rebisti_Maquetaciรณn 1 23/11/15 14:57 Pรกgina 1
4.zk โ ข 2015eko azaroa
ONDARROAKO UDALAREN BERDINTASUN ARLOKO ALDIZKARIA
Ondarroan, 2006-10-01
EugAZ
Az.25
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna
editoriala ETORRI, EZAGUTU ETA PARTE HARTU! iritzi artikulua ZAINTZA LANAK erreportaia ONDARROAKO HEZKIDETZA EGITASMOA elkarrizketa NEKANE LASARTE, KANTARIA ETA MARGOLARIA agenda ONDARROAKO JABEKUNTZA ESKOLA 2015-2016
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:57 Página 2
EdiToriALA
Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailak argitaratua. Testuen erabilera baimentzen dugu, baina iturria aipatu beharko duzu. Lege Gordailua: BI-1111-2014 Erredakzioa: Graziana Xarra, Agurne Bikandi Aizpurua, Maravillas Lanberto, Julene Azpeitia, Rosa Baltar Cabo, Katalina de Erauso, Etxelila, Polixene Trabudua. Koordinazioa: Udal Berdintasun Saila Maketazioa: 11barri/ Nekane Akarregi
ETXELILA Emakumeen Topalekua Artibai, 3 • 94 613 40 08
etxelila@ondarroakoudala.net Jendaurreko ordutegia: martitzenetik barikura, 16:30-20:30
$
E makumin Topaleku
ETXElIlA
Ondarroako Udala
IZENA: HELBIDEA: POSTA ELEKTRONIKOA:
Kaixo denoi! Ikasturte berriarekin batera, martxan hasi dira berriro ekimen ezberdinak. Datozen hilabeteetan ikastaro, hitzaldi, antzerki, tailer… ekimen ugari izango ditugu gai ezberdinei buruz. Eta interesatzen zaizkizuen guztietan parte hartzeko gonbita luzatu nahi genizueke!
Etorri, ezagutu eta parte hartu!
E
spazio dinamikoa eta irekia da Etxelila, enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa eman-jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko espazioa, eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko espazioa. Martxan jarri zenetik, asko izan gara bertaratu garenok ezagutzera. Proiektuak aurrera daraman urte gutxi hauetan erreferentziazko gunea bilakatu gara emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borrokan. Euskal txoko ezberdinetatik hurbildu da jendea, eta munduko txoko ezberdinekin elkarlanean gabiltza. Bertoko nahiz kanpoko,
bakoitzak bere txokoa eta bere gustuen araberako erabilera eman diogu hemen aurki daitezkeen espazio, ikastaro, hitzaldi ezberdinei. Ez duzu oraindik ezagutzen? Etorri eta ezagutu konpromisorik gabe, zuretzat ere badago espazioa eta! Helburua, bat egiteko gune bat izatea da, eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko. Buruan darabilgun hori ere egin ahal da Etxelilan, herritarroi bururatzen zaizkigun proiektuak aurrera eramateko gunea badelako. Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. Danok zaze ongietorrixak. Animatu parte hartzea!
Aldizkari hau zure etxe, bulego, lantoki, establezimentuan… jaso nahi izanez gero, jarri gurekin kontaktuan. Bestela herriko toki ezberdinetan aurkituko gaituzu!
G
8
Z
aintza lanek zeresan handia ematen duten kontua dira, normalean edonori ukitzen diotenak modu batean edo bestean. Hau da, lehen mailako eta orokorra izan beharko lukeen eztabaidagaia dugu. Kuestio familiar/pertsonal diren modu berean, jendarteari osoki eragiten diotenak ere badira. Gizarte zerbitzuen mahaian, zainketak garrantzi eta buruhauste handiak sortzen dituzte. Umeen zaintzaren adin-tartea ez da askorik aldatu. Baina pertsona nagusien kasuan, bizitza esperantzaren luzapenarekin eta ongizate estatuaren ezarpenaz, zaintzeko adin tartea asko luzatu da. ure jendartean, zaintza lanak emakumearekin loturik egon izan da. Modu honetan zainketa lanak, jendartean lanaren banaketa generoaren arabera egin ostean emakumeei egotzi zaizkie Familia-emakume-zaintza lotura honetatik abiatuta, menpekotasun egoeran kokatzen ditu emakumeak gi-
Zaintza lanak
• Etxelila
zonekin alderatzean. Zainketaren banaketa soziala, lan-merkatuaren banaketarekin bat ez datorrelarik ere, bi egiturak elkarloturik agertzen dira. Estatuko gizarte zerbitzuek, politika publikoekin, oraindik ere, generoarekin loturiko usteak eta pentsamoldeak mantentzea eragiten du. Honela soilik uler daitezke, zaharren egoitza edo haurtzaindegietako langile artean emakumeak nagusi izatea, esaterako. ntzina modu komunitarioan egina, gaur egun zerbitzu publikoek, zein pribatuek eskaintzen dute. Zaintza merkantilizatu izanak ordea, genero berdintasun ikuspegitik ezkorrak diren egoerak ez ditu hobetuarazi. Ikusi besterik ez dago gaur egunean zaintza lanetan zein kolektibo nagusitzen den: emakume gazte latinoamerikarrak. Euren senideak
A
zaintzeari utzi eta bertora etorriz, inolako lotura afektibo gabeko batenbat zaintzera. Emakume latinoamerikarrok, zaintzaren kate globalak ditugu. Mundu globalizatu honetan, etxeko batenbat zaintzera munduko beste puntatik datorkigu. Zaintza horretan, kultura, hizkuntza, generoerlazioak, etorkin-bertoko estatusa, etab. nahasten dira. Nahasmen horretatik, etorkina menpeko dago: zaindu behar duenarekiko, emakume denez jasan behar duenarekiko eta etorkina denez ere badu nahiko. aintza kontu familiar/komunitario izatetik orokor/publiko izatera igaro delarik ere, menpekotasun batzuk mantendu egin dira. Eta menpeko izaten oraindik ere emakumeak izaten jarraitzen dute.
Z
IriTzi ARTikulua
EugAZ
rebisti_MaquetaciĂłn 1 23/11/15 14:58 PĂĄgina 3
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:58 Página 4
4
ErrEPOrTAiA
2015eko azaroa • 4.ZK • gEugAZ
Ondarroako Hezkidetza Egitasmoa, Udaleko berdintasun sailetik eta herriko ikastetxeekin, hezkidetza modu egonkor eta eraginkor batean garatzeko asmoarekin jaio zen 2009-2010 ikasturtean. 7 urte hauetan zehar, ikastetxeen premiei, zein herriko errealitateari erantzuteko, aldatuz joan den programa da. Gaur egun, Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren bitartekaritzarekin, 2 hezitzaile ari dira programaren dinamizazio lanetan.
H
ezkidetzak, pertsona bakoitza, genero rol eta estereotipoetatik at eta bere gaitasun eta ezaugarrien arabera heztean datza. Pertsonen autonomia eta nortasuna garatuz, jendarte parekideago, justuago eta sexismorik gabeko batera bidean. “ Esan bezala, egitasmo honen helburu nagusia herriko ikastetxeetan berdintasunean oinarritutako hezkuntza bultzatzea da. Proposatzen den eraldaketa honetarako, ezinbestekoak dira parte hartzaileen konpromisoaz gain, ikuspegi integrala izatea eta gaia zeharkakotasunez lantzea. Hezkidetza zeharkakotasunez landu behar da balioen transmisioa arlo guztietatik ematen delako; lantzen diren gai eta edukietan, hizkera eta jarreretan, harremanak eraikitzeko momentuan edo lanak banatu eta anto-
ondarroako hezkidetza egitasmoa
latzeko orduan. Honetarako ezinbestekoa da formazio jarrai eta iraunkorra jasotzea. Ikuspegi integrala izatea, herriko ikastetxe guztiak eta hauen inguruko komunitatea kontutan izatea suposatzen du. Ikasle, irakasle, guraso, zein jantoki eta eskolaz kanpoko hezitzaileek parte hartzen dute programa honetan. Baina jakin badakigu, ikastetxeetatik kanpo ere espazio hezitzaileak badaudela eta horretarako ezinbestekoak dira Ondarroako emakume eta mugimendu feministak egiten duten lanarekin koordinazioa Ikastetxeetako ordezkariak, arloko zinegotziak eta teknikariak, eta proiektuko hezitzaileak, Hezkidetza Batzordean elkartzen dira; bertan, proiektuaren programazioa, jarraipena eta balorazioa bideratzen dira. Urtero lan eremu bat definitzen da Hezkidetza Batzordetik, 2015-16 ikasturte honetan, aniztasuna da lantzen ari garen gai zentrala. Jendarte
anitz bat irudikatu nahi dugu, non genero eta sexu identitate ezberdinek edo familia eredu askotarikoek lekua izango duten. Ikasturtea, lantzen ditugun gai eta mugimendu feministarentzako esanguratsuak diren hiru dataren arabera antolatzen dugu. Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna; Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko eguna; eta azkena, ekainak 28, Sexu askapenerako eguna. Ikastetxeekin batera data hauen inguruan lanketa berezia egiten da.
EGITASMOKO PARTAIDEAK • Irakasleek, aurrez aipatutako daten arabera, urtean 3 formazio saio izaten dituzte. Saio hauen helburua bikoitza da; alde batetik irakasleek hezkidetza formazio jarraitua jaso eta euren lan jardunerako gakoak berenganatzea; bestetik, data esanguratsuen inguruan ikastetxeetan egingo den lanketa pres-
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:58 Página 5
5
ten abenduko lehen astean ikastetxeen kanpoaldean “jolas eta jostailu ez sexisten” gaineko informazioa zabaltzeko dinamizazio bat dago prestatuta.
tatzea. Programak irakasleei zuzendutako aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du. Aurten, azaroak 25ari begira, maitasuna eta indarkeriaren arteko korapiloak askatzen saiatuko gara, harreman eta maitasun eredu osasuntsuak sustatuz. • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleek, DBHko eta Batxilergokoek, urtero 6 edo 4 ordutako tailerrak jasotzen dituzte; adinaren arabera gai ezberdinak landuz: Bizikidetza eta elkarrerantzunkizuna, harreman afektibo sexualak, lanbide orientazio ez sexista… Azaroak 25 aurreko aste hauetan, 3. DBHko ikasleekin Emakumeen Aurkako Indarkeria landu da. Genero rolen eraiketaren, botere harremanen eta indarkeria sexistaren elementu ezberdinak identifikatzeaz gain, mutil eta neskekin bakarkako lana egin da gai honen aurrean jarrera garatzeko. Batxilergoko ikasleek ere izan dituzte saioak azken egunetan,
kasu honetan, neskek “autodefentsa feminista” tailerra egin dute eta mutilak rol maskulinoaren eraiketaz eta honek dakartzan ondorioez aritu dira. Saio hauen osagarri, Batxilergoko ikasleek 2 hitzaldi jasotzen dituzte ikasturtean zehar. • Azken urteetan prestakuntza arloko hutsune batzuk betetzen saiatu gara; Institutuko Haur Hezkuntzako goi mailako zikloko ikasleek saioak izan dituzte hezkuntza eremuko eragile izango diren heinean. Eta aurten lehenengoz, Erizaintzako ikasleek ere saio bat jasoko dute. • Ikastetxeetako jantokiko eta eskolaz kanpoko hezitzaileek ere formazioa jaso dute azken urtean. Haien lan eremua kontutan hartuz, praktika hezkidetzailerako baliabideak eskaintzea da helburua: Hizkuntza eta jolas ez sexistak edo Indarkeria sexista identifikatzeko gakoak. • Gurasoengana heltzeko asmoarekin, eta aurreko urteetako saiakerak kontutan hartuta, aur-
Azken urteetan, ikastetxeetan egiten den lana herrira eta kalera ateratzeko pausua eman da. Horren adibide da iaz martxoaren 8an Etxelilan antolatu zen “Ondarroako Emakume esanguratsuak” erakusketa. Kontrako bidea ere egiten da, herriko ezagutzak, Ondarroako emakume eta mugimendu feministaren aztarnak ikastetxeetara eramanez adibidez. 6. mailako ikasleek, martxoak 8aren inguruan aztarna hauek ezagutzeko ibilbide bat egiten dute. Garatzen doan egitasmoa da hau, urtez-urte eremu zabalagoa betetzen duena. Eskerrak eman ikastetxeei duten konpromiso eta egiten duten lanagatik. Hala ere, ikastetxeetatik harago norbanako bakoitzak du eraldaketarako giltza, beraz, jantzi betaurreko moreak eta ekin hezkidetzari. Harremanetarako: hezkidetza.ondarroa@gmail. com Bloga: https://hezkidetzaondarroa.wordpress.com/
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:58 Página 6
6
AZkEN berriAK
EMAKUMEEN MUNDU MARTXA EUSKAL HERRIAN IZAN DA Pasa den urrian, Emakumeen Mundu Martxa euskal herri ezberdinetatik pasatu da. Martxan jarraituko dugu denak aske izan arte zioen martxak eta horretan ari gara. Martxoaren 8tik urriaren 17ra bitartean izan da aurtengo Emakumeen Mundu Martxa. Kurdinstanen hasi, bertako emakumeen borroken lekuko, eta Europa ia osoa zeharkatu ostean, Euskal Herrian igaro du. Gure eskualdetik pasa ez arren, ekimen berezia izan da karabanaren iritsiera, Europako hainbat eta hainbat herrialderi testigua hartu diogulako, emakumeen eskubideen alde gelditu ez dadin.
2015eko azaroa • 4.ZK • gEugAZ
“Gure gorputzak , gure territorioak” lemapean, lau ardatzetan banatuta etorri dire aldarrikapenak: • «Sistemarteko indarkeria» Euskal Herrian ere gure egiteko nagusietako bat indarkeria sexistari aurre egitea izan delako, hala nola erailketen aurreko protokoloak martxan jarriz edo salaketak eginez; • «Bizitzaren iraunkortasuna», argi dugulako krisi deitzen dioten honetan emakumeok pairatzen dugun indarkeria eta prekarietatea handiagoa dela, eta alternatibak ere baditugulako, zehazki, bizitza erdigunera ekartzen dituzten politikak aldarrikatu nahi ditugulako; • «Gorputzak eta sexualitateak» lantzen ditugu, hain zuzen, badakigulako gure gorputzetan inskribatzen direla esanahi eta indarkeria
asko, baina badakigulako, gainera, gure gorputzak eraldaketarako arma ere badirela, hala, desirez, lesbianismoaz, transexualitateaz... ere mintzatu nahi dugulako; eta • «Sarean lan egitea eta aniztasuna kudeatzea», argi dugulako helburu nagusietako bat emakume eta feministak saretu eta batzea dela, indar gunea dela hau bera, eta espazio ireki eta anitza izatea nahi dugula. Horregatik, guk ere, pertsonaren osotasuna, aniztasuna, eskubideak eta askatasunak errespetatuak izan daitezen, Emakumeen Mundu Martxari atxikimendua eman nahi izan diogu bere helburuekin elkartasuna adieraziz! Info gehiagorako: http://emakumeenmundu martxa.eus
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:58 Página 7
ZOIXONAK IOANA, NAGORE ETA ARANTZA!
Emakume kirolarien artean erreferente ederrak dauzkagu herrian arlo ezberdinetan aritzen direnak. Ioana Osa (argazkian, korrikan), Nagore Elu eta Arantza Burgoari (biribiletan) zorionik beroenak eman nahi dizkiegu euren erronkak lortu izanagatik. Irailean, Iroman proba gainditzea lortu zuen Ioanak Mallorcan, eta ez edonola: bere kategorian 8.en bukatu zuen. Bizkaiko triatloi zirkuituan Arantza Burgoa txapeldun izan zen eta Nagore Eluk 3.en egin zuen! Zorionak hiruroi!
EMAKUMEEN TOPALEKU BERRIA MUTRIKUN Mutrikun Emakumeen Topalekua ireki zuten urriaren hasieran, San Agustin kaleko 10. zenbakian aurkitzen da. Hitzari egindako adierazpenen arabera: “Aurrerantzean hori izango da topalekua. Gure nahia, jatorri, izaera, ideia eta adin ezberdinetako emakumeak bertan biltzea da, eta etorkizunean zerbait aberatsa sortzea”. Toki finko baten beharra zutela azaldu dute eta orain, lortu dutela, hitzaldiak, tailerrak eta bestelako ekintzak egingo dituzte bertan.
Argazkia: NEREA BEDIALAUNETA Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO MANIFESTAZIOA Indarkeria matxistaren aurkako manifestazioa izan da pasa den Azaroaren 7an Madriden Zoritxarrez, azkenaldian berri dexente agertzen dira indarkeria matxistaren inguruan: erailketak, bortxaketak, erasoak etab. 2015 urte honetan, indarkeria matxistak erailak 74 izan dira, udaran soilik 37 emakume eta 8 adingabeko erail dituzte. Larritasun egoera hau salatu eta instituzio ezberdinei konpromiso erreala exijitzeko manifestazioa burutu zuten pasa den Azaroaren 7an Madriden. Laurehun talde feministek deitua, lehen estatu mailako manifes-
tazioa izan da aurtengoa. Hogei mila pertsonatik gora bertaratu ziren indarkeria matxistaren aurka zeudela adierazteko. Era berean, 1/2004ko legea erreformatzeko eta honetan indarkeria mota ezberdinen isla erreala izan dezan eskatu dute. Info gehiagorako: http://marcha7nmadrid.org/
Hitzaldia
Indarkeria matxistari komunikabideetan ematen zaion erabilerari buruzko hitzaldia egongo da Pikara Magazineko koordinatzaile JUNE FERNANDEZen eskutik: Etxelilan abenduaren 2an, 19:00etan, UXU Emakumeen taldeak antolatuta
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:58 Página 8
8
Nekane Lasarte • KANTARIA ETA MARGOLARIA ELkArriZkETA
2015eko azaroa • 4.ZK • gEugAZ
Nekane Lasarte da bera, Ondarroako Toxuneko familia handiko parte, Donostian jaioa orain dela 85 urte, eta zer nolako artista! Gerran hazi izana ume batentzako gauza gogorra da eta bizipen gogorrak ekarri ditu gogora. Gerra umea, amarekin Frantzia aldera ihes egina. Erakusketa aretoan bere artelanen erakusketa ederra jarri zigun eta berarekin egoteko aprobetxatu genuen. Hemen kontatutakoaren zati bat. etab. Gero abesten ere aritu nintzen, eta gauza biekin batera ezin nuenez, ba pintatzeari nolabait utzi eta abeslari bezala garatu dut ere nire bizitza; momentu libreren bat izaten nuenean, niretzat hartzen nuen, pintatzeko. Garai hartan, abesten hasi eta solista bezala kontratatu ninduten talde baten euskal kantuak kantatzeko eta Parisetik hasi ginen Europa osora emanaldiak egiten. Garai hartan, hemen falangistek “Compañia de danzas” zutenen antzera, Aranburuk, beste aldean, Biarritzen euskal dantzari eta kantariz osatutako konpainia muntatzeko ideia izan zuen. Nik solista bezala abesten nuen, a capella; han, gortinen aurrean, ni bakarrik, dantzariak emanaldi batetik bestera prestatzen ziren bitartean. Hor hasi nintzen. Eta Parisen ginela emanaldi baten, gizon bat hurbildu zitzaidan eta txartel bat eman zidan, esanez bere emaztea ni ezagutzeko pozarren egongo zela.
Nondik datorkizu artista grina? Betidanik egon naiz marrazkiak egiten. Txikitan, eskolan, ez nintzen gaizki portatzen baina beti distraitzen nintzen marrazten. Eta gero, 15 urtetik hasita hasi nintzen gutxika marrazketako teknika ezberdinen ikasketekin: akuarela, pastela, erretratuak egiten, oihalak marrazten,
Eta bikote honen garrantzia handia? Handik hilabete batzuetara deitu nien eta bisitan joan nintzen Parisko etxe hartara. Honela ezagutu nuen artista bikote hau, senarra pintorea eta emakumea musikaria; instrumentu asko jotzeaz gain kantu irakaslea ere bazen. Familia horretan sartu nintzen berehala eta 12 urte eman nituen, astean 5 egunez, kantu ikasketa artistikoa burutzen. Bertan gauza asko erakusten zizkidaten, eta nik abesten nituen
kantu euskaldunekiko interesa piztu zitzaien. Emakumeak, euskal piezak bere programatik kendu nahi bazituen ere, azkenean sartu egin zituen ni temati nintzelako erakutsiaz euskararen egoera mugaz bestalde kezkagarria zela. Eta pintura...? Urte horietan guztietan aprobetxatzen nuen bestalde, pintorearekin egoteko, bere estudioa ikusi, Paris aldeko erakusketak ikusteko… niretzako entretenimendurik onena! Eta kantatzera joaten ginen hiri guztietan museoetara joateko momentua aurkitzen nuen: bai Berlinen, bai Londresen, Holandan, Italian, Irlandan, Bruselan, Belgikan, Parisen etab. Gainera, aitak egindako paleta eta koloredun maletak beti bidaiatu du nirekin leku guzti horietara. Abestea eta pintatzea, bi gauzak betidanik egon dira nire barnean, bi sorkuntza moduak betidanik izan dira nireak. Eta pasioa, gaua heldu orduko milaka ideia berri etortzen zitzaizkidan. Eta bueltatu zinen … Eta 12 urte pasata Donostiara buelta egin nuenean, abeslari bezala hartu zidaten berehala. Emanaldi ederrak egiten genituen sasoi hartan. Laudorio ederrak hartu genituen. Niretzat oso garrantzitsua izan zen hori. Bizitzan atzera begiratu eta: emanaldi guztiak hor daude, kritikak eginak ere beti dira ongi etorriak eta aberatsak hazteko, errekonozimendu publikoak
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:58 Página 9
gEugAZ • 4.ZK • 2015eko azaroa • egin izan dizkidate eta niretzat hori pausu garrantzitsua izan da, nire lanaren balorazio publikoa. Behin gogoan dut, erregea etorri zela eta coctel bat egin ziotela Azkoitian. Ni izan nintzan aukeratua errezitaldia burutzeko abeslari guztien artean. Eta hor zeuden: Oteiza, Txillida, Nestor Basterretxea, Garaikoetxea, Labaien, Etxenike, Leizaola, Barandiaran, Lafitte, Mitxelena… euskal jendarteko ordezkari gehienak, eta ni han, errezitatzen... Beti jendarte onaren inguruan? Baina kartzelara ere joan izan naiz abestera, zigor handienak zituzten presoak zeuden lekura. Euskal musikari eta kantugintzari buruzko ikerketa sakonak burutu genituen sasoi hartan; bi disko atera genituen, bat oso arrakastatsua Alemaniako eta Estatu Batuetako kritika ederrekin. Grabazio bat egin genuen Suitzan, baina hemengo komunikabideek ez zioten garrantziarik eman. Bizitza betea izan dut, betea baino gehiago geldirik gabea! Eta orain ere ez! Eta nolakoak ziren garai horiek? Ba urte haietan emakumeok oztopo asko genituen; gaur egun ere bai, baina garai hartan jendartea oso itxia zen. Gainera pertsonalki, bueltatu nintzen etxera eta egoera ez zen erraza.
Itsusia omen zen herrian separatutakoa izatea. Bi gizon izan nituen, bata frantsesa eta bestea andaluziarra. Separatua nintzenez, ezin atera, goizean mezatara amarekin, gero arratsaldean ere errosariora amarekin, meriendatu eta aitarekin kartetan; astelehenetik larunbatera arte lanera eta oso kontrolatuta lanetik segituan etxera joateko. Oso egoera itogarria zen niretzat. Horri aurrera egiteko etxebizitza bat hartu nuen, tailerra jarri nuen logela batean gauzak egin eta saltzeko eta honek askatasun pertsonala eman zidan. Beraz, zure pasioak erabili zenituen aurrera egiteko? Nire adibide pertsonaletik harago nahi dut esan, galdetzen didatenean ea nondik ateratzen dudan indarra… kuraia erantzun ohi diet. Zeren bizitzan zehar agertzen zaizkizun oztopoei aurre egiteko balio du, bestela nola egin aurrea oztopoei? Norberak indarra aurkitu behar du, bakoitzak dagokion tokian eta gu
ELKARRIZKETA
nahikoak gara konturatzeko zein egoerak ez diren onargarriak. Kantatzeak niri asko balio izan dit. Diziplina eta grina asko behar da kanturako baina gero atera eta jendearen poza eta txaloak entzutea, hori kriston estima izan da niretzat, oztopoak gainditzeko laguntza eman izan dit. Eta estima hori ez dugu galdu behar. Bizitzan izango dira momentuak oztopoak aurkituko ditugunak, baina indarrak atera beharra ditugu egoera horretatik atera eta ihes egiteko. Emakumeok betidanik izan dugu borroka gurekin, bizitza aurrera ateratzeko. Eta batez ere, izan behar da kuraia gustuko dugun hori egiteko bizitzan, bestela zer daukagu? Ezin digute pertsonalitatea kendu. Amaitzeko … Behin kazetari batek proposatu zidan nire bizitzaz idazteko baina uffff…! Ba, dauzkat, bi ez! Hiru tomo eder egiteko beste!
9
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:59 Página 10
DEIALdIA
10
Azaroak 25: Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna
I
ndarkeria sexistak mila aurpegi, mila ahots, mila adierazteko forma eta esparru ditu; hemen, Euskal Herrian eta baita munduan. Botere harremanetan oinarritzen den egiturazko indarkeriaren erabilera da. Fisikoa, psikologikoa, afektiboa, sexuala edo ekonomikoa izan daiteke. Eta forma ugari izan ditzake: irainak, mespretxuak, umilazioak, baimenik gabe egiten diren ukitzeak, jazarpen sexuala, kolpeak, bortxaketak, hilketak… Gogoan izan dezagun, • Emakume guztion eskubidea da indarkeriarik gabe bizitzea. • Ongi maite gaituenak ongi maite gaitu, eta errespetuz jokatuko du gurekin. Ez onartutratu txarrik. • Konfiantzako norbaiti zer gertatzen zai-
gun esatea ona da: lagun bati, gure familiako norbaiti, auzokide bati, edo profesional bati… Lagun gaitzake. • Emakume asko gaude edo egon izan gara zure egoeran zoritxarrez. Indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du guretzat. Azaroaren 25aren harira gogoratu nahi dizuegu, Ondarroako Udalak «Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobeaemateko» udal protokoloaduela (nahi duenak eskuragarri du udaleko web orrialdean). Honen xedea, biktimei laguntza eta babesa ematen ari diren erakunde publikoen arteko koordinazioa hobetzea da.
2015eko azaroa • 4.ZK • gEugAZ
K A M E T N O K R A D IN X I H E G Guztiok baitaukagu zer egin honen aurrean: sortu ditzagun aniztasunean eta eskubide berdintasunean oinarritutako harreman osasuntsuak! Izan zure bizitzaren jabe! ONDARROAKO UDALA ETA UDAL BERDINTASUN KONTSEILU KIDEOK
E
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:59 Página 11
11
AZAROAN
• 25, eguaztena/ 19:00/ alamedan EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ! KONTZENTRAZIOA
N I M U K A M O K A R T N O A X I E K R A D K I A U A X I H E
! Z E
• 25, eguaztena/ 20:00/ Bide Oneran EL CAIRO 678 ZINE EMANALDIA. Debalde. • 29, domeka/ 19:00/ Beikozinan ETENIK GABEKO ISURIA? ANTZERKIA Antolatzailea: UXU Emakumeen taldea, Traman&Brix Antzerki taldea eta Txo! Antzerki kolektiboa
ABENDUAN
• 2, eguaztena/ 19:00/ etxelilan INDARKERIA MATXISTA KOMUNIKABIDEETAN HITZALDIA Hizlaria: JUNE FERNANDEZ (Pikara Magazinea) Antolatzailea: UXU Emakumeen taldea • 18, barikua/ 19:00/ etxelilan MACHOMARIS ANTZERKIA Laguntzailea: Ondarroako Gixon taldea • 19, zapatua/ 13:00/ alamedan WOMEN IN BLACK EKINTZA. Etorri beltzez jantzita.
rebisti_Maquetación 1 23/11/15 14:59 Página 12
Emakumeentzako jabekuntza eskola ETXELILAn
ONDARROA 2015-2016
zoru pelbikoa lantzen
Irakaslea: Nagore Basterra Berridi (Fisioterapeuta eta osteopata) Iraupena: 8 ordu. Ordu beteko 8 saio Egutegia: Martitzenetan/ urtarrilak 19 eta 26, otsailak 2, 16 eta 23; eta martxoak 1, 8 eta 15 Ordutegia: 18:30-19:30 Matrikula: 10€ euro
cartografias del cuerpo y de las emociones: empoderamiento
Irakaslea: Flavia Aconetani (Antropóloga) y Bea A. Herranz (Politóloga) Iraupena: 4 orduko saio 1 Egutegia: urtarrilak 22 (barikua) Ordutegia: 16:30-20:30 Matrikula: 5€ euro Gazteleraz.
habilidades para encontrar o cambiar de trabajo
mujeres latinoamericanas, economia de la vida, ¿el buen vivir?
Irakaslea: Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatura irakaslea) Iraupena: 8 ordu, 4 orduko 2 saio Egutegia: otsailak 26 eta 27 (barikua eta zapatua) Ordutegia: Barikuan, 17:00-21:00, eta zapatuan, 10:00-14:00 Matrikula: 5€ euro
adiskidetasuna eta elkarlaguntza
euskal estatugintza feminista eta feminismoaren oinarri politiko eta filosofikoak
kulturA birdefiniTZEA munduko EmAkumeAk elkartAsunean etA elkartRukeAn kOMuNIkAZIOA EmAkumeEn nortasunA etA subjEtibotAsuna
Irakaslea: Mari Luz Esteban (EHUko irakasle eta ikertzailea) Iraupena: 3 orduko saio 1 Egutegia: Martxoak 19 (zapatua) Ordutegia: 10:00-13:00 Matrikula: 5€ euro
argazkilaritza tailerrra
orientazioa mendian
zer idazten zuten emakume australiarrek xx. mende hasieran?
Irakaslea: Mertxe Arratibel Ibarruri (Kiribil Kolektiboa) Iraupena: 16 ordu, 2 orduko 8 saio Egutegia: Eguenetan, urtarrilaren 28tik martxoaren 17ra Ordutegia: 18:00-20:00 Matrikula: 10€ euro Gazteleraz. Irakaslea: Ana Murcia Guevara (El Salvadorreko Las Dignasekoa) Iraupena: 8 ordu, 4 orduko 2 saio Egutegia: otsailak 19 eta 20 (barikua eta zapatua) Ordutegia: Barikuan, 17:00-21:00, eta zapatuan, 10:00-14:00 Matrikula: 5€ euro Gazteleraz.
gerrak euskal literaturan
FEMINIsmOA
EMAkuMEEN OsASUna
Irakaslea: Itxaso Martin Zapirain (Antropologoa) Iraupena: 8 ordu, 4 orduko 2 saio Egutegia: abenduak 11 eta 12 (barikua eta zapatua) Ordutegia: Barikuan, 17:00-21:00, eta zapatuan, 10:00-14:00 Matrikula: 5€ euro
eromenari irakurketa feminista bat
Irakaslea: Jule Goikoetxea Mentxaka (EHU-ko irakaslea) Iraupena: 8 ordu, 4 orduko 2 saio Egutegia: apirilak 15 eta 16 (barikua eta zapatua) Ordutegia: Barikuan, 17:00-21:00, eta zapatuan, 10:00-14:00 Matrikula: 5€ euro Dinamizatzailea: Itziar Bastarrika Madinabeitia Iraupena: 16 ordu. 4 orduko 4 saio Egutegia: barikuetan, apirilak 22 eta 29, eta maiatzak 6 eta 13 Ordutegia: 17:00-21:00 Matrikula: 10€ euro
Irakaslea: Tontxu Ruiz de Larrinaga (Goi Mendi Eskolako begiralea) Iraupena: 12 ordu.6 orduko 2 saio Egutegia: apirilak 23 eta 24 (zapatua eta domeka) Ordutegia: 9:00-15:00 Matrikula: 5€ euro
Irakaslea: Isa Castillo (Skolastika) Iraupena: 8 ordu, 4 orduko 2 saio Egutegia: maiatzak 6 eta 7 (barikua eta zapatua) Ordutegia: Barikuan, 17:00-21:00, eta zapatuan, 10:00-14:00 Matrikula: 5€ euro