62-63_Vermouth con Rabas:Maquetación 1 15/2/19 16:47 Página 62
BERMUTA ETA TXIBIERROAK VERMOUTH ET CALAMARS À LA ROMAINE
Gero eta handiagoa da eguerdian paseoa eman, bermuta hartu eta txibierro gozoak jateko ohitura. Lokal bakoitzak bere sekretu propioak ditu edari hau eta txibierroak prestatzeko orduan. Horrelako toki batzuk gomendatuko dizkizuegu. BERMUTAK Ander. Anderren kanpoaldean jende asko ikusi ohi da. Alde zaharrean dago taberna historiko hau. Marianito ospetsua kopa berezietan zerbitzatzen dute. Barrenkale, 10 (Zazpi Kaleak). Attico 14. ‘Bilboko bermut onena’ izendatu zuten orain dela 2 urte. Hauek dira haren sekretuak: Appelton State Jamaikako rona, Monineko kanela-ziropa eta piperbeltzez beratutako rona. Mazarredo zumarkalea, 14. Promenade. Era askotako bermutak aukeran. Espezialistak dira eta edaria laztan handiz prestatzen dute. Ledesma kalea, 21. Residence. Plazer hutsa Manu Irurregiren Residence tabernan bermut prestatua har62
tzea. Bezeroaren aurrean prestatzen dute eta primeran dago. Zerbaitegatik deitzen zaio bermut-ordua Bilbon janaurreko uneari. Barrainkua kalea, 1.
TXIBIERROAK Portu Berria. Bertako txibierroek sari ugari jaso dituzte. Kurruskariak dira, baina koipetsuak ez. Iturribide kalea, 14 (Zazpi Kaleak). Txiriboga. Kroketak dira ospetsuak taberna honetan, baina txibierroak ere txapela kentzeko modukoak dira. Andra Mari kalea, 13 (Zazpi Kaleak). Charly. Zazpi Kaleetako txibierro-lehiaketaren irabazlea. Errezeta, 1973koa, hauxe da: kalitateko txibia, irinez, gaseosaz eta sekretupean duten beste osagarri batzuez arrautzaztatuak. Plaza Berria, 8 (Zazpi Kaleak). Lago. Zazpi Kaleetako Lago tabernako txibierroak ere ospetsuak dira. Hemen tipula-uztai kurruskariz lagunduta daude. Posta kalea, 13 (Zazpi Kaleak). Baster. Ezinbestekoa igande eguerdietan txibierroak hartzeko. Yzaguirre bermutaz lagundurik daude. Posta kalea, 22 (Zazpi Kaleak).