Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea Laburpen memoria 2014
ARGITARALDIA: 2015eko apirila Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ingurumen eta Lurralde PolĂtika saila Eusko Jaurlaritza Urkixo Zumarkalea, 36, 6. solairua -48011 Bilbo Tfnoa.: 94 423 07 43 www.ihobe.eus
ARGITARATZAILEA: Udalsarea 21 - Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea EDUKIA: Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoak egin du dokumentu hau
AURKIBIDEA
1.
SARRERA ............................................................................................. 2
2.
DOKUMENTU HONEN HELBURUA .............................................................. 3
3. 2014-2015 EPEALDIKO KUDEAKETA PLANAREN AGINTE KOADROAREN 2014KO BALIOAK .................................................................................................... 5 4. UDALSAREA 21EN IDAZKARITZA TEKNIKOAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA.................................................................................................. 7 4.1
BATZORDE TEKNIKOA ETA BATZORDE EXEKUTIBOA ...................................... 7
4.2
WWW.UDALSAREA21.NET WEBGUNEA EGUNERATZEA ...................................... 8
4.3
ESTATU ETA EUROPA MAILAKO KANPAINETAN/DEIALDIETAN PARTE HARTZEA ....... 8
4.4 BESTE ADMINISTRAZIO ETA ERAKUNDE BATZUEKIN KOORDINATZEA/LANKIDETZAN JARDUTEA: ............................................................................................. 12 5.
LANTALDEEN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA .............................. 15 5.1
ESKUALDE-MAILAKO IKUSPEGIA TOKI-JASANGARRITASUNERAKO GAKOA DA .............. 17
6.
EAE-KO JASANGARRITASUN BEHATOKIAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA 20
7.
BERRINGURUMENAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA .................. 22
1
1.
SARRERA
Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea, Udalsarea 21, koordinaziorako eta lankidetzarako foroa da. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatzen ditu eta tokiko ekintza-planak betearazten. Sarearen kudeaketa plan estrategikoen eta bi urterik behingo kudeaketa-planen arabera antolatzen da. Horrela, Udalsarea 21en 2010-2015 aldirako Plan Estrategikoak, indarrean dagoen plangintza-esparruak, honela definitzen du bere eginkizuna:
Eginkizuna «Kalitateko Tokiko Agenda 21en ezarpena bultzatzea, eta Tokiko Ekintza Planak sendotzea jasangarritasunaren aldeko udal-politikak kudeatzeko tresna integratu gisa. Politika horiek, halaber, ingurumen-hobekuntza eta bizikalitatea eraginkortasunez lagundu behar dituzte; udalerrien eginkizuna indartu behar dute EAEko garapen jasangarriko politiketan, eta euskal gizartearen erantzunkidetasuna sustatu. »
Irudia 1. Udalsarea21 Plan Estrategikoa, 2010-2015
Udalsarea 21en antolaketa-ereduan, hauexek nabarmendu behar dira: Batzorde Exekutiboa, erabaki politiko-estrategikoak hartzeko egitura gisa, eta Batzorde Teknikoa, kontu operatibo eta teknikoetan garapenerako eta aurrerapenerako egitura gisa. Sarearen Presidentetza Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak du, eta hark Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, izendatu du Udalsarea 21en Idazkaritza Tekniko gisa. 2014ko abenduaren 31n, Udalsarea 21 200 udalerrik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak –Ingurumen Sailburuordetza, Garraio Sailburuordetza, URA (Uraren Euskal Agentzia) eta Ihobe (ingurumen jarduketarako sozietate publikoa); azken hori Idazkaritza Teknikoaren arduradun– eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak osatzen dute. Horiek guztiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Iraunkortasunaren aldeko Konpromisoa; Udalsarea 21en kontsolidazioa (Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea) konpromisoaren sinaduraren bidez atxikiak; konpromisoak 2015eko abenduaren 31ra arte izango du indarraldia.
2
2.
DOKUMENTU HONEN HELBURUA
Dokumentu honek eskematikoki eta labur aurkezten du Udalsarea 21 proiektuari lotutako 2014. urteko jarduera, Ihoberen arlo teknikoaren esparruan.
Irudia 2. Kide kopuruaren bilakaera
Udalsarea 21 proiektua - Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sareak - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eta EAEko toki-administrazioen arteko lotura antolatzen edo bideratzen du. Sarearen jarduera indarrean dagoen Udalsarea 21en 2014-2015 aldirako Kudeaketa Planetik eta aldi horretarako jarduketa-programaren garapenetik dator, sareak jarduteko dituen 6 helburuei erantzunez:
O.O.1 SAREA INDARTZEA O.O.2 EZAGUTZA KUDEATZEA O.O.3 UDAL KUDEAKETA HOBETZEA O.O.4 EMAITZAK ETA ERREKONOZIMENDUA PROIEKZIO PUBLIKOA ETA GARDENTASUNA O.O.5 LANKIDETZA PUBLIKOA-PUBLIKOA ETA PUBLIKOA-PRIBATUA O.O.6 ERANTZUNKIDETASUNA ETA HERRITARREN SENTSIBILIZAZIOA
3
Horrela, dokumentu honek bi atal bereizitan azaltzen du informazio hau:
a.-
Plan estrategikorako zehaztutako aginte-koadroaren adierazleen 2014ko balioak, helburu diren balioei dagozkionak, urte horretarako sarearen jarduera balioestearen ondoriozkoak.
b.-
Sarearen jarduera, batik bat, Ihobe sareko idazkaritza tekniko gisa, haren jarduera dinamizatzeko funtzioez arduratzen denez 4 lan-ildo berezitan egitaratuta
1-Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoa: sarea osatzen duten erakundeekiko harremanak biltzen ditu, bai eta eskari jakinen erantzunak, Batzorde Exekutiboaren eta Teknikoaren topaketak eta kudeaketa, udalaz gaindiko gainerako erakundeekiko harremanak (EEE, foru-aldundiak, IVAP, Ingurugelak, etab.), http://www.udalsarea21.net webaren kudeaketa eta mantentze-lanak –jardueraren eta sarearen emaitzen informazio-plataforma gisa–, bere partaidetzako kideen arteko sustapena estatu edo Europa mailako kanpainetan, Europako deialdietarako laguntzen bilaketa, eta abar ere.
2- Lantaldeak: lan teknikoko foroak, non erakunde arteko lankidetza gauzatzen baita, toki-administrazioek aurrez aurre izaten dituzten gai edo arazo berezien inguruan. Foro horietan, tartean diren aldeak gogobetetzeko jarraibideak eta urrats metodologikoak ezartzen eta adosten dira.
3-EAEko Jasangarritasunaren Behatokia: EAEko tokiko jasangarritasunaren politiken aurrerapen-mailari buruzko datuen informazio- eta bilketa-zentroa, aldi berean urteko ebaluazio sistematikoaren eta kontu-emateen sustatzaile ere badena. Gainera, TA21en prozesu aurreratuenen errekonozimendua sustatzen du.
4-Berringurumena: beste udalerri batzuetara estrapola daitezkeen eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren lehentasunekin bat egiten duten tokiko ekimen berritzaileentzako laguntza-ildoa.
4
3. 2014-2015 EPEALDIKO KUDEAKETA PLANAREN AGINTE KOADROAREN 2014KO BALIOAK EMAITZEN ADIERAZLEAK
Benetako balioa 2012/13
Helburubalioa 2014/15
Benetako balioa 2014
303
300
339
198
200
200
4
6
4
201.823
200.000
223.208
H01.- Sarea indartzea 1.- Udalsarea 21en parte hartzea Batzorde Teknikoan mobilizatu diren tokiko eta udalaz gaindiko administrazioko erakundeen kopurua 2.- Sareko kideak Udalerri kopurua
Herri-administrazio kopurua 3.- Posizionamendua medioetan Webguneko visita kopurua
4.- Udalsarea 21ekin dagoen gogobetetasun maila Kideek US21ei dagokionez adierazitako gogobetetasun maila (0-10)
7’66
H02.- Ezagutzaren kudeaketa 5.- Lantalde tematikoen jarduerak Parte hartutako udalerrien eta udalez gaindiko administrazioko 75% erakundeen kopuruaren %-a / kide guztiak 6.- Jardunaldi teknikoetan parte hartzea Parte hartutako tokiko eta udalaz gaindiko administrazioko erakundeen kopurua
39
7 edo gehiago
7’6
60-70%
78’50%
150
348
7.- Partekatutako metodologiak Udalsarea 21ek plazaraturiko argitalpenen edo bestelako 6 6 7 euskarri metodologikoen kopurua H03.- Udal-kudeaketa hobetzea 8.- Tokiko administrazioko tokiko jasangarritasuneko langileak Tokiko Agenda 21 bultzatzea eta kudeatzea zeregin nagusi %76 %70 %76 edo nagusietako gisa esleituta
5
Joera 2014
duen profil teknikoko langile bat duten udalerrien %-a. 9.- Tokiko Ekintza Planaren jarraipena mugi 21en bidez Tokiko Ekintza Planen jarraipena egiten duten udalerrien kopurua
106
100
81
75
80
80
10.- Berrikusitako Ekintza Planak Berrikusitako metatua
TEPen
guztizko
H04.- Emaitzak eta errekonozimendua. Proiekzio publikoa eta gardentasuna 11.- Jardunbide egokiak identifikatzea eta zabaltzea Urtean identifikatu eta zabaldutako tokiko 29 20 17 jasangarritasuneko jardunbide egokien kopurua 12.- Sarearen proiekzioa Udalsarea 21 zabaltzen duten Estatuko edo nazioarteko ekimenen kopurua 14 15 15 (webguneak, aurkezpenak, jasotako sariak, ‌) H05.- Lankidetza publikoa-publikoa eta publikoa-pribatua 13.- Lankidetza publikoa-publikoa Sailen arteko, erakundeen arteko eta bestelako erakunde 17 20 18 publikoen arteko lankidetza kopurua 14.- Lankidetza pubkiko-pribatua Lankidetza publikoa-pribatua izan duten proiektuen kopurua 1 3 3 (Berringurumena, Europako proiektuak‌) H06.- Erantzukidetasuna eta herritarren sentsibilizazioa 15.- Sareak Europako sentsibilizazio-kanpainetan parte hartzea Herritarrak sentsibilizatzeko kanpainetan parte hartu duten udalerrien kopurua 101 100 81 (Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea) 16.- Eskolako Agenda 21eko prozesua duten udalerriak Udalerri kopurua eta ikastetxe 122 / 466 125 / 460 117 / 460 kopurua Parte-hartu duten ikasle 214.076 217.637 kopurua EA21-TA21ren koordinaziomaila % 50 baino handiagoa duten udalerrien kopurua
Ez dago eskuragarri
6
%50
%57
4. UDALSAREA 21EN IDAZKARITZA ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA 4.1
TEKNIKOAREN
LAN
BATZORDE TEKNIKOA ETA BATZORDE EXEKUTIBOA
2014an, 2 Batzorde Tekniko egin dira eta hari lotutako eginkizun guztiak kudeatu. Sareko kideen batez besteko ordezkaritza, bertan, % 50ekoa izan da.
Udalsarea 21en 10. Batzorde Exekutiboan 2014/2015 aldirako Udalsarea 21en Kudeaketa Plana onetsi zen; bertan izan zen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi; Ingurumeneko sailburuordea, José Antonio Galera; Ihobeko zuzendaria, Javier Aguirre eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako ordezkaritza politiko handia. Batzorde Teknikoaren zk.
Lekua eta data
44. Batzorde Teknikoa
Donostia 2014/03/26
45. Batzorde Teknikoa
Galdakao 2014/10/10
10. Batzorde Exekutiboa
Amurrio 2014/07/10
Gai nagusia Diru-laguntzen agindua. Salgaien garraioa eta hiri-banaketa. PG2014/15, Hondakinen Plana, TA21, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2014-2015 Kudeaketa Plan berriaren onespena
Eskura dagoen dokumentazioa Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Taula 1. Batzorde Teknikoen laburpen-koadroa
Batzorde Teknikoa, gainera, hainbat plan eta gobernu-programa egiteko plataforma eta kontraste-foro gisa ere baliatu da, besteak beste plan edo programa hauetarako: • •
•
•
IV. Ingurumen Esparru Programa, 2014ko maiatzaren 5eko bilera monografikoan. 2020, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana, Hiri-hondakinen Ekitalderen 2014ko irailaren 24ko bileran eta 45. Batzorde Teknikoan aurkeztua. Geobiodibertsitate Estrategia: 43. Batzorde Teknikoaren ondoren. Inbentarioan gutxienez IGL bat duten toki-erakundeei fitxak eta lan-materiala bidali. Telefono bidez, 6 elkarrizketa egin, geodibertsitatearen arloan erreferentzia diren udalerriekin. Erakunde partehartzaileak/ekarpengileak: % 41 (120 udal kontaktatu; horietatik, 49k ekarpenak egin). Ekarpen-kopurua: 139 Erosketa eta kontratazio publiko berdearen programa, talde-dinamika baten bidez, Galdakaon egin
7
zen 45. Batzorde Teknikoan.
4.2
WWW.UDALSAREA21.NET WEBGUNEA EGUNERATZEA
www.udalsarea21.net orriaren bidez sarearen jarduerari buruzko komunikazioa eta informazioa eta sare sozialena aktibo eta etengabe mantentzea estrategikoa da Udalsarea 21 bizirik dagoen sarea dela erakusteko. Hori dela eta, testuingurua gorabehera, barneko baliabideak bideratu dira Agenda Udalsarea 21a, udal-agenda eta ekitaldiak kudeatzeko, albisteak eta e-aldizkariak egiteko eta sare sozialetan Udalsarea 21en presentzia etengabe dinamizatzeko.
Adierazleak Argitaratutako albisteen kopurua
Datua
Eskura dagoen dokumentazioa
124
Web albisteak
Argitaratutako ealdizkariak
3
2014ko urtarrileko ealdizkaria 2014ko iraileko e-aldizkaria 2014ko abenduko e-aldizkaria
Izandako bisitak Gizarte-sareak
223.208 843
Taula 2. Udalsarea 21eko webgunearen eguneratzearen adierazleak
4.3
ESTATU
ETA
EUROPA
MAILAKO
KANPAINETAN/DEIALDIETAN
PARTE
HARTZEA
Hala, irailaren 16tik 22ra bitartean, urtero bezala, Mugikortasunaren Europako Astea
egin zen, Europako Batzordeak sustatuta. Aurtengo edizioan "Gure kaleak hobetzea: horra gure aukera" lemapean, sareko kide diren 55 udalerrik eta eskualdeko 2 erakundek parte hartu dute. Tokiko partaidetza honek Euskadi, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren autonomia-erkidego partehartzaileen rankingean, 2. postuan jartzen du, Ihoberen eskualdeko koordinatzailelanari esker (Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoa). Azpimarratu beharra dago 14 elkartek eta erakundek ere parte hartu zutela 2014ko Mugikortasunaren Astean; horien artean, EHUk eta hiru campusek (Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa), EAEko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak, Motor Verde erakundeak, Egibide Prestakuntza Zentroak eta Enkarterrialde elkarteak. Astean zehar, toki-erakundeek 168 tokiko jarduera egin zituzten, eta 255 neurri iraunkor ezarri zituzten. Berriz ere, bizikletarekin nahiz difusioarekin zerikusia duten jarduerak egin ziren gehienbat; guztira, 95 jarduera. Neurri iraunkorrei dagokienez, erdiak baino gehiagok irisgarritasunarekin eta mugikortasunaren kudeaketarekin loturiko gaiak jorratu zituzten.
8
Elgoibarko Udalak 2014ko Mugikortasunaren Asteko Urrezko Saria jaso zuen bere mugikortasun jasangarriko estrategiagatik eta bizikletak eta auto elektrikoak mailegatzeko sistema konbinatu berritzailearengatik. Halaber, joanden azaroan, Conama 2014: Ingurumenari buruzko Biltzarra "Karbonoisurpen txikiko ekonomia" egin zuten Madrilen; bertan, Conama 2014 Sariak banatu ziren, udalerri txiki eta ertainen jasangarritasun-proiektu hoberenari. Oraingoan, sari horiek eskuratzeko hautagaitza aurkeztu zuten 27 udalerrietatik, Udalsarea 21eko 5 kide erregistratu ziren –Durango, Legazpi, Trapaga, Burgu eta Navaridas–. Nabaridasko landa-udalerriko naturaguneen hobekuntzarako proiektu integralak jaso zuen accesit saria, 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrien kategorian. Vitoria-Gasteizko Udalak, ekitaldiko erakunde sustatzailea den aldetik, protagonismo berezia du bertan: 4 komunikazio tekniko eta hainbat hitzaldi aurkezpen publikoetan, besteak beste, GT-4an. Hiriko eta hiri-inguruko azpiegitura berdeak eta Vitoria-Gasteiz SD-29, naturarekin berrikuntzan, hiri- eta lurralde-eredu ekologikoa edukitzeko. Durangoko Udala ekitaldian izan zen. Posterra eraman zuen, honako esperientzia honekin: Durango G3, Gazteak, Guretzat, Gurekin! Azkenik, Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoa ASYPS - Sozietateen jasangarritasunerako eta bilakaerarako elkarteak antolatutako topaketan eta jardueran izan zen: "Hiriberrikuntza jasangarria lortzeko bidean. Hiri-mugikortasun jasangarriko planak". Halaber, hizlari izan zen "INGURUMEN KALITATEARI, OSASUNARI ETA ONGIZATEARI buruzko saio tekniko"an; bertan, publikoki aurkeztu zituen Osasun eta hiri-garapen jasangarria lantaldearen emaitzak: 'US21en 17. Koadernoa: Osasun eta hiri-garapen jasangarria eta Tokiko hirigintza-jarduerek osasunean daukaten eragina aztertzeko online aplikazioa. Azaroaren 22tik 30era, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea 2014 egin zen Euskadin, EAEko Hiri Hondakinak Koordinatzeko Organoak antolatuta. Europako kanpaina horren bidez, kontsumo-ohituren eta ingurumen-inpaktuen artean dagoen harreman zuzena azpimarratu nahi da. Bertan, Udalsarea 21en 24 kidek parte hartu zuten. Herri-administrazioak proposatutako 57 jarduketetatik 47 Udalsarea 21eko udalek proposatu zituzten. Gainera, sareko kideek, tokieta eskualde-mailan, bakarka, herritarren sentsibilizaziorako beste ekimen batzuk sustatzen dituzte, kanpaina jakin batzuen bidez, besteak beste: Erreka eguna, Zuhaitz eguna, Aste Berdea etab. Idazkaritza Teknikoak ez du horien gaineko datu erantsirik, baina Tokiko Agenda 21 horien behin betiko ezarpenerako eta finkapenerako esparrua izan da. Udalsarea 21ek, nazioartean, urte hasieran aintzatespen berezia izan zuen, Sustainable Cities Europako plataformak, Aalborg+20 kanpainaren esparruan, jardunbide egokien eredu gisa Udalsarea 21 sarearen kasua argitaratu zuenean, haren webguneko "Gobernamendu eta Partaidetza" atalean. Urte honetan, Ihobek, ingurumen jarduketarako sozietate publikoa, Udalsarea 21en idazkaritza tekniko gisa, sarearen esperientzia aurkeztu zuen Bruselan, ICLEIko kideen asanblean, tokian tokiko jarduerak Europako estrategia globalei egiten dien ekarpena aztertu baitzuten.
9
10
Jarduera 2014KO MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA 2014KO MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEKO SARIAK
Eskura dagoen dokumentazioa Udalsarea 21eko udalerriek 2014ko Mugikortasunaren Europako Astean izandako parte-hartzeari buruzko txostena
Elgoibarko Udala, Urrezko Saria (<50.000 biztanle)
Teknolurrak egitea Vitoria-Gasteizen azpiegitura berdearen euskarri gisa, hondakinen udal-planten azpiproduktuetan oinarrituta IRRIGESTLIFE, Vitoria-Gasteizko parke eta lorategien ureztatze adimendunaren proiektua Europako ICT4EVEU proiektua: Vitoria-Gasteizek eta Iru単eak ibilgailu elektrikoa eta elkarreragingarritasuna sustatzen dute kargakudeatzaileen artean Mugikortasun-eskema berria hiri adimendunentzat: MOVESMART proiektua Vitoria-Gasteizen CONAMA 2014 Durango G3, Gazteak, Guretzat Gurekin! Bigarren hezkuntzako tokiko ikastetxeekin lankidetzan hiria diseinatzeko prozesua, trenbideak lurperatzeak dakarren aukerako espaziorako Udalsarea 21en komunikazio teknikoa, Osasuna eta hiri-garapen jasangarria: toki-administraziotik erkidegoaren osasuna indartzeko proposamena Udalsarea 21en aurkezpen teknikoa ACCESITA Nabaridasko landa-udalerriko naturaguneen hobekuntzarako proiektu integralerako eta horren aurkezpen teknikoa
2014ko Conama Sariak
Aurkeztutako beste hautagaitza batzuk: Legazpi: Konpostaje puntuen araubide juridikoa eta erabilerabaldintzak arautzen dituen udal-ordenantza. Durango: G3 Gaztea, Guretzat, Gurekin Trapagako Granada ibaiaren birsortze ekologikoa, 2014 Biolortu: Burguko ortu ekologiko didaktikoa
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea
Europa osoan hondakinen sorrera prebenitzeko ekintza jasangarriak
Aalborg +20 Sustainable Cities
The Basque Network of Municipalities for Sustainability (Udalsarea 21)
Taula 3. Estatu eta Europa mailako kanpainetan/deialdietan parte hartu diren jarduerak
11
4.4
BESTE
ADMINISTRAZIO ETA KOORDINATZEA/LANKIDETZAN JARDUTEA
ERAKUNDE
BATZUEKIN
2014an, sareko kide diren udalaz gaindiko erakundeekiko ohiko eta etengabeko lankidetza-ildoaz gainera (Ingurumen Sailburuordetza, Garraio Sailburuordetza, URA Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila), Udalsarea 21ek erakunde arteko koordinazioa bultzatu eta sustatu du, hainbat eremutan, garapen jasangarriaren alde, toki-administrazioaren mailan. Duela 10 urte baino gehiago IVAPekin - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea hasitako lankidetza-esparruan, 2014ko eta 2015eko prestakuntza-eskaintza koordinatu eta programatu da, ingurumenari dagokionez, toki-administrazioko langileentzat; horretarako, lurzoru kutsatuen, eraikuntza eta eraispeneko hondakinen eta Natura 2000 Sarearen inguruko ekimenak sustatu dira, besteak beste. EEE - Energiaren Euskal Erakundearekiko lankidetza sendotu egin da, Europar Batasunak Intelligent Energy Europe (IEE) programaren bidez finantzatutako Data4Action Europako proiektua martxan jartzean; proiektuan bazkide gisa parte hartzen du Udalsarea 21eko idazkaritza Teknikoak. 2014ko bigarren hiruhilekoan, alde biko lan-ildoak eta erantzukizunak zehaztu dira, eta, azaroan, nazioarteko gainerako bazkideekin topaketa egin da Bilbon. EHU-Unesco Katedrarekin lankidetzan, ekosistemen zerbitzuei buruzko prestakuntzasaio baten pilotajea egin da, eta oinarri gisa baliatuko da 2015erako euskal administrazio publikoko langileentzako prestakuntza-ildo baterako. Gainera, NerbioiIbaizabal, Aiarako kuadrilla eta Debabarrena eskualdeetan zerbitzu ekosistemikoen metodologia baliozkotzeko eta osatzeko proiektu pilotu baten oinarriak zehaztu dira. Koordinazio-bilerak egin dira Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaia 21 Programaren eta Aalborg Konpromisoen ekarpenaren inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko koordinazioa bertako lurraldean Tokiko Agenda 21en prozesuen ebaluazioari eta jarraipenari buruzko informazioa ematera mugatu da. Hiru lurraldeetako foru-aldundiek biodibertsitateari buruzko lantaldean parte hartzen dute.
2014an, Tokiko Agenda 21en eta Eskolako Agenda 21en artean duela urte batzuk dagoen koordinazio-ildoari jarraiki, koordinazioa hobetzea izan da helburu; horretarako, Ingurugelen presentzia eta partaidetza areagotu egin da Udalsarea 21 sarearen jardueretan â&#x20AC;&#x201C;besteak beste, Batzorde Teknikoak edo horretarako lan-bilera bereziakâ&#x20AC;&#x201C;. Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoak Urdaibaiko Patronatuaren "Garapen jasangarritasunerako interpretaziorako, ikerketarako, gaikuntzarako eta jasangarritasunean heziketarako plana" egiten parte hartu du; horrek datozen 10 urteotarako jarduketa-ildoak jasotzen ditu, Urdaibai mundu-, estatu- eta toki-mailan jasangarritasuneko ikaskuntza-espazio bilakatzeko, eta natura- eta kultura-ondasunari balioa emateko, ekonomia berdearen eta erakargarritasun turistikoaren garapenerako oinarri gisa.
12
Gaia, Telekomunikazioen Klusterrarekin lankidetza-proiektu publiko-pribatuaren diseinurako lan egin da, Mugi 21 tresna onlineko plataforma batera migratu ahal izateko, baina proiektuak, azkenean, ez du aurrera egin bide horretatik, ez baita finantzatzeko helburu izan aurkeztu den laguntza-deialdian; beste bide batzuetatik helduko zaio Idazkaritza Teknikotik. Estatu-mailan Magrama - Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekiko lankidetza azpimarratu behar da, beste urte batez, Mugikortasunaren Europako Astearen koordinazio-lanetarako, bai eta Conamarekiko lankidetza ere –izan ere, azken horrek Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoari berriz ere 2014ko edizioko Conama sarien epaimahaikide izateko gonbita egin dio–. Nazioartean, hurbileko harremana mantentzen da ICLEIrekin - Jasangarritasunaren Aldeko Tokiko Gobernuen Sarea- eta horren erakusle da 2014ko Icleiren Europako Biltzarraren antolakuntza eta harrera Bruselako Euskal Bulegoan; bertan, Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoak lehenengo aldiz aurkeztu zituen EAEn tokiko jasangarritasunpolitikek eragindako inpaktu ekonomikoaren lantaldearen emaitzak. Beste alde batetik, urtero, Udalsarea 21ek sustatzen dituen toki-administrazioen jasangarritasun-politikak ebaluatzeko programaren esparruan, sarearen Idazkaritza Teknikoak, kide diren udalerri guztien izenean, udalaz gaindiko erakunde talde adierazgarri bateri tokiko jasangarritasun-adierazleak kalkulatzeko informazioa eskatzen die, informazio horren iturri gisa. Besteak beste: URA- Ur agentzia; Añarbeko Urak; EVE-Ente vasco de la Energia; EDP- Energía; Iberdrola; ENEEK- Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua; HAZI Fundazioa- Landa, itsasertz eta elikagaien sustapena; NEIKER- Nekazal Ikerketa eta Garapena Euskal Erakundea; Garbiker; Lanbide; Etxebide; Eustat; DGT; eta abar. Ondoren informazio hori landua eta bidalia izaten da udalerri bakontzari egokituta. Azkenik, zenbait erakunde jarri dira 2014an zehar Udalsarea 21ekin harremanetan, dela sareak lan egiteko duen moduari buruzko informazioa edo lan-eremu batzuetan – besteak beste, Argentinako DLS Behatoki Patagonikoaren kasua eta Kanaria Handiko Udalerrien Mankomunitatea– duen esperientziari buruzko informazioa eskatzeko, dela zenbait proiektutarako laguntza eskatzeko –besteak beste, Ecourbano ataria edo proposamen desberdinetarako laguntza eskatzeko Life+ deialdietarako, GKEek, tokiko aholkularitzarako erakundeek, etab.
13
Erakundea
Lankidetza-eremuak/-lanak
Eusko Jaurlaritza Ingurumeneko Sailburuordetza
Biodibertsitateari buruzko lantaldea/IV. Ingurumen Esparru Programa/Geodibertsitatearen Estrategia/2020 Hondakinen Plana
Eusko Jaurlaritza Sailburuordetza
-
Garraio Salgaien hiri-banaketako lantaldea Jardunaldi Teknikoa eta Udalsarearen 16. Koadernoa
Eusko Jaurlaritza - URA Agentzia
Ibilguak mantentzeko hitzarmenak sustatzea Jardunaldi Teknikoa eta Udalsarearen 17. Koadernoa eta hirigintzako toki-ekimenen osasuneko eraginaren analisirako aplikazioa
Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
Osasun publikoko langileen eta udal-langileen prestakuntza tresna zabaltzeko eta erabiltzeko laguntza-zerbitzua Osasun-ikuspegia sartzea proiektuetan, 2014.
Berringurumena
berrikuntza-
2014-2015 prestakuntza-programa zehaztea Lurzoru kutsatuen eraikuntza- eta eraispen-hondakinen inguruko ikastaroen diseinua eta garapena, Natura 2000 Sarea etab.
IVAP
EEE
Data4action proiektua Informazioa trukatzea.
Unesco katedra
Prestakuntza-pilotajea ekosistemen zerbitzuetan Zerbitzu ekosistemikoen metodologia 3 eskualdetan
AFA
Hondakinei eta biodibertsitateari buruzko lantaldea Bizkaia 21 Programaren eta Aalborg Konpromisoen laguntza
BFA
Hondakinei eta biodibertsitateari buruzko lantaldea Tokiko agenden prozesuen ebaluazioa eta jarraipena
GFA
Hondakinei eta biodibertsitateari buruzko lantaldea
Ingurugelak
Tokiko Agenda 21 eta Eskola Agenda 21 koordinatzea
Urdaibaiko Patronatua Gaia Klusterra
Telekomunikazioen
MAGRAMA
Urdaibaiko garapen jasangarrirako interpretaziorako, ikerketarako, gaikuntzarako eta jasangarritasunean heziketarako plana zehazteko lankidetza MUGI21 tresna onlineko sistemara migratzeko lankidetza publiko-pribatua. 2014ko Mugikortasunaren Europako Astea EAE mailan koordinatzea, toki-erakunde eta beste erakunde batzuentzat
Conama 2014
2014ko Conama sarien epaimahaikide gisa parte hartzea
ICLEI
2014ko Icleiko Europako Biltzarraren harrera Bruselako euskal bulegoan
antolakuntza
Taula 4. Beste erakunde eta administrazio batzuekiko lankidetzen laburpen-taula
14
eta
5.
LANTALDEEN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA Udalsarea 21 jasangarritasunerako udalerrien euskal sareak lan handia egin du 2014an, Tokiko Agenda 21i loturiko udal-teknikariz osatutako lantalde asko abian jarrita. Sarekideen % 78ek baino gehiagok, 156 udalerrik, parte hartu dute tokijasangarritasunaren aldeko taldeetako batean. Horrela, eskuratutako emaitzek eta parte-hartzaileen gogobetetasunak erakundeen arteko lantaldeak sendotzen dituzte, EAEko toki-jasangarritasunerako oinarrizko tresna gisa.
US21 Kudeaketa Planak Ingurumen Sailaren eta bere kide diren udalaz gaindiko gainerako bat egin izanak aukera eman du Ihoberen unitateekin, URA-Uraren Euskal Agentziarekin eta Ingurumen Sailburuordetzarekin lankidetzako lan-plana ezartzeko. Bai eta Garraio Sailburuordetzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin ere; horrela, zenbait lantalde edo laguntza-zerbitzu jarri dira martxan eta dagoeneko badaudenak aprobetxatu dira. 2002an sortu zenetik, Udalsarea 21ek ikuspegiak eta esperientziak aniztea izan du xede, euskal udalerrien garapen jasangarrian inplikatutako alderdien beharrei erantzuteko. Ondorioz, erakunde arteko lankidetza sustatzeko eredu hori dela eta, 30 lantalde baino gehiago jarri dira martxan eta kudeatu dira azken urteotan; horrela, sarearen funtsaren eta ezaugarrien gainean lan egiteko modu hori sendotu egin da, duela ia 13 urte sortu zenetik. Lantalde bakoitzak bere gaia jorratu du, toki-erakundeen eta unean uneko udalaz gaindiko jasangarritasun-politiken eskakizunen arabera. Hala, besteak beste, biodibertsitatearen babesa, hiri-hondakinak eta osasunaren inguruko gaiak landu dira. Horiek guztiek dute helburutzat interes komuneko esparru baten gaineko ezagutza handitzea eta EAEko gainerako udalerrietan aplikatzeko moduko metodologia erabilgarri bat adostea. Batzuetan, lantaldeak helburu den gaiari buruz duen ezagutza teknikoa edo aditua Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko langileek eta/edo Ihobeko â&#x20AC;&#x201C; ingurumen jarduketarako sozietate publikoa) eta URAko (Ur Agentzia) arlo teknikoek dutena da. Hala ere, beste batzuetan, ezagutza hori Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek dutena da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, edo udalaz gaindiko beste erakunde batzuekin partekatzen dena, hala nola foru-aldundiekin edo Eudel, Sprilur, Orubide, erakundeekin, besteak beste. Nolanahi ere, Udalsarea 21eko lantaldeen bereizgarria da tarteko aldeen eta alde adituen kooperazioa eta lankidetza bilatzea, baterako ikaskuntza-prozesua eraikitzeko.
15
Zehazki, 2014an, bi Jardunaldi Tekniko egin dira, bi lantalderi lotutako eman beharrekoei balioa emateko eta horiek zabaltzeko; bi lantalde horiek 2013an egin zituzten lan-bilerak. Jardunaldi horien bidez, gainera, talde horiek landutako gaien inguruko udalerrien esperientziak ezagutu genituen. â&#x20AC;˘ â&#x20AC;˘
"Udalerri osasungarriak, udalerri jasangarriak" jardunaldi teknikoa. "Ura Euskadiko herriguneetan" jardunaldi teknikoa.
Halaber, Euskadin airearen kalitatea kontrolatzeko sare berriaren aurkezpenari buruzko hirugarren jarduera teknikoa antolatu zuten, Ingurumen Sailburuordetzaren Airearen Zerbitzuarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Laborategiekin elkarlanean. Horretan, airearen kalitateari buruzko sarearen unitate mugikor berriak bisitatzeko aukera eman zuten. Gainera, urte honetan zehar Lurzoru Poluituei eta Hirigintzari buruzko ekitaldearen bilerak amaitu dira; foro horrek lurzoru poluituen gaineko arauetako prozeduren eta hirigintza-alorreko araudien (planeamendukoa, kudeaketakoa eta diziplinakoa) inguruko eztabaida- eta konparazio-foro bat sortzeko helburua du. Lantalde honetan 18 udalerrik, Sprilurrek, Orubidek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak hartu dute parte. Udalsarea 21en ondoriozko koadernoa prestaketa-prozesuan dago. 2014ko otsailean, lantalde berria jarri zen martxan, Udalsarea 21eko kideen tokiko jasangarritasun-politikek eragindako inpaktu ekonomikoa ebaluatzeko eta kalkulatzeko oinarri metodologikoak bateratzeko eta ezartzeko, EAEko ekonomiaren bultzatzaile gisa, BPGd-ari, enpleguari, zerga-itzulerari eta inbertsioari dagokienez. Lantaldean 9 udalek eta eskualdeko 3 erakundek parte hartzen dute. Emaitzak Icleiren Europako Biltzarrean aurkeztu dira Bruselan eta 2015eko Udalsarearen aurkezpenbideoan gehitu dira. Halaber, 2014an, Hiri-hondakinen toki-kudeaketari buruzko ekitaldea amaitu da, profil orotako udaletxeetara eta egungo kudeaketa-ereduetara egokitu daitekeen hirihondakinak kudeatzeko udal-ordenantza bat osatzeko helburua duena. 17 udalek, 6 mankomunitatek, 4 eskualde-mailako erakundek, Eudelek â&#x20AC;&#x201C; Euskadiko Udalen Elkartea eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak parte hartu dute. Garatutako lana 18 zenbakiko Koadernoan, "Etxeko eta merkataritzako zaborren udalordenantzaren eredua ezartzeko gida"n, jasotzen da; horrek laugarren Jardunaldi Teknikoa dakar, "Etxeko eta merkataritzako zaborren udal-ordenantzaren ereduaren aurkezpena", horren inguruko beste errealitate eta esperientzia batzuekin batera. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen eremuan, udalerrietan eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) kudeatzeko orduan dauden arazoak edo eragozpenak identifikatu eta aztertzeko, Auzolan 21 bat eratu da berariaz, tokiko erakundeei araudiak ezartzen dizkien eskakizunak betetzen laguntzeko, eta irtenbideak proposatu eta adosteko ekimenean praktikan jartzeko. Lantalde horren helburu nagusia Euskadiko udalei EEHak kudeatzeko araudi-esparru berria ezartzen laguntzea da. 11 udalerrik parte hartzen dute. Taldeko bilerak amaituta, horietako seik ordenantza onetsiko dute edo dagoena aldatuko dute, 2015ean zehar.
16
Taldeko lanaren osagarri, udaletako zenbait politikari eta teknikari Gallartako Bizkaiko Txintxor Birziklategia (BTB) eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak balioztatzeko planta bisitatu zuten. Halaber, Derion zepa siderurgikoz eraikitako eraikin bat eta, Durangon birziklatutako agregakinez egindako zenbait jarduera bisitatu zituzten. Telefonia mugikorreko antenen ekitaldea inplikatuta dauden hainbat eragilek EAEko herrietan telefonia mugikorreko antenen instalazio egokia eta optimoa egiteko adostutako Jardunbide edo Gidalerro Egokien Kode bat erkatzeko talde gisa sortu da. 10 udalez, gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Zuzendaritzak, Ingurumen Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Hezkuntza Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Eudelek – Euskadiko Udalen Elkartea - eta Ihobek –Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa den aldetik– parte hartzen dute. Biodibertsitatearen inguruko ekitaldea, beren udalerrietako biodibertsitatea hobetzen lan egiteko interesa duten Udalsarea21eko udalerrientzako topagune eta komunikaziorako espazio moduan sortu zen. Aurten egindako bileretan, udalerrietan fauna exotiko inbaditzailearen kudeaketa eta lorezaintza jasangarria –espezie inbaditzaileak prebenitzeko elementu gisa– aztertu dira, nagusiki. 15 udalerrik parte hartzen dute, 7 eskualde-mailako erakunderekin, hiru foru-aldundiekin, URA-Uraren Euskal Agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailarekin batera. Azkenik, 2014. urtean, Salgaien hiri-banaketaren inguruko ekitaldea jarri da martxan, udalerriei salgaien hiri-mugikortasunari eta kontsumorako produktuen garraiobideei loturiko arazoen ezaugarriak zehazten laguntzeko eta kolektibo kaltetuenekin adostutako irtenbideak bilatzeko, jasangarritasuna eta eraginkortasuna areagotzea xede dela. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Logistikako Euskal Institutuarekin koordinatuta, gidatzen duen lantalde hau Garraioa 2050 Liburu Zurian ezarritako Europar Batasunaren helburuekin lerrokatuta dago. Aipatutako liburu zuriak «2030eko hiri-logistika ia isurpenik gabea izateko estrategia, jardunbide egokien zuzentarauak osatuta, hiri-zamalanen fluxuak hobeto ikuskatzeko eta kudeatzeko» osatzeko betebeharra ezartzen du. Bertan, gainera, 7 udalek eta eskualdeko erakunde batek parte hartzen dute.
5.1
ESKUALDE-MAILAKO IKUSPEGIA TOKI-JASANGARRITASUNERAKO GAKOA DA
Eskualde-mailako erakundeen jarduna gakoa da toki-jasangarritasunerako. Tamaina txikiko eta baliabide gutxiko udalerri askok eta udaletxe batzuek, arrazoi estrategikoengatik, aipatutako erakundeen esku uzten dute Tokiko Agenda 21en kudeaketaren zati bat eta toki ekintzako planetan jasotako eskualde-mailako ekintzak garatzea. Horrenbestez, lantalde guztietan presentzia handia dute. Horregatik dagoberariaz eskualde-mailako erakundeei zuzendutako lantaldea, eskualde-mailako ikuspegitik toki-jasangarritasunean aurrera egiteko. Guztira, besteak beste, 13 eskualde mailako erakunde eta agentzia, Bulegoa 21ak eta kuadrillak biltzen
17
ditu, hiru lurraldeetako 108 udalerri ordezkatuz. Sinergiak identifikatzea, informazioa elkar trukatzea, esperientziak alderatzea eta ordezkaritza tekniko-politikoen bisitaldiak partekatzea dira helburuak. Azken horren adibidea da Arratiara 2013an eginiko bisitaldia, bosgarren edukiontziaren bidez hondakin organikoen bilketa martxan jartzeko lanak bertatik bertara ezagutzeko. Lantaldea - Gaia
Parte-hartzaileak eta garapen-maila
Azken eman beharrekoak Taldeko bilerak
Osasunaren inguruko ekitaldea. Udalpolitiketan osasuna txertatzeko gida, tokiko hiri-garapen jasangarriarekin hasita.
Uraren inguruko ekitaldea. Hirieremuetako ura eta ingurune hidrikoa
Lurzoruaren inguruko ekitaldea. Hirigintzako prozeduren eta lurzoru kutsatuen arteko disfuntzioak ezagutzea eta konpontzea. Ekonomia-inpaktuaren inguruko lantaldea. EAEko tokiko jasangarritasunak eraginda Hiri-hondakinen tokiko kudeaketaren inguruko ekitaldea. Profil orotako udaletxeetara eta egungo kudeaketa-ereduetara egokitu daitekeen hirihondakinak kudeatzeko udal-ordenantza Eraikuntzaeta eraispen-hondakinen inguruko Auzolan 21. Eraikuntza- eta eraispenhondakinen udalkudeaketa zailtzen duten arazoak aztertzea Telefonia mugikorreko antenen inguruko ekitaldea. Inplikatuta dauden eragileek adostutako jardunbide egokien kodea
Burua: EJko Osasun Saila, ST-US21ekin koordinatuta Egoera: Amaiturik
Eskura dagoen dokumentazioa Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Udalsarea 21en 17. Koadernoa
www.udalsarea21.net
Tokiko hiri-ekimenek osasunean duten eragina aztertzeko aplikazio informatikoa. Jardunaldi teknikoa: 2014ko apirilaren 8a 101 izena emanda, 71 bertaratu, gogobetetasuna: 7.7
Eskatu erabiltzailea eta pasahitza udalsarea21@ihobe.net-en bidez. Udalerri osasungarriak, udalerri jasangarriak. Baliatutako aurkezpenak
Taldeko bilerak Burua: URA-Uraren Euskal Agentzia, ST-US21ekin koordinatuta
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Udalsarea 21en 16. Koadernoa
www.udalsarea21.net
Egoera: Amaiturik
2014ko maiatzaren 23ko Jardunaldi Teknikoa 60 izena emanda, 47 bertaratu, gogobetetasuna: 7,9
Ura Euskadiko herriguneetan. Baliatutako aurkezpenak
Taldeko bilerak
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Udalsarea 21en X. Koadernoa
Egiten
Jardunaldi Teknikoa, gainerako kideentzat
2015erako aurreikusita
Burua: Ihoberen Lurzoruen arlo teknikoa, ST-US21ekin koordinatuta Egoera: Amaiturik
sareko
Taldeko bilerak
Burua: ST-US21
Txosten erantsia Banako txostenak
Egoera: Amaiturik
Taldeko bilerak
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Udalsarea 21en 18. Koadernoa
www.udalsarea21.net
Jardunaldi teknikoa: 2014ko abenduaren 16a 94 izena emanda, 69 bertaratu, gogobetetasuna: 7.5
Etxeko eta merkataritzako hondakinei buruzko udalordenantza ereduaren aurkezpena
Burua: Ihoberen Lurzoruen arlo teknikoa, ST-US21ekin koordinatuta
Taldeko bilerak
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Egoera: Abian da
Gallartako BTB plantara eta Durangora bisita politikoteknikoa
Irudiak Flickeren
Taldeko bilerak
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Burua: Ingurumen Sailburuordetza, Ihoberekin koordinatuta Egoera: Amaiturik
Burua: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Zuzendaritza Egoera: Abian da
18
Biodibertsitatearen inguruko lantaldea. Espezie inbaditzaileetan koordinatutako udalekintza
Salgaien banaketaren ekitaldea.
hiriinguruko
Eskualde-mailako erakundeen lantaldea: sinergiak identifikatzea, esperientziak elkartrukatzea, ordezkaritza teknikopolitikoen bisitaldiak partekatzea (hondakinak, EKPB, etab.) Hiriburuen lantaldea: sinergiak identifikatzea, esperientziak elkartrukatzea, (klima aldaketa, EKPB, etab.)
Burua: Ihoberen ingurune naturalaren arlo teknikoa, ST-US21ekin koordinatuta
Taldeko bilerak
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Taldeko bilerak
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Egoera: Jarraitua Burua: EJko Garraio Sailburuordetza eta Logistikako Euskal Erakundea, ST-US21ekin koordinatuta Egoera: Abian da
Donostiara teknikoa
bisita
politiko-
Burua: Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa
2015eko aurreikusia
Urtarrilerako
Taldeko bilerak
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Taldeko bilerak
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Egoera: Jarraitua
Burua: Udalsarea 21eko Idazkaritza Teknikoa Egoera: Jarraitua
Taula 5. 2014an aktibitatea izan duten lan-taldeak
19
6.
EAE-KO JASANGARRITASUN BEHATOKIAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA Ihobek, Udalsarea 21en Idazkaritza Teknikoa den aldetik, EAEko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokiaren zereginak ere betetzen ditu, EAEko TA21en inguruan gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alderdietatik sortutako jarduerari buruzko informazioa eta sareko kide diren toki-jasangarritasuneko adierazle-sistemak eskura izateari esker. Informazio hori guztia MUGI21 informatikako aplikazioaren bidez â&#x20AC;&#x201C;TA21en udalkudeaketak errazteko tresna, tokiko ekintza plan bakoitzaren ildo estrategikoak, programak eta ekintzak biltzen dituenaâ&#x20AC;&#x201C; dago eskuragarri. EAEko 165 udalerritan eta eskualde-mailako 8 erakundetan dago instalatuta eta 155 kontsultari egin die arreta.
2014an, TA21en 8. jarraipen eta ebaluazio programa garatu da; emaitza gisa, aurten guztira hiru lurralde historikoetako 81[1] toki-erakundek parte hartu du 2013ko eta 2014ko tokiko ekintza-planen aurrerapen-maila neurtzeko jardueretan, lanerako joera eta esparru nagusiak identifikatzen eta/edota 2012ko eta 2013ko tokiko jasangarritasun-adierazleak kalkulatzen. Programan, halaber, berotegi-efektuko gasen 60 inbentario kalkulatu dira udaletan eta udalerrietan, parte hartzen duten tokierakundeen aldetik. Horrekin guztiarekin, 2014ko EAEko toki-jasangarritasunari buruzko txostena egiten ari da; bertan, jasangarritasunaren udal-politiken bilakaera, joerak, erronkak eta etorkizuneko aukerak jasotzen dira, eta hura Aalborgen (2014) Sustainable Cities plataformari ematea aurreikusten da. Gainera, 2014an, tak 21 Programaren 2. edizioaren emaitzak eskuratu dira, euskal Tokiko Agenda 21en kalitate globala zehazteko, udal-kudeaketako tresna honek erantzun beharreko oinarrizko 5 ardatz ebaluatzean: izaera estrategikoa, zeharkakoa, parte-hartzailea, eraginkorra eta jasangarritasunekoa. Deialdi honetan, sareko 41udalerrik parte hartu dute. Teknikoki, tak 21 online aplikazio informatikoa da, eta TA21en 5 ardatzak neurtzen ditu, kalitateari buruzko 40 irizpidetan eta 100 adierazleren baino gehiagoren kalkuluan oinarrituta. Horrela, Tokiko Agenda 21en kalitate globalaren eta Udalsarea 21 sareko gainerako kideen ondoan duten kokapenaren berri izan dezakete. Gainera, tak21ek ebaluatzen dituen 5 ardatzetan ahalmenak eta lehentasun-eremuak identifikatuko dituzte, eta Tokiko Agenda 21en barneko eta kanpoko komunikazioaren edukiak hobetu ahalko dituzte. 2014ko edizioan, Durango izan da faktore horien araberako puntuazio altuena jaso duen Udalsarea 21eko udala, eta, hori dela eta, Euskadiko udalerri jasangarriaren [1]
Hor barruan sartzen dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren programaren barruan tokiko ekintza-planak ebaluatzen dituzten udalerriak ere (Udalsarea 21en metodologiaren eta mugi 21 aplikazioaren bidez egiten dute).
20
2014ko saria eman diote. Tolosak udalerrian jasangarritasun-politikak ezartzeko barneko egituraren eta antolaketaren aipamen berezia eskuratu du; Gasteizek, udalerrian jasangarritasun-politikak antolatzeko eta betearazteko aipamena; MaruriJatabek, ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-kalitatearen emaitzak hobetu izanagatik; Durangok, azkenik, bi aipamen izan ditu: partaidetza publikoa eta gardentasuna sustatzeagatik, eta jasangarritasun-politikak ezartzeko garaian izandako ikuspegi osoagatik eta lidergoagatik. Lantaldea - Gaia
Parte-hartzaileak eta garapen-maila Tokiko ekintza-planak ebaluatzen eta adierazleak kalkulatzen parte hartzen duten udalerriak: 81*
8. TA21en ebaluazio- eta jarraipen-programa
tak21 programa
Azken eman beharrekoak
Gai-zerrenda, aurkezpenak eta akta
Lan-tailerrak
Materiala protokoloak Berotegi-efektuko gasen udaleko eta udalerriko inbentarioa kalkulatu duten udalerriak: 60
eta
lan-
www.udalsarea21.net
Berotegi-efektuko gasen kalkulua egiteko erremintak Udal eta udalerrien Berotegi Efektuko Gasen inbentarioak Banakako erantzunen txostenak
41
Eskura dagoen dokumentazioa
Banakako emaitzen txostenak
Errekonozimendu publikoko jardunaldia 2015ean
Taula 6. 2014ko Tokiko Jasangarritasunaren Behatokiaren laburpen-taula
21
7. BERRINGURUMENAREN LAN ILDOAREN ONDORIOZKO JARDUERA Berringurumena programa Udalsarea 21eko udalerriei zuzenduta dago, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren intereseko esparruetan udal-proiektu berritzaileak sustatzeko helburua du; esaterako. Berringurumena programaren baitan martxan jarritako proiektu guztiek metodologia bat ondorioztatu behar dute, Euskadiko beste udalerri batzuetan aplikatzeko modukoa izan behar dena. Aurreko edizioetako proiektuen informazio www.udalsarea21.net.webeko Berringurumena atalean dago eskuragarri. Atal horretan, 2014an prestatutako sei infografia kontsulta daitezke, 3. edizioan (2012-2013) gauzatutako beste sei proiekturekin lotutakoak. 2014ko Berringurumena programaren 4. edizioaren bidez, bederatzi proiektu finantzatu dira, klima-aldaketaren arloko zazpi eta ondare naturalaren kontserbazioaren arloko bi. Lehentasuna eman zaie azterlanei eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzari. Era berean, estatuan eta Europan finantzazio-iturriak aurkitzea nabarmendu dira. Lortutako emaitzak laster zabalduko dira sarearen webgunean. Alorra: klima-aldaketa arintzea 1) ‘Frakzio organikoa biltzeko eta kudeatzeko sistemaren optimizazioa, hiri-hondakinen udalerriz gaindiko kudeaketa sisteman integratuta’- Aguraingo kuadrilla.. Azterlan horrek frakzio organikoaren kudeaketaren ziklo osoaren kostuaren kalkulu osoa aurreikusten du, hondakinei eta geroko aplikazioari lotutako ingurumen-inpaktuen kudeaketa barne, bai eta frakzio organikoaren bilketa- eta kudeaketa-sistema ezartzea ere. 2) ‘Smart kalea’ Donostiako Udala. Etxebizitzetako energia-kontsumo arduratsua sustatzea eta pobrezia energetikoa aztertzea proposatzen du etxebizitzetan energiakontagailu adimendunen sistema ezartzen eta. kontsumoen onlineko monitorizazioaren bidez. 3)"Nekazaritza ekologikoaren alorreko ekintzailetzari laguntzeko udal erakusketaesparruak sortzea"- Burgeluko Udala. Ekimenak eskala txikian, ekintzaileei elikagai ekologikoak ekoizteko proiektua garatzeko aukera emango die, hasierako etapan, ikuspegi agroekologikotik. eta jasangarritasun-irizpideak txertatzeko prestatutako lursailetan. 4) ‘Egur- eta belar-hondakin biologikoen kontrol eta kudeaketa aurreratua’ – Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa. Egungo biohondakinen kudeaketari buruzko hasierako diagnostikoa egingo da, eskualdean balioztatzeko dagoen biomasaren eskariaren estimazioa barne, bai eta erretzeak egiteko motiboen diagnostikoa ere. Amaieran, Eskualdeko Ekintza Plana, betearazpenaren plangintza eta bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren analisia egingo dira konpostajeprozesuetan biohondakinak berrerabili ahal izateko.
22
5) ‘Landa-garraio publikoa eskualdeko eskariaren arabera abiatzeko bideragarritasunazterlana’ - Uribe Kostako Mankomunitateak. NMankomunitateak eskaintzen duen garraiobide berri baten bideragarritasun azterlana, eskariaren araberako landa-garraioa, dauden mugikortasun-baliabideekin (Ukanauto), adinekoentzat eta/edo mugikortasun urriko pertsonentzat eta beste garraio publiko batzuk erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat. 6) ‘Auzo-taxi zerbitzua jartzea mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat’Muxikako Udala. Udalerrian mugikortasun-arazoak dituzten bizilagunek behar dutenera egokitutako Taxi Zerbitzua eskaintzen du, irisgarritasuna sustatzeko, garatzeko eta bultzatzeko eta haiek udalerrian dauden garraio publiko intermodaleko espazioetara mugitzeko, bai eta Muxikako eta inguruko zerbitzu publikoetara errazago mugitzeko ere. 7) ‘Eskualde adimentsu, konektatu eta eraginkorra: smart city-aren eskualde estrategiaren definizioa’- Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal . Smart City estrategia definitzea eta energiaren, hondakinen eta garraioaren kudeaketa eraginkorragoa egiteko TA21en ezarpenean teknologien aplikazioaren lehen urratsak. Informazioaren teknologiak jasangarritasun-prozesuen hobekuntzari aplikatu nahi zaizkio, kostuak hobetu eta sinergiak identifikatuko dituen ikuspegi globalarekin, herritarren bizikalitatean zuzenean eragiten duten zerbitzuak hobetzeko.
Alorra: Ondare Naturala babestea 8) ‘Basoa herriaren etorkizuna, herrian energia berriztagarriak garatzeko proiektua’ Zeraingo Udala. Zeraingo baso batetik ateratako biomasaz elikatutako hiriberokuntzako sistema bat abiaraztea; lehenik, udalaren instalazioetan erabiltzeko eta, bigarren fase batean, partikularren etxebizitzetan 9) ‘HAPOa berriztatzearen aurreko ingurumen- eta kultura-diagnostikoa’- Legutioko Udala. Azterlan horren helburua da udalerria ingurumen- eta paisaia-unitate homogeneoetan sailkatzea eta unitate horien eraketaren eta egituraren azterlana egitea (ingurumen- eta kultura-aldagaiak), bi ikuspuntutatik ezarritako unitateak balioesteko, balio naturalak kontuan hartuta eta zerbitzu ekosistemikoak oinarri hartuta. Era berean, herritarrek parte hartzeko bideak dinamizatuko dira eta gunerik garrantzitsuenak eta balio handiena dutenak zehazteko diagnostiko orokorra egingo da eta, azkenik, ingurunea antolatzeko gomendioak proposatuko dira.
23
Erakundea
Aguraingo Kuadrilla:
Donostia-San Sebastian
Burgelu
Proiektua
Azken eman beharrekoak
Frakzio organikoa biltzeko eta kudeatzeko sistemaren optimizazioa, hiri-hondakinen udalerriz gaindiko kudeaketa sisteman integratuta Smart kalea, etxebizitzetako energia kontsumo arduratsuaren sustapena, eta pobrezia energetikoaren azterketa. Nekazaritza ekologikoaren alorreko ekintzailetzari laguntzeko udal erakusketaesparruak sortzea
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa
Egureta belar-hondakin biologikoen kontrol eta kudeaketa aurreratua
Uribe Kostako Mankomunitatea:
Landa-garraio publikoa eskualdeko eskariaren arabera abiatzeko bideragarritasunazterlana
Muxika
Auzo-taxi zerbitzua jartzea mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat
Nerbioi-Ibaizabal Udaltalde 21
Eskualde adimentsu, konektatu eta eraginkorra: smart city-aren eskualde estrategiaren definizioa
Zerain
Basoa herriaren etorkizuna, herrian energia berriztagarriak garatzeko proiektua
Legutio
HAPOa berriztatzearen aurreko ingurumen- eta kulturadiagnostikoa
Betearazpenproiektua. Jardunbide egokia Metodoa
webean aurreikusia
2015erako
Betearazpenproiektua. Jardunbide egokia Metodoa
webean aurreikusia
2015erako
webean aurreikusia
2015erako
webean aurreikusia
2015erako
webean aurreikusia
2015erako
webean aurreikusia
2015erako
webean aurreikusia
2015erako
webean aurreikusia
2015erako
webean aurreikusia
2015erako
Betearazpenproiektua. Jardunbide egokia Metodoa Betearazpenproiektua. Jardunbide egokia Metodoa Betearazpenproiektua. Jardunbide egokia Metodoa Betearazpenproiektua. Jardunbide egokia Metodoa Betearazpenproiektua. Jardunbide egokia Metodoa Betearazpenproiektua. Jardunbide egokia Metodoa Betearazpenproiektua. Jardunbide egokia Metodoa
Taula 7. Berringurumena 2014 laburpen-taula
24
Eskura dagoen dokumentazioa
www.udalsarea21.net www.ingurumena.eus