8.GEUGAZ/ Berdintasun arloa/ ONDARROA

Page 1

rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:16 Página 1

8.zk • 2017ko abendua

ONDARROAKO UDALAREN BERDINTASUN ARLOKO ALDIZKARIA

EugAZ

iritzi artikulua IZAR ALGUERO TXIBITE erreportaia NIK SINISTEN DIZUT inkesta • elkarrizketa MIREN LARREA MURGOITIO IÑIGO RANERO GONZALEZ ONDARROAKO UDALEKO HEZKIDETZA

EGITASMOKO HEZITZAILEAK

liburutegi feminista azken berriak • agenda

, u r r a d n O HERRI ILEA A Z T E D I K HEZ


rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:16 Página 2

Komunkomunak

Izar Alguero Txibite Antropologiako ikaslea, okupa, feminista ta geldigorra

Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailak argitaratua. Testuen erabilera baimentzen dugu, baina iturria aipatu beharko duzu. Lege Gordailua: BI-1111-2014 Erredakzioa: Izar Alguero Txibite, Rosa Baltar Cabo, Amaia Lekunberri Ansola. Koordinazioa: Udal Berdintasun Saila Maketazioa: 11barri/ Nekane Akarregi Amutxastegi

ETXELILA Emakumeen Topalekua Artibai, 3 • 94 - 613 40 08

etxelila@ondarroa.eus

Jendaurreko ordutegia: martitzenetik barikura, 16:30-20:30

Emakumin Topaleku

ETXElIlA

Ondarroako Udala

A

zken berria izan da, EHUk akordio berri bat sinatu du. Baldin eta eskaera badago EHUko zentroetan «Sexu aniztasuna» onartze aldera «persona ez-binarioentzat» hirugarren komun bat jarri ahalko da (gizon eta emakumeen komunen ondoan). Dirudienez ekimen berritzaile bat da. Beraz, hemendik aurrera hiru komun topatu ahalko ditugu, emakumeentzat direnak, gizonentzat direnak eta bi kategoria hauen barruan sailkatu nahi ez duen beste guztientzat hirugarrena. Urteetan zentro publiko askotan, EHUkoetan barne, tira-bira asko egon dira komunen inguruan. Mugimendu feministetatik behin eta berriro eskatu izan da, genero bati edo besteari egokitzen zaion marka kendu eta guztiontzako erabilgarriak diren komunak izatea. Eta guztiontzat esatean, ez da soilik erreferentzia egiten aniztasun sexualari, baizik eta gorputz aniztasunari. Espazio publikoko komun asko ez dira egokiak, esate baterako, gurpildun aulki batentzat. XX. mende erdira arte «generoa» kontzeptua psikologiak eta medikuntza klinikoak erabili zuen, motaz edo espezieaz hitz egiteko. Hortik aurrera gizarte zientziak, eta zehatzago feminismoak, «ge-

neroa» kontzeptua sexuaren arabera determinatutako maskulinitate eta feminitateaz eta jendarteak iraunarazten dituzten jarrera, ohitura, pribilegio eta betebeharrei buruz hitz egiteko erabili da. Generoa eraikuntza sozial moduan ulertuko da eta ez aurretik determinatuta dagoen mota edo espeziea moduan. Gayle rubinek sexu/genero sistema deituko dio gizartean eraikitako genero binarismoari eta derrigortasunezko heterosexualitateari. Bai generoa eta bai sexua eraikiak direla sostengatuko du. Batetik, generoa anatomia sexualaren arabera banatuko da (kasu honetan ere gorputzak binarismo batean ulertuz: arra eta emea) eta anatomia sexual binario hori bata bestearekiko konplementarioa izango da. Hau da, alde batetik generoaren bidez emakume eta gizonen parte-hartze eta betebeharrak definituko dira instituzio sozial, politiko, ekonomiko eta erlijiosoetan, bakoitzari maskulinitatearen eta feminitatearen markoen barruan balore eta espektatiba batzuk egokituz. Genero identitate hauekin sexua lerrokatzen da, anatomia sexualaren arabera eta joera maskulino eta femeninoen arabera desira naturalizatzen da. Rubinek desira sexuala ere eraikuntza soziala dela sostengatzen


du. Derrigortutako heterosexualitateak sistema patriarkalaren sostengua bermatzen du, sexualitatea batez ere erreprodukziora bideratuz eta erreprodukzioaren bitartez gizonezko eta emakumezkoen arteko lan banaketak eta rol sozialak mantenduz. «Plaza-gizona» eta «etxekoandrea» mantenduz. Bai, denbora guztian gizonak eta emakumeak. Gizontasuna eta emakumetasuna batzuetan zalantzan jarri behar dela ikasi dugu, heterosexualitatea derrigortua dela ere antzeman dezakegu. Denbora guztian margen binarista batean eginiko gorputz eta egituraz gabiltza, baina badaude egitura hauetatik kanpo gelditzen diren hainbat gorputz ere. Jasotako kanpo-informazio guztia antolatzen eta deseraikitzen saiatzen dena eta generoaren gorputz dikotomikoen artean dantzan dabilena, ez bat ez bestean kokatu nahi ez duena. Esleitu zaion generoa (hau da, jarrera, ohitura, betebehar, pribilegio eta espektatibak) gustatzen ez zaiona, bete ezin duena edo eta aldatu nahi duena. Zalantzazko anatomia sexuala duena. Eta abar luze bat. Butlerrek (2006), sexua eraikia den horri beste ideia bat

gehitzen dio. Sexua ulertzeko era dikotomikoa da, arra eta emeen artean ematen den zerbait, horrela sexualitatearen legeak idealizatutako anatomia baten inguruan eraiki eta gailentzen dira, bi kategoria hauekin bat egiten ez dituzten gorputz guztiak alde batera utziz. Arau hauen barruan egokitzen ez diren gorputzak patologizatuak dira. Ezaugarri zehatz batzuk mantendu behar dira «onargarria» izateko. Patologizazio honek mediku, psikologo eta psikiatrengana jotzea eramaten gaitu, generoaren errekonozimendu bila eta norberaren errekonozimendu bila. Generoaren inguruko teoria feministak eragin eta onartze handia izan du jendartean. EHUk ere gorputz hauei lekua egin nahi izan die, hirugarren kategoria bat sortuz, «pertsona ez-binarioarena», baina beti ere garaileak diren beste biei iraunkortasuna bermatuz. Komunetako genero plakak segregazioa eta generoen arteko dikotomia indartzea dakartzate. Gainera, kategoriak sortzean beti utziko dugu norbait kanpoan. Kasu honetan aniztasun sexuala onartze al-

dera eta ikusgarri egite aldera, aniztasun funtzionala duten gorputzez ahaztu dira. Gure eguneroko ekintza eta aukeraketa txikiek ere momentu oro berdefinitzera garamatzate. Batzuetan emakume moduan identifikatzea estrategikoa izan daitekeela iruditzen zaidan arren momentu jakin askotan, gehienetan ez bada, deseroso sentitzen naiz; adibidez beka eskatzeko «emakumea» edo «gizona» naizen aukeratu behar dudanean, «zu emakumea izanik gauza hauetaz hobeto ulertuko duzu» esaten didatenean kolore bat, edo erabaki estetikoa bat, edo… aukeratu behar den orduan, komunera joateko orduan zeinetan sartu hautatu behar dudanean…. Eta abar luze bat hemen ere. Horregatik uste dut gure eguneroko ekintza horiek aldatuz hasi behar garela, altzora erori zaigun (eta askotan hartu dugun) karga hori arintzen, normalitatea erailtze aldera. Emakumeak eta gizonak sozialki eraikiak garen bezala, ez dugu kaka eta pixa arrosa, urdin edo ortzadar kolorekoa egiten.

IriTzi ARTikulua

8

rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:16 Página 3


rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:16 Página 4

ErrEPOrTAiA

Badirudi pixkanaka mahai gainean jartzen direla bizipenak, errealitateak… Euskal Herrian azken 50 urteetan borrokak eta errepresioak milaka istorio saretu ditu egun arte eta abian den bakegintza prozesuan ezinbestekoa ikusten da orain arte ilunetan gordeta egon diren ahotsak argitzea eta entzutea. Gurean entzunarazi nahi zen errealitateak doinu maskulinoak zituen, horrexegatik nagusia izan den doinu horretaz gain beste hainbati lekua egiteko beharra ikusi da azken urte hauetan.

Emakumeen egia aitortu, NIK SINISTEN DIZUT!

U

rte honetako urriak 8an Emakumeen egia aitortu Nik sinesten dizut izendatutako ekitaldia burutu zen Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren Gogoetabidearen lantaldeak antolatuta. Atzean utzitako urrian jada sei urte bete dira Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia egin eta ETAk sueten iraunkorra iragarri zuenetik; orduz geroztik Foro Sozialak «etorkizuneko elkarbizitzarako oinarri sendoak eraikitzeko elkarrizketa, berradiskidetzea sustatzea eta bake prozesuan

adostasunak lortzea» du helburu. Bilbon bizitutako ekitaldi honen bidez gaztaka urte hauetan jasandako indarkeria matxista salatu nahi izan zen, lekurik izan ez duten ahotsei

lekua eta errekonozimendua eskainiz, «emakumeen arteko konplizitateaz, aitortza egiteko». Salaketa honekin, emakumeen aurkako indarkeria sistema kapitalista patriarkalaren ezinbes-


ERREPORTAIA

8

rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:16 Página 5

teko tresna dela eta beste biolentzia batzuekin gurutzatuta indarkeria matxista ere presente egon dela azpimarratzea garrantzitsua ikusten da, «egiturazko» arazo bat izanik. Askotan gatazka politikoarekin nahasitakoak emakumeak izan ezkero, sistematikoki, indarkeria sexista bilakatzen da; ekitaldian hala ere esparru ezberdinetan tratu txarrak jaso dituzten emakumeak bildu dira. Zazpi emakumeek elkar banatu zituzten euren bizipenak, bizipen anitzak baina ardatz berdinak gauzatutakoak, indarkeria matxistak. Jendartean hitz egin

zuten zazpiko taldea kartzelatik igaro zen emakume etorkin batez, bortxaketa jasandako beste batez, Polizia espainiarrak bost egunez inkomunikatua eta torturatutako batez, bikote ohiaren eskutik tratu txarrak jasandako beste emakume batez, eraso lesbofoboak jasandako lesbiana batez eta frankismo garaian indarkeria matxista bizitutako emakume batez osatu zen. Ondarroako emakumeen Udal berdintasun Kontseiluak eta emakume elkarte ezberdinak: Andrabanda Feminista, Boga boga emakume elkartea,

Uxu Ondarroako emakumeen taldea eta 7 emakume en movimiento, atxikimendua eman diote abian den proiektu honi. Ekitaldi honen helburua emakumeen artean elkartasunezko sareak sortzea da, lehen mailako arazo politikoa den indarkeria matxista salatuz eta honen edozein aldaera bizitutako emakumeei sinesgarritasuna emanez, «bestela nekez eraikiko baitugu guztion ongizatea zutabe izango duen bakea». Proiektu hau herri eta auzo ezberdinetara zabaltzea espero da, ahotsek oihartzun gehiago izan dezaten.


rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:16 Página 6

6

kALE inkESTA 1) Badakizu zer den Hezkidetza? 2) Ezagutzen duzu Ondarroako Hezkidetza Proiektua? ARRAITZ MALATSETXEBARRIA, 34 • 1. Ondo ondo ez. 2. Ez.

AINHOA ETXABURU, 31 • 1. Uf, hori azaltzeko… lagun bat daukagu horretan dabilena eta beti aritzen zaigu honi buruz. Azken batean zera litzateke, berdintasuna abiapuntu hartuta parekidetasuna bilatzen duen heziketa. 2. Ez, egia esanda ez. IDURRE IBAZETA, 49 • 1. Neska-mutilei egozten zaizkien estereotipoak gainditzeko pentsatutako hezkuntza mota. 2. Bai, ezagutzen dut irakasle, hezitzaile, naizen heinean. Gure ikastolan, Zubi Zahar Ikastolan, urteak daramatzagu hezkidetzako formatzaileekin formakuntza jasotzen.

RAKEL ASPIAZU, 71 • 1. Neskak eta mutilak berdintasunean heztea. 2. Bai. Ondarroako Hezkidetza proiektua 2007an, Berdintasun Kontseiluan geundela sortu zen, eta partaide izan nintzen sorreran. NAROA ARGOITIA, 33 • 1. Hezkidetza da batez ere ilusioa, esperentza, amestea, eraikitzea, deseraikitzea, lortzea, lagatzea, hartuemantzea, amestea. 2. Bai, ezagutzen dut. Eta erreferente handia da Euskal Herrirako ere. Ikusi besterik ez dago, Hezkidetza proiektu hau jazo duten neska eta mutilekin beste espazio batzuetan topo egiterakoan, ideia eta pentsamendu aldetik behintzat beste logika batekin hitz egiten dutela ikusten dut.


rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:16 Página 7

Miren Larrea Murgoitio + Iñigo Ranero Gonzalez

ELkArriZkETA

• Ondarroako Udaleko Hezkidetza egitasmoko hezitzaileak

Miren eta Iñigo aurkeztuko duzue zuon burua? Miren Larrea Murgoitio: Gizarte hezitzailea, antzerkilari eta ipuin kontalaria. Bakoitzaren istorio propioak sortzearen defendatzaile sutsua. Iñigo Ranero Gonzalez: Haur hezitzaile, pedagogo eta sukaldari feminista. Bihotz eta gorputzen iraultzan aditua, askatasun praktiketan aritua. Zein da zuon eginbeharra Ondarroan? Hainbat dira gure eginbeharrak, pertsonak bezain anitzak. Esan bezala gure funtzioak oso anitzak dira, borrokatzen dugun etsaiaren irudi eta formak oso anitzak direlako. Hau dela eta, gure estrategiak etengabeko aldaketa batean murgilduta daude. Etsai hau, matxismoa da, eta honi aurre egiteko, daukagun armarik egokiena, pedagogia feminista edo hezkidetza da.. Beraz, esan genezake, agente eraldatzaileak garela. Ez soilik, hezkuntza zentruetan baizik eta herriko hainbat espazioetan. Gure ustetan, proiektuak, birus izaera izan behar du, ukitzen duen guztia kontagiatuz, hori dela eta beharrezkoa dugu espazio ezberdin hoietan lan egitea.

Hiru dira, nagusiki lan egiten ditugun ardatzak: Ikasleekin esku hartzea: Arestian aipatu lez, pedagogia feministatik matxismoari aurre egiteko estrategiak oso anitzak izan behar dute. Horregaitik, jorratzen ditugun gaiak ere aniztasun horri erantzun behar diote. Hori dela eta, gaitegia kurtsoka banatuta daukagu. Hezkuntza agente ezberdinen trebakuntza: Ardatz honen helburua, hezkuntza eragile ezberdinak hezkidetzan formatzea da, horretarako metodoli eta tresna ezberdinak erabiltzen ditugu. Gure helburua beti, eraldaketa erakargarria egitea delarik. Hezkuntza agenteez hitz

egiten dugunean, irakasle, familia, eskolaz kanpoko hezitzaileak… eta orokorrean KOMUNITATEAZ hitz egiten ari gara. Material berrien sorkuntza: Hezkidetza proiektua, sustraitzen doan neurrian, beharrezkoa dauka material berrien sorkuntza, hori dela eta, ikasturtero zentruetan data esanguratsuen harira, unitate didaktiko bana prestatzen dugu. Bestalde, berrikuntzak txertatu ditugu, hala nola, sare sozialen erabilera, eta hauek ematen dizkigun baliabideak eskuratu, hala nola, gazte eta herriarekin harreman zuzena edo ta berta zabaltzeko, beharrezkoak diren material berrien sorkuntza puntualak.


rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:16 Página 8

Zein ekarpen egiten dio hezkidetzak hezkuntzari? Eta herriari? Hezkidetzak, akuilu gisa egiten dio hezkuntzari. Hezkuntzak oraindik gaur egun dituen estruktura zurrunak urtzea du helburu. Zoritxarrez oraindik, estruktura hauek gutxi batzuentzako baliogarria dira, hau da, antolatua dauden istituzio hauetan beraien boterea silegiztatzeko eta iraunarazteko erabili dutelako. Hezkidetzak erdigunetik haratago dauden; identitate, sexualitate, gorputz, bizitzeko erak… erdigunean kokatu nahi ditu, hau da, jadanik gure hezkuntza instituzioetan dagoen aniztasuna ikustarazi nahi du eta honi merezi duen erantzun profesionala eskaini nahi dio. Ezin dugu ahaztu, gure jendartean dauden hezkuntza instituzioak, jendarte beraren isla direla. Hori dela eta, bertan ematen den emakumearenganako indarkeria, hezkuntza instituzioetan ere ematen dela. Horregatik, gure lana, eskutik emanda doazen hezkuntzan eta herrian, indarkeria hauek identifikatzeko tresnak eskaintzea izan ohi da, are gehiago, hauei aurre egiteko estrategia kolektiboak antolatzea ere bada. Nahiz eta galderan hezkuntza eta herria banaduta dauden, gure lanketa prozesuan, bateratuta irakurtzen ditugu, lanketa ere horrela izaten baita. Soilik horrela ulertu genezake gure iraultza.

Ze harrera egiten diote haurrek/gazteek hezkidetza proiektuari? Edo nola hautematen duzue zuek harrera hori? Eta irakasleei eta familieei dagokienez? Haur eta gazteak, gehienetan irrikaz daude hezkidetzako saioak egiteko, gure saioetan hezkuntza arautuan jorratzen ez diren gaiak jorratzen baitirelako. Jolasten ikasten dutela esaten digute batzuetan, gurekin izugarrizko konfiantza dutela beste batzuetan, horrela «tabuak» diren gaiak lantzeko aukera izaten dugu, saioak segurtasun eta konfiantza gune bilakatzea baita gure helbururik nagusiena.

Soilik segurtasuneko espazioetan eman daitezke, gure saioetan ematen diren egoerak, non sexualitateaz, indarkeriaz eta biolentziaz era esplizituan hitz egiten den. Hezkidetza saioetan ez da arraroa, normalean hitz egiten ez duten pertsonek hitz egitea, edota boterea dituzten pertsonak, perfila lasaitzea. Horrexegatik hain zuzen ere, egiten diguten harrera oso eskuzabala izaten da, parte hartzea eta dinamismoa gehienetan beraiek jartzen baitute. Irakasleen harrerari dagokionez, beste horren beste, baina aitortu beharra dago, familietara heltzeko zailtasun handiagoak izaten ditugula. Honek asko arduratzen gaitu, herri hezkidetzailearen bidean, familiak beharrezkoak baitira. Gure lanketa integrala izateko ezinbestekoak dira. Esan genezake proiektua ez dela integrala izango familiak proiektuan agente inplikatu-aktiboak izan arte. Zein zailtasun eta zein abantailekin egin duzue topo proiektua aurrera eramaterakoan? Zailtasunak aukerak bezain handiak dira, baina sarritan, zailtasunak presenteago daude gure egunerokotasunean. «Barne erresistentziak» dira guretzako zailenak. Hauek botere guneetan finkatzen diren pentsakera eta ekintza zurrunak dira. Pentsatzeko eta egiteko era hauek kolokan jartzen ditugunean, jasotzen ditugun erantzun negatiboei «erresistentziak» dei-


tzen diegu. Aurrera egitea ostopatzen diguten egoerak baitira hauek, zintzotasun eta kritikotasun eza nabarmentzen da pertsona hauetan, eta hortik eraldaketarako trabak. Gazteetan, erraz apurtzen dira aipaturiko erresistentziak, nagusiok oztopo gehiago jartzen ditugu zoritxarrez, zer esanik ez boteredun helduetan. Hauen pribilegio egoera etengabe zalantzan jartzen baitugu. Aukerei dagokionez, etengabe sortzen dira. Hezkidetza jendartea bezain dinamikoa eta bizia den hezkuntza prozesua dugu, jendartearen erritmora baitoa, momenturo, moldatzen da eta moldatzen gaitu. Horregatik esaten dugu hezkidetza aukera sortzaile ekintza dela. Proiektu hau eredu bihurtu da inguruko herrientzat baita eskualdetik haratago‌Zergatik? Normala da. Hainbat herri eta zentruetan, esku hartze puntualak egiten dira, jarrera orokorra izaten da, ez zaie izaera prozesuala ematen, hau ez da Ondarroaren kasua. Eragile guztietatik egitasmoa integrala izateko apustua egiten baita. Ortzimuga, urrun ikusten badugu ere, bidean ari gara, eta badakigu denon eta denen indarrak beharrezkoak direla. Horrelako prozesu batek, benetako konpromezua exijitzen du parte

hartzaile guztien aldetik, ez direlako partze bezala funtzionatzen duten ekintza puntualak. Beste herri batzuk ere guzti hau ulertu dute, eta Herri Hezkidetzailerako bidea eraikitzen hasi dira. Horrek ez du esan nahi Ondarroan dena eginda dagoeneik. Aurrera begira, zein erronka ikusten dituzue? Aukerak etengabe sortzen diren neurrian, erronkak ere etengabe agertzen zaizkigu. Momentuz, hamar urte hauen ondorioak jasotzerakoan, argi daukagun bat familiekin/herriarekin harremanak indartzea eta haunditzea helburu nagusi bezala dugula. Urrian, proiektuaren aurkezpena egin dugu herrian, garrantzitsua da, heziketan inplikatuta dauden agente guztiak honen berri eta parte izatea, eta zentzu horretan, hezitzaileak, guztiak direlaren mezua zabaltzea, komunitatean bizitzeak, hezitzaile bilakatzen gaituelako, hartu eman horretan elkar hezitzen baikara, herria osotzen dugun, famili, irakasle eta lagun guztiak, hezitzaileak garelako . Arreta pertsonalizatuagoa lortzea nahiko genuke, momentuz, ikasle kopuru handiekin lanean ari gara, eta lan pertsonalizatuagoak egitea dugu helburu. Badakigu, oraindik ez ditugula

horra heltzeko baldintzak, lanean gaude. Azkenik, duda gabe, hezkidetzak sustatzen dituen baloreak eduki akademikoetan txertzatzea dugu helburu nagusienetarikoa, hezkidetza hezkuntza prozesuen erdigunean eta oinarrietan kokatu behar dugulako . Hezkuntza arautua ere, hezkidetzailea izan dadin. Aipatutakoa ez da lan erraza, jendartean eraikitako estruktura guztiak, beraien artean hezkuntza, elefante handi eta pisutsuak baitira, beraien lekuetatik mugitzeko neketsuak, estrukturak mugitzeko lan honetan hezkidetza dihardu, egunero egunero, elefante pisutsu hauek zirikatuz, pausu txiki bat eman dezaten. Ondarroako Hezkidetza Egitasmoa eraberrituta dator ikasturte honetan! Batetik, proiektua herriratu eta hezkidetzaren sozializatzeko xedearekin, sare sozialetara egin du salto. Jarraitu ezazu! Facebook: Ondarroa Hezkidetza Instagram: @hezkidetzaondarroa Eta bestetik, Etxelilako liburutegian HEZKIDETZAKO TXOKOA bereiztu dugu, material berri eta guzti. ETORRI begiratu bat ematera eta HARTU MAILEGUAN behar duzun materiala!

ELkArriZkETA

8

rebisti_MaquetaciĂłn 1 20/12/17 13:17 PĂĄgina 9


rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:17 Página 10

ETXELILAko

8

liburutegi feminista

http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9262/IDbeb4af14?ACC=101

Liburu hauek eta gehiago, Etxelilako Liburutegian aurki ditzakezue eskuragai! Txomin Agirre Udal Liburutegiarekin batera gaude sarean, katalogo orokorrean (goiko webgunean)

PENTSAMENDU HETEROZUZENA Monique Wittig 2017. Saiakera. Susa editoriala. Lisipe bilduma. 100 orrialde.

Idatzi hau ingelesez kaleratu zuen Monique Wittigek estreinakoz 1980an, eta lau itzultzailek ekarri dute gurera orain, harrezkero hogeita hamabost urtetik gora joan diren honetan. Wittigek zehatz-mehatz gure ez den baina gure ere baden beste nonbait bati eta beste noizbait bati esango lieke orain eta hemen. Eta hala ere, zelako indarrez astintzen dugun burua, baietz eta baietz, hari irakurtzen dizkiogunean, argi, zurian beltz, izan bagarenez geroztik gorputza ziztatu diguten izendapenei buruzkoak. Hemen eta orain baita pentsamendu heterozuzena; hemen eta orain, heteroaraua.

KING KONG TEORIA Virginie Despentes Elkar argitaletxea. Eskafandra bilduma. 148 orrialde.

CICATRIUS (IN)VISIBLES: PERSPECTIVES FEMINISTES SOBRE EL CÁNCER DE MAMA Ana Porroche-Escudero, Gerard Coll-Planas eta Catarina Riba (editoreak) Bellaterra editoriala. 240 orrialde.

Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes punka, heteroaraudiaren bazterbideetatik abiatu, eta haren muinera heltzen da. Patriarkatu kapitalistaren kanpoko zirkulu marjinaletan dabilelarik, zirimola estutuzestutuz joan, eta hara non begi-begiraino iristen den: XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa. Ez alferrik, feminitatea hipokrisia hutsa da Despentesentzat, otzan zuria izateko artea, emakumeen neurrira eginiko presondegi bat, eta neurriz kanpoko emakume munstroak sortzen ditu, behar ez bezalakoak, beti zerbaitegi: santuegiak edo putegiak, lodiegiak edo argalegiak, ergelegiak edo argiegiak... horiexek feminitatearen -egiak.

Jatorriz katalanez sortutako liburua, aurki gaztelerara itzulia ere izan dena. Liburua hau bularreko minbizia ikuspegi feminista batetik birpentsatzeko gonbidapena da. Ikuspegi ezberdinetatik (medikoa, aktibista, bizipen pertsonalarena, zientzia sozialetakoa,…), hainbat adituk hausnarketa sustatu eta eraldakuntza sozial zein pertsonal prozesuak piztu nahi dituzte beronen bidez. Bertan parte hartu dute Begoña Arrieta, Mary Bryson, Grazia de Michele, Mari Luz Esteban, Beatriz Figueroa, Gerard Coll-Planas, Victoria Fernández, Teresa Forcades i Vila, Jacqueline Gahagan, Cinzia Greco, Tae Hart, Ainhoa Irueta, Caro Novella, Júlia Ojuel, Marisa Paituví, Ana Porroche-Escudero, Geneviève Rail, Caterina Riba, Janice Ristock, Dorothy Roberts, Gayle Sulik eta Carme Vall-Llobet-ek.


rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:17 Página 11

AZkEn bErriAk MAILA EZIN ALTUAGOA ERAKUTSI DUTE ONDARRUTAR GAZTEEK AURTENGO BELDUR BARIK LEHIAKETAN!

BITXORE LAKA GUENAGAREN OMENEZKO MURALA 2016-2017 ikasturtean zehar, Etxelilako Jabekuntza Eskolaren baitan eta "7 Emakume En Movimiento" elkartearen esku-hartzearekin, «Sorkuntza Artistikorako Tailerra» burutu zen. Sorkuntza artistikoan emakumeen presentzia bermatu, eta artea barauen errebindikazio eta autonomiarako tresna bilakatzea bilatzen zuen ikastaroak. Bertan, parte-hartzaileek baldosa hidraulikoak egin eta diseinatu zituzten Ondarroako Emakume artista bat omenduko zuen mural bat osatzeko. Omendutako emakumea Bitxore Laka Guenaga izan da.

Azaroaren 24an banatu genituen Ondarroa mailako Beldur Barik lehiaketako sariak. Maila ikaragarri altua erakutsi dute denak, gazteak zein hezkidetza programako hezitzaileak lanean fin dabiltzalako seinale. Bost izan dira, guztira, aurkeztutako lanak: «Ilundu du», «Harien menpe», «Emakumeok zutik», «Zergatik ni» eta «Ertzak». Lehen laurak 1. Kategorian, zeinetan irabazle atera den «Emakumeok zutik», eta bigarrena 2. Kategorian, irabazle hau ere. Zorionak denoi, lan bikainak aurkeztu dituzue eta! Jarraitu zeuon beldur barik jarrera lau haizetara zabaltzen!

ARINGAINGAN TALDEA FORMAN DAGO!

Aurten ere, martxan jarri da Aringaingan parte hartze gunea, Arantza Burgoak dinamizatzen duena. Kirola boteretze tresnatzat hartuta, parte hartze gune honek emakumeen ahalduntzea bultzatzen du gorputz mugimenduaren bitartez. Alde batetik koordinazioa, oreka, erresistentzia, indarra, bizkortasuna, malgutasuna, norbere gorputzaren ezaguera, mugimendu gaitasunak eta abar lantzen dira. Bestetik, emakumeak espazio pribatutik publikora irtetera bultzatzen ditu, partaideen arteko harremanak eratzea ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz. Ikasturte honetan, gainera, taldean indartsu eta

ARTESTURA FEMINISTAK ERAKUSKETAK BADITU IRABAZLEAK! Emakumeen Etxeen Saretik martxan jarritako «Artestura Feministak» lehiaketak baditu irabazle eta aipamen bereziak, euren artean Agurtzane Arrizabalaga Larrinaga ondarrutarra bere «Ernatu» lanarekin. Lan irabazleekin Emakumeen Etxeetatik pasako den erakusketa ibiltaria egingo da, eta Ondarroan ere izango da ikusgai.

forman dagoela esan daiteke: dagoeneko 40 emakume inguru bildu dira taldean. Batzera animatzen zaitugu!


rebisti_Maquetación 1 20/12/17 13:17 Página 12

AgENDA •

2017-18’ NEGUA

EugAZ

URTARRILEAN

• Gabonetatik aurrera/ Etxelilan/ ERAKUSKETA: «INDARKERIA MATXISTA: ZUTIK EMAKUMEOK!».

• 17, 24 eta 31, eguaztenak/ Etxelilan/ 17:00-19:00 IKASTAROA: «MENOPAUSIA LANTZEN». Maite Onaindia Mayor. Emakumeentzako Jabekuntza eskola • 18, eguena/ Etxelilan/ 18:00 HITZALDIA: «MASCULINIDADES Y FEMINISMO» LIBURUAREN GAINEKO SOLASALDIA. Jokin Azpiazu.

• 24tik martxoaren 21era, eguaztenero (otsailak 14 izan ezik)/ Etxelilan/ 18:00-19:00 IKASTAROA: «HIPOPRESIBOAK». Nagore Basterra. Emakumeentzako Jabekuntza eskola

• 26 eta 27/ Etxelilan/ barikua, 16:00-20:00; zapatua, 10:00-14:00 IKASTAROA: «KLOWNA FEMINISMOTIK». Beatriz Egizabal. Emakumeentzako Jabekuntza eskola

OTSAILEAN

• 6, martitzena/ Etxelilan/ 18:00 ERAKUSKETA: «EL BURDEL DE LOLA». Silvia Ayerra.

• 2, 16 eta 23, barikuak/ Etxelilan/ 17:00-21:00 IKASTAROA: «HILEROKOA IRAKURTZEN». Ainhoa Aldazabal Gallastegi Emakumeentzako Jabekuntza eskola

• 20, martitzena/ Etxelilan/ 17:30-19:30 GURASO ESKOLAK: SARE SOZIALEN ERABILERA EGOKIRAKO ESTRATEGIAK Miren Larrea Murgoitio Iñigo Ranero Gonzalez (Hezkidetza egitasmoko hezitzaileak)

MARTXOAN

• 2 eta 3/ Etxelilan/ barikua, 18:00-21:00; zapatua, 10:00-17:00. «GEURE BURUA GEURE BEGIETATIK» argazkilaritza estenoipeko TAILERRA Nagore Legarreta. Emakumeentzako Jabekuntza eskola

• 9, barikua/ Etxelilan/ 19:00-20:00 Argazkilaritza estenopeiko ikastaroan egindako talde lanaren emaitzaren INAUGURAZIOA • 23 eta 24/ Etxelilan/ barikua, 17:00-21:00; zapatua, 10:00-14:00. IKASTAROA: «LODIAKTIBISMO TAILERRA» Miren Itsaso Blázquez Rodríguez. Emakumeentzako Jabekuntza eskola • 2tik 23ra/ Etxelilan/ ERAKUSKETA: «HYSTERON» Nagore Legarreta.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.