UdalBarriak20./Ondarroa

Page 1

ONDARROAKO BARRI-PAPERA

UDALBARRIAK

III. Aroa • 2017ko apirila • 20. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011

2017ko aurrekontuak onartu dira EH Bildu taldearen aldeko bozkekin onartu dituzte; EAJ abstenitu egin da 017ko aurrekontuak onartu ditu Udalak martxoaren 30ean izandako Osoko Bilkuran. EH Bilduren aldeko bozkekin atera dira aurrera aurrekontuok; EAJ abstenitu egin da. Udaleko diru sarrera kopurua jaitsi egin da aurten ere, eta horretaz aparte aurrekontuetan kontenplatu beharreko beste gai garrantzitsu bat gehitu zaio Ondarroako Udalari, Kamiñalde. Kamiñaldeko gaia bideratzeko gutxienez 258.000 mila euro jarri behar izan ditu udalak ongizatea, hirigintza eta ogasuna arloetan. Hori dela eta, 2017an inbertsioetarako 500.000 euro baino ez ditu izango. Kopuru hori gainera, Txomin Agirreko aparkalekuak saltzeko aukera izango duela aurreikusita kalkulatu da, horrela izan ezean inbertsioetarako diru kopurua jaitsi egingo baita. «Egoera konplikatua da baina aurrekontuei jarraipen zuzena egiteko asmoa daukagu, beste arloetan gastatzen ez dena inbertsioetara pasatu eta herriaren onurarako erabili ahal izateko», azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

2

Zerbitzuak lehenetsi Aurrekontuak osatzea ez da lan erraza izan udalarentzat baina hasieratik herritarrentzako zerbitzuak dauden besteak mantentzeko apustua egin du udalak. Horrenbestez, herri busa eta kiroldegiak kostu gehiago suposatu arren, mantentzea erabaki du Udalak. «Herritarren ongizatea eta irisgarritasuna bermatu behar ditugula uste dugu eta horregatik ezinbestekoa da zerbitzuen gutxieneko bat mantentzea» dio Bedialaunetak. «Orain esfortzu bat izango da gainkostu horri aurre egitea baina jakin badakigu herritarrek zerbitzu hauen beharra dutela eta beraz mantentzea premiazkoa da». Diru gutxi izan arren gauza asko egin nahi ditu Ondarroako Udalak urte honetan. «Diru gabe-

ziak baina ez ditu udal taldearen asmoak geldiaraziko eta horregatik aurten esaterako, Kamiñazpiko parkea eraberritzeko lanak egingo dira» azaldu du Eneritz Basurko Hirigintza arloko zinegotziak. Kamiñazpiko parkea eraberritzeaz aparte, hondartzako txiringitoko sukaldea ere berritu nahi du udalak lehiaketara atera orduko. Kaleko argiztapena ere aztertzen ari da eta Kamiñazpiko parkean egin bezala, herriko hainbat gunetan ere LED argiztapena jarri nahi du udalak. «Argiztapen sistema hobetzeaz aparte, kontsumoan aurreztu eta beraz energia kontsumoa ere jaitsi egingo da argi mota hauek erabilita, beraz ezinbestekoa deritzogu aurrerantzean LED argiztapen sistemaren aldeko apustua egitea», dio Basurkok. Madalena eta San Juan Txurru kaleetako espaloiak ere konpondu nahi ditu udal taldeak. «Herritarren irisgarritasuna bermatzeko ahaleginean lanean ari gara, gauza asko daude egiteko baina herriko auzo gehienetara iristeko asmoa daukagu legegintzaldi honetan» azaldu du Basurkok. Auzoetako lanez gain, Udalak, Artibai Egoitzako plaza ere txukundu nahi du. «Garrantzitsua da apurtuta edo kaltetuta dauden herriko hainbat txoko konpontzea, gauza asko dago egiteko baina apurka-apurka asko aurreratu daiteke», gaineratu du Hirigintza zinegotziak. Aipatutako proiektuez gain, beste hainbat berrikuntza eta konponketa ere egin nahi ditu Udalak. Beste gauza askoren artean, herriko ziburu guztietan konponketa lanak egiten hasita dago dagoeneko eta aurrerago ere zeregin hauekin jarraituko du. Bukatzeko, udal eraikinetan ere hobekuntzak egitea aurreikusi du Udalak urte honetan. Hori dela eta, Etxelila eta Udaletxe Zaharrean berogailu sistema aldatzea jaso dute 2017ko aurrekontuetan.

2017ko AURREKONTUAK ANIZTASUN BATZORD. 33.250,00 euro INGURUMEN BATZORD. 120.189,03 euro BERDINTASUNA 157.086,06 euro EUSKARA BATZORDEA 157.428,16 euro KULTURA BATZORDEA 487.538,56 euro HEZKUNTZA BATZORD. 618.149,38 euro OGASUNA 653.943,28 euro KIROL BATZORDEA 826.783,06 euro ONGIZATE BATZORD. 1.754.718,12 euro HIRIGINTZA BATZORD. 1.939.991,52 euro PRESIDENTZIA 2.705.509,28 euro Total orokorra 9.454.586,45 euro

Maiatzaren 6an izango da Kamiñazpiko parkea eraberritzeko parte hartze prozesuko azken saioa Parkeko lanak egiteko aurrekontua esku artean izandakoan burutuko da pirilaren 7an egitekoa zen parte hartze saioa maiatzaren 6an egitea erabaki dute Kamiñazpiko parte hartze prozesuko jarraipen batzordeko kideek. Horrenbestez, parte hartze prozesuko azken saioa maiatzaren 6an, zapatua, 11:00etatik 13:00etara izango da. Azken saioan, aurrekontuak eskuan hartuta parkean egin beharreko aldaketak definituko dituzte herritarrek, horregatik parkeko lanak egiteko izango duten aurrekontu zehatza ezagutu arte atzeratu dute azken saioa. Bertan, parkearen diseinu berria erabakiko da, eta horren ostean parte hartze prozesua gidatu duten arkitektu taldeko lagunek proiektua burutuko dute. Herritarrak izango dira, beraz, Kamiñazpin zer nolako parkea nahi duten erabakiko dutenak. Orain arte egin diren saioetan 40 lagun inguruk parte hartu dute. Lehenengo hiru saioak bi lan taldetan banatuta egin dituzte, 5 urtetik aurrerakoek eta helduek. Bukaeran baina bi lan taldeetan eztabaidatutakoa elkarbanatu dute parte hartzaile guztien artean. Udalarentzako ariketa polita eta beharrezkoa izan da Kamiñazpiko parkea eraberritzeko parte hartze prozesuaren eta aurrerantzean ere herria denon artean eraikitzen jarraitzeko ahalegina egingo duela esan du udalak. «Herriko txikienek ere badute zeresana eta asko erakutsi digute prozesu

A

honetan, sarri askotan guk geuk identifikatzen ez genituen premia eta gabeziak identifikatzeko gai izan baitira» azaldu du Eneritz Basurko Hezkuntza eta Hirigintza zinegotziak. «Aurrerago ere erabakiak hartzeko unean horrelako ariketak egin beharko dira, emaitza denon beharretara egokitutakoa izango dela bermatzeko», gaineratu du. Parte hartze prozesu honetan herritarren kezka nagusia izan dira Ondarroako berdeguneen gabezia, txakur kakak, Kamiñazpiko parkean komun egoki batzuen beharrizana, umeentzako egokiak diren jolasen premia, errekarako pasabidea, eserita egoteko bankuak, zoladura, argiztapena eta parkearen erdigunean dagoen zuhai-

tza. Kezka edo premia horietatik proiektua garatzeko dagoen aurrekontua eskuan hartuta, Kamiñazpiko parkea izango dena eta izango dituen elementuak adostuko dituzte parte hartu duten guztien artean. Proiektua bukatutakoan, Kamiñazpiko jaien bezperan, herritar guztiei zuzendutako aurkezpen publikoa egingo du udalak eta horretaz gain www.ondarroa.eu eta www.udalbarria.eus webgunean egongo da ikusgai. Prozesuari buruzko informazioa eskuratu nahi duenak, herritarren parte hartze saioetako aktak eskuratzeko aukera izango du. Horretarako, komunikazioa@ondarroakoudala.net helbidera idatzi eta eskaria egin beharko du.

INFORMAZIO ZUZENA

UNEORO, INFORMAZIO EGUNERATUA

www.udalbarriak.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
UdalBarriak20./Ondarroa by 11BARRI - Issuu