Osasun gida'2015 hitza

Page 1

Osasun gida

WWW.HITZA.EUS

Osasuna ongizate egoera oso bat da, ongizate sozial, fisiko zein mentala; zalantzak argitzeko gida da honakoa I-VIII //


II //

HITZA

Osasun gida

Osasuna, Atik Zra

O

sasuna munduko ondasuna ei da. Horregaz bat etorrita ere, teorian denek osasuna gorengo postuan ipiniko balute ere, praktikan, ez da beti lehenesten. Munduko Osasun Erakundeak horrela definitu zuen 1946an: «Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa da, eta ez bakarrik gaixotasun eza». 1992an, zabaldu egin zuen definizio hori, zera gehituaz, ingurumenarekiko harmonian egotea ere badela osasunaren parte. Osasunaren baitan, beraz, zaindu beharreko hainbat atal daude. Bi argitalpen berezitan banatuta –gaurkoan eta hurrengo barikuan–, HITZAK kontzeptu zabal hau definitzen lagunduko dizu, eta eduki ditzakezun zalantzak argitzen. Gida praktiko honetan, hainbat alorretan diharduten profesionalen iritziak, aholkuak eta informazioa helaraziko dizkizuegu. Osasuna ez da obsesio bihurtu behar, obsesio hori bera osasuna kaltetzera heldu daitekeelako. Eta in-

formazioa eskuratzeko dauden erraztasunak beti ere ez dira aldeko izaten. Sareak eskura dituen populazioaren %72ak Internet erabiltzen du osasunaren inguruan informatzeko. Era horretara, diagnostiko okerrak egiteko arriskua handia da. Sareetatik urrun, baina etxetik hurre, osasun etxe, fisioterapia zentro, hortz klinika, elikadura zentro eta kiroldegietan, besteak beste, behar modura lagunduko zaituztete, osasunaz arduratzen dira eta. Izan ere, Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean ez dira falta osasunaren inguruko zalantzak argitzen dituzten profesionalak. Ariketa fisikoa, atsedena, elikadura, garbitasuna, buru osasuna..., osasunari zuzen-zuzenean eragiten dioten alorrak dira. Gehitu horri giza biologia, ingurumena, etxeko giroa eta bizimodu osasuntsua, eta osasuna hobeto ulertzera helduko gara. Gidan osasunan eragiten duten jokamoldeak aztertuko dira, ohitura onak eta txarrak, eta hainbat pauta emango dira, bizitza osasungarria eramateko.

Ohitura onak hartzea eta txarrak alboratzea xede Egunero ariketa egitea gomendatzen da, bakoitzaren adinaren eta ahalmenaren arabera.

.

Sedentarismoa, gorputz jarrera desegokiak, drogak eta tabakoak dira osasunaren kontrakorik handienak Ikerketek ariketa fisikoaren eta dieta orekatuaren garrantzia nabarmentzen dute Ohitura batzuk hartu eta beste batzuk alboratzea nahikoa da osasunean eragiteko. Sedentarismoa da gaur egungo gizartearen arazo nagusietako bat, hau da, ariketa fisikorik ez egitea, lan gehiegi egin eta telebista gehiegi ikustearen eraginez. Jarrera desegokiak ere talde horretan sartzen dira. Ariketa egitea da irtenbidea. Ohitura toxikoak ere aipaten

dituzte adituek osasuna gehien kaltetzen duten aldagaien artean. Tabakoak, alkoholak eta drogak, orokorrean, bizkor kaltetzen dute organismoa. Eta beste faktore bat ere kontuan hartu behar da: gizartean errotuta dauden ohitura ez osasungarriak.

Elikaduraren garrantzia

Dieta ondo baino hobeto zaindu behar da. Barazki, fruta, leka eta

zerealik ezin da falta matorduetan –antioxidatzaileak dauzkate, eta zuntz ugari–, ez eta arrainik ere, gantz-azido ugari eta omega 3 daukalako. Haragi zuriak eta gorriak, ostera, gutxiago kontsumitu behar dira, eta batez ere adi okela gorriarekin, koipe asea daukatelako. Profesionalek aholkatuko zaituztete elikaduraren inguruan eduki ditzakezuen zalantzen aurrean.


HITZA

//

Osasun gida duten hainbat aldagai daude: sozialak, psikologikoak eta biologikoak. Adibidez, presio sozioekonomikoak arrisku handia dira norbanakoen buru osasunarentzat zein komunitateentzat. Eragin nabarmena daukate gizarte aldaketak, lan baldintza estresagarriak, genero eta gizarte bazterketak, bizitzeko modu ez osasuntsuak, biolentzia arriskuak, osasun fisiko eskasak eta giza eskubideen urraketak.

Aldagai genetikoek eta desoreka biokimikoek ere eragiten dute Horrez gain, bakoitzaren pertsonalitateari eta psikologiari lotutako eragileen eraginez, pertsona batzuek nahasmenerako arrisku handiagoa daukate. Beste alde batetik, aldagai genetikoek eta burmuineko desoreka biokimikoek ere eragiten dute buruaren osasunean.

Neurotransmisoreen eragina

Buruaren indarraz

Oreka mentalaren bidez, baliabide kognitiboak eta afektiboak eta erlazionatzeko gaitasuna garatzen du pertsonak.

.

Buruaren osasuna pertsonaren funtsezko atala da; norbanakoaren eta gizartearen ongizatean eragiten du Aldagai biologiko, psikologiko eta sozialek eragin egiten diote Osasunaren ezinbesteko osagaia da buruaren osasuna, eta gizartearen ongizatean eragiten du, ez bakarrik norbanakoarenean. Oreka mentalaren bidez, pertsonak baliabide kognitiboak eta afektiboak eta erlazionatzeko gaitasuna aprobetxatzen du, estresari modu eraginkorrean aurre egiten dio, lan emankorragoa gauzatu eta komunitatearentzat ekarpen positiboa egin. «Osasunaz jardutean osasun mentala ez aipatzea instrumen-

III

tu bat afinatzean nota disonante batzuk bere horretan uztea bezala da», esan zuen 2001ean OMEko Zuzendari Orokorrak. Horren inguruan hausnarketa egiten du Osakidetzak. «Osasun mentala gizakiaren garapenerako funtsezko atala denez, osasun mentaleko arazoak bizitzaren errealitate banaezin gisa onartu beharra dago, baina aurre egin dakiokeen eta bidera daitekeen errealite gisa». Buruaren osasunean eragiten

Hainbat neurotransmisorek eragin nabarmena daukate aldartean, adibidez, serotoninak, adrenalinak eta dopaminak. Ariketak eragin baikorra eduki dezake neurotransmisore hauen guztiengan: adrenalina buruak estresari aurre egiteko askatzenduen neurotransmisore bat da; serotoninak aldartea, emozioak, loa eta jateko gogoa modulatzen du eta dopaminak buruko prozesuak erregulatzen ditu, hala nola, mugimendua, emozioak, loaren zikloak eta plazera sentitzeko ahalmena. Dopaminaren maila serotoninaren araberakoa da. Ariketaren bitartez serotoninaren maila handitzen denean, dopaminarena ere handitu egiten da.

Barre egitearen garrantzia

Askok uste dutena baino errazagoa da neurotransmisore horiek martxan ipintzea. Esate baterako, barre egitean, buruak dopamina eta endorfinak askatzen ditu (opiazeoen eragina daukaten neurotransmisoreak), eta kortisolaren maila jaitsi (estresaren hormona modura ezagutzen dena). Barre egitean, gainera, depresioari, estresari eta larritasun edo estutasunei aurre egiten zaie, birikiak garbitzen ditu, eta burua oxigenatzen. Barrearen abantailak ikusita, azken urteotan, han-hemenka barretaerapia tailerrak antolatzen dira.

Elikadura eta osasuna Ainhoa Etxeberria Dietetika eta nutrizioa

J

aten dugunak ba al dauka eraginik gure osasunarengan? Nire ustez, bai, eta handia, gainera. Osasuna organismoaren funtziozko gaitasun eta emankortasun metabolikoa da. Eta ez da gaixotasunik eza, erabateko ongizatea baino: fisikoa, mentala eta soziala. Eta zerk mantenduko gaitu osasuntsu? Elikadurak, baita pentsamenduak ere. Elikadurak osasun fisikoarekin lotura estua du; eta pentsamenduak, aldiz, osasun psikologikoarekin. Argi dago errezeta magikorik ez dagoela, eta denok ezberdinak garela: ez da berdina izango umea, haurdun dagoen pertsona, adinekoa, kirolaria...., baina denok ados egongo gara esatean elikaduraren piramidea oso garrantzitsua dela dieta orekatu bat lortzeko. Piramide horrek lagunduko digu egunero behar ditugun nutrienteak lortzen. Zer dira nutrienteak? Gure gorputzak guk sartzen dizkiogun elikagaietatik aprobetxatzen dituen substantziak. Substantzia horiek dira gure organoek, giharrek eta nerbioek lan egiteko behar dutena. Nutriente ezberdin asko daude, eta bakoitzak bere lana dauka. Karbono hidratoak: azukrean edo almidoian eraldatu egiten dira, eta horrek gure gorputzak funtzionatzeko behar duen energia ematen digu. Koipeak eta lipidoak: gure

gorputza hazi eta garatzeko lana egiten dute. Bitaminak eta nutrienteak asimilatzeko beharrezkoak dira, baita hormona zehatz batzuk sortzeko ere. Koipe onak onuragarriak dira artikulazioentzat, neuronentzat eta bihotzarentzat. Proteinak: funtzio ezberdinak dituzte, baina garrantzitsuena gure zuntzak sortu eta leheneratzea da. Bigarren funtzio bat ere badute: energia eman, bitartekari lana egin, defentsei lagundu eta hormonei erregulazio lanean laguntzea. Bitaminak eta mineralak: gure gorputzak ez ditu sortzen, hartzen dugun janaritik lortuko ditugu. 13 bitamina ezberdin ezagutzen ditugu, eta hauek dira betetzen dituzten lan batzuk: koagulazioa, begien funtzionamendu ona, kaltzioa hezurretan ondo atxikitzea, gure zelulak dagokion momentuan zahartzea eta ez lehenago, etab. Mineralak: elementu kimiko sinpleak dira, eta gure gorputzak beharrezkoak ditu funtzionatzeko eta osasuntsu mantentzeko. Mineralekin gertatzen den moduan, janarietatik lortzen ditugu. Elikadura oso, orekatu eta armonikoaren bitartez lortuko ditugu. Hau guztia irakurri eta gero, esan dezakegu elikadura osasuntsua ezinbestekoa dela osasuntsu egoteko. Gainera, elikagaietatik lortzen ez duguna (janari mota batzuk ez zaizkigulako gustatzen , jateko ohiturarik ez daukagulako…) osagarri ezberdinetatik lortu dezakegu (pastilletan, jarabeetan, belarretan…).


IV //

HITZA

Osasun gida Filosofia ekologista zabaldu nahian

«Plastikoa kendu nahi dugu gure bizitzatik, ze plastikoa kenduta natura ere zaintzen duzu. Ondo jan, ingurumena zaindu, eta jendea zaintzea da gure helburua», adierazi dute Esther Gartziak eta Mari Kruz Zubizarretak. Arrazoi horregatik, oharra egiten dute. «Jendeak ez dezala sano eta ondo jatea modatzat hartu. Azken batean, ondo jatea da helburua, ondo jaten ikastea, eta pertsona bakoitzari ondo datorkiona ikustea».

«Osasuntsu eta ondo jan dezakezu, barietate handiagaz» MARI KRUZ ZUBIZARRETA ETA ESTHER GARTZIA EKHILORE Jendeari jaten erakutsi nahi diote Ekhiloren, ekologia zainduta jatea ez dela garestia ikusarazi, eta jateko aukera ugari daudela, beti-betiko aukeretara mugatu beharrean. Parafarmazia zabaldu zenuten lehenengo, eta Ekhilore a granel gero. Zelan eman zenuten pauso hori? Esther Gartzia: Ikusi genuen Gernikan jendeak elikadura ekologikoa eskatzen zuela, gero eta gehiago. Dermoestetika kendu egin behar izan genuen, eta elikadura utzi. Jendea hasi zitzaigun esaten ea noiz kendu behar genuen plastikoa, eta soltean saltzen hasi ginen, pisuan. Zelako harrera eduki duzue? Mari Kruz Zubizarreta: Ekhilo-

re a granel zabaldu dugunetik, jendea hasi zaigu esaten Gernikan horrelako zer edo faltan botatzen zutela. Oso harrera ona eduki dugu, eta batzuk poto eta guzti hasi dira etortzen, behar duten kopurua erostera. Ze helburu dauka Ekhilorek? E.G. Askok uste dute jateko ekologikoa garesti ordaindu behar dutela, eta hasi dira konturatzen ezetz. Osasuntsu eta ondo jan dezakezu, barietate handiagaz. Eta zer daukazue Ekhiloren? M.Z.Hemen betitik jan izan di-

ren jatekoak daude, mijoa, adibidez. Euskal Herrian lehenengo landatu zen zereala da. Gero galdu egin zen, artoa sartu zelako. Jendea hasi behar da ohitura horiek berreskuratzen eta kontsumo aukerak zabaltzen. Horixe nahi dugu: jendeari jaten erakustea, ikustea ez dela garestia, gugana etorri eta aprobatzea. Sukaldaritza tailerrak ere ematekotan zarete.... E.G. Bai, hala da, jendeari erakutsi nahi diogu algekin sukaldatzeko dagoen aukera, orain arte

probatu ez dituzten zerealak aprobatu, zelan atera ahal diegun etekin hobea, egosteko erak, leketatik atera daitezkeen plater mota desberdinak... 15 egunetik behin edo, oraintxe gauza bat eta oraintxe beste bat eskainiko dugu, aprobatzeko. Oraintxe azukiagaz egindako bonboi batzuk, oraintxe erregosi bat... Dendatik kanpo ere tailerrak emateko prest gaude, txokoetan eta, esate baterako. Eskaerak jasotzen ere hasi gara. Zelan doa esperientzia?

M.Z. Martxan jarri berriak gara, baina dendan oso dinamikoak izan nahi dugu. Ez dugu aulkian eserita gelditu nahi, jendea noiz etorriko. Geuk bilatu behar dugu bezeroa, eta ez bezeroak geu. Oso pozik gaude, ze hona datozenek asko erakutsi digute, eta proposamenak egin. Errezetak ematen dizkigute, egiten dituzten plateren argazkia atera,...

‘‘

«Oso pozik gaude, ze hona datozenek asko erakutsi digute, eta proposamenak egin» Ibaigane jatetxeagaz elkarlanean ari zarete.... E.Z. Ontziratutako jatekoa ekartzen digute, etxeko jatekoa, garbia. Behiak erreginak balira modura zaintzen dituzte. Ibaiganekoek jateko oso ona egiten dute, eta erraz prestatzeko modukoa. Interneten ere bazaudete? M.Z. Jendea Facebook orrian sartzera edo geugana etortzera gonbidatzen dugu. Gu, pozarren jendeak esateko daukana entzun eta ahal dugunean laguntzeko! Denak gonbidatzen ditugu.


HITZA

//

V

Osasun gida 10 urte dira Koldo Bilbao fisioterapeutak Gernikan zentroa zabaldu zuena. Guztiaren gainetik, zentroaren zerbitzurik bereizgarriena tratu pertsonalizatua da.

Prebentzioaren garrantziaz

Nagusiez ahaztu barik Nagusiak, ariketak egiten.

.

2050era bitartean, munduan 60 urtetik gorako 2.000 milioi lagun egongo dira Nagusiak artatzeko politika jasangarriak mantendu beharraz hitz egin du Munduko Osasun Erakundeak Bateko bizi itxaropena luzatu delako, besteko ugalkortasun tasa jaitsi delako, mundua asko ari da zaharkitzen. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) emandako datuen arabera, 2050. urtea heldu orduko, 60 urtetik gorako 2.000 milioi pertsona egongo dira munduan (gaur egun 650 milioi inguru daude), populazioaren %22. Populazioaren zahartzaroaren aurrean, erakundeak beharrezkoa ikusten du ekimen publiko integral bat bideratzea. 60 urtetik gorakoek gizarteari egi-

ten dioten ekarpena nabarmentzen du MOEk, familiako eta gizarteko kide aktibo diren heinean. Baina askok buruko arazoak edukitzeko arriskua daukate.

Jarraibideak

«Garrantzitsua da osasun sorosleek eta gizarteak, orokorrean, nagusienen beharrak adi jarraitzea, osasun profesionalen kapazitazioaren bidez, zahartzaroagaz batera datozen gaixotasun kronikoen prebentzioa eta atentzioa, luzera begirako atentzioa eta zaintza paliatiboak ziurtatze-

suna bermatu. Horrez gain, beharrezkoa da dagokionean medikuaren azterketak bermatzea, umearen garapena ikuskatu eta etor daitezkeen arazoak antzemateko. Beste alde batetik, sendagilearengana joan beharra dago horrelako sintomaren bat ikusiz gero: pisu galera nabarmena, lo egiteko arazoak edo ja-

fisioterapeutak Gernikan zentroa zabaldu zuena. Zentroan gaur egun lankide dituenak, aurretik beragaz lan egindakoak eta bezeroak ditu gogoan, eta eskerrak eman dizkie batzuei zein besteei hain urteurren berezian. Bide berriak ere zabaldu ditu, gainera: gimnasia hipopresioboa, adibidez, erditu osteko gimnasia, zoru pelbikoa indartzeko eta inkontinentziei eusteko. Horrez gain, osteopatia tratamendua eskaintzen dute, eta etxez etxeko zerbitzua ere bai, ohean egon eta zentrora etorri ezin denarentzat. Guztiaren gainetik, arreta pertsonalizatuagatik nabarmentzen da Koldo Bilbao fisioterapia zentroa.

ko politikak bideratzea eta nagusientzako zerbitzuak eta inguruneak sortzea», adierazi du MOEk. Zentzu horretan, zahartzaro aktiboa bultzatzeko programak jarri ditu abian, erakundearen esanetan beharrezkoa delako osasun eta gizarte asistentzia egokia bermatzea, nagusien osasuna hobetu, gaixotasunei aurrea hartu eta pairamen kronikoak tratatzeko; eta, beraz, arlo horietako profesionalak behar modura prestatzea. Bide batez, legegintza esparru egokia aldarrikatzen du.

Umeen zaintza, etxeko ardura zein osasungintza publikoarena Osasuna gaixorik ez egotea baino gehiago bada, umeen gainean aritzean ere, kontuan hartuko da ume bat ondo egoteko, osotasunean zelan dagoen, hau da, fisikoki, mentalki eta sozialki. Guraso gehienek badakite ume bat osasuntsu egoteko ondo egon jan behar duela, ondo lo egin, ariketak egin eta segurta-

E

stresak, bizitzan izan ditugun zoritxarrek, urduritasunek, gaizki egindako kirolak, urte luzez egindako lanak, postura okerrak... Horrek guztiak eragina dauka gorputzean, memoria dauka eta. Ohitura berriak hartzea aldarrikatzen du Koldo Bilbao fisioterapeutak. «Horretan saiatzen gara, lan prebentiboa egiten, ohitura txarrak aldatu eragiten, baina horixe da gaitzena». Lan prebentibo horretan, profesionalek elkarregaz lan egitea aldarrikatzen du Bilbaok. «Onena diziplinen arteko elkarlana litzateke», adierazi du. Hamar urte dira Koldo Bilbao

rrera aldaketa, 38,8 gradotik gorako kalentura, azaleko erupzioak, eztarriko mina sarri edukitzea edo arnasa hartzeko arazoak. Azkenik, gurasoen ardura da umeei erakustea bizitza osasuna eramaten, umea zenbat eta gazteago izan, hobeto, eta, horretarako, gurasoak eurak izan behar dira adibide.

Ezkerretik eskumara, Monica Sanchez, Koldo Bilbao eta Jon Basterretxea.


VI //

HITZA

Osasun gida

ÂŤFamilia medikuaren lana ez dago errekonozitutaÂť LEIRE EGIGUREN FAMILIA MEDIKUA Krisiaren ondorioz medikuntzan murrizketan egon direla onartu arren, Egigurenen iritziz Osakidetzaren atentzioa, oraindik orain, parebakoa da. Hori bai, gizarteak arduraz jokatu behar duela dio

osteopatia eta osasun zentroa >osteopatia >homeopatia

>podologia >medikuntza biologikoa

>koloneko hidroterapia >kurtsoak

Aransolo, 4-behea BERRIATUA 94 613 98 34

Zein izan da medikuaren eta pazientearen arteko harremanaren garapena? Lehengo medikuntza paternalista zen. Medikua orojakilea zen lehen, eta hark esandakoa betetzea, besterik ez zegokion pazienteari. Pazientearen autonomia aldarrikatzera pasatu ginen gero, eta gaur egun, beste egoera baten aurrean gaude: orain denok gara mediku, zer edo zelan esatearren. Denok dakigu zer edo zer gauza guztien gainean, medikuntzari buruz ere bai, edo horrela uste dugu, batez ere Internet-en eraginari esker. Zein da zuen jarrera? Interneten ez dago filtrorik, eta normalean, jendea gehiegi arduratuta etortzen da. Familia medikuari dagokio jendea lasaitzea. Bestalde, egia da jende asko, emaitzak ikusi ez, eta beste bide batzuen bila dabilela medikuntza alternatiboan, dela dieta tipo batzuk, dela homeopatia,.... Horrelako egoeren aurrean, ze paper hartzen du medikuak? Familia medikua bera da lehenengo espezialista da. Gainontzeko espezializazio guztien gainean zer edo zer badaki, eta gai da zuzenean tratamendu bat jartzeko edo beste espezialista batengana bideratzeko, baina familia medikuaren lana ez dago errekonozituta. Bestalde, familia medikuak pertsonaren aspektu fisiko, psikiko eta emozionalak jorratu behar ditu, nahiz eta osasun etxeko medikuak zazpi mintu baino ez eduki pazienteko. Dena dela, gure formakuntzan hutsuneak ere badaude. Zeintzuk dira hutsune horiek? Medikuntza ikasketetan alde emozionala ez da bat ere lantzen. Gainera, espezialitate batzuek sentsibilitate handiagoa eskatzen dute beste batzuek baino, eta familia medikuak erabateko sentsibilitatea eskatzen du.

Zuk diozunak pazienteari eman nahi zaion autonomiarekin zerikusia dauka.... Medikua pazientearen alboan egon behar da, beti. Jakin egin behar dugu egoera jakin batzuk maneiatzen. Zuen arlotik muturreko egoera batzuetara heldu dela ohartarazi duzue. Zelan dago egoera? Esan bezala, zenbait kasutan pazienteak autonomia lortzetik bere nahiak edo gutiziak inposatzera pasa da. Espezialisten kasuan gutxiago, baina oinarrizko atentzioan lan egiten duten medikuen eta erizainen kontrako erasoak gero eta sarriago dira, berbazkoak zein fisikoak, nahiz eta erasotzaileak gutxienak izan. Krisiak merma eragin al du osasungintza publikoaren atentzioan? Dudarik barik, baina Osakidetzaren zein Osasunbideren atentzioa punta-puntakoa da Europa mailan. Eta kontzertuen bidez, osasun publikoan ematen ez diren zerbitzuak jaso daitezke, onkologian, adibidez. Egia izan

arren osasun etxeen zerbitzua sarritan ez atzera ez aurrera gelditzen dela, eta itxaron zerrendak luze joan daitezkeela, Osakidetzak badaki lehentasunak bereizten, eta berehala egin behar den ebakuntza berehala egiten da, hori bermatuta dago. Askotan, etxeetan jarraitzen da ospitalizazioa... Etxeko ospitalizazioaren aldeko apustua egin du Osakidetzak hala egin daitekeenetan, eta ospitaleak ez betetzeaz gain, pazientearentzat atentzio eta bizi kalitate hobea esan nahi du. Zer dago bakoitzaren eskuan lortu den osasun publikoa luzaroan mantentzeko? Denon erantzukizuna da sistema publikoa hondoa jo gabe edukitzea. Askotan ez gara kontziente ÂŤdebaldeÂť jasoten ditugun prestazioak denon artean ordaindutakoak direla, eta erabilera burutsua egin behar dugula. Jakina, horrek ez du kentzen baliabide guztiak eskura eduki behar ditugla, eta zilegi da baliabideok aldarrikatzea.


HITZA

//

Osasun gida

Kirola egiten dutenek arreta handia ipini behar dute oinetan, lesio asko sor daitezkeelako behar beste ez pentsatzeagatik. Komeni da ezertan hasi aurretik podologoengana joatea.

Burua hanketan ipini beharraz

E

z da gehienen aukera, baina lehenengo urratsa eman aurretik, podologoarenaga joan beharko lukete kirola praktikatzen hasi nahi dutenek. Mari Jose Azkarate podologoak dioenez, ugari dira Lekeitioko eta Bilboko kontsultetara kirol lesio batengatik joaten direnak, eta behin lesioa agerian delarik, konponbidea nekeza eta luzea izaten da. Podologiaren zeregin batzuk ezagunagoak dira beste batzuk baino. Askok ez dakite zein lagungarri den kirola praktikatzean. Gaur egun, jende ugari ikus daiteke aringa-aringa, kirola egiteko grinaz. Baina Azkaratek dioenez, sarritan, kirola egiten hasi eta gero arazoak sortzen dira. Traumatologoek esanda, podologoarenean amaitzen dute kirolariek, konponbide bila. «Ez ginateke hasi behar itsu-itsuan aringa-argingan. Ez da gauza bera 18 urteko baten gorputza edo 50 urteko batena, adibidez», gogoratu du. Jendeak ez ditu oinak gogoan izaten. «Kirola egin aurretik, hanka ondo ipini behar dugu, eta hori jendeari ahaztu egiten zaio».

Profesionalen eskutan

Baliabide teknologikoei esker, orain urte batzuk baino hobeto aztertu ahal da pertsona bakoitzaren fisionomia, eta aurreikusi

VII

Oinkatzeak neurtzeko gailua.

pertsona horrek etorkizunean kirol bat edo beste praktikatzearren lesio batzuk eduki ditzakeen ala ez. Kirol dendetan ere ikusten dira podologoen kontsultetan dauden aparailuok. Hala ere, Azkaratek dioenez, makina maneiatzen jakin behar da, ematen dituen datuak interpretatzen, eta hori profesionalak baino ezin dezake egin. Izan ere, hortik datoz lesio larri asko. Podologoek arazoak antzematen badituzte, orduantxe ipintzen dizkiete plantillak kirolariei. «Beraz, lehenengo oinaren zanpaketa ikusi beharko litzateke; horren arabera, zapatilla batzuk edo beste erosi eta, behar izatekotan, plantillak jarri».

«Ahoa ondo zaintzen ez bada, gorputzak ez du ondo funtzionatuko» AMAIA PLAZA ODONTOLOGIA ETA KIRUGIA Hortzak osasuntsu mantentzea ezinbestekoa da, hortzak eurak ezeze, gorputz osoa ere osasuntsu mantentzeko; dentistarengana joatea premiazkoa da, norberak egunero zaintzea bezainbeste. Zelako garrantzia dauka hortz osasuntsuak edukitzeak? Haginek denean daukate eragina: aparatu estogatomnatikoan, digestioan,.... Paziente kardiakoetan ere eragiten dute, arnas aparatuan arazoak dituztenengan ere bai.... Bakteriak ondo ez garbitzeak, adibidez, beste sistema batzuetan eragin ahal dizu. Ahoa ondo zaintzen ez bada, gorputzak ez du ondo funtzionatuko. Zenbatero gomendatzen duzue dentistarenagana joatea? Urtean behin, gutxienez. Dentistak jarraipena egin beharko lioke pazienteari kontsultara etorri behar dela gogorarazteko, eta urtean behin garbitzea gomendagarria da, tejidoak berrizteko eta gehiegizko bakteriak kentzeko, ze horrek bakteriak gorputz guztian eragin ahal du, odol korrontearen bidez. Hagin zuriak eta lerrokatuak edukitzeak zentzua dauka, alde estetikoa albo batera lagata? Egia da estetikari gero eta garrantzi handiagoa ematen diogula, baina hagin lerrokatuak edukitzea garrantzitsua ere bada, sustraiak paralelo edukiz gero txistuak lana hobeto egin ahal duelako, eta, beraz, haginaren mantenua errazagoa da, osasuntsuago edukiko dugu.

Geneetan ei dago txantxar baten %60... Genetikoki sortzen zaigun esmaltearen arabera, txistuaren PHaren arabera eta bazisidadea eta azideza kontuan hartuta, ohiak eta esmaltea hobeto edo txartoago edukiko ditugu. Edozelan ere, hortzei gutxieneko arreta eskaini behar zaie. Eta zer da gutxienez egin beharko genukeena? Egunean hiru bider garbitzea komeni da, batez erre, lotara joan aurretik, txistua geldi dagoelako. Horrez gain, jendeak oro-

korrean ez du mingaina zaintzen, eta garrantzitsua da, 300 bakteria espezie baino gehiago daudelako. Bakteria guztiak ez ditugu kenduko, ze hortxe egon behar dira, funtzio txarrak zein onak dauzkatelako, baina ondo garbitzea komeni da. Zer eskaintzen duzue zuenean? Diziplina anitzeko tratamendua, hau da, tratamendu oso bat, familia guztiarentzat, ume zein nagusientzat. Ahoaren osasuna zaintzen dugu, bereziki kirugian eta estetikan sakonduta; irribarreari harmonia emateko.


VIII //

HITZA

Osasun gida

Ondo lo egitea, ariketaren besteko garrantzitsu

Ariketa fisikoa, osunerako giltza Ume eta nagusi, aringa-aringan.

.

.

Ariketa fisikoak eragin zuzena dauka osasunean Dieta orekatu bategaz lagunduta egon behar da Egunero tarte bat ariketa egiteko gordetzea gomendatzen dute Ariketa fisikoa ezinbestekoa da osasuna zaintzeko. Osasun aditu guztiak bat datoz esatean egunero ariketa fisikoa egiteak onura ugari dakartzala. Ariketa eginez, biziago gaude, eta, hortaz, kemen handiagoagaz eta lanerako gogo handiagaz sentituko gara. Ariketa estresaren, antsietatearen eta depresioaren kontrako eragile nagusiena da. Autoestimua eta autoimagina indartzen du, erlaxatzen lagundu eta tentsioa gutxitu. LeaArtibai, Mutriku eta Busturialdea ariketa fisikoa egiteko leku ederrez jositako dago. Aukera handia da. Horrez gain, ariketa egiten lagun gaitzaketen hain-

bat aparailu aurki daitezke udal kiroldegietan, eta azken urteetan, espazio publikoetan ere bai, batez ere nagusienei begira. Nagusien kasuan, gainera, beste eragingarri bat ere hartu behar da kontuan: ariketa fisikoak isolamendu arriskuari aurre egiten laguntzen du. Orokorrean, adinari erreparatu barik, jendeagaz erlazionatzeko bide da.

Ohitura berriak hartzeko lagungarri

Askotan, ariketa fisikoa egiten hasten diren askok osasunarentzat kaltegarri diren kontsumo ohitura batzuk albo batera uzten dituzte, adibidez, tabakoa, alko-

hola eta beste substantzia batzuk, edo, gutxienez, ez dute lehen beste kontsumitzen. Beste alde batetik, elikadura eta medikuntza adituek nabarmentzen dutenez, ariketa fisikoak prebentziorako balio du, obesitatea, hipertentsioa eta diabeteari aurre egiten laguntzen duelako. Estatistiken arabera, herrialde garatuetan sedentarismoak eraginda hiltzen direnak %9tik %16ra bitartean dira. Genetika, adina, nutrizio egoera, higienea, osasun egoera, estresa eta tabakoa aldagai garrantzitsuak dira: egoera hori larritu edo arindu dezakete. Sarri-sarri eta erregulartasu-

nez ariketa fisikoa egiteak sistema inmunologikoa estimulatzen du, eta zibilizazioaren gaixotasuntzat jotzen direnei aurre egiten zaie, adibidez, gaixotasun koronarioak, kardiobaskularrak, 2 tipoko diabetea eta gizentasuna. Hain zuzen ere, umeen gizentasuna gero eta arazo larriagoa da, eta ariketa fisikoa oso lagungarria da aurre egiteko. Kaloriak erre eta pisua galtzeko erarik onena ere bada ariketa fisikoa. Hori bai, gure helburua edozein delarik ere, hau da, nahiz pisua galtzeko izan, nahiz osasuntsu sentitzeko izan, ariketa egiteko orduan, kontuan hartu behar da bakoitzaren ahal-

Ariketa fisikoak erlaxatzen, tentsioa txikitzen eta ondo lo egiten laguntzen du, azken batean, atsedena hartzen, nahiz eta gehiegizko ariketak kontrakoa eragin dezakeen. Edozelan ere, atsedena ezinbestekoa da gorputza eta burua ondo egon daitezen. Adinaren arabera ordu gutxiago edo gehiago lo egin behar izaten diren arren, ondo lo egitea derrigorra da. Gertatu berri dena oroimenean ondo gordetzen eta antolatzen laguntzen du, eta, beraz, egunerokorako hobeto prestatuta egoten. Hori bai, txandaka lan egiten dutenek, batez ere gauez, loaren zikloak aldatuta izan ohi dituzte. men fisikoa eta konstituzioa. Horrenbestez, ariketa pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar da, gehiegizko ariketa egitea onerako barik kalterako izan daiteke eta.

Gomendioa: kanpoko eta barruko indarrak orekatu

Adituek indarrak orekatzea gomendatzen dute, barrukoak zein kanpokoak; eta norbere burua kritikoki analizatzea. Horrenbestez, adinak adin, ume zein nagusientzat, denentzat da ona ariketa egitea, bakoitzari dagokion neurrian. Zalantzak egon daitezke egin daitekeenaren eta egin ezin denaren inguruan, arrazoizko zalantzak. Horretarako, norbere medikuari kontsultatzea da onena. Hark lagunduko digu gure inguru hurbilaren arabera gure egoeran onuragarrienak izan daitezkeen jarduerak aukeratzen, zorrotzagoak ala ez, eta emaitzen jarraipena egin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.