2018
Urteko Txostena
Zuzendaritza Nagusiaren txostena “IK4-TEKNIKERek guztizko dirusarrerak eta fakturazioa sendotu ditu 2018an, enpresekin�
Patronatu Batzordea Presidentea Presidenteordea Idazkaria Enpresetako batzordekideak Erakundeetako batzordekideak
Erakunde Laguntzaileak Erakunde Laguntzaileen zerrenda
Jardueraren datuak Jardueraren araberako diru-sarrerak I+G+b diru sarrerak Egoeraren balantzea
Nabarmenduak Gainazalen ingeniaritza Elkarlaneko robotika Fabrikazio gehigarria Doitasun handiko teknologia Mantentze-lan prediktiboa Bin picking
ZUZENDARITZA NAGUSIAREN TXOSTENA
IK4-TEKNIKER IK4-TEKNIKERek guztizko diru-sarrerak diru-sarr eta fakturazioa sendotu ditu 201 2018an, enpresekin
2018ko emaitzak, maila kuantitatiboan nahiz kualitatiboan, oso onak izan dira, erreferentziazko zentro teknologiko gisa sendotzen baikaituzte Euskadin. Eta oso pozgarria da herri honetako enpresa-ehundurak eta erakundeek ere hala baloratzea, gure jarduera guzti-guztietan saiatzen baikara gure herriari balioa eransten. IK4-TEKNIKERen, 25,4 milioi euroko diru-sarrerak izan ditugu 2018an, eta zifra horrek gure ikerketa-jarduera nahiz enpresa pribatuetarako transferentzia-jarduera sendotzen ditu. Zenbaki horiek, beste adierazle batzuekin batera (besteak beste, ikerketa-bikaintasuna, merkaturako transferentzia edo beste agenteekiko lankidetza), ikerketa aplikatuko erreferente bihurtzen gaituzte Euskadin. Are, zentroa da buru, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES) ezarrita dauden irizpideekin osatzen duten agenteak baloratze aldera Eusko Jaurlaritzak urtero egiten duen azken txostenaren arabera. Halaber, I+G+b kudeatzeari buruzko UNE 166002:2014 arauan zziurtapena lortu izana nabarmenduko nuke 2018tik, baita aurreko urteetan baino hedapen handiagoa egin izana ere, nazioarteko lau biltzarretan eta gure inguruko bi azokatan (BIEMH eta Go Mobility) egon baikara 2018an. Txosten hau ixteko, nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet bai IK4-TEKNIKEReko giza talde guztiari, zentroarekin duten konpromisoarengatik, bai erakundeei, I+G+baren alde egin duten apustu irmoarengatik, bilakaeraren eta aberastasun-sorkuntzaren bektore gisa kokatu baitute hori, eta, bai, batez ere, gure bezeroei (gure izateko arrazoiari), gugan jarritako konďŹ antzarengatik.
Alejandro
Bengoa Gorosabel IK4-TEKNIKEREKO ZUZENDARI NAGUSIA
Jardueren diru-sarreren n bilakaera Zifrak milaka eurotan · K€ % 47,6 % 27,7 % 22,6 % 2,1
2014 > 21.580 2015 > 23.412 2016 > 24.063 2017 > 25.381 2018 > 25.441
Jarduera pribatua Eusko Jaurlaritza Europar Batasuna Bestelakoak
EUSKO JAURLARITZA
I+G+b G+b DIRURU RUSARRERAK ERAK
2018
2017
2016
2015
2014
JARDUERA PRIBATUA
EUROPAR BATASUNA BESTELAKOAK
2018-12-31N Zifrak milaka eurotan · K€
B AKTI
O
G
6,07 86 %8
ZAILEA
RE
B IA
PASIBOA
KU
L AT
64.428 K€ IR
KU
64.428 K€
O N DA
42 L AT Z A I L E A %
FI O
A K TI B
AKTIBOA
AR
IR
Ondare garbia 55.459 Pasibo finkoa 692 Pasibo zirkulatzailea 8.277 Guztira 64.428
% 57,24
6
PASIBOA
N
A KO
,7
AKTIBOA Aktibo finkoa 36.879 Aktibo zirkulatzailea 27.549 Guztira 64.428
Z
BO PA SI 4 , % 12 8
PA SI
Z
BO FINKOA % 1
,07
BALIO-KATEA MERKATUA BEHARRAK
Ezagutza sortzeko prozesua
Espezializazio teknologikoa knologikoa
GAINAZALEN INGENIARITZA, elikagaien kontserbazioa hobetzeko eta ingurumena zaintzeko bio-ontzi adimendunen fabrikazioari aplikatuta HELBURUA > Adimendun ontzien belaunaldi bat garatzea, elikagaien kontserbazio-kalitatea hobetu eta haien bizitza baliagarria luzatzeko, elikagaiak alferrik galdu eta karbono dioxidoaren igorpenak murrizteari begira. EMAITZAK > Elikagaiak egoera onean denbora gehiagoz edukitzeko asmoz, ontziaren barrualdeko kontserbazio-egoera monitorizatu eta horri buruzko informazioa emango duten funtzionalitateak edukiko dituzte ontziek, eta, horrela, hesi-efektua duten propietateak hobetuko dira (horiek arduratzen dira koipeak herdoiltzeaz, bitaminak eta kolorea galarazteaz eta elikagai mota batzuen zaporean ondorio kaltegarriak eragiteaz). Horren ondorioz, mikroorganismoak itsatsi eta ugaritzea saihestuko da, eta ontziratutako elikagaiaren hotz-katea bermatuko. Bada, lehengai organiko naturalak erabiliz egingo dira ontziak, eta, beraz, erabili ondoren biomasa, CO2 eta ur bihurtu ahalko diren ontzi biodegradagarri eta konpostagarriak fabrikatuko dira, edo erabili ondorengo tratamendua eta berrerabilpena sinpliďŹ katzeko ontzi birziklagarriak. IK4-TEKNIKERek estaldura funtzionalak jorratzen ditu, Sol Gel teknologiaren bidez, bai eta bioďŹ lm malguen testurizazioa jorratu ere, nanoinprimatze-teknologiaren bidez, edota konposatu aktiboen kapsulatua, estalduretarako gehigarri gisa. Hiru garapen horietan, teknologia baliozkotzea ahalbidetzen duen eskalatze-fasea dago (espraiaren bidezko aplikazioa, roll to roll bidezko fabrikazioa), eta teknologia ez da ikuspegi funtzionaletik bakarrik baliozkotzen, fabrikazioikuspegiari ere heltzen baitzaio. Garapen horiekin, argi ultramorearen aurreko babesa, bakterioen kontrako propietateak eta erregulazio termikoa erantsi nahi zaizkio ontziaren ďŹ lmari.
ELKARLANEKO ROBOTIKA aeronautikako inspekzio-lanetarako HELBURUA > Proiektuaren helburua hegazkinetako aleroien inspekzioa hobetzea da, elkarlaneko robotika eta ultrasoinuen bidezko teknikak erabiliz, uhin gidatuen bidez. Bada, aeronautikako osagaiak fabrikatzen dituen enpresa batek eskatutako betekizunetan dago ardaztuta proiektua, zeinak gaur egun osagaiei egiten zaizkien azterketa-prozesuak optimizatzeko beharra dagoela ikusi duen. EMAITZAK > Inspekzioak elkarlanean egiteko modu segurua izango da proiektuaren azken emaitza, pertsonen eta roboten lana uztartzen dituena, aleroia modu fidagarri eta eraginkorrean inspekzio aldera. Era horretan, osagai handien inspekzioen kalitatea hobetuko da, eta horri esker inspekzioak bizkorrago egingo dira, modu fidagarrian eta inbertsio eraginkorragoak lortuz.
LASER METAL DEPOSITION (LMD) TEKNOLOGIAREN ALDEKO APUSTUA fabrikazio gehigarrian HELBURUA > Metalezko osagai handien fabrikazioaren efizientzia eta malgutasuna areagotzea eta lehengaien erabileraren kostuak murriztea. EMAITZAK > Merkatuan fabrikazio gehigarriko teknologiak agertu zirenetik, balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko sistema konbentzionalak azken belaunaldiko teknikekin konbinatzen dituzten prozesu hibridoak erabiltzea pentsatu du industriak, lehiakorragoa baita aurreforma bat jalki eta mekanizatzea, bolumen osoa bloke trinko batetik abiatuta mekanizatzea baino.
BALIO-KATEA Ezagutza transferitzeko prozesua
Enpresarako p transferentzi Espazioari argazkiak ateratzeko DOITASUN HANDIKO TEKNOLOGIA HELBURUA > Jarraipen Sinoptikoetarako Teleskopio Handiko (LSST) kontrol-sistemak, segurtasun-sistemak, kameraren kableen birakariak eta ispiluen babes-estalkiak diseinatzea eta garatzea. LSST teles-kopioaren ispiluak 8,4 metroko diametroa edukiko du (tenis-pista baten zabalera), eta zeru ikusgaia osoosorik aztertzeko gaitasuna izango du. EMAITZAK > IK4-TEKNIKERek garatu eta integratu ditu teleskopioan (Telescope Mount Assembly) kontrol-sistemak, segurtasun-sistemak, kameraren kableen birakariak eta ispiluen babes-estalkiak, Asturfeitoko instalazioetan (AvilĂŠs). Ondoren, zentro teknologikoak jarri du martxan kontrolsistema osoa, eta onarpen-proba partikularrak egin ditu, bai IK4-TEKNIKERek garatutako azpisistemena, bai sistema osoarena, dinamismo eta doitasun-betekizun zorrotzak betez. IK4-TEKNIKERek proiektu honetarako berariaz garatu duen prozedura metrologiko baten bidez egiaztatu dira teleskopioaren doitasun-betekizunak. Zehaztasun handia eskatzen zenez eta geometria nahiz bolumen handiak neurtu behar zirenez, goi-mailako neurketa-teknologiak erabili dira.
GURE BEZEROAK EMAITZAK Haize-sektorean lehiakortasuna bultzatzeko MANTENTZE-LAN PREDIKTIBOA HELBURUA > Haize-sektoreak teknologikoki aurreratuak diren irtenbideak behar ditu, aerosorgailu fidagarri eta efizienteagoak garatzeko eta horiek optimizatzeko; offshore instalazioetan, batez ere. Gauzak horrela, monitorizazio-sistema eta mantentze-lanetarako sistema berriak bilatzen dituzte enpresek, huts egiteko arriskuak murrizteari begira, haizea aprobetxatuz sortzen den energiaren lehiakortasuna sustatzeko horrela. EMAITZAK > Datuak sentsoreen bidez hartzeko, komunikatzeko, biltegiratzeko eta ustiatzeko adimendun teknologiak biltzen dituzten aerosorgailuen osagaiak monitorizatzeko irtenbideak garatu ditu IK4-TEKNIKERek, eta, ondorioz, eragiketen fidagarritasunak gora egin du, eta hutsegiteak murriztu dira. Geldialdien ondoriozko energia-galerak %80 murriztea espero da, eta mantentze-lan korrektiboekin zerikusia daukaten eragiketa handien maiztasunak %30 eta inspekzio-orduek %15 egitea behera.
Metalezko pieza handietarako BIN PICKING-A HELBURUA > Edukiontzien barrualdean ausaz jarritako pieza metalikoak ateratzeko jarduera automatizatzea eta pieza horiek enpresa baten indukziolabe baten sarreran jartzea. EMAITZAK > Bin picking-eko zelula robotizatu bat garatu da laberako, pieza handien manipulazioa automatizatzen duena. Piezak edukiontzietatik edo saski handietatik ateratzeko eskari industrialari erantzuten dion irtenbidea da bin picking deritzona. Gainera, ikusmen artifiziala eta robotika konbinatzen ditu; atera behar diren piezak identifikatzeko lehenengoa, eta pieza horiek manipulatzeko bigarrena.
Patronatu tronatu Batzordea tzord
PRESIDENTEA
PRESIDENTEORDEA
IDAZKARIA
Jesús María Iriondo Arrizabalaga
José Ignacio Torrecilla Zubizarreta
Alejandro Bengoa Gorosabel
Microelectrónica Maser, S.L.
Maher Holding, S.A.
Fundación Tekniker
ENPRESETAKO BATZORDEKIDEAK *
ERAKUNDEETAKO BATZORDEKIDEAK
Fco. Javier Fdez. de Retana Irisarri / Aernnova Aerospace, S.A.U.
Iosu Madariaga Garamendi / Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren
José Pérez Berdud / Fagor Automation, S. Coop.
Garapen eta Lehiakortasun Saila
Álvaro Martínez de Lagos Salvador / Goizper, S. Coop.
Adolfo Morais Ezquerro / Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
Joseba Ruiz de Alegría Mtz. de Morentín / Ibermática, S.A.
Antton Tomasena Rodríguez / Gipuzkoako Foru Aldundia
Jaoine Lamy Insausti / Kutxabank
Miguel de los Toyos Nazabal / Eibarko Udala
Ander Aranburu Jiménez / Lazpiur, S.L.U.
Juan Ángel Balbás Egea / Debegesa
Aitor Atutxa Arribalzaga / Maier Technology Centre, S. Coop.
José Luis Martín González / UPV/EHU
J. Antonio Malumbres García / Siemens Gamesa
Natividad García Rodríguez / Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea
Innovation & Technology, S.L.
Íñigo Segura Díaz de Espada / Zigor, S.A. * Erakunde Laguntzaileen artean hautatuak
Imanol Urreisti Ulazia / Armeria Eskola
Erakunde Lagguntzaileak
Aernnova Aerospace, S.A.U.
Kutxabank
Alfa Lan, S.A.
Lazpiur, S.L.U.
Doimak, S.A.
Maher Holding, S.A.
Egile, S.L.
Maier Technology Centre, S. Coop.
Etxe-Tar, S.A.
Microelectrónica Maser, S.L.
Fagor Automation, S. Coop.
Ojmar, S.A.
Goialde, S.L.
Ona Electroerosión, S.A.
Goizper, S. Coop.
Pasaban, S.A.
Ibermática, S.A.
Siemens Gamesa Innovation & Technology, S.L.
Iline Microsystems, S.L.
Ulma Handling Systems
Jaureguizar Promoción y Gestión Inmobiliaria, S.L.
Zayer, S.A.
Juaristi Boring & Miling Machines, S.L.U.
Zigor Corporación, S.A.
* Txostena editatu zeneko Erakunde Laguntzaileak eta Patronatu Batzordea
www.tekniker.es
Parke Teknologikoa c/ Iñaki Goenaga, 5 20600 Eibar · Gipuzkoa
Ivoox
Issuu
Slideshare
Flickr
YouTube
Tel: +34 943 206 744 /+34 943 256 900