1. zkia. 2006ko urria
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
Oztopoak eta estrategia arrakastatsuak identifikatzea aurrerapauso gehien eman dituzten udalerrietan kudea ditzaten
Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea Red Vasca de Municipios hacia la Sostenibilidad
UDALSAREA 21EKO LAN-KOADERNOEN BILDUMAREN AURKIBIDEA: 1. zenbakia. 2006ko urria
«EAE-ko Tokiko Agenda 21 prozesuak aztertzea. Oztopoak eta estrategia arrakastatsuak identifikatzea aurrerapauso gehien eman dituzten udalerrietan kudea ditzaten».
2. zenbakia. 2006ko urria
«Oztopo eta estrategiak ekintza-planak abiarazteko. 21 Bulegoak: ereduak formulatzea».(PRESTATZEN)
3. zenbakia. 2006ko azaroa
«Udalek inguru naturalaren gainean dituzten eskumenen gidaliburua». (PRESTATZEN)
ARGITARALDIA: 1.a, 2006ko urria © IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Ibañez de Bilbao 28, 8. 48009 Bilbao Tel.: 94 423 07 43 • Faxa: 94 423 59 00 www.ihobe.net ARGITARATZAILEA: IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa DISEINUA ETA DIAGRAMAZIOA: Canaldirecto
LAN HAU EGITEN LAGUNDU DUTEN UDALAK Alonsotegi, Arrasate, Asparrena, Azkoitia, Azpeitia, Bilbo, Deba, Donostia, Eibar, Ermua, Ezkio-itsaso, Getxo, Gordexola, Laukiz, Legazpi, Laudio, Mallabia, Maruri-Jatabe, Mungia, Mutriku, Oiartzun, Tolosa, Urretxu, Gasteiz, Zarautz, Zumarraga
ITZULPENA: Elhuyar LEGE GORDAILUA: 0000000
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE Y ORDENACIÓN DEL TERRITORIO
IDAZLE TALDEA ERRONKA BERRIAK 6. EKITALDEA. TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK ASIMILATZEA Azkoitiko Udala Azpeitiko Udala Donostiako Udala UGGASA-Legazpiko Udala Gipuzkoako Foru Aldundia, Garapen Iraunkor Saila IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Minuartia, Estudis Ambientals
Gipuzkoako Foru Aldundia Diputación Foral de Gipuzkoa
UDALSAREA 21EKO Idazkaritza Teknikoa:
ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUTA. Debekatuta dago publikazio hau erreproduzitzea, informazioa berreskuratzeko sistemetan gordetzea eta publikazio honen zati bat transmititzea, erabilitako bitartekoa edozein dela ere (elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabazioa, etab.), jabetza intelektualaren eskubideen titularraren eta editorearen idatzizko baimenik gabe.
1. zkia. 2006ko urria
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
Oztopoak eta estrategia arrakastatsuak identifikatzea aurrerapauso gehien eman dituzten udalerrietan kudea ditzaten
AURKIBIDEA 05. orrialdea 05 05 06
08. orrialdea 08 10 11
13. orrialdea 13 14 15 16 16
18. orrialdea 18 19 19 20 21
22. orrialdea 23 24 25 26 28
29. orrialdea 29
01. SARRERA 1.1. Aurkezpena eta helburuak 1.2. Metodologia 1.3. Kontsultarako lagina
02. EAE-KO TOKIKO AGENDA 21-EKO PROZESUEN EZAUGARRIAK ADIERAZTEA 2.1. Motibazioa 2.2. Arloak 2.3. Prozesuaren kudeaketaren eta antolaketaren oinarrizko ezaugarriak
03. TOKIKO AGENDA 21-EN ERAGINA EBALUATZEA 3.1. Ekintzak martxan jartzea 3.2. Sentsibilizazioa eta politikarien iraunkortasun-gidaritza 3.3. Udalaren barne-antolamendua eta -kudeaketa 3.4. Iraunkortasun-irizpideak integratzea 3.5. Parte-hartzea eta heziketa sustatzea
04. TOKIKO AGENDA 21 MODU ERAGINKORREAN EZARTZEKO OZTOPOAK 4.1. Prozesuko faseen zailtasuna 4.2. Udal-antomendua eta -koordinazioa 4.3. Ekintza-plana diseinatzea eta kudeatzea 4.4. Heziketako eta parte-hartzeko prozesua 4.5. Politikarien parte-hartzea eta gidaritza
05. TOKIKO AGENDA 21 MODU ERAGINKORREAN EZARTZEKO ESTRATEGIA ARRAKASTATSUAK 5.1. Prozesuko faseen zailtasuna 5.2. Udal-antomendua eta -koordinazioa 5.3. Ekintza-plana diseinatzea eta kudeatzea 5.4. Heziketako eta parte-hartzeko prozesua 5.5. Politikarien parte-hartzea eta gidaritza
06. ONDORIOAK 6.1. Prozesuen ezaugarriak A) Motibazioak B) Arloak C) Prozesuen antolaketa eta kudeaketa
30
6.2. Tokiko Agenda 21-en eraginaren ebaluazioa A) Ekintzak martxan jartzea eta udalaren ezaguera B) Sentsibilizazioa eta politikarien iraunkortasun-gidaritza C) Udalaren barne-antolamendua eta -kudeaketa D) Iraunkortasun-irizpideak integratzea E) Parte-hartzea eta heziketa sustatzea
31
6.3. Prozesua ezartzeko oztopoak A) Prozesuko faseen zailtasuna B) Udal-antolamendua eta -kudeaketa C) Ekintza Plana diseinatzea eta kudeatzea D) Heziketako eta parte-hartzeko prozesua E) Politikarien parte-hartzea eta gidaritza
32
6.4. Arrakastarako estrategiak A) Udal-antolamendua eta -kudeaketa B) Ekintza Plana diseinatzea eta kudeatzea C) Politikarien parte-hartzea eta gidaritza D) Ingurumen-alderdiak barneratzea eta iraunkortasun-irizpideak integratzea E) Heziketako eta parte-hartzeko prozesua
01.
SARRERA
1.1. AURKEZPENA ETA HELBURUAK
1.2. METODOLOGIA
Dokumentu honetan biltzen dira Udalsarea 21en Erronka Berriak. Tokiko Agenda prozesuak asimilatzea 6. ekitaldea ekintzarako lantaldeak 2004ko ekainaren eta 2005eko maiatzaren artean egindako lanaren emaitzarik garrantzitsuenak.
Taldearen jarduerak lan hauen bidez antolatu dira:
Ekintzarako talde horren helburu orokorra da Tokiko Agenda 21en prozesuek EAEn duten eragina eta ezartzemaila ebaluatzea, hala, Udalsarea 21eko udalerri guztiek prozesuak modu eraginkorrean asimilatzeko izan ditzaketen trabak eta arrakasta-estrategiak identifikatzeko. Hauek dira lana egituratzeko eta egiteko ezarritako berariazko helburuak: — EAEko Tokiko Agenda 21 prozesuen ezaugarriak adieraztea, udalen motibazioari, kontuan hartutako arlo nagusiei eta prozesuak kudeatzeko eta antolatzeko moduari dagokienez. — Tokiko Agenda 21en eragina ebaluatzea arlo hauetan: jardueren ezartze-maila, iraunkortasunaren gaineko sentsibilizazioa eta gidaritza politikoa, udalaren barne-antolaketa eta -kudeaketa, iraunkortasunirizpideak integratzea eta parte-hartzea eta heziketa bultzatzea. — Tokiko Agenda 21 modu eraginkorrean ezartzeko dauden oztopoak identifikatzea. — Tokiko Agenda 21 prozesuak modu eraginkorrean ezartzeko eta asimilatzeko estrategia arrakastatsuak adieraztea.
1. Esperientziak identifikatzea eta aztertzea a) Tokiko Agenda 21 ezartzeko esperientzia aipagarriak identifikatzea. b) Esperientziak azaltzea eta ondorioak ateratzea. c) Lanabes osagarrien estrategiak identifikatzea udalerriek prozesuak bere egin ditzaten. 2. EAE-n martxan jarritako Tokiko Agenda 21 prozesuak ebaluatzea a) Ebaluatzeko galdera-sorta prestatzea. b) Galdera-sorta 6. ekitaldeko udalerrietan banatzea eta bideratzea. c) Behin betiko galdera-sorta prestatzea. d) Galdera-sorta Udalsarea 21en dauden udalerrietan banatzea eta horren segimendua egitea. e) Jasotako datuak irauli eta integratzea. f ) Emaitzekin estatistikak eta irudiak egitea. g) Emaitzak aztertu eta ebaluatzea. 3. Dokumentua idaztea a) Dokumentuaren eskema egitea. b) Edukiak idaztea, aurrez egindako lanetan oinarrituta. c) Dokumentuaren berrikuspen orokorra egitea. d) Behin betiko dokumentua egitea. e) Emaitzak aurkezteko materialak egitea. f ) Emaitzak Udalsarea 21en esparruan aurkeztea. Ondoren, lanak egiteko ezarritako egutegia agertzen da. Egutegi horretan ez da agertzen taldearen helburuak eta lanak definitzeko 2004ko ekainean eta uztailean egin zen hasierako fasea. (Ikusi 1.1. irudia)
::::::: 5
01. SARRERA
1.3. KONTSULTARAKO LAGINA Lana egiteko unean Udalsarea 21en barruan zeuden udalerriei (37) kontsultarako formularioa eman zieten, eta prozesuaren teknikariak eta arduradun politikoak bakoitzak bere kabuz erantzun zezaten eskatu zieten. Udalerri batzuetan ez dago teknikaririk, eta kasu horietan, arduradun politikoak bakarrik bete zezakeen formularioa. Guztira 26 udalerritan erantzundako 36 galdera-sorta jaso ziren. Beraz, Udalsarea 21eko udalerrien % 70,3k erantzun zuen (teknikariak, arduradun politikoak edo biek). Jasotako 36 galdera-sortetatik 15 (% 41,17) arduradun politikoek erantzundakoak ziren, 19 (% 52,78) teknikariek erantzundakoak eta 2 (% 5,56) teknikariak eta arduradun politikoak batera erantzundakoak. Parte hartu zuten 26
udalerrietatik % 38,5ek bakarrik eman zuten teknikariaren eta arduradun politikoaren erantzuna. Bestalde, jasotako galdera-sorta gehienak 5.000 eta 25.000 biztanle arteko udalerrietakoak dira (% 52,78). EAEko udalerrien biztanleria-egiturarekin bat dator ehuneko hori. Prozesuaren garapen-egoerari eta hasieraurteari dagokionez ere, nahiko orekatuta daude galderasorta erantzundako udalerriak. Hala, udalerri gehienek duela urtebete baino gutxiago jarri zuten martxan plana (% 38,89). Halaber, asko dira plana duela urtebete baino gehiago martxan jarri zuten udalerriak (% 30,56) edo oraindik plana diseinatzen ari direnak (% 27,78). Kontsultatutako lagina aztertzeko galdera-sortari erantzun dioten udalerri-mota desberdinak kontuan hartuko bagenitu (teknikariak, arduradun politikoak nahiz biek erantzundakoak) banaketa ia berdina izango litzateke. Hala adierazten du 1.1 taulak (Kontsultatutako laginaren ezaugarriak jasotako galdera-sorten arabera).
1.1. irudia. Ekitalderen lan-egutegia
•
Martxoa
• •
Otsaila
Azaroa
•
Urtarrila
Urria
EGINKIZUNAK
Abendua
EGUTEGIA
Iraila
01
•
•
1. Esperientziak identifikatzea eta aztertzea 1.1. Tokiko Agenda 21 ezartzeko esperientzia aipagarriak identifikatzea. 1.2. Esperientziak azaltzea eta ondorioak ateratzea. 1.3. Lanabes osagarrien estrategiak identifikatzea udalerriek prozesuak bere egin ditzaten.
2. Martxan jarritako tokiko agenda 21 prozesuak ebaluatzea 2.1. Ebaluatzeko galdera-sorta prestatzea. 2.2. Galdera-sorta 6. ekitaldeko udalerrietan banatzea eta bideratzea. 2.3. Behin betiko galdera-sorta prestatzea. 2.4. Galdera-sorta Udalsarea 21en dauden udalerrietan banatzea eta horren segimendua egitea. 2.5. Jasotako datuak irauli eta integratzea.
•
• •
• •
• •
2.6. Emaitzekin estatistikak eta irudiak egitea. 2.7. Emaitzak aztertu eta ebaluatzea .
• • •
•
3. Dokumentua idaztea 3.1. Dokumentuaren eskema egitea. 3.2. Edukiak idaztea, aurrez egindako lanetan oinarrituta. 3.3. Dokumentuaren berrikuspen orokorra egitea. 3.4. Behin betiko dokumentua egitea. 3.5. Emaitzak aurkezteko materialak egitea. 3.6. Emaitzak Udalsarea 21en esparruan aurkeztea.
6 :::::::
•
• •
• • • •
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
Hauek dira kontsultatutako laginaren emaitzak interpretatzeko kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak: — Kontsultarako lagina sistema guztiz aleatorio baten bidez aukeratu ez den arren eta erantzuna borondatezkoa izan arren, erantzundako galdera-sorten eta erantzun duten udalerrien kopurua nahikoa adierazgarria da EAEko Tokiko Agenda 21 prozesuei buruzko ondorioak ateratzeko.
— Udalerrien % 38,5ek bakarrik eman dutenez teknikariaren eta arduradun politikoaren erantzuna modu bereiztuan, teknikarien eta arduradun politikoen emaitza segmentatuen interpretazioak joerak adierazten ditu, baina nahiko interpretazio mugatua da. — Tokiko Agenda 21 prozesuaren fase desberdinetan dauden udalerrien galdera-sortak jaso dira; beraz, erantzun batzuk udalerria murgilduta dagoen fasearen araberakoak izan daitezke.
1.1. taula. Kontsultatutako laginaren ezaugarriak jasotako galdera-sorten arabera GUZTIRA
BIZTANLERIA
%
1.000 biztanle baino gutxiago
4
11,11
1.000-5.000
6
16,67
5.000-25.000
19
52,78
25.000-100.000
2
5,56
100.000 baino gehiago
5
13,89
TOKIKO AGENDA 21EN GARAPENEGOERA (GALDERASORTA GUZTIEN ARABERA)
Diagnostikoa egiten
1
2,78
Ekintza Plana egiten
10
27,78
Plana martxan jartzen (urte 1 baino gutxiago)
14
38,89
Plana martxan jartzen (urte 1 baino gehiago)
11
30,56
TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAREN GARATZE-EGOERA (UDALERRI GUZTIETARAKO)
Diagnostikoa egiten
1
3,85
Ekintza Plana egiten
7
26,92
Plana martxan jartzen (urte 1 baino gutxiago)
10
38,46
Plana martxan jartzen (urte 1 baino gehiago)
8
30,77
2001
2
-
2002
2
-
2003
7
-
1998
6
20,7
1999
1
3,4
PLANAREN ONARPEN-URTEA
TOKIKO AGENDA 21EN HASIERA-URTEA
GALDERA-SORTA BETE DU
2000
9
31,0
2001
5
17,2
2002
8
27,6
Tokiko Agenda 21en arduradun politikoak
15
41,67
Tokiko Agenda 21en arduradun teknikoak
19
52,78
Biek
2
5,56
Erantzun duten udalerriak guztira
26
-
Jasotako galdera-sortak guztira
36
-
::::::: 7
02.
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21-EKO PROZESUEN EZAUGARRIAK ADIERAZTEA
2.1. MOTIBAZIOA Erantzundako galdera-sorten arabera, hauek dira Tokiko Agenda 21 prozesua garatzeko arrazoi nagusiak: udaljardueren plangintza hobetzea (% 67,6), Herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea bultzatzea (% 50,0), udalerriaren egoera eta eboluzioa ezagutzea modu orokorrean (% 47,1) eta ingurumen-arazoak konpontzea (% 41,2) (ikus 2.1. irudia: udalerriaren Tokiko Agenda 21 prozesua garatzeko arrazoi nagusiak). Bestalde, hauek dira galdera-sortetan gutxien aipatzen diren arrazoiak: arazo sozial eta ekonomikoak konpontzea (% 0), udaleko komunikazioa erraztea (% 3,4) eta udaleko teknikariak eta politikariak sentsibilizatzea (% 6,9). Tokiko Agenda 21 garatzeko motibazio nagusien ordena kontuan hartuz gero (ikus 2.2 irudia, Tokiko Agenda 21 prozesua garatzeko motibazioen ordena), ikusten da gehien aipatzen diren erantzunak direla lehenengo aukera gisa gehien agertzen direnak. Hala eta guztiz ere, aipatu beharrekoak dira lehenengo motibazio gisa arrazoi hauek aipatu dituzten udalerriak: estrategia politiko bat definitzea eta hartzea (5), aurreko legealdian hasitako prozesuarekin jarraitzea (4) eta udalaren barruko komunikazioa bultzatzea (3). Beraz, arrazoi horiek oro har gutxi aipatzen diren arren, teknikari edo politikari batzuek garrantzi handia ematen diete. Bestalde, ordezkari politikoek eta teknikariek bereizita emandako erantzunei dagokienez, lehenik eta behin, azpimarratu behar da politikariek arrazoi gutxiago
8 :::::::
erabiltzen dutela erantzuna emateko eta, aldi berean, arrazoi horiek oro har gehien aipatutakoak direla. Bereziki, politikariek garrantzi handiagoa ematen diete arrazoi hauei: udal-jardueren plangintza hobetzea (politikariak: % 87,5 ; teknikariak: % 55,0) eta herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea bultzatzea (politikariak: % 68,8 ; teknikariak: % 35,0). Teknikariek, berriz, arrazoi gehiago aipatzen dituzte, eta, hala, arrazoi nagusiak ematean ordezkari politikoekin bat datozen arren, beste arrazoi batzuei ere garrantzia ematen diete. Besteak beste, garrantzi handiagoa ematen diete arrazoi hauei: beste udal batzuek markatutako joerei jarraitzea (teknikariak: % 35,0; politikariak: % 0) eta aurreko legealdian hasitako prozesuarekin jarraitzea (teknikariak: % 20; politikariak: % 6,3). Halaber, emandako erantzunetatik interpreta daiteke, teknikari batzuen ustez, udalek gutxi hausnartu dutela eta motibazio eskasa izan dutela prozesuak hasteko unean. Hona hemen politikariek eta teknikariek bereizita emandako erantzunen beste multzo bat: kanpo-finantziazio gehiago jasotzea (teknikariak: % 25,0; politikariak: %12,5) eta estrategia politiko bat definitzea eta hartzea (teknikariak: % 30,0; politikariak: % 25,0). A priori ordezkari politikoek aipatzen dituzten motibazioak izan arren, azpimarratzekoa da teknikariek garrantzi handiagoa ematen dietela prozesua garatzeko motibazio gisa. Azkenik, eta pentsatzekoa den moduan, teknikariek garrantzi handiagoa ematen diote motibazio honi: udalerriaren egoera eta eboluzioa ezagutzea modu orokorrean (teknikariak: % 55,0 ; politikariak: % 37,5).
2.1 irudia. Udalerrian Tokiko Agenda 21 prozesua garatzeko arrazoi nagusiak 87,5%
Udal-jardueren plangintza hobetzea
67,6% 55% 68,8%
Herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea bultzatzea
37,5%
Udalerriaren egoera eta eboluzioa ezagutzea modu orokorrean
47,1% 55% 50%
Ingurumen-arazoak konpontzea
41,2% 40% 25% 29,4% 30%
Estrategia politiko bat definitu eta hartzea 12,5%
Kanpo-finantziazio gehiago eskuratzea
20,6% 25% 0%
Beste udal batzuek markatutako joerei jarraitzea
20,6% 35% 6,3%
Aurreko legealdian hasitako prozesuarekin jarraitzea
14,7% 20%
Udaleko teknikari eta politikariak sentsibilizatzea
6,3% 5,9% 5%
Udaleko komunikazioa erraztea
6,3% 2,9% 0%
Arazo sozial eta ekonomikoak konpontzea
50%
35%
0% 0% 0% %0
% 10
% 20
Teknikaria
% 30
% 40
Guztira
% 50
% 60
% 70
% 80
% 90
% 100
Politikaria
Oharra: ehunekoen batura ez da 100, hiru erantzun onartzen baitziren
2.2. irudia: Tokiko Agenda 21 prozesua garatzeko motibazioen ordena
Arazo sozial eta ekonomikoak konpontzea Udaleko komunikazioa erraztea Udaleko teknikari eta politikariak sentsibilizatzea Aurreko legealdian hasitako prozesuarekin jarraitzea Beste udal batzuek markatutako joerei jarraitzea Kanpo-finantziazio gehiago eskuratzea Estrategia politiko bat definitu eta hartzea Ingurumen-arazoak konpontzea Udalerriaren egoera eta eboluzioa ezagutzea modu orokorrean Herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea bultzatzea Udal-jardueren plangintza hobetzea
1 1 33 22
2 44
1
2
4
2
22
3
44
3
55
6
1
1
7
88
55
77
6
77
99 12 12
0
1. motibazioa
5
33 7
6 10
2. motibazioa
15
20
25
30
3. motibazioa
::::::: 9
02. EAE-KO TOKIKO AGENDA 21-EKO PROZESUEN EZAUGARRIAK ADIERAZTEA
02
2.2. ARLOAK
badagoen interesa proposatutako arlo guztiak bultzatzeko (ikus 2.4 irudia Arlo gehiago sartzeko interesa). Hala, 2.3 irudiak (Tokiko Agenda 21 prozesuetako gaien garrantzia) eta 2.4 irudiak (Arlo gehiago sartzeko interesa) egitura bera dute, baina bigarren irudiak balio handiagoak ditu arlo guztietan.
Prozesuetan lantzen diren arloei dagokienez, ingurumen-bektoreak eta lurralde-alderdiak dira, nabarmen, garrantzitsuenak (bi kasuetan, 3,6 puntu dituzte 1-4 eskalan). Herritarren parte-hartzea eta sentsibilizazioa nahikoa garrantzitsua (3,1) da, baina aurreko arloak baino askoz ere gutxiago. Bestalde, arlo sozialei, lanari eta udal-ekonomiari garrantzi txikia ematen zaie (2,3) (ikus 1.3 irudia Tokiko Agenda 21 prozesuetako gaien garrantzia).
Bestalde, proposatutako arloak bultzatzeko interesari dagokionez, ez da alde handirik identifikatu Tokiko Agenda 21 prozesuen garapen-mailaren arabera. Teknikariek eta ordezkari politikoek gai horri buruz emandako erantzunetan, ordea, badaude aldeak. Hala, ordezkari politikoek interes handiagoa azaldu dute herritarren parte-hartzearekin, udal-antolaketarekin eta lanarekin lotutako arloak bultzatzeko.
Proposatutako arloak prozesuan sartzeko edo bultzatzeko interesari dagokionez, kontsultaren emaitzek erakusten dute gaur egungo arloen eta lehentasunen antolaketa indartu dela, nahiz eta
2.3. irudia. Tokiko Agenda 21 prozesuetako gaien garrantzia*
4 3,6
3,6 3,1
3 2,5
2,3
2,3
Gizarte-alderdiak
Enplegua eta tokiko ekonomia sustatzea
2
1 Ingurumen-bektoreak (ura, hondakinak, energia, atmosfera, zarata, lurzoruak
Lurraldearen alderdiak (Ordenamendua, Mugikortasuna, Natura-ingurunea)
Sentsibilizazioa eta herritarren parte-hartzea
Antolamendua eta Udalaren kudeaketa
2.4. irudia. Arlo gehiago sartzeko interesa*
4
3,9 3,4 3,1 2,9
3
2,8
2
1 Lurraldearen alderdiak (Ordenamendua, Mugikortasuna, Naturaingurunea)
Sentsibilizazioa eta herritarren partehartzea
Antolamendua eta Udalaren kudeaketa
Gizarte-alderdiak
Enplegua eta tokiko ekonomia sustatzea
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
10 :::::::
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
2.3. PROZESUAREN KUDEAKETAREN ETA ANTOLAKETAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK
bakarrik koordinatzen du. Alkatetzak prozesua koordinatzea ohikoagoa da 5.000 biztanletik beherako udalerrietan.
Tokiko Agenda 21 prozesua ingurumen-departamentuak koordinatzen du normalean (% 63,9), edo, bestela, alkatetzak (% 22,2) edo eskualdeko entitateak (% 13,9). Galdeketa egindakoen % 8,3k Tokiko Agenda 21i buruzko berariazko sail bat dute. Bestalde, Gizarte Ongizateak Tokiko Agenda 21 prozesuen % 5,6
Udalerrien erdietan baino gehiagotan lehendik dagoen udal-teknikariak koordinatzen du prozesua (% 55,6). Kanpoko laguntza teknikoa ematen dutenek ere eginkizun garrantzitsua izan dute (% 27,8); lanean hasi berri diren udal-teknikariek baino garrantzitsuagoa (% 25,0). Aldi baterako bekadunek eta eskualdeko teknikariek ere pisu espezifikoa dute, % 13,9 dira bata nahiz bestea.
2.5. irudia. Tokiko Agenda 21 koordinatzen edota kudeatzen duen saila*
% 63,9
Ingurumena % 22,2
Alkatetza % 13,9
Eskualdeko erakundea
% 11,1
Beste sail bat Lurralde/Hirigintza saila
% 8,3
Tokiko Agenda 21en berariazko saila
% 8,3 % 5,6
Gizarte-ongizatea %0
Beste batzuk %0
% 10
% 20
% 30
% 40
% 50
% 60
% 70
% 80
2.6. irudia. Tokiko Agenda 21 koordinatzen edo kudeatzen duen teknikari-mota*
% 55,6
Lehendik zegoen udal-teknikaria % 27,8
Kanpoko laguntza teknikoa Lanean hasi berri den udal-teknikaria
% 25
Aldi baterako bekaduna
% 13,9
Eskualdeko teknikaria
% 13,9
Ez dago teknikaririk
%0
%0
% 10
% 20
% 30
% 40
% 50
% 60
% 70
% 80
* Oharra: ehunekoak ez dira batzen, izan ere, udalerri batzuek erantzun bat baino gehiago eman zuten.
::::::: 11
Azkenik, prozesua ezartzeko fasean, aurreko faseko egitura ia berdina mantentzen da eta eragile batzuetan aldaketa batzuk egiten dira. Hala, fase horretan, Tokiko Agenda 21en teknikari kudeatzaileak garrantzi handiagoa hartzen du eta eragilerik garrantzitsuena bihurtzen da (3,4). Zinegotzi arduradunak, berriz, garrantzi txikiagoa du fase horretan, eta bigarren mailako eragile bihurtzen da (3,1). Horien ondoren, alkatetzak eta beste entitate publikoek garrantzia bera izaten jarraitzen dute. Gainerako zinegotziek oso garrantzi txikia dute oraindik (1,8).
Tokiko Agenda 21 martxan jartzeko ekimena izan duten eragileen garrantziari dagokionez, udalaren barruan, zinegotzigo arduraduna azpimarratu behar da (3,2) eta, ondoren, alkatetza (3,0). Dena den, udalaz gaindiko unitateek ere garrantzi handia izan dute prozesua bultzatzeko lanean (2,9). Aitzitik, herritarrek (2,1), eskualdeko entitateek (2,1), teknikariek (2,2) eta, bereziki, beste zinegotziek (1,7) lan horretan garrantzi txikia izan dutela dirudi. Prozesuaren diseinu-fasean garrantzia izan duten eragileei dagokienez, zinegotzi arduradunak eragilerik garrantzitsuena izaten jarraitzen du (3,4), baina, kontsultaren arabera, Tokiko Agenda 21en teknikari kudeatzailea ere funtsezko eragilea da, eta zinegotziaren pareko garrantzia du (3,3). Horien ondoren, bigarren mailan daude beste entitate publikoak (3,0), alkatetza (3,0) eta laguntza teknikoa (2,9). Ikastetxeek prozesuan nahikoa garrantzi izaten jarraitzen dute. Gainerako udalteknikariek (ingurumen-arlokoak nahiz gizarte- eta ekonomia-arlokoak), eskualdeko entitateek, herritarrek eta herriko entitateek garrantzi txikia izan dute. Alderdi negatiboan daude prozesuan oso garrantzi txikia duten eragileak: beste zinegotziak, ingurumen-zerbitzuetako enpresak eta eragile ekonomikoak.
Maila teknikoan, nabarmentzekoa da ingurumeneragina duten langile teknikoen bilakaera, izan ere, aurreko fasean baino garrantzi handiagoa ematen diotela dirudi, nahiz eta Tokiko Agenda 21eko teknikari kudeatzaileak baino dezente gutxiago ematen dioten. Udala alde batera utzita, nahikoa garrantzi izaten jarraitzen duten udalerriko eragile bakarrak ikastetxeak dira. Herritarrek eta gizarte-erakundeek garrantzi txikia dute oraindik, eta eragile ekonomikoek ez dute ia batere garrantzirik prozesuan.
2.7. irudia. Tokiko Agenda 21 martxan jartzeko eragileek duten garrantzia* 4 3,2 3
3
2,9
2,2
2,2
2,1
2
1,7
1
Zinegotzigo arduraduna
Alkatetza
Beste erakunde publiko batzuk
Udale(ta)ko teknikaria(k)
Eskualdeko erakunde bat
Herritarrak edo herritar-elkarteak
Gainerako zinegotziak
2.8. irudia. Tokiko Agenda 21 diseinatzeko eragileek duten garrantzia* 4 3,4
3,3 3
3
3
3
2,9 2,6 2,3
2,2
2,1
2
1,7
1,7
Ingurumenzerbitzuen enpresak
2,3
Beste zinegotzi batzuk
2,4
1,6
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia). 12 :::::::
Herriko eragile ekonomikoak
Erakundeak eta herritartaldeak
Hiritarrak
Gizarte- eta ekonomiateknikariak
Ingurumeninpaktuen teknikariak
Eskualdeko erakundeak
Hezkuntzazentroak
Kanpoko laguntza teknikoa
Alkatetza
Ingurumenteknikariak
Beste erakunde publiko batzuk
Tokiko Agenda 21en teknikari kudeatzailea
1 Tokiko Agenda 21en zinegotzi arduraduna
02
03.
TOKIKO AGENDA 21-EN ERAGINA EBALUATZEA
3.1. EKINTZAK MARTXAN JARTZEA Galdera-sortaren bidez, planean aurreikusitako ekintzak zenbateraino jarri ziren martxan jakin nahi zen. Plana ezartzeko fasean dauden udalerriak bakarrik kontuan hartuta, ikusten da horietatik ehuneko handi batek ez duela xehetasunez ezagutzen plana zer aplikaziomailatan dagoen (% 39). Udalerrien % 11tan planaren % 10 baino gutxiago jarri da martxan eta, halaber, beste % 11tan uste dute planaren % 10 eta 25 artean jarri dela
martxan. Bestalde, udalerrien % 22tan planaren % 25 eta 40 artean jarri da martxan, eta % 17k erantzun dute planaren % 40 baino gehiago jarri dutela martxan dagoeneko. Aipatu behar da planaren ezarpen-maila ezagutzen duten udalerrietatik erdiak baino gehiagok (% 59) gutxi gorabehera kalkulatu dutela ezarpen-maila hori, % 35ek metodologia propio bat erabili dutela kalkulua egiteko eta % 6k bakarrik erabili dutela MUGI21 planaren ezarpen-mailaren ebaluazioa ezagutzeko.
3.1. irudia. Planeko ekintzen ezartze-maila * Ez dut ongi ezagutzen (% 39) % 40 baino gehiago (% 17) % 25 eta % 40 artean (% 22 ) % 10 eta % 25 bitartean (% 11) % 10 baino gutxiago (% 11 )
3.2. irudia. Ezartze maila adierazteko erabilitako ebaluatzeko metodologia* Hurbilketa (% 59) Berariazko metodologi (% 35) MUGI 21 planaren ezartzemaila ebaluatzeko metodologia (% 6)
* Oharra: Tokiko Agenda 21 ezartzeko fasean dauden udalerriak bakarrik hartu dira kontuan.
::::::: 13
03. TOKIKO AGENDA 21-EN ERAGINA EBALUATZEA
03
Tokiko Agenda 21 prozesuak udalerria ezagutzean duen eraginari buruz, politikariek zein teknikariek uste dute planari esker askoz gehiago ezagutzen direla udaleko ingurumen-egoera eta -joerak. Teknikariek balorazio hobea egin dute arlo horretan (3,5) politikariek baino (3,3). Halaber, horien ustez, planak eragin nabarmena izan du ingurumen-kudeaketaren arloko ekintzen gehikuntzan eta herritarren sentsibilizazioa eta partehartzea bultzatzeko ekintzen gehikuntzan (bi kasuetan, ordezkari politikoek balorazio hobea egiten dute teknikariek baino). Tokiko Agenda 21 prozesuari esker ingurumenkudeaketari buruzko ekintza gehiago egin arren, ez da gehikuntzarik izan gizarte- eta lan-arloko ekintzetan, ezta sustapen ekonomikoko ekintzetan ere. Berriro ere, ordezkari politikoen balorazioa (2,0) altuagoa da langile teknikoena baino (1,7). Iraunkortasun-irizpideak plangintzan eta mugikortasunaren kudeaketan gehiago integratzeari dagokionez, nahiko balorazio positiboa egin da (2,8). Hala ere, ordezkari politikoak eta teknikariak ez datoz bat gai horretan, politikariek uste baitute planak eragin nahiko handia izan duela (3,1) eta teknikarien iritziz eragin hori ez baita hain handia izan (2,7).
Halaber, teknikariek uste dute Tokiko Agenda 21 prozesuak erraztasunak eman dituela udalaz gaindiko baliabide ekonomikoak eskuratzeko eta, horien bidez, ekintzak egiteko (2,9). Ordezkari politikoek, ordea, balorazio okerragoa egiten dute gai horri buruz (2,7).
3.2. SENTSIBILIZAZIOA ETA POLITIKARIEN IRAUNKORTASUN-GIDARITZA Ordezkari politikoen ustez, Tokiko Agenda 21 prozesuak eragin positiboa izan du, udal-politiketan ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako gaiei ematen zaien garrantzia handitu delako (3,1). Teknikariek ere aipatutakoaren balorazio positiboa egiten duten arren, hobekuntza hori ez dela hain handia izan uste (2,7) (ikus 3.4 irudia Prozesuaren eragina, sentsibilizazioari eta politikarien iraunkortasungidaritzari dagokienez). Hala eta guztiz ere, hautetsien sentsibilizazioa ez da asko hazi ordezkari politikoen arabera (2,5) eta nahiko gutxi hazi da teknikarien arabera (2,2).
3.3. irudia. Prozesuaren eragina, udalerria ezagutzeari eta iraunkortasunaren aldeko ekintzak gauzatzeari dagokienez* 4
3
2
1 Herriaren IngurumenHerritarrek ingurumen-egoera kudeaketarako parte hartzeko ezagutzea jarduerak jarduerak
Baliabide ekonomikoak lortzea
Herriaren alderdi sozioekonomikoak ezagutzea
Antolamendu- eta mugikortasunirizpideak
Giza alderdiekin Enplegua eta lotutako ekonomia sustajarduerak tzeko jarduerak
GUZTIRA
3,4
3,1
3,0
2,8
2,8
2,8
2,2
1,9
Politikariak
3,3
3,3
3,1
2,7
2,7
3,1
2,3
2,0
Teknikariak
3,5
3,0
2,9
2,9
2,7
2,7
2,1
1,7
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
14 :::::::
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
3.4. irudia. Prozesuaren eragina, sentsibilizazioari eta politikarien iraunkortasun-gidaritzari dagokienez* 4
3
2
1 Ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako gaiek garrantzi handiagoa izatea udalerriaren politikan
Kargudun hautatuak sentsibilizatuago egotea
GUZTIRA
2,8
2,3
Politikariak
3,1
2,5
Teknikariak
2,7
2,2
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
3.3. UDALAREN BARNEANTOLAMENDUA ETA -KUDEAKETA
eguneroko lanaren hobekuntza, udal-ekintzaren ebaluazioaren hobekuntza, departamentuen arteko proiektu bateratuen gehikuntza, ingurumenkudeaketarekin eta Tokiko Agenda 21ekin lotutako giza baliabideen horniduraren gehikuntza. Kasu horietan guztietan planak eragin txikia izan duela uste dute, baina, kasu guztietan, teknikariek balorazio negatiboagoa egiten dute ordezkari politikoek baino. Galdera-sortari erantzun diotenen arabera, Tokiko Agenda 21 prozesuak ez du gehiegi handitu udalteknikarien sentsibilizazioa (teknikarien arabera 2,3 eta politikarien arabera 2,5).
Oro har, politikariek nahiz teknikariek uste dute Tokiko Agenda 21ek eragin txikia izan duela udalaren barneantolamenduan eta -kudeaketan. Dena den, politikariek balorazio hobea egiten dute gai horri buruz. Bat datoz epe luzera eragina izan duela baieztatzean. Hala ere, ez datoz bat arlo hauek baloratzeko orduan: udal-kudeaketari buruzko urteko programazioaren eta
3.5. irudia. Prozesuaren eragina, udalaren barne-antolamenduari eta -kudeaketari dagokienez*
4
3
2
1 Epe luzerako planifikazio hobea
UdalIngurumenteknikarien kudeaketaren programa sentsibilizazio hobetzea –urtekoa nahiz handiagoa egunez egunekoa–
Udaljardueraren ebaluazioa hobetzea
Teknikarien arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetzea
Ingurumen-kudeaketarekin eta Agenda 21ekin lotutako baliabide gehiago eskuratzea
Sailen elkarlanaren ondorioz antolatutako proiektuak gehitzea
GUZTIRA
2,6
2,3
2,3
2,3
2,3
2,2
2,1
Politikariak
2,7
2,5
2,5
2,5
2,4
2,5
2,3
Teknikariak
2,6
2,3
2,2
2,2
2,3
2,1
1,9
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
::::::: 15
03. TOKIKO AGENDA 21-EN ERAGINA EBALUATZEA
03
3.4. IRAUNKORTASUN-IRIZPIDEAK INTEGRATZEA
eta heziketan izan duen eraginari buruz. Hala, biek azpimarratzen dute gehikuntza handia izan dela iraunkortasunaren alde hezteko jardueren kopuruan (2,9). Gainera, Tokiko Agenda 21 prozesuari esker, iraunkortasunaren aldeko heziketa-esparru zabalago eta egonkorragoa sortu ahal izan da.
Ordezkari politikoek nahiz teknikariek uste dute Tokiko Agenda 21 prozesuak eragin positiboa izan duela arlo hauetan: ingurumen-irizpideak hirigintza-plangintzan integratzea, ebaluazio-mekanismoak ezartzea eta iraunkortasun-irizpideak planetan integratzea (ekipamendu publikoak, mugikortasuna, sustapen ekonomikoa‌) eta udal-instalazioen funtzionamendua. Dena den, eragin hori ez dela handia izan uste dute.
Halaber, Tokiko Agenda 21 prozesuari esker, herritarrek informazioa eskuratzeko aukera gehiago dute eta Tokiko Agenda 21 prozesua hasi arte ez zeuden edo urriak ziren parte hartzeko gune berriak sortu ahal izan dira. Dena den, eragin hori ez dela handia izan uste dute.
Bestalde, Tokiko Agenda 21 prozesuak arlo hauetan eragin txikia edo oso txikia izan duela uste dute: iraunkortasun-irizpideak zerbitzuak erosteko eta kontratatzeko politikan integratzea, administrazioprozedurak ezartzeko prozesuak eta udalaren zergaarloa. Arlo horietan, teknikariek askoz ere balorazioa negatiboagoa egin dute ordezkari politikoek baino.
Bestalde, herritarrek udalaren kudeaketan parte hartzeko kultura pixka bat handitu dela nabarmendu dute politikariek (2,7) nahiz teknikariek (2,5). Hala ere, politikarien parte hartzeko kultura ez da ia batere hazi (2,3 teknikarien nahiz politikarien ustez). Galdera-sorta bete dutenen arabera, udalaren egoerari buruzko iritzia jasotzeko mekanismoak sortzen (2,4 eta 2,5) eta tokiko kudeaketan eta politikan eragiteko mekanismoak sortzen (2,3) lagundu du A21 prozesuak, eragin hori nahiko eskasa izan arren. Halaber, politikariek nahiz teknikariek uste dute A21 prozesuak eragin txikia izan duela (1,9) entitate eta eragile ekonomikoen inplikazioan. Alor hori besteak baino askoz ere gutxiago baloratu dute, gainera.
3.5. PARTE-HARTZEA ETA HEZIKETA SUSTATZEA Ordezkari politikoek eta teknikariek ia balorazio bera egiten dute Tokiko Agenda 21 prozesuak iraunkortasunaren aldeko herritarren parte-hartzean
3.6. irudia. Prozesuaren eragina, ingurumenaren iraunkortasun-irizpideak udalean integratzeari dagokionez*
4
3
2
1 Garatutako planetarako irizpideak
Hirigintzaantolamendurako irizpideak
Udalinstalazioak
Erosketak eta zerbitzuak kontratatzea
Kudeaketa-prozesuak eta administrazioprozedurak
GUZTIRA
2,6
2,5
2,4
1,8
1,8
Politikariak
2,5
2,6
2,6
2,0
2,1
1,8
Teknikariak
2,8
2,5
2,4
1,7
1,7
1,4
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
16 :::::::
Udalfiskalitatea 1,5
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
3.7. irudia. Prozesuaren eragina, parte-hartzea eta heziketa sustatzeari dagokionez * 4
3
2
1 Ekintza gehiago Hezkuntzairaunkortasuesparru naren aldeko zabalagoa eta hezkuntzan egonkorragoa
Tokiinformaziora aiseago iritsi ahal izatea
ParteHerritarrek Pertzepzioa Kudeaketan Politikariek hartzeko parte-hartzeko analizatzeko eta politikan parte-hartzeko gune berriak kultura gehiago mekanismoak eragiteko kultura gehiago izatea mekanismoak izatea
Erakunde eta eragileak partaide izatea
GUZTIRA
2,9
2,7
2,6
2,6
2,6
2,4
2,3
2,2
1,8
Politikariak
2,9
2,8
2,6
2,7
2,7
2,4
2,3
2,3
1,9
Teknikariak
2,9
2,7
2,7
2,6
2,5
2,5
2,3
2,3
1,8
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
::::::: 17
TOKIKO AGENDA 21 MODU ERAGINKORREAN EZARTZEKO OZTOPOAK
04.
4.1. PROZESUKO FASEEN ZAILTASUNA Tokiko Agenda 21 prozesuak udal-kudeaketaren hainbat arlotan izan duen eragina aztertzeaz gain, Tokiko Agenda 21 modu eraginkorrean ezartzeko zer zailtasun eta oztopo izan diren ere ezagutu nahi izan da.
Politikarien eta teknikarien ustez, prozesuko faseetatik diagnostikoa egiteko fasea da konplexutasun txikiena duena, baina horren ondorengo faseak nahiko edo oso zailak dira. Teknikariek zailagotzat dituzte politikariek baino. Bereziki fase oso konplexu gisa aipatzen dira planaren ezarpena, ezarpenari segimendua egitea eta parte hartzeko kanal egonkorrak mantentzea.
Jasotako erantzunen arabera, teknikariek nahiz politikariek uste dute Tokiko Agenda 21 prozesua zaila dela, oro har, eta zailtasun gehiago sortzen dizkiela teknikariei ordezkari politikoei baino.
Ekintza Plana egitea eta prozesua martxan jartzea ere nahiko fase zailtzat jo dira.
4.1. irudia. Prozesuko fase bakoitzaren zailtasunaren balorazioa* 4
3
2
1 Agenda 21 ezartzea
Parte hartzeko kanal iraunkorrak izatea
GUZTIRA
3,5
3,5
Politikariak
3,3
3,4
Teknikariak
3,6
3,6
Tokiko Agenda 21en ezarpenaren jarraipena egitea
Ekintza-plana garatzea
Prozesua martxan jartzea
Diagnostikoa egitea
3,4
3,2
3,1
2,6
3,2
3,3
3,1
2,5
3,6
3,1
3,2
2,7
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
18 :::::::
4.2. UDAL-ANTOLAMENDUA ETA -KOORDINAZIOA
dute ordezkari politikoek gai horri buruz; haien ustez, oztopo horiek garrantzi txikikoak dira Tokiko Agenda 21 prozesurako.
Tokiko Agenda 21 prozesuan zehar udal-antolamenduaren eta -koordinazioaren arloan aurkitutako oztopoen garrantziari dagokionez, lehenik eta behin, prozesuaren kudeaketarako berariazko giza baliabideen eskasia (3,6 politikariek eta 3,5 teknikariek) eta, ondoren, plana ezartzeko giza baliabideen eskasia (3,4 politikariek eta 3,2 teknikariek) prozesua arrakastatsua izateko oztopo garrantzitsutzat hartzen dira (ikus 4.2 irudia Udal-antolamendurako eta -koordinaziorako oztopoek duten garrantzia).
4.3. EKINTZA PLANA DISEINATZEA ETA KUDEATZEA
Hauek ere oztopo nahiko garrantzitsutzat hartzen dira, aurrekoek baino eragin txikiagoa izan arren: udaleko departamentuak elkarlanean aritzeko zailtasuna, planak ezartzeko udal-baliabide ekonomikoak ez esleitzea eta teknikarien sentsibilizazio eskasa.
Jasotako erantzunen arabera, ordezkari politikoek nahiz teknikariek uste dute nahiko zaila dela departamentu guztiek Ekintza Plana programaziorako tresna gisa hartzea (3,1 politikariek; 3,4 teknikariek). Halaber, horien iritziz, Ekintza Plana udal-kudeaketaren dinamikara pasatzea nahiko zaila da (2,9 politikarien iritziz eta 3,3 teknikarien iritziz). Kasu horretan, teknikariek zailtasun handiagoak ikusten dituzte (ikus 4.3 irudia Oztopoen garrantzia, plana diseinatzeari eta kudeatzeari dagokionez).
Ordezkari politikoen ustez, ekintza-planak ezartzeko udal-baliabide ekonomikoak ez esleitzea nahiko oztopo garrantzitsua da (2,9), baina, teknikarien iritziz, oztopo horrek garrantzi txikiagoa du (teknikariek uste dute prozesuari esker udalaz gaindiko baliabide gehiago eskuratu ahal izan direla).
Aitzitik, udal-kudeaketaren plangintzarako eta programaziorako Tokiko Agenda 21 baino lotesleagoak diren beste tresna batzuk egotea ez da oztopoa izan Tokiko Agenda 21 prozesurako. Halaber, galdera-sortari erantzun diotenek ez dute uste Ekintza Plana udalkudeaketaren errealitatera egokitzen ez denik.
Udal-teknikarien sentsibilizazio eskasa oztopo garrantzitsutzat dute galdera-sortei erantzun dieten teknikariek (Tokiko Agenda 21en teknikari arduradunek erantzun diete guztiei). Baina oso bestelako iritzia
Azkenik, ekintzak finantzatzeko zailtasuna ez da plana ezartzeko oztopo garrantzitsua. Dena den, ordezkari politikoek oztopo garrantzitsuagotzat dute (2,8) teknikariek baino (2,5).
4.2. irudia. Udal-antolamendurako eta -koordinaziorako oztopoek duten garrantzia* 4
3
2
1 Tokiko Agenda 21 prozesuaren kudeaketarako berariazko giza baliabide nahikoa ez izatea
Planak ezartzeko giza baliabideak falta izatea
Sailen arteko elkarlanerako arazoak izatea
Planak ezartzeko udal baliabide ekonomikoak ez esleitzea
Teknikarien sentsibilizazio eskasa
Teknikarien trebakuntza falta
GUZTIRA
3,5
3,2
2,8
2,8
2,8
2,6
Politikariak
3,6
3,4
2,8
2,9
2,5
2,5
Teknikariak
3,5
3,2
2,8
2,6
3,0
2,7
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
::::::: 19
04. TOKIKO AGENDA 21 MODU ERAGINKORREAN EZARTZEKO OZTOPOAK
04
Tokiko Agenda 21 prozesua ezartzeko fasearen barruan, teknikariek eta politikariek oztopo hauek identifikatu dituzte heziketako eta parte hartzeko prozesuan: gizabaliabide falta prozesua behar bezala garatzeko (3,3 politikarien iritziz eta 3,2 teknikarien iritziz) eta partehartze mailei eusteko zailtasuna (3,1).
Herritarrek eta entitateek prozesuan parte hartzeko motibazio eskasa izatea ere oztopo garrantzitsua izan da, planaren ezarpen-prozesuan izan diren beste oztopoak bezain garrantzitsua izan ez arren. Teknikariek garrantzi txikiagoa ematen diote oztopo horri (2,7 politikarien iritziz eta 2,5 teknikarien iritziz). Teknikarien ustez, parte hartzeko prozesurako bultzada politiko eskasa izateak garrantzia izan du (2,5 politikarien iritziz eta 2,7 teknikarien iritziz).
Halaber, nahiko garrantzitsua da (bereziki, teknikarien ustez) parte hartzeko heziketa-prozesurik ez egotea (2,8 politikarien iritziz eta 3,2 teknikarien iritziz), baita partehartzea tokiko politikan eraginkorra ez izatea ere (2,8 politikarien iritziz eta 3,1 teknikarien iritziz).
Azkenik, galdera-sortari erantzun diotenen arabera, herritarrek parte hartzeko saioak dinamizatzeko teknika egokirik ez izatea da garrantzi gutxien duen oztopoa. Dena den, ordezkari politikoek oztopo handiagotzat hartzen dute teknikariek baino.
4.4. HEZIKETAKO ETA PARTE HARTZEKO PROZESUA
4.3. irudia. Oztopoen garrantzia, plana diseinatzeari eta kudeatzeari dagokionez * 4
3
2
1 Sail guztiek plana programazio-tresna gisa hartzeko zailtasunak
Plana udal-kudeaketaren dinamikara eramateko zailtasunak
Jarduerak finantzatzeko zailtasunak
Programazio-eta planifikazio-tresna lotesleagoak izatea
Ekintza-plana udalaren kudeaketari ez egokitzea
GUZTIRA
3,3
3,0
2,6
2,2
2,0
Politikariak
3,1
2,9
2,8
2,5
2,1
Teknikariak
3,4
3,3
2,5
2,1
2,1
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
4.4. irudia. Oztopoen garrantzia, heziketako eta parte hartzeko prozesuari dagokionez* 4
3
2
1 Plana garatzeko giza baliabiderik ez izatea
Parte-hartze mailari eusteko zailtasunak
Parte hartzeko heziketaprozesurik ez egotea
Parte-hartzea tokiko politikan eraginkorra ez izatea
Herritarrek eta entitateek prozesuan parte hartzeko motibazio eskasa izatea
Parte hartzeko prozesurako bultzada politiko eskasa izatea
Herritarrek parte hartzeko saioak dinamizatzeko teknika egokirik ez izatea
GUZTIRA
3,2
3,1
3,0
2,9
2,6
2,6
2,4
Politikariak
3,3
3,1
2,8
2,8
2,7
2,5
2,6
Teknikariak
3,2
3,1
3,2
3,1
2,5
2,7
2,2
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
20 :::::::
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
4.5. POLITIKARIEN PARTE-HARTZEA ETA GIDARITZA
nabarmendu da (2,1 politikarien iritziz eta 1,8 teknikarien iritziz).
Galdera-sortaren bidez, prozesuan zehar politikarien parte-hartzea eta gidaritza zenbaterainokoa izan den ere aztertu nahi izan da.
Herritarrek eta entitateek prozesua bultzatzeko eskaera eta presio nahiko eskasa egin dutela uste dute galderasortan parte hartu duten ordezkari politikoek nahiz teknikariek (1,9).
Modu positiboan azpimarratu behar da galderasortari erantzun diotenen ustez prozesuak gidaritza politiko nahiko nabarmena izan duela (3,3 politikarien iritziz eta 2,7 teknikarien iritziz), eta alkatetzak parte-hartze nahiko handia izan duela. Aitzitik, udal-zinegotziek parte-hartze eskasa izan dutela
Politikarien parte-hartzeari eta gidaritzari buruz ateratako emaitzak bat datoz prozesuko eragileek duten garrantziari buruz emandako iritziekin. Emandako erantzunen koherentzia hori bereziki azpimarratzekoa da plana martxan jartzeko eta diseinatzeko fasean, erantzun duten udalen zati handi bat fase horietako batean baitago.
4.5. irudia. Politikarien parte hartzeko eta gidaritzarako baldintzak zenbaterainokoak izan diren* 4
3
2
1 Alkatetza prozesuko partaide izatea
Prozesuan gidaritza politiko argia izatea
Herritarren eta erakundeen eskaera eta presioa prozesua akuilatzeko
Udaleko zinegotziak partaide izatea
GUZTIRA
3,0
2,9
1,9
1,8
Politikariak
3,2
3,3
1,9
2,1
Teknikariak
3,0
2,7
1,9
1,8
* Oharra: batez besteko balorazioa (1: Batere ez, 2: Txikia, 3: Nahikoa; 4: Handia).
::::::: 21
05.
TOKIKO AGENDA 21 MODU ERAGINKORREAN EZARTZEKO ESTRATEGIA ARRAKASTATSUAK
Tokiko Agenda 21 prozesuen oztopoei buruz udalek duten iritzia azaldu ondoren, atal honetan, prozesu horiek modu eraginkorragoan ezartzen laguntzeko helburu, irizpide eta estrategia batzuk jasotzen dira. Proposamen horiek egituratzeko bost helburu erabili dira. Bost helburu horiek oztopoak aztertzeko erabilitako bost atalekin lotuta daude. Hala, berariazko bost helburu garatu dira, irizpide eta jarduera-estrategia jakin batzuekin. Iturri hauek erabili dira helburu horiek formulatzeko: — Galdera-sortei erantzun dietenek egindako ekarpenak. — Aurreko ataletatik ateratako ondorioak (prozesuaren antolamenduaren eta eragile garrantzitsuen eragina,
22 :::::::
ebaluatzeko metodologia, eragin gutxiagoko alderdiak, plana ezartzeko oztopoak). — Sant Boi-ko udalak Tokiko Agenda 21 prozesuari buruz egindako azalpenetik ateratako ondorioak. — Gaiarekin lotutako bibliografia eta web guneak. — Ekitaldeko kideen ekarpenak. Kasu batzuetan, proposamenak osatzeko bibliografia eta eskuliburuak —estrategiak osatzeko eta garatzeko erabiltzen dira— erabili dira, baita esperientzia jakin batzuen erreferentziak ere. Dena den, hemen egiten diren proposamenak ez dira lehenengo ekarpen bat besterik, eta gerora, proposamen horietako bakoitza zabaldu eta eguneratu egin beharko da arlo bakoitzera egokitzeko.
5.1. UDAL-ANTOLAMENDUA ETA -KOORDINAZIOA
1. HELBURUA
ANTOLAKETA OPTIMIZATZEA ETA UDAL-KOORDINAZIOA INDARTZEA
Prozesua dinamizatzea eta bultzatzea: — Tokiko Agenda 21en koordinatzailearen irudia sortzea. — Tokiko Agenda 21 prozesuan parte hartuko duten udal-teknikari guztiak hasieratik inplikatzea. — Alkatetza-kabinetea inplikatzea, alkatetzaren gidaritza argia lortzeko.
Langileak heztea eta sentsibilizatzea: — Teknikariak eta politikariak sentsibilizatzeko saioak egitea. — Langileak etengabe prestatzea.
Koordinazio-mekanismoak sendotzea: — Etengabe koordinatutako organoak ezartzea; esate baterako, sail arteko mahai teknikoak, nola ingurumen inplikazioak dituzten sailen artean, hala iraunkortasunaren aldeko beste joeretan inplikazioak dituztenen artean. — Martxan jarritako koordinazio-organoek aldizka bilerak egin ditzaten bultzatzea. — Iraunkortasunari buruzko gaietan inplikatutako politikarien arteko koordinazioa bultzatzea. — Barne-komunikaziorako intranetari balioa ematea eta tresna hori erabil dadin bultzatzea.
Kontsulta- eta erreferentzia-iturriak: IEP seriea: 32 zk. - Tokiko Agenda 21: Ekintza Plana martxan jartzeko gida praktikoa
::::::: 23
05. TOKIKO AGENDA 21 MODU ERAGINKORREAN EZARTZEKO ESTRATEGIA ARRAKASTATSUAK
05
5.2. EKINTZA PLANA DISEINATZEA ETA KUDEATZEA
2. HELBURUA
EKINTZA-PLANA KUDEATZEKO ETA DISEINATZEKO PROZESUA OPTIMIZATZEA
Diseinu-fasea optimizatzea: — Udaleko langileen eta, batez ere, ekintza-planen arduradunen parte-hartzea bultzatzea Ekintza Planaren diseinuan eta kudeaketan. — Komunikabide sendoak ezartzea Tokiko Agenda 21en arduradunen eta ekintza-planen arduradunen artean. — Adostasun politiko zabalak ziurtatzea plangintza-dokumentuen onarpena ez geldiarazteko. — Herritarrek parte hartzeko organoen deialdiak bultzatzea eta dinamizatzea.
Planaren eta udal-programazioaren eta -kudeaketaren arteko lotura bideratzea: — Ekintza Plana aurrera eramateko behar den diru-hornidura aurreikustea. — Ekintza Plana urtez urte bete beharreko plan estrategiko gisa hartzea, eta, ondorioz, ekintzakopuru bat urteroko aurrekontuetan eta inbertsioen lau urteko planean integratzea. — Udal-aurrekontuetan herritarrek parte hartzeko foroen finantziazioa barneratzea.
Kontsulta- eta erreferentzia-iturriak: — IEP seriea: 32 zk. - Tokiko Agenda 21: Ekintza Plana martxan jartzeko gida praktikoa — IEP seriea: 33 zk. - Tokiko Agenda 21: Parte hartzeko mekanismoak martxan jartzeko gida — Ekintza Planak ebaluatzeko gida (Udalsarea 21)
24 :::::::
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
5.3. POLITIKARIEN PARTE-HARTZEA ETA GIDARITZA
3. HELBURUA
POLITIKARIEN PARTE-HARTZEA ETA GIDARITZA INDARTZEA
Parte-hartze politikoa indartzea: — Alkatea Tokiko Agenda 21 prozesuan zuzenean inplikatzea. — Gainerako talde politikoak iraunkortasunaren gainean sentsibilizatzea. — Talde politiko guztien parte-hartzea bultzatzea.
Tokiko Agenda 21 prozesua komunikabideetan hedaraztea: — Prentsan duen presentzia bultzatzeko edo indartzeko komunikazio-plana diseinatzea. — Alkatetzak edo ingurumenaren/iraunkortasunaren arloko zinegotzigoak zuzenean kudeatzea. — Zinegotzi arduraduna iraunkortasun-batzordearen/ aholku-batzordearen... bileretara aldizka joatea.
Ordezkari politikoak heztea eta sentsibilizatzea: — Ordezkari politiko guztiak inplikatzea (gobernua eta oposizioa). — Ordezkari politikoei Tokiko Agenda 21ekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza ematea. — Bereziki ordezkari politikoei zuzendutako prestakuntzan iraunkortasunari buruzko edukiak barneratzea. — Udaleko ordezkari politikoentzat berariazko prestakuntza-jardunaldiak antolatzea, kanpoko entitateen laguntzarekin. — Departamentu guztiekin prestakuntza-saioak egitea Ekintza Plana egiteko. — Udaleko proiektuak nazioarteko azoketan aurkeztea.
Kontsulta- eta erreferentzia-iturriak: IEP seriea: 32 zk. - Tokiko Agenda 21: Ekintza Plana martxan jartzeko gida praktikoa
::::::: 25
05. TOKIKO AGENDA 21 MODU ERAGINKORREAN EZARTZEKO ESTRATEGIA ARRAKASTATSUAK
05
5.4. INGURUMEN-ALDERDIAK BARNERATZEA ETA IRAUNKORTASUNIRIZPIDEAK INTEGRATZEA 4. HELBURUA
IRAUNKORTASUN- ETA INGURUMEN-IRIZPIDEAK KONTUAN HARTU ETA INTEGRA DAITEZEN SUSTATZEA
Planen azterketetan iraunkortasun-irizpideak integratzea: — Hirigintza-plangintza orokorraren —Plan Orokorra, arau subsidiarioak— eta eratorriaren berrikuspenean iraunkortasun-irizpideak barneratzea. • Tokiko Agenda 21ekin lotutako langileen eta herritarren parte-hartzea plangintzaren berrikuspenean barneratzea. • Plangintza estrategikoetan iraunkortasun-irizpideak barneratzea eta plangintza horiek Tokiko Agenda 21ekin lotzea. • Plangintza sektorialetan —mugikortasunari, hondakinei, energiari, ingurune naturalari… buruzkoak— iraunkortasun-irizpideak barneratzea eta plangintza horiek Tokiko Agenda 21ekin lotzea.
Kontratazio eta erosketa berdea indartzea: — Udalaren erosketetan ingurumen-irizpideak barneratzea. — Udalaz kanpoko kontratazio-orrietan ingurumen-irizpideak barneratzea.
Tokiko administrazioaren prozeduretan ingurumen-irizpideak kontuan hartzea: — Udal-kudeaketaren prozedura garrantzitsuenetan ingurumen-irizpideak barneratzea: • Obra-lizentziak. • Eraikin publikoen diseinua. • Bestelakoak. — Departamentu guztiek lan-mahaietan… parte hartzea iraunkortasun-kontzeptuaren zeharkakotasuna lortzeko.
Bulegoko funtzionamenduan ingurumen-irizpideak kontuan hartzea: — Ingurumen-jardunbide egokiak: • Materialen kontsumoa eta hondakinak murriztea. • Energia-aurrezkia eta —eraginkortasuna. • Beste. — Udal-zerbitzu eta —instalazioetan Ekoscanak egitea. — Udaletan ingurumen-zerbitzuak ematen dituzten enpresa esleitzaileak eta eragile ekonomikoak inplikatzea.
26 :::::::
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
Tokiko zerga-arloan ingurumen-irizpideak integratzea: — Tokiko zerga-arloan ingurumen-irizpideak integratzea, udalak kudeatzen dituen zergak eta ingurumen-zerbitzuengatik ordaintzen diren tasak barne direla. Zerga eta tasa horiek alderdi hauek hartzen dituzte: • Obra-lizentziak. • Uraren zikloa. • Hondakinen kudeaketa. • Hondasun higiezinen zerga (adibidez, etxe hutsaren pizgarri-gabezia, energia-irizpideak integratzea…). • Zirkulazioaren gaineko zerga.
Kontsulta- eta erreferentzia-iturriak: — IEP seriea: 22 zk. - Hirigintza-plangintzari aplikatzen zaizkion iraunkortasunirizpideak — IEP seriea: 31 zk. - Euskadi nire autorik gabe! Euskal udalerriak mugikortasun iraunkorrerako bidean — IEP seriea: 36 zk. - Tokiko Agenda 21: Ingurumen iraunkortasunari buruzko udalplanak egiteko gida praktikoa — Hirigintza-plangintzak iraunkortasun-irizpideak kontuan hartuta egiteko gidaliburua — Erosketa berdearen ekitaldea (Udalsarea 21) — Hurrengo gida: Eraikuntza iraunkorrari buruzko gida
Erreferentziazko baliabideak eta praktika egokiak: — Obra eta hiri-elementuen katalogoa (Donostiako Udala)
::::::: 27
05
5.5. HEZIKETAKO ETA PARTE HARTZEKO PROZESUA
5. HELBURUA
HEZIKETAKO ETA PARTE HARTZEKO PROZESUA SUSTATZEA
Ikastetxeak Tokiko Agenda 21 prozesuan integratzea: — Ikastetxeak heziketa-jardueren plangintzan inplikatzea — Eskolako Agenda 21ak garatzea.
Sentsibilizazio-kanpainak bultzatzea: — Urtero ingurumenaren gainean sentsibilizatzeko egiten diren kanpainak indartzea (Aste Berdea, Mugikortasun Astea, Zuhaitz Eguna...) — Sentsibilizaziorako kanal berriak sortzea (tokiko telebistan, irratietan, web guneetan, foro birtualetan... espazioak sortzea) gaur egun daudenak osatzeko. — Tokiko Agenda 21i buruz informatzea eta sentsibilizatzea aldizkako buletin egonkorrak argitaratuz (hamabost egunez behin, hilabetean behin, hiru hilean behin…). Komunikazioa jarraitua izatea bermatu behar da, informazio gehiegi ematea saihestu eta gaur egungo komunikabideei balioa eman.
Prozesuaren gidaritza politikoa sendotzea: — Inplikazio politikoa prozesu guztian zehar egonkorra izan dadin lortzea.
Herritarren parte-hartzea indartzea: — Udaleko elkarteek eta partikularrek foroan parte hartzea. — Inplikatutako eragileei segimendua egitea eta modu pertsonalean dinamizatzea. — Gai jakin batzuk tratatzeko bilerak egitea. — Aldian-aldian zaio monografikoak deitzea gaurkotasuna duten gai jakinak jorratzeko. — Herritarrentzako mahai-inguru irekiak antolatzea. — Gai jakin batzuk tratatzeko dinamizatzeko gaitasuna duten adituak ekartzea. — Departamentuetan bileren deialdia bultzatzea, Tokiko Agenda 21en esparru globalaren barruan.
Kontsulta- eta erreferentzia-iturriak: — IEP seriea: 16 zk. - Iraunkortasunaren alde heztea — IEP seriea: 33 zk. - Tokiko Agenda 21: Parte hartzeko mekanismoak martxan jartzeko gida — IEP seriea: 38 zk. - Tokiko Agenda 21: Komunikatu aurrera egiteko
28 :::::::
06.
ONDORIOAK
6.1. PROZESUEN EZAUGARRIAK A) MOTIBAZIOAK — Hauek dira udalek Tokiko Agenda 21 prozesua garatzeko dituzten arrazoi nagusiak: udal-jardueren plangintza hobetzea, herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea bultzatzea, udalerriaren egoera eta eboluzioa ezagutzea modu orokorrean, ingurumenarazoak konpontzea eta estrategia politiko bat definitu eta hartzea. Bestalde, hauek dira Tokiko Agenda 21 garatzeko garrantzi gutxien duten arrazoiak: alderdi sozialak eta barne-komunikazioa hobetzea. — Arduradun politikoen eta teknikarien motibazioprofilak nahiko desberdinak dira. Arduradun politikoek arrazoi gutxiago erabiltzen dute erantzuna emateko, eta arrazoi horiek, oro har, gehien aipatzen direnak dira: Jardueren plangintza hobetzea eta Herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea indartzea. — Teknikariek, berriz, arrazoi gehiago aipatzen dituzte, eta arrazoi nagusien artean, politikariek baino garrantzi handiagoa ematen diete arrazoi hauei: Beste udal batzuek markatutako joerei jarraitzea eta Aurreko legealdian hasitako prozesuarekin jarraitzea Halaber, emandako erantzunetatik interpreta daiteke teknikari batzuen ustez udalek gutxi hausnartu dutela eta motibazio eskasa izan dutela prozesuak hasteko unean. — Teknikariek balio handiagoa ematen diote Udalaren egoera eta eboluzioa modu orokorrean ezagutzeari,
baina baita Kanpo-finantziazio gehiago eskuratzeari eta Estrategia politiko bat definitzeari eta hartzeari ere, azken bi motibazio horiek a priori arlo politikokoak izan arren.
B) ARLOAK — Ingurumen-bektoreak eta lurralde-alderdiak dira, alde handiarekin, Tokiko Agenda 21 prozesuetako arlo nagusiak. Herritarren sentsibilizazioa eta partehartzea, berriz, nahiko garrantzitsua da, baina aurrekoak baino dezente gutxiago. Bestalde, arlo sozialei, lanari eta udal-ekonomiari garrantzi txikia ematen zaie. — Arlo guztiak sustatzeko interesa dago, baina egungo lehentasunen egiturari eutsi nahi zaio.
C) PROZESUEN ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA — Tokiko Agenda 21 prozesu gehienak udaleko ingurumen-departamentuak koordinatzen ditu (% 63,9), eta, ondoren, alkatetzak (% 22) eta eskualdeko entitateak (% 13,9) (batez ere, udalerri txikietan). Aitzitik, galdera-sortari erantzun diotenetatik % 8,3k bakarrik dute Tokiko Agenda 21i buruzko berariazko sail bat. Gizarte Ongizateak, berriz, Tokiko Agenda 21 prozesuen % 5,6 bakarrik koordinatzen du. Egitura horrek prozesuen zeharkakotasuna oztopa dezake kasu batzuetan, eta prozesuek ingurumen-gaietan bakarrik arreta jartzea eragin dezake.
::::::: 29
06. ONDORIOAK
06
— Udalerrien erdietan baino gehiagotan lehendik zegoen udal-teknikariak koordinatzen du prozesua. Kanpoko laguntza teknikoa ematen dutenek ere eginkizun garrantzitsua izan dute; lanean hasi berri diren udal-teknikariek baino garrantzitsuagoa. Aldi baterako bekadunek eta eskualdeko teknikariek ere pisu espezifikoa dute, % 13,9 dira bata nahiz bestea. Kanpoko laguntza teknikoek, bekadunek eta eskualdeko teknikariek lanean hasi berri diren udal-teknikariek baino garrantzi handiago izateak oztopoak sor ditzake batzuetan prozesua udalegituran modu egonkorrean eta nabarian integratzeko garaian. — Ardura duten zinegotzigoak eta Tokiko Agenda 21en teknikari kudeatzaileak dira Tokiko Agenda 21 prozesuaren fase guztien eragile nagusiak. Prozesua bultzatzeko eta diseinatzeko fasean zinegotziak dira eragile nagusiak, baina prozesua ezartzeko fasean teknikariek dute pisurik handiena. — Horien ondoren, nahiko garrantzitsuak dira alkatetza eta udalaz gaindiko beste erakunde publiko batzuk, bai Tokiko Agenda 21 bultzatzeko eta diseinatzeko fasean bai ezartzeko fasean. — Azkenik, udal-teknikariek garrantzi txikia dute Tokiko Agenda 21 ezartzeko fasean eta, batez ere, prozesuaren diseinuaren aurreko fasean, Tokiko Agenda 21en eta ingurumen-gaien koordinatzaileek izan ezik. Egoera horrek prozesuak bere osotasunean ezartzea oztopatuko duela esan daiteke, planarekin lotutako ekintza gehienak Tokiko Agenda 21en koordinazioarekin lotuta baitaude. — Udaleko gainerako zinegotzigoek oso parte-hartze txikia izan dute prozesuaren fase guztietan. Ondorioz, zailagoa da prozesuarekin zerikusia duten arlo guztietan iraunkortasun-irizpideak barneratzea eta planeko ekintzak gauzatzea. — Herritarrek, eragile sozialek eta, batez ere, eragile ekonomikoek oso garrantzi txikia dute prozesuaren fase guztietan. Ondorioz, Tokiko Agenda 21 udalaren jarduera-arloetara muga daiteke, tokiko komunitate osoa bere baitan hartu beharrean. Galdera-sortari erantzun diotenen iritziz, Tokiko Agenda 21 administrazioak bultzatu, diseinatu eta ezarri duen iraunkortasunaren aldeko ekimena da, eta ez herritarrek eta eragile sozial nahiz ekonomikoek eskatu duten politikaren ondorioa. — Ikastetxeak garrantzitsuak izan dira Tokiko Agenda 21 diseinatzeko eta ezartzeko prozesuan.
30 :::::::
6.2. TOKIKO AGENDA 21EN ERAGINAREN EBALUAZIOA A) EKINTZAK MARTXAN JARTZEA ETA UDALAREN EZAGUERA — Planeko ekintzen ezartze-maila handia dela uste dute Tokiko Agenda 21 gauzatzeko fasean dauden udalerrietan. — Udalerri askok ez dakite plana zenbateraino ezarri den, eta ezarpenaren ehunekoa aipatzen duten kasuetan, gutxi gorabeherako hurbilketak besterik ez dira gehienak. MUGI 21ean oinarrituta planaren ezarpen-maila ebaluatzeko metodologia oso gutxi erabili da eta oso berria da. — Prozesuak eragina izan du, batik bat, ingurumenegoera eta -joerak hobeto ezagutzen. Horien ondoren, ingurumen-kudeaketako jarduerak areagotzen eta herritarren sentsibilizazioa eta partehartzea indartzen lagundu du. Bestalde, prozesuak eragin txikia izan du arlo sozialei, lanari eta sustapen ekonomikoari buruzko ekintzetan. — Politikariek teknikariek baino askoz ere ikuspegi baikorragoa dute, batez ere, ingurumen-kudeaketako jarduerak ugaritzeari eta iraunkortasun-irizpideak integratzeari dagokienez.
B) SENTSIBILIZAZIOA ETA POLITIKARIEN IRAUNKORTASUN-GIDARITZA — Galdera-sortari erantzun diotenen ustez, prozesuaren ondorioz garrantzi handiagoa izan dute ingurumeneta iraunkortasun-gaiei buruzko udal-politikek. Hala ere, prozesu horren eragina txikiagoa izan da hautetsien sentsibilizazio orokorra indartzeari dagokionez. — Oraingo honetan ere, politikariek teknikariek baino balorazio positiboagoa egiten dute prozesuak izandako eraginari buruz.
C) UDALAREN BARNE-ANTOLAMENDUA ETA -KUDEAKETA — Oro har, galdera-sortari erantzun diotenen ustez, prozesuak eragin txikia izan du udalaren barneantolamenduan eta -kudeaketan, epe luzeko
EAE-KO TOKIKO AGENDA 21 PROZESUAK AZTERTZEA
plangintza hobetu dela uste duten arren. Beraz, askotan prozesuek zailtasunak dituzte udaleko gai hauetan modu eraginkorrean eragiteko: barnekomunikazioa hobetzea, Tokiko Agenda 21 programazioan integratzea, egunerako udalkudeaketa ebaluatzea eta teknikariak sentsibilizatzea. — Arduradun politikoek iritzi baikorragoa dute udalaren barne-antolamenduan eta -kudeaketan Tokiko Agenda 21ek duen eraginari buruz galdetutako alderdi guztietan.
D) IRAUNKORTASUN-IRIZPIDEAK INTEGRATZEA — Iraunkortasun-irizpideak udaleko funtzionamenduan ez direla gehiegi integratu uste dute galdera-sortari erantzun diotenek. Bereziki, eragin hori txikia izan dela uste dute arlo hauetan: erosketa- eta kontratazio-politikak, udaleko zerga-arloa eta iraunkortasun-irizpideak barneratzen dituzten administrazio-prozedurak ezartzea. — Iritzi baikorragoa azaldu dute —baikorregia ez izan arren— iraunkortasun-irizpideak hirigintzaplangintzan integratzeari eta planetan iraunkortasunirizpideak integratzeko mekanismoak ezartzeari eta planak irizpide horien arabera ebaluatzeari buruz.
E) PARTE-HARTZEA ETA HEZIKETA SUSTATZEA — Oro har, nahiko iritzi positiboa agertu dute prozesuak parte-hartzea eta heziketa sustatzean izan duen eraginari buruz (batez ere, iraunkortasunaren aldeko heziketari eta komunikazioari dagokionez, baina baita parte-hartzeko gune gehiago sortzeari eta herritarren parte-hartzea sustatzen duen kultura indartzeari dagokienez ere).
6.3. PROZESUA EZARTZEKO OZTOPOAK A) PROZESUKO FASEEN ZAILTASUNA — Tokiko Agenda 21 prozesua nahiko zaila edo oso zaila dela uste da, batez ere, prozesua ezartzeari, segimendua egiteari eta parte hartzeko kanal egonkorrak edukitzeari dagokienez. Diagnostikoa egitea da, alde handiz, zailtasun gutxien duen fasea. — Teknikariek ordezkari politikoek baino zailtasun gehiago ikusten dituzte Tokiko Agenda 21 ezartzeko eta prozesuari segimendua egiteko, baita parte hartzeko kanal egonkorrak martxan jartzeko ere. Beharbada, ordezkari politikoek prozesua diseinatzeko eta martxan jartzeko fasean ezarpeneta segimendu-fasean baino gidaritza handiagoa dutelako gertatzen da hori.
B) UDAL-ANTOLAMENDUA ETA -KUDEAKETA — Azpimarratzekoa da berariazko giza baliabide espezifikoak falta direlako ustea dagoela, Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesuan eta, batez ere, prozesuaren kudeaketa orokorrean. — Halaber, Tokiko Agenda 21 ezartzeko oztopo garrantzitsuak dira –aurrekoak bezain garrantzitsuak ez badira ere– departamentuak elkarlanean aritzeko zailtasunak eta planak ezartzeko baliabide ekonomikoak ez esleitzea. — Teknikarien sentsibilizazio eskasa ere faktore garrantzitsua da, eta berariazko prestakuntzarik ez egotea baino faktore garrantzitsuagotzat hartzen da.
C) EKINTZA PLANA DISEINATZEA ETA KUDEATZEA
— Balorazio negatiboagoa egiten da parte-hartzearen eraginkortasunari buruz, eta, batez ere, oso negatiboa erakundeen eta eragile ekonomikoen parte-hartzeari buruz.
— Hauek dira plana kudeatzeko oztopo nagusiak: departamentu guztietan plana programazio-tresna gisa erabiltzeko egokitzapenak egitea eta plana udal-kudeaketaren dinamikara pasatzea.
— Teknikariek eta ordezkari politikoek oso antzeko balorazioak egiten dituzte partehartzearekin eta heziketarekin lotutako alderdi guztiei buruz.
— Ekintzak finantzatzeko zailtasuna ez da bereziki oztopo garrantzitsutzat hartzen, eta ez da planaren kudeaketarako oztopo garrantzitsuena dela aipatzen.
::::::: 31
06
— Teknikariei ordezkari politikoei baino zailagoa iruditzen zaie plana programazio-tresna gisa erabiltzea eta udal-kudeaketaren dinamikara pasatzea. Erantzun hori koherentea da aurreko galderaren emaitzekin. Izan ere, aurreko galdera horretan teknikariek ordezkari politikoek baino garrantzi handiagoa ematen diote gainerako udalteknikarien sentsibilizazio eskasari.
D) HEZIKETAKO ETA PARTE HARTZEKO PROZESUA — Hauek dira heziketako eta parte hartzeko prozesuaren oztopo nagusiak: berariazko giza baliabiderik ez egotea, parte-hartzearen mailari eusteko gaitasunik ez izatea, heziketa-prozesurik ez egotea eta parte-hartzeak eragin eskasa izatea tokiko politikan. — Aitzitik, ez dira oztopo handitzat hartzen dinamizatzeko teknika egokien gabezia, bultzada politikoaren gabezia edo herritarren motibazio eskasa. Hala ere, nahiko desberdinak dira teknikarien eta ordezkari politikoen iritziak. — Harrigarria da teknikariek oztopo larriagotzat ez hartzea saioak dinamizatzeko teknika egokien gabezia. Agian, galdera-sortari erantzun dioten udalerri gehienek saioak dinamizatzeaz arduratzen den kanpoko laguntza teknikoa dutelako gertatzen da hori.
E) POLITIKARIEN PARTE-HARTZEA ETA GIDARITZA — Herritarrek eta erakundeek prozesua bultzatzeko presio txikia egin dutela eta udal-zinegotziek prozesuan gutxi parte hartu dutela uste da. Teknikariek eta ordezkari politikoek iritzi bera dute gai horri buruz. — Alkatetzak prozesuan nahiko parte-hartze handia izan duela eta prozesuak gidaritza argia izan duela uste da. Dena den, ordezkari politikoek eta teknikariek oso iritzi desberdina agertu dute gidaritza horrek izan duen garrantziari buruz. Hala, teknikariek askoz ere balorazio negatiboagoa egiten dute horri buruz.
32 :::::::
6.4. ARRAKASTARAKO ESTRATEGIAK A) UDAL-ANTOLAMENDUA ETA -KUDEAKETA Hauek dira alor horretan jarduteko helburu nagusiak: — Prozesua dinamizatzea eta bultzatzea. — Langileak prestatzea eta sentsibilizatzea. — Koordinazio-mekanismoak sendotzea.
B) EKINTZA PLANA DISEINATZEA ETA KUDEATZEA Hauek dira alor horretan jarduteko helburu nagusiak: — Diseinu-fasea optimizatzea. — Planaren eta udal-programazioaren eta -udeaketaren arteko lotura bideratzea.
C) POLITIKARIEN PARTE-HARTZEA ETA GIDARITZA Hauek dira alor horretan jarduteko helburu nagusiak: — Parte-hartze politikoa indartzea — Tokiko Agenda 21 prozesua komunikabideetan hedaraztea. — Ordezkari politikoak prestatzea eta sentsibilizatzea.
D) INGURUMEN-ALDERDIAK BARNERATZEA ETA IRAUNKORTASUN-IRIZPIDEAK INTEGRATZEA Hauek dira alor horretan jarduteko helburu nagusiak: — Planen berrikuspenetan iraunkortasun-irizpideak integratzea. — Kontratazio eta erosketa berdea indartzea. — Tokiko administrazioaren prozeduretan ingurumenalderdiak kontuan hartzea. — Bulegoaren funtzionamenduan ingurumen-irizpideak kontuan hartzea. — Tokiko zerga-arloan ingurumen-irizpideak integratzea.
E) HEZIKETAKO ETA PARTE HARTZEKO PROZESUA Hauek dira alor horretan jarduteko helburu nagusiak: — Ikastetxeak Tokiko Agenda 21 prozesuan integratzea. — Sentsibilizazio-kanpainak bultzatzea. — Prozesuaren gidaritza politikoa sendotzea. — Herritarren parte-hartzea indartzea.