BUSTURIALDEKO URTEKARIA 2018/ HITZA

Page 1



,Aurkezpena

Zuokin

IZARO MENDIETA IBARGUENGOITIA

J

oan zaigu hamahirugarrena ere. Atzera begiratu eta kontatzen hasita... Hamahiru dira iragandako urteak, eta milaka bizipenak! Urte bakoitzak izaten du berea; guztiek daukate txarre-

// tik zerbait, baina zer da, bada, gainontzekoez? Beste urte bat igaro da gurean; zuek gurekin eta gu zuekin garela. Ez baitugu irudikatzen zuek gabeko ez iragan, orain, ezta etorkizunik. Elkarri eskua emanda egingo dugu aurrera; atzera begira, baina etorkizunari helduta. Zuengan sumatzen dugun berotasunak egiten baitu gure bizitza hobetu. Berotasun hori mantentzeko guk ere egingo dugu apustu, egingo ditugu orain arte besteko ahalegin. Igorleak askotan nahi izaten baitu hartzaile sentitu. Beste hamahiru urtetan ere jarraituko dugu igorle eta hartzaileen arteko bideak zehazten, eta bien arteko komunikazioa irudikatu eta senti-

Argitaratzailea: Lea-Artibaialdeko Hedabideak, S.L. Lege Gordailua: BI-2906-03 Egoitza Nagusia: Markina-Xemein. Arretxinaga Etorbidea, 1 • 94-684 44 36. Busturialdeko HITZAren bulegoak: Bermeo. Atalde, 17, atzealdea. • 94-618 72 99 Gernika-Lumo. Bekoibarra, San Miguel eraikina, 35, 1. • 94-627 10 85 busturialdea@hitza.eus www.busturialdea.hitza.eus

tzen. Hartu genuen, bada, duela hamahiru urte komunikazio hori gauzatzeko modu bat; zuzena, egiazkoa, zintzoa; eta era berean, euskarazkoa, euskalduna, euskaraduna. Hala aritu gara, eta hala jardungu dugu; euskarak guretzat baduelako hamabigarren egun bat, eta baita hamahirugarrena ere. Etorriko dira 365 egunak euskararentzako dituen egutegiak; ailegatuko dira urteko egun denak euskararentzat dituen hiztunak, eta iritsiko dira euskararen alde lan egiten duten boteredunak. Helduko dira ala ez; eta edukiko ditu milaka arrazoi edo ez, baina ez da izango herri xumeak horren behar eta nahia duela aldarrikatu ez duelako. Horien esku izango

2018 urtekaria busturialdea

Zuzendaria: Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu. Kudeatzailea: Ama Lur Bedialauneta Ibaibarriaga. Publizitatea/harpidetzak: Idurre Arrazola Astoreka • 647 31 97 77 iarrazola@hitza.eus

04

Ekonomia

05

Kirola

06

Kultura

07

Politika

08

Urtarrila. Otsaila. Martxoa. Apirila. Maiatza. Ekaina. Uztaila. Abuztua. Iraila. Urria. Azaroa. Abendua.

Ajangiz, Bermeo, Busturia, Ea, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Murueta, Muxika eta Nabarniz

Hitza-k Bai Euskarari

Euskara

2018, hilez hil.

2018AN HITZA DIRUZ LAGUNDU DUTEN UDALAK:

Ea

Aurkibidea

Eragileei eskerrak 10-11

ERREDAKZIOA • Bermeo • Busturia • Forua • Mundaka • Murueta • Sukarrieta • Olaia Zabalondo /Lander Unzueta Lekerikabeaskoa 647 35 56 54 bermeo@hitza.eus / busturialdea@hitza.eus • Ajangiz • Arratzu • Gautegiz Arteaga • Gernika-Lumo • Kortezubi • Muxika • Izaro Mendieta Ibarguengoitia / Ane Maruri Aransolo 607 29 22 23 gernika@hitza.eus / busturialdea@hitza.eus • Errigoiti • Mendata • Morga • Nabarniz • Oihana Cabello Elorriaga - Izaro Mendieta Ibarguengoitia 647 35 50 09 / busturialdea@hitza.eus • Ea • Elantxobe • Ereño • Ibarrangelu • Aintzina Monasterio Maguregi 647 355 332 /ea@hitza.eus

Busturia

da eraldaketa, goikoek erabakiren bat edo beste hartzen duten bitartean. Hala ikusi genuen martxoaren 8an ere; modu desberdinean, baina arraskatsua orduan ere. Eta ez ditut ahaztu beraien eskubideen aldarrikapenez josita kalea hartzen duten pentsiodunak; ezta lan baldintza duinak eskatzen dituzten langile finak. Ezin burutik kendu senide eta lagunei urruntasunetik elkartasuna adierazten dieten herritar beroak. Eta gogoan zaituztet, zelan ez, irakurle fidelak. Zuokin esango diogu agur urte zaharrari, eta helduko diogu urte berriari. Orain artekoagatik eta datorrenagatik, eskerrik asko zuori!

HITZA ikastetxeetan 09

Testuak: HITZA / Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu Argazkiak: Busturialdeko HITZA eta udal, talde, elkarte, eragile eta kolaboratzaileak. Diseinua eta maketazioa: 11BARRI

Ajangiz

3 ›››

Ibarrangelu Murueta

Muxika

Nabarniz

12 16 20 24 28 32 36 40 42 46 50 54

JARRAI GAITZAZU SAREAN ERE:

www.busturialdea.hitza.eus Busturialdea Hitza (orrialdea)

@BusturiaHitza

Busturialdeko Hitza


// 4

Euskara

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Euskaraldia ariketa soziala egin zuten, euskararen erabilera bultzatzeko BUSTURIALDEA // Ahobiziak eta Belarriprestak kalera atera zi-

ren azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra arte egin zen Euskaraldia 11 egin euskaraz ariketa sozialagaz bat eginda. Rola adierazten zuten txapa soinean, euskaraz bizitzeko hautua egin zuten milaka euskal herritarrek, hizkuntz ohiturak aldatzeko konpromisoa erakutsi zuten hamaikakoek, banako-

ek...Talde sustatzaileak sortu ziren herriz herri, eta Busturialdean 6.000 herritarretik gorak bat egin zuten ekimenagaz. Euskararen olatuak ez duela etenik erakutsi zuten, kultur zein kirol jardueretan. Amaieran pozik agertu ziren sustatzaileak, ariketak «inor gutxik espero zuen onarpena eta jarraipena» izan zuelako. Euskaraldia bide luze baten hasiera izan zen.

Errenta aitorpena euskaraz egitearen alde

Berbalagun indartsu heldu zen

BERMEO // Errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko kanpai-

BUSTURIALDEA // Beste urte batez, Berbalagun egitasmoa jarri zuten martxan Bermeon eta Gernika-Lumon. Praktikatu eta bizi mezuagaz iritsi zen, eskola eta euskaltegietatik kanpo lagunartean euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko aukera eskaini zuen. Gurasolagun jarduera ere abiatu zuten.

na abiatu zuen Bermeoko Udalak herriko lau banketxe eta bi aholkularitzekin batera. Gogoratu zuten akordioa 2014an hasi zutela, «euskara gehiago erabiltzea» helburu hartuta; elkarlana «oso onuragarria» dela nabarmendu zuten.

Bizkaieus bilgunea sortzeko urratsak ematen hasi ziren GERNIKA-LUMO // Bizkaieus

bilgunea sortzeko lehen pausoa eman zuten Gernika-Lumon, Bizkaian euskara eta bizkaiera bultzatzeko. Ildo estrategikoa zehazten hasi ziren, eta herrialdeko norbanako zein elkarte eta erakundeak topagunean parte hartzera gonbidatu zituzten.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Polaren egitasmoa, Sprint_Inn Bizkaia ekimenerako BERMEO // Sprint_Inn Bizkaia ekimenerako hautatu zuten Ana Pola bermeotarrak Programazio Neurolinguistiko eta Hipnosi Online Eskola sortzeko egitasmoa. Berrikuntzaren eta metodologia berrien bitartez, negozio ideiak azaleratzea eta ekintzailetza ekosistemako eragile nagusiekin kontaktuan jartzea da proiektuaren helburu nagusia. Pola Nazioarteko Harremanetan, ikasketa diplomatikoetan eta garapen ikasketetan lizentziaduna da Londreseko Metropolitan Universityn (Ingalaterra). Azkenengo hamabost urteetan Polaren ikerketa eremu nagusia programazio neurolinguistikoa izan da, eta John Grinde eremu horren sortzaileetariko bategaz jaso du formazioa.

Ekonomia Ekonomia

// 5

Pentsiodunen aldarrikapenek kaleak hartu zituzten BUSTURIALDEA // Inoiz baino ozenago entzun zen 2018an pentsiodunen ahotsa. Astelehenero elkarretaratzeak egin zituzten Gernika-Lumon eta Bermeon, pentsio duinak eskatzeko. Eta ekainaren 18an GernikaLumon eta irailaren 12an Bermeon, mani-

Maiatzaren Lehena, feminista eta pentsioduna

festazioan bildu ziren, pentsiodun, heldu zein gazte. Urriko Azken Astelehena ere aldarrikapena egiteko baliatu zuten. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, Kontsumorako Prezioen Indize erreala eta pentsio sistema propioa eskatu zituzten.

BUSTURIALDEA // Sistema

kapitalistaren aurka eginez, bestelako eredu ekonomiko bat aldarrikatu zuten sindikatuek eta eragileek Maiatzaren Lehenean. LABek Gernika-Lumon batzeko deia egin zuen; emakume, pentsiodun, gazte eta Arrotegiko langileek bat egin zuten deialdiagaz. Duintasunez bizi nahi zutela aldarrikatu zuten, inoiz baino ozenago.

Pertsona bat hil zen lan istripuan BERMEO //Atunsa enpresako langile bat hil zen itsasoan,

lan istripuan. Euskal gehiengo sindikala Lameran batu zen Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean. Beste behin ere, arrantza sektoreko langileek bizi duten egoera prekarioa salatu eta konponbideak eskatu zituzten.

Hezkuntza publikoak greba egin zuen, hobekuntzen alde BUSTURIALDEA //Jaurlaritzak

ezarritako murrizketen aurka kalera atera ziren Haurreskolak Patzuergoko, Hezkuntza Bereziko, LH eta DBHko irakasle eta sukalde eta garbiketako langileak martxoaren 13an. Ikasleek ÂŤhezkuntza kapitalistarenÂť kontrako greba egin zuten martxoaren 21ean.


Kirola

// 6

Pello Bilbaok seigarren postua lortu zuen Giroan

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

TXIRRINDULARITZA //Bere bigarren Italiako Giroan emaitza bikaina lortu zuen gernikarrak, 6. postua. Etapaz etapa, izen handiekin egon zen lehian. Bueltan, ongietorri beroa eskaini zioten lagunek eta Foruko eta Gernika-Lumoko udal ordezkariek.

Urdaibai Kopa, Mikel eta Leire Monasteriorentzat

MENDI LASTERKETA // Zazpi

probak osatu zuten txapelketa, eta bost lehiatuta, 247 puntu eskuratu zituen Mikel Monasteriok. Sei proba lehiatu zituen Leire Monasteriok, eta 243 puntugaz eskuratu zuen lehen postua.

Lointek Gernika Bizkaiak maila bikaina eman zuen

SASKIBALOIA // 2017-2018 denboraldian ligako titulua lortzeko kanporaketak lehiatu eta EuroCup Women Txapelketa jokatu ostean, Lointek Gernika Bizkaiak historia eginez ekin zion bosgarren Emakumezkoen Liga denboraldiari; lehen zortzi partiduetatik zortzirak irabazi zituen Mario Lopezen tal-

deak, defentsan sendo eta erasoan eraginkor izanda. Eurokopan aurretiazko kanporaketako fasea gainditzea zuten erronka, eta hori lortuta, taldekako faserako txartela lortu zuten. Bilboko Casillan beharrean, etxeko partiduak Malosten jokatzea lortu zuten, zaleengandik gertu.

Kerman Lejarraga, Europako txapeldun KOz

Urdaibaik Ligako Koroa bereganatu zuen

BOXEOA // Welter pisuko Europako Txapelketa irabazi zuen Morgako errebolberrak Bilbao Arenan apirilaren 28an, 2. borrokaldian Bradly Skeete KOz mendean hartuta. Azaroaren 17an titulua berretsi zuen BECen. Frankie Gavinek gehiegizko pisua eman zuen. Dena dela, ring-ean ere irabazi zuen Lejarragak.

ARRAUNA // Erregulartasunak saria eduki zuen, eta 11 bandera irabazi eta 209 puntu eskuratuta, Eusko Label Liga irabazi zuen Urdaibaik. Hondarribia izan zen bigarrena (197 puntu) eta Zierbena hirugarrena (186 puntu). Lameran emozioz betetako harrera egin zieten herritarrek Bou Bizkaia-koei.

Txomin Aranak motorrak utzi zituen, zailtasunengatik

Basurdeak lehiarako gogo biziz

MOTORRA // 11 urtez motorre-

Gizonezkoen Ohorezko Mailan, 44 puntugaz, zortzigarren postuan amaitu zuen Gernika RTk Heineken Liga 2017-2018 denboraldian. Neskek B multzoko sailkapenean bigarren amaitu zuten Emakumezkoen Euskal Liga, 22 puntugaz. Aurten hirugarren denboraldia dute.

tako profesional mailan aritu eta gero, Txomin Aranak motoak utzi zituen, lanean egoteko eta goi mailako lehiaketetan parte hatzeko denbora ateratzea ÂŤzailaÂť delako. Lau Dakar, rallyak, Europako eta Munduko Motokros Txapelketa... lehiatu ditu ereĂąarrak kirol ibilbide arrakastatsuan.

ERRUGBIA//

Nesken trainerua uretaratu zuen Mundaka Arraunek

ARRAUNA// Mundaka Arraun

taldea sortu eta 40 urtera, 2018an, nesken taldea osatu zuten. Senior mailan lehen aldiz Orioko jaitsieran atera zuten Lamiak trainerua, otsailaren 17an. Lehenengo denboraldia hamazazpi arraunlarigaz osatu zuten, eta horietatik bik arraunean esperientzia zeukaten.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Azalien, herriko artisten lana ezagutara emateko BERMEO // Azalien

asteburu kulturala herriko artisten lanaren erakusleiho izan zen bigarren urtez. Erotismoari buruz herriko artistek egindako lanak egon ziren ikusgai Kofradia Zaharrean, eta Barrueta Arte Elkarteko arduradunek balorazio ona egin zuten.

Zesta-puntaren azken bi hamarkada, liburu batean

GERNIKA-LUMO// Zesta-pun-

taren historia liburua aurkeztu zuten Gonzalo Beaskoetxeak eta Edorta Basterretxeak; 2004. urtean argitaratutako liburuaren bigarren alea, hain zuzen. «Pozik» azaldu ziren emaitzagaz, ordura arte ez zegoelako dokumentu bakar batean gordeta zesta-puntaren historiarik.

Kultura

// 7

Bertokoentzako leku zabala 53. Durangoko Azokan BUSTURIALDEA //#DAasko dira lelopean

egin zen 53. Durangoko Azoka, abenduaren 5etik 9ra bitartean. Busturialdeko sortzaile askok izan zuten hitzordua Landakon. Berritasunen artean, Alaine Agirre, Karlos Gorrindo, Josu Goikoetxea eta Edorta

Bermeotarrak fanfarrea, 40 urte musika bizitzen

Jimenezen liburuak eta Gatibu eta Hibairen azkenengo diskoak. Ahotseneako agertokira igo ziren Josu Bergara, Gatom, Dientes de luna, Tooth eta Gatibu. Jimenez eta Agirrek solasaldia eman zuten, eta azken horrek liburuak ere sinatu zituen.

BERMEO //Lau hamarkada bete zituen Bermeotarrak fanfarreak, 40 urte luze mota guztietako ekintzetan parte hartzen. Herritarrekin partekatu nahi izan zuten urteurren berezia; ekainean hasi eta udazkenean amaitu zituzten ospakizunetan.

50 urtez dantza eta euskal kultura zabaltzen

Letra Etxetxoak, irakurketa sustatzeko

BUSTURIA //Urtean egindako ospakizunei jarraipena emanez, kolore eta soinu bereziz girotu zuen Altamira auzoa Irrintzi Alai Dantza Taldeak 50 urteurrena ospatzeko. 100 dantzari inguru elkartu ziren. Agurra, Dantzari Dantzako sortakoak, Xoxo dantza, Sardiñerak, Axuri beltza taularatu zituzten.

GERNIKA-LUMO //Adin guztietako herritarren irakurketa

sustatzeko eta herritarren gozamenerako, Letra Etxetxoak jarri zuten martxan. Jolasen bidez,Gernika-Lumoko Udalak «umeak eta gazteak irakurketara hurbiltzea» bultzatu nahi duela jakinarazi zuen Gorroño alkateak.


// 8

Deiadar mendietatik, Independentzia Egunerako deia BUSTURIALDEA // Bermeori lekukoa hartuta, Independentistak Sareak Larrabetzun ospatu zuen Independentzia Eguna, eta hara joateko deia egin zuten beste behin, Deiadar mendietatik. Eskualdeko herritarrak Oiz mendira eta Sollubera joan ziren, aldarriagaz bat egitera.

Politika

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Salbuespeneko kartzela politikak aldatzeko eskaria BUSTURIA // Busturiko Sarek deituta, salbuespeneko kartzela politiken aurkako elkarretaratzea egin zuten Busturiko Axpe auzoan. Autobus geltokiaren aurrean bilduta, Bizkai mailan euskal presoak sufritzen ari diren isolamendu kanpaina salatzeko eki-

mena izan zen. Euskal presoen %94ri isolamenduaren lehen gradua ezartzen dietela salatu zuten, erregimen hori espetxeko biztanlego osoaren %1ari bakarrik ezartzen diotenean. Busturiko Sareren lehenengo ekintza publikoa izan zen.

Xabier Rey presoaren heriotza salatu zuten

Gernikako Adierazpena, Errepublikaren alde

BERMEO // Xabier Rey Urmeneta Antxo euskal presoaren heriotza eta espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egin zuten Lameran bilduta herritarrek. 2008. urtean preso hartu zutenetik Puerto III (Andaluzia, Espainia) kartzelan zegoen, denbora tarte luzez isolamenduan. Hilik agertu zen ziegan.

GERNIKA-LUMO// Sortuk Errepublika independente, sozialista eta feministen alde indarrak batzera deitu zituen espainiar estatuaren menpeko nazio senideak. 1978ko konstituzioak Frankismoaren bi oinarriak –Espainiaren batasuna eta kapitalismoa– bere egiten dituela adierazi zuten.

Indar okupatzaileen aurkako mobilizazioa

Altsasuko gazteen askatasuna eskatu zuten

GERNIKA-LUMO //Merkuriotik hasita, Guardia Zibilaren kuar-

BUSTURIALDEA // Altsasukoak libre uzteko aldarrikapena egin zuten herriz herri. Kasua «muntaia poliziala» dela salatzeko ekitaldia eta manifestazioa egin zituen, esaterako, Ernaik GernikaLumon. Jokoan zegoena gazteen etorkizuna zela esan zuten.

teleraino joan ziren herritarrak, Euskal Herritik alde egiteko eskatzeko. Altsasuko gazteak gogoratu, eta Oñatin egitekoa zen Fan Hemendik Egunera joateko deia egin zuten.


HITZA IKASTETXEETAN 2018a berritasunekin iritsi zen guretzat. Udaberrian, esaterako, eskualdeko ikasteetxeetara bisitak egiten hasi gine lehenengoz, Busturialdeko Hitza zer den, nola sortu zen, eta zelan lan egiten dugun kontatzeko asmoz. Gure webguneaz eta erabiltzen ditugun sare sozialez hitz egiteko aukera ere izan genuen saio horietan. Kazetaritza generoak lantzeko ere baliatzen genituen beraiekin egindako solasaldiak. Ikasleak, bitartean, egunkarian arreta jarrita, gure azalpenak adi-adi entzuten zituzten, eta sortzen zitzaizkien galderak beldur barik egiten zituzten. Leku guztietan oso gustura aritu ginen, eta, horregatik, aurrera begira ere berriro elkar ikusteko ahalegina egingo dugu.

Eskerrik asko ikasle eta irakasleei!

Allende Salazarreko irratsaioan parte hartu genuen.

Montorre eskolakoekin, webgunearen atalak aztertzen.

Barrutialdekoei Hitzari buruzko azalpenak ematen.

J.M. Uzelaikoek arretaz irakurri zuten egunkaria.

Mundakako eskolakoek galdera mordoa egin zituzten.

San Frantziskokoek egunkaria atalez atal ezagutu zuten.

San Fidel ikastolakoekin talde argazkia atera genuen.


Eskerrik asko Busturialdeko eragileoi 15 Barrutialde Antzerki taldea

A.D.E.S Espeleologi Elkartea AGIRI arkeologi elkartea

Aixerrotape Txirrindulari Elkartea AL-ANON Albano Jauregi elkartea

Aldaba Aldizkaria Alkartasuna dantza taldea Allende Salazar Eskola Publikoa Allende Salazar Guraso Elkartea

Andra Mari Korala

Antolinape Kultur Elkartea AñebustinAñetu Arbolizko txokoko elkartea Aritzatxu Triatloi taldea Arkibai Elkartea Arkupe Pilota taldea

Arrano Kultur Elkartea Arriguri

Arrolape Mendi Kirol Elkartea Arte Eskola Artie dantza taldea

Artieko Nagusien Elkartea Artxube dantza taldea

Artza Pilota Elkartea

Askapena Busturialdea Asociacion contra el Cancer Asociación Coro Rociero Maika Asociación de la 3ª edad de Busturia

Asociación de Mujeres Viudas Asociación Embarcaciones Portuondo Asociacion Motera Izaro Bikers

Asociacion sociocultural Bilbosalsa Astra Astra Zinema Paradiso Asunek Atorrak

Atxapunte Ehiza eta arrantza Atxurkulu Emakume elkartea Atxurkulu Mendi Kluba

Azoka berriko merkatariak (Berazel)

Azti tecnalia

Baserria landuz

Batun Batun Aisialdi Kultur Elkart. Begi handi taldea

Beletxe elkartea

Bermeoko Danborrada + Kabalgata (BUDEK) Bermeo Elkartea (Karate)

Bermeoko Erraldoien konparsa Bermeo Futbol taldea

Buy Urdaibai

Cardio Kick Boxing Busturlagun Caza y Pesca

GernikaLumo HHI

Club Deportivo Rueditas

Bermeoko Berbalagun

Bermeoko Haurreskola Bermeoko Joaldunak Bermeoko San Frantzisko Eskola Publikoa

Bermeoko Txirrindularitza taldea Bermeoko Txistulariak Bermeoko Txosna Batzordea

Berton Merkatari elkartea

Barrutia LHI Ikastetxea

Bertsomendi

B.Barrueta /I.Arozena Institutua

Busturiko HaurreskolaSeintxu

Bermeoko Arkuzko Tiroaren Elkartea

Barrueta Arte elkartea

Barrutiko guraso elkartea

Busturialdea Harrera Lurraldea

Ciclista Gernikesa Elkartea

Bermeoko Urdaibai Arraun Taldea

Barrutialde BHI

Busturia Txirrindulari Taldea

Bermeoko Abesbatza

Bake-Leku elkartea Bakelite

Busturia kirol taldea

Besalde Bermeo Sahararen Alde

Dantzatu Gurekin dantza karibearren elkartea DringiliDrangolo Elkartea

Eako jai batzordea Egunsenti dantza taldea Eguzki begira EHE

Ehiza, Arrantza eta Tiro Elkartea Elai-Alai Dantza taldea

Elantxobe Arraun Elkartea Elgizel Urdaibai ASINSOC Eleizalde Ikastola

Bizkaigane elkartea

Emakide (Emakumee n taldea)

Biztu Irratixe

Ereño Jai Alai

Ereñoko Gerendape Herri kirol taldea

Erroxape emakumeen alkartea Eskola Kristo Musika Elkartea Eutsi gogor, danok batera Euskal Australiar Alkartea Euskal Jai Alai Elkartea

Euskara taldea Euskaraz Berbetan

Gernika KESB

Gernika Memoriaren Lekuko Gernikako merkatari elkartuak Gernika off-road Gernika Racing Elkartea Gernika Rugby taldea

Foruko Urdaibai dantza taldea

Gernika Sporting futbol club

Galerna Taldea

Gernika Sub

Garriko Bertso Eskola

Gaudeamus Korala Gautegiz Arteagako Gaztelu-zar elkartea

Gautegiz Arteagako Haurreskola Gazte Zar dantza taldea Gazte- Zar Mendiko Taldea Gernika Arin-Arin Atletismo taldea

Gernika Batzordea

Gernikagarretan

Gernikako Argazkilaria k PHOTOKA

Gernikako Bonbardeaketaren Dok.Zentroa Gernikako jai batzordea Gernikako Lekuek Gernikako Marijesiak Elkartea GernikaLumoko eskola bidea

GernikaLumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa

Gernika BHI (institutua)

GernikaLumoko Haurreskola Barrutia

Gernika Futbol Sala

Gernikatik Mundura (GKE)

Gernika Gogoratuz Elkartea

Gernikazarra Historia Taldea


HITZA egiten laguntzeagatik! Goi-zale Elkartea mendi taldea

Gorabide Elkartea Busturialdean Gorosti Kultur Elkartea

Goxotan Gernika Guraso elkartea San FrantziskoBermeo

Gure arbasoen herria kultur elkartea

Gure Arbola Zaharra Elkartea Gure Esku Dago Gure Garrafie Kultur Elkartea

H. FACTORYDXE literatura eta arte banda Hackinbadakigu informatika elkartea Haizeder Eskola Haizeder Guraso Elkartea Haitz Biribil Elkartea Haitz Nagusijje

Harri Berri elkartea

HEAHerrijeri emon arnasa Hirugarren Adineko elkartea

Ibarrangeluko Haurreskola Ibarruriko Baso Txoritxu Dantza Taldea Ideasur (GKE)

Ikuilu Elkartea

Iparragirre Musika Elkartea

IparraldeHegoalde IPES Irrintzi-Alai dantza taldea

Itsuki irratia Berko Kultur taldea Izaro abesbatza Izaro-Sub taldea Jangurie Jose Maria Uzelai Herri Ikastetxea Judo Club Bermeo

Kanalako Jai Batzordea Kanalako Memenkoko Kultur Elkartea

Kanalatarrok Kanalagatik Kanalarako Kanaleko Nagusiek Elkartea

Kankinkabara txistu taldea Kanpantxuko Abialai

Karabi kultur taldea Kabelinatxe dantza taldea Kate Sarea

Katillotxu Emakumeen Elkartea

Kokotxa kultur taldea Kolakaine Kultur Elkartea

Kosnoaga Igeriketa Taldea

Kukubedarra La Kapilla Rock Elkartea

Laia Kultur Elkartea (Busturia) Lauhortz kultur elkartea

Lilibertso Bertso Eskola Lobak

Loradi Haurreskola Lorea dantza taldea

Lumo Kirol Eskola Lurgorri auzoko kultur elkartea

MB 2000 Zerbitzu Soziokultura lak Makazaga Musika Alkartea Mape Busturia Mendi Taldea Elkartea

Matxinada Elkartea Mendata ezagutuz Mendieta Mertzede Ikastetxea Metal Fabrika

Montorre herri ikastetxea

Montorrealde Elkartea Mundaka Arraun Taldea

Mundaka Surf Kayak

Mundakako Abesbatza

Mundakako Eskola

San Fidel Guraso elkartea

Muñogorri Txokoa

Sandindere Kirol Taldea

Mundakako Haurreskola Muruetako sokatira taldea Muxikako Erdu Gazte Taldea

Muxikako Haurreskola Nabarnizko jai batzordea Natxi

Norez

Nuntxaku Kultur Elkartea OdolEmoileen Elkartea "Odolkideak"

Ogoñope surf taldie

Oilargane Mendatako kirol zaleak Ongi etorri Errefuxiatuak Otsozulo kultur elkartea

Paresi pilota elkartea Paresiarrak Pauso txikia, asmo handia Peña Atletic Nabarniz Piratak Herri Kirol Kluba Portu Zahar Elkartea Pozgarri nagusien elkartea

Rudelari S. D. Gernika Futbol Elkartea Sagrado Corazón Ikastetxea

Saguzahar Saltsamendi Kultur Elkart.

San Fidel Ikastola

Sanikola Nagusien Elkartea

Santa Vera Cruz Elkartea Sare Gernika Seber Altube Ikastola Sollube 1937 Sollube 707 mendi taldea

Sorginorratz Sorgiro

Spookypheria productions taldea Sukarrieta Eskola

SaiakuntzaSESZ

Swingtxaku Tac-Tic kultur Elkartea Taraska Atletismo Taldea

TIRIS Gernika Sahararen alde (GKE)

Tourdaibai Elkartea

Trinkete Antitxokoa Tukatukada batukada musika elkartea

Txara-Txara kultur Taldea Txikitzerik Txilipitxeruek kultur elkartie

Txo Sevilla dantza taldea Txoko Bake Leku Txutxu

Gazte Elk. Urdaibai Eskubaloi Taldea

Urdaibai Futbol tald. Urdaibai Judo

Urdaibai Kantagune Euskal Kantazaleak

Urdaibai Pala Elkartea Urdaibai Errugbi Eskola

Urdaibai zaldi taldea Urdaibaiko Galtzagorriak

Urdaibaiko Lurgozo elk. Urdaibaiko Perretxiko zaleak elk.

Urdaibikers motorzale elkartea Urdairack Rugby Elkartea Urdaitri Triatlon Taldea Urremendi Elkartea Urretxindorra Guraso Elk.

Urretxindorra Herri Eskola

Uzelaiko ikasleen guraso elk. Voces Blancas

Xankore Antzerki T.

Xixili Taldea Zabalik Europan Euskal Kultura Elk.

ZAIN DEZAGUN URDAIBAI Zantzue Kultur Elkartea

Zine klub elkartea


12

URTARRILA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Memoria historikoa berreskuratzeko baliatu zuten egutegia

GAUTEGIZ ARTEAGA // Irudi eta argazkien bitartez, herriko memoria historikoa berreskuratzeko baliatu zuten arteagarrek 2018ko egutegia. Begoña Urberuaga argazki lehiaketa irabazlearen argazkiagaz, 1960 aurretik ateratako irudiekin eta artxiboko argazkiekin osatu zuten.

Txomin Aranak erorikoa eduki zuen Dakarren EREÑO // Dakarreko 8. etapan erorikoa izan zuen Txomin Araña pilotu ereñarrak, eta lasterketari agur esan behar izan zion. Ezker belaunean, eskumako eskuan eta lepo hezurrean min hartuta, La Pazeko (Bolivia, Hego Amerika) ospitale batera eraman zuten heli-

kopteroz, mediku azterketa zehatza egitera. Aurreko etapan ordura arteko posturik onena egin zuen moto gidariak: 26. postuan helmugaratu zen, irabazlearengandik 53 minutu eta 50 segundora. Ondorioz, sailkapen orokorrean 30. postua eskuratu zuen.

Ardoa eta Arrainaren ibilbidea balioan jarriz

Sahararako 6.306 kilo janari bildu zituzten

BERMEO // Sollube 707 mendizale taldeak Ardoa eta Arrainaren

BUSTURIALDEA // Euskal Karabana Solidarioaren bitartez,

ibilbidearen garrantzia balioan jartzeko ekimena jarri zuen martxan Arroyabe kontserba enpresaren laguntzagaz –enpresa fundatzailea eduki zuten gogoan ekimenean–. Zazpi etapatan, Oion eta Bermeo batu zituzten (169,1 km) parte hartzaileek.

Saharara bidaltzeko 6.306 kilo jaki batu zituen Bermeoko Besalde elkarteak eskualdean. Elikagaiez gain, partikularren diru laguntza ere jaso zuten; 290 euro. Herritarren eta udalen laguntza eskertu zuten elkartekideek beste behin.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Urtarrila

// 13

Herri lasterketak Eutsi Gogor, Danok Batera lagundu zuen

BERMEO// Bermeoko XIV. He-

Euri jasek kalte nabarmenak eragin zituzten eskualdean

Ur azpian geratu ziren zenbait garage Muxikan.

BUSTURIALDEA //

Muxikan izan ziren kalterik handienak; jendea erreskatatu behar izan zuten Urtarrilaren 11n Bizkaian izandako euri jasek kalte handiak eragin zituzten. Gernika-Lumon eta batez ere Muxikan sortu zituzten arazorik larrienak. Ura indar eta abiadura handiz sartu zen Muxikako etxeetara denbora gutxian. Suhiltzaileek jendea erreskatatu behar izan zuten

Kurtzeroan (metro batera heldu zen ur maila BI-635 errepidean) motordun ontziekin, eta inguruko etxebizitzetatik ere jendea irtenarazi behar izan zuten, bai eta herriko beste auzotako zenbait baserritatik ere. Zubieta Errota ondoko aparkalekua ere urez bete zen, eta ibilgailuek kalteak jasan zituzten. Larrialdi zerbitzuek lan handia eduki zuten, eta Gurutze Gorrikoek zenbait lagun erreskatatu zituzten Ajangizko Kanpantxun ere. Beste alde batetik, tren zerbitzua eten behar izan

zuten Gernika-Lumo eta Zornotza artean, eta autobusez egin behar izan zuten bidaia herritarrek egoerak bere onera egin arte. Oka errekaren ur maila asko hazi zen, eta gainez egin zuen Gernika-Lumoko Errenterian, Ibarran eta Bekoibarran, eta urez bete ziren guneok. Beste hainbat herritan ere eragin zuen euriteak. Ean, lokatzez beteta geratu ziren erreka ondoko kaleak. Ura etxebizitza, taberna, garaje zein lokaletara sartu zen.

rri Lasterketan lortutako dirua Kate Sarea elkarteak bultzatutako Eutsi Gogor, Danok Batera proiektua laguntzeko baliatu zuten Bermeoko Udalak eta Taraska Gazte-Zahar Taldeak. 760 parte hartzaile izan zituen probak, eta emakumeen parte hartzea nabarmendu zuten antolatzaileek: 331 neska eta 429 mutil aritu ziren korrika egiten. 564 ume eta gaztek eta 196 nagusik parte hartu zuten. Gehienak bermeotarrak izan baziren ere, inguruko herrietako parte hartzaileak ere egon ziren; Mundakakoak eta Gernikakoak, besteren artean. Eguraldi onak lagunduta, herrian «giro paregabea» egon zen, eta korrikalariek kirolagaz gozatzeko aukera «ederra» eduki zuten Bermeoko kaleetatik.

›››


›››

14

Urtarrila

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Baraiazarra, Bizkaiko kinttopekorik onena

Moises Enbeita, bertso idatzietan onena

NABARNIZ // 2017ko Bizkaiko Kinttopekoen Zaldi Proba Txapel-

MUXIKA // Mungiako San Antontxu jaietako bertso idatzien

keta hartu zuen Nabarnizko probalekuak. Hiru probalari aritu ziren zein baino zein gehiago, eta Maumeko Baraiazarra nagusitu zen. 78 untzako marka egin zuen irabazleak. Nabarniz jatetxea sailkatu zen bigarren postuan; 64 untza egin zituen, eta Etxebarriko Adorrixa geratu zen hirugarren postuan, 59 untza, 3/4 eta 6,73 metro eginda.

sari nagusia Busturialdera etorri zen; nagusien mailan, Moises Enbeita muxikarrak jaso zituen irabazleari zegozkion taketa eta 300 euroak. Aurretik, saio ederraz gozatu ahal izan zuten bertsozaleek. 2017an eta 2012an ere saritu zuten Enbeita; hurrenez hurren, hirugarren eta bigarren postua eskuratu zituen urte haietako bertso paper lehiaketetan.

Fitur turismo azokara heldu zen eskaintza

Sandindere kirol taldea sortu zuten

BUSTURIALDEA // Madrilgo (Espainia) Fitur turismo azokan

BUSTURIA // Sandindere kirol taldea eratu zuten, Busturiko

parte hartu zuen, beste behin, Busturialdeak. Eskualdeko arduradunek Urdaibai biosfera erreserbaren eta eskualdeko herri, paisaia eta txokoen berri eman zieten Euskadi Basque Country erakuslekura gerturatu zirenei.

umeei herrian bertan atletismoa praktikatzeko aukera ematea helburu. Gernikako atletismo taldearen laguntzagaz hasi ziren martxan. Kideei lasterketetan parte hartzeko edota kirola egiten ondo pasatzeko aukera eman zien Sandinderek.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Urtarrila

// 15

48.507

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAK 2017AN IZAN ZITUEN BISITARIAK. Bakearen Museoak inoizko bisitari gehien izan zituen 2017an. 48.507 lagunek bisitatu zuten; aurreko urtean baino 4.901 pertsona gehiagok.

Etxera Trailek elkartasun aldarrikapena zabaldu zuen GERNIKA-LUMO // Bigarrenez

antolatu zuten Etxera Trail, eta presoen afera gizarteratuz, Frantziako eta Espainiako espetxeetan dauden euskal herritarren eskubideen aldarrikapena kirola eginez zabaldu zuten. Mendi martxetan zein

lasterketan, lehen aldian baino jende gehiago batu zen. 330 inguru izan ziren mendi lasterketarako izena eman zuten korrikalariak. Gainontzekoek martxa luzea edo laburra egin zuten. Pozik azaldu ziren antolatzaileak harreragaz.

37.105

GAUTEGIZ ARTEAGAKO URDAIBAI BIRD CENTERREK 2017AN IZAN ZITUEN BISITARIAK. Bisitari kopuruari dagokionez, markak hautsi zituen 2017an Urdaibai Bird Centerrek. 37.105 bisitari eduki zituen, 2016an baino %8,25 gehiago.

53.852 Udalak herritarrei galdegin zien

Informazio falta salatu zuten

MUNDAKA // 173 herritarrek erantzun zioten udalak prestatutako galdetegiari. Mundaka Festival ospatzearen eta San Pedro jaietan barrakak jartzearen alde agertu ziren galdetegia erantzun zuten gehienak.

GERNIKA-LUMO// Gernika-Lumoko Udalak

abiatutako aurrekontuen parte hartze prozesuak «gutxienekoak ez» zituela jasotzen kritikatu zuen EH Bilduk. Udal gobernuari eskatu zion publiko egitea proposamenak.

BUSTURIKO EKOETXEA URDAIBAIKO 2017KO BISITARIEN KOPURUA. Ekoetxea Urdaibaik inoiz baino bisitari gehiago eduki zituen 2017an. Hain zuzen ere, 53.832 pertsonak bisitatu zuten Urdaibai Biosfera Erreserban kokatuta dagoen ingurumen zentroa, 2016an baino %17 gehiagok.


16

> OTSAILA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Eguraldi txarrak arazoak sortu zizkien gidariei

BUSTURIALDEA // Euri jasa etenbakoek arazoak sortu zizkieten gidariei errepideetan, otsailaren 7an. EreĂąon, esate baterako, BI-2238 errepideko 41. kilometroan istripua gertatu zen bi ibilgailuren artean; bat errepidetik atera zen.

Kilometroz kilometro, euskarari arnasa ematen

GERNIKA-LUMO // Lea Ibilbidea egiteko irteera antolatu zuen Berbalagunek otsailerako. Eguraldia lagun, giro ezin hobean egin zuten 45 parte hartzaileek 16 kilometroko ibilbide ederra.

Busturiaren oroimenak interes handia sortu zuen BUSTURIA // Unai Serrano Mujikak eta Maribel Egizabal Suarezek idatzitako Busturia 1937-1977 represion y resistencia de un pueblo liburua aurkeztu zuten Altamirako kultur etxean. Aretoa txiki geratu zen. Asko eta

asko izan ziren aurkezpenera bertaratu nahi izan zuten herritarrak, Busturian gertatutakoaren berri izan asmoz. Egileekin batera, Ahaztuak elkarteko Martzelo Alvarez ere egon zen aurkezpen ekitaldian.

Kepa Arronategiren dispertsioa salatu zuten

Undabason landaketak egin zituzten

EA // Hileko azken barikuetako elkarretaratzea Kepa Arronategi

MUXIKA// Undabaso baso bihurtzen jarraitzeko helburua-

preso gernikarrari maitasun mezuak bidaltzeko baliatu zuten. Aurretik, mahai ingurua egon zen Eskolondon. Etxekoekin batera, Jone Artola Etxerat-eko kidea egon zen. Sakabanaketaz, haren ondorioez eta instituzioen erantzukizunaz aritu ziren.

gaz, landaketak egin zituzten otsail amaieran. Zuhaitzak eta zuhaixkak landatzeaz gain, anfibioentzako putzuak txukuntzen, haritzen mintegi txikia prestatzen eta zuhaitz zein zuhaixkei babesleak ipintzen aritu ziren boluntarioak.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Otsaila

// 17

Udalak sustatutako lau etxebizitza iragarri zituzten

MURUETA// Udalak etxebizi-

Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatzeko batu ziren

Bird Centerren ate irekien eguna egin zuten. .

BUSTURIALDEA //

Ekoetxea Urdaibain eta Bird Centerren egin zituzten ekimenak Hezeguneen Mundu Mailako Eguna ospatu zuten Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerren eta Busturiko Ekoetxea Urdaibain, beste urte batez. Ekoetxea Urdaibain, esaterako, otsailaren 3an eta 4an (zapatu-domeka) bildu ziren ospakizun horretara-

ko: tailerrak, antzerki ikuskizuna, irteera eta zentrora bisita eskaini zituzten. Bird Centerren, otsailaren 4a (domeka) izan zuten ate irekien eguna. Hango ekipamenduez zein Gautegiz Arteagako hezeguneaz eta hegaztien behaketaz gozatzeko aukera egon zen. Halaber, doako bisitak eskaini zituzten, audiogidatuak erabilita. Eraztunketa zientifikoa zelan egiten den ere azaldu zien bisitariei. Bird Centerreko arduradunek azaldu zuten «garrantzi handia» daukala Heze-

guneen Mundu Mailako Eguna ospatzeak, «inguruko hezeguneak babestu eta han dauden bizidunak lasai bizi ahal izateko». Izan ere, hainbat animaliarentzat inguru horiek «beharrezkoak» direla nabarmendu zuten; «esate baterako, migrazioa egiten duten hegaztientzat». Egunak berak, gainera, Gautegiz Arteagako hezegunean Europako hegaztiek egiten duten negupasagaz bat egiten duela azpimarratu zuten, eta horrek bertaratutakoak espezie asko behatzeko aukera edukitzea ahalbidetuko duela.

tza berrien promoziorako deialdia zabaltzea onartu zuen. Eskaria txikiagoa izanik, 2009koa baino promozio «txikiagoa» iragarri zuen Jabier Ondarza alkateak, lau etxebizitzakoa, hain zuzen. «Egoera dagoen moduan, gazteek diru aldetik dauzkaten aukerak txikiagoak dira. Etxebizitzen prezioak neurtuak izango badira ere, ordaindu egin behar dira», adierazi zuen Ondarzak. Udalak sustatutako etxebizitzak Babes Ofizialeko eta tasatuen bitarteko erregimenean eskainiko zituztela jakinarazi zuen, eta kooperatiba forman eraikiko zituztela. Goiherri Aurre auzoan egingo dituzte etxebizitzak, 2009. urtean egindako etxebizitzen inguruan. Hortaz, tipologia aldetik antzekoak izango direla jakitera eman zuen alkateak. 90 metro koadro edukiko dituzte, garajea eta trastelekua, bai eta lorategi txiki bat ere.

›››


›››

18

Otsaila

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Astrak oinarriak finkatu zituen 4Km hasieran

Zazkelen kontzertua hartu zuen Leihoakek

GERNIKA-LUMO // Eraikina okupatu zutenetik hamabi urte igaro

ondoren, Astraren baloreak berraztertu zituzten 4. Kilometroko lehen asanbladan. Beharrezkotzat jo zuten komunikazioa eraldatzea eta oinarri filosofikoak berrasmatzea, «ezinezkoak okupatzen segitzeko». Autogestioagaz ahal dela esan zuten, eta egindako ibilbidea ez dela nahikoa. Bigarren asanbladarako Astrak eragile izan behar duen edo ez erabakitzea zehaztu zuten.

ERRIGOITI // Errigoitiko Leihoak kultur ekimenaren baitan, Zazkel musika taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egon zen Eleizalde auzoko Ikuilu Elkartean. 2012an Bilbon sortutako taldeak 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren abestiak eskaini zizkien Ikuilun elkartutakoei. Beste behin ere, euskal pop erradikala aldarrikatu zuten sei musikariek agertokian.

Emakumeen bizi kalitatea hobetzeko saioak

Sistema patriarkala salatu zuten emakumeek

BERMEO // Erroxape emakumeen elkarteak Emakumea eta Osasuna jardunaldiak antolatu zituen, emakumeen bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Doako lau ikastaro eskaini zituzten: maitasun erromantikoaz, zoru pelbikoaz gozatzeko gakoez, ondo zahartzeko aukerez eta konplexu barik zahartzeaz jardun zuten.

GERNIKA-LUMO // Prentsaurreko masiboan, sistema «patriar-

kal eta androzentrikoa» salatu zuten Gernika-Lumoko emakumeek. Martxoaren 8an ikur feministak balkoira ateratzeko deia egin eta Emakumeak Planto aldarriagaz bat egingo zutela adierazi zuten; herritarrei planto egitera dei egin zien.


›

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Bidebarrietako bi etxebizitza kaltetu zituen suak kaleko 15. zenbakiko lehen solairuan sua piztu zen, eta hamabi bizilagunek etxebizitzetatik kanpo lo egin behar izan zuten. Sei pertsona artatu behar izan zituzten kea arnasteagatik; lau Gernika-Lumoko eta

Galdakaoko ospitaleetara eroan behar izan zituzten. Gernika-Lumoko eta Basauriko suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu ziren sua itzaltzera. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta udal langileak, Gurutze Gorria eta Herri Babesa ere egon ziren lanean.

Lapiko eta putxerez gozatzen

Energia alternatiboak ezagutuz

BERMEO //Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatuta, III. Lapiko eta Putxera Txapelketa egin zuten Alde Zaharrean. Hogei lapiko aurkeztu zituzten, eta sari nagusia Larrondo Beko sopeloztarrarentzat izan zen.

GERNIKA-LUMO // Energia berriztagarrien garrantzia azpimarratzen duen erakusketa egon zen ikusgai, Elai-Alai aretoan. Energia alternatiboek zenbaterainoko irismena daukaten probatu ahal izan zuten bisitariek.

BERMEO // Alde Zaharreko Bidebarrieta

Otsaila

// 19

Aspaldiko urteetako elurterik handiena egin zuen BUSTURIALDEA// Aurreikuspenak betez, elurra indarrez sartu zen otsailaren 28an Euskal Herrian. Ibilgailuek arazoak izan zituzten, eta jende asko lanera joan ezinda edota lanetik etxera ezin bueltatuta geratu zen. Ikas zentroetara heltzeko ere arazo handiak izan zituzten ikasle, irakasle eta langile askok, eta eskola asko bertan behera utzi edota moldatu egin behar izan zituzten. Elurra garbitzeko makinak goizetik ibili ziren han eta hemengo herrietan, bai udaletxeetakoak eta baita suhiltzaileenak ere. Garraio publikoak, bai trenek eta baita autobusek ere, zerbitzua eten behar izan zuten ordu batzuez. Eguerdi partean hobetzen hasi zen egoera.


20 > MARTXOA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Ume jaioberrientzako diru laguntzak handitu zituzten

IBARRANGELU // Ume jaiobe-

rriak edo adopzioan hartuta dauzkaten familientzako 2018ko diru laguntzak %100 igotzea erabaki zuen Ibarrangeluko Udalak, aho batez, aldekotasun sozialaren aldeko aldarria eginez. Aurreko urteetan 300 euro ematen zizkien udalak; 2018an 600 eurokoa izan zen jasotako laguntza.

Emakumeek kaleak hartu zituzten Martxoaren 8an BUSTURIALDEA // Kolore morez jantzita, planto egin zuten emakumeek Martxoaren 8an, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deiagaz bat eginda. Goizerako eta arratsalderako deituta zeuden bi orduko lan eta kontsumo grebek jarraipen zabala izan zuten, «historikoa». Komertzio askok ateak itxi zituzten, eta mobilizazioetan inoizkorik jende gehien bildu zen, berdintasuna aldarrikatzeko. Bermeoko kontserbagintzan ia erabatekoa izan zen lanuzteak izandako erantzuna, eta 1.000 pertsona inguru bildu ziren goizeko mobilizazioan.

Itsas mundua arte bilakatzen denean

Liburutegia, Euskadiko Liburutegien Sarean

BUSTURIA // Rosa Mari Gabantxoren (Bermeo) margolanak eta

ARRATZU // Euskadiko Liburutegien Sarean sartu zen Arra-

Jabier Elesgarai (Mundaka) eta Jon Etxebarriaren (Sukarrieta) itsasontzien maketak jarri zituzten ikusgai, Altamirako kultur etxean. Urteetan egindako lanak bildu zituzten erakusketan, eta eskola umeen bisita ere jaso zuten.

tzuko udal liburutegia, herriko «dinamizazio sozio-kulturala» bultzatzeko helburuagaz. Sarean egonik, liburutegian bertan edota sareko beste liburutegietako liburuak kontsultatzeko edo maileguan hartzeko aukera dute herritarrek.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Martxoa

// 21

Gernika KESBek eta Barakaldo ESTk akordioa sinatu zuten

Busturialdeko Bertsolari Txapelketa, Enbeitarentzat

Onintza Enbeita, txapelagaz.

BUSTURIALDEA //

Emozioz jaso zuen irabazlearen txapela, Moises Enbeitaren eskutik Onintza Enbeita muxikarrak jantzi zuen beste behin ere Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren irabazlearen txapela. Enbeitagaz batera, Julen Erezuma, Ander Elortegi, Julen Ibarguengoitia, Eneko Aldana eta Mikel Retolaza bertsolariak igo ziren oholtzara.

Julen Erezuma eta Ander Elortegi izan ziren bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren. Erezumak 283 puntu eskuratu zituen; Elortegik, 179,5. Mikel Retolaza izan zen laugarrena (177 puntu), Julen Ibarguengoitia bosgarrena (175,5 puntu) eta Eneko Aldana seigarrena (171 puntu). Finala irabazi arren, Enbeitak esan zuen saioaren hasieran ez zela ondo aritu. «Pentsatzen dut ez nintzela ondo hasi, ez nintzen gustura aurkitzen, baina saioak aurrera egin ahala, hobeto sentitzen

hasi nintzen, eta azkenean, emaitza ona izan zen». Astra jendez bete zen finalaz gozatzeko. Giro ederra egon zela aitortu zuen Enbeitak, ezin zela giro hoberik eskatu. «Lilibertso elkarteak planeta guztiak elkartzea lortzen du, giro ederra sortuz». Elkartearen lana goraipatu zuen azken bertsoan: «Bertsolariak ez ezik, herritarrak ere bertsoen mundura hurbiltzea lortu du azken urteetan Lilibertsok». Emozioz hartu zuen txapela irabazleak, osaba Moises Enbeitaren eskutik.

GERNIKA-LUMO//Bizkaiko emakume jokalarien aldeko apustua egiteko indarrak batu zituzten Gernika KESBek eta Barakaldo ESTk. Akordioa aurreko bi denboraldietan bi kluben artean izandako harremanaren ondorio zela esan zuten. Elkarlanerako oinarriak zehaztu zituzten, eta klub bakoitzaren unean uneko egoeraren arabera lan egiteko konpromisoa hartu zuten. Modu horretan, elite mailako emakumezkoen saskibaloiaren oinarri sendo bat sortzeko orain dela zenbait denboraldi Bizkaiko Saskibaloi Federazioak hasitako lanaren lekukoa hartu zuen talde gernikarrak, eta adierazi zuen Bizkaiko klub guztiekin lan egiteko prest zeudela, eta hitzarmen gehiago lortzea zutela helburu.

›››


›››

22

Martxoa

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Sareginen lana goraipatu zuen Erroxapek

Lekuek jaialdiak musikaz busti zuen Gernika

BERMEO // Erroxape Emakumeen Elkarteak herriko sareginek

egiten duten lana goraipatu eta ezagutzera eman zuen Emakumeen Nazioarteko Egunari lotutako ekimenean. Sareginen izenean berba egin zuten Mari Karmen San Pedrok, Juani Maceirak, Maria Uriondok eta Bitore Urkijok. Erreten parkeko elkartearen egoitzan bildu ziren herritarrak, eta bertan egon ziren baita ere Benito Ibarrolaza eta Aingeru Astui zinegotziak.

GERNIKA-LUMO // Martxoaren 3tik 10era, Gernika-Lumoko kaleak doinuz bete zituen Lekuek jaialdiak. Herriko giroa «piztu» zuen, aurpegi ezagunak erakarri, eta ekintza guztietan bildu zen jendea, leku batetik bestera mugituta. Ohi legez, zuzenekoez gain, beste hainbat ekintza egon ziren aukeran, eta antolatzaileek horien balorazio positiboa egin zuten. Zuzeneko ikuskizun batzuetarako sarrerak agortu egin ziren.

Argazkilaritza eta bideogintza hizpide

Gernikako arbolaren kimua landatu zuten

GAUTEGIZ ARTEAGA // Jende andana bildu zuten Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek lehenengoz antolatutako Naturimagen natura argazkigintza eta bideogintza jardunaldiek; alde teoriko zein praktikoa eskaini zuten, modu erakargarrian. Partaideek «pozik eta errepikatzeko gogoz» bukatu zuten.

BERMEO // Bermeoko Ospitalean Gernikako arbolaren kimua

landatu zuten, 118 urtean buruko osasunean egindako lana aitortuz. Jon Darpon Osasun sailburua, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Bermeoko alkatea egon ziren landaketan.


›

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Jose Ortuzar alkate ohia omendu zuen Foruko Udalak FORUA // Foruko Udalak Jose Ortuzar

Atxirika alkate ohia omendu zuen bere jaiotzaren 120. urteurrenean. Omenduaren senide eta ingurukoak, herritarrak zein udaleko zinegotziak elkartu ziren udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Ortuzarren ibilbidea azaldu eta oroitzapen plaka inauguratu zuten. Lore eskaintza eta aurreskua ere egin zizkioten diktadura frankista aurretik alkate izandakoari. Ekitaldia bukatuta, hamaiketakoa jateko elkartu ziren omenaldian bildutakoak.

Martxoa

// 23

Amaren hiletara etortzea ukatu zioten Ibon Goieaskoetxeari

BUSTURIA // Amaren hiletara etortzea ukatu zioten Ibon Goieaskoetxea euskal presoari. Etxerat-ek jakitera eman zuenez, Frantziako espetxe administrazioak baimena ukatu zion. Otsailaren 20an zendu zen Lurdes Arronategi busturiarra, Ibon eta Eneko Goieaskoetxea euskal preso politikoen ama. Bi anaiek amari azken agurra ematera hurbiltzeko aukera erraztu guran, familiak hiletak atzeratu eta bitan banatu zituen. Busturian eta Zokoan egin zituzten.

Juan Telletxea eta Domingo Urrutxua gudariak gogoan IBARRANGELU // Juan

Zuhaitzak landatu zituzten

Izan Blue jaialdia, jendetsua

MENDATA// Tradizioari eutsiz, Zuhaitz Eguna ospatu zuten mendatarrek martxoaren 11n. Familia giroan, 35 lagun joan ziren Kalbariora, eta han pagoak eta haritzak landatu zituzten. Txitxiburduntzi egin zuten gero.

BUSTURIA // Izan Blue jaialdia hartu zuen

Ekoetxea Urdaibaik, ekintzekin Tourette gaixotasuna ezagutarazteko. Antolakuntzak aurreikusi baino jende gehiago bildu zen, eta horiei eskerrak eman zizkien.

Telletxea eta Domingo Urrutxua ibarrangelutarrak eta Matxitxakoko Batailan borrokatu ziren marinel guztiak omendu zituzten Akorda auzoan. Urtero moduan, Ibarrangeluko Udalak 2008an inauguratutako eskulturaren parean bildu ziren udal ordezkariak eta herritarrak, eta lore eskaintza egin zieten.


24 > APIRILA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

B24 ekimenean parte hartu zuten 84 ikaslek

GERNIKA-LUMO // Euskal Herriko Telekomunikazio Ingenieritza Elkarteak GernikaLumoko institutuan antolatutako 24 orduko Berrikuntza Tailerrean parte hartu zuten 84 ikaslek. Eragileek teknologia eta zientzia erronkak jarri zizkieten, eta parte hartzaile guztiek gainditu zituzten.

Norez taldea sortu zuten, indarkeriei planto egiteko BERMEO // Otsailean Sareginek feministen sarea desegin eta gero, Sorginorratz eta Norez talde feministak sortu ziren. Ekitaldi xume bategaz aurkeztu zuten azken hori Kapillan. Kolektiboa ezagutzera emateko bideo bat proiektatu zuten, eta argi utzi zuten

ÂŤbehin eta berriro indarkeriei plantoÂť egitea izango zela taldearen helburuetako bat. Hiru kontzertuk girotu zituzten ondorengo orduak: Chocolate Remix talde argentinarra, Tarantistak bikotea eta Maripily DJa egon ziren agertokian.

Busturialdeko I. Txistulari Eguna ospatu zuten

Azoka eta ipuinak, Liburuaren Egunerako

BERMEO // Kankinkabara Txistu Taldekoen ekimenez, Busturialdeko Txistulari Eguna ospatu zuten, lehenengoz, Bermeon, eskualdeko txistulariek elkar ezagutzeko. Herriko txistulariekin batera, Mundaka, Busturia, Forua, Gernika-Lumo, Elantxobe, Natxitxu eta Eako txistulariak batu ziren.

EA // Sant Jordi egunaren harira, Liburuaren Eguna antolatu

zuten Ean. Liburuaren Egunak bi ekintzaz gozatzeko aukera eskaini zuen: bigarren eskuko liburu azoka jarri zuten Eskolondo aurrean, eta barruan, Bertsol Haritza ipuin kontaketa saioa izan zuten ume eta gazteek aukeran.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Apirila

// 25

2037 Memoriaren Mapa proiektua aurkeztu zuten Lobek

GERNIKA-LUMO// Gernikako

Iragana eta oraina landu zituzten 81. urteurrenean

Urtero legez, lore eskaintza egin zuten Zalloko hilerrian.

GERNIKA-LUMO //

Memoriaren Ibilbidea aurkeztu zuten, sarraskitik bizirik irten zirenak ondoan 1937ko apirilaren 26an bizitakoa ahanzturan geratu ez zedin, ekimenez bete zuten Gernika-Lumo bonbardaketaren 81. urteurrenean. Lekukoei hitza emanez, Memoriaren Ibilbidea aurkeztu zuten, sarraskitik bizirik irten ziren herritarrak ondoan.

Jose Maria Gorroño alkateak azaldu zuenez, «memoriaren, biktima eta bizirautea lortu zutenen duintasun indibidualen zein Gernikaren duintasunaren ibilbide historikoa da aurkeztutakoa. Gudariei gorazarre egiteko, beste alde batetik, Gudariei omenaldia izeneko eskultura inauguratu zuen Pasealekuan udalak. Horren aurrean, protesta egin zuten erabiltzaileek, udalak «sentsibilitate gutxigaz» eta «erabiltzaileei ezer galdetu barik» jarri zutela nabarmenduta.

Gernika Sarien txanda ailegatuta, giza eskubideen defendatzaile Daniel Barenboimek eta Helena Malenok jaso zuten. Lehenak ezin izan zuen Gernika-Lumon egon, baina aurrerago etortzeko asmoa agertu zuen. Andaluziarrak lehen pertsonan jaso zuen saria: «Bizitzak beti irabazten duelako jarraituko dut borrokan», esan zuen, hunkituta. Harrera beroa egin zioten Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldekoek, eta haiekin eta errefuxiatuekin batera, «jendartearen» eskubideen alde oihukatu zuen.

bonbardaketa eta herriko garapenaren memoria bilduko duen mapa interaktiboaren proiektua aurkeztu zuten Gernikako Lobek: 2037 Memoria Mapa. Egitasmo horren bitartez, memoriaren lanketa egin duten eragile ezberdinen informazioa lortu, eta hori teknologia berrietan zabaltzea dela egin gura dutena zehaztu zuten aurkezpenean; hau da, «informazioa modu entretenigarrian dibulgatzea». Horretarako, «pedagogikoa» den mapa egin gura zutela azaldu zuten Lobek; gazte zein nagusientzako baliagarria den produktua eraiki. Horrela, herriko memoria lantzen diharduten eragileekin bi bilera egin zituztela adierazi zuten proiektuaren aurkezpenean.

›››


›››

26

Apirila

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Iruñeko talde bortxaketa salatu zuten

Matxitxakoko Batailako marinelak gogoan

BUSTURIALDEA // 2016 urteko sanferminetako Iruñeko talde

bortxaketaren sententziaren aurkako adierazpenak egin zituzten, Euskal Herri osoan legez, Busturialdeko zenbait herritan. Nik sinisten dizut, ez da abusu sexuala, bortxaketa da leloari jarraituz, ehunka herritarrek erakutsi zuten desadostasuna. Askotariko protestak egiteaz gain, zenbait udalek sententziaren aurkako adierazpen instituzionalak egin zituzten.

BERMEO // Matxitxako Elkarteak deituta, urtero legez, Matxitxakoko Batailan borrokatu ziren marinelak omendu zituzten, batez ere, askatasunaren borrokan ibili zirenak. Nabarra ontzitik bizirik atera zirenak laguntzen aritu ziren Canarias gurutze ontziko ofizialak ere gogora ekarri zituzten. Memoria historikoa berreskuratzeko lanean diharduten erakunde zein pertsonei esker ona adierazi zien elkartearen presidenteak.

Ondarea babesteko eskatu zuten

Imanol Goñi, Euskal Herriko txapeldun

FORUA // Aita Frantziskotarren komentua eta eliza ondare mo-

EA // Aloñako Igoera 2 ordu eta 9 segundotan eginda, Euskal

duan babestuta mantentzeko eskatu zion Urdaibaietz plataformak Foruko Udalari. Etxebizitzak beste lursail batean eraikitzea eta alde batean aterpetxea eta bestean historia eta kultur museo etnografikoa egitea proposatu zuten.

Herriko txapeldun bihurtu zen Imanol Goñi mendi korrikalari natxituarra. Errekorretik 5 segundora geratu zen, eta 24 segundotan hobetu zuen Aloñako gurutzeko errekorra. Walter Becerrak eta Julen Larruzeak osatu zuten gizonen podiuma.


›

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Apirila

// 27

Batzarretxea bisitatu zuen Kubako enbaxadoreak

GERNIKA-LUMO// Ana Otadui

Autzaganeko Urdinbideko tunelak zabaldu zituzten BUSTURIALDEA // Bost urteko lanen ostean,

apirilaren 14 goizean zabaldu zituzten Autzaganeko Urdinbideko tunelak, herritarren segurtasuna, komunikazioa eta bizi kalitatea hobetzeko helburuagaz. Autzaganetik egunero 16.000 ibilgailu

pasatzen direla azaldu zuen Unai Rementeria ahaldun nagusiak, 1.300 kamioiak, eta teknikoki nahiz ingurumen aldetik erronka bat izan zela. Guztira 3,4 kilometroko tartean egin zituzten lanak, 70 milioi euroko aurrekontuagaz.

Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak Gustavo Ricardo Machin Gomez Kubako enbaxadorea hartu zuen, Gernika-Lumoko Batzarretxean. Kanpoaldea ezagutu ondoren, Gernikako Arbola bisitatu zuen, eta aurreskua dantzatu zioten. Batzarretxera sartu eta eraikinaren historia azaldu zion Otaduik enbaxadoreari. Bukatzeko, ohi legez, bisita liburua sinatu zuen.

Drogomenpekotasun eta sexualitateaz jardun zuten gazteek SUKARRIETA// Drogomenpe-

Hildakoak gogoratu zituzten

Faxismoaren aurkako aldarria

GERNIKA-LUMO // II. Errepublika aldarrikatu zen urteurren egunaren bezperan, herriko presondegi ospitale militarrean hildako 274 presoak gogoratu zituzten Zalloko hilerrian. Memoriaren lanketa aldarrikatu zuten.

BUSTURIA // Udaletxe aurreko plazan bilduta, Faxismoaren Kontrako Eguna ospatu zuten Busturian.Tropa faxistek egindako sarraskia gogoratu, eta faxismoak Espainiako Estatuaren egituretan darraiela esan zuten.

kotasunaz eta sexualitateaz solasteko elkartu ziren Sukarrietan, udalak eta Urremendi Landa Garapen elkarteak antolatuta. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa izan zen tailerra, eta hiru orduko bi saiotan eman zuten. Sukarrietako Gaztelekuan bildu ziren horretarako. Besteak beste, afektibitatea, berdintasuna, sexualitatea, mendetasunak eta droga kontsumoari buruzko informazioa landu zituzten.


28 > MAIATZA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

‘Errautsetatik erne’, Errigoitiko Leihoak proiektuaren baitan

ERRIGOITI // Errigoitiko Leihoak kultur proiektuaren baitan, Muxikako eta Ibarruriko emakumeek Onintza Enbeitak gidatutako Errautsetatik erne antzeztu zuten Eleizalde auzoko elizan. Inkisizioan kokatutako antzezlanak ikusentzuleen harrera oso ona eduki zuen.

Eskola Txikien Jaiak 447 ume bildu zituen GAUTEGIZ ARTEAGA // Busturialdeko eskola

txikietako ikasleek Gautegiz Arteagan ospatu zuten Eskola Txikien Jaia. Busturiko Jose Maria Uzelai eskolako, Mundakako eskolako, Natxituko Haizeder eskolako eta Muxikako Urretxindorra esko-

lako ikasleek parte hartu zuten Montorre herri ikastetxeko ikasleekin batera. Herriko eskolen garrantzia azpimarratzea izan zuen helburu jaialdiak. Guztira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 447 ikaslek parte hartu zuten, giro ikusgarrian.

Ibilbide luzeagoagaz egin zuten martxa

Zabor edukiontziak berritu zituzten

FORUA //40 lagun inguru bildu ziren Foruko martxan, eta aurre-

MURUETA // Hondakinen edukiontzi berdeak berritu zituen Muruetako Udalak. Pedaldun ontziak jarri zituen, erabilterrazagoak. Gainera, birziklatzekoak diren hondakinen edukiontzien kopurua gehitu zuen: plastikoa, papera eta kristala biltzeko ontzi gehiago ezarri zituzten hainbat lekutan.

ko urteetan baino ibilbide luzeagoa egin zuten: 8,89 kilometro izan zituzten parte hartzaileek aurretik. Adin guztietako pertsonak bildu ziren, eta giro ederraz gozatuz, Eleizaldetik irten eta Kortezubirainoko ibilbide lasaia egin zuten.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Maiatza

// 29

Oihane Perez, 2. Europako mendietako trailean

Bermeoko 24. Arrain Azoka, arrantza iraunkorraren alde

Kontserba postu bat.

BERMEO //

Bermeo Tuna World Capital egitasmoa aurkeztu zuten azoka eremuan Bermeoko 24. Arrain Azokak hegaluzearen sektorean iraunkortasunaren eta jasangarritasunaren alde egin zuen, ozeanoak zaintzeko beharra aldarrikatuz. Arrain Azokak herriko produktuak dastatu eta erosteko aukera eskaini zien Bermeora hurbildu zirenei. Jai giro ederrean, itsasoak

emandako identitatea ezagutzeko aukera izan zuten.

Hainbat ekitaldi eta jarduerez gain, Bermeo Tuna World Capital proiektu berritzailearen aurkezpena egin zuten proiektuari eskainitako gunean. Hegaluzearen sektorean praktika onak eta iraunkortasuna sustatzeko proiektu global bezala aurkeztu zuten, eta azpimarratu zuten hainbat enpresa eta elkarte batzen dituen «aliantza publikopribatu» batetik jaio zela. Erronka nagusia «mundu mailan hegaluzearen kudeaketa jasangarria susta-

tzea» dela esan zuten, beti ere «ezagutzatik eta praktika onen lidergotik abiatuta». Idurre Bideguren Bermeoko alkateak adierazi zuen Bermeo «liderra» dela horretan, eta arrantza jasangarriaren praktiketan mundu mailako «erreferentea» izatea lortu duela. 22. Hegaluze Sarien banaketa inaugurazio ekitaldian bertan egin zen; herriko hegaluze izoztailearen sektoreak jaso zuen saria Bidegurenen eskutik. Alkateak «arrantza jasangarriaren alde egin dituzten ekarpenak» nabarmendu zituen.

GERNIKA-LUMO // Oihane Perez gernikarra bigarren geratu zen Gran Trail Picos de Europa 35 kilometroko mendi lasterketan, 4 ordu, 48 minutu eta 36 segundoko denbora eginda. Arrolape Mendi Klubeko beste bederatzi korrikalarik ere lehiatu zuten Europako mendietako traila. 35 kilometroko proban parte hartu zuten Gorka Cabellok, Oskar Moralesek, Xabier Zabalak eta Kepa Regulezek. 22 kilometroko mendi lasterketa lehiatu zuten, berriz, Ibon Bilbaok, Iker Arrienek, Josu Orbañanosek, Aitzol Cortijok eta Ruben Medranok.Perezek Bizkaia Kopa Trailaren Lemoizko eta Morgako probak ere irabazi zituen.

›››


›››

30

Maiatza

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Espinalek eta Bikuñak jantzi zuten txapela

Zirkulazio lanei ekin zieten herrigunean

AJANGIZ // Espinalek eta Bikuñak 22-18 irabazi zuten Ajangizko VI. Eskupilota Txapelketa Alberdiren eta Aizpururen aurka. Espero moduan, oso partidu ona jokatu zuten finalistek. Umetxoetan Bengoetxea II-Urzelai II nagusitu ziren; alebinetan, Aldai eta Mandaluniz, eta txikietan, Arrizabalaga eta Bullon. Urtero moduan, jarrera egokiena ere saritu zuten. Txapelketa oso ondo joan zelako pozik azaldu ziren antolatzaileak.

EA // Herrigunean ibilgailuen joan-etorria baretzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanak egin zituzten maiatzaren 14tik 26ra bitartean. Egitasmoak Bizkaiko Foru Aldundiak 2016. urtean bidalitako aurreproiektua zuen oinarri. Lan horiekin ordura arte herrigunean zeuden irisgarritasun arazoei konponbidea eman gura izan zieten. Herri Lagungoiak egitasmoko eskariak hartu zituzten kontuan.

Gaztelugatxeko San Juan menderatu zuten

Gu be zuek gara-k olatu urdina ekarri zuen

BERMEO // Javi Conde eta Jon Salvador atletek maratoi solidarioa egin zuten Gaztelugatxeko San Juanen; bospasei ordutan egin beharreko erronka 4 ordu eta 31 minutuan bete zuten. Bero handiari aurre egin behar izan bazioten ere, herritarren oihu eta animoekin lortu zuten «probarik gogoangarriena» burutzea.

GERNIKA-LUMO // Maiatzaren 20an Gu be zuek gara maratoi

solidarioa egin zuten, La Cuadri del Hospi umeen minbiziaren ikerketa bultzatzen duen elkarteari laguntzeko. Herritar askok bat egin zuten olatu urdinagaz; besteak beste, herriko elkarte eta klubetako aurpegi ezagunek parte hartu zuten.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Okupazio mungimendu bizia aldarrikatu zuten GERNIKA-LUMO // Egurre Gazte Asanbladak deituta, manifestazioa egin zuten GernikaLumon. Asanbladaren eta Eztena herri mailako proiektu autogestionatuaren kideekin bat egin zuten ehunka herritarrek.

Hain zuzen, martxoaz geroztik eraikin okupatuan bizi zirenek jasotako elkartasuna eta berotasuna eskertu zuten. «Gure oldarraldi bakoitza babesten duten langile elkartasun sareak eta autodefentsa dira

Etxebarria, kayaksurfen nagusi

Abestiekin herriak elkartuz

MUNDAKA// Edu

GERNIKA-LUMO// Estokolmo eta GernikaLumo abestien bitartez lotu zituzten Estokolmoko Pressroter koruko kantariek Urdaibai Kantagunekoekin. Kantekin «pertsonak batu eta harreman estuak» sortu zituzten.

Etxeberria donostiarrak irabazi zuen Mundakako Kayaksurf Txapelketa, Open IC eta Master HPn. Mundaka Surfkayak Piraguismo Elkarteko Carreto eta Martinez beste podiumetan sartu ziren.

Maiatza

// 31

San Kristobal plaza eraberritzeko lehen fasea bukatu zuten BUSTURIA // San Kristobaleko

plazaren eta haren inguruko egoera hobetzeko obren lehen fasea bukatutzat eman zuen Busturiko Udalak. 20 urte lehenago berriztatu zuten enparantza azken aldiz, eta, haren egoera «kezkagarria» zela ikusita erabaki zuen udalak konponketak egitea. Plaza inguruko espaloiak konpondu, jarlekuak berritu, zaborra biltzeko edota birziklatzeko edukiontziak tokiz aldatu eta umeek jolasteko zeukaten piramidea kendu zuten, besteak beste. Obra horiek aurrera eramateko aurrekontua 23.000 eurokoa izan zen. Bigarren fase batean, plaza ondotik igarotzen den errepidea oinezkoentzat egokituko zutela aurreratu zuten.


32

EKAINA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Gema Intxaustiren ibilbide artistikoa saritu zuten

GERNIKA-LUMO // Eusko Jaur-

laritzak Gema Intxaustiren ibilbide artistikoa saritu zuen Gure Artea sarietan, «egindako lan sortzaileagatik eta kulturari zein arte garaikideei egindako ekarpenagatik». Intxaustiren «ibilbide koherentea» ere azpimarratu zuten epaimahaiko kideek.

Urrezko Luma eta omenaldia Juan Mari Torrealdairi FORUA // Bilboko 48. Liburu Azokaren

Urrezko Luma jaso zuen Joan Mari Torrealdai kazetari eta idazle foruarrak. Gogo handiz hartu zuen saria, eta esan zuenez, urrezko luma horretan irudikatzen du euskarari egin zaizkion «irain, zigor eta

injustizien kontra» erabili duen «espiritu kritiko salatzailea». Bestalde, Donostiako Zentsura eta literatura: Memoria eztabaidatuak nazioarteko biltzarrean omendu zuten, zentsurari hurbiletik begiratu eta euskal kultura aldarrikatu duelako.

Mende laurdena ospatu zuen Xixilik

Athleticen mendeurren logoa jarri zuten

BERMEO // Xixili gimnastika taldeak jaialdi bereziagaz ospatu

MORGA // Athletic Cluben mendeurreneko logotipoa jarri zu-

zuen 25. urteurrena, ikuskizun ikusgarriagaz. Gimnasta guztiek dantzatu zuten, eta bukaeran, Andres Uriondo eta Bego Usandizagak senar-emazteak omendu zituzten, urte guzti horietan egindako lana eskertzeko. Macarena Milla ere gogoratu zuten.

ten 20 urte lehenago inauguratu zuten Athletic Kalean. Jon Eguren morgarrak egin zuen lana. Mari Tere Artetxe Barrena alkatea buru zela, Karlos Gurpegi jokalari ohia eta Izaskun Larrieta zuzendaritza taldeko kidea egon ziren ekitaldian.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Ekaina

// 33

BUP Bilbao Bizkaian sartzeko pausoak ematen hasi ziren

Enaden Begiak jardunaldi ekologistak egin zituzten

Enaden Begiak jardunaldiak.

EA //

Bestelako herri eredu baten alde lan egiteko sortu zuten ingurumen egitasmoa Enaden Begiak jardunaldi ekologistak ospatu zituzten Ean ekainaren 2an eta 3an. Enaden Begiak fundazioak bestelako herri eredu baten alde lan egiteko asmoa agertu zuen. Herritarrek ez zioten hutsik egin Eako Udalak, Enaden Begiak Fundazioak, Eako, Natxituko eta Beda-

ronako erakunde, talde zein herritarrek, Alternatiben Herriak eta Euskal Herriko hainbat talde antinuklear eta ekologistek herri hausnarketa kolektiboa egitera joateko gonbiteari. Iratxe Arriola Eako alkateak egin zuen fundazioaren aurkezpena. Arriolak azaldu zuen Gabriel Arestiren poemaren goiburua hartu eta izen bera jarri ziotela fundazioari: Enaden Begiak. Ispasterko Ogellan egitea aurreikusita zegoen zentral nuklearraren kontra idatzi zuen Arestik poema.

Fundazioak memoria berreskuratu nahi zuela azaldu zuen Arriolak, eta horren harira, Espainiako estatuan 41 –lau Euskal Herrian– zentral nuklear eraikitzea aurreikusten zutela gogoratu zuen, eta herritarren mugimendu sendo batek lortu zuela proiektu horiek guztiak geldiaraztea. Aurrera begira sare bat ehuntzen joan nahi dutela nabarmendu zuten, konprometitutako herritar, eragile eta udalerri ezberdinen artean alternatibak landuz, beste herri eredu bat lortzeko.

BUSTURIALDEA// Busturialdeko Ur Partzuergoko Batzorde Batearazleak Bilbao Bizkaiako Ur Partzuegoan sartu nahi zuten herriei izapideekin hasteko aukera eman zien, eta gehiengoak Bilbao Bizkaian sartzeko izapideekin hastea erabaki zuen, sei baiezko botogaz eta kontrako bakarragaz (Bermeoko ordezkariarena). Horren aurrean, EH Bilduk salatu zuen EAJk Busturialdeko Ur Partzuergoa integratzeko prozesua hasi zuela, «interes ekonomikoei bakarrik begiratuta eta ez herritarren interesei». Hala, EAJri posizioa berraztertzeko eskatu zion. Koalizioak azaldu zuenez, erabakia Busturialdeko eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoen «estatutuen aurka» zetorren. Integrazioari buruzko erabakiak udal osoko bilkuretan hartu behar direla zehaztu zuten.

›››


›››

34

Ekaina

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

EusGazteak Eguna arrakastatsua izan zen

Euskal jazz bandak izan ziren protagonistak

GERNIKA-LUMO // Herriko euskararen erabilera bultzatzeko as-

moz, AHIZE-AEK aholkularitza zerbitzuaren EusLiderrak proiektuak EusGazteak Eguna antolatu zuen. Marrazki lehiaketa eta askotariko ekintzez gozatu zuten parte hartzaileek. Antolatzaileek egunaren balorazio oso ona egin zuten; helburuak bete zituzten; izan ere, euskaraz aritu ziren EusGazteak Egunean parte hartu zuten parte hartzaile eta antolatzaile guztiak.

BERMEO // Ekainaren 30etik uztailren 6ra bitartean ospatu zen 21. Jazzber. Kalitatezko egitaraua eskaini zuen eskualdean jazz musika zaletasuna eta ezagutza bultzatzea helburu dituen jaialdiak, egitarau «oso erakargarria». Bertako jazz taldeak ezagutzera eman eta sortzaile gazteak bultzatu nahian, euskal jazz bandak izan ziren jaialdiaren protagonistak. Entzuleen harrera oso ona eduki zuen.

Ehunka gazte bildu ziren San Romanen

Herri baliabideak lapurtu zituzten Astran

MUXIKA // Bederatzi urteko ibilbidea beteta, giro itzelean ospa-

GERNIKA-LUMO // Herri mugimenduaren baliabideak lapurtu zituzten Astran, eta horiek berreskuratzeko 6.000 euroko inbertsioa egin behar izatea aurreikusi zuten herritarrek. Erasoak eraso, Astra proiektua ez dagoela kolokan azpimarratu zuten, eta ilusioagaz aurrera jarraitzen dutela.

tu zuten Muxikeko Gazte Eguna. Paellak egiteko aitzakian, kuadrilletan batu eta egun ederra igaro zuten. Eguerdian, esaterako, EinGOren doinuez, Baso Txoritxukoen dantzez eta Ondaro, Etxebarriazarraga eta Amillategiren bertsoez gozatu zuten.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Ekoetxean batu zen Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua BUSTURIA // Ingurumenaren Nazioarteko

Egunean Ekoetxea Urdaibain batzartu zen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua beste urte batez. Bertan, ingurumena zaintzeko eta babesteko sei programa martxan jartzea adostu zuten; horien artean,

Odol emaile handiei aitortza BUSTURIALDEA // Beste behin, Bizkaiko odol emaile handiak omendu zituzten. Guztira 204 bizkaitarrek eman zuten odola 40-50 bider; horien artean hamar gernikarrek, hiru bermeotarrek eta mundakar batek.

Hezkuntza Sailagaz batera onetsitako 2030 Euskal Herriko jasangarritasun hezkuntza estrategia. Kanpainaren bidez, ingurumenagaz harremanak izateko modu berriek eskatzen dituzten sentsibilizazioa eta jarrera aldaketa abiatzeko asmoa agertu zuten.

Ekaina

// 35

Arranoak behatzeko bisitak GAUTEGIZ ARTEAGA // Afrika-

tik iritsitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irtenaldiak antolatu zituen Bird Centerrek ekainaren 22an hasi eta irailaren 7ra arteko barikuetarako; guztira, hamabi irtenaldi.

Ibon Urrengoetxea gogoratu zuten Urbietan GERNIKA-LUMO// Gernika Futbol Taldeak eta Athletic Club taldeak Ibon Urrengoetxea Urren omendu zuten Urbietan. Beragaz jokatutako jokalari ohiak batu, eta hil osteko omenaldia egin zioten. Partidua jokatu aurretik, ekitaldi «oso hunki-

garria» egin zieten Urrengoetxearen senideei, eta opariz bete zituzten. 1-0 irabazi zuen Athleticek gernikarren aurka, baina garrantzitsuena bertaratutakoen arteko «giro ona» eta Urrengoetxeari egindako omenaldia izan zirela nabarmendu zuten.


36

UZTAILA

Aimar Ondarza Lopez, txapeldun 100 metro bizkarrean GERNIKA-LUMO // Kosnoaga

Igeri Taldeko Aimar Ondarza Lopezek urrea lortu zuen Espainiako Txapelketan, alebin mailan, 100 metro bizkar estiloan. Bizkaiko eta Euskal Herriko txapeldun izan ostean, denboraldi bikaina borobildu zuen gernikarrak.

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Itsas energiak ikertzeko laborategia uretaratu zuten BERMEO // Europako lehen laborategi flota-

tzailea itsasoratu zuten Bermeon, handik Armintzako kostaldera eroateko. Tecnalia ikerketa zentroak garatutako instalazioaren bidez, itsas energiak itsas zabalean ikertu ahalko dira, eta enpresek ikerkuntza proze-

suetan eskuratzen dituzten produktu eta materialak aztertu ahalko dituzte ingurune eta denbora errealean. Informazio zehatza lortzea ahalbidetu, eta materialek, osagaiek eta tresneriak ingurune kaltegarrian izango dituzten jokabideak iragarriko ditu.

Mundakako organoa omenduz hasi zen zikloa

Pasealekurako lau akordio sinatu zituzten

BUSTURIALDEA // Mundakako organoaren mendeurrena omentzeko kontzertuak abiatu zuen Mundakan Urdaibaiko Organoak Joxe Mari Egileor kontzertu zikloa. 40 urte betetzen dituen Gernika-Lumoko Andra Mari korala ere omendu zuten. Hamabosgarren kontzertu zikloak hamabi emanaldi izan zituen.

GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Udalak eta Pasilekue bizi-

rik-ek Pasealekuaren izaera mantentzeko lau akordio sinatu zituzten. Besteak beste, euskal gudariak omentzeko eskultura lekuz aldatzea adostu zuten, eta hark utzitako lekua alboetako sarrerekin eta erdiko guneagaz batzea.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Uztaila

// 37

Herria balioan jartzeko proiektuak onartu zituzten

Foruko erromatar herrixkaren aztarna berriak aurkitu zituzten

Aztarna berriak aurkitu zituzten lekua.

FORUA //

Aztarnak ur beroen bainu batenak izan zitezkeela esan zuten adituek Uraren Euskal Agentziak Foruko Elejalde auzoan egindako lan batzuen ondorioz, udalerrian dagoen erromatar herrixkaren aztarna berriak aurkitu zituzten. Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak Bizkaiko Batzar Nagusietan adierazi zuenez,

egindako aurkikuntza erromatar herrixkako ur beroen bainuen kokalekua izan zitekeen. Aurkikuntza hori, edonola ere, udalerriko erromatar aztarnategiaren hamabosgarrena izan zen.

Bilbaoren berbetan, URAk kontratatutako arkeologoek aurkitu zituzten aztarnak. Agentziak GernikaLumo eta Busturia artean saneamenduko hodi biltzaile bat eraikitzeko lanak egin nahi zituen eremu horretan. Diputatuak azaldu zuenez, Forua eta inguruan edozein motako lanak egin aurretik derrigorrezkoa da arkeologia adituek

lanen gunea aztertzea, bertan erromatar herrixkaren aztarnak dauden zehazteko helburuagaz. Horrela, aztarna horiek aurkitzerakoan, lanak bertan behera utzi zituztela azaldu zuen URAk: «Zonaldean orain arte aurkitu izan den eraikuntza publikorik nabarmenetakoa da, eta babestea premiazkoa da». Aurkikuntzaren ondoren, aldundiko arkeologoek hartu zituzten euren gain aztarnen garrantzia eta hedapena aztertzeko egin beharreko lanak, Ondare Kulturaleko buruek zehaztutako irizpideei jarraituz.

ELANTXOBE // Herria balioan jartzeko eta ekonomia sustatzeko bi proiektu estrategiko bultzatuko zituela iragarri zuen Elantxobeko Udalak: Urdaibai Itxasoari Begira eta Buelti. Horretarako, turismo kulturala, iraunkorra eta kalitatezkoaren dinamizazioa «beharrezkoa» zela iritzi zion Josu Olagibel alkateak. Horrenbestez, Busturialdeko talaiarien memoria eta lekukotasuna berreskuratzera bideratuko zutela esan zuen Urdaibai Itxasoari Begira proiektua, haien lana «beharrezkoa» izan delako kostaldeko herrietan. Proiektu horren bitartez haien lana «berreskuratu gura dutela» esan zuen. Buelti izeneko proiektua, berriz, Busturialdeko historia, paisaia eta kultura ezagutaraztera bideratuta dago, eta Kantauriar Artadian bertan aire zabalean museo bat sortzea da asmoa. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Urdaibaiko Patronatuaren eta Elantxobeko Udalaren laguntza jaso zuen.

›››


›››

38

Uztaila

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Herrigunea hartu zuten poesia egunek

Hegazti migratzaileen proiektua sortu zuten

EA // Lurra, sustraietatik orri lelopean ospatu zituzten Eako Po-

esia Egunak uztailaren 13tik 15era bitartean. Aurrekoetan ez bezala, herrigunean egin zituzten ekitaldi guztiak. Besteren artean, topaketarako beren beregi egindako sormen lanak aurkeztu zituzten. Metrokoadroka Sormen Laborategiaren Zanbuia! antzerki umoretsuak alde batetik bestera eduki zituen herritarrak. Rap doinuekin agurtu zituzten kultur topaketak.

BERMEO // Itsasoa zeharkatzen duten hegazti migratzaileentzako uharte txikiek duten geltoki izaera aztertzeko proiektua sortu zuten Aranzadiko Ornitologia Sailak eta Urdaibai Bird Centerrek, Bermeoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzagaz. Kantauri Itsasotik Urdaibaira sartzen ziren hegaztien ibilbidea eta egoera aztertzea zuen helburu proiektuak.

Euskal Herriko Sega Txapelketa jokatu zuten

Gertukoa eta publikoa den uraren alde

KORTEZUBI // Emakumezkoen Euskal Herriko Sega Txapelketaren finala jokatu zen uztailaren 15ean Kortezubin, eta Alazne Etxaburu tolosarrak jantzi zuen txapela. Hiru segalari aritu ziren zein baino zein gehiago bi kanporaketetan, eta bietan nagusitu zen Etxaburu. Alaitz Imaz geratu zen txapeldunorde.

BUSTURIALDEA // «Gertukoa eta publikoa» den ura eta ur par-

tzuergoa eskatu zuten herritarrek eta eskualdeko zenbait alkate eta zinegotzik Gernika-Lumon. Ura «bizitzaren oinarria» dela eta bizirik dauden eta etorkizunean biziko diren herritarren oinarrizko eskubidea dela nabarmendu zuten.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Egunerokotasunean eragiteko sare feminista, abian GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko emakumeek egunerokotasunean eragiteko sare feminista sortu zuten. Emakumeak antolatzeko, aktibatzeko eta ahalduntzeko helburuagaz eratu zuten sarea, topaleku izateko helburuagaz, eragile eta talde feministen

ekarpenak «bide berean» jartzeko; hala, edukiak ikuspuntu kritiko eta feminista batetik lantzeko konpromisoa erakutsi zuten. Lau ildo nagusitan lan egiteko asmoa azaldu zuten, besteak beste, memoriaren lanketan eta hezkidetzan.

Autzaganeko bidegorria, prest

Margoen aurkikuntza ospatzen

MUXIKA // Bi hilabeteko lanen ostean, Autza-

KORTEZUBI // Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, egitarau bereziagaz ospatu zuten Santimamiñeko margoen aurkikuntza urteurrena. Bisita berezia, silex lanketa eta dantza ikuskizuna egon ziren aukeran.

ganeko bidegorria zabaldu zuten (1.600 metro). Oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitu zuten Autzagane igarotzen duen errepide zaharra, jarraikortasuna emanez.

Uztaila

// 39

Ibon Goieaskoetxea eta Jabier Abaunza «hurbildu» zituzten BUSTURIALDEA// Frantziako

espetxeetan dauden Ibon Goieaskoetxea Arronategi busturiarra eta Jabier Abaunza Martinez gernikarra kartzelaz aldatu zituzten, uztailaren erdialdean. Goieaskoetxea Arleseko kartzelan zegoen, etxetik 750 bat kilometrora, eta Mont de Marsaneko kartzelara lekualdatuta, etxetik 234 bat kilometrora. Jabier Abaunza MoulinsYzeuretik (800 kilometrora) Lannemezan espetxera (317 kilometrora) hurbildu zuten. Frantziako Justizia Ministerioak urtarrilaren erdialdean iragarri zuen euskal presoen gerturatzeekin hasiko zela, eta, uztailera bitartean, hogei preso gerturatu zituen.


40

ABUZTUA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Urdaibaik egin zuen Kontxarako denborarik onena

BERMEO // 19.56,16 denbora-

gaz, Urdaibai nagusitu zen Kontxako Banderarako sailkapen estropadan. Bermeotarrekin batera TKE ligako Oriok, Zierbenak, Hondarribiak, Cabok, San Pedrok eta Santurtzik lortu zuten urteko arraun hitzordu nagusia lehiatzeko txartela.

Goiko-Leke, Gernika Jai Alai Grand Slameko errege GERNIKA-LUMO //Giro ikusgarrian jokatu zen

abuztuaren 11n Gernika Jai Alai Grand Slameko final handia. Harmailak beteta, Goikoetxea-Lekerikak (gorri) eta Egiguren-Irastorzak (urdin) ez zuten hutsik egin, eta emozioz betetako partidua jokatu zuten. Lehen set-a

izan zen horren adierazgarri: 11-14 joan ziren aurretik urdinak, baina ez zuten set-a ixten jakin, eta zumaiarrak eta gernikarrak faborito izaerari eutsi, eta 15-14 irabazi zuten. Bigarren set-ean erraztasun gehiagogaz hartu zituzten mendean. 15-6 irabazi zieten.

Ekitaldi hunkigarrian gogoratu zuten galarrenaren 106. urteurrena BERMEO // 1912ko galarrena gogora ekartzeko itsasontzien prozesio isila egin zuten abuztuaren 12an, Kankinkabara Txistu Taldeko

txistularien soinuak lagunduta. Serrats enpresaren eskutik, kandelak banatu zituzten galernan euren bizitza galdu zuten arrantzaleak gogoratzeko. Herritarrak itsasontziekin batu ziren. Izaro Abesbatzaren abesti zoragarriak lagun, lore eskaintza egin zuten.


Saioa Etxebarriak ordezkatu zuen Zubizarreta alkatetzan

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

«Gogotsu» zegoela adierazi zuen Etxebarriak, eta lehen baino erantzukizun handiagoa zuela jakin arren, bere lan taldeagaz «oso pozik» zegoela adierazi zuen: «Udalean lan egiten duten langile zein zinegotziek talde bikaina osatzen dute, eta pozik nago», adierazi zuen. Hala eta guztiz ere, Zubizarretaren falta nabaritzen zutela aitortu zuen alkate berriak, «batez ere bere lan egiteko mo-dua».

Saioa Etxebarria, alkate makilagaz.

Etxebarria herrian kargu gorena hartzen lehen emakumea izan zen

sortu» zitzaiolako. Saioa Etxebarriak hartu zuen haren lekua alkatetzan, eta modu horretan, herrian agintari kargu nagusia hartzen zuen lehenengo emakumezkoa izan zen.

Zazpi urtean Ajangizko alkatea izan eta gero, Mikel Ander Zubizarretak dimisioa aurkeztu zuen, «bere lanean aukera ezin hobea

Gaizka Aspiazu kanpantxuarrak hartu zuen udaleko kulturako zinegotzi kargua.

AJANGIZ //

Zubizarretak pena handiz utzi zuen kargua, eta esan zuen alkate izatea «ohorea» izan zela: «Karguan hartutako erabaki guztiak herriaren intereserako izan direlakoan hartu ditudala jakinarazi nahi dut, eta norbait minduta sentitu bada ez dela alkate eta udalaren intentsioa izan argitu nahi dut». Agintaldia amaitu bitartean, Etxebarriak aurreratu zuen udalak hainbat proiektu zituela aurreikusita; Kanpantxuko bidea zabaltzeko eta bidegorria egiteko obrak burutuko dituztela esan zuen.

Abuztua

// 41

Batzarretxeak inoiz baino atzerritar gehiago jaso zituen

GERNIKA-LUMO // Hirugarren urtez jarraian, gora egin zuen uztaila eta abuztuan GernikaLumo Batzarretxea bisitatu zuen atzerritarren kopuruak. 45.408 bisita izan zituen guztira, eta horietatik 10.956 Espainiako estatutik kanpoko herrialdeetatik etorritakoak izan ziren. Europa izan zen nazioarteko bisitari gehienen jatorria (8.085, iazko udan baino %3,94 gehiago). Frantziako 3.205, Italiako 1.218, Alemaniako 815 eta Ingalaterrako 589 bisitari zenbatu zituzten. Ameriketako Estatu Batuetatik etorritakoak 2.089 izan ziren (erdia baino gehiago estatubatuarrak). Asiako kontinentetik 655 pertsona etorri ziren, Ozeaniatik 89 eta Afrikatik 38. Bisitari gehien Andra Mari eta San Roke jaietan jaso zituen egoitzak; abuztuaren 13, 14 eta 15ean.

›››


42

IRAILA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Udalaren eskariz, A3526aren udako ordutegia luzatu zuten IBARRANGELU // Mungia, Gernika-Lumo, Laida eta Laga hondartzak eta Ibarrangelu batzen dituen Bizkaibuseko A3526 linearen udako ordutegia luzatu zuen Ibarrangeluko Udalaren eskariz aldundiak. Jesus Mari Ziluaga alkateak azaldu zuen zerbitzuori neguan ere bermatuta egotea gura luketeela, eta horretarako ahaleginean ari zirela.

Udalak saritu zituzten, hondartzak zaintzeagatik BUSTURIALDEA // Normalkuntza eta Ziurta-

penaren Espainiako Elkarteak UNE-EN ISO 9001-2015 eta UNE-EN ISO 1400-2015 ziurtagiriak eman zizkien Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bermeo, Ibarrangelu eta Eako udalei, azken urteetan Aritzatxu, Laga eta Laida-

ko hondartzetan egindako lana aitortzeko. Kalitatea eta kudeaketa ziurtatzen duten agiri horien helburua hurrengoa da: hondartzetako ingurumena modu adeitsuan erabiltzea, erabiltzaileei sarbidea erraztuz eta hareatzen kalitatea hobetzeko lan egitea.

‘Isilduen Museoa’, emakumeak gogoan

Portu txikia zaharberritzea adostu zuten

MENDATA // Ze edo Ha Kultur Elkartearen Isilduen Museoa antzezlana eskaini zuten Mendatan. Nafarroako Blanka II, Anna Bolena, Maurizia Aldaiturriaga, Frida Kalho, Chavela Vargas, Madrilen fusilatutako 13 larrosak eta gudariei arropak jostearren preso eroandako sei muxikarrak ditu protagonista.

MURUETA // Muruetako Udalak portu txikia edo karga tokia

zaharberritzeko proiektua aurkeztu zuen Euskadiko Itsasbazter Mugaketen Sailagaz batera. Helburu «didaktiko eta kultural» bati jarraituz jarri zuten martxan «ondare historiko industrial garrantzitsua» balioan jartzeko egitasmoa.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Iraila

Urdaibai zigortu zuten Kontxan, talka batengatik

// 43

BERMEO// Kontxako Bandera

Askatasuna erabakitzea dela aldarrikatu zuten herritarrek

Astra aurrea jendez bete zen Kataluniari babesa erakusteko.

GERNIKA-LUMO //

GED-k Kataluniari elkartasuna adierazteko ekitaldia egin zuen Astra aurrean Gure Esku Dago-k demokraziaren defentsan eta Kataluniari, hango preso politikoei, exiliatuei, errepresaliatuei eta haien senideei elkartasuna adierazteko ekitaldi nazionala egin zuen irailaren 29an, Gernika-Lumon, Astra aurrean. Hain zuzen ere, Generalitateko, Assemblea Nacional Catalanako (ANC) eta

Junts per Catalunyako (JxCat) ordezkariek ere parte hartu zuten ekitaldian. Gernika-Lumoko udal ordezkari, elkarte eta eragileetako zein EH Bildu, EAJ eta LAB sindikatuko kideak ere egon ziren bertan.

Bi astean Picassoren Guernica murala margotu zuten aparkalekuan, eta zapatuan 100x50 metroko obra kolektiboa bete zuten bertan bildutakoek. Zuribeltzean egin bazuten ere, Kataluniari keinu eginez, lanpara horia irudikatu zuten. Euskal Herriak eta Kataluniak demokraziagaz

eta subiranotasunagaz konpromisoa partekatzen dutela adierazi zuten. «Eta Mundu justuagoa eraikitzeko grina ere konpartitzen dugu. Bidaideak gara. Elkarri lagunduz urrunago helduko gara». Gure Esku Dago-ren izenean Larraitz Zubeldiak eta Angel Oiarbidek hitz egin zuten. Urriaren 1eko erreferenduma «askatasun oihu ozen bat» izan zela esan zuten, «Mundu osoan entzun dena eta ezin dena inolaz ere isilarazi». Orduan piztutako argiak «piztuta» jarraitzen duela aldarrikatu zuten.

lortzeko lehiatik kanpo geratu zen Urdaibai lehen jardunaldian, Zierbenagaz izandako talka baten ostean zigorra jaso eta gero. Epaileek azken sailkatuaren denbora gehi 15 segundogaz zigortu zuten Bou Bizkaia hasieran, baina arraun taldeak jarritako helegite bat tarteko, 15 segundoko zigorra kendu egin zieten. Zigorrak zigor, bigarren jardunaldian dena ematera atera ziren, irabaztera, eta lortu zuten. Bou Bizkaiak 19 minutu, 46 segundo eta 78 ehuneneko marka ezarri zuen lehen txandan, eta Orio iazko irabazlea sailkatu zen atzetik. Hala, bandera irabazteko hautagai nagusi Hondarribiak eta Zierbenak ezin izan zituzten haien denborak gainditu ohorezko txandan. Hondarribiara joan zen bandera.

›››


›››

44

Iraila

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Bermeo Tuna Tagging Race, arrakastatsua

Valentinen motorra izan zen azkarrena

BERMEO // Bermeo Tuna Tagging Race arrantza kirol proba egin

zuten, lehenengoz, emaitza oso onekin. Ekimenagaz, «mundu mailan hegalaburraren kudeaketa jasangarria sustatzea» izan zuten helburu. Azti zentro teknologikoagaz, Atunketari Izoztaileen elkarteekin, Bermeoko Arrantzale Kofradiagaz eta Campos, Serrats, Arroyabe eta Zallo kontserba enpresekin batera aritu ziren lanean Bermeoko Udala, aldundia eta Jaurlaritza.

EREÑO // Ander Valentin pilotu nafarrak irabazi zuen Ereñoko Motokrosa. Aiegiko moto gidagia nahikoa erraz nagusitu zen Gabika auzoan lehiatutako Euskadiko Txapelketako 4. proban; hasieran lehiatu behar izan zuen, baina proba aurrera joan ahala nagusitzen joan zen. Francesc Mataro eta Nil Bussot katalanek osatu zuten podiuma. Kategoria guztiak kontuan hartuta, 70 pilotuk parte hartu zuten.

Kalerik kale, antzerkiaz herria alaitzen

Emakumeen 1. Futbol eta Errubi txapelketa

MUNDAKA // Arrakastatsua izan zen Kalerik Kale kale arteen

GERNIKA-LUMO // Emakumezkoen Gernika Hiria I. Futbol eta

jaialdia. Mundaka bete egin zen. Herritar zein kanpotik joandakoek zazpi antzerki ikusteko aukera eduki zuten. Goizeko saioak bildu zuen ikusle kopururik handiena, eta, hori ikusita, 2019rako arratsaldeko saioak beranduago jartzea erabaki zuten.

Errugbi Txapelketa lehiatu zuten Urbietan. Futbolean Amorebieta, Ezkurdi, CD Vitoria eta Urdaibai aritu ziren; errugbian, Gernika, Getxo, Eibar eta Universitario Bilbao. Urdaibai eta Getxo nagusitu ziren, azkenak gernikarrei finala irabazita.


›

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Ekin Urdaibai jaio zen, pilotagaz frontoiak berpizteko sortu zuten Kortezubin, pilotan gazteak hezteko eta haien bizitasunagaz Busturialdeko frontoiak berpizteko helburuagaz. Elkarteko arduradunek jakinarazi zutenez, kirola praktikatzeaz gain, talde

lana bultzatu, euskara sustatu eta herriko aktibitatea suspertzeko eratu zuten elkartea, era sozial eta integratzaile batean, ÂŤelkarrekintza sozialaÂť bultzatzeko. Zapatu goizetarako jarri zuten gazteekin hitzordua udalerriko frontoian.

Inoiz baino parte hartzaileagoa

Hamasei zaldi, 49. proban

FORUA // Inoizko parte hartze handienagaz

NABARNIZ // Baraiazarra libreetan 68 untzagaz eta Motrollo kinttopekoetan 62 untza eta 1,16 metrogaz nagusitu ziren Nabarnizko 49. Zaldi proban. Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetarako puntuagarria izan zen.

KORTEZUBI // Ekin Urdaibai Pilota Elkartea

egin zen Forutik Forura. Haitz Biribilen gonbidapenari erantzunda, 555 parte hartzaile egon ziren 10. urteurrenean. Mikel Monasteriok eta Itsaso Quincocesek irabazi zuten.

Iraila

// 45

Etxegarai, Intxausti, Vallejo eta Rojoren lanak bildu zituzten MURUETA // Busturialdeko eta

inguruetako artista eta eskultura egileak Muruetan batu ziren elkarren artean Solasean izeneko erakusketa sortzeko. Herriko Udalbarri aretoan egon zen Andere Etxegarai, Alberto Rojo, Mari Vallejo eta Gema Intxausti sortzaileen eskulturak eta bestelako lanak ikusteko aukera. Lau eskultura egileen lanekin, denetariko obrez osatutako erakusketa jarri zuten ikusgai: natura aintzat hartu eta kolore eta forma biziekin zuhaitzak edo arrokak burura ekartzen zituzten piezetatik hasita, beste era bateko sentipenak gogora ekartzen zituzten obra industrialago eta artifizialagoez gozatzeko aukera egon zen.


46

URRIA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Pinuen gaitzari aurre egiteko plana jarri zuten martxan

BUSTURIALDEA // Foru aldun-

diek eta Eusko Jaurlaritzak konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia diseinatu zuten, modu horretan pinuen gaitzari aurre egiteko. Plan berria euskal erakundeek azkenengo urteetan egindako lanaren emaitza zela nabarmendu zuten.

Diskriminazioari aurre egiteko plana aurkeztu zuten BERMEO // Integrazioa bermatzeko eta diskriminazioari aurre egiteko 2018-2021 Bizikidetza eta Aniztasun Plana aurkeztu zuen Bermeoko Udalak. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiagaz elkarlanean landu zuen plana udalak, «gizarte justuago, berdintsuago eta kohesionatuago bat lortzeko».

Plana hainbat eragilegaz landu zuten, etorkin, Gazte Mugimendua, Sahararen aldeko elkarte, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Kate Sarea edota Osakidetzagaz. Hori osatu aurretik hainbat pauso eman zituzten. Immigrazioaren diagnosi estatistikoa eta diagnosi kualitatiboa egin zituzten.

Unai Iglesias, Asegarceko kudeatzaile

Lan taldea eratu zuten, suteak saihesteko

GERNIKA-LUMO // Unai Iglesias Iturbe gernikarra Asegarceko kudeatzaile izendatu zuten. Erronka berriari «ilusioz» ekin ziola azaldu zuen. Betidanik pilotari lotuta, Lea Ibarra Motrollo taldearen arduragaz uztartu zuen Asegarceko lana.

BERMEO // Herrian suhiltzaile talde finko bat egoteko eskae-

Sare Gernika-Lumo eta LAB, Orain Presoak dinamikagaz

BUSTURIALDEA//Urriaren 20an Donostian egin zen manifestaziora joateko deia egin zuten Gernika-Lumoko Sarek eta Lea-Artibai eta Busturialdeko LABek. Sarek agerraldia egin zuen Gernika-Lumon, eta adierazi zuen presoen «korapiloa» askatzeko unea zela. Kepa Arronategi preso gernikarraren egoera ere salatu zuten, dispertsio politika egungo egoeragaz bat ez zetorrela berretsiz.

ragaz lotuta, suteak saihesteko plangintza prestatzeko lan taldea eratu zuten. Udalak hainbat batzar egin zituen aldundiagaz, Berualagaz eta Herri Babeseko boluntarioekin.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Urriko Azken Astelehenak 55.000 bisitari izan zituen GERNIKA-LUMO //

Galarretako Azkarra izan zen gazta onena; 5.607 eurotan erosi zuen Xaiborrek Baserriko produktuen erakuslehio bilakatu zen beste behin Gernika-Lumo Urriko Azken Astelehenean. Euria egin zuen, eta tarteka, aterkipean egon behar izan ziren udalerrira hurbildutakoak. Udalak esan zuenez, 55.000 lagun hartu zituen hitzorduak; 2017an baino 25.000 pertsona gutxiago.

09:00etatik 15:00etara zer saldu eta zer erosi egon zen. Aurreko urtean modura, 333 postu jarri zituzten herriko kaleetan; postu gehienak gaztarenak izan ziren, 52. Horrez gain, artisauen 50 postu, ortuarien 45, ogiaren eta euskal pastelaren 42, txakolinaren 19, makinariaren 16, kontserben 13, fruten 8, sagardoaren 6, erroskilen 5 eta eztiaren eta esnekien 4 postu ere egon ziren aukeran. Jende mugimendua nabaria izan zen goizetik, eta salmahaiak ez ezik, txosnak

Urria

// 47

Giro bikainean ospatu zuten Urriko Azken Astelehena.

ere jendez betetzen hasi ziren eguerdirako. Bertsolariek alaitu zuten eguerdian Merkurio ingurua. Eta saioa bukatu bezain laster hasi zuten sari banaketa. Galarretako Azkarrak irabazi zuen gazta onenaren saria –Xaiborrek 5.607 eurotan erosi zuen erdia–, Begoña Lunbrerasek barazki onenena eta Portuberrik lore onenena. Txilar eztietan, Kortezubiko Jabier Larrinaga izan zen onena hirugarren urtez. Eta frutetan, bigarrenez, Itziar Etxebarriak jaso zuen saria.

Goikoetxeak eta Hernandezek irabazi zuten Masterra Iñaki Osa Goikoetxeak eta Jonatan Hernandez Duke-k irabazi zuten Urriko Azken Astelehena Masterra. Giro itzela egon zen Jai Alai frontoiko harmailetan, eta partidu bikainagaz amaitu zuten Jai Alai World Tour denboraldia. Goikoetxeak eta Hernandezek Olharan eta Lopezen kon-

Urriko Lehen Astelehenak ere eduki zuen zer ikusi. Piriniotar Abelburuen Euskadiko 33. Txapelketa lehiatu zuten. Abelbururik onenak Mari Carmen Abendibarrenak izan ziren, «produktuaren homogeneotasunagatik». Lehia estua egon zen saridunaren eta Jon Koldo Bikandiren artean, baina «zekorraren ezaugarriengatik» aukeratu zuten Abendibarren ganadutegia. «Erabakia oso zaila izan da, lehiatuta egon da Iurretakoen artean, baina Abendibarren alde jokatu duen puntua zekorra izan da. Ganadutegi homogeneoena aukeztu du, eta zekorrak eman dio garaipena». Lau ganadutegiak ondo prestatutakoak izan zirela azpimarratu zuten.

tra lehiatu zuten finala. Emozio bizikoa izan zen, parekatua. Hirugarren set-ean erabaki ziren irabazleak. Final handia hasi baino lehenago, Jai Alai World Tour 2018ko txapela jantzi zieten Goikoetxeari eta Eric Irastorzari. Eurak izan ziren denboraldiko aurrelari eta atzelari onenak. Goikoetxeak modu ederrean eman zion amaiera denboraldi bikainari Zestaren Katedralean.

›››


›››

48

Urria

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Arbe eta Ortiz de Mendibil nagusitu ziren

bIDEhUTS gaua, misterioz eta musikaz bete

EREÑO // Ortiz de Mendibilek eta Arbek irabazi zuten Ereñoko Udal Pilotalekuan jokatu zen Emakumezkoen Xistera Zirkuituko partidua. Ereñoko zesta eskolako Landari eta Arriolari 2-0 irabazi zieten (15-11 eta 15-8). Aurretik, Euskal Herriko klubetako ordezkariek lagunarteko hiru kiniela jokatu zituzten: Lejardi-Txurruka, Gerrikagoitia-Arai eta Jauregi-Arriola nagusitu ziren. Giro bikaina egon zen bai kantxan baita harmailetan ere.

GERNIKA-LUMO // Iaz Donostian eta aurten Gernika-Lumon ospatu zuten bIDEhUTS gaua. Ospakizunean autogestionatutako bi proiektuk bat egin zuten, bIDEhUTSek eta Astrak. Anari, Audience, Musergo, Nire Saco, Mmatarrak eta Inoren ero ni aritu ziren oholtza gainean, kontzertu dinamiko bezain interesgarrian. Gaua taldeak batzeko aitzakia bat besterik ez zela jakinarazi zuten antolatzaileek.

Bermistorian folk eta metal doinuen plaza bihurtu zen

BERMEO // Erdi Aroko giroak

hartu zuen Bermeoko Alde Zaharra hamabosgarrenez. Antzinako garaietako bizimodua ezagutzeko aukera paregabea izan zen beste behin. Jendez eta kolorez bete ziren kaleak, eta, lehen aldiz, Vermeio Folk Metal musika jaialdiaz gozatu ahal izan zuten herritarrek. Kafe Antzokiko agertokira igo ziren Aiumeen Basoa, Incursed eta Celtibeerian taldeak, Erdi Aroko jaia musikagaz alaitu asmoz.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Euskal Jaia, ohitura zaharrak plazaratzeko hitzordua GERNIKA-LUMO // XI. Euskal Jaia ospatu zuten herritarrek eta inguruko herrietakoek Gernika-Lumon. Euskal abesti eta dantzez gain, ohitura zaharrak plazaratu zituzten, giro ezin hobean. Euskal Herria kulturaz, ohituraz, hizkuntzaz, folklorez eta his-

toriaz betetako herria dela nabarmendu zuten. Lotsa barik euskaldunen izate eta izaeragaz harrotzeko eguna izan zen. Berritasun legez, antzinako zerratokien erakustaldia eta Txistularien Alardea egin ziren Euskal Jaiaren baitan.

Baserri giroan murgilduta

Burujabetasun zelaia aktibatuz

AJANGIZ // Bederatzigarren

BERMEO // Burujabetasun zelaia «aisialdirako espazio aktibo» bilakatu zuten. Herritarren eskaerari erantzunez, 50 metroko tirolina eraiki zuten, «ume eta gazteek jolasteko eta ondo pasatzeko aukera» eduki zezaten.

Euskal Jaiak hartu zuen Kanpantxu. Dantzekin hasi zuten eguna, abesti sorta bat euskal pausoekin nahastuz. Poteo ibiltariaz, herri bazkariaz, herri kirolez eta musikaz gozatu zuten.

Foruko Udalak landa bideen inbentarioa osatu zuen

FORUA // Herriko landa bide

guztien inbentarioa osatzeko onarpena eman zuen Foruko Udalak, jabegotasun, eskubide eta ordenantzen erreferentea izateko helburuagaz. Horretarako, herritarren parte hartzeagaz bide zaharrak identifikatzeko eta ezagutzeko dokumentazio lan handia egin zutela nabarmendu zuten udal ordezkariek.

Artxube dantza taldean parte hartzera deitu zuten AJANGIZ // Artxube

taldean parte hartzera gonbidatu zituzten herriko zein inguruko herrietakoak. Dantza ikasi nahi zutenek 94-625 61 79 telefono zenbakira deitu behar dutela esan zuten. Taldekideek azaldu zutenez, barikuro 18:00etan Kultur Etxean elkartzen dira, eta ateak zabalik dituzte dantzan egin nahi duten guztientzat.

Urria

// 49

Berdintasunerako Zerbitzua martxan jarri zuten berriz GERNIKA-LUMO // Herritarren

eskariei erantzunez, 2017ko uztailaz geroztik udalerrian falta zen Berdintasunerako Udal Zerbitzua jarri zuen martxan Gernika-Lumoko Udalak, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko programa, ekintza eta zerbitzu jakinak kudeatzeko. Besteak beste, emakumeei zuzendutako hainbat programa bideratzeko eta emakume eta gizonen arteko desberdintasunei buruzko sentsibilizazio kanpainak diseinatzeko helburuagaz jarri zuten martxan zerbitzua, bai eta hezkuntza zentroekin sentsibilizazio kanpainak koordinatzeko ere. III. Berdintasun Plana Zerbitzuaren beste arduretako bat Berdinasunerako Batzordea eta udalerriko berdintasun politikak suspertzeko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako III. Udal Plana kordinatzea izango zela aurreratu zuten. Artekalea 8. zenbakiko 3. solairuan jarri zuten zerbitzua, astelehenetan, martitzenetan eta eguaztenetan, 08:00etatik 14:30era bitartean. Informaziorako telefono zenbakia ere jarri zuten eskuragarri: 94-625 70 90.


50

AZAROA

Argazki lehiaketa, herriko zokoak ezagutzeko EREÑO // Udaleko Kultura Sailak antolatuta egin zen lehiaketa, eta parte hartzaileek landu beharreko gaia Ereñoko Bazterrak izan zen. Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izan zituen; jatorrizkoak eta urriaren 15etik azaroaren 30era bitartean ateratakoak.

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Busturialdeko Dantzari Eguna, oso arrakastatsua MUNDAKA // 200 dantzari baino gehiagok parte hartu zuten Busturialdeko Dantzari Egunean. Herriko Egunsenti Dantza Taldeagaz batera, Bermeoko Alkartasuna, Busturiko Irrintzi Alai, Gernika-Lumoko Elai-Alai, Gautegiz Arteagako Artie, Ajangizko Artxu-

be, Foruko Urdaibai eta Bakioko Itsas-Alde dantza taldeetakoak aritu ziren eguna girotzen. Ikusleei errepertorio zabala eskaini zieten, eta egun berezi horri amaiera ezin hobea emateko, afaria eta erromeria eduki zituzten Isla Kale kiroldegian.

Zuzenekoak bizitzeko, Halloween Metal Fest

Barre algara artean afaldu zuten Belendizen

BERMEO // Halloween Metal Festagaz «oso pozik» geratu ziren Spookypheria Productions kultur elkarteko antolatzaileak. 250 pertsona inguru bildu ziren Kafe Antzokian. Etorkizun Beltza, Morphium, Vhaldemar eta Rise to Fall taldeen zuzeneko ikuskizunak izugarriak izan zirela nabarmendu zuten.

ARRATZU // Bertso afarian elkartu ziren Belendizko txokoan.

Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak eta Xabi Paya getxoztarrak jarri zioten gatza eta piperra gauari, eta parte hartu zuten 53 herritarrek gozatu ederra hartu zuten bertsoz bertso. Barre algara artean igaro zuten gaua.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Azaroa

// 51

Eskumenen egutegia zehazteko eskatu zion EAJk Espainiari SUKARRIETA // Sabino Arana

Hiru urteko hitzarmena adostu zuten kontserba sektorerako

Bermeon egin zituzten sindikatuek protestak.

BUSTURIALDEA //

LABek, UGTk eta CCOOk aurreakordioa lortu zuten patronalagaz 12 hilabetean 19 batzar egin eta gero, Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektorean aurreakordioa lortu zuten LAB, UGT eta CCOO sindikatuek. ELA hitzarmenetik kanpo geratu zen, bileraz bilera eskakizunak «jaitsi» egin zirela iritzita. LAB sindikatuak GernikaLumon egindako agerral-

dian azaldu zuenez, 2018tik 2020ra bitarteko hitzarmena lortu zuten; adostutako gaien artean soldatak eta lizentziak izan zirela gakoak esan zuten. Arrain kontserba sektorea emakumeak nagusi diren sektorea izanik, langileek lizentzia eta beharrizan bereziak izan behar dituztela nabarmendu zuten. Soldatak igo eta KPIa onartzea lortu zuten; urtero igotzen denagaz batera KPIak 0,25eko igoera izatea.

Langileen baimenei zegokienez, «hainbat hobekuntza» lortu zituztela azaldu

zuen LABek. Osasun arazoengatik espezialistengana joan behar izanez gero, langileek behar beste ordu edukiko dute baimenagaz. Horregaz batera, senideei laguntzeko zortzi ordu eta lanegunetan ospitaleratuta dauden senideak zaindu ahal izateko bost egun izango dituzte, eta egun bakarreko ospitaleratzerako lizentzia. Ordezkarien ordu sindikalak trukagarriak izatea ere lortu zuten; modu horretan ordezkariak langileekin batera egon ahalko dira enpresa barruan, hobeto antolatzeko.

Goiri gogoratzeko ekitaldian bildu ziren EAJko ordezkariak Sukarrietan. Lore eskaintza egin, eta alderdiaren fundatzailearen izaera linguista eta euskaltzalea aldarrikatu zuten. Andoni Ortuzar EBBeko presidenteak eskumenen egutegia zehazteko eskatu zion Espainiari, bi gobernuek egutegi zehatz bat ezartzea, transferitzeke dauden eskumen guztiak ekartzeko.

«Jazarpen poliziala» jasaten ari zirela salatu zuten gazteek

GERNIKA-LUMO// Institutu eta

ikastoletan ertzainen presentzia «itogarria» zela eta gazteak azken hilabeteetan «jazarpen politizala» pairatzen ari zirela salatu zuten Eztena proiektuko kideek. «Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen, baina mugitzen denak errepresioa jasaten du». Abenduan autodefentsaren bidez gorpuztuko zen dinamika berri bat martxan jarriko zutela aurreratu zuten.

Urrezko Domina, Torrealdai kide duen Jakinentzat

FORUA //Gipuzkoako Foru Al-

dundiak Urrezko Dominagaz saritu zuen Jakin taldea, pentsamenduan, kultur eragintzan, argitalpegintzan, euskal kulturan eta euskara batuan egindako lanagatik. Joan Mari Torrealdai foruarra, Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrebaltzategi dira talde historikoko kideak.

›››


›››

52

Azaroa

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Putxera lehiaketa, inoizkorik jendetsuena

Lasaitasun giroan abiatu zuten denboraldia

MORGA // Pataterrixek antolatuta, hirugarrenez egin zuten Morgako Nazioarteko Putxera Lehiaketa. Aurrekoetan baino jende gehiagok parte hartu zuen, tartean, Gernika-Lumo, Balmaseda eta Getxokoek; 68 putxera aurkeztu zituzten, eta epaimahaiko kideek Petra Flores sopelarra izendatu zuten irabazle. Izaskun Isi loiuarra izan zen bigarrena eta Joseba Bikandi ajangiztarra hirugarrena. Herriko putxera onena Txok egin zuen.

GERNIKA-LUMO //Iparragirre Rock Elkarteak azaroaren 18an hasi zuen denboraldia. Ordura arteko emanaldien tankera baztertu barik, berritasunekin heldu zen, zerbait ezberdina eskaini nahian. Maddi eta Bartzelonako Marina Herlop igo ziren taula gainera lehenengo domekan; klasikoa eta efektu lirikoa egiten zuten musikariak; hirietan ondo funtzionatzen duen formatua aukeratu zuten rock elkartekoek.

Galerna zinema festibala, bela hurreratzeko

Lurgorriko eskola proiektuari, baiezkoa

BERMEO // Belaren mundua herritarrei zabaldu asmoz antolatu zuen jaialdia, lehenengoz, Galerna taldeak. Bermeo Tuna World Capitalek ere presentzia izan zuen. Herriaren eta herritarren historiaren parte diren hainbat kontu kontatu zituzten, ikusentzunezko, hitzaldi eta dastaketen bitartez.

GERNIKA-LUMO // Lurgorri Auzo Kultur Elkartearen bost urteetako lanek emaitza izan zuten, eta udalak onartu egin zuen Santa Luziako eskola berritu eta gizarte etxe bihurtzea; «auzoari bizitasuna emateko» ezinbesteko lanak zirela esan zuten elkartekideek. Aurrekontua 42.472,89 eurokoa izan zen.

Fair Saturday mugimenduagaz bat egin zuten

BUSTURIALDEA // Elkartasunez bete zuten Fair Saturday. Ospakizun berezia prestatu zuen Bermeotarrak Fanfarreak 40. urteurrenean. Denok batera desfilea egin zuen Kate Sareak, eta Artzak gainez egin zuen; 600 sarreratik gora eta 60 Eserleku Zero saldu zituzten. Bakearen Museoak erakusketa jarri zuen Munduko Medikuak elkarteagaz batera.


›

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Sukarrietako ponpatze estazioa martxan jarri zuten BUSTURIALDEA // Urrian probak egiten hasi,

eta azaroan abiarazi zuten itsasadarreko ezkerraldeko hondakin uren kantitate handi bat (Sukarrieta, Busturia eta Portuondoko kanpinekoak) Bermeoko Lamiarango araztegira ponpatzeko azpiegi-

tura. Uren egoera nabarmen hobetuko zuela esan zuen IĂąaki Arriola Ingurumen sailburuak. 12,4 milioi euroko aurrekontuagaz, ageriko zailtasun teknikoei aurre egin behar izan zieten; 5.000 metro kubiko porlan eta 1.000 tona altzairu erabili zituzten.

Indarkeria matxistaren aurka indarrak batzeko deia BUSTURIALDEA // Emakumeek jasaten

dituzten indarkeriak salatzeko hainbat ekintza egin zituzten Azaroaren 25ean. More kolorea hartu zuten kaleek mobilizazioz mobilizazio. Bermeon ekitaldi batera-

tua egin zuten herriko Sare Feministak, ikastetxeek eta udalak. Elkartasun eta errespetuzko harremanak bultzatzeko konpromisoa hartu zuten, indarkeria matxistatik libre egongo den herria eraikitzeko.

Azaroa

// 53

Udalak eta aldundiak adostu zuten Pergolan aparkalekua egitea BERMEO// Gaztelugatxera doazen ibilgailu partikularrentzako Pergolan aparkalekua egokitzea adostu zuten Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.Turismoaren garapen iraunkorrari laguntzea eta turismo aktiboa sustatzea izan zuen helburu akordioak, eta 625.000 euroko aurrekontuagaz egingo zela jakinarazi zuten. Idurre Bideguren alkateak esan zuen aparkaleku berria Bermeoko Udalaren proiektu bat zela, eta Gaztelugatxeko San Juanen plan integralean aurkeztutako 50 alegazioetako batean zegoela jasota. Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu zuen erakundeak batzen direnean herritarrak direla onuradunak.


54

ABENDUA

2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Olatz Arrizabalaga, Emakume Master Cupeko finalean

GERNIKA-LUMO // Olatz Arri-

zabalaga pilotari gernikarrak Emakume Master Cup txapelketako Lehen Mailako lau t’erdiko finala jokatu zuen Patri Espinar usansolotarraren aurka Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Ahaleginak ahalegin, gernikarrak 9-22 galdu zuen. GernikaLumoko Udalbatzak ondo merezitako harrera egin zion udaletxean.

Hamaika ekimen, eguneroko ohiturak aldatzeko BUSTURIALDEA // Euskararen Eguna berezia izan zen, Euskaraldiaren azken eguna. Gernika-Lumon Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa eta 11 orduko irakurraldia, Bermeon Jakoba Errekondoren berbaldia eta 15 urte dantzan ikuskizuna, Ajangizen Ajangiz 365 egun euskaraz margoketa, Busturian Korri-

ka Txiki, Muxikan Gabonetako postalen marrazketa, Errigoitin Adolfo Arejitagaz solasaldia, Arratzun herriko ondarearen aurkezpena, Foruan txotxongilo saioa, Ibarrangelun euskal dantzak, Nabarnizen Gabon postalen lanketa... Guztietan euskaraz bizitzeko nahia azaleratu zuten herritarrek.

Lokotx biltze txapelketa, Aitor Blancorentzat

Alexander Barrena, robotikako txapeldun

ARRATZU // Aitor Blanco nafarrak irabazi zuen Arratzuko pilotalekuan jokatu zen Euskal Herriko lokotx biltze txapelketa. Fernando Etxegarai nafarrak baino bi segundo gutxiago behar izan zituen proba osatzeko. Aritz Martin gernikarra (6.19) eta Patrik Saitua arteagarra (6.24) hirugarren eta laugarren sailkatu ziren.

GERNIKA-LUMO // Alexander Barrena gazteak San Peters-

burgon (Errusia) jokatu zen nazioarteko robotitako lehiaketa irabazi zuen Bizkaiko Camp Tecnologico taldeagaz. Etorkizun handiena duen taldeari saria eta Talde konbinatu onenari saria ere eskuratu zuten.


2018 URTEKARIA - BUSTURIALDEKO HITZA

Abendua

// 55

Janari bilketa egin zuten, premiadunei laguntzeko

BUSTURIALDEA // Bizkaiko Eli-

kagaien Bankuak janari bilketa solidarioa egin zuen, beste behin, Bermeoko sei eta Gernika-Lumoko bost establezimentu handitan, premia handian zeudenei laguntzeko. Herritarrek elkartasuna erakutsi zuten beste behin.

Pedalkadaz pedalkada, fibrosi kistikoa ezagutzera ematen

2plega2 egitasmoko kideak, Juan Felix Naberan alkateagaz eta Amara Bañuelos Arnasa elkarteko kideagaz.

GAUTEGIZ ARTEAGA //

Jerezetik atera eta bi hilabetera, ongietorria eman zieten 2plega2 proiektuko kideei Fibrosi kistikoa ezagutzera emateko sortutako 2plega2 proiektua Gautegiz Arteagara heldu zen abenduaren 3an. Juan Meira eta Pedro de Armas Jerezeko fibrosi kistikoren elkarteko kideak bizikleta tolesgarrietan sartu ziren herrira, «jendearen arreta» beneganatu nahian. Han zeuzkaten zain Juan

Felix Naberan alkatea eta Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren Elkarteko kidea. Amara Bañuelos arteagarra da, eta alabak fibrosi kistikoa dauka. Informazioa zabaltzea oso garrantzitsutzat jo zuen. Zeregin horretan, 2plega2 proiektua eredugarria dela nabarmendu zuen. «Talde zoragarria da. Hain gutxik pairatzen duten gaixotasuna jendartean ezagutaraztea lortzen ari dira. Euren lana ezagutzeak bihotza ukitu zigun; inongo beharrizanik barik besteei lagundu nahi izatea txalogarria da». Egindako ahaleginagatik, Arnasa elkartea-

ren izenean eskerrak eman zizkien, eta azaldu zuen oso garrantzitsua dela gaixotasuna azkar antzematea eta tratamenduagaz hastea. Gurutzetako ospitalea erreferentziazkoa dela gaineratu zuen. Gaixotasun hereditario, kroniko eta degeneratiboa da fibrosi kistikoa. 5.000 jaiotzetatik bati eragiten dio, eta gehienbat birikietan eragiten du: muki lodiak sortzen zaizkie gaixotasuna daukatenei, arnasa ondo hartzea eragotziz. Pankrean ere eragiten die gaixotasunak.

www.busturialdea.hitza.eus

Urte berriagaz WEBGUNE BERRIA estreinatuko dugu Gaur egun dauden aukerak eta GEHIAGO!

• Albisteak garrantziaren, gaiaren, generoaren eta herriaren arabera antolatuta. • Agenda: Busturialdeko agenda bateratua, hainbat modutara ikusteko aukeragaz. • Multimedia atal osatua: Argazki galeria eta bideoak NAHIERAN! • Harpidedunentzako zozketa atal berria! Zozketa gehiago, klik baten! • Zorion agurrak eta eskelak. • Bilatzaile aurreratua: webgunean bilaketak egiteko sistema aurreratua. • Tokian tokiko eguraldia, bistara. • Publizitatea sartzeko aukera asko eta asko! • Harpidedunentzako atal berezia: aleak PDFan eskuratzeko aukera, eduki esklusiboak, beherapenak…

Udaletxe berriaren azken ekokitzapen lanak hasi zituzten

MURUETA // Udaletxe berriko

obren azken esleipena gauzatu zuen Muruetako Udalak, Jabier Ondarza alkatearen berbetan, «hamar urteko iraupendun proiektu baten azken pausoa». 2019ko lehen hilabeteetarako lanak amaituta egotea aurreikusi zuten.

Antzinako eskola egokitzeko akordioa sinatu zuten

MUXIKA // Zugastietako antzinako eskolako eraikinean eskola menuetarako lehengaien biltegia egokitzeko akordioa lortu zuten udalak eta BIZISARE-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkarteak. Seber Altube eta Allende Salazarreko menuak hornitzeko eligakagien gordailu modura hasi ziren erabiltzen, alegia, eskola jantoki osasuntsu, bertako eta justurako pausoa emanda zeukatenekin.

Harpidedunak ezinbestekoak zarete gure, denon HITZA proiektu honek aurrera egin dezan; Busturialdeak EGUNERO ETA EUSKARAZ informazioa jasotzen jarrai dezan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu harpidedunoi, eta harpidedun egitera animatu oraindik harpidedun ez zaretenoi. HITZA PROIEKTUA INDARTZEN, GARATZEN ETA HOBETZEN JARRAITZEKO HAUSPOA ZARETE!

Eskerrik asko!!!

›››



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.