Hizketan
84. alea | 2018ko azaroa
«Edozein gai landu daiteke clownaren bitartez» Itziar Saenz de Ojer > Ipuin kontalari eta clowna
I
Agurtzane Núñez
puin kontaketan hasi bazen ere, clowna ezagutu zuenean beste mundu batera salto egin zuen. Ordutik, antzerkia, ipuin kontaketa eta clown-a bateratzen ditu. -Nolatan hasi zinen antzerkian?
-Nik pedagogia ikasi nuen eta aisialdian hasi nintzen lanean, gazteleku batean. Egiako kultur etxeko haurrentzako liburutegiko dinamizazioa ere eramaten genuen. Norbait behar zenez liburutegian ipuinak kontatzeko, eta niri beti gustatu izan zaidanez, ikastaro pare bat egin nituen eta astean behin ipuinak kontatzen hasi nintzen. Iratxoz mozorrotzen nintzen, Katxin iratxoa, eta oso esperientzia polita izan zen, haurrak zain egoten ziren astero, eta oraindik ere guraso batzuk gogoratzen dira. Hor konturatu nintzen bazeudela umeak oso mugituak zirenak baina ipuinak ent-
zuten adi egoten zirenak, ipuin-kontaketak bazuela magia bat. Pixkanaka gertukoek beraiek lan egiten zuten eskoletara joateko deitzen hasi ziren. -Katxin iratxoarekin jarraitzen duzu? -Ez, mozorrotzeari utzi nion. Educacion Creadora izeneko mugimendua ezagutu nuen, hezkuntzaren ingurukoa, gauzak irakurtzen, eta ordutik Itziar bezala kontatzen ditut. -Nolatan heldu zinen clown izatera? -Duela hamalau bat urte edo izango zen, Lugaritzen
clown ikastaro bat zegoela ikusi nuen Peio Arnaezekin. Niretzako clown-a ezagutzea izugarria izan zen. Oso jende jatorra elkartu ginen eta ikastaroa bukatu zenean, jarraitu nahi genuenez, Bazen Behin Clown sortu genuen. Nahi genuena zen gai sozialen inguruan hausnarketa bultzatzea clown-aren bitartez. Orduan, egoera bat hartu eta gure lehen lana sortu genuen, ‘Eta zergatik ez’, desgaitasunen inguruan. Taldean badago neska bat, Mentxu Arrieta, gurpildun aulkian doana, baina liburu bat, dokumental bat… gauza asko egin dituena. -Gai asko landu di-
Pituxa, ‘Sexigentziak askatuz’ emanaldian.. ··· Núñez