INSPIRING BUSINESS
GURE BERRIKUNTZA, ZURE NEGOZIOAREN HAZKUNDEA
TEKNOLOGIATIK... TECNALIAn, aurrea hartzen diegu etorkizunak dakarzkigun erronkei, balioa ematen eta emaitza errealak izatea eragiten duten konponbide teknologiko, irudimentsu eta sortzaileak ikusteko, identifikatzeko eta garatzeko.
IKERKETA APLIKATUAREN ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN ALDEKO APUSTUA NEGOZIO-AUKERAK IDENTIFIKATZEKO ETA GARATZEKO.
...MERKATURA Mundu osoan jarduten dugu, ezagutza BPG bihurtzen, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresetan negozio-aukerak sortuz.
WHY TECNALIA? TEKNOLOGIAREN BIDEZ ZURE NEGOZIOA ERALDATZEN DUGULAKO
TEKNOLOGIAREN BIDEZ BALIOA EMATEN DUGULAKO
GURE ESKAINTZAGATIK: BEREIZIA ETA BERRITZAILEA
TECNALIA VALUE速
LAGUNTZEA
Bestelako negozio-ikuspegi bat eskaintzen dugu: teknologiaren bidez balioa ematen duten konponbideak garatzen ditugu enpresekin. Konponbide lehiakorrak dira, negozioak eraldatzen eta hazten laguntzen dutenak eta enpresen eta gizartearen etorkizuna hobetzen dutenak.
Esperientziatik eta espezializaziotik egiten dugu lan, ikerketako bikaintasunaren bidez eta irtenbide integralak eskainiz. Gizateriaren erronkei aurre egiteko ikertzen dugu, mundura konektatuta eta mundu osoan jardunez.
TECNALIA VALUE速 gure zerbitzu-eskaintza da, enpresen beharretara bideratua. Eskaintza honekin, erronka eta arazo konplexuei ekin diezaiekegu, eta gure bezeroekin irtenbide pertsonalizatuak gara ditzakegu, haien negozioak bere ahalmen guztia balia dezan, hobeto lehiatu dadin eta errentagarria izan dadin.
EZARTZEA
ZURE PROIEKTUA GARATZEA
INSPIRATZEA
TECNALIA VALUE
®
INSPIRATZEA
GARATZEA
LAGUNTZEA
EZARTZEA
BETI AURRETIK
EKITEKO UNEA
EBALUAZIOA ETA DIAGNOSIA
NEGOZIO BERRIAK
Oinarri teknologikoko berrikuntzaestrategien gaineko aholkularitza. Helburua: enpresen hazkundea eta dibertsifikazioa. Teknologiaren eta enpresa-kudeaketaren inguruan gure jakintzatik abiatuta negozio-ekimen berriak atzematen eta haiek garatzen laguntzen diegu enpresei, aukerak hautemanez eta emaitza bihurtuz.
TECNALIA, produktu eta prozesu berriak garatzeko nahiz lehengoak hobetzeko bazkide estrategikoa. I+G+Bko proiektu malguak eta erakunde bakoitzaren ezaugarrietara moldatzeko modukoak, lehentasun nagusi balioa sortzea eta merkatua dituztelarik, enpresen eta gizartearen etorkizun lehiakorra harturik helburu. I+G+Bko proiektuak eskaintzen ditu TECNALIAk aplikazio teknologikoen arlo esanguratsuenetan.
50 urte baino gehiagoko esperientzia dugu zerbitzu teknologiko espezializatuak eskaintzen produktuen, materialen eta prozesuen ebaluazioaren eta diagnosiaren alorrean. Trebakuntza handiko talde teknikoa dugu, oso zaildua laborategian, eta industriaren lehiakortasuna hobetzea du beti xede. Estatuko eta nazioarteko akreditazio eta aintzatespen ugarik gure zerbitzuen fidagarritasuna bermatzen dute.
I+G+Baren eta enpresen lehia errealaren arteko behar-beharrezko zubia da TECNALIA. Oinarri teknologikoko enpresetan negozioa -jabetza industrial gisa-, ezagutza edo parte-hartzea sortzeko prest dauden aktibo teknologikoak garatzen ditugu. Horretarako, hauek ditugu:
“TECNALIArekin egiten diren lankidetzaproiektuen bidez, goreneko kalitate- eta produktibitate-estandarrak bilatu ditzakegu, tresneriari makinarekin eta tresnarekin interakzioan aritzeko gaitasuna emanez, errore-aukerak minimizatzeko, eta, hala, kalitaterik ezaren kostuak murrizteko.”
"Egunero gure negozioan hazi beharra daukagu, eta, horregatik, 30 urte baino gehiago daramagu TECNALIArekin. Gure negozioaren ezagutza zabala, abangoardiako instalazioak eta profesionaltasun handia ditugu, eta horrek asko lagundu digu beti ETE gisa nazioarteko bihurtzeko egin dugun ibilbidean. TECNALIAko adituen hurbiltasunari eta TECNALIAren lan egiteko malgutasun eta bermeari esker, bazkide teknologiko garrantzitsua izaten jarraitzen du, gure produktuak lehiakorragoak izateko.”
TEKNOLOGIA- ETA I+G+BKO BERRIKUNTZAPROIEKTUAK ESTRATEGIA
“Berrikuntzaren kudeaketari buruzko gogoeta bat egiteko beharra zegoen korporazioaren barruan. Hori dela eta, TECNALIAko adituen parte-hartzea oso garrantzitsua izan da landu beharreko aukerak identifikatzeko. Beti da oso aberasgarria zure gogoeta-prozesuei ikuspegi berriak gehitzea, eta, alde horretatik, TECNALIA gomendatuko genieke beste enpresei.” YOLANDA MUÑOZ ZUZENDARI NAGUSIAREN ONDOKOA CORPORACIÓN PATRICIO ECHEVARRIA
IÑIGO MUGURUZA COBOS GAMESAKO GERENTEA ASTEASU
ZERBITZU TEKNOLOGIKO AURRERATUAK
ANA URQUIJO ZUZENDARI NAGUSIA AIANOX
INBERTSIOAUKERAK
• INSPIRING BUSINESS FORUM-IBF: enpresa-foro bat da, zeinari TECNALIAk bere eta bere aliatu teknologikoen I+G+Bko jardueraren emaitza diren negozio-aukerak eskaintzen baitizkie, modu sistematikoan eta lehentasunez. • TECNALIA VENTURES, S.L.: Inpaktua maximizatzeko I+G propioa sustatzen duen eta aktibo teknologiko berritzaileen bizi-zikloa kudeatzen duen enpresa bat.
PRESTA ZAITEZ. ETORKIZUNA GAUR ARI DA ERAIKITZEN. Gizartearen eta ekonomiaren zenbait desafio handi negozio-aukera izan daitezke zure enpresarentzat. Desafio horiek kontuan harturik, zure negoziorako abantaila eta arrakasta nola sortu ikertzen dihardu TECNALIAk; ondorioz, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen da, eta gizartearen garapena eta ongizatea lortzen dira, oro har.
INDUSTRIA ETA ETORKIZUNEKO FABRIKA GARRAIO JASANGARRIA KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA ZAHARTZEA MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA HIRIEN ETORKIZUNA KLIMAALDAKETA
INDUSTRIA ETA ETORKIZUNEKO FABRIKA Herrialde aurreratuenek sustatutako industria-iraultza baten lekuko gara, non orain arte erabili den “fabrika” kontzeptua aldatzen ari den eta enpresek beren prozedurak birplanteatu behar dituzten. Etorkizuneko fabrikak industria eraldatuko du, eta munduko ekoizpensare guztia aldatuko du. Fabrikakontzeptu berri bat: automatizatua eta robotizatua, malgua, adimenduna, jasangarria, konektatua eta soziala. TECNALIAn, gako horiei guztiei heltzen diegu, eta etorkizuneko fabrikaren garapenean aditu eta funtsezko eragile gisa posizionatuta gaude.
GARAPEN-DRIVER-AK
ARRAKASTA-KASUAK
• AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIZAZIOA • MALGUTASUNA • ADIMENA ETA DIGITALIZAZIOA • KONEKTAGARRITASUNA • EKONOMIA- ETA ENERGIA JASANGARRITASUNA • ERANTZUKIZUN SOZIALA ROBOTIKA MUGIKORRA
“Pertsonen eta teknologiaren arteko integrazioa gauzatu da jada. Gure etorkizuna robotekin partekatuta ageri zaigu, eta dagoeneko ikusten da hegazkinen produkzioan integratuta daudela. Horretarako prestatzen ari gara, eta TECNALIA funtsezko bazkidea da estrategia horretan.”
Fuselaje-panelen lotura orbitalak automatizatzeko irtenbide robotizatua; zulatzeko prozesua, zigilatzailea aplikatzekoa eta errematxe itsuak instalatzekoa integratzen ditu, bai eta ikusmen artifizial bidezko erreferentziazioa ere. Besteak beste, Airbus Group-ekin lankidetzan.
JUAN FRANCISCO GARCÍA AMADO I+G+B-KO ARDURADUNA PUERTO REALEKO INSTALAZIOA AIRBUS OPERATIONS INGURUNE ADIMENDUN ETA SEGURUAK Juntura homozinetikoaren mihiztadura kolaboratiborako sistema, non robotika industrialaren eta pertsonen gaitasunak integratzen diren; horrek gune partekatuak sortzeko eta zeregin konplexuak modu seguruan gauzatzeko aukera ematen du. PSA Peugeot Citroën-ekin lankidetzan.
GARRAIO JASANGARRIA Gizartearen garapenak kontsumoak eta emisioak murriztera behartzen gaitu, segurtasuna areagotzera, komodalitatea hobetzera, portaera-aldaketak sustatzera eta zirkulazioaren kudeaketa eta arintasuna hobetzera. Inoiz baino gehiago, pertsonen eta merkantzien mugikortasun areagotua bermatu behar da ikuspegi jasangarri eta efiziente batetik. TECNALIAren garapen teknologikoek arlo hauek bultzatzen dituzte: puntako elektrifikazio, hibridazio eta propultsio aurreratua, arintzea, segurtasuna eta konforta, ‘smartizazioa’, garraio-sare jasangarri eta erresilienteak, garraioaren kudeaketa adimenduna, eta ibilgailu elektrikoa hedatzea eta sarean integratzea.
GARAPEN-DRIVER-AK • ARINTZEA • ELEKTRIFIKAZIOA • GARRAIO EFIZIENTEA ETA ADIMENDUNA • KOSTUAK MURRIZTEA • BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASEN ISURPENA MURRIZTEA • INGURUMEN-INPAKTUAK MURRIZTEA • AZPIEGITUREN KONTSERBAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK “TECNALIAk garatutako eta gure saiakuntzabanku aurreratuarekin konbinatutako Dynacar modeloari esker, GKN Drivelinek garapendenbora murriztu dezake. Hala, orain gai gara propultsio elektriko osoa luzera-dinamikez gain albo-dinamikak ere badauden kasu ugaritan probatzeko.” JOSÉ MANUEL CUBERT INGENIARITZAKO ZUZENDARIA GKN
ARRAKASTA-KASUAK
IBILGAILU AUTONOMOAK Automation Development for Autonomous Mobility, BOEING Research & Technology Europe-k gidatzen duen zeharkako ekimen bat. Sistema mugikor autonomoetarako teknologia kritikoak garatzea du helburu. Lurreko aplikazioei dagokienez (airekoak eta itsasokoak ere badaude), TECNALIA lurreko ibilgailu autonomoetarako teknologia garatzen ari da, AZKAR, MASER, FICOSA eta ELECNOR-DEIMOSekin batera.
IBILGAILU ELEKTRIKOA HEDATZEKO AZPIEGITURAK Europako banaketa-sareetako operadoreentzako plangintza-tresna berriak, elektromugikortasun optimizatu bat masiboki hedatzeko eta banatutako sorkuntzaren integrazioa maximizatzeko prestatuak. Ibilgailu elektrikoen kargatze adimenduneko azpiegituretako sistemek arauak betetzen dituztela, elkarreragingarriak direla eta errendimendu handia dutela ziurtatzen duten egiturak eta gaitasuna garatzean datza.
KARBONO-EMISIO GUTXIKO ENERGIA Energia “karbonogabetzea”, hau da, erregai fosilen mendekotasuna murriztea eta klima-aldaketa arintzea; hori da, oraintxe bertan, gaur egungo energia-sistemaren funtsezko erronka. Ezinbestekoa da energia berriztagarrien ehunekoa handitzea, efizientzia energetikoa hobetzea, energia adimenez kudeatzea, horniduraren kalitatea eta segurtasuna handitzea, eta kostuak txikitzea. TECNALIAk karbono-emisio gutxiko energia aprobetxatzen duten irtenbide teknologikoak ikertzen eta garatzen ditu, hots, itsasotik, haizetik edo eguzkitik datorren energia (bioenergiak), eta adimenez kudeatzen ditu. Gure helburua da lehiakortasuna sustatzea eta garapen sozioekonomiko jasangarri bat bermatzea ingurune globalizatu batean.
GARAPEN-DRIVER-AK
ARRAKASTA-KASUAK
• ERREGAI FOSILEN MENDEKOTASUNA MURRIZTEA • KLIMA-ALDAKETA • ENERGIAREN SEGURTASUNA ETA KALITATEA • GIZA GARAPENAREN ETA GARAPEN EKONOMIKOAREN ENERGIAREKIKO MENDEKOTASUNA “Euskadi aitzindaria da sare elektriko adimendunen garapenean, zeinak milioi askoko inbertsioak erakarriko baititu mundu osoan. Eta, horretarako, Iberdrolak EAEko enpresak izango ditu alboan.”
TAMAINA HANDIKO ITSAS AZPIESTAZIO AUTOINSTALAGARRIA Marin-el, offshore energiak ustiatzeko itsas azpiestazioaren modelo berri bat. Haren helburua da offshore azpiestazio elektriko arin eta autoinstalagarri bat garatzea, bere osotasunean lurrean muntatu daitekeena. Eusko Jaurlaritzaren babesa du, Iberdrola Ingeniería du buru, eta hauek parte hartzen dute: Ingeteam, Ormazábal, Arteche, Construcciones Navales del Norte, Semantic, el Energia Klusterra eta Euskal Herriko Itsas Foroa.
IGNACIO SÁNCHEZ GALÁN IBERDROLAKO PRESIDENTEA
EUROPAKO SARE ELEKTRIKOAN ENERGIA BERRIZTAGARRIAK INTEGRATZEA IGREENGrid-en xedea da Europako energia banatzeko sareen gaitasuna handitzea, banatutako energia berriztagarrien iturriak hartzeko, fidagarritasuna eta hornikuntzakalitatea arriskuan jarri gabe.
ZAHARTZEA Alarma guztiek jo dute. Bizi-itxaropena igotzean eta jaiotza-tasa jaistean oinarritutako demografia-aurreikuspen guztiak bete egin dira. Eta, orain, inoiz baino beharrezkoagoa da zahartzearen fenomenoari erantzun sistemiko bat ematea, “Zahartzearen ekonomia” azaleratuko duen erantzuna. TECNALIAk, zahartzeak ematen dituen aukerez jabetuta, irtenbide bakarrak eta balio erantsi handikoak garatzearen alde egin du, horretan sektore asko eta askotariko ikuspegiak erabiliz. Adinekoen eta haien ondoan daudenen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi dugulako, eta haien bizi-ibilbidean lagundu, eta enpresentzako negozioa sortu nahi dugulako.
GARAPEN-DRIVER-AK • GIZARTE-LAGUNTZAKO ZERBITZUAK • ERAIKUNTZA • LAGUNTZARAKO TEKNOLOGIAK • FINANTZA-ZERBITZUAK • INDUSTRIA FARMAZEUTIKOA • ELIKAGAIEN INDUSTRIA • INDUSTRIA BIOMEDIKOA “Elikadurak zeregin garrantzitsua du gure osasunean. Elikagaien industriak elikagaien nutrizio-balioa handitzeko konposatuak bilatzen ditu, pertsonen, eta bereziki adinekoen, bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dien dieta orekatu eta osasungarri bat lortzeko. TECNALIAk ikertzaile-talde prestatu bat du, enpresei estrategia horretan laguntzeko.” MIGUEL ÁNGEL CUBERO I+GKO ZUZENDARIA INDULLEIDA
ARRAKASTA-KASUAK
ETXEAN GAIXOTASUNAK DETEKTATZEA Asistentzia-teknologian oinarritutako ekimenetan jardutea; esaterako, sentsoresistema batean, zeinak aukera ematen baitu pertsonen jarduerak eta ohiturak monitorizatzeko eta neuroendekapenezko gaixotasunekin -alzheimerrarekin, adibidezlotutako asalduen sintoma izan daitezkeen aldaketak detektatzeko.
IKTUS BAT IZAN DUTEN PAZIENTEAK SENDATZEA Garuneko hodietako istripu baten ondorioz paralizatutako goiko gorputz-adarrak bere onera ekartzea, garun-makina interfaze bat erabiliz. Helburua da pazientea berez gai izatea gelditutako gorputz-adarra intuitiboki berriro mugitzeko eta kontrolatzeko, eta, hala, autonomia eta independentzia funtzionaleko mailak berreskuratzea.
MUNDU DIGITAL ETA HIPERKONEKTATUA Gizartea gero eta mundu konektatuago eta interaktiboago baterantz aldatzen ari da. Eta, aldaketa horretan, gai izan behar dugu negozioak garatzeko eta eguneroko bizitza hobetzeko aukerak ikusteko. TECNALIAn, etorkizun interaktibo eta interkonektatu bat imajinatzen dugu, efizienteagoa, adimentsuagoa, atseginagoa, seguruagoa eta zerbitzu hobeak dituena. Gure bezeroen negozioan eragina izango duten irtenbide teknologikoak sortuz laguntzen diogu mundu digital horri. Uste dugu berrikuntza dela softwaresistemarik onenak modu eraginkorrean sortzeko modua. Horregatik, ekonomia digitalerako zerbitzu berriak imajinatzen ditugu, eta produktuak eta irtenbideak sistema adimendun bihurtzen laguntzen dugu.
GARAPEN-DRIVER-AK
ARRAKASTA-KASUAK
• ZERBITZU ETA EDUKI DIGITALAK • NEGOZIO-ADIMENA - DATUEN ANALITIKA • SOFTWARE-SISTEMAK • ZIBERSEGURTASUNA “Une hauetan, gure negozioaren ikuspegia berrikusten ari gara, garapenaren ikuspegitik zerbitzuaren ikuspegirantz, eta berrikustelan horretan, nire ustez ordezkaezin diren TECNALIAko kolaboratzaileen aholkuak eta jakintza ditugu eta izango ditugu.”
SOFTWAREAREN INDUSTRIALIZAZIORANTZ FASTen bidez, software-fabrika baten kodea optimiza daiteke berrerabilera oinarri hartuta, baina mendekotasunik sortu gabe, eta horrek edozein unetan ‘atzera egiteko’ aukera ematen du. Tresna eleaniztuna da, fabrika bakoitzaren beharretara egokitzen da; sortutako kode osoa kontrolatuta edukitzeko aukera ematen du, baita haren segimendua egitekoa ere.
FRANCISCO JOSÉ ARGENTE DEL CASTILLO MUÑOZ KALITATEKO, PROZESUETAKO, QUALITY ASSURANCEKO ETA INGURUMENEKO ZUZENDARIA INSA
SMART DESTINATION QING SOLUTIONS TECNALIAren ekimen bat da, jatorrian Palladium Taldeko bi hotelentzako garatua, eta berrikuntza teknologikoko irtenbideak eskaintzen ditu turismoaren sektorerako. “Eskumuturreko adimendun” batzuen bidez, transakzio, sarbide eta identifikazioetarako ekosistema seguru bat sortu dugu; pertsonalizagarria da bezeroen zerbitzu-esperientzia hobetzeko, eta informazio-sistemekin eta CRMrekin erraz integratzen da.
HIRIEN ETORKIZUNA Hiriak protagonista dira ekonomia globalean, baina, aldi berean, badira CO2-emisioen % 80ren erantzuleak ere. Hiria bera irtenbidearen parte izango da, baldin eta plangintza eta diseinu adimenduna hirien berroneratze integraleko prozesuekin eta teknologia garbiak aplikatzearekin konbinatzen bada azpiegitura-belaunaldi berri bat sortzeko. TECNALIAn, hiri-irtenbide eta teknologia egokiak identifikatzen, hautatzen eta integratzen ditugu, proiektu adimendun bati laguntzeko, hiriaren jasangarritasuna eta berroneratzea, haren garapen sozioekonomikoa eta ekonomia berdeago eta jasangarri baten bultzada ziurtatuko dituen proiektu bati laguntzeko.
GARAPEN-DRIVER-AK • • • • •
ARRAKASTA-KASUAK
SMART PROJECT SMART STRUCTURE SMART INNOVATION & TECHNOLOGY SMART FINANCING ARCHITECTURE SMART ECONOMY
“XXI. mendeko bi joera nagusiak hirien hazkundea eta teknologiaren nonahikotasuna dira.”
SMART MOBILITY LAB TECNALIAk Smart Mobility Lab sortu du, garraio-sistema adimenduneko (ITS) konponbideei balioa emateko, mugikortasuna kudeatzeko sistemen adimenmaila handituz, eta, horretarako, trafiko-datuak aztertzeko eta iragartzeko tresna aurreratuak baliatuz.
AYESHA AND PARAG KHANNA
PARTE-HARTZEAREN BIDEZKO PLANGINTZA ETA HIRI-BERRONERATZEA TECNALIAk informazio-teknologia berriak aplikatu ditu (mikrosentsoreak, lurreko behaketa…), herritarren komunitateek erabaki egokiak har ditzaten parte-hartze, plangintza eta hiri-berroneratze kooperatiboko mekanismo egokien bidez hiriak hobetzeko.
KLIMAALDAKETA Klima-aldaketa dagoeneko gertatzen ari da, eta, haren ondorioak -itsas mailaren igoera, eurite gogorrak, bero-boladak...inpaktu handiak eragiten ari dira gure bizimoduan eta gure ekonomian. Klimaaldaketa arintzeko eta inpaktu horietara egokitzeko neurriak hartu beharrean gaude, haien ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen. TECNALIAn, irtenbideak garatzen ditugu berotegi-efektuko gasen isurpena arintzeko eta pertsonek, gure baliabideek, gure hiriek, gure azpiegiturek eta abarrek inpaktu horien aurrean duten kalteberatasuna murrizteko.
GARAPEN-DRIVER-AK • ERREGAI FOSILEKIKO MENDEKOTASUNA • BEROTEGI-EFEKTUA ERAGITEN DUTEN GASAK MURRIZTEKO BEHARRA • KLIMA-ALDAKETAREN INPAKTUAK, MAIZAGO ETA HANDIAGOAK • AZPIEGITUREN ETA HIRIEN AHULTASUNA • ERAIKINEN, HIRIEN ETA INDUSTRIAREN ENERGIA-EFIZIENTZIA “Egokitzapenari aurre egiten diogu uraren sektorean, kosta-eremuen kudeaketan, osasunean eta hondamendi-arriskuen murrizketan neurriak hartuz; beraz, garrantzitsua da klima-aldaketak eragindako galerei eta kalteei aurre egiteko mekanismoen aplikazioa hobetzen laguntzea, ziurtatuz herrialde ahulenetan egokitzapenari ekiteko neurriak hartzen direla.” JOSEAN GALERA EUSKO JAURLARITZAKO INGURUMENEKO SAILBURUORDEA
ARRAKASTA-KASUAK
CO2-A ENERGIAREN ALDETIK EFIZIENTEKI ATZEMATEA MOFak (Metal Organic Frameworks) eta polimeroak oinarri dituzten mintzak, CO2-a energiaren aldetik efizienteki eta ingurumena errespetatuz atzemateko. Mintz horiek aukera ematen dute gasak bereizteko etengabeko prozesuak gauzatzeko, energia-eraginkortasun handiagoarekin eta karbono-aztarna nabarmen murriztuz, ez baita behar gas-likido fase-aldaketarik.
KLIMA-ALDAKETA ETA GARAPEN JASANGARRIA HIRIETAN Klima-aldaketara egokitzea eta hura arintzea, batetik, eta hirien garapen jasangarria, bestetik, uztartzea. Europan eta nazioarteko hirietan klima-aldaketara egokitzeko estrategiak eta neurriak ezartzea du ardatz. Aintzat hartzen dira klima-aldaketaren inpaktuak eta hartara egokitzearen kostuak eta onurak kuantifikatzeko metodo berritzaileak eta tresnak.
TECNALIA ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako lehen zentro pribatua da, eta Europako garrantzitsuenetako bat. Teknologia, irmotasuna, eraginkortasuna, ausardia eta irudimena, dena batean. www.tecnalia.com