Tekniker | Urteko Txostena 2019

Page 1

Urteko Txostena

2019


Diru-sarrerak Jardueren diru-sarreren bilakaera Zifrak milaka eurotan · K€ 2015

23.412

2016

24.063

2017

25.381

2018

25.441

2019

25.015

% 29,7 Eusko Jaurlaritza

% 44,6 Jarduera pribatua

I+G+b Dirusarrerak % 1,1 | AGE | GFA | Bestelakoak

Egoeraren balantzea 2019/12/31 datarekin Zifrak milaka eurotan · K€

% 24,6 Europar Batasuna

AKTIBOA Aktibo finkoa

39.058

Aktibo zirkulatzailea

24.908

Guztira

63.966

PASIBOA Ondare garbia

55.772

Pasibo finkoa

442

Pasibo zirkulatzailea Guztira

Pertsonak

Guztira

7.752 63.966

286

59 Doktoreak


Jarduera aipagarria

Bakterio-kontrako gainazalak eta gainazal higienikoak eta biozidak

Tekniker zentro teknologikoak esperientzia handia du bakterioen aurkako gainazalak eta gainazal higienikoak eta biozidak fabrikatzen eta karakterizatzen. Gainazal horiek hautagaiak izan daitezke birusen kontrako gainazalak sortzeko. Material batek bere ingurunearekin duen lehenengo elkarreragin-gunea da gainazala. Hala, gainazala aldatzeko teknikak erabiliz, materialen propietateak hobetu daitezke, eta hainbat funtzionaltasunez hornitu. Tekniker Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide da, eta gainazala aldatzeko/ tratatzeko hainbat teknologia ditu, hainbat funtzionalitate lortzea ahalbidetzen dutenak. Esperientzia frogatua du bakterioen aurkako gainazalak, gainazal higienikoak eta biozidak fabrikatzen eta karakterizatzen, eta gainazal horiek hautagaiak izan daitezke birusen aurkako gainazaletara egokitzeko eta aplikatzeko. Interakzio fisiko edo kimikoaren bidez edo bakterioen aurkako agente eta bioziden emisioaren bidez patogenoak suntsitzen dituzten gainazalak. Teknikerrek, titanio (TiN) eta tantalo (TaN) nitruroak hutsean jalkiz (ingelesez, Physical Vapour Deposition

-PVD-) estaldurak sortzeko teknologiak garatu ditu, eta kobrea eta antzeko metalezko dopatzaileak erabiltzen dituzte patogenoak suntsitzen dituzten gainazalak fabrikatzeko. Baita Sol-Gel matrizeetan oinarritutako estaldurak eta bakterio-kontrako agente gisa funtzionatzen duten nanopartikula metalikoak eta oxido xurgatuak dituzten pinturak edo lakak ere. Bestalde, estalduretarako teknologia horien bidez, titanio oxido (TiO2) fotokatalitikozko estaldurak ere egin ditu Teknikerrek, izpi ultramoreen (UV) ekintzaren bidez konposatu organikoak deuseztatzeko gai direnak. Halaber, plasma bidezko elektro-oxidazioko teknologiak erabiliz (ingelesez, Plasma Electrolitic Oxidation -PEO-), bakterioen aurkako inplanteetarako titanio aleazioen gaineko ioi ezberdinekin hornitutako titanio oxidoen (TiO2) estaldurak garatu dira. Bakterioak pilatzea eta biofilma sortzea prebenitzen duten gainazalak. Gainazal hidrofobikoak. Gainazal metaliko, zeramiko eta polimeroen gaineko mikroegitura desberdinen zuzeneko grabatuaren bidez sakatutako laser-teknologien bidez (gainazal lauetan nahiz 3Dko gainazaletan), Teknikerrek superhidrofobikotasun-propietateak ematen ditu bakterioak pilatzea eta biofilma eratzea prebenitzeko. Zentro teknologikoak polimeroen inguruko esperientzia ere badu. Ildo horretan, zentroak propietate hidrofobikoak dituzten injekzio-piezak garatzen ditu moldea mikroegituratuz. Bestalde, gai da nano- eta mikro-egiturak eta egitura hierarkikoak (nano+mikro) egiteko, filmeko polimeroei superhidrofobikotasuna emateko, nano inprimaketa eta roll to roll teknologien bidez.


“Made in Euskadi� ekipamendua hari bidezko fabrikazio gehigarrirako

Haria gehituz tamaina handiko metalezko egiturak laser bidez gehitzeko fabrikazio-prozesua puntuan jartzea eta makina garatzea. 3D inprimaketaren bidezko metalezko osagaiak hari formako material-ekarpen zuzenaren bidez fabrikatzeko prozesuak etorkizun handieneko teknologietako bat

dira hainbat sektoretan, hala nola aeronautikan, ontzigintzan eta sektore aeroespazialean. Testuinguru horretan, Teknikerrek laser bidezko material metalikoaren (haria) ekarpen zuzena garatzen lan egiten du, laser metal deposition (LDM) izenaz ezagutzen dena, bai prozesuaren ikuspegitik, bai ekipamenduaren garapenaren ikuspegitik. LMD teknologiak oinarrian utzitako materialaren diluzio txikiagoa eta beroaren aplikazio kontrolatuagoa eskaintzen ditu, eta osagaien egiturazko osotasuna bermatzen du fabrikazio-prozesuan. Zentro teknologikoak fabrikazio gehigarriko sistema hori aeronautikan, ontzigintzan eta sektore aeroespazialean eta eolikoan aplikatu nahi du, batez ere. Era berean, makina-erremintaren sektorea teknologia hori duten makinen integratzaile eta fabrikatzaile potentziala izan daiteke.


Biki digitala eta virtual commissioning Teknikerrek funtzionamendua arazteko ekipamendu fisiko/erreala eduki aurretik ekipoen softwarea probatu, zuzendu eta balidatzeko aukera ematen duten biki digitalak garatzen ditu. Gaur egun, sistema ziberfisikoez (CSP), adimen artifizialaz, Gauzen Internetez (IoT) edo Big Dataz gain, beste teknologia disruptibo batzuk ere badaude gero eta zorrotzagoa eta lehiakorragoa den “Industria 4.0” testuinguruari aurre egiteko. Testuinguru horretan, simulazio-tresnak gero eta gehiago aplikatzen dira produkzio-prozesuen eraginkortasuna areagotzeko. Denborarekin indarra hartzen ari den joeretako bat «biki digitalak» edo «digital twins» deiturikoa da.

Ildo horretan, zentro teknologikoak ekipamendu kritiko bereziko hainbat proiektutan aplikatu du “doikuntza birtuala” izeneko metodologia, adibidez, Bilaketa Sinoptikoetarako Teleskopio Handian (LSST), probak proiektuaren fase goiztiarragoetan egin daitezen, akatsak aldez aurretik detektatu ahal izateko. Horrela, kontrolerako software landuago batekin irits daiteke doikuntza-fasera. Ekipoak garatzeko prozesu tradizionaletan, ekipoak osatzen dituzten azpisistemak (mekanikoa, elektrikoa, kontrolekoa, softwarea eta abar) modu independentean garatzen dira eta, horregatik, azpisistemak ezin dira garapen-fase aurreratu batera iritsi arte probatu eta baliozkotu. Zehazki, kontrolerako softwarea fabrikazio- eta muntaketa-kateko azken katebegia izaten da eta, beraz, azpisistema horri bideratutako proba- eta baliokotze-denborak murritzak izaten dira, proiektuan pilatutako afekzioen ondorioz. Metodologia hau ekipo baten softwarearen programazioari aplikatzen bazaio, hobekuntza ugari lor daitezke, hala nola, doitzeko denbora murrizten da, istripua izateko arriskuak gutxitzen dira, test automatikoak egin daitezke, erroreak errepikatzea saihestu daiteke, softwarearen kalitatea hobetzen da eta softwarea egoera onean mantentzen da.


Irtenbide industrialetarako Bin Picking teknologia Bin picking teknologiaren irtenbideek ikusmen artifiziala eta robotika konbinatzen dituzte; atera behar diren piezak identifikatzeko lehenengoa, eta pieza horiek manipulatzeko bigarrena. Ekoizpen-prozesuetan materiala manipulatzea (bai makina elikatzeko, bai eskaerak prestatzeko) balio erantsi gutxiko lana da, automatiza daitekeena. Hala ere, automatizatzeko zailak izaten dira jarduera horiek, hainbat arrazoirengatik: automatizatzeak dakarren kostua eta inbertsioaren itzulera, produktuaren aldakortasuna eta materiala iristeko modua, beste batzuen artean. “Bin picking� delakoaren problematika hainbat urtez jorratu da ikerketa-arloan eta, gaur egun, 3Dko ikusmen-teknologiari esker, irtenbide industrialak eskaintzeko aukera egon daitekeela ematen du.

Teknikerrek bin picking-aren garapen propioa osatu du, erabilitako marka, robot modeloa eta kamera kontuan hartu gabe. Erabilitako algoritmoak garapen propioak dira eta, ondorioz, edozein egokitzapen eta hobekuntza egin daiteke. Egindako garapenean ikusmen-sistemaren eta robotaren arteko kalibrazio azkarreko sistema bat ere sartzen da, robota konpondu edo zelularen ikuspegiaren aldaketa egin ondoren, oso denbora laburrean martxan jartzea lortu ahal izateko.. PLC, robot eta ikusmen-sistemaren arteko komunikazioak barne hartzen dituen estandar bat garatu da; horren ondorioz, nahiko erraza da hirugarrenen sistemetan txertatzea. Teknikerren Bin Picking soluzioak edukiontzi edo saskietan desordenatutako piezak erauzteko industria-eskaera bati erantzuten dio eta, horretarako, ikuspen artifiziala konbinatzen du atera beharreko piezak identifikatzeko eta robotika manipulatzeko. Bin picking soluzioak interesgarriak dira kutxetan edo edukiontzietan dauden elementuak modu errepikakor eta azkarrean atera behar diren prozesuetarako, ondoren prozesatzeko edo paketatzeko, hala nola makinan eta ekoizpen-lerroetan automatikoki elikatzeko, lote txikiekin eta erreferentzia anizkoitzekin ekoizpen malgua egiteko, erreferentzia bakarreko lineak erreferentzia anitzeko bihurtzeko aukera ematen duelako, logistikan eskaerak automatikoki prestatzeko eta itzultzeko eta modelo errepikakorrik gabeko erreferentzia-sistemetarako (FOOD 4.0), beste batzuen artean.


Patronatu Batzordea Presidentea Jesús Mª Iriondo Arrizabalaga Microelectrónica Maser, S.L.

Presidenteordea José Ignacio Torrecilla Zubizarreta Maher Holding, S.A.

Idazkaria Alejandro Bengoa Gorosabel (Fundación Tekniker)

Enpresetako batzordekideak

Erakundeetako batzordekideak

(Erakunde Laguntzaileen artean hautatuak)

Francisco Javier Fernández de Retana Irisarri Aernnova Aerospace, S.A.U.

Alberto Fernández González Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

José Pérez Berdud Fagor Automation, S.Coop.

Adolfo Morais Ezquerro Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila

Álvaro Martínez de Lagos Salvador Goizper, S.Coop.

Jon Gurrutxaga Mongelos Gipuzkoako Foru Aldundia

Manuel Baraza Alonso Ibermática, S.A.

Miguel de los Toyos Nazabal Eibarko Udala

Jaione Lamy Insausti Kutxabank, S.A.

Juan Ángel Balbás Egea Debegesa

Ander Aramburu Jiménez Lazpiur, S.L.U.

José Luis Martín González UPV/EHU

Aitor Atutxa Arribalzaga Maier Technology Centre, S.Coop.

Natividad García Rodríguez Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartea

José Antonio Malumbres García Siemens Gamesa Innovation & Technology, S.L.

Imanol Urreisti Ulazia Armeria Eskola

Juan Jesús Alberdi Landa Ulma Handling Systems Íñigo Segura Díaz de Espada Zigor, S.A.

Patronatu batzordea, 2019/12/31 datarekin


Erakunde Laguntzaileak Erakunde Laguntzaileak, 2019/12/31 datarekin Aernnova Aerospace, S.A.U. Alfa Lan, S.A. Doimak, S.A. Egile, S.L. Etxe-Tar. S.A. Fagor Automation, S.Coop. Punteados de Precisión Goialde, S.L. Goizper, S.Coop. Ibermática, S.A. Iline Microsystems, S.L. Industrias Electromecánicas GH, S.A. Jaureguizar Promoción y Gestión Inmobiliaria, S.L. Juaristi Boring & Milling Machines, S.L.U. Kutxabank, S.A. Construcciones Mecánicas José Lazpiur, S.L.U. Maher Holding, S.A. Maier Technology Centre, S.Coop. Matz-Erreka, S.Coop Microelectrónica Maser, S.L. Ojmar, S.A. Ona Electroerosión, S.A. Pasaban, S.A. Siemens Gamesa Innovation & Technology, S.L. Ulma Handling Systems. Zayer, S.A. Zigor Corporación, S.A.


#GrowthMakers

Tekniker Parke Teknologikoa C/ Iñaki Goenaga, 5 20600 Eibar · Gipuzkoa Spain Tel.: +34 943 206 744

www.tekniker.es


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.