Hitzaezkontza

Page 1

www.busturialdea.hitza.eus

www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus

EZKONTZA GEHIGARRIA. EGUENA, 2015EKO APIRILAREN 30A

Dena prest ezkontza egunerako?

Lorak, arropak, eraztunak, jatetxea, ileapaindegia, ezkonbidaia, ... kontuan hartu beharreko gauza asko dauzka ezkontza batek. Profesional ugari dauzkazu laguntzeko Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean egun ahaztezinaz goza dezazun!


II //

Otzara bete

E

Jamaika, Kuba, Seychelleak, Japon... aukera ugari, eskura

Otzara bete Bidaia Agentziak

Ezkontza eguna onena izan dadin zkontzea bikote baten erabakirik garrantzitsuenetakoa da. Erritu bat da, bi pertsonen batasuna formalizatzen duen erritua. Zeremonia hori, beraz, bereziki zaintzen dute bikoteek, eta dena ondo joan dadin, urtebete lehenago lanean hastea komeni. Aurrekontua eta ezkontza lekua zehaztu behar da, lehenengotik. Gogoratu udaberrian eta udan izaten direla ezkontzarik gehienak, eta, beraz, aukeratutako jatetxea gordetzeko, aurretiaz ibiltzea gomendatzen da. Gonbidatuen zerrenda prestatzen hasteko momentua da, eta, bide batez, baita ezkontzako soinekoa aukeratzen joateko ere. Argazkilariarekin hitz egiten hasi behar da, loreen artean dagoen aukera zabala aztertzen eta ezkontza egunerako nahiko dugun musikarekin pentsatzen. Lau edo sei hilabete lehenago, gonbidapenak egiteari ekin behar zaio, lehenbizi, eta zerrendak garbitzeari, beranduago. Ezkontza bidaia zehazten joan behar zarete, aurretik lotu ez baduzue, paperak eguneratuta eduki ditzazuen, batez ere leku exotikoren batera bazoazte. Bi edo lau hilabete aurretik, gonbidapenak bidali behar dituzue, eta erregistro zibilerako

Ezkontza gehigarria • HITZA Eguena, 2015eko apirilaren 30a

eguna ere lotu behar da. Musika taldea edo DJ kontratatuta dagoelarik, ze musika entzun nahi den erabaki behar da. Egin hitzordua ileapaintzailearekin eta estetizistarekin. Profesionalaren laguntzarekin erabakiko duzue zein tratamendu jarraitu egun handira begira. Horrez gain, ezkontza eraztunak aukeratzeko momentua da, bai eta ezkondu aurreko agur afaria egiteko ordua ere.

.

Bertoko bidaia agentziek lekua aukeratzen lagunduko diete ezkongaiei Aholkularitza egokia bermatuta dago

Azken hil bietako zereginak

Azken-azkenera arte daude zereginak ezkontza bat antolatzean. Hil bat edo bi lehenago, oinetakoak eta lentzeria erosi beharra dago. Aurretik edertasun planik egin barik badaukazu, hauxe da ordua. Bestalde, denbora gutxi falta da ezkontzarako, eta badaukazue nahikoa burukomin. Ondo etorriko zaizue hurbileko baten laguntza, ezkontza eguneko kronograma zaindu eta dena behar den modura doala ziurtatuko duena. Egun horretarako garraioa ere lotuta utzi behar da. Eta azkenengo aste bietan, pasatu gonbidatuen zerrenda jatetxeari, esan argazkiak norekin ateratzea nahi duzuen argazkilariari eta jantziaren azken-azken aprobak egin. Bezperan, ezkontza eguneko protokoloa errepasatu. Badator egun handia.

Chao Phraya ibaia (Bangkok, Thailandia)

E

zkontzaren ostean, bikoteek hainbeste denboran desiratutako momentua heltzen da: eztei-bidaiarena. Komeni da aurretiaz ibiltzea, bilatzen dena kontuan hartu eta haren araberako bidaia antolatzeko, norbere gustura eta norbere erritmora. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean aholkularitzarik onena ziurtatuta dago. Eztei-bidaia pentsatzean, toki tentagarri askoren artean aukeratu beharra daukate ezkongaiek. Natura, hondartza amaiezinak,.... paradisura heltzea ez da ezinezkoa. Harrituko zaituzteten hiri edo kulturak ere maki-

na bat dira. Eta hori dena leku bakar batean biltzen duen leku bat badago: Asia. Bali, Maldivak, Bangok, Dubai, Seychelleak.... entzun hutsarekin emozio bereziak piztuarazten dituzten lekuak.

Adi bidaia-agentzietako aholkuei

Eztei-bidairako leku exotikoa aukeratzen bada, txertoa jarri beharko duzue, botikak hartu edo osasun txartela eraman, zer gerta ere, eta hartu kontuan bisitatzera zoazen herriak ze urtarotan dauden, baldintza klimatikoak eta politikoak zelakoak diren, ze moneta daukaten eta ze

ordutegi. Bestalde, ez utzi pasaportearen eguneraketa azken momenturako. Kontuan hartu herrialde batzuetan pasaportea sei hilabetean indarrean egotea exijitzen dutela sartzen uzteko. Ez zinatekete lehenengoak izango bidaia planak aldatzen detaile hori ahaztu duzuela eta. Edozelan ere, bidaia-agentziek eskarmentu handia daukatenez, eurak arduratzen dira zuek aintzakotzat hartu ez dituzuen xehetasun guzti-guztiak zaintzeaz. Gainera, ezkonberrientzako eskaintza bereziak eduki ohi dituzte. Dena, zure bidaia amesten duzun hori izan dadin.


HITZA • Ezkontza gehigarria Eguena, 2015eko apirilaren 30a

//

III

Bitxiak

Eraztuna, bikotearen bateratzearen ikur nagusi Ezkontza baten ezin da eraztunik falta; ezkonlagunek elkarri emandako berba sinbolizatzen duen ikurrik garrantzitsuena da.

A

ntzina-antzinako zibilizazioetatik, eraztuna beti egon da presente gizarte errituetan. Ezkontzetan, eraztunak bikotearen konpromisoa adierazi nahi du, elkarri emandako berba. Ezkongaiek ondo aukeratu behar dute bateratzea sinbolizatuko duen elementurik behinena. Aukerak ugariak dira. Espezializatutako bitxidendak ez horrenbeste. Ondarroako Urrosolo bitxidenda da euretako bat. Gainera, ia 100 urteko jakintza metatzeak eskaintzen duen optikatik, Urrosolo bitxidendan beste ikuspegi batetik aztertzen dituzte joera eta jokaerak. Garaiotan, kontsumo azkarra bilatzen da, eta markek markatzen dituzte kontsumo pautak. Horren on-

dorioz, adibidez, azken urteetan, aurretik zetozen bitxigintzako ofizio ugari desagertu egin dira. «Moden pautak beti hor egonik ere, azken urteetan, modan dagoen hori, badatorren hori, arinagotik eduki nahi izan dugu, eta eduki dugu, baina errealitatea aldatu egin da, eta orain beste non edo nora begiratu behar da», adierazi du Iñas Urrosolok.

Bertokoaren balioaz

Itxura aldetik, bitxigintzak artisautzarako bidea jarraituko duela aurreikusten du; luxuzko artisautza, bai, baina beste era batera ulertuta: marka industrialetatik kanpora dagoen luxua edo bertako marketatik sortutakoa. Sustraietara doa, bitxiak estetikotik beste, arbasoen ondaretik daukala ulerturik. «Inork urrea

handinahikeriarekin lotzen du: erakutsi nahi batekin». Urreak karga emozionalak dauzka, ordea: euskaldunen arbasoek eguzkia gurtzen zuten, eta urrea zen sinbolikoki eguzkia hobekien ordezkatzen zuen metala; zeresanik ez, moldagarriena eta iraunkorrena. Eta urre gorria ez denean izan, zilarra edo beste material batzuk landu izan dituzte euskaldunen arbasoek. Eta Urrosoloren tailerrean ere horretan dihardute. Gainera, nahi izatera, familian urteetan gordeta egon diren bitxi puxketa zaharrak berziklatzen dituzte, lehen bezala orain ere asko esan dezakete eta. «Mimo berezia jartzen dugu era horretako lanetan, itxura berria emanaz lehengo opariei, eta oraingo maitasun opari bilakatu».


IV //

Argazki erreportajeak

Bitxiak

Ezkontza gehigarria • HITZA Eguena, 2015eko apirilaren 30a

Ezkontzaren edertasun guztia klik baten jasotzearen artea Argazkilaria ezkontzetako notarioa da; Foto Makinak bikotearen zoriona jasotzen du, eta betikotzen

Zidarrezko bitxiak, ezkongaien izatearen adierazle garrantzitsu Madame Kiwik oso tratu pertsonalizatua eskaintzen du, bezeroak nahi duena bitxian islatuta gera dadin.

A

rgazkilaritza ezkontzetako osagai klasikoena da, klasikorik bada. Bikote baten egunik garrantzitsuena irudietan gordetzeaz arduratzen da, irudiak berrikusi ahala momentu eder hura indar guztiarekin bergogoratzeko. Udazkenez, eta badira hiru urte, LeaArtibai eta Mutrikuko ezkongaientzako ekitaldia antolatu ohi da, Ezkon: ezkontza baten parte hartzen duten profesionalen zerbitzuak ezagutzera ematen dituen plaza. Tartean egon ohi da Karmelo Undurraga, Foto Makinako argazkilaria, desfilean jazotakoa jasotzeko arduraz.

Ezkontzako erreportajeak, aurretik eta ondoren ere bai

Ezkontza baten, ohituraz, ezkontzaren erreportajea da argazkilari baten zereginik garrantzitsuena. Elizan egin edo epaitegian egin, ezkongaiak lasai egon

daitezke, ezkontza egunean argazkilariaren kamerak momentu eder hori bere intentsitate guztiarekin harrapatuko duen ziurtasunez, zoriona irudietara eramango duen bermez. Dena dela, gaur egun, ezkontza bera ezeze, ezkontzaren aurretik eta ezkontzaren ostean ere ateratzen dira argazkiak. Giro erlaxatua bilatzen da, bikotea gustura eta lasai egongo den giroa. Maite dituzten leku eta txokoetan, Karmelo Undurragak giro aproposa lortzen du, ezkongaiek kameraren konplize bihurtu eta euren onena erakusteko. Eta behin dena amaitu ostean, ezkontzaren aurreko, ezkontza bertako eta ezkontzaren osteko argazkiak aterata daudenean, lanik neketsuena hasten da. Orain, album digitalak eskaintzen dira, eta horrek ondo aukeratzea, muntaketa egokia egitea eskatzen du, ordu asko eta askotako lana; artisau-lana. Argazkiek asko esaten dutelako, historia oso bat.

E

lementu kimiko bat. Trantsiziometal bigun, zuri eta lustreduna. Horixe zilarra, motzean. Amaia Olasolo zilarrezko bitxi esklusiboen diseinatzaile eta sortzailearentzat, ostera, pasioa da zilarra, edo, zehatzago esanda, zilarrezko bitxiak sortzea. 2011n, Madame Kiwi sortu zuen, pasio horri forma emateko askatasuna emango zion zilarrezko bitxi esklusiboen enpresa. Ezkontza bakarra da. Horren jakitun, Amaia Olasolok bitxi esklusiboak eskaintzen dizkio bezeroari. Olasolo ere egoten da Ezkon-eko desfilean, zilarrezko bitxien munduan dagoen aukera zabalaren lagin oparoa erakusten, egin daitekeen guztiaren eskaintza tentagarri. Mimoz zaintzen ditu bezeroak, eskaintza pertsonalizatua prestatzen die. «Bitxia bihotzarekin egiten dut», esan du Olasolok. Behar den beste denbora dauka bezeroarentzat, egun berezi horretarako nahi duen hori lortu arte. «Bezeroak nahi due-

na bitxian islatzen dut, neska zein mutil izan», adierazi du. Normalean, Madame Kiwi-ra doazenean, ezkongaiek soinekoa aukeratuta edukitzen dute, eta Olasolok, ahal dela, soinekoa ikusi nahi izaten du, bezeroak mozorrotuta doan sentsaziorik eduki ez dezan. «Egiten dudan bitxia berak nahi duena izan dadila».

Bitxi batetik, bitxi berria

Bezeroen nahien arabera, ezkontzan soinean eramaten diren bitxiak bakarrik egun horretarako izan daitezke, hala nahi bada, baina ezkontzaren ostean ere erabiltzerik badago, nahi izanez gero; bigarren erabilera bat eman. Horrela, ezkontzarako bai, baina hortik kanpo nabarmenegia dela iruditzen den bitxi hori, egunerokotasunean erabiltzeko aproposa izan daiteken bitxi bihur daiteke. Edo lepoko batetik, adibidez, eraztuna atera. Bitxigintza ezkongaien zerbitzura. Ezkontzaren aurretik zein ostean.


Ezkontza gehigarria • HITZA Eguena, 2015eko apirilaren 30a

//

Azala • Makillajea Lorak • Apainketa

Edertasuna, ongizatea eta osasuna, estetika zentroaren esku Eneida estetika zentroan hileak ematen dituzte ezkongai eta gonbidatuak egun handirako prestatzen.

aurpegia: garbitu egin behar da, bitamina eta proteinen bidez zein aurpegiko masaje japoniarraren bidez. Bigarren, gorputza: gorputzeko esfoliatzailea; masaje kaliforniarra; lokatz eta algen bilgarria; harri bolkaniko beroak, harri bitxiak lepoa, besoak eta bizkarra distiratsu egoteko,... azken detaileraino. Horrekin lotuta, Eneida estetika zentroan, gorputzeko masaje lasaigarria ematen dute, aromaterapiarekin.

Irudi eder horren atzean, estetizistaren lan ixila dago; denbora askoko lana. Eneidak Ezkon-eko desfilean parte hartzen du. Ideia ugari jaso ahal dituzte ezkongaiek.

E

zkongaiak distiratsu ageri dira ezkontza egunean. Eurak dira ezkontzako protagonistak; eurei begira daude begiak. Ziur egon daitezke ezerk ez diela hutsik egingo, eder ageri direla. Gauzak ondo egiten direnean, albo batera kezkak. Egunaz gozatzeko ordua da. Irudi eder horren atzean, estetizistaren lan ixila dago. Hileetako lana. Urte batekoa edo bikoa, kasu batzuetan. Eneida estetika zentroan ez da marjinarik uzten inprobisaziorako. «Ezkontzetarako bonoak ateratzen dira, espres antzeko bat, eguna heltzen denerako ondo egon daitezen. Beste batzuk lehenago hasten dira, eskaintza osatuagoa da», adierazi du Eneida Pagoagak. Atal asko ikutu behar dira. Hasteko,

Eskuak dira zaindu beharreko beste atal bat. Gero eta garrantzia handiagoa ematen zaie, gainera. Spa manikura, azazkal-berniza erdi permanentea (15 egunetan, berniza lehenengo egunean bezala geratzeko),.... Horri gehitu behar zaio hankak edertzeko goitik beherako tratamendua, betuleen diseinua eta depilazioa. Eta osasuna oso oso kontuan hartzen denez, mediku estetikoaren kontsultak pasatzen dira. Horixe eta gehiago eskaintzen du Eneida estetika zentroak. Gainera, ezkontza egunean bertan, ezkongaiak non prestatzen diren, Eneida Pagoaga haraxe joaten da makillatzera, etxekoak barne, ezkontzarako prestatzeko. Eneidak Ezkon-eko desfilean parte hartzen du. Ezkongaiek hantxe daukate ideiak hartu eta ezkontzara begira egin ahal den guztiaren gainean profesionalari galdetzeko aukera.

V

Lorak Esther-ekin lan egitea berme bat da. 30 urte daramatza ezkontzetan detaile txikienak zaintzen.

Lorea, ezkontzetan falta ezin den detailea

T

xikia edo handia. Bakarra edo asko. Baina beti eramaten da lora bat ezkontzetan. Zeremonia ezin da ulertu lorarik gabe. Profesional baten eskutan utziz gero, dagokion lekua emango zaio. 30 urtean ezkontzetan egon den bilakaeraren lekuko izan da Lorak Esther. Gero eta gehiago dira zibiletik ezkontzen direnak, eta ez dago horrenbesteko joerarik areto publikoak apaintzeko. Horrez gain, asko ume eta guzti ezkontzen direnez, ez dute eskuetan trabarik eduki nahi izaten, eta erramuaren alternatiba modura, azken aldian, zintzilikariak egiten hasi dira, lorak eramateko. Beste profesional batzuk modura, moldatu beharra egon da, beraz.

Detaile txikitik handira

Edozelan ere, lorea beti da ezinbestekoa ezkontza baten, gauza asko esaten jarraitzen du. Denek daukate presente; ezkongaiek zein gonbidatuek. Hartara, askotan ezkongaiaren lagunek erramua oparitzen diote lagunari. Horrez gain, bikotearen partez ama biei edo amonari erramua oparitu nahi izaten diote, bertan bazkarian emateko. Ezkontza bat prestatzean egon daitezkeen aukerak erakusten ditu Lorak Esther-ek Ezkon-eko desfilean, urtero, adibide errealak emanez. Larrosak lora nagusi izaten jarraitzen du, larrosa naturala, eta ematen duen joko guztia ikus daiteke Ezkon-en. Gaur egun, larro-

sa zaindua erabiltzeko joaera dago: naturala, baina tratamenduarekin. Tratamendu horri esker larrosa hori urteetan mantentzen da. Gainera, nahi den kolorekoa izan daiteke, nahiz eta gehiengehien artile-kolorekoak aukeratzen diren, arropekin ondo ezkontzen diren koloreak. Gainera, erramuen egituretan ere gauzak asko aldatzen dira urte batetik bestera. Egitura ausartak dira kasu askotan, eta, beraz, ez du ezkontza tipo guztietarako balio. Oso kontuan hartu behar da ezkontza osotasunean. Eta, edozelan ere, ezkongaia gustura joatea da Lorak Estherren lehenengo zeregina.


VI //

Ezkontza gehigarria • HITZA Eguena, 2015eko apirilaren 30a

Ileapaindegiak

Orrazkerak berebiziko garrantzia dauka ezkontza baten. Ileapaindegian behar beste aproba egingo dizkizute, dena ondo joan dadin.

Ilearen distira, guztien bistara

E

zkontza baten, aurpegiaren eta ilearen garrantzia apartekoa da. Haraxe doaz begirada guztiak, eta emaztegaia ezin hobeto egoteak berebiziko garrantzia dauka. Hain da garrantzitsua ze orrazkera eraman ze, soinekoa aukeratzeko beste aproba egiten direla ileapaindegian, edo gehiago ere bai, batzuetan. Kris ileapaindegian urteak daramatzate emaztegaiak orrazten. «Guretzat andregaia guk orraztea ohorea da, eta ardura handia. Azken baten, hura da ezkontza bateko protagonista; horrela da», adierazi du Kris Jaiok.

aurpegiaren formaren arabera, azalaren kolorearen arabera, ilearen kolorearen arabera,.... Aurrelanketa handia eskatzen du emaztegaiaren orrazkeraren prestaketak, eta ez da ezer azken egunerako uzten. Ezkontza baten ez dago inprobisaziorako tarterik».

Aurrelanketa handia

Normalean, ileapaintzaileek soinekuaren arabera egiten dituzte moldaketak, baina neskak argi badauka ilea zelan eraman nahi duen, soinekoa da moldatzen dena. «Arroparekin aproba egitera doazen baten, joan aurretik, ileapaindegira etortzeko eskatzen diet, arropa eta guzti ikus dezaten zelan gelditzen zaien. Bide batez, egiaztatzen dute egun guztian atzera eta aurrera ibilita ere, ileapaindegian egindakoak berdin-berdin jarraitzen duela, eta horrek lasaitu ederra ematen die».

Lehenengo eta behin, emaztegaiari soinekoa aukeratu duen galdetzen zaio, eta horren ostean, ilea batuta edo solte eraman nahi duen. Askotan, neskek eurek ekartzen dute ideia, eta ileapaintzaileak ideia horretara moldatzen joaten dira, behar diren beste aproba eginez. Normalean, hiru-lau aproba egiten dituzte, batzuetan pare batekin nahikoa bada ere, eta andrakilak ere erabiltzen dituzte, euren kabuz esperimentatzeko. «Atzetik lan handia egin beharra dago:

Andregaia guk orraztea ohorea da, eta ardura; hura baita protagonista Ez da ezer azkenengo egunerako uzten; ezkontza baten ez dago inprobisatzerik


HITZA • Ezkontza gehigarria Eguena, 2015eko apirilaren 30a

//

Soinekoa

baltzen ditu, bakoitzaren gustura. Ezkontza bat beste batengandik bereziko duena, zeremoniari ikutu pertsonala emango diona eta norbere egingo duen hori, osagarri horretan dago.

Ezkontzaren detaile guztiak ondo lotuta utzi nahi badira, komeni da urtebete arinagotik antolatzen hastea, eta berandu baino lehen prest utzi behar den gauzetako bat soinekoa izan ohi da. Modeloa, telak, tonuak... Gauza asko erabaki behar dira, eta gaur egun Internet-ek baliabide ugari eskaintzen ditu diseinatzaileen web guneak kontsultatu, adibideak ikusi eta ideiak hartzeko, nahi den estilo hori definitzeko bidean.

Tarta

Urtebete aurretik, soinekoa aukeratzen hasi behar da

Osagarriak

Detaile txikiak ezkongaien edertasuna goratzeko Badaude detaile batzuk ia oharkabean pasatzen direnak. Apaingarri finak, ezkongaiak natural-natural edertzera datozenak. Orratzak (buruorratzak, paparrekoak,...) tiarak, abanikoak, galtzariak,... Konta ahala apaingarri daude aukeran, eta apaingarri bakoitzak beste horrenbeste aukera za-

Tarta gozoa momentua are gozoagoa izan dadin Zeremoniaren ostean, bapo jan eta gero,tarta ederra dator. Ez da kontu berria, dokumentatuta baitago orain 1.900 urte Erromako ezkonberriek urunarekin eta gatzarekin egindako pastel txikiak jaten zituztela. Gaur egun, pisu bat, bi, hiru edo laukoak, bikotea sinbolizatzen duten irudia tontorrean daukatela ala ez, ezkontzetan ezin da pastelik falta. Erromatarren garaian, gonbidatuek borrokan egiten zuten pastel hondokinak lortzearren. Ohitura hura eguneratuta, gaur egun bikoteak pastel zatiak banatzen ditu gonbidatuen artean. Eta tarta bat etxera bidaliaz, zeremoniara etortzerik izan ez dutenak ere gogoan edukitzen dituzte, momentu eder hori eurekin partekatu dezaten.

Opariak

Opariak elkarri emanez, poztasuna ere denontzat Kultura globaletan, ohitura da ezkonberriei zerbait oparitzea, ezkontzak eman-

dako pozaren adierazgarri. Gehienbat, etxerako beharko dituzten gauzak oparitzeko joera dago. Gaur egun, gero eta gehiago ikusten dira oparien zerrendak. Bikoteek behar dituzten opariak jasoko dituztela ziurtatzen dute, eta gonbidatuek ere badakite aukeraketarekin asmatu egingo dutela. Ugari dira mota horretako oparietan espezializatuta dauden dendak, Internet-eko atariak eta aplikazioak. Beste alde batetik, ohitura ere bada ezkongaiek detaile txiki bat edukitzea gonbidatuekin. Arlo horretan ere aukera ugariak dauzkate ezkongaiek; ze aukeratu asko.

Musika

Ezkondu ostean, musikarik ez dadila falta Zeremonia amaitu da, opariak banatu dira eta tarta banatu da. Musikaren ordua da. Ezteisoinu klasikoaren atzetik, erlaxatzeko momentua da bikotearentzat. Gainontzeko gonbidatuekin festaz gozatzekoa. Eta musika lagun ezin hobea izango da. Horretarako, gaur egun, musika zuzenean jotzen duten taldeez gain, norbere gustura musika ipintzeko prestatuta dauden DJek jarriko dute saltsa. Lotuta dantzan egiteko musika, saltsa eta merengea, rocka, euskal musika eta nostal-

VII

gikoa, gaur egungoa, lehengoa eta lehenagokoa. Denak bateragarri dira ezkontzan, bakoitza dagokion neurrian. Musika talde batekin zein DJarekin izan, publikoarekiko konplizitateak berebiziko garrantzia edukiko du ezkontzak borobil irten dadin eta ezkongaiek zein gonbidatuek jatetxetik irribarre batekin irten dezaten.

Ikutu berezia

Betiko moldeak apurtzen Ezkontzetan beti dago ikutu pertsonala emateko aukera. Antolakuntzatik bertatik hasita. Badaude ezkontzak atzekoz aurrera antolatzen dituztenak, hau da, zibiletik ezkondu, bidaian joan, eta, ostean, lagun arteko zeremonia egiten dutenak. Bai eta zeremonia bera egiteko txoko berezitu bat prestatuta daukanik ere. Eta bazkalostean denetik egon dadin, berriro makillatzeko prest dauden profesionalak, umeak entretenitzeko pailazoak, takoidun zapatak kendu eta dantzan egiteko unean abarketak edo zapatila erosoak erabiltzeko aukera, txapa tailerrak, gonbidatuen artean postit-ak banatu, ezkonberriei buruz zerbait idatzi eta eskegi dezaten, polaroid-arekin argazkiak atera eta eskegi, litxarrerien txokoa,....

lorezaintza - pentsuak - burdindegia

94 465 02 08 (Amaia)


VIII //

Zeremonia • Bazkaria • Dantzaldia • Afaria

Z

elai berde zabalak eta XVII. mendeko baserri eraberritua. Nekez imajina daiteke leku idilikoagorik ezkontza baten ospakizunerako. Bauskain finkak, Markina-Xemeingo Arretxinaga auzoan, leku aproposa eskaintzen du ezkontza gustuko tokian egiteko. Bauskain finka XVII. mendeko baserria da. Barroeta Erdi Aroko dorrearen lurretan zegoen, historiaz betetako lurretan, dokumentatuta baitago dorrea 1350. urtea baino lehenagokoa dela. Ondarearen balio historikoa aintzat hartu zuten 2000. urtean finka berreskuratu eta berregokitu zutenean. Ordundik, Bauskainen era askotako ekitaldiak antolatzen dituzte, batez ere, ezkontzak eta ezkontzei lotuta irudi daitekeen guztia, besteak beste, banketeak, koktelak eta jaiak. Eskaintza hori leku gehiagotan ere aurki daiteke, baina bistakoa da Bauskainek aparteko xarma daukala txoko berezia eta izaeraduna bilatzen duten guztientzat.

Azpiegitura zabala

Bauskain ezkontzeko aukeratzen dutenek ez dute ezer faltan botako. Ezkaratz hornituak, aparkalekuak, jatetxe zabalak eta egongela beroak, hainbat portxe, aterperik gabeko eremu zabalak eta antzinako behitegi bat. Behitegi hori berrituta dago, eta gaur egun, ezkontzetarako ere erabiltzen da. Gehienbat elizetan edo eraikin zibiletan ezkondu ohi da jendea, bake epaitegietan zein propio prestatutako eraikinetan, erritu erlijiosoari jarraitu ala ez. Gero eta gehiago dira, ordea, banketea egingo den leku berean ezkontzen diren bikoteak, hau da, finka edo hotel batean sartu, eta zeremonia osoa mugitu gabe egiten dutenak. Bauskainen prestatuta daude batetik bestera ibili beharrik ez edukitzeko. Hain leku

Markina-Xemeingo Bauskainen banketeak, koktelak eta jaia egin daitezke; gaur egun, ezkondu ere bai.

Ezkontzarako txoko berezia

Ezkontza gehigarria • HITZA Eguena, 2015eko apirilaren 30a

ederrean egonik, bikoteak giro erlaxatu paregabea aurkituko du Bauskainen, momentuaz erabat gozatzeko. Bestalde, zeremonia beste leku batean egitea pentsatuz gero ere, banketearen aurretik gonbidatuei harrera koktela ezin hobea eskaini ahal zaie. Eta aukera guztiak dira posible Bauskainen.

Grupo Iruñaren bermearekin

Gastronomia, zelan ez, mimoz zaintzen da Bauskainen. Grupo Iruñaren baitan egoteak ematen duen ziurtasunarekin, bikoteek badakite ezkontza Bauskainen antolatuz gero, arrakasta ziurtatuta dagoela. Izan ere, bailarako lehengaien kalitateak aurkezpen handirik behar ez arren, Bauskainen detaileak ez dira oharkabean pasatzen. Grupo Iruña atzen dagoela jakinik, erraz ondoriozta daiteke jakien aurkezpena eta zerbitzua aitzakia bakoak izango direla.

Ondarearen balio historikoa aintzat hartu zuten 2000. urtean finka berritu zutenean Bailarako lehengaien kalitatea eta Grupo Iruñaren bermea gehituta, arrakasta ziurtatuta dago Bauskainek 48 hektarea zelai dauzka, eta edozein eratako ekimenetarako prestatuta dago: enpresen hitzaldi, batzar eta jardunaldietarako, adibidez, baina ezkontza bat tartean dagoenean, ezkontza baino ez da antolatzen, eta, gainera, aldi bakoitzean, bakarra. Ordutegia ere zabala denez, ezin gusturago egongo dira ezkongaiak zein gonbidatuak, eta, horrenbestez, beti izango dute eguna gogoan. Osagai guztiak prest egonik, Bauskainen ondo pasatzea besterik ez da geratzen. Etorri eta gozatu, beraz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.