UDALBARRIAK zenbaki berezia - Ondarroako Udala

Page 1

UDALBARRIAK 31berezi.qxd_Maquetación 1 16/3/20 17:11 Página 1

UDALBARRIAK ONDARROAKO BARRI-PAPERA

III. Aroa • 2020ko martxoa • ZENBAKI BEREZIA • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011

Koronabirusak alertan ipini gaitu: etxean geratu! >Sintomak edukiz gero 900 20 30 50 telefonora deitu behar da, ez 112ra

K

oronabirusa Euskal Herrira oso modu bortitzean iritsi da eta horrek alerta egoeran ipini du biztanleria. Medikuntza alorreko profesionalek mezu zuzen bat daukate: etxean geratu! Horixe da Koronabirusari aurre egiteko modurik eraginkorrena. Martxoaren 14an alerta egoera ezarri zuten eta hori dela eta martxoaren 15etik hasi eta hamabost egunez herritarrak ezin dira kalera atera, egoera hauetan izan ezik: lehengaien erosketak egitera, farmazietara, txakurra paseatzera, lanera, menpekotasuna duten pertsonak zaintzera edo larrialdiren batera. Zer da Koronabirusa? Koronabirusak animalietan zein gizakietan aurkitzen diren birus familia zabal bat dira. Batzuek gizakia infektatu egiten dute, eta hainbat gaixotasun eragin ditzakete, hala nola, hotzeria arrunta; gaixotasun larriagoak ere badaude, besteak beste, Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS) eta arnas sindrome akutu larria (Sras). Nola hedatzen da? Nahiz eta ez den zehazki ezagutzen, antzeko birusek eragindako beste infekzio batzuekiko analogiagatik, badirudi kutsatutako animaliekiko kontaktuaren bidez edo gaixoaren eztularekin eta doministikuarekin sortzen diren arnas jariakinekiko kontaktu estuaren bidez transmititzen dela. Sekrezio horiek beste pertsona bat kutsatuko lukete haren sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero. Zer egin dezaket babesteko? - Garbitu eskuak sarritan. - Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo behin erabiltzeko zapi batekin. - Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin. - Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez. - Ez ukitu begirik, sudurrik ezta ahorik ere.

>>Medikuen esanetan prebentzioa da gaitzari aurre egiteko modurik onena

>>> Eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira sintomak

- Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.

hala nola bihotzekoak, birikak edo immunitate-arazoak. sintomaren bat baduzu, deitu!

Zein dira sintomak? Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batzuk egon daitezke; oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake; kasu horietan, pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handia du eta aire-faltaren sentsazioa, sukar altuarekin. Tratamenduari erantzuten ez dioten paziente larrietan, eta, bereziki, aurretik gaixotasunen bat badute, konplikazio larriagoak izan ditzakete, eta hil ere egin daitezke. Kasurik larrienak, normalean, adinekoetan ematen dira, edo beste gaixotasunen bat dutenen artean,

COVID-19 TELEFONO BEREZIA Koronabirusa eduki dezakezula uste baduzu deitu hona, eta ez 112ra:

900 20 30 50 24 ordutan martxan!

Instalakuntza publikoak eta egoitza itxi ditu udalak gutxienez 15 egunez Udaletxean ez dago aurrez aurreko zerbitzurik

G

ainontzeko erakundeek agindu baino lehen, udaletxeko zein herriko profesionalen aholkuei jarraituz erabaki zuen Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak instalakuntza publikoak eta Artibai egoitza ixtea. Martxoaren 12an sinatu zuen hurrengo egunetik aurrera udalaren instalakuntza publiko hauek hurrengo 15 egunetan gutxienez itxita egoteko erabakia: kiroldegia, futbol zelaia, arraun egoitza, Etxelila, Gaztelekua, Guzur-Etxi, Kofradia Zaharra, liburutegia, Musika Eskola, Bixikan, KZ Gunea, Antiguako Ama jubilatuen elkartea eta Gaztetxea. Alkatearen iritziz ez zeukan zentzurik ikastetxeak itxi eta instalakuntza horiek zabalik edukitzea: «Itxi izan ez bagenitu, jende gehiena instalakuntza horietan batuko zen, horrek birusa zabaltzeko daukan arriskuarekin». Martxoaren 13an, ostirala, Artibai egoitza ere zarratu egin behar zela erabaki zuen udalak. Egoitzako zuzendariarekin eta Osasun Zentroko zuzendariarekin berba egin eta gero, guztiek egoitza ixtea zela onena erabaki zuten. Helburua Koronabirusa egoitzara ez sartzea da, bertan dauden egoiliarrak arrisku handiena duten biztanleria baitira. Segurtasun protokoloa martxoaren 9tik aplikatzen bazen ere, neurri gogorragoak hartzea hobe zela erabaki zuen alkateak; hurrengo egunean Lehendakariak ere agindu bera eman zuen. Itxi aurretik, senide guztiei banan-banan abisatu zitzaien bisitak egiteko aukerarik ez zela egongo. Horren aurrean, egoitza aurreko plaza ixtea erabaki zen denen artean, egoiliarrak bertan egon ahal izateko eta egoitza barruan hainbeste denbora pasatzera ez

UNEORO, INFORMAZIO EGUNERATUA www.udalbarriak.eus INFORMAZIO ZUZENA

derrigortzeko herritarrak.

bertan

dauden

BESTE NEURRIAK Instalakuntza publikoak eta egoitza ixteaz gain, Koronabirusaren hedapena saihesteko neurri gehiago ere hartu dira. -Udal bulegoak: Martxoaren 16az geroztik udaletxean ez da aurrez aurreko arretarik eskaintzen. Soilik telefono edo posta bidez jarri ahal dira harremanetan herritarrak udalarekin; 94 683 3672 telefonoa eta orokorra@ ondarroa.eus posta elektronikoa daude erabilgarri. Behar-beharrezkoak diren tramiteak egiteko bakarrik erabili daiteke Udal Erregistro Orokorra. - Jolaslekuak: Haurren jolaslekuak eta nagusien ariketa lekuak itxita daude, bertan batu daitekeen jendetzarengatik. - Berdura Plaza: Astearte eta larunbatetan Berdura Plazan egoten diren saltzaileak Zaldupe eskolako patio estalian egongo dira, euren artean gutxieneko distantzia egotea bermatzeko. - Herri Busa: ez da egun guztian erabilgarri egongo. Anbulategiarekin adostu da 07:50ean hasi eta 10:00etara arte zerbitzua ematea, betiko geralekuekin. - Igogailuak eta komunak: igogailu publikoak 22:30etik 07:00etara itxita egongo dira eta egunean lau aldiz garbituko dira. Komun publikoak ere itxita daude. OHARRAK: • Erosketak egitera joatean, mantendu segurtasun distantzia. • Eusko Jaurlaritzak baieztatu du dendetan ez dela elikagairik faltako, baina hala eta guztiz ere udalak erosketak gainontzekoengan ere pentsatuta egitea eskatu du, gehiegikeriarik gabe.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
UDALBARRIAK zenbaki berezia - Ondarroako Udala by 11BARRI - Issuu