Turismo Gida 2014

Page 1

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAren turismo gida. Eguena, 2014ko apirilaren 10a.

Turismoa ‚ Lea-Artibain eta Busturialdean

2 Ispaster 3 Berriatua 4-5 Ondarroa 6 Ziortza-Bolibar 7 Aulesti 8-9 Lea-Artibai Amankomunazgoa 10 Munitibar 11 Ur Urdaibai eta Ur Lekeitio 12 Urdaibai On 13 EreĂąo 14 Muxika 15 Ea 16 Busturia


II ISPASTER

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Ispaster, natura eta ondarea

Paisaia lasai eta ederrean gordetzen da Ispasterko udalerria, itsasoa eta mendia batzen diren lekuan.

Mendialdean kokatutako auzune zabalek eta interes handiko baserriek, paisaiek eta ondareek bat egiten dute Ispasterren. Itsasertza ere bertan dauka, haitzarte eta haitzuloz betea. Auzo guztietan aurkituko du bisitariak zertaz gozatu. uino, koba eta trokak hegoaldean eta itsasoa iparraldean, paisaia natural paregabeaz inguratuta dago Ispasterko udalerria. Herri txiki, baina zaindua da. Herri isil, baketsu eta txukuna. Lehengo eta oraingo herria. Erdigunean Elexalde auzoa eta mendialdean beste 11 auzune txiki eta zabal ditu. Auzo bakoitza bere nortasun, jai, ezaugarri, ohitura eta anda-bide bereziekin. Auzo guztietan eta bakoitzean aurkituko du bisitariak zertaz gozatu. Natura, paisaia ikusgarriak eta ondarea uztartzen dira, 22,62 kilometro koadroko azaleran.

M

Balioz jositako ibilbideak Garai eta itxura askoko baserriak eta bestelako eraikinak aurkituko ditu bisitariak Ispasterren barrena ibiliaz. Udalerria herri arkitekturaren erakusgarri da, eta XVI. mendeko baserri ikusgarriak sakabanatuta daude udalerrian zehar, nekazaritzari lotutako iragan oparo baten erakusgarri. Lekeitiorako norabidean dagoen errepidera ailegatuta, esate baterako, Kortazar auzora hurbildu daiteke, eta hantxe, Atxia

ibarrean aurkituko du Kaltzada baserria, harri-hormaz eginiko eraikuntza ederra. Aurrerago, XVI. mendeko baserri multzo bat aurkitzen da, eta guztien artean Aixpe Aurreko da zaharrena, bere leiho zorrotz eta gezi-leihoekin. Zurezko egitura duen XVI. mendearen lehenengo hereneko baserri gotikoa da Aixpe Aurreko. Mendialdean dagoen Gallete auzoko zelaigunean ere baserri multzo interesgarria aurkituko dute ibiltariek. Denek bi isuriko teilatuak eta fatxadaren erdian behebarru zabal bat eduki arren, arkuak dituen Beitxi baserria, egurrezko ateburu edo leihoburudunak dituen Gallete Erdikoa baserria eta armazoi egituradunak dituen Atx Aurrekoa baserria dira miresgarrienak. Hala ere, bat bera ere ez da Atxaurre bezain zaharra. Azken horrek, oraindik, atzealdeko aupegian hiru gezileiho urratu ditu, eta harrizko horma ikaragarri bat.

ISPASTERKO UDALA

Gernika-Lumora doan errepidea gurutzatuta, Soloaran auzoan, Erkiaga-Erdikoa baserria aurkitzen da, 1500. urte inguruko landetxe gotiko tipikoa. Bere lehengo fatxada harri leuna zuen plano bat zen, eta sarreratzat puntadun arku handi bat zeukan. Gero, aurrealdean, atal barroko bat gehitu zitzaion, behebarruagaz. Baserriaren aurreko partean horrelako eskaintza inskripzioa ageri da: ÂŤ1788am Domingo de Bollarrek egin ebanÂť.

Baselizak Baserriez gain, Ispasterrek badauzka bere lurraldean antzinako hiru ermita ere: Mar-

Paisaiagaz gozatzeko ibilbide naturalak eta historian murgiltzeko ondare paregabea dauka tin Deunarena, Santiago Apostoluarena eta Kurutze Deunarena. Hiru ermitak erre egin zituzten, baina ispastertarrek ermita horiek berritzea erabaki zuten, eta horri esker, hirurak apain eta txukun ageri dira gaur egun. Aixeder Errotatik Ispasterrera bidean dago Martin Deunaren ermita, eta handik aurrera eginda, ibilbidea amaitzen den muino txiki batean aurkituko du bisitariak Santiago Apostoluarena. Gernika-Lumora doan errepidearen ondoan, Mendazona auzoan, mendiaren aldapa aprobetxatuz eraikita dagoen Kurutze Deunaren baseliza txikiagaz topo egingo du bisitariak, bere arkupe txiki eta guzti. Aixeder Errota, Arana Dorrea jauregi barrokoa eta Bizkaiko jauregi ederrenetakoa den Zubieta dira beste batzuen artean Ispasterrera doan bisitariak galdu ezin dituen beste eraikin esanguratsuetako batzuk. Alde batetik, oinez eta patxadaz ibiltzeko ibilbide naturalak ditu Ispasterrek, familiagaz zein lagunekin eroso egoteko txokoak. Baina, bide batez, historikoki garrantzitsuak diren eraikinak bisitatzeko aukera ere ematen du, paisaia ederren artean. Horrela ba, lasaitasuna nagusi den herrian, balio historiko handia duten eraikinak eta galtzadak gordetzen dira natura maitale eta ondare miresleek gozatu ahal izateko.

Garai eta itxura askoko baserriak daude Ispasterren.


BERRIATUA III

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Santa Kurutz.

Andra Mari.

San Juan.

Berriatua, ermitaz ermita

Aitxe Kurutz.

diaz gozatzea gustuko dutenentzat, aparteko sasoian egon beharrik barik, gainera.

Berriatua, zazpi ermitatan

Madalena.

Merezi du Berriatua Berriatutik irtenda ezagutzea, herriko ermitak bisitatuaz

M

endi ibilbide lasaia. Kostako brisa ere urruti ez. Berriatuk gorputza astindu eta burua arintzeko aukera ederra ematen du ermi-

tak ezagutuz. Zazpi urte badira Errege Egun bueltan berriatuarrek ermitaz ermita mendi martxa antolatzen dutena. Ondarroako Gorozikako San Juan ermitan indarrak batzeko egiten duten geldialdia albo batera, Berriatuko lurretatik pasatzen da 22 kilometroko ibilbidea. Oraindik ez dagoenez markatuta, Errege Eguneko irteera horretan baino ez da gomendagarria ibilbide osoa takada baten egitea. Ez geratu, horregatik, ermitetarako bideez gozatu barik. Oraintxe bat, hurrengoan bi, egun baten baino gehiagotan egiteko moduko plana da men-

San Juan, Madalena, Santa Kurutz, Andra Mari, San Lorentzo, San Antolin eta Aitxe Kurutz. Horra Berriatuko ermiten artean lerrotzen den bidea. Lehena eta azkena, herri gunean; mendi gunekoak, gainontzekoak. Udaletxeko langileek zein kaleko jendeak laster azalduko dizkiote bisitariari jarraitu beharreko bideak. Mendiaz gozatuaz batera, kondaira bereziak ere ikasiko ditu Berriatuara datorrenak, Madalena auzokoa, adibidez. XVI. mendeko Madalenaren ermitaren inguruan dago osatua Madalena auzoa, eta han, Sarnapotzu putzua da ezagun. Putzu horretan zapi bat busti eta azalean eri dagoen unea igurtziz gero, sendatu egiten dela dio kondairak. Hori bai, horretarako beharrezkoa da uretan bustitako zapia putzuaren inguruko adarren batean eskegitzea. Burgo gainean, paraje ikusgarrian, Santa Kurutzeko ermita dago, historiaz betea. Frantsesek erre zuten 1794an, Debatik Bizkai aldera sartzean. Gardotzako Andra Mari ere badago bisitatu beharreko ermiten artean, eta, behin han, Aranzibia dorrea ikustea ere gomendagarria da, parez pare dago eta.

Ikustekoa da Asterrikako San Lorentzo ermita gotikoa ere, XV. mendekoa. Kantauri itsasoaren bazterrean dago Asterrika. Ondarroa, Mendexa, Lekeitio eta Berriatuko herrigunearen tartean kokatuta dagoenez, xarma bereziko txokoa da bertako bide zidorretan zehar ibiltzeko. Eta handik ez oso urruti, San Antolin ermitak Merelludi auzoa bisitatzeko aitzakia emango die eguna Berriatuan pasatzea aukeratzen dutenei. Erdi Arokoa da San Antolin ermita, eta ermita jotzen, auzoko kofradia etxea dago. Interes etnografiko garrantzitsua du egurrezko batzar mahai luzeak.

Ermita eta kofradien garrantzia Herrietako eliza nagusiak sortu aurretik, auzoetako ermitak herritarren parrokiak ziren, eta haien bidez zegoen antolatuta herria. Antolaketa era horren indarraren adierazle, antzina, herritarren arteko batzarrak meza ostean egiten ziren, ermita inguruan edo elizpean. Geroago, parrokia txiki guztien zerbitzurako, herrietako eliza edo parrokia nagusiak sortu ziren, eta auzoetako ermiten inguruan kofradiak gelditu ziren. Aldaketa hori gertatu zenean, etxe edo baserri bakoitzaren egoeragatik edo komeni zitzaionaren arabera, parroki baten edo bestean

San Lorentzo.

San Antolin. Goian, Kofradia etxeko mahaia.

ematen zuen izena. Horrela ba, elizaz toki batekoa edo bestekoa izan zitekeen. Gaur egun, udalak antolatuta egonik, kofradiak indarra galtzen joan dira. Hala ere, lehenagoko egituraketaren arrastoak mantentzen dira, eta bitxikeriak ikusten dira. Hartara, gertatzen da elizaz batzuk izatea toki batekoak eta udalez beste batekoak. Plazakola inguruko baserriak, adibidez, Berriatukoak dira elizaz, baina, lurrez, MarkinaXemeingoak. Asterrikan ere, antzera, batzuk elizaz Berriatukoak dira, eta besteak, Ondarroakoak, kokapenaren arabera edo beste arrazoi batzuengatik, batzuek leku baterako joera eduki dutelako eta besteek, bestera. Beraz, Asterrikan daude baserri batzuk elizaz Berriatu direnak eta beste batzuk Ondarroa direnak, nahiz eta lurrez denak Berriatukoak izan. Ikus gehiago: www.berriatua.org


IV ONDARROA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Ondarroa, literaturaz bustitako herria Nasa kalea Artibai errekari begira dago


ONDARROA V

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

erri literarioa da Ondarroa. Idazle entzutetsuak eman dituen herria. Eta herriko sortzaileen lanetan geratu dira betiko herriko kale eta kantoiak, herritarren izaera, historiaren pasarteak... Txomin Agirreren Kresala nobela ospetsua da horren adibide. Agirrek Arranondo aipatzen badu ere, Ondarroara datorrena segituan konturatuko da liburuak Bizkaiko herri hau deskribatzen duela: etxe estuak, aldapa biziak, jende zaratatsu eta alaia... Herriko oraingo idazleek ere Ondarroa ikusten dute Kresalanobelaren pasarte askotan. Berba bat beste bati lotuta, Kirmen Uribek eta Leire Bilbaok hitz onak baino ez dauzkate Txomin Agirrerentzat: «Zalantzarik gabe, Ondarroako idazle handia da Txomin Agirre. Euskal narratiban aitzindaria izan zen, garaiko kezkak garaiko eran papereratu zituenak, arrakasta handiarekin, gainera», dio Uribek. Bere iritzian, gaur egunetik erraza da esatea Agirre «atzerakoia edo kostunbrista zela», baina, dioenez, «erabat injustua» litzateke hori egitea: «Berak bere sasoiari erantzuten dio, inguruko tradizioetako idazleek egiten zuten modu berean. Ohiturak eta hizkuntza oso ondo ezagutzen ditu, eta jostalaria da hitzekin, izan ere, poeta ere bazen gure ondarrutarra». Pasarte horretan dzanga eginda, Bilbaok xehetasunez betetako eleberria deskribatzen du: «Txomin Agirrek xehetasunez islatzen ditu arranondotarren itsasoarekiko beldur eta maitasun istorioak. Klasiko bat da, dudarik gabe. XIX. mendeko euskal ispiluaren zati bat. Ohituran oinarritzen zen herri baten idatzizko ondare gorena. Hala bada, itsaserrietako bizimodura hurbiltzeko gonbitea egiten digu, hauen kale zaharretan idazleak ikusi eta sentitu zuena berbizitzeko gonbitea. Ez baita oharkabe igarotzen liburu honek lagatzen duen lurrin itsaskorra, kresala...».

H

Urteurrenak ospatzen Musika partitura eta hizki jostarien artean mugitu ahalko dira bisitan datozenak. 2014 kulturari loturik dator. 100 urte: Augustin Zubikarai idazle eta historiazalea jaio zeneko mendeurren urtea da. 150 urte: Txomin Agirre orain dela 150 urte jaio zen. 200 urte: Pedro Maria Unanue musikaria duela bi mende .

Goi Kalen jaio zen Txomin Agirre. Orain, haren izena dauka kaleak.

Herriko sortzaileen lanetan geratuko dira, betiko, herriko historiaren pasarteak Txomin Agirreren Kresala eleberriak itsas herrietako bizimodura hurbiltzeko gonbitea egiten du Kresala-ri jarraituta, erraz aurki ditzake bisitariak, oraindik orain, Ondarroako alde zaharra, Nasa kalea eta Kantoipe. Hainbeste argazki, hainbeste margolanetan maisuki irudikatutako lekuak. Urteen joan-etorriagaz, aldaketa nahikoa izan dira, baina herriaren nortasunak eta herritarren izaerak bere horretan darraite.

ONDARROAKO UDALA

Nasa kaleko etxebizitzetan, arropak eskegita.

‘Kresala’-ren bidez, Ondarroan murgiltzen ribek eta Bilbaok pasarte bat aukeratu dute, Txomin Agirreren Kresala eleberrian murgilduta bisitaria Ondarroan murgiltzeko. Hurrengoa da pasartea: «Errekarte ta mendi egal zoko katean dindilizka dagoan erri koskor bat da gure Arranondo. Uretan daukaz oñak; aldatz andiak iri edo kalietan; kale batetik bestera, zearretarako arri malla pendiz urteakaz leunduak; etxeak bata bestien gañean, atzeko aldea lurpean sarturik eta aurrekoen tellatutik arpegia erakusten; iñok usteko ezleukean aña gizadi etxe bakotxean, berrogetamarretik gora beti, umeak geienak; eta leio zulo danetan atorrak eta gonak, alkondarak eta pra-

U

kak, itxas gizonen jaka urdiñak eta oeko zapi zuriak esegita. Barregarri egoten dala erri au, diñoe alboerrietakoak, leioetan ainbeste zapi euki oi ditualako; baña Arranondoko emakume garbi zaleak ezin izaten dabie beste legortokirik billatu. Eztago inguru guztian alperreko lurrik. Uri onen burualdetik, ondo landuriko soro, baratza ta sagastitxu batzuk agertuten dira, eurak erne, sortu ta azi daroen guztia erriaren aora eskiñika balegoz legez; bealdetik, mueta guztiko txalopaz beterikako ibaia igaro ezkero, aurreko beste mendiaren ondoan estu dagozan ontzitegiak edo itxasoak bere goraldietan besoak zabalduteko bear daben ondartzea. Beste lekurik eztago».


ZIORTZA-BOLIBAR VI

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Tomas eliza-gotorlekua dago. Eta, hori ere, herriko beste altxor bat da. Eta, nola ez, lehenengo lerroetan ezin muzin egin Simon Bolivar Askatzailea (1783 – 1830) aipatzeari. Bolibartarra ez bazen ere, haren familiak Ziortza-Bolibarren zuen jatorria. Hargatik, gaur egun, Errementarikua baserrian Simon Bolivar Museoa dago kokatuta, Done Jakue bidearen ondoan. Museoak, Bizakiko Erdi Aroko historia jasotzeaz gain, Simon Bolivar Askatzailaren ibilbide personal eta polikoaren datuak eta material ikusgarria bildu ditu, bisitariei erakusteko. Horrez gain, 32 urteko ibilbidean, Euskal Herriko eta Amerikako historia ere jaso du Simon Bolivar museoak.

Herria inguratzen duten lau auzoak bisitatuz, Erdi Aroko altxorrak ezagutu ahalko dituzte bisitariek Argazki handian Ziortza-Bolibarko herriguneko aireko ikuspegia; txikian, Ziortzako Kolejiata.

Izaera galtzen ez duen herri xumea Monumentu historiko garrantzitsuak ditu Ziortza-Bolibarrek; Bizkaian inoiz egon den Kolegiata bakarra dago bertan. Done Jakue bideko galtzada zaharra jarraituta, auzoak eta Erdi Aroko altxor asko daude begi bistan. onumentu nazionalak herri txiki bateko bizimoduagaz uztartzen dituen herria da Ziortza-Bolibar. Herri txikiko historiak Euskal Herriko eta, oro har, mundu mailako historiagaz bat egiten du. Bere txikitasunean, handia da Ziortza-Bolibarrek atzean duen altxorra, begi bistan zein ezkutuan. Ziortzako monasterioa –edo Ziortzako Kolejiata–da herriko interes turistiko handiena daukan ondarea. Herrigunetik bi kilometrora dago kokatuta, mendixka baten gainean. Historia handiko eraikina da Ko-

M

lejiata. Erdi Aroan eta Aro Modernoan inguruan bizi ziren herritarrengan garrantzia eduki zuen, nahiz eta gero garrantzia galduz joan zen. 1980ko hamarkadatik aurrera, La Olivatik etorritako monje zistertarrak bizi dira bertan, eta horrek bizitasuna eman dio berriro eraikinari. 1954an sute izugarria egon zen herrian,

ZIORTZA-BOLIBAR ELIZATEKO UDALA

eta abadetxe berria, etxeak eta klaustroa ere erre ziren. Dena dela, urteetako lanagaz, fraileek itxura berria eman eta kolejiata bizitu zuten. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko monumentu nazionala da. Eta bisitariak bertara ailegatu ahal dira, Erdi Aroko galtzada jarraituta. Galtzada hori Done Jakue bidea da, Kantauri itsasoko galtzada zaharrena.

Balio handiko eraikinak Herrigunera bueltatuz, San Tomas eliza dago plazan. X. mendeko eraikina da, baina XVII-XVIII. mendeetan berreraiki egin zuten. Nabe bakarrekoa da, eta erretaula neoklasikoa du. Plazan, Erdi Aroko San

Museoa urte osoan dago zabalik, eta eguneroko jardunaz gain, aparteko programazioa ere antolatzen du: hala nola, Simon Bolivarren jaiotzaren urteurrenean, Europako Ondare Jardunaldietan eta Museoen Nazioarteko Egunean.

Auzoetako ibilbidea Herria bost auzok inguratzen dute: Bolibar, Zeinka, Zearregi, Ziortza-Goierria eta Arta. Auzoak zein herriko ermitak ezagutzeko modurik egokiena PR-BI 140 ibilbidea jarraitzea da. Bide hori herrigunean hasten da. Kolejiatatik pasatu, eta Gerrika (baserri batzuk Munitibarko udalerriari dagozkie) eta Ziarregi auzoetatik pasatzen da. Txango entretenigarria egiteko aukeraz gain, auzoen artetik igarotzen den bide horrek paisaia ikusgarriak ikusteko aukera ematen dio bisitariari. Bide horretan aurrera eginda, Santa Luzia baseliza ere ikus daiteke. Antzinako istorioek diotenez, hilobiak zituen tenplua zen Santa Luzia baseliza. Eta aurkikuntza ugari egin izan dituzte bertan: kanpaiak egiteko moldea eta auzotarren zereal soberakina gordetzeko silo ikusgarria. Monumentu eta historia askoko herri txikia da, bada, Ziortza-Bolibar. Xumea baina aldi berean aberatsa.


VII AULESTI

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

milian zein koadrilan egun pasak egiteko mundiala. Udalak kudeatutako aterpetxea da, eta 10 eurogatik, naturaz inguratutako gau atsegina pasatu ahal da Atxagarain. 22 litera dauzka, eta lehen aterpetxea oso-osorik hartzen bazen ere, orain, literaka ere egin daiteke erreserba, 94 627 90 06 telefonora deituta. Familiak, koadrillak eta eskolak dira Atxagarairen publiko naturala, baina ez da Aulestik eskaintzen dien aukera bakarra. Ubilla ere han daukate, herri gunean (telefonoa: 94 627 93 25). Gaua merke igaro daiteke, 15 eurotan, eta lo egiteko leku aproposa izateaz gain, jateko leku aproposa ere bada.

Zuzen-zuzenean ekoizleari erositako produktuak dastatzeko aukera dago Aulestin

Errekondoko parkeak hainbat aukera eskaintzen ditu Aulestira datorrenarentzat. Bainua hartu, pasiatu, atseden hartu... denetik egin daiteke.

Aulesti, txikia bezain bizia den herria Kirola egiteko guneak eta lasaitasunean familiagaz edo lagunekin egoteko inguruak. Horra Aulestiren aukera udaberriko egun eguzkitsuetarako. Eta gaua ere pasa nahi duenak hor dauzka Ubilla eta Atxagarai aterpetxeak. asaia dela diote askok. Eta izatez horrela da. Baina lasaia bezain bizia da Aulesti. Herritartasunak, gertuko harremanek, balio historiko handiko guneak eta mendi eta landa eremuek bat egiten duten ingurua da. Aisialdirako txoko aproposa, kirola egiteko inguru ezinhobea eta lasaitasunean orduak igarotzeko ikuspegi harrigarria eskaintzen du Aulestik. Kirola eginaz batera, lasaitasunean familiagaz edo lagun artean egoteko aukera zabala ematen du Lea ibarreko herriak, harremanak estutzeko aukera aparta. Bi

L

aterpetxe ditu, Atxagarai (Urregarai mendian) eta Ubilla (herrigunean). Urregarai (704 metro) mendia gailentzen da herri osoaren gainean. Izatezko izenez hain ezaguna ez bada ere, Santa Eufemi esanez askok kokatzen dute mapan. Paseatzeko aproposak dira inguruok. Aulestitik haraino oinez joateko aukera

AULESTIKO UDALA

dago, eta puntan, ermita ondoan jarrita, inguru zabal eta menditsuaren ikuspegi orokorra eskaintzen duen balkoi bihurtzen da Urregaraiko gaina. Paisaia zoragarriaren jaiolekua: Urdaibako itsasadarra, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea, Durangaldeko mendiak edota Gipuzkoa guztiko mendirik garaienak, aurrean. Eta bide luzea luzeegia dela diotenentzat, hortxe zelaitik tontorrera doan bidea.

Aisialdirako leku aproposa Zelaia zabala da, eta urte osoan, jaiegun eta bestelako ekintzen topalekua bihurtzen da, aulestiarrentzat zein inguruko herritarrentzat. Urregarai eta Bedartzandi (701 metro) mendiek bat egiten duten gunea. Hantxe dago Atxagarai aterpetxea, fa-

Behin egunak bertan pasatze aldera, aipatzekoa da Aulestiko taberna eta jatetxeek eskaintzen dituzten jakiak, bertako produktuak. Zuzen-zuzenean ekoizleari erosita, denetariko produktuak dastatu ahal dira: ortuariak, okela edota arraina, guztiak bisitariaren eskura. Mariano jatetxea (Aulesti kalea, 48), Ubilla (Aulesti kalea, 4) eta Zarrabenta jatetxea (Aulesti kalea, 34) dira produktu horiek guztiak bertatik bertara probatzeko aukera eskaintzen duten herriko txokoak.

Erreka ondoko parkea Hor ez da amaitzen herriak duen eskaintza. Errekondoko parkea aipatzea derrigorra da. Zabala, lasaia, ondo zaindua eta bakarrik, lagunekin edota familiagaz egoteko paraje ikusgarria. Erreka aldamenean, bainu freskagarria hartzeko aukera aparta dago uda sasoian. Herrian urte osoan egoten den bizitasuna bere horretan mantentzeko, hainbat ekintza edota jai antolatzen eta ospatzen dira: sanjuanak –herriko jai nagusiak–, fanfarreak, erromeriak, ipuin-lehiaketak, herri-kirolak eta trikitilariak, brixka txapelketa, pilota partidak, zaldi-mando probak‌ Aspertzeko tarterik ez da egoten. Horrela ba, eskaintza zabalaren artean, bisitariak badu zer aukeratu. Atseden bila dabilenak, natura arnastu nahi duenak, familia guztiarentzako plana pentsatzen ari denak edota kirola egin nahi duenak, Aulestin du lekua.


VIII LEA IBARRA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GEHIGARRIA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Bengola, energia da natura Aspaldiko ametsa betez, Bengola energia berriztagarrien interpretazio zentroa martxan jarri berri da, eta, bide batez, Lea ibilbidearen proiektua osotuta geratu da; eskola ume, familia eta norbanako, denentzat dago lekua bailarako zirrikituetan


LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

rrats bakarra falta zuen Lea Ibilbideak: Bengola. Eta eman du. Urte askoko esfortzuaren ondoren, martxan dago Bengola energia berriztagarrien interpretazio zentroa, Munitibarren. Museo bat baino askoz gehiago. Aste Santuetatik aurrera hasiko da Bengola normaltasunez bisitak jasotzen. Aurretik, eskola umeei egin die harrera, bailarako eskola umeei. Lehenak izan dira interpertazio gunea ezagutzen, tailerrak probatzen, azalpenak entzuten, galderak egiten. Umeekin eduki duten esperientziak balio izan die ikusteko azalpenak ondo ulertzen diren, erritmoa ondo zaintzen den,.... Emaitzak ikusita, bide onetik doazela jabetu dira, lortzen dela ikuslegoari mezua ondo helaraztea, eta pozik irteten direla ikasitako eta ikusitako guztiarekin. Beheko solairuan, harrera eta tailerrak egiteko gela dago, eta goiko solairua energia berriztagarriei zuzenduta dago. Panel, maketa eta bideoen bidez azaltzen dira energia mota desberdinak zelan lortzen diren, hau da, energia geotermikoa, biomasa, eguzki indar fotoboltaikoa eta termikoa, eolikoa, eta uren bitartez lortzen direnak. Azken baten, betitik gizonemakumeek energia lortzeko eduki izan dituzten kezkak zelan konpondu diren, ingenioa erabilita. Eta horren adibide onik bada, hori Lea ibarra bera da. ÂŤInterpretazio gunean ez dira bakarrik gaur egungo energia iturriak erakusten, ez da bakarrik energia naturalen oraina erakusten, baizik eta baita lehena ere, hau da, lehen ze erabilera ematen zitzaien errota eta burdinolen bitartez, Lea bailara horren adibide delakoÂť, azaldu dute Lea Ibarreko Mankomunazgoan.

Bi eratara egin ahalko dira bisitak, norberak bere kontura, edo gida batekin. Lea Ibarreko Mankomunazgoak packak eskainiko ditu: bisita eta tailerrak, bisita eta aktibitate bat edo hiru gauzak. Eskolek, adibidez, hiru gauzak aukeratu ahal dituzte: lehenengo Bengola bisitatu, gero tailer bat egin eta arratsaldean aktibitate bat. Neguan, asteburuetan egongo da zabalik: zapatuan, egun osoz; eta domekan, goizean. Aste barruan, hitzorduarekin funtzionatuko du. Udan, ostera, astelehenetan izan ezik, gainontzeko egun guztietan egongo da zabalik, eta ez da hitzordurik beharko, bisita gidatua egin behar ez bada.

U

Lea ibarreko herrien berri ematen duen interpretazio gela.

Pack batzuk eskaintzen dira Bengolan: bisita, tailerrak eta aktibitateak, banaka edo batera Aulesti eta Gizaburuaga artean daude sasoi bateko ingenieritzaren asmakizunik bitxienak Umeentzat oso museo aproposa da Bengolakoa, energia berriztagarriak eskoletako ikasgai direlako, baina, ez bakarrik umeentzat. Egun guztiko plana eskaintzen du Lea bailarak bere osotasunean. Bengolan bertan bailarako bost herriei buruzko interpretazio gunea dago, herrion bizimodua, ondarea eta Lea ibilbidea.

Bailarako eskola umeak izan dira lehenak Bengola barrutik ezagutzen.

Aztarna historikoak Ez da kasualitatea Lea ibarrak energia berriztagarrien interpretazio gunea ipini nahi izatea. Lea Ibarreko Mankomunazgoak, bailararen altxorraren jakitun, Leako ibilbidea prestatu zuen orain urte batzuk, Mankomunazgoaren apusturik garrantzitsuena. Eta denari zentzua ematen, Bengolaren proiektua jarri nahi izan zuten martxan, baina ez zuten berehala lortu. Asko atzeratu zen, indusketak egiten hasi eta aztarna baliotsuak aurkitu baitziren, XVI. mendeko burdinola lehenengo, eta XIV. mendekoa, berandago, Bizkaian dokumentatutakoen artean antzinakoena. Aztarna garrantzitsua zela ikusi zenean, estali beharrean, mantentzea pentsatu zuten, eta eraikinaren egitura moldatu egin behar izan zuten, aurkitutako aztarnetara egokitzeko. Oraingoz, zati bat estalita geratu da, eta berriro bistaratzea da asmoa. Estali bako zatia goitik ikusi ahalko da.

LEA IBARRA IX

Lea ibilbidearen ikuspegi bat, Amorotoko Oleta auzotik Gizaburuagarako bidean.

Ingenieritza asmakizunak Bizkaia Europako burdinazko manufakturen hornitzaile nagusienetakoa izan zen XVIII. mendean. Lea bailaran bizi izan zen ibilbideari zentzua ematen dion pertsonaiarik esanguratsuena: Pedro Bernardo Villareal de Berriz. Lea Ibarraren eboluzioan giltzarria izan zen, antzindari, Euskal Herriaren aurrerapen tekniko eta ekonomikoarengan zeresan nabarmena eduki baitzuen. Haren eraginez, Aulesti eta Gizaburuaga artean daude sasoi bateko ingenieritzaren asmakizunik bitxienak. Lea ibaian lehenengoz garatu zen teknologia hori, mundu osoan zabaldu den teknologia hidraulikoa. Naturan bete-betean txertatutako energiaren aprobetxamenduaren adibideak. Bengolarako erreserbak: 649 795 484


MUNITIBAR X

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Iragana eta oraina, herri batean bilduta Auzoek, monumentu elizkoiek, kokalekuak eta naturak berak gaur egun Munitibarrek duen izaera eraiki dute; txokorik txoko, altxor ezkutuak bistaratzen dituen herria da. Historia, kultura, natura eta etorkizuna batzen ditu Munitibarrek. ea-Artibai eta Busturialdearen mugan kokatuta, Munitibar lasaitasunaren isla da. Historiak, naturak eta kulturak bat egiten duten herria da. Itxura batean herri txikia badirudi ere, altxor asko gordetzen dituen bizilekua da gaur egun Munitibar. Herriaren izaera azaltzerakoan, historiak pisu handia dauka. Izan ere, izatez, Munitibar, Arbatzegi eta Gerrikaitz auzoen baturagaz sortu zen herriguneari deitzen zaio. Gaur egun auzo bakoitzak bere izena mantentzen jarraitzen badu ere, Munitibarrek gune guztien batura adierazten du. Izen ofiziala, beraz, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz da.

L

Lea ibilbidearen sorlekua izateaz gain, naturak babesten duen eta auzoek osotzen duten herria da 1887. urtean sortua, herria gutxinaka hazten joan da. Baina bost auzoek bere horretan jarraitu dute, euren izaerari eutsiz. BerreĂąo, Arbatzegi, Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika dira auzo horiek. Eta auzorik auzoko ibilbide polita eskaintzen du herriak. Bost horietatik, herri izaera eduki zuen auzo bakarra Gerrikaitz da. Baina izaera hori 1883. urtera arte mantendu zuen. Izan ere, aurretik aipatu modura, Munitibarren sorreragaz, Gerrikaitzek herri izaera

Herritarrak, San Pedro jaietan, herriko plazan dantza saioa eskaintzen.

galdu eta bestelako auzo izaera hartu zuen. Datuei dagokienez, gaur egun 400 biztanle inguru ditu herriak; Lea Ibarreko %20 bertan bizi da. Eta guztira, 24,5 kilometro koadroko azalera dauka.

Balio historikoa Herriaren ikuspegi turistikoa lantze aldera, ibilbide historiko aberasgarria eskaintzen du Munitibarrek. Izan ere, historiaz jantzita dauden zortzi ermita, bi parrokia eta errota bi ditu. Herriguneko parrokia –San Bizente– Arbatzegi auzoko lurretan dago kokatuta. 1937. urteko apirilaren 25ean, faxisten hegazkinek lehergailuak jaurti ostean, kalte handiak jasan zituen parrokiak. Gerrikaitzen dagoen Andra Mari parrokia da bigarrena. Herri izaera eduki zuen auzo bakarra izanik, fundazio-agiritik datorkio Gerrikaitzi parrokia edukitzeko baimena. Baina eraikin elizkoiek eskaintzen duten balio kultural eta historikoaz gain, bestelako altxorrak ere baditu Munitibarrek. Natura da horietako bat. Lea ibaiaren aldamenean eta Oiz mendiaren gonapean kokatuta, Lea ibilbidearen hasiera da Munitibar. Lea ibaiaren ubidearen ondoan dagoen ibilbide lasai eta

MUNITIBARKO UDALA

Gerrikaitzeko Andra Mari parrokia auzoko erdigunean dago kokatuta.

baketsua jarraituz, Munitibarretik Lekeitiora ailegatzen da bisitaria: Aulesti, Gizaburuaga eta Amoroto pasatuz, hurrenez hurren.

Ingururu aberatsa Ibilbide horren sorrera Bizkaian dokumentatu den burdinola zaharrenetakoan dago kokatuta, Bengolan, egun interpretazio zentroa dagoen lekuan. Iragana eta etorkizuna lotzen ditu gaur egun Bengolak, natura, turismoa eta kultura uztartzeaz gain.

Eta ibilbide horretan aurrera eginda, Aulestira ailegatu aurretik, XVI. mendeko Kubo errota aurkitzen da. Eraikuntza aldetik da berezia garai baten burdinola hidraulikoa izan zen errota. Zuhaitz, landare eta mendi (Oiz, besteak beste) preziatuz inguratuta, naturaz, kulturaz, historiaz eta aitzinako altxorrekin zipriztindutako herria da gaur egun Munitibar. Edonola ere, denbora gelditzen den leku horietakoa da, bisitatzeko eta lasaitasuna aurkitzeko leku aproposa eta gomendagarria.


LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

UR URDAIBAI ETA UR LEKEITIO XI

Busti eta gozatu

Hainbat lagun Arraun surfa egiten, Lekeitioko Garraitz irlaren parean.

Turismo aktiboa egiteko eskaintza zabala dakarte aurten ere Ur Urdaibaik eta Ur Lekeitiok. Bakarrik zein taldeka, mota guztietako uretako kirolak praktikatzeko aukera dago. Dibertsioa ziurtatuta dago, leku zoragarrian, gainera. bentura eta uretako kirolak gustuko izanez gero, Busturialdean eta Lea-Artibain eskaintzarik ez da falta. Kanoak, piraguak, kayak-ak, surfa edota mendi ibilaldiak... denetik dago egiteko. Hain zuzen ere, kirola eta dibertsioa elkarren eskutik doaz Ur Urdaibaik eta Ur Lekeitiok antolatzen dituzten jardueretan. Urte askotako esperientzia eta bezeroen segurtasuna bermatzeko neurri eta baliabide guztiak dituzte. Ur Urdaibaiko kideek uretako kirolak praktikatzeko hainbat ekintza egiten dituzte udaberrian hasi eta udazkenera bitartean. Adin eta maila guztientzako aukerak daude: hastapen ikastaroak, trebakuntza programak, egun pasa joateko uretako kirolak... Gainera, eurek uzten dute beharrezko materiala; eta norberak etxetik eraman behar ditu bainujantzia, uretako oinetako egokiak, eskuoihala eta eguzkitako krema. Ekintza zentroa Ibarrangeluko Laida hondartzaren aurrean dago, Arketa kanpinaren ondoan. Bezeroentzako informazio eta arreta bulegoa, aldagelak, dutxak, ko-

A

munak, botikina eta materiala gordetzeko biltegia dituzte bertan, eta handik hasten dituzte txangoak. Autoa uzteko aparkalekua bulegoaren aurrean du, eta autobusean doazenentzako geralekua ere bertan dago. Urdaibaiko itsasadarra barrutik ikusteko modurik onena kanoan zeharkaldia egitea da. Hiru orduz Laida eta Arteaga arteko uretan murgiltzea proposatzen dute UReko begiraleek. Aurretik, jakin beharreko argibide eta azalpen guztiak ematen dituzte, baina ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Ibilaldia kayak-ean edo piraguan ere egin daiteke. Bestalde, Laga eta Laida hondartzetan surf hastapen ikastaroak, multiabentura, arkutiroa, etengabeko formakuntza ikastaroak edota mendi ibilaldiak ere egiten dituzte. Aukerak asko dira, eta itsasoaren kresaletan busti gura ez dutenek ere topa-

tuko dute zer egin eta zerekin gozatu. Kirola egin ostean, eguna borobiltzeko hondartzan bainua hartzea edota mokadu bat egitea bezalakorik ez dago.

Arraun surfa Lekeitioko badian Ibarrangelun bezala, Lekeition ere eskaintza zabala dauka URek, baina azken urteetan modan dagoen Sup-Stand Up Paddle edo Arraun surfa izeneko modalitatea da jendearen arreta gehien erakartzen duena. Arrauna eskuan hartu eta surfeko tau-

Urdaibai kanoa jaitsiera egiteko paraje ezin hobea da, eta Lea ibaiko urak arraun surfa praktikatzeko laren gainean zutik mugitu behar da. Hortaz, oreka mantentzean datza Arraun surfak, erori gabe ingurumenaz gozatu eta paseo eder bat emanaz kirola egitea, alegia. Lea ibaiaren ur lasaiak eta Lekeitioko hondartza ingurua aproposak dira Arraun surfa egiteko. Taldeka joan nahi izanez gero, gutxienez bost laguneko taldea osatu beharko da. Hala ere, bakarrik edo bikotean joanez gero, klase partikularrak ematen dituzte, edo materiala alokatzen dute, norbere kontura ibiltzeko. Bestalde, Lea ibaian eta Lekeitioko badian barrena kanoan zein kayak-ean ibiltzea aukera aparta da. Itsasoaren aldean mendia maiteago dutenek senderismoa egiteko aprobetxa dezakete. Ekintza horiez gain, Aste Santuan eta maiatzeko zubian programa bereziak antolatzen dituzte, eta uztailean eta abuztuan haur eta gaztetxoentzako kanpamendua egiten dute urtero. Gainera, enpresentzako, ikastetxeentzako zein ezkon agurretarako planak ere prestatzen dituzte. Abentura eta kirola oparitzeko Opari bonoak ere badituzte. Busturialdeko eta Lea-Artibaiko uretan kirola egin, naturaz gozatu eta ondo pasatu gura dutenen zain dira UR Urdaibai eta UR Lekeitioko kideak.

Kanoa jaitsiera Urdaibaiko paisaiaz gozatzeko oso aproposa da.


XII URDAIBAI ON

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Itsasadarraren bihotzetik Urdaibai On Kultura eta Aisialdi kooperatibak Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutzeko modu berezi bat eskaintzen du: itsasadarraren bihotzetik itsasontziz paseatzeko aukera daukate bisitariek. ka ibaiak sortutako itsasadarra Urdabaiko bihotza da, eta bertako taupadak ozen entzun daitezke itsasadarraren barruan egonez gero. Urdaibai On Kultura eta Aisialdi kooperatibako kideek ezin hobeto dakite Urdaibairen iragana eta etorkizuna itsasadarrari lotuta daudela. Hala, eskualdea modu desberdin batean bisitatzeko aukera ematen du kooperatibak. Hain zuzen, itsasontziz bidaiatuz itsasadarra ezagutzeko aukera eskaintzen du. Edorta Jimenez Urdaibai On kooperatibako kideetako bat da, eta itsasadarraren bihotzean egotea ikaragarri berezia dela deritzo. Urdaibai barru-barrutik ezagutzeko modu ederra da itsasontzia, haren iritziz. Izan ere, «zenbatek bisitatu dute itsasadarraren bihotza?». Kooperatibako kideak dioenez, zerbitzu hori eskaintzen duten bakarrak dira. Jakinarazi duenez, garai batean egon bazegoen itsasadarra zeharkatu ahal izateko zerbitzua, baina hainbat urte pasatu dira ordutik. Hala, erakunde publikoek antzeko zerbitzurik eskaintzen ez zutela baliatuta, proiektu propio bat abiarazi zuen Urdaibai On-ek, duela urtebete inguru. Itsasadarragaz lotuta, bi zerbitzu mota eskaintzen ditu kooperatibak. Alde batetik, Mundaka, Laida (Ibarrangelu) eta Sukarrieta arteko ibilbidea egiteko aukera daukate bisitariek, baina ibilbide luzeagoak ere egin ditzakete. Txango luzeen barruan, iraupen desberdineko ibilbideak aukeratu ditzakete interesatuek. Iraupenaz gain, bestalde, ibilbidea bera ere aukera daiteke, 11 ontziraleku

O

baitauzkate zehaztuta Urdaibai On-eko kideek: Mundakako portua eta Txorrokopunta, Sukarrietako Portuondo eta Txatxarramendi, Ibarrangeluko Laida eta Arketa, Busturiko Abiña hondartza, Kanala, Muruetako pantalana, Gautegiz Arteagako Ozollo errota ingurua eta Gernika-Lumoko Urbieta ingurua. Hala, Gernika-Lumotik Mundakarainoko ibilbidea egiteko aukera ere badaukate bisitariek. Ontziraleku horiek erabiliz txango zehatz bat egin nahi dutenek, baina, aldez aurretik eman behar dute izena. Interesatuak urdaibaion@urdaibaion.com helbidearen edo 626-859 477 telefono zenbakiaren bidez jar daitezke harremanetan kooperatibarekin. Irteera luze bat egin nahi dutenek, gainera, eskualdeko ekoizleen produktuak dasta ditzakete ontzian bertan. Bezeroek nahi izanez gero, bestalde,

Doro Zobaran kooperatibako kideak euskal musikagaz alaitu dezake irteera. Aldez aurretik zitarik eskatzen ez dutenek ere itsasadarra zeharkatzeko aukera daukate. Izan ere, Urandere ontzia libre egonez gero, Mundaka, Laida eta Sukarrieta arteko ibilbidea egiten ariko dira kooperatibako kideak. Jakinarazi dutenez, asteburuetan eta opor egunetan ibiltzen dira inguru horretan. Egitasmoaren sustatzaileen ustez, ume, heldu zein nagusiei zuzendutako zerbitzu bat da; eta, azaldu dutenez, dagoeneko itsasontzian ibili diren pertsonak aho zabalik geratu dira, oso desberdina den Urdaibai bat ezagutu baitute. Gainera, ur babestuetan zehar egiten dituzte irteerak, eta, beraz, ez dago zorabiatzeko arriskurik. Itsasontzi bidaiak iraun bitartean, gai-

Hainbat lagun Urandere ontziaren barruan. [URDAIBAI ON ]

nera, Jimenezen azalpenak entzuteko aukera ere badaukate erabiltzaileek. Azaldu duenez, «eskualdeko herrien historia, itsasadarrak eskualdearen geografian daukan eragina, eguraldiaren berezitasunak, itsas mareak eta landare zein animalia motak izaten ditut berbagai, bezeroek nahi izanez gero». Jimenezek nabarmendu duenez, «menu baten antzekoa» da eskaintzen duten zerbitzua, «bisitari bakoitzak aukeratzen baititu osagarriak». Hain zuzen ere, iraupena, ibilbidea, hizkuntza eta azalpen motak hauta daitezke.

Basajaunaren ibilbidea Bestalde, Urdaibai On-ek hirugarren zerbitzu bat ere eskaintzen du: Basajaunaren ibilbidea. Proiektu horren barruan, euskal mitologiaren ibilbide bat atondu dute kooperatibako kideek, basajauna oinarri hartuta. Mitologiari buruzko hausnarketa Robert Garai gernikarraren artelanen bitartez egiten dute bisitariek. Artistaren azalpenak entzun nahi izanez gero, aldez aurretik eman behar da izena.


EREÑO XIII

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Marmolaren uri zaharra Ereñoko harrobiko harribitxiak hainbat bazter apaintzen ditu. Marmol gorria du bereizgarri herriak, baina badu ezkutuan altxor ezezagunik, tartean, hainbat kobazulo. reñozarreko San Migel Ermita da udalerrian bisitari gehien erakartzen eta biltzen dituen txokoa. Ezaguna da Busturialdeko eta Lea-Artibaiko bizilagunen artean, baina askok ez dute ezagutzen bere historia: X. mendetik 1960a bitartean parrokia izan zen, eta harrizko sarkofago zahar bat gordetzen du barruan. Bertaratzen denak Erdi Aroko historia ezezagunaren berri izango dute Ereñozarren. Udalerriko frontoiaren atzeko eskuineko mendi bidea hartu eta ordubete inguruko ibilaldia dago tontorreraino. Hala ere, izerdi askorik bota nahi ez dutenek autoz ere egin dezakete ia bide osoa. Ibilgailuak uzteko aparkaleku txiki bat dago, eta handik bost-hamar minututan heltzen da ermitara. Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegi pribilegiatua du San Migel ermitak. Hala, hurreko zein urruneko parajeak ikusteko begiratoki paregabea da. Besteak beste, Gorbeia ingurua, Gernika-Lumo, Oiz, Sollube, Mundaka, Ea, Ibarrangelu edota Kantauri itsasoaren edertasuna ikusteko leku ezinhobea da Ereñozar. Panoramika itzela oparitzen du. Alabaina, herriguneko San Migel eliza da eraikin nagusia. Mendez mende eranskinak gehitu badizkiote ere, haren oinarri Gotiko-Errenazentista argi antzematen da zenbait detailetan. Herriko beste etxe eta eraikin askoren moduan, bertako harrobietako jaspeztatuzko marmolez egin zuten eliza. Hain zuzen, Ereño marmol gorriagatik ezagun egin zen, eta Marmolaren hiriburu deitzen zioten garai batean. Hala, munduko eraikin erlijioso eta jauregi askotan dago Ereñoko harribitxia. Hainbat koba daude Ereñon, eta merezi du bertatik bertara ezagutzea. Denen artean, Potoko leizea dago bisitarientzat prestatuta. Elexaldetik abiatu eta Busterrigane mendira doan bidetik iristen da berta-

E

San Miguel eliza.

Hainbat herritar Ereñozarren. Ikuspegi ederra eskaintzen du tontorrak.

ra. Inguruan gaztainondoz eta artez beteriko baso bat du. Ederra da ingurua, eta ederra bertan gordetzen duen altxorra. 1935ean aurkitu zuten Potoko kobazuloa. Egun, Edu Gordo artistak egindako Ixiltasun borobila izeneko eskultura dago barruan. Zazpi harri zuri sabaitik zintzilik ageri dira kobako aretoan. Artelanari begira, garai bateko arbasoak bertan imajinatuko ditu bisitariak. Irudimena airean laga eta une batez denboran atzera egiteko gonbidapena da.

Etxean bezala Inguruko beste herriak legez, oinez zein bizikletaz txangoak egiteko leku aproposa da Ereño. Hiri zein herri handietako zarata eta jendetzatik deskonektatu eta indarberritzeko berebiziko ingurua da. Mendigoizale eta espeleologoentzat hamaika aukera eskaintzen ditu, baina, profesionalak ez

Euskal Herriko zein nazioarteko eraikin askotan dago Ereñoko marmol gorria Potoko leizea eta barruko eskultura.

direnentzat edota kilometro gutxiago egiteko asmoa dutenentzat ere hainbat ibilbide daude. Lagun artean zein familian egun pasa doazenek badute zer egin. Naturaz gozatu, herriko historiaz eta tradizioaz busti edota ereñarrak ezagutu. Izan ere, bisitariak etxean bezala sentituko dira, auzotarren tratu hurbilaz maiteminduta. Akorda-Bollar, Basetxeta-Atxoste, Elexalde-Zieta nahiz Gabika auzoetako bizilagunek gustura hartuko dituzte bertaratzen direnak.

Gaztainak erretzen, Akorda auzoan.


XIV MUXIKA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Berroja auzotik Urdaibaiko lau puntu kardinalak ikusi ditzakete bisitariek; gaur egun mahastiz beterik dago auzoa.

Hiru ibilbide herriko altxorrak ezagutzeko Muxikako Udalak herriko ondare kulturala eta naturala ezagutarazteko hiru ibilbide zehaztu zituen duela zenbait urte; mendiek, errekek eta haran sakonek osatzen dute Busturialdeko herri handienaren orografia. uxika Busturialdearen hegoaldean dagoen herria da. Kostaldetik urrunago kokatuta, mendiek, errekek, basoek eta haran sakonek osatzen dute herriko orografia. Hala, mendialdeaz gozatzeko aukera ezin hobea da Urdaibaiko barnealdea. Landaguneko ondare arkitektonikoa ezagutzeko aukera ere izango dute Muxikara bertaratzen diren bisitariek. Oiz eta Bizkargi mendiguneen artean kokatuta dago Muxika, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan. 49,89 kilometro koadroko azalera dauka, eta, horrenbestez, eskualdeko herririk handiena da. Oka ibaia Muxikan jaiotzen da. Hala, Urdaibaiko itsasadarraren sorterria da. Nekazal giro lasaiaz eta paisaia ederrez goza-

M

tzeko aukera paregabea eskaintzen du herriak, eta zenbait puntutatik Urdaibaiko itsasadar guztia ikus daiteke. Muxikako altxor preziatu horiek ezagutzera emateko, udalak oinezkoei zuzendutako hiru ibilbide zehaztu zituen duela zenbait urte.

Hiru ibilbide herriaz gozatzeko Muxika ezagutzeko ibilbiderik luzeenak 11 kilometro inguru dauzka, eta Zugastieta eta San Roman auzoak lotzen ditu. Ibilbidea Zugastieta auzoko neoklasiko estiloko tren geltokian hasten da. Auzo horretan, esaterako, XVII. mendeko Etxezarreta jauregia, Olabarri errota berriztua eta Olazarra burdinola zaharra daude. Olabarrik zein Olazarrak uraren indarra baliatzen zuten errota mugitzeko.

Azpiegitura horien presa osorik dago gaur egun ere. Zugaztietatik Gorozikara doaz ibilbide hori aukeratzen dute bisitariek. Iraganeko harrobia eta XVI. mende hasierako Santa Maria eliza daude bertan. Gorozikako harrobitik, esaterako, Gernika-Lumoko juntetxea eraikitzeko harriak atera zituzten. Gorozika atzean utzita, bisitariek Bizkargirako bidea hartuko dute. Arburuko mendi magalak zeharkatuz, 36ko Gerran Burdin Gerrikoko parte izan zen gotorlekura helduko dira bisitariak. Bizkargiko baselizatik 750 metro inguru atzera eginda, bestalde, Sarraka errekaren bidexka hartu behar dute ibiltariek, Besangiz auzora jaisteko. Urkieta baserriaren inguruan, adibidez, Eusko Jaurlaritzak arbola berezi izendatutako artea bisitatzeko aukera dute ibiltariek.

Dagoeneko asfaltotik, oinezkoek San Roman auzora doan auzo-bidea hartu behar dute. Auzo horretan, nekazaritzagaz eta abeltzaintzagaz lotutako jarduerak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Auzoan bertan, gainera, San Roman baseliza eta Muxikako Dorretxea daude. Baseliza XII. mendeko eraikina da, eta arte Erromanikoko ukituak dauzka. Dorretxea, bestalde, Erdi Arokoa da. 1451an, esaterako, Bizkaiko Ermandadeak erre egin zuen bandoen arteko borroketan. Bigarren ibilbideak Ibarruri, Unda eta Maume auzoak batzen ditu. Ibarrurin, San Pedro eta San Pablo baseliza, Erdi Aroko estiloko eliza eta Ormaza Barroko estiloko jauregia nabarmentzen dira. Baseliza, esaterako, Bizkaiko arte Gotikoko adibiderik garrantzitsuenetako bat da. Ibarruritik Unda auzora joan daitezke bisitariak. Auzo horretan Urdaibaiko baserri ikusgarrienetako batzuk ikus daitezke. Udagoiti eta Undajauregi baserriak, adibidez, Erdi Aro amaierako eraikin zibil garrantzitsu bi dira. Bestalde, Erregene eta Undabeitia baserriak ere balio handikoak dira. Unda auzoan, oso ondo kontserbatutako latsarriak daude. Ibilbideari amaiera emateko Undatik Maume auzora joan daitezke ibiltariak. Auzo horretan, Olea burdinola izandakoaren hondakinak bisita daitezke, eta baita Erdi Aroko Astoaganeko galtzada ere. Ardoaren eta arrainaren ibilbidea galtzada horretatik pasatzen zen, eta Maume inguruan dago osorik geratzen den galtzada zati bakarra. Azken ibilbideak, bestalde, Oka, Berroja eta Ajuria auzoak lotzen ditu. Oka auzoan, Askari mendiko baso mistoa eta Okako dorretxea bisita daitezke. Berroja errekatxoa jarraituz, bestalde, izen bereko auzora helduko dira ibiltariak. Berroja muino baten gainean dago, eta Urdaibaiko lau puntu kardinalak ikus daitezke bertatik. Gaur egun mahastiz beterik dago auzoa. Ibilbidearen amaieran Ajuria auzora helduko dira oinezkoak. San Juan Bautista baselizaren inguruan baserri ugari daude, eta, horien artean, Otxategi-Goikoa eta Otxategi-Behekoa narbarmentzekoak dira. Muxikako Udalak prestatutako oinezko ibilbideen informazio gehiago nahi dutenek www.muxikakoudala.com helbidea bisita dezakete.


EA XV

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZA Eguena, 2014ko apirilaren 10a

Benetakotasunaren, xumetasunaren eta naturaltasunaren txokoa da Ea. Bizkaiko herri izenik txikiena izateagatik eta Gabriel Arestiren ondarearen babesle zintzo eta leiala izateagatik ezaguna da.

Zubi artetik itsasoari begira usturialdearen eta LeaArtibairen arteko mugan eta inguruko mendi eta basoen babespean, Kantauri itsasora begira bizi dira eatarrak. Kresal usainaz lurrindu, eta itsasoko urdinaz eta mendien berdeaz margoturiko mihise xume bezain ederra da Ea. Bizkaiko herri izenik txikiena izatearen ospeak erakarrita bisitari asko hurreratzen dira urte osoan Eara. Halaber, dagoeneko bertakotuta dauden udatiarrekin jendez betetzen da, batik bat, uztailean eta abuztuan. Negu partean ia biluzik dauden kale eta bazterrak bizitasunez janzten dira sasoi horretan. Hala ere, urte osoan eatarren alaitasunak girotzen du herria; ume eta gaztetxoen barre algarak zein atsoagureen elkarrizketa ozenak edonon entzun litezke. Garai bateko arrantzaleen joan-etorriak bizilagunen oroimenetan geratu dira. Izan ere, XVI. mendean Bedaronako, EreĂąoko

B

eta Natxituako elizateetako arrantzale nabigatzaileek sortu zuten udalerria. Baina arrantzaldi oparoetako ontzirik ez dago egun moila partean; batel batzuk baino ez. Herriko bilakaeraren testigu dira Eako zubiak. Ikuspegi zoragarria eskaintzen dute, eta Eari berezko izaera ematen diote. Moilatik edota Donibane Enparantzako zubitik begiratuta, erribera bietan zehar, elkarri begira ilara bitan luzatzen diren etxeak ikusten dira. Bestalde, errekaren bokalean, faila batean, Hazurtoki aztarnategi paleontologikoa dago. 1969an atera zituzten han aurkituriko zaldien hezurrak.

eta indarra gertutik ikusteko edo bakardadean bainua hartzeko leku paregabea. Udaletxea dagoen Donibane enparantzatik abiatuta, eta errekaren barnealdeko ibilbideari segituz, Urtubiaga olara dago. Erdi Arokoa da, eta XVIII. mendean berreraiki zuten. Egun, olaren eta errotaren aztarnategia eta ibaiondoko parkea daude. Ekosistema aberatseko ingurua da eta ibilaldi polita dago herrigunetik haraino. Txangoak egiteko hamaika ibilbide daude aukeran. Esaterako, Natxitua, Bedaro-

na eta Angelutxu auzoetara oinez edo bizikletaz joatea merezi du. Bestalde, kultur usaina dario uztaileko hirugarren astean Eak, tradizio bilakatu den hitzordu garrantzitsua baita Poesia Astea; Euskal Herri osoko literatur zaleak erakartzen dituen ÂŤliteratur oasitxoaÂť. Arestiren etxea bihurtzen dute urtez urte herria, Gabriel Arestiren omenez. Besteak beste, berbaldiak, poesia errezitaldiak, kontzertuak eta solasaldi musikatuak antolatzen dituzte, eta giro berezia sortzen da herrian.

Urtubiaga burdinola Hondartza, portua eta tala ingurua atseden hartzeko nahiz paseoan ibiltzeko aproposak dira. Itsasbeheran, gainera, hondartza amaiezina bihurtzen da. Portua ere, ur barik, hondarrez beteta geratzen da. Ederra da benetan itsasbeheran inguruak eskaintzen duen argazkia, eta ikusgarria ere lapatza ingurua. Itsasoaren baretasuna

Itsasbeheran ur barik geratzen dira portua eta hondartza.


2014ko apirilaren 10a

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO

Testuak. Asier Alkorta, Larraitz Ibaibarriaga, Eider Mugartegi, Nerea Bedialauneta, Aintzina Monasterio eta Endika Urlezaga.

Argitaratzailea. Lea-Artibaialdeko Hedabideak SL.

Turismo gida

Dibertsitatea barru-barrutik Lurraldea, ondarea eta herritarrak bertatik bertara ezagutzeko aukera ederra eskaintzen dute Busturian barrena egin daitezkeen ibilaldiek. Familian edota lagun artean egun pasa joateko ibilbide labur zein luzeak aurkituko ditu bisitariak. rdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean leku pribilegiatua du Busturiak. Itsasoaren kresal usaina du alde batean; eta landa, baso eta mendietako belar usaina bestean. Busturia anitza da, dibertsoa. Ezin liteke berba gutxitan azaldu, ezta argazki bakarrean ikusi ere. Halaber, ezinezkoa da herriko aniztasuna lehen begiradan somatzea. Horregatik, Busturia barrutik ezagutzeko aproposak dira herritik barrena zehaztuta dauden ibilbideak. Herriko dibertsitatea ikusteko eta sentitzeko, lurraldea bera, ondarea eta pertsonak ezagutzeko gonbitea egiten dute. Herriaren izenak dioen legez, Busturia bost uriz osatutako herria da, eta, beraz, herrian barrena bost ibilbide prestatu ditu udalak. Paseo labur eta errazak dira, eta auzo bakoitzaren berezko izaera ezagutzera daramate bisitaria. Padura ingurua, fauna eta flora aberatsak, aztarna arkeologikoak, eraikuntza arkitektoniko ikusgarriak... Auzo bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta horiek gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dute ibilbideek.

U

Bost zentzumenekin Edonondik abiatuta, ostera politak egin daitezke. Ibilbide luze eta laburren artean bat aukeratu, eta tipi-tapa auzorik auzo bost zentzumenekin gozatzeko aitzakiarik ez da falta. Axpe, San Kristobal, Altamira,, San Bartolome, Paresi, padurak, Txatxarramendi ingurua, Goiherri partea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa... askotarikoak dira aukerak. Udalerrian gauren bat pasatzeko, landetxea, nekazalturismoa, apartamentu turistikoak eta Baso Etxe aterpetxea daude.

Busturiaren aniztasuna ederto batean ikusten da itsasadarraren beste aldetik.

Erreka ertzetik paseatzea edota padura ingurutik ibiltzea luxu bat da. Bertako fauna eta landaredia bertatik bertara ikusteko ezinbesteko geldialdia dira ibai ertzak eta padura ingurua. Bertan egon ohi dira Urdaibaiko Biosfera Erreserbara datozen hegazti migratzaileak, bisoiak, eta tokiko bereizgarri den baso-igel iberiarra, patilarga izenez ezagunagoa. Azken hori biodibertsitatearen eta ekosistemaren kalitatearen adierazlea da. Hala, erreka ondoko basoak eta Busturiko bereizgarri diren woodwardia iratzeak ageri dira lasai, patxadatsu; norbaitek bertan jarri dituela dirudi. Era berean, ibai ertzetako berezko basoa berreskuratzeko

prozesuan dago. Bestalde, lasaitasun bila dabiltzanentzat, artadi kantauriarrean edota Aingerubideko hariztian arnasa sakon hartzea bezalakorik ez dago. Naturaz gozatzeaz gain, Busturiko historiaren lekuko diren eraikuntzak eta aztarnak ikusiko ditu bidaiariak.Garai eta estilo desberdinetako eliza eta ermitez gain, balio handiko aztarna arkeologikoak daude udalerrian. San Bartolometik gora jota, Goiherri auzoan erromatarren indusketa eta Tribis Buruko aztarnategia daude. Bestalde, hainbat koba daude herrian, batzuk ikerketa fasean eta jendearentzako zabaldu barik daude oraindik. Garai batean hain ugariak ziren erroten aztarnak

ere ikusgai daude, baina gehienak ez ziren ondo kontserbatu, eta bakarra dago bisitatzeko moduan. Oinez zein bizikletaz, ibilaldi luzeak aproposak dira paisaiaz denbora gehiagoz gozatzeko. Horien artean dago, esaterako, Ardoa eta arrainaren ibilbidea deritzona. Era berean, Urdaibaiko eta Bizkaiko bueltek Busturia zeharkatzen dute. Kuadrillan edo familian txangoa egiteko, asteburu pasa joateko zein egonaldi luzeagoetarako eskaintzarik ez da falta. Badago zer ikusi eta zer ikasi Busturian. Paraje zoragarriaz gain, bere auzoek gordetzen dituzten historiak eta istorioek geldialditxo bat merezi dute.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.