5. gaia: EKOSISTEMEN EGITURA
1. BIOSFERA, EKOSFERA ETA EKOSISTEMAK • Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari biosfera esaten zaio eta biosfera osatzen dugun izaki bizidun guztiok, bai zelulabakarrek eta baita zelulaniztunek ere elkarren beharra daukagu. • Ekosistema bat leku jakin batean (biotopo batean) bizi diren izaki bizidun guztiek (biozenosiak) osatzen dute. • Ekosistema bat organismo bizi sail batek eta organismo horiek beren arteko erlazioak dituzten ingurune fisikoak osatzen duten sistema natural bat da. Ekosistemen osaera eta funtzionamendua aztertzen dituen zientzia ekologia da. • Badira ekosistema naturalak, basoa eta itsasoa adibidez, eta badira ekosistema gizartiatuak, gizakiak eratu dituenak, hiriak adibidez. • Ekosistema naturalen artean era askotako ekosistema bereiz daitezke. Oinarrizko sailkapen batean, lehorreko ekosistemak eta uretako ekosistemak bereizi beharko lirateke lehendabizi. • Lurreko ekosistema guztiak elkarri lotuta daude eta guztien multzoari ekosfera deitzen zaio.
2. EKOSISTEMEN OSAGAIAK • Ekosistema bateko ingurune fisikoaren ezaugarriek mugatzen dute zein izaki biziko diren han. • Hala ere ekosistema guztiek, bai lehorrekoek eta baita uretakoek ere, bi osagai dituzte: ⋅ Biozenosia: izaki bizidunen multzoa da ⋅ Biotopoa: ekosistemako osagai ez-organikoek osatzen dute (ura, harriak, airea…)
3. BIOTOPOAREN ETA BIOZENOSIAREN ARTEKO ELKARRERAGINA Biotopoaren ezaugarrien arabera ekosistema mota batekoa edo bestekoa izango da, baina era berean, ekosistemako biozenosiak aldaketak eragiten ditu biotopoan. (Ikusi liburuan 86. orrialdeko adibidea)
4. HABITATA ETA TXOKO EKOLOGIKOA Ekosistema guztietan azaltzen dira eta biak lotuta egon arren, gauza desberdinak dira: • Habitata: ekosistema baten barruan espezie bakoitzaren bizileku fisikoa da. Bertan daude bizitzeko behar dituen osagai guztiak. • Txoko ekologikoa: espezie bakoitzaren portaera adierazten du: zer jaten duen, non aurkitzen duen elikagaia, zer harrapariren elikagaia den, beste espezieekiko duen eragina… Txoko ekologiko berdina duten izaki bizidunen artean lehiak sortuko dira eta okerren moldatzen dena desagertu egingo da.