2011 Urteko txostena

Page 1


www.tecnalia.com

2011. URTEKO TXOSTENA


LEHENDAKARIAREN GUTUNA TECNALIA Research & Innovation sortu izana -2011ko urtarrilaren 1ean- Euskadiko eta Espainiako Zientzia eta Teknologiako Sistemaren historia teknologikoko gertaera nagusia izan da. Martxan daramagun lehen urte honetan, hala dela erakutsi dugu, eta are garrantzitsuagoa dena: erakutsi dugu TECNALIA beharrezkoa dela gizartearentzat, oro har, eta enpresentzat, bereziki. Handiagoak gara, ia 1.500 langile ditugu, baina, badugu beste berezitasun bat: desberdinak gara. Ikerketaren mundua goitik behera aldatu dugu gure lan-filosofiarekin, “Inspiring Business” delakoarekin, zeinak ezin hobeki laburbiltzen baitu gure xedea eta ikuspegia: “Ezagutza BPG bihurtzea pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz”. Eta horrelaxe adierazi dugu gure lehen Plan Estrategikoan 2012-2014, zeinak bost oinarri baititu: ekonomia- eta finantzajasangarritasuna, nazioarteko hedapena, ikerketaren bikaintasuna, inpaktu ekonomikoa eta soziala, eta pertsona konprometituak. Asmo handiko plana da, eta plan horrekin 1.750 pertsona baino gehiago izatera eta 170 milioi euro fakturatzera iritsi nahi dugu. Izan ere, ziur gaude berrikuntza dela eredu ekonomikoa aldatzeko lanabesa. I+G+Baren aldeko apustua sendotu behar dugu, Europako aurrendariek egiten duten moduan. Gero eta gertuago gaude Europako aitzindari horiengandik. TECNALIA 24. lekuan dago EBko VII. Esparru Programan parte hartzen duten milaka erakunde publiko zein pribaturen artean, eta Espainiako lehen erakunde pribatua da. 2011. urtearen amaierarako, 229 proiektutan hartu genuen parte, baina are garrantzitsuagoa zera da: proiektu horietako 51ren buru izan ginen; hala, beren sektorean aitzindari diren ikerketako enpresek eta bestelako erakundeek gugan jarritako konfiantzari erantzun diogu. Horregatik guztiagatik, eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiet gure langileei, bezeroei, administrazioei, bazkide zein kolaboratzaileei eta TECNALIA gaur egun dena izaten lagundu duten guztiei. Eskerrik asko guztioi. Javier Ormazabal TECNALIAko Lehendakaria


ZUZENDARI NAGUSIAREN GUTUNA Esan dezakegu 2011n “emaitza onak lortu ditugula, testuinguru ekonomiko oso konplexuan�. Guztira, 116 milioi euro fakturatu ditugu. Diru-sarreren % 56 merkatutik etorri da, eta gainerakoa, % 44, ikerketa estrategikoko proiektuen bidez lortu dugu.

Cash flowa positiboa izan da (9,1 milioi), eta horrek jasangarritasun ekonomikoa bermatzen digu. Horri esker, TECNALIAk 17 milioi euro inbertitu ditu, eta horrek aukera eman digu proiektuen kalitatea hobetzeko, gure bezeroei -4.000 baino gehiago diraematen dizkiegun zerbitzuei balio erantsi handiagoa emateko, eta azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzeko gizartearen onurarako. 2011n, nazioarteko salmentak bikoiztea ere lortu dugu. Nazioarteko merkatuan 2,9 milioi kontratatzetik 6,2 milioi kontratatzera pasatu gara. Eragin-eremu geografikoa zabaltzeko TECNALIAk egin duen ahalegin hori ezinezkoa izango litzateke nazioartean ditugun sare zientifiko-teknologiko guztiak gabe, ezagutza sortzen eta balio erantsia handitzen laguntzen baitute. Europako proiektuei dagokienez, 2007. urtean hasi eta iazko urtera arte, 229 proiektu kontratatu ditugu guztira, eta proiektu horietatik 51tan izan dugu lidergoa. Lau urte hauetan, 86 milioi euroko diru-itzulkina ekarri digu horrek, eta, hala, I+G+Bko Espainiako lehenengo erakunde pribatua bihurtu gara. Oinarri teknologikoko 28 enpresa berriri lagundu diegu guztira, eta horietako 21etan partaide gara oraindik ere. Enpresa horiek 10 milioi euro fakturatu dituzte eta 158 lagunek dihardute haietan lanean. TECNALIA osatzen dugun ia 1.500 langilerekin dugun erantzukizuna dugu abiapuntu 2012. urteari ekiteko, baita ikerketa aplikatuaren bitartez egungo krisi ekonomikoa gainditzen lagunduko dugulako konfiantza ere, gizarteak TECNALIA existi dadin nahi dezan gerora ere. Joseba Jauregizar TECNALIAko Zuzendari Nagusia


TECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOAREN PATRONATUA


TECNALIA Research & Innovation Fundazioaren Patronatua

LEHENDAKARIA

JAVIER ORMAZABAL Ormazabal Corporate Technology A.I.E.

28 ENPRESA-PATRONO IBERDROLA DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA, S.A. Javier Morrás

ALMAVIVA, S.p.A. Luigi Viscione

IBERDROLA, S.A. Asís Canales

BATZ S.COOP. Bingen Aranzabal

IBERMÁTICA, S.A. Iñaki Rementería

CEMENTOS LEMONA, S.A. Ignacio Manuel Machimbarrena

INDRA Heliodoro Ruipérez

CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES S.A. Eduardo Etxeberria

INGETEAM, S.A. Miguel Gandiaga

EUROPEAN SOTWARE INSTITUTE- CENTER EASTERN EUROPE George Ivanov Sharkov FAGOR EDERLAN, S.COOP. Juan María Palencia FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE ASOCIACIONES DE FUNDIDORES Ignacio Sáenz de Gorbea FUNDACIÓN BBK - BBK FUNDAZIOA Fernando Irigoyen FUNDACIÓN METRÓPOLI PARA LA INNOVACIÓN Y DISEÑO DEL TERRITORIO Alfonso Vegara GAMESA CORPORACIÓN TECNOLÓGICA, S.A. José Antonio Malumbres GRUPO IGUALMEQUISA, S.A. José Andrés Gorricho GUARDIAN LLODIO UNIO, S.L. María Pilar Veiga

ASÍS CANALES Iberdrola, S.A.

LEHENDAKARIORDEA

IGNACIO SÁENZ DE GORBEA Federación Española de Asociaciones de Fundidores

IDAZKARIA

FÉLIX IRAOLA

10 ERAKUNDE-PATRONO

ACCIONA, S.A. Pedro Antonio Párbole

ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA A.I.E. José Javier Arteche

LEHENDAKARIORDEA

LANTIK, S.A. Roberto Ibarretxe

EUSKO JAURLARITZA Juan Ignacio Goicolea Pedro Gómez Edorta Larrauri Xabier Garmendia Olga Isabel Rivera Pedro Luis Arias

ARABAKO FORU ALDUNDIA Luis Viana BIZKAIKO FORU ALDUNDIA Jesús Peña GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA Iñaki Errazkin EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Iñaki Goirizelaia

6 BANAKO PATRONO

NICOLÁS CORREA, S.A. José Ignacio Nicolás Correa

Andoni Lorenzo

Iñaki López

ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY A.I.E. Javier Ormazabal

Carlos Olabe

Luis Goenaga

Félix Iraola

Pedro Miguel Etxenike

SEA EMPRESARIOS ALAVESES Pascal Gómez SDAD. FINANCIERA Y MINERA, S.A. CEMENTOS REZOLA José María Echarri ULMA HORMIGÓN POLÍMERO, S. COOP. Mikel Izurieta VICINAY, S.A. Luis María Cañada W.E.E. - HAIZERROTA A.I.E. José Manuel Sorazu ZIV APLICACIONES Y TECNOLOGÍA, S.L. Norberto Santiago

3 PATRONO OSO DONOSTIAKO UDALA Ordezkari bat, izendatzeko

VITORIA-GASTEIZKO UDALA Iñigo Bilbao

BILBOKO UDALA Jon Andoni Aldekoa

ZUZENDARITZA NAGUSIA ZUZENDARI NAGUSIA Joseba Jauregizar

ZUZENDARIONDOKO NAGUSIA Iñaki San Sebastián


TECNALIA ESPAINIAKO IKERKETA APLIKATUKO LEHEN ZENTRO PRIBATUA DA, ETA EUROPAKO GARRANTZITSUENETAKOA

Apustu bakar bat, aukera bat, erronka bat.

Xedea: ezagutza BGP bihurtzea.

PERTSONEN BIZI-KALITATEA HOBETZEKO, ENPRESETAN NEGOZIO-AUKERAK SORTUZ


7 NEGOZIODIBISIO

BALIOAK Negozio-aukerak identifikatu eta garatzen ditugu TECNALIAn, abantaila lehiakor bihurtzen ditugu gure bezeroentzat, jarrera egokiarekin eta metodoarekin: intentzioarekin behatzen dugu, grinaz eta irmotasunez ikertzen dugu; imajinazioarekin eta eraginkortasunez sortzen dugu; ausardiaz, zehaztasunez eta malgutasunez aritzen gara; esperientzia eta espezializazioa oinarri hartuta eginten dugu lan; ikuspegi orokorretik ikusten ditugu erronkak eta soluzio integralak partekatzen ditugu.

Aritzen garen merkatu guztietan, esperientzia eta espezializazioa oinarri hartuta egiten dugu lan, jarrera eraginkor eta proaktiboaz, soluzio integralak eskeiniaz gure negozio-dibisioen zeharkakotasunari esker.

ERAIKUNTZA JASANGARRIA

ETORKIZUNAREKIKO KONPROMISOA NEGOZIOIKUSPEGIA IKERKETAERANTZUKIZUNA SORMEN ERAGINKORRA

MALGUTASUNA KONEKTAGARRITASUNA

ENERGIA ETA INGURUMENA ICT - EUROPEAN SOFTWARE INSTITUTE INDUSTRIA ETA GARRAIOA BERRIKUNTZA ESTRATEGIAK

OSASUNA

ZERBITZU TEKNOLOGIKOAK


TECNALIA, ZENBAIT ZIFRA

192 27

1.475 LANGILE

DOKTORE

(2011ko abenduaren 31n)

116

HERRIALDETAKOAK

MILIOI EUROKO DIRU-SARRERAK

56%

Kontratupeko Fakturazioa

30%

Finantziazio Publiko Lehiakorra

14%

Finantziazio Publiko Ez-lehiakorra

9,1

17

CASH FLOWA

INBERTSIOTAN

MILIOI EUROKO

4.059 BEZERO

MILIOI EURO

28

93

SUSTATZAILE

ZORROAN

OTEBren

PATENTE


TECNALIA, ERREFERENTZIA EUROPAN

TECNALIA EARTO-EUROTECHeko kide da, eta, 2011n, Europako Berrikuntzaren EARTO saria eskuratu zuen, SINTEF eta TNOrekin batera, hondakin elektronikoak detektatzeko Hyperspectral izeneko proiektuagatik.

TECNALIAREN PARTE-HARTZEA VII. EP-N (2007-2011)

1.

ESPAINIAKO ERAKUNDE PRIBATUA

Onartutako proiektu-kopurua

229

TECNALIA buru den proiektuen kopurua

51

Itzulkin ekonomikoa

86 M€

EUROPEAN RESEARCH RANKING

VII. ESPARRU PROGRAMAKO

1. CENTRE NATIONAL DE LA RECHERCHE SCIENTIFIQUE

13. UNIVERSITY COLLEGE LONDON

24.a

2. FRAUNHOFER GESELLSCHAFT ZUR FOERDERUNG DER ANGEWANDTEN FORSCHUNG E V

15. ECOLE POLYTECHNIQUE FEDERALE DE LAUSANNE

PARTE-HARTZAILEETATIK

3. COMMISSARIAT A L’ENERGIE ATOMIQUE

IKERKETA-ERAKUNDEEI DAGOKIENEZ

14.a

4. MAX PLANCK GESELLSCHAFT ZUR FOERDERUNG DER WISSENSCHAFTEN EV 5. THE CHANCELLOR MASTERS AND SCHOLARS OF THE UNIVERSITY OF CAMBRIDGE 6. THE CHANCELLOR MASTERS AND SCHOLARS OF THE UNIVERSITY OF OXFORD 7. CONSEJO SUPERIOR DE INVESTIGACIONES CIENTÍFICAS

VII. Esparru Programako Espainiako lehen erakunde pribatua da TECNALIA, parte-hartzeari, lidergoari eta itzulkinei dagokienez. European Research Ranking-en arabera, VII. Esparru Programako parte-hartzaileetatik 24.a da TECNALIA Research & Innovation, eta 14.a Ikerketa Erakundeei dagokienez. TECNALIAk Europako Partaidetza Publiko eta Pribatuko lau ekimen handietako batean, Etorkizuneko Fabrikazioan, parte hartzen du, eta hala nabarmendu du CDTIk. Europako 22 plataformatan parte hartzen du (haietatik bederatzitan, Steering Comitee-ko kide da).

8. CONSIGLIO NAZIONALE DELLE RICERCHE 9. IMPERIAL COLLEGE OF SCIENCE TECHNOLOGY AND MEDICINE 10. EIDGENOESSISCHE TECHNISCHE HOCHSCHULE ZUERICH 11. NEDERLANDSE ORGANISATIE VOOR TOEGEPAST NATUURWETENSCHAPPELIJK ONDERZOEK TNO 12. TECHNICAL RESEARCH CENTRE OF FINLAND

14. KATHOLIEKE UNIVERSITEIT LEUVEN

16. DANMARKS TEKNISKE UNIVERSITET 17. THE UNIVERSITY OF EDINBURGH 18. DEUTSCHES ZENTRUM FUER LUFT UND RAUMFAHRT EV 19. UNIVERSIDAD POLITÉCNICA DE MADRID 20. KARLSRUHER INSTITUT FUER TECHNOLOGIE 21. WAGENINGEN UNIVERSITY 22. UNIVERSITY OF COPENHAGEN 23. LUNDS UNIVERSITET 24. FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION 25. UNIVERSITY OF AARHUS 26. STICHTING DIENST LANDBOUWKUNDIG ONDERZOEK 27. TECHNISCHE UNIVERSITEIT DELFT 28. UNIVERSITAET STUTTGART ...

Iturria: www.researchranking.org


Nazioarteko agerpen horrek ez du egitura propioa izatea eskatzen beti; harreman-sareen eta lankidetzarako formula berritzaileen bidezkoa ere izango da, kanpoan TECNALIAren agerpenaren tipologia desberdinak izateko, eta, horren bidez, salmentak igotzeko, interes-merkatuetan hurbiltasuna lortzeko, eta gure bezeroei laguntzeko (egungoei eta etorkizunekoei).

Ordezkaritzak atzerrian ∙∙ Mexiko (Monterrey) ∙∙ Portugal (Kaparika) Nodo Teknologikoak ∙∙ Frantzia (Montpellier) ∙∙ Italia (Pisa) ∙∙ Serbia (Belgrado) Berrikuntza Zentro Partekatuak ∙∙ Kolonbia (Bogota) ∙∙ Bulgaria (Sofia) ∙∙ Egipto (Kairo) ∙∙ Frantzia (Angelu) Sare Komertziala ∙∙ Kolonbia ∙∙ Korea ∙∙ Txile ∙∙ Brasil ∙∙ Panama ∙∙ Uruguay ∙∙ Argentina ∙∙ Bulgaria ∙∙ Peru ∙∙ Portugal ∙∙ Frantzia ∙∙ Finlandia ∙∙ Hungaria ∙∙ Italia ∙∙ Kanada Aliantzak ∙∙ JIIP: Brusela ∙∙ KEMEN: Latinoamerika, Afrika eta Ekialde Ertaina

TECNALIA NAZIOARTEAN


Energia itsasoan

Energia berriztagarriak Sare elektriko adimendunak

Eguzki-energia Etorkizuneko Energiasistema JASANGARRITASUNA MEGAJOERA GISA

Ingurumena eta klima-aldaketa

Hondakinetatatik sortutako material berriak Iragartze-sistemak

Biltegiratze eta mugikortasun elektrikoa

ETORKIZUNEKO ERRONKAK

ENERGIA ETA INGURUMENA JASANGARRITASUNA MEGAJOERA GISA

Uraren zikloa

ERAIKUNTZA JASANGARRIA

Garraio-sistema adimendunak

Ingurune eraikiko aztarna ekologikoa murriztea Eraikuntza jasangarri eta adimenduna

Hiriingurunea

Energia-eraginkortasuna eraikuntzan

Ibilgailu elektrikoa: garraioaren elektrifikazioa Garraio jasangarria Fabrikazio-material berriak

Material eta ekoizpenprozesu berriak

Prozesu adimendunak, materialen eraldaketan

Sistema eta fabrikazioprozesu adimendunak Robotika adimenduna

Garapen jasangarria garraiorako Botika berriak Bioteknologia Biomaterialak Bizitza osasungarria

INDUSTRIA ETA GARRAIOA

E-Health

Etorkizuneko produkzioa

OSASUNA PRODUKTU JASANGARRIAK MEGAJOERA GISA

Robotika kolaboratzailea

Inplanteak Birgaitzea

Ekoizpenaren eta bizi-zikloaren optimizazioa

ETEen berrikuntza errazteko estrategiak, tresnak eta metodoak Erakundeei laguntzea haien berrikuntzapolitikak diseinatu eta hedatzen Enpresetan berrikuntzako plan estrategikoak egin eta gara ditzaten bultzatzea

Zahartzea

PERTSONEN BIZI-KALITATEA MEGAJOERA GISA

Minusbaliotasunen bat duten pertsonak

Laguntzarako teknologiak

Enpresak

BERRIKUNTZA ESTRATEGIAK Berrikuntza politikak PERTSONEN BIZI-KALITATEA MEGAJOERA GISA

ICT-EUROPEAN SOFTWARE INSTITUTE

DIGITALIZAZIOA MEGAJOERA GISA

Internet of Things Segurtasuna Mundu interkonektatu eta interaktiboa: “a friendly Planet”

Belaunaldi berriko sareak Friendly Cities Nonahiko softwarea Eduki interaktiboak Eten digitala txikitzea

Etxean autonomia handiagoa izateko teknologiak


INSPIRING DAYS TECNALIA

EUSKAMPUS

2011KO APIRILAREN 13AN ETA 14AN, BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN

NAZIOARTEKO BIKAINTASUN-CAMPUSA

Lehen egunean, apirilaren 13an, lehen aldiz elkartu ziren TECNALIAko langile guztiak, “TECNALIA berriaren” aurkezpenean. Han erakutsi zen nola egiten den lan, egunero, TECNALIAren helburu nagusia lortzeko, ikerketa aplikatuaren bidez ideiak BPG bihurtzeko, alegia.

Tecnalia Korporazio Teknologikoa -AZTI-Tecnaliak, NEIKER-Tecnaliak eta TECNALIA Research & Innovationek osatua-, DIPCrekin batera (Donostia International Physics Center), Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan aritu da EUSKAMPUS proiektua, Nazioarteko Bikaintasun Campusa, garatzen.

Bigarren egunean, apirilaren 14an, 600 bat bezerok, enpresak eta erakundek “TECNALIA berria” ezagutzeko aukera izan zuten, eta egun horretarako prestatu ziren zazpi tailerretan parte hartu zuten, etorkizuneko erronketatik abiatuta guztien artean teknologian oinarritutako negozio-aukerak bilatzeko eta aurkitzeko. Horrez gain, TECNALIAk garatu dituen 70 negozio-aukera ikusteko aukera ere izan zuten, teknologia-erakusketan.

EUSKAMPUSen helburua da trebakuntza-, ikerketa-, transferentzia- eta berrikuntza-gune bat osatzea, mundu osoan aintzatetsia, eta kontzeptu berri hori Euskadiko gizartea eta ekonomia eraldatzeko muin bihurtzea. Helburu horri gehitu zaio Europako ardatz atlantikoko ikaskuntza-, zientzia- eta teknologia-erreferente ere bihurtzeko proiektua. Horretarako, mugaz gaindiko campus honen oinarriak definitu ditugu, «pôle de recherche et d’enseignement supérieur» osatzen duten Bordeleko unibertsitateen partzuergoaren lankidetza estuan jardunda. EUSKAMPUS ezagutzaren balio-kateko proiektu integratzaile bat da, “hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza” ezagutzaren triangelua nazioartera begira sustatzeko.

euskampus.ehu.es


INGRID

BUILDSMART

SARE ELEKTRIKO ADIMENDUNAK IKERTZEKO INSTALAZIOA

IRTENBIDE ENERGETIKOKI EFIZIENTEAK, MERKATURATZEKO PREST

2011n hasi zen TECNALIA Sare Elektriko Adimendunak (Smart Grids) ikertzeko Europako lehen instalazioak eraikitzen, Bizkaiko Parke Teknologikoan. Ekipo elektrikoen fabrikatzaileen sektorerako ikerketak egingo dira han.

Gaur egun, energia-kontsumo oso txikiko erakinak eraiki behar dira, nahitaezkoa baita karbono-emisio baxuko hiri (low carbon city) izatea lortzeko.

Ikerketa horiei esker, energia elektrikoa modu ahalik eta eraginkorrenean mugitu eta gorde ahal izango da, eta, hala, sorgailuen eta kontsumitzaileen eskakizunei (gero eta konplexuagoak) denbora errealean erantzun ahalko zaie. • Energia berriztagarrietarako sistema elektrikoak • Energia elektrikoaren kontsumoaren kudeaketa adimenduna • Sare elektrikoetarako ekipamenduak eta osagaiak • Sare elektriko adimendunak

14

MILIOI EURO

3.500

M2-KO ERAIKINA

7

PLATAFORMA

10.000

M2-KO LURSAILA

TECNALIA etxebizitza eta zerbitzu-eraikin jasangarriak diseinatzeko, eraikitzeko, kontrolatzeko eta erabiltzeko metodologia bat garatzen ari da, eta helburua da eraikin berriek mota horietako gaur egungo eraikinen energia erdia baino gutxiago kontsumitzea. Metodologia balioztatzeko, 11 erakin pilotu egingo dira, eta horrek erreferente bihurtuko du TECNALIA Zero Energiako Eraikinen (Zero Energy Building) diseinuan (Europako direktiba berriak aplikatzearen ondorioz sortzen ari den merkatua da Zero Energy Building).


ITSAS ENERGIAK

SOFTWAREZERBITZUEN KALITATEA

ITSAS ENERGIA JASOTZEKO GAILUAK ELKARREKIN LOTZEKO SISTEMA

CMMI-ACQ: SOFTWARE-ZERBITZUEI BURUZKO NAZIOARTEKO KALITATE-ESTANDARRA

Energia ozeanikoak, baita off-shore eolikoak ere, asko ari dira hazten, eta etorkizunerako asmoak izugarriak dira. Erronka garrantzitsuenetako bat da -eta oraindik ez du irtenbide ekonomiko onargarririk- energia kostalderaino eramatea.

TECNALIAk eta nazioarteko Everis aholkularitza-enpresak CMMI-ACQ eredua, software-zerbitzuei buruzko nazioarteko kalitate-estandarra, ezarri dute. Lehenengo aldia da eredu hori Espainiako erakunde publiko batean -Trafikoko Zuzendaritza Nagusian (DGT)- jartzen dela.

Horretarako, TECNALIAk ur azpiko gailu bat garatu du, energiasorgailuetatik datozen zilbor-kableak energia kostaldera eramateko kablearekin lotuko dituena.

Helburua zen DGTren barne-informatika guztia hobetzea eta arrazionalizatzea, haren prozesuak erraztuz, bizkortuz eta haien kalitatea ziurtatuz, DGTk urtero 25 milioi transakzio baino gehiago egiten baititu. Horrez gainera, DGTk lan egiten duen berrogeita hamar bat hornitzailerekiko harremanak bateratu eta sistematizatu dira.

Ur azpiko gailu hori -KANPAI izena eman zaio- itsasoan balioztatzeko, hitzarmen bat sinatu du INGEINNOVArekin, eta horretarako, eskala errealeko eragiketa-prototipo bat eraikiko du, sistemaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatzeko balioko duena, eta, hala, gero, industrializatzeko fasera pasatu.

Barne-prozesu horiek guztiak hobetzeari esker, erabiltzaileak sumatzen du, bai DGTko bulegoan aurrez aurreko kudeaketetan eta bai Internet bidezkoetan ere, bere kudeaketak errazago eta azkarrago bideratzen direla eta zerbitzua eta arreta hobeak direla.


GALDAKETA ERRENTAGARRIAGOA

MATERIAL ADIMENDUNAK

GALDAKETA-PROZESUETARAKO POTENTZIA HANDIKO PLASMA TERMIKOA

VARSTIFF: VARIABLE STIFFNESS STRUCTURE BASED ON DEFLATABLE STRATIFICATION TECHNOLOGY

TECNALIAk galdaketa-prozesuaren kostuak murriztu ditu Plasma Zuziarekin. Iraultza eragin du sistema horrek sektorean, metala berotzeko orduan doitasun handia lortzen baitu, eta horrek eragiketa-kostuak murrizten, kalitate metalurgikoa handitzen eta energia aurrezten baitu.

VARSTIFF® erabat TECNALIAn garatutako ehun aktibo bat da, patentatua dago, eta presio-kondizioak aldatuz materialaren gogortasuna aldakorra delako da berezia.

Sistema berritzailea da: potentzia handiko plasma termiko bat aplikatuz, behar adina metal berotu daiteke, behar den tenperatura zehatz horretan eta isurketaren une horretan bertan (hau da, metal galdatua labetik atera behar den une horretan). Programatu egin daiteke metala isuri nahi den tenperatura-tarte hori, eta automatikoki mantentzen du isurketak irauten duen denbora osoan. Plasma Zuziak berehala lortu du arrakasta, eta SERT Metalen ahalegin komertzialari esker, Fuchosa enpresa bizkaitarrak eta Lingotes Especiales enpresa valladolidtarrak dagoeneko badute ekipo hori beren instalazioetan, eta haren errendimendu ona nabarmendu dute.

“Lingotes Especialesen eskaintza”

Presio atmosferikoko kondizioetan, material moldagarri eta malgua da, baina hutseko kondizio jakin batzuetan (airea kenduta), ohiko plastiko baten antzeko gogortasuna lortzen du. Prozesu hori itzulgarria da, eta nahi adina aldiz errepikatu daiteke, eta forma desberdinak har ditzake kasu bakoitzean. VARSTIFF® ehun aktiboak aplikazioen belaunaldi berri baterako aukera ematen du: automobilen barruko osagaietatik hasi -maletategiko erretiluaren ordezko gisa edo eserleku funtzionalak- eta osasungintzako aplikazioetara arte -ukondo-babesak edo immobilizatzekoak-, igeltsuaren edo ohiko materialen ordezko gisa. Kirolerako edo segurtasun-arropak behar dituzten lanbide jakin batzuetarako aplikazioak ere baditu, zango-babes gisa, snowboard-a egiteko jantzi gisa, etab.


ARGIZTAPEN ADIMENDUNA

OPPORTUNITY MAP

LUIXI ESKER, KALE-ARGIZTAPENEKO ENERGIAREN % 80RAINO AURREZTU DAITEKE.

ENPRESENTZAKO NEGOZIO-AUKERAK IDENTIFIKATZEN ETA GARATZEN DITUGU

LUIX argiztapen adimendunean espezializatutako oinarri teknologikoko enpresa bat da, ACR Taldeak, Eguzkitan-ek eta TECNALIAk sortua. LUIX sistemak unean-unean kalean dabiltzan pertsonen eta ibilgailuen arabera doitzen du farolen argiztapena. Sistemak farolak etengabe pizten eta itzaltzen ditu, sekuentzia eta norabide egokian, dauden pertsonen eta ibilgailuen mugimenduen eta noranzkoen iragarpenaren arabera. Farolean jartzen den gailuari esker lortzen da hori, presentzia eta mugimendua detektatzen baititu.

“Nola identifikatzen ditugu enpresentzako aukerak? Estrategia pertsonalizatu bat garatzen dugu, enpresa bakoitza mundu bat baita, eta haren ahalmena eta aukerak bakarrak baitira.�

Gaur den egunean, dirua eta energia aurrezteak lehentasuna du udalentzat, argiaren gastua haien energia-kostuaren % 55 baita, gutxi gorabehera. Eskaera horri erantzun nahirik, sistema berria proban jarri dute dagoeneko, partzialki, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat udalerritan -hala nola Gabirian, Tolosan eta Uztarrotzen. Sistemaren eraginkortasuna egiaztatuta, Izaba eta Getze (Nafarroa) izan dira sistema kale guztiak argiztatzeko instalatu duten lehenengo herriak. 2011ko irailean instalatu zen, eta aurreikusten da udal horiek urtebetean 20.000 euro aurreztuko dituztela, eta energiaren % 80 inguru.

Enpresa eta ingurua aztertzen ditugu, haren etorkizuna irudikatzen dugu, eta guztia aukera-mapa batean (Opportunity Map) islatzen, hau da, enpresarentzako berrikuntza-erronka estrategikoei erantzuten dien ideien mapa batean. Opportunity Map irtenbide malgu eta moldagarri bat da, zeinaz TECNALIA baliatzen baita enpresekin batera berrikuntza-estrategia sortzeko eta enpresen lehiakortasuna sendotzen duten negozio-aukerak identifikatzeko. Helburu argi bat jarri dugu, teknologiaz dugun ezagutza, TECNALIAko negozio-dibisio guztien arteko lankidetza estua eta etorkizuneko ikuspegia oinarri hartuz enpresei negozio-aukerak identifikatzen laguntzea, eta aukera horiek errealitate bihurtzea.

OPPORTUNITY

MAP AZTERTU

FOKURATU

JARDUN


Inspiring Business hau da:

IMAJINATZEA + EGIA BIHURTZEA



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.