Hitzaturismoa'2015

Page 1

Turismo gida. Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a.

LEA-ARTIBAI 2 Berriatua 3 Ispaster 4 Lea Ibarra 5 Aulesti 6 Munitibar 7 Ziortza-Bolibar 8-9 Ondarroa 10 Lekeitio

BUSTURIALDEA 11 Muxika 12 Ea 13 Nabarniz 14 Basondo babeslekua (Kortezubi) Ontxene Txakolindegia (Busturia) 15 Gernika-Lumo 16 Busturia

Lea-Artibain eta Busturialdean

Usadioei errotik eutsita, udaberrirako ihesaldi perfektuak eskaintzen dituzten paraje aberats asko daude Lea-Artibai eta Busturialdean, naturari, ondareari, historiari, gastronomiari zein kulturari lotuta.

‘‘

Turismoa


II BERRIATUA

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Produkton denda-bulegoa

Osasunaren bidean

Produkton bulegoa esku-eskura daukate Berriatura bisitan datozenek. Bertan LeaArtibaiko turismo informazioa eta eskualdeko zein Durangaldeko ekoizleen kalitatezko produktuak eskuratu ahal dira, «bertoko produktuak, bertokoek eginak». Bulegoa astelehenetik zapatura egoten da zabalik; astelehenetik barikura 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era; zapatuetan 10:00etatik 13:00etara.

Berriatuarrek iazko San Inazio egunez inauguratu zuten Aranzubia eta Alleri batzen dituen bide gorria.

Usadioak eta herriaren historia gogoan hartuta, Berriatua biziberrituz doan herria da: bide gorriari segituta, ‘Berriatua-Saturraran-Urepel osasun bidea’-k mendiaren eta itsasoaren handitasunagaz gozatzeko ordu eta erdi inguruko ibilbidea eskaintzen du.

B

iziberritzen doan herria da Berriatua. Iraganari keinu egin eta etorkizunera begira, AranzibiaAlleri pasealekua egin du, herrikoek zein kanpokoek erabiltzeko aproposa. Bide zati hori iazko San Inazio egunez inauguratu zuten, eta Berriatutik Ondarroaraino errepide nagusitik pasatu barik ailegatzeko aukera eskaintzen du. Eta pausoei segituta, Mutrikuko Saturraran hondartzaraino heldu ahalko dira ibiltariak, ordu eta erdi eskasean, landare eta lore usaina kresalaren gaziagaz nahasten diren ihesaldian. Herriko plazan aurki genezake ibilbidearen nondik norakoak azaltzen dituen informazio taula. Urepel plazara garamatza, ipar-ekialderantz. Hara ailegatu

orduko, mendien berdea ikusiko dugu aurrean. Ura, sua eta airea uztartuta, plazan, Mikel Lertxundi herriko artistak landutako Lekuko eskultura multzoa dago; Urepeleko iturburuari egiten dio men, herriaren historia goratzen du maisuki; harrizko piezan ur-jauzitxo bat dago, artistak ur soberakinekin egindakoa. Eskultura multzoak iraganeko Berriaturen paisaia ekonomikoa eta emozionala osatu zuten zerrategi, harrobi eta burdinolak ekartzen ditu gogora, zurez-

BERRIATUA ELIZATEKO UDALA

ko, harrizko eta burdinazko eskulturen bitartez.

Lurra eta itsasoa, korapilatuta

Futbol zelaiaren ondotik igarota, zubi zuriraino joango gara. Landareriak ongietorria emango digu segituan, zurrunbiloak bailiran. Babesten duten bidezidorra hartuko dugu, eta aldapa txiki bat igarota, beherako bidean abiatuko gara. Eskuman aurkituko ditugu Olaetxe, Etxetxu eta Okola baserriak. Metro gutxi batzuk eginda, Galdos zerrategira eramango gaituzte urratsek. Geldialditxo bat egiteko leku aproposa da, xarma berezia duena. Han dauden arrain kaxak portu herriekin izandako gertutasunaren isla dira; sasoi batean arrantza sektoreari lotuta egotearen seiHelbidea: Herriko Plaza, 1 Telefonoa: 94-613 70 30 Faxa: 94-613 70 27 Posta elektronikoa: udala@berriatua.org Webgunea: www.berriatua.org

nale. Zerrategiaren atzeko aldetik, itsasoari bizkarra ematen, Obekola errota ikus daiteke, Artibai errekaren urak bustita, freskatuta. Gutxi falta da Ondarroarako, ordu erdi bat gehienez ere. Eta Artibai pasa berritan altxatzen da Orubia Azpikoa, Orubia Gojeaskoa eta Orubia Nagusia (Orubixe) baserriek osatzen duten lorez betetako auzune ederra. Segidan, berotegiz osatutako zelai zabala pasatu eta gutxira dago, harro, XVI. mendeko Aranzibia Dorretxea; garaiko jauntxoen jauregi dotorea. Bizkaiak daukan kultur ondasun garrantzitsuenetakoak berriztuta emango digu ongietorria. Bide horiak Artibai itsasadarraren handitasunean murgiltzeko gonbitea egingo digu. Ondarroako Errenteria auzoak zabal hartuko gaitu, Alleriko hezegunerako bidea erakutsiz. Aurrera egin eta Ondarroako herrigunean egongo gara minutu gutxian. Zaldupe kiroldegira ailegatuko gara. Eta pasabidez pasabide, zubirik zubi Artibai errekaren kulunkari jarraituz, kresaletan dzanga egingo dugu, Arrigorri eta Saturraran artean. Ordu eta erdi inguruko paseo lasaian, itsasoaren urdina eta mendiaren berdea lotu ditugu, urratsez urrats.


Ispaster, natura eta ondarea

ISPASTER III

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Mendialdean kokatutako auzune zabalek eta interes handiko baserriek, paisaiek eta ondareek bat egiten dute Ispasterren. Itsasertza ere bertan dauka, haitzarte eta haitzuloz betea. Auzo guztietan aurkituko du bisitariak zertaz gozatu.

M

uino, koba eta trokak hegoaldean eta itsasoa iparraldean, paisaia natural paregabeaz inguratuta dago Ispasterko udalerria. Herri txiki, baina zaindua da. Herri isil, baketsu eta txukuna. Lehengo eta oraingo herria. Erdigunean Elexalde auzoa eta mendialdean beste 11 auzune txiki eta zabal ditu. Auzo bakoitza bere nortasun, jai, ezaugarri, ohitura eta andabide bereziekin. Auzo guztietan eta bakoitzean aurkituko du bisitariak zertaz gozatu. Natura, paisaia ikusgarriak eta ondarea uztartzen dira, 22,62 kilometro koadroko azaleran.

Balioz jositako ibilbideak

Garai eta itxura askoko baserriak eta bestelako eraikinak aurkituko ditu bisitariak Ispasterren barrena ibiliaz. Udalerria herri arkitekturaren erakusgarri da, eta XVI. mendeko baserri ikusgarriak sakabanatuta daude udalerrian zehar, nekazaritzari lotutako iragan oparo baten erakusgarri. Lekeitiorako norabidean dagoen errepidera ailegatuta, esate baterako, Kortazar auzora hurbildu daiteke, eta hantxe, Atxia ibarrean aurkituko du Kaltzada baserria, harri-hormaz eginiko eraikuntza ederra. Aurrerago, XVI. mendeko baserri multzo bat aurkitzen da, eta guztien artean Aixpe Aurreko da zaharrena, bere leiho zorrotz eta gezi-leihoekin. Zurezko egitura duen XVI. mendearen lehenengo hereneko baserri gotikoa da Aixpe Aurreko. Mendialdean dagoen Gallete auzoko

Ispasterko Aixeder errota.

zelaigunean ere baserri multzo interesgarria aurkituko dute ibiltariek. Denek bi isuriko teilatuak eta fatxadaren erdian behebarru zabal bat eduki arren, arkuak dituen Beitxi baserria, egurrezko ateburu edo leiho- burudunak dituen Gallete Erdikoa baserria eta armazoi egituradunak dituen Atx Aurrekoa baserria dira miresgarrienak. Hala ere, bat bera ere ez da Atxaurre bezain zaharra. Azken horrek, oraindik, atzealdeko aupegian hiru gezileiho urratu ditu, eta harrizko horma ikaragarri bat. Gernika-Lumora doan errepidea gurutzatuta, Soloaran auzoan, Erkiaga-Erdikoa baserria aurkitzen da, 1500. urte inguruko landetxe gotiko tipikoa. Bere lehengo fatxada harri leuna zuen plano bat zen, eta sarreratzat puntadun arku handi bat zeukan. Gero, aurrealdean, atal barroko bat gehitu zitzaion, behebarruagaz. Baserriaren aurreko partean horrelako eskaintza inskripzioa ageri da: ÂŤ1788anDomingo de Bollarrek egin ebanÂť.

Baselizak

Baserriez gain, Ispasterrek badauzka bere lurraldean antzinako hiru ermita ere: Martin Deunarena, Santiago Apostoluarena eta Kurutze Deunarena. Hiru ermitak erre egin zituzten, baina ispastertarrek ermita horiek berritzea erabaki

ISPASTERKO UDALA

Ogellako hondartzan lasaitzeko toki aparta aurkituko du bisitariak.

zuten, eta horri esker, hirurak apain eta txukun ageri dira gaur egun. Aixeder Errotatik Ispasterrera bidean dago Martin Deunaren ermita, eta handik aurrera eginda, ibilbidea amaitzen den muino txiki batean aurkituko du bisitariak Santiago Apostoluarena. Gernika-Lumora doan errepidearen ondoan, Mendazona auzoan, mendiaren aldapa aprobetxatuz eraikita dagoen Kurutze Deunaren baseliza txikiagaz topo Helbidea: Elexalde auzoa 9, 1. solairua Telefonoa: 94-684 40 25 Faxa: 94-624 34 70 Posta elektronikoa: udala@ispaster.net webgunea: www.ispaster.net

egingo du bisitariak, bere arkupe txiki eta guzti. Aixeder Errota, Arana Dorrea jauregi barrokoa eta Bizkaiko jauregi ederrenetakoa den Zubieta dira beste batzuen artean herrira doan bisitariak galdu ezin dituen beste eraikin esanguratsuak. Alde batetik, oinez eta patxadaz ibiltzeko ibilbide naturalak ditu Ispasterrek, familiagaz zein lagunekin eroso egoteko txokoak. Baina, bide batez, historikoki garrantzitsuak diren eraikinak bisitatzeko aukera ere ematen du, paisaia ederren artean. Horrela ba, lasaitasuna nagusi den herrian, balio historiko handia duten eraikinak eta galtzadak gordetzen dira natura maitale eta ondare miresleek gozatu ahal izateko.


IV LEA IBARRA

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Lehengoa, gerorako babestuta NATURMENDI

Lariz-Oletako presa Lea ibaian, Gizaburuagan.

B

desagertu badira ere, bertoko ur gardenotan ondo gorde da bisoi europarra. Gainera, Euskal Herrian eraldaketa txikiena jasan duen ibaia da.

Lea ibilbidea Learen inguruan aurre industrian sortutako jardueraren lekuko izateko aukera emanaz, hamarkadaren lehen urteetan Lea Ibarreko Mankomunazgoak Lea ibilbidea osatu zuen. Patxadaz, oztopo eta aldats handiegirik barik ibiltzeko moduko ibilaldia. 22 kilometro, Mendexako Marierrotan hasi eta ibaian gora, Oizeraino, Munitibarko lurretan. Izan ere, Oiz mendiaren ipar isurialdean jaiotzen da Lea ibaiaren emaria. Inguru hauetan era-

Industria aurreko sasoian argazkirik ateratzerik izan balitz, egungo irudi bera agertuko zukeen Lea ibilbideak. Irudia gorde nahi da gerorako, babesa emanda.

urdinola, errota eta dorretxeek duela bost mendeko jardueraren lekuko isilak izaten jarraitzen dute. Inguruaren balioaren jabe eginda, Eusko Jaurlaritzak babestu egin nahi du, bihar-etzi ere irudi bera eduki dezan. Hartara, Lea ibaiko industria paisaiari Monumentu Multzoko kategoria emateko bidea ireki du. Industria aurreko garaian eta industria garaian bertan burdinola, errota eta ontzigintza jarduera bizi-bizi zegoen Lea ibarrean, eta garai hartako lanabesak ondare dira gaur egun. Beraz, Lea ibarrak, natur balioa ezeze, beste hainbat balio ere badauzka: historikoa, urbanistikoa, teknikoa, etnografikoa eta soziala.

‘‘

‘‘

«Euskal Herrian eraldaketa txikiena eduki duen ibaia izanda, Leak aparteko balioa dauka»

«Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendatu nahi du Lea ibaiko industria paisaia»

60tik gora ondasun Eusko Jaurlaritzako Kultura departamentuak kultura interesekotzat jo ditu Lea Ibarreko sistema hidraulikoa, eraikinak, obra zibilak eta bitarteko eta inguruko eremuak. 60tik gora ondasun zerrendatu dituzte Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Mendexa, Lekeitio eta Ispaster artean. Zerrendan sartzen dira burdinolak, errotak, ontziolak, zentral hidroelektrikoak eta zerrategiak, eta haiei lotutako azpiegitura hidraulikoak, gune haietatik hurbil dauden egoitza zein erlijio eraikinak, zubiak, komunikazio bideak eta, oro har, ingurumaria. Izan ere, guztiek batera industria

Bengola Natur Energia Interpretazio Zentroa. BENGOLA.

aurreko eta industria garaiko burdinolen, erroten eta ontziolen jardueraren lekuko bakarra sortzen dute. Azken batean, industria-iraultzaren garaiak eragin urria eduki zuen Lea ibaiean, Euskal Herriko beste arro hidrografiko batzuetan ez bezala. Natur Substratu eta gazitasun mota desberdinek landaretza eta animalia komunitate ugariren ezarketa erraztu dute Lean. Beste alde batetik, Europako ibai gehienetan helbidea: Elexalde 1, Gizaburuaga telefonoa: 946842982 faxa: 946844421 posta elektronikoa: leaibarra@bizkaia.org webgunea: www.leaibarra.com

tu ziren gizakien lehen bizileku emankorrak. Ez hori bakarrik. Urrezko aro bat ere bizi izan zuen Lea bailarak, XVI eta XVIII. mendeen artean. Hango ingenio hidraulikoak, burdinolen produkzioa, ontziolak eta itsas-nabigazioa Europako abangoardia izan ziren. Eta Lea ibarreko Mankomunazgoaren aspaldiko ametsa beteaz, joan den maiatzaz geroztik, zabalik dago Bengola Natur Energia Interpretazio zentroa, Munitibarren, Oiz mendiaren magalean. Energia berriztagarriak zelan sortzen diren eta zelako garrantzia daukaten azaltzeaz batera, energia berriztagarri desberdinak ezagutzera eman nahi dira, energia garbiei iraganean ematen zitzaien erabilera erakutsi eta Lea ibarrari buruz gehiago irakatsi, tailer jostagarrien bidez.


AULESTI V

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Mendi tontorrean, ermitaren ondotik begiratuta, paisaia ikusgarria da: Urdaibaiko itsasadarra, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea, Durango inguruko mendiak eta Gipuzkoa guztiko mendirik handienak aurrez aurre ikusi ahal dira. Deskribatu ezin daitekeen eta ikusi beharreko paisaia dela diote bertan egoten diren guztiek. Udalak kudeatzen duen aterpetxea era Urregarai mendian dago, zelaian. Familian, kuadrillan zein bikoteagaz egoteko leku aproposa da.

Artedramaren topaleku

Kultura, historia eta natura, Aulestiren ikur Markina-Xemeingo Abarka antzerki taldeko kideak, Artedrama jardunaldien barruan eskainitako saioan.

Mendi ederrez inguratuta, parke zabal eta lasaiagaz, historia herriko kale kantoi guztietan eta kultur ekintzak urte osoan. Horrelakoxea da Aulesti. Hori gutxi balitz, urtean behin, arte eszenikoen topaketen lekuko bihurtzen da. Horiekin guztiekin, bizia bezain lasaia eta ikusgarria bezain liluragarria da Aulesti.

I

llunzar, Urregarai, Bedartzandi eta Motrollo mendiek inguratzen dute Aulesti. Natura azal-azalean duen herria da, baina inguruko parajeek ematen dioten lasaitasunagaz batera, bizitasunez betetako herria da. Kirola praktikatzeko leku aproposak ditu Aulestik: mendiko ibilbideak zein Lea ibilbidea. Hain justu, ibilbide hori Munitibarren hasi eta Mendexan bukatzen da. Lea erreka aldamenean duela, naturaz gozatu eta eguneroko burukominez ahazteko leku ezin hobea bihurtzen da. Aulestin, gainera, ibilbidera sartzeko

hainbat sarrera daude, kilometroetan banatuta; oinez zein bizikletaz ibiltzeko ibilbide lasaia eta ederra da. Parkea ere bisitatu beharreko gunea da. Kirola egiteko, eguzkitan egon eta bainua hartzeko edota kirola egiteko, umeentzako zein helduentzako leku aproposa da Parketik gertu, Lea ibilbidearen ondo-

AULESTIKO UDALA

an, artea bista-bistan duen Aisureta gunea dago, Mikel Lertxundi artista berriatuarraren eskulturekin; airea, sua eta ura irudikatzen duten eskultura ikusgarriak daude gunean. Natura eta erabilera anitza duten guneak aipatuta, Urregarai mendiak ere aipamen berezia merezi du. Urregaraira ibilaldi luzea edo laburra eginda ailegatzen da bisitaria. Bigarren aukera nahi izanez gero, Santa Eufemi zelaira autoz igo ahal da; tontorrera hamabost minutuko bidea eginda heldu daiteke. Helbidea: Donibane enparantza, 1 Telefonoa: 94-627 90 06 Faxa: 94-627 91 17 E-maila: idazkaritza@aulesti@bizkaia.org Webgunea: www.aulesti.net

Kulturari dagokionez, urte osoan ekintza asko eta asko egiten den herria da Aulesti. Baina urtean behin, Artedramari esker, arte eszenikoen agertoki bihurtzen da. Aurten, esaterako, apirilaren 6tik 11ra ospatuko da.

‘‘

ÂŤUrregaraiko tontorretik dagoen ikuspegia ezin da deskribatu; ikusi beharrekoa dela dioteÂť Artedrama Arte Eszenikoen plataformako lantaldea ospe handiko lau kidek osatzen dute: Ander Lipus, Xabino Alkorta, Iasone Parada eta Irantzu Azpeitia. 2006az geroztik, urtero, Artedrama Euskal Laborategia arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenentzako topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea. Profesional zein ikasleei bideratuta egoten da, betiere, Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta daudenen arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoagaz. Sorkuntzan eta antzerkian interesa duten guztiei zuzendutako tailerrak eskaintzeaz gain, antzerki emanaldiak ere egongo dira, urtero legez, herri osoarentzat. Egitasmoa hazten eta indartzen doa urterik urte, eta honez gero, ondo egonkortuta dago. Horrela ba, historiaz, naturaz eta kulturaz zipriztindutako herria da Aulesti. Alegia, bisitatu beharrekoa.


VI MUNITIBAR

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

no. Itzulerako bidea Europako ehunak eta beste produktuak bertora ekartzeko aprobetxatzen zuten. Eta bidean, hainbat ondarez gozatzeko aukera dauka Munitibarrera datorrenak. Ikustekoa da Kubo XVI. mendeko errota, benetan bitxia, inguruko errota guztiekiko desberdina. Iker-tzaileen arabera, seguruenik, errota baino lehen burdinola hidraulikoa izango zen.

Bengola

Oiz mendiaren inguruan sortzen diren errekatxoen urak Munitibarren batzen dira, eta Lea ibaia isurtzen hasten da, garden. Erreken isuri lasaigarria bidelagun, ehunka erromesek urtero-urtero Munitibar zeharkatzen dute, eta ikusitakoak ez die hutsik egiten. Natura bor-bor da inguruotan.

H

istoria marraztu duten bi bide nagusien bidegurutzea irudikatzen du Munitibarrek: Done Jakue bidea, Goi Erdi Aroko kristautasunaren bidea, Ekialdetik Mendebaldera; eta Behe Erdi Aroan esnatzen hasitako komertzio eta modernotasunaren bidea,Gaztelatik Kantaurira, Hegotik Iparrera; XIV. mendean hiribilduak sortzean sendotutako ekonomia ibilbidea. Gaur egun, kristautasunaren bide hark erakarrita, erromes ugari doaz Munitibarrera. Lea ibilbidearen azken muturrean

egonik, ibaiaren trazatuari jarraitzen dion bidea egitera animatzen denak historiaz hitz egiten duten bazterrak aurkituko ditu, duela mende askotako jardueraren oihartzunak. Inguruok garrantzi estrategikoa zeukaten garaiak ziren. Leako ingenio hidraulikoetan landutako burdin-gai gehienek Gaztela eta Andalu-

MUNITIBARKO UDALA

ziarako bidea hartzen zuten. Baina itsasoa pirata eta kortsarioz josita zegoen; eta horregatik finkatu zen lehorreko bidea, seguruagoa zelako. Koroak aginduta, harrizko errepide-sarea eratu zen, merkantzia estrategiko hori guztia garraiatzeko; batik bat lanabesak eta armak. Europarentzako armak hemendik zihoazen. Arma zuriak eta suzko arma arinak infanteriarentzat; eta itsas armadarentzako kainoiak ere hemengo burdinoletan egin ziren, bide hauetatik garraiatuz, Lea, Artibai, Deba eta Ibaizabal bailaretatik Gaztelako tropenganaihelbidea: Arbatzegi-Gerrikaitz telefonoa: 94 616 40 07 faxa: 94 616 41 42 posta: agabiola.munitibar@bizkaia.org webgunea: www.munitibar.org

‘‘

«Bizkaian dokumentatu den burdinola zaharrenetakoa egon zen Munitibarren» draulikoa, eolikoa eta fotoboltaikoa agertzen dira, instalazio erakusgarrien bidez. Etorkizuna, iraganaren aztarnak ageriak diren lekuan. Proiektua asko atzeratu zen, indusketak egiten hasi eta aztarna baliotsuak aurkitu baitziren, XVI. mendeko burdinola lehenengo eta XIV. mendekoa beranduago, Bizkaian dokumentatutakoen artean antzinakoena. Aztarna garrantzitsua zela ikusi zenean, estali beharrean, mantentzea pentsatu zuten, eta eraikinaren egitura aurkitutako aztarnetara moldatu zuten. Oraingoz, zati bat estalita geratu da, eta berriro bistaratzea da asmoa. Estali bako zatia beheko solairutik zein lehenengo solairutik ikusi ahal da. Maiatzean izango da urtebete Bengola zabaldu zena. Epe motzera, beste aukera bat zabaldu nahian dabiltza, Bengolaren eskaintzaren baitan: Oizko eolikoetara bisita. Erreserbak egiteko, 649 79 54 84 telefonora deitu edo honako posta elektronikora idatzi behar da: bengolanaturenergia@live.com. NATURMENDI.

Lea ibaiaren sorburu, paradisutik hurbil Erromes bat, Done Jakue bidean, Gerrikaitzen.

Bizkaian dokumentatu den burdinola zaharrenetakoa egon zen Munitibarren, XIV mendekoa. Bertan, iragana etorkizunarekin lotuz, Lea Ibarreko Mankomunazgoak Energia Berriztagarrien Parkea eraiki du; modu didaktikoan energia hi-


ZIORTZA-BOLIBAR VII

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Kultura oinarrian eta berritasuna agerian Ziortzako Monasterioa lasaitasunaren paradisua da; herriko historiaren eta kulturaren oinarri sendoa da gunea.

Balio historiko eta kultural handiko herria da ZiortzaBolibar. Baina herri askotan ez modura, historia eta kultura ondo gordetzen eta erakusten duen herria da. Horiek oinarri hartuta, urtez urte etengabe berritzen doan herria da. Hasi herrigunetik eta auzoetaraino, lasaitasunez betetako bazterrak dira nagusi.

O

ndarez eta leku sakratuz betetako herria da Ziortza-Bolibar. Baina monumentu eta balio historiko handiko eraikinekin batera, lasaitasunaren gunea ere bada. Ibilbideak, auzoak, monasterioa... Simon Bolivar Askatzailearen arbasoen jaioterriak altxorrak bazter guztietan gordetzen ditu, bisitariaren harridurarako. Ofizialki, gaur egun bost auzok inguratzen dute Oiz mendiaren magalean dagoen herria: Zeinka-Zearregi, Bolibar,

Goierria Ziortza, Iruzubieta eta Arta. XX. mendeko bigarren erdialdean, 1969an, Markina-Xemeinegaz anexionatu zen Ziortza-Bolibar. Hamarkada batzuk geroago, 2004ko azaroaren 30ean, desanexionatu eta lehengo izaera berreskuratu zuen. Herri izaera, baina, betidanik eduki izan du Ziortza-Bolibarrek.

ZIORTZA-BOLIBAR ELIZATEKO UDALA

Simon Bolivar Askatzailearen museoa eta monumentua daude herrigunean. Museoak, urtero urtero, Askatzailearen jaiotzaren urteurrena ospatzen du, ekitaldi xumea eginez. X. mendeko San Tomas eliza ere herriaren erdi-erdian dago, plazaren aurrean. X. mendean egin bazuten ere, XVII-XVIII. mendeetan berreraiki egin zuten. Aurrean, 1927. urtean Venezuelako gobernuak Askatzailearen omenez eraikitako monumentua dago. Plazatik atera gabe, Bolivartarren dorretxea egondako lekuan, XVI. mendeko

Helbidea: Domingo Ugartetxea, 3 Telefonoa: 94-616 57 27 Faxa: 94-616 40 16 Posta elektronikoa: udala@ziortza-bolibar.com Webgunea: www.ziortza-bolibar.com

jauregia dago, Pizkunde erakoa. Mantentzen dituen bi leihoetatik batean 1542 data ageri da. Oro har, udalerriko aztarna zaharrenak erromatar garaikoak dira. Ziortzako Monasterioa, aldiz, erdi arokoa da. Ziortza edo Zenarruza izena 1082. urtean agertu zen lehen aldiz dokumentu idatzietan. Hala ere, tradizioz esan ohi da 968. urtekoa dela bertako eliza. Historia handiko eraikina da monasterioa; Erdi Aroan eta Aro Modernoan inguruko bizitzan garrantzia eduki zuen, nahiz eta geroago beherakada handia izan. 80ko hamarkadatik aurrera, La Olivatik etorritako monje zistertarrak bizi dira bertan, eta horrek bizitasuna itzuli dio eraikinari. Duela urte batzuetatik, gainera, urtean behin, musika klasikoko kontzertu jardunaldiak eskaintzen dituzte bertan; puntako musikariek herriak berez duen balio kulturala gehitzen dute.

‘‘

«Ziortzako Monasterioan musika klasikoko kontzertuak eskaintzen dituzte urtero; parajea lasaia eta liluragarria da» Magiaz betetako muino moduan aurkezten dira Arta auzoko San Pedro eta Zeinkako Madalena. Denboraren dimentsioa igorriz, garai bateko historia harri itxuran bistaratzen dute.

Askotariko ibilbideak

Baina altxor historiko horiez guztiez gain, ibilbide ezberdinak ere gordetzen ditu Ziortza-Bolibarrek. Alde batetik, Done Jakue bidea pasatzen da bertatik (kostaldeko bidea) eta erromesentzat igarobide bihurtzen da herria. Bestalde, herriko ondarea ezagutzeko bidea ere badago (PR-BI-140), plazan bertan hasten dena. Eta Madalena baselizara igota, auzoz auzo ibiltzeko bidexka ere badu Ziortza-Bolibarrek. Horiei guztiei Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea gehitzen zaie, Urdaibaira arte ailegatzen dena. Horrela ba, historia, monumentu eta inguru lasaiak ezagutzeko bideekin, Ziortza-Bolibar lasaitasunaren gotorleku bihurtzen den herria da. Eta historia oinarrian badu ere, berritasunei zabalik dagoen bizilekua da.


O

VIII ONDARROA

Errenteria eta Alleri, bihotz eta arnasgune

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

ndarroak bihotz bat badauka, hori Errenteria da. Kami単azpi auzoa atzean lagata, Berriatura bidean, hantxe dago baserri auzoa. Artibai errekaren hegalean, Ondarroa baino arinago sortua, antzina herriko sarrera legez erabiltzen zuten, portua bailitz. Bodegaz betetako gunea, ontziola lekua ere izan zen. Izan ere, ukaezina da Errenteriak itsasoagaz daukan lotura: marea biziak daudenean, itsasoko ura ailegatzen da haraino, olatu modura ailegatu ere. Itsasotik sartzen ziren gai asko eta asko txalupetan eroaten zituzten Errenteriara, han saldu eta gordetzeko. Eta itsasotik gorantz Errenteriara legez, Errenteriatik errekan gora: Amallotik eta Gorozikatik jaitsitako mineralak, karea eta hondarra itsasontzietan kargatu, eta errekan gora, Bilbora eroaten zuten, gero herbestera bidaltzeko. Mineral zati bat edo beste erreka ondoan topatu zutenetik ez da urte gehiegirik pasatu. Zubien herria da Ondarroa. Eta Errenteriak ere badauka bere pasabidea, urteen joan-etorriaren testigu. Zubiaren behealdean ageri diren burdinak Ondarroako portuko zubiarenak ziren. Izan ere, 1933. urtean itsasontziei porturako sarrera erakusten dieten moila bien artean zegoen pasabidea kendu egin zuten, eta haren zati batzuk Errenteriara ekarri zituzten, gabarran, auzoko zubiari ipintzeko. Eta itsasoak ekar dezakeen kresaletik haratago, sagarrondoen, kalen, belarraren usaina dario Errenteriari. Beltxorrenekua, Alli Barri, Alli Zar, Andikoetxe, Antxikua, Arraueta, Gotiniz... baserriek zutik diraute, eta bertoko bizilagunek eskuzabal hartzen dituzte ibiltariak, naturaz blaitzeko leku aproposean.

Alleri, bizitzaren hezegunea

Alleriko hezegunea.

Taupadaz taupada, pausoz pauso, Ondarroaren birikira ailega gaitezke. Alleriko padura aurkituko dugu herrigunera bidean. Artibai ibaiaren itsadarrean dago Babes Bereziko Gune izendapena daukan padura, nekazal lur, erreka eta eraikinek inguratuta. Artibaiko estuarioak 7,9 Ha-ko azalera dauka, eta neurtu ezinezko balioa. Hegazti migratzaile ugariren atseden leku eta elikatze eremua da. Lokaztietan ornogabe asko bizi dira, martin arrantzaleak, lezkari arruntak eta kuliska txikiak, adibidez. Udaberrian, martxotik maiatzera aurkitzen dute babesa Allerin, eta irailetik azarora udazkenean. Horrez gain, bisoi europarra ere aurkitu ahal dugu. Bateko eta besteko, interes komunitarioko habitatak, flora eta fauna gordetzen dituen birikia da.


ONDARROA IX

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

GOROZIKA:

herri arkitekturaren elementu baliotsuak dauzkan nekazal auzoa

Gorozika auzoko San Joan jaiak.

Zaldupeko futbol zelaiaren ondoko aparkalekutik irten, errepidea zeharkatu eta aurrez aurre dagoen bidezidorretik gora egingo dugu. Beti gora eginez, Iramategi Berri baserrira helduko gara. Hor asfaltatutako bidetxoa hasten da, eta guk hari jarraituko diogu. Mokau baserritik eta Eskola-etxetik igarota, Gorozikara helduko gara, nekazaritza giroko auzora, herri arkitekturaren elementu baliotsuak gordetzen dituen auzora. Bertoko baserriak dotoreak dira, goi-mailako profesionalek egindako eraikuntza zibil garrantzitsuak. Lehenengo belaunaldiko edo XV. mende amaierako baserrien egitura gotikoak –arku zorrotzak batez ere– ederto asko ikusten dira Antzone, eta, batez ere, Gozizko baserrietan. Auzoaren bihotzean San Joanen baseliza dago, egitura gotikoz egina. Antzina, hegaluze garaian, emakume, haur zein nagusiak hara joaten ziren errosarioa oroitzera arrantzan zeuden gizonen alde. Gorozikan bertan, Bizkua baserriak XVIII. mendeko baserrien egitura erakusten digu; harlanduzko bi arkudun arkupea da horren adibide.

Artibai itsasadarra

ITXASO OSTOLAZA GOÑI TURISMO TEKNIKARIA

«Alleriri birikia deitzen badiogu, pentsa ze garrantzitsua den» 2012an hasi ziren Artibai itsasadarrari bizia ematen dion padura bisitatzen, ingurumen batzordearen ekimenez. Debanaturako Diego Mendoza biologoak gidatuta, balio ekologiko zenbaezina daukan gunea ezagutzeko aukera egongo da Aste Santuan hasita. Hegazti migratzaileak hemen dauden egunetan egingo dira bisitak. Txoriak egiten duten ibilbidearen berri emango dugu. Apirilean eta maiatzean hiru bisita egingo ditugu. Iraila amaiera aldera berriz etortzen dira, eta orduan egingo ditugu beste bisitak, beste hiru. Horiek programatuak izango dira, eta jende gehiago animatuko balitz, erreserba bitartez gehiago egingo genituzke. Portura hegaztiak-eta behatzera jende asko etorri ohi da. Ondo legoke haiei ere Alleri erakustea. Nola joan dira orain arteko bisitak? 20-25 pertsona egon ziren bisita bakoitzean, lehenengoetan, batez ere, bertokoak, umeekin. Aproposa da umeekin egiteko, eta herriko ikastetxeei ere egingo diegu proposamena. Natura zelan zaindu, balioa ezagutzera eman... Ze interes berezi dauka Allerik?

Ondarroako naturgune garrantzitsua da Alleri, Ondarroaren birikia. Ez gara konturatzen, ez diogulako begiratzen, baina hor beste bizitza bat dago. Ez hegaztiak bakarrik, padurak ere bai; ze inportanteak diren ibairako, uholderik ez egoteko... Birikia deitzen badiogu, pentsa ze garrantzitsua den Alleri. Hegazti migratzaileen bizilekua da, eta bisoi europarrarena. Azken hori gutxitzen doa, baina Alleritik Debaraino badaude oraindik. Bisoi amerikarrak galtzeko arriskuan dauka, eta oso garrantzitsua da umeei-eta azaltzea natura zaintzearen garrantzia. Artibai ibaia Natura 2000 Sarean dago, eta Garrantzia Komunitarioko Eremu (GKE) sailkapena dauka. 2004an, Europar Komisioak GKEren zerrendan sartu zuen. Babes Bereziko Gunea ere bada. Zer egin beharko dute bisita egin nahi dutenek?

ONDARROAKO UDALA

Ondarroako Turismo bulegoagaz harremanetan jarri. Telefonoz dei dezakete, mailez edo bertora etorrita. 25 pertsonako bisitak izango dira, eta bisita bat baino gehiago egingo direnez, komeni da aldez aurretik izena ematea, antolatu ahal izateko. Adin guztiek egiteko modukoa da, oinetako egokiak eramanez gero. Errenteriari buruzko aipamenik egiten al da Alleriko bisitetan? Ez dugu egin izan. Baina urrian Ondarearen Europako Jardunaldietan burnia izango da gaia, eta Errenterian garai batean burdindegia egon zenez, bisita batzuk egitekoak gara horren inguruan ere. Orduan azalduko dugu Errenteria auzoko historia.

TURISMO BULEGOA Helbidea: Erribera 9 (Kofradia Zaharra) Telefonoa: 94-683 19 51 E-posta: turismobulegoa@ondarroakoudala.net Udal webgunea: www.ondarroa.eu

INTERES KOMUNITARIOKO HABITATAK -Altuera gutxiko mozten diren zelai pobreak, altzadiak, izardiak eta estuarioak azaltzen dira gehien. -Mare beheak estaltzen ez dituzten lokazti lauak. -Paduretako ihitoki halofitoak. -Txilardi lehor europarrak. -Zelai lehor erdinaturalak eta karezko sustrato gaineko sastrakadiak. -Pagadi azidofiloak. -Artadiak. INTERES KOMUNITARIOKO FLORA -Woodwardia radicans: Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan «Interes Bereziko» izendatuta. INTERES KOMUNITARIOKO FAUNA -Ornogabeak: ibaiko karramarroa. -Arrainak: Loina. -Hegaztiak: martin arrantzalea, lertxuntxoa, uholde enara, ur-zozoa, lertxun hauskara, lezkari arrunta, kuliska txikia, txirritxo txikia, ubarroi handia, bernagorri arrunta. -Ugaztunak: bisoi europarra. ALLERIRA BISITA GIDATUAK -Apirila eta maiatza artean: 3 bisita. -Iraila eta azaroa artean: 3 bisita. Erreserbak: Ondarroako Turismo Bulegoan (Erribera, 9).


Itsasoari begira dagoen harribitxia X LEKEITIO

Otoio eta Lumentza mendiek inguratzen dute, eta Lea ibaiak zeharkatzen du, baina batez ere, itsasori lotuta dago Lekeitio. Portuaren inguruan jaso zen herria, Arranegi kalea zen arrantzale gunea eta Dendari kalea merkatariak biltzen zituena. Gaur egun kultur kai garrantzitsu ere bihurtu da.

M

arinelei portuko bidea argitzen zieten modura, Lekeitioko paisaia ederretara bideratzen du bisitaria Santa Katalinako itsasargiak. Itsasoz Lekeitiora hurbilduz gero, argi dorrea da herrira ongietorria ematen duen lehena. Bizkai, Araba, Gipuzkoan bisita daitekeen faro bakarra da bera, Bizkaiko kostaldeko harribitxia argitzen duen itsas ondare liluragarria.

‘‘

«Eskaintza zabala ematen du Lekeitiok: hondartzak, natura, gastronomia eta kultur agenda interesgarria» Ontziola garrantzitsuen egoitza eta antzinako itsas-komertzioaren abiapuntu izan zena, gordeleku eder eta paregabea da Europako Atlantiko osoan, eta altxor ugari eskaintzen ditu. Santa katalina itsasargiak ere, modu berezian ezagutzeko aukera ematen du altxor horietako bat: kostaldea. Izan ere, txalupa birtual batera igo eta kostaldean barrena nabigatu daiteke ezustekoz betetako bidaia bat eginez. Eguaztenetik domekara bisita daiteke itsasargia, 11:30etik 13:00etara eta 16:30etik 18:00etara.

Eskaintza zabala ematen du Lekeitiok: hondartzak, natura, gastronomia, giro ona eta kultur agenda interesgarria, azokaz, kale-antzerkiz, erakusketez eta herri jaiez betea. Ia 400 urte dituen txakolin dolare zaharra ere bisitatu daiteke, bai eta Lea ibaiaren bokalean kokatuta dagoen itsas errota berritua. Alde zaharretik ibilita, gainera, erraza da ondare arkitektoniko liluragarriekin topo egitea. Jauregiak, dorretxeak, ermitak eta atzinako arrantzaleen etxeak nonahi aurkitu daitezke kaleetan barrena galduta.

Kultur kaia

Kulturaren arlotik tiraka, eskaintza kultural erregularra eta kalitatezkoa aurkitu daiteke Lekeition, bai udan zein neguan ere. Ikusgarri aretoa herrira zabalduz, arte eszenikoen programazio trinko bat bermatu dute. Gainera, arte diziplina ezberdinetaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek, beste behin ere, Lekeitioko

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Santa Katalina itsasargiak ematen dio ongietorria itsasotik datorren bisitariari.

Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak piztuko du giroa uztailean.

kultur kaian, udako erakusketaren baitan. Uztailean, berriz ere, kale arteen itsasargia izango da Lekeitio. Hiru egunez, herriko kale eta plazak hartuko ditu Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak, herria agertoki erraldoi bihurtuz. Abuztuaren erdialdera, ostera, musikari helduko dio herriak, Itsas Soinua Musikaldiari eutsita. Puntapuntako musikariak bilduko dira Santa Maria elizan. Lekitto Musika Bandaren gau majikoa ere, abuztuan izango da. TURISMO BULEGOA Helbidea: Independentzia enparantza, z/g Telefonoa: 94-684 40 17 Posta elektronikoa: turismo@lekeitio.eus Webgunea: www.lekeitio.eus

www.lekeitio.org

Kultur egitaraua Iparraldeko Haizeak. Maiatzaren 15etik 17ra. . San Pedro Jaiak. Ekainaren 29tik uztailaren 1era. San Pedroren omenezko prozesioa egiten da, eta amaieran, bere irudiarekin Kilin-Kala egiten da santuaren portuko irudi aurrean. Gero, Kaxarranka, Euskal Herriko aintzinako dantza ikusgarria dantzatzen dute San Pedropean eta Kofradia aurrean. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Uztailaren 10, 11 eta 12an. Lekitto Musika Bandaren emanaldi berezia. Uztailaren 17an. Nekazaritza azoka. Abuztuaren 9an. Itsas Soinua Musikaldia. Abuztuaren 12tik 16ra. Lekitto Musika Bandaren gau majikoa. Abuztuaren 21ean. San Antolin jaiak. Irailaren 1etik 8ra.


MUXIKA XI

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Sakabanatuta dauden auzoek osatzen dute Muxika. Hala ere, horiek guztiak ezagutzea posible egiten du udalak, horretarako aurkezten dituen hiru ibilbideen bitartez. Auzoetan aurki daiteke udalerriak duen ondare naturala eta kulturala. Ibilbideak eginez, ibiltariak horiekin guztiekin egingo du topo.

raiko gatazken lekuko izan zen Bizkargi mendira igotzeko aukera eskaintzen du. Kurtzerotik zein Zugastietatik abiatuta, Gorozika eta San Roman auzoak zeharkatuko ditu ibiltariak. Horietan, udalerriak bere baitan gordetzen dituen ondare naturalak eta kulturak ikus daitezke; Gorozikako hareharrizko harrobia, Urkietako zuhaitz berezia edota Erdi Aroko Muxikako dorretxea, besteak beste. Zugastietatik Gorozikara doan errepidea hartuta, auzunean bertan, Bizkargira igotzeko pista jarraituta, Bizkargiko gailurrera iristen da ibilbidea. Gerra Zibilean leku estrategikoa izan zen lekuan, ikuspegiaz gozatzeko aukera dago gaur egun; batez ere, Arbururako bidea hartzen bada. Bizkargitik Zuhartera jaitsi eta eskumako pista hartuta, Urkietara jaisten den bideagaz topo egiten da. Bertan, ehun urtetik gora dituen aparteko artea aurkitzen da. Eskumarantz jota, Kurtzerora doan auzo errepidetik, San Roman auzoa zeharkatzen du ibilbideak, baserri, baseliza eta dorretxea ikusgai izango direlarik. Ibilbideak amaieran, errepidetik jarraitzen du Kurtzero auzora iritsi eta amaiera emateko. 15 kilometroko ibilbidea da, gutxi gorabehera lau ordu eta erdian egin daitekeena.

B

usturialdearen hegoaldean, Oiz eta Bizkargi mendiguneen artean eta Urdaibai Biosferaren Erreserbaren baitan kokatuta dago Muxika. 49,89 kilometro koadroko azaleragaz, Busturialdeko udalerririk handiena da. 1965. urtera arte independenteak izan ziren Ibarruri, Muxika eta Gorozika elizateetatik sortu zen Muxika. Sakabanatuta dauden auzoak ditu udalerriak, eta hori da bere ezaugarririk nagusiena. Udalerriak eskaintzen duen guztia ezagutzera emateko, Muxikan Mugi izeneko hiru ibilbideen bitartez auzo guztiak zeharka daitezke. Horietan aurkitzen dira Muxikako ondare natural eta kulturalen adibiderik garrantzitsuenak.

Ibarruri-Unda-Mauma

Ibiltari bi Oka auzotik gorako bidean.

Ajuria-Askari-Oka-Berroia

Muxikako baso, erreka, ibar, baserri eta tontor ederrak erakusten ditu Ajuria, Oka eta Berroia auzoak lotzen dituen ibilbideak. Antzina muxikarrek eguneroko zereginetarako erabiltzen zituzten bideak zeharkatzen ditu ibilbideak. Ajuria auzotik abiatuta, Askari tontorrera igotzeko gomendioa egiten da, bertako ikuspegi bikainaz gozatu ahal izateko. Jarraian, bide zahar eta pista berrietatik Oka auzora jaisten da ibilbidea, han dauden dorretxea, etxe-ermita eta errotak ikusteko aukera emanez. Okatik, bestalde, Berroiara igotzen da, Aiuri erreka ertzetik. Berroian, egun, mahastiak dira nagusi. Hortik errepide batek eroango du mendizalea Ajuriaraino, txangoa amaitzen den lekuraino. Ibilbiderik laburrena da hau. 7,8 kilometro ditu, eta bi ordu eta erdian egiteko modukoa da.

Bizkargira igotzeko aukera

Muxikan Mugiren baitan udalak eskaintzen duen bigarren ibilbideak gerra ga-

Herria barrutik ezagutzeko MUXIKAKO UDALA

Helbidea: Ugarte, 1 Telefonoa: 94-625 27 01 Posta elektronikoa:

alkatea.muxika@bizkaia.org Webgunea: www.muxikakoudala.eus

Hirugarren ibilbideak baserria eta baserriari lotutako ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen du. Ibarruritik abiatzen da, Andra Mari eliza ondotik. San Pedro eta San Pablo baselizak bisitatzea merezi du, landa giro gotikoaren (XV-XVI. mendeak) Bizkaiko adibiderik onenetarikoa baita. Ibarruritik Unda auzora igotzen da. Bidean baserri ederrak eta horiei lotutako ferratokia, iturriak, leixibaharria eta baseliza ikus daitezke. Auzobidea hartuta, Urrutxuako errepidera heltzen da ibilbidea, eskumarantz egin beharko da Maumako bidegurutzera heldu arte. Hiru kilometro dira Maumara heltzeko. Behin Mauma auzora iritsita, San Lorenzo baseliza zaharberritua bisita daiteke. Bueltatu aurretik Maumako ataria bisitatzea gomendatzen da. GR 38aren seinaleak jarraitzea baino ez dute ibiltariek. Maumako ataria da Bizkaian gaur egun ezagutzen den galtzada zaharrenetarikoa. XVI. mendekoa da, eta bere harlaunduetan garai hartako ibiltarien ikurrak ikus ditzakegu. Hori zen Erdi Aroan Bermeotik Durangora zihoan bidea, eskualdeko atari nagusia, hain zuzen ere. Hiru ordu eta erdi inguruan egin daitekeen ibilbidea da hau, 12,6 kilometro baititu.


XII EA

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Itsasoa eta lehorra, bat eginda

‘‘

«Oinez egiteko ibilbideek herria eta bere ondarea ezagutzeko aukera ematen diote bisitariari» kantauriarra. Interes komunitarioko habitata du azken horrek, Mediterranioko baso hori eremu eurosiberiarrean baitago. Arteak, gurbitzak eta basa-fauna biltzen ditu artadiak.

Oinez ere ezagutu

Natura, ondarea eta kultura uztartzen ditu Eako herriak. Eta nahaste horrekin gozatzeko aukera ematen dute, baita, herritik ateratzen diren ibilbideek. Bide laburreko (PR) lau ditu Eak bisitariei eskaintzeko. Letaniak bidezidorra (PR BI 168) izenekoak 3,2 kilometroko luzera du, eta egiteko erraza da. Laburragoa da Ikuspegiez gozatu (PR BI 168-1), eta errazagoa, akaso. Errege bidetik doana (PR BI

Landagunetik itsasertzerainoko lurrak hartzen ditu Eak.

Kantauri itsasoaren magalean, eta nekazal lurrez inguratuta. Ura eta lurra, arrantzalea eta nekazaria... Historia mardula eta istorio ugari imajina ditzake Eako kaleetatik barrena paseoan doan bisitariak. Kultura, historia eta aisia... Denetik eskaintzen duen herria da Ea.

B

usturialdea eta Lea-Artibai eskualdeen arteko muga, hiru herri bat eginda da Eak eskaintzen duena. Natxitua, Busturialdetik helduz gero; Bedarona, Lea-Artibaitik datozenentzat. Ea, bien artean. Landagunetik itsasertzera darama herriak bisitaria; baserri girotik portura. Ikustea merezi duen herri txikia. Udaberriko aro berriagaz batera, bisitarientzako aukerak ere ugaritu egiten ditu Eak. Ikustekoak dira Natxitua eta Bedarona, berezko nortasuna duten herriko bi landaguneak. Eta ikustekoa da, baita, Eako erdigunea. Herritarragoa, xarma berezia dute hango kaleek, hondartzarako bidea egiten duten kaleek. Bide horretan, errekagaz topo egingo du

‘‘

«Ikustekoak dira Natxitua eta Bedarona, berezko nortasuna duten herriko bi landaguneak»

bisitariak, bai eta erreka zeharkatzen duten zubiekin ere. Horien balore arkitektonikoa, kulturala zein historikoa begi bistan geratzen dira, gainera. Aurrera jarraituta dago hondartza, portuaren ataria. Eako portua itsasora zabaltzen da, bere menpe dago, eta itsasgoran bakarrik erabil daiteke, itsas behera denean ur barik geratzen delako. Errekaren bokalean, faila batean, Hazurtoki aztarnategi paleontologikoa dago. Zaldien hezurrak aurkitu zituzten han XX. mendean; 1969. urtean atera zituzten.

hean denean, inguru harritsuak eta itsasputzuak dira agerian, itsasoko faunaren eta floraren bizileku.

Lapatzak eta Ogella

Ondare historikoa eta naturala

Hondartza ez ezik, lapatza bi ere baditu herriak: Eakoa eta Natxitukoa. Ederrak eta lasaiak biak. Eta, aurrekoek bezala, aipamena merezi du, baita, Bedaronako Ogellak. Marearteko zabalgunea da, eta interes ekologiko handia du. Marea be-

EAKO UDALA

Erreka inguruko etxebizitzek eta zubiek xarma berezia ematen diote herriari.

Itsasertza ez ezik, oinez ibiltzeko eta ikusteko asko du Eak. Aipagarrienak, agian, honako hauek: Olako errota eta burdinola; ikuspegi miresgarria eskaintzen duen Apikale-Eako punta; itsas gaineko Eako Tala edota Natxituko artadi Helbidea: Donibane enparantza, 2 Telefonoa: 94-627 52 27 Faxa: 94-627 51 99 Posta elektronikoa: udala.ea@bizkaia.org Webgunea: www.eakoudala.eus

www.eaturismo.eus

169) ere egiteko erraza da, baina luzeagoa da: 5 kilometro ditu. Eta, denen artean luzeena eta zailena da Ura jarraituz (PR BI 170) izeneko ibilbidea. 7 kilometroko luzera du, eta zailtasuna ertaina da. Bide horiek herria ezagutzeko aukera ematen dute, baita Earen ondare kulturala ere. Zubi historikoak, karobia, errota... Eta ikuspegi panoramikoak. Bizia da Ea; izan ere, udalak eta kultur elkarteek ahalegin berezia egiten dute urte osoko eskaintza aberatsa izateko. Udak berez du bizitasuna, baina neguan ere ahalegin handia egiten dute. Informazio gehiago udaletxean (94-627 52 27 ), edo herriaren webguneetan: www.eaturismo.eus eta www.eakoudala.eus.


NABARNIZ XIII

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Datuak

Nabarniz, burdin eta harri

Munjozuri trikuharria

Udalerria. Nabarniz-EreĂąo. Megalitotegia. Iluntzar-Busterrigana. ] Kokapena. Munjozuri. ] UTM koordenatuak (ED50). X: 534.034 Y: 4.799.078 Z: 544 ] Babes maila. Kultura Ondasun gisa kalifikatua (25/2009 dekretua, otsailaren 3koa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarena). ] Egindako arkeologia lanak. Indusketa estratigrafikoa, 1991n, Juan Carlos Lopez Quintanak egina. Babesteko artatze lanak, Agiri Arkeologia Elkarteak. Bi seinale ditu: Agirik eta Galtzagorriek jarritakoa eta Eusko Jaurlaritzaren zutoin ofiziala. ] ]

Munjozuri trikuharria. 12 metroko diametroa eta 1,10 metroko altuera dauka.

T

Nabarniz Busturialdeko barrualdean dago, eta itsasoaren mailatik 365 metrora. Mendi handirik ez izan arren, Iluntzar (765 m.) mendiak ematen dio nortasuna Nabarnizi.

ontorretik ikuspegi ezin hobeak ditu Iluntzarrek, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko eremu zabalak begien aurrean izanik. Bestetik, ezaguna da, baita ere, Arrola mendia; Nabarniz, Arratzu eta Mendata herrien mugakide, bertan dagoen Maruelezako kastroagatik. Burdin Aroan eraikitako bizileku harresitutakoaren aztarnak daude bertan. Baina burdina eta harria lotzeko beste ibilbide bat proposatzen da, hain ezaguna ez den Galarregi (602 m.) aldean, burdin mehatzeak eta Munjozuri trikuharria ezagutzeko. Horretarako, ibilbidea Nabarnizko Elexalden hasiko dugu. Hortik Uribarri auzorantz joan, eta San Migel ermitaren ondotik, beheko aldetik doan bide zaharretik, Zabaleta auzora helduko gara. Errepidea gurutzatu, eta aurrean aldats gora hasten den zementuzko bidetik Kurtziaganera iritsiko gara; iturri bat dago bertan. Kurtziaganetik Galarregirantz joango gara, markatuta dagoen bidetik. Kilometro erdi ingurura lehenengo ikusiko duguna leize zabal bat da. Zulo horren barruan ezkutatzen da mendian batzen den ura. Leizea baino aurreraxeago, bide ertzean, antzinako mineral mehatzeak

aurkituko ditugu. Ezagutu ez badute ere, zaharrenek diote hortik burdina ateratzen omen zela, eta, antza, baziren zulo gehiago, gaur egun bistara dagoen bakarra horixe bada ere. Zulo horietatik ateratzen zen burdin-harria mandoetan kargatzen zuten, eta Gizaburuagako Bengolea olara eramaten zuten. Aurrera jarraituta, ezkerretara dagoen pista utzi eta zuzen egingo dugu aurrera, oso aldapa gogorreko zati baina labur bati aurre eginez. Aldapa igota, bata bestearengandik hurbil, bi bidegurutze ikusiko ditugu. Bigarrenean ezkerretara joango gara, eta lurrezko pistatik, Galarregi (602 m.) tontorrera joan daiteke. Lehengo bidetik itzulita, aurrera egingo dugu, eta gutxi gorabehera kilometro batera, Nabarniz eta EreĂąo arteko mugan aurkituko dugu Munjozuri trikuharria. 12 metroko diametroa eta 1,10 metroko altuera dauka trikuharri horrek.

1990ean aurkitutakoa

Trikuharriak, tumuluak bezalaxe, hilo-

NABARNIZKO UDALA

Goian, Ikazurieta auzoko baserriak. Irudi borobilean, Nabarnizko mineral mehatzea.

bi-monumentuak dira. Trikuharri hau 1990ean aurkitu zuen Agiri arkeologia taldeak; itxuraz egoera onean, gainera. Baso-lan batzuen ondorioz mugitu egin zituzten harri batzuk, eta hilobi-ganbara bat izan zitekeena aztertzeko arkeologia lanak egin zituzten. Horiek erakutsi zuten lanek kaltetu gabeko aldean finkatutako lauza bat zegoela, trikuharri baten hilobi-ganbarari zegokiokeena. Horrela, gure historiaurre hurbileko informazioa, arkitektura mailakoa gutxienez, eskain lezakeen aztarnategi arkeologikotzat har genezake Munjozuri trikuharria. Hortik, EreĂąorantz doan harrizko pistara helduko gara, eta abereei pasabidea Helbidea: Elexalde auzoa, 14-48312 Nabarniz Jendaurreko ordutegia: 08:30-14:30 Telefonoa: 94-625 50 77 Posta elekt.: udala.nabarniz@bizkaia.org Webgunea: www.nabarniz.eus

galarazteko atearen ondoan ezkerretara egingo dugu. 500 bat metro aurrerago, eskumara egingo dugu. Harrizko pistan sartuko gara, eta goitik behera, berriro Kurtziaganera helduko gara. Hortik lehengo zementozko pistatik itzul gaitezke. Edo, bestela, Ibarguengo garai zaharra ikustera joan gaitezke. Horretarako, 100 metro aurrerago ezkerrera doan bidea hartu beharko dugu. Aurreraxeago, bidegurutzean eskuinekoa utzi eta aurrera zuzen jarraituta, galtzada zaharretik eta PR seinaleei jarraituta, asfalto bideraino joango gara. Hor eskumara Ibarguen baserriko garai zaharra ikusteko aukera daukagu. Aurrera jarraituta, Ikazurietan baserri dotoreak, perratokia‌ ikusiko ditugu. Ikazurietatik lehen hartutako auzobide zaharretik itzuliko gara, San Migel ermitatik aurrera egin eta Elexaldera heldu arte.


Familia giroan bizitzekoa

XIV KORTEZUBI -BUSTURIA

Ume, gazte zein helduentzako ibilbide interesgarria proposatzen du fauna mehatxatuarentzako babesleku den Kortezubiko Basondo zentroak, basabereak beren ingurune naturalean bezala ikusteko aukera emanez.

E

Mota guztietako basabereak ikus daitezke.

re単ozarren magalean, Santimami単eko kobazuloetatik eta Agustin Ibarrola artistaren Omako baso margotutik gertu dago Basondo. Fauna mehatxatuarentzako babesleku horretan, egunpasa polita egiteko aukera daukate gurasoek eta seme-alabek, ikastearekin batera ondo baino hobeto pasatuz. 60.000 metro baso-zelai dauzka Basondok, eta inguruko basabere espezie nagusiak zaintzen dituzte bertan: basurdeak, orkatzak, azeriak, basakatuak, katajinetak, igarabak, hegazti harrapari eta migratzaileak, narrastiak... Baita inguruan galduta dauden beste espezie batzuk ere; otsoa, katamotza eta bisonte europarra, kasurako.

Basondora iritsita, Agustin Ibarrolaren Totem babesleak egiten dio lehen harrera bisitariari. Ondoren, plano bat eskuetan hartuta, animaliak beren inguru naturalean bezala aurkituko ditu ibiltariak; eta bidean zehar jarritako panelei esker, animalia bakoitzaren oinarrizko informazioa jasoko du: espeziearen kokapena, galtzeko arriskuan dagoen, dauzkan ohiturak, zer jaten duen... Dena den, hitzartutako bisitak dira Basondo ezagutzeko modurik onena, gida baten azalpenei esker espezie bakoitzaren ezaugarri nagusien berri izango baitute bisitariek. Gainera, animalietako batzuk ukitzeko eta haiei jaten emateko aukera ere emango die gidak. Eta kume batekin egindako argazkia oroigarririk politena izan daitekeelako, fauna zentro gehienetan ez bezala, Basondok animaliei argazkiak ateratzea eta bideoz grabatzea baimentzen du. Erakusketa batzuekin osatzen da bisita. Harrera eraikinean, adibidez, Urdaibaiko paduretako bizitzaren eta hegazti migratzaileen inguruko informazioa ematen du erakusketa batek. Bidean sartuta, aldiz, XVII. mendeko Morgotaurre baserriak narrastitegia eta animalien aztarnen erakusketa gordetzen ditu bere hormen barruan. Bestalde, bisitari asko dauden sasoietan, batez ere Aste Santuan eta udan, hegazti harraparien hegaldien erakustaldiak ere izaten dira Basondon, ume, gazte zein helduen gozamenerako. Bisitari etekin gehiago ateratzeko, fauna gida bat, argazki kamera eta prismatikoak eramatea komeni da.

Helbidea: Basondo auzoa, 6. Kortezubi Telefonoa: 94-625 44 36 Bisiten prezioa:

5 euro umeak eta 8 euro helduak Posta elektronikoa: info@basondo.com Webgunea: www.basondo.com

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

Leiho bat Urdaibaira

Ontxene landetxea. Lorategi eta ikuspegi ederrak dauzka, erlaxatzeko aproposak.

M

Biosfera Erreserbako bihotz-bihotzean dago Busturiko Ontxene landetxea, eta itsasadarrerako begiratoki aparta da. Egonaldi lasai bat eskaintzen dio bisitariari, etxean izan ditzakeen erosotasun guztiekin. endiak, padurak, itsasoa, Izaro uhartea... Urdaibairen handitasuna behatzeko leku pribilegiatuenetako bat dago Busturian. Inguru lasai batean kokatua, emozioen aterpe da San Kristobal auzoko Ontxene landetxea; indarrak berritzeko leku apropos bezain ederra. Arkitektura tradizionala gaur egungo erosotasun guztiekin uztartuz, etxean bezala sentiarazteko moduko giroa sortzen du Ontxene landetxeak. Hala, lorategi zabaletik paseatuz nahiz terraza ikusgarrian edo egongelako begiratokian atseden hartuz, erlaxatzeko giro lasaia aurkituko du bisitariak, Urdaibaik eskaintzen duen ikuspegi paregabeaz liluratzen den bitartean. Lasaitasunaren gotorleku den horretan, gainera, erosotasun guztiak aurki daitezke. Telebista, DVDa, musika aparatua, ile-lehorgailua, berogailua eta wifi-a daude logela guztietan. Bestalde, Marisma suite berezian bi lagunentzako jacuzzia dago, eta Izaro eta Urdaibai izenekoek txoko atsegin bat daukate erabilgarri, sukalde nahiz beheko su eta guzti. Egongelan ere, ikuspegiaz gozatzera

gonbidatzen duen beiratearen ondoan, beheko su eder bat dago, freskatzen duenetan hotza astintzen laguntzeko. Jantokian, paduretara so dauden artean, mimo handiz prestatutako gosaria hartu ahal izango dute bisitariek. Sasoiko fruta, zuku naturalak, etxean egindako opilak, arrautzak... Egunari aurre egiteko behar den guztia izango dute. Izan ere, leku narean egon arren, ez dira gutxi bisitariak inguruetan egin ahal izango dituen jarduerak. Adibidez, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa dago Ontxene landetxetik metro gutxira, eta kilometro bakar batzuetara Mundaka eta ezker olatua, mundu guztiko surflarien topagune ezaguna. Urdaibaiko hondartza ederrak, Urdaibai Bird Center, Basondo, Santimami単e... Asko eta askotarikoak dira inguruetan bisitatu daitezkeen leku interesgarriak. Halaber, irteerak itsasontziz, zetazoen begiztatzea, kanoa jaitsierak, mendi txangoak... ere egin daitezke Ontxenetik asko urrundu barik. Helbidea: San Kristobal, 1. Busturia Telefonoak: 94-687 03 89/605 70 88 88 Posta elekt.: info@casaruralontxene.com Webgunea: www.casaruralontxene.com


GERNIKA-LUMO XV

Gernika: historia, beste aukera

LEA-ARTIBAI ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguaztena, 2015eko martxoaren 25a

G

Historia handiko herria da Gernika-Lumo; historia handikoa bezain aukera askokoa. Inguru paregabea du erroan, eta tradizioen gordailu bada ere, etorkizunari so da. Ibilbideez, planez, bisitez eta beste hainbat proposamenez gozatzeko aukera ematen du; urtean egiten diren ekintzez gain, Aste Santurako aukeren bidez. ernika-Lumo helmuga paregabe bilakatzen da Aste Santuan; zer egin, zer ikusi, zegaz gozatu... badelako; aukerarik baduelako. Europako Herrien Parkea, Gernikako Arbola, Eriako Lorategia, Eduardo Txillidaren eta Henry Mooren monumentuak eta Nestor Basterretxearen eskultura ez ezik, egun berezi horie-

tan badu bestelakorik ere eskaintzeko. Aste Santuko egun guztietan 10:00etatik 18:30era bitartean, esaterako, Astrako aire-erasoentzako babeslekua ikusgai edukiko dute berau bisitatu gura dutenek. Astelehen berezia izango da, gainera, Aste Santukoa, eta ohiko astelehenetan bezala, merkatu plazan zer erosi izango du bisitariak. Tolosakoagaz batera, Euskal Herrian geratzen den merkatu tradizionaletan bakarrenetarikoa

Zer ikusi Gernikan?

Bakearen Museoa. Argazki eta ikus-entzunezkoen bitartez, bonbardaketan bizirik gelditu zirenen testigantzak kontatzen dituen museo interaktiboa. Sarrera: 5 euro; Sarrera murriztua: 3 euro.

]

Euskal Herria Museoa. Euskal Herriaren historia eta kulturari buruzko museo etnografikoa. Prezioa: 3 euro; prezio murriztua: 1,5 euro. Audiogida zerbitzua eta bisita gidatuak taldeentzat.

]

Batzarretxea eta Gernikako Arbola. Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilkuraren ]

Jai Alai frontoia.

GERNIKALUMOKO UDALA

egoitza da. Eraikuntza haritz ospetsuaren ondoan dago.

]Europako Herrien Parkea. Parke eder honen goialdean H. Moore eta E. Txillidaren eskulturak daude.

Eduardo Txillidaren ‘Gure Aitaren Etxea’.. Gure Aitaren Etxea monumentua diseinatzerakoan, bere leihotik Gernikako Arbola islatu nahi izan zen.

]

Henry Mooren ‘Large Figure in a shelter’ . War Helmets bildumaren parte den eskultura hau II. Mundu Gerran hasi zuen egileak.

]

Eduardo Txillidaren ‘Gure Aitaren Etxea’.

TURISMO BULEGOA Helbidea: Artekale, 8. Telefonoa: 94-625 58 92. Posta elektronikoa:

turismo@gernika-lumo.net

Webgunea: www.gernika-lumo.net

Picassoren ‘Gernika’ koadroaren erreprodukzioa. Pablo Picasso Malagako autoreak egindako kopia, benetako tamainan eta zeramikaz egina. ]

Andra Mari eliza. Euskal Gotikoaren adibiderik onenetarikoa da. XV. mende erdialdean eraikia.

]

Jai Alai frontoia. Zesta-punta kirola ‘Record Guinness’ liburuan agertzen da munduko kirolik azkarrena izateagatik. ]

Merkatu Plaza. Euskal Herrian geratzen diren azken merkatu tradizionaleetarikoen topaketa egiten da astelehen guztietan. ]

da bertokoa; baserritik plazara, inongo bitartekorik gabe produktuak eramaten dituena. Goizean merkatuan egon ostean, Batzar Etxea eta Gernikako Arbola bisitatzeko plana eskaintzen du astelehenerako Gernika-Lumok. Gainontzeko egunetan merkaturik ez da egongo, baina Bakearen Museoa eta Euskal Herria Museoa, esaterako, zabalik egongo dira. Gainera, museo bietarako txartel bakarra erosita, prezio berezian sartu ahalko dira horietara; hain zuzen, 4,5 euroren truke. Kirolak ere garrantzia handia izan du betidanik Gernika-Lumon, eta horren adierazgarri izango dira Zestapuntako Aste Santutako kinielak. Martxoaren 27an, apirilaren 2an, 3an, 10ean eta 17an eta maiatzaren 1ean, sei kiniela doan ikusi ahalko dira Jai Alai Pilotalekuan. Gernika-Lumon igarotako egunetan, gainera, bertoko gastronomia dastatu ahalko dute herritarrek prezio berezian; izan ere, herriko hamasei tabernatan Pintxoaren ibilbidea egin ahalko dute. 8,80 euro ordainduta, zortzi pintxoz gozatzeko aukera izango dute.

Eriako lorategia. Antzina Gernikako Merkatua egiten zen Eriako Lorategietan. Bertan Gernikako Bonbardaketaren biktimen omenez eginiko estela txiki bat dago. ]

] Nestor Basterretxearen ‘Suak eragindako agonia’ eskultura. Nestor Basterretxearen eskultura, 1937ko apirilaren 26an lehenengo bonba jausi zen lekuan.

Astra fabrika eta babesleku antiaereoa. Unceta eta CIA arma-lantegiak Bigarren Mundu Gerran papel garrantzitsua jokatu zuen ]

Astra pistolaren sorrera zela eta. Babeslekua, gaur egun zutik mantentzen dena, 1936an eraiki zen.

Donejakue Bidea. Gezi horiek Santiagoko Biderako ibilbidea erakusten die GernikaLumotik pasatzen diren erromesei. Horrez gain, GernikaLumon urte osoan zabalik dagoen aterpetxea dago. ]

Doako bisita gidatuak. Aste Santuko eguenean, barikuan, zapatuan eta domekan doako bisita gidatuak egingo ditu Turismo Bulegoak, 16:30ean. ]


Turismo gida D 2015eko martxoaren 25a

Argitaratzailea: Lea-Artibaialdeko Hedabideak, S.L. Lege Gordailua: BI-2906-03. ISSN: 2173-7118. Testuak: Asier Alkorta, Nerea Bedialauneta, Lore Bengoetxea, Oihana Cabello, Larraitz Ibaibarriaga, Izaro Mendieta, Eider Mugartegi, Maite Orue eta Olaia Zabalondo. Komertziala/ Publizitatea: 600 57 14 26 (Irati Urberuaga) EGOITZAK. Gizaburuaga. 94-684 44 36 Mutriku. 943-60 34 68. Bermeo. 94-618 72 99 Gernika-Lumo. 94-627 10 85

Aniztasunaren taupadak

Webguneak:

busturialdea.hitza.eus

nak ere aurkituko ditu bisitariak. Esate baterako, San Bartolome auzotik paseatuz, Berezi basora iritsita land art esperientzia bat bizitzeko aukera izango du, naturak emandako lehengaiak artelan bihurtuta ikusiko baititu. Basajaunaren ibilbidea deritzon horretan, euskal mitologiak, jasangarritasunak eta arte plastikoak egiten dute bat.

lea-artibaietamutriku.hitza.eus

Madariaga Dorretxea.

Esperientzia artistikoa

Busturiko padurak.

B

Errepide nagusia albo batera utzita, herria auzoz auzo eta pausoz pauso ezagutzeko gonbitea egiten du Busturiak; horretarako, bost ibilbide labur eta erraz proposatuz

ost uritan hamaika esperientzia bizitzeko aukera ematen du Busturiak. Aniztasunaren erreinu, askotarikoa da Urdaibaiko bihotzean dagoen herri honek daukan eskaintza. Hala, horretarako beren beregi prestatutako ibilbideetatik txangoa eginda eta Busturia pausoz pauso barru-barrutik ezagutuz, harribitxi ugari aurkituko ditu bidean bisitariak. Ingurumen-dibertsitate aberatsa dauka Busturiak. Artadi ikusgarriak, hareatzak, padurak, erreka ertzetako basoak... Balio natural handiko ekosistemak daude bere mugen barruan, bizitza ere anitza dela agerian uzten duten ekosistema aberatsak. Esaterako, Amunategi errekastoaren arroa eremu oso garrantzitsua da iberiar baso-igelarentzat, eta Amunategiren ertzetan Woodwardia radicans iratze paleotropikala aurki daiteke. Herriko arkitektura ere bada aniztasunaren erakusle; elizak, baselizak, etxeak,

jauregiak, baserriak... aurkituko baititu bisitariak han eta hemen. Eta ezin aipatu gabe utzi Busturiko etnografia; errotak, karabiak, olak... ere ikusteko modukoak baitira. Aipatutako guztiaren batuketari esker, beraz, aniztasunaren taupadak bizirik daude Busturian. Eskaintzeko daukan guztia bertatik bertara ikusteko modurik onena dira udalak prestatutako bost ibilbideak. Ostera labur eta errazak dira, eta auzo bakoitzaren berezko izaera ezagutarazten dute. Gainera, horietako batzuetan ezusteko atsegi-

BUSTURIKO UDALA

Bestetik, Axpe errekatik gora eginda Goiherrira iritsiko da ibiltaria, eta Larrazabaleko esperientzia artistikoarekin egingo du topo. Antzinako eskolari beste erabilera bat eman, eta ingurumenarekin, artearekin eta gastronomiarekin lotu nahi dute gunea. Hala, gaur egun Kike Arzubiagaren erakusketa hartzen du Larrazabalek, baina bere fisionomia aldatuz joango da, herriaren taupadekin batera mugitzen baita eskola izandakoa. Bost ibilbideez gain, dena den, badira Busturiatik igarotzen diren beste zenbait ere; esate baterako, Urdaibaiko ibilbide megalitikoa, GR 38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea, GR 98 Urdaibaiko ibilbidea, GR 123 Bizkaiko bira edota PR BI 160 Txakolinaren itzalpean izenekoa. Azken horrek herri guztia erakusten du, baina, hori edo beste edozein aukeratuta, Busturiaren aniztasuna eta aberastasuna ezagutzeko parada edukiko du ibiltariak. Ibilbideak albo batera utzita, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa da Busturiara joanda bisitatu beharreko beste leku bat. Madariaga Dorretxean dauka egoitza, Urdaibairen handitasuna begiztatzeko aukera ematen duen puntu geoestrategikoenetako batean. Biodibertsitatearen eta naturaren ezagutza sustatzeko helburua dauka, bai eta biodibertsitatearen garrantzia azpimarratzekoa ere. Horretarako, erakusketez gain, ume, gazte nahiz helduei zuzendutako jarduerak antolatu ohi ditu. Helbidea: Axpe auzoa, 1. Telefonoa eta faxa: 94-687 00 50/94-687 00 63 Posta elekt.: alkatea.busturia@bizkaia.org Webguneak: www.busturia.org

www.busturiaturismo.com

Mallonena jauregia.

Larrazabale.

Alarbin Goikoa burdinola.

Menderetxaga baserria, XVI. mendekoa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.