Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 1
2019-2020 ikasturtea 3. zikloko ikasleak egina
ARABAKO ERRIOXA Gure upeltegiak eta trujalak, mendiak, fauna, trikuharriak eta elezaharrak
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 2
ARABAKO
ERRIOXA
A
rabako Errioxa kuadrilla, Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Gure ustez, Arabako Errioxa zonalde ederra da, baina askotan jendeari gure paisaiak ahazten zaizkio. Hori dela eta, liburu honen bitartez euskal kulturaren zatitxo bat aipatuko dizuegu gure zonaldean kokatuta.
KAIXO
IRAKURLE!
G
u 3. zikloko ikasleak gara eta gure liburua aurkeztu nahi dizuegu! Liburu hau sortu dugu Lantziego ikastola eskola publikoan, dakizuen bezala hemen proiektuka egiten dugu lan eta hiruhilabete honetan liburu bat kaleratzea erabaki dugu. Bertan hilabete hauetan egindako esfortzua ikusteko aukera izango duzue.
2
Liburu honetan, zenbateko garrantzia duen euskal kulturak erakutsi nahi dizuegu eta idea hori mundutik zabaldu nahi dugu. Bertan, Arabako Errioxako leku garrantzi-
tsuak ikustera gonbidatzen zaituztegu eta pertsonaia mitologikoen istorio batzuk aurkeztuko dizkizuegu. Gure ustez, euskal kultura eta euskara oso garrantzitsuak dira, gure kultura delako, euskara hizkuntza mantendu nahi dugulako eta guretzat bakarra eta paregabea delako. Guk dakiguna erakutsi eta elkarbanatu nahi dugu eta istorio hauekin bere garrantzia erakutsiko dizuegu. Espero dugu gure istorioak zuen gustukoak izatea. Eskerrik asko!
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 3
TRUJALAK ETA UPELTEGIAK
Z
ein izango ote da Arabako Errioxako ezaugarririk esanguratsuena? Mundu guztiak mahatsa esango luke, baina ezin da ukatu zonaldean olibondo asko daudela eta gure kulturaren parte direla. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu mahastien, upeltegien eta trujalen inguruan hitz egitea.
UPELTEGIAK
TRUJALAK
Ez da batere erreza upeltegi bat izatea, baina gure herrietan asko daude eta kalitate onarekin. Mahastien prozesua azalduko dizuegu. Lehenengo, mahatsondoa landatzen duzu, eta gero, 18 hilabete itxaron behar dituzu. Irailean prozesuaren ondoren, uzta iristen da eta mahatsa bildu eta norbere bodegara edo kooperatibara eraman behar duzu. Ondoren atera eta upel batean jartzen dute. Legamia botatzen da, eta legamiak azukrea kentzen du eta alkohol bihurtzen da. Guzti honek denpora behar du eta kupelean dugun denporaren arabera, urteko ardoa edo ondutako kriantza/erreserba lortuko dugu. Azkenik, botilaratu egiten da.
Lantziegon, trujalek garrantzi handia dute. Trujal bat olioa egiteko leku berezia da. Bertan bi daude, lehenengoa Trujal Municipal de Lanciego deitzen da eta 100 urte baino gehiago ditu. Bigarrena, aldiz, berriagoa da eta Erroiz izena du. Lehenengo trujala Alarrilla kalean dago, eta bigarrena El Coso kalean.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
3
Lantziego.qxp_Maquetación 1 18/6/20 17:40 Página 4
M E N D I A K
N
atura gustatzen baldin bazaizu, ez izan inongo zalantzarik eta gure menditara etorri.
SAN TIRSO - San Tirso 1333 m ditu. - Kripantik igotzen bazara 696 m. daude eta Billarretik igotzen bazara 540 m. - Kripanen urte guztietan San Tirsora igotzen gara maitzaren 15ean. - Kripanen urtarrilaren 28an festa moduko bat ospatzen dugu. - San Tirsoren tontorrean El Buzón del Gallo dago. - San Tirsok ermita bat du.
TOLOÑO EL LEÓN DORMIDO
4
- Peñaren forma bereziak elezahar asko egin ditu. - Logroñotik begiratzen denean lehoi bat lotan ikus dezakezu. Horregatik El León Dormido deitzen da. - Esaten da, lehoiak bertako mahastiak eta soroak zaintzen dituela. - Bi alde ditu, eta horietatik igo eta jaitsi daiteke.
- Toloño mendikatea Kantabriako mendilerroaren barnean dago. - Toloño izena TULONIO da, gaur Teutates jainko zeltiarrarekin erlazionatutako jainko zeltibriarra, Tutatis ere deitua. - Mendebaldetik ekialdera hedatzen da, Ebroko ertzetik gora Errioxako sarreran. - Gehieneko altuera 1454 metrokoa da.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 5
F A U N A
A
rabako Errioxa animaliaz betetako lekua da, hona hurbilduz gero hurrengo animaliak ikusteko aukera izango duzu.
UGAZTUNAK
HEGAZTIAK
OTSOA
ANFIBIOAK
ERLETXORIA
IGEL ARRUNTA
BASAKATUA
ABUBILLA
AZKONARRA HONTZA
UHANDRE MARMOLAIRE MIRU GORRIA
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
5
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 6
T R I K U H A R R I A K
6
D
enboran bidaiatzeko prest? Euskal kulturari buruzko aztarnak ikertzeko tokirik ederrena aurkituko duzu. Trikuharri hauetatik pasatuz gero, sorginduta amaituko duzu.
LAYAZA TRIKUHARRIA Layaza trikuharria aurkitzeko kilometro asko ibili behar dira. 1952. urtean aurkitu zuten.
EL MONTE TRIKUHARRIA 2009. urtean, Eskuernagan trikuharri hau aurkitu zen.
ALTO DE LA HUESERA 2.000 urtetan zehar jendeak trikuharri hau erabiltzen zuen. Bertan adin guztietako gorpuak topatu ziren.
EL ENCINAL Bilar pasatu eta kilometro batzuk aurrerago El Encinal aurkituko duzue. Bertan, erromatarren kamafeo bat aurkitu zuten.
EL SOTILLO TRIKUHARRIA Trikuharri hau Guardia eta Samaniegoren artean dago.
SAN MARTIN TRIKUHARRIA San Martin trikuharria oso ikusgarria da eta garrantzi handia du Araban.
SORGINAREN TXABOLA Araban aurkitutako lehenengo trikuharria da hau. Txabola hau Billarren dago.
LOS LLANOS TRIKUHARRIA Ondo mantendu den trikuharria da, duela 5.000 mila urte jasan ditu.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 7
INGURUAN KONTATZEN DIREN E L E Z A H A R R A K
A M A L U R
L
ehenengo euskal sinesmen zaharrak duela mila urte hasi ziren, Paleolito Aroan gutxi gorabehera. Garai horretan gure arbasoek behera begiratu zuten eta Amalurra aurkitu zuten. Gero begiak altxatu eta zerurantz begiratuz, Amalurraren alabak ezagutu zituzten: Eguzki edo Eki, bizitzaren jainkos, eta Ilargi, heriotzaren jainkosa ederra. Hor hasi zen euskal mitoa. Gure arbaso zaharrak ehiztariak eta ibiltariak ziren. Lurraren seme-alabak zirela uste zuten eta Amalurra gurtzen zuten. Amalur emakume indartsua da eta nahiz eta deskribapen konkreturik ez izan, bere ilea itsasoa eta zerua bezain urdina eta bere azala belarra bezain berdea direla diote. Bizileku konkreturik ere ez dauka, izaki bizidunen bizilekua baita. Bertan, imajina dezakegun edozein izakia bizi da, inurri txikienetik Basajaun erraldoira arte. Amalurren elementurik garrantzitsuena natura da, bera oso boteretsua da eta bertako fauna eta flora zaindu eta babesten du. Kondairak dioenez, Amalur ilargia eta eguzkiaren ama da eta berak izaki bizidunen bizitza ziurtatzen du. Naturak altxor asko gordetzen ditu bere baitan eta jendea altxor horien bila ibili da urteetan zehar, gizaki ugari saiatu izan da hainbat leku zulatzen mito horiei jarraikiz.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
7
Lantziego.qxp_MaquetaciĂłn 1 18/6/20 17:40 PĂĄgina 8
J E N T I L A
E
uskal Herri osoan entzun da pertsonaia hau: Jentila. Gizaseme basatiak, erraldoiak eta indartsuak dira, ile asko dute eta hortz oso zorrotzak di-
Kondairak esaten du egun batean Ataun aldean jentilak Argaintxabaletako lepoan ari zirela dantzatzen eta jolasten, baina bat-batean jentil gazte batek hodei argitsu bat ikusi zuen eta besteei esatera joan zen.
Gipuzkoan aurkitu ahal ziren batez ere, baina Bizkaian, Nafarroan, Araban eta Lapurdin ere agertu zaizkigu jeinu honi buruzko aipamenak. Jentilak kristautasunaren aurretik (gizakiaren aurretik) lurralde horietan bizi ziren.
Denek dantza egiteari utzi zioten eta hodei misteriotsua begiratzen hasi ziren. Zer egin ez zekiten, beraz jentil zaharrenaren bila joan ziren. Haietako batzuk ez zuten ezagutzen, izan ere, ez zen inoiz ateratzen bere kobazulotik. Aitonari galdetu zioten eta aitonak hodei horiek gizakia sortu egin zela esan nahi zuela esan zien.
tuzte.
Gehienak jentilarrian bizitzea gustuko zuten. Jentilarria Aralar mendilerroan dagoen trikuharri bat da. Trikuharri hau, Martxabaleta izeneko mendiaren inguruan dago. Jentilarriko trikuharria, harriez osatuta dago. Gainean, harri handiena dago. Lanbideari dagokionez, jentilak lehen meatzariak, lehen gari landatzaileak, lehen errementariak eta lehen errotariak izan dira. Lehenengo elizen eraikuntzan ere lagundu omen zuten haien indar itzelarekin.
8
Orduan Jentileek hodei horiek ikusi zituztenean, lasterka-lasterka korrika egiten hasi ziren hodeiak atzean zituztelako. Momentu horretan harri bat topatu zuten eta denak horren azpian sartu ziren. Hortik aurrera jentil harria izendatu zuten leku hori. Kixmi hitzak tximino esan nahi du Jentileen hizkuntzan eta Kristo izendatzeko erabiltzen zuten hitz hori. Jesusen jaiotzaren berri izan zutenean, geratzen ziren jentiletako asko, trikuharri honen azpian sartu ziren, euren aroaren amaiera heldu zela jakinik.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_MaquetaciĂłn 1 18/6/20 17:40 PĂĄgina 9
L A M I A
D
uela urte asko emakume eder bat zegoen erreka baten ondoan. Emakume hori Lamia deitzen zen. Lamia pertsona desberdina zen berezitasunak batzuk zituelako, bere gorputza pertsonen antzekoa zen baina oinak oiloaren, ahuntzaren edo ahatearen forma hartzen zuten. Lamiak izen desberdinak ditu, adibidez: lami, lamina, lamie, illamina, llamina, labina eta amilamia. Bizilekuari dagokionez, Lamiak leku askotan bizi izan dira baina ezagunena Nafarroako Ultzama da. Bestelako herriak hauek dira: Orozko eta MaĂąaria. Lamiak erreka dauden kobazuloetan bizi ziren eta bertako ura epela egon behar da gusturago sentitzen zirelako. Aipatu beharra dago laminek lanbide asko zituztela, ezagunena zubiak egitea zen baina trikuharriak egitea eta animaliak zaintzea bere zereginen artean ere zegoen. Lamien elementurik garrantzitsuena bere urrezko orrazia zen, gauean beti
urrezko orraziarekin ilea orrazten zuten. Haiek oso bitxiak ziren bere urrezko orraziagatik eta kondaira asko existitzen direlako haien inguruan. Hona hemen aipagarriena: Elezaharrak dionez, artzain bat egunero joaten zen mendira paseatzera, baina egune baten emakume eder bat ikusi zuen. Liluratuta geratu zen emakume hori ikustean. Hiru egun eta gero Lamiak ezkontza proposamena egin zion eta berak pentsatu gabe baietz esan zuen. Gizonaren familia harrituta geratu zen ezkontzaren berri izan zutenean, eta bere hanketan fijatzea gomendatu zioten. Hurrengo egunean, artzaina hurbildu zenean Lamia bat zela ikusi zuen eta ez zekien zer egin. Bat-batean laban bat atera zuen bere poltsatik eta oinetako behatzak moztu zituen bion oinak berdinak izan zitezen. Artzaina odoletan ailegatu zen bere etxera eta hainbat saiakera egin zituen zauri larri horiek sendatu nahian. Zoritxarrez, hurrengo egunean ez zen esnatu eta Lamia oso triste jarri zen bere senargaia ez zelako berriro agertu.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
9
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 10
S O R G I N A
S
orginek euskal mitologian garrantzi handia izan duten pertsonaiak izan dira. Haiei ahalik eta isolatuen bizitzea gustatzen zitzaien, normalean txaboletan bakarrik edo binaka bizi ziren. Sorginen itxura fisikoa anitza izan daiteke baina ezagunena aipatuko da. Sorginek sudur luzea eta zorrotza zuten eta hortz gutxi zituzten ahoan. Bere ilea gris, zuri edo beltz koloreekin nahastu egiten zen. Eskuetan fijatuz gero, erratz bat topa zenezakeen azazkal zorrotzen artean. Bukatzeko, beraien zapatak puntazorrotzak ziren eta beltz kolorea nagusia izaten da bere jantzietan. Sorginen inguruko bitxikeria garrantzitsu bat elikadurarekin harremana dauka. Haiek urteko etapa bakoitzaren arabera elikatzen ziren. Adibidez sasoiko fruta, barazki eta haragia jaten zuten beti, izan ere, dieta osasuntsua jarraitzen zuten. Euren ezaugarri esanguratsuen artean ukenduak zeuden. Ukenduekin mota anitzetako pertsonaiak zaindu dituzten Euskal Herriko basoetan.
10
Hona hemen ukendu bat: sendabelar egokia aukeratu eta ondoren infusio bat
egin 550 mililitro likido lortu arte. Estraktu hau, iragazi eta utzi lasai. Kazola batean oliba olioa eta petrolio gelatina gehitu. Extracta gehitu eta nahastu. Ondoren, extract-en ura egosi lurrundu arte, eta jarraian atera egin den petrolio-gelatinarekin eta olioarekin ondo nahastu dela ziurtatu. Nahasketa gehiago loditu nahi baduzu, erle argizaria gehitu eta nahastu. Hozten utzi eta jarri nahasketa ontzi batean. Sorginen kondaira jakin nahi duzue? Orduan hemen kontatuko dizut: Bilarren sorginak izan ditugu, beraien tokia Sorginen Txabola deitzen da eta leku horretan sorginak elkartzen ziren. Sorginen Txabola trikuharri bat da eta bertan sorginak elkartzen ziren akelarreak egiteko. Akelarreak egiteaz gain, ukenduak egiten zituzten sendabelarrekin eta horrela herriko jendea zaintzen zuten. Gaur egun, udako gau batean akelarrea egiten da. Nahi duten pertsonek parte hartu ahal dute, Bilarren lehenengo akelarrea egiten da eta gero sorgina jaisten da. Jaisten denean DJak musika jartzen du eta abesten dugu. Oso gau majikoa izaten da.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 11
G I Z O T S O
E
uskal Herriko mitologian pertsonaia asko topa ditzakegu, horien artean Gizotso ez da famatuena. Hala ere, bere istorioa irakurtzean bere kateetan harrapatuta geratuko zara. Pertsonaia hau Nafarroako Doneztebe, Zeanurin eta Arratian agertu zen. Bera oihanean egoten zen beti, hor seguruago sentitzen zelako.
Pizti mitologiko honen fisikoari dagokionez, erdi gizona eta erdi otsoa zen. Ilez beteta zegoen eta hortz zorrotzak zituen. Oso handia eta beldurgarria zen, gainera izugarrizko indarra zuen. Gainera, bere gorputzetik kate batzuk zeramatzan egun batean pertsona batek lotu zuelako, baina berak bere indarrarekin tira egin zuen eta kateak apurtu zituen. Gizotso gauez ateratzen zen beti egunean zehar jende asko zegoelako eta harrapatu nahi zutelako. Lehen aipatu den bezala, kateak zintzilikatuta zituen sorbaldan. Kateak oso zaharrak ziren eta soinu misteriotsu bat egiten zuten oihanetik ibiltzen zen bitartean. Aipatu beharra dago Gizotso zauritzeko ez dela bere gorputza jo behar, bere itzala baizik, eta kolpeak beti zenbaki bakoitiak izan behar dira, bestela lehendabiziko kolpea sendatzen zaie.
Bere kondairak dionez, Gizotsok baserriko emakume bat ikusi zuen bere etxerako bidean, eta gizotso harengana zihoan. Auzokideek oihuka ohartarazi zioten. Emakumea bere etxera heltzen saiatu zen, baina Gizotsok harrapatu eta bularrak erauzi zizkion. Istorio desberdin asko daude Gizotsori buruz, berari buruzko elezahar asko gorde baitira. Horietako denak beldurgarriak dira, hori dela eta gauean orro bat entzuten baldin baduzu leku seguru bat bilatzea gomendatuko nizuke.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
11
Lantziego.qxp_Maquetación 1 18/6/20 17:40 Página 12
H E R I O
H
erio Baztango pertsonaia mitologiko bat da. Baztan Nafarroako iparraldean kokatua dagoen udalerri eta haran bat da. Heriok kapa beltz bat darama eta eskuak besterik ez ditu agerian. Bere begiak distiratsuak dira.
Hurrengo gau batean, Herio agertu zen aterpe bila. Ikazkinak atea ireki eta jateko zeukan apurra elkarrekin jan zuten. Biharamunean, Heriok ikazkinari ohe biguna eta eguneroko jana eskaini zizkion, aurreko egunean egin zion harrera onaren truke. Jarraian, Heriok hurrengoa kontatu zion:
Herioren bitxikeria interesgarrienen artean hurrengoak aipatu daitezke: Herio hitzak, heriotza esan nahi du, eta aberats zein txiroak beste mundura eramaten ditu; Herio kalera ateratzen denean, zerua goibeltzen da, eta txakur baten zaunka etengabeak entzuten badituzu etxe horretan norbait hilko dela esan nahi du.
«Gaixo bat ohean dagoenean, ohe buruan ikusten banauzu ziur egon hilko dela, baina ohe oinetan banago aldiz, edozein sendagai ematen badiozu ere ez da hilko.»
Pertsonaia honek beldurra eta ezinegona eragiten du, izan ere, beltza, iluna, heriotza, misterioa eta hegan egitearekin lotzen da.
12
Kondairak dio, Nafarroako Baztango lurretan ikazkin txiro bat bizi zela. Gau batean, Jainkoak bere atea jo zuen aterpea eskatuz. Ikazkinak ez zion ireki, eta haserre esan zion oso bidegabea zela berarengana joatea, bera gosez hiltzen zen bitartean munduan oso pertsona aberatsak zeudelako. Beraz, etorri zen tokitik alde egiteko agindu zion.
Handik egun batzuetara ikazkinak erregea gaixo zegoela jakin zuen. Gaztelura joan zen eta erregea zegoen gelara sartu zenean, Herio ohe-oinetan ikusi zuen. Orduan, ikazkinak belar arrunt batzuk eman zizkion eta berehala sendatu zen. Erregeak esker onez medikua izendatu zuen. Ikazkina zoriontsu bizi izan zen, goiz polit batean Herio agertu eta eguna goibeldu zen arte. Ikazkinak ez zuen bere bizitza galdu nahi, baina Heriok bere kapa ireki eta betirako eraman zuen.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 13
A K E R B E L T Z
A
kerbeltz oso pertsonaia famatua da euskal mitologian. Gutxienez, Euskal Herriko hamabost lekutan agertzen da jeinu hau. Hala ere, lekurik ezagunena Nafarroako Zugarramurdin aipatzen da.
Izenak dioen bezala, aker beltz baten itxura du. Etxe-abereen zaindari eta sorgin zein aztien buruzagi azaltzen da. Berak bi alde ditu. Ezaugarri onuragarriekin agertzen zaigu batzuetan, eta beste zenbaitetan bere alde iluna erakusten digu. Alde ona erakusten duenean, animaliak zaintzen eta babesten ikusten dugu. Horregatik, aker beltz bat dago zenbait baserritan, etxeabereak babestuko baititu abere horrek.
Akerbeltzek batzar batzuk zuzentzen ditu, batzar horiek akelarreak deitzen dira. Akelarreak bizitzaren eta maitasunaren festak dira eta akelarreak ilargi betea dagoenean ospatzen dira leize desberdinetan. Bertan, sorginak, aztiak eta akerrak elkartzen dira gehienetan. Ilargi betea dagoen gauetan aztiek, sorginek, akerrek eta nahi dutenek hilabete horretan zehar egindako ukenduak, tresnak, baratzean jaiotako barazkiak, fruituak... eramaten dituzte leizeetara eta han suaren inguruan denen artean gozatzen dituzte. Maitasunaren festa denez, hilabetean zehar izandako liskarrak konpondu eta muxuak eta besarkadak izaten dira umore txarraren ordezko.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
13
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 14
B A S A J A U N
B
ere izenak dioen bezala, basoko jauna edo jaun basatia dugu jeinu ezagun hau. Bera basoaren sakonean edo leku garaietan dauden haitzuloetan bizi da. Jenio hau basoaren eta naturaren zaindaria da, ekaitza datorrenean Basajaunek orro egiten die artzainei ohartarazteko. Orroek aukera ematen die artzainei beren artaldeak denboraz babesteko. Euskal Herriko mendietako pertsonaia primitiboa da. Oso sutsua eta izaki oso hezitzailea da. Nekazaritza langilea da eta ardi artaldeen babeslea eta basoaren jabea da. Deskribapen fisikoari dagokionez, gizon handi eta izugarri baten itxura du, izan ere, bi metro eta erdi neurtzen ditu. Gorputza ilez estalia du eta ilea belaunetaraino iristen zaio. Bere oinetako bat gizakirenaren modukoa da, eta bestea oinatz borobil batez osatua dago.
14
Elezaharrak dioenez, behin batean, gizon ausart batek zerra egiteko moduaren sekretua atera omen zion. Berak Basajaunak sortu zuen zerraren berri zeukan, baina berak ez zekien nola ekoiztu. Jakin-minak bultzatuta, trikimailu bat bururatu zitzaion. Horrela, bidali zuen morroia herrira, eta hark bere nagusiak zerra egitea lortu zuela zabaldu zuen herritarren artean. Basajaunaren belarrietara ere iritsi zen berria eta morroiari galdetu zion. Morroiak berehala kontatu zion gizonari sekretua, eta jarraian, zerra egin zuen. Basajauna, gauez, gizonaren etxera joan zen berria ziurtatzera. Zerra egina zegoela ikustean, amorruaren amorruz, zerraren hortzak okertu zituen. Hala ere, kaltetzeko asmoan egindako ekintza gaizto hark onura ekarri zion gizonari, hortzak modu horretan jarrita, askoz hobeto zerratzen baitzuen zerrak.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 15
S U G A A R
S
ugaar, Maju bezala ere ezaguna dena, kristautasunaren aurreko euskal pertsonaia mitologikoa da. Agamunda eta Aterrate kobazuloetan bizi da, biak Gipuzkoan kokatuak. Sugaar bizi den kobazuloetatik gertu hogei trikuharri daude.
Bitxikeriei dagokionez, ostiraletan Marirekin elkartzen da eta izugarrizko ekaitza pizten da zeruan. Gainera, leku batzuetan kontatzen dute tximista bezala zeharkatzen duela zerua, burua eta buztana sutan dituela.
Sugaar kolore gorri eta laranjako suge handi bat da. Bere begi beltzek tanta itxura dute. Izaki honek bere gorputzaren forma aldatzen du, eta dragoi itxura har dezake.
Kondairak dionez, egun batean Dimako bi gazte lasai-lasai paseatzera joan ziren eta Sugaarrekin topatu ziren Baltzolako kobazuloan. Anai gazteenak Sugaarri buztana moztu zion harri batekin, anaiari oso ideia desegokia iruditu zitzaion.
Sugaarrek Mikelats eta Atarrabi izeneko bi seme ditu Marirekin. Alde batetik, Mikelats seme gaiztoa da, harriak eta ekaitzak botatzen ditu uztak eta artaldeak hondatzeko. Berak Eskandivaniako mitologiako Thor jainkoaren antzeko botereak ditu. Bestetik, Atarrabi, Etsairen ikaslea izan arren eta egunero haitzulo batera ikastera joaten den arren, seme zintzoa da.
Urte batzuk pasa zirenean, gizon misteriotsu batek anaiak Baltzolako kobazulora eraman zituen. Handiari kaxa bat eman zion eta barruan urre pila bat zegoen. Anaia txikiari, aldiz, gerriko gorri bat, baina anaiak ez zuen gerriko gorri hori nahi, orduan, zuhaitz batera lotu zuen eta berehala erretzen hasi zen. Momentu honetan, Sugaar zela konturatu ziren.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
15
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 16
I R A T X O A K
I
ratxoak Bizkaian kokatzen diren jeinu txikiak eta bihurriak dira. Pertsonaia hau gauez ateratzen da eta ezusteko izugarriak ematen ditu. Ez da gaiztoa, baina bihurrikeri asko egiten dituzte.
Ba al dakizue noiz jaio ziren iratxoak?
San Juan gau batean izan zen. Urtero bezala, basoko izaki guztiak gau majikoa ospatzen ari ziren eta bapatean denak iratze multzo bati begira geratu ziren. Inoiz gertatu ez zena gertatzen ari zen, iratzeak haziak sortu zituen eta bertatik lehenengo iratxoak sortu ziren. Deskribapen fisikoari dagokionez, lehen aipatu den bezala, oso pertsonaia txikiak dira. Fin-finak dira leku batetik bestera mugitzen direlako etengabean, belarri handi eta zorrotzak dituzte. Ezaugarri berezi asko dituzte, baina esanguratsuena haien lan egiteko gogoa da, beti laguntzeko prest daude. Lan hauek egiteko, trikimailu bat daukate, abestiak sortzen dituzte eta kantari eta dantzari aritzen dira lanak hobeto egiteko. Normalean, izakiek gauez lo egiten dutenez iratxoek ordu haietan, haien soroak zaintzen dituzte. Iratxoen lanen artean hauek aurkitu ditzakegu: haziak oso ondo lurperatu, ureztatu eta izotzetik babestu. 16
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_Maquetación 1 18/6/20 17:40 Página 17
G A U E K O
E
uskal mitologian, Gaueko gauaren eta iluntasunaren jainkoa da. Pertsonaia hau oso bitxia da formaz aldatzen delako. Batzuetan otso baten forma hartzen du. Otso iluna da, lau hanka ditu, mutur oso luzea du, begi horiak ditu eta mingain oso luzea. Bera ausarta eta gaiztoa da.
Pertsonaia honen elementurik garrantzitsuena gaua eta iluntasuna da. Bere erregealdiak gauerdian hasi eta argitu arte irauten zuen, denboraldi horretan berak bakarrik agintzen zuen lur gainean bere legearekin. Lege horrek gizakiei debekatu egiten zien gauean lan egitea, lehiatzea edo baserriaren babesetik irtetea. Hala ere, Amalurrek ilargia sortu zuen gaua argitzeko eta eguzkia argitasuna egoteko. Ataungo baserri batean kondaira misteriotsu hau gertatu zen: Neska batek bere lagunarekin apustu bat egin zuen, apustu horren arabera iturri hurbil batera joan behar zen, baina Gaueko aurreratu egin zen eta neska hil egin zuen. Orduan, bere lagunei bere hitzekin haize bolada bat eraman zien. «Eguna egunekoentzat eta Gaua gauekoentzat».
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
17
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 18
H E R E N S U G E A
H
erensugea zazpi buruko pertsonaia mitologikoa da. Euskal Herriko txoko askotako kobazuloetan bizi da pertsonaia hau, esaterako, Lapurdiko, Gipuzkoako, Nafarroako, Bizkaiko, Behe Nafarroako eta Zuberoako hainbat herrietan. Suge itxura duen jeinu gaizto eta beldurgarria da. Elezahar batzuetan, zazpi buru ditu, baina gehienetan bakarra duela kontatzen da. Haitzuloetan bizi da, eta bakarrik gosea duenean ateratzen da bertatik. Normalean, bere kobazulo inguruan dauden etxe-abereak jaten ditu, baina gizon eta emakumeen haragia ere jaten duela aipatzen da. Istorio batzuetan kontatzen da herriko jendeak pertsona bat ematen diola Herensugeari. Horrela, piztia lasai eta asetuta egongo da eta herritarrak bakean egon daitezke.
18
Bere kondairak dionez, aspaldian errege bat herri eder batean bizi zen eta bere herriaren inguruan zazpi buruko herensuge bat zegoen. Askotan herriko jendea jaten zuenez, erregeak tratu bat egin zuen berarekin. Urtean
behin neska gazte bat eman behar zioten herensugeari, beraz, zozketa bat egin zuten eta erregearen alabari tokatu zitzaion. Erregea oso triste jarri zenez proposamen bat egin zien herriko pertsonei. Herensugea hiltzen zuenak bere alabarekin ezkontzeko aukera izango zuen. Erregeak bere alaba kobazulo ondoko zuhaitz batean lotu zuen, baina inor ez zen ausartu erronkari heltzen. Momentu batean, artzain bat agertu zen bere txakurrarekin eta neskak dena azaldu zion. Artzainak istorioa entzutean, bere txakurrari agindu bat eman zion eta honek Herensugea hil zuen. Piztiaren mingainak hartu eta neska bere gaztelura eraman zuen. Hurrengo egunean, mutil batek Herensugearen buruak hartu zituen eta erregeari eraman zizkion. Momentu honetan, erregeak mutil gaztearen eta bere alabaren ezkontza prestatzen hasi zen. Ezkontza hastear zegoela, artzainak mingainak eraman zituen eta erregea gaztearen iruzurraz ohartu zen eta bere alabarekin ezkontzeko esan zion artzainari. Geroztik, zoriontsu bizi omen dira artzaina eta neskatxa.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 19
H O D E I
B
azen behin hodei bat Hodei deitzen zena, batzuetan Ortzia izenarekin ezagutzen zen. Zeruko jeinua edo jainkoa da, horregatik munduko zeru guztietan bizi da. Ekaitzak sortzen dituen jeinua da, zeruko jeinua zehazki.
Istorio batzuetan Mariren seme gaizto bezala agertzen da.
Deskribapen fisikoari dagokionez, laino ilun eta ekaiztsu baten itxura du, grisa eta txuria kolorekoa. Hodei oso indartsua da eta haserretzen denean tximistak eta trumoiak botatzen ditu. Berak bi seme ditu. Alde batetik Aidegaixto, seme maltzurra da, haizea, tximista edota behe-lainoa kontrolatzen dituena. Bestetik, Ortzi, seme zintzoa da, zerumuga, ortzadarra edota izarrak nahiz hondamendi naturalak bermatzen dituena. Aidegaxtok izaera maltzurra du eta Mari jainkosarekin lotzen da. Aitzitik, Ortzi zerumugan edo zeru zerutiarrean agertu ohi da, izaera ona du eta Mariren alabekin edota izarrekin lotzen da. Hodeik trumoi eta tximistak bidaltzen ditu, herritarrak izutzeko eta uztak alperrik galtzeko. Beraz, zer egiten du jendeak hodei ekiditzeko? Hodeitik babesteko sendabide magikoak erabiltzen dira edo otoitz egiten dute. Donoztirin (Lapurdin), aldiz, kandela bedeinkatuak pizten dira, eta batzuetan erramu hostoak erretzen dituzte etxeko suan, edo labana jartzen dute etxeko ate nagusian, ahoa gorantz jarrita, hodeiak mozteko.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
19
Lantziego.qxp_Maquetación 1 18/6/20 17:40 Página 20
M A R I
O
rain dela asko, Anbotoko Mari agertu zen. Mari leku askotan bizi den pertsonaia da, baina ezagunena Anbotoko mendia da. Berak Anboton mendi bat zuen «Mariren mendia» Anbotoko mendian kobazulo bat zeukan «Mariren kobazuloa». Mari emakume indartsua da, emakume izatea ez da erraza eta are gutxiago lehen. Hala ere, berak bakarrik asko lortu du eta horrek erakusten du Mari emakumeentzat eredu bat dela. Izan ere, emakume independente, ausart eta erabakitzaile bezala ezagutzen da.
20
Deskribapenari dagokionez, Marik gaztaina-koloreko ilea dauka eta bere soinekoa goroldioen kolorea hartzen du, bertan naturako elementuak eramaten ditu, esaterako loreak. Bere aurpegiak forma obalatua dauka eta bere begiak ezkurrak bezain marroiak dira. Bere sudur zorrotza eta bere ezpain finak oso adierazgarriak izaten dira. Bere azalaren kolorea elurra bezain zuria da.
Natura oso presente dago bere itxuran. Mari askotan bere makila eramaten zuen, hau oso ezaugarri esanguratsua izaten da. Makilak, makil normal bat ematen du baina, puntan ahuntz buru bat dauka. Esaten da Akerbeltz baten burua edo ahuntz baten burua dela. Kondairari dagokionez, egun batean Marik mutil bat ezagutu zuen, Don Diego Lopez De Bizkai, ezkondu egin ziren, eta alaba bat eta seme bat izan zituzten. Egun batean jaten ari ziren, eta bi txakur sartu eta janaria hartu zuten, txakurretako batek bestea jan zuen, eta Marik izututa ihes egin zuen, bere alabarekin hegan eginez. Urteak igaro ziren eta gerra bat izan zen. Don Diego esklabo egin zuten, eta bere semea Marirengana joan zen laguntza eske. Marik zaldi zuri bat eman zion, zaldiarekin garden bihurtzen ziren eta semeak Don Diego salbatzea lortu zuen.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_Maquetación 1 18/6/20 17:40 Página 21
G A L T X A G O R R I
D
uela urte asko lehenengo Galtxagorriak sortu ziren Zarautzen. Zarautz Gipuzkoan dagoen herri bat da. Beste izen batzuk ditu: Mozorro, Mamarro edo Prakagorri. Galtxagorriek fisikoki eskuak oso handiak eta belarri puntazorrotzak dituzte. Janzkerari dagokionez, zapata marroiak, larruz egindako kamiseta eta bere izenak dioen bezala galtza gorriak daramatzate.
Bizkorrak, biziak, onak eta jostalariak dira jeinu laguntzaile hauek. Jabeak orratzontzi edo kutxatxo batean izaten ditu, eta bere esanetara daude edozein lanetan laguntzeko. Bizileku duten orratzontzia irekitzean, nagusiaren buru inguruan biraka hasten dira zer egitea nahi duen etengabe galdezka. Jabeak agindutako lanak egiten egoten dira gauez, eta, etxekoen pozerako, hurrengo goizerako amaituta izaten dituzte lanak. San Joan bezperako gauean, sasi baten gainean, orratzontzia edo bestelako ontzi bat utziz gero, Galtxagorriak bertara etortzen dira, eta haien jabe egiten zara.
Kondairak dioen bezala, egun batean Peio deitutako gizon batek oso sorte txarra zeukan beti, orduan Baionara joatea erabaki zuen eta bertan orratzontzi bat erosi zuen bertako Galtxagorriei laguntza eske. Hurrengo egunetan, Peiok beste lan asko agindu zien: teilatua eta hormak konpontzeko, putzu bat zulatzeko, egurra txikitzeko, gaztak egiteko… nekaezinak ziren. Dena amaituta zegoenean, Galtxagorriek galdetu zuten: • Zer gehiago nahi duzu? Baina Peiok ez zekien zer gehiago agindu. Egiteko berriak asmatu nahi zituen, baina ez zitzaion ezer bururatzen. Orduan, lau galtxagorriak atzekoz aurrera hasi ziren lanean eta egindako guztia desegin zuten. Gizonak ez zekien nola geldiarazi hori eta agindu berri bat eskatu zien, bahe bat betetzea. Ezinezko gauza bidali zuenez, pertsonaia txiki horiek ihes egin zuten.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
21
Lantziego.qxp_MaquetaciĂłn 1 18/6/20 17:40 PĂĄgina 22
T A R T A L O
T
artalo begi bakarreko gizon erraldoia da eta bere lanbidea artzaina izatea da. Esaten dute herrietako gazteak bahitu eta jan egiten dituela, hori dela eta, jendeak beldur dio. Munduko mitologia ezberdinetan oso ezaguna da ziklope hau. Greziar eta Erromatar mitologia klasikoan aurkitu genezake. Elezaharrak dioenez, joan ziren bi anaia mendira ehizatzera, baina bat-batean izugarrizko ekaitza egon zen. Ez zekiten nora joan eta bertatik hurbil zegoen etxola handi batean sartu ziren. Berehala, atzetik artalde bat sartu zen, eta, haiekin artzaina, begi bakarreko gizon handi bat. Sartu bezain pronto, harri handi batekin itxi zuen sarrera, eta bertan bi anaiak ikusi zituen. Orduan, Tartalok esan zien anaia nagusiena jango zuela afaltzeko, eta gaztea hurrengo egunerako utziko zuela.
22
Horrela esan, horrela egin. Anaiari burruntzia sartu zion, sutan erre zuen eta bere anaiaren aurrean jan egin zuen. Betekadaren ondoren, lurrean etzanda, zerraldo gelditu omen zen lotan. Anaia gazteak ezin zuen ikusitako sinetsi, burruntzia sutan goritu eta begi bakarrean sartu zion. Tartalo orroka altxatu zen, eta gaztearen bila hasi zen, baina itsu zegoen eta ardi tartean ezin izan zuen aurkitu. Goizean, ateko harritzarra kendu, eta irteeran kokatu zen hanka zabalik. Ardiei bananbanan deitu, eta ardiak kanporatzen hasi zen, anaia gaztea harrapatu nahian. Gazteak, ardi larru bat bizkarrean zuela, lau hankatan, beste ardiekin batera, kanpora ihes egin zuen artzainaren hanka tartetik. Tartalok igarri egin zuen, eta haren atzetik abiatu zen korrika batean. Gazteak, laku batera jauzi egin, eta alde egin zion igerian. Tartalok igerian jakin ez, eta putzu sakonean ito omen zen.
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 23
B E R T S O A K
TARTALO Begi bakarra dauka Izena Tartalo Asko jaten du eta Dago oso potolo
GAUEKO Gaua heltzen denean Jainkoa Gaueko Beti basora doa Zeozer jateko
IRATXOAK San Juan gauean jaio ziren Iratxoak Iratxe batetatik Hazi txikitxoak
BASAJAUN Basoko zaindaria Deitzen da Basajaun Basoko zuhaitz eta animalien lagun
GALTXAGORRI Izaki txikitxoa da oso bihurri Nik etxean baditut Zazpi galtzagorri
HERIO Heriotzaren bila Badator Herio Eta Jende guztiak beldur asko dio
SORGINAK Billarren bizi dira Sorgin indartsuak Trikuharrian egiten Haien ukenduak
AKERBELTZ Aker baten antza du Izena Akerbeltz Akelarrearekin Egiten du Amets
GIZOTSO Pixkat beldurgarria Badator gizotso Gauez ateratzen da Kateekin kontxo
HERENSUGE Zazpi buru dauzka ta Izena Herensuge Bere etxera ez joatea guztientzat hobe
LAMIA Erreka bazterrean orrazten Lamia urrezko orraziaz Bere ile horia
AMALUR Gure lur maiteak du Izena Amalur Bereak dira erreka, Baso eta gailur
JENTILA Mendietan bizi da Ta pozik jentila Batzuetan etortzen da Beti harri bila
SUGAAR Mariren nobioak Izena du Sugaar Lur azpian sartzen da Kobazuloan zehar
MARI Sorgin boteretsua Izena du Mari Suzko bola bihurtzen Ta hegan da ari
HODEI Hodei zeruan dago Lainoen ondoan Ta eguzkia ez da Irtengo gaurkoan
LANTZIEGO IKASTOLA/ 2019-2020 ikasturtea/ 3. zikloko ikasleak
23
Lantziego.qxp_Maquetaciรณn 1 18/6/20 17:40 Pรกgina 24
gure upeltegiak eta trujalak, mendiak, fauna, trikuharriak eta elezaharrak...
G O R A
A R A B A K O
E R R I O X A !
LANTZIEGO IKASTOLA ESKOLA PUBLIKOA El Olmo kalea, 3 LANTZIEGO (Araba) 945-60 81 25 lantziegoikastola.blogspot.com