Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

Page 1

Tokiko jasangarritasunaren

jardunbide egokiak EAEn 2012


© IHOBE, 2012ko maiatza Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Sozietako Publikoa Urkixo zumarkalea, 36 – 6. solairua 48011 Bilbo Tel.: 94 423 07 43 • Fax: 94 423 59 00 www.ihobe.net Edukia: Minuartia Enea Itzulpena: Kultur Atelier Diseinua eta maketazioa: BIT&MINA

ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUTA. Debekatuta dago publikazio hau erreproduzitzea, informazioa berreskuratzeko sistemetan gordetzea eta publikazio honen zati bat transmititzea, erabilitako bitartekoa edozein dela ere (elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabazioa, etab), jabetza intelektualaren eskubideen titularraren eta editorearen idatzizko baimenik gabe.


Urteak dira Euskadiko udalerri eta tokian tokiko erakundeak jasangarritasunaren trenera igo zirela. Orduz geroztik izaera eta tamaina ezberdinetako hamaika jardunbide bideratu dituzte; beti ere espazio osasungarriak sortzeko, herritarren bizi kalitatea hobetzeko edota garapen sozial eta ekonomiko justu eta orekatua bideratzeko. Txalogarria da helburu horri eskainitako denbora eta esfortzua, eta aitortza publikoa egitea zilegi izateaz gain, beharrezkoa da. Udalsarea 21ek, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak, eskura dituen baliabideak eskaintzen ditu eta lotura lana egiten du sareko erakunde guztien artean; besteak beste, elkarlanerako espazioak sortu eta instituzio ezberdinen arteko lankidetza sustatzen du, ideia eta ezagutza trukatzeak erraztuz. Udalsarea 21en helburuetako bat da tokian tokiko jasangarritasuren esparruan praktika onen erreferente bihurtzea, eta horretan dihardu udalerri ezberdinetan gauzatzen diren praktika onak identifikatuz eta zabalduz. Horren harira, eskuartean duzuen dokumentua 2002an eta 2005ean argitaratutako praktika onen giden jarraipena da. Liburuxka honetarako ehun praktika on berreskuratu dira –guztiak www.udalsarea21.com web orrialdean kontsulta daitezke–. Hautatze prozesuan beste udalerrietarako aplika errazak izatea, praktika onaren izaera berritzailea edota kostu-onura erlazioa bezalako irizpideak oso kontuan izan dira, zabaltzen diren praktikak eredugarriak izateaz gain irakurlearentzat esperientzia aberasgarriak izan daitezen. Bildumak 50 praktika on jasotzen ditu; horietako batzuk Euskadiko udalerrietan gauzatu dira, baina tartean beste erkidegoetako edota Europako herri eta hirietako esperientziak aurki daitezke. Esperientzia berriak plazaratu nahi izan ditugu, eta bide batez, jasangarritasuna sustatzen duten izaera berritzaileko jarduerak zuenganatu. Izan ere, tokian tokiko esperientziak gizarteratzeko momentua iritsi da. Orain, inoiz baino gehiago, esperientzia horien balioa goratu behar dugu; berdintasuna eta justizia soziala lortzen, ingurunea eta baliabide naturalak zaintzen, aldaketa klimatikoa baretzen, enplegua sustatzen edo lurraldearen garapen ekonomikoa indartzen laguntzen duten esperientziak, hain zuzen. Funtsean, baliabideen jasangarritasuna irizpide hartuta garapen eredu berria sustatzen duten esperientziak.

Eredu berria EcoEuskadi 2020 Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategian zehaztutako helburu eta ekintza planekin bat dator. 2011. urteko uztailean onartu ondoren, Estrategia erreferentziazko erreminta bihurtu da lurraldearen garapen orekatua lortzeko. Testuinguru berri honetan Tokiko Agenda 21 EAEko udalerriak jasangarritasunaren bidean jartzeko ekintza marko gisa sendotu da. Nabarmentzekoa da dokumentu honetan jasotzen diren esperientzia gehienak Tokiko Agenda 21en baitan gauzatu direla. Ekimen gehienek Udalsarea 21 Sareak Euskadiko udalerri eta erakundeen esku jartzen dituen instrumentu eta zerbitzuak baliatu dituzte. Egiaztatu baita Ekintza Planak egonkortu direla, eta ez hori bakarrik, izaera estrategikoa duen eredu berriari bidea zabaldu diote. Eta esparru berria gardentasunean eta legitimitatean oinarritutako politika publikoak bideratzen ari da, beti ere herritarren eta jasangarritasunaren mesedetan. Bestalde, azken urteotan erronka berriak ezagutu ditugu, administrazioak aurre egin beharreko erronkak. Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka da arreta berezia merezi duen erronketako bat. Udalerriak hasi dira lanean eta azken urteotan ugaritu egin dira negutegi efektua sortzen duten gasak murrizteko esperientziak, edota aldaketa klimatikoak eragin ditzakeen ondorioei aurre hartzeko ekintza planak. Hemen aurkezten ditugun ekimenetako batzuk esperientzia berritzaile horietan daude oinarrituta, eta batera edo bestera, planetaren berotze globala geldiarazteko tokian tokiko ekintza planen garrantzia azpimarratzen dute. Era berean, Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berriak hartzen ari diren izaera transbertsalarekin koherentzia mantendu nahian, Gida honetan jasotzen diren iniziatibek ingurumen edo alor sozio-ekonomikoko esparru ezberdinak jorratzen dituzte: kultura, elkarbizitza, lanmundua, turismoa edo euskara, besteak beste. Amaitzeko, azpimarratzekoa da dokumentu honen lanketan parte hartu duen lantaldea; Euskadiko udalerrietako teknikariak eta politikariak, EAEtik at bizi diren teknikariak eta politikariak, eta abar. Eskertzekoa da iniziatiba berritzaileak zabaltzeko edota ezagutza zein esperientzia berriak trukatzeko guztiek egin duten ahalegina. Mila esker.

Pilar Unzalu PĂŠrez de Eulate Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburua Eusko Jaurlaritza


INGURUMEN ASPEKTUA

09

URA 1.- Lohirik sortzen ez duen eta zizareak baliatzen dituen hondakin uren araztegia

10

2.- Sarearen sektorizazio-plana edateko uraren galera kontrolatzeko

12

3.- Udal igerilekuan aldatutako urari bigarren erabilera ematea

14

HONDAKINAK 4.- Ingurumen fiskalitatea hondakinen bilketa zergan

16

5.- Baserri hondakinen gaikako bilketa

18

ENERGIA 6.- Udal eraikinetan kontsumo energetikoa monitorizatzea

20

7.- Udaletxea zaharberritzea energia aurreztuz, energia geotermikoa erabiliz eta materialak berrerabiliz

22

8.- Argiteria publikoan LED motako argiak instalatzea

24

9.- Abeltzaintza ustiapenetatik sortutako hondakinak energia sortzeko erabiltzea

26

10.- Ikastetxean, kiroldegian eta Hegoalde auzoko etxebizitzetan biomasa bero sare instalazio zentralizatua

28

INGURUMENAREN KALITATEA 11.- Airearen kalitatea hiritarrek kontrolatzeko ekimena

30

12.- Trafikoa arautzea emisio baxuko eremua sortuz

32

ALDAKETA KLIMATIKOA 13.- Klima Aldaketaren Aurkako Udal Ordenantza eta Udal Programa

34

14.- Nazioarteko Zinema Jaialdian negutegi efektua eragiten duten gasak murrizteko estrategia

36

15.- Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan herritarrak inplikatzea: autorik eta hondakinik gabeko erosketa

38

16.- BIO: Klima Aldaketaren aurkako Bilboko bulegoa

40

INGURUMEN ARRISKUA 17.- Urumea ibaiak gainezka egiten duenean sortzen diren larrialdi egoeren aurrean jardunbide-protokoloa garatzeko parte-hartze prozesua

42


EROSKETA PUBLIKO BERDEA ETA TOKIKO INGURUMEN KUDEAKETA 18.- Zabaltze eta aktibitate lizentziak kudeatzeko aplikazio informatikoa sortzea

44

19.- Udalerri txikietan erosketa berde publikoa

46

20.- Industria-gune bat ekosistema industrial bihurtzeko azterketa

48

21.- Ordenantza fiskaletan irizpide jasangarriak txertatzea

50

22.- Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Bulego Iraunkorra

52

INGURUNE SOZIAL ETA EKONOMIKOA

55

GIZARTE-ONGIZATEA ETA GIZARTERATZEA 23.- Hirugarren adineko eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrentzako “Medikauto” garraio publiko zerbitzu egonkorra jartzea osasun zentrorako joanetorriak egiteko

56

24.- Zilborhestea: Haurrei laguntzeko sarea

58

GARAPEN EKONOMIKOA ETA LAN-MERKATUA 25.- Gatz Harana bailarako jarduera ekonomikoa indartzea

60

26.- Etorkizuneko lanbideen gunea: “Espazio”

62

BERDINTASUNA 27.- Kale, eraikin eta monumentuetan gizonezkoen eta emakumezkoen presentzia adierazten duen mapa sinbolikoa lantzea

64

28.- “Gure auzoan aukeren mapa” osatzeko arraza ezberdineko emakumeen arteko bilgune parte-hartzailea

66

HEZKUNTZA, EUSKARA ETA KULTURA 29.- Bilblogari: euskaraz egindako blogen lehiaketa

68

30.- Kultura herritartzeko “Cultural chain” egitasmoa

70

LURRALDE ASPEKTUA

73

LURRALDEA ETA PLANGINTZA 31.- Poptahof auzoa eraikin ekologikoekin zaharberritzea

74


32.- Udal Plangintzaren berrikusketan biodibertsitatea kontserbatzeko irizpideak txertatzea

76

33.- Osasun Zentroa irizpide jasangarriekin eraikitzea

78

BIODIBERTSITATEA ETA INGURUMENA 34.- Aprobetxamendu mikologiko jasangarria

80

35.- Biodibertsitatea zaintzeko tximeletentzako babes-guneak

82

36.- Ekosistemen balio ekologikoaren azterketa ingurumen naturalaren lurralde antolaketa egiteko

84

37.- Landare inbaditzaileak errotik kentzea: Pampako luma-mottoa

86

38.- Biodibertsitatea zaintzea udalerriko ondare kultural gisa

88

MUGIKORTASUNA ETA GARRAIOA 39.- “Bizimeta”, ohiko bizikleta eta motordun bizikleten mailegu zerbitzua

90

40.- “Oin Alai” egitasmoa: eskolara oinez

92

41.- “Mugikortasun Iraunkorrerako Hiritar Hitzarmena”: “Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana” garatzeko eta ezartzeko hiritarren arteko akordioa

94

42.- “Txitrans”, merkantzien garraioa bizikletaz

96

HEZKUNTZA, KOMUNIKAZIOA ETA PARTE-HARTZEA

99

SENTSIBILIZAZIOA ETA KONTSUMO JASANGARRIA 43.- Ikastetxeetan “elikadura eta klima” egitasmoa martxan jartzea

100

44.- Eguneko Zentroan baratza ekologikoa jartzea

102

45.- “Ereiten egitasmoa”: herritarrak sentsibilizatzea nekazal biodibertsitatea babesteko

104

46.- Eskolako Agenda 21ean kontsumo eta elikadura jasangarriak

106

47.- Ikastetxeetako neska-mutilek egindako Gabonetako apaingarri jasangarriak

108

KOMUNIKAZIOA ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEA 48.- “Bock´n Roll”a, Haurren Udalak egindako proposamena

110

49.- Uribe Kostako Mapa Elektronikoa (EMUK) martxan jartzea: Uribe Kostako partehartze mapa web bidez

112

50.- Gazteek bere espazioak diseinatzen dituzte

114


INGURUMEN ASPEKTUA

Ura

Hondakinak

Energia

Ingurumenaren Kalitatea

Aldaketa Klimatikoa

Ingurumen Arriskua

Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

INGURUNE SOZIAL ETA EKONOMIKOA

Gizarteongizatea eta gizarteratzea

Garapen ekonomikoa eta lan-merkatua

Berdintasuna

Hezkuntza, euskara eta kultura

Etxebizitza

LURRALDE ASPEKTUA

Lurraldea eta Plangintza

Biodibertsitatea eta Ingurumena

Mugikortasuna eta Garraioa

HEZKUNTZA, KOMUNIKAZIOA ETA PARTE-HARTZEA

Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

Komunikazioa eta Herritarren parte-hartzea

ERAGIN GLOBALA

TXIKIA

ERTAINA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

ERAGINA

INGURUMENA

EKONOMIA

ALTUA

GIZARTEA

TXIKIA

ERTAINA

ALTUA



Ingurumen aspektua


Ura

Lohirik sortzen ez duen eta zizareak baliatzen dituen hondakin uren araztegia FITXA TEKNIKOA Kokapena Alkiza (357 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2010

Gaia Ura

Aalborgeko konpromisoa 2. Jasangarritasunaren aldeko udal kudeaketa 3. Natur ondasun komunak

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Egitasmoaren oinarria da udalerriko hondakin-uren tratamendua egiteko araztegia eraikitzea. Instalazioa eraikitzeko erabilitako teknologiak helburu bikoitza betetzen du: udalerrian sortzen diren behar espezifikoei erantzutea, eta gainera, arazketa prozesuan ahalik eta ingurumen kalte gutxien eragitea. Helburu horiek betetzeko BIDATEK teknologiarekin Europan zabaltzen den lehenengo araztegia egin da. Teknologia berritzailea da, hondakin-urak tratatzeko zizareak erabiltzen dituena. Teknologia biologiko berritzaile honek landa-eremu txiki edo ertainetan dauden nekazaritzako elikagaien enpresek sortzen dituzten hondakinei irtenbide egokia ematen die. Instalazioak urmael bat du; urmaela mate-

rial ez-organiko iragazlez eta zizarez beteta dago. Efluentea geruza ez-organikotik pasatzen da eta materia organikoa bertan gordetzen da. Zizareek materia organikoa degradatzen dute, humus bihurtuz. Humus hori lurra aberasteko erabil daiteke. Tratatutako ura, berriz, azaleko ubideetara botatzeko moduan izaten da. Instalazio honek eskaintzen duen abantaila nagusia da ez duela erreaktibo kimikorik behar.

ruko udalerrietako biztanleei zuzenduta.

Osagarri gisa Jardunaldi informatiboa antolatu zuten. “Gipuzkoako udalerri txikietan uraren zikloa modu egokian kudeatzeko etorkizuneko erronkak” izena eman zioten eta udalerriak berak antolatu zuen, jardunaldiaren zati bat udalerri txikietako zein administrazioetako profesional eta arduradunei zuzenduta, eta beste bat publiko orokorrari, batez ere alkizarrei, eta ingu-

●● Urak eta uraren zaintzak duten garrantzia nabarmentzea.

Jardunaldiak hiru helburu bete nahi zituen: ●● Udalerri txikietan Uraren Kudeaketa Osoa azaltzea eta esperientziak trukatzea. ●● Aurkeztutako esperientziak baliagarriak izatea jardunaldietara gerturatu ziren udalerri txikietako ordezkarientzat.

Jardunaldia amaitu zenean diptikoak banatu zituzten gomendioekin, udalerriko biztanleak informatuta edukitzeko. Horretaz gain, jardunaldietan parte hartu zuten guztiek dokumentu bat jaso zuten aurkeztutako azalpenen laburpenekin eta ondorioekin.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Instalazioa eta mantenu lana udalak beregain hartzeko modukoa da, baliabide ekonomiko handirik ez baita behar. Ezaugarri hori oso interesgarria da ekimena beste udalerri txikiago batzuetan txertatu ahal izateko. ●● Langile gutxi behar dira. Alkizan, esate baterako, langile bakar batek darama egitasmoaren garapena eta bera da funtzionamendu egokia bermatzen duena.

OZTOPOAK ●● Hasierako inbertsioa.

ONURADUNAK Herritarrak.

10


Ura

GASTUA ●● Gutxi gorabeherako aurrekontua: 110.184 €

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Hondakinek 91/270 Europar Zuzentarauak ezartzen dituen estandarrak betetzen dituzte.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Alkizako Udala Tel: 943690235 www.alkiza.net

Tolosaldea Garatzen tolosaldea@tolosaldea.net Tel: 943654501 www.tolosaldeagaratzen.net

ESTEKA INTERESGARRIAK Egitasmoaren aurkezpena: www.udalsarea21.net Teknopolis: http://teknopolis.elhuyar.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

11


Ura

Sarearen sektorizazio-plana edateko uraren galera kontrolatzeko FITXA TEKNIKOA Kokapena Donostia (184.248 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2003-2008

Gaia Ura

Aalborgeko konpromisoa 3.Natur ondasun komunak

Izaera Udal kudeaketa

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekimenaren funtsa Donostiako edateko uraren horniketa sarea sektore txikiagotan banatzea da. Era berean, presio eta kontsumo datuak neurtzeko ekipoak (emari-neurgailuak, kontagailuak, presioa neurtzeko ekipoak, eta abar) jartzea. Sistema honek sarean gertatzen diren ihesak azkarrago detektatzen ditu, konponketak egiteko denbora gutxituz eta, bide batez, edateko ura aurreztuz. Udalerrian edateko ura banatzen duen sarearen ezaugarriak hauek dira: gutxi asko 450 km. hodi ditu, 9.375 hartune eta 12 biltegi. Proiektua bi fasetan gauzatu da; lehenengoa, 2003 eta 2006 artean eta, bigarrengoa, 2006 eta 2008 artean.

Sarea sektorizatzeko jarraian zehazten ditugun lanak egin behar izan dira:

●● Kontsumitzaile handientzako 62 neurketa ekipo.

●● Balbula lotuneak egiteko hormigoi armatuko 88 kutxatila eraiki. ●● 600/250 mm.-tako 86 tximeleta balbula jarri. ●● 250/150 mm.-tako 113 uhate-balbula jarri. ●● Banaketa sareko 3.370 metro hodi berritu.

Aurrekoaz gain, sektore ezberdinetako (presioa eta emaria) datuen urrutiko gestioa bideratzeko koordinazio gunea du, beharrezko ekipo eta software-z hornituta. Datuen azterketa etengabeak edozein arazo gertatu eta berehala identifikatzeko aukera ematen du, konponketa denbora murriztuz eta sareko uraren galera gutxituz.

Era berean, neurketa ekipo hauek jarri dira: ●● Emari-neurgailuentzat hormigoi armatuko 50 kutxatila. ●● 250/100mm.-tako 50 emari-neurgailu elektromagnetiko. ●● Datuak erregistratzeko eta bidaltzeko 50 data loggers.

Zaharberritze lanak iraun zuten bitartean, zenbait komunikazio kanpaina bideratu ziren lanak zertan ziren azaltzeko. Era berean, lanen ondorioak zuzen zuzenean pairatu behar zituzten bizilagunak informatuta mantentzeko komunikazio kanalak zabaldu ziren, beti ere trabak arintze aldera.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Edateko ur banaketa-sarearen ezagutza: beharrezkoa da sarearen ibilbide osoa ezagutzea, bertan aurki daitezkeen elementuak, eta abar. Informazio guzti hori manipulatzeko aukera ematen duen formatuan izatea are garrantzitsuagoa da. Komenigarriena da, kasu honetan gertatzen zen bezala, Informazio Geografikoko Sistema (GIS) eta martxan dagoen eredu matematikoa izatea. ●● Sektorizazioa gauzatzeko eta martxan jartzeko ur-zerbitzuko langileen inplikazioa. ●● Hiritarrak informatzea; sektorizazioa martxan jartzeko egin diren lanak pairatu dituzten erabiltzaileei informazio konkretua helaraztea eta, gainontzeko donostiarrei, informazio orokorra helaraztea. ●● Sistema berriak emandako emaitza onak. Kasu honetan, ur kopuru handia aurreztu da, egindako zaharberritze lanen eraginkortasuna egiaztatuz.

12


●● Zaharberritze lanak bere horretan; sektorizazioa indarrean jartzeko instalatu behar diren ekipo berriak eta edateko uraren banaketa-sarea berritzeko egin beharreko lanak ugariak eta konplexuak direlako. ●● Ur-hornikuntzaren kalitatean eragin dezake. Sektoreak sortzeko zenbait balbula itxi behar dira, eta horrek uraren zirkulazio zirkuituetan eragiten du (presioa gutxitzen da, ura geldituta geratzen da, eta abar). ●● Sistema berriak ur-zerbitzuko langileengan eragina du, lan-metodologian ohitura aldaketak dakartzalako.

Ura

OZTOPOAK

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean, Udala.

GASTUA ●● 3.800.000 € ●● Europar Batasuneko Kohesio Funtsak zaharberritze lanen % 80 finantzatu du.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● 2007arekin alderatuz, 2008an ur-sarean 1.614.188 m3 aurreztu ziren (ur guztiaren % 8,2); dirutan, 164.000 €

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Donostiako Udala Ur eta Saneamenduko Ustiapen Zerbitzua fernando_perez@donostia.org Tel: 943481369 www.donostia.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

13


Ura

Udal igerilekuan aldatutako urari bigarren erabilera ematea FITXA TEKNIKOA Kokapena

Gaia

Abadiño (7.260 biztanle)

Lurraldea

Ura

Aalborgeko konpromisoa

Bizkaia

Denbora erreferentzia

3. Natur ondasun komunak

Izaera

2010

Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekimenaren helburua da Astola Kiroldegiko udal igerilekuan aldatutako urari bigarren erabilera ematea kaleak garbitzeko eta berdeguneak ureztatzeko. Egitasmoa martxan jarri aurretik udal igerilekuan aldatutako ura udalerriko ur-sarera isurtzen zen, eta, kaleak garbitzeko edo berdeguneak ureztatzeko edateko ura erabiltzen zen. Kiroldegian erabilitako urari bigarren erabilera eman ahal izateko zenbait lan burutu behar izan dira: instalazioa zaharberritzeko diseinu eta exekuzio lanak,

aldatutako ura aurrez tratatzeko eta ura gordetzeko bi depositu eraiki, banaketa sarearen eta ura hartzeko puntuen instalazioa egin, ingurunea egokitu... Ura aurrez tratatu ahal izateko lurrazpiko bi depositu eraiki dira eta uraren kalitatearen kontrol-sistema ezartzeko etxola bat egin da. Ura tratatu ondoren ureztapen putzuetan jasotzen da; bertan, beharrezko ahokadurak egiten dira kaleak garbitzeko eta berdeguneak ureztatzeko moduan utzi arte.

Urtero 14.400m3 ur berritzen dira. Kaleak garbitzeko eta saneamendu sistema hornitzeko 1.640 m3 behar dira urtero; udalerriko berdeguneak ureztatzeko, berriz, 25.200 m3. Hortaz, berritutako ur guztia bi jarduera horietara bideratzen da. Berdegunea ureztatzeko falta den ura udalerriko ur-saretik hartzen da. Ekimena Udalsarea 21 – 2010 sariketako finalista izan da, Udalaren ekintza eredugarria kategorian.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Zein erabileretara bideratzen den kontuan hartzea erabilitako ura modu egokian tratatzeko.

OZTOPOAK ●● Ekimena abiatzeko inbertsio handia behar da. Egia da, ordea, inbertsioa egin ondoren ur-sarearen kontsumoa murrizten dela.

ONURADUNAK Udala eta hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● Gutxi gorabeherako aurrekontua: 110.184 €

14


Ura

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Urtero 14.400 m3 berrerabiltzen dira. ●● Urtero 8.575,20 € aurrezten dira. ●● Baliabide naturalak behar bezala erabiltzeko herritarren kontzientziazioa.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Abadiñoko Udala aparejador@abadiano.org Tel: 946215531 www.abadiño.org

ESTEKA INTERESGARRIAK Udalsarea 21: www.udalsarea21.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

15


Hondakinak

Ingurumen fiskalitatea hondakinen bilketa zergan FITXA TEKNIKOA Kokapena Argentona (11.544 biztanle)

Lurraldea Bartzelona

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Hondakinak

Aalborgeko konpromisoa 4. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak

Izaera Politikak, planak eta ekintza juridikoak

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekimenaren helburua hondakinak gutxitzeko ahalegina egiten duten herritarrak eta hondakinak gaika bereizten dituzten herritarrak saritzea da. Horretarako, zaborbilketa eta hiri-hondakinen tratamendurako zerga egokitzea da proposamenaren funtsa, ordainketa sortzen den zabor kopuruaren arabera finkatuz. Modu horretan, hondakin gutxiago sortu eta hondakinak bereizten dituztenek gutxiago ordainduko dute eta, alderantziz, gehiago sortu eta bereizten ez dutenek, gehiago kutsatzen duenak ordaindu behar du printzipioa jarraituko dute. Neurria justuagoa izateaz gain, birziklatze maila areagotzea ekartzen du eta sortutako hondakin kopurua gutxitzea errazten du. Argentonak 2004. urtean jarri zuen indarrean atez ateko bilketa sistema zabor organikoa eta gaika jasotzen ez diren hondakinak biltzeko. Neurria hiri-gunean eta Madà auzoan abiatu zuten. 2008ko abenduan atez ateko sistema paperkartoi bilketara eta ontzien bilketara zabaldu zuten. Atez ateko bilketa etxeetan

eta komertzioetan egiten da. Neurria aplikatu ondoren hiri-hondakinen gaikako bilketa maila % 15 izatetik (2004) % 75 izatera pasa zen (2009) atez ateko sistema indarrean sartu zen guneetan, eta % 63ra udalerriko gainontzeko guneetan. 2009ko urrira arte, herritar guztiek hirihondakinen bilketan zerga bera ordaintzen zuten, urteko 150 eurokoa. Zerga Justua indarrean sartu zenetik, ordaindu beharrekoa bi zatitan banatzen da: ●● Finkoa; gutxi gorabehera 95 euro inguru urteko ordainagiri bakarrarekin (aurreko zergaren % 63). ●● Aldakorra; ordainketa gaika jasotzen ez diren hondakinak eta ontziak jasotzeko poltsa berezien erosketarekin egiten da. Gaika jasotzen ez diren hondakinak biltzeko poltsa bakoitzak 0,65 euroko balioa du, 17 litroko edukiera eta kolore gorrikoa da. Ontzientzako poltsak, berriz, 35 litroko edukiera du, kolore horikoa da eta bakoitzak 0,35 euroko

balioa du. Derrigorrezkoa da hondakinak poltsa horietan sartzea, gainontzean ez baitira jasotzen. Gainera, Udalak zerbitzu berezia jarri du martxan pixa-oihalak eta aposituak jasotzeko. Zerbitzua egunero ematen da eta Udalak doan banatzen dituen poltsa zurietan utzi behar dira. Udalak poltsak erosten ditu eta banaketa herriko komertzioen bitartez egiten du, hain zuzen ekimenarekin bat egin duten 12 komertziotan jaso daitezke. Beharrezkoak ziren azterketa tekniko, ekonomiko eta juridikoak burutu ondoren, zerga berria aurkezteko prozesu partehartzailea abiatu zuten, herritarren iritzia jaso eta zenbait ezaugarri adosteko. Horretarako, hiritarrei eta udalerriko ostalariei bideratutako saioak antolatu zituzten. Argentonako Udalak ekimena abiatzeko Kataluniako Hondakinen Agentziako eta Bartzelonako Diputazioko teknikarien zein aholkulari talde baten laguntza jaso du.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Zerga aldaketa indarrean sartu aurretik prozesu parte-hartzailea denborarekin planifikatu izana, hiritarrei zerga berrira egokitzeko erraztasunak emateko. ●● Zerga sistema aldatu aurretik atez ateko bilketa sistemaren bost urteko ibilbidea. Esperientzia horrek hondakinen kudeaketa sisteman proposatutako aldaketen aurrean hiritarren aldez aurretiko jarrera hobea izatea ekarri du. ●● Komertzioen inplikazioa, poltsak saltzeko prestutasuna erakutsiz eta egitasmoa finkatzeko ekarpenak aurkeztuz.

16


●● Familia unitate bakoitzak sortzen duen hondakin kopurua neurtzeko eta familia bakoitzak ateratzen dituen poltsak bereizteko familia unitate bakarreko hondakin bilketa eredua. ●● Hiritarrei informazio zehatza eta osatua bidali beharra eredua ulertarazteko eta onarpena ziurtatzeko.

ONURADUNAK

Hondakinak

OZTOPOAK

Hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● Adituek egin beharreko azterketa teknikoari atxikitako gastuak. ●● Poltsen erosketa: hondakinen bilketa zergatik jasotako diruarekin ordaintzen dira.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Jasotzen den ontzi kopurua % 27 gutxitzea. ●● Gaika jasotzen ez den hondakin kopurua % 28 gutxitzea.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Argentonako Udala Ingurumen informatzailea infoambientals@argentona.cat Tel: 937974378 www.argentona.cat

BESTE ESPERIENTZIAK Esporles-ko Udala (Balear Irlak) www.ajesporles.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

17


Hondakinak

Baserri hondakinen gaikako bilketa

FITXA TEKNIKOA Kokapena Lea-Artibai (26.527 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Hondakinak

Aalborgeko konpromisoa 4. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak 10. Tokian tokitik mundu globalera

Izaera Zerbitzuak

ESPERIENTZIA AZALPENA Baserrietan sortzen diren hondakinak modu egokian kudeatzeko atzeman diren zailtasunei irtenbidea emateko asmoz, Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Elkarteak baserri hondakinak jasotzeko zerbitzua eskaini du, baserritarren eta hondakinak kudeatzen dituzten enpresa baimenduen arteko bitartekaritza lana bere gain hartuz. Ekimenaren xedea da baserrietan sortzen diren hondakinak modu egokian kudeatzea: negutegietan erabiltzen diren plastikoak, siloak eta silozko bolak edota landareosasunerako eta tratamendu zoosanitariorako produktuen ontzi hutsak. Zerbitzua 2009an hasi zen eta eskatzen duten ustiategiek doan jasotzen dute. Negutegietako plastikoek, siloek eta silo bolek sortutako hondakinen bilketa Bilketa urtean bi aldiz egiten da. Baserrietan sortutako plastiko- hondakinak jasotzeko guneak jarri dituzte bailarako hainbat lekutan, eta baserritarrek zehaztutako egunetan utzi behar dituzte. Hondakinen bilketan interesa daukaten

ustiapenek aurrez Elkartearekin jarri behar dute harremanetan. Ondoren, eskariaren arabera, Elkarteak hondakinak jasotzen dituen garabi-kamioiaren ibilbidea diseinatzen du. Hondakin asko sortzen dituzten ustiapenetan, garabikamioia bertaraino gerturatzen da hondakinak jasotzera. Guztiak jaso ondoren, baimendutako zentrora eramaten dituzte birziklatzera. Landare-osasunerako eta tratamendu zoosanitariorako erabiltzen diren ontzi hutsen bilketa Eskaera egiten duten ustiapenetan edukiontzi espezifikoak uzten dira erabilitako ontzi hutsak gordetzeko. Hiru hilero LeaArtibaiko Landa Garapenerako Elkarteko teknikarien esku uzten dira Miba kooperatiban, hain zuzen, hondakin mota horiek biltzeko dituzten eduki-ontzietan eta poltsa berezietan. Hondakin mota bakoitza baimendutako kudeatzaileek erretiratzen dute. Aipatu bi kasuetan, hondakina entregatu bezain laster, baserritarrek hondakina behar bezala kudeatu dutela egiaztatzen

duen albarana jasotzen dute. Zerbitzu berriaren hedapena egiteko, Foru Aldundiak eskutitzak bidali zituen ustiapen guztietara. Bertan, zerbitzuaren ezaugarriak azaltzeaz gain, foileto informatibo batean hondakinak jasotzeko egutegia helarazi zitzaien. Zerbitzuaren nondik norakoak aurkezteko, berriz, baserritarrekin bilera informatiboa antolatu zen. Era berean, bilketa bakoitzaren aurretik udal bakoitzak bere bandoak ateratzen ditu. Zerbitzua martxan jarri zenetik geroz eta gehiago dira interesa agertu duten baserritarrak. Gainera, ahoz-ahokoa eraginkorra izaten ari da. Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Elkartea ari da ekimena garatzen Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren laguntzarekin. Lea-Artibai bailarako 12 udalerrik jasotzen dute zerbitzua: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, MarkinaXemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Hondakinak entregatzerakoan baserritarrek jasotzen duten albaranak hondakinen kudeaketa egokia egin dela eta araudia bete dela egiaztatzen du. ●● Zerbitzua doakoa izatea. ●● Hondakinak dagokion lekuan uzteko egunetan ordutegi malgua.

18


●● Zerbitzua martxan jartzeko momentuan zailtasunak, batez ere baserritarrak sentsibilizatzeko.

AGENTES Baserritarrak, nekazaritza eta abeltzaintza sektorea.

GASTUA

Hondakinak

OZTOPOAK

●● 20.000 € urteko.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Plastiko hondakinak: 7.000 kg (lehenengo bilketa) eta 23.000 kg (bigarren bilketa). ●● Landare-osasunerako eta tratamendu zoosanitariorako erabiltzen diren ontzi hutsen bilketa: zortzi hilabeteetan 6 eduki-ontzi bete dira.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Elkartea leaartibai@leaartibai.org Tel: 946203611 www.leaartibai.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

19


Energia

Udal eraikinetan kontsumo energetikoa monitorizatzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Uribarri-Gaubea (1.112 biztanle)

Lurraldea Araba

Denbora erreferentzia 2010

Gaia Energia

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak 10. Tokian tokitik mundu globalera

Izaera Udal kudeaketa

ESPERIENTZIA AZALPENA Udalek sarritan kontsumo energetikoaren datuak jasotzen dituzte -zerbitzua ematen duten enpresek aldiro-aldiro eskaintzen dituzte datuok-. Kontsumo datuak eskuartean izan arren, benetako azterketa sakonik ez da egiten. Egiari zor, Udal gehienek ez dute izaten kontrol zehatzagoa egiteko baliabiderik. Ekimenaren helburua da, hain zuzen, kontrol sistema hori zorrozteko eta energia aurrezteko baliabide egokiak eskaintzea. Modu horretan, Udalaren jabegokoak diren eraikinak modu eraginkorragoan kontrolatzeko ahalmena izango da. Honokoak dira eskaintzen zaizkien baliabideak: ●● Internet baliatuz energia kontsumoa monitorizatzea. Helburua da udal eraikinen energia kontsumoa guztiz kontrolatzea eta udal arduradunei kontrol eraginkorragoak egiteko aukera erraztea.

●● Langileak formatzea energiaren eraginkortasuna areagotzeko ekintzak garatu ahal izateko. ●● Energia aurrezteko ekintzak inplementatzea. Uribarri-Gaubean egitasmoa udaletxeko eraikinean, Haur eta Lehen Hezkuntzako Gobea Ikastetxe Publikoan eta udal igerilekuan ezarri da. Fase ezberdinetan garatu da: ●● Energiaren kontsumoa optimizatzeko udal arduraduna izendatu dute. Era berean, proposatutako eraikin guztietan energiaren kontsumoaz arduratuko den langilea izendatu dute. ●● Hiru eraikinetako kontsumo energetikoaren diagnostikoa egin da. ●● Sistema elektrikoan eta berogailuan urruneko kontrol sistemak jarri dituzte datuak monitorizatzeko.

●● Monitorizatu diren eraikinetan energia elektrikoaren eta erregaiaren bilakaera jarraitzeko datuak ordu laurdenero jasotzen dira. ●● Kontsumoen bilakaera jasotzeko eta identifikatu diren hobekuntza neurriak jasotzen dituzten txostenak idatzi dira hilero. ●● Hobekuntza neurriak ezarri dira. Ekimena ENERinTOWN proiektuaren baitan gauzatu da -Euskal Autonomia Erkidegoan Euskal Energiaren Erakundeak (EEE) kudeatzen du 2006 urteaz geroztik-. EUDELek ere parte hartzen du eta kanpo enpresa bat kontratatu dute laguntza teknikoa emateko. 2010era arte 28 udalerri izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak eta, orotara, 84 udal eraikinetan ezarri dira hobekuntza energetikoak.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Energiaren kontsumoa optimizatzeko udal arduraduna eta eraikin bakoitzeko arduraduna izendatzea.

OZTOPOAK ●● Zailtasunak daude neurri eraginkorragoak ezartzeko, batez ere kanpoko enpresei eragiten dietenean. ●● Udalek ez dituzte beregain hartu nahi zenbait neurri ezartzeko egin behar diren inbertsioak.

ONURADUNAK Udal administrazio publikoa.

20


Energia

GASTUA ●● 6.000 € hasierako kontsumoen diagnostikoa egiteko. ●● Sistema mota hauen kostua eskaintzen dituzten baliabideen araberakoa izaten da. ●● Euskal Energiaren Erakundeak (EEE) sistema ezartzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Energiaren faktura % 10 murriztu da.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Uribarri-Gaubeako Udala avaldegovia.juanjo@ayto.alava.net Tel: 945353033 www.valdegovia.net

Euskal Energiaren Erakundea (EEE) Industria ordezkaritza ndiazarcaya@eve.es Tel: 944035676 www.eve.es

ESTEKA INTERESGARRIAK NERinTOWN europar egitasmoa: www.enerintown.org

BESTE ESPERIENTZIAK Ekimena beste udalerri hauetan gauzatu da: ●● Araba: Amurrio, Agurain. ●● Bizkaia: Abanto eta Ciérvana-Abanto Zierbena, Bakio, Balmaseda, Basauri, Derio, Erandio, Etxebarri Ant. San Esteban-Etxebarri, Portugalete, Sestao. ●● Gipuzkoa: Aduna, Aia, Andoain, Anoeta, Arrasate-Mondragón, Astigarraga, Ataun, Bergara, Donostia-San Sebastián, Errenteria, Eskoriatza, Hondarribia, Lasarte-Oria, Legazpi, Mutriku, Zerain.

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

21


Energia

Udaletxea zaharberritzea energia aurreztuz, energia geotermikoa erabiliz eta materialak berrerabiliz FITXA TEKNIKOA Kokapena Amorebieta-Etxano (17.842 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2010

Gaia Energia

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekintza planaren helburua da udaletxea zaharberritzeko lanetan energia aurrezteko neurriak aplikatzea, beti ere eraikinaren izaera historikoa errespetatuz, eta aldi berean, jasangarritasun irizpideak aintzat hartuz.

giaz hornitzeko.

Zaharberritze egitasmoak jarraian zehazten ditugun hiru neurriak azpimarratzen ditu:

Sistemaren eraginkortasuna neurtzeko, instalazioak berak kontrol-panel bat du; denbora errealean aurrezten den energia neurtzen du. Aplikazio horri esker urtaro bakoitzean edo urte osoan aurrezten den energia kontrola daiteke, sistema eraginkorra den edo ez neurtuz.

●● Zaharberritze lanetan eraikina bera eta aurrez zeuden materialak berrerabiltzea baliabideak eta energia kontsumoa aurrezteko. ●● Neurri pasiboak: bero-isolamendua areagotzea arautegiak ezartzen duen gutxiengoa gaindituz. ●● Neurri aktiboak: putzu bidezko probetxu geotermikoa ahalbideratzen duen instalazioa jartzea zoru bero-emailea (beroa) eta aire girotua (hotza) ener-

Eraikuntza prozesuan eragile ezberdinek parte hartu zuten: ●● Udaleko zerbitzu teknikoa eta Ingurumen Saila; zaharberritze lanaren irizpide orokorrak ezarri zituzten. ●● Euskal Energiaren Erakundeak (EEE) aholkulari lana egin zuen lurzoruaren parametroak neurtzeko. Neurketa horri esker energia geotermikoaren putzuak zehatzmehatz non egin behar ziren zehaztu zen. ●● Eraikuntza enpresa.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Arduradun ezberdinen arteko lankidetza. ●● Teknologia edozein instalazio motarekin aplikagarria da. ●● Bero-ponpa geotermiko isila, gasik sortzen ez duena eta aireztatu beharrik ez dagoena.

OZTOPOAK ●● Putzuak eraikitzeko espazioa nahitaezkoa da. ●● Hasierako inbertsio garrantzitsua.

ONURADUNAK Udala eta hiritarrak orokorrean.

22

●● Lanen zuzendaritza teknikoa. Diseinu proposamenaz gain, egitasmoaren exekuzioaren arduradunek, udaleko sail ezberdinetako arduradunekin elkarlanean, sail bakoitzaren betebeharrak aztertu zituzten. Helburua zen udaletxe berrian espazioen banaketa egokia egitea, sail bakoitzari bere lan-jarduna duintasunez betetzeko behar duen espazioa emanez, ez gehiago ez gutxiago. Zaharberritze lanen ezaugarri teknikoak eta eraikinaren izaera historikoa bisita gidatuen bidez ezagutarazi dute. Bisita horietan Amorebieta-Etxanoko ikasleek eta interesa agertu duten herritarrek parte hartu dute. Ekimenak Udalsarea 21 – 2010 Saria jaso du, Udalaren ekintza eredugarria kategorian.


●● Energia geotermikoa aprobetxatzeko putzuak inausteko 120.000 €. 8-10 urteren buruan amortizatzea aurreikusten da.

EMAITZAK ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERAGIN GLOBALA

Energia

GASTUA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Aprobetxamendu geotermikoari esker energia kontsumoa murriztu eta CO2 emariak % 40 gutxitzea aurreikusten da.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Amorebieta-Etxanoko Udala udala@amorebieta.net Tel: 946300000 www.amorebieta.net

ESTEKA INTERESGARRIAK Udalsarea 21: www.udalsarea21.net Euskal Energiaren Erakundea: www.eve.es

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

23


Energia

Argiteria publikoan LED motako argiak instalatzea FITXA TEKNIKOA Kokapena

Gaia

L’Estany (385 biztanle)

Energia

Aalborgeko konpromisoa

Lurraldea Bartzelona

3. Natur ondasun komunak 10. Tokian tokitik mundu globalera

Denbora erreferentzia

Izaera

2009

Udal-kudeaketa

ESPERIENTZIA AZALPENA Generalitateak onartutako Kataluniako Energia Plana 2006-2015 dokumentuak jasotako gomendioak jarraituz, L’Estany-ko Udalak argiteria publikoko argiak ordezkatu ditu eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Ekimena udalerriko Tokiko Agenda 21en eta Europar Batzordeko Alkateen Hitzarmenaren barruan kokatzen da. Kale argiak aldatu gabe, 100 wattioko presio altuko sodiozko lurrun lanparak kendu eta LED motako 25 wattioko beste batzuk jarri dituzte. Aldaketarekin hiru helburu gauzatu nahi dituzte aldi berean: ● ● Teknologia

berriek

ematen

duten

aukeraz baliatuz energia kontsumoa % 80 murriztea. ●● GEI isurketak % 65 murriztea. ●● Argi-kutsaduraren arautegia betetzea.

●● Ordura arteko farolak mantentzea.

Frogak, gutxi gorabehera, bost hilabeteko iraupena izan du eta, epe hori amaitzean, argiak aldatu dira. Aldaketarako zenbait aldagai tekniko izan dituzte kontuan:

●● Ikusmena hobetzen du eta argiarekin itsutzeko aukerak murrizten ditu. ●● Mantenuko gastuak murrizten ditu. ●● Bonbila berriek tradizionalek baino bost bider gehiago irauten dute. ●● Tentsio oszilazioak ekiditen ditu. ●● Pixkanakako iraungipenari esker sor daitezkeen puntu beltzak ekiditeko aukera ematen du.

●● Argi mota berak erabiltzea lanpara stocka murrizteko. ●● Potentzia ezberdineko bi argi mota erabiltzea; hirigunean, 25 wattiokoak eta, herri sarrerako errepidean, 30 wattiokoak.

Azgiztapen berriak bestelako abantailak eskaintzen ditu:

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Alkatetzaren eta udalerriko Ingurumen Sailaren inplikazioa eta lidergoa proiektua martxan jartzeko. ●● Inbertsioa epe laburrean amortizatzeko aukera. ●● Udalaz gaineko administrazioek, Bartzelonako Diputazioak eta Kataluniako Generalitatek, eskainitako laguntza teknikoa.

OZTOPOAK ●● Teknologia berriek sorrarazten dituzten zalantza teknikoak, ez baitute funtzionamendu egokia bermatzen. ●● Proiektua martxan jartzeko egin behar den inbertsio ekonomikoa.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean eta Udala.

24


●● 46.000 € LED motako 25 wattioko 210 argi eta 30 wattioko 23 argi erosteko. ●● Inbertsioa amortizatzeko gutxi gorabehera hiru urteko epea aurreikusten da. ●● L’Estany-koa programa pilotua izanik, proiektuaren finantzazioaren zati bat Bartzelonako Diputazioko Ingurumen Sailak hartu du beregain.

Energia

GASTUA

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Kontsumo elektrikoa % 80 murriztuko dela aurreikusten da; argiztapenak sortzen dituen GEI isurketak, berriz, % 65 murriztuko dira.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO L’Estany-ko Udala Ingurumen zinegotzigoa Jordi.tort07@gmail.com Tel: 938303000

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

25


Energia

Abeltzaintza ustiapenetatik sortutako hondakinak energia sortzeko erabiltzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Ultzamako Arana (1.694 biztanle)

Lurraldea Nafarroa

Denbora erreferentzia 2008-2011

Gaia Energia

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Ultzamako Arana Nafarroako iparraldean dago. Hamalau kontzejuk osatzen dute eta guztietan abeltzaintzak pisu handia du. Ultzamako bi espaziok, Belatek eta Ultzamako hariztiak, Batasunerako Intereseko Gune izendapena jasoa dute. Ondorioz, udalerriko zabalera ia osoa babes-gune gisa izendatuta dago. Espazio honetan dagoen ingurumen arazorik handiena abeltzaintza ustiapenek sortzen dituzten purin hondakinak dira. Arazoari irtenbidea emateko hondakin mota horien kudeaketa sistema kolektiboa ezarri da. Sistema hori martxan jartzeko zenbait urrats eman behar izan dira: ●● Hondakinaren kudeaketaz arduratzeko arduraduna izendatzea. Bere ardurapean dago kudeatzaile lana egitea. ●● Purinak tratatzeko eta biogasa sortzeko instalazioa eraikitzea. ●● Purina jasotzeko eta gordetzeko sistema ezartzea. Era berean, fase ezberdinetan

banaketa egiteko eta purinak tratatu ondoren sortzen diren produktuak banatzeko sistema ezarri da. Purina tratatzeko instalazioan, purinak digestio anaerobia prozesua jasaten du; prozesu horretan gas mota ezberdinak sortzen dira. Gas ezberdinen nahasketa hau biogas bezala ezagutzen da. Biogas hori elektrizitatea sortzeko erabiltzen da eta konpainia elektriko bati saltzen zaio. Ihes-gasean eta motorraren hozte-zirkuituan geratzen den beroa digestorea berotzeko eta industriagunean dagoen nekazaritzako elikagaien enpresa bati saltzeko erabiltzen da. Urlurruna nekazaritzako elikagaien beste enpresa bati saltzen zaio. Egunero-egunero, gutxi asko, 220 tona purin tratatzen dira (80.000 tona/urtean). Purin hori Ultzaman, Basaburuan eta Odietan dauden 33 abeltegietako 26tik jasotzen da. Energia sortzeko gaitasuna honako hau

da: energia elektrikoa 500 kWh-ekoa, eta energia termikoa 850 kW-ekoa. Instalazioak gaur egun sortzen duen energia kopurua handitzeko gaitasuna du, eta baliabide hori aprobetxatu nahian, etorkizunean beste hondakin mota batzuk kudeatzeko aukera aztertzen ari dira. Esate baterako: ●● Simaur solidoa. ●● Esnea eraldatzeko industriek sortzen dituzten hondakinak (adibidez, esnegazura). ●● Abereen elikadura industriek sortzen dituzten hondakinak (adibidez, siloko lixibiatuak). Purinen tratamenduak frakzio likidoak eta frakzio solidoak sortzen ditu. Frakzio horiek konpostarako edo ongarri likido bezala erabiltzen dira. Egitasmoa Ultzamako Udalak bultzatu du Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Abeltzain ustiapenek begi onez hartu dute kudeaketa kolektiboaren eredua. Izan ere, ez du banakako inbertsiorik eskatzen eta ingurumen ardurak kudeatzailearen erantzukizun zuzena dira. ●● Baliabidea errentagarria bihurtu da –garai batean dirua ordaindu behar zuten hondakina eliminatzeko–.

OZTOPOAK ●● Inbertsio handiaren beharra. ●● Funtzionamenduaren kostua altua da.

26


Ultzama araneko biztanleak eta inguruko aranetako biztanleak eta abeltzaintza ustiapenak.

GASTUA

Energia

ONURADUNAK

●● Digestio instalazioa eraikitzeko herri-lanak: 297.000 € ●● Digestio anaerobiako instalazioa: 1.900.000 € ●● Gastu osagarriak: 278.000 € (urbanizazio orokorra, kalitate kontrola, segurtasuna eta osasuna). ●● Nafarroako Gobernuak 2.200.000 €ko diru-laguntza bideratu du.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● 500 kWh energia elektrikoa sortzeko aukera (4.000.000 kWh/urtero). ●● 850 kWh energia termiko sortzeko aukera. ●● Balizko emariak 230 tona metano gutxitzeko aukera (5.750 t COe). ●● Urtero 800.000 litro gasoil aurrezteko aukera. ●● Purinaren kudeaketa orokorra eta energia elektrikoaren produkzioa bideratzeko elkartearen sorrera. ●● Babestutako gunean purinaren arazoari aurre hartzeko irtenbidea. ●● Eliminatzea garesti zen baliabideari etekin ekonomikoa ateratzea.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Ultzamako Udala (Nafarroa) Tel: 948305115 www.ultzama.es

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

27


Energia

Ikastetxean, kiroldegian eta Hegoalde auzoko etxebizitzetan biomasa bero sare instalazio zentralizatua FITXA TEKNIKOA Kokapena Orozko (2.409 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2010

Gaia Energia

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak 10. Tokian tokitik mundu globalera

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekimenaren oinarria udalerriko zenbait eraikinetan biomasa errekuntza galdara bidezko berogailu sistema zentralizatu bidez instalatzea da. Hain zuzen, ikastetxean, kiroldegian eta Hegoalde auzoko promozio publikoko etxebizitzak eraikitzeko lanetan. Ekimenarekin hiru helburu bete nahi dira: ●● Erregai fosilen erabilera murriztea. ●● Karbonoaren ziklo naturala errespetatzea. ●● Atmosferara igortzen diren eta berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa murriztea, eta bide batez, aldaketa klimatikoa oztopatzea. Sistemaren funtsa ur beroa ekoizten duen instalazio zentrala jartzea da. Instalazio zentrala lurrazpiko bero-isolatzaile kanalizazio sare batek eta hainbat banaketapuntuk osatzen dute. Azken horiek etxebizitzak, ikastetxea eta kiroldegia hornitzen dituzte. Erabiltzen den erregaia biomasa da, bereziki egurrezko pellet-a. Jarraian, instalazioaren ezaugarri teknikoak zehazten dira:

Kiroldegia eta ikastetxea: ●● Galdara gela bakarrean biomasako KAPELBI Hack 220 (220 kW) bi galdara instalatzea. ●● Instalatu den potentzia: 440 kW. ●● Eraikinen aldameneko galdara gela. Erabilera bakarra: galdara gela eta biomasaren biltegi gela. Inertzia metagailuz edo bufferrez (eskaria baxua denean sortzen den beroa gordetzeko) hornituta, ponpaketa taldearekin, banaketa kolektorearekin, eraikin bakoitzeko urtrukagailu banarekin, eta abar. Hegoalde urbanizazioa: ●● Berogailua eta etxeko ur beroa hornitzeko ur beroa sortzeko zentrala. ●● Zerbitzua 500 etxebizitzatara emateko gaitasuna. ●● Eskaria handitzen denerako, biomasa erregaiko bi talde termiko eta beste talde bat gas naturalarekin. ●● Instalazioaren deskribapena: beroaren lurrazpiko banaketa eraztunak, beroa eramaten du eteteko giltzak dituzten arketak dauden partzeletara. Arketa hauek etxebizitza-bloke bakoitzaren sarreran daude.

●● Instalatutako potentzia: biomasarekin 1,4 MW eta gas naturalarekin 625 kW. ●● Biomasako talde termikoak: KAPELBI Arimax Bio 1000 SP (1 MW) eta Arimax Bio 400 SP (400 kW). ●● Gas naturaleko galdara: Etekin handiko eta NOx emari baxuko (625 kW) YGNIS LR24. ●● Produkzio osoaren kontrola egoitza zentraletik eramaten da. Instalazioaren funtzionamendua egokia dela ziurtatzeko eta ingurumen helburuak betetzen direla bermatzeko, arduradun bat izendatu da gainbegiratzea uneoro eta modu kualifikatuan egiten dela ziurtatzeko. Bere egitekoa da biomasa erostea eta biomasaren kalitatea bermatzea, sistema osoaren jarraipena egitea eta aldizka garbiketa lana egitea eta errautsak kentzea. Europar Parlamentuko 2003/87/CE Zuzentarauak onartutakoaren arabera, 2004. urteko urtarrilaren 29an Europar Batzordeak biomasa errekuntza emisio neutrotzat hartu du. Ekimenak Udalsarea 21 – 2010 Saria jaso du, Udalaren ekintza eredugarria kategorian.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Instalazioa martxan jarri aurretik Austrian dauden antzeko instalazioetara egindako bisita. ●● CO2 emariak gutxitzen direnez biomasa aprobetxatzeko aukera, energia mendekotasuna gutxitzen da eta gastuak murrizten dira.

28


Energia

OZTOPOAK ●● Herritarrak mesfidati agertu ziren teknologia ez baitzuten ezagutzen.

ONURADUNAK Ikastetxeko eta kiroldegiko erabiltzaileak, Hegoalde urbanizazioan bizi direnak eta hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● 1.676.670 € ●● Eusko Jaurlaritzak (710.822 €), IHOBE Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak (50.000 €), Euskal Energia Erakundeak (50.000 €) eta Orozkoko Udalak (865.848 €) diruz lagundu dute.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Gas naturala ordezkatzeko, gutxi asko, urtean 280 tona pellet kontsumitu dira eta CO2 emariak 245 tona murriztu dira. ●● Etxebizitza bakoitzean energia kontsumoa gutxitu eta energia gastuak % 15 murriztu dira.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Orozkoko Udala ekonomia.orozko@bizkaia.org Tel: 946339633 www.orozkoudala.com

ESTEKA INTERESGARRIAK Udalsarea 21: www.udalsarea21.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

29


Ingurumenaren Kalitatea

Airearen kalitatea hiritarrek kontrolatzeko ekimena FITXA TEKNIKOA Kokapena Sheffield (525.800 biztanle)

Lurraldea Yorkshire, Erresuma Batua

Denbora erreferentzia 1998-2010

Gaia Atmosfera

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak 1. Gobernatzeko moduak

Izaera Zaintza eta kontrol programak Iturria: www.sheffieldairmap.org

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekimena Sheffield-go udalerrian (Yorkshire, Erresuma Batua) kokatzen da, airearen kutsadura kontrolatzeko abiatutako programaren baitan.

Saio-ontziak laborategietara eramaten dituzte. Laginak aztertu ondoren udalerriko zona ezberdinetan nitrogeno dioxido kontzentrazioaren datuak lortzen dira.

Ekimenarekin herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte. Hain zuzen, airearen kalitateak osasunean eta bizitza kalitatean eragina duela helarazi nahi zaie.

Jasotako datuak urteko txosten batean aurkezten dituzte. Txostena Udalak egiten du eta web orrialdean jartzen ditu ikusgai, Sheffield-go airearen kalitatearen mapa izenarekin.Web orrialde horretan, besteak beste, 2004 urteaz geroztik puntu ezberdinetan egin diren azterketa guztietako emaitzak kontsulta daitezke.

Ekimenaren oinarria da herritarrek udalerriko airearen kutsadura zaintzeko eta kontrolatzeko lanetan parte hartzea. Helburu horrekin, 1998a geroztik, Sheffield-go udalak atmosferako nitrogeno dioxidoa neurtzeko saio-ontziak banatzen ditu udalerriko boluntarioen artean (tokian tokiko elkarteak, ikasketa zentroak, banakoak, eta abar). Saio-ontziak udalerriko puntu ezberdinetan jartzen dituzte, hala nola, argi-zutabeak, eraikinak... Boluntario bakoitzaren erantzukizuna da hilean bost saio-ontzi jartzea eta kentzea.

Lan-metodologia udalerriaren mesederako da, airearen kalitatearen datuak izugarri ugaritu baitira. Hain zuzen, informazio hori baliatzen dute udalerriko mugikortasun planak (nitrogeno dioxido isuri gehienak garraioak sortuak dira) edota kutsadura atmosferikoarekin erlazioa gordetzen duten gainontzeko planak eztabaidatzeko. Bestalde, egitasmoak duen izaera teknikoa

aintzat hartuta, azpimarratzekoa da ikastetxeek Zientzietako Curriculuma osatzeko baliatu dutela. Neurketa kanpainetan herriko elkarteen parte-hartzea oso garrantzitsua da. Bi arrazoi nabarmentzen dira: ●● Herriko elkarteek ondo ezagutzen dituzte puntu beltzak, hau da, airearen kalitate txarra nozitzen dituzten kaleak. Ezagutza horrek administrazioaren lana errazten du, puntu horietan laginak hartzeko erraztasunak dituztelako. ●● Benetako parte-hartzeak, ingurumen arazoetan herritarren sentsibilizazioa areagotzeaz gain, airearen kutsadurak eragiten dituen arazoak sakonago ezagutzeko baliabideak erraztu ditu. Hortaz, airearen kalitatea hobetzeko udalerrian hartu beharreko erabakiez eztabaidatzeko eta iritziak emateko gaitasuna handiagoa da.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Sektore askotariko herritarren parte-hartzea: herriko elkarteak, ikastetxeak, banakoak, eta abar.

OZTOPOAK ●● Saio-ontzien kostua (bost euro, analitika barne).

ONURADUNAK Herritarrak orokorrean, Udala.

30


●● Saio-ontzi bakoitzak 5 euroko balioa du, analitika barne. ●● DEFRAk (Department for Environment, Food and Rural Affairs-UK) egitasmoa diruz laguntzen du; saio-ontzien azterketak ordaintzen ditu.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Ingurumenaren Kalitatea

GASTUA

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Sheffield-go Udala Community Duffusion Tube Scheme Coordinator neil.parry@sheffieldct.co.uk Tel: 0044(0)114-2859911

Environmental Strategy Support Officer adam.swift@sheffield.gov.uk Tel: 0044(0)114-2734655

ESTEKA INTERESGARRIAK Sheffield-eko Udala: www.sheffieldairmap.org, www.sheffieldeastend.org.uk/AQmonitoring.htm, www.sheffield.gov.uk/environment Care4air ekimena: www.care4air.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

31


Ingurumenaren Kalitatea

Trafikoa arautzea emisio baxuko eremua sortuz FITXA TEKNIKOA Kokapena Durango (27.861 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2008-2010

Gaia Atmosfera

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak 6. Mugikortasuna hobetzea eta zirkulazioa murriztea

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Garapen jasangarria sustatzeko hartzen diren neurrien artean, oinarrizko estrategia da trafikoa murriztea. Neurri horiek eremu batean modu koordinatuan ezartzen direnean, eremu hori Emisio Baxuko Eremu gisa ezagutzen da. Durangoko Udalak 2008ko irailean Zumalakarregi kalea “Emisio Baxuko Eremu” izendatu zuen. Neurria asteburu guztietan sartzen da indarrean, eta kalea oinezkoen ibilbide izatera pasatzen da larunbateko 13:30etatik asteleheneko goizeko 6:00ak arte. Udala hiriguneko trafikoa antolatzen ari da eta, neurri hori, testuinguru horretan kokatu beharrekoa da. Lehenengo erabakia hirigune historikoko eremu bat oinezkoentzako ibilbide bihurtzea izan zen,

Zumalakarregi kalea zentzu bakarreko norabide bihurtzearekin bat. Zumalakarregi kalean trafikoarentzat itxi duten tartean autoen joan-etorria etengabea da, hiriguneko bide nagusienetarikoa baita. Ezaugarri horiek kontuan hartuta, zona horretan trafikoa murrizteak eragin nabarmena du Durangoko hiriguneko trafikoan. Neurria indarrean sartzearekin bat, TAG txartel bidez aktibatzen den sarrera jarri dute (gazteleraz entrada pilona esaten zaio). Modu horretan, zona horretara sartzeko aukera mugatzen dute. Garajeetako jabeeak, taxi-gidariak eta zama-lanak egiten dituzten hiriguneko, Zumalakarregi kaleko zein San Agustinalde kaleko bizilagunak dira TAG txartela eskuratu dezaketen bakarrak.

Esperientzia pilotu bezala hasi zena finkatu egin da. Eta ez hori bakarrik, oso emaitza onak utzi ditu: trafikoa % 80 murriztu da eta trafikoak eragindako zarata (6 dB) zein kutsadura jaitsi egin dira. Ekimena Europako Mugikortasun Jasangarriko Astean aurkeztu zuten eta Tokiko Agenda 21ek antolatutako Mugikortasun Foroan garatutako ekimenen baitan kokatzen da. Burututako esperientzien artean beste hiru nabarmendu behar dira: Durangon gehiegizko abiadura 40 km/ ordura murriztea, sarrera eta irteeretan abiadura muga hori gainditzea debekatuta dagoela adierazteko seinaleak jartzea eta trafikoak airearen kalitatean eragiten duela gogorarazteko seinaleak jartzea. Momentu honetan Mugikortasun Plana egiten ari dira.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Aurrez garatutako oinezkoentzako plana. Horretaz gain, trafikoaren azterketa egin zen, berrantolatzeko mekanismoak eta trafikoa murrizteko neurriak kontuan hartuz. ●● Durangok gutxieneko trafiko motorduna modu egokian bideratuko duen bide-saria du. ●● Airearen kalitatea hobetzeko Udalerriko Ekintza Planaren baitan dagoen neurria da, herritarrez osatuta dagoen Kutsadura Atmosferikoa lantaldeak proposatutakoa. Lantaldea Tokiko Agenda 21eko Foro Orokorrean sortu zen.

OZTOPOAK ●● Hiriguneko bizilagunen eta kale horretan dauden jarduera ekonomikoen errezeloa. ●● Trafikoa berrantolatzeko alternatiba beharra. Era berean, neurri horiek gainontzeko auzoetako trafikoan nola eragiten duten aztertu behar da, ibilbide alternatiboetan auto pilaketarik ez sortzeko.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean, bereziki zona horretan bizi diren biztanleak.

32


●● 31.456,23 €

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Lanegunetan zarata –6dB- eta trafikoa -% 80- murriztu egin dira.

Ingurumenaren Kalitatea

GASTUA

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Durangoko Udala Tokiko Agenda 21eko koordinatzailea alarruzea@durango-udala.net Tel: 946030011 www.durango-udala.net

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK ●● “Calmar el tráfico. Pasos para una nueva cultura de la movilidad urbana.” Alfonso Sanz. Sustapen Ministerioa. 2008 ●● Mugikortasun Jasangarria 21 bideoa.

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

33


Aldaketa Klimatikoa

Klima Aldaketaren Aurkako Udal Ordenantza eta Udal Programa FITXA TEKNIKOA Kokapena Areatza (1.172 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2010-2015

Gaia Aldaketa klimatikoa

Aalborgeko konpromisoa 10. Tokian tokitik mundu globalera

Izaera Politikak, planak eta ekintza juridikoak

ESPERIENTZIA AZALPENA Areatzak Aldaketa Klimatikoaren aurkako Borrokan urrats garrantzitsua eman du Klima Aldaketaren aurkako Udal Ordenantza onartu eta Aldaketa Klimatikoaren aurkako Udal Programa idatzi ondoren. Ekimena 2009an onartu zen Tokiko Agenda 21eko II Ekintza Planaren baitan. Ekintza plan hori erreferentziazko markoa da Areatzako jasangarritasunaren esparruan. Bi planak, Aldaketa Klimatikoaren aurkako Udal Programa eta Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana, Auzolan 21 programaren baitan garatu dira, biak ala biak Udalsarea 21 Jasangarritasunaren Udalerrien Euskal Sareak sustatuta. “Auzolan 21. Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Borrokarako Udal Ordenantza” programari esker, bertan parte hartu duen udalerri bakoitzak udal ordenantza bana onartzeko aukera izan du. Ondorioz, zenbait jardunbide abiatu dira: ●● Berotegi-gasen inbentarioaren kalkulua. ●● Berotegi-gasek eragiten dituzten emisioen etorkizuneko proiekzioa.

●● Tokiko Agenda 21 prozesuetan aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak txertatzea. ●● Udalbatzak Aldaketa Klimatikoaren aurkako Borrokarako Udal Programa onartzea. Programak aldaketa klimatikora egokitzeko eta uzten dituen eraginak arintzeko oinarriak zehazten ditu. Areatzako Udalak Aldaketa Klimatikoaren aurkako Borrokarako Udal Programaren baitan garatu dituen ekintzetako batzuk dituzue honakoak: ●● Eraikin eta argiteria publikoan auditoritza energetikoak egitea eta proposatutako neurriak martxan jartzea. ●● Areatzako Mugikortasun Jasangarriaren II. Plana; bertan, trafikoa arintzeko, oinezkoen ibilbideak egokitzeko, Oinezbusa martxan jartzeko... neurriak txartatzen dira. ●● Berdeguneak hedatzea eta Udalaren jabetza diren lur-sailak basoberritzea, hustubide efektua areagotzen laguntzeko. Orokorrean, Areatzan garatutako edo

aurreikusitako ekintzak berotegi-gasek eragindako emisioak % 20 murriztuko ditu 2020. urterako. Horretaz gain, eraginkortasun energetikoari begira egindako inbertsioek udalerriaren aurrekontua % 50 murriztuko dute. Bestalde, energia berriztagarrien alorrean hainbat egitasmo aztertu dituzte (hidraulikoa, minieolikoa, geotermikoa...) udal eraikinetan txertatzeko helburuarekin. Ekimen hauek Alkateen Hitzarmenarekin bat egiten dute –Areatzako Udala 2010 urtean atxiki zen-. Hartutako konpromisoen artean, besteak beste, Energia Jasangarriaren Ekintza Plana garatzea dago, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan tokian tokiko ekintza planak garatzeko konpromisoa berretsiz. Aldaketa klimatikora egokitzeko auziari dagokionean, 2010. urtean Areatzako Udalak Bonneko Adierazpena idazten parte hartu zuen Alemaniako hirian antolatu zuten Resilient Cities 2010, Hiriak eta Aldaketa Klimatikora Egokitzea izeneko Nazioarteko Batzarrean. Ekimenak Udalsarea 21 – 2010 Saria jaso du, Aldaketa Klimatikoa kategorian.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Tokian tokiko jasangarritasunaren alde udalerriak beste zenbait ekimen garatu izana. ●● Klima Aldaketaren Aurkako Udal Programak zehazten dituen ekintza planak diseinatzeko herritarren parte-hartzea errazten duen lan-metodologia.

34


●● Planak herritarrei modu ulerterrazean azaltzeko zailtasuna. ●● Modu eraginkor eta orokorrean, herritarrak eta sektore ekonomikoak aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan inplikatzea.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● 48.000 €. Auzolan 21 Programan parte hartzen duten sei udalerrien artean banatzeko.

Aldaketa Klimatikoa

OZTOPOAK

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Aldaketa Klimatikoaren aurkako Udal Ordenantza onartzea. ●● Areatzako Aldaketa Klimatikoaren aurkako Udal Programa (2010-2015) onartzea.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Areatzako Udala Arratiako Tokiko Agenda 21eko eskualdeko koordinatzailea udalsarea21.arratia@bizkaia.org Tel: 946739010 www.areatza.net

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK ●● Areatzako Aldaketa Klimatikoaren aurkako Udal Programa: www.areatza.net ●● Balmasedako Aldaketa Klimatikoaren aurkako Udal Programa: www.balmaseda.net ●● Durangoko Aldaketa Klimatikoaren aurkako Ordenantza: www.durangoudala.net

BESTE ESPERIENTZIAK Amurrioko Udala nllorente@amurrio.org Tel: 945891161 www.amurrio.org

Durangoko Udala

Balmasedako Udala gorka@balmaseda.net Tel: 946800000 www.balmaseda.net

Legazpiko Udala agenda21@legazpi.net Tel: 943737030 www.legazpiko-udala.info

alarruzea@durango-udala.net Tel: 946030011 www.durango-udala.net

Tolosako Udala ingurugiro@tolosakoudala.net Tel: 943697450 www.tolosakoudala.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

35


Aldaketa Klimatikoa

Nazioarteko Zinema Jaialdian negutegi efektua eragiten duten gasak murrizteko estrategia FITXA TEKNIKOA Kokapena

Gaia

Donostia-San Sebastián (184.248 biztanle)

Aldaketa klimatikoa

Aalborgeko konpromisoa

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia

10. Tokian tokitik mundu globalera

Izaera

2009-2010

Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Donostiako Udalak eta Nazioarteko Zinema Jaialdiak elkarlanean gauzatutako ekimena da. Bi zutabetan oinarritzen da: karbono oinatza kalkulatzea eta Donostiako Zinemaldian negutegi efektua eragiten duten gasen emaria gutxitzeko estrategia diseinatzea. Bi helburu bete nahi dituzte: ●● Zinemaldiak zuzenean eragiten duen gas emaria gutxitzea. ●● Ikusleen parte-hartzea sustatzea, kontzientziatzea eta ohiturak aldatzea. Ekimena bi fasetan garatu zen: LEHENENGO FASEA. Zinemaldiaren karbono oinatza kalkulatzea Karbono oinatzaren kalkuluak ekitaldi batek eragiten duen CO2 isurketa ezagutzeko baliagarria da, zuzeneko eta ez zuzeneko emariak kalkulatzen ditu. Azterketa horrekin edozein ekitaldik klima aldaketari nola eragiten dion kalkula daiteke. Karbono oinatza kalkulatzeko, Zinemaldiak antolatzen dituen ekitaldi guztiak aztertu ziren. Besteak beste, jarraian zehazten

ditugun aldagaiak aztertu ziren: ●● Bulegoetako eta emanaldi aretoetako energia kontsumoa. ●● Ikusleen, gonbidatuen eta akreditazioa zutenen garraioa eta ostatua. ●● Merkantziaren garraioa. ●● Merchandising-erako erabilitako materiala. ●● Catering zerbitzua. BIGARRENGO FASEA. Emariak gutxitzeko estrategia Karbono oinatzaren kalkulua gasen emaria gutxitzeko eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan parte hartzeko abiapuntua izan zen. Besteak beste, ekintza plana jarraian zehazten ditugun jarduera hauek osatzen zuten: ●● Argitalpenetan ingurumen eta erosketa berdeko irizpideak kontuan hartzea. Adibidez, paper ekologikoa erabiltzea. ●● Eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzea: zine-aretoak, bulegoak, eta abar. Zinemaldiak erabiltzen dituen zenbait eraikinetan diagnostiko energe-

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Antolatzaileen inplikazio maila. ●● Zinema jaialdietan ekimena aitzindaria da.

36

tikoak egitea aurreikusten da. ●● Zinemaldiak eragiten dituen joanetorrietan irizpide ekologikoak txertatzea. Adibidez, Zinemaldiko garraio zerbitzurako kontsumo baxuko autoak erabiltzea. ●● Zinemaldian antolatzen dituen ekitaldietara edo eskaintzen dituen zerbitzuetara joateko garraio publikoaren sistema hobetzea eta erraztea. ●● Catering zerbitzua ingurumen irizpideekin kontratatzea. ●● Ikusleak eta herritarrak sentsibilizatu eta ekimenean parte hartzera bultzatzeko, ekintza planak gizarteratzea. Egitasmoa Donostiako Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Planaren (2008-2013) baitan kokatzen da. Ekimenak IHOBEren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren, laguntza jaso zuen. Ekimena gauzatu zenetik, Donostiako Udala metodologia bat lantzen ari da antolatzen dituen bestelako ekitaldietan ere karbono oinatza kalkulatzeko eta ingurumenari ahalik eta kalte gutxien eragiteko hobekuntzak txertatzeko.


●● Zinemaldiak bere osotasunean eragiten dituen gas isurketen portzentaje altu bat ez da antolatzaileek sortua. Hobekuntzak sartzeko behar beharrezkoa da beste eragileen inplikazioa.

ONURADUNAK Antolatzaileak, ikusleak eta hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● 14.000 €

Aldaketa Klimatikoa

OZTOPOAK

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

2009. urtean karbono azterketan gehien eragin zuten faktoreak hiru dira: ●● lIkusleen joan-etorriak (% 49) ●● Gonbidatuen joan-etorriak (% 24) ●● Ikusleen zein gonbidatuen ostatu-hartzeak (% 16) Ezarritako neurriekin gas isurien emaria % 5 murriztu dela kalkulatzen da.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Donostiako Udala Agenda 21 eta Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzua Udala_Ingurunea@donostia.org Tel: 943483390 www.donostia.org

Donostiako Zinemaldia ssiff@sansebastianfestival.com Tel: 943481212 www.sansebastianfestival.com

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

37


Aldaketa Klimatikoa

Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan herritarrak inplikatzea: autorik eta hondakinik gabeko erosketa FITXA TEKNIKOA Kokapena Legazpi (8.682 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Aldaketa klimatikoa

Aalborgeko konpromisoa 4. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak 10. Tokian tokitik mundu globalera

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta parte-hartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA “PISUZKO ARRAZOIAK: Legazpi auto eta hondakinik gabe, ingurumenaren alde” izeneko kanpaina abiatu du Legazpiko Udalak. Plastikozko poltsen erabilera murriztea, erosketak egiterakoan ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea, tokiko merkataritza sustatzea eta klima aldaketaren aurkako borrokan herritarrak kontzientziatzea eta erantzukizun partekatua sustatzea dira ekimenaren helburu nagusiak. Ekimen hau hondakinen prebentziorako Europar astean kokatzen da. Kanpaina erosketak egiteko ohitura daukaten herritarrei zuzenduta dago, batez ere elikagaiak erosten dituzten legazpiarrei; ingurumenarekin sentsibilizatuta egon arren, jarrera pasiboa agertzen baitute: erosketak egitera autoz joaten dira, plastikozko poltsak erabiltzen dituzte... Kanpaina garatzeko ekintza-planak hiru zutabe ditu: ●● Merkatariei zuzendutako informazio kanpaina bere parte-hartzea sustatzeko. ●● Herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina. Ekintza-plan hau herriko kaleetan egin zen, informazioa herritarrei zuzenean helaraziz. ●● Komunikabideei zuzendutako prentsaoharrak. Kanpainaren helburu nagusienetako bat

38

herritarren inplikazioa sustatzea izan da. Horrela, hasiera-hasieratik eragile ezberdinekin elkarlana bideratu da. Eragile hauek parte hartu dute: ●● Ilinti Merkatari Elkartea. ●● Herriko talde eragileak: Tokiko Agenda 21 Foroa, elkarte ezberdinak (Iratzarri etxeko-andreen elkartea, Buztindegi 3. adinekoen elkartea, hezkuntza zentroak, eta abar). ●● Komunikazioaren eta informazioaren profesionalak azpikontratatu dira zenbait eginkizun betetzeko. Kanpainaren baitan antolatu diren ekintza nagusiak hauek dira: ●● Kanpainan parte hartu duten 48 merkatal guneetako erakusleihoetan erosketak egiteko orga bat jarri zuten lelo honekin: “Egin erosketak Legazpin, plastikozko poltsarik gabe eta oinez”. ●● Merkatariek beraien bezeroei kanpainaren leloa azaldu zieten, baita erosketa orgaren zozketan parte hartzeko egin beharrekoa ere. ●● Antzerki eta kale informazioan aritzen diren bi profesionalek informazio eta motibazio ekintzak egin zituzten kalean bertan eta supermerkatuetan kanpainaren helburuak eta zozketa azaltzeko. ●● Kanpainan parte hartu duten komertzio guztietan erosketak egiteko orga zozketatu zuten.

●● Tokiko Agenda 21eko Foroan parte hartu duten herritarren artean erosketak egiteko 10 orga zozketatu ziren. ●● Ekintza plana amaitzeko jai giroko ekitaldia ospatu zen musikarekin, zozketa ezberdineko sari banaketarekin, jolasekin, orgen salmentarekin, ... ●● Orgak pertsonalizatzeko asmoz “Tuneatu zure orga” izeneko tailerra antolatu zen oihal dekoratzaile baten laguntzarekin. Kanpainak iraun bitartean dibulgaziozko materialak argitaratu dituzte: ●● Hondakinak murrizteko praktika onen dekalogoa: “Zer egin dezaket nik hondakinak gutxitzeko?” ●● Bi informazio panel: “Non amaitzen du zure plastikozko poltsak? Auskalo!” ●● Orga salmenta sustatzeko informazio panel bat. ●● Informazio panel bat “Tuneatu zure orga” izeneko tailerrean herritarren parte-hartzea sustatzeko. Sentsibilizazio kanpaina garatzeko metodologia Auzolan 21-ean diseinatu zen, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin. Ekimenak Udalsarea 21 – 2010 Saria jaso du Aldaketa Klimatikoa izeneko kategorian.


●● Ilinti Merkatari Elkartearekin eta Tokiko Agenda 21eko Foroarekin aurrez landutako kolaborazio-sarea. ●● Erosketa poltsak berrerabiltzeko aurrez egindako kanpainen arrakasta. ●● Kanpaina jai giroan amaitzeak, kaleko ekintzekin, musikarekin eta parte-hartze handiarekin, oihartzuna biderkatu du.

OZTOPOAK ●● Ez da oztoporik antzeman.

ONURADUNAK Herritarrak orokorrean.

Aldaketa Klimatikoa

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK

GASTUA ●● 7.500 €

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Herritarren artean 150 erosketa orga banatu dira. ●● Plastikozko 830 poltsa bildu ziren eta “kaiola” batean sartu ziren material honek duen inpaktua jendaurrean azaltzeko. ●● CO2 emaria 120 tonatan gutxitu da. ●● Kanpainaren baitan egindako kale-inkesta 83 herritarrek erantzun zuten.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Legazpiko Udala Garapen Iraunkorra Saila agenda21@legazpi.net Tel: 943737030 www.legazpiko-udala.info

ESTEKA INTERESGARRIAK Udalsarea 21: www.udalsarea21.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

39


Aldaketa Klimatikoa

BIO: Klima Aldaketaren aurkako Bilboko bulegoa FITXA TEKNIKOA Kokapena Bilbo (354.860 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Aldaketa klimatikoa

Aalborgeko konpromisoa 10. Tokian tokitik mundu globalera

Izaera Zerbitzuak

ESPERIENTZIA AZALPENA “BIO. Klima Aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoa” Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak 2009. urtean martxan jarritako ekimena da. Bulegoaren helburuak hauek dira: ●● Bilbon aldaketa klimatikoaren ezagutzan eta eragiten dituen ondorioetan erreferente izatea. ●● Klima aldaketaren aurkako borrokan herritarren topagunea izatea. ●● Berotegi-gasek eragindako emariak murrizteko neurriak sustatzea eta aldaketa klimatikoak eragiten dituen ondorioetara moldatzea eta arintzea. ●● Klima aldaketaren aurka borrokatzeko tokiko ekintza-plana egiteko herritarren parte-hartzea sustatzea.

BIO bulegoa herritarrei zabalik dago. Bulegoan langile bat egoten da herritarrei harrera egiteko. Bulegoan beste bi udal teknikari ari dira lanean, Udalak lan hori egiteko kontratatu duen kanpoko enpresako adituak dira. Horretaz gain, kaleko bost hezitzaile daude. BIOk garatu dituen ekintza garrantzitsuenen zerrenda: ●● Bilboko Klima Aldaketaren aurkako Planaren jarraipena eta zabalkundea. ●● Etxebizitza berdeak programaren garapena, etxebizitzetako berotegi-gasen emarien auditoretza eginez. ●● Kolektibo eta elkarteak klima aldaketaren inguruan formatzea. ●● Herritarrak sentsibilizatzeko ekintza

ezberdinak: hitzaldiak, aldaketa klimatikoaren inguruko zine-forumak, Dirurik Gabeko Eguna edo Bookcrossing bezalako ekimenak antolatzea, dokumental saioak, herritarrak informatzea, eta abar. ●● Aldaketa klimatikoaren gaia jorratzen duten materialak sortzea eta zabaltzea. Zabalkunderako kale hezitzaileen lana oso garrantzitsua da, auzoz auzo joaten baitira informazioa zabaltzen. ●● www.biobilbao.org web orrialdearen mantenua eduki ezberdinekin: aholkuak, lehiaketak, blog-a, dokumentazioa, eta abar. ●● Asteroko BIO buletina idaztea eta Internet zein posta elektroniko bidez zabaltzea.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Herritarrei zabalik dagoen leku fisikoa izatea. ●● Garatutako ekintzen maiztasuna eta erregulartasuna. ●● Antolatzen diren ekintzak berritzaileak izateaz gain, ezberdinak dira. Ekintzak komunikatzeko eredua, sare sozialak, arrakastatsua izaten ari da. ●● Kolektibo, elkarte, ikastetxe eta norbanakoekin etengabeko harremana.

OZTOPOAK ●● Bulegoaren kokapena, eraikin bateko laugarren solairuan baitago. Kalean bertan, toki agerikoago batean, egotea egokiago da; jendeak ikusteko moduan. Herritarrekin gertutasunak bisitari kopurua areagotuko luke. ●● Herritar sektore zabalera iristeko zailtasunak. Klima aldaketaren arazoa ez dago herritarren lehentasunen artean eta, orokorrean, jendeak ez du klima aldaketaren aurkako borroka faltan botatzen.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean, elkarteak eta ikastetxeak.

40


●● 128.714 € (2009-2010 urtea). ●● 68.000 € (2010-2011 urtea).

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Aldaketa Klimatikoa

GASTUA

●● Hilero, bataz beste, bulegoan 10 bisita eta 20 kontsulta tekniko jasotzen dira. ●● Sei jardunaldi (2010eko urtarrila eta urria artean). ●● “Etxebizitza berdeei” buruzko lau jardunaldi (2010eko martxoa eta urria artean).

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Bilboko Udala Hirigintza eta Ingurumen Saila agenda21@ayto.bilbao.net Tel: 944205193 www.bilbao.net

ESTEKA INTERESGARRIAK BioBilbao: www.biobilbao.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

41


Ingurumen Arriskua

Urumea ibaiak gainezka egiten duenean sortzen diren larrialdi egoeren aurrean jardunbide-protokoloa garatzeko partehartze prozesua FITXA TEKNIKOA Kokapena Donostia-San Sebastián (184.248 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Ingurumen arriskua

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Donostiako Udalak Urumea ibaiak gainezka egiten duenean sortzen den larrialdi egoerari aurre egiteko jardunbide-protokoloa ezarri du, ibaia igotzen denean Martutene eta Txomin auzoetan sortzen diren uholdeak ekiditeko. Jardunbide-protokoloa idazteko prozesuan bi auzoetako bizilagunek parte hartu dute. Bizilagunak kezkatuta agertu ziren ibaiak gainezka egiten zuen bakoitzean Udalak erakutsitako jokabidearekin. Hori dela eta, Udalak bizilagunekin elkarlan-bidea hastea beharrezkoa zela ikusi eta abiarazi zuen. Lehenengo urratsa bizilagunen eta Udalaren artean zubi-lana egingo zuen auzo bakoitzeko ordezkari bana izendatzea izan zen; bere egitekoa zen uholde arriskua jakinaraztea. Aurrerantzean egin ziren bileretan auzo-ordezkariek parte hartu zuten, eta besteak beste, uholdeen ondorioz sortzen ziren arazoak zerrendatu eta diagnostikoa idatzi zuten. Azken emaitza diseinatu eta martxan jarri den egitasmoa da. Planak, beste hainbaten

artean, puntu hauek jasotzen ditu: ●● Ibaiak gainezka egiten duenean edo uholdeak gertatzen direnean kalte gehien jasaten dituzten banakoak, ekipamendu publikoak eta enpresak identifikatu ziren. ●● SMS bidez (telefono mugikorreko mezuak) alerta seinaleak bidaltzeko sistema jarri zen. Arrisku egoeraren arabera, mezu ezberdinak bidaltzen dira: • “Urumea alerta mailan”, ibaiak gainezka egiteko arriskua dagoela ohartarazteko, baina segurua ez dela adierazteko. • “Urumea gainezka egiteko mailan. Auto-babeserako neurriak aktiba itzazu”, arriskua berehalako denerako. • “Alarma egoera amaitu da”, arrisku egoera pasa denerako. ●● Uholde arriskuaren bilakaeraren eta larritasunaren arabera, jardunbideprotokoloa ezarri zen. Hiru fase ezberdintzen dira: • Fase horia. Fase hau egoera hauetan aktibatzen da: euri-jasa iragarpena dagoenean edo Añarbeko presaren

huste natural edo behartua denean. Fase horia aktibatuta dagoenean ezarritako puntuetan ur-mailaren jarraipena egiten da. • Fase laranja. Fase honetan larrialdietarako bidea prestatzen da eta alertaren eraginpeko baliabideak dagokion lekura hurbiltzen dira. Lekuan bertan Aginte Postu Aurreratua ezartzen da; biltzeko-gunea, berriz, Zahar Etxean edo Etxarrieneko Udal Egoitzan jartzen da. Bestalde, bizilagunei autoak kentzeko deia egiten zaie megafonia bidez, Udaltzaingoaren bitartez edo SMS bidez. • Fase gorria. Fase honetan bizilagunei arrisku egoeraren berri ematen zaie megafonia bidez, Udaltzaingoaren bitartez edo SMS bidez. Bizilagunak etxeetatik ateratzen dira eta krisimahaia ezartzen da. Larrialdirako mikroplana Donostiako Udalaren Babes Zibileko Zerbitzuak zuzentzen du eta beste hainbaten partaidetza ere badauka, besteak beste, Auzoetako Saila, Herritarren Partaidetza...

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Herritarrek egindako eskaria izan da. ●● Ekintza-planaren diseinuan herritarrek parte hartu dute. ●● Egitasmoa definitzeko eta martxan jartzeko eragile ezberdinen arteko koordinazioa egokia izan da.

OZTOPOAK ●● Ez dira antzeman.

42


Ibaiak gainezka egiten duenean kalteak jasaten dituzten bizilagunak.

GASTUA ●● Udaletxeak hartzen du bere gain.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Ingurumen Arriskua

ONURADUNAK

●● Larrialdi egoeren aurrean adostutako jardunbide-protokoloa idatzi da.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Donostiako Udala Babes Zibileko Zerbitzua Tokiko Agenda eta Aldaketa Klimatikoa Tel: 943453526 ingurumena@donostia.org www.donostia.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

43


Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

Zabaltze eta aktibitate lizentziak kudeatzeko aplikazio informatikoa sortzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Zizurkil (2.800 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2005

Ekonomia-jardueren ingurumen kudeaketa

Aalborgeko konpromisoa 8. Tokiko ekonomia bizia eta jasangarria

Izaera Udal kudeaketa

ESPERIENTZIA AZALPENA Udalsarea 21ek 2005ean Udalerri-Enpresa Ekitaldea antolatu zuen. Ekitaldeak iraun zuen bitartean zenbait dokumentu eta laguntza erreminta sortu zituzten jarduera industrialen zabaltze eta aktibitate lizentzien kudeaketa errazteko. Sortu ziren laguntzarako erremintetako bat Udal-jardueren Tramitazioa eta Erregistroa izeneko aplikazio informatikoa da. Aplikazioak Otsailaren 27ko 3/1998 Ingurumena Babesteko Lege Orokorreko 66.2 artikulua aintzat hartzen du. Access 2000 formatuan egina dago eta sailkatutako aktibitateen erregistroa zein zabaltze eta aktibitate lizentziak tramitatzeko aukera ematen du. Erreminta honen xedea da udalerrietako enpresetako jarduerek ingurumena errespetatzen duten ala ez kontrolatzea. Aplikazio informatikoa Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareko, Udalsarea 21, hainbat udalerritan frogatu zen, besteak beste Zizurkilen. Gipuzkoakoa baliabide tekniko zein giza baliabide gutxi dituen udalerri txikia izanik, bere jarduerak modu eraginkorrean kontrolatzeko saiakera garrantzitsua egin du. Erreminta informatikoan udalerriko datu historikoak sartzeko administrari perfileko pertsona baten kolaborazioa

44

Gaia

izan dute sei hilabetez. Prozesua hiru fasetan garatu da: ●● Udalerriko industria-gune ezberdinetan lan-jarduerak identifikatzeko inbentarioa egitea. Horretarako industria-gune ezberdinak bisitatu dira.

Aplikazioaren funtzionaltasunak, besteak beste, erregistroetako informazioa kontsultatzeko, jarduera bakoitzeko datuak eguneratzeko, egiteke dauden lanak kontsultatzeko edo datuak esportatzeko aukera ematen du.

●● Inbentariatu diren jarduera guztien zabaltzea eta aktibitate espedienteak gainbegiratzea. ●● Espedienteetako informazioa aplikazio informatikoan txertatzea. Inbentarioa amaituta, Zizurkilgo zazpi industria-guneetan eta Fraisoron 74 jarduera zenbatu dira. Jarduera horietatik 60 sailkatutakoak dira. Zabaltze eta aktibitate jardueren kasuan, sei hilabeteetan egindako lanari esker udalerriko jardueren egoeraren berri eskaintzen duen informazioa ikus daiteke. Azpiko grafikoak erakusten digu zein den egoera hori:

Aplikazioak Zizurkilgo Udalari jarduera industrialen inbentarioa jasotzeko aukera eman dio, zabaltze eta aktibitate lizentzien tramitazioaren egoera zein den erakutsi dio eta tramitazioarekin zerikusia daukaten arazoak hobeto kudeatzeko baliabideak eskaini dizkio. Finean, jarduera horien gaineko kontrol zehatzagoa izatea ahalbidetu dio.

% 32 % 38

Zabaltzeko lizentziarekin Jarduera lizentziarekin, zabaltzeko baimenik gabe Jarduera lizentzia tramitatzen

% 20

% 10

Oraindik tramitazio prozesua hasi gabe


●● Konpromiso politikoa eta datuak eguneratu ziren garaian giza baliabide eta baliabide tekniko egokiak. ●● Udalsarea 21ek emandako babesa aplikazioa martxan jartzeko eta beste hainbat erreminta zein dokumentu garatzeko.

OZTOPOAK ●● Aplikazioa martxan jarri ondoren, informazioa eguneratua mantentzeko giza baliabide falta.

ONURADUNAK Zabaltze eta aktibitate lizentziak tramitatzen dituzten udal-arduradunak.

GASTUA ●● Perfil administratiboa duen administraria sei hilabetez kontratatzeak sorrarazten dituen gastuak.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Zizurkilgo Udala Ingurumena eta Landa-garapena Tel: 943691012 nekazaritza@zizurkil.com www.zizurkil.com

IHOBE S.A. Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa Tel: 944230743 udalsarea21@ihobe.net www.ihobe.net

Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK

ESTEKA INTERESGARRIAK Udalsarea 21: www.udalsarea21.net

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK ●● Udalsarea 21 Lan-koadernoak 6. zkia.: Sailkatutako jardueren erregulazioa. Laguntza tresnak, 1go zatia. IHOBE, S.A., 2008. ●● Udalsarea 21 Lan-koadernoak 7. zkia.: Sailkatutako jardueren erregulazioa. Laguntza tresnak, 2. zatia. IHOBE, S.A., 2008. ●● Jardueren tramitazio eta erregistrorako aplikazio informatikoaren esku-liburua. Zabaltze eta aktibitate lizentzien kudeaketa sistema. IHOBE, S.A., 2009.

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

45


Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

Udalerri txikietan erosketa berde publikoa

FITXA TEKNIKOA Kokapena Zenbait udalerri (372.791 biztanle)

Lurraldea Vorarlberg, Austria

Denbora erreferentzia 2002

Udal administrazioaren ingurumen kudeaketa

Aalborgeko konpromisoa 2. Jasangarritasunaren aldeko udal kudeaketa

Izaera Udal kudeaketa

ESPERIENTZIA AZALPENA Vorarlberg Austriako estaturik txikienetarikoa da (2.601 km²). Lau barruti politikok eta 96 komunitatek (udalerrik) osatua, 375.000 biztanle inguru bizi dira. Komunitate horietan erosketak egiteko zerbitzu zentralizatu eta espezializatua jarri dute martxan, Erosketa Zerbitzu Ekologikoa - OekoberschaffungsService OeBs izenekoa. Umweltverband Vorarlberg izeneko tokian tokiko elkarte batek eskaintzen du. Zerbitzu hori martxan jarri izana hiru puntutan laburbil daiteke: ●● Erosketa prozesuan komunitate horiek garapen jasangarriko irizpideak txertatzeko azaldu duten borondatea. ●● Kontratu publikoak esleitzeko prozedura korapilotsuak. ●● Udalerri txikienek halako ekimenak martxan jartzeko daukaten baliabide falta. Udalerriek zerbitzuaren esku uzten dituzte erosketak. Aurrez, ordea, enpresa hornitzaileekin kontratuak kudeatzeko beharrezko konpetentziak eman zaizkio. Bulegoan bi pertsonek egiten dute lana (1,4 lanaldi osoko dedikazioarekin). Erosketa prozesu osoa kudeatzen dute: baldintza-agirien publikazioa, erosketen kudeaketa, erosketen harrera eta banaketa. Zerbitzua udalerriek finantzatzen dute (parte-hartzea borondatezkoa da); udalerri bakoitzak ordaindu beharrekoa egindako erosketen eta biztanleen arabera zehazten da, proportzionalki.

46

Gaia

Udalerriek, Internet bidez, produktu berdeen katalogoa jasotzen dute; bertan, erosgai dauden produktuak eta prezioak kontsulta ditzakete, eta baita eskaera egin ere. Produktuak zuzenean bideratzen dira eskaera egin duen udalerrira eta, produktuak bidali ondoren, bulegotik igorritako faktura jasotzen dute.

●● Giza baliabide urriak dituzten udalerri txikiei erosketetan eta kontratazioan ingurumen irizpideak txertatzeko aukera ematea.

Zerbitzuaren bitartez eros daitezkeen produktuen zerrenda zabala da oso: material informatikoa, bulegoko materiala, telefonia, altzariak, argiteria publikoko elementuak, garbiketarako produktuak, eta abar.

●● Lizitazioak egiterakoak segurtasun juridiko gehiago izatea.

Erosketa zerbitzua eskaintzeaz gain, formazio jardunaldiak edota esperientzia trukaketa taldeak antolatzen ditu. Era berean, tokian tokiko ekimenen antolaketan erosketa berdea sustatu nahi duten elkarteei laguntza eskaintzen die. Zerbitzuak jarraian onurak ekarri ditu:

zehazten

ditugun

●● Erosketa publiko berdea hobeto ezagutzeko aukera eta erosketa zein kontratazio prozesuetan ezagutza hori aplikatzeko gaitasuna. ●● Ingurumen irizpideak kontuan hartuta egiten diren erosketen aurrekontu publikoa areagotu. ●● Kopuru handiak erostean, ondasunak eta kontsumitzeko produktuak erosterakoan beherapen garrantzitsuak (merkatuko prezioarekin alderatuta % 20koak).

●● Udalerriko langileek erosketak eta kontrataziok egiten pasatzen duten denbora murriztea.

Euskadin Gipuzkoan dagoen Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, eskualdeko udalerrien eskura dagoen erosketa zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzuak zenbait produkturen erosketa negoziatzeko ahalmena du (momentuz bulegoko materiala, gasolioa eta gatza). Zerbitzua erabiltzen duten udalerriek bulegoko materiala prezio hobean erosten dute, erosketa bolumena handia delako. Gatzaren kasuan, udalerriek elkarrekin erosten dute garraioaren kostua merkatzeko eta ingurumen eragina murrizteko. Bestalde, gasolioaren kasuan, erosketa egin behar den aldiro bost hornitzaileri aurrekontua eskatzen zaie, erosketa bakoitzean eskaintza onena aukeratuz. Produktu guztiak udalerrietara eramaten dira zuzenean. Fakturazioa, berriz udalerri bakoitzak berea jasotzen du. Gatzaren kasua salbuespena da; faktura Goiekira iristen da eta Goiekik udalerri bakoitzari berea igortzen dio. Garraioaren kostua, aldiz,


Momentuz, ez dituzte erosketa berdearen irizpideak txertatu. Hala ere, zenbait ka-

sutan garraioak eragindako gastuak optimizatu eta ingurumen eragina murrizten da. Bulegoko materialaren kasuan, udalerriek aukera daukate katalogo bidez ingu-

rumen eragin gutxien sortzen duten materialak aukeratzeko, esate baterako, paper birziklatua.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Udalerrien parte-hartzea borondatezkoa da. Beharren arabera, pixkanaka-pixkanaka geroz eta udalerri gehiagok parte hartzen du. ●● Tokian tokiko ekoizleen parte-hartzea. Prozesua abiatu zenetik tokian tokiko ekoizleak informazioa jaso dute, bere produktueskaintza aurkeztea bermatuz. ●● Produktu ekologikoak prezio hobean erosteko aukera.

OZTOPOAK ●● Bulegoari erosketak egiteko beharrezkoak diren eskuduntzak ematea.

ONURADUNAK Udaletxeetako erosketa eta kontratazio arduradunak eta tokian tokiko hornitzaileak.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

INFORMAZIO GEHIAGO

Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

udalerri guztien artean ordaintzen dute.

HARREMANETARAKO Umweltverband Vorarlberg umweltverband@gemeindehaus.at Tel: 00435572554500

Goieki, Goierriko Garapen Agentzia goieki@goierri.org Tel: 943160040

ESTEKA INTERESGARRIAK Vorarlberg elkartea: www.umweltverband.at Elkartearen online denda: www.oebs-shop.at

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

47


Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

Industria-gune bat ekosistema industrial bihurtzeko azterketa FITXA TEKNIKOA Kokapena Mallabia (1.178 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2006-2010

Udal administrazioaren ingurumen kudeaketa

Aalborgeko konpromisoa 8. Tokiko ekonomia bizia eta jasangarria

Izaera Politikak, planak eta ekintza juridikoak

ESPERIENTZIA AZALPENA Goitondoko (Mallabia) industria-gunearen azterketa DEBEGESAk, Mallabiko Udalak, Mondragon Unibertsitateak (MGEP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean abiatutako egitasmoa da. Egitasmoaren xedea industria-gunea ekosistema industrial bilakatzea da. Goitondoko industria-gune sarea osatzen duten enpresen arteko elkarlana sustatu nahi dute baliabideen kostua murrizteko, hondakinak berrerabiltzeko edo materialen garraioan nahiz mugikortasun esparruan egitasmo partekatuak abian jartzeko. Elkarlana bi norabidetara zabaltzen da; batetik, industria-gunean dauden enpresetara eta, bestetik, kanpoko agenteetara. Ekimenarekin eraginkortasuna areagotu nahi da baliabide materialen eta energetikoen kontsumoan, industria-guneko jarduera jasangarriagoa bihurtuz. Epe luzera lortu nahi diren helburuak bi dira: ●● Hobekuntza proiektu gehiago martxan jartzea ahalbideratuko duen enpresen arteko giro egokia eta elkarlanerako kultura sustatzea. ●● Lan-metodologia garatzea Euskal Autonomia Erkidegoko beste industriaguneetan ezartzeko. Ekimena garatzeko beharrezkoa den informazioa jasotzeko industria-gunea osatzen duten 67 enpresetara bisitak egin dituzte.

48

Gaia

Azkenean, 32 enpresatako datuak jaso dituzte. Jasotako informazio aztertu ondoren, jarraian zehazten ditugun ekintzalerroak antzeman dira: Lehengaien hornitzea eta bukatutako produktuaren banaketa ●● Bukatutako produktuak banatzeko enpresak batu eta esne-saltzailearen ibilbidea baliatu (ibilbidea milk-run bezala da ezaguna). Ura ●● Teilatuetako eta aldameneko lur-sailetako ura aprobetxatzea. ●● Araztutako ura berrerabiltzea. Energia ●● Berotze industrialetako prozesuetan irtenbide hauek lehenesten dira jarraian zehazten den ordenean: eguzki plaka termikoak, pellets-ak, gas naturala, gasolioa eta elektrizitatea. ●● Pabiloi industrialak kaleko argiarekin argiztatzea proposatu da eta enpresa bakoitzak energian zenbat aurrez dezakeen kalkulatu da. ●● Orientazio ona daukaten eraikinen kasuan, teilatuetan eguzki plaka fotovoltaikoak jartzea proposatu da. Arriskurik gabeko hondakinak ●● EKOGUNE: paperaren, kartoiaren eta plastiko erretraktilaren kudeaketa bateratua. ●● Erabilitako paletak berreskuratzea.

●● Txatarra: birrindu, xukatu eta briketak egin. Hondakin arriskutsuak ●● Taladrina, olioa eta disolbatzaileak berreskuratzea. ●● Inpregnatutako trapuen kudeaketa. Mugikortasuna ●● Proposamen orokorrak: • Lanera sartzeko ordutegiak dibertsifikatzea industria-guneko trafiko dentsitatea arintzeko. • Industria-guneko trafikoa arautzea eta antolatzea. ●● Garraio publikorako proposamenak: • Ibilbideen inguruko hausnarketa egitea. • Garraio publikorako azpiegiturak hobetzea. ●● Garraio kolektiborako proposamenak: • Garraio kolektiboa optimizatzea. • Garraio kolektiboa sustatzeko neurri berriak sortzea. ●● Autoa partekatzea sustatuko duten neurriak proposatzea. ●● Bide-gorri baten beharra mahai gainean jartzea. Kudeaketa eta zerbitzu partekatuak ●● Industria-gunea elkarrekin kudeatzea. ●● Azpiegitura partekatuak. ●● Industria-guneko enpresen artean egitasmo komunak bideratzea. ●● Profesionalak konpartitzeko aukera aztertzea.


hamar enpresei aurkeztu zaizkie. Era berean, aurkeztutako proposamenak interesekoak diren ala ez ezagutzeko galdeketa egin da.

Egindako lanak lehen fruituak eman ditu, izan ere, Debabarrenako Mankomunitateak EKOGUNEa (paperaren, kartoiaren eta plastiko erretraktilaren kudeaketa) onartu du.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Programan parte hartu duten enpresa kopurua. ●● Aurkeztutako proposamenek enpresen interesa piztu dute.

OZTOPOAK ●● Industria-gunean bitartekari lanak egingo dituen langilea falta da. Enpresak ere ez daude elkarlanera ohituak. ●● Ekintza Planean identifikatutako jarduerak garatzeko finantzazio iturriak falta dira. ●● Publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana bideratzeko ohitura falta.

ONURADUNAK Enpresak eta Mallabiko Udala.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

INFORMAZIO GEHIAGO

Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

Proiektuak utzitako emaitzak Debabarrenako Mankomunitateari, Ermuako eta Mallabiko Udalei, industria-gunea kudeatzen duen arduradunari eta bertako

HARREMANETARAKO Mallabiko Udala Tel: 943171461 www.mallabia.org

Debegesa Tel: 943820110 www.debegesa.com

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

49


Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

Ordenantza fiskaletan irizpide jasangarriak txertatzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Durango (27.861 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2007

Gaia Ekonomia-jardueren ingurumen kudeaketa

Aalborgeko konpromisoa 8.Tokiko ekonomia bizia eta jasangarria

Izaera Politikak, planak eta ekintza juridikoak

ESPERIENTZIA AZALPENA Durangoko Udalak, Tokiko Agenda 21 Planean (2007-2010) adostutako irizpideekin bat eginez, Ordenantza Fiskalak zehazteko garaian jasangarritasun printzipioaren aldagaia aplikatzea erabaki du tasa ezberdinak zehazteko. Honokoak dira onartutako neurriak: Kutsadura atmosferikoa saihesteko neurriak ●● Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergan hobari ekologikoa ezartzea auto bakoitzak isurtzen duen CO2 kopuruaren arabera: 120grCO2/km baino gutxiagoko autoei, % 20; eta 110grCO2/km baino gutxiagokoei, % 40. ●● Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergan % 75eko hobaria auto elektrikoentzako eta hibridoentzako.

elementu komunetan gasa jartzen duten eraikinentzako. Hondakinak hobeto birziklatzeko eta gutxitzeko neurriak ●● Zaborraren zergan % 25eko hobaria atez ateko bilketa sisteman (papera eta kartoia) parte hartzen duten denda eta ostalaritza negozioentzako. ●● Zaborraren zergan % 25eko hobaria plastikozko poltsarik erabiltzen ez duten denda eta komertzioentzako. Energia berriztagarriak sustatzeko neurriak ●● Ondasun Higiezinen gaineko Zergan % 50eko hobaria eguzki-sistemaren aprobetxamendu termikoa edo elektrikoa baliatzeko sistemak ezartzen dituztenentzako.

●● Ekonomia Jardueren gaineko Zergan % 30eko hobaria langileentzako Garraio Plana ezartzen duten eta kontsumo energetikoa eta isuriak murrizteko neurriak hartzen dituzten enpresentzako.

●● Ekonomia Jardueren gaineko Zergan % 50eko hobaria energia berriztagarriak baliatuz energia erabili eta/edo sortzen duten enpresentzako.

●● Eraikuntza, Instalazio eta Lanen Zergan % 60ko hobaria bizilagunen mesederako

●● Eraikuntza, Instalazio eta Lanen Zergan % 90eko hobaria zaharberritze lanak egin

eta energia, etxeko ur-beroa eta berogailua eguzki-sistema edo sistema geotermiko bidez egokitzen dutenentzako. Ingurumen kudeaketa sistemak ezartzeko neurriak ●● Ekonomia Jardueren gaineko Zergan % 50eko hobaria Ingurumen Kudeaketa Sistemaren Ziurtagiria jaso duten enpresa eta komertzioentzako. Irisgarritasuna hobetzeko neurriak ●● Eraikuntza, Instalazio eta Lanen Zergan % 90eko hobaria mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako irisgarritasuna hobetzeko lanak egiteko. Tokiko nekazaritza sustatzeko neurriak ●● Ondasun Higiezinen gaineko Zergan % 95eko hobaria nekazari kooperatibetako landa-ondasunentzako. ●● Eraikuntza, Instalazio eta Lanen Zergan % 60eko hobaria nekazaritza zein abeltzaintza ustiapenentzako eta nekazaritza ustiategientzako.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Tokian tokiko zergetan irizpide jasangarriagoak txertatzea. ●● Papera eta kartoia atez ate jasotzen duen zerbitzuaren gorakada eta bizilagun komunitateetan irisgarritasuna hobetzeko neurriak.

50


●● Interesa dutenei arestian aipatu ditugun neurriak eskura dituztela jakinarazteko egin beharreko ahalegina. ●● Funtzionamendu protokoloa edo barne tramitazioa aldatzeko beharra. ●● Anbizio handiagoko helburu eta neurriak ezartzeko erreminta fiskalen beharra.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean, enpresak eta Durango bera.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Berariazko sei sailetan zerga ekologikoa eta soziala sustatzeko hamahiru neurri jarri dira indarrean.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Durangoko Udala Garapen Jasangarriko arduraduna alarruzea@durango-udala.net Tel: 946030011 www.durango-udala.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

OZTOPOAK

51


Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Bulego Iraunkorra FITXA TEKNIKOA Kokapena Nerbioi-Ibaizabal eskualdea (65.898 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2010

Erosketa publiko berdea eta Udal administrazioaren kudeaketa

Aalborgeko konpromisoa 2. Jasangarritasunaren aldeko udal kudeaketa

Izaera Zerbitzuak

ESPERIENTZIA AZALPENA Nerbioi-Ibaizabal Eskualdeko Bulego Iraunkorra Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21ak 2009az geroztik egindako lanaren, orduz geroztik egindako hausnarketa sakonaren eta Auzolagun 21 “Bulegoak 21” Programan parte hartzearen ondorioa da. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L. 2009. urtean sortu zen, eskualdeko udalerriei eta herritarrei zerbitzu osagarria emateko helburuarekin. Udalerri ezberdinen arteko Sozietate Publikoa da eta sozietatearen helburua bikoitza da; batetik, NerbioiIbaizabal Eskualdeko Bulego Iraunkorra kudeatzea, eta bestetik, garapen jasangarria bermatzeko urteko ekintza plana garatzea. Sozietate Publikoak hiru langile ditu: batek, koordinazio lanak egiten ditu, eta beste biek, perfil teknikoa dute. Langile horietaz gain, erabakiak hartzen dituen Udaltalde 21 Batzordea dago. Batzordea Bulegoak zerbitzua eskaintzen dien udalerri guztietako ordezkari politikoek eta teknikoek osatzen dute. Bulegoaren misioa jasangarritasunaren dinamizazioan, informazioan, parte-hartzean, kontsultan eta aholkularitzan Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko zerbitzu publiko erreferentea izatea da. Sozietate Publikoaren lana udalerrietako Tokiko Agenda 21eko arduradunei, ingurumenarekin zerikusia duten eragile sozialei eta, orokorrean, eskualdeko hiritarrei zuzenduta dago. Orokorrean, Sozietate Publikoaren hel-

52

Gaia

buruak bost puntutan labur daitezke: ●● Tokiko Agenda 21 prozesuari jarraipena ematea eta indartzea, udalerrietako eta eskualdeko garapen jasangarriaren estrategia finkatzen laguntzea. ●● Jasangarritasunarekin erlazioa daukaten kontzientziazio, informazio eta hezkuntza kanpainak sustatzea. Kanpaina horiek udaletako langileei eta herritarrei zuzendutakoak dira. ●● Parte-hartzea sustatzea eta bultzatzea, bai udal mailan (barrukoa) eta baita herri mailan ere (kanpokoa). ●● Eragile ekonomikoekin, elkarteetako ordezkariekin eta ikastetxeekin edota eskualde mailan garapen jasangarria sustatzeko ekimenak antolatzen dituztenekin koordinatzea. ●● Jasangarritasunaren bidean espazio fisiko komun bat sortzea; bertan, udaletxeek irtenbideak eta ideiak trukatzeko aukera izango dute edo proposamen zein ideia berriak aurkeztu ahal izango dituzte.

eta jarraipena egiteko udal teknikariei laguntza ematea. ●● Informazio, ingurumen hezkuntza, partehartze eta formazio ekintzak sustatzea eta ideia berriak proposatzea.

Betekizunen artean bi ildo zehazten dira: batetik, udaletxeei begira egin beharrekoak, eta bestetik, herritarrei zuzendutakoak.

Bulegoa Arrankudiagan dago, bertako udalak utzita. Zaharberritze lanak egiterakoan ingurumen eta irisgarritasun irizpideak hartu dira kontuan, bai egitasmoa idazterakoan eta baita lanak exekutatzean ere. Besteak beste, irizpide hauek hartu dira kontuan: ura eta energia aurrezteko neurriak hartzea edota ingurumen talka gutxien eragiten dituzten materialak erabiltzea. Bestalde, azpimarratzekoa da bulegoa oso leku estrategikoan dagoela, herritarrak erraz ikusteko eta sartzeko moduan.

Udalak: ●● Nerbioi-Ibaizabaleko Tokiko Agenda 21 lantaldea dinamizatzea eta koordinatzea. Lantaldea udalerri ezberdinetako ordezkari politikoek eta teknikoek osatzen dute. ●● Eskualde mailako ekintza-planak garatzea. ●● Tokiko Ekintza Planak (TEP) ezartzeko

Herritarrak: ●● Udalerri ezberdinetan zein eskualde mailan Tokiko Agenda 21 dinamizatzea. ●● Ingurumen hezkuntza eta herritarren parte-hartzea. ●● Elkarteei aholkuak ematea. ●● Herritarrak informatzea eta arreta zerbitzua ematea. ●● Dokumentazioa eta baliabideak. Bulegoa eskualdeko bederatzi udalerrik osatzen dute: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Urduña-Orduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio. Kolaborazio hitzarmen berezi batzuk tarteko, Basauriko eta Galdakaoko udalerriei ere zerbitzua ematen die.


●● Ekipamendu berria funtzionamenduan jartzeko borondate eta konpromiso politikoa. ●● Udalerrien arteko harreman ona.

OZTOPOAK ●● Bulegoaren nortasun juridikoa zehazteko prozesu luzea.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean eta eskualdeko udalerriak.

GASTUA ●● Lokalaren zaharberritze lanak eta Bulego Iraunkorreko langileen kontratazioa.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Bulegoa 21 zabaltzea.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal C/ Elexalde, 18. Arrankudiaga info@ut21.org Tel: 946712699 www.ut21.org

Erosketa Publiko Berdea eta Tokiko Ingurumen Kudeaketa

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK

BESTE ESPERIENTZIAK Uribe Kostako Udal Mankomunitatea Ekogune agenda21@uribekosta.org Tel: 946579280 www.uribekosta.org Debabarrena Eskualdea agenda21@debegesa.com Tel: 943820110 www.debegesa.com

Tolosaldea Eskualdea mendizabal@tolosaldea.net Tel: 943654501 www.tolosaldeagaratzen.net Enkarterrialde agendalocal21@enkarterrialde.org Tel: 946109590 www.al21.biz

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

53



Ingurune sozial eta ekonomikoa


Gizarte-ongizatea eta gizarteratzea

Hirugarren adineko eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrentzako “Medikauto” garraio publiko zerbitzu egonkorra jartzea osasun zentrorako joan-etorriak egiteko FITXA TEKNIKOA Kokapena Lemoa (3.298 biztanle)

Gaia Gizarte-ongizatea eta gizarteratzea

Aalborgeko konpromisoa Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2007-2010

9. Berdintasuna eta justizia soziala 6. Mugikortasuna hobetzea eta zirkulazioa murriztea

Izaera Zerbitzuak

ESPERIENTZIA AZALPENA Zerbitzu Publikoetara arazorik gabe iristea hiritar ororen oinarrizko eskubidea dela ulertuta, Lemoako Udalak osasun zentrora joan-etorriak egiten dituen doako hiri-autobus zerbitzua jarri du martxan. Zerbitzuari medikauto izena eman diote. Minibusak, egun furgoneta bat erabiltzen dute zeregin horretarako, osasun zentrotik urrun bizi (> 1 km) diren 65 urtetik gorako biztanleak eta mugikortasun arazoak dituztenak gerturatzen ditu Osasun Zentrora. Zerbitzua astean bi egunetan ematen dute, hain zuzen, adinarekin zerikusia daukaten gaixotasunen kontrola (diabetesa, odol analisiak, sintrona, eta abar) egiten den egunetan. “Medikautoak” lautan egiten du zehaztutako ibilbidea eta, horretaz gain, landa-eremuetan urrun bizi

diren biztanleek eskatutako geldialdiak ere egiten ditu. Zerbitzua 2007tik aurrera dago indarrean, osasun zentro berria inauguratu zenetik hain zuzen. Osasun zentroa auzune berri batean dago, hiri-gune zaharretik urrun samar. Hain juxtu, adineko pertsona gehienak hiri-gunean bizi dira. “Medikautoa” Arrabi auzoko gaixoei zerbitzua emateko hasi zen. Gerora, landaeremuko biztanleengana zabaldu dute eta, etorkizunean, udalerri guztira zabaldu nahi dute. Landa-eremuan bizi diren biztanleekin batera, osasun zentrotik gertu bizi eta mugikortasun arazoak dituztenek ere erabiltzen dute, bere kabuz ezin

baitute osasun zentrora gerturatu. “Medikautoa” zehaztutako ibilbidearen, geltokien eta ordutegiaren arabera ibiltzen da. Eta herritarrek zerbitzua eskatzen dutenean –halakoetan udaletxera deitu eta eskaera egIn behar dute–, Udaletik medikautoa eskatutako etxetik zein ordutan pasako den jakinarazten diete. Itzulera modu berean egiten dute, baina alderantziz; osasun zentrotik irten eta geltoki guztietatik pasatzen da. Zerbitzua doakoa da eta herritar guztiek dute erabiltzeko aukera. Erabiltzaile kopurua jakiterik ez dagoen arren, halako azterketarik ez dute egin, astero-astero 56 herritarrek erabil dezakete zerbitzua, ia-ia 3.000k urtero.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Erabiltzaile potentzialek zerbitzua ezagutzen dute. ●● Ordutegia eta ibilbidea moldatzeko aukera. ●● Egiten dituen bidaiak bestelako jarduerak egiteko aprobetxa daitezke, zerbitzuaren eraginkortasuna areagotuz eta erakargarriago bihurtuz.

OZTOPOAK ●● Zerbitzuaren kostu ekonomikoa. ●● Mugatuta dagoen zerbitzua da, bai ordutegi aldetik eta baita ibilbide aldetik ere, ezin baitu Lemoa guztitik pasa.

ONURADUNAK 65 urtetik gorako bizilagunak eta/edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonak.

56


●● 11.000 €/urteko.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Gutxi gorabehera urtero 1.000 kg. CO2 emisio gutxitzea aurreikusten da.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Lemoako Udala Tokiko Agenda 21eko arduraduna medioambiente@lemoa.net Tel:946313005 www.lemoa.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

Gizarte-ongizatea eta gizarteratzea

GASTUA

57


Gizarte-ongizatea eta gizarteratzea

Zilborhestea: Haurrei laguntzeko sarea

FITXA TEKNIKOA Kokapena Leioa (30.079 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Gizarte-ongizatea eta gizarteratzea

Aalborgeko konpromisoa 9. Berdintasuna eta justizia soziala

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Leioako Udalak 2001. urtean Herrigune Leioa izeneko egitasmoa abiatu zuen. Partehartzearen, ikaskuntzaren eta jasangarritasunaren esparruan komunitatearen arteko loturak sendotzeko hezkuntza ekintzak antolatzea du xede, bi helbururekin: prozesu sozial berritzaileak sustatzea eta herritarrei udalerria bera eta udalerriko bizitza hobetzeko neurriak hartzen diren erabakiguneetan parte hartzeko aukera ematea. Neurri horiek haurren eta nerabeen bizikalitatea hobetzea dute helburu, eta hezkuntza espazio komun bilakatu nahi du; guztiona eta guztiontzako den espazioa. Zentzu horretan, Herrigune Leioak egitura ezberdinen diseinuak eta hezkuntza ekintzak nabarmentzen ditu, haurtzaroari dagozkion espazio, erlazio eta eskubideak berreskuratzeko. Zilborhestea: Haurrei laguntzeko sarea egitasmoa programa honen baitan kokatzen da. Bertan, gurasoek, hezitzaileek, merkatariek, udal teknikariek, arduradun politikoek, eta abarrek parte hartzen dute. Guztiek helburu bera dute: haurren

eta nerabeen alde lana egitea. Gaztetxoen parte-hartze aktiboa sustatu nahi dute herriko bizitzan, guztien artean gaztetxoen segurtasuna bermatzen duten baldintzak eta espazioak sortzeko. Zertarako? Garapenean eta hazkuntzan laguntzeko eta haurtzaroko beharrak kontuan hartuko dituen auzoa sustatzeko. Egitasmoak bete nahi dituen helburuak honokoak dira: ●● Neska mutilak modu autonomo eta seguruan mugitzeko ibilbide osasungarri, seguru eta egokiak sortzea. ●● Kalea bizitza soziala egiteko eta jolaserako berreskuratzea. Kaleak guztiona izan behar du. ●● Komunitateko eta udalerriko partaide izatearen sentsazioa indartuko duen sare soziala sortzea. Egitasmoa martxan jarri zenetik, Leioako bizitzan haurren parte-hartzea eta autonomia indartzea helburu duten hainbat ekimen burutu dira. Helburu ezberdinak lortu nahi dituzten lan-mahaiak eratu dira:

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Haurtzaroarekin konprometituta dauden parte-hartzaileen arteko elkarlana. ●● Udalerriak berak eta udal administrazioak eskaintzen dituen baliabideak eta aukerak.

OZTOPOAK ●● Egitasmoaren helburuak lortzeko hiritarren sentsibilizazio falta. ●● Auzolanean aritzeko edo esperientzia komunak partekatzeko interes falta.

58

●● Leioako Kultur Etxea: autonomia progresiboan sakondu nahi du. Era berean, eraikina haurren beharretara egokitu nahi du. ●● Sakoneta kiroldegia: proiektu fasean dagoen kiroldegi berrirako hobekuntzak lortzeko ahalegina egiten ari dira. ●● Merkatariak: Leioako haurrekin eta herritarrak sentsibilizatzeko ekintzekin hartu dituzten konpromisoak sakondu nahi dituzte. ●● Gurasoak: haurrak hezteko prozesuan parte hartu nahi dute, jaiotzen direnetik. ●● Kaleko ekintzak: urtero ekintza bat egiten da, haurtzaroan garrantzitsuak diren kontzeptuak gizarteratzeko (jolasak, kalearen erabilera, komunitatea, eta abar). Honekin guztiarekin hiritarren irisgarritasunaren aldeko urratsak eman nahi dira. Kasu zehatz honetan haurren irisgarritasunaren aldekoak. Eta hala, haur horiek gizarteraratzeko eta euren elkarbizitzarako espazioa sortu nahi da.


Haurrak eta hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO

Gizarte-ongizatea eta gizarteratzea

ONURADUNAK

Leioako Udala Hezkuntza-Solasgune Saila info@solasgune.com Tel: 944029780 www.leioa.net

ESTEKA INTERESGARRIAK Herrigune Plana: www.herrigune.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

59


Garapen ekonomikoa eta lan-merkatua

Gatz Harana bailarako jarduera ekonomikoa indartzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Gesaltza Añana-Salinas de Añana (176 biztanle)

Lurraldea Araba

Denbora erreferentzia 2001. urteaz geroztik

Gaia Garapen ekonomikoa

Aalborgeko konpromisoa 8.Tokiko ekonomia bizia eta jasangarria

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Gesaltza-Añana Euskal Autonomia Erkidegoko multzo arkitektonikorik, paisajistikorik eta arkeologikorik garrantzitsuenetarikoa da. XX. mendeko 60. hamarkadan hasitako etengabeko degradazio aldia indargabetzeko Arabako Foru Aldundiak Gatz Haranaren Berreskuratzeko Plan Zuzentzaile Integrala jarri zuen martxan 2000. urtean. Plan horren helburu nagusia zen haranaren hondamena eragiten zuten arazoak diagnostikatzea eta hondamendia geratzeko modurik egokienak zehaztea: gatzaga babestea, mantentzea, zaintzea, erakustea eta, hura erabiliz, etorkizuneko belaunaldientzako bizirik manten zedin bermatzea. Plan Zuzentzailea indarrean egon zen lau urteetan diziplina anitzeko lan-taldeak egindako lanak agerian utzi du Gatz Harana berpizteko eta, bide batez, bere etorkizuna bermatzeko, modurik egokiena bertako jarduera berreskuratzea eta proposamen berritzaileekin uztartzea dela. Gaur egun, Gatz Harana berreskuratzeko 2009an sortu zen Fundazioa askotariko ekimenak uztartzeko ahalegina egiten ari da, beti ere jarduera ekonomikoa suspertzera eta Añanaren balioa indartuko duten elementuak eta ekintzak antolatzera bideratuta. Beste helburuetako bat gatz fabrika berritzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak lortzea da:

60

●● Kalitate handiko gatz ekoizpena. Izen handiko sukaldarien laguntzarekin, herritarrek Añanan ekoizten den gatza behar bezala baloratzea lortzen ari da. Añanan hiru gatz mota ekoizten dira: Añanako gatza, gatz lorea eta gatz txuzoa. ●● Añanako arkitektura, historia eta arkeologia ikertzera eta gizarteratzera bideratutako ekintzak sustatzea: azterketa arkeologikoak utzitako emaitzak tarteko, bailarako eremu bat irizpide historikoak aintzat hartuta zaharberrituko da. Modu horretan, Gatz Haranaren bilakaera historiko-eraikuntzazkoa azaltzeko aukera izango da. Erdi Aroan, Aro Modernoan edo Aro Garaikidean kontsumitzen zen gatzaren antzeko ezaugarriak dituen gatza ekoizteko aukera ematen du.

ze Integralaren prozesua ezagutzeko aukera du. ●● Ikuskizun eta ekitaldi ezberdinak antolatzea, esate baterako, Gatzaren Azoka. Uztaileko lehenengo asteburuan ospatzen da, gatzagetan bertan. Gatz Haranaren akustika eta paisaiaren berezitasunak ikusgarri bihurtzen dituzte bertan antolatzen diren ikuskizunak. ●● Spa Gazia bezala ezagutzen den ibilbide-terapeutikoaren instalazioa, pedilubio batez eta manilubio batez osatuak. Ibilbide horretan gatzak dituen propietate terapeutikoak baliatzen dira, haraneko iturburuetatik datozen ur hipergaziekin kontrolpeko kontaktua onuragarria baita osasunarentzat.

●● Zaharberritzean paisaia-irizpideak eta ingurumen irizpideak aintzat hartu izanak, bailarako paisaiaren balioa eta balio geologikoa zein ingurumen balioa indartu ditu.

Osagarri gisa, eta beti ere gatzaren ustiapena sustatzeko, Fundazioak gatzaren produkzio-zikloa aztertu du. Era berean, haranean lanean dabiltzan gatz-ekoizleekin harreman sarea osatu dute.

●● Turismo kulturala eta paisaia turismoa sustatzea. Helburu nagusien artean dago berreskuratu diren eremuetako gatzaren berreskuratzea, azterketa eta ekoizpen prozesua bisita turistikoekin bateragarriak egitea. Bisita gidatuen Programa garatu da: honekin, bisitari bakoitzak Gatz Haranaren Berreskurat-

Epe laburrera begira, eta helburu bera jarraituz, Fontechako Eskola-Tailerrarekin elkarlanean, Fundazioa gatza nola egiten zen azaltzeko tailerra sortzen ari da. Helburua da egungo gazteei milurteko historia duen ofizioa erakustea inguru horretan etorkizun oparoa izan dezakeela sinisten baitute.


●● Europa mailan gatzagarik ikusgarrienetarikoa da eta hobekien kontserbatuta dagoena. Añanako gatzaga batez ere garrantzitsua da: arkitekturaren ezaugarriengatik, 1.200 urteko historia jasotzen duen dokumentazioagatik, ezaugarri geologikoengatik eta paisaia balioagatik. Ezaugarri guzti horien oreka azpimarratzekoa da. ●● Administrazio ezberdinek Paisaia Kulturala babesteko eta etorkizuneko belaunaldiei helarazteko agertu duten interesa.

OZTOPOAK ●● Gatzagaren jabegoa. Oso egitura konplexua du eta hastapenetan egitasmoaren kudeaketa oztopatu zuen. ●● Oso biztanle gutxi daude gatza nola egiten zen ezagutzen dutenak.

ONURADUNAK Udalerriko eta inguruko herrietako biztanleak; Gatzagak gatz-ekoizleen elkartea; Gatz Haranaren zaharberritze lanak egin dituzten enpresak, bisita gidatuak egiten dituzten enpresak eta jatetxe zein tabernak.

GASTUA ●● Ezinezkoa da jakitea zenbat diru inbertitu den, 2000. urteaz geroztik egin diren zaharberritze lanetan eragile askok parte hartu baitu.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Garapen ekonomikoa eta lan-merkatua

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Gatz Harana Bailarako Fundazioa info@vallesalado.com Tel: 945351413 www.vallesalado.com www.saldeanana.com

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK Landa, M., Plata, A., 2008, Valle Salado de Añana. Hacia su recuperación integral, Vitoria-Gasteiz.

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

61


Garapen ekonomikoa eta lan-merkatua

Etorkizuneko lanbideen gunea: Espazio

FITXA TEKNIKOA Kokapena Bidasoako eskualdea (76.493 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2007

Gaia Garapen ekonomikoa eta lan-merkatua

Aalborgeko konpromisoa 8. Tokiko ekonomia bizia eta jasangarria

Izaera Zerbitzuak

ESPERIENTZIA AZALPENA Etorkizuneko lanbideen gunea: Espazio ekimenaren helburua da hiritarren artean lan-munduan azken urteetan izandako aldaketak zabaltzea eta, aldi berean, pertsonak orientatzea eta lan-ingurune berrian garatzeko gaitzea: garatze bidean dauden sektore ekonomikoak, eskuduntza profesional berriak eta lan-kultura berriak. Ekimena laurogeita hamarreko hamarkada hasieran Parisen sortu zuten Réseau Cités des Métiers ereduan oinarritzen da. Bidasoa Bizirik Bidasoako Garapen Agentziak aurkeztutako egitasmoaren oinarrian bulego zentralizatua sortzea dago, bere langile-bizitzaren inguruko informazioa edota orientazio profesionala eskatzen duten herritarrei erantzuteko. Bulegoak zerbitzu osoa eskaintzen du esparru hauetan: laneratzea, formazioa eta garapen profesionala. Ekipamendu hau sarrera librekoa eta doakoa da eta zerbitzu osoa ematera bideratuta dago. Sei gunetan banatzen da: ●● Harrera-gunea edo informazio-gunea. ●● Banakako aholkularitza gunea, informazio poloetan antolatuta. ●● Dokumentazioa eskuratzeko autokontsulta espazioa (liburutegiarekin,

62

multimedia gunearekin eta telefonokonexioarekin). ●● Prestakuntza gela. ●● Ordenadore gela. ●● Zerbitzua eskaintzen duten profesionalentzako bulego-gunea. Espazio-k ematen dituen zerbitzuen artean honako hauek nabarmendu behar dira: ●● Bilatu zure prestakuntza. Hezkuntza sistemaren inguruko informazioa eta aholkularitza, formazio edo ikasketa konkretuak eskaintzen dituzten lan aukerak, hasierako formazioa, formazio zentroak, laguntzak, bekak, urrutiko trebakuntza, eta abar. ●● Aurkitu zure lana. Lan-merkatuaren eta lanbide berrien inguruko informazioa eta aholkularitza, dauden lanpoltsak, oinarrizko lan arautegia, lana bilatzeko teknikak, hautatze-prozesua, CV, eta abar. ●● Bideratu zure etorkizuna. Lanbide berrien inguruko informazioa, etorkizun oparoko lanbideak, eskuduntzak ezagutu eta bakoitzak zein maila duen argitu, formazio okupazionaleko egitasmoa gauzatu, eta abar. ●● Sortu zure lana. Auto-enpleguaren eta enpresa kudeaketaren informazio oroko-

rra, arautegia, enpresa berriak sortzeko legedia, eta abar. Sei hilabetero ekintza programa bana eskaintzen da. Bertan hauetxek aurki daitezke: ● ● Formazio zentroentzat eta lan bila dabiltzan taldeentzat orientazio profesionaleko ibilbideak. ●● Tailerrak: lana bilatzeko eta etorkizun profesionala orientatzeko astero ekintza laburrak antolatzen dituzte. Etorkizuneko Lanbideen gunean, Espazio-n, Bidasoa eskualdeko hainbat erakunde inplikatu dira: erakunde publiko eta pribatuak eta baita enpresak, sindikatuak, hirugarren sektoreko erakundeak, elkarteak, prestakuntzazentroak, Unibertsitateak eta abar ere. Etorkizuneko Lanbideen gunea, Espazio, 2007ko urtarrilaren 29an sartu zen Réseau Cités des Métiers delakora, Pariseko Cité des Sciencies et de l’Industrie delakoari proiektua aurkeztu eta “Cité des Métiers” label ospetsua lortu ondoren. Mundu osoko 30 zentrok osatzen dute nazioarteko sare hori, eta Bidasoa Bizirikek aurkeztutako proiektua Espainiako bigarren zentroa da, Bartzelonakoaren ondoren.


●● Bidasoa eskualdeko erakunde ezberdinen inplikazioa (erakunde publiko zein pribatuak, enpresak, sindikatuak, hirugarren sektoreko erakundeak, elkarteak, prestakuntza-zentroak, Unibertsitateak eta abar). ●● Sarrera librea eta doakoa. ●● Azken hamarkadan lan merkatuak ezagutu duen aldaketari (teknologia berriak, enpresen eta langileen beharrak) erantzun egokia ematen jakitea. ●● Publiko anitzari zuzentzea.

OZTOPOAK ●● Sistema konplexua izanik, eta aukera ugari ematen dituela kontuan hartuta, eskaintzen den zerbitzua optimizatzeko zailtasuna. ●● Irunek duen izaera mugakidea kontuan hartuta, zerbitzu eraginkorra emateko mugaz bi aldeko informazioa eskuratzeko eta emateko beharra.

ONURADUNAK Biztanleria aktiboa orokorrean.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

Garapen ekonomikoa eta lan-merkatua

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Aholkularitza pertsonalizatua: 4.274 pertsona (Aurkitu zure lana, 3.500; Bilatu zure prestakuntza, 599; Bideratu zure etorkizuna, 116; eta Zure enpresa sortu, 59). ●● Tailer, seminario eta ikastaroak: 1.583 parte-hartzaile, 179 talde. ●● Eskola ibilbideak: 782 ikasle, 66 talde. ●● Espazio 26.869 pertsonek bisitatu dute (2007ko ekaina eta abendua artean, 2.614k; 2008an, 11.738k, eta 2009an, 12.517k).

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Bidasoa Bizirik Bidasoako Garapen Agentzia Tel: 943633160 www.bidasoa-activa.com www.elespazio.com

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

63


Berdintasuna

Kale, eraikin eta monumentuetan gizonezkoen eta emakumezkoen presentzia adierazten duen mapa sinbolikoa lantzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Areatza (1.110 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2007

Gaia Berdintasuna

Aalborgeko konpromisoa 9. Berdintasuna eta justizia soziala

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Mapa sinbolikoaren helburua Areatzako kale, plaza edo parke bezalako elementu urbanistikoetan emakumezkoek eta gizonezkoek jasotzen duten aitortza maila modu grafiko eta kuantitaboan neurtzea da. Maparekin herritarrak sentsibilizatzeaz gain, historikoki emakumezkoak eta gizonezkoak modu diferentean tratatu direla azaldu nahi da eta, bide batez, etorkizunean eraikitzen diren elementu arkitektonikoetan emakumezkoak eta gizonezkoak berdinetik berdinera tratatuko direla bermatu nahi da. Mapa osatu zen garaian Areatzako Udalean indarrean zeuden Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana eta Berdintasuneko Plana, biak ala biak 2005. urtean onartuak. Udalsarea 21ek antolatutako “Genero Ikuspuntua Tokiko Agenda 21en” izeneko Ekitaldean parte hartu ondoren adostu zuten Berdintasun Plana garatzea. Plana garatzeko zortzi esku-hartze prozesu burutu behar ziren derrigor, tartean “Genero ikuspegia urbanizazioan” izenekoa. Era berean, azpimarratu behar da Plan horien gerizpean Berdintasun Foroa sortu zela. Prozesua abiatu aurretik baina, “Genero ikuspegia urbanizazioan” helburuari nolabaiteko koherentzia eman nahian, Udalak bi ekimen gauzatu zituen:

64

●● Hirigune historikoan Mª Cruz de Gurutzeta plaza egitea. Mª Cruz Areatzako emagina izan zen; emakumeen aldeko jarreragatik nabarmendu zen eta, besteak beste, Areatzako EMAKUME ABERTZALE BATZA sortu zuen. 30.eko hamarkadan bizitza politikoan integratu zen lehenengo emakumeetarikoa izan zen. ●● Udalerriko emakume guztien omenez AREATZAKO SABELAK arte-lana jarri zen Maria Cruz de Gurutzeta plazan eta izen bereko saria sortu zen, Areatzan gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren alde lan egin duten pertsonei esker ona adierazteko. Prozesua 2007ko azaroaren eta 2008ko apirilaren artean burutu zen, jarraian zehazten diren urratsak jarraituz: ●● Berdintasun Foroko lehenengo bileran Areatzako Tokiko Agenda 21 prozesua aurkeztu zuten, genero ikuspegia txertatzeko asmoa adieraziz. Era berean, AREATZAKO MAPA SINBOLIKOA osatzeko asmoa jarri zuten mahai gainean. Bi proposamenak oso interesgarritzat hartu zituzten. ●● Foroan proposamenak aurkeztuta, prozesua abian jartzeko beharrezko informazioa jaso zuten: udalerriko planoak, kale, plaza, parke, oroigarri zein eraikin berezien zerrendak, eta abar. Horretaz gain, Ekitaldeak emandako baliabide metodologikoak baliatu zituzten: pro-

zesua gauzatzeko jarraibideak eta lanerako fitxak. ●● Beharrezko informazioa eskuartean izanda eta Berdintasun Foroaren laguntzaz, lantegia lanean hasi zen. Emakumezkoen eta gizonezkoen izena daramaten kaleak identifikatzeaz gain, datu toponimikoak aztertu zituzten, kale bakoitzaren kokapena, kale-izendegian emakumezkoei egiten zaien aitortzaren arrazoia, eta abar. Informazio guztia fitxetan jaso zuten hiru multzo bereiziz (bakoitzari kolore bat eman zitzaion): emakumezkoen omenez izendatutako kaleak (plazak, parkeak eta abar), gizonezkoen omenez izendatutakoak eta bestelako izendapenak. Irizpide bera jarraituz, eraikin berezi eta oroigarriekin gauza bera egin zuten. ●● Apirilean Berdintasunaren Foroak lantegia antolatu zuen behin behineko emaitzak aurkezteko. Lehenengoak abiapuntua baino ezin zuela izan adostu zuten, bigarren lantegi bat behar-beharrezkoa zelako. Hain zuzen, grafikoak sakonki aztertu eta kale bati bere izena ematea merezi duten emakume esanguratsuak identifikatzeko eta, bide batez, kalearen kokapena zehazteko. Elementu urbanistikoen tipologia aintzat hartuta azterketak utzi dituen emaitzak (parentesi artean elementu kopurua zehazten da):


Kaleak, plazak eta parkeak (35)

Oroigarriak (3)

Eraikinak (12)

%6

Gizonezkoak

% 33

% 20

Bestelakoak

% 25

% 34

% 58 % 17 % 74 % 33

Berdintasuna

Emakumezkoak

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Udalsarea 21en “Genero Ikuspegia Tokiko Agenda 21” Ekitaldearen laguntza metodologikoa -Areatzako Udalak 2007 eta 2008 artean parte hartu zuen Ekitalde horretan-. ●● Prozesua abiatu aurretik sortu zen Berdintasun Foroaren babesa. ●● Areatzako Udalak emakumeen rolaren garrantzia identifikatzeko eta aitortzeko erakutsi duen konpromisoa. Horren adibide dira azterketa hasi aurretik Mª Cruz de Gurutzeta plaza egitea, “Areatzako sabelak” eskultura jartzea edota udalerriko emakumeei egindako omenaldia. Aurrekari horiek lagungarriak izan dira parte-hartzea bermatzeko.

OZTOPOAK ●● Elementu urbanistiko berriak izendatzeko informazio iturrietan ez dira jasota geratu ohore hori merezi duten emakumeen izenak ezta jardunak ere.

ONURADUNAK ●● Emakumezkoak eta, orokorrean, herritar guztiak.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

EMAITZAK ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERAGIN GLOBALA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Areatzako Udala Arratiako eskualdean Tokiko Agenda 21eko koordinatzailea udalsarea21.arratia@bizkaia.org Tel: 946739010 www.areatza.net

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK ●● Udalsarea 21 Lan-koadernoa 9. zenbakia, 2009ko otsaila: Lehenengo Pausuak Genero Ikuspegia Tokiko Agenda 21 tokiko prozesuetan txertatzeko (www.udalsarea21.net ). ●● Erandioko errepresentazio sinbolikoaren mapa (esperientzia pilotu hau Genero Ikuspegia Tokiko Agenda 21 Ekitaldean gauzatutakoa da).

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

65


Berdintasuna

“Gure auzoan aukeren mapa” osatzeko arraza ezberdineko emakumeen arteko bilgune parte-hartzailea FITXA TEKNIKOA Kokapena Bilbo (353.340 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2006

Gaia Berdintasuna

Aalborgeko konpromisoa 9. Berdintasuna eta justizia soziala

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Egitasmoaren helburuak honela laburbildu daitezke: ●● Bilbo Zaharreko, San Frantzisko kaleko eta Zabalako emakumeen enplegu tasa areagotzea. ●● Auzoetako emakumeen asoziazionismoa eta parte-hartzea sustatzea. ●● Hiru auzoetako emakumeak elkar ezagutzeko aukera ematea. ●● Genero arteko ezberdintasunen aurrean kontzientziatzea eta sentsibilizatzea. ●● Auzoa eraldatzeko beharraz eztabaida piztea.

Egitasmoaren abiapuntua Equal Lanerako Bideak proiektuan kokatzen da, hiru auzoetako emakumeez osatutako talde eragilea osatu zenean. Auzo elkarteak zerrendatu eta auzo bakoitzeko zerbitzuak eta baliabideak identifikatu ziren lehenik. Jarraian, material grafikoa bildu zuten parte-hartzaileek ateratako argazkiekin. Azkenik eztabaida-guneak antolatu ziren, adin eta gizarte-maila ezberdineko emakumeak bilduz. Eztabaida-guneetan datuak aztertu eta hiru erakundeetan aurkeztu zituzten: Udaleko Errehabilitazio Departamentura, Lan Ekintzara (Tokian Tokiko Garapen Agentzia) eta Surbisara (Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkartea).

Ateratako ondorioak bi dokumentotan banatu zituzten: batetik, hutsuneen edo beharren zerrenda osatu zuten (espaloi estuak, Miribilla ikastetxera iristeko eskailerak, autobusen joan-etorri etengabearentzat geldiune gutxi, ...); eta bestetik ondo egindako lanak, edo beraiek izendatu bezala “Aukeren mapa” identifikatu zuten; zerrenda hori eskura zituzten eta zenbait kasutan ezezagunak ziren zerbitzuekin eta baliabideekin osatu zuten (ikastaroak egiteko aukera edo liburutegi zerbitzua eskaintzen duen Zentro Zibikoa; Lan Ekintza, lanpostuak lortzeko; San Frantziskoko elkartasun sarea, adineko pertsonen gunea, ...).

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Parte-hartzea bermatzeko lan-dinamikak emakumezkoen lan-ordutegi eta beharretara egokitu izana.

OZTOPOAK ●● Komunitatean gauzatu beharreko egitasmoak bideratzeko “erabiliak” izatearen sentsazioa oso zabaldua zegoen emakumeen artean. ●● Emakumeen lan-baldintzak, batez ere behin-behineko lanpostuak dituztelako, oztopo dira mota honetako egitasmoetan modu jarraian parte-hartzeko.

ONURADUNAK Bilbo Zaharreko emakume guztiak eta, orokorrean, Bilboko herritarrak.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

66


ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Berdintasuna

EMAITZAK

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Bilboko Udala Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Saila smujer@ayto.bilbao.net Tfno. 944 204 200 www.bilbao.net

ESTEKA INTERESGARRIAK Bilboko Udala: www.bilbao.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

67


Hezkuntza, euskara eta kultura

Bilblogari: euskaraz egindako blogen lehiaketa FITXA TEKNIKOA Kokapena Bilbo (354.860 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Euskara

Aalborgeko konpromisoa 9. Berdintasuna eta justizia soziala

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta nontzeberri.com Euskarazko Kultura Atariak Bilblogari euskaraz egindako blogen lehiaketa antolatu dute. Lehiaketarekin euskararen erabilera sustatu nahi dute Interneten, batez ere gazteen artean. Gaur egun Interneten euskara hutsean sortutako 5.000 blog baino gehiago daude, eta horietako 3.000 maiztasunez eguneratzen dira. Errealitate honek bultzatu ditu Euskara Saila eta Nontzeberri euskararen erabilera indartzea komunikazio erreminta berritzaile hori baliatuz. Ekimenak euskarak, gazteek eta teknologia berriek bat egitea lortu nahi du, kolektibo hori osatzen duten pertsonen artean euskararen erabilera indartzeko. Era berean, Bilbo Handiko gazteen parte hartzea area-

gotu nahi dute beren blogetan adierazten dituzten kezkak, iritziak, ideiak eta ekimenak kontuan hartuz. Hori bai, beti ere euskara lehenetsiz.

Lehiaketa hiru kategoriatan banatu dute eta 20 lehiakide aurkeztu dira: 10 blog tematikoen kategorian, 7 blog pertsonalen kategorian eta 3 taldeko blogen kategorian.

Sare sozialen bitartez lehiaketak gazteen arteko erlazio-sarea indartu nahi du, gazteen intereseko gaiak jorratuz.

Kategoria bakoitzeko irabazleek 350 euroko diru-saria jaso dute. Adituek osatutako epaimahaiak kontuan hartu ditu: irudimena, trebetasuna, euskara maila, kalitate literarioa, diseinua eta eguneratze maila (baldintza bezala parte-hartzaileek astero post berria argitaratu behar zuten). Blogik originalenak 350 euroko gain-saria jaso du.

Lehiaketa ahalik eta parte-hartzaileen izateko publizitate kanpainari garrantzia eman zaio, euskarri ezberdinak argitaratuz: triptikoak, postalak, prentsa-oharrak, Interneteko publizitatea eta www.bilblogari.net web orrialdearen garapena. Saria jasotzeko hautagaiak izan diren blog guztiak www.bilblogari.net web orrialdean jaso dituzte eta blogen edukiak ezagutzeko aipatu web orrialdean jarri dituzte ikusgai.

Sari banaketa ekitaldian Off-line saioa antolatu dute; dirutan jasotako sariaz gain, irabazleek blog munduko berrikuntzak eta bestelako intereseko notiziak ezagutzeko aukera izan dute.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Jorratutako gaiak oso interesgarriak izan dira. Gazteen artean teknologia berriak eta euskara interesa pizten duten gaiak dira. ●● Diru-saria eta honelako lehiaketa irabazteak ematen duen prestigioa.

OZTOPOAK ●● Teknologia berriak, orokorrean, eta blog mundua, bereziki, ez daude oso hedatuta. ●● Lehiaketako parte-hartzaile kopurua uste baino apalagoa izan da. Hala ere, egitasmoa pilotua dela ahaztea ez da komeni. ●● Ekimena zabaltzeko arazoak. Publizitateak gazteengan eragin izugarria du, baina parte-hartzaile kopurua handitzeko ulerterraza, dinamikoa eta erakargarria behar du izan.

ONURADUNAK Parte-hartzaileak: Bilboko 15 eta 30 urte arteko euskaldunak, eta orokorrean, Bilboko gazteak.

68


●● Koordinazio lana: 2.000 € ●● Kudeaketa: 4.000 € ●● Web-gunearen garapena: 2.000 € ●● Publizitatea, aurkezpena eta diseinua: 3.250 € ●● Sariak eta epai-mahaia: 2.700 € ●● Administrazioa eta kudeaketa: 1.674 € ●● GUZTIRA: 15.624 €

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Hezkuntza, euskara eta kultura

GASTUA

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Bilboko Udala Euskara Saila euskera@ayto.bilbao.net Tel: 944204416/944205161/944205241 www.bilbao.net

Nontzeberri, suspergintza elkartea nontzeberri@nontzeberri.com jmadariaga@nontzeberri.com Tel: 944029092 www.nontzeberri.com

ESTEKA INTERESGARRIAK Biblogari lehiaketa: www.bilblogari.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

69


Hezkuntza, euskara eta kultura

Kultura herritartzeko “Cultural chain” egitasmoa FITXA TEKNIKOA Kokapena Espoo (235.021 biztanle)

Lurraldea Finlandia

Denbora erreferentzia 2007

Gaia Kultura

Aalborgeko konpromisoa 9. Berdintasuna eta justizia soziala

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA “Cultural Chain” edo Kultura Katea 2007an sortutako ekimena da. Helburu nagusia da Espoo udalerriko adinduei kultura eta artea etxebizitzetara gerturatzea. Biztanleria progresiboki zahartzen ari dela ohartuta, Espoo-ko gizarte zerbitzuetako arduradunek “Cultural Chain” ekimena martxan jartzea erabaki zuten. Ekimenaren funtsa da adineko herritarrei kirol ikuskizun eta ikuskizun kulturalak doan eskaintzea, beti ere herriko kultur eta kirol elkarteen inplikazioarekin. Elkarren artean harremanik ez zeukaten erakunde publiko eta irabazi asmorik gabeko elkarteen artean (hirugarren adineko pertsonentzako zentroak, arte munduko instituzioak, kirol elkarteak, haur-eskolak, baita Finlandiako Opera Nazionala ere) harreman sarea osatu zuten. Gizarte eta Osasun Zerbitzu saila, arreta zerbitzu bakoitzarekin egindako lanari esker, hiru hilean behin elkartzen da egitasmoa ikuskatzeko eta ekimenaren baitako ekitaldiak antolatzeko: kultur zein kirol arlokoak eta hezkuntza mailakoak.

“Cultural Chain” egitasmoaren baitan antolatzen diren aisialdirako ekitaldiak askotarikoak dira: ikastetxeetako ikasleen musika emanaldiak, arte klaseak edota uretako aerobica. Aisialdiko arreta terapeutiko eredu honek egitasmoan parte hartzen duten adineko pertsonen ongizate sozial eta psikologikoa mantentzen laguntzen du.

●● Arreta zerbitzuarekin zerikusia gordetzen duten ekimenak areagotu eta finkatzen ditu.

2007. urtean bakarrik, 150 ikuskizun antolatu zituzten osasun establezimendu eta arreta zerbitzu publiko zein pribatuetan. Parte-hartzaile zerrenda zabala da: adineko zentroak eta hirugarren pertsonentzako arreta zerbitzuak (20), arte eskolak (10), Helduentzako Hezkuntza Zentroak, Kirol Zerbitzuak eta Espoo-ko udal liburutegia.

●● Belaunaldi ezberdinen artean komunikazio sarea zabaltzen du.

Egitasmoak parte hartzen duten adineko pertsonei hainbat ekarpen eskaintzen dizkie: erronka fisiko eta mentalean murgiltzea edota ekitaldi artistiko zein kulturaletan parte hartzeko aukera. Horretaz gain, adineko pertsonei eragiten dizkien onurez haratago, Espoo herriko biztanleentzat ere onuragarria da:

●● Gizartearen zahartzeak berarekin dakartzan arazoen inguruko sentsibilizazioa areagotzen du maila guztietan, eta bereziki, ondare publikoarekin finantzatutako erakundeetan.

●● Beste hiriekin elkarlana eta praktika onen trukaketa ahalbideratzen du. Gizarte mailan, “Cultural Chain” aukera ezin hobea da belaunaldien arteko harreman sarea bideratzeko. Egitasmoa abian jarri zenetik biztanleria sentsibilizatuago bizi da azken urteetan hirian eman diren aldaketa demografikoekin eta aldaketa horiek inplikatzen dituzten erronkekin. 2008an “Cultural Chain” egitasmoak “Eurocities Awards” saria jaso zuen egindako lanaren aitortza gisa.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Erakunde ezberdinen artean (gizarte mailakoak, osasun mailakoak, kirol eta kultur arlokoak) koordinatzeko beharra aurreikustea. ●● Eskaintza areagotzeko beste hiri edo udalerriekin koordinatzeko beharra aurreikustea.

70


●● Pertsonen arteko harreman sarea eraiki beharra bildu nahi den informazio kualitatiboa jaso ahal izateko. ●● Borondatezko lana egiteko hiritarrak prestatu beharra.

ONURADUNAK Adineko pertsonak, elkarteak (sozialak, kirol zein kultur arlokoak) eta herritarrak orokorrean.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Hezkuntza, euskara eta kultura

OZTOPOAK

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Espoo City Cultural Services merja.talvela@espoo.fi Tel: +358981682478 www.espoo.fi/kulttuuri

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

71



Lurralde aspektua


Lurraldea eta Plangintza

Poptahof auzoa eraikin ekologikoekin zaharberritzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Delft (96.083 biztanle)

Lurraldea Holanda

Denbora erreferentzia 2003-2010

Gaia Lurraldea eta plangintza

Aalborgeko konpromisoa 05. Hirigintza diseinatzea eta planifikatzea

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Poptahof auzoa bizitegi gunea da, hirigunearen eta hiria zabaldu duten eraikin berrien tartean dagoena. Auzoan eraikitako hesi itxurako zenbait azpiegiturek isolatuta uzten dute. Era berean, Poptahof-eko berdeguneak ere isolatuta daude; loturak urriak dira eta ikusmen-eremua mugatua. Auzoan hogeita hamar nazionalitate ezberdinetako 2.500 pertsona bizi dira, gehienak 13 solairutako zortzi eraikinetan –alokairuko gizarte-etxebizitzak dira–. Auzoko bizilagunek Poptahof auzo pobretzat daukate hiri-gunetik isolatuta dagoelako eta arkitektonikoki oso erakargarria ez delako; gainbehera soziala ekiditeko ezinbestekoa da auzoari itxura erakargarriagoa emango dioten zaharberritze lanak egitea. Poptahof berregituratzeko lanak 2003an hasi ziren. GEM Poptahof izeneko elkarte publiko-pribatua sortu zuten eta, hain

zuzen, elkarte hori izan zen auzoa berregituratzeko ideiak proposatu zituena, besteak beste, Neighbourhood Branding edo auzo marka kontzeptua sortzea. Marka (branding) indartzea auzoaren identitatea potentziatzeko estrategia izan zen. Proiektuaren oinarrian giza balioak indartzeko hartutako neurriak eta eraikinen zaharberritze lanak nabarmendu behar dira. Egitasmoa ingurumen azterketarekin abiatu zen, eraikinen bizi-zikloa energetikoki eraginkorrak ziren ala ez aztertzeko; zaharberritze lanak egitea berriro eraikitzen hastea baino jasangarriagoa zela ondorioztatu zuten. Horrela, 1.000 etxebizitza zaharberritu ziren eta 300 berri eraiki. Zaharberritze lanak egiterakoan bi faktore hartu ziren kontuan: fatxadek eta instalazioek energia aurrezteko gaitasuna izatea eta jarrera energetiko egokia

estimulatzeko neurriak hartzea. Zaharberritutako lehenengo 200 etxebizitzak eta lehenengo 96 etxebizitza berriak froga pilotu bat egiteko baliatu dira; hain zuzen, egitasmoa osotasunean hartuta, kontsumo energetikoa nola murriztu aztertu dute, beti ere funtzionamendu energetiko eta gastu-eraginkortasun binomioa zainduz. Etxebizitza berriek legeak araututako gutxieneko estandarrak baino eraginkortasun energetiko handiagoa izango dute, % 20 handiagoa. Zaharberritutakoetan, berriz, helburua da etxebizitza berrietarako eskatzen den gutxieneko kopurura iristea. Etxebizitza guztiek hiri-berokuntza sistema (district heating) izango dute, modu horretan bero eskariaren % 70 industria hondakinek sortutako berotik erantzun ahalko da.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Proiektua Europan garatzen ari den SESAC (Sustainable Energy Systems in Advanced Cities) egitasmoaren eremuan kokatzen da, Europako hiru hiritan garatzen ari den CONCERTO ekimenaren baitan: Delft (Herbehereak), Grenoble (Frantzia) y Växjö (Suedia). Ikertzaile eta tekniko talde batek babestu eta gertutik jarraitu du, hartutako neurriak egokiak direla bermatuz. Gainera, beste hiru hirik lan-metodologia eta emaitzak bertatik bertara jarraitu dituzte etorkizunean antzeko proposamena garatzeko. ●● 3E Climate Plan 2003 klima aldaketaren aurkako udal planarekin lotura. ●● Hirian hondakin beroa jasoko duen lehenetariko auzoa izateko aukera. Tenperatuta baxuko beroa garraiatzeko district heating-eko hondakin beroa baliatuko da, baina horretarako azpiegitura berria eraiki behar da. ●● Poptahof auzotik hiri-gunera joateko garraio sistema egokia (tranbia, autobusa eta trena). Oinez joateko ere gertu dagoenez, auzoaren eta hiri-gunearen arteko integrazioa erraztu egiten da.

74


●● Zaharberritze lanak 2016 urtera arte luzatuko dira, biztanleak gogaituz eta auzoko kohesio soziala ahulduz. ●● Etxebizitza berriekin espazio publikoa murriztu egiten da eta biztanle-dentsitatea handitu, aurrez ere handia zenean.

ONURADUNAK Poptahof auzoko bizilagunak eta hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● SESAC egitasmoak –hiru hiritan garatu beharreko proiektuak hartzen ditu- 25 milioi euroko aurrekontua du. Europar Batzordeak 10,4 milioi finantzatzen ditu.

EMAITZAK ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERAGIN GLOBALA

Lurraldea eta Plangintza

OZTOPOAK

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Etxebizitza berriak aurrekoak baino % 20 eraginkorragoak izango dira energetikoki. Zaharberritutako etxebizitzek, berriz, gehienez 0,7 eta 1 arteko energiaren errendimendu koefizientea (EPC) izango dute.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Organisation First Regional Energy Agency p.vangijn@stichtingerea.nl Tel: 0031793468587

ESTEKA INTERESGARRIAK Erea Fundazioa: www.stichtingerea.nl Poptahof egitasmoa: www.poptahof.nl (holandesez bakarrik) Sesac egitasmoa: www.concerto-sesac.eu Concerto ekimena: www.concertoplus.eu

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

75


Lurraldea eta Plangintza

Udal Plangintzaren berrikusketan biodibertsitatea kontserbatzeko irizpideak txertatzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Alonsotegi (2.835 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2006

Gaia Lurraldea eta plangintza

Aalborgeko konpromisoa 3.Natur ondasun komunak 5.Hirigintza diseinatzea eta planifikatzea

Izaera Politikak, planak eta ekintza juridikoak

ESPERIENTZIA AZALPENA Alonsotegiko azaleraren % 95 natura-guneek osatzen dute. Udalak etorkizuneko biodibertsitatea babesteko oinarriak finkatu ditu hiri-antolaketarako instrumentuak baliatuz eta nazioarteko politikak, Europar Batasunak zein Eusko Jaurlaritzak zehaztutako azken irizpideak jarraituz.

●● Proiektuak idazteko edota lanak gauzatzeko garaian espezie autoktonoen habi eta habitata errespetatzea.

Udalerriko biodibertsitatea aztertu ondoren, 2006an gida-liburua idatzi zuten biodibertsitatea zaintzeko proposamenak planeamenduko Arau Subsidiarioetan (AAUU) txertatzeko.

●● Etxebizitza berriak egin aurretik eraikitakoak berrerabiltzea eta zaharberritzea.

Gida-liburuan jasotzen diren proposamenetako batzuk, besteak beste, alderdi hauek hartzen dituzte kontuan:

Gida-liburuan jasotzen diren proposamenak eraginkorrak izan daitezen, hauek dira eman beharreko urratsak: Arau Subsidiarioak berrikusteko eta gida-liburuko proposamenak txertatzeko talde balioanitza sortzea, berrikusitako Arau Subsidiario berriak onartzea, eta AASS berrietan jaso diren zehaztapenak beteko direla bermatzea.

●● Herri-lanak noiz egingo diren zehazteko garaian, lanak egin behar diren eremuetan intereseko espezieen hazkuntza prozesua ematen ari bada, herri-lanak atzeratzea.

●● Erabili gabeko lurrak hartu aurretik, hiru-guneak berreskuratzea eta zaharberritzea.

Lanak kanpoko aholkularitza baten laguntzarekin burutu dira.

Indarrean dauden AASSak 1998an onartu ziren eta, epe laburrean, horiek berraztertzeko konpromisoa hartu dute. Une hori egokia izan liteke gida-liburuko proposamenak txertatzeko. Hala ere, arautegi berria indarrean ez egon arren, gida-liburuan jasotako zenbait proposamen kontuan hartu dira indarrean dagoen Arau Subsidiarioen aplikazioan. Momentu honetan proposamenak kontuan hartzeak, dudarik gabe, AASSak berrikusten diren garaian proposamenak kontuan hartzeko bidea errazten du. Prozedura berritzailea da, baina badirudi udalerrian biodibertsitatea kontserbatzeko irizpideak txertatzea bideragarria dela. Biodibertsitatea babesteko egindako proposamenak arautegi batean jasotzeak, biodibertsitatea kontserbatzeko neurriak errespetatuko diren berme juridikoa ematen du.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Hiri-antolamenduan biodibertsitatea kontserbatzeko irizpideak txertatzeko politikoek azaldu duten prestutasuna. Borondate horren adierazgarri da gida-liburua idatzi izana, momentu horretan ez baitzegoen aurreikusita Tokiko Agenda 21eko ekintzaplanetan.

OZTOPOAK ●● Gida-liburuko proposamenak berrikusitako Arau Subsidiarioen dokumentuan onartzen ez diren bitartean ez daukate inolako balio araugilerik. ●● Gida-liburuko proposamenak berrikusitako Arau Subsidiarioen dokumentuan txertatzeko balio anitzeko taldea sortzeko beharra. ●● AASSen dokumentu berrikusian onartu diren zehaztapenak aplikatzeko zailtasunak agerikoak izanik, zalantzazkoa da horiek aplikatzea bideragarria den ala ez.

76


Hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● Azterketa egin eta gida-liburua idazteko gutxi gorabeherako aurrekontua: 12.000 € ●● Proposamenak AASSetan txertatzeak ez dauka kosturik, AASS berriak idazteko aurrekontuan aurreikusten baita.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Lurraldea eta Plangintza

ONURADUNAK

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Alonsotegiko Udala Ingurumena agenda21@alonsotegi.net Tel: 944980807 www.alonsotegi.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

77


Lurraldea eta Plangintza

Osasun Zentroa irizpide jasangarriekin eraikitzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Maruri-Jatabe (898 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2008-2010

Gaia Lurraldea eta plangintza

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekimen honen helburua energia berriztagarriak sustatzea eta eraikuntza lanak egiteko irizpide jasangarriak kontuan hartzea da. Hain zuzen, Osasun Zentro berria irizpide jasangarriekin eraikitzea aurreikusten da. Izan ere, azken urteetan eman den populazio hazkundearen ondorioz mediku kontsultategia txikia geratu dela ohartu dira. Testuinguru honetan, eraikin berria egiteko ideia jarri zen mahai gainean. Eraikin berriak jarraian zehazten diren ezaugarriak ditu: ●● Karga-hormak “OBS” egurrezko geruzez (taula prentsatuak) eta arrokako ari-tapakiz hornitzea. Elementu horiek tailerretan aurrefabrikatzen dira eta eraikuntzan bertan muntatzen dira; material horiek eraikinari goi-mailako iso-

lamendu termikoa eta akustikoa ematen dizkiote, kalifikazio gorena lortuz, eta ondorioz, CO2 emariak gutxitzen dira,

taikoak jartzea eraikinak behar duen energia kontsumoari aurre egiteko.

bai eraikuntza prozesuan eta baita ondorengo urte guztietan ere. Beharrezko panel guztiak fabrikatu ondoren, eraikina hiru hilabetetan muntatu zen.

●● Hirugarren Fasea: 2010ean eraikinaren barruko aldea egokitu zen.

●● Osasun Zentroa energiaz hornitzeko estalkian lorategi fotovoltaikoa eta eguzki panelak jarri ziren. Eraikuntza lanaren tamaina kontuan hartuta, egitasmoa hiru fasetan gauzatu zen: ●● Lehenengo Fasea: Egitasmoa 2008an hasten da garatzen eta eraikineko egituraren muntaia egiteko lanak 2009an esleitu ziren. ●● Bigarren Fasea: Estalkian panel fotovol-

Egitasmoa Tokiko Agenda 21eko Foroetan eztabaidatu zen, bertaratu ziren herritarren oniritzia jasoz. Gainontzean, biztanleriak komunikabideen bidez jaso du egitasmoaren inguruko informazioa. Osasun Zentro berria Maruri-Jataben eraiki denez, onuradun nagusiak bertako biztanleak dira; ordura arte udaletxeko etxabeetan zeunden instalazioak hobetu egiten direlako. Ekimena Udalsarea 21 – 2010 sariketako finalista izan da, Udalaren ekintza eredugarria kategorian.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Eraikuntza prozesuak iraun duen bitartean herritarrei informazioa helaraztea.

OZTOPOAK ●● Udalerri txiki batentzako inbertsio altua. Hori dela eta, egitasmoa hiru fasetan garatu behar izan da inaugurazio epea atzeratuz.

ONURADUNAK Udala eta hiritarrak orokorrean.

78


●● Lehenengo Fasea: Eraikina muntatzea: 281.756,95 € ●● Bigarren Fasea: Panel fotovoltaikoak jartzea: 125.349,99 € ●● Hirugarren Fasea: Barrualdea egokitzea: 159.432,86 € Osasun Zentro berria eraikitzeko 321.886,92 €ko diru-laguntza jaso dute. Laguntzak Osakidetzatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailetik (panel fotovoltaikoak) eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailetik jaso dituzte.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Lurraldea eta Plangintza

GASTUA

●● Oraindik ez dituzte zehaztu eraikuntza eredu honi esker aurreztu den energia eta dirua.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Maruri-Jatabeko Udala Tokiko Agenda 21 euskara.maruri@maruri-jatabe.net Tel: 946742253 www.maruri-jatabe.net

ESTEKA INTERESGARRIAK Udalsarea 21: www.udalsarea21.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

79


Biodibertsitatea eta Ingurumena

Aprobetxamendu mikologiko jasangarria

FITXA TEKNIKOA Kokapena Ultzama (1.694 biztanle)

Lurraldea Nafarroa

Denbora erreferentzia 2007

Gaia Bioaniztasuna eta ingurumen naturala

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak

Izaera Politikak, planak eta ekintza juridikoak

ESPERIENTZIA AZALPENA Ultzamako bailarako paisaia biodibertsitatea finkatzen laguntzen duten basoek, zelaiek eta laboreek osatzen dute. Herrilurrek garrantzi handia dute, bailarako lur-azaleraren % 80 osatzen baitute eta, gehienak, basogintzako jarduera ustiatzeko baliatzen dituzte. Interes mikologikoa daukaten basoek bailarako lur-azaleraren % 65 hartzen dute -6.271 hektarea-; pagadiak -4.502 hektarea -eta haritzak -1.044 hektarea-nagusitzen dira. 80. hamarkadan perretxikoak biltzera joateko afizioa izugarri hazi zen, zenbait perretxiko biltzaileen artean gehiegikeriak antzeman zirelarik.

2006an, adibide bat baino ez da, hamabost egunetan 20.000 perretxiko biltzaile pasa zen Ultzamatik, 8.700 auto zenbatu ziren eta 97 tona Boletus gr. Edulis bildu ziren 3.000 hektareako lur-azalean. Ondorioak ez ziren nolanahikoak izan: ●● Boletus gr. Edulis-en gehiegizko bilketa. ●● Mendi-bideen masifikazioa zela eta, pisten hondatzea eta etxe partikularretarako sarrerak oztopatzea. ●● Fruitu arbolen hondatzea, perretxiko biltzaileak edozein lur eremuetara sartzen baitziren. ●● Zaborraren areagotzea.

80

Egoera iraultzeko, Ultzamako Udalak 2006an “Ultzamako baliabide mikologikoa antolatzeko eta planifikatzeko plana” idatzi zuen. Urtebete geroago, 2007an, Ultzamako perretxiko bilketa arautu zuten “Ultzamako Parke Mikologikoa” izenarekin. Parkeak 5.556 hektarea hartzen ditu, ia-ia Ultzama osoa.

leak kontrolatzera bideratua. Gehienezko bilketa-presioa zehaztu da, eta muga hori ezin da gainditu. ●● Biltzaileari behar bezalako argibideak ematen zaizkio, kontzientzia har dezan eta aprobetxamendu mikologiko jasangarria egin dezan, eta zizak kontsumituta intoxikatu ez dadin.

Ultzamako Parkearen helburu nagusia aprobetxamendu mikologiko jasangarria lortzea da, oihaneko ziza bilketaren eta ziza ekoizpenaren arteko oreka mantenduz eta ekosistemari zein bertako biztanleen bizimoduari kalte egin gabe. Berariazko helburuen artean nabarmentzen dira:

Parkeak jarraian zehazten ditugun ekintzak eta zerbitzuak eskaintzen ditu:

●● Biltzaileen etorrera kudeatzea ingurunea ez kaltetzeko. ●● Baliabide mikologikoa eta habitatak zaindu eta hobetzea. ●● Kultura mikologikoa bultzatzea eta zabaltzea. ●● Tokiko biztanleak inplikatzea eta haien parte-hartzea sustatzea. Parkeak bi tresna erabiltzen ditu perretxiko bilketa arautzeko: ●● Zizak biltzeko baimen-sistema bat ezarri dute, biltzailearen autokontsumora (miko turistikoa) eta perretxiko biltzai-

●● Informazio Mikologikorako Gunean, jendearentzako harrera. ●● Aholkularitza mikologikoa. ●● Parke mikologikoak lursail mikologikoz osaturiko sarea du Ultzamako oihanek nolako egoera mikologikoa duten azaltzeko. ●● Zaintza mikologikoa: zaindariaren betebeharren artean daude zaintza lana egitea, biltzaileei aholkuak ematea eta bilketa-presioaren jarraipena egitea. ●● Irteera gidatuak. Parke Mikologikoa ingurumen zerbitzua eskaintzen aditua den kanpoko enpresa batek kudeatzen du. Azaldu dugun ekintza plana garatzeagatik, Nafarroako Gobernuak Ultzamako Parke Mikologikoari Ingurumen Jardunbide Egokien V. Saria eman zion, tokian tokiko garapen jasangarri onenari.


●● Perretxikoak biltzeko arautegiaren proposamena beharrezkoa zen gehiegizko bilketak eragindako arazoa konpontzeko. ●● Parkeak izaera publikoa du bere garaian lursailen jabeek proposamen hori luzatu zutelako. ●● Egitasmoa dinamikoa da, etengabeko hobekuntzekin. Elkarte mikologikoek eta perretxiko biltzaileek egindako proposamenek egitasmoaren izaera parte-hartzailea bermatzen dute.

OZTOPOAK ●● Perretxiko biltzaileek ez zuten begi onez hartu perretxikoak jasotzeagatik kuota ordaindu behar izana. Biltzaileen artean ingurumen hezkuntza kontzeptua barneratzeko lan handia egin behar izan zen.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean, elkarte mikologikoak eta perretxiko biltzaileak.

GASTUA ●● 2007: ●● 2008: ●● 2009: ●● 2010:

49.000 73.000 57.000 58.000

€, Parke Mikologikoa sortzeko eta irailean zabaltzeko. € € €

Biodibertsitatea eta Ingurumena

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK

Kopuru horietan kontzeptu hauek sartzen dira: jendearentzako harrera zerbitzuaren kudeaketa, aholkularitza mikologikoa, irteera gidatuak, zaintza mikologikoa, web orrialdea eta ingurumen hezkuntzarako materiala sortzea. Kontzeptu hauek aurrekontuaren zati garrantzitsua hartzen dute, eta urteak aurrera joan ahala murriztuz doaz Parkea zuzentzeko esperientzia areagotuz doalako eta geroz eta gehiago direlako arauak betetzen dituzten perretxiko biltzaileak. Diru-iturri nagusia baimenetatik dator (urteko aurrekontuaren % 40-45), elkarte ezberdinek emandako diru-laguntzetatik eta babesleetatik. Proiektuaren helburua auto-finantzatzea lortzea da.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Bilketa baimenean zehazten diren arauak % 80an betetzen dira.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Ultzamako Parke Mikologikoaren Informazio Bulegoa info@parquemicologico.com Tel: 948305300 www.parquemicologico.com

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

81


Biodibertsitatea eta Ingurumena

Biodibertsitatea zaintzeko tximeletentzako babes-guneak FITXA TEKNIKOA Kokapena Trégueux (6.874 biztanle)

Lurraldea Côtes d’Armor, Frantzia

Denbora erreferentzia 2005

Gaia Bioaniztasuna eta ingurune naturala

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Landare-osasunerako produktuen erabilerak eta landa-lurren desagertzeak Côtes d’Armor departamentuan izan du eraginik, azkeneko mendean tximeleta espezien % 25 desagertu baita. Datu hori egiaztatu ondoren, Trégueux-eko Udalak 2005ean Vivarmor Nature Gobernuz Kanpoko Erakundeak sustatutako Tximeleten gutuna sinatu zuen.

horretaz gain, hiriko berdeguneetan basalandareen presentzia onartzeko mezuak igortzen dituzte. Aldi berean, tximeletentzako egokitu diren babes-guneen berri eman dute sentsibilizazio eta komunikazio kanpainen laguntzaz (prentsan idatzitako artikuluak, telebistako erreportajeak, erakusketak eta hitzaldiak, haurrentzako tailerrak, aisialdirako gunea, eta abar).

Trégueux-eko berdeguneetan, GKErekin elkarlanean, tximeletentzako 12 hektareatan hedatzen diren babes-guneak sortu ditu. Bertan, tximeletak elikatzeko basalandareak landatu dituzte, belar mozketak ziklo naturalak errespetatuz egiten dituzte, landare-osasunerako produkturik ez dute erabiltzen eta zenbait gunetan landareen bilakaera naturala errespetatzen hasi dira. Ekintza horiek guztiak hiritarrak sentsibilizatzeko martxan jarri den politika orokorraren estrategian kokatzen dira.

Ekimenari jarraipena emateko espazio berriak sortu dituzte, besteak beste, tximeleten gustukoak diren landareez osatutako 100 m2ko lore-taldea. Hain zuzen, St. Quihouët Institutu Mediko-psikologikoko ikasleen laguntzarekin landatu dituzte.

Horretarako propio jarri dituzten seinaleek kudeaketa sistema azaltzen dute eta,

Ekintza merkea da eta, era berean, zehatza; espezieak desagertzen ari direla ohartarazteko eta biodibertsitatearen zaintza beharrezkoa dela gizarteari jakinarazteko balio duelako. Udal agintariek akuilu lana egin dute, herritarrak antzeko ekimenak egitera bultzatuz, esate baterako, etxe pribatuetako lorategietan. Era

berean, beste helburuetako bat da lorategietako basa-landareak eta belar txarrak onartzea naturak hirian bere lekua har dezan. Azkenik, partikularrek egiten dituzten herbiziden eta molekula kimikoen erabilera gutxitu nahi dute. Ekimenak helburu ekologiko nabarmena duen arren, ia ezinezkoa da bere eragina neurtzea. Hala ere, oihartzun sinbolikoa handia izan da: asko eta asko izan dira Vivarmor Nature GKEak sustatu duen Tximeleten gutuna sinatu duten Trégueux-eko hiritarrak eta Bretainiako zenbait elkartek sinatu dute ere. “Noé conservation” elkartearen gidaritzapean ekimena Frantzia osora zabaldu da. 2006. urtean saria jaso zuen; hain zuzen, Nicolas Hulotek eta ADEMEk (Agence de l’Environnement et de la Maîtrise de l’Energie) Frantzia mailan antolatzen duten “Lurraren aldeko erronka” lehiaketako zilarrezko domina eman zioten.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Ekimena sustatzeaz eta garatzeaz arduratuko den Gobernuz Kanpoko Erakundea egotea.

OZTOPOAK ●● Askotariko eragileak biltzen dituen ekimena kudeatzeko konplexutasuna.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean, gazte erakundeak eta ikastetxeak eta baztertze arriskuan dauden kolektiboak.

82


●● Haziak erostea, gutxi gorabehera 200 € ●● Babes-eremuek ez dute kosturik eragiten. ●● Ekimenak belarra moztera bideratutako aurrekontua gutxitzen du eta landare-osasunerako produktuen gastua guztiz ezabatzen du.

EMAITZAK ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERAGIN GLOBALA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

INFORMAZIO GEHIAGO

Biodibertsitatea eta Ingurumena

GASTUA

HARREMANETARAKO Trégueux-eko Udala ajouan@ville-Tregueux.fr Tel: +33296712732 www.tregueux.org

ESTEKA INTERESGARRIAK Vivarmor Nature GKE: www.vivarmor.fr.st

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

83


Biodibertsitatea eta Ingurumena

Ekosistemen balio ekologikoaren azterketa ingurumen naturalaren lurralde antolaketa egiteko FITXA TEKNIKOA Kokapena Amurrio (10.059 biztanle)

Lurraldea Araba

Denbora erreferentzia 2008-2009

Gaia Bioaniztasuna eta ingurumen naturala

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak 5. Hirigintza diseinatzea eta planifikatzea

Izaera Politikak, planak eta ekintza juridikoak

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekimenaren helburua lurraldearen balio ekologikoa neurtzea da. Bertako ekosistemak eta ingurumen unitateak aztertu dira, lurraldearen kudeaketa jasangarria bideratzeko garaian kontuan hartzen diren aldagaiak baitira. Lurralde antolaketa egokia egiteko ezinbestekoa da antolatu nahi den lurraldea ondo ezagutzea: elementu bakoitza kontuan hartzea, elementu horietako bakoitzak zein funtzio betetzen duen jakitea dinamika naturalek behar bezala funtziona dezaten, elementu horien aldaketak zein ondorio utzi ditzaketen aurreikustea, eta abar. Zentzu honetan, Ingurumen Azterketa Estrategikoa bezalako kontzeptu berriek, beti ere lurralde politika antolatuz eta planifikatuz, ingurumen talkek sor ditzaketen ondorioak aurreikusteko ahalegina egiten dute. Lan metodologiak ekosistemen egiturak eta funtzioak ezagutzeko aukera eman du. Horrela, besteak beste, zein egoeratan

dauden, edozein egoera antropikok eragin ditzaketen nahasmenak gainditzeko gaitasuna duten edota gizarteari egiten dioten onura zenbaterainokoa den ezagutu dugu. Egitasmoak utzi dituen emaitzen artean ondoko hauek nabarmentzen dira: landaretza zein egoeratan dagoen ezagutu da, landaretzak zabalkunderako zein aukera dituen ikusi da eta udalerriko landa eremuaren ondare kulturalaren katalogoa osatu da. Diagnostikoa Amurrioko landaeremura egokitu da eta lurraldea sailkatzeko eta bere kontserbazioa eta babesa indartzeko oinarria izan da. Irizpide jasangarriak aintzat hartu dira lur-eremu bakoitzeko erabilerak ordenatzeko: erabilera batzuk baimendu dira, beste batzuk, ordea, ez.

ko ezaugarriak dituzten ekosistemak multzokatuz. ●● Ingurumen naturalaren balorazio partzialak egiteko sistemak ezartzea. Ekosistemen balorazio orokorrak egiteko zailtasunak gainditzeko egin dira balorazio partzialak, are objektiboagoak eta are espezifikoagoak. ●● Egun dagoen landaretza aztertzea eta udalerriko landa-inguruneko ondare kulturalaren katalogoa osatzea.

Gauzatutako ekintzen artean nabarmentzekoak dira:

Era berean, ekimenaren izaera berritzailea nabarmendu behar da, baita elkarlanean burututakoa izan dela ere: hirigintza saila, sustapen ekonomikoa, ingurumena, lanak eta zerbitzuak, bestelako eragile sozialen inplikazioa –Arnasa jasangarritasun foroko kideak, Aztarna eta Aunia elkarte etnografikoak, udalerriko bederatzi administrazio-batzordeak eta udalerriko mendi eta kultur elkarteak–.

●● Landaretza unitate guztiak digitalizatzea. ●● Ingurumen unitateak definitzea antze-

Ekimenak Udalsarea 21 – 2010 saria irabazi zuen Biodibertsitatea kategorian.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Ekimenaren izaera berritzailea. ●● Udaleko sail ezberdinen, administrazio-batzordeen eta udalerriko eragile eta elkarte ezberdinen (gizarte mailakoak, ekonomikoak...) parte-hartzea.

OZTOPOAK ●● Ez da oztoporik antzeman.

84


Hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● 28.490 €

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Biodibertsitatea eta Ingurumena

ONURADUNAK

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Amurrioko Udala Ingurumen saila nllorente@amurrio.org Tel: 945891161 www.amurrio.org

ESTEKA INTERESGARRIAK Udalsarea 21: www.udalsarea21.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

85


Biodibertsitatea eta Ingurumena

Landare inbaditzaileak errotik kentzea: Pampako luma-mottoa FITXA TEKNIKOA Kokapena Uribe Kostako Mankomunitatea: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz. (35.243 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2009-2010

Gaia Bioaniztasuna eta ingurumen naturala

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Biodibertsitatearen Euskal Estrategia 2008-2015 txostena idazteko Euskadiko biodibertsitatearen egoeraren diagnosia egin zuen aditu talde batek. Txostenean azaltzen denez, beste habitat batzuetatik datozen landareen artean 46 espezie inbaditzaileak dira, eta horietako 21 bereziki kaltegarriak dira gure ekosistemarentzat. Landare inbaditzaileek biodibertsitatearen kontserbazioan izugarrizko eragina dutela onartuta, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak landare inbaditzaileak kontrolpean edukitzeko egitasmoa abiarazi du eskualdeko zazpi udalerritan, eta arreta berezia jarri du Cortaderia selloana (Pampako luma-mottoa) izeneko espezie aloktonoan. Espezie horrek tokian tokiko landaretzari eragiten dio, lekuz aldatuz eta lur-eremu handiak inbadituz.

Landare inbaditzaile horiek errotik kentzeko glisofato izeneko pestizida erabiltzen ari dira; landarearen goialdean botatzen da eta sustraitik ateratzen da. Landare kolonia urmasa baten ondoan dagoenean, pestizidarik ez da botatzen; sustraietatik ateratzen dira eta lur-estaltze edo mulching izeneko teknika baliatuz, landare inbaditzaileak plastiko beltz batekin estaltzen dira hazkundea eta zabalkundea oztopatuz. Cortaderia selloana landarearen kontrol lana maiatza-iraila artean egiten da, landare-osasunerako produktuak erabiltzeko urteko sasoirik egokiena baita. Egitasmoarekin, ordea, kontrol lana urte osora zabaltzeko nahia dago: lur-eremuak aztertzen dira landare inbaditzaileak identifikatzeko eta azterketa lanak egiten dira. Azken urratsa da landare horiek sustraie-

tatik ateratzea baldintza meteorologikoak aintzat hartu gabe. Aldi berean, Urola Kostako Zerbitzu Mankomunitateak landare inbaditzaile aloktonoek eragiten dituzten kalteen inguruko informazioa zabaldu du: herritarren artean landare horien zerrenda banatu eta egoera bakoitzean jarraibide egokiak zein diren azaldu du (beste zonalde batzuetan heda daitezen saihesteko, lorategietatik desagertu arazteko, eta abar.). Horretarako triptikoak argitaratu dituzte, hitzaldiak antolatu dituzte eta landare inbaditzaileak dauden lekuetara bisita gidatuak antolatu dituzte. Urola Kostako Zerbitzu Mankomunitateak posta elektronikoa eta telefonoa jarri ditu landare inbaditzaileen inguruko zalantzak argitu nahi dituzten herritarren zerbitzura.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Eragile ezberdinen inplikazioa: kontratatutako enpresa, udaltzainak, udal lantaldea eta herritarrak. ●● Landare inbaditzaileak errotik kentzeko lanak egin diren bitartean herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko kanpainak garatu dira.

OZTOPOAK ●● Landare inbaditzaileek ugaltzeko duten erraztasuna.

ONURADUNAK Urola Kostako biodibertsitatea eta herritarrak orokorrean.

GASTUA ●● Espezie exotikoak errotik kentzeko kanpo-zerbitzuaren kontratazioa: 69.484 euro.

86


ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● 2009ko ekainaren eta 2010eko irailaren artean 15.740 Cortaderia selloana kanporatu ziren.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Uribe Kostako Mankomunitatea Tokiko Agenda 21eko Saila agenda21@uribekosta.org www.uribekosta.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

Biodibertsitatea eta Ingurumena

EMAITZAK

87


Biodibertsitatea eta Ingurumena

Biodibertsitatea zaintzea udalerriko ondare kultural gisa FITXA TEKNIKOA Kokapena Zerain (265 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2006a geroztik

Gaia Bioaniztasuna eta ingurumen naturala

Aalborgeko konpromisoa 3. Natur ondasun komunak

Izaera Lanen eta egitasmoen exekuzioa

ESPERIENTZIA AZALPENA Zeraingo Udalak gauzatutako ekimena da, paisaia eta ondare naturala babesteko eta paisaia nahiz natur-baliabideak biziberritzeko. “Zerain Paisaia Kulturala” Landa Garapenerako ekimenaren baitan kokatzen da; egitasmoaren helburua da Zeraingo sozio-ekonomiaren etorkizuna sustatzea ondare kulturalaren eta natur ondarearen balioaren aldeko apustua eginez. Hala, hamaika ekimen gauzatu dira bi helburu orokor hauek lortzeko: ●● Udalerriko biodibertsitatea ezagutzea, zaintzea eta babestea. ●● Zeraingo Paisaia Kulturalak biltzen duen biodibertsitatea jasotzea eta gordetzea. Ekimenaren harira azken urteetan egin diren lanik garrantzitsuenak jarraian zehaz-

ten ditugunak dira: ●● Ondare kulturala berreskuratzea: Makinetxe eraikina berreskuratu da; mea ustiaketa berreskuratu eta bisitariei erakusteko zabaldu da, eta abar. ●● Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren mugan lur-sailak erostea eta bertan zeuden pinudiak kendu ondoren, berezkoa den habitat eta ekosistemak indartzeko lanak egin dira. ●● Aranzadi Zientzia Elkarteak, Zeraingo Udalaren enkarguz, “Zerain Udalerriko Ondare Naturalaren Kontserbazio Egoeraren Azterketa eta Kudeaketa Plana” izenburupean ikerketa eta kudeaketa plangintza osatu du etorkizunean eman beharreko urratsak zehazteko. ●● Aizpea Meategi inguruetan dagoen hezegunea EAEko Hezeguneen Arteko Planean barneratzea.

Lortutako emaitzen artean, nabarmentzekoa da Zeraingo biodibertsitatea babesteko Udalak egin dituen lanei esker 45 hektarea berreskuratu direla: ●● Garai batean mea ustiapenerako erabiltzen ziren 25 lur hektarea. ●● 20 lur hektarea landatuta zeuden pinuak kendu eta bertan berezkoa den habitat eta ekosistemak indartzeko lanak egiteko. 2011 urtera begira, Udalaren asmoa da beste 17 lur hektarea gordetzea. Emaitzarik ikusgarriena, eta nabarmendu beharrekoa, Aizkorri Aratz Parke Naturala izendapena jaso izana eta Intereseko Hezeguneen zerrenda osatzea pasa dela. Ekimena Udalsarea 21 – 2010 sariketako finalista izan da Biodibertsitatea kategorian.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Udalerriko eragile sozial eta ekonomikoen parte-hartze aktiboa. ●● Ondare naturalari balioa ematea, aberastasun iturri bihurtu eta landa-udalerriko etorkizunaren giltzarri bihurtzea. ●● Proiektuaren garapenean balio anitzeko lantaldea inplikatzea.

OZTOPOAK ●● Egitasmoak garatzeko diru-laguntzak lortzea eta modu egokian bideratzea. Udalerri txikien kasuan laguntzak lortzeko zailtasunak areagotu egiten dira.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean.

88


1.400.000 €

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● 45 hektarea lur-sail pribatu udalerriaren esku uztea, ingurumenera bideratzea eta balio soziala zein ekonomikoa ematea.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO

Biodibertsitatea eta Ingurumena

GASTUA

Zeraingo Udala Ingurumen Saila mandio@zerain.com Tel: 943 80 17 24 www.zerain.com

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

89


Mugikortasuna eta Garraioa

“Bizimeta”, ohiko bizikleta eta motordun bizikleten mailegu zerbitzua FITXA TEKNIKOA Kokapena Uribe Kostako Mankomunitatea: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz. (35.243 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Mugikortasuna eta garraioa

Aalborgeko konpromisoa 06. Mugikortasuna hobetzea eta zirkulazioa murriztea

Izaera Zerbitzuak

ESPERIENTZIA AZALPENA 2009ko udan Uribe Kostako Mankomunitateak “Bizimeta” hiri barneko bizikleta mailegu zerbitzua inauguratu zuen. Zerbitzu berritzailea da, maileguan har daitezkeen zenbait bizikleta motordunak baitira. Bizikleta elektrikoek motor lagungarri bat dute, emandako pedal kolpeen eraginkortasuna areagotzeko eta Uribe Kostako orografian horren ohikoak diren maldak errazago gainditzeko. Bizikleta mota hauek esfortzu fisiko gutxiago eskatzen dute, edadean aurrera doazen herritarrei bizikletan mugitzeko aukera erraztuz. “Bizimetaren” helburua autoak ordezkatzea da, eta zerbitzua hiritar guztiei dago zuzenduta. Hiri-azpiko garraio sistemaren osagarri bihurtu nahi du, batez ere metro loturarik ez daukaten herrietan. Zerbitzua, hasiera batean, bailarako zazpi udalerritan banatutako 13 Bizikleta Guneetan zeuden 110 bizikletak osatzen zuten, horietatik % 20 elektrikoak. 2010ean Bizikleta Gune gehiago jarri ziren –orain 18 daude- eta bizikleta gehiago erosi ziren zerbitzua hobetuz. Egun 160 bizikleta, % 40 elektrikoak. Bigarren urtean egindako hobekuntzen

90

artean nabarmentzekoa da bizikleta mailegu zerbitzuaren kontrako erasoak saihesteko –lehenengo urtean kalte ugari sortu zituzten- martxan jarritako segurtasun sistema. Normalean gauez egiten diren eraso horiek ekiditeko Mankomunitateak segurtasun markesinak jarriko ditu, altzairuzko itxiturarekin. Gainontzeko Bizikleta Guneen zaintza bermatzeko bideo-kamerak jarriko dira. Bestalde, zerbitzu teknikoa bigarren furgoneta batekin osatuko da. Bere zeregina izango da bizikleta erabiltzaileei laguntza ematea, horretarako emergentziazko telefono batean jasoko ditu gertaerak. Hobekuntza horiek osatzeko komunikazio kanpaina egingo da erabiltzaileen iritzia jasotzeko, erabiltzaile zerrenda luzatzeko eta herritarrei zerbitzuaren berri eman eta aurreikusi diren hobekuntzak aurkezteko. Kanpainan zehar Bizikleta Gune bakoitzak ate irekien jardunaldi bat izango du, eta egun horretan erabiltzaileek bizikletak doan hartzeko aukera izango dute. Era berean, bizikletan ibiltzen ikasteko bi ikastaro antolatuko dituzte. “Bizimetak” jarraian zehazten ditugun berrikuntzak aurkezten ditu:

●● “Bizimeta” Bizkaiko garraio publikoan txertatzea, ordainketa sistema bera erabiliz. ●● Euskadin ohiko bizikletak eta bizikleta elektrikoak maileguan hartzeko aukera eskaintzen duen lehenengo zerbitzua. Rezikletak patentatu duen sistemari esker Bizikleta Gunean bizikleta elektrikoen bateria automatikoki kargatzeko aukera dago. ●● Apirila eta urria bitartean (biak barne) ordutegi jarraia goizeko 7:00etatik iluntzeko 21:00ak arte. Gainontzeko hilabeteetan ordutegia murritzagoa da. ●● Prezio merkeak. Bi orduko maileguak egiteko aukera dago; bizikleta arruntek 0,15 €ko kostua dute eta, elektrikoek, 0,30€koa. Interesgarria da zerbitzua Rezikletak kudeatzen duela adieraztea, irabazi asmorik gabeko Izaera Sozialeko Kooperatibak. Rezikletak garapen sozial eta ekonomikoaren alde bideratzen du bere jarduna “gizarte bazterketa pairatzen duten pertsonen eta kolektiboen integrazioa sustatuz” eta “ingurumena babesteko helburua duten jarduerak antolatuz”. Hortaz, Rezikletak lortzen dituen irabaziak ingurumenaren aldeko eta elkartasunezko proiektuetara bideratzen dira.


●● Euskadin ohiko bizikletak eta bizikleta elektrikoak eskaintzen dituen lehenengo zerbitzua, herritar guztiei bizikletaz mugitzeko aukera emanez eta zenbait aurreiritzi gaindituz. ●● Bizkaiko garraio publiko sarean txertatzea. ●● Baztertze arriskuan dauden erabiltzaileak eta langileak integratzeko egiten duen funtzio soziala.

OZTOPOAK ●● Bandalismoak 30.000 €ko gastuak eragin ditu. Hori dela eta, eraso horiek ekiditeko segurtasun sistema eta segurtasun kamerak jartzeko inbertsioa egin behar izan da. ●● Errepide sarea eta bide-gorri sarea egokitzeko beharra. ●● Ordutegia, gauean zerbitzua eten egiten baita bai astean zehar eta baita asteburuetan ere.

ONURADUNAK Herritarrak orokorrean.

GASTUA

Mugikortasuna eta Garraioa

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK

Proiektuaren bigarren faseak 250.000 €ko aurrekontua du, jarraian zehazten diren hobekuntzak garatzeko: ●● Bizikleta Gune gehiago egitea. ●● Bizikleta gehiago erostea. ●● Mantenurako auto-lagungarria erostea. ●● Zaintza sistema ezartzea.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Zerbitzuak lehenengo urtean 826 erabiltzaile eta 5.342 mailegu izan zituen. ●● Bost lanpostu egonkor sortu ziren, horietako hiru gizarte-bazterketa arriskuan edo egoeran zeuden pertsonentzat. ●● Negutegi efektua sortzen duten gas emariak gutxitu egin ziren, gutxi gorabehera 40 urtetan 69 zuhaitz landatu eta zaintzeko adina.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Uribe Kostako Mankomunitatea Tokiko Agenda 21eko Saila Tokiko Agenda21 teknikaria agenda21@uribekosta.org www.uribekosta.org

Rezikleta Gizarte Ekimeneko Kooperatiba f.lozano@rezikleta.com www.rezikleta.com

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK Vídeo 21 Préstamo de bicicletas

ESTEKA INTERESGARRIAK Bizimeta bizikleten mailegu zerbitzua: www.bizimeta.com

BESTE ESPERIENTZIAK Vitoria-Gasteizko Udala Santiago de Compostelako Udala Donostiako Udala

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

91


Mugikortasuna eta Garraioa

“Oin Alai” egitasmoa: eskolara oinez

FITXA TEKNIKOA Kokapena Elgoibar (11.358 biztanle)

Gaia Mugikortasuna eta garraioa

Lurraldea

Aalborgeko konpromisoa

Gipuzkoa

6. Mugikortasuna hobetzea eta zirkulazioa murriztea

Denbora erreferentzia 2009

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Elgoibarko Udalak, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan, “Oin Alai” izeneko ekimena jarri du abian, umeei ikastetxeetara oinez modu seguruan joateko aukera eskaintzeko eta, bide batez, mugikortasun jasangarria sustatzeko. Ekimena martxan jarri aurretik, 2009ko udan, ikastetxeetako (Herri Eskola eta Ikastola) zuzendaritzari eta Eskolako Agenda 21eko arduradunei egitasmoaren nondik norakoak (helburuak eta funtzionamendua) azaldu zitzaizkien. Hilabete batzuk geroago, 2010. urte hasieran, ikastetxeek bere oniritzia eman zutenean, Udal ordezkarien laguntzarekin egitasmoa gurasoen aurrean aurkeztu zuten. Bi urrats horiek emanda, ibilbideak eta ordutegiak zehaztu ziren, eta jarraian, izen-emate epea zabaldu zuten egitasmo pilotuan parte hartu nahi zuen ikasle kopurua ezagutzeko. Froga pilotua 2010. urteko ekainean hasi zen parte-hartze zabalarekin: bi ikastetxeetako 120 neska-mutilek eta 40 boluntariok parte hartu zuten.

Lehenengo esperientzia hura amaituta, parte-hartzaileen iritzia jasotzeko eta, era berean, hobetu zitezkeen alderdiak identifikatzeko, balorazio bilerak egin zituzten. Ekimenak, 5eko eskalan 4,65eko puntuazio orokorra jaso zuen, asebetetze mailako zalantza guztiak uxatuz. Balorazio altuena jaso zuten esparruak honako hauek izan ziren: jasotako informazioa, funtzionatzeko modua, segurtasuna, boluntarioen lana eta abar. Boluntarioek eta ikastetxeetako arduradunek ere bere balorazioak egin zituzten. Besteak beste, egitasmoa hobetzeko jarraian zehazten ditugun esparruetan proposamenak aurkeztu zituzten: ordutegian, ibilbidean, geltokietan eta funtzionamenduan. Esperientzia pilotua gaindituta, 2010-2011 ikasturtean Elgoibarko bi ikastetxeek “Oin Alai” ekimena martxan jarri zuten. Azkeneko datuen arabera –2011ko maiatzekoak-, zerbitzua 100 neska-mutilek

erabiltzen dute; zerbitzua posible egiten duten boluntarioak, berriz, 35 dira. Hasiera batean 130 neska-mutilek eman zuten izena, baina negu parteko eurite eta tenperatura baxuen ondorioz kopurua murriztu egin da. Egitasmoa elkarlanean garatu da. Besteak beste, Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailek, Elgoibarko udaltzaingoak, ikastetxeetako gurasoek, bi zuzendaritzek (Ikastola eta Herri Eskola), irakasleek eta ikasleek parte hartu dute. Ekimena Udalsarea 21 - 2010 sariketako finalista izan zen, Jasangarritasunerako Hezkuntza kategorian. “Oin Alai” egitasmoa Elgoibarko Udalak martxan jarritako “Elgoibar Berdea” kanpainaren baitan kokatzen da, antzeko beste hainbat ekimenekin batera. Ingurumenaren Nazio Batzarreko 10. edizioan CONAMA Sariketako lehenengo accesita jaso zuen, udalerri txiki eta ertainen (5.000 eta 30.000 biztanle artean) kategorian.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Eskolako Agenda 21 egitasmoaren bidez ikastetxeen inplikazioa. ●● Osatutako lan-taldea eta parte-hartzaileak: Udaleko sail ezberdinak, Debegesa (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea), kanpoko aholkularitza teknikoa, ikastetxeetako zuzendaritzak eta irakasleak (Eskolako Agenda 21eko arduradunak) eta gurasoen ordezkariak. ●● Ikasleen inplikazioa mantentzeko antolatutako motibazio ekintzak.

92


●● Boluntarioen beharra. Ibilbideak eta proposatu diren ibilbide osagarriak (adarkadurak) zaintzeko behar-beharrezkoak dira ikasturteko egun guztietan. ●● Negu parteko eurite eta tenperatura baxuak.

ONURADUNAK Ikasleak eta Elgoibarko biztanleak.

GASTUA ●● 15.000 €

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Mugikortasuna eta Garraioa

OZTOPOAK

●● 2010/2011 ikasturtea: zerbitzua 100 ikaslek erabiltzen dute. Boluntario lana egiteko 35 lagun daude.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Elgoibarko Udala Ingurumen Saila ingurumena@elgoibar.net Tel: 943744384 www.elgoibar.org

ESTEKA INTERESGARRIAK Udalsarea 21: www.udalsarea21.net CONAMA sariak: www.premioconama.org/premios10/

BESTE ESPERIENTZIAK Ermuako Udala Ingurumen Saila alcaldía@udalermuya.net Tel: 943179157 www.ermua.es

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

93


Mugikortasuna eta Garraioa

“Mugikortasun Iraunkorrerako Hiritar Hitzarmena”: “Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana” garatzeko eta ezartzeko hiritarren arteko akordioa FITXA TEKNIKOA Kokapena Vitoria-Gasteiz (235.661 biztanle)

Lurraldea Araba

Denbora erreferentzia 2006-2010

Gaia Mugikortasuna eta garraioa

Aalborgeko konpromisoa 06. Mugikortasuna hobetzea eta zirkulazioa murriztea

Izaera Politikak, Planak eta ekintza juridikoak

ESPERIENTZIA AZALPENA Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planak nahitaezko helburu bat du: motordun garraio ereduek, batez ere auto pribatuek, hirian sortzen duten disfuntzioa murrizteko mugikortasun eredu jasangarriagoa lortzea. Aldi berean, espazio publikoa eraldatu nahi da garraio mota ez motordunek espazioa berreskuratzeko, eta bide batez, bizi kalitatea hobetzeko.

Tailer horietan jarraian zehazten ditugun edukiak landu ziren:

Mugikortasun eredu berriaren diseinuak eta espazio publikoaren eraldaketak bizitza kolektiboko esparru guztiei eragiten die. Hortaz, Plana garatzeko prozesuan, hau da, hiri eredu jasangarri berriaren diseinuan, nahitaezko baldintza izan da hiritarren arteko akordioa lortzea.

●● Hirugarren tailerra: Hitzarmen proposamena baloratzeko eta eztabaida saioan parte hartu behar duten eragile sozialak definitzeko tailerra.

Plana diseinatzen hasi zen momentu beretik, lan teknikoa garatzen ari ziren bitartean, hiritarren parte-hartzea sustatzeko prozesua zabaldu zen “Mugikortasun Iraunkorraren Hiritar Foroa” antolatuz. Helburua hiritarren arteko adostasuna lortzea zen. Vitoria-Gasteizko hiritarrek, elkarteetako ordezkariek, enpresek, erakundeek, talde politikoek eta Udaleko teknikariek parte hartu zuten. Perfil eta iritzi ezberdineko ehundik gora eragile sozial elkartu ziren. Parte-hartze prozesua zenbait tailerrekin bideratu zen. Tailer horietan hiriak behar zituen mugikortasun eredua eta espazio publikoaren sarea finkatu ziren.

94

●● Lehenengo tailerra: etorkizuneko tailerra, hamar urteren bueltan Vitoria-Gasteizko mugikortasun eredua definitzeko. ●● Bigarren tailerra: hiritarrek desio duten mugikortasun eredua lortu ahal izateko helburuak definitu ziren.

Foroan izan ez ziren hiritarren iritziak ere hartu ziren kontuan. Horretarako komunikazio kanal ezberdinak zabaldu ziren: udal-erregistroa, 010 telefono zenbakia, web orrialdeko eztabaida foroa, eta abar. Komunikazio kanal horiei esker hiritarrek Planak eragindako informazioa kontsultatu eta bere ekarpenak uzteko aukera izan zuten. Prozesu horretan parte hartu zuten eragile sozialek “Mugikortasun Iraunkorreko Hiritar Hitzarmena” izeneko dokumentua idatzi zuten. Administrazioak eta hiritarrek adostutako dokumentua da, mugikortasun arau berriak definitzen dituena; hortaz, eredu berriak hirian zehar egiten diren joan-etorrietan hiritarren osasuna, bizi kalitatea, ingurumenaren zaintza eta tokiko garapen ekonomikoa bermatzen ditu.

Hitzarmena 54 eragile sozialek sinatu zuten: elkarteek, instituzioek, enpresek eta beste hainbat erakundek. Era berean, udalbatzarrak eta Gizarte Batzordeak berretsi zuten. Hitzarmenarekin, Foroak Mugikortasun Planaren jarraipena eta kontrol lana egiteko konpromisoa hartu zuen. Horrela, Hitzarmenean jasotako helburuak betetzen zirela egiaztatuz joan zen zehaztutako mugikortasun eta irisgarritasun eredua errealitate bihurtzeko eman behar ziren urratsak betetzen ari zirela bermatuz. Foroan ateratako ondorioetako bat izan zen Plana ezartzeko garaian ere herritarren parte-hartzea beharrezkoa zela. Hori horrela izango zela bermatzeko, fase horretan hiritarrei, elkarteei, enpresei eta abarrei zuzendutako hogeita hamar bilera eta parte-hartze tailer baino gehiago antolatu ziren. Politikarien eta teknikarien artean ere beste hainbeste bilera egin zituzten. Aldi berean, Eskolako Agenda 21 hezkuntza programak ikasleak inplikatu nahi izan ditu mugikortasun eredu jasangarri berriko kontzeptuak barneratzeko. Azkeneko ikasturtean 30 ikastetxetako 20.000 ikasle inplikatu dituzte. Osagarri gisa, garraio sare berria jarri dute abian komunikazio eta informazio kanpaina indartsu baten laguntzarekin. Kanpai-


Garraio publikoko sare berriaren funtzionamendua eta eskaintzen dituen aukerak gizarteratzeko ehun boluntario baino gehiago aritu dira kalean, musu-truk,

herritarrak informatzen. Euskal Herriko Unibertsitatearen inplikazioa ere nabarmentzekoa izan da, Mugikortasun Planaren filosofia transmititzeko boluntarioak jarriz. Informazio kanpaina arrakastatsua izan da, orotara 35.000 herritarrengana iristea lortu baita.

Aurrez aurreko informazio kanpainaz gain, 100.000 foileto eta 75.000 sareko mapa banatu dira. Plana garatzeko prozesuan herritarren partehartzea izugarria izan da, Vitoria-Gasteizko herritarren talde izaera indartzeraino.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Prozesua abiatu zenetik herritarren inplikazio maila altua. ●● Azken emaitza politikariek eta herritarrek adostutakoa izan da. ●● Zehaztutako helburuak lortzeko hartu diren neurriak ezartzeko adostasuna. ●● Komunikazio kanpaina zabala garatzea ahalik eta herritar gehienera iristeko. Mugikortasun eredu berria indartzeko mezu positiboa eta motibagarria zabaldu da.

OZTOPOAK

Mugikortasuna eta Garraioa

naren leloa “Bai igoko naiz, merezi du” (“Yo me subo, merece la pena”) da.

●● Mugikortasun eredu berriaren aurrean hiritarrek azaldutako erreparoa. ●● Hirian zehar joan-etorriak egiteko auto pribatuaren mendekotasuna. ●● Auto pribatuaren erabilera murrizteko neurriak (zirkulazioa, aparkalekua, garraio publikoari eta bizikletari mugatutako ibilbideak, eta abar) adosteko zailtasunak. ●● Informazio kanpainetan eta parte-hartze ekintzetan herritarrengana iristeko zailtasuna.

ONURADUNAK Hiritarrak orokorrean.

GASTUA ●● 510.000 € informazio eta komunikazio kanpaina garatzeko, boluntario plana abiatzeko eta parte-hartze prozesua sustatzeko.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● 54 eragile sozialek bere inplikazioa berretsi dute “Mugikortasun Iraunkorraren Hiritar Foroa” izeneko hitzarmena sinatuz. ●● Herritarrei, elkarteei, enpresei eta abarrei zuzendutako hogeita hamar bilera eta parte hartze tailer baino gehiago antolatu dira. Politikarien eta herritarren artean ere beste hainbeste bilera egin dira. ●● 30 ikastetxeren eta 20.000 ikasleren inplikazioa. ●● Informazio kanpaina pertsonalizatuan 100 boluntario baino gehiago inplikatu dira 35.000 herritarrengana iritsiz. ●● Herritarren artean 100.000 foileto eta 75.000 sareko mapa banatu dira.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Vitoria-Gasteizko Udala Ingurugiro Gaietarako Ikastegia jcescudero@vitoria-gasteiz.org Tel: 945162696 www.vitoria-gasteiz.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

95


Mugikortasuna eta Garraioa

“Txitrans”, merkantzien garraioa bizikletaz

FITXA TEKNIKOA Kokapena Donostia- San Sebastián (184.248 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2011

Gaia Mugikortasuna eta garraioa

Aalborgeko konpromisoa 6. Mugikortasuna hobetzea eta trafikoa murriztea

Izaera Zerbitzuak

ESPERIENTZIA AZALPENA “Txitrans” merkantziak bizikletaz banatzen dituen ekimena da. Donostian abiatu dute, CIVITAS-ARCHIMEDES Europar Programaren baitan. Donostiako Udalak eta Logistikako Euskal Erakundeak elkarlanean abiarazi dute. Merkantziak banatzeko sistema berritzailea da, “azken miliako” banaketa ekologiko izenez ere ezaguna. Hirigunean dagoen biltegi batean jasotzen dira merkantziak, eta biltegitik dagokien lekura banatzen dira. Hasiera batean, zerbitzua zentroko auzoetara, Alde Zaharrera eta Gros auzora mugatzen da, baina etorkizunean hiriko beste zonaldeetara zabaltzea aurreikusten da. Banaketak sei zama-Txitetan edo triziklotan egiten dira; lagundutako pedal-kolpe sistema duten ibilgailuak dira, paketeria txiki eta ertainak banatzeko aproposak. Horretaz gain erosketak etxeetara eramateko ere erabiltzen dira. Zama-Txita bakoitzak 180 kg. eta 1.500 litro garraia ditzake. Bere neurri eta gai-

nontzeko ezaugarriak kontuan hartuta, zama-txitekin bide-gorrietan edo errepideetan zirkula daiteke. Zama-txita zerbitzuaren helburua ez da gainontzeko banaketa zerbitzuak ordezkatzea, gainontzeko zerbitzuen osagarri izatea baizik. Zerbitzu berriarekin ibilgailu handien zirkulazioa murriztu nahi da, garraio ekologikoaren aldeko apustua eginez eta kutsadura akustikoa gutxituz. Ekimenak merkantzia txiki eta ertainak banatzeko ibilgailu handiak ez direla behar aldarrikatzen du. Ibilgailuen ezaugarriei eta biltegiaren kokapen estrategikoari esker, zerbitzua azkarra eta kalitatezkoa da, malgutasun handiagoa eskaintzen du eta Alde Zaharrean banaketalanak egiteko zehaztutako ordutegitik kanpo merkantziak jasotzeko aukera eskaintzen du. Merkantziak jasotzen dituzten bezeroek begi onez ikusi dute zerbitzua. “Txitrans” enpresaren zerbitzua zenbait enpresek kontratatu dute, eta momentu

honetan, beste enpresekin negoziatzen ari dira esperientzia pilotuak martxan jartzeko. Bezeroen artean supermerkatu kate bat eta paketeria enpresa bat daude. Eragile pribatuek berebiziko garrantzia daukate ekimenaren garapenean. Egitasmoa Txita izeneko enpresak garatu eta martxan jarri du; orain dela lau urte zabaldutako enpresa gaztea da, mugikortasun jasangarriaren esparruan lanean ari dena. Momentuz Donostian jardun du, “Txita” izeneko taxi-bizikletekin. Donostiako Udalak ekimenaren aldeko apustua egin du: egitasmoa ezartzen lagundu du eta CIVITAS diru-laguntzaren bitartez biltegi moduan erabiltzen den lokala utzi du. Era berean, uneoro jarraitu du enpresaren zein egitasmoaren bilakaera. Donostiako Udalak ekimen honekin CIVITAS Award 2010 lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen Berrikuntza Teknologikoa kategorian.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Zerbitzu lehiakorra da: banaketa azkarragoa da (bezeroek azkarrago jasotzen dute merkantzia, banaketa epea % 40 murrizten da) eta aparkatzeko errazagoa.

OZTOPOAK ●● Bizikletaz mugitzeko azpiegitura egokia behar da eta/edo trafiko dentsitate baxuko zonak edo oinezkoentzat egokitutakoak.

96


Hiritarrak orokorrean eta jarduera ekonomikoak.

GASTUA ●● Proiektuaren gastua aurreikustea zaila da eragile pribatuak eta publikoak nahasten direlako eta neurri handi batean, beharrezkoak diren azpiegiturak eginda egoteak ala ez izugarri baldintzatzen duelako.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Mugikortasuna eta Garraioa

ONURADUNAK

●● Urtero 48.000 pakete jaso eta banatzen dira. ●● Banaketa denbora % 40 hobetzen du.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Donostiako Udala Tel: 943481000 www.donostiamovilidad.com

Logistikako Euskal Erakundea ivl@ivlogistica.com www.ivlogistica.com

ESTEKA INTERESGARRIAK Txitrans kanala: www.youtube.com/user/TXITRANS

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

97



Hezkuntza, komunikazioa eta parte-hartzea


Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

Ikastetxeetan “elikadura eta klima” egitasmoa martxan jartzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Malmö (282.904 biztanle)

Lurraldea Escania, Suedia

Denbora erreferentzia 2004

Gaia Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria

Aalborgeko konpromisoa 04. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak

Izaera Zerbitzuak

ESPERIENTZIA AZALPENA Malmöko eskolako jangeletan produktu ekologikoak erabiltzen dituzte 1996az geroztik; ekimena Zerbitzuen eta Ingurumen Departamentuekin elkarlanean gauzatzen da. Era berean, produktu ekologikoek osasunari eta garapen jasangarriari egiten dioten ekarpena azaldu zaie ikasleei.

Eskolako haurren dietan elikagai ekologikoak pixkanaka ari dira txertatzen. Udal ingurumen politikako ardatzetako bat da, eta helburua da 2012rako ikastetxe guztietan banatzen diren elikagai guztiak ekologikoak izatea. Zerbitzuen Departamentuko ekimena da, eta MRS enpresa bertako parte da.

Suedian 7 eta 16 urte arteko ikastetxeetako neska-mutilen janaria Gobernuak finantzatzen du. Malmön, esaterako, Malmö School Restaurants (MSR) enpresa publikoak kudeatzen du zerbitzua. Egunero-egunero 38.000 bazkari banatzen ditu -hiriko elikagai banatzaile nagusiena da-.

2004an proiektu pilotua abiatu zuen udalerriko ikastetxeak. Helburua zen ikasleen artean banatzen ziren elikagai guztiak ekologikoak izatea, ohiko janaria erostera bideratzen zen aurrekontu berarekin, nutrizio ezaugarri berekin, kalitate berarekin eta ikasleen gustuak eta nahiak aintzat hartuz.

Ekimena gauzatzeko ezinbesteko baldintzak ziren planifikazio zehatza eta zuzendaritzaren konpromiso irmoa. Sukaldariek ere formazioa jaso behar izan zuten. Ekimenarekin, zeharka, asteko merkatuan saltzen ziren bertako produktuen sustapena egin dute, elikagai organikoen tokian tokiko hornitzaileen mesedetan. Hiru ikasturteko ibilbidearen ondoren, 2007an lortu zuten zehaztutako helburua. Ekimenak agerian utzi du posible dela elikagai ekologikoekin egindako menuekin zerbitzua ematea, nutrizio-beharrak eta ikasleen nahiak asetuz.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Maila guztietan eman den parte hartzea eta inplikazioa. ●● Parte-hartzaileak motibatzeko ekimena gauzatzeko gai direla sinistaraztea. ●● Urtero ezarritako helburuak gauzatu diren ala ez egiaztatzeko azterketa. ●● Erosketa guztiak enpresa berak egitea.

OZTOPOAK ●● Tokian tokiko ekoizleek ekoiztutako produktuak merkaturatzeko sistema adosteko beharra.

ONURADUNAK Ikasleak, ikastetxeetako langileak, udalerriko eta inguruko herrietako lehenengo sektorea.

100


●● Aurrekontua berdin mantendu da, produktu ekologikoen erosketarako ohiko produktuak erosteko aurrekontu bera mantendu da, ez da igoerarik izan.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● 2008an, Malmöko eskolako jangeletan banatzen ziren elikagaietatik % 50 ekologikoak ziren, gutxi gora behera.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Malmöko Udala Ingurumen Saila miljo@malmo.se Tel: 004640342229 www.malmo.se

Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

GASTUA

BESTE ESPERIENTZIAK Haur Eskola, Usurbil Tel: 943374061 ibanher@euskalnet.net Ekolapiko, Donostia - San Sebastián Cristina Enea Tel: 943453526 cristinaenea@donostia.org Biolur Tel: 943761447 biolurgipuzkoa@euskalnet.net Hezkuntza Saila Tel: 943481420 hezkuntza_educacion@donostia.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

101


Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

Eguneko Zentroan baratza ekologikoa jartzea FITXA TEKNIKOA Kokapena Agurain-Salvatierra (4.407 biztanle)

Lurraldea Araba

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Gizarte-ongizatea eta gizarteratzea Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria

Aalborgeko konpromisoa 7. Osasunaren aldeko tokiko ekintza

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Aguraingo Udalak, beste zenbait elkarterekin elkarlanean, udalerriko Eguneko Zentroan nekazaritza ekologikora bideratutako baratza jarri du. Ez da oso handia eta Eguneko Zentroko erabiltzaileentzat dago bideratuta.

tuen bi eguneko tailerraren ondorio da.

Ekimenak lortu nahi dituen helburuen artean nabarmentzekoa da gizarteko sektore ezberdinen artean lorezaintza eta nekazaritza ekologikoa sustatu nahi izatea, adineko pertsonentzat praktika osasungarria baita, bai maila emozionalean eta baita maila fisikoan ere.

“Parades en crestall” izeneko lurra lantzeko sistemaren ardatza nekazaritza ekologikoa da, hau da, azalera minimoarekin, produktu kimikorik gabe, ahalik eta ur gutxien kontsumituz, pestizidarik gabe, apenas belarra moztu gabe, genetikoki moldatutako hazien beharrik gabe eta mantenu minimoarekin produkzio maila altua lortzea.

Aguraingo Eguneko Zentroa Arabako Foru Aldundiaren konpetentzia da eta Arazoak izeneko elkarteak kudeatzen du. Baratza ekologikoa teoria eta praktika uztartu zi-

Gaian aditua den espezialista batek eman zuen ikastaroa, “Parades en crestall” izeneko metodoan oinarritzen diren teknikak azalduz.

Parte-hartzaile guztien artean 11x6ko baratza txikia egin zuten geriatrikoaren kanpoaldean dagoen paseatzeko eremuan.

Era berean mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat, produktuak landatzeko lau mahai egokitu zituzten. Behin baratza prestatuta, Eguneko Zentroko erabiltzaileak dira baratzaren ardura hartzen dutenak: mantenu lanak egiten dituzte, eta bertan ateratzen diren produktuak jasotzen dituzte. Horretarako urrats hauek jarraitzen dituzte: ●● Lurra 11x6 metroko laukizuzenetan prestatzen dute. ●● Konposta botatzen dute lurrarekin nahastu gabe. ●● Lurra ez dute zapaltzen. ●● Belarra mozten dute. ●● Ureztatu egiten dute. ●● Laboreak lekuz aldatzen dituzte.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Eragiten duen inpaktu hezitzaile eta estimulagarria. ●● Efektu bisual atsegina.

OZTOPOAK ●● Bere lanari jarraikortasuna emango dion borondatezko arduradun eraginkorra bilatzeko zailtasuna.

ONURADUNAK Eguneko Zentroko erabiltzaileak.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

102


ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Aguraingo Udaletxea Ingurumen Saila Csalvatierra.ruth@ayto.alava.net Tel: 945301200 www.cuadrillasalvatierra.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

EMAITZAK

103


Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

“Ereiten egitasmoa”: herritarrak sentsibilizatzea nekazal biodibertsitatea babesteko FITXA TEKNIKOA Kokapena Azpeitia (14.129 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2009-2012

Gaia Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria

Aalborgeko konpromisoa 4. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Egitasmo honekin udalerriko nekazal biodibertsitatea babestu, tokian tokiko produktuak ezagutarazi eta kontsumoa sustatu, nekazari zein abeltzainen lana gizarteratu eta inguruko nekazariek eta abeltzainek bizi duten egoeraren berri eman nahi da. Azpeitiko Udalak martxan jarritako ekimena da, Ingurugiro Etxea Fundazioarekin, Urkome Landa Garapeneko Agentziarekin, Slowfood Gipuzkoa mugimenduarekin eta Kimu Bat enpresarekin elkarlanean. “Ereiten egitasmoaren” baitan zenbait ekin-tza garatu dituzte: ●● Baratzak jarri dituzte: hain zuzen, Azpeitiko herri-gunean bi jarri dituzte. Funtzio estetikoa betetzeaz gain, funtzio didaktikoa ere badute; neska-mutilentzako antolatzen diren tailerrak bertan egiten baitira, helduen nekazaritza ekologikoen ikastaroak bezalaxe. Lorategian landatzen diren espezie guztiak tokian tokikoak dira eta barazkiak landatzeko

teknika ekologikoak erabiltzen dira. ●● Eskolako Agenda 21: Azpeitiko zein Azkoitiko ikastetxeetan biodibertsitatearen gaia landu dute 2009/2010 ikasturtean. 2010. urtean, eta “Ereiten egitasmoaren” baitan, ikastetxeetan hainbat ekintza burutu dituzte: barazkien egutegia, noiz landatzen diren eta noiz jasotzen diren zehaztuz; baratzak nola zaintzen diren ikasteko tailerrak eta Txorimalo Eguna. ●● Ostalariak sentsibilizatzeko kanpaina: ostalarien esku-hartzea garrantzitsua izan da. Sentsibilizazio kanpaina eredugarria gauzatu da: sukaldaritza ikastaroetan bertako sukaldariek beren jatetxeak promozionatzeaz gain, tokian tokiko produktuen aldeko kanpaina egin dute. Horrez gain, ostalariek tokian tokiko produktuei erreferentziak egin dizkiete karta eta menuetan. ●● Merkatu eta azoken dinamizazioa: neurri berean, merkatu eta azokak dina-

mizatzeko ahalegina garrantzitsua izan da. Salbuespenik gabe, merkatu eta azoka guztietan tokian tokiko produktuak sustatzeko ekimenak bideratu dira baserrietako produktuen balio erantsia hedatzeko. Bestalde, merkatuetan dinamika ezberdinak antolatu dituzte: babarrunaren eguna, esnearen eguna, ogiaren eguna, eta abar. ●● Baratzagintza ekologikoko ikastaroa: ikastaroetan tokian tokiko eta sasoian sasoiko produktuak landatu dira. Horretaz gain ekoizpen ekologikoa landu da. ●● Sukaldaritza ikastaroa: Gipuzkoa Slow Food-en eskutik zenbait ikastaro antolatu dira: udalerriko sukaldariek produktu ekologikoekin eman dituzten sukaldaritza ikastaroak, tokian tokiko eta sasoian sasoiko produktuen ikastaroak. Ekimenak Udalsarea 21 – 2010 saria jaso zuen Jasangarritasunerako Hezkuntza kategorian.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Eragile ezberdinen inplikazioa: Udaleko langileak, udalerriko zein eskualdeko eragile sozial eta ekonomikoak, sektore pribatuko ordezkariak. ●● Ekimenaren izaera berritzaileak are erakargarriago bihurtzen du.

104


●● Ekintza ezberdinak antolatzeko eragile ezberdinekin harremanetan jartzeko zailtasuna: ostalariak, elkarte gastronomikoak, eta abar. ●● Jatetxeetako profesionalen aldetik gaiarekiko sentsibilizazio falta. ●● Ekintza ezberdinak antolatzeko eragile sozialekin harremanetan jartzeko zailtasunak.

ONURADUNAK Udalerriko ikasleak, hiritarrak orokorrean, ostalariak eta merkatariak.

GASTUA ●● 35.000 €/urteko.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● 2009/2010 ikasturtean 2.195 ikaslek biodibertsitatea eta tokian tokiko eta sasoian sasoiko produktuen zein produktu ekologikoen gaia jorratu dute ●● Udalerrian dauden 35 jatetxeetatik seik parte hartu dute ekimenean. ●● Baratzagintza ekologikoko ikastaroan 40 parte-hartzaile. ●● Sukaldaritza ikastaroan 25 parte-hartzaile.

Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

OZTOPOAK

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Azpeitiko Udala Ingurumen Saila agenda21@azpeitia.net Tel: 943157070 www.azpeitia.net

ESTEKA INTERESGARRIAK Ingurugiro Etxea Fundazioa: www.ingurugiroetxea.org Udalsarea 21: www.udalsarea21.net Urkome Landa Garapenerako Elkartea: www.urkome.net Slowfood Gipuzkoa: http://guipuzcoadonostia.slowfood.es/

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

105


Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

Eskolako Agenda 21ean kontsumo eta elikadura jasangarriak FITXA TEKNIKOA Kokapena Bilbo (354.860 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2009-2011

Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria

Aalborgeko konpromisoa 4. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Eskolako Agenda 21ek finkatu dituen helburuen artean, gizaki-gizarte-ingurumen hirukoaren arteko erlazioa hobetzea eta gizarte arduratsuagoa eta konpetenteagoa heztea daude. Bizi-kalitatearen eta ingurumen kalitatearen arteko oreka lortzea da azken helburua, beti ere gizakion eskuhartzearekin, hala maila indibidualean nola maila kolektiboan. Ikastetxeek, ikasturte bakoitza hastean, urtean zehar landuko duten gaia aukeratzen dute. 2009-2010 ikasturtean, esate baterako, koordinatzaileek “Kontsumo jasangarriaren” gaia proposatu zuten, ingurumenari eragiten diolako eta ikasleentzat gertukoa delako. 2010-2011 ikasturtean gai berarekin jarraitzeaz gain, informazioa sakondu zuten “Kontsumo arduratsua, elikadura osasuntsua eta baliabide naturalak” aztertuz. Egitasmoa bost fasetan garatu zen: ●● Antolakuntza fasea: Ingurumen Batzordeen eta ikastetxeetako batzordeen sorrera arintzeko, aurkezpenak egin zituzten. Aurkezpen horietan ingurumen teknikariak parte hartu zuen eta jarraian zehazten ditugun kontzeptuak aurkeztu ziren: • Kontsumo arduratsuaren gaia lantzeko baliabideak: Koopera Merkatura bisita, “biotruke” izeneko eta trukera bideratutako web orrialdearen sorrera, kontsumo arduratsuaren erakusketaren

106

Gaia

sorrera, ikastetxeetan landareak banatu ziren, elikaduraren eta osasunaren esparruan aritzen diren profesionalekin hartu-emanak sustatu ziren, eta abar. • Udaleko Ingurumen Sailarekin elkarlana bideratzeko proposamenak: web orrialdea elikatzeko argazkien bidalketa, urteko agenda osatzeko marrazkiak egin ziren edota antolatutako ekimenetan parte hartu zuten. • Ikastetxeetan garatzeko proposamenak: loreontzietan besterik ez bada, eskoletan baratzak sortzea; ikasleei eskola-jangelarako menu proposamena egitea; elikagaien jatorria aztertzea; eragindako hondakin kopurua zenbatzea, eta abar. • Informazioa zabaltzeko informazio osagarria: Euskal Herriko Hazien Sarearekin, Slow Food elkatearekin edo antzeko elkarteekin harremanetan jarri ziren. ●● Sentsibilizazio Fasea: urtero material berriak sortzen dira aukeratutako gaiaren inguruan sentsibilizazioa areagotzeko. 2010-2011 ikasturtean, esate baterako, “Kontsumo Arduratsua” izeneko erakusketa sortu zuten. Ikastetxeetan landareak, zuhaitzak eta lurra banatu zituzten baratzak sortzeko. Bitartean, buletin digitala jarri zuten martxan ikastetxeek idatzitako notiziekin elikatzen zena. ●● Diagnosi Fasea: “Kontsumo arduratsua, elikadura osasuntsua eta baliabide naturalak” izeneko gida idatzi zuten, udale-

rriko zein kanpoko baliabideak identifikatuz. Ingurumen diagnosia eta diagnosiak utzitako ondorioak aztertzeko erreferentziazko dokumentua osatu zen. Fase honetan buletin digitalaren bigarren zenbakia argitaratu zen. ●● Ekintza Planaren Fasea: lan-eremuarekin erlazioa gordetzen duten baliabideak planifikatu eta garatu ziren: • Tokiko Ekintza Planaren laburpendokumentua. • 2011-2012 agendaren azala osatzeko Marrazki lehiaketa. • Foroen antolaketa: Eskolarteko Foroa eta Udal Foroa. • 2009-2010 ikasturtean egindako proposamenen erantzunarekin dokumentua. • Udalerriko Eskola Foroan truke merkatua. • Hirugarren buletin digitala. ●● Ebaluazio Fasea: prozesua ikastetxeek egindako ebaluazioarekin amaitu zen; ikastetxeek egiten duten analisi horri esker, Udalak urtero hobekuntzak txertatzen ditu dinamizazio programan. Fase honetan ikastetxeei programa azaltzeko garaian hutsuneak daudela ondorioztatu zen, eta gabezia horri erantzuteko plana diseinatu dute beharrezko materialak eta baliabideak sortuz. Egitasmoan eragile hauek parte hartu dute: ●● Ikastetxeak: 52 ikastetxe eta 26.000 ikasle. ●● Ingurugela: programako koordinatzaileak ikastetxeetan.


●● Bilboko Udala: Eskolako Agenda 21 dinamizatzeaz arduratzen diren teknikariez gain, parte-hartze foroetan Ingurumen Saileko arduradun politikoek parte hartu dute.

Prozesuan parte hartu duten eragile guztien arteko komunikazio fluxua arina izan da, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren garapenean ikastetxeen beharrak asetzeko baliabideak diseinatzeko lana erraztuz.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Eragile ezberdinen arteko koordinazioa (Udala, enpresa dinamizatzailea eta Ingurugela). ●● Hobekuntzak planifikatu eta datozen ikasturteetan txertatzeko arreta pertsonalizatua. ●● Kontsumo jasangarriak eguneroko bizitzan duen pisua eta eragina.

OZTOPOAK ●● Sakontze eta hobekuntza prozesuetan ikastetxeekin komunikatzeko zailtasunak. ●● Hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile guztiak inplikatzeko zailtasuna.

ONURADUNAK Parte-hartzen duten ikasleak, familiak, irakasleak eta irakasle ez diren langileak.

GASTUA ●● 87.728 € (Eskolako Agenda 21 prozesua dinamizatu duen enpresaren ordainketa egiteko, material ezberdinak garatzeko eta “Kontsumo arduratsua” izeneko erakusketa jartzeko).

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

●● Enpresa dinamizatzailea: Tokiko Agenda 21 eta Eskolako Agenda 21 prozesuak koordinatzeko eta ikastetxeei zein udaletxeko ordezkariei laguntza emateko.

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● 26.000 ikaslek eta 52 irakaslek parte hartu dute. Azken horiek ikastetxe bakoitzak antolatu dituen ekintzak koordinatu dituzte. ●● Ikastetxeek ingurumen gaiekin daukaten inplikazio maila areagotzen ari da. ●● Ikasleek egiten dituzten proposamenak sinesgarriagoak, zehatzagoak eta bideragarriagoak dira.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Bilboko Udala Hirigintza eta Ingurumen Saila agenda21@ayto.bilbao.net Tel: 944205193 www.bilbao.net

Ingurugela-CEIDA Bizkaia 1 ceida-bilbao@ej-gv.es Tel: 944114999 www.ingurumena.ejgv.euskadi.net

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

107


Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

Ikastetxeetako neska-mutilek egindako Gabonetako apaingarri jasangarriak FITXA TEKNIKOA Kokapena Zarautz (22.474 biztanle)

Lurraldea Gipuzkoa

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Sentsibilizazioa eta kontsumo jasangarria

Aalborgeko konpromisoa 4. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA 2009. urteko Gabonetan Gabonetako ohiko apaingarriak udalerriko haurrek ikastoletan egindako beste apaingarri jasangarriago batzuekin ordezkatu zituzten Zarautzen. Tokiko Agenda 21ek eta Eskolako Agenda 21ek elkarlanean bideratutako egitasmoak bi helburu bete nahi zituen: ●● 2008/09 ikasturtean ikasleek egindako eskariari erantzuna ematea. Izan ere, Gabonetako apaingarriek eragindako kontsumo energetikoa murrizteko eskatu zuten. ●● Negutegi efektua eragiten duen gas emaria gutxitzeko Udalak hartutako

konpromisoa berrestea. Konpromiso hori Klima Aldaketaren Aurkako Udal Programan (2009-2017) jasota dago.

nektatu zituzten. ●● Berrerabilitako CDak eta DVDak.

Diseinuak elkarrekin definitu ondoren, Gabonetako apaingarriak egiteko materiala banatu zen. Abenduan zehar egindako lanen muntaia eta aukeratutako espazioetan dekorazio lanak burutu ziren. Berrerabilitako materialak eta energia berriztagarriak erabiltzea lehenetsi zen:

●● Berrerabilitako ur botilak. Ekimenaren komunikazio kanpaina indartzeko iragarkiak grabatu zituzten Gabonetan zehar telebista lokaletan emititzeko. Iragarkietako protagonistak apaingarriak egin zituzten neska-mutilak izan ziren.

●● Kontsumo baxuko LED argiak. Energia kontsumoa murrizteko eta baliabide berriztagarrien kontsumoa areagotzeko argi horiek eguzki plaka batera ko-

Gabonetako apaingarriak egiten eta banatzen Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1.000 ikaslek parte hartu zuten.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Herriko ikastetxeek ekimenean parte hartzeko azaldu duten prestutasuna. ●● Herritarren babesa. Izan ere, apaingarrien estetika baino gehiago ekimena kaleak ahalik eta energia gutxien erabiliz apaintzeko helburuarekin egin dela kontuan izan baitute.

OZTOPOAK ●● Gabonetako apaingarriak egiteko denbora dezente behar denez, aurrez planifikatzea komeni izaten da. Apaingarriak irailean egiten hastea komeni da. ●● Apaingarriak egiteko materiala aukeratzeko garaian, negu partean eta kanpoan jartzekoak direla kontuan hartu behar da. Hortaz, material hauskaitzak aukeratzea komeni da.

ONURADUNAK Ikasleak eta herritarrak orokorrean.

GASTUA ●● 15.000 €

108


ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

●● Udalerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1.000 ikaslek parte hartu dute ekimenean.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Zarauzko Udala Tokiko Agenda 21 Saila agenda21@zarautz.org Tel: 943 00 51 59 www.zarautz.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

Sentsibilizazioa eta Kontsumo jasangarria

EMAITZAK

109


Komunikazioa eta Herritarren parte-hartzea

“Bock´n Roll”a, Haurren Udalak egindako proposamena FITXA TEKNIKOA Kokapena Lloret de Mar (37.734 biztanle)

Lurraldea Girona

Denbora erreferentzia 2009

Gaia Komunikazioa eta herritarren parte-hartzea Hondakinak

Aalborgeko konpromisoa 1. Gobernatzeko moduak 4. Kontsumo eta bizimodu arduratsuak

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekimena Haurren Udalaren baitan sortutakoa da. Hain zuzen, Haurren Udala udalerriko bizitza publikoan neska-mutilen parte-hartzea bideratzen duen erakundea da. Jatorrizko ideia Francesco Tonucci pedagogo italiarrarena da. Tonucciren aburuz, haurrak dira hirien osasun-maila neurtzeko adierazle egokienak. Ideia hori aintzat hartuta “Haurren hiria” sortu zuen. Lloret de Mar herrian 2008an jarri zuten praktikan Tonucciren teoria bi helburu nagusirekin: beste mundu ikuspegi berri bat gerturatzea eta sentsibilizazio maila areagotzea. Horretaz gain, etxeko txikiek udalerria nola bistaratzen duten ezagutzeko aukera ematen du. Finean, haurrak gainontzeko biztanleen pare jartzen dituela esan daiteke. Lehenengo urratsa ekimenaren berri ematea izan zen; egitasmoa udalerriko ikastetxe guztietako lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleei azaldu zitzaien. Haurren Udalaren funtzionamendu-arauak azaltzearekin batera, bestelako ekimenak antolatu ziren ikasleen interesa pizteko, udalerrian gauzatzen diren jarduerak ger-

turatzeko eta eskolako ordezkariak aukeratzeko antolatu ziren hauteskundeetan parte-hartzea bultzatzeko. Azken prozesu horretan 12 neska-mutil hautatu zituzten Lloret de Marreko ikasleak ordezkari lana betetzeko. Bigarren urratsa ikasturtean aztertu beharreko gaia zehaztea izan zen: hondakinen birziklatzea. Urrats hori gauzatuta, ikasturtean zehar lau bilera eta osoko bilkura bat antolatu zituzten. Azken hori hiritarrek zuzenean jarraitzeko aukera izan dute, baina bereziki eskola komunitateari eta Haurren Udaleko neska-mutilen gurasoei zuzendua izan da.

Ikasleen proposamenari erantzun egokia eman nahian, udal ordezkariak enpresa batekin harremanetan jarri eta poltsa berrerabilgarriak sortzeko eskaera luzatu zitzaien. Poltsa horiek Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleen artean banatu zituzten. Horrela jaio zen Bock’n Roll-a. Kotoiarekin eta poliesterrarekin egindako bilgarria da, barrualdea birziklatzen den plastikoz osatua. Itxitura, berriz, belkrozkoa du. Gainera, zabalduz gero mantel moduan erabiltzeko aukera ematen du.

Bilera horietan hitz egindakoa dokumentu batean jaso dute. Dokumentuari Eskolako Ingurumen Ekintza Plana izena eman diote eta osoko bilkuran aurkeztu zuten bertaratu ziren herritarren eta udal ordezkarien, alkatea buru zela, aurrean.

Egitasmo honekin bi helburu lortu dira: ikastetxeetan sortzen diren hondakinak murriztea eta Lloret de Marreko haurren ordezkaritza egonkorra sortzea. Ordezkaritza horren lana haurrak ordezkatzea eta bere eskaerak publiko egitea da.

Ekintza Planean adostutako neurrietako bat ikastetxera hamaiketakoa ontzi berrerabilgarrietan eramatea izan da, aluminiozko paperaren kontsumoa murrizteko.

Udaletik ekimenari jarraipena eman nahi izan zaio. Haurren Udala 2008/09 ikasturtean jarri da martxan berriro. Oraingo honetan mugikortasuna izan dute hizpide.

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK ●● Udalak ikasleek antzemandako hutsuneari emandako erantzuna: identifikatzeko erraza eta oso praktikoa. ●● Ikasleen ordezkariak aukeratzeko antolatu ziren hauteskundeei esker ikasleek udalerriko martxa ezagutzeko aukera izan dute.

110


●● Lanik korapilatsuena ikastetxeak koordinatzea izan da, batez ere lehenengo fasean.

ONURADUNAK Ikasleak eta hiritarrak.

GASTUA ●● Ez daukagu informaziorik.

EMAITZAK ERAGIN GLOBALA

ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Lloret de Marreko Udala participacio@lloret.cat Tel: 972361800 www.lloret.org

Komunikazioa eta Herritarren parte-hartzea

OZTOPOAK

ESTEKA INTERESGARRIAK Lloret de Mar-eko Udala: www.consensus.cat/lloretdemar “La città dei bambini”: www.lacittadeibambini.org Bock’n Roll: www.bocanroll.com

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

111


Komunikazioa eta Herritarren parte-hartzea

Uribe Kostako Mapa Elektronikoa (EMUK) martxan jartzea: Uribe Kostako partehartze mapa web bidez FITXA TEKNIKOA Kokapena Uribe Kostako Mankomunitatea: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz. (35.243 biztanle)

Lurraldea Bizkaia

Denbora erreferentzia 2009

Komunikazioa eta herritarren partehartzea

Aalborgeko konpromisoa 1. Gobernatzeko moduak 5. Hirigintza diseinatzea eta planifikatzea 9. Berdintasuna eta justizia soziala

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Tokiko Agenda 21en genero berdintasunaren perspektiba txertatu nahian, Urola Kostako Zerbitzuen Mankomunitateak lan-ildo berria abiatu zuen 2007an Berdintasun eta Jasangarritasun zerbitzuekin elkarlanean.

egiteko aukera dute: espazio publikoa, ekipamenduetara iristeko zailtasunak, zerbitzu publikoetako gabeziak, edo administrazio publikoak konpon ditzakeen bestelako arazoak.

Besteak beste, elkarlan horren fruitua izan zen Udalsarea21eko “Tokiko Agenda 21en genero perspektiba” izeneko Ekitaldean aritu izana. Momentu berean Mankomunitateko emakumeen elkarteekin partehartze tailerrak antolatu zituzten “Hiria eta Generoa, garapen ereduak eta eguneroko bizitza” izenburupean.

Ekarpenak lau ataletan banatzen dira:

Prozesuaren ondorio izan da ekainaren 2009an aurkeztu zen EMUK Mapa elektronikoa (Uribe Kostako Mapa Elektronikoa). Mapa elektronikoaren helburua da Uribe Kosta jasangarriagoa eta berdintasun printzipioarekin identifikatuagoa lortzeko hiritarren iritziak eta ikuspuntuak jasotzea eta, modu horretan, udalerri guztietan bizitza maila hobetzea. Herritarrek bere iritziak emateko web orrialde bat sortu dute Mapa elektronikoarekin. Bertan, Uribe Kostako herritarrek gai konkretuen inguruko ekarpenak

112

Gaia

●● Irisgarritasuna. ●● Mugikortasuna eta dependentzia. ●● Segurtasuna. ●● Irudikapen sinbolikoa. Mapa atalean sartuz gero, edonork kontsulta dezake mapa eta edonork du modu aktiboan parte hartzeko aukera informazioa sartuz. Mapan txertatuta eta lokalizatuta dauden puntuetan komentarioak egin daitezke, edota argazkiak sartu. Parte hartu ataletik, berriz, puntu berriak identifikatu eta informazio sar daiteke. Programak jarraian zehazten ditugun aukerak ematen ditu: ●● Iruzkina txertatu nahi den herria aukeratzea. ●● Puntuari edo informazioari izena ematea. ●● Mapan zehar mugitzea, seinalatu nahi den tokia topatu arte. Puntu horretara iritsita, iruzkina egin ahal izateko ikono egokia aukeratu behar da.

●● Argazkiak txertatzea. ●● Iruzkina atalean aukeratutako puntuan gertaera, arazoa edo ekarpena idaztea. ●● Iruzkin berriak sartzen dituztenen datuak erregistratzea: izena eta posta elektronikoaren helbidea. Datu pertsonal horiek ez dira publiko egiten, ekarpenak anonimoak dira. Mapa web orrian nahi duen ororentzat eskuragarri izateaz gain, maparen izaera berritzailea azpimarragarria da. Izan ere, instrumentu bakarrean planifikazio urbanistikoa garatzeko instrumentu ezberdinak txertatzen ditu. Azken horiek genero ikuspegitik egindako ekarpenak dira: ●● Arrisku puntuak identifikatzen dira (“Hiri debekatuaren mapa”). ●● Emakumeen presentzia herrietako elementu urbanistikoei bere izena jarrita (eraikinak, kaleak, plazak, eta abar). Era berean, bere jardunagatik nabarmendu behar diren emakumezkoei merezi duten aitortza egiteko bidea erraztea (“Errepresentazio sinbolikoaren mapa”). ●● Garraio publikoaren edo irisgarritasunaren diseinuan eta planifikazioan herritarren parte-hartzea.


●● Tokiko Agenda 21eko ekintza plana eguneratzea genero ikuspegia txertatzeko. Eguneratzea Mankomunitateko Berdintasun eta Jasangarritasun Zerbitzuek elkarlanean egin dute, Udalsarea21ek antolatutako Genero Ikuspuntua Tokiko Agenda 21en Ekitaldean. ●● Mankomunitateko Berdintasun eta Iraunkortasun Zerbitzuek zehaztutako helburu orokorrek babes handia lortu dute, talde-lana erraztuz eta emaitza konkretuak eta agerikoak lortuz. ●● Aplikazioaren izaera berritzailea.

OZTOPOAK ●● Herritarren parte-hartze maila eskasa. ●● Internet erabiltzen ez duten pertsonek edo taldeek ez dute parte hartzeko aukerarik. ●● Udaleko bulego teknikoak herritarrek egindako ekarpenak aplikatzeko zailtasunak.

ONURADUNAK Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako biztanleak.

GASTUA ●● Web orrialdea sortzea: 7.000 € ●● 2007 eta 2009 bitartean antolatutako tailer parte-hartzaileak: 17.000 € ●● Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiak egitasmoa diruz babestu zuen 2009an.

EMAITZAK ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERAGIN GLOBALA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Komunikazioa eta Herritarren parte-hartzea

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea Berdintasun Saila Berdintasun Teknikaria berdintasuna@uribekosta.org

21 Bulegoa Tokiko Agenda 21eko teknikaria agenda21@uribekosta.org Tel: 946579280

ESTEKA INTERESGARRIAK Emuk egitasmoa: www.emuk.uribekosta.org

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

113


Komunikazioa eta Herritarren parte-hartzea

Gazteek bere espazioak diseinatzen dituzte

FITXA TEKNIKOA Kokapena Eferding barrutiko 10 udalerri (32.227 biztanle)

Lurraldea Austria

Denbora erreferentzia 2005-2006

Komunikazioa eta herritarren partehartzea

Aalborgeko konpromisoa 2. Jasangarritasunaren aldeko udal kudeaketa 9. Berdintasuna eta justizia soziala

Izaera Hezkuntza, sentsibilizazioa eta partehartzea

ESPERIENTZIA AZALPENA Ekimenaren funtsa da landa-eremuetan bizi diren nerabeei zenbait espazio eskaintzea eta espazio horiek egoki ikusten duten bezala moldatzeko aukera ematea, beti ere erabiltzaileak beraiek izango direla kontuan hartuta. Helburua bikoitza da: nerabeen arteko harreman-sarea eraikitzea eta komunitatearen garapenean gazte horiei partaide direla sentiaraztea. Neurri horiekin nerabeen bizi kalitatea hobetu nahi da eta beste lurraldetara joan daitezen saihestu nahi da. Nerabeentzako topagune erakargarriak eta aire libreko espazioak zehaztu eta diseinatu nahi dira. Kasu honetan nerabeak dira espazio horien planifikazioan eta espazio horiek martxan jartzen esku-hartze zuzena daukatenak. Egitasmoari eskualdeko hamar udalerrik eman diote laguntza, udalerri horietako nerabeak ikuspegi esperimental eta partehartzailea duen egitasmoan inplikatuz. Jarraian zehazten dugun prozesua jarraitu zen: ●● Egitasmoa zabaltzea. Informazio saioa antolatu zen, gazteen inguruan aritzen diren gizarte eragileak gonbidatuz. Egitasmoa 500 bat gazteri aurkeztu zitzaion. Modu honetan, gazte eta nerabeek kudeatzaileak aurrez aurre

114

Gaia

ezagutu zituzten eta lan-metodologia ikusi zuten. Informazio kanpaina eraginkorra izan zen, hamar udalerritako 13 eta 19 urte arteko 150 bat gaztek parte-hartzea erabaki baitzuten. ●● Ekintza ezberdinen aurkezpena. Eskualdeko gazteei ekarpenak egiteko gonbita luzatu zitzaien, topaguneak proposatzeko. Gazteek eta kudeatzaileek topagunerik aproposena aukeratu zuten, eta diseinugile paisajisten laguntzarekin, “aukeratutako lekuak” aztertu zituzten. ●● Ekimenen azterketa. Ideia guztiak plangintza tailerretan eztabaidatu ziren. ●● Proposamenen garapena. Arkitektoen eta diseinugile paisajisten laguntzarekin, gazteek aurrez aukeratutako lekuen planoak eta maketak egin zituzten. ●● Proposamenen aurkezpena. “City-line” izeneko eztabaida publikoa antolatu zuten. Gazteek bere “ereduak” aurkeztu zituzten, horien inguruko eztabaida saioak hasteko tokian tokiko udaletako ordezkariekin, irakasleekin, gurasoekin, lagunekin eta interesa agertu zutenekin eztabaidatzeko. Eztabaida saioa udal ordezkariek emandako baimenarekin amaitu zen. ●● Proposamenen garapen teknikoa. Plangintzako azken fasean, plano tekniko zehatzak aurkeztu zituzten. Aurreikusitako gastuen eta beharrezkoa zen materialaren memoria aurkeztu zuten, egokitzapen lanak hasterako guztia prest izateko. Aukeratutako espazioa behar bezala egokitzeko diseinugile paisajis-

tikoen, arkitektoen eta tokian tokiko enpresen laguntza jaso zuten. ●● Egitasmoaren exekuzioa. Amaitzeko, gazte eta nerabeek egitasmoaren exekuzioan parte hartu zuten. Egitasmoarekin azpimarratzea duen emaitzak lortu dituzte:

merezi

●● Hamar udalerritatik bederatzitan, egokitze lanak tokian tokiko gobernuak finantzatu ditu. ●● Gazteen eta udal ordezkarien arteko elkar-ulertzea hobetu da. Eta ez da erraza bi kolektibo horien arteko elkarrizketa egituratua bideratzea. ●● Gazte zein nerabeek dituzten beharrak hobeto identifikatzen dira eta arreta gehiago eskaintzen zaizkie. ●● Nerabeek komunitatearen garapenean parte har dezaketela ikasi dute eta bide batez, beren bizitza kalitatea hobetzeko baliabideak daudela ikusi dute. ●● Eskualdeko gazteen arteko komunikazioa eta harremanak hobetu dira. Egoera sozio-ekonomiko ezberdinetan bizi diren gazteen arteko lankidetza sustatu da. ●● Landa-eremuetako nazio izaera indartzeko baliagarria izan da. ●● Egitasmoa beste herrialde batzuetan aplikagarria da, moldagarria delako. Austriako beste zazpi landa-eremuetan garatu dute. Ekimena Leader + 2007 Praktika Onena atala osatzen du.


●● Ekimena abian jartzeko garatu zen informazio kanpainari esker ikastetxeen, gazte-elkarteen eta enpresa eraikitzaileen inplikazioa lortu zen. ●● Prozesuaren kudeaketa eta bitartekaritza lana egiteko profesionalen laguntza teknikoa. ●● Prozesu guztian zehar ezaugarri sozialak kontuan hartu dira.

OZTOPOAK ●● Udal ordezkariek zalantza handiak izan zituzten. Ez zuten uste gazteen parte-hartzea horren arrakastatsua izango zenik eta, batez ere hasieran, udal ordezkarien inplikazioa urria izan zen. ●● Inplikatuen artean (tokian tokiko politikariak eta gazteak) konfiantza falta, batez ere hasieran. ●● Aurreikusitako egutegia betetzeko zailtasuna. Egitasmoa atzeratu egin zen eta indarra galdu zuen.

ONURADUNAK Gazteak, hiritarrak orokorrean eta udal ordezkariak.

GASTUA ●● 64.800 €

EMAITZAK ERAGINA: INGURUMENA/EKONOMIA/GIZARTEA

ERAGIN GLOBALA

ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

Komunikazioa eta Herritarren parte-hartzea

ARRAKASTARAKO ALDAGAIAK

●● 150 gazteren parte-hartze aktiboa. ●● Gazteek hamar espazio egokitu dituzte.

INFORMAZIO GEHIAGO HARREMANETARAKO Eferding eskualdea regef@eferding.ooe.gv.at Tel: 0043 72725555163 www.regef.at

ERREFERENTZIA DOKUMENTUAK Selección de Buenas Prácticas de Leader+. Comunidades Europeas, 2007

Tokiko jasangarritasunaren jardunbide egokiak EAEn 2012

115


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.