili zuen eta ez labour, azken hori lotuago dagoelako jardueraren dimentsio ekonomikoarekin eta konnotazio politiko gehiago dauzkalako. Aldiz, work hitzak konkretuagoa den zerbaiti egiten dio erreferentzia, zehazki, esfortzuaren erabilerari eta zerbait lortzeko egindako lanari. Era berean, jarduera osoaren minimo komuna den aldetik, work hitzak nolakotasun orokortzaile eta abstraktua hartzen du. Bestalde, ikerketa zerbait ulertzeko edo ezagutzeko egiten den esfortzu gisa uler daiteke. Gainera, praktika artistikoan obra bat gauzatu aurretik egindako prestakuntza-lanari egiten dio erreferentzia.