1.GAIA 2.DBH HERNANI BHI Zorione Santiago
1. IZAKI BIZIDUNAK ETA BIZI-FUNTZIOAK MATERIA SAILKATZEKO
IZAKI BIZIDUNAK: Animaliak, landareak,….
Zertan dira desberdinak?
MATERIA BIZIGABEA: Mineralak, airea,…..
Izaki bizidunok bizi funtzioak egiten ditugu; materia bizigabeak, aldiz, ez. ZERGATIK GARA IZAKI BIZIDUNOK BIZI-FUNTZIO HORIEK BETETZEKO GAI? Izaki bizidunok horretarako zenbait egitura baditugulako, eta materia bizigabeak, ez.
Antolaketa maila txikienetik handienera
Izaki bizidun guztiok, bai txikienek bai handienek, zenbait antolaketa-maila ditugu, egiturari dagokionez gero eta konplexuagoak.
Izaki bizidunon konposatu kimikoek egitura zelularrak eratzen dituzte. Bestalde egitura zelular horiek ere elkartu egiten dira, eta zelulak eratzen dituzte. Zelulek ehunak sortu, ehunek organoak; eta organoek, sistemak. Urrats horietako bakoitza antolaketa-maila bati dagokio.
Elikaduraren bidez, izaki bizidunok inguruneko substantziak hartzen ditugu. Substantzia horiek zeluletara doaz eta han energian eta materian bihurtzen dira. Azken prozesu honi NUTRIZIOA deritzo.
Arnasketaren bidez, irentsitako elikagaiek duten energia lortzen dugu. Hori gertatzeko, oxigenoa hartzen dugu eta energia eta hondakin-substantziak sortu (karbono dioxidoa eta ura).
Arnasketaren ondorioz, bai eta elikagaiak berezko materia bihurtzeko prozesuaren ondorioz ere, hainbat substantzia askatzen dira: Karbono dioxidoa (arnas aparatuaren bidez), ura eta amoniakoa (iraitz-aparatuaren bidez). Landareek Karbono dioxidoa askatzen dute hostoen bidez.
Landareek ere estimuluak hautematen dituzte eta erantzun egokiak sortzen dituzte: NORABIDEARENA eta IREKI-IXTEA.
•Izaki bizidun guztiok harremana dugu ingurunearekin (barne eta kanpo ingurunea) eta bertan izaten diren aldaketak (estimuluak) hauteman eta erantzun egokiak lantzen ditugu.
•Izaki bizidunok bi erantzun mota ditugu: BAKUNAK eta KONPLEXUAK •Animaliok ERREZEPTORE izeneko egitura bereziei esker hautematen ditugu estimuluak.
Izaki bizidun guztiok handitu egiten gara, bizitzan zehar. Hazkuntza hori 3 modutara gerta daiteke: zelulak neurriz handituz, zelulak ugarituz edo handituz eta ugarituz.
Ugalketaren bidez, izaki bizidunok gure berdinak edo antzekoak diren ondorengoak sortzen ditugu, horrela, bizia iraunaraziz.