mujeres científicas

Page 1

17/10/07

15:35

Pรกgina 339

EMAKUME ZIENTZIALARIAK

832882 _ 0339-0350.qxd

Nazioarteko emakumezko zientzialarien izen batzuk . . . . . 341 Espainiako egoera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 345 Espainiako emakume zientzialari batzuk . . . . . . . . . . . . . . 347 Informazio gehigarria Interneten . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 348 339


832882 _ 0339-0350.qxd

17/10/07

15:35

Página 340

Emakume zientzialariak Neskatoak eskolara joatea ohitura balitz, eta mutikoek bezala, haiek ere zientziak ikasi beharko balituzte, mutikoen antzera neskek ere ezin hobe ikasi eta ulertuko lituzkete arte eta zientzia guztien korapiloak… La ciudad de las damas, CHRISTINE DE PISAN (1405). Siruela Argitaletxea

Esaldi horrek argi erakusten digu zeinen kontu normala izan zen denbora luze-luzean emakumeei ukatzea semeei inoiz ukatu ez zitzaien prestakuntza; baina erakutsi ere erakusten digu zer jarrera irmoa izan zuten emakume batzuek oinarrizko prestakuntzatik beretik hasita ere aukera-berdintasuna lortzeko. Mendez-mendeko aukera-desberdintasun horren eraginez, gizon ospetsuez beteta dago Zientziaren historia, gizonek aurkikuntza ugari ekarri eta gure munduan aurrerapen handiak eragin dituztelako. Aldiz, askoz ere emakume gutxiago aritu da Zientzietan, baina gizonena bezain ekarpen garrantzitsua izan da. Robert Hookeri 1676an bidalitako gutunean idatzi omen zuen Newtonek esaldi famatu hau: «Urrunago ikusi badut, izan da erraldoien sorbalda gainean eserita nagoelako», eta lau erraldoi aipatu zituen: Koperniko, Kepler, Galileo eta Tycho Brahe. Baina jakina, erraldoien zerrendan askoz ere izen gehiago daude eta horietako batzuk emakumeak dira. Emakume zientzialari askotxo dira ezagunak, denak nortasun handiko pertsonak. Guztiek garaian garaiko oztopo eta aurreiritzi guztiak gainditu zituzten eta aurrera jotzeko gai izan ziren, bai eta sinesten zutenaren alde borrokatzeko gauza ere. Zalantzarik gabe, emakume izate hutsak sorrarazi zuen haien aurkako aurreiritzi nagusia. Baina haien adoreak eta lanak ederki erakutsi dute gizon ala emakume jaiotzeak ez diola inori gaitasun handiagoa edo txikiagoa ematen, eta era berean, ez dutela inolako funtsik giza izaeretatik datozen aurreiritziek; alegia, sexutik, nazionalitatetik, sinesmenetik eta abarretik datozenek. Azken batean, horrelako aurreiritziak kulturarik ezaren eta ezjakintasunaren isla besterik ez dira. Gizadiaren historian zehar, izan dira jakintza-arlo askotako aurrerapena sustatu duten emakume zientzialariak, teknologoak, historialariak…, bai eta ezagutza nabarmen handitzen lagundu dutenak ere. Emakumeek zientziari egindako ekarpena orain dela 3.200 urtekoa da. Zalantzarik gabe, haien lanak eta

340

lorpenak erabakigarriak izan dira Zientziaren ezagutzarako eta gure mundua hobetzeko. Baina zenbaitetan, haien gaitasunarekin zerikusia ez duten baldintzek eraginda, apala da apala denez haien lanaz eta haietaz beraietaz dagoen oihartzuna, edo are gehiago, esan ere esan daiteke haien ekarria eta bizia oharkabean ere joan direla. Pentsa genezake gaur egun gaindituta daudela bai egoera hori bai emakume izate hutsagatik herritarren erdiek jasaten duten bazterkeria, bereziki zientziaren arloan eta jakintzaren goi-mailetan. Iduri dezake hori iraganeko kontua dela, baina egoera oso bestelakoa da. Egia da aurreko garaietan arraroa gertatzen zela emakumea laborategian ikerketan edo landa-lanean jarduten ikustea. Baina gaur egun, ez da inola ere ezohikoa emakumeak ikerlan-proiektuen gauzapenaz arduratzea. Dena den, zoritxarrez egia ere bada sarri ikusten ditugula emakumeak ardura txikiagoko postuetan gaikuntza berbera edo apalagoa duten gizonen aldean. Gaur egun, Mendebaldeko ia herrialde guztiek ukatzen dute beren erakundeetan sexuak eragindako bazterkeriarik dagoenik, eta bestalde, gero eta emakume gehiago ari dira unibertsitatean. Are gehiago, zientzia-ikasketa askotan emakumezko gehiago daude matrikulatuta gizonezkoak baino. Era berean, lizentziatura askotan, emakume gehiagok bukatzen dituzte unibertsitate-ikasketak gizonezkoek baino. Beraz, espero izatekoa litzateke zientzien arloan emakume gehiago aritzea, baina ez da horrela gertatzen. Europako Batasunaren txosten batek agerian utzi du emakume lizentziadun gehiago daudela gizonezko lizentziadunak baino, baina halere, gizonezko gehiago dira irakasle titular emakumezkoak baino. 1999an, adibidez, Europako ikerlarien % 27 soilik ziren emakumezko. Ehunekoa % 29ra igo zen 2003an. Baina aldea ez da toki guztietan berdina. Horrela, Finlandian, Frantzian eta Espainian emakumeak irakasle titularren % 18 dira. Holandan, Alemanian eta Danimarkan, aldiz, % 6,5 besterik ez dira. Bada, datuak eta estatistikak tresna baliagarriak dira emakumeak jorratutako ikerketa-bidean generodesberdintasunak egon badaudela agerian uzteko. Baina kontuan hartu behar dugu sektore batzuek interes berezia agertu dutela zientziaren arloan genero-parekotasuna sustatzeko.

쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿


832882 _ 0339-0350.qxd

17/10/07

15:35

Página 341

1971n Association for Women in Science deritzon elkartea sortu zen Estatu Batuetan, eta joan den mendeko 80ko hamarkadan, hainbat ekimen abiarazi ziren Europako Erkidegoan, gai hori lantzeko; iparraldeko herrialdeetan eta Britainia Handian, bereziki. Ekimen horien ondorioz, Helsinkiko Taldea eratu zen. Taldearen eginkizun nagusia emakume zientzialarien egoera Europako 30 herrialdetan aztertzea izan zen. Emaitzak 2000n argitaratu zituzten ETAN* txostenean (European Technology Assessment Network on Women and Science). Txostenaren datuek argi eta garbi frogatzen dute emakume ikerlari eta irakasleak «30 herrialde horietan azpiordezkatuta» daudela (Europako ikerketa arloko komisario Philippe Busquin jaunak hitzez hitz esandakoaren arabera). Txostenaren emaitzen artean oso nabaria da benetan eskala zientifikoen bilakaeran gertatzen den guraizeefektua. Azterketa egindako herrialde guztietan argi eta garbi gertatzen da, gainera. Efektu horren arabera, nahiz eta ikasketak hasi eta bukatzen dituzten emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago diren, erlazioa alderantzikatu egiten da ikerlarien eta irakasleen postuetara iristean, eta aldea handitzen da ikerketa-eskalan gorantz joan ahala. Espero dezagun aurrerantzean egoera aldatzen joatea eta aukera-parekotasunera iristea; hau da, pertsonaren sexua eragozpena izan ez dadila bere gaitasun zientifikoa, teknikoa, edo beste edozein eratakoa,

garatzeko, eta era berean, ez dezala ez aldeko ez kontrako eraginik izan bere bilakaera pertsonalean eta profesionalean. Bide horretan ematen ari diren aurrerapauso txikien adibide deigarria da Time aldizkari ezagun-ezaguna. Izan ere, aldizkariak urteko gizona aukeratzen zuen (man of the year), baina 2003an aldatu eta urteko pertsona hasi zen aukeratzen (person of the year). Bada, urte horretatik 2006ra arte, dagoeneko hiru emakumezko aukeratu ditu urteko pertsona.

Nazioarteko emakumezko zientzialarien izen batzuk Zientzialari gehienak gizonezkoak izan badira ere, ez dira gutxi izan gero beren aztarna jakintzaren arloan utzi dituzten emakumeak, eta ondorioz, bakarren batzuk soilik aipa ditzakegu. Beraz, inola ere ez daude Zientzian zer esana duten, edo izan duten, guztiak. Izan ere, luze joko liguke informazio hori guztia lerrootara ekarri nahi izateak, eta ez da material honen xedea. Ahalegin hori, gainera, egin ezina litzateke, haietako emakume askoren istorioa eta izena, nahita edo ez, ezkutuan gelditu direlako. Bestalde, aipatu ere egin beharko litzateke ospea ez diela eman emakume izateak, haien lanak baizik. Izan ere, emakume izatea gizaki oro definitzen duten ezaugarrietako bat besterik ez da. Baina zenbaitetan, emakume izatea traba izan da haien garapen

100 Gizonak-Belgika Gizonak-Frantzia Gizonak-Alemania Gizonak-Holanda Gizonak-Espainia Gizonak-Erresuma Batua

90 80 70

Emakumeak-Belgika Emakumeak-Frantzia Emakumeak-Alemania Emakumeak-Holanda Emakumeak-Espainia Emakumeak-Erresuma Batua

60 50 40 30

EMAKUME ZIENTZIALARIAK

Gizonak eta emakumeak maila bakoitzean (%)

Zientzian ari diren gizon eta emakumeen egoera, Europako sei herrialdetan (1997)

20 10 0 Ikasleak

Doktoretza-aurrea

Irakasle laguntzaileak

Irakasle elkartuak

Irakasle titularrak

Txosten osoa helbide hauetan dago ikusgai, eta era berean, PDF formatuan jaitsi daiteke: http://www.amit-es.org/etan.htm eta http://www.cordis.lu/rtd2002/science-society/women.htm 쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿

341


832882 _ 0339-0350.qxd

17/10/07

15:35

Página 342

pertsonalerako, eta beraz, zientzialari ororen ibilbidean agertzen den oztopo gehigarria ere bai. Bada, emakume zientzialariek oztopo hori ere gainditu behar izaten dute, zoritxarrez. • Hipatia (370-415). Alexandriako jakintsuetako baten, Teonen, alaba izan zen. Astronomian eta matematikan nabarmendu zen. Alexandriako liburutegi famatuan lan egin zuen, eta kontzeptu konplexuak argitu, geometrian, filosofian, astronomian eta beste arlo batzuetan. Era berean, argizagien mugimenduak zehaztasunez kalkulatu zituen. Kontu politikoek eragin zuten haren heriotza, bai eta Zirilo apezpikuaren etsaigoak ere. • Trotula Salernokoa (1097an hila). Salernoko Medikuntza Eskola famatuko kidea izan zen. Lan asko idatzi zituen, baina bi besterik ez zaizkigu iritsi: De passionibus mulierum curandorum eta Ornatum mulierum, azken hori kosmetika eta gaixotasun epitelialei buruz. Prebentzioan eta garbitasunean oinarritutako medikuntzaren aldekoa zen, dieta orekatuen eta ariketa fisikoaren aldekoa, eta ez zuen medikuntza erasokorra maite. Zainketa bereziak gomendatzen zituen emakumearentzako eta jaioberriarentzako, erditzearen ondotik. • Margaret Cavendish (1623-1674), Newcastleko dukesa. Materia eta mugimendua, hustasuna, hautamena eta ezagutzari buruzko eztabaidetan parte hartu zuen, bai eta molekulei buruzko lehenengo teorien formulazioan ere. Hamar liburu, hamar, idatzi zituen filosofia naturalaz. • Mary Wortley Montagu (1689-1762). Aitaren liburutegian bere burua hezi eta prestatu zuen, eta han ere ikasi zuen zer zen txertaketa. Maryk baztangaren kontrako txertoa jarri zien seme-alabei, eta saiatu zen txertoak Europan hedatzen. Mediku eta zientzialarien aurreiritziek, ordea, asmoa galarazi zioten, eta horren ondorioz, hirurogei urteko atzerapenaz hasi ziren Europan txertoa erabiltzen. • Gabrielle du Chatelet (1706-1746). Frantzian jaio eta Voltaireren ondoan bizi izan zen luzaro; zehazki, suaren izaeraz elkarrekin lanean. Newtonen Principia Mathematica itzuli zuen frantsesera, eta aurreratu zuen beroak eta argiak sorburu berbera dutela. • María Gaetana Agnesi (1718-1779). Bost urtetan bazekien frantsesez eta italieraz ongi mintzatzen, eta bederatzitan, latinez, grekoz eta hebreeraz. Adin horretan hitzaldi bat egin zuen latinez emakumeari goi-mailako hezkuntza ematearen alde. 1748an argitara emandako liburuan, zientzialari ospetsu batzuen lan asko jaso zituen itzulita; Newton eta Leibniz zientzialarienak, esaterako. • Carolina Herschel (1750-1848). Aita musikaria zen eta gizonak hezkuntza zaindua eskaini zien seme

342

guztiei, alabari izan ezik. Etxe-lanetarako hezi zuten. Dena den, astronomiari buruzko jakin-minak bultzatuta, matematika eta geometria ikasi, eta anaia Williamekin batera lan egin zuen. Zortzi kometa, 560 izar, 2.500 nebulosa eta hainbat galaxia aurkitu zituen. Elkarrekin ere teleskopio bat eraiki, eta haren bidez, Urano planeta aurkitu zuten. • Sophie Germaine (1776-1831). Jaio zenez geroztik, gurasoek etxean eduki zuten, Iraultza garaiko Parisko kaleak arriskutsuak zirelakoan. Hori dela eta, etxeko liburutegian denbora luzea eman zuen irakurketa lantzen. Emakumea izateagatik, ez zioten utzi Parisko Ecole Polytechnic eskolan matrikulatzen, baina gela haietan irakasten zen materiala lortu zuen. Lehenbiziko idazkiak sinatzeko, Le Blanc jauna goitizena erabili zuen, eta Academie erakundearen saria lortu zuen, azalera elastikoen bibrazioetarako teoria egin zuelako. • Ada Byron Lovelace (1815-1852). Lord Byron poeta izan zuen aita, eta ama berriz, paralelogramoaren printzesa esaten zioten Annabella Milbanke andrea. Amak hezkuntza zaindua eman zion kulturan, musikan eta zientzietan, eta matematikari hoberenekin ere ikasi zuen; Babbage jaunarekin, besteak beste. Azken horrekin batera, makina analitikoa landu zuen, hau da, egiazko adimendun makina; sekulan izan den lehen ordenagailua. Esan daiteke Adak idatzitako ohar batzuetan lehenengo programa informatikoa dagoela. 1979an, Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak ADA izena jarri zion programazio-hizkuntza bati, zientzialariaren omenez. • Florence Nightingale (1820-1910). Txikitatik, gurasoek Euklidesen, Aristotelesen eta beste batzuen ezagutzak irakatsi zizkioten, baina ez zioten matematika ikasten utzi, emakumeentzat egokia ez zelakoan. Azkenean, matematika eta erizaintza ikasi zituen. Krimeako gerran, erizaindegiaz arduratu zen Britainia Handiko ospitaleetan, eta matematikaezagutzak erabili zituen estatistika-azterlanak egiteko bai eta osasuna hobetzeko ere. Londresko erizaintza eskola sortu zuen. 1907an, Merezimendu Saria jaso zuen; sekulan halako saririk jaso duen lehenengo emakumea izan zen. • Alice Eastwood (1859-1953). Kanadan jaio eta gaztetan komentu batean sartu zen. Han asko ikasi zuen landareei buruz. Liburutegi handia zuen etxe batean aritu zen neskame. Horrela, aukera izan zuen arlo askorekin zerikusia zuten gaiak irakurtzeko eta landareei buruz zuen ezagutza handitzeko. Bere garaiko botanika-aditurik nabarmenetakoa izatera iritsi zen eta taxonomian ekarpen handiak egin zituen. Botanikako irakaslea izan zen eta Zoe aldizkariko zuzendaria, bai eta Kaliforniako Zientzien Akademiako herbarioko zuzendaria ere.

쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿


17/10/07

15:35

Página 343

• Agnes Pockels (1862-1935). Alemanian jaio zen, Zientzia Kimikoak ikasi zituen eta molekula-azaleretan espezializatu zen. Esperimentazio-lanik gehienak etxeko sukaldean egin behar izan zituen, garai hartan Alemanian emakumearen kontrako bazterkeria zegoelako. Bere lanak 1891n argitara eman ziren Nature aldizkarian. • Marie Curie (1867-1934). Ezkondu aurretik Marie Sklodowska zuen izena. Irakasle-familia batean jaio zen, Polonian. Zientzia Fisikoak Sorbonan ikasi zituen, gaztetan lanean aurreztutako diruari esker eta bizi zen ganbaran janari kontuetan gastu handirik egin gabe. Bere promozioko lehena izan zen eta Pierre Curie jaunarekin ezkondu zen. Bizitza osoan harekin batera lan egin zuen oso baldintza gogorretan. Curie senar-emazteek erradioaktibitatea aurkitu eta bi elementu erradiaktibo berri ere isolatu zituzten: polonioa eta radioa. Fisikako Nobel saria jaso zuen, senarrarekin batera, 1903an. Sorbonako katedraduna izan zen eta 1911n Kimikako Nobel saria lortu zuen, harako hartan berak bakarrik. Marie Curiek ez zuen bere lehen Nobel saria jasoko senarrak epaimahaia presionatu izan ez balu; zehazki, esan zien ez zuela saria jasoko emazteari ere ematen ez bazioten. Epaimahaiak huraxe onartu eta Mariek saria jaso zuen, baina inoiz ez zioten botoa ematen utzi hurrengo erabakietan. • Helen Bradford Thompson Wooley (1874-1947). Filosofia eta neurologia ikasi zituen Chicagoko Unibertsitatean. Cum laude eman zioten 1900ean gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun psikologikoei buruzko tesiari. 1903an bi liburu argitara eman eta haietan frogatu zuen ez direla biologikoak emakumeen eta gizonen arteko trebezia- eta gaitasun-desberdintasunak, gizarteak eta hezkuntzak eragindakoak baizik. Helen Cleveland andrearekin batera, Merrill-Palmer eskala garatu zuen; hau da, haurrentzako buru-testak dira Maria Montessoriren aparatuan oinarrituta. • Lise Meitner (1878-1968). Vienan jaio zen. Aita judutar abokatua zen, Frantzisko Josef enperadoreak eta Sissi enperatrizak babestua. Fisikan lizentziatu zen, eta Max Planck eta Albert Einstein zientzialariekin lan egin zuen. Emakume honi zor zaio fisio nuklearra aurkitu izana. Dena den, emaitzak Otto Hahn jaunak argitaratu zituen eta hari bakarrik eman zioten Nobel saria, Lisek aurkikuntzan parte hartu izana ukatu zuelako Ottok. Bere aurkikuntzak balio izan zuen Manhattan proiektuaren bidez bonba atomikoa egiteko, baina Lisek uko egin zion hartan parte hartzeari. • Irene Joliot-Curie (1897-1956). Marie eta Pierre Curieren alaba zaharrena izan zen. Aitaren aldeko aitonak zuzendu zuen neskaren prestakuntza, eta

heziketa zientifiko zaindua eta osoa eman zion. 18 urtetan, X izpien ekipo bat zuzendu zuen eta, hark berak lortu zuen lehen aldiz erradioaktibitate artifiziala. 48 urtetan, zuzendari izendatu zuten Radioaren Institutuan. Jean-Frédéric Joliot senarrarekin batera, lehena izan zen neutroiari argazkia ateratzen, eta horren ondorioz, biei 1935ean Kimikako Nobel saria eman zieten. • Barbara McClintock (1902-1992). EEBBetan jaio eta Nekazaritzan lizentziatu zen. Genetista ospetsuekin lan egin zuen; Rollins Emerson eta Marcus Rhoadesekin, kasu. Artoaren kromosomak aztertu zituen, hark berak asmatutako metodoaren bidez. Trasposizio genetikoa aurkitu zuen; hau da, badirela kromosomen artean posizioz aldatzen diren elementu genetikoak. XX. mende erdian, lan nabarmena argitaratu, baina hasieran errefusatu zuten sinestezina zelako. Gero, lan harengatik Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria eman zioten 1983an. • Kathleen Lonsdale (1903-1971). Gazteena zen hamar anai-arreben artean. Bost urte zituela, gurasoak banadu ziren eta haurtzaro gogorra izan zuen Londresen, Bigarren mundu-gerran. Kristalografia ikasi zuen William Bragg jaunarekin (Fisikako Nobel saria), eta Royal Society elkarteko lehen emakumeetako bat izan zen. Frogatu zuen bentzeno-eraztuna laua eta hexagonala dela. • Grace M. Hopper (1906-1992). Lanbidez militarra, matematikan lizentziatu eta 1934an doktoratu zen. New Yorkeko Matematika Institutuan lan egin zuen, baina postuari uko eginda, Emakume Boluntarioen Larrialdietako Zerbitzuaren Itsas Kidegoan sartu zen. Ordenagailuak ikertzeko taldean aritu zen Harvardeko Unibertsitatean. Konpiladore berria asmatu eta lehenengo programazio-hizkuntza garatu zuen; COBOL (Common Business-Oriented Language). • Virginia Apgar (1909-1974). Anestesiologiako irakaslea izan zen Columbiako Medikuntza Zentroan eta oso proba erraza asmatu zuen jaioberriei egiteko; hots, aukera ematen du bihotz-erritmoan, arnasketan, gihar-tonuan, kolore-hautamenean, etab. gertatzen diren aldaketak erraz eta azkar hautemateko. Gaur egun, umetxo guztiei egiten zaie eta Apgar testa esaten zaio.

EMAKUME ZIENTZIALARIAK

832882 _ 0339-0350.qxd

• Dorothy Crowfoot Hodgkin (1910-1994). Aita arkeologoa zuen, eta ama berriz, botanikaria. Kairon jaio zen, gurasoak han lanean ari zirelako. Ingalaterran hezi eta Zientzia Kimikoetan lizentziatu zen. Kristalen egitura atomikoa aztertu zuen, proteinamotako konposatu organikoak batez ere; intsulina, penizilina eta B12 bitamina, kasu. Bere aurkikuntzek erabilera asko izan dituzte Biologian eta Medikuntzan. 1964an, Kimikako Nobel saria eman zioten.

쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿

343


832882 _ 0339-0350.qxd

17/10/07

15:35

Página 344

• Mary Leaky (1913-1996). Pintore baten alaba, eskolara joan gabe hazi zen eta ez zuen unibertsitatean sartzerik izan. Dena den, arkeologo aritu zen lanean marrazkilari trebea zelako. Louis Leaky antropologo ospetsuarekin ezkondu zen eta harekin lan egin zuen Afrikan. Han, giza eboluzioaren fosil izugarri garrantzitsuak aurkitu zituen. Bere aurkikuntzarik nabarmenena Laetoliko oinatzak izan ziren, Tanzanian; hura australopitecus gizakiaren hankabiko ibileraren froga izan baitzen. • Rosalind Franklin (1920-1958). Haurtzaroan adimen handiko neskato prodijioa izan zen. 18 urtetan, Cambridgeko Unibertsitatean matrikulatu zen Zientzia Kimiko, Fisiko eta Matematikoetan. Gero, kristalografian espezializatu zen, bai eta X izpien difrakzioan ere. Emaitza baikainak lortu zituen, Maurice Wilkins ikerlariak berak ere lortu ez zituenak. Rosalindek 51. argazki famatua lortu zuen; hau da, ADNaren egitura helikoidala salatzen duen gurutzea agertzen duen argazkia. Rosalindi ezer esan gabe, Wilkinsek argazkia James Watsoni eman eta azken horrek Francis Crickekin batera erabili zuen, ADNaren egituraren eredu bat eraikitzeko. Watson, Crick eta Wilkins ikerlariei Nobel saria eman zieten aurkikuntza horrengatik, eta ez zituzten inola ere aipatu Rosalinden merituak. 1958an hil zen, minbiziak jota, bere aurkikuntzen eraginen berri jakin gabe. • Jocelyn Bell-Burnell (1943). Ez zen ikasle ona izan, baina 17 urte besterik ez zituenean, astronomoa izan nahi zuela sartu zitzaion buruan. Zientzia Fisikoetan lizentziatu eta tesia Cambridgen egin zuen. Han ere pulsarrak aurkitu zituen; hots, erradiazio-seinaleak igortzen dituzten izarrak. Aurkikuntza horri zor dio 1974an Fisikako Nobel saria jaso izana. • Ellen Ochoa (1958). Ingeniaritza elektrikoan doktorea da Stanfordeko Unibertsitatean eta NASAko Sistema Adimendunen Teknologia arloko zuzendaria. NASAko astronauta da, eta 1990etik aurrera, lau aldiz joan da espaziora; 1993an, 1994an, 1999an eta 2002an, zehazki. Zerrenda luze-luzearen lagin txikia besterik ez da. Azken batean, emakumeak ikerketa zientifikoan betetzen duen eginkizun ezin garrantzitsuagoa berresten du. Leku faltan, emakume nabarmen asko gelditu zaizkigu aipatu gabe: • Agnodize (K.a. 300). Atenasko medikua. • Hildegarda de Bingen (1098-1179). Kosmologian, zoologian, botanikan eta mineralogian aditua. • Maria Cunitz (1610-1664). Keplerren planetamugimenduen taulak ordenatu zituen astronomoa. • Anne Finch (1631-1678). Hizkuntza klasikoen ikasle bikaina. Matematika eta zientzietara lerratu zen.

344

• Laura Bassi (1711-1778). Anatomiako irakaslerik hoberenetakoa Boloniako Unibertsitatean. • Anna Morando (1716-1774). Argizariz egin zituen modelo anatomikoek eman diote ospea. • Marie Anne Poulze Lavoisier (1758-1836). Lavoisier ezagunaren emaztea zen, eta jakintza handia zuen matematika, fisika eta kimikan. Nomenklatura kimikoaren oinarriak ezarri zituen. • Mary Anning (1799-1847). Plesiosaurioaren lehenengo eskeleto ia osoa aurkitu zuen. • María Mitchell (1818-1889). EEBBetako lehen emakume astronomoa izan zen, eta Amerikako Zientziaren Aurrerapenerako Elkartean hartu zuten lehen emakumea ere bai. • Eleanor Ormerod (1830-1901). Entomologian espezialista, artikulu asko idatzi zituen intsektuizurriei eta izurriak kontrolatzeari buruz. • Ellen Swallow Richards (1842-1911). Kimikan lizentziatua, kimikaren erabilerak landu zituen eguneroko bizitzan; esaterako, ur-arazketan, nutrizioan, osasunean eta abarretan. • Sofía Kovalevski (1850-1891). Errusiako matematikari nabarmenetako bat da. Ekuazio diferentzialen gainean egindako tesiak eman zion ospea. Matematika aurreratuetako irakaslea izan zen Stockholmeko Unibertsitatean, eta hil ondoren, San Petersburgoko Akademiako kide egin zuten. • Hertha Ayron (1854-1923). Arku elektrikoa aztertu eta haizegailu bat asmatu zuen Lehen-mundu gerran lubakietako gas pozoitsuak ezabatzeko. • Florence Rena Sabin (1871-1953). Odol-zelulak aztertu eta datu ugari eman zituen giza gorputza babesteko mekanismoak ulertzeko. Estatu Batuetako osasun publikoa hobetu zuen; zehazki, % 50 murriztu zuen tuberkulosiak eragindako heriotzatasa. • Mileva Maric (1875-1948). Matematikaria, Einsteinen emaztea. Erlatibitatearen teoriaren prestaketan lan egin zuen harekin. • Maude Slye (1879-1954). Zoologoa. Herentziak minbiziarekin duen lotura ikertu zuen. • Muriel Robertson (1883-1973). Tripanosomaren bizi-zikloa aztertu zuen, eta horren ondorioz, loaren gaixotasuna kontrolatu zen. Era berean, Lehen mundu-gerran gangrena heriotza-eragile nagusietako bat zela aurkitu zuen. • Emmy Noether (1882-1935). Algebra modernoaren sortzailetzat hartuta dago. • Emma Amalie Noether (1882-1935). Einsteinek bereziki estimatua, erlatibitatearen teoriaren gainean egin zituen azterlanengatik.

쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿


832882 _ 0339-0350.qxd

17/10/07

15:35

Página 345

• Lee Hazen (1885-1975) eta Rachel Fuller Brown (1898 – 1980). Nistalina aurkitu zuten; hau da, medikuntzan asko erabiltzen den substantzia fungizida. • Gerty Theresa Cori (1896-1957). 1947an, Medikuntzako Nobel saria eman zioten, zelula-fisiologian egindako azterlanengatik. • Margaret Mead (1901-1978). Antropologia kulturalean egindako ikerlanek eman diote ospea. • María Göppter-Mayer (1906-1972). 1963an, Fisikako Nobel saria eman zioten, atomoaren nukleoaz egindako lanengatik. • Rachel Carson (1907-1964). Itsas biologian aditua. Pestizidek ingurumenean eragindako kalteak hauteman zituen lehenetarikoa izan zen. • Marguerite Perey (1909-1975). Marie Curieren taldeko kidea izan zen, eta 1939an, frantzioa aurkitu zuen. Estrasburgoko Nuclear Research Centre zentroko zuzendaria ere izan zen. • Rita Levi-Montalcini (1909). Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria 1986an, hazkuntzan egindako aurkikuntzengatik. • Gertrud B. Elion (1918-1999). Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, drogei buruz egindako lanengatik. • Margaret Burbidge (1918). Astronomoa. Astrofisika eta Espazioko Zientzien Zentroko zuzendaria da San Diegoko Unibertsitatean. NASAko kidea da.

• Rosalind Yalow (1921). Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria 1977an, radioinmunosaioaren teknika asmatzeagatik. • Stephanie Kwolek (1923). Kevlar deritzon zuntza sortu zuen; hau da, altzairua baino gogorragoa den material sintetikoa, askoz ere arinagoa eta beroarekiko erresistentea. Erabilera askotan baliatzen da, xafletatik espazio-ontzietaraino. • Patricia Billings (1926). Geobond deritzon materiala asmatu zuen; eraikuntzan erabilitako gai suntsiezina eta erregaitza, alegia. • Edith Flamigen (1929). Petrolioa fintzeari buruz egindako lanek eman diote ospea, bai eta gasolina garbi eta seguruagoak lortzeari buruzkoek ere. • Christiane Nüsslein-Volhard (1942). Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria (1995), enbrioien garapenari buruz egindako aurkikuntza genetikoengatik. • Dian Fossey (1932-1985). Mendiko goriletan aditua da. Gorilen alde jokatzeagatik hil zuten. • Jane Goodall (1934). Txinpantzeetan aditu ospetsua. Eta zerrenda amaigabea; historia eta oraina aztertu ahala, gero eta handiagoa, alegia.

Espainiako egoera INE/IM erakundeak azterlana egin zuen 2000-2001ean Espainiako unibertsitate publikoetan ari ziren ikasle eta irakasleen portzentajeari buruz. Azterlan horrek frogatu

% 100

80

60

40 EMAKUME ZIENTZIALARIAK

Gizonak eta emakumeak maila bakoitzean (%)

Zientzian ari diren gizon eta emakumeen egoera. Espainia (2001)

20

0 Ikasleak

Gizonak (%)

Doktoretza-aurrea

Irakasle laguntzaileak

Irakasle elkartuak

Irakasle titularrak

Katedradunak

Emakumeak (%)

쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿

345


832882 _ 0339-0350.qxd

17/10/07

15:35

Página 346

zuen Espainiako arlo zientifikoan ere guraize-efektua egon badagoela, ETAN deritzon txostenean erakutsi zen bezala. 2002an, Ikerketa Zientifikoen Goi-Kontseiluak (CSIC) Emakumea eta Zientzia CSICn izeneko batzordea eratu zuen. Eraketa-proposamenean hauxe ageri da hitzez hitz*:

Erakundean ari diren zientzialarien gaineko azterlanak agerian jarri du emakumeak % 31,4 besterik ez direla. Dena den, Estatistikaren Institutu Nazionalaren datuen arabera, unibertsitateko ikasleen % 53 eta doktoretza egiten ari diren ikasleen % 42 emakumezkoak dira (1998-99 eta 1997-98 ikasturteko datuak, hurrenez-hurren). Desberdintasun horrek adierazten du Espainiako gizartean dagoen kualifikazio handiko eta prestakuntza egokia duen sektore bat proportzio egokian bereganatzeko gauza ez dela izan Kontseilua. Eta horrek, gainera, kaltea ekar diezaioke berekin Kontseiluari gomendatu zaion ikerketa-jarduerari. Emakume gutxi ari da erakundearen lan zientifikoetan, eta arazo hori are larriagoa da, emakume zientzialariek CSIC barnean egindako ibilbideari erreparatzen badiogu. Izan ere, emakumeak gero eta gutxiago dira, CSIC erakundearen maila zientifikoetan gorantz jo ahala. LANGILE ZIENTIFIKOEN BANAKETA, MAILEN ARABERA (2002ko datuak) Maila

Gizonak

Emak.

Guztira

Emak. %

Ikerketako irakasleak

299

47

346

13,6

Ikerlari zientifikoak

385

143

528

27,0

Zientzialari titularrak

834

506

1340

37,8

1 518

696

2 214

31,4

Guztira1

• Emakumeak CSIC erakundean sartzea eta haien barneko ibilbidea zerk oztopatzen duen aztertzea. • Emakumeak CSIC erakundean sar daitezen sustatzera eta haien barneko sustapena bultzatzera bideratutako ekintza oro lehendakaritzari proposatzea. • Zientzien erakundeetan eta haien zuzendaritzataldeetan emakume gutxi egon izanaren ondorioz zientzien garapenean mendez mende sartu diren joerak eta gabeziak aztertzea, eta zuzenketa-neurriak proposatzea. Batzorde horrek berak eskainitako beste datu batzuen arabera, 2003an desberdintasunek beherantz egin zuten pixka batean, baina oraindik oso deigarriak ziren. Hona hemen: Mailak

Gizonak

Emak.

Ikerketako irakasleak

373

68

441

15,4

Ikerlari zientifikoak

411

166

577

28,8

Zientzialari titularrak

819

515

1334

38,6

1 603

749

2 352

31,8

Guztira*

Guztira

Emak. %

Batzorde horretaz gainera, 2001eko abenduan Emakume Ikerlari eta Teknologoen Elkartea (AMIT) eratu zen. Zehazki, hainbat arlotan, Unibertsitatean, Ikerketa Zientifikoen Goi-Kontseiluan (CSIC) eta industrian ari den emakume talde batek eratu zuen. Elkartearen xedea da emakume ikerlari eta unibertsitario guztien ahotsa eta eztabaidagunea izatea, bai eta haientzako laguntza-sarea eratzea ere. Hona hemen elkarteak zer helburu dituen: • Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea ikerketan aritzeko, dela Natura edo Gizarte Zientzietan, dela Materiaren Zientzietan, dela Giza Zientzietan.

Ez daude barne CSIC erakundekoak ez diren beste kidego edo maila batzuetako langileak...

• Gure ingurunea bazterkeriarekiko sentsibilizatzea, bai eta bazterkeria dakarten mekanismoez ere.

Emaitza horiek ikusita, helburu hauek zehaztu ziren arestian aipatutako Emakumeak eta Zientzia CSICn batzordean:

• Emakume ikerlarientzako eta emakume teknologoentzako aukera-berdintasuna lortzea haien ibilbidean bai eremu publikoan, bai eta pribatuan ere.

• CSIC erakundeko lehendakaritzari aholkuak ematea emakume zientzialariak erakundean sartzera sustatzera eta haien barneko ibilbidea bultzatzera bideratutako kontu orotan.

• Gomendioak egitea eta Europako nahiz nazioarteko beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea, zientzien arloan emakumeen aurrerapena sustatzeko.

1

346

Badago aukera kontsultatzeko, bai eta PDF formatuak jaisteko ere, helbide honetan: http://www.csic.es/mujer_ciencia.do# 쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿


17/10/07

15:35

Página 347

2003an, eta emakumeak Espainiako ikerketan zuen egoera ikusita, AMIT elkarteak gomendio hauek egin zituen:

• Gertrudis de la Fuente (1921). Farmazian doktorea eta biokimikan aditua da. Alberto Sols biokimikoaren laguntzaile nagusia izan zen entzimologian.

• Ikerketan eta irakaskuntzan aritzen den erakunde publiko orok maila guztietako langileei buruzko datuak sortu eta eskura jarri behar ditu, sexuen arabera.

• Josefa Molera (1921). Kimikan doktorea da eta zinetika kimikoan aditua. Gas-likidoa kromatografia erabili zuen lehen aldiz analisi kimikoetan. • Concepción Llaguno (1925). Zientzietan doktorea da eta hartziduretan aditua. Gasen kromatografia deritzon teknika erabili zuen lehen aldiz ardoen aroma aztertzeko. • Laura Iglesias (1926). Zientzietan doktorea da. Metal astunen espektroskopiari buruz egindako lanek eman diote ospea. Oso lan baliotsuak dira izarretako espektroak identifikatzeko. • Griselda Pascual (1926). Matematikan doktorea da eta geometria diferentzialean aditua, bai eta taldeen eta erretikuluen teorian ere. • Carmina Virgili (1927). Geologiako katedraduna da eta aditurik handienetakoa Triasikoko materialetan. • Ana María Pascual-Leone (1930). Farmazian doktorea da. Aditua da haurdunaldiko hormonadesoreketan eta elikadura okerrean. • María Cáscales (1934). Farmazian doktorea da eta Farmaziako Errege Akademiako kidea; kargu hori hartu duen lehen emakumea, zehazki. Aminoazidoen biokimika metabolikoan espezialista da. • Josefina Castellví (1935). Zientzia biologikoetan doktorea da. Antartikako ikerketa zientifikoaren antolaketan lan egin zuen, Espainiak Antartikako Livingston uhartean duen Joan Karlos I.a basea eraikitzeko. • Margarita Salas (1938). Zientzietan doktorea da eta CSIC erakundeko ikerketa-irakaslea Severo Ochoa Biologia Molekularraren Zentroan. Espainiako Institutuko burua da; hau da, Espainiako zortzi Errege Akademia Nazionalak kudeatzen eta koordinatzen dituen erakundeko burua. Biokimikan aditua, Severo Ochoarekin lan egin zuen. Eladio Viñuela irakaslearekin batera, Espainiako biologia molekularraren lehenengo eskola eratu du. • Teresa Mendizábal (1940). Fisikan doktorea, higadura, lurren degradazioa eta lurzoruaren basamortutzea aztertu ditu. Partaidea da Basamortutzean espezialista diren Adituen Nazioarteko Taldean. Mundu osoko hamasei aditu dira kide. 1994an, Basamortutzeari aurre egiteko Nazio Batuen Kobentzioko aholku-emailea izan zen, • María del Carmen Andrade (1947). Eduardo Torroja Eraikuntzaren Zientzietako Institutuko zuzendaria izan da (CSIC), eta buru, nazioarteko hainbat erakundetan. Hormigoiaren korrosioa eta hormigoia zerk hondatzen duen aztertzen duen talde aitzindari bat zuzentzen du.

• Ikerketa-zentroek eta industriak ekintza-plana abiarazi behar dute, harrera- eta sustapenprozeduretan genero-joerak hautemateko. Planak barne hartu behar du aldian behin bi sexuen produktibitatearen alderaketa-monitorizazioa egingo dela, bai eta bi sexuen arteko baliabideen banaketaren monitorizazioa ere. • Erakunde bakoitzak helburu errealistak eta estrategiak ezarri behar ditu, mailarik altuenetan emakumeen proportzioa handitzeko; ikerlari nagusiak, ikerketa-irakasleak, katedradunak eta kudeaketa-karguak. • Ohi kanpoko arrazoirik izan ezean, erakunde bakoitzak Europako gomendio hau beteko du; hautapen-mahaietako eta aholkularitzabatzordeetako kideen artean, gutxienez orain % 30 emakumeak izatea, eta 2005erako, % 40ra iristea.

Espainiako emakume zientzialari batzuk Aurreko guztia gorabehera, gure historian eta egungo egoeran ikertzen badugu, ikusiko dugu Espainian ere emakume zientzialari asko nabarmendu direla bai iraganean bai gaur egunean. Zerrenda amaigabea da eta emakume hauek aipa genitzake: • Oliva Sabuco (1562-?). Nueva Filosofía de la Naturaleza del Hombre lana idatzi zuen giza osasuna zientziaren ikuspegitik lantzeko. Lope de Vegak hamargarren musa zela esan zuen. • María Andrea Casamayor y de la Coma (?-1780). Argien Mendeko matematikari ospetsua. • Isabel Torres (1905-1998). Farmazian doktorea. Lan ospetsuak egin zituen nutrizioaz eta bitaminez. • Dolores García Pineda (1916). Farmazian eta Biokimikan doktorea, entzimologiari buruzko hainbat azterlan egin zituen Severo Ochoarekin, eta Energia Nuklearraren Batzordean lan egin zuen. • Sara Borrell (1917-1999). Farmazian doktorea, aditua da hormona esteroideen azterlan biokimikoetan eta klinikoetan. • Olga García Riquelme (1920). Zientzietan doktorea. Aditua da interes astrofisikoko espektro atomikoetan, bai eta osaera atomikoen kalkulu teorikoetan ere.

쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿

EMAKUME ZIENTZIALARIAK

832882 _ 0339-0350.qxd

347


832882 _ 0339-0350.qxd

17/10/07

15:35

Página 348

• Evangelina Nogales (1965). Fisikan doktorea da eta tubulinaren hiru dimentsioko egituraren aurkikuntzaren arduraduna; tubulina zelulako proteina oso garrantzitsua da. • María Blasco (1965). Onkologia Molekularraren Programako zuzendaria da Madrilgo Ikerlan Zientifikoetarako Zentro Nazionalean. Minbiziari buruz egindako ikerlanek sari ugari erakarri dizkiote. Biologia Molekularraren Europako Erakundearen (EMBO) urrezko saria jaso duen lehenengo pertsona da.

• Karmele Llano (1979). Indonesian lanean ari den biologoa da; Borneoko orangutanak aztertzen dihardu, eta babestu ere egiten ditu. Eta hasierara bezala, bukaerara ere aipu bat ekarriko dugu. Oraingo honetan, zehazki, inoiz izan den zientzialari handienetako batek esandakoa; Albert Einsteinek, alegia:

Adibidea ez da besteengan eragiteko modu nagusia, bakarra baizik.

Informazio gehigarria Interneten http://www.csic.es/mujer_ciencia.do# http://www.amit-es.org/ http://www.ifs.csic.es/mujeres/mujeres.htm http://www.bioeticayderecho.ub.es/ http://www.ub.es/fildt/docsybiblio/Mujeres_y_Ciencia.pdf http://www.mtas.es/mujer/principal.htm http://www.fmujeresprogresistas.org/ http://mujeres.universia.es/ http://www.goodfood-project.org/www/Gender/ http://www.cordis.lu/improving/women/reports.htm http://www.cordis.lu/improving/women/documents.htm http://www.cordis.lu/etan/home.html http://www.cordis.lu/science-society/women.htm http://europa.eu.int/comm/research/science-society/documents_en.html#pub http://europa.eu.int/comm/research/science-society/women-science/helsinki_en.html http://europa.eu.int/comm/research/science-society/pdf/she_figures_2003.pdf http://europa.eu.int/comm/research/science-society/women/wir/index_en.html http://nextwave.universia.net/mujeres-cientificas/index.htm http://www.astr.ua.edu/4000WS/4000WS.html http://www.webmujeractual.com/biografias/premios_nobel.htm http://www.cientec.or.cr/equidad.html http://www.awis.org

348

쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿


17/10/07

15:35

Página 349

Bibliografia Ciencia, tecnología y género en Iberoamérica. Eulalia Pérez Sedeño et al. Actas del V Congreso Iberoamericano de Ciencia, Tecnología y Género. CSIC, Monografías 29. Diversidad cultural, género y tecnología: un abordaje interdisciplinario. Marilia G. de Carvalho eta Marlene Tamanini (antolatzaileak). Argitaratzailea: UTFPR. Curitiba, 2006 Feminismo y conocimiento. Carme Adán. Spiralia. Mujeres en Física. Revista Española de Física, 20. alea, 2. zenbakia, 2006. Escritos sobre ciencia, género y educación. Margarita Comas, José Mariano Bernal Martínez eta Francesca Comas Rubí. Biblioteca Nueva, 2001. ¿Tiene sexo la mente? Las mujeres en los orígenes de la ciencia moderna. Londa Schiebinger. Cátedra, 2004 Mujeres científicas en España (1940-1970): profesionalización y modernización social. María Jesús Santesmases. Emakumearen Institutua, Madril, 2000. La mujer ante el desafío tecnológico. Laura Tremosa. Icaria, 1986 Enseñar ciencia: autoridad femenina y relaciones en la educación. Hainbat egile. Icaria, 1997 El saber científico de las mujeres. Nuria Solsona i Pairó (Talasa Ediciones, S. L.) Mujeres matemáticas en la historia de la ciencia, en matemáticas y coeducación. Eulalia Pérez Sedeño. OECM Ada Byron, 1994. El legado de Hipatia. Historia de las mujeres en la ciencia desde la Antigüedad hasta fines del siglo XIX. Alic, Margaret. Siglo XXI, Madril, 1991. Mujeres de ciencias. Mujer, feminismo y ciencias naturales, experimentales y tecnológicas. T. Ortiz Gómez, eta G. Becerra Conde (arg.). Granadako Unibertsitatea/Emakumearen Ikaskuntza Institutua, Granada, 1996. Reflexiones sobre género y ciencia. Evelyn Fox Keller (1983). Alfons el Magnànim, Valentzia, 1989. Ciencia y género. Eulalia Pérez Sedeño/Paloma Alcalá Cortijo (koord.). Philosophica Complutensia.

Mujeres astrónomas y matemáticas en la Antigüedad. C. Margarita Santana, Zenaida Yanes, Lourdes Hernández, Inmaculada Perdomo, Ángeles Camarrón, Emma García eta M.ª Olga Expósito. Zientziaren Historiaren Orotava Fundazioa. Kanariak. 2004. Mujeres, manzanas y matemáticas. Entretejidas. Xaro Nomdedeu Moreno. La Matemática en sus personajes, 7, Nivola, 2000.

Matemáticas es nombre de mujer. Susana Mataix. Rubes Editorial, S. L. Perspectivas históricas e interculturales sobre las mujeres en las Matemáticas. Mujer y Ciencia: investigación y currículo. Ann Hibner Koblitz, Yamila Azize Vargas (arg.) eta Evelyn Otero Figueroa (arg.). Centro de Recursos para Ciencia e Ingeniería. Proyecto de Estudios de la Mujer, PROMUJER, 1995. Las mujeres ante la ciencia del siglo xxi. Viky Frías Ruiz. Instituto de Investigaciones Feministas, 2001. Mujer y ciencia. Marina Cruz Rodríguez y Luisa Ruiz Higueras (arg.). Jaengo Unibertsitatea. Argitalpen eta Trukaketa Zientifikorako Zerbitzua, 09/1999. Interacciones ciencia y género: discursos y prácticas científicas de mujer. M. J. Barral, C. Magallón, C. Miqueo eta M. D. Sánchez (arg.). Icaria, 01/1999. Género y matemáticas. L. Figueiras, M. Molero, A. Salvador eta N. Zuasti. Síntesis, S. A., 05/1998. Las mujeres en el sistema de ciencia y tecnología. Estudios de casos. Eulalia Pérez Sedeño (argitaratzailea). Madril: Iberoamerikako Estatuen Erakundea Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako, 10, 2001. La formación científica de las mujeres ¿por qué hay tan pocas científicas? Renée Clair (arg.). Los Libros de la Catarata elkartea. Mujeres científicas en todos los tiempos. Nuria Solsona i Pairó, Talasa Ediciones, S.L., 1997. EMAKUME ZIENTZIALARIAK

832882 _ 0339-0350.qxd

Las científicas y su historia en el aula. Mari Álvarez Lires, Núria Solsona Pairó eta Teresa Muño Angós Síntesis, 2003. Interacciones ciencia y género. M. J. Barral, C. Miqueo, C. Magallón, M. D. Sánchez (arg.) Icaria Editorial, 1999. De la educación de las damas. Poulain de la Barre. Cátedra Feminismos, Madril, 1993.

쮿 FISIKA ETA KIMIKA, DBH 3 쮿 FOTOKOPIATZEKO MATERIALA © ZUBIA, S. L. / SANTILLANA EDUCACIÓN, S. L. 쮿

349


832882 _ 0339-0350.qxd

Oharrak

350

17/10/07

15:35

Pรกgina 350


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.