Chamonix | 2009/07
2009ko uztailaren 16tik 26ra
Š Bittor, Xabi eta Xerra Requejo 2
uztailak 16 osteguna
Savoiako hiri bat da Chamonix. Izen bereko haraneko herri garrantzitsuena da eta Arve ibaiak zatitzen du. 11.000 biztanleko hiri hau Mont Blanc mendiarekin eta Orratz Gorriekin mugan dago, hego ekialdean eta ipar mendebaldean hurrenez hurren. Mont Blanc 4.808m altu da, Alpeetan altuena eta 1786ko abuztuaren 8an igo zuten lehenengo aldiz. M. Paccard-ek eta J. Balmat-ek izan zuten ohore hori. Harrez geroztik milaka pertsona saiatzen dira gauza bera egiten, baina erdiak baino gutxiagok lortzen dute.
8
Bidaia ia urtebete lehenago hasi ginen prestatzen. Interneten bertara joandako mendizale batzuen iruzkinak irakurrita Bittor maitemindu zen. Hasieran Juli eta Xerrarekin joateko asmoa bagenuen ere, azken momentuan sei hilabeteko kontratu batek Juli Sopelan utzi zuen. Uztailaren 16an Loiuko aireportutik Genevara abiatu ginen, Munichen geldialdia eginez. Suitzan taxi bat
genuen zain, Chamonixera gindoazen guztiok eramateko. Helmuga Richemond hotela geneukan eta 15:00 aldean iritsi ginen. Geletako giltzekin batera txartel bat eman ziguten, haranean zehar nahi beste tren eta autobus erabiltzeko balio ziguna, doan, Vallorcinetik Servozera. Gau hartako afaria Le Sanjon jatetxean egin genuen.
9
Xerraren eta bion gelako hormetako papera eta lanparak
10
Txaro eta Bittorren gela koloretsua
11
14
uztailak 17 ostirala
Iritsi ginen egunean 30ÂşC baino gehiago jasan behar izan genuen arren, ostiralean eguraldi txarra izan genuen. Annecy herrira joaten saiatu ginen. Haranetik kanpo zegoen eta, beraz, txartel bereziak erosi behar izan genituen. Baina ulermen arazo bat dela-eta, La Roche sur Foronen geundenean, Annecyra zihoan autobusa galdu genuen eta Chamonixera itzuli ginen. Arratsaldean multipass txartelak hartu genituen, hurrengo egunean eguraldi hobea egingo zuelakoan, nahi beste teleferiko, teleaulki eta igogailu erabiltzeko. CafĂŠ Valentino Pizza Pasta Ristorante aukeratu genuen afaltzeko.
16
17
20
uztailak 18 larunbata
Vallorcine
24
Larunbatean euria egiten jarraitu zuen. Hala ere Chamonixen ez gelditzeko ahalegina egin genuen eta Les Prazera joan ginen, gero handik Laku Zurira iristeko asmoz. Berrogeita hamar pertsonarentzat prestatutako telekabinan laurok bakarrik igo ginen, laino artean zegoen La FlÊgèrera iritsis. Vallorcinera jaistea erabaki genuen orduan, baina eguraldi txarra egiten zuenez eta han
ez zegoenez taberna bat bera ere, tren geltokian jan behar izan genuen, Chamonixera zihoan trena ordu betez itxaroten genuen bitartean. Arratsaldean hotel pareko Patagonia dendako beherapenak aprobetxatuz, erosketak hasi genituen, ostegunerako planiďŹ katuta bagenuen ere. La Potiniere jatetxean afaldu genuen.
25
Vallorcineko tren geltokia, bazkaldu genuen tokia
26
Chamonixeko taberna batzuk
27
32
uztailak 19 igandea
Igandean eguraldia hobea zen. Gosaldu eta gero, ogia eta ura erosi genituen eta Le Tourerako trena hartu genuen.
Tour glaziarrera hurbildu ginen, Mont Blanceko mendigunean. Bideak Albert I.aren aterpetxeraino jarraitzen zuen.
Geltokitik telekabinak hartzen ziren tokiraino (1.460m) joan ginen. Charamillonera orduan (1.800m) eta handik Balmera (2.120m) teleaulkian.
Arratsaldean Servozera joan ginen, haraneko azken geltokiraino, Diosaz urjauziak ikusteko asmoz. Bisitak ordubete irauten zuela jakitean, ordea, beste egun baterako uztea erabaki genuen. Edo beste urte baterako.
Col de Balmera (2.191m) gerturatu ginen, Suitzarekin muga egiten duena, eta ondoren, Charamillon lakutik gertu, Le
Afaria La Caleche jatetxean izan zen.
44
uztailak 20 astelehena
20an Aiguille du Midira igotzeko erreserba genuen. Teleferikoa Plan de l’Aiguillera (2.309m) iritsi zen lehenengoz. Txaro eta Bittor hemen jaitsi ziren. Xerra eta biok l’Aiguille du Midiraino (3.842m) jarraitu genuen. Plan de l’Aiguillen berriro, Lac Bluera (2.300m) gerturatu ginen eta ondoren Iparraldeko Balkoia izenez ezagutzen den bidetik jaitsi ginen Montenversera. Bertan La Mer de Glace glaziarrean zulatuta dagoen tunelean ibili ginen, Montenvers kremailera-trenean Chamonixera itzuli baino lehen. Le Dru jatetxean afaldu genuen.
Orratz gorriak, Plan de l’Aigletik ikusita
50
Lac Blue
51
52
Montenverseko glaziarra
53
54
uztailak 21 asteartea
Asteartean Le Fayet herrira joan ginen. Han geundelarik Mont Blanceko tranbia hartu genuen, herritik Nid d’Aiglera (2.372m) igo gintuena.
Gure helburua Arranoaren Habitik Les Houchesera (796m) jaistea zen, Tourreko Euskaltel Euskadiren garaipena ikusi genuen tokira.
Tranbiak 15km orduko abiadura har dezake eta ordubete eta laurden behar du 12km egiteko. 1909an inauguratu zuten.
Afaltzeko Chamonixeko tren geltokitik gertu zegoen jatetxe bat aukeratu genuen: La Bergerie.
57
Munduko funikularrik altuenak Chamonix (1.000m) eta Aiguille du Midi (3.800m) lotzen ditu. Gailurrean taberna, jatetxe eta oroigarri denda bat dago. Harri barruan egindako igogailu batek 42 metro gehiago igo zaitzake, tontorreko terrazaraino.
60
uztailak 22 asteazkena
Indexerako teleaulkia
Laku Zuria
62
Les Prazera itzuli ginen, ondoren La Flégèreko teleferikoa hartzeko, Orratz Gorrien mendigunean (1.877m). Bertako teleaulkiak Indexen (2.385m) utzi gintuen. Lac Blanc (2.352m) ordubetera dago.
gelditu eta berehala jaisten hasi ginen, euria berriro etorriko zenaren beldur. Flégèrera blai eginda iritsi ginen eta Les Prazeko elizan bazkaldu genuen.
Gero eta ilunago zegoen zerua eta Laku Zurira iritsi bezain laster euria egiten hasi zen. Aterpetxean sartu ginen atertu arte. Zaparrada
Arratsaldean arropa garbitzera joan ginen eta afaltzeko Chamonixen kanpoaldean zegoen L’Impossible izan zen aukeratua.
67
68
uztailak 23 osteguna
Chamonixera iritsi ginenetik osteguna erosketa eguna izango zela erabaki genuen, eguraldi txarra iragarrita zegoelako. Hala ere bi anaiek ezin izan zuten hainbeste itxaron eta ostegunerako ez zuten ezer utzi. Beraz, beraiek erosketarik egingo ez zutenez, eguna beste ekintza batzuekin betetzen hasi ziren. Hasteko Montenverseko trenean izen bereko glaziarrera itzuli ginen, Alpeetako faunaren museoa ikusteko. Ondoren Chamonixera jaitsi eta Les Pelerins geltokian gelditu ginen, trenetik egunero ikusten genuen lakuari buelta bat emateko. Aintziratik gertu zegoen banku batean bazkaldu genuen. Arratsaldean dendaz denda ibili ginen eta Le Panier des 4 saisons jatetxean afaldu genuen. 70
71
74
uztailak 24 ostirala
Autobusaren zain ia ordubete egon ondoren, Argentiereko glaziarrera joatea lortu genuen —Mont Blanceko mendigunean—. Lehenengo Lognanera (1.973m) iritsi ginen eta bertan Bittorrek eta Xerrak Grands Montetsera (2.168m) igotzea erabaki zuten, bigarren telekabina bat hartuz. Point de Vuera (2.168m) eguerdian iritsi ginen, Argentiereko glaziarra ikusteko tokirik onena.
76
Bazkaldu eta gero Chamonixera itzultzeko autobusa beteta zegoenez, La Joux herriko geltokira oinez joan ginen, han trena hartzeko. L’Aiguille du Midin trena hartu edo/eta uzten genuen guztietan pizzeria bat ikusten genuen, beti jendez lepo, eta, beraz, ondo jango zela pentsatu genuen. La Boccalatte, okerren afaldu genuen tokia izan zen. Xerrak ezin izan zuen bere pizza bukatu ere egin.
77
80
uztailak 25 larunbata
Azken aurreko egunean Hegoaldeko Balkoitik ibiltzea pentsatu genuen, Orrats Gorrien mendigunean. La Flégèretik (1.877m) Planprazeraino (2.060m), eguneko bi ordu erabiliz. Planprazen Xerrak Bréventera (2.526m) doan teleferikoa hartu zuen eta gainontzekoak parapente egiten ari zirenak ikusten gelditu ginen. Arratsaldean azken orduko erosketak egin genituen eta bidaia ondo bukatzeko jatetxe onenera itzuli ginen, L’Impossiblera
95
uztailak 26 igandea
Igandean kanpoan gosaldu genuen. 10:00 aldean taxia iritsi zen eta ordu betean Genevan geunden. Aireportuan Bittor eta biok erloju bat oparitu genion Txarori, bere urtebetetzean adostu bezala.
© 2009 Xabi Requejo