6. GAIA 1.DBH HERNANI BHI Zorione Santiago
EZAUGARRIAK •Jaio eta hil egiten dira •Antzeko konposizio kimikoa dute •Zelulaz osaturik daude •Hiru bizi-funtzio egiten dituzte: NUTRIZIOA, HARREMANA eta UGALKETA
KONPOSIZIOA Bi motatako substantziak dituzte izaki bizidunek: •Ez-organikoak: Izaki bizidunez gain, beste batzuek ere badituzte substantzia horiek. Ura eta gazt mineralak dira. •Organikoak: Izaki bizidunek soil-soilik dituzte substantzia organikoak: gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak
ZELULAK Zelulak unitate bizidunik txikienak dira. Izaki bizidun guztien egiturazko unitateak eta unitate funtzionalak dira zelulak. Elementu hauek dituzte: •Mintz plasmatikoa:zelula biltzen du •Zitoplasma: barneko gunea da. Organuluak ditu. •Nukleoa:Material genetikoa du zelulen funtzioak kontrolatzeko Bi motatako zelulak daude: •Prokariotoak: ez dute nukleorik •Eukariotoak: nukleoa dute. Animalia-zelulak eta landare-zelulak desberdinak dira, biak eukariotoak izan arren.
Zelula kopurua zenbatekoa, honela sailkatzen dira organismoak: •Zelulabakarrak: Zelula bakar batez osatuta daude. •Zelulaniztunak: Hainbat zelulaz osatuta daude. Zelula horiek elkartu egiten dira, eta ehunak, organoak, sistemak eta aparatuak eratzen dituzte.
IZAKI BIZIDUNEN SAILKAPENA Izaki bizidunak taxon izeneko talde hauetan banatzen dira: erreinua, tipoa, klasea, ordena, familia, generoa eta espeziea.
ESPEZIEAK
JARDUERA PRAKTIKOA: LABORATEGIAN. MIKROSKOPIOZ ZELULAK BEHATU