EAE-ko tokiko jasangarritasun-politiken eragin ekonomikoa 2015ko Iraila
Udalsarea 21
ek 12 urte daramatza tokiko jasangarritasuneko politikak sustatzen, eta ibilbide horretan, ezagutzak eta metodo konpartitu bat lortu ditu, baita esperientzia arrakastatsu ugari ere, eta jasangarritasuneko udal politiken inguruan aurrerapen positiboak izan ditu, neurri handiagoan edo txikiagoan neur eta froga daitezkeen emaitzekin. Batzorde Exekutiboak 2014ko uztailaren 10ean onartu zuen Udalsarea 21en 2014-2015 Kudeaketa Planak azpimarratzen du norabide egokian aurrerapenak egiten ari diren arren oraindik bide luzea dagoela egiteke, eta horregatik, garrantzitsua iruditzen zaio garrantzi berezia ematea Udalsarea 21en lanaren proiekzio publikoari eta aintzatespenari. Udalsarea 21 tokiko esparruan jasangarritasunpolitikak martxan jartzeko beharrezko plataforma gisa aintzatestea bultzatzeko eta lana herritarrei hurbiltzeko nahitaezkoa da sarearen jardueraren bidez lortu denaren inguruko informazioa eta datu sendoak, objektiboak eta trazagarriak aurkeztea. Horretarako, nahitaezkoa da Udalsarea 21en kide guztien lankidetza eta parte-hartzea, sarearekiko erantzunkidetasun-printzipioan oinarrituz, denek onartzen baitute printzipio hori sarearen parte bihurtzen direnean, eta 2015erako ikuspegian eta eginkizunean laguntzen du. Egiatan, asko dira Udalsarea 21eko kideek martxan jarri dituzten ekimenak, eta gizarte- eta ingurumenarloetan eta hainbat gairen inguruan ezarri diren tokiko jasangarritasun-politiken harira lortu diren hobekuntzak ere ugari dira.
Hala ere, jorratzeke dagoen alderdi bat tokiko erakundeek tokiko jasangarritasunaren alde gauzatzen duten jardueraren dimentsio eta eragin ekonomikoa da, eta horrek Udalsarea 21ek gizartean duen posizioa indartu behar duen argudio bat izan behar du.
Helburua: EAEko tokiko jasangarritasunaren kudeaketaren ondoriozko eragin ekonomikoa ebaluatzea. Testuinguru honetan, 2014ko otsailean lan-talde berri bat jarri zen martxan, Udalsarea 21eko kideen tokiko jasangarritasun-politikek EAEn duten eragin ekonomikoa ebaluatu eta kalkulatzeko oinarri metodologikoak adostu eta zehazteko.
Lantalde pilotua 2014aren hasieran lantaldean parte hartzeko egin zen deialdi irekian, 12 toki-erakunde aurkeztu ziren boluntarioki, herri hauetako udalak, hain zuzen: Asparrena (1.652 biz.), Balmaseda (7.829 biz.), Basauri (41.624 biz.), Berango (6.925 biz.), Durango (28.220 biz.), Elburgo (624 biz.), MaruriJatabe (945 biz.), Vitoria-Gasteiz (242.082 biz.), Iruraiz-Gauna (511 biz.) eta Aguraingo Kuadrila (12.520 biz.), Uribe Kostako Mankomunitatea (36.319 biz.), Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal (108.745 biz.) erakundearen jasangarritasun bulegoa.