The Place To Be_Eu

Page 1

The Place to BE 2024

Irabazteko lurraldea

• UEFA WOMEN’S CHAMPIONS LEAGUE-N FINALA SAN MAMESEN.

• Musika jaialdiak eta nazioarteko kontzertuak popaz, rockaz, bluesaz, jazzaz, musika klasikoaz, indieaz, folkaz eta abarrez gozatzeko.

• Nortasuna duten jaiak, azokak eta ikuskizunak, gure sustraiak eta kultura bertatik bertara ezagutu ditzazun.

• Kirol lehiaketak hiri eta natura inguru paregabeetan.

MUSIC 6

Azala: UEFA

Edizioa: 2024ko urtarrila

Txartel honekin dirua aurreztuko duzu eta errazagoa izango da Bilbao Bizkaiko egonaldia planifikatzea, bai garraio publikoan, bai museoetarako, ikuskizunetarako eta abarrerako sarreretan, dendetan eta aisialdiko bestelako espazioetan ere. Eska ezazu Bilboko Turismo Bulegoan edo hemen: www.bilbaobizkaiacard.com

BE BASQUE 28

www.reservabilbaobizkaia.eus

Argitaratzailea: Bilbao Ekintza tokiko enpresa-erakunde publikoa Egilea eta edukiak: CGBarrios Comunicación SL

Argazkiak: Hauen guztien artxibategiak: Bilbao Turismo, Bizkaia Turismo, Bilboko Udala, Basquetour, UEFA, Athletic Club, Athletic Club Fundazioa, Last Tour, Dekker Events, Getxoko Udala, BIBA!, Enkartur, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilbao Blues Festival, LetsGo Company, ABAO-OLBE, BOS, Innevento Sports, Street Marketing, Orbea, BideBike, Joselure, Charly López OCETA, Naike Foto Sport / OCETA, Punta Galea Txirrindulari Elkartea, Punta Galea Challenge Surf (PGCH), Eraman!, No Media Estudio, Txelu Angoitia-Gerediaga Elkartea, Gernikako Udala, Ondarroako Udala, Lekeitioko Udala, Bermeoko Udala, Balmasedako Udala, Urduñako Udala, Mundakako Udala, Borja Cuervo, Miguel Sabino Díaz, Jon Villapún, Museo Guggenheim Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa, Getxophoto, FIG Bilbao, JA! Bilbao, KCD (Kultura, Communication y Desarrollo), Seriesland, Mendifilm Festival, Zinegoak, Zinebi, Zinemakumeak, Elai Alai Kultur Elkartea, Leioako Udala, Arrigorriagako Udala, Areatza Musik & Beer eta AZL.

Inprimaketa: Grafilur LG BI 17-2023

Bilbao BBK Live (uztailak 11-13)

BIME (urria)

Bilbao Blues Festival (uztailak 26-28)

BBK Bilbao Music Legends Fest (ekainak 14 eta 15)

Getxo Folk BBK (irailak 11-15)

Getxo Jazz (uztailak 3-7)

Maz Basauri (azaroa)

Musika Bizian (urria)

Pozalaguako jaialdia (abuztua)

Areatza Musik&Beer (maiatzak 31 - ekainak 1)

Musika-Música (martxoak 1-3)

BOS (urte osoan zehar)

ABAO OLBE (urte osoan zehar)

BAS Bilbao Arte Sakratua (martxoak 22-26)

Aste Nagusia (abuztuak 17-25)

Bilbao Basque FEST 2024 (martxoa)

Balmasedako Pasio Biziduna (martxoa)

Gabonak (abendua)

San Tomas Azoka (abenduak 21)

Gernikako azken astelehena (urriak 28)

Durangoko Azoka (abenduak 5-8)

Eusko Label Winter Series (urria-otsaila)

Women Winter Series (otsaila-martxoa)

Zierbenako Kantauri Fest (urria)

Otxomaio Jaiak Urduñan (maiatzak 8)

Lekeitioko Antzaren Eguna (irailak 5)

Bermeoko Arrantzale Eguna (iraila)

Ondarroako Zapato Azule (ekaina)

Madalena Eguna (uztailak 22)

Zinebi 66 (azaroak 8-15)

Zinemakumeak gara! (urriak 17-28)

Fant (maiatzak 3-11)

BBK Mendi Film Festival (abendua)

Thinking Football Film Festival (iraila)

Zinegoak (ekaina eta uztaila)

Festival Cine Invisible (urria)

Bilbao Seriesland (urria)

SPORTS 18

ARTS 42

UEFA Women’s Champions Leaguen finala (maiatzak 25)

Total Energies Bilbao Night Marathon (urriak 19)

Bilboko Triatloia (irailak 14)

Orbea Klasika Bilbao Bizkaia (maiatzak 18)

Itzulia Basque Country (apirilak 1-6)

Itzulia Women (maiatzak 10-12)

Getxoko Zirkuitua (uztailak 31)

Occident Bilbao-Bilbao (martxoak 17)

Laboral Kutxa Bilbao Mendi Trail lasterketa (apirilak 21)

Punta Galea Challenge (otsaila)

Guggenheim Bilbao Museoa (urte osoan zehar)

Bilboko Arte Ederren Museoa (urte osoan zehar)

Gutun Zuria (martxoak 28-apirilak 1)

FIG (azaroa)

Gau Zuria (ekaina)

Getxophoto (ekainak 6-30)

JA! Bilboko Jaialdia (iraila eta urria)

Bilbao International Games Conference (abendua)

Open House Bilbao (urria)

MusEkintza (irailetik azarora)

BAD (urriak 12-17)

Bilboko kalealdia (uztailak 1-6)

Portugaleteko Nazioarteko Folklore

Jaialdia (uztaila)

Magiaren Topaketa (maiatza)

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen

Nazioarteko Jaialdia (maiatza)

Leioako Umore Azoka (maiatzak 16-19)

Helbideak, telefono zenbakiak, estekak...

CINEMA 50
ON STAGE
56
INFORMAZIO PRAKTIKOA
EGUTEGIA 2024KO EKITALDIAK 60
62

Final historikoa Bilbon

UEFA Women’s Champions League 2024

Europako emakumeen futbol ekitaldirik garrantzitsuena Bilbon izango da hurrengo maiatzaren 25ean. San Mames estadioan, Katedralean, jokatuko da UEFA Women’s Champions League 2024ko edizioaren finala, eta Bizkaiko hiriburuan emakumeen futbolaren jai handia egingo da. Aukera paregabea izango da gizarteari jakinarazteko emakume eta gizonen arteko berdintasunaren balioa ukaezina dela.

Bilbao Bizkaia topaketa hau ospatzeko anfitrioia izatea bat dator hiriaren futbol tradizio luzearekin. Athleticek 125 urteko historia du, eta bere filosofia berezia da lurraldeko kirolariez soilik elikatzen dela, eta emakumeen futbolaren sustatzaile sutsua da, Athleticeko emakumeen taldeak, lehoiek, irabazitako bost ligen tituluek frogatzen duten bezala. Athleticeko zale paregabeek errekorrak hautsi dituzte Europan partidetako asistentzian; 2019an besteak beste, San Mamesera 48.121 ikusle joan ziren.

Futbol klubak bezala, Bilbao Bizkaiak modu jatorrean biltzen ditu tradizioa eta modernitatea esperientzia orijinalak eta iradokitzaileak eskaintzeko. Gastronomiak, kulturak, naturak eta aspaldiko historiak osatzen dute gustu eta ohitura guztietara egokitzen den kalitate handieneko proposamenaren batekoen pokerra.

Probatu itzazu pintxoak askotariko taberna eta jatetxeetan, gozatu itzazu Bilboko Guggenheim Museoaren edertasuna eta antzerki eta musika eskaintza, edo ezagutu itzazu zure oroimenean betirako geratuko diren hondartza eta leku natural zoragarriak. Ez itzazu galdu zuzenean bertako produktuak ezagutzeko herrietako jaiak eta milaka urteko nortasuna egituratzen duten tradizioak. Agenda hau aisialdi eta dibertsiorako pasaportea bezalakoa da. Erabili ezazu zure bisitan gida gisa, Bilbao Bizkaiak eskaintzeko duen guztiaz disfrutatzeko.

4 5

MUSIC

ADINEZ NAGUSIAK errekor erritmoan

GURE HONDARTZAK

Natura eta atsedena eguzki azpian

Bizkaiko kostaldeko leku zoragarriak kontrapuntu ezin hobea izan daitezke Bilbao BBK Liven egun bizia igaro ondoren. Musika ikuskizun bortitzen ondoren eguzkiaz eta itsasoaz gozatu, erlaxatu eta atseden hartu Arrigunagako hondartzan (Getxo), Barinatxe- La Salvajen (Sopela eta Getxo), Plentzian edo Gorlizen; benetako luxua da. Eta jaialdiarekin tartekatzeko aukerarik onena surfa dela uste baduzu, joan zaitez Sopela, Bakio edo Mundakara. Nahi duzun bezala, aukerak anitzak eta kalitatezkoak dira: gainera, hondartza gehienetara metroan iristeko aukera dago.

Nazioarteko musika jaialdi garrantzitsuenetako batek hamazortzigarren edizioa izango du aurten. Bilbao BBK Livei nortasuna ematen dioten genero nagusiak pop-rocka eta musika elektronikoa dira. Ekitaldi ikaragarri honen azken edizioan 75 herrialdetako 120.000 ikusle baino gehiago egon ziren, eta hainbat eta hainbat bakarlari eta talde ospetsuk jo dute bertan, besteak beste, hauek: Coldplay, Blondie, Green Day, Guns N’ Roses, Muse, The Black Crowes, Pearl Jam, Red Hot Chili Peppers edo The Police eta azken urteetan, Rosalía, Stromae, Nathy Peluso, Pet Shop Boys, Amaya, Arctic Monkeys eta Florence and The Machine.

Jaialdiaren kartela kalitatezkoa izateaz gain, parajea paregabea da: Kobetamendi esparrua, Kobetas mendi magalean, Bilbotik oso gertu. Gainera, Bilbao BBK Live Bereziaken bitartez musika eskaintza hiri osoan zehar zabaltzen da formatu txikiko kontzertuetan.

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Kobetamendi

Uztailak 11, 12 eta 13

Nola iritsi?

Hainbat aukera daude zuzenean Kobetamendira iristeko. Bilbao BBK Livek doako autobus zerbitzua eskaintzen du eta erabiltzeko ezinbestekoa da jaialdiko eskumuturrekoa soinean eramatea. EITBren egoitzatik (Bilboko Kaputxinoen kalea) eta BECetik! (Bilbao Exhibition Centre) ateratzen da, Ansio metro geltokiaren ondotik.

Autokarabanarekin joan nahi baduzu, BECek! 70 lekuko aparkaleku berezi bat jartzen du. Gainera, Bilboko Metroak zerbitzu bereziak eskaintzen ditu gauetan jaialdian zehar. Oraindik zalantzan zaude?

===== =
info bilbaobbklive.com
A GOOD IDEA !
6 7
Sopela

MUSIC

KONTZERTUAK eta

MUSIKA INDUSTRIAREN TOPAKETAK

BIME

BIME 2013. urtetik antolatzen da Bilbon, eta 2022. urtetik aurrera Bogotan (Kolonbia) baita ere, eta gaztelaniazko musikaren industriarentzat erreferentziazko hitzordurik finkoenetakoa da. BIME ekitaldi perfektua da sinergiak eta kontinenteen arteko fluxu artistiko eta profesionalak sortzeko, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko, talentu berriak deskubritzeko eta Kultura eta Sormen Industrien azken joeren berri izateko. Zalantzarik gabe, hitzordu ezin hobea musikarekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden artista, profesional, enpresa eta publikoarentzat.

Bilbo

Urria Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Bilboko Aretoak

BIMEPRO

BIMEren alderdi profesionala BIME Pro deitzen da; networking, hitzaldi, speedmeeting, masterclass, tailer eta bestelako pilo bat biltzen dituen ekimena da. Publiko profesionalak eta musika zaleek industrian dihardutenen bitartez industriaren gaurkotasunaren berri jasotzen dute. Sustatzaileak, erakundeak, ekoizleak, elkarteak eta teknologiarekin, gamingarekin, aisialdiarekin, marketing-arekin edo komunikazioarekin lotutako enpresak biltzen dira musikaren sektorean ezinbestekoa den topaketa honetan.

info bime.org

BIMELIVE

Zuzenekoak maite dituztenek galdu ezin duten ekitaldia da. Sarrera librea da eta hiriko hainbat agertoki eta kanpoko espazioetan antolatzen da. BIME Live musika latindarraren etorkizun handiko musikarientzako showcase nagusia da, non elkarrengandik oso urruti dauden estiloak uztartzen diren, besteak beste, trapa, popa, flamenkoa, reggaetoia, r&b-a eta musika elektronikoa. Artista berriek talentua barreiatzen dute agertokietan eta beren kalitatea erakusten diete jaialdien antolatzaileei, managerrei, kazetariei eta musikaren sektoreko bestelako eragileei.

BIME Liven helburua da bere programazioa profesionalei zein publikoari hurbiltzea, kulturaren eskuragarritasuna demokratizatuz eta talentu artistiko berriaren alde egiten duen musikaren ospakizun bihurtuz.

8 9

MUSIC

JAIA sustraiak Bilbon

LBilbao Blues Festivalen hirugarren edizioan ere Bilboko Areatzan jaialdi handia egingo da. Doako musika ekitaldi herrikoi honetan egon diren bisitarien zifrak paregabeak izan dira lehen bi urteetan, eta meritu propioz bilakatu da udako jaialdi ospetsuenetakoa.

Jaialdiak sutsuki konektatu du hiriarekin hasierako ediziotik. Horregatik, jendea ilusio handiz egoten da iristeko zain.

Bilbao Blues Festivaleko kartela eklektikoa da eta bluesaren eta antzeko estiloen azpigeneroak konbinatzen ditu, besteak beste, soula, jump bluesa eta rythm and bluesa. Horretaz gain, kontzertuen kalitatea ikaragarria da, energiaz beteak eta puruak barne-barnean eta forman, eta dantzan egiteko eta ospatzeko gogoa ematen diete ohiko generoaren adituei, hain adituak ez direnei eta lehen aldiz bertaratzen direnei.

Agertokietan genero horretako nazioarteko artista ospetsuenak egon izan dira, besteak beste, Shemekia Copeland, Ronnie Baker Brooks, Fantastic Negrito, Bette Smith, The Cinelli Brohers, The Original Blues Brothers Band, Vasti Jackson and The Mississippi Trinity, Ghalia Volt edo Shakura S’Aida. Bereziki aipatu behar dira Bob Stroger eta Rick Estrin, lehen bi edizioetan sari ofiziala jaso zutenak. La Mambo Jambo Arkestra, Koko-Jean and The Tonics, The Big Flyers, Travellin’ Brothers, Indigo Blues edo Noa & The Hell Drinkers taldeek argi utzi dute bertako eta estatu mailako bluesa une ezin hobean dagoela.

& Bilbo

Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Areatza

Uztailak 26, 27 eta 28

Maila goreneko musika ikuskizunak eskaintzeaz gain, Bilbao Blues Festival jaialdiak hainbat jarduera antolatzen ditu aldi berean, besteak beste, kontzertu pedagogiko interesgarriak Bilboko Guggenheim Museoan, Areatzako swing eta boogie-woogieko eskola dibertigarriak (partaidetza ikaragarria dutenak) eta Alde Zaharreko eta inguruko kalejira ospetsuak, eta New Orleansko giroa eskaintzen du Granujas a todo ritmo dixie taldeak.

Gozatu Bilboren onenaz eta blues melodiez!

info bilbaobluesfestival.com
Vasti Jackson eta Shakura S’Aida Rick Estrin & The Nightcats
10 11

MUSIC

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Bilbao Arena

ekainak 14 eta 15

BBK BILBAO

MUSIC LEGENDS FEST

Jaialdi honetan egon dira besteak beste John Cale, Mavis Staples, Chris Isaak, Van Morrison, Jeff Beck, Wilko Johnson, Jethro Tull edo The Beach Boys artista famatuak, eta aukera ezin hobea da zuzenean kultuzko mitoen talentuaz gozatzeko.

Deep Purple eta Canned Heat talde mitikoek baieztatu dute aurtengo edizioan egongo direla. BBK Music Legends Fest jaialdian sold out kartela jarri zuten iazko bigarren egunean, eta Bilboko kultura eskaintzaren ekitaldirik nabarmenetakoa da. Ez ezazu galdu! info musiclegendsfestival.com

Las Migas

GETXO JAZZ

enero horren benetako erreferentea estatuan eta nazioartean. Jaialdi honetan, jazzaren ikono handien eta talentu berrien emanaldiak konbinatzen dira.

Kontzertuez gain, programaren barne daude taldeen lehiaketa, jam sessionak, erakusketak eta kaleko desfileak.

GETXO FOLK BBK

Gaur egun Euskadin ikus daitekeen jaialdi multikultural eta anitzetako bat da Getxo Folk BBK, eta 40 urte betetzen ditu. Askotariko erritmo eta estiloez gozatuko dute bisitariek Muxikebarriko agertokian. Deskubritu musika proposamen berriak eta gozatu mundu osoko taldeez jai giroan.

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Getxo

Muxikebarri

irailaren 11tik 15era

Herria:

Egoitza nagusia:

Getxo

Muxikebarri eta

Algortako Geltoki Plaza

Datak:

uztailaren 3tik 7ra

Chris Isaak
G www.getxo.eus/jazz
Dave Holland (contrabajo) eta Jaleel Shawn (saxo)
12 13

MUSIC MAZ BASAURI

MMusika independentea maite duzu? Orduan ezin duzu galdu MAZ Basauri. Estatuko hainbat talde ospetsu, besteak beste, La M.O.D.A, Sidonie, Maika Makovski, Xoel López, Christina Rosenvinge, Viva Suecia edo Triángulo de Amor Bizarro, jada egon dira Social Antzokiko agertokian aurreko edizioetan.

Asteburu osoan Basauri erritmo alternatiboen epizentro bihurtzen da. Goza ezazu!

mazbasauri.com

Herria:

Egoitza nagusia: Datak:

Basauri

Social Antzokia eta doako kontzertuak

kalean

Azaroa

visitenkarterri.com

MUSIKA BIZIAN AREATZA MUSIK & BEER

Musika Bizian jaialdi solidarioaren hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta helburua izango da estaturik ez duten musika, kultura eta hizkuntzen bozgorailu izatea. Azken urteetan Transilvaniako, Siziliako, Kurdistango, Faroe Uharteetako, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko melodiak entzungai izan dira. Musika Bizian Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen du, eta bere programan askotariko jarduera interesgarri paraleloak eskaintzen ditu, besteak beste, Luthiersen azoka eta kaleko animazioak.

Egoitza nagusia: Datak:

Urria Herria:

Galdakao

Iturrondo plaza

andramaridantzataldea.net

Areatza herri txiki eta dotorean antolatzen dute jaialdi jasangarri hau, non rocka, folka, rhythm & bluesa eta funka batzen diren, eta atal berezi batean askotariko km0-ko artisau garagardoak dastatu daitezke, alkoholik eta glutenik gabekoak barne. Jaialdia Areatza Musik and Brewing Musika eta Kultura Elkarteak antolatzen du, eta bertan egon dira hainbat artista famatu, hala-nola, Jared James Nichols, The Soul Jacket, Laura Cox Band eta La Perra Blanco. Areatza Musik & Beer jaialdian musika eta gastronomia giro zoragarriaz gozatu ahalko duzu. Gainera, Arratia bailarako paisaia, artea eta monumentuak ezagutu ditzakezu.

JAIALDIA

Karrantza udalerriko inguru paregabean (Armañongo parke naturalean) antolatzen dute jaialdi hau, eta musika, antzerki eta umore ikuskizunak eskaintzen dituzte mendiak zizelkatutako entzungelan.

Agertoki hori Pozalaguako kobazuloen ondoan dago, nazioartean ezagunak direnak bertako estalaktita bitxiengatik. Ikuskizun benetan berezia da!

Egoitza nagusia: Datak:

Abuztua Herria:

Karrantza

Entzungela

(Armañongo parke naturala)

musikandbeer.eus

Herria:

Egoitza nagusia: Datak:

Areatza

Kurtzeko plaza, 7

Maiatzak 31 - ekainak 1

POZALAGUAKO
14 15

Herria:

Egoitza nagusia:

Bilbo

Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia...

Datak:

Martxoak 1, 2 eta 3

musika-musica.bilbao.eus

MusikaMúsica

Eskaintza klasiko zabala

Bilboko musika klasikoaren jaialdiak iaz 70 ikuskizun baino gehiago programatu zituen 1.500 musikarik baino gehiagok interpretatuta Arriaga Antzokian eta Euskalduna Jauregiko hainbat aretotan aldi berean eta, hala, gustu guztientzako eskaintza du. Genero klasikoaren jaialdi handienetakoa da ikusleen eta ibilbidearen ondorioz: musika sinfonikoa, ganbera musika, errezitalak eta opera, familientzako saioak...kalitatezko kontzertuen kartela zabala da, eta genero hori baliozkotzea eta gazte interpreteei laguntzea du xede.

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Euskalduna Jauregia

Urte osoan zehar

BOS

Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) bere lehen kontzertua 1922ko martxoaren 8an eskaini zuen Arriaga Antzokian.

Armand Marsicken zuzendaritzapean. Mende bat geroago oso arrakastatsua izaten jarraitzen du, programazioa kalitatezkoa eta anitza baita. Kontzertu sinfonikoz, ganbera musikaz eta familientzako kontzertu didaktikoz osatutako egutegiaz gain, tailerrak, hitzaldiak eta solasaldiak egiten dituzte BOSen egoitzan, Euskalduna Jauregian.

Herria:

Egoitza nagusia: Datak:

Bilbo

Euskalduna Jauregia

Urte osoan zehar

bilbaorkestra.eus

BAS Bilbao Arte Sacro

Bilbao Arte Sakratua

BAS musika sakratuaren zikloaren hogeigarren edizioan genero sakratuan eta barrokoan espezializatutako interpreteez osatutako programa zabala egongo da, eta guztiak ere 1896an sortu zuten Bilboko Elkarte Filarmonikoaren agertokira igoko dira, hain zuzen ere, Europako akustikarik onenetakoa duen ganbera aretora. Errezitaldia Bilboko Udalak antolatzen du eta denboraldian gehien itxaroten den kultura ekimenen artean dago.

Operaren Lagunen

Bilboko Elkartea

Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen (ABAO OLBE) denboraldia bel cantoren hiru maisulanekin hasiko da: El rapto en el Serrallo (urtarrilak 20, 23, 26 eta 29), Rigoletto (otsailak 17, 20, 23 eta 26) eta La Bohème (maiatzak 18, 21, 24 eta 27).

Urtero bezala, doako programa didaktikoak (hitzaldiak, tailerrak, konferentziak) eskainiko dira, eta ABAO Txikin umeentzako estreinaldiak eta ikuskizunak ere egongo dira.

abao.org

Herria:

Egoitza nagusia: Datak:

Bilbo

Elkarte Filarmonikoa

martxoaren 22tik 26ra

musika-musica.bilbao.eus/programa-bas/

MUSIC
16 17

SPORTS

UEFA WOMEN’S CHAMPIONS LEAGUEN FINALA

Bilbao Bizkaia mundura zabalduko da eta maiatzaren 25ean San Mames estadioak

Europako emakumeen futbolaren partidarik garrantzitsuena hartuko du: UEFA

Women’s Champions Leaguen finala, hain zuzen.

Nazioarteko futbolean emakumeak aintzatesten ari diren eta oihartzun handia sortzen ari den testuinguruan —bereziki Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Kopan Espainia garaile izan eta gero—, foku mediatikoa Bilbora begira dago. Hiri honen futbol DNA ikaragarria da, besteak beste, bost aldiz ligako titulua irabazi duten eta harrobi oparoa duten Athletic Clubeko lehoiei esker.

Bi talde finalistetako zaleen giro bizi eta koloretsua hirian hedatuko da, eta egun horretan jakingo dugu zein izango den Bartzelona FC Europako txapeldun gisa ordezkatuko duen taldea, edo baliteke baita ere culé-ek titulua berriro ere lortzea.

Guztira 16 talde lehiatuko dira, besteak beste, munduko txapeldun diren Bartzelona taldeko Aitana Bonmatí —Urrezko Baloia eta Munduko Kopako jokalaririk onena— Irene Paredes eta Alexia Putellas jokalariak; denek ere txapelketaren finala jokatu nahi dute, eta espero da sekula baino lehiakorragoa eta parekatuagoa izatea.

Bilbon zaudela, aprobetxa ezazu bisita talde zuri-gorriaren historia ezagutzeko Athletic Experience jardueraren bitartez. Bisitatu Athletic Club Museoko garaikurren eta erakusketen aretoa, bilduma iraunkorrean mende bat baino gehiagoko futbola biltzen duena. Bidaia historiko horrekin batera, bisita esklusiboa egiteko aukera izango duzu 45 minutuan estadioan zehar: zelaia, aldagelak, prentsa aretoa, presidentetzaren palkoa, erdiko eraztuna eta VIP zona; ibilbide gidatua da, eta taldean edo banaka egin daiteke.

San Mamesen jokatzen diren partida guztietako giroa beti da berezia, eta nagusiki Poza Lizentziatuaren kale zalapartatsuan pilatzen da; Poza izenez ezagunagoa da, eta kale horretatik zuzenean estadiora joateko aukera dago. Talde bietako zaleak Poza kalera joaten dira partidaren aurretik abestera, kalimotxo bat edatera edo pintxoak jatera, bertan hainbat taberna eta jatetxe baitaude, eta gero, Katedralera joaten dira guztiak.

Olympique Lyon, Bayern Munich, Paris Saint Germain, Roma, Ajax edo Chelsea dira katalanekin batera maiatzaren 25ean Katedraleko final handia jokatzeko faboritoak. info es.uefa.com/womenschampionleague/

A GOOD IDEA !
Athletic Experience eta partida aurrekoa Poza kalean
Bilbo
25
maiatzak
18 19
Herria: Datak:

SPORTS

HARROBIA eta garaipenak

Bilbao Bizkaia aspalditik dago emakumeen futbolarekin konprometituta. Bizkaiko hainbat

klubek —besteak beste, Bizkerrek (Getxo), Leioako Emakumeen Taldeak edo Elorriok— emakume jokalarien harrobia garatu eta sustatu dute eta, bereziki, Athletic Clubak 2002an emakumeen selekzioa sortu zuen. Zaleek asko maite dituzten taldeak dira guztiak ere, jokalarien garaipenak gogo biziz ospatzen baitituzte.

Bilboko klubaren kasuan, emakumeen futbol taldeak 20 urte bete ditu, eta horietan guztietan zehar bost aldiz izan dira lehen mailako ligako txapeldunak, hiru aldiz txapeldun ordeak, eta bost aldiz lehiatu dira UEFA Women’s Champions Leaguen.

Besteak beste Erika Vázquez (423 partida eta 264 gol), Eli Ibarra (413 partida eta 111 gol), Nekane Díez (381 partida eta 162 gol) edo Iraia Iturregi (402 partida eta 64 gol) jokalari erreferenteak dira, eta estatistika oparoek eta klubarekiko fideltasunak ezaugarritzen dituzte.

SAN MAMES Emakumeen errekorrak

Zale zuri-gorriak emakumeen futbolaren historiaren parte diren hainbat uneren protagonistak izan dira. Zaleen memorian iltzatuta geratu da Erreginaren Koparen partida, Atletico Madrilen aurka jokatu zutena 2019ko urtarrilaren 29an, 48.121 ikuslek San Mames bete zutenean: estatu eta Europa mailan errekor historikoa lortu zen, eta mundu mailan bigarrena.

2003ko apirilaren 27an San Mames zaharra 35.000 zalerekin bete zen, eta guztiek ikusi zituzten zurigorriak Ligako titulua irabazten. Hilabete aurretik, martxoaren 30ean, talde horrek lehen partida jokatu zuen Katedralean 23.000 zaleren aurrean.

Une horiekin guztiekin, argi dago Bilbon emakumeen futbola pasio handiarekin bizitzen dela, eta ziur gaude maiatzaren 25ean ere horrela izango dela UEFA Women’s Champions Leaguen finalean.

20 21
Lehenengo Superligako tituluaren ospakizuna, 2003

TOTALENERGIES BILBAO

Night Marathon

Gaueko esperientzia

paregabea Bilbon

Atleta profesionalek eta korrikalari amateurrek goza dezakete TotalEnergies Bilbao Night Marathonek eskaintzen duen esperientziaz; Bizkaiko hiriburuko kirol probarik ikusgarrienetakoa da. Gaueko ibilbidea Bilboko eraikin enblematikoenen aurretik igarotzen da, besteak beste, San Mames estadioa, Guggenheim Bilbao Museoa, Euskalduna Jauregia, Zubi Zuri edo Kale Nagusia. Hiriaren erdierditik igarotzen den maratoiaz gain, zuzeneko hainbat ikuskizun eta su artifizialak ere egoten dira. Munduko 50 lasterketa onenen artean dago, eta urtez urte geroz eta parte-hartzaile gehiago izaten dira. TotalEnergies Bilbao Night Marathonen 15. edizioa izango da aurtengoa, eta parte-hartzaileek hiru distantzia hauen artean aukeratu dezakete: maratoia (42 km), maratoi erdia

info totalenergiesbilbaomarathon.com Bilbo Urriak 19

Igerian, korrikan eta bizikletan

Bizkaiaren bihotzean

Igeriketa: 1,9 km

Bizikleta: 82,5 km.

Korrika: 21 km.

B

ilboko Triatloiak 13. edizioa izango du aurten, eta bereziki erakargarria da eta estatuko eta nazioarteko triatloilarien probarik gustukoenen artean dago. Bilboko Itsasmuseumen hasten dira igerian: ia-ia bi kilometro Bilboko Itsasadarretik. Bizikletan 82,5 km-ko zirkuitua osatu behar izaten dute Euskalduna zubitik eta Bilbo inguruko mendietatik igaroz. Azkenik, hirian zehar 21 kilometro korrika egin behar dituzte, Bizkaiko bihotz-bihotzetik. Kirol proba honek hainbat zale mugiarazten ditu: kalera ateratzen dira eta giro ezin hobea sortzen dute ibilbide osoan zehar.

info bilbaotriathlon.com

BILBO Triatloia
SPORTS
22 23
Herria: Datak: Bilbo Irailak 14 Herria: Datak:

Herria: Datak:

Bilbo

maiatzak 18

ORBEA KLASIKA BILBAO BIZKAIA

Srbea Klasika Bilbao Bizkaia probaren laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta zikloturismoaren maitaleentzat erreferente finkatua bihurtu da. Guggenheim

Bilbao Museoan hasten da ibilbidea eta Bizkaiko errepide eta paisaia enblematikoetatik igarotzen da, non edertasun handiko mendiak eta kostaldeko lekuak txandatzen diren. Bi ibilbide egiteko aukera dago, bata zailagoa eta bestea errazagoa.

Itzulia BASQUE COUNTRY

Euskal txirrindularitzaren egutegian etapetan banatutako lasterketarik garrantzitsuena, beste behin ere, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroatik igaroko da apirilaren 1etik 6ra bitartean. Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren (UCI) World Tour 2024ko egutegiaren parte den Itzulia Basque Countryren 63. edizioan kirol honetako izar handiak batuko dira.

Herria: Datak:

Santurtzi eta

Amorebieta-Etxano

Apirilak 1 eta 6

Herria: Datak:

Getxo

Abuztuak 11

C Punta Galeak antolatzen duen Getxoko Memoriala-Otxoa Anaiak txirrindularitza zirkuitu klasikoak 79. edizioa izango du aurten. Egun bateko proba da, Bilboko Guggenheim Museotik abiatzen da eta Bizkaiko errepideetatik igarotzen den ibilbide erakargarria egin ondoren, Getxoko Foruen Plazan bukatzen da. Proba horretan World Tour kategoriako hainbat taldek parte hartzen dutenez, bereziki erakargarria da. 2024an Olinpiar Jokoak izango direnez, Getxoko Zirkuitua (normalean uztailaren 31n izaten dena, San Inazio jaietan) abuztuaren 11n izango da.

puntagalea.com

Munduko txirrindulari onenak Euskadin egongo dira maiatzaren 10etik 12ra. Hiru egunetan zehar kirolariek euskal errepideak zeharkatuko dituzte proba honen hirugarren edizioan, zeinak 300 km baino gehiago izango dituen.

Itzulia WOMEN itzulia.eus O

Herria:

Ondarroa, Lekeitio, Urduña eta Amurrio

Datak:

Maiatzak 10, 11 eta 12

Occident BILBO-BILBO

Benetako zikloturismoa

Bizkaiko errepideetatik

Distantzia laburra: 85 km + 800 m.

Distantzia klasikoa: 115 km + 1200 m.

El Vivero: 125 km + 1.600 m.

Hitzordu dibertigarri eta jendetsua, Bizkaia bizikletaz betetzen duena. Bilboko klasika handia benetako zikloturismoa da. Kirol hori egiten duten guztiek ziur egutegian gorriz markatuta dutela Nazioarteko Martxa Zikloturista hori. Aurten 35. edizioa izango du. Proba berezia da, ez dago sailkapenik, parte-hartzaileak pixkanaka ateratzen dira eta nahi duten guztiek egiteko modukoa da. Bakoitzak bere maila eta gaitasunen arabera egiten du. Urtez urte, 7.000 txirrindulari ausartez baino gehiagoz osatutako tropelak hiru ibilbideetako bati aurre egiten dio.

Herria:

Datak:

Bilbo martxoak 17

GETXOKO ZIRKUITUA bilbaobilbao.com orbea.com
SPORTS
24 25

LABORAL KUTXA

BILBAO Mendi Trail

LLABORAL KUTXA PUNTA GALEA

Familian egiteko martxa: 9 km

Mendiko martxa: 21 km

Mendiko maratoi erdia: 21 km.

Challenge

aboral Kutxa Bilbao Menditrail lasterketa aitzakia ezin hobea da familiek eta kirolari exijenteek

Bizkaiko hiriburua inguratzen duten mendien edertasunaz goza dezaten. Miribillan hasi eta Bilboko

Itsasmuseumen bukatzen da, eta natura eta kirola uztartzen dituen proba honek gustu guztientzako hiru ibilbide ditu: familian egiteko martxa, mendiko martxa eta mendiko maratoi erdia.

Getxon (Bizkaia) urtero-urtero antolatzen dute Europako olatu handien surf txapelketa zaharrena, eta Surfeko Olatu Handien Big Wave Tour Zirkuituaren barne dagoen zazpi probetako bat da.

Laboral Kutxa Punta Galea Challengen munduko surflari onenetako batzuk biltzen dira, eta gutxienez sei metroko olatuei aurre egiten diete. Ikuskizun zoragarria da.

Herria:

Datak:

Bilbo

apirilak 21

laboralkutxabilbaomenditrail.com

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Getxo

Punta Galea

Urtarriletik martxora

worldsurfleague.com

BISITATU BIZKAIA ZUBIA

Gizateriaren Ondare izendatutako

ingeniaritza altxorra

Bizkaia Zubia Zubi Esekia izenez ezagutzen da. 2006an Gizateriaren Ondare izendatu zuten, eta Portugalete eta Getxoko Areeta auzoak batzen ditu Bilboko Itsasadarra zeharkatuz. 61 metroko garaiera eta 140 metroko luzera du, eta bere garaian bi udalerrien arteko komunikazioa erraztu zuen portuko nabigazioa gelditu behar izan gabe; urte horietan, Bilboko portua Europako aktiboenetakoa zen.

Zubia Alberto Palacio Elissaguek diseinatu zuen eta 1893ko uztailaren 28an inauguratu zuten: mundu osoan egitura metalikoa zuen lehenengo zubi transbordadorea izan zen.

Bisitatzea gomendatzen dizugu, industria ondarearen altxorra izateaz gain, historia handikoa baita. Erosoa da iristea, autobusean zein metroan. puente-colgante.com

SPORTS
A GOOD IDEA !
26 27

BE BASQUE

BILBOKOasterik NAGUSIENA ASTE NAGUSIA

Bilboko Aste Nagusia jaiez betetako 9 egun dira, eta beti aurkituko duzu gustuko zerbait. Arriaga Antzokitik ematen duten pregoiarekin eta jaurtitzen den txupinarekin hasten da jarduera programa bete-betea. Marijaia maitea jaien protagonista garbia da. Poztasunaren eta partaidetzaren irudia da, eta jende guztiari ondo pasatzeko esaten dio.

Aste Nagusian askotariko ekimenez gozatuko duzu kalean bertan. Egunean zehar txistulariak, euskal dantzak, kalejirak, tailerrak, gastronomia ekitaldiak, merkatuak, umeentzako jolasak, kaleko antzerkiak zein kirol txapelketak egoten dira. Gauetan berbenak, su artifizialen lehiaketa, zezen suzkoak eta kontzertuak. Giro ezin hobea izaten da egunez zein gauez Etxebarria parkeko barraketan. Bertan egoten da zirkua baita ere. Bilboko Itsasadarraren albo bietan eta Alde Zaharraren ondoan jartzen diren txosna ospetsuak dira ordu txikietako jaiaren erdigunea.

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Hiri guztian abuztuak 17- 25.

Bilboko Itsasadarra

Ardatz egituratzaile historikoa

Itsasadarra da Bilboko historiaren protagonista argia. Bere ertzetan finkatu zituzten lehen bizilagunen kokalekuak, eta 1.300.urtean sortu zuten ofizialki hiribildua. Bai orainaldian zein iraganean, itsas arteria hori ezinbestekoa izan da hiriaren ekonomia eta hirigintza eraldaketan. Itsasadarraren bilakaera eta hiriaren itsas tradizioa ezagutzeko modurik onena Itsasmuseuma bisitatzea da.

Nortasun ikur izateaz gain, Itsasadarra aisialdirako lekua da, non zubiek eginkizun bikoitza duten: komunikatzea eta ibilbidea edertzea. Plazer hutsa da oinez, bizikletan edo korrikan paseatzea, arkitekturaren izen enblematikoek sortutako eraikinez gozatuz. Zirraragarria da itsasadarrean kirola egitea, besteak beste, piraguan edo arraunean, edo Abraraino (itsas bokalea) doan ontzi turistikoan joatea.

Itsasmuseuma, Karola

info bilbaoturismo.net

A GOOD IDEA !
Marijaia Txupina jaurtitzean garabia eta San Mames
28 29

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

BILBAO BASQUE FEST 2024

Bilbao Basque FESTen Aste Santu bete-betean euskal kulturaren aberastasuna ospatzeko aukera izango duzu. Tradizioaren eta abangoardiaren arragoa da, eta jaialdi honetan 200 esperientzia baino gehiago daude, gehienak doakoak: kontzertuak, dantzak, herri kirolak, kaleko ikuskizunak, erromeriak...eta gastronomiarik onena.

Hurbildu zaitez made in Euskadi unibertsoaren erakusleiho handira, eta deskubritu Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport gaien barneko askotariko jarduerak. Adin eta gustu guztietarako hiri ekimena da eta ezin duzu galdu

Bilbo

Hiri guztian Martxoa

Balmasedako Pasio Biziduna

Gurutze Bidea pil-pilean

Bilboko Aste Santuko protagonista nagusiak kofradien prozesioak dira, eta Balmasedan oso ezaguna da Gurutze Bide Bizidun errealista eta hunkigarria, besteak beste, Azken Afariaren edo Pilatusen Epaiketaren antzezpenekin.

Balmaseda 1.199an sortutako Bizkaiko lehen hiribildua izan zen, eta Aste Santuko Pasio Biziduna bertako tradizio maitatuenetakoa da. Urtez urte alde zaharra 50.000 bisitarik baino gehiagok betetzen dute Nazareteko Jesusen bizitzaren azken egunen antzezlan hori ikusteko. Antzezleak herriko 700 bizilagun inguru dira, eta zuzendaritza Balmasedako Vía Crucis Viviente elkartearen esku egoten da.

BE BASQUE
info basquefest.bilbao.eus
A GOOD IDEA !
30 31

Herria: Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Hiri guztian

Abendua

GABONAK Bizi ezazu

Gabonen xarma Bilbon

Ilusioz betetzen da Bizkaiko hiriburua umeek gehien atsegin dituzten urteko bi egunetan: abenduaren 23an opariak banatzen dituzten Olentzero eta Mari Domingirekin egiten den kalejiran eta urtarrilaren 5ean Errege Magoen Desfilean.

Gabonetan Bilbo giro eta argi bereziz estaltzen da, egun horietan gertatzen den bezala. Kaleetatik paseatzean eraldaketa magiko hori sentitu ahal izango duzu kolore anitzeko argiak eta tokiko produktuz betetako Gabonetako azokak ikusiz, bisitari eta turistak txunditzen dituen giro zalapartatsuan barrena. Egun horietan zehar, hirian hainbat aisialdi jarduera, musika, zirkua, magia, umorea eta erakusketak egoten dira, eta txirrista bat eta 800 m2-ko izotz pista ekologiko bat ere jartzen dituzte.

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Hiri guztian Abendua

Natura piztuaren irudia. 2023ko itsasaldia

Bilboko Gabonetako esperientzia ez da osoa izango Natura piztuan murgiltzen zarenera arte. Ikuskizun murgiltzaile hori aisialdi aukerarik berezi eta erakargarrienetakoa bihurtu da egun horietan.

Aire zabalean argiteria esku-hartzeekin egiten den proiektu artistikoa da, eta familia osoa entretenitzen du. Eduki hezitzaile handia du, eta jasangarritasun balioak azpimarratu eta espazioaren elementu naturalak balioesten ditu. “Natura piztua” Artxandako begiralekuan egoten da. Kokapen ezin hobea hiriko bista konparaezinez gozatzeko. Oso erosoa da bertara garraio publikoan iristea, Artxandako funikularrean edo Bilbobusean.

Olentzero eta Mari Domingi

bilbaoturismo.net BE BASQUE Argia eta murgilketa Natura piztua
32 33

Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Bilbo

Plaza Barria eta Areatza

Abenduak 21

Urriak 28 Herria: Datak:

Gernika-Lumo

Gernika-Lumo Urriko azken astelehena

Euskal tradizioa eta gastronomia

de GERNIKA Último Lunes San Tomas Azoka

Baserriaren kalitatea

Gazta zoragarriak, txorizoz betetako taloak eta sagardoa, eztia, gozo tradizionalak...urteko jai gastronomiko

handienetako batek markatzen du Bilbon

Gabonen hasiera:

San Tomas azokak. Azoka herrikoi honetan euskal tradizioaz goza dezakegu Plaza Barrian eta Areatzan jartzen dituzten postuetan produkturik onenak saltzen dituzten baserritarrekin batera.

bilbaoturismo.net

Euskadiko nekazaritza azoka garrantzitsuenetakoa da. Euskal merkatu tradizionala herrigune osoan hedatzen da eta urtero milaka pertsona batzen dira bertan, salgai dauden produktuen kalitateaz eta jai giroaz gozatzeko prest. Ekoizleek beren produktuak banatzen dituzte Gernikako herriguneko kaleetan, eta KM0-ko azoka honen ekitaldi arrakastatsuenetakoak dira gaztaren, Bizkaiko txakolinaren, eztiaren, loreen, fruten eta barazkien erakusketa eta lehiaketak.

gernika-lumo.net

BE BASQUE
34 35

Durangoko AZOKA

DA! Kultura anitza eta parte-hartzailea

Gernikako Jai Alai Pilotalekuan jokatzen dira 12 astetan zehar Eusko Label Winter Seriesko partidak. Zesta-puntaren ekitaldirik garrantzitsuena da, euskal kirolik ikusgarrienetakoa. Uneko jokalaririk onenak izango dira txapelketaren laugarren edizioan. Jai giroa aparta izaten da, urriko azken asteleheneko azoka jendetsuarekin batera hasten baita.

Herria:

Datak:

Gernika

urria-otsaila

Urteko kultura hitzordurik garrantzitsuenetakoa

da. Durangoko liburu eta disko azokak milaka

bisitari erakartzen ditu edizioz edizio. Bertan erakusten dira argitaletxe eta diskoetxetako lanak, jai giroan beren proposamenak aurkezten dituztenak.

Gerediaga Elkartea da antolatzailea, eta hainbat espazio egoten dira: Ahotsenea eta Irudienea (ikusentzunezkoak), Kabia (aurkezpenak, hitzaldiak eta teknologiaren inguruko tailerrak), Saguganbara (ume eta gazteentzako eremua), Szenatokia (dantza eta antzerkia) eta Talaia (aurkezpenak).

info durangokoazoka.eus

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Durango

Landako Gunea abenduaren 5etik 8ra

WOMEN WINTER SERIES

Women Winter Seriesen bigarren edizioa izango da 2024koa, iaz antolatu zuten historiako lehenengo txapelketa arrakastatsua eta gero. Zesta-puntaren emakume promesa handiek ikuskizun bikaina eskainiko dute Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.

Herria:

Datak:

Durango

Otsaila-martxoa

BE BASQUE EUSKO LABEL
WINTER SERIES
info eramanjaialai.com
36 37

Zierbena Urria Herria: Datak:

OTXOMAIO URDUÑAN

Urduña hiri kategoria duen Bizkaiko udalerri bakarra da, eta maiatzaren 8an Antiguako Ama Birjina bertako zaindariaren agerpena ospatzen dute. Egun horretan, inguruko agintariak Antiguako Santutegira joan eta Ama Birjina miresten dute. Otxomaio jaiak egun batzuk lehenago hasten dira eta hilabete erdialdean bukatzen dira. Programan hainbat jarduera eta ekitaldi egoten dira, besteak beste, abeltzaintza azokak, kalejirak eta umeentzako jarduerak.

info ordunaturismo.com

ZIERBENAKO KANTAURI FEST

Zierbenako portuan izaten da jaialdi gastronomiko ospetsu hau, eta besteak beste, komentatutako dastatzeak, umeentzako tailerrak, marmitako txapelketa eta hainbat ur jarduera antolatzen dituzte. Publikoak itsasoarekin lotutako lanbideen inguruko erakustaldiak eta emanaldiak ikus ditzake baita ere, eta arrain enkantea antzezten da.

info kantaurifest.eus

ANTZAR EGUNA I

railaren 5ean, Bizkaiko kostaldeko Lekeitio herri xarmangarrian egun handia ospatzen dute, Antzar Eguna, San Antolin jaietan hain zuzen. Milaka pertsona biltzen dira portuan eta herriko kaleetan mahoizko arropak jantzita eta arrantzaleen zapia lepoan lotuta, orain dela 300 urte baino gehiagotik egiten den tradizioaz gozatzeko prest.

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Lekeitio

Lekeitioko portua

Irailak 5

Herria:

Egoitza nagusia: Datak:

Urduña

Urduñako kaleak

maiatzak 8

info lekeitioturismo.eus

Espazio naturalak

Urdin eta berde koloreko planak Bizkaian

Bizkaiko natura aberastasuna eta dibertsitatea edertasun handiko aukerak eskaintzen dituen turismo erakargarritasuna da. Itsasoa, mendia eta ibaiak modu magikoan konbinatzen dira Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, non paisaiez gozatzeaz gain, surfa edo kayaka egiteko aukera dagoen. Gorbeiako parke naturala Euskadiko parkerik handiena da, eta maila guztientzako egokiak diren mendi ibilbideak egiteko paradisua baita ere: 1.481 metroko garaiera duen Gorbea mendi tontorrera igo daiteke, edo bestelako ibilaldi lasaiagoak egin daitezke baita ere. Urkiolan mitologia eta mendiak, haitzak eta haran zoragarriak batzen dira; bertan dago Urkiolako Santutegia, Euskadiko garrantzitsuenetakoa. Pozalaguako kobazuloa bisita ezazu Armañonen: estalaktita, estalagmita eta estalaktita bitxi eta bereziz betetako lurpeko katedrala. Txundituko zaituen beste txango bat zalantzarik gabe Nerbioiko ur-jausiarena da. Iberiar Penintsulako ur-jausi garaiena ikusiko duzu, 270 metrokoa.

BE BASQUE
A GOOD IDEA !
Urkiola
38 39

BE BASQUE

irailean Herria: Egoitza nagusia:

Datak:

Bermeo Bermeoko kaleak

ARRANTZALE EGUNA BERMEO A

rrantzale Eguna itsasoari lotutako lanbideetan aritu diren bermeotarrak omentzeko eguna da. Lanbide horietako batzuk jada desagertuta daude. Bermeoko jaietako egun handian programa zabala eskaintzen dute, musika herrikoiaz, kalejirez, kirol probez eta taloen lehiaketa tradizionalaz osatua.

info bizibermeo.eus

ZAPATO AZULE EN ONDARROA

Zapato Azule egunari izen hori jarri zioten mahoizko alkandoren kolorearengatik. Ekaineko azken asteburuan ospatzen da Ondarroa herri arrantzaleko herrigune historikoan. Jaia egun osokoa da, eta bi jarduera aipagarri ditu: Dinamartxa, Tolosa eta Ondarroa arteko mendiko bizikleta martxa (zenbaitek igerian egiten dute beste ibilbide bat), eta kamiseta azoka.

MADALENA EGUNA I

tsas tradizioko jai honetan, Mundakako itsasadarraren bokalean dagoen Izaro irlaren jabetzarengatiko antzinako liskarra gogorarazten da. Bermeo, Elantxobe eta Mundaka kostaldeko herrietan liskar historiko hori antzeztu eta gero, jai handia lehertzen da. Nahitaezkoa da mahoizko arropak eta koadrodun zapia soinean eramatea. Plentzian ere ospatzen dira Madalenak.

Herria: Datak:

Bermeo, Elantxobe eta Mundaka.

uztailak 22

info ondarroa.eus

Egoitza nagusia: Datak:

larunbata Herria:

Ondarroa

Ondarroako kaleak

ekaineko azken

info mundakaturismo.com

.
Marinel Jaiak
40 41

Artea eta erakargarritasuna

Guggenheim Bilbao Museoa Bizkaiko hiriburuaren ikurra da, eta bisitari guztiak liluratzen ditu bere forma arkitektoniko berritzaileekin eta arte garaikideko bilduma zoragarriekin. Iaz pinakotekak inoizko udarik onena itxi zuen 490.000 bisitarirekin, eta 2024an programazio aberats eta anitza eskainiko du askotariko formatuetan (pintura, eskultura, argazkigintza eta bideoa). Proposamen hori ezin hobeto konbinatzen da bilduma iraunkor gailenarekin, zeinak Richard Serra, Mark Rothko, Eduardo Chillida, Jenny Holzer, Cristina Iglesias, Jorge Oteiza, eta Joseph Beuys artisten obrak dituen, besteak beste.

•Giovanni Anselmo: Paisaiarantz (otsailak 9 - maiatzak 19)

•Pop Art (otsailak 15 - irailak 15)

•June Crespo. Baskularra (maiatzak 1 - ekainak 9)

•Martha Jungwirth (ekainak 7 - irailak 22)

•Yoshitomo Nara (ekainak 28 - azaroak 3)

•Hilma af Klint (urriak 18 - otsailak 2, 2025)

•Film & Video. Metahaven: Kaosaren teoria (otsailak 22 - ekainak 9)

•Film & Video. Anthony MacCall (ekainak 20 - azaroak 10)

Eraldaketaren ikonoak

Bilboko hiri paisaiak arkitektura garaikidearen adibide bikainak ditu, hiria erakargarritasun eta edertasun handiko jomuga turistiko gisa sendotzen lagundu dutenak. Lorpen horien guztien abiapuntua 1995ean gertatu zen, Norman Fosterrek Bilboko metroan egindako lanarekin: maskor itxurako sarrera ahoek fosterito izena hartu zuten arkitektoaren omenez, eta hiriari kutsu berritzailea eman zioten.

1997an eraiki zuten Frank O. Gehryren Guggenheim Museoa, arkitektura berri honen ikono nagusia dena. Bilboko itsasadarraren inguruan eraikin zoragarriak daude, hala-nola, Arata Isozaki japoniarraren Isozaki Atea eraikin multzoa; Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) paraninfo dotore eta funtzionala, Álvaro Sizak sortua; Deustuko Unibertsitatearen Liburutegia, Rafael Moneo nafarrak proiektatua; César Pelliren Iberdrola Dorrea; eta Federico Soriano eta Dolores Palaciosen Biltzar eta Musika Jauregia. Hiriaren erdigunean, antzina Alhondiga izan zen eta Philippe Starckek birdiseinatu zuen Azkuna Zentroa dugu..

A GOOD IDEA !
ARTS ARKITEKTURA GARAIKIDEA
guggenheim-bilbao.eus
Isozaki Atea eta Zubizuri
info
42 43

info bilbaomuseoa.eus/

Biboko Arte Ederren Museoak 2024an handitze prozesua izango du, eta arkitektoak Norman Foster eta Luis María Uriarte izango dira. Bilboko pinakotekak handitzen joan nahi du, eta antzinako eraikinean gozatzeko programazioa diseinatu du.

Ordoñez-Falcón Un mundo nuevo por ver bildumako 110 argazki historikoren erakusketa, Picassoren Mosquetero con pipa obra gonbidatua, Multiverso bideozko arte eta sorkuntza digitalaren lagina, eta Sergio Prego artista donostiarraren Trece a Centauro instalazioa dira, besteak beste, aurtengo proposamen indartsuak.

Aldi baterako erakusketa horiek ezin hobeto bateratzen dira museoaren bilduma handiarekin; 19.000 obra baino gehiago ditu Erromatarren Artetik gaur eguneraino, besteak beste, honakoen lanekin: Martín de Vos, El Greco, José de Ribera, Zurbaran, Murillo, Goya, Gauguin, Francis Bacon, Tàpies, Barceló, eta hainbat eta hainbat euskal artista, hala-nola Adolfo Guiard, Darío de Regoyos, Eduardo Chillida edo Jorge Oteiza.

Aurrera egiteko etorkizunera begira

Uribarriko Santa Maria Eliza, Durango

EZAGUTU EZAZU

Historia, tradizioa eta artea magikoki batzen dira Bilbo inguruko Bizkaiko hainbat udalerritan, zeintzuetan edertasun handiko monumentu ondarea duten. Balmaseda eta Lanestosan (Enkarterri), Durango eta Elorrion (Durangaldea), Otxandio eta Areatzan (Gorbeialdea) eta Gernika-Lumon (Urdaibai) dauden eliza, santutegi, komentu, oinetxe, jauretxe eta luxuzko jauregiei esker, lurraldearen Erdi Aroko iraganarekin bat egiteko aukera izango duzu. Pena merezi du harriztatutako hiribildu ederrak eta kale estuak bisitatzeak; horietariko asko xarma handiko inguru naturaletan kokatuta daude, eta autobusez, kotxez edo trenez iristeko aukera duzu.

ARTE
ARTS BILBOKO
EDERREN MUSEOA
BIZKAIKO ERDI AROKO ONDARE ABERATSA
A GOOD IDEA !
44 45

ARTS

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Azkuna Zentroa

Martxoaren 28tik apirilaren 1era

GUTUN ZURIA

Literatura elkarrizketak

B

ilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, Gutun Zuria, literatura ospakizuna da, eta urtez urte tokiko eta nazioarteko egileak batzen ditu. Askotariko kezkez hitz egin eta eztabaidatzen dute, hitza abiapuntu izanik. Erreferentziazko literatura hitzordu honetan jorratzen dituzten gaiak askotarikoak dira, besteak beste, soziologia, musika, arte bisualak, filosofia, kazetaritza edo antropologia. Aurten Gutun Zuriaren 16.edizioa izango da. Bilboko Azkuna Zentroan antolatzen da eta programan hitzaldiak, eztabaidak, tailer artistikoak, ikasleentzako topaketak eta argitaletxeen aurkezpenak egiten dituzte.

FIG G

rabatua teknika artistiko zaharrenetakoa eta ezezagunetakoa da aldi berean, eta Grabatuaren eta Paper gaineko Artearen Nazioarteko Jaialdiaren protagonista da; jaialdi hori Europa mailan diziplina horretako erakusleihorik handienetakoa da. Urtez urte herrialde gonbidatu bat egoten da, eta erakusketaren 5.000 m2-etan estatuko eta nazioarteko 40 galeria inguru biltzen dira eta programa esklusiboa du bildumagileentzat, eta horretaz gain, hizketaldi tematikoak, tailerrak eta masterclasseak ere antolatzen dituzte.

GAU ZURIA

B

ilboko gaua magiaz betetzen da hirian Gau zuria izaten denean. Elizak, plazak, parkeak, museoak, eraikin enblematikoak, zubiak eta eskulturak goitik behera eraldatzen dira artez, argiz eta soinuz osatutako muntaia txundigarrien bitartez, eta zentzumenez gozatzeko aukera paregabea izaten da. Ikuskizunak ordutegi zabala izaten du bi arratsalde eta gauetan zehar, Bilboko egutegian garrantzitsuenetakoa den gauaz gozatzeko.

bilbaoturismo.net

info gutunzuria.azkunazentroa.eus

figbilbao.com

Egoitza nagusia:

Bilbo

Azaroa Herria:

Euskalduna Jauregia

Datak:

GETXOPHOTO

Getxo Bilbotik oso gertu dagoen kostaldeko herria da (metroan 25 minutuan irits zaitezke), eta bertan antolatzen dute urtero Irudiaren Getxophoto nazioarteko jaialdia, espazio publikoan gai korapilatsuen inguruko argazkigintza lanak publikoari hurbiltzeko asmoz. Argazkiok fatxadetan, erakusleihoetan, eraikinetan eta ohikoak ez diren kokapen eta erakusketa formatuetan kokatzen dituzte.

getxophoto.com

Bilbo

Ekaina Herria: Datak:

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Getxo

Algorta

ekainaren 6tik 30era

46 47

ARTS

Bilbo

BBK aretoa Iraila-urria Herria: Egoitza nagusia: Datak:

JA! BILBOKO JAIALDIA

Ja! Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdian, nola ez, umoreak artean — bereziki literaturan— duen lekua izaten dute hizpide, eta dibertitzeko zein hausnartzeko espazio ugari egoten dira. Proiekzioak, elkarrizketak, erakusketak, hizketaldiak eta emankizunak, betiere ikuspegi burutsu eta orijinaletatik. Jaialdia doakoa da, eta bertan egon dira, besteak beste, John Cleese, Tom Sharpe, Elvira Lindo, Javier Cansado, Forges, Juan Carlos Ortega, Olga Tokarczuk edo John Banville. Ja! jaialdiak 15. edizioa ospatuko du aurten.

Olga Tokarczuk, Literaturaren Nobel Saria

Banville

info jafestival.com

BIG N

Bilbao International Games Conference

azioarteko bideojokoen industriaren izenik ospetsuenak BIGen batzen dira: bertan, profesionalak eta publiko orokorra batzen dira, gamingaren inguruko pasioz eta dibertimenduz betetako giroan. Indie zona, hitzaldiak, lehiaketak, sariak, networkinga...BIG erreferentziazko hitzordua da sektorean, eta nahi duzun guztia aurkitu daiteke bertan.

bilbaogamesconference.com

OPEN HOUSE BILBAO

Open House Bilbao ate irekien jaialdian doako ibilbide gidatuen bitartez hiriko 60 espazio enblematiko baino gehiago ezagutzeko aukera izango duzu: normalean itxita egoten dira, eta balio arkitektoniko eta/edo urbanistiko izugarria dute. Nazioarteko ekimen horretan, era berean, jarduera osagarriak daude, halanola, familientzako tailerrak, hiriko ibilaldiak edo egile bisitak.

Abendua Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Barakaldo

Bilbao Exhibition

LH zentroa!)

openhousebilbao.org

MUSEKINTZA

MusEkintzaren eskaintza aberatsa eta anitza da arte diziplinetan: antzerkia, performanceak, musika, zinema, poesia, dantza, moda, eskultura, ikusentzunezko ikuskizunak...Dena kabitzen da balio erantsi handia duen ekitaldi honetan, ikuskizunak Bilboko museo eta kokapen historikoetan egiten baitituzte.

bizkaikoa.bizkaia.eus

Urria Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Bilbo

Hainbat egoitzatan

Bizkaiko hainbat

herritan

Irailetik azarora Herria: Datak:

John
48 49

CINEMA

Herria:

Bilbo

Egoitza nagusia: Datak:

Hainbat lekutan

azaroaren 8tik 15era

66

Dokumentalak eta film laburrak

Dokumentaletako eta film laburretako ikusentzunezko ekoizpen berritzaile eta sortzaileenek badute beren lekua Zinebin, aurten 66. edizioa betetzen duen Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian.

Jaialdiaren ezaugarri nagusia autore berriei ematen dien babesa da, eta beste urte batez ere Zinebin distira handiko zinemagileak egongo dira, hala-nola, Estibaliz Urresola, 20.000 especies de abejas luzemetraiaren zuzendaria, edo Alberto Vázquez, animazio zuzendari eta ilustratzailea.

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Hainbat lekutan

Urriaren 17tik 28ra

ZINEMAKUMEAK GARA!

Emakumeen zinema

Z

inemakumeak gara! egitasmoaren helburu nagusia da emakume zuzendarien lana ikusaraztea.

Astebetean, 1996tik aurrera antolatzen ari diren lehiaketa honetan hainbat proiekzio, hitzaldi, tailer eta topaketa egiten dira ikuspegi anitzetatik. Bukaeren Simone de Beauvoir Saria banatzen da, sektore zinematografikoan emakumeak egiten ari diren ibilbide bikainak aitortzeko.

zinemakumeak.com info

zinebi.eus
Totem
50 51

CINEMA 30 FANT BILBAO

Fantasia eszenan

Zinema fantastiko eta beldurrezkoaren estatuko eta nazioarteko estreinaldiak Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Zinema Fantastikoaren

Jaialdiaren 30. edizioaren programan bilduko dira.

Jaialdia benetako erreferentzia da genero horretan, eta askotariko hitzaldiak, proiekzio bereziak, jarduera paraleloak eta sariak izaten dituzte, hala-nola, iaz Belén Rueda aktoreak irabazi zuen Zinema Fantastikoaren Sari Handia edo Ohorezko FANT Saria.

Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Bilbo

Hainbat lekutan

maiatzaren 3tik 11ra

Bilbo

Abendua Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Hainbat lekutan

THINKING FOOTBALL

FILM FESTIVAL

Baloiareninguruko

giza istorioak

Athletic Clubak, Athletic Club Fundazioaren bitartez, Thinking Football Film Festival antolatzen du urtero, eta bere berezitasuna da futbolari lotuta dauden eta giza eta gizarte oinarri handia duten lanak proiektatzen dituela. Guztientzako filmak eta dokumentalak eskaintzen dituzte, eta 11 edizio eta gero Europan kirol honen inguruan egiten diren jaialdi garrantzitsuenetakoa bihurtu da.

BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA

Natura zinematografikoa

Natura eta zinema modu magikoan uztartzen dira BBK Mendi Film Bilbao Bizkaian. Hitzordu ezin hobea da mendiko, abenturazko eta muturreko kiroletako filmez gozatzeko. Programa inspiratzailearen barnean daude estatuko eta nazioarteko hainbat estreinaldi eta, horretaz gain, hitzaldiak, erakusketak eta sari bereziak ere egoten dira.

mendifilmfestival.com

thinkingfootballfilmfestival.com

Urria Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Bilbo BBK aretoa

info fantbilbao.eus
52 53

Bilbo

Ekaina Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Hainbat lekutan

ZINEMA

IKUSEZINAREN JAIALDIA Film Sozialak

LGTBIQ+ ikuspegiak

Ikusgarritasunak, aldarrikapenak, topaketek eta aniztasun sexualaren, identitatearen eta/edo generoaren inguruko artearen, zinemaren, eta kulturaren bidezko hausnarketek definitzen dute Bilboko Zinema eta Arte Eszenikoen LGTBIQ+ Nazioarteko Jaialdiaren filosofia. Zinegoakek 21. edizioa beteko du aurten, eta gai horretako nazioarteko jaialdi erreferentea da. Eskaintza erakargarria da bai optiketan, bai narrazio formatuetan ere.

GAZTELUGATXEKO DONIENE

Mirari naturala

Bizkaiko kostaldeko altxorrik preziatuena Gaztelugatxeko Donienen dago, Bakio eta Bermeo artean, Bilbotik 35 kmra. Kokapen natural horretako harrizko bide sigi-sagatsuan 241 eskailera maila daude itsasoaren gainean, eta puntapuntan, San Juan ermita dago.

Oinez egin eta disfruta itzazu Kantauri itsasoaren bista ikusgarriak. Gora iristean, abentura liburu batekoa dirudien paisaiaren handitasunaz gozatuko duzu. Gorde eguna agendan leku magiko eta ikoniko honetaz disfrutatzeko.

web.bizkaia.eus/es/gaztelugatxe

inema lagungarria izan daiteke sendatzeko eta herritar etiko eta arduratsuak izatea lortzeko. Kultura, Communication y Desarrollo (KCD)

GKEak antolatzen duen Film Sozialak 2024 Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia filosofia horretan oinarritzen da eta ikus-entzunezko lanak ardura handiz hautatuz jasangarritasuna, genero berdintasuna, kulturartekotasuna, elkartasuna eta giza eskubideak sustatzen ditu, hausnartzeko

Herria: Egoitza nagusia: Datak:

Bilbo

Hainbat lekutan

urriaren 10etik 17ra

Z B

ilbao Seriesland webserieen edo serie digitalen jaialdi bat baino askoz ere gehiago da; nazioarteko topaketa lekua ere bada, eta oso garrantzitsua da edukien ekoizle, zuzendari eta banatzaileentzat. DNA propioa du eta bertako eta nazioarteko talentuen eduki digital orijinalenak erakusten ditu. kcd-ongd.org

BILBAO Seriesland

Egoitza nagusia: Datak:

Bilbo

Azaroa Herria:

Bilborock eta

beste leku batzuk

CINEMA ZINEGOAK
seriesland.eus
A GOOD IDEA !
zinegoak.com info
54 55

ON STAGE

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Hainbat lekutan

uztailaren 1etik 6ra

KALEALDIA BAD Bilboko

Antzerkiaren eta Dantza

Garaikidearen Jaialdia

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD

Antzerkiaren eta Dantza Garaikidearen

Jaialdiaren egunak Bilbao Bizkaiako kultura zale askoren egutegietan markatuta daude. Dantzak, performanceak, dramaturgia berriak, abangoardia eta antzerkia elkarrekin konbinatzen dira interes goreneko tokiko eta nazioarteko proposamena eskaintzeko. BADera geroz eta publiko gehiago joaten da urtez urte eta, gainera, tresna baliotsua da tokiko sortzaileen talentua babesteko.

Herria:

Egoitza nagusia:

Datak:

Bilbo

Hainbat lekutan

urriaren 12tik 17ra

Entretenimendua eskura

UUrtero Bilboko Udalak antolatzen duen Antzerkiaren eta Kaleko Arteen Jaialdiak doako emankizunak eskaintzen ditu. Dantza, ekilibrismoa, zirkua edo akrobaziak egiten dituzte bertako zein nazioarteko konpainiek. Familia guztiarentzako ikuskizunak hiriko hainbat lekutan egoten dira. Gainera, food truck-ak (ibilgailuetan eskaintzen duten janaria) eta umeak entretenitzeko giro ezin hobea ziurtatuta egoten dira.

ANTZERKIA BILBAO BIZKAIAN

Askotariko proposamenak urtean zehar

Bilbao Bizkaiaz duzun iritzi bikaina are hobea izango da antzokira joaten bazara. Arriaga Antzokia, Euskalduna Jauregia, Campos Eliseos Antzokia, Serantes Kultur Aretoa (Santurtzi) eta Social Antzokia (Basauri)... Guztiek ere kalitate handiko antzezlanak programatzen dituzte urtean zehar. Arte eszenikoak atsegin badituzu eskaintza zabala aurkituko duzu, Aste Nagusiko egutegi berezia ahaztu gabe. Goza ezazu!

A GOOD IDEA !
badbilbao.eus
info
info
bilbokokalealdia.eus
Arriaga Antzokia
56 57

ON STAGE

MAGIAREN TOPAKETA

Ilusionismoa aire zabalean

agiaren Topaketan magia eta ilusionismo ikuskizunak egiten dituzte aire zabalean. Doakoak eta adin guztietarako egokiak dira. Antolatzailea Bilboko Udala da, eta estatuko eta nazioarteko proposamen liluragarriak daude programan, sorpresa eta imajinazioz beteak, besteak beste, magiarekin lotutako hitzaldiak eta arte erakusketak. M

Bilbo

info elai-alai.eu

M

undu zabaleko hainbat lekutako

folklore, kultura eta dantza taldeek erritmoz eta alaitasunez betetako

ikuskizun tradizionalak Portugaletera ekartzen dituzte.

Jaialdian tradizio herrikoian sakontzen da, eta beste herri batzuen kultura ezagutarazten da, aldi berean, euskal folklorea ere hedatuz. Portugaleteko

Folklorearen Nazioarteko Jaialdia Elai

Alai taldeak antolatzen du eta erreferente benetan garrantzitsua da; kulturaz haratago doa eta elkarbizitza ospatzen du.

Egoitza nagusia: Datak:

Uztaila Herria:

Portugalete

Canilla pasealekua

info bilbaokultura.eus

CLOWN ETA PAILAZOEN

NAZIOARTEKO JAIALDIA

rrigorriagako kale eta plazak umore on eta barrerako

agertoki ezin hobeak bihurtzen dira Clown eta

Pailazoen Nazioarteko Jaialdian. Aurten 29. edizioa izango da eta bertako, estatuko eta nazioarteko proposamen bitxi eta erakargarririk ez da faltako.

Jaialdia diziplina artekoa eta hurbilekoa da, eta aurrekoez gain, musika ikuskizunak, slackline tailerrak, oreka jolasak, dekorazioa eta jaialdiaren kultulturartekotasuna sustatzen duten erakusketak ere antolatzen dituzte.

Egoitza nagusia: Datak:

Uztaila Herria:

Txurdinaga eta

Otxarkoaga

UMORE AZOKA

au egunetan zehar kaleko arte eszenikoak Umore

Azokaren protagonistak dira Leioan. Kaleko

Artisten Jaialdia leku ezin hobea da askotariko hizkuntza eszenikoez gozatzeko.

Publikoa gogotsua eta parte-hartzailea izaten da, eta egun horietan konpainia euskaldun, estatuko eta nazioarteko onenak bertan biltzen dira. Iaz 30.000 ikusle baino gehiago egon ziren 90 ikuskizunetan.

info arrigorriaga.eus

info umoreazoka.org

Egoitza nagusia:

Egoitza nagusia: Datak:

Maiatza Herria:

Arrigorriaga

Hainbat egoitzatan

Datak:

Leioa

Hainbat egoitzatan maiatzaren 16tik 19ra Herria:

A L 49o Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren edizioa
58 59

EGUTEGIA 2024KO EKITALDIAK

URTARRILA

• Guggenheim Bilbao Museoa

- Guggenheim Bilbao Museoaren bildumaren obrak

• Arte Ederren Museoa

- Begoña Maria Azkueren Ondarea (2024ko abendura arte)

- Deskubritzeko mundu berria. Ordóñez Falcón Dohaintza (2024ko otsailera arte)

- Picasso. Mousquetaire à la pipe (2024ko martxora arte)

- Sergio Prego. Trece a Centauro. BBKateak (2024ko azarora arte)

• ABAO-OLBE. El rapto en el serrallo

OTSAILA

• Punta Galea Challenge

• Gutun Zuria

• Guggenheim Bilbao Museoa

- Giovanni Anselmo: paisaiarantz (otsailetik maiatzera)

- Film & Video. Metahaven: Kaosaren teoria (otsailetik ekainera)

- Pop Art (otsailetik irailera)

- Women Winter Series (otsailetik martxora)

• ABAO-OLBE. Rigoletto

MARTXOA

• Musika

• BAS Bilbo Arte Sakratua

• Occident Bilbao-Bilbao

• Bilbao Basque Fest

• Balmasedako Pasio Biziduna

• Guggenheim Bilbao Museoa

- June Crespo. Baskularra (martxotik ekainera)

APIRILA

• Itzulia Basque Country

• Laboral Kutxa Bilbao Mendi Trail

MAIATZA

• UEFA Women’s Champions Leaguen finala

• Orbea Klasika Bilbao Bizkaia

• Itzulia Women

• Otxomaio Jaiak Urduñan

• Magiaren Topaketa Bilbon

• Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia

• Leioako Umore Azoka

• Fant Bilbao

• ABAO-OLBE. La Bohéme

• Areatza Musik&Beer

EKAINA

• BBK Music Legends Fest

• Zapato Azule Ondarroan

• GetxoPhoto

• Gau Zuria Bilbon

• Zinegoak Bilbon

• Guggenheim Bilbao Museoa

- Martha Jungwirth (ekainetik irailera)

- Yoshitomo Nara (ekainetik azarora)

- Film & Video. Anthony MacCall (ekainetik azarora)

UZTAILA

• Bilbao BBK Live

• Bilbao Blues Festival

• Getxo Jazz

• Getxoko zirkuitua

• Madalena Eguna Bermeo, Elantxobe eta Mundakan

• Bilboko kalealdia

• Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

• Kaleka Lea Artibai

ABUZTUA

• Pozalaguako Jaialdia

• Bilboko Aste Nagusia

IRAILA

• Getxo Folk BBK

• Bilboko Triatloia

• Antzar Eguna Lekeition

• Arrantzale Eguna Bermeon

• Kantauri Fest Zierbenan

URRIA

• BIME

• TotalEnergies Bilbao Night Marathon

• Urriko azken astelehena, Gernika-Lumo

• JA! Bilboko Jaialdia

• Open House Bilbao

• BAD Bilbon

• Musika Bizian Galdakaon

• Zinemakumeak gara! Bilbon

• Thinking Football Film Festival Bilbon

• Zinema Ikusezinaren Jaialdia Bilbon

• Bilbao Seriesland

• Eusko Label Winter Series (urritik otsailera)

• Guggenheim Bilbao Museoa

- Hilma af Klint (urritik otsailera)

AZAROA

• MAZ Basauri

• FIG Bilbao

• Zinebi

ABENDUA

• Gabonak

• Durangoko Azoka

• San Tomas Azoka

• Bilbao Mendi Film Festival

DENBORALDIKO PROGRAMAZIOA:

• Bilboko Orkestra Sinformazioanikoa- BOS

• Arriaga Antzokia

• Euskalduna Jauregia, Bilbo

• MusEkintza

60 61

BILBO TURISMOA

Plaza Biribila 1, Termibus eraikina 944 795 760

bilbaoturismo.net visitbiscay.eus

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.