Jostailuak baino askoz gehiago Gida 2019

Page 1

Jostailuak baino askoz gehiago ZALLAKO UDALA


Jolastea jostailu bat baino gehiago da Bizitzako lehen hilabeteetatik, jolasa da haurrek mundua behatzen eta interpretatzen, beste pertsona batzuekin harremanak izaten, komunikatzen eta haien zentzumenak aztertzen ikasteko duten modua. Jarduera libre eta espontaneoa da, haurren hazkuntza eta garapen osasuntsuan eragiten duena; hori dela eta, Haurren Eskubideei buruzko Adierazpen Unibertsalak (1959ko azaroaren 20a) jolasa funtsezko eskubidea dela onartzen du.

Halaber, garapen afektibo-emozionalari laguntzen dioten elementuak ere badaude, adibidez, mozorroak, txotxongiloak edo buruhausgarriak; izan ere, haurrei libreki adierazten eta tentsioak ezabatzen laguntzen diete. Eta, batez ere, jolasek eta jostailuek beste pertsona batzuekin harremanak, ideiak, materialak edo esperientziak trukatzen eta, azken finean, garapen soziala izaten laguntzen dute. Gabonen esanahia, haurrak garenean, jostailu berriak izatea da. Baina aste hauetan kontuan hartu behar da garrantzitsuena batez ere jolasak eta jostailuak partekatzea dela.

Esperimentazio-prozesu horretan, jostailuak jolasesperientziari laguntzen dioten tresnak dira, eta irudimena, sormena, mugimendua, hizkuntza, memoria eta abar estimulatzen laguntzen dute.

Horregatik, opari ona izan dadin, gogoan izan behar dugu jostailua horren hartzaileari egokitu behar zaiola, eta jolasa sustatu behar duela (eta, horrekin batera, adin bakoitzaren araberako esplorazio- eta garapen-beharrak). Hori dela eta, gida honetan, batez ere jolasa aldarrikatu nahi dugu.

Edozein objektu bihur daiteke jolaserako material, bere sofistikazio-maila edozein dela ere. Horregatik, jostailua aukeratzerakoan, kontuan izan behar den elementu garrantzitsuena jostailu horrekin jolastuko duten haurren ezaugarriak dira, baita honako ezaugarri hauek ere:

Horretarako, datozen asteetan Zallan egingo diren haurrentzako jardueren eta espazioen zerrenda erantsi dugu. Eta, era berean, gomendio sorta bat erantsi dugu, Gurutze Gorriak emandako aholkuetan oinarritutakoa, jolas eta jostailuei buruzkoa, adinaren arabera eta 2 urtera arte; datozen aleetan osatzen joango gara.

• Bere adina eta interesak • Bere irudimena eta sormena indartzen eta beste pertsona batzuekiko harremanean laguntzen duen jostailua izatea • Jostailuak ez ditzala erakutsi balio sexistak, belikoak, lehiakortasunekoak, etab. • Jostailu segurua izatea • Ea egokitu egin behar den, erabilerraza izan dadin, eta ea horretarako laguntza profesionala behar den, desgaitasun bisual, entzumeneko, motor edo intelektualeko kasuetan. Orokorrean, jolasek eta jostailuek hainbat trebetasun hobetzen laguntzen dute. Haurrak txikiak direnean, jostailuak gorputzaren zentzumenak, horren ezagutza eta jabetza lortzeko euskarria dira, baita trebezia, koordinazioa eta oreka lortzeko ere. Gainera, arrazoimena, arreta, sormena, hizkuntzaren erabilera eta, oro har, garapen intelektuala ere estimulatzen dituzte jostailuek.

2


Jolasak eta jostailuak adinaren arabera

0-6 hilabete bitartean

Adin honetarako gomendatutako jostailuak honako hauek dira:

Lehen hilabete horietan, esperientzia garrantzitsuenak zentzumenezkoak, motorrak eta pertzepziokoak dira, eta, beraz, haurren mugimenduak eta objektuen manipulazioa eta presioa sustatu behar dira.

• Oihal, egur edo plastikozko elementu mugikor eta zintzilikarioak (sehaskan jartzea gomendatzen da, haurtxoak erraz ikus dezan). Komeni da elementu mugikorrek musika alaia izatea.

Etapa honetako jolasek eta jostailuek haurraren zentzumenen estimulazioa landu beharko dute, inguruko mundua eta bere gorputza ezagutzea ahalbidetzeko.

• Koloreak eta mugitzen diren formak dituzten lanparak.

Ukimenari dagokionez, bere eskuen eta ahoaren bidez testura berriak ezagutuko ditu haurtxoak. Objektuek seguruak, garbigarriak eta tamaina egokikoak izan beharko dute.

• Jostailuzko ispiluak, haurtxoak aurpegia islatuta ikus dezan eta bere irudia nola aldatzen den ikus dezan bera mugitzen denean.

Ikusmenari dagokionez, mugitzen diren objektuen eta argien eta koloreen kontrasteen bidez estimulatuko da. Aurpegiak dira etapa honetan interes gehien pizten duten irudiak.

• Oihalezko, zurezko, plastikozko edo latexezko arranberak. • Trapezioak, pilotak, eraztunak, panpina txikiak eta abar, aulkitxoan edo sehaskan jartzeko eta haurtxoak horiek hartzeko, heltzeko, luzatzeko, jotzeko eta abar egiteko.

Entzumena estimulatzeko, soinu leunak igortzen dituzten jostailuak gomendatzen dira, beren interesa piztuko baitute, neurriz gain urduritu gabe.

• Usain, testura eta soinu desberdinak dituzten jarduera-zentroak eta alfonbrak, eraztunak, animaliak eta abar dituztenak.

Gainera, laztanak, abestiak eta helduekiko harremana ezinbestekoa da etapa honetan.

• Hozka egitekoak.

3


6-12 hilabete bitartean 6 hilabete bete ondoren, haurtxoa norberaren eta bestearen jakitun izaten eta espazioa ezagutzen hasten da.

Adin honetan gomendatutako jostailuak honako hauek dira: • Taka-takak.

Jada esertzeko gai da, eta zehaztasun handiagoa du eskuen eta gorputzaren mugimenduan, objektuak tinkoago hartzen ditu eta mugitu egiten da, horiek eskuratzeko.

• Bainuontzirako jostailuak. Ura gozatzeko iturri bikaina da, eta beraz, bainuaren denbora jostailuz osatuta badago, bainua esperientzia dibertigarri bihurtuko da.

Ahotsak eta zenbait hitz sinple ezagutzen ditu, eta hitz sinpleak esan ditzake.

• Oihal, egur edo plastikozko elementu mugikor eta zintzilikarioak, gelan jartzeko.

Adin honetarako jolas eta jostailu egokienak honako hauek dira:

• Koloreak eta mugitzen diren formak dituzten lanparak.

• Esploratzeko gogoaren alde egiten duten jostailuak, haurrak katuka ibili eta mugitzea bultzatzen dutenak. Adibidez: pilotak, aulkitxoak edo panpinak.

• Jostailuak soinu eta mugimenduarekin (kutxak, alfonbrak eta musika karruselak) eta sentitzeko, ukitzeko eta laztan egiteko objektuak.

• Beren eskuetarako tamaina eta pisu egokia dutenak. Erortzeari eta kolpeak hartzeari erresistenteak diren jostailuak.

• Jostailuzko ispiluak, haurtxoak aurpegia islatuta ikus dezan eta bere irudia nola aldatzen den ikus dezan bera mugitzen denean.

Gainera, etapa honetan ezinbestekoa da helduak haurtxoarekin jolastea, jolasak eta jostailuak modu erakargarrian aurkeztea, eta sorpresak partekatzea eta gauzak ezagutzera bultzatzea.

• Oihalezko, plastikozko edo kartoizko liburuak, marrazki handiekin. • Soinua duten betizutak. • Jarduera-mahai edo zentroak (ohean, parkean edo autoko eserlekuan zintzilikatzeko), haurtxoak ukitzeko, funtzionatzeko, entzuteko eta abar egiteko objektuekin. • Oihalezko panpinak, 30 eta 40 cm artekoak, oso leunak eta ilerik gabekoak. • Oihal edo gomazko pilotak, erraz hartzekoak; leunak, zimurtsuak eta abar. • Alboko babesak dituzten egurrezko edo plastikozko kulunkak; babesak arnes erakoak badira, lotura handiagoa emango dute. • Animalia handiak, horietan igotzeko edo luzatzeko, leunak eta ilerik gabekoak. • Apar forratuzko kubo handiak, bata bestearen gainean jartzeko edo haurtxoa gainean igotzeko. • Biratu eta mugitzen diren objektuak: pilotak, autoak, zilindroak...

4


1-2 urte artean Adin honetan gomendatutako jostailuak honako hauek dira:

Etapa honetan lehenengo autobaieztapen seinaleak agertzen dira. Haurtxoak leku guztietara iritsi nahi du eta dena ukitu nahi du, eta lehenago edo beranduago, bere lehen pausoei esker, lortuko du. Oinez egiteak bere arreta erakartzen duten objektuetara iristea ahalbidetuko dio, eta horiek mugitu, ezkutatu... ahalko ditu.

• Tarrantak, taka-takak eta pedalik gabeko trizikloak. • Jostailuak soinu eta mugimenduarekin, besteak beste, arrastatzeko edo bultzatzeko.

Hizkuntza erabiltzen du adierazteko eta bere hiztegia modu progresibo eta nabarmenean handitzen da. Haurtxoak hitz egiten du (jendearekin, objektuekin, animaliekin, ispiluaren irudiarekin...) eta etengabe soinuak imitatzen ditu.

• Pilota handiak eta txikiak. Pilota horiek botatzea eta hartzea oso jolas dibertigarria da. • Egurrezko, plastikozko, oihalezko edo EVAzko jostailuak, 2 eta 5 pieza bitartekoak, jotzeko, pilatzeko edo lerroan jartzeko, elkarren artean moldatzeko (adibidez, kuboak edo upeltxoak, baita pieza handiak dituzten eraikuntzak ere).

Etapa honetarako jolas eta jostailu aproposak honako hauek dira: • Bere kasa molda daitekeela erakusteko eta autonomo sentiarazteko joko eta jostailuak. Hori hainbat modutan lor daiteke: kutxa bat irekitzen, jostailu bat erabiltzen, dorre bat egitea lortzen...

• 3 eta 5 eraztunetako piramideak, oinarri lauarekin.

• Gero eta espazio zabalagoak ezagutzeko, ikertzeko eta esploratzeko aukera ematen duten jostailuak (tarrantak, trizikloak, bultzaka erabiltzeko jostailuak...).

• Harea eta uretarako jostailuak. • Argizariak, etab.

Etapa honetan, haurrak helduekin jolasten gozatzen du, eta asko maite du helduek bere lorpen eta abileziak aitortzea.

hatz-margoak,

zigilu-irudiak,

• Etxetxoak, ibilgailuak, garajeak eta baserri txikiak, eskuz erraz har daitezkeen pertsonaiekin. • Objektu / jostailu osagarriak: telefonoa, platerak, koilarak... • Plastikozko, oihalezko edo plastifikatutako kartoi lodizko ipuinak. • Oihal edo plastiko bigunezko panpinak, 30 eta 40 cm artekoak. • Alboko babesak dituzten egurrezko edo plastikozko kulunkak. • Koloreak eta mugitzen diren formak dituzten lanparak. • Jostailuzko ispiluak, haurtxoak aurpegia islatuta ikus dezan eta bere irudia nola aldatzen den ikus dezan bera mugitzen denean. • arduera-mahai edo zentroa.

5


Jolasa, protagonista Zallako gabonetan | 13 |

ABENDUA DICIEMBRE

IPUIN-, MARKATZAILE- ETA LIBURUJATUN-LEHIAKETEN SARI BANAKETA KULTUR ETXEA | 17:00

| 20 | DICIEMBRE ABENDUA

HEZIKETAREN INGURUKO HITZALDIA: GABONAK UMEEKIN KULTURA GELA | 17:00 (TAILERREN BITARTEAN)

ESKULAN ETA JOLAS TAILLERAK ‘SORGIÑA TXIRULINA’-REKIN UMETEKAN UMETEKA | 17:00

GABONETAKO KONTZERTUA: ‘BANDA AZKOAGA’ ZALLA ZINE-ANTZOKIA | 20:15 | DOAN SORGINA TXIRULINA

ARANGURENGO MERKATARIEN ETA OSTALARIEN ELKARTEA AUTONOMÍA PLAZA | 17:30 IGOR MAGOAREN SAIOA + UMEENTZAKO TAILLERAK + TXOKOLATADA

| 21 |

ABENDUA DICIEMBRE

‘JUMANJI: SIGUIENTE NIVEL’ PELIKUA ZALLA ZINE-ANTZOKIA | 19:30 eta 22:00

ARANGURENGO MERKATARIEN ETA OSTALARIEN ELKARTEAREN GHP IBARREKOLANDA PILOTALEKUA

| 22 |

ABENDUA DICIEMBRE

‘JUMANJI: SIGUIENTE NIVEL’ PELIKUA ZALLA ZINE-ANTZOKIA | 17:30 eta 20:00

ARANGURENGO MERKATARIEN ETA OSTALARIEN ELKARTEAREN GHP IBARREKOLANDA PILOTALEKUA

6


| 23 | ABENDUA DICIEMBRE

ANTZEZLANA: ‘PIRATA GARRAPATAREN ABENTURAK’ (‘PATATA TROPIKALA’ KONPAINIA) HILTEGI OHIA | 17:00

‘JUMANJI: SIGUIENTE NIVEL’ PELIKUA ZALLA ZINE-ANTZOKIA | 20:00

| 24 | ABENDUA DICIEMBRE

OLENTZERO 17:00H | KALEJIRA OLENTZEROREKIN, TXISTULARIEKIN ETA DANTZARIEKIN ZALLAKO KALEETATIK (LANZAGORTA ETORBIDETIK HASITA, ETXEGORRIA PLAZAN) 17:45H | OLENTZERO MIMETIZ PILOTALEKUAN ETA TXOKOLATADA

HAUR TXISTULARIAK ETA DANTZARIAK ETA IBAI LORAK-EN TXISTULARIAK.

NEKAZARI JANTZI TRADIZIONALAK JANTZITA ETORTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU

| 26 |

ABENDUA DICIEMBRE

IPUIN-KONTALARIA ‘SORGINA TXIRULINA’-REKIN: GABONAK ARANGUNE | 12:30 | 4-8 URTE BITARTEAN

MARGO ETA PINTURA TAILERRAK ARANGUNE | 17:00

| 27 |

ABENDUA DICIEMBRE

GHP 11:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:00 BERRITASUN GISA, AURTEN 0 ETA 2 URTE ARTEKO HAURRENTZAKO ESPAZIOA AHALBIDETU DA. ELEMENTU MANIPULAGARRIAK DITUEN GUNEA IZANGO DA, MATERIAL BIRZIKLATUEKIN EGINA. ZALLAREN ETORKIZUNA NOLA IZANGO DEN JAKITEKO EKARPENAK JASOKO DIRA

LOO | HAURTXOENTZAKO ANTZEZLANA ZALLA ZINE-ANTZOKIA | 17:00 eta 18:00

LOO

LOO HAIZE INDARTSU BAT DA, BEROA ETA LEHORRA, UDAKO ARRATSALDETAN MENDEBALDEKO LAUTADA INDIO-GANGETIKOTIK IGAROTZEN DENA, ETA LANDARETZA DESHIDRATATU ETA LEHORTZEN DUENA. ZALLAKO ZINE-ANTZOKIAN, ABENDUAREN 27AN, HAIZE HORREK FORMA HARTUKO DU ETA BASAMORTUKO DUNAK BULTZATZEKO ZEREGINA DUEN EMAKUME BIHURTUKO DA 30 MINUTUKO BI SAIO / 3 EURO / ZENBAKITU GABE

7


| 27 |

ABENDUA DICIEMBRE

HODEI MAGOA | GHP 19:00

‘SPYCAT’ PELIKULA ZALLA ZINE-ANTZOKIA | 20:00

| 28 | ABENDUA DICIEMBRE

GHP 11:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:00 BERRITASUN GISA, AURTEN 0 ETA 2 URTE ARTEKO HAURRENTZAKO ESPAZIOA AHALBIDETU DA. ELEMENTU MANIPULAGARRIAK DITUEN GUNEA IZANGO DA, MATERIAL BIRZIKLATUEKIN EGINA.

EGUNON SIKIERA | GHP 19:00H

‘SPYCAT’ PELIKULA ZALLA ZINE-ANTZOKIA | 19:30 eta 22:00 EGUNON SIKIERA

| 29 | DICIEMBRE ABENDUA

GHP 11:00 - 14:00 BERRITASUN GISA, AURTEN 0 ETA 2 URTE ARTEKO HAURRENTZAKO ESPAZIOA AHALBIDETU DA. ELEMENTU MANIPULAGARRIAK DITUEN GUNEA IZANGO DA, MATERIAL BIRZIKLATUEKIN EGINA.

HAURRENTZAKO MUSIKALA: ‘LA DAMA Y EL VAGABUNDO’ ZALLA ZINE-ANTZOKIA | 18:30 6 EURO / ZENBAKITUA

| 30 | DICIEMBRE ABENDUA

GHP 11:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:00 BERRITASUN GISA, AURTEN 0 ETA 2 URTE ARTEKO HAURRENTZAKO ESPAZIOA AHALBIDETU DA. ELEMENTU MANIPULAGARRIAK DITUEN GUNEA IZANGO DA, MATERIAL BIRZIKLATUEKIN EGINA.

AZKEN BALEA | GHP 19:00

8


| 30 |

ABENDUA DICIEMBRE

‘SPYCAT’ PELIKULA

| 02 |

URTARRILA ENERO

GABONETAK OTAILER HIRUELEDUNAK

ZALLA ZINE-ANTZOKIA | 20:00H

MIMETIZEKO PILOTALEKUA | 10:00 - 13:30

TAILERRAK ETA JOLAS KOOPERATIBOAK ARANGUNE | 17:00 - 19:00

| 03 |

URTARRILA ENERO

GABONETAK OTAILER HIRUELEDUNAK MIMETIZEKO PILOTALEKUA | 10:00 - 13:30

TAILERRAK ETA JOLAS KOOPERATIBOAK ARANGUNE | 17:00 - 19:00

| 04 |

URTARRILA ENERO

GABONETAK OTAILER HIRUELEDUNAK MIMETIZEKO PILOTALEKUA | 10:00 - 13:30

TAILERRAK ETA JOLAS KOOPERATIBOAK ARANGUNE | 17:00 - 19:00

| 05 |

URTARRILA ENERO

GAZTELU PUZGARRIAK ARANGURENGO PILOTALEKUA | 11:00 - 14:00

ERREGEEN KABALGATA MANKOMUNITATETIK HASITA IBARREKOLANDAKO PILOTALEKURA ARTE | 18:00 IBAIGUREN ELKARTEAK ANTOLATUA

9


Haurrentzako eremu zehatzak UMETEKA: Euskadi Plaza, 9 (Beheko solairua) Tel.: 607 22 15 97 0-6 urte | 6-14 urte Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:30 - 19:45 (irekita dagoen azken eguna Ig20, itxita egongo da 21etik 6ra eta berriro irekiko da urtarrilaren 7an)

KIROLDEGIKO UMETEKA: Aretxaga Auzoa 0-2 urte | 3-7 urte Asteazkena, 17:00-19:30. 2020ko urtarriletik aurrera, zerbitzua handituko da eta 0 eta 2 urte arteko haurrentzako ere erabilgarri egongo da.

OSASUN ZENTROKO IRAKURKETA TXOKOA Zallako Osasun Zentroa Euskadi Plaza, 5

HAURREI ESKAINITAKO ESPAZIOA SOIANO GIZARTE ZENTROA Llantada Auzoa, 6

10


Zalla, haurren adiskidea den herria Hirien diseinua, eta beren jarduera- eta zerbitzu-programak, funtsezko alderdiak dira nesken eta mutilen eskubideak bermatzeko. Horregatik, Zallako Udala ‘Haurren adiskidea den herria’ (UNICEFek zuzentzen duen ekimena) izateko lanean hasi da eta haurren benetako parte-hartzerako mekanismoak sustatu eta sortzen hasi da, baita adingabeak –bereziki talde ahulenetakoak– gobernu-politika eta ekintzetan sartzen ere. Haurren adiskidea den herria izateak eragiten du haurrak, herriko protagonistak, entzutea eta herritar guztientzako bizi-espazio hobea sortzea. Era berean, bermatzen da guztiek aukera berdinak izatea, edozein dela ere beren jatorria, erlijioa, diru-sarreren maila, generoa edo desgaitasunak. Haurrak eta nerabeak entzutea funtsezkoa da gure herriaren etorkizunerako, eta horregatik guztiz beharrezkoa da Zallako bizitzan parte hartzea. 2020. urtean zehar ekintza ugari burutuko dira Zallako haurren parte-hartzea sustatzeko, baita Haurtzaro eta Nerabezaroko Kontseilu egonkor bat sortzeko ere, haiei eragiten dieten gaietan erabakiak hartzeko prozesuan parte har dezaten. Abenduaren 27an, goizean, GHPan, haurrek etorkizuneko Zalla nola ikusten duten adierazteko egindako ekarpenak jasoko dira, lehen aldiz.

11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.