UDALBARRIAK ONDARROAKO BARRI-PAPERA
III. Aroa • 2020ko otsaila • 29. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011
Errenteriako zubia konpontzeko aurreproiektua egin da eta URA agentziaren oniritzia behar da orain lanei ekiteko Udalak kontratatutako enpresa batek egin ditu zubiaren analisia eta zelan konpondu daitekeen dioen txostena
E
rrenteriako zubia konpontzeko lanek aurrera jarraitzen dute. Zubia 2018ko abenduan ibilgailuentzat guztiz zarratzea erabaki zuen udalak, egituraren egonkortasuna ez zelako segurua. Hori ikusita eta zubiak auzokoen egunerokotasunean daukan garrantzia kontuan harturik, konponbidea bilatzeari ekin zion. Egoera zaila zela ikusita, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak administrazioaren konpromisoa erakutsi zuen 2019ko otsailean Errenteriako zubiaren egoera zein zen sakonki aztertzeko eta irtenbide posible bat bilatzeko. Orain, kudeaketa horiek guztiak eginda, Dimark enpresak aurkeztu ditu beharrezko txosten tekniko guztiak, baita arazoari nolako irtenbidea eman behar zaion azaltzen duena ere; udalak Errenteriakoei bertakoei azaldu dizkie txosten horien nondik norakoak. Eusko Jaurlaritzaren URA agentziaren oniritzia behar da orain aurreproiektua onartu eta lanak lizitaziora ateratzeko. URA agentziaren menpe daude Euskal Autonomi Erkidegoetako
ibaien inguruan egiten diren lan guztiak, eta, horrenbestez, aurreproiektuak haren oniritzia behar du lizitaziora atera baino lehen. Momentu horretan dago orain prozesua. Dimark enpresaren analisi eta konponketen txostenak dioenaren arabera, zubiaren
lehen eta bigarren zatiaren elementu estrukturalen degradazioa handia da; lehen zati biak Errenteria auzoko aldeko zatiak dira. Dimark enpresak udalari aurkeztu dion konponbidea lehen bi zati hauen konponketa osoak dira, 3 eta 4 zatietan eta
Bizikletentzako aparkaleku berriak eta jarleku berriak ipini dira herriko zenbait txokotan
U
dala herriko zenbait puntutan jarlekuak aldatzen edo berriak ipintzen ari da. Jarleku berriak lehengoak baino altuagoak dira, errazago jartzeko eta altxatzeko; batez ere pertsona nagusiekin pentsatuz. Leku hauetan ipini dira edo ipiniko dira jarleku berriak: lau jarleku Itsasaurren erreka parean, Kalatraba zubiraino; jarleku bat Kamiñaldeko aparkalekuaren
parean, auzokoek horrela eskatuta; bi jarleku berri Artibai egoitzaren kanpoaldean; beste bat Kamiñazpiko frontoian eta dozena bat Zaldupeko zubitik hasi eta Ibaiondorainoko pasealekuan. Bizikletentzako aparkaleku gehiago ere ipini dira: Kamiñalden, Artibai egoitzaren parean eta Errebala Txikiñean. Herritarrak bizikletaz ibiltzea eta gutxiago kutsatzera bultzatzeaz batera
haientzako baliabideak ipintzea oso garrantzitsua dela deritzo udaleko ingurumen batzordeak. «Kaleetan ez ezik, jende asko dabilen lekuetan ere badaude (ikastetxeen parean, kiroldegian, futbol zelaian, anbulategian…) baina orain leku horietako batzuk indartzea aproposa ikusi dugu; Errebala Txikiñean, esaterako», adierazi du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.
oinarrietan aurkitu diren gabeziak konpontzearekin batera.
Hurrengo urratsak URA agentziak, orain, onartu egin behar du udalak aurkeztutako konponbidea, edo, hala ez bada, ze aldatu behar duen pro-
posatu. Horren ostean lanak lizitaziora aterako dira, eta lanak hasi ahalko dira. Konponketak egiteko Dimark enpresak aurkeztutako aurrekontua 63.473,41 eurokoa da. Udalak lanak 2020an hasi nahi ditu, beti ere URA agentziaren oniritzia lortu eta gero.
> TRAFIKOA
Irtengunea ipini da Artibai kalean, abiadura moteltzeko
U
rtarrilaren amaieran ipini zen ibilgailuen abiadura moteltzeko irtengunea Artibai kalean, auzoko bizilagunek hala eskatuta. Artibaikoen esanetan, kale horretan behar baino abiadura handiagoa hartzen zuten ibilgailuek errepidearen azken metroetan, eta zer edi zer larria gertatzeko aukera zegoen. «Bertan ibiltzen den jende kopuru handia ikusita, gehienbat institutura
edo liburutegira doazen gazteak, beharrezkoa ikusi dugu neurriak hartzea ibilgailuek abiadura moteldu dezaten», azpimarratu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. Udalak gogorarazi nahi du gune horretarako gomendatutako abiadura 30 kilometro ordukoa dela, eskola gunea baita. Udalak beste irtengune bat ipintzea ere aurreikusten, du Ortiz fabrikaren pareko bidean.