1gaia 2dbh

Page 1

1.GAIA 2.DBH HERNANI BHI Zorione Santiago



1. IZAKI BIZIDUNAK ETA BIZI-FUNTZIOAK MATERIA SAILKATZEKO

IZAKI BIZIDUNAK: Animaliak, landareak,….

Zertan dira desberdinak?

MATERIA BIZIGABEA: Mineralak, airea,…..

Izaki bizidunok bizi funtzioak egiten ditugu; materia bizigabeak, aldiz, ez. ZERGATIK GARA IZAKI BIZIDUNOK BIZI-FUNTZIO HORIEK BETETZEKO GAI? Izaki bizidunok horretarako zenbait egitura baditugulako, eta materia bizigabeak, ez.



Antolaketa maila txikienetik handienera

Izaki bizidun guztiok, bai txikienek bai handienek, zenbait antolaketa-maila ditugu, egiturari dagokionez gero eta konplexuagoak.

Izaki bizidunon konposatu kimikoek egitura zelularrak eratzen dituzte. Bestalde egitura zelular horiek ere elkartu egiten dira, eta zelulak eratzen dituzte. Zelulek ehunak sortu, ehunek organoak; eta organoek, sistemak. Urrats horietako bakoitza antolaketa-maila bati dagokio.


Elikaduraren bidez, izaki bizidunok inguruneko substantziak hartzen ditugu. Substantzia horiek zeluletara doaz eta han energian eta materian bihurtzen dira. Azken prozesu honi NUTRIZIOA deritzo.


Arnasketaren bidez, irentsitako elikagaiek duten energia lortzen dugu. Hori gertatzeko, oxigenoa hartzen dugu eta energia eta hondakin-substantziak sortu (karbono dioxidoa eta ura).


Arnasketaren ondorioz, bai eta elikagaiak berezko materia bihurtzeko prozesuaren ondorioz ere, hainbat substantzia askatzen dira: Karbono dioxidoa (arnas aparatuaren bidez), ura eta amoniakoa (iraitz-aparatuaren bidez). Landareek Karbono dioxidoa askatzen dute hostoen bidez.


Landareek ere estimuluak hautematen dituzte eta erantzun egokiak sortzen dituzte: NORABIDEARENA eta IREKI-IXTEA.

•Izaki bizidun guztiok harremana dugu ingurunearekin (barne eta kanpo ingurunea) eta bertan izaten diren aldaketak (estimuluak) hauteman eta erantzun egokiak lantzen ditugu.

•Izaki bizidunok bi erantzun mota ditugu: BAKUNAK eta KONPLEXUAK •Animaliok ERREZEPTORE izeneko egitura bereziei esker hautematen ditugu estimuluak.


Izaki bizidun guztiok handitu egiten gara, bizitzan zehar. Hazkuntza hori 3 modutara gerta daiteke: zelulak neurriz handituz, zelulak ugarituz edo handituz eta ugarituz.


Ugalketaren bidez, izaki bizidunok gure berdinak edo antzekoak diren ondorengoak sortzen ditugu, horrela, bizia iraunaraziz.


IZAKI BIZIDUNAK------ZELULAZ OSATUTA------BIOMOLEKULAZ-----BIOELEMENTUZ

C, H,O,N,P,S :ugarienak

EZ-ORGANIKOAK Bizigabe nahiz bizidunetan

BIOMOLEKULAK

ORGANIKOAK Bizidunetan soilik

URA: Izaki bizidun guztien substantziarik ugariena. Erreakzio kimiko guztiak gertatzeko eta substantzien garraiorako bidea da. GATZ MINERALAK: Hainbat funtzio: egiturak sortu eta nerbio-bulkadak helarazi.

GLUZIDOAK: Energi iturriak. Glukosa, Almidoia, Zeluloza. LIPIDOAK: Energia gordekinak (koipeak) edo zelula mintza eratzeko (kolesterola). PROTEINAK: Funtzio ugari dituzte: egiturazkoak, garraiorako, babesekoak eta erreakzio kimikoen erregulatzaile dira. AZIDO NUKLEIKOAK: Bi mota daude ADN (bizidunen garapenerako informazioa gorde eta helarazten du), eta ARN (proteinak sintetisatzeko)


TEORIA ZELULARRA •ZELULA IZAKI BIZIDUNEN EGITURA-UNITATEA DA

•ZELULA IZAKI BIZIDUNEN UNITATE FUNTZIONALA DA •ZELULA ORO AURRETIK BADEN BESTE ZELULA BATETIK SORTZEN DA

•Neurriz gehienak mikroskopioz ikus daitezke nahiz eta begi bistaz ikus daitezkeenak ere egon. Mikrometroa erabiltzen da neurria adierazteko •Formari dagokionez era askotakoak daude; bete behar duten funtzioaren araberakoak.


Zelula guztien oinarrizko 3 egitura: MINTZ PLASMATIKOA, ZITOPLASMA, MATERIAL GENETIKOA


1. MINTZ PLASMATIKOA: Zelula estaltzen duen mintz mehean. Substantzia-igarotzea erregulatzen du 2. ZITOPLASMA: Zelularen barnealdea da eta bertan organuluak daude.

3. MATERIAL GENETIKOA: Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia. Nukleoaren barruan egon daiteke (ZELULA EUKARIOTOAK) edo zitoplasman sakabanatuta nukleorik gabe (ZELULA PROKARIOTOAK).


NUTRIZIO ZELULARRA: Zelulek dagozkien bizi-funtzioak betetzeko beharrezkoak dituzten materia eta energia lortzeko prozesuen multzoa. Zelulek kanpoko substantziak (MANTENUGAIAK) hartzen dituzte, eta barnealdean mantenugaiek METABOLISMO deritzen prozesu kimikoak izaten dituzte. 2 metabolismo mota daude.

KATABOLISMOA: Substantzia organikoak degradatzea, energia askatzeko.


ANABOLISMOA:molekula bakunetatik molekula konplexuak sortzea. Energia behar du. 9.ARIKETA: Zertan dira desberdinak katabolismoa eta anabolismoa? Katabolismoa edo degradazio-fasea substantzia organiko konplexuak konposatu txikiago eta bakunago bihurtzean datza. Prozesuan zehar energia lortzen da. Zelulak energia hori erabiliko du beste molekula batzuk sintetizatzeko edo bere funtzionamendu zelularrerako. Anabolismoa edo eratze-fasea, ordea, zelulak ingurunetik hartutako substantzia bakunetatik substantzia organiko konplexuak sortzean datza. Prozesu hori gertatzeko, zelulak energia behar du.


NUTRIZIO AUTOTROFOA: Konposatu ezorganiko bakunetatik (ura, gatz mineralak eta Karbono dioxidoa) berezko materia organikoa sortzen dute, energia-iturri bat erabiliz: Eguzkiaren argia gehienetan. Adibidez: Landareak, algak eta zenbait bakteriok.

NUTRIZIO HETEROTROFOA: Materia organikoa kanpotik hartu behar dute, ez baitira hura sintetizatzeko gai. Adibidez: animaliak, onddoak, protozooak eta bakterio batzuk.


FOTOSINTESIA: energia-iturri gisa Eguzkiaren argia erabiliz substantzia ezorganikoak energia ugariko substantzia organiko bihurtzeko prozesua.


•FOTOSINTESIA PROZESU ANABOLIKOA DA •LANDAREEK EGITEN DUTE KLOROPLASTOETAN URA, KARBONO DIOXIDOA ETA GATZ MINERALAK KONPOSATU ORGANIKO BIHURTUZ (GLUKOSA) •GLUKOSA HORRETATIK BESTE BIOMOLEKULAK SORTZEN DITUZTE (ALMIDOIA, LIPIDOAK, ETA ABAR.) •SORTUTAKO SUBSTANTZIA ORGANIKOAK GORDE EGITEN DITU GEROAGO ENERGIA-ITURRI GISA ERABILTZEKO: HAZTEKO ETA FUNTZIO ZELULARRAK BETETZEKO. •EGUZKIKO ENERGIA KLOROPLASTOEK DUTEN PIGMENTU BATEK HARTZEN DU: KLOROFILAK

•FOTOSINTESIAN GERTATZEN DEN ERREAKZIO OSOA: CO2 + H2 O + gatz mineralak + argi energia

glukosa + O2

Fotosintesian oxigenoa askatzen da eta zelulatik kanpora botatzen. atmosferan den oxigeno kantitatea fotosintesiari esker da konstantea. lurrean bizia izatea fotosintesiaren baitan dago, izaki bizidun guztiek oxigenoa behar dutelako arnasketa zelularra egiteko


ARNASKETA ZELULARRA: SUBSTANTZIA ORGANIKOA ERABAT DEGRADATZEN DUEN PROZESUA, MATERIA EZ-ORGANIKO BIHURTUZ ETA ENERGIA ASKATUZ.


•ZELULEK, BAI AUTOTROFOEK BAI HETEROTROFOEK, SUBSTANTZIA ORGANIKOAK DEGRADATZEKO ERABILTZEN DUTE ARNASKETA ZELULARRA •HORRETARAKO OXIGENOA BEHAR DUTE •MITOKRONDRIOETAN GERTATZEN DA •PROZESU HORRETAN ASKATZEN DEN ANERGIA ATP IZENEKO MOLEKULAN GORDETZEN DA, GERO EDOZEIN FUNTZIO EGITEKO BALIOGARRI.

•ARNASKETAREN EKUAZIOA: Glukosa + O2

CO2 + H2 O + energia kimikoa


Zelula amaren nukleoa erdibitu, 2 nukleo berdin sortuz. Neurri bereko bi zelula ume sortzen dira.

Zelula amaren nukleo bitan zatitzen da eta koskor edo gemarantz mugituz bereizten da.

Zelula amaren nukleoa zenbait aldiz zatitu. Zenbait zelula ume bihurtzen dira.

Zelula amaren nukleoa zenbait aldiz zatitu, bakoitza zitoplasmaz inguratu eta gero askatu

ZELULA-UGALKETA deritzo zelula ama batek zatituz beste zelula batzuk edo zelula umeak sortzen dituen prozesuari.


Informazio genetikoa ADN molekula luze-luzeetan dago. Zelula eukariotoen nukleoan ADNa proteinekin nahastuta dago KROMATINA deituriko zuntznahaspila eratuz. Zelula zatitu aurretik kromatina-zuntza trinkotu egiten da KROMOSOMA izeneko egitura eratuz. Gizakiek 46 kromosoma dituzte.


MITOSIA Zelularen nukleoa zatitzeko prozesuetako bati deritzo mitosia. Haren bidez, material genetikoaren bi kopiak bi zati berdinetan banatzen dira, eta horiek, zelula-zatiketaren ondoren, zelula umeen nukleoak bihurtzen dira

pausuak

Kromatina trinkotu---nukeoa desagertu eta kromosomak agertu---zelularen erdian kokatu----kromosomak erdibitu eta muturretara doaz----berriro kromatina eratu----bi nukleo sortu---zelularen zatiketa hasten da.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.