2017 Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZAren URTEKARIA

Page 1

URTEKARIA 2017_Maquetaciร n 1 12/12/17 17:29 Pรกgina 1


URTEKARIA 2017_Maquetaciร n 1 12/12/17 17:29 Pรกgina 2


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 3

, Aurkezpena

ElkarLana

raren Eguna giro ezin hobean etorri da. Urkoren abesti ezagun batek dioen legez, «zuen birtutez, zuen indarrez izanen da euskara itsaso urdin eta zabal bat». Euskarak arnasa hartu ahal izan du zenbaitetan itota sentitzen den lekuetan, libre ibili da, itzulipurdika, ahoz aho... Egutegia daukat aurrean lerro hauek idazten ari naizen momentuan. Ohi bezala, egun esanguratsuak biribilean sarLARRAITZ tuta dauzkat. Eskuetan hartu, IBAIBARRIAGA ETXABURU eta urtearen hasierara noa. LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO Martxoan gelditu naiz. ArraHITZAREN ZUZENDARIA paladan datorkit burura Bat eta Zuk hitzen arteko jolasa: BatZuk, 20. Korrikaren leloa. amabigarrenera ailegaMartxoaren 30ean Otxandiotu gara. Abendua indatik abiatu, eta apirilaren 5ean rrez sartu da, euri, txinsartu zen gurera; Mutrikutik. gor eta elur. Hotz esnatu dira Egun argiz ailegatu zen, kolopaisaiak, bero kaleak. Euska-

H

Lege Gordailua: BI-2906-03 Egoitza nagusia: Arretxinaga Etorbidea, 1 • 48270 Markina-Xemein Telefonoa: 94 684 44 36. Faxa: 94 684 44 33. Mutriku. Barrenkale, 19- behea. 943 603 468 E-posta: lea-artibai@hitza.eus Webgunea: www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus Zuzendaria: Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu. Kudeatzailea: Ama Lur Bedialauneta. Publizitatea: Maribi Fernandez 600 571 426. mfernandez@hitza.eus Testuak: 11barri / Lore Bengoetxea Argazkiak: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA | Lekeitioko Udala | Munitibarko Udala | Eguzki Kiñuka/Kaleka | Asier Arrizabalaga | Ispasterko Udala |Euskal Zine Bilera | Mutrikuko Udala | Kuku Habixa Kultur Elkartea | Marraixo Kirol Kluba | June Prieto | Bizkaiko Foru Aldundia | Debegesa |Markinako esku pilota taldea | Amaia Ventas Aldabaldetrekua | 111 Akademia | Kemen Uranga Diseinua eta maketazioa: 11BARRI ERREDAKZIOA Mutriku - Ondarroa - Gizaburuaga Mikel Santiso Urkiza 607 490 163 ondarroa@hitza.eus; mutriku@hitza.eus Etxebarria - Lekeitio - Markina-Xemein Eider Mugartegi Urizarbarrena 607 490 160 markina-xemein@hitza.eus; lekeitio@hitza.eus Aulesti - Berriatua - Ziortza-Bolibar Asier Alkorta Bengoetxea 607 490 167 / lea-artibai@hitza.eus Munitibar - Amoroto - Ispaster - Mendexa Aintzina Monasterio Maguregi 647 355 332 /ea@hitza.eus

Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.ko kideak eta Lea-Artibai eta Mutrikuko beste 63 eragile

//

retsu eta alai. Mundura atera ziren euskararen aldeko ilusionistak, trapezistak... Batera atera ziren, batzuk izateko. Inoizko Korrikarik indartsuena izan zen. 2017ko egutegiak ohi baino boligrafo marka gehiago ditu. Tintaren arrastoak seigarren hilabetera narama. Ispasterri lekukoa hartuta, maiatzaren 7an gauzatu zuen Gure Esku Dago-k erabaki eskubidea Lea-Artibain eta Mutrikun. Etorkizuna erabakitzea herriaren esku dagoela adierazi zuten herriz herri. Kaleak ilusioz jantzi ziren, irribar zabalez. Beste aldarrikapen asko dauzkat jasota: berdintasunaren aldekoak, murrizketen kontrakoak, giza eskubideen errespetua, espetxe politika

2017 URTEKARIA

errotik aldatzea... Eta eskariz eskari, azaroaren 25era noa, beste behin. Saminez, heriotzez dator... Zenbat egutegi margotu beharko ditugu beltzez, zenbat urtez? Azaroaren 11 atzean utzi dudala konturatu naiz. Egun seinalatua. Halako egun batez kaleratu genuen HITZAren 1. zenbakia, orain 14 urte. Elkarlana giltzarri izan da eskualdeko komunikazio proiektuak aurrera egin dezan, ezinbestekoa gure herrietako albisteak olatu gainean mundura zabaltzeko, mingaina trabatu barik euskaraz irakurri eta mintzatzeko... Asko eta asko zarete, ez bat, eskerrik asko batzuk esatea merezi duzuenak. Hamabosgarrenaren bidean gaude.

. Aurkibidea Euskara.

04

Ekonomia.

05

Kirola.

06

Kultura.

07

Politika.

08

2017 zenbakietan.

09

2017, hilez hil. Urtarrila. Otsaila. Martxoa. Apirila. Maiatza. Ekaina. Uztaila. Abuztua. Iraila. Urria. Azaroa. Abendua.

12 16 20 24 28 32 36 40 42 46 50 54

2017AN HITZA DIRUZ LAGUNDU DUTEN UDALAK:

Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Mutriku, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.

JARRAI GAITZAZU SAREAN ERE:

Hitza-k Bai Euskarari

3 ›››

www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (orrialdea)

@leakohitza


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 4

// 4

Euskaltzaleen prozesu parte hartzailea, martxan MUTRIKU //Udal Euskara zerbitzuak eta Bai Txo! Euskara elkarteak elkarlanean, Demasa-Denok Mutrikun Saretzenprozesu parte hartzailea martxan jarri zuten, denen artean etorkizunean euskararen erabilera sendotzeko eta errazteko neurriak bilatu eta adosteko helburuagaz.

Euskara

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Korrikak Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatu zituen LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//20. Korrikak mi-

laka lagun jarri zituen aringa-aringan eta saltaka, euskararen alde. Apirilaren 5ean goizez zeharkatu zituen herriak. Debarren eskutik jaso zuten lekukoa mutrikuarrek, eta ispastertarrek hartu zuten mezua Busturial-

Errenta aitorpena euskaraz egitearen alde

ONDARROA//Udalak eta erakunde finantzario eta aholkularitza bulegoek errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko hitzarmena sinatu zuten, eta kanpaina abiatzeko konpromisoa hartu, hain zuzen, BBVA, Felix Aholkularitza, Fideslan, Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Lagunkor eta Torrealday-k.

dera pasatzeko ardura. Dena dela, ekimena ez zen egun horretara mugatu, aurretik hainbat eta hainbat ekimen antolatu zituzten-eta Korrika girotzen joateko. 20. Korrika martxoaren 30ean hasi zen, Otxandion, eta apirilaren 9an amaitu zen, Iruñean.

Cikuatxok eta Eikak saria jaso zuten LEA-ARTIBAI//Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta saria eman

zien Berriatuko Cikautxo eta Etxebarriko Eika kooperatibei, «lan arloko ekimenetan euskararen geroa bermatzeko aitzindari eta eredu direlako eta gaur egun ere hizkuntzaren aldeko apustuari sendo eta irmo eusten diotelako».

AKARREGI HAGIN KLINIKA


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Pågina 5

Ekonomia Ekonomia

Hazilan 2017 martxan jarri zuten, enplegua sustatzea helburu MUTRIKU//Hirugarren urtez, Debegesa garapen agentziak, Debabarreneko enplegua bultzatu asmotan, Hazilan plana jarri zuten martxan, 25etik 44 urtera arteko 16 lagunen artean. Aurreko deialdietatik 26 lagun lanean daudela nabarmendu zuten.

// 5

Europako legatzaren ugalketa, Aztiren ikerketagai LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Legatzaren

erreklutamenduaren prozesu ekologikoak eta demografikoak ikertzeko ikerketa kanpaina jarri zuten martxan, Aztiko zientzialariak tartean zirela. 2017an, 6.700 tona hegaluze lehorreratu zituzten euskal por-

Babes sozialerako euskal sistema publikoaren eske

Leartikerrek produktuak ikusgai jarri zituen

LEA-ARTIBAI //Estatu espainolaren politikek pentsioak arriskuan jartzen dituztela esan zuen LABek, eta eredu berri bat aldarrikatu zuen, babes sozialerako euskal sistema publikoan oinarrituta.

MARKINA-XEMEIN // Leartikerrek azken urteetan garatu dituen porduktuak aurkeztu zituen Euskadiko Elikadura Kluster Eguna ospatzeko BECen egin zuten ekitaldian.

Pertsona bat hil zen lan istripuan

tuetan, eta Ondarroakoa izan zen deskarga gehien jaso zituen hirugarren portua. Bestalde, Eguzkik ontzi pelagikoen kontrola areagotzeko eskatu zuen. Sardinari dagokionez, haren egoera txarra dela eta, adituek 2018an ez arrantzatzea eskatu zuten.

Hezkuntza publikoko beharginak, greban

MUTRIKU //35 urteko langilea hil zen otsailean, lan istripu baten

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //2017an bost greba deialdi egin

ostean. Betelu enpresako langilea zen, eta lau metroko altueratik erori zen. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea deitu zuten Donostiako Adegiren aurrean, Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea! lelopean.

zituzten euskal hezkuntza publikoan, azkena, abenduan. Sektorez sektore egin ziren lau greba deialdi; eta azkena, abenduaren 12koa, orokorra izan zen. Era horretara, Heziberri eta LOMCEri planto egin nahi izan zieten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 6

// 6

2017ko Bizkaia Kirol Saria, bertoko Esku Pilota taldearentzat MARKINA-XEMEIN //»Kirolaririk gazteenen artean egiten duen lan garrantzitsuagatik», 2017ko Bizkaia Kirolak Saria eman zion Bizkaiko Foru Aldundiak Markinako Esku Pilota Taldeari.Gurasoentzat eta zuzendaritzarentzat ezusteko pozgarria izan zen.

Kirola

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Lea-Artibaiko hiru traineruak aurkeztu zituzten LEA-ARTIBAI // Berriatuko Cikautxo enpresan batu ziren Ondarroa Arraun Elkarteko, Isuntzako eta Lea-Artibaiko traineruak eta arraunlariak. Cikautxo 2017ko denboraldiko babeslea izango zela adierazi zuten. Cikautxok hiru urterako hitzarmena sinatu zuen

Xistera jokalari onenak batu zituzten

hiru elkarteekin. Akordioa bikaina izan zela eta laguntza handia suposatu diela aitortu zuten bi taldeetako presidenteek, Gorka Elordi ondarrutarrak eta Santi Zumaran lekeitiarrak. Elordik nabarmendu zuen TKE ligan aritzeko beharrezkoa zutela babesletza.

Txurrukak agur esan zion txirrindularitzari

BERRIATUA //Arrakastatsua izan zen Berriatuan jokatu zuten

ETXEBARRIA //Luze hausnartu ostean, txirrindularitza profe-

nesken nazioarteko II. Xistera topaketa. 40 neskak parte hartu zuten Mendibarren frontoian izan zen egun osoko topaketan. Xistera proiektuak antolatuta, goizetik iluntzera zesta-puntaz gozatzeko aukera bikaina eduki zuten jolas eta lehiaketa bidez.

sionalari agur esatea erabaki zuen Amets Txurruka txirrundulari etxebarritarrak. Era horretara, «etapa garrantzitsu eta eder bati» amaiera eman ziola esan zuen, eta ibilbidean alboan izan zituen guztiei esker oneko berbak igorri zizkien.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 7

Leire Bilbao idazleak eskuratu zuen Euskadi Literatur Saria ONDARROA //Bilbao Euskaraz-

ko Haur eta Gazte Literatura atalean izan zen irabazlea, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanagaz. Urrian eman zen ezagutzera epaia, eta azaroan jaso zuen saria. Horrez gain, Zarauzko Lizardi Saria ere lortu zuen, apirilean.

Kultura

// 7

Bertokoentzat leku zabala 52. Durangoko Azokan LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Yolanda

Arrieta etxebarritarrak ireki zuen 52. Durangoko Azoka, abenduaren 6an, Hasieran hazia ikuskizunagaz eta LÁteiler dantza eskolagaz batera. Bertoko produkzioak leku zabala eduki zuen. Horrela, libu-

Amaia Lekunberrik irabazi zuen Gabriel Aresti saria

Jon Azpillaga bertsolaria hil zen, 81 urtegaz

MARKINA-XEMEIN // Ezkontza izeneko ipuinagaz lortu zuen Amaia Lekunberri Ansola kazetari eta generoaren arloko adituak euskarazko ipuinen modalitateko sari nagusia, «ipuin fresko eta ausarta».

BERRIATUA // Bertsolari-

tzaren ikurretako bat hil zen otsailean, Jon Azpilaga berriatuarra. Plazagizon handia izan zen, eta Jon Lopategi bertsolariagaz osatu zuen bikotea.

ruen atalean, bertoko sei argitalpen izan ziren, eta musikan, disko bat; Keu Agirretxea ondarrutarraren Improphono. Hain zuzen ere, Ahotsenean Keu entzuteko aukera egon zen, solasaldian, baita Nerea Ibarzabal bertsolaria ere, besteak beste.

Imanol Oruemazaga Baseta agurtu zuten

111 Akademiaren Saria, Kirmen Uriberentzat

adopzioz ondarrutarra hil zen apirilaren 28an. Euskaltzale eta abertzale sutsua, gizon ekintzailea izan zen. Ondarroan egin diren ekimen askoren sustatzaile izan zen, besteak beste, Zubi Zahar ikastolarena; baita idazlea ere.

ONDARROA //Elkarrekin esnatzeko ordua liburuarengatik jaso zuen 2016ko saria Kirmen Uribek Andoaingo Bastero kulturgunean. 111 Akademiaren saria jasotzeak «ilusio handia» egin ziola aitortu zuen Uribek, sari hori «herritik sortutako zerbait delako».

ONDARROA //Imanol Oruemazaga Baseta jaiotzez berriztar eta


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 8

// 8

Santi Brouard oroitzeko ekitaldia egin zuten LEKEITIO // Azaroaren

20an, Santi Brouard Herri Batasuneko buruzagia hil zuteneko 33. urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin zuten, Lekeition. «Aspalditik dakigu Espainiako estatuaren bortizkeria eta krudeltasuna ze puntutaraino heldu ahal den», adierazi zuten hilerrian.

Politika

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ibon Iparragirreren egoera salatu zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Kartzela politi-

kak zeresana ematen jarraitu du 2017an, eta Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren egoera izan da adierazle nabarmenena. Iparragirrek Hiesa du, mailarik gogorrenean, C-3 estadioan, eta haren egoera hil ala bizikoa

Erabakitzeko eskubidea gauzatu zuten

dela esan dute, 20 defentsa baino ez dauzka eta. 2017an, ondarrutarra askatzeko eskatzeko mobilizazioak ugaritu dira. Osasun arloko profesionalak eta instituzioetako ordezkari politikoak zein gizarte eragileak ondarrutarra askatzearen alde agertu dira.

Zulueta, Uranga eta Aranburu, kalean

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//Maiatzaren 7an, erabakitzeko esku-

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU // Arantza Zuluetak otsailaren

bidea gauzatu zuten Lea-Artibaiko 11 herritan eta Mutrikun. Guztira, %40,47ko parte hartzea egon zen. Datuekin «oso pozik» azaldu ziren dinamikako ordezkariak. Eguna girotzeko, hainbat ekitaldi egin ziren herriz herri, adibidez, Mendexan.

25ean irten zuen Cadizko espetxetik, 20.000 euroko bermea ordainduta. Kemen Uranga ondarrutarrak abuztuaren 6an utzi zuen Zaragozako Daroca espetxea; eta Xabi Aranburuk, maiatzaren 4an Mont de Marsango Frantziako kartzela.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Pågina 9

2017 zenbakietan

31.684

2 Biztanleak

Lea-Artibai eta Mutrikun. Horretxenbeste biztanle daude berton erroldatuta. Gehiago dira hil direnak jaio direnak baino: 203 lagun jaio dira, eta 241 hil. ]

1.190

2 Langabetuak

Lea-Artibai eta Mutriku. 2017ko urrira arte, Lea-Artibai eta Mutrikuko langabetu kopurua. 2016an baino 122 gutxiago. ] Herri handienetan. Ondarroan, 386 langabe; Lekeition, 270; Markina-Xemeinen, 167 eta Mutrikun, 198. ] Langabezia beheruntz. 2010ean, 1.364 langabetu zeuden; 2011n, 1.447; 2012an, 1.710; 2013an, 1.836; 2014an, 1.742; 2015ean, 1.523; eta 2016an, 1.312. Ehunekotan, Ondarroan daude langabetu gehien, %9,47, eta Aulestin gutxien, %4,18. ] Inflexio puntua 2007tik 2008ra. 2008an, langabeziak goranzko joera hartu zuen; eta 2013an, beheranzkoa. Horrenbestez, beheranzko joerari eusten dio. ]

]

HERRIZ HERRI. AZAROAREN 30ERA ARTE

HERRIAK Jaiotzak Amoroto 7 Aulesti 2 Berriatua 7 Etxebarria 8 Gizaburuaga 2 Ispaster 8 Lekeitio 36 Markina-Xemein 52 Mendexa 0 Munitibar 1 Mutriku 37 Ondarroa 40 Ziortza-Bolibar 3 GUZTIRA 203

Heriotzak 4 7 12 10 2 8 46 39 2 7 29 71 4 241

Errolda 426 658 1.261 777 214 725 7.371 4.962 435 464 5.367 8.594 430 31.684

// 9


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 10

www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus

2018ra begira ere berrikuntzekin gatoz! 2018ko lehen hiruhilekoan webgune berriak estreinatuko ditugu!!! - Atal berriak estreinatuko ditugu - Eskaintzak ere gehitu egingo ditugu

Harpidedun egiteko aukera berriak: - Papereko harpidedun egiteko aukeraz gain, HARPIDETZA DIGITALA egiteko aukera ere eskainiko dugu. Harpidedun digitalek WEBGUNEA NAHIERAN kontsultatu ahalko dute, eta harpidedun ez direnek eskura edukiko ez dituzten materiala jasoko dute.

%30

sare sozialetan

Markak gainditzen jarraitu dugu edizio digitalean!

• Sare sozialetan JARRAITZAILEAK GEHITZEN jarraitzen dugu: batazbeste %30eko gorakada eduki dugu

• Webguneko bisitak, GORAKA! 2016an baino 70.470 bisita gehiago ( %27); erabiltzaileak 17.180 gehiago izan dira ( %17) Harpidedunak ezinbestekoak zarete gure, denon proiektu honek aurrera egin dezan; Lea-Artibaik eta Mutrikuk egunero eta euskaraz informazioa jasotzen jarrai dezaten. Eskerrak eman nahi dizkizuegu harpidedunoi, eta harpidedun egitera animatu oraindik harpidedun ez zaretenok. Eskerrik asko!!! PROIEKTUA INDARTZEN, GARATZEN ETA HOBETZEN JARRAITZEKO HAUSPOA ZARETE!!!


URTEKARIA 2017_Maquetaciร n 1 12/12/17 17:29 Pรกgina 11

ERAGILEEN KONPROMISOA

Ipargorri Elkartea

2017an, eskualdeko eragileek HITZAri bultzada ematen jarraitu dute. Gainera, Cikautxo, Danobat eta Kide enpresek, Kai-Alde elkarteak, Okamika industrialdeak, Uhagon kulturguneak, Ipargorri elkarteak eta EA alderdi politikoak Hitza diruz laguntzeko konpromisoa hartu dute.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 12

12

> URTARRILA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ongietorria ematen duen plaka euskaraz jarri zuten

ETXEBARRIA //Aspaldi herriko

sarreran erdal grafiagaz jarrita zegoen errotulua euskaratu zuen Rosa Etxabe artistak, udalaren eskariz. Tomasenekoa denda dagoen eraikinaren horman jarri zuten 2 metro eta 10 zentimetro zabalerako eta 60 zentimetroko alturako errotulua.

Euskal saregileek urteko batzarra egin zuten LEKEITIO //Urtarrilaren 28an, Euskadiko Sa-

regileen Elkarteko kideek urteroko batzarra egin zuten, Lekeitioko Azkue Aretoan. 11. asanblada izan zen, eta Hondarribia, Orio, Getaria, Lekeitio eta Ondarroako 48 emakume batu ziren. Batzarraren helburua, oro

Bandak 150. urteurreneko ekimenei ekin zien

har, urteoko gorabeheren balorazioa egitea zela nabarmendu zuen Maite Burgoa Euskadiko Saregileen Elkarteko presidenteak. Hobekuntza soziolaboralak lortzeko egindako jarduera eta lan duin bat izan dadin egindako ahalegina aztertu zituzten.

Kamiñazpirako nahi zen parkeaz berbetan

LEKEITIO // Urtarriletik hasita, Lekeitioko Musika Bandak eki-

ONDARROA //Udalak Kamiñazpiko parkea berritzea erabaki

men ugari antolatu zituen, 150 urte betetzen zituela ospatzeko. 12 hilabete, 12 kontzertu izenagaz, kontzertu eskaintza zabala prestatu zuen; bat hileko. Kontzertuez gain, urteurren borobilaren harira, hitzaldiak eta kalejirak prestatu zituen.

zuen, eta, horretarako, erabiltzaileei zelako parkea nahi zuten galdetzea. Adin guztietako erabiltzaileei zuzendutako parte hartze prozesua jarri zuen martxan, umeei ere bai, parkeko erabiltzaile nagusienak zirelako.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 13

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Urtarrila

// 13

Eguzkik Mijoa aintzat hartzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari

Kamiñaldeko mendia erori ahal zela ohartarazi zuten 2002an

San Ignazio kaleko etxeak, 2016ko martxoan.

ONDARROA //

Kamiñaldeko urbanizazioan akatsak egin zirela dio azterketa batek Ondarroako Udalak eskatu zuen azterlan baten arabera, Kamiñaldeko urbanizazio lanetan hainbat akats egin zituzten. Besteak beste, lur jausi arriskua aurretik atzemanda zegoela jaso zuten urtarrilean herritarren eskura utzi zuten dokumentuan. «Proiektua idatzi aurretik jasotako 2002ko txosten

geotekniko batek ezpondaren geruzek jausteko arriskua zutela atzematen zuen. Hori dela eta, ainguraketa buloiak ipintzea eta gerta litezkeen mugimenduak atzemateko inklinometroak ezartzea gomendatzen zuen», dio txotenak.

Inbertsiorik ez zen egin Arriskuen berri eman bazen ere, ez zen nahikoa diru inbertitu arriskuok zuzentzen. 2004ko martxoan, 2002ko txostenaren berri eduki arren, zuzendaritzak obra jarraitu zuen, beste enpresa batek azterlan geologikorik egin barik emandako gomendioa

jarraituta. Horrela, mendi hegaleko lurrak eusteko lanak merketzea erabaki zuten. Bestalde, mendia eraisteko orduan, ez zen kontuan hartu ezponda ezegonkorra zela, eta horrek hainbat arazo eragin zituen. 2005etik aurrera, hainbat lur jausi egon ziren, eta 2007an, garajeak eraikitzean ere luiziak egon ziren. 2010etik, hamar urteko aseguru bermea dago etorkizuneko akatsei aurre egiteko.

2016ko martxoan, Kamiñaldeko lur jausia zela eta, 176 familia etxebizitzetatik atera zituzten.

MUTRIKU//Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologistak Mijoako saneamendua 2017ko aurrekontuetan kontuan hartzea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, aurretik beste hainbat erakunderi modura. Gogoratu zuenez, Mijoako saneamendu proiektua 2011rako eginda egon behar zen, baina ez zen gauzatu. Kostuaren %75 Eusko Jaurlaritzak ordaindu behar zuen, eta dirurik ipini ez zuenez, lanik ez zen egin. 2016an onartutako Plan Hidrologiko berriak berriro aurreikusten du proiektua gauzatzea, 2021 urtera bitartean. «Bada gai honi behingoz behar den modura heltzeko garaia. Arazo honetan, beste hainbatetan bezala, lehentasunak ezartzean dago gakoa, ze dirua egon badago», adierazi zuen Eguzkik.

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 14

›››

14

Urtarrila

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Uraren ibilbidea eginaz herria ezagutuz

Elikagaien Bankuak lokal berria ireki zuen

AMOROTO //Amorotoko Kultur Taldeak Uraren Ibilbidea presta-

tu zuen Amoroto Ezagutuz mendi martxaren urteko hitzorduan. Ibilbidean parte hartu zutenek herriko iturriak bisitatzeko aukera eduki zuten. Bi ibilbide zeuden aukeran: 12,5 kilometrokoa eta 7,5 kilometrokoa. Besteak beste, Elorran Urgozua eta Tox iturrien, Talo putsuaren, Babolina eta Zulueta urtegien eta Kastilo eta Atxurra erreken parektik joan ziren.

LEKEITIO //Uribarren Abaroa fundazioak egoitzaren lokal bat utzi zion Elikagaien bankuari, herriko 47 familiak premiazko elikagaiak jasotzen jarraitu ahal izateko, lehen herriko mojek utzitako lokalean egin zuten eran. Aterpe bat zena biltegi bihurtu zuen fundazioak. Lekeitioko Elikagaien Bankua Ondarroako Danon Artin elkarteko adarra da, eta bederatzi lagun dabiltza boluntario lanetan, euretatik hiru, berriak.

390 lagun batu ziren ermiten bidean

Gazte, jaioberri eta nagusientzako laguntza

BERRIATUA //IX. Berriatuko Ermiten Ibilbidearen antolatzaileak pozik agertu ziren 390 lagunek tenperatura hotzei aurre egin eta ermitarik ermitako ibilibidean parte hartzeko izena eman zutelako. 2017an 400 lagun batzea jarri zuten erronkatzat, eta horrenbestez, helburua bete zutela adierazi zuten.

ETXEBARRIA //Gazte, jaioberri eta nagusiei zuzendutako diru laguntzak ematea adostu zuen udalak. Herrian etxea alokatzen zuten 18tik 33 urtera arteko gazteei, gutxienez hiru urte erroldatuta zeuden haur jaio berrien gurasoei eta mugikortasun arazoak zituzten nagusiei bideratutako laguntzak ziren.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 15

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Fitur turismo azokara ailegatu zen bertoko eskaintza Artibaik eta Busturialdeak Fitur turismo azokan parte hartu zuten, Madrilen. LeaArtibaiko herrien turismo eskaintza Leartibai Garapen Agentziak egin zuen, eta Mutrikukoa, Debegesak. Geoparkearen

bitartez, Geoparkeak, gainera, presentzia bikoitza eduki zuen azokan. Batetik, Euskadiko erakusmahaian hartu zuen lekua, geoturismo eskaintzaren berri ematen, eta, bestetik, Geoparkeak erakusmahai propioa eduki zuen.

HAPO berrikusteari ekin zioten

Kiroldegiko ateak, zabalik

MENDEXA //Hiri Antolamenduko Plan Ororraren arabera hainbat arlotan egin zitezkeen gauzak aztertu zituzten. Besteak beste, etxebizitzen gaineko datuak eguneratu zituzten, eta gaur egungo premietara egokitu.

AULESTI // Urtarrilean, aulestiarrek kirolde-

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Mutrikuk, Lea-

gia doan erabiltzeko aukera eduki zuten, txartelak udalaren idazkaritzan eskatuta. Udalak sauna bat eta bizikleta estatiko berria jarri zituen, eta makinak konpondu.

Urtarrila

// 15

‘Ondarroa 2016’ urtekaria aurkeztu zuten ONDARROA//Ondarroako Historia Zaleek Ondarroa 2016 urtekaria aurkeztu zuten. Erreportaje berrien artean, Limako (Peru) alkate izandako Domingo Garro ondarrutarraren historia jaso zuten. Garro XVI. mendean Ondarroatik Peruko erregeorderriko lurretara kontu kudeatzaile legez joan zen. Horrez gain, errege eta erregeordeen kontulari izan zen, eta garaiko negozio gizon garrantzitsuena bilakatu zen. Beste artikulu ugari ere jaso zituzten, esate baterako, portuan arraina deskargatzeko sistemen aldaketa, Frankismo garaian Ondarroako kaleetan ipinitako lehenengo ikurrinen historia eta Ondarroa arraun taldearen gaineko artikulua.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 16

16

> OTSAILA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Kartelak itsasteko 11 panel jarri zituen udalak

MARKINA-XEMEIN // Herriko

hormak eta kaleek itxura garbiagoa eta txukunagoa eduki zezaten eta ondarea zaintzeko asmoz, kartelak jartzeko panelak ipini zituzten; iragarkiak eta kartelak jartzeko euskarri aproposak. Udalak hartu zuen panelen garbiketaren eta mantenuaren ardura.

Errefuxa botatzeko edukiontzi grisak jarri zituzten MUTRIKU //2016ko amaieran organikoa ba-

tzeko edukiontzi marroia ipini eta gero, 2017ko otsailean errefuxa biltzeko edukiontzi grisak jarri zituzten, eta edukiontzi berdeak kendu. Edukiontzi grisak, marroiak modura, txipdun txartelarekin zabaltzen

Zuhaitz eta landare aukera zabalagaz gozatuz

dira. Deba eta Mutriku Debabarreneko lehenak izan ziren edukiontzi grisak ipintzen. «Edukiontzi grisaren helburua da birziklatu daitezkeen hondakinak errefuxarekin ez nahastea eta biriziklatze tasak hobetzea», adierazi zuten mankomunitateko ordezkariek.

Mugimendu feministaren mobilizazioa

MARKINA-XEMEIN //Salmentekin «pozik» geratu ziren Markina-

ONDARROA//Aurrerak Portugaleten aurka jokatu zuen parti-

Xemeingo XV. Zuhaitz eta Landare Azokan parte hartu zuten 11 mintegiak. Batez ere bertokoak ez diren landareek eduki zuten eskaera handiena, mimosek, esate baterako. «Jendeak landare exotikoak nahi ditu», adierazi zuten mintegiko arduradunek.

daren harira, mugimendu feministak mobilizazioa deitu zuen. Paul Abasolo Portugaleteko jokalariaren eta babesten dutenen aurkako protesta izan zen. «Abasolo eraso sexualak egiteagatik zigortu zuten; eta ostean, indultatu», esan zuten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 17

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Otsaila

// 17

Zesta-puntaren garai ezberdinak batu zituzten ‘Garaian’-en

San Pedro kofradia zaharreko Bentalekua erre egin zen

Mutrikuko bentalekua, sutearen ostean.

MUTRIKU //

Bentalekuaren erreplika egiteko aukera egon zitekeela aurreratu zuten Ezbehar pertsonalik egon ez bazen ere, kalte material ugari egon ziren Mutrikuko San Pedro Kofradia Zaharrean piztu zen sutean. Taberna erabat kiskalita geratu zen, eta goian zegoen Bentalekua museoa ere egoera berean geratu zen. Taberna erre zen, eta

hain zuzen ere tabernaren gaine-gainean harrapatu zuen Bentalekua.

Eraikina, zarratuta Larrialdi zerbitzuek zapatuan 04:30ean jaso zuten abisua, San Pedro Kofradia Zaharreko tabernatik kea ateratzen zela esanez. Sua itzali ostean, segurtasunagatik, eraikina itxi egin zuten. Ertzainak eraikinean sartu ziren, eta sutearen jatorria ikertzeari ekin zioten. Bentalekua erre eta galtzea herritarrentzat ondare galera handia zela azaldu zuen Jose Angel Lizardi alkateak. «Zumaiakoarekin batera,

bentaleku bakarra zen Mutrikukoa», adierazi zuen. Hain zuzen ere, sutea gertatu eta handik egun gutxira ziren Aranzadi Zientzia Elkartekoak Bentalekua berriztatzen hastekoak, sitsak janda zegoen eta. Alkateak gaineratu zuenez, erreplika egiteko aukerak bazeuden, plano baten laguntzarekin, Aranzadikoek eurek aurreratu ziotenez. «Argazki eta bideo ugari dituzte, eta sutearen nondik norakoen ikerketa amaitzen denean, erre ez diren piezak batzen hasi nahiko luketela esan digute», nabarmendu zuen udalburuak.

MARKINA-XEMEIN//Hamarkadaz hamarkada eta frontoirik frontoi mundu osora zabaldu zen zesta-punta eta puntistak izan ziren Garaian Kultur Elkartearen Garaian aldizkariaren 52. zenbakiko gai. Imanol Ibarluzea Itxulapiko, Juan Mari Bengoa Txino eta Izaro Arberi egindako elkarrizketak jaso zituzten, eta elkarrizketon bidez, hiru ikuspegi eta hiru garai islatu zituzten. Horrez gain, Historian barrena atalean, Miguel Angel Bilbao zesta-puntazale eta ikertzaileak eta Patxi Juaristi soziologo eta idazleak idatzitako Zesta-punta eta pelotari puntistak eta Noizkoa da zesta-punta Markina-Xemeinen? artikuluak jaso zituzten. Lehenengoak zesta munduak edukitako zabalkundeaz jardun zuen; eta bigarrenak, zesta-puntak Markina-Xemeinen eduki duen garrantziaz.

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 18

›››

18

Otsaila

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Eskolaren lanari aitortza egin zioten

Parte hartzeko ordenantza onartu zuten

AMOROTO //Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak Amorotoko

eskolari eman zion Aztertu programako sarietako bat, azken hogei urteetan programa lantzeagatik, eta, horrenbestez, ingurumen arloan erakutsitako konpromisoagatik. Aztertu programaren barruan, Azterkosta eta Ibaialde programak hartzen dituzte amorotarrek. Azterkosta Ispasterko Ogellan egiten dute; eta Ibaialde, herrian bertan.

LEKEITIO //Udalbatzak Herritarren Parte Hartzeko ordenantza onartu zuen, lau urtean testua lantzen egon ostean. «Lekeitioko Udalak, lehenengoz, araututa edukiko ditu udal garden eta parte hartzaileago bat errazteko prozedurak eta arauak», esan zuen Lekeitioko EH Bilduk. Testuan jaso zituzten, besteak beste, udal informazio garden eta erraza jasotzeko udalak ziurtatu beharko lituzkeen mekanismoak.

HAPOren gaineko zalantzak argitzeko era

‘Antxustegi’ egonkortzen hasi ziren

ISPASTER //Otsailean, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren gaineko hitzaldia eman zuten, eta interesa zeukaten herritarrei espedientea kontsultatzeko aukera eman zieten. Horrez gain, astean bi egunetan teknikariekin egoteko aukera eman zuen Ispasterko Udalak, aldez aurretik txanda eskatuta.

ONDARROA //Bilboko Itsasadarra Itsas museoa Antxustegi atu-

nontzi onadrrutarra berreskuratzen hasi zen, eskulangintzaren teknika erabilita, eta hori berri ona zela adierazi zuten SOS Antxustegi plataformako kideek. Lau urte baino gehiago eman zuten ontzia konpontzeko eskatzen.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 19

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Zinta jokoa antolatu zuten, Antzar jokoaren ordez Antzar Jokoak eragin zuen eztabaida luzeari irtenbidea emateko, Zaldi zinta jokoa antolatzea erabaki zuten. Aspaldiko zinten jokoa eredu hartuta eta zaldiak daukan protagonismoa mantenduz, ikuskizun

berria sortu zuten, antzarraren ordez zintak erabilita. Antzar jokoan benetako antzarrak, hau da, animaliak erabiltzearen aurkako protestak gehituz zihoazen, eta 2016an animaliak ez erabiltzea adostu zuen Markina-Xemeingo jai batzordeak.

72 horma hobiko kolunbarioa

Zaldi mando proben hitzordua

MUTRIKU //Udalak kolunbarioa eraiki zuen

ISPASTER//Ispasterko 22. Kintxopeko Zaldi-

hilerrian, errautsak jaso ahal izateko. 72 horma hobi egin zituen, sasoi batean umeen hilerria zegoen lekuan. Kolunbarioa hamar urtean erabiltzeko aukera eman zuen.

Mando Proben sariketan Muxikako Maume auzoko Baraizarraren zaldia nagusitu zen, 80 eta erdi untze eta metro bateko markagaz. Proba otsailaren 9tik 12ra jokatu zen.

MARKINA-XEMEIN //Aurreko urteetan

Otsaila

// 19

Erakundeak San Ignazioko kaltetuekin batu ziren ONDARROA// Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza bat Ondarroan egon zen Kamiñaldeko lur jausiak eragin zituen kalteak bertatik bertara ikusten. Aldi berean, San Ignazioko hainbat kaltetugaz batu ziren. Kezkak eta beharrak azaltzeko aukera eduki zuten kaltetuek. Baina denaren gainetik, lanak ordaintzeko finantzaketa falta zela nabarmendu zuten. Bestalde, lur jasiak San Ignazioko etxeetan zenbaterainoko kalteak eragin zituen ikusi zuten ordezkariek, udal orezkaritzagaz eta kaltetuetako hainbategaz batera. Kalterik handienak jasan zituzten 40C eta 42A atarietako hiru etxebizitzetan egon ziren, hain zuzen ere.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Pågina 20

20 > MARTXOA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Zuhaitz eta konpost eguna antolatu zuten elkartasun ekitaldian

ZIORTZA-BOLIBAR // Zuhaitz eta Konpost Eguna antolatu zuten, Ziortza-Bolibarren; Baionako Etxepare Lizeoaren kanpainagaz bat eginda, sagarrondoak landatu zituzten, eta sagar ekologikoak dastatzeko aukera eman. Auzokonposta ere banatu zuten; gutxi gorabehera 50 kilo.

Berdintasuna aldarrikatu zuten bazter guztietan LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU // Emakumeen

Nazioarteko Egunagaz, Martxoaren 8agaz, bat egin zuten Lea-Artibain eta Mutrikuko bizilagun, talde, elkarte erakunde eta norbanakoek. Hainbat jarduera egin ziren, eta aldarrikapena denbora guztian egon zen kale-

Gazteek esperientziak partekatu zituzten

LEKEITIO //Gazte antolakundeek esperientziak trukatu zituzten, Euskal Herri mailan gauzatu zen Inurritegia prozesuaren barruan. Hainbat taldetan parte hartu izan duten 40 lagun batu ziren kafe-tertulian, esperientziak partekatzeko. Gazte estrategia birdefinitzeko prozesuan antolatutako ekimena izan zen.

an. Aurrera egin bada ere, nabarmaendu zuten gizartea oraindik ere ez dela berdintasunezkoa emakumeentzat eta gizonezkoentzat. Era berean, ekintzetara pasatu eta feminismoa indartzera deitu zuten. Jai giroak eta aldarrikapenak bat egin zuten ekitaldiotan.

Udabirra-Fest, garagardo artisauen bilgune AMOROTO //Martxoaren 25ean, Txorierri Garagardoak eta

Etxeandia artisau bizkaitarren garagardoak dastatzeko aukera egon zen, Udabirra-Fest jaian. Jende ugari batu zen, eta, garagardoagaz batera, berton egindako saltxitxa, txistorra eta txerri okeladun pintxoak jan ahal izan zituzten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 21

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Martxoa

// 21

Ondarearen ezagutza indartzeko beka sortu zuen udalak

LEKEITIO//Lekeitioko gazteen

Turismo mahaiak herriaren aukerak eskura jarri zituen

Markina-Xemeinek turistentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat elementu dauzka, paisajistikoak, adibidez.

MARKINA-XEMEIN //

Turistentzako liburuxkak herriaren informazioa eskaini zuen Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak herriko planoa, argazkiak, zerbitzuen informazioa -non jan, non lo egin-, zer ikusi edo zertaz gozatu zezaketen azaltzen zuen liburuxka kaleratu zuen. «Beste herri batzuetako ereduak ikusi eta herriratu egin dugu proiektua», azal-

du zuten Turismo Mahaiko kideek. Diseinuari ere garrantzi handia eman zioten, liburuxka turistentzat erakargarri eta erabiltzeko erraza izateko. Horrela, beharrezko testua besterik ez zuten jarri, irudi askogaz. Euskara zuen oinarri, baina ingelesa, frantsesa eta gaztelania ere gehitu zioten.

Informazio guneetan 3.000 liburuxka argitaratu zituzten, eta herriko hiru informazio guneetan jarri zituzten eskura: udaletxean, Uhagon kulturgunean eta Herri Bibliotekan. Horrez gain, herriko osta-

tuetara eta inguruko herrietako informazio bulegoetara ere eroan zituzten ale bazuk, eta dendei ere eskaria egiteko aukera eman zieten. Argazkiak batu nahirik Turistentzako liburuxka Markina-Xemeingo Turismo Mahaiak antolatutako ekimen sorta zabalago baten barruan sartzen da. 2017an liburuxka modura, 2016an, planoa kaleratu zuten, eta aurrera begira, turismoari begirako web gunea egiteko asmoa agertu zuten. Era berean, argazkiak batzen hasita zeudela adierazi zuten.

artean herriko ondarearen ezagutza maila handitzea helburu zuen 3.000 euroko beka eman zuen udalak. Herriko ondarearen gaineko gai zehatz batzuk jorratu eta fitxa batzuk egitea zen asmoa, herriko ikastetxeetan erabili ahal izateko. Egin beharreko lana hurrengoa zen: Lekeitioren gaineko bibliografia sakon begiratu -monografiak, aldizkariak, solteko artikuluak- eta oinarrietan dauden gai bakoitzaren gaineko txosten bat egitea. «Txostenak 16 urteko ikasle batentzako ulergarriak, argiak eta zehatzak izan behar dira», argitu zuten. Horrez gain, bekadunak gai bakoitzeko material lagungarria ere batu behar zuela adierazi zuten, argazkiak, planoak eta ilustrazioak, adibidez.

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:29 Página 22

›››

22

Martxoa

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Galiziarrek Geoparkea bisitatu zuten

Xabier Amurizak esker ona jaso zuen

MUTRIKU //Geoparkeak Galiziako Ortegal (Coruña) eskualdeko alkateek eta zinegotziek osatutako ordezkaritzaren bisita hartu zuen. Bide batez, denboraldi berria hasi zuten. Irteera berriak eskaini zituzten, ondare geologikoa, naturala eta kulturala ezagutzera emanaz; eta zaharrak berreskuratu. Era berean, aurreko urteetan ez modura, ekintzak Aste Santutik abendura bitartean eskaini zituzten.

GIZABURUAGA //Lea Ibarreko Mankomunazgoak antolatuta, Xabier Amurizari esker ona adierazteko ekitaldia egin zuten Gizaburuagako udal areto berrian. Besteak beste, Gizaburuagan eta Amoroton abade izan zeneko urteetan gertatutako pasadizoak eta bizipenak errepasatu zituzten. 1965ean hasi eta kartzeleratu zuten arte, hiru urte eta erdi baino ez zituen egin abade herriotan, baina arrastoa utzi zuela esan zuten.

Hainbat andra nor bere buruagaz ezkonduta

Tarinek musika ospitaleraino eroan zuten

ONDARROA //Emakume batzuk euren buruagaz ezkondu ziren, Kofradia Zaharrean. Etxelilan egindako jabekuntza eskolaren bitartez landu zuten ekintza artistikotik sortutako ekimena izan zen. Ekintza publiko haren bidez, euren buruarenganako maitasuna euren bizitzaren erdigunea zela aldarrikatu zuten.

BERRIATUA //Galdakao-Usansolo ospitaleko dialisi eta onko-

logia geletan egin zituzten emanaldiak, Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak antolatutako ekimenean eta bosgarren urtez jarraian. Musika errepertorio zabalaren laguntzagaz ospitalean daudenen bihotzak «poztu» nahi izan zituzten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Pågina 23

›

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Udalaren norabidea zehazteko plana aurkeztu zuten guztien artean adostea erabaki zuen udalak. Era horretara, ondorengo gaiak herriko jendearen parte hartzeagaz lotzeko konpromisoa hartu zuten: 2017 eta 2018ko aurrekontuak, espazio berdeak, espazio estalia,

umeen parkea eta auzo batzarrak. Martxoan, udalak gune berdeetan altzariak jasotzeko diru laguntzak bideratu zituen, jendearen ekarpenak aintzat hartuta, eta Bengola aurreko zelaian atseden gunea sortzea erabaki zuen.

Zuhaitzak landatu zituzten

Maribel Aiertza idazlearen saioa

ISPASTER//Martxoaren 20an, Bizkaiko Foru Aldundia 1.400 zuhaitz landatzen hasi zen Bizkaiko Begiratokian, 1,3 hektareatako eremu batean, Mendata eta Ispasterko Lehen Hezkuntzako 30 umeekin batera.

BERRIATUA//Udalak liburutegirako presta-

MUNITIBAR //Lehentasunak munitibartar

tutako agendaren baitan, Maribel Aiertza Berriatuan bizi den idazle etxebarritarraren solasaldia antolatu zuten, Jauregiko sekretua bere laugarren liburua oinarri hartuta.

Martxoa

// 23

Ondarearen zaintzaz eta aktibazioaz berba egiteko batu ziren LEA-ARTIBAI// Lea-Artibaiko

turismo agenteak eta udaletako ordezkariak batu zituen Lea-Artibaiko Ondarearen jardunaldiak. Eskualdeko ondareaz eta eskaintzen dituen aukeren gainean berba egin zuten. Hericoast proiektu europarraren baitan, ondarearen ustiapen eta babes ekintzen artean oreka lortzeko bidean, eskualdearen diagnostikoa egin eta esperientziak elkartrukatzen ari direla azaldu zuten. Beste alde batetik, Lea Ibarrean intereseko 61 elementu identifikatu zirela gogorarazi zuten, eta ondare izendapena aitortu zitzaiela. 2014-2015 urteetan Artibai ibaian ere intereseko 80 elementu identifikatuta daudela esan zuten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Pågina 24

24 > APIRILA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Santiago Bideko aterpetxea zabaldu zuten

MARKINA-XEMEIN //Apirilean zabaldu zituzten Santiago Bideko aterpetxeko ateak. 2017an ere Bizkairako Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaile Elkarteko boluntarioak arduratu ziren aterpetxearen kudeaketagaz. 40 plaza eduki zituen bidea egiten zeuden erromesentzat.

Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratu zuten MUNITIBAR //Udalak eta Ahaztuen Oroime-

na Markinaldeko Frentea 1936 elkarteak elkarlanean, herriko bonbardaketari buruzko hitzaldia eta erakusketa prestatu zituzten. Apirilaren 28an inauguratu zuten Etxebarriko Zelaietaburu gerra eremuaren gaineko ar-

Auzo-taxi zerbitzua martxan jarri zuten

gazki erakusketa. Hango errekuperazio lanak eta hiru gudariren deshobiraketen argazkiak jaso zituzten. Inguruetako bizilagunen testigantzekin bonbardaketak berton izan zituen ezaugarri nagusiak ezagutu ahal izan zituzten.

Jendetza batu zen zaldi lasterketan

ETXEBARRIA //Udalak auzo-taxi zerbitzua martxan ipini zuen

MENDEXA //Zaldi lasterketak lehiatu zituzten apirilaren 13an

ibilgailurik ez duten Etxebarriko bizilagunentzat, auzoetatik erdigunera edo herrian ez dauden beste zerbitzuetara joatea erraztu nahirik. Joan-etorriagatik euro bi ordaindu behar zuten erabiltzaileek, eta gainerako gastua udalaren esku geratu zen.

Karraspio hondartzan. Odol garbien kategorian, Ander Iruretagoiena zaldizkoa izan zen irabazlea, Eusebio zaldiagaz; eta gurutzatuetan, Jose Manuel Gerna zaldizkoa eta Rocinante zaldia nagusitu ziren.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 25

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Apirila

// 25

Yaalah saharar elkartasun taldea aurkeztu zuten

ONDARROA// Ondarroako Sa-

Artedrama topaketak ehunka antzerkizale batu zituen

Artedramaren baitako ekitaldietako bat.

AULESTI //

Kulturaren erakusleiho irekia bihurtu zen Aulesti beste behin ere Beste urte batez, eta badira hamabi, aurreikuspen guztiak betetzea lortu zuten Artedrama arte eszenikoen topaketaren kideek. Topaketa «oso ondo» joan zela esan zuten antolatzaileek, eta horren adierazgarri da azken egunean ia 350 pertsona egon zirela Francoren bilobari gutuna antzezlana ikusten.

Emanaldi guztiak jendez lepo egon zirela esan dute, eta udal aretoa astelehenetik eguenera txiki geratu zela nabarmendu zuen Iasone Parada Artedramaren kideak: «Lehen egunetik jende asko batu zen. Udal aretoa egunero bete da, eta barikuan frontoian ere 200 bat pertsona batu ginen, Eromen Produkzioaren Sweeney ikusteko. Orokorrean pozik gaude bai gu eta baita udala ere». Beste alde batetik, 2017an ere ikastaroetako matrikula betetzea lortu zuten, eta emanaldiek zein ikastaroek utzitako emaitzen balorazio positiboa egin zuten.

Besteak beste, arnasa, oreka, indarra, adierazpaena eta espazioa landu zituzten, inprobisazioan trebatu eta dantza eta antzerkia uztartu «Emaitzekin oso pozik gaude, bai ikastaroetako irakasleak zein ikasleak, eta baita parte hartu duten antzerki taldeak ere», zehaztu zuen Paradak. Elkartruke aberatsa Aulestiko Artedraman parte hartzen duten ikasleak eta irakasleak aste osoan geratzen dira Aulestin, eta horrek elkartruke aberatsa eragiten du, antolatzaileek nabarmentzen dutenez.

harar elkartasun taldeak bere burua ezagutzera eman zuen, eta, bide batez, lerro nagusiak aurkeztu zituen. Lehen herrian zegoen Sahararen aldeko taldearen bidetik jarraituta, lehengaiak eta elikagaiak batuko zituztela aurreratu zuten. Beste alde batetik, Oporrak Bakean Euskal Herrian ume sahararrak hartzeko programa bultzatu zuten, eta herrian eta inguruan sentsibilizazio kanpaina egiteko asmoa agertu, jendea Saharan gertatzen denaren gainean informatuta edukitzeko. Horrez gain, Ondarroako gazteria bereziki Saharako egoeragaz sentsibilizatzeko helburuagaz, gazte talde bat kanpamenduetara joan zen, eta aurretik adostutako proiektu batean lagundu.

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 26

›››

26

Apirila

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Umeen Euskal Jaiak bazterrak girotu zituen

Hirugarren sektorearen lana, ikusgai

LEKEITIO //Bost herritako dantzariak batu ziren Umeen Euskal

Jaian. Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeaz gain, Markina-Xemeingo Zerutxu, Basauriko Edurre, Elorrioko Besaide eta Berrizko San Lorentzo dantza taldeak ikusteko aukera egon zen, goizean kalerik kale, eta arratsaldean, frontoian. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, batutakoek emanaldi dotorea eskaini zuten, aterruneetan.

LEKEITIO //Lekeitioko Udalak antolatuta, hirugarren sektoreko elkarteen azoka egon zen herriko plazan. Hirugarren sektoreko elkarteek euren lanaren berri eman zieten interesa erakutsi zuten herritarrei. Zortzi elkartek jarri zituzten postuak. Gurutze gorriak uretako erreskate itxurak egin zituen, eta erabiltzen dituen ibilgailuak jarri zituen ikusgai. Jolasak ere egon ziren umeentzat.

Ostatuak bete egin ziren Aste Santuetan

Ekintza bateratua egin zuten auzolanean

LEKEITIO // Aste Santuko lehen egunetan, Lekeitioko ostatuak

LEKEITIO //Abaroa, Atabaka eta Lekitto Bedarrak, elkarlane-

%100 bete ziren. Turismo bulegoak 935 bisitari jaso zituen, joan den urtean baino %20 gehiago. Bisitarien profilari dagokionez, batez ere, familiak, bikoteak eta lagun taldeak pasatu ziren bulegotik, eta itsasargia izan zen bisitaleku nagusia, 117 bisitagaz.

an, ekintza bateratua egin zen Usotegi parkean; lehenengoa, apirilaren 22an; ortugintza jarduera. Taldeek elkar ezagutzea, helburuak partekatzea eta elkarlanean batak besteari laguntzea lortzen zutela esan zuten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 27

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Berriatua eta Mutriku, jai gastronomikoen kokaleku lehen eta azken zapatuetan, galdu ezinezko hitzorduak izan ziren; Berdel Eguna, Mutrikun; eta nekazal eta kontserba azoka, Berriatuan. Mutrikuko 22. Berdel Egunak, ohi denez, ehunka lagun batu zituen, herri-

koak bertakoak zein kanpokoak. Berriatuan, nekazal eta arrain kontserba egin zuten, eta usain goxoz bete plaza. Berriatuko azoka eremuan, gainera, LeaArtibaiko Ekintzailearen Eguna ospatu zuten. Sei ekintzailek parte hartu zuten.

Koba, zaldien artean irabazle

Desfibriladoreak, eskura

AULESTI // 63 untzako markagaz nagusitu

LEA-ARTIBAI//Aulestin, frontoiko horman,

zen Koba aulestiarra Aulestiko Zaldi Mando Proben Txapelketan. Lea-Artibai eskualdeko lehenengo sailkatuaren saria ere Kobak berak jaso zuen.

udaletxeko arkupean eta Sololuzian eta Markina-Xemeinen Kontzejupean, desfibriladore erdiautomatikoak jarri zituzten, edozeinek larrialdietan erabiltzeko modukoak.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Apirilaren

Apirila

// 27

Ia 1.000 lagun batu ziren Boga Mendi Martxan ONDARROA//Erantzun handia izan zuen Aurrera Mendi Taldearen eta Zubi Zahar herri ikastolaren ekimenez egin zen Boga Mendi Martxak. Euskal Herriko iraupen ibilaldien zirkuiturako baliagarria zen Ondarroa-Ondarroa eta beste hiru ibilbide eduki zituzten aukeran parte hartzaileek. 230 pertsonak aukeratu zuten ibilbide luzea; 419k ertaina; eta 288k motza. Ekimenak edukitako erantzunak aurreiskupen guztiak gaindituz zituela onartu zuen Aurrera Mendi Taldeak. «Aurretik izena emanda zeudenei ia beste 400 pertsona gehitu zitzaizkien irteera egunean bertan», adierazi zuen Aurrera Mendi Taldeko kide Fede Arantzamendik.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Pågina 28

28 > MAIATZA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ariketa fisikoa egiteko saioak, nagusiei begira

LEKEITIO // Nagusien artean bizi ohitura osasuntsuak bultzatu nahirik, profesionalen laguntzagaz, ariketa fisikoa egiteko zortzi saio antolatu zituzten, bost eta hogei pertsona arteko taldeetan. Parke osasungarrien eta kaleko gimnasioen inguruan sortutako dinamika zen.

Arraina eta okela, jairako aitzakia ingurukoentzat LEA-ARTIBAI //Udalaren ekimenez antolatu

zen hamazazpigarren Antxoa Eguna, Ondarroan. Taberna eta elkarteen artean, 7.000 pintxo prestatu zituzten, eta azken urteetan falta izan zen pintxo lehiaketa ere egin zuten. Ez zen inguruotarako prestatutako eki-

Zientziaren Astea antolatu zuten, estreinako

men bakarra izan. Markina-Xemeinen, eta badira bost urte, Baserri eta Okela Eguna antolatu zuten udalak, jai batzordeak, Musika Eskolak, herriko tabernariek eta inguruko nekazari eta abeltzainek, elkarlanean. 24 bildots erre zituzten ekitaldirako.

Europako Geoparkeen Asterako gonbitea

ONDARROA //Zientziaren Giltzak Elkarteak I. Zientziaren Astea

MUTRIKU //Lurralde ondare geologiko, natural eta kulturala

antolatu zuen. Zientziagaz lotura daukaten gaiak landu zituzten tabernetan, ikastetxeetan, Radixun eta erakusketa aretoan, besteak beste. Pint of Science egitasmoa ere gauzatu zuten, munduko beste leku askogaz batera.

herritarrei hurbiltzeko helburua oinarri hartuta, Europako Geoparkeen Astearen baitan, askotariko ekintzak egin ziren. Beste gauza batzuen artean, hitzaldiak, doako bisita gidatuak, irteera geologikoak eta marrazkiak antolatu zituzten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 29

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Maiatza

// 29

Udalak alokairurako diru laguntzak eman zizkien gazteei

LEKEITIO//18-35 urte bitarteko

Pedro Mari Gabiola alkatea omendu zuten memoria eginez Omenaldiko momentu bat.

AMOROTO //

36ko gerraren eragina eta geroa eraikitzeko ahalegina gogoan hartu zituzten Amorotoko historia gaur egungo belaunaldiei hurbilarazteko helburuagaz, Amorotoko Memoriaren Eguna ospatu zuten. Pedro Mari Gabiola Bermeosolo gogora ekarriz hasi zuten ekimena. Gabiola 1937ko irailaren 7an fusilatu zuten, Amorotoko alkate zela, 36ko gerran. «Gabiolari eta bere senideei mere-

zi duten omenaldia eskaintzeko batu gara. Inoiz gehiago horrelakorik ez gertatzeko, ez Amoroton ez eta beste inon. Derrigorra da orduan gertatutakoa ezagutzea eta ez ahaztea. Beste herri askok modura, Amorotok ere lortu zuen burua altxatu eta aurrera egitea. Gaur beldurrik gabe eta ilusioz begiratzen dugu aurrera», adierazi zuen Ziortza Ikaran alkateak. Ekimen hunkigarria Gabiolaren senitartekoek parte hartu zuten ekitaldian, eta baita gaur egunera arte Amorotoko udalbururu izandakoek ere. Era

berean, omendua gogoraraziko zien monolitoa bistaratu zuten. Ekitaldiaren ostean, Amoroto: ginena eta garena, ahotik bihotzaera dokumentala estreinatu zuten, elizan. «Urtebete luze prestatzen egon garen proiektu honek gure benetako geutasunaz jabetzen lagunduko digu», zehaztu zuten Amorotoko Kultur Taldeko kideek.

Hamar herritar nagusiren bizipenak dira dokumentaleko protagonista, haien ahotan Amorotoko garai bateko haurreskola sasoia, gazte garaia eta jolasak irudikatu dituzte.

gazteei etxebizitza alokairurako diru laguntzak ematea onartu zuen udalak. Etxebizitza eskuratzeko arazoa gazteek emantzipatzeko daukaten oztopo nagusienetakoa dela iritzita, etxebizitza politika publikoaren bidez alokairua sustatzeko ahalegina egingo zutela aurreratu zuten. 2017ko ekitaldirako, 15.000 euro bideratu zituzten, beste erakunde batzuek kontzeptu beragatik ematen dituzten aldi bereko diru laguntzekin bateragarria. Udalak 100 euroko laguntza emango dio gehienez eskatzaile bakoitzari, hilabete bakoitzeko, eta 12 hilabeteko epealdira luzatuko ahalko da. Etxebizitza unitateko kideetako bat, gutxienez, Lekeition erroldatuta egon beharko da.

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 30

›››

30

Maiatza

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Koroideremiaren ikerketan lagundu nahirik

Museoak 54.000 euro jaso zituen

MENDEXA //Herri kirol erakustaldiak eta herri bazkaria egon zi-

ren Mendexan, koroideremia gaixotasuna duten pertsonen elkartea diruz laguntzeko helburuagaz. Umeen pilota partidak eta herri kirol erakustaldia, antolatu zituzten goizean, hau da, txokor batzea, giza probak, ingude altxaketa, saku lasterketa eta sokatira. Jarraian, Mendexako Etorbarri Herri Kirol Taldeko sei kidek erakustaldia eskaini zuten.

ZIORTZA-BOLIBAR // Bizkaiko Foru Aldundiak 54.000 euro eman zizkizion Ziortza-Bolibarko Udalari, euskal kultura sustatzeko, ezagutzera emateko eta zabaltzeko helburuagaz. Diru laguntza Ziortza-Boibarko Udalaren eta aldundiaren arteko lankidetza hitzarmen bat tarteko bideratu zuten. Dirua 2017ko jarduerak finantzatzeko erabili zen, besteak beste, maiatzerako, uztailerako eta urrirako antolatu zirenetarako.

Diseinatzaile gazteen artean lekua egiten

Ordutegia ipini zuten tirolinan ibiltzeko

LEKEITIO //Yaiza Txakartegi lekeitiarra Euskadiko diseinatzaile gazteen finalera heldu zen. 61 diseinatzailek aurkeztu zituzten diseinuak lehiaketara, eta haietatik hamabi pasa ziren finalera; lekeitiarra, tartean. Yellow Ambition izeneko bilduma aurkeztu zuen Txakartegik, sei lanek osatutako bilduma.

MARKINA-XEMEIN //Tirolina berriz martxan jartzea erabaki

zuen udalak, ordutegi zehatzagaz, eta erabiltzaileen eta auzokoen bizikidetza lortu nahian. Goizean zabaldu eta arratsaldean zarratzea erabaki zuten udaletxean egin zuten batzar zabalean. Udaltzainek ingurua gehiago zaintzea ere adostu zen.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 31

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Lea ibarreko txikienak jai giroan batu ziren AMOROTO //Lea Ibarra Udal Mankomunazgoak eta Kubike Aisialdi Elkarteak askotariko ekintzak prestatu zituzten Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibarko ume eta gaztetxoentzat. Goranzko tirolina, kutxen jolasa,

jumar jolasak , puzgarriak, egurrezko jokoak eta ginkana erraldoia antolatu zituzten, besteak beste; ondo pasatzeko aukera zabala. Aurpegia margotzeko txokoa ere ez zen falta izan, eta horma mural erraldoia osatu zuten parte hartzaile guztien artean.

Ispastertik, elkartasunez

Ikergazte 2017an, bertokoak

ISPASTER //Eskola materiala eta euskal alfa-

ONDARROA// Ikergazte 2017 kongresuaren

betoa bidali zizkieten Saharako Farsia herriko umeei, eta arabierazko alfabetoa jaso trukean, Ispasterren belaunaldi arteko transmisioa lantzeko daukaten proiektuaren baitan.

barruan, ingeniaritza arloan Jaione Etxebarriak eta zientzia alorrean Nagore Eluk saria jaso zuten. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea bilatzen zuten.

Maiatza

// 31

Hiru udalerritako ondarea ezagutzeko ibilaldia egin zuten LEA-ARTIBAI // Etxebarriko, Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarko kultur ondarea ezagutzeko helburuagaz, Ondare Ibilbidea egin zuten. Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Ziortza-Bolibarko Udalak eta Simon Bolivar museoak antolatutako irteeran ondarearen ikuspegi orokorra laburtu zuten. Azalpen batzuk autobusean jaso zituzten, eta beste batzuk, bertatik bertara. Honako lekuak bisitatu zituzten: Barinagako Jose Mari Arizmendiarrietari eskainitako monumentua, Markina-Xemeingo udaletxea, Andonegi eta Patrokua jauregia, Xemeingo eliza, Etxebarriko Antsotegi jauregia eta Ibarguengo garaia eta Ziortza Monastegia.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 32

32 > EKAINA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Sendabelarrak ezagutzeko ekimena antolatu zuten

ISPASTER // Ispasterko Esko-

lak, Guraso Elkarteak eta Bizi Nagusien Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimenaren baitan, eta eskolako ume baten amona irakasle zereginetan jarrita, herriko umeek eta nagusiek sendabelarrak batu eta krema naturalak egiteko aukera eduki zuten.

Eskola jasangarriaren ziurtagiriak banatu zituzten LEA-ARTIBAI //Ekainaren 6an,

Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira Ekoetxea Urdaibain egindako ekitaldian, Lekeitioko Eskola Publikoak eta Ondarroako Zaldupe eskola publikoak eta Ondarroa BHI institutuak eskola irakunko-

Topagunearen 10. urteurrena ospatu zuten

MARKINA-XEMEIN //Giro ona, eguraldi paregabea eta umorea izan ziren nagusi Izarbidean elkartearen Topagunearen 10. urteurrena ospatzeko egunean. Askok bat egin zuten jaiagaz, ekintza batean edo bestean; eta emozioz eta sentipenez jositako egunean bete-betean sartu ziren.

rra direla berretsi zuten. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek eta Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak Eskola Agenda 21 programan egindako lanaren erakusgarri diren ziurtagiriak jaso zituzten.

Eskuz egindako egurrezko ontzia, uretara ONDARROA //Josu Laka Trontxo ondarrutarrak urteetan es-

kuz egindako Ontzi espirituala izeneko egurrezko ontzia uretaratu zuten ekainean, Ondarroan. Arotza ogibidez, Lakak ontzia jai egunetan eta zapatu domeketan egin du, eta bederatzi negu behar izan ditu.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 33

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Ekaina

Energia iturri berriztagarriak oinarri hartuta

Munitibarko Udalak Goiener kooperatiba aukeratu zuen herriko kontsumo puntuetako hornidura elektrikoa kudeatzeko. Herrian energia iturri berrriztagarri eta seguruen bidez ekoitzitako argindarra kontsumitu ahal izatea zen udalaren helburu nagusia. Eskaintzak epaitzean, ez zuten bakarrik prezioa kontuan hartu. Batetik, kontratatutako energia elektrikoaren %100 iturri berriztagarrien bitartez ekoitzia izatea eskatu zuten; bestetik, klausula sozialak eta elebitasunari dagozkienak ipini zituzten, eta, azkenik, kontsumoak hobetzeko eta aurrezteko proposamenak eta energiaren arloan udal zein hiritarrentzako aholkularitza eta formakuntza eskaintzak aintzakotzat hartu zituzten.

MUNITIBAR//

Bertokoei omen egin zieten odola emateagatik

Martxoan ere omenaldia jaso zuten Lekeitiko odol-emaileek.

LEA-ARTIBAI //

«Ekarpen ederra eta denon mesederakoa» dela adierazi zuten antolatzaileek Beste urte batez, DosanbizBizkaiko odol emaileen elkarteak ohorezko emaileak eta emaile handiak saritu zituen; eta haien artean, Lea-Artibaikoak. Odol emailearen mundu mailako eguna aprobetxatuz eman zituzten sariok. Bizkaiko ohorezko emaileak eta emaile handiak saritu eta omendu zituzten.

Ohorezko emaileei dagokienez, 43 lagun izan dira 2017an talde horretan sartu direnak, hau da, 75-100 bider artean emandakoak; eta 246 emaile handi, hau da, 40-50 bider odola eman dutenak. Guztiek jaso zuten diploma eta oparia, oroigarri. Ohorezko emaileek Juan de la Rica artistak omenaldirako egindako Remangate margolanaren kopia bana jaso zuten. opari.

Bertokoen ordezkaritza Aurrekoetan modura, LeaArtibaiko bizilagunak ere egon ziren ekitaldian. Izan ere, eurak ere izan ziren

eguneko protagonista. Lekeitio, Ondarroa, Markina-Xemein eta Aulestiko bizilagunak zeuden omenduen artean: lekeitiar bat ohorezko emaileen artean, eta Markina-Xemeingo hiru lagun, Ondarroako bi eta Lekeitio eta Aulestiko bana emaile handien artean. Omenaldian odol emaileak eskertu zituzten, «era solidarioan eta anonimoan egindako ekarpenari esker, gaixoak osasuna berreskuratzea, gehiago edo hobeto bizitzea zein biztitza salbatzea ahalbidetzen dutelako. Ekarpen ederra eta denon mesederakoa».

// 33

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 34

›››

34

Ekaina

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Udal Musika Eskolak 30 bete zituen

7,5 tona hondakin, portuko itsas hondoan

MUTRIKU //Herriko hainbat talderen laguntzarekin, ekainaren

MUTRIKU //Ekainaren 10ean, 60 bat boluntarioren artean, 7.5

10ean, Mutrikuko Udal Musika Eskolak 30. urteurrena ospatu zuen. Egun osoan musika izan zen protagonista herriko kaleetan. Antolatutako ekimenen bidez herriko txokoak musika doinuz girotu zituzten. Goizerako, musikarien kalejira, dantzaldia eta kantaldia, bertso saioa, kontzertua eta bazkaria prestatu zituzten, eta arratsalderako, beste kontzertu bat.

tona hondakin atera zituzten portutik. Ekimenean hamar elkarte inguru batu ziren, itsasoko ingurumena zaintzeaz arduratzen den Kantauri Garbia! eta Alkolea-Intxirri ekartearen gidaritzan. Sokak, pertsianak, plastikozko botilak eta poltsak atera zituzten. Ekimenaren bidez herritarrak kontzientziatzea ere bilatzen zuten, bide batez.

Herriko plaza dantzez bete zuten

Danonartin elkarteak esnea batu zuen

LEKEITIO //Ekainaren 24an, Etorkizuna dantza taldeak udako dantza saioa eskaini zuen, Independentzia Plazan. Lekeitioko dantza taldeko neska-mutilek ikuskizun dotorea atera zuten plazara. Hainbat danta eskaini zituzten: Sardinera dantza, Arku-dantza eta Agintariarena, beste batzuen artean.

ONDARROA //Danonartin elkarteak esne bilketa kanpaina egin

zuen herriko ikastetxeetan. Esne bilketa ez zuten proiektu zehatz batera bideratu; elkarteak berak zeukan beharrizanetara bideratu zuten. Kanpainaren helburua ikasle bakoitzak ikasetxera esne botila bat eramatea izan zen.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Pågina 35

›

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Gauez elkarregaz eta seguru joateko zerbitzua Artibaiko 14-29 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gababus zerbitzuak. Era horretara, eskualdeko udalerrietako jaietan parrandetako joan-etorriak Gababusean egiten dituzte ehunka gaztek; elkarregaz

eta modu seguruan. Lea Ibarra Udal Mankomunazgoak eta Lea-Artibai Amankomunazgoak elkarlanean gazteei zuzendutako zerbitzua zerbitzu bat baino gehiago dela diote sustatzaileek, harremanak sustatzen dituztelako.

Uda pasatzera etorritakoak

Sarreran abiadura moteltzeko

ONDARROA // Uda pasatzera etorritako bi ume sahararrei ongi-etorria egin zieten. Udalak aurreratu zuenez, Oporrak Bakean programan parte hartzeko prest dauden familiei laguntzen jarraituko du.

MUNITIBAR //Munitibar eta Ziortza-Bolibar udalerriak lotzen dituen BI-224 errepidean Munitibarko herriguneko sarreretako batean sakangunea jarri zuten ibilgailuen abiadura murrizteko.

LEA-ARTIBAI //Bosgarren urtea bete du Lea-

Ekaina

// 35

Herriko ganaduzaleen 114 buru jarri ziren ikusgai ETXEBARRIA//Ganaduzaleen

elkargune izan zen Etxebarria ekainaren 10ean. Urtero modura, Ganadu Azoka antolatu zuen Etxebarriko Udalak Galartza industrigunean, eta herriko ganaduzaleen animaliak ikusi eta erosteko aukera egon zen. Horrela, 11. ekitaldiak behiak, zaldiak, astoak eta poniak bildu zituen batez ere. Horrez gain, ardiak, ahuntzak, oiloak, untziak eta antzarrak jarri zituzten ikusgai. Bestalde, salerosketarako abereentzako tokia egon zen, eta animaliez gain, salmenta postuak ere jarri zituzten, eta ogia, pastela, gazta, jogurtak eta kontserbak erosteko aukera eman zen. Udalak okela errea, txakolina eta sagardoa eskaini zituen.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Pågina 36

36 > UZTAILA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Herribusaren udako ordutegia martxan jarri zuten

ONDARROA //Herribusak udako ordutegia eduki zuen uztailaren 1etik irailaren 22ra arte. Ordutegi berria herritarren eskariak kontuan hartuta moldatu zuten. Gainontzeko hileetako ordutegia ere premietara egokitzea zen udalaren asmoa, udako ordutegia ipintzean aurreratu zuenez.

Kale antzerki jaialdiak 35 ikuskizun eskaini zituen LEKEITIO //Euskal Herriko zein nazioarteko

25 antzerki taldek parte hartu zuten Kaleko 28. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian. Publiko guztiei begirako 35 ikuskizun eskaini zituzten, herriko bi konpainia ezezik, Katalunia, Eskozia, Frantzia, Ipar Ir-

Uhagonek I. Jazz Jaialdia antolatu zuen

MARKINA-XEMEIN //Herritar birek parte hartu zuten Uhagonek antolatutako I. Jazz Jaialdian, Pablo Fdez. Arrietak eta Haizea Martiartuk; batak hasieran eta besteak amaieran. Musikarien kalitateagaz zein publikoaren erantzunagaz pozik geratu ziren antolatzaileak, eta aurreikuspenak bete egin zirela esan zuten.

landa eta Kroaziatik ere etorritako sortzaileek. Kaleka programa ofizialak profesionalek egindako hainbat formatutako lanak batu zituen, bai eta herritarrek parte hartzeko tailerrak ere. Era berean, publikoa sormen prozesuan parte hartzera gonbidatu zuten.

Leatarren nortasuna gorapiatu zuten LEA IBARRA //Mendi, ibai eta itsaso artean, Leatarrok elkarlanean lelopean ospatu zuten Leatarren Eguna uztailaren 29an, Munitibarren. Ekimena Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibarrek elkarlanean antolatu zuten, ibarrekoen nortasuna indartu eta loturak estutzeko asmoz.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 37

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Uztaila

// 37

Arrakastatsua izan zen I. Helduen Trikitixa Txapelketa

Adituen iritziz, Mijoa errekaren kalitate biologikoa txarra da

Mijoa erreka.

MUTRIKU //

Kalitate helburutik oso urruti dagoela jaso zuen Uraren Euskal Agentziak Uraren Euskal Agentziako Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoeraren jarraipen-sareak 2016an egindako ikerketaren txostena argitaratu zuen, eta, haren arabera, Mutrikuko Mijoa errekaren egoera ekologikoa «txarra» da. Kalifikazio hori 1etik 5era bitartean ibai batek eduki dezakeen egoera ekologiko

txarrena da. Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ur legediaren arabera, erreka egoera txarrean egotea kalitate helburuaren «ez-betetze larria» da. Helburu horren arabera, Mijoa errekak kalitate onean egon beharko luke, hau da, 1etik 5erako eskala horretan 4ko puntuazioa eduki beharko luke.

Ikerketaren garrantziaz Eguzki talde ekologistak iritzia eman zuen. «Ikerketa horrek ez du ez zekiten ezer berririk ondorioztatu, baina garrantzitsua da, batetik, Ura agentziaren eskutik datorrela-

ko, eta, bestetik, adierazle biologikoetan oinarritzen delako ibaiaren egoera txarra dela esateko. Gaur egun, Mijoa bioaniztasuna itotzen duen estolda hutsa da, nahiz eta Bisoi Europarra Babesteko plan bereziaren barruan sartuta dagoen», esan zuen. Gogoratu zuten Mutrikuko Saturrarango eta Ondarroako Arrigorri hondartzetan nabariak direla errekara egiten dituzten isurketaren ondorioak, eta, bestalde, San Jeronimo eta Pikupe auzoetako bizilagunek kiratsa pairatu behar izaten dutela.

MARKINA-XEMEIN// Xabier Etxaniz Aizpurutxo soinu jotzaile azkoitiarrak eta Ainara Saizar pandero jotzaile aiarrak irabazi zuten MarkinaXemeingo I. Helduen Trikitixa Txapelketa, uztailaren 8an. Etxebarriko Mirari Azkune gelditu zen bigarren Aintzane Agirrebeñagaz bikotean, eta hirugarren saria Leire Zumetarentzat eta Amaia Arzarentzat izan zen. Arrakastatsua izan zen ekimena. Izan ere, 1991tik ez zen ospatzen 22 urtetik gorakoen trikiti txapeketa nagusirik Euskal Herrian, eta pankarta eta guzti animatzeko gogoz zegoen publikoa. Girorik ez zen falta izan, ez aurretik, ez atzetik. Epaia erabaki bitartean ere espontaneo bikote pare bat atera ziren oholtzara, eta jaialdiari aparteko bizitasuna eman zioten .

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 38

›››

38

Uztaila

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ogella ezagutzeko aukera eman zuten

Umeekin jasotako ondorioak, plazara

ISPASTER //Lurgaia Natur Ondarearen eta Kontserbazio eta Ku-

MUNITIBAR //Zeuaz egitasmoaren barruan, ume eta gaztetxo-

deaketarako Fundazioak irteera antolatu zuen Ogella hondartzara uztailaren 23rako. Jose Maria Gorostiaga EHUko Biologia eta Ekologia Departamenduko irakasle eta ikertzaileak gidatutako saioan, algei eta aldaketa klimatikoari buruzko azalpenak jaso zituzten. Marearteko zabalguneak interes ekologiko handiko eremuak zirela esan zuten.

en iritziak eta proposamenak jaso zituzten, aisialdirako guneak eta beharrizanak definitzeko. Maiatzean jaso zituzten iritziak, eta uztailean gurasoei aurkeztu zizkieten. Prozesuaren helburua Munitibarko umeek eta gazteek aisialdirako dituzten lehentasunak ezagutzea zen, 2018ko aurrekontuak prestatzeko orduan kontuan hartzeko.

Gari-jote erakustaldiak ikusmina piztu zuen

Aniztasun sexuala aldarrikatu zuten

AMOROTO // 64 urte atzera egin, eta gari-jotea zelan egiten zen

ONDARROA //Herritar batzuen ekimenez, eta Udalaren lagun-

bertatik bertara ezagutzeko aukera egon zen uztailaren 15ean. Ekintza «primeran» atera zen antolatzaileen esanetan. Gari-jotea eskuz eta garai haietako makineriagaz zelan egiten zuten ikusi ahal izan zuten, baita idi buztarrien zeregina ere.

tzagaz, LGTBI transgenero banderak margotu zituzten Itsasaurreko eta Artabideko hiru eserlekutan, ekainaren 26ko Aniztasun Sexualaren Nazioarteko Eguna ardatz hartuta eta aniztasun sexuala aldarrikatzeko asmoz.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 39

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Garraitz irlaren historia berreskuratzen hasi ziren frantziskotarrei Garraitz irlan komentua eraikitzeko baimena eman zieteneko urteurrena ospatzeko ekintza egin zuten uztailaren 7an. 400 urte atzerago modura, Lekeitioko elizako, udaleko eta kofradiako

ordezkariek, herritarrek eta Ispasterko eta Mendexako alkateek parte hartu zuten Lekeitioko Atabaka kultur elkarteak antolatutako ekintzetan. 1617. urteko uztailaren 7ko gertaerak antzeztu zituzten, tartean, baimena ematen zien aktaren irakurketa.

Madalen abesbatzak, 25 urte

Bizikleta aparkaleku eske

MUTRIKU //Madalen Abesbatzak kontzertua eskaini zuen akordeoi orkestrarekin batera, 25. urteurrena ospatzeko, ekimen arrakastatsuan. Gaur egungo abeslariekin batera, lehengoek ere parte hartu zuten.

MUTRIKU //Eguzkik Saturrarango hondartzan bizikleta aparkaleku gehiago jartzeko eskatu zion Mutrikuko Udalari. Talde ekologistak azaldu zuenez, autoentzako 241 aparkaleku daude; eta bizikletentzat, 8.

LEKEITIO //Lekeitioko herriak eta parrokiak

Uztaila

// 39

«EAJk turismora bideratutako herri eredua» salatu zuen LEKEITIO// Lekeitio

herri arrantzale eta euskaldun izatetik, gutxika-gutxika, turismora bideratutako herri bihurtu dela esan zuen Leketioko Ernaik. «Herria kanpotarrentzat eta kanpora begira diseinatuta dago. Bere garaian Luis Cazalis -EAJko alkatea- eta konpainiak diseinatutako herri turistikoaren ondorio zuzena da gaur egungo Lekeitio: lana bakarrik hirugarren sektorean eta udan, lan baldintza eskasetan, kontratu barik, ordutegi ezegonkorrekin eta inongo erregulaziorik barik», adierazi zuen Ernaik. Etxebizitzen espekulazioa eta euskararen erabileran egon den beherakada ere fenomeno honi lotuta doaz Ernairen iritziz.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Pågina 40

40 > ABUZTUA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Garaje eta lokaletan lapurretak salatu zituzten

ONDARROA // Hainbat ondarrutarrek Ondarroan lapurretak egin zirela salatu zuten. Gazte lokaletatik eta gazte garajetatik ostu zituzten gauzak, eta Artibai egoitzako langileen armairuetan eta udal langileek erabiltzen dituzten hainbat lokaletan ere egin zituzten lapurretak.

Mireia Arrillagaren aldeko dastaketa antolatu zuten LEKEITIO //Mireia Arrillaga herriko triatleta-

ri urriaren 14an Hawaiin (AEB) lehiatzekoa zen Munduko IronwoMan txapelketara joaten laguntzeko txarriboda festa antolatu zuten abuztuaren 30ean, Independentzia plazan. Munduko IronwoMan txapelketara joa-

Elkartasun proiektua martxan jarri zuten BERRIATUA //Helmugak proiektuko hiru kirolari, tartean Ander

Txakartegi berriatuarra, Mongoliara joan ziren. Ulaan Baatar hiritik 30 kilometrora dagoen aniztasun fisiko, psikiko eta sentsorialdun umeentzako eskolarako ekarpen solidarioa egin zuten, eta, ostean, Mongolia Bike Challenge proba egin zuten.

teak daukan kostuaren jakitun, elkarlanean ibili ziren Lekeitioko Udala eta Garraitz Kirol Taldea, Arrillaga hain entzutetsua den frogara hel zedin. Hazi fundazioa eta Eusko Label-aren laguntasunagaz antolatu zuten ekimena, eta herritar askok bat egin zuten.

Inhar Urruzuno, harri-jasotzen onena ONDARROA //Bizkaiko harri-jasotze txapelketa irabazi zuen Inhar Urruzuno ondarrutarrak, Mallabiko Zengotita auzoan jokatuta txapelketan. Proban sei harri-jasotzailek parte hartu zuten, eta 100 kiloko harri zilindrikoa, 100 kiloko harri kubikoa eta 100 kiloko harri biribila altxatu behar izan zituzten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 41

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Abuztua

// 41

Trinketeko igerilekua konpondu zuten, zerbitzua bermatuta

LEKEITIO//Trinketeko igerile-

Portua berrantolatu eta pantalanak jartzea eskatu zuten Lekeitioko portura egin zuten bisita.

LEKEITIO //

Arrantza jarduera kontuan hartzea eta Antzar Egunari ez eragitea, oinarri Lekeitioko Udalak portua ordenatzeko plan bat egitea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Portua berrantolatzea eta kai barreneko segurtasuna areagotzea nahi zuen. Udalak portuaren lamina erabiltzen dutenen jarduera bermatzea zuen helburu, hau da, arrantza kofra-

diaren, Lea-kai aisialdi ontzien elkartearen, Isuntza Arraun Elkartearen eta turismo aktiboko enpresen jarduerak.

Aspaldiko eskaera Koldo Goitia Lekeitioko alkateak jakitera eman zuenez, hamar urtetik gora daramatzate arrantzale zein herritarrek portu ingurua berrantolatzeko eskaria egiten. «Portua ordenatzeko dago, eta irisgarritasuna hobetzeko; eta erabiltzaileek pantalan berriak ipintzea eskatzen dute potinak kairatzeko», esan zuten.

Aldarrikapen horri erantzuteko, plan bat eskatu zion alkateak Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretarako sailburuari abuztuaren hasieran udalerrira egindako bisitan. Plana egitean, arrantza jarduera kontuan hartzea eta berrantolaketak sektoreari kalterik ez eragitea eskatu zion, baita Antzar Eguna orain arte moduan ospatu ahal izatea ere. «Portua erabiltzen duten guztien interesen arteko oreka lortu nahi dugu», esan zuen Goitiak. Horrela, aisialdiko itsasontziak ere kontuan hartu zituzten.

kua konpontzeko lanak hasi zituen Lekeitioko Udalak. Hori dela eta, igerilekua hilebete zarratuta egon zen. Tarte horretan, inpermeabilizazio lanak egin zituzten, eta, bitartean, Ondarroako eta Markina-Xemeingo igerilekuak erabil zitzaketela jakinarazi zieten erabiltzaileei. Igerilekua konpontzeaz gain, hobekuntzak egin zituzten Santi Brouard kiroldegian ere. Aldageletako dutxak eta saunak hobetu eta margotu egin zituzten. «Kirol instalakuntzen behin betiko itxiera aurreko bi urteetan hasitako inbertsio plan baten ondorioa da, azken urteteako konponketa eta inbertsio faltaren ondorioz sortutako gabeziak konpondu eta instalakuntzak hobetu nahian», esan zuen udalak.

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 42

42 > IRAILA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Saltoki hutsentzako laguntzak eman zituzten

MUTRIKU // Lokal komertzial hutsak berrabiarazteko diru laguntzak eman zituen udalak, herriko merkataritza biziberritzeko helburuagaz. Merkataritza jardueraren bat abiatzeko interesa zutenei zuzendutako ekimena zen, eta negozio proiektu bideragarria eduki behar zuten.

Antzar Egunean izandako bortxaketa salatu zuten LEKEITIO //Sexu eraso baten albisteak ilundu

zituen San Antolin jaiak, Lekeition. Antzar Eguneko arratsaldeko azken orduan, emakume bat bortxatu egin zuten. Horren aurrean, irailaren 7an, elkarretaratzea deitu zuten, Independentzia plazan. Adierazpen bat

Baserritarren eta artisauen gaiak, eskura

ere irakurri zuten Potxuak Martxanek eta Lekittoko Emakume Gaztiek. Batzuek eta besteek borroka feminista indartzeko beharra azaleratu zuten. Mobilizazioagaz bat egin zuten Lekeitioko Udalak eta eskualdeko beste hainbat udalek.

Radixu irratia, Lekeition ere bai

ISPASTER //Hamalau erakusmahaitan banatuta, era askotako

LEA-ARTIBAI //Ondarroako Radixu irrati libreak Lekeitioko

produktuak eskaini zituzten Baserri Azokan batutako baserritarrek eta artisauek, gehienak Lea-Artibaiko baserritarrenak. Baratzeko produktuak eskaintzen zituen mahai berezi bat ere jarri zuten Ispasterko eskolako neska-mutilek.

Arrakala irratia «okupatu» zuen, mugimendurik ez zeukala arrazoituta; eta Radixu irratia Lekeitiora ere iritsi behar zela adierazi zuten Lekeition ipini zituzten kartelen bidez. Lekeition, Radixu irratia 107.7an entzun daiteke.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 43

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Iraila

// 43

IKT Astea antolatu zuten enpresentzat zein herritarrentzat

36ko gerran udal kudeaketan aritu zirenak omendu zituzten

Markina-Xemeinen egindako omenaldiko momentu bat.

MARKINA-XEMEIN //

Ardurak edukitzeagatik zapaldu eta hil zituztenak gogoan hartu nahi izan zituzten Aitortza eta Oroimena: 1936ko gerratea Markinan eta Xemeinen izenburupean, ekitaldi berezia egin zuten irailaren 9an, Goiko Portalean, ondoko helburuagaz: 36ko gerraren garaian agintaritza zibila eta udal kudeaketa ardurak edukitzeagatik zapaldu edo eta hil zituztenak eta

haien senideak frankismoaren biktima modura aitortzea eta errekonozitzea. Ekitaldia Iñigo Ibarra aktoreak eta Nerea Ibarzabal bertsolari eta kazetariak aurkeztu zuten. Aurkezleek gerra garaian gertatutakoak kontatu zituzten, olerkiak eta bertsoak tartekatuta.

Omenaldi instituzionala Omenaldi instituzionala izan zen irailekoa. 1936. urteko uztailean izan zen altxamenduaren ostean, antolakuntza eta prestaketa militarrez gain, beste ardura batzuk hartu behar izan ziren, gerra egoerak

eraginda: kudeaketa administratiboak, udal kudeaketak, herritarren hornidura eta baliabideak, errefuxtuen etorrerak eta jabegoen zaintzak, besteak beste. Ardura haiek hainbat herritarrek hartu zituzten, eta matxinoak 1937ko apirilaren 27an frontearen lerroa gainditu eta Markina eta Xemein okupatu zituztenean, batzuk erbesteratu eta beste batzuk atxilotu, kartzeleratu eta esklabotzako derrigorrezko lanak egitera kondenatu zituzten. Haiez gain, fusilatuak, kartzelan hildakoak eta beren buruaz beste egindakoak gogoratu zituzten.

LEA-ARTIBAI//Lea Artibai Garapen Agentziak doako ikastaro sorta eskaini zuen, teknologia berritzaileak enpresa zein herritarren artean zabaltzeko helburuagaz. Publiko motaren arabera, hiru bloketan ezberdindu zituzten ikastaroak: mikroenpresak, merkatariak eta herritarrak. Eta bakoitzari egokitutako gaiekin lotutako zortzi tailer prestatu zituzten. «Informazio eta komunikazio teknologiek negozioaren arrakastan duten garrantzia azpimarratu eta erabilera sutatzeko aurrera eramango den ekimen honetan, tailerrak oso praktikoak izango dira», aurreratu zuten. Tailerrok Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen eman zituzten, enpresetako sailetan sor daitezkeen beharrei erantzuteko.

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 44

›››

44

Iraila

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

398 lagunek parte hartu zuten mendi martxan

Auzolan bideak 25 urte bete zituen

ISPASTER //138 pertsonak egin zuten 23 kilometroko mendi ibi-

laldia, eta 10 kilometrokoa egin zuten parte hartzaile gehienek. Hain zuzen, 220 pertsona batu ziren mendi martxa laburra egiteko. Bestalde, 28 kilometroko mendi bizikleta martxa 25 txirrindularik egin zuten, eta 23 kilometroko mendi lasterketa, berriz, 15 korrikalarik. Ispasterko Udalak eskerrak eman zizkieten egunean bertan zein aurrekoetan laguntzen egon ziren guztiei.

LEKEITIO //Lekitto Bedarra, Atabaka eta Abaroa taldeek antolatuta, Lekeitioko Auzolan bidearen 25. urteurrena ospatu zuten, Lekeition. Auzolanean bidea bera garbitzeaz gain, Txakolingintza Lekitton hitzaldia ere eskaini zuten. Ekintza hau hiru taldeek Auzolan 2017 lelopean hasitako ibilbidearen azken ekintza izango zela aurreratu zuten. «Elkarlanean egindako ibilbideak elkarlanean jarraitzeko balioko digu», zioten.

Hormairudia, Bitxore Lakaren omenez

Teilatua eraberritzen hasi ziren

ONDARROA //2014ko ekainean zendu zen Bitxore Laka Guenaga

ETXEBARRIA //Aste biren barruan, teilatuaren kupula osorik konpondu zuten, bai eta teilatu hegalak ere. Era berean, segurtasun sokak jarri zituzten. Proiektuaren aurrekontu osoa 54.000 eurokoa zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza jaso zuten lanak aurrera eroan ahal izateko.

artista ondarrutarraren omenezko hormairudia egin zuten Etxelilako Sorkuntza Artistikorako Tailerrean parte hartu zuten ondarrutarrek, eta artelana Kantoipen kokatu zuten, Udaltzaingoaren ondoan, inaugurazio ekitaldi eta guzti.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Pågina 45

›

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Mutriku-Deba errepideko lanak aurkeztu zituzten Mutriku eta Deba oinez ere komunikatuko dituen bidea egiteko lanek hamalau hilabeteko iraupena edukiko dutela azaldu zuten Gipuzkoako Foru Aldundian egindako agerraldian. Beharrak 2018ko udazkenean

hasiko direla aurreratu zuten, eta 11 milioi euroko kostua edukiko dutela. Horren ondorioz, Mutriku-Deba errepidea gehienez ere bost hilabetez egongo da itxita. Herri batzarrean lanei buruzko xehetasunak eman zituzten.

Oletako bidegurutzea, prest

Ipuinen grabazioak, batuta

AMOROTO //Udalak Ugaran auzoko bidegurutzean zenbait konponketa lan egin zituen, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Bestek beste, zoladura berritu zuen, bai eta seinalizazio horizontala eta bertikala ere.

AULESTI //Ondare Elkarteko kideek Teri Iba-

MUTRIKU //GI-638 errepidea hobetzeko eta

rrola aulestiarrak (1918-1987) grabatutako ipuin zaharren kalitate oneko grabazioak batu zituen, eta jendeaurrean aurkeztu, Gure ipuinak berreskuratzen goiburuagaz.

Iraila

// 45

550 bonu eman zituzten ekonomia sustatzeko ONDARROA// Herriko ekono-

mia sustatzeko asmoz, udalak 550 bonu atera zituen dendetan eta tabernetan gastatzeko. Bonu bakoitzak 10 euroko kostua zeukan, baina erosteko ahalmena 15 eurokoa zen. Bonuak herriko Kutxabaneko orotariko kutxazainean jarri zituzten eskura, eta bakoitzak bonu bi eskuratu ahal zituen. 2017an, berritasun modura, herriko tabernetan gastatzeko aukera eman zuten. Erosketa bakoitzeko, bi bonu metatu zitezkeen. Bonu bakarra erabiltzean, dendan, tabernan edo jatetxean egindako gastua gutxienez 15 eurokoa izan behar zen, eta zerbitzu bakar batean bi bonu erabiltzeko, ostera, 30 eurokoa izan behar zen.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 46

46 > URRIA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Emozioak lantzeko tailerrak antolatu zituzten

MENDEXA // Berdintasun Batzordeak eta nagusien Goialde Elkarteak urtero ahalduntzea bultzatzeko antolatzen dituen ekimenen barruan, Emozioak lantzen klowna bidelagun tailerra eman zuten. «Emozioak barruan gordetzen ditugu askotan, ez dakigu kanporatzen», esan zuten.

35. Urriko azoka eskualdearen bilgune bihurtu zen MARKINA-XEMEIN//Lea-Artibaiko abeltzain

eta ekoizleen 254 abelburu eta 64 postu egon ziren ikusgai urriaren 14an; aukera zabala. Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteak eta eskualdeko udalerriek antolatzen duten Urriko Azoka Nagusiagaz gain, aukera eno-

Hainbat belaunalditakoak elkartu ziren

logiko eta gastronomiko berriek osatu zuten eskualdeko abeltzain eta nekazal azoka garrantzitsuena. Markina-Xemein bete egin zen azokaren deiari erantzunez; azoka bera zein inguruko kaleak. Eskualdeko jendeak gogotsu erantzun zion, ohi legez.

Kuadrilla egun girotsua antolatu zuten

ETXEBARRIA //Adin guztietako jendeak badaukala zer partekatu

ISPASTER //Urriaren 7an, adin guztietako 234 pertsona batu

eta, belaunaldien arteko topaketak antolatu zituzten, Etxebarrian. Bidegorrian elkarregaz ibili ostean, txokor batzen, soka tiran eta beti-betikoak diren jokoetan jardun zuten, eta topaketagaz amaitzeko, hamaiketakoa egin zuten.

ziren Ispasterren, XI. Kuadrilla Eguna ospatzeko. Eguraldi onak lagunduta, bakoitzak kuadrillako kamiseta jantzi eta kalera irten ziren. EinGo musika taldeak girotu zuen goiza, eta denak kantuan eta dantzan aritu ziren.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 47

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Urria

// 47

San Andreskoek zelako auzoa nahi zuten adierazi zuten

LEKEITIO//Bi proiektu propo-

Euskal zine eta bideo bileraren hitzordua, arrakastatsua

39. Euskal zine bilerako saridunak.

LEKEITIO //

Benito Ansola Euskal Zine Bileraren sortzailea omendu zuten ekitaldi nagusian Amancy Gaztañaga eta Erika Olaizolaren Zulo filmak amateur mailan eta Begoña Vicarioren Jane, Tarzan ez zen horren guay lanak profesionalen atalean irabazi zituzten 40. Euskal Zine Bileraren film onenaren sari nagusiak. Sei sari banatu zituzten 40.

urteko ekitaldiko 31 partaideen artean.

Arlo guztiak kontuan Film onenaren sariaz gain, beste bi kategoria ere saritu zituzten: zuzendaritza eta gidoia. Haiek ere, arlo bitan: profesional eta amateur mailetan. Hala, Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban donostiarrek irabazi zuten profesionalen mailako zuzendaritza saria Euritan filmagaz, eta amateur mailako zuzendaritza saria Berako Oier Fuentesek lortu zuen, Aska Tasun Hari lanagaz. Gidoi onenaren sariak, berriz, Bertol Arrietarentzat eta

Gernika-Lumoko Sare-rentzat izan ziren. Sentimenduak eta emozioak azalean egon ziren amaiera ekitaldi osoan, baina batez ere Benito Ansolari eskainitako omenaldiak hunkitu zuen publikoa. Euskal Zine Bilerak euskal ikus-entzunezkoetan ekarpen nabarmena egiten duten eragileengan jartzen du arreta, eta 2017an EZB sortu eta haren alde hainbat beharra egindako Benito Ansola izan zuen gogoan. Bide batez, Benito Ansola beka eman zioten Ruben Martinez Rosasi, ikus-entzunezkoa sortu ahal izateko.

samen aurkeztu zien Lekeitioko Udalak, eta bien artean aukeratu behar izan zuten, bozketa bidez. Uztailean batu ziren auzokoak eta udala, eta topaketa horretan jasotako informazioa eta ekarpenak jaso eta aztertu ondoren, San Andres auzoa berritzeko bi proiektu proposamen osatu zituzten. Urriaren hasieran azaldu zizkieten proiektu biak, eta urriaren 21ean, euretako bat behin betiko onartu zuten. San Andres auzoa 1966 eta 1967 urteetan eraikitako bost bloke lerrokatuk osatzen dute. «Eremua hasieratik amaitu gabe zegoen, espazio publikoaren, kaleen eta sarbideen urbanizazioari dagokionez, eta oraindik amaitu gabe jarraitzen du leku batzuetan», adierazi zuten udalean.

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:30 Página 48

›››

48

Urria

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

650 lagun joan ziren ermitarik ermita

Lea ibilbideak hainbat lagun erakarri zituen

AULESTI //Urriaren 21ean, Aulestiko XII. Ermitarik Ermita men-

LEA IBARRA //Lea Ibarreko bost udalerriak batzen dituen Lea

di martxa egin zuten. Euria egin zuen, eta antolatzaileen iritziz, horixe izan zen 2016ko datuetara ez ailegatzeko arrazoia. Izan ere, 2016an 739 lagunek parte hartu zuten bitartean, 2017an 650 izan ziren animatu zirenak. Hala ere, parte hartzaileak zein antolatzaileak gustura geratu zirela adierazi zuten. Ibilbide osoak 25 kilometro zituen, eta laburrak, hamar.

Ibilbideko VII. Martxak 157 lagun batu zituen, aurreko urtean baino gehiago. Amaieran, hogei kilometroko zein zazpi kolometroko partaideak Munitibarko Bengola parkean elkartu ziren, kopauan. Era berean, Lea Ibarreko jatetxe batean 100 euroko jatordua zozkatu zuten parte hartzaileen artean. Antolatzaileek martxan egondako giro ona nabarmendu zuten.

Nagusien elkarteen lanari aitortza egin zioten

Edoskidetzeko eskubidearen aldarrian

LEA-ARTIBAI //Itsas Baserri Elkartea osatzen duten elkarteek egiten duten lana eskertu zuten Lekeitioko Ikusgarri aretoan. Lore eskaintzagaz, bertsoekin, dantzekin eta Lekeitioko abesbatzaren emanaldiagaz girotutako ekitaldian, lehengo eta oraingo ordezkariek egiten duten lana nabarmendu zuten.

LEKEITIO //Lekeitioko bularra emateko tailerrean parte har-

tzen ari zirenek, Edoskitzearen Europar Astea zela eta, Eskolapean batu, eta bularra ematea edozein familiaren eskubidea dela aldarrikatu zuten. Era berean, eskubide hori bermatzea gizarte osoari dagokiola gaineratu zuten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:31 Página 49

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Marabilli euskal sortzaileen bilgune izan zen Ondarroako IV. Marabilli Sormen Festibaleko protagonistak, urriaren 5etik 8ra. Ondoko sortzaileek parte hartu zuten, besteak beste: Jon Maya, Asier Altuna, Ander Lipus, Pako Aristi, Miren Amuriza,

Thierry Biskary Manez, Zea Mays, Oskar Alegria, Iratxe Fresneda, Joseba Irazoki, Antxon Uskola, Oier Ituarte eta Igor Zalakainek. «Oraintxe bertan hazten ari den belaunaldi bikain baten testigantza jaso nahi izan da», adierazi zuten.

Baserriari bultzada eman nahian

Elkarregaz, auzorik auzo

MUTRIKU //Udalak eta MUABE baserritarren

MENDEXA //Urriaren 22an, 50 pertsona batu

elkarteak lagapen hitzarmen bat sinatu zuten. Baserritarren arteko harremanak indartzea eta baserritar eta erakundeen arteko harremanak sustatzea zen helburua.

ziren Mendexa-Mendexa ibilbidean. Eleizaldetik atera eta lau orduko ibilaldia egin zuten ibilbide luzea aukeratu zutenek; eta beste batzuk Iturretan gehitu zitzaizkien.

ONDARROA //Euskal sortzaileak izan ziren

Urria

// 49

Hiribilduaren 692. urteurrena ospatu zuten LEKEITIO//Bisita gidatuak eta hitzaldiak antolatu zituen Udalak, lau asteburutan, udalerriko kultur ondarea ezagutzeko. Bizkaiko Ondare Jardunaldien baitan, Adan de Yarza leinuaren sustraien berri zehatza jakiteko aukera egon zen, Zubieta jauregiko lorategira bisita egiten zuten bitartean. Izan ere, Lekeition dauka jatorria leinuak. Urrian ezeze, azaroan ere antolatu zituzten bisita gidatuak, hiribilduaren urteurrenari begira. Azaroaren 4an, Lekeitioko harresia ezagutzeko aukera egon zen, eta azaroaren 11n, Iñigo de Artieta merkatari, almirante eta pirataren bizitzari lotutako azalpenak eman zituen Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:31 Página 50

50 > AZAROA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Kartzela zaharrak bisitatu zituzten, 36ko gerra gogoan

MARKINA-XEMEIN // Zena eta

Dena erakusketa ikusgai jarri zuten kartzela zaharrean. Kartzelan zeuden aztarnak Ignacio Garcia, Gabriele Muguruza eta Paula Prieto artisten sormenagaz nahastu zituzten. Hala, eskultura, margo eta grafiti berriak batu zitzaizkien aurreko grafitoei.

VI. Literatur amuak ekimenak ikusmena eragin zuen ONDARROA //Euskal literaturako erreferente asko batu ziren Literatur Amuak ekimenaren baitan; ondarrutarrak zein Euskal Herriko hainbat lekutatik etorriak. Besteak beste, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi, Gotzon Barandiaran eta Pello Añorga idazleak eta Gorka

Urbizu musikari eta Berri Txarrak taldeko kidea ekarri zituzten. Literatura oinarri, adin guztietako pertsonentzako eskaintzak prestatu zituzten, denak Kofradia Zaharrean. Tailerrak, sariketak, musika emanaldia eta solasaldia. Ezer ez zen falta izan.

Hondakinak Larangan ez botatzeko eskaera

‘Atako Bandan 5.1’ poema sinfonikoa, kalean

tuen kostaldeko errepidea (GI-638) eraberritzeko lanetan sortutako hondakinak Laranga auzoan ez pilatzeko eskatu zuen. Kaltegarriak edo kutsagarriak ez diren hondakinak Olatz harrobian uzteko proposatu zuten, ingurua eraberritzen laguntzeko.

ONDARROA // Atako Bandan 5.1 poema sinfoniko korala herriko altxorretako bat dela iritzita, CD-DVD formatuan batu zuten, gordeta lagateko asmoagaz. Kantaize abesbatzak jarri zuen salgai 1973an Ondarroako ontzietan arrantzan ari zirela itotako bi arrantzaleren gertaeran oinarritutako beharra.

MUTRIKU //Mutriku Natur Taldeak Mutriku eta Deba batzen di-


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:31 Página 51

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Azaroa

// 51

Frontoia berritu zutela ospatu zuten, omenaldi eta guzti

ZIORTZA-BOLIBAR// Ziortza-

Nagusien beharrizanak jaso zituzten Herri Lagunkoien baitan Ekimeneko Lea Ibarreko partaideak.

LEA-ARTIBAI //

Pertsona nagusien ahotik, egoera eta beharrizanak aztertzen hasi ziren Bizi kalitate osasuntsua dutenek zahartzaro aktiboa edukitzea da Herri Lagunkoiak proiektuaren oinarri nagusienetakoa, eta 2017an egitasmo horretara batu ziren Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoko herriak eta Lekeitio. Lea Ibarreko talde eragilea sortu zuten bost herrietako

ordezkariekin, haietatik asko jubilatuen elkarteetako kideak.

Zeregin ugari aurretik Talde eragileak motore lana betetzen du, eta, ondoren, herrietara jotzen dute: proiektua herriz herri bideratu. Horixe da dinamika. 2017an, herri bakoitzean deialdi zabalak egin, eta parte hartze taldeak osatu zituzten. Guztira, 113 pertsonak parte hartu zuten. Erantzun zabalena Aulestin izan zuten: 42 pertsona. Parte hartze taldeetan, zortzi alderdi aztertu zituzten:

etxebizitza; eraikin eta aire zabaleko guneak; garraioa; begirunea eta gizarteratzea; gizartearen parte hartzea; komunikazioa eta informazioa; lana eta herritarren parte hartzea; eta gizarte zerbitzuak eta osasun zerbitzuak. Lea Ibarran, biztanleria osoaren %22,9 dira adineko biztanleak, eta haietatik %23k parte hartu zuen.

Lekeition ere eman zuten pausoa. Horrela, herritar guztientzat atsegina izateko lanean hasi zen hamalau laguneko taldea, herria adin guztientzako herri lagunkoia bihurtu nahian.

Bolibarko frontoian egin zituzten berrikuntzak ospatzeko ekitaldi bereziak antolatu zituzten. Bertso pilota jaialdi mistoa antolatu zuten, eta Bolibarko pilotariei aitortza egin zieten. Hain zuzen ere, herriko 28 pilotari profesionalek lekua izan zuten frontoian. Besteak beste, frontoia hotsgabetzeko edo soinua gutxitzeko lanak egin zituzten, antzerkiak eta bestelako ekitaldiak prestatu behar zituztenerako. Era berean, Ane Arakistain herriko artistak margotutako horma beteko Jose Antonio Illoro Txikito Bolibar-en irudi erraldoiak argi erakusten du zesta-punta jokalarien kantxa dela Ziortza-Bolibarkoa, eta belaunaldi berriek lekukoa hartzea dute amets puntista ohiek.

›››


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:31 Página 52

›››

52

Azaroa

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Euskal Geodibertsitatea landu zuten

Argizaiolak erakutsiaz, antzinara jauzia

MUTRIKU //Zumaian Euskadiko Geodibertsitatearen gaineko

LEKEITIO //Euskal Ezkontzako gurdian eroaten dituzten tres-

III. Jardunaldiak egin zituzten. Beste gauza batzuen artean, Arantxa Bodego EHUko zientzia eta teknologia fakultateko irakasleak hitzaldia eman zuen. Parte hartzaileek irteera egin zuten Mutrikutik, batetik, flyscheko interesguneak ikustera, eta, bestetik, Geoparkearen informazioa irakaskuntzara eta turismora nola bideratu ikastera.

nak balioan jarri eta bakoitzaren gainean erakusketak prestatzeari ekin zion Gora Buru Kultur Elkarteak. Lehen erakusketa azaroan antolatu zuten, argizaiola protagonista zela. Argizaria kiribilduz batzeko eta hildakoen aldeko erlijio ospakizunetan piztuta mantentzeko erabiltzen ziren zurezko argizaiolen ereduak ikusi ahal izan ziren Barandiaranen.

Azaroaren 25 egunero gogoan hartzeko

Kirolariekin berba egiteko batu ziren

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//Azaroaren 25a emakumeen kontra-

LEA-ARTIBAI // Joanes Goitisolo gernikarragaz eta Imanol Goñi natxituarragaz batu ziren Munitibarren, atletismoari eta mendi lasterkei buruz berba egiteko; eta Amets Txurruka Etxebarriko txirrindulari ohiagaz eta Miguel Madariaga Euskal fundazioko presidente ohiagaz, Berriatuan.

ko mota guztietako indarkeria gaitzetsi eta indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiei aski dela esateko eguna izan zen. Borroka hori egunerokoa izan behar dela azpimarratu zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:31 Página 53

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Lekeitioko Eskola Publikoaren jaia aurkeztu zuten LEKEITIO //Zapran Gagoz! lelopean 2018an Lekeition ospatu zen Euskal Eskola Publikoaren Jaia aurkeztu zuten. Jaiaren helburua euskal eskola publikoa aldarrikatzea eta hauspotzea zela nabarmendu zuen Ana Pastor Bizkaiko Guraso Elkartearen

presidenteak. Era berean, Lekeitioko Eskola Publikoko ikas komunitatea alaia eta koloretsua zela esan zuen, «euskal eskola publikoaren irudi ezin hobea»; eta ekainaren 3ko jaian Lekeition batuko direnei irudi hori erakustera animatu zituen.

Plaiko zubia konpontzeko data

Familiei laguntzeko helburuz

ONDARROA // Foru aldundiak 2017an lizitatu zituen Plaiko zubiaren konponketa lanak. Zubia lehengoratzeko ahalegina egingo zutela esan zuten, eta beharrak 2018ko udazkenerako amaitzeko asmoa iragarri zuten.

MENDEXA //2017an ere 100 euroko diru la-

guntza eman zien udalak 0tik 16 urtera arteko seme-alabak zauzkaten familiei. Materialetarako, jantzietarako eta bestelako beharretarako laguntzea zen helburua.

Azaroa

// 53

Bidesarien tarifa bateratua eskatu zuten LEA-ARTIBAI// Bizkaiko

eta Gipuzkoako Bidesarien tarifa bateratuaren inguruko mozioak aurkeztu zituen Lea-Artibaiko EH Bilduk. AP-8 eta AP-1 autobideetan aplikatzekoa zen lurralde arteko gastu mugaren akordioak Lea-Artibaiko herritarrak kanpo uzten zituela zioten. Euren lurraldetik kanpo azpiegiturak erabiltzen dituzten bizkaitarrei eta gipuzkoarrei gehienez ere 45 euro kobratuko zitzaien hilabetean. Baina lurralde arteko 45 euroko gastumuga bakarrik Bizkaia abiapuntu edo helmuga duten joan-etorrietan aplikatzekoa zen, eta Lea-Artibaikoek Gipuzkoara joan-etorriak egiteko autopista Itziarren hartzen dutela azaldu zuten.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:31 Pågina 54

54 > ABENDUA

2017 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Gurasoei zuzendutako hitzaldia eman zuten

GIZABURUAGA //Gurasoentzako berbaldia prestatu zuten, Gurasotasuna: Lortu ahal da! izenagaz. Etxadi familiei zuzendutako orientazio zerbitzuko psikologo batek gidatu zuen saioa, eta gurasotasuna umeen eta neraben beharrizanen errespetuan oinarritzen dela azaldu zuten.

Euskararen aldeko aldarrikapen ozena egin zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU // Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna, hainbat ekintza antolatu zituzten. Ondarroan, adibidez, Hondar Ahua Zaldupeko Guraso Elkartearen ekimenez, Euskarak batzen gaituelako leloa aurrean zutelarik, danborrada

Amorotarrak txahal janean batu ziren

jendetsua egin zuten. Beste alde batetik, Markina-Xemeingo Uni frontoiak Euskerean Eupadea! ekimenaren finala hartu zuen. Lehiaketak inguruko herrietako jendea eta eskualdeko kontu eta pertsonaia ezagunak ezagutzeko aukera eman zien lehiakideei.

Txilixoka Egunagaz, dantzan eta abesten

AMOROTO //Abenduaren 2an, ia 400 lagun batu ziren txahal ja-

ONDARROA //Txilixoka Musika Kolektibu elkarteak antolatu-

nean. Serafina izeneko txahala gauean jan bazuten ere, eguerdian hasi zen jai giroa, talo eta txistorrek lagunduta, eta Jokaldi taldearen doinuekin amaitu zen. Lehiaketa ere antolatu zuten: frontoiaren atarian jarritako alper harriaren pisua zeinek igarri.

tako eguna arrakastatsua izan zen. Herriko musikari eta musikazaleek goi-goitik ospatu zuten eguna. Alamedan jarri zuten karparen babespean elkartu ziren eguerdian, trikipoteoa egin eta bazkaltzeko; eta, ostean, emanaldiak etorri ziren.


URTEKARIA 2017_MaquetaciÑn 1 12/12/17 17:31 Página 55

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2017 URTEKARIA

Abendua

// 55

Ondarea ezagutzera emateko jardunaldiak antolatu zituzten

LEA-ARTIBAI// Abenduaren

Organikoa batzeko sistema pilotua aurkeztu zuten

Lea-Artibaiko alkate eta zinegotzi batzuk, Elena Unzueta Ingurumen diputatuagaz, aurkezpenean.

Lea-Artibaiko datuak eskuan, sistema Bizkai osora zabaltzea aztertuko dute

ko dute. Proiektu pilotua sei herritara mugatzen da, hain zuzen, Berriatua, Etxebarria, MarkinaXemein, Lekeitio, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarrera, eta 24.000 bizilaguni eragingo die.

Lurretik lurrera izenburupean, Lea-Artibain organikoa batzeko proiektu pilotua aurkeztu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak eta LeaArtibaiko Amankomunazgoak. Lea-Artibaiko emaitzak aztertu ostean, hondakin bilketa sistema bera Bizkai osora hedatzea bideragarria den ala ez erabaki-

Informazioa zabaltzen Azaroan eta abenduan informazioa zabaltzen egon dira herririk herri. «Hezitzaileak ibili dira, etxerik etxe, herritarrei sistemaren nondik norakoak eta jakin beharreko guztiak azaltzeko», azaldu dute. Proiektu pilotuaren helburu nagusia birziklatze tasa

LEA-ARTIBAI //

igotzea dela gogorarazi zuten. «Gaur egun %30ean dago birziklapen tasa, eta datozen urteetan %70 ingurura ailegatzea espero dugu; sistema berri honegaz hori lortuko dugulakoan gaude», aurreratu zuten. Sei herrietako hondakin organikoak Berriatuko Milloi auzoan dagoen hondakinak biltzeko gunera eroango dituzte, eta, handik, konpostegira. 2017an Berriatuan, 9 edukiontzi ipini zituzten; Etxebarrian, 4; Lekeition, 20; Markina-Xemeinen, 11; Ondarroan, 27; eta ZiortzaBolibarren, 2.

6tik 9ra, Leartibai Garapen Agentziak eskaintza zabala prestatu zuen, bisitarien zein lekuan lekuko bizilagunen parte hartzea bultzatuz. Bigarrenez egin zituzten ate irekien jardunaldiak. Lea-Artibai bisitatu nahi zutenentzat ekintzaz beteriko lau eguneko egonaldia prestatu zuten. Horrela, ekintza programaren bidez, Arabako Errioxa eta LeaArtibai lotu nahi izan zituzten, bien arteko harreman historikoa oinarri. Izan ere, jakina da antzina gurdizainek arrain freskoa edo gazitua gariaren, gatzaren, ozpinaren edo ardoaren ordez trukatzeko erabiltzen zutela. Eskualdeon loturak indartzea bilatzen zuten abenduko ekimenen bidez, eta eskualde biak promozionatzea.

›››


URTEKARIA 2017_Maquetaciร n 1 12/12/17 17:31 Pรกgina 56


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.