URTEKARIA 2018 Lea-artibai eta Mutrikuko HITZA

Page 1

2018

URTEKARIA 2018_Maquetaciร n 1 11/12/18 12:22 Pรกgina 1

URTEKARIA

www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus


URTEKARIA 2018_Maquetaciร n 1 11/12/18 12:22 Pรกgina 2


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 3

, Aurkezpena

Ez gehiago, ez gutxiago

LARRAITZ IBAIBARRIAGA ETXABURU LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAREN ZUZENDARIA

//

E

gun guztiak ez dira berdin. Otsailak 20, Justizia Sozialaren Munduko Eguna; martxoak 27, Antzerkiaren Munduko Eguna; apirilak 4, Minen Arriskuari buruzko Informazioaren Nazioarteko Eguna; ekainak 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna; abuztuak 12, Gazteriaren Nazioarteko Eguna; irailak 16, Ozono Geruza Babesteko Nazioarteko Eguna; urriak 17, Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Eguna; azaroak 16, Tolerantziaren Nazioarteko Eguna; abenduak 5, Gizartea eta Ekonomia Garatzeko Boluntarioen Nazioarteko Eguna; abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna... Zurrunbiloan heltzen dira, bata bestearen atzetik, egunorokotasuna hobea izan daitekeela gogoratzera sarri, eta ze

Lege Gordailua: BI-2906-03 Egoitza nagusia: Arretxinaga Etorbidea, 1 • 48270 Markina-Xemein Telefonoa: 94-684 44 36. Faxa: 94-684 44 33. Mutriku. Barrenkale, 19- behea. 943 603 468 E-posta: lea-artibai@hitza.eus Webgunea: www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus Zuzendaria: Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu. Kudeatzailea: Ama Lur Bedialauneta. Publizitatea: Maribi Fernandez 600 57 14 26. mfernandez@hitza.eus

Testuak: 11barri / Lore Bengoetxea Argazkiak: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA | Goi Alde kultur elkartea |

Lekittoko Gazte Asanblada | Lekeitioko Gure Esku Dago | Zine Bilera | Gaizka Muñoz/Plugin Estudioa | Lea-Artibaiko Eguzki | Pixabay | Ahaztuen oroimena | Lekeitioko Udala | June Prieto | Lea-Artibai Amankomunazgoa | Aranbaltz | Tarine | Ainhoa Resano | Amorotoko Guraso Elkartea | Ahaztuen oroimena | Etxelila | Baskolor-Bonilla | Ondarroako Udala | Bizkaiko Foru Aldundia | Arnasa elkartea | Kiñuka/Kaleka | Kemen Uranga | EH Bildu | Ander Zelaia Photography | Bizkaiko Foru Aldundia | Gazte robotika | Markina-Xemeingo Udala | Gizaburuagako Udala | Gara Garagartza | Lekitto Bedarra | Bizkaiko Foru Aldundia | Lea-Artibaiko nagusien elkartea | Angelman Sindromearen aldeko elkartea | Ispasterko Udala | Bera Kruz | Olatz Prat-Urola kostako hitza | Berriatuko Udala | ADES | Kalaputxi | Ertzaintza | Amaia Bilbao | Urepel | Xistera.

Diseinua eta maketazioa: 11BARRI ERREDAKZIOA Mutriku - Ondarroa - Gizaburuaga Nerea Bedialauneta Alkorta 607 49 01 63 ondarroa@hitza.eus; mutriku@hitza.eus Etxebarria - Lekeitio - Markina-Xemein Eider Mugartegi Urizarbarrena 607 49 01 60 markina-xemein@hitza.eus; lekeitio@hitza.eus Aulesti - Berriatua - Ziortza-Bolibar Asier Alkorta Bengoetxea 607 49 01 67 / lea-artibai@hitza.eus Munitibar - Amoroto - Ispaster - Mendexa Aintzina Monasterio Maguregi • Mikel Santiso Urkiza 647 35 53 32 /ea@hitza.eus

Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.ko kideak eta Lea-Artibai eta Mutrikuko beste 62 eragile

ospatu badaukagula esatera beste hainbatetan. 2018 zerbait izan bada, aldarrikapen eta ospakizun urtea izan da. Pentsiodunen Urtea izan da. «Nahikoa da» esan dutena, ez behin, ez dozena bat bider. Astero. Dagozkien eskubideak eskatu dituztenak. Ez gehiago, ez gutxiago. Emakumeen Urtea izan da. Planto egin dena, eguneroko lanari kale eginda, kalera atera garena, desberdintasunen aurrean berdintasuna eskatzeko. Ez gehiago, ez gutxiago. Euskararen Urtea izan da. Abenduaren 3az haratago, egun guztiak berdin izatea nahi dugula esan dugun urtea. Euskaraldia 11 egun euskaraz ariketa soziala martxan jarri den urtea, hamaikakoena, hamahirukoena, Aho-bizi

2018

URTEKARIA

eta Belarriprestena. Egun guztiak berdinak, euskaldunak izateko konpromisoa kaleratu dugun urtea. Ez gehiago, ez gutxiago. Elkartasun Urtea izan da; elkartasuna gazteenganako, Altsasukoak kasu, elkartasuna ‘‘nik sinisten dizut’’ esateko, elkartasuna langile, etorkin, errefuxiatu, preso, premiadunenganako... Eta HITZA-ren 15. Urteurren Urtea izan da. 2003 urte amaiera hartatik hona egindakoa gogoratzekoa, oraindik orain euskal prentsak dituen premiak azaleratu eta neurriak eskatzeko urtea; beti ondoan zaituztegun harpidedun, laguntzaile, babesle, irakurle eta eragileokin batu, esker ona adierazi eta aurrera goazela ospatzeko urtea. Ea zer dakarren 2019ak.

. Aurkibidea Euskara.

04

Ekonomia.

05

Kirola.

06

Kultura.

07

Politika.

08

2018 Zenbakietan.

09

2018, hilez hil. Urtarrila. Otsaila. Martxoa. Apirila. Maiatza. Ekaina. Uztaila. Abuztua. Iraila. Urria. Azaroa. Abendua.

12 16 20 24 28 32 36 40 42 46 50 54

2018AN HITZA DIRUZ LAGUNDU DUTEN UDALAK:

Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Mutriku, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.

Hitza-k Bai Euskarari

5 ›››

JARRAI GAITZAZU SAREAN ERE:

www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (orrialdea)

@leakohitza


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 4

// 4

HITZA egunkariak 15 urte bete zituen eskualdean errotuta LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Azaroaren 11n, L EA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAk 15 urte

bete zituen, eta herritarrekin batera ospatu zuen, MarkinaXemeingo egoitzan. Eskualdeko informazioa euskaraz zabaltzeko proiektu komunikatiboak denon bultzada behar zuela aldarrikatu zuten.

Euskara

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Milaka lagunek parte hartu zuten Euskaraldian LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//Azaroaren 23tik

abenduaren 3ra, Euskaraldia martxan jarri zuten Euskal Herrian. Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea zen helburua. Arrakastatsua izan zen erantzuna, eta batzuek Ahobizi eta besteek Bela-

rriprest rola hartuta, euskarari eustea hartu zuten zeregintzat hamaika egunetan, eta hamabigarrenetik aurrera dinamikak eragina izango zuen borondatez. Aurreko asteetan, hamaikakoak osatu eta publikoki ekimenagaz bat egiten zutela aldarrikatu zuten.

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatuz

Bertoko lau lagun, ohorezko euskaltzain

ONDARROA//Udalak 2017ko errenta aitorpena euskaraz egitea

LEA-ARTIBAI//Euskaltzaindiak 2018ko maiatzean izendatu

sustatzeko kanpaina abiarazi zuen. Eta, horretarako, 2018an ere hitzarmena sinatu zuen herriko finantza erakunde eta aholkularitza bulegoekin. Zortzi entitatek sinatu zuten hitzarmena. Udalak esan zuen azken urteetan emaitzak lortzen ari zirela.

zituen hamasei ohorezko euskaltzain berrietatik lau Lea-Artibaikoak ziren. Martxel Andrinua ziortza-bolibartarra, Jose Mari Rementeria etxebarritarra eta Txomin Solabarrieta eta Julen Urkiza ondarrutarrak izendatu zituzten euskaltzain.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 5

Ekonomia Ekonomia

Lan istripuei erantzun zieten elkarretaratzeetan LEA-ARTIBAI// Irailaren 14an, langile bat hil zen, etxebizitza batean obran zebilela, laugarren solairutik jausita. Urriaren 5ean, zuhaitzak botatzen lan egiten zuen Markina-Xemeingo behargina hil zen, zuhaitza gainera erorita. Elkarretaratzeak deitu zituzten.

Pinudien gaixotasunak kezka eragin zuen

// 5

Pentsiodunek aldarrikapenak plazaratu zituzten Pentsiodunen elkarteak mobilizatu egin ziren euren egoera salatu eta «pentsio sistema duin baten alde». Mobilizazioak deitu zituzten otsailean Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eta urriaren 1ean, Pertsona Adinekoen Nazio-

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //

Gipuzkoako zahar etxeetan grebara deitu zuten

Banda marroia gaitzak kaliforniar jatorria duen pinua arriskuan jarri zuen. Instituzioek basoak fumigatzea proposatu zuten, baina hainbat ahotsek mesederako baino kalterako izango zela zioten.

MUTRIKU // Gipuzkoako zahar etxeetako langileek lanuzteak egin zituzten, «izozketen, aldundiaren txosten partzialen eta jaurlaritzaren zerbitzu minimo klasisten aurrean».

Arrantza kuotak eta soberakinak, eztabaidan

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//AZTIk eta OPPAO elkarteak alturako ontziek arrantzatutako soberakinen gaia konpontzeko gogoa erakutsi zuten. Bestalde, 2019an berdelaren kuota jaistea proposatu zuten nazioarteko zientzailariek, eta hegaluze kuotari buruz Frantzia eta Irlandagaz berba egiteko eskatu zuten.

arteko Eguneko aldarri nagusia izan zen Bilbon eta Ondarroan egin ziren manifestazioetan. Gizarte segurantza propioa eta gutxieneko pentsioa 1.080 euro izatea eskatu zuten, besteak beste. Urte guztian egin ziren mobilizazioak, herririk herri.

Kontserberetako langileak mobilizatu ziren LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//Bizkaiko arrain kontserba eta

gazituen sektoreko langileek mobilizazioak egin zituzten kontserba enpresen aurrean, lan baldintza hobeak eskatzeko. 11 hilabetean hamazazpi bider batu ostean, sindikatuek eta patronalak adostasuna lortu zuten azaroaren 19an.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 6

// 6

Kirola

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Elkartasun zumba ekitaldiak kiroldegia bete zuen MUTRIKU // Azaroaren

11n, Angelman Sindromearen Elkartearen aldeko zumba jaialdi erraldoia egin zuten kiroldegian. Umeei zein helduei zuzendutako saioak egin zituzten zumba munduko profesional onenen eskutik, eta erantzuna ikusita, errepikatzeko gogoz geratu ziren.

Traineru berria aurkeztu zuten KAE2 ligarako MUTRIKU //2018an material propioa eduki

zuen Mutriku Arraun Elkarteak. Martxoaren 17an aurkeztu zuen jendeaurrean KAE2 ligako estropadetan erabiliko zuten trainerua, ilusio handiz. Denboraldi berriari ekiteko gogotsu agertu ziren nagusi mailako arraun-

Hizkuntz politika eraginkorra eskatu zuten

ETXEBARRIA//Eider Guenaga zaldizkoak, Sarai Larrinaga korrikalariak, Amets Txurruka txirrindulariak eta Ricardo Alberdi puntistak kirol ibilbidean euskaraz jarduteko eduki zituzten erraztasunez eta zailtasunez berba egin zuten, azaroan, Kultur Aretoan. Hizkuntz politika indartsuagoa aldarrikatu zuten.

lariak, eta traineru berriarekin oso pozik. Jai giroan egin zuten aurkezpena, herritarrekin batera berdel errea eta txakolina dastatuaz. Azaldu zutenez, aurkezpena egin aurretik probatua zuten ontzia, neurrira ipintzeko moldaketa batzuk egin eta gero.

Frontoiak emakume Master Cup hartu zuen MARKINA-XEMEIN //Otsailean eta martxoan, eskuz binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako jardunaldi bi jokatu ziren, Pilotaren Unibertsitatea frontoian. 2017an Emakume Biragaz egin modura, 2018an Emakume Master Cup laguntzea erabaki zuen Markina-Xemeingo Udalak.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 7

Larak Goya saria eskuratu zuen jantzi diseinu onenagatik MARKINA-XEMEIN //Handia-n

egindako lanagatik jantzi diseinu onenaren saria eskuratu zuen Saioa Lara markinaxemeindarrak 2018ko Goya sarietan. 2015ean hasi zen Lara zineman. Hamairu hautagaitzatik hamar eskuratu zituen Handia filmak.

Kultura

// 7

Durangoko azokak bertoko artisten uzta jaso zuen LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Durangoko

Azokak Euskal Herriko idazleen eta musikarien lanaz gozatzeko aukera eman zuen, abenduaren 5etik 9ra. #DAaskodira lelopean aurkeztu zuten 53. urtea betetzen zuen ekimena, eta zeudenen artean, ezin falta

Bilboko museo erakusketa, Uriberen gidaritzan

Musika tresnak bidali zituzten Kubara

ONDARROA // Bilboko Arte Ederren Museoak ABC Bilboko Museoaren Alfabetoa erakusketa sortu zuen bilduma propioko artelanekin, eta Kirmen Uribe idazlea izan zen literatura komisarioa.

LEKEITIO //Iñigito Txapel-

punk musikariaren proposamenari jarraituz, Burrunbada Lekeitioko rock taldeen elkarteak Kubako musikarientzako materiala batu zuen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko sortzaileak ere. Batzuek, gainera, labetik atera berri zituzten lanak plazaratu zituzten, Lekeitioko McOnak eta Txapelpunk taldeek, esaterako. Bestalde, musikagileek modura, liburugileek ere eduki zuten ordezkaritza zabala.

Keu Agirretxea, Novoagaz oholtza gainean

‘Lua kastore’ proiektuari beka eman zioten

LEA-ARTIBAI //Keu Agirretxea eta Pablo Novoa musikariek elkarregaz jo zuten irailean. Biek parte hartu zuten Oreretako Atlantikaldia 2018-an, eta, horren aitzakiagaz, beste emanaldi bi ere eman zituzten: Arrasaten eta Lekeition. Agirretxeak esan zuen Novoagaz jotzea «zerutik jausitako oparia» zela.

ONDARROA //Oihane Enbeita gernikarraren eta Andoni Gartzia eta Eneritz Zeberio ondarrutarren Lua kastore proiektuak eskuratu zuen sorkuntza sustatzea helburu zuen Joseba Jaka beka. Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean jaso zuten saria, apirilean.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 8

// 8

Altsasukoak aske uzteko eskaera kalera atera zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko manifestazioak egin zituzten herririk herri, Altsasukoak aske! lelopean. Eskualdeko gazteek adierazi zuten manifestazioak «hasiera-hasieratik goitik behera diseinatuta egon zen muntaiari» erantzuteko zirela.

Politika

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Lasterbidean-ek presoen egoera gogoratu zuen

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Presoen eskubideen aldeko aldarria Ondarroan entzun zen, Lasterbidean Euskal Herri mailako ekimenean. Preso gaixoak eduki zituzten gogoan, tartean, Ibon Iparragirre ondarrutarra. 2018ko urtarrilean, Alcala Meco espetxetik

Aldarrikapenak errepidera atera zituzten

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//Ekainean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu zituzten, 202 kilometroko giza katearen bidez. Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunek, besteak beste, erraldoi, trikitilari, txaranga eta danbor hotsekin girotu zuten Gure Esku Dagok erabaki eskubidearen alde deitutako ekimena.

Arrasateko Aita Menni ospitalera lekualdatu zuten. Martxoan, Zunbeltz Larrea aske geratu zen, 15 urte eta erdiko espetxe zigorra bete ostean; eta uztailean Aitzol Etxaburu Mont de Marsaneko (Frantzia) espetxera lekualdatu zuten, Ondarroatik 206 kilometrora.

Independentzia Egunerako deia egin zuten LEA-ARTIBAI //Bermeori lekukoa hartuta, Independentistak

Sareak Larrabetzun ospatu zuen Independentzia Eguna martxoaren 18an, eta hara joateko deia egin zuten beste behin Deiadar mendietatik. Lea-Artibaiko herritarrak Oiz mendira joan ziren, aldarriagaz bat eginda.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 9

31.724

2018 zenbakitan

2 Biztanleak

Lea-Artibai eta Mutrikun. Horretxenbeste biztanle daude berton erroldatuta. Gehiago dira hil direnak jaio direnak baino: 175 lagun jaio dira, eta 242 hil.

]

1.243

2 Langabetuak

] Lea-Artibai eta Mutriku. 2018ko urrira arte, Lea-Artibai eta Mutrikuko langabetu kopurua. 2017an baino 53 gehiago. ] Herri handienetan. Ondarroan, 413 langabe; Lekeition, 259; Markina-Xemeinen, 172 eta Mutrikun, 215. ] Langabezia, goruntz. 2011n, 1.447 langabetu zeuden; 2012an, 1.710; 2013an, 1.836; 2014an, 1.742; 2015ean, 1.523; 2016an, 1.312 eta 2017an, 1.190. Ehunekotan, Ondarroan daude langabetu gehien, %10,07, eta Aulestin gutxien, %3,93. ] Langabezia gora. 2008an, langabeziak goranzko joera hartu zuen; eta 2013an, beheranzkoa. Aurten, berriro gora egin du langabetuen kopuruak.

]

HERRIZ HERRI. AZAROAREN 30ERA ARTE

HERRIAK Jaiotzak Amoroto 4 Aulesti 5 Berriatua 10 Etxebarria 4 Gizaburuaga 4 Ispaster 7 Lekeitio 46 Markina-Xemein 45 Mendexa 3 Munitibar 4 Mutriku 37 Ondarroa 50 Ziortza-Bolibar 2 GUZTIRA 175

• Era guztietako altzariak • Sofak eta osagarriak, tradizionalak zein azken tendentzietakoak • Diseinu eta aurrekontuak konpromisorik gabe

Heriotzak 5 6 10 6 2 7 43 43 1 4 41 69 5 242

Errolda 414 654 1.256 788 212 739 7.396 4.997 441 472 5.359 8.581 415 31.724

// 9


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 10

%88

www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus Urte berriarekin WEBGUNE BERRIA estreinatuko dugu

webgunean

Gaur egun dauden aukerak eta GEHIAGO! • Albisteak garrantziaren, gaiaren, generoaren eta herriaren arabera antolatuta • Agenda: Lea-Artibai eta Mutrikuko agenda bateratua, hainbat modutara ikusteko aukerarekin • Multimedia atal osatua: argazki galeria eta bideoak NAHIERAN! • Harpidedunentzako zozketa atal berria! Zozketa gehiago, klik baten! • Zorion agurrak • Eskelak • Bilatzaile aurreratua: webgunean bilaketak egiteko sistema aurreratua • Tokian tokiko eguraldia, bistara • Publizitatea sartzeko aukera asko eta asko! • Harpidedunentzako atal berezia: aleak PDFan eskuratzeko aukera, eduki esklusiboak, beherapenak eskualde ezberdinetan…

Azken sei urteetan nabarmen gehitu dira erabiltzaile digitalak

2012. urtean 15.344 erabiltzaile eduki zituen webguneak; saioak 47.052 izan ziren. Bost urte beranduago, iaz, 127.874 erabiltzaile

Harpidedunak ezinbestekoak zarete gure, denon proiektu honek aurrera egin dezan; Lea-Artibaik eta Mutrikuk egunero eta euskaraz informazioa jasotzen jarrai dezaten. Eskerrak eman nahi dizkizuegu harpidedunoi, eta harpidedun egitera animatu oraindik harpidedun ez zaretenok. Eskerrik asko!!! PROIEKTUA INDARTZEN, GARATZEN ETA HOBETZEN JARRAITZEKO HAUSPOA ZARETE!!!

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO

Deitu: 94-684 44 36 Idatzi: lh@hitza.eus Bidali: Martin Ugalde Kultur Parkea z/g- 20140 Andoain (Hitza harpidetza) beharrezkoa da datu guztiak betetzea

Izen-abizenak:

NA:

Lanbidea:

Jaioteguna:

Helbidea:

Herria:

P.K.:

Tel:

Posta elektronikoa: Kontu zenbakia: Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa, beterik, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak BERTAKO HEDABIDEAK, S.M.-ren fitxategi automatizatu batera pasatuko direla, enpresak dituen eskaintzen berri emateko. Zure esku dago ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzea. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: BERTAKO HEDABIDEAK, S.M. - Martin Ugalde Kultur Parkea - Gudarien etorb. z/g - 20140 Andoain (Gipuzkoa) eta harpidetza@hitza.info


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 11

2018an, eskualdeko eragileek Hitzari bultzada ematen jarraitu dute. Gainera, Cikautxo eta Kide enpresak, Kai-Alde elkarteak, Okamika industrialdeak, Uhagon kulturguneak, Ipargorri elkarteak eta Eusko Alkartasunak Hitza diruz laguntzeko konpromisoa hartu dute aurten ere.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 12

12

> URTARRILA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Batzorde irekia egin zuten aurrekontua aztertzeko

ZIORTZA-BOLIBAR //Azken urteotako ohiturari jarraituz, Ziortza-Bolibar Elizateko udalak aurrekontua aztertzeko batzorde irekia deitu zuen, herritarren proposamenak eta iritziak jaso nahirik. Zeinka-Ziarregi auzorako hobekuntzen gainean berba egin zuten, besteak beste.

Kofradia zaharraren geroa eztabaidagai izan zuten MUTRIKU // Mutrikuko Kofradia Zaharrari

erre aurretik zeukan antzeko erabilera eman nahi ziola esan zuen Eusko Jaurlaritzak, eta jatetxe bat eta hotel bat eraiki nahi zituela. Argitu zuenez, sutea nahita eragindakoa izan zela frogatzerik egon ez zenez, ikerketa

Sahararrentzako jatekoa batu zuten

LEA-ARTIBAI// Bai Aulestin, bai Ispasterren, Saharara bidaltzeko jatekoa batu zuten. Aulestin, gailetak, kakao hautsa, umeentzako esne hautsa, indabak, garbantzoak, dilistak, arroza, azukrea eta konpresak jaso zituzten, besteak beste; eta Ispasterren, hegaluzea eta sardinak oliotan, lekaleak, azukrea eta arroza.

artxibatuta geratu zen. Eraikina Eusko Jaurlaritzarena da izatez. Hala ere, hainbat lagunek herritarren iritzia entzuteko eskatu zuten. Oraindik eraikinaren azpiko aldea itxita egotean, bertatik igaro eta moila muturreraino joatea galarazten ziela esan zuten.

Mendekotasunaren gainean berbetan ONDARROA// Mendekotasuna daukaten pertsonen senitartekoentzako eta haien senideentzako hitzaldiak eskaini zituzten Ondarroako Maskulo Etxean. Ultzeren prebentzioa, erorketen prebentzioa, dementziak eta elikadura eta sendagaien kudeaketa izan zituzten aztergai.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 13

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Urtarrila

// 13

Udalak Herri Busaren zerbitzua mantentzea lortu zuen

ONDARROA//Herri Busak era-

Xemeingo udaletxe zaharra biziberritzeko lanei ekin zieten

Xemeingo udaletxe zaharra.

MARKINA-XEMEIN //

Musika Eskolaren ikasturte berria bertan hastea jarri zuten helburu Markina-Xemeingo Udalak Arretxinagako Xemeingo udaletxe zaharra biziberritzeko lehen faseari ekin zion, teilatua konpondu, eraikinaren barrua hustu eta inguruko txabola eta eraikinak bota ondoren. Horrenbestez, udalak igogailua jarri eta komun berriak egiteari ekin zion.

Horrez gain, beherengo solairuko lurra berdinduko zuela aurreratu zuen, iristeko erraztasuna bermatzeko. Udalak jakitera eman zuenez, lehen eta bigarren solairuak altxatu egin beharko ziren. «Izan ere, herriko musika eskola bertan kokatzea da asmoa, eta hormak hosgabetu egin behar dira; horretarako, beharrezkoa da altuera handiagoa ematea», esan zuen. Eskailera konpondu eta emergentzia irteera bat eraikiko zutela esan zuen, kanpoko aldean joatekoa zen plataforma baten bidez. Beharrak etenik barik egin nahi zituztela esan

zuen, 2018-2019 ikasturterako prest egoteko. Izan ere, Markina-Xemeingo udaletxe zaharrean zegoen musika eskola hurrengo ikasturterako Arretxinagara pasatzea nahi zen. Sei gelatan banatuta Musika eskola lehenengo solairuan kokatu nahi zuten, eta sei gelatan banatu. Beheko solairuan, ostera, beste gela bi, sukalde txiki bat eta biltegi bat egitekoak ziren. San Miguel jaien antolatzaileek, hau da, Arretxinagako Jai Batzordeak ere lekua izango zuela esan zuen udalak.

bilera iraunkorra zeukala ondorioztatu zuen Ondarroako Udalak, eta, horregatik, zerbitzua mantendu egingo zutela aurreratu zuen. Herri Busa noiz erabiltzen zuten aztertu zuen udalak; baita bidaia bakoitzean zenbat erabiltzaile zeuden ikusi ere. 19:30ak aldera bidaiari kopurua asko jaisten denez, Ondarroako Udalak akordioa lortu zuen Bizkaibusagaz, «lineaz kanpo geratzen diren autobusek ordu jakin batzuetan herritarrak hartu ditzaten Ondarroa barruan». Gaineratu zuten bidaien prezioa 0,80 zentimora igoko zutela herritarrentzat; eta jubilatuek, ostera, 0,50 euro ordaindu beharko zituztela. Era horretara, zerbitzuaren bideragarritasuna bermatu nahi zuten.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 14

›››

14

Urtarrila

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Pertsona bi zendu ziren olatuak uretara botata

Yurrita Groupen 150 urteko historia, jasota

MUTRIKU // Bi gasteiztar zendu ziren, Mutrikuko Ondarbeltz

hondartza ondoko muturrean zeudenean olatu batek itsasora bota ostean. Ezbeharra gertatu zenean, alerta laranja ezarrita zegoen, olatu handiengatik. Olatuak indar handiz kolpatu zuen kai-muturra, eta bikotea arrastatu zuen. Horren aurrean, itsaso txarra edo denboraldea dagoenean kostaldetik hurbil daudenei arduratsu jokatzea eskatu zien Mutrikuko Udalak.

MUTRIKU //Yurrita Groupek 150. urteurreneko liburua aurkeztu zuen, urteurrenaren haritik antolatutako ekimenen barruan. Yurrita 1867an sortu zen, eta Euskal Herriko arrain kontserba lantegirik zaharrena da. Aurkezpenean egon ziren, besteak beste, Alex Turrillas liburuaren egilea, Juan eta Jorge Iurrita Yurrita Groupeko zuzendariak eta Kirmen Uribe liburuko hitzaurrearen egilea.

Gazte lokalen erabilera arautzeari ekin zioten

Herriaren ordenamenduaz berbetan

LEKEITIO //Azken urteetan gero eta gazte gehiago lokaletan ba-

ONDARROA //Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)

tzen zirela ikusita, lokalak arautu zituzten, «gazteen segurtasun eta gutxiengo osasun baldintzak bermatzeko asmoz». Gazteen ahalduntzea, entzute aktiboa eta gardentasuna oinarri izango zituen ekimena izango zela aurreratu zuten.

herritarrekin batera diseinatu nahi izan zuen udalak, 20 urteetan herrian egin beharreko azpiegitura garrantzitsuenak plan horretan erabaki behar zirela eta. Horrela, herriaren hazkunde eredua jendeartean eztabaidatu zuten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 15

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Ikusgarri zine aretoa, beste lau urtez erabilgarri LEKEITIO //Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak beste lau urtean Ikusgarri aretoa erabili ahal izateko hitzarmena sinatu zuen Udalagaz. Hitzarmena 2021eko abendura arte egongo da indarrean, Lekeitioko Udalak eta aretoaren jabetza duen udalerri-

ko Parrokiak daukaten alokairu kontratuaren epe berean, hain zuzen ere. Era berean, Ikusgarri aretoan hainbat kultur ekintza antolatzeko konpromisoa hartu zuen. Udalak 15.000 euro bideratu zituen «ekintzak gehitu eta kalitatea hobetzeko».

KZguneari erabilera emanez

Ipuin kontalariak ekarri zituzten

ZIORTZA-BOLIBAR//Udalak eskolak eman zituen KZgune estreinatu berrian. Batetik, oinarrizko Internet eta posta elektronikoaren gaineko azalpenak eman zituzten; eta, bestetik, ofimatika tresnen gainekoak.

AULESTI//Irene Alkiza eta Iñaki Santos ipuin kontalariek Non dago elefante gorria? izeneko emanaldia eskaini zuten. Ume eta gaztetxoei zuzendutako antzezlanak Antzemotzeko bigarren saria lortu zuen.

Urtarrila

// 15

Mutriku-Deban bidegorria egitea onartu zuten MUTRIKU// Bidegorria egitea onartu zuten Mutriku eta Deba batzen dituen GI-638 errepidea hobetzeko lanen barruan. Batzar Nagusietan hartutako erabakia izan zen, hainbat mutrikuarrek, taldek zein alderdik egindako bidegorriaren proposamena aintzat hartuta. Bidegorria egiteko, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak proposatutako ibilbidea jarraitzea eskatu zuten. Horrez gain, bidegorria txirrindulari eta oinezkoen erabilerarako izatea ere adostu zuten; era berean, orografiari lotutako bidegorria egitea onartu zuten guztiek. Batzar Nagusietan bidegorria eraikitzeak dakartzan zailtasunak nabarmendu zituzten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 16

16

> OTSAILA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Udalak 60 urtetik gorakoen iritziak jaso zituen

ISPASTER //Hiri Adeitsua eki-

menaren barruan, saioak antolatu zituzten 60 urtetik gorakoentzat, gai hauek hartuta: etxebizitza, eraikin eta aire zabaleko guneak, garraioa, begirunea eta gizarteratzea, gizartean parte hartzea, komunikazioa eta informazioa, parte hartzea eta osasuna.

Jendetza batu zen transfobiaren aurkako ekimenean ONDARROA //Ekai Lersundi bere buruaz beste egin zuen transexual nerabearen heriotzaren aurrean, transfobiaren aurkako hainbat mobilizazio egin ziren Euskal Herrian, tartean Ondarroan, haren herrian. Chrysallis EHk deitutako eta Ondarroako Udalak

babestutako elkarretaratze jendetsuan, zera aldarrikatu zuten: jendarte guztiaren eginbeharra dela transfobiarik gabeko herria eraikitzea. Antolatzaileek «maitasuna eta babesa» erakutsi zieten gaztearen senideei, eta udalak hiru eguneko dolua ezarri zuen.

on-

i errediren en. Ur ienak e guzibara

Ikasleek herri diagnostikoa egin zuten

Elkarbizitzari buruzko proposamena, eskuan

MUTRIKU// Mutrikuko institutuko eta San Miguel ikastetxeko

MUTRIKU// Ikastetxeetako guraso ordezkariek elkarbizitza

ikasleak Eskola Agenda 21 egitasmoaren baitako herri diagnostikoa egiten egon ziren, eta otsailean Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatearekin, udal arkitekto teknikoarekin eta Debegesa eta URA agentzietako ordezkariekin batu ziren.

lantzeko proposamena aurkeztu zieten haur eta gazteekin lan egiten zuten eskola eta kirol, kultur eta aisialdi taldeetako kideei. Proposamenak 2017an beharrak eta kezkak partekatzeko egindako batzarretan zeukan jatorria.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 17

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Otsaila

Arrietakua bisitarientzat zabaldu zuten

Portuen kudeaketarako legedia onartu zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //

Lekeitio, Mutriku eta Ondarroako portuei eragingo ziela aurreratu zuten

Euskal portuek legedi berria edukiko zutela eta, euskal kostaldeko hamabost portu Euskadiko Kirol Portuak erakundeak kudeatuko zituela aurreratu zuten, tartean, Lekeitio, Mutriku eta Ondarroakoa. Hamabost portuetik, batzuk Euskadiko Kirol Portuen kudeaketapean zeuden ordurako, Mutrikukoa,

esate baterako. Portu ez komertzialen kudeaketa Espainiako Gobernuan egotetik Eusko Jaurlaritzaren eskuetan egotera pasatzean, gainontzeko portuak ere Euskadiko Kirol Portuak erakundearen menpe egotera pasa ziren.

Homogeneizazioa Legedi berriagaz, arrantzarako eta erabilera komertzialetarako portuen kudeaketak Ekonomia, Garapen eta Azpiegitura Sailen menpe jarraituko zuela esan zuten, baina erakundean aldaketa juridiko bat egitea aurreikusten zela:

Lekeitioko portua.

eskubide pribatuko erakunde publiko bat izatera pasatzea. Lege berriaren beste helburetako bat zera zen: Bizkai eta Gipuzkoako portu guztiak «homogeneizatzen joatea». Aurreratu zutenez, Ondarroako eta Lekeitioko portuak prozesu baten bidez pasa behar ziren Euskadiko Kirol Portuak erakundearen menpeko egotera. Horrez gain, portu bakoitzean kontseilu bat osatu nahi zutela adierazi zuten, kontseilu aholkulariaren gisan baino funtzionatuko ez zukeena.

// 17

MUTRIKU// Arrietakua jauregia herritarrei zabaltzeko eta bisitak jasotzeko hitzarmena sinatu zuten Mutrikuko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta jauregiaren jabeak, Enrike Areilzak. Udala bisiten programazioarekin, bisitetarako jauregiaren egokitzeaz, jauregian bertan eta atzeko lorategian egin beharreko konponketez eta eguneroko mantentze eta garbitasun lanez arduratuko zen aurrerantzean. Aldundiak bisitak antolatzeko aholkuak emango zituela aurreratu zuen, eta itsas ondarea sustatzeko oinarrietan jasoko zuela. Mutrikuarrak izan ziren eraikina bisitatzen lehenak. Eraikina Kultura Intereseko Ondarea da 1964az geroztik, eta Mutrikuko monumentuen multzoaren zati ere bada. Besteak beste, hantxe bizi izan zen Mutrikuko alkate, zientzia-gizon eta itsas armadako brigadier Kosme Damian Txurruka (1761-1805).

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 18

›››

18

Otsaila

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Bizkaibus zerbitzuaren aldaketa, eztabaidan

Plazabarripea zuhaitz eta landarez bete zen

LEA-ARTIBAI //Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibus zerbitzuan urte hasieragaz batera egin zituen aldaketekin kexu agertu ziren Ondarroako erabiltzaileak. Bilborako bidaia zuzenean egiten zuten goizeko bi autobusen irteera 20 minutu atzeratzea erabaki zuen, 06:30 eta 07:30era, Lekeitiotik zetozen erabiltzaileek Markina-Xemeinen autobusa aldatu ahal izateko. Aldaketak ez zituen asebete ezta Lekeitioko erabiltzaileak ere.

MARKINA-XEMEIN //Plazabarripea herriko eta kanpoko landare eta lorezaintzazaleen topalekua izan zen, beste behin. Markina-Xemeingo Udala eta Lea-Artibai Garapenerako Alkarteak antolatutako ekimenean, zuhaitz eta landareen 11 mintegi eta baserri lanabesen saltzaile bat batu ziren Zelaiaren bueltan. Horrez gain, azokak eskualdeko eta inguruetako ekoizleen produktuak eskuratzeko aukera ere eman zuen.

Larrialdi egoeratarako hodi malguak ipini ziren

Hiru gudariren gorpuzkiak, Elgoibarrera

MUNITIBAR //Suhiltzaileentzako hodi malguak jarri zituzten; 25

ETXEBARRIA //Herritarren memoriari eta Ahaztuen Oroime-

metro ingurukoak; «ahalik eta etxebizitza gehienetara» heltzeko modukoak. Suhiltzaileentzat izan arren, larrialdi egoeretan suhiltzaileak heldu bitartean auzotarrek erabiltzeko modukoak zirela esan zuten. Zelan erabili ere erakutsi zieten.

na 1936 elkarteak egindako ikerketa lanari esker, Etxebarriko Zelaietaburun hildako beste hiru gudarik atseden hartu zuten Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan, desagertutako beste 21 pertsonen gorpuzkiekin batera.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 19

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Musika eskola, Gaztegunearen eraikinera Udalak Musika Eskola Gazteguneko eraikinera lekualdatzeko asmoa agertu zuen. Eskolan ikasten ari ziren 300 ikasleak bi eraikinetan banatuta zeudela eta, udalak ikusi zuen guztiak batera egoteko aukera ematen zuela Gazte-

guneak. «Gaztegunea zapatu eta domeka arratsaldetan erabiltzen da, eta musika eskola aste barruan erabiliko litzateke», adierazi zuen Koldo Goitia alkateak. Eraikin berean gauza biak egitea posible izango litzatekeela esan zuen.

Desfibriladoreaz ikasteko saioa

Jolaslekuak hobetzen hasi ziren

ISPASTER // Desfibriladorea zelan erabili ikasteko saioa egin zuten, Aitor Larrinaga, Cesar Merino eta Santi Peña medikuek eta Gurutz Telleria larrialdietako sorosleak gidatutako saioan.

LEKEITIO // Udalak herriko hiru eremutan

LEKEITIO //Lekeitioko

dauden jolaslekuen egoera hobetu eta segurtasuna handiagotu zuen, hain zuzen ere, Kasimiro Etxebarriako jolaslekuarena, eskolako jolastokiarena eta haurreskolakoa.

Otsaila

// 19

Zahartzaroaz eta ahalduntzeaz aritu ziren LEA-ARTIBAI// Lea-Artibai Amankomunazgoaren Zainduz programaren barruan, Bizitzen Fundazioko kideek zahartzaroari eta emakumeen ahalduntzearen gainean jarduteko hitzaldiak eman zituzten Lea-Artibaiko sei herritan. Izko Cardenal Bizitzen Fundazioaren koordinatzaile nagusiak esan zuenez, zahartzarora heltzean oso ikustezina den bazterketa mota bat dago, adinkeria. «Adinarengatik pertsonak baztertzeari esaten zaio adinkeria, eta jasaten duten gehienak emakumeak dira». Hitzaldien bidez, parte hartzaileek arazoa ezagutzea nahi zuten; emakumeen zahartzaroa aukera on bat modura ikusi eragitea, eta ahalduntze prozesua hastea.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 20

20 > MARTXOA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Cikautxok gazteen heziketarako bekak eman zituen

BERRIATUA // Cikautxo kooperatibak jakitera eman zuenez, aurreko urtean modura, 2018ko udan ere 50 beka emateko programa jarri zuen martxan, udan atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikastera zihoazen gazteei zuzenduta; gehienez, 2.000 euroko beka.

Martxoaren 8an emakumeek mundua gelditu zuten LEA-ARTIBAI //Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko mugimendu feministak planto egitera deitu zituen emakumeak. Sinbolikoki amantalak leiho eta balkoietan eskegita eta morez jantzita, andrak elkartuta atera ziren. Kalejira

I. Xendazaletasun Liga Lea-Artibain hasi zen

LEA-ARTIBAI// Artibai Mendigoizale Taldea antolatzaile zelarik, 253 ibiltarik osatu zuten Bizkaiko Bidezidorren Ligako lehenengo etapa, Ondarroatik Lekeitiorainokoa. GR123 kostako bidezidorrean zehar joan ziren Lekeitio, Markina-Xemein, Mutriku, Ondarroa eta Bilboaldeko mendizaleak.

eta elkarretaratzeetan, milaka lagunek bat egin zuten aldarrikapenagaz. Horrela, LeaArtibain eta Mutrikun, ume, gazte eta nagusiek kaleak bete zituzten, emozioz betetako ekimenetan. ELA eta LAB sindikatuentzat «egun historikoa eta pozgarria» izan zen.

Gaueko harrera zerbitzua eskaini zuten LEA-ARTIBAI// Lea-Artibai Amamkomunazgoa eta Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa gaua pasatzeko zerbitzua eskaintzen hasi ziren etxebizitza ez zeukatenei, Durangaldeko beste udal batzuekin elkarlanean. Hileko gehienez hiru egunekoa zen zerbitzua, baina kasu berezietan, astebetekoa.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 21

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Martxoa

// 21

Errausketa labeek eragindako kutsadura, aztergai ISPASTER// Martxoaren

Amankomunazgoa zaborra sortzen zutenekin batu zen

Amankomunazgoko eta ikastetxeetako ordezkariak.

LEA-ARTIBAI//

Denda, taberna, jatetxe, ostatu eta eskolekin batu ziren, elkarlanean aritzeko asmoz Zabor gehien sortzen zituztenen artean zeuden 68 denda, 140 taberna, 13 ostatu -hotel, pentsio eta aterpetxeak- eta 27 jatetxe. «Hainbat elkarte gastronomikok ere organikoa bereizteko interesa erakutsi dute. Momentuz haiei zuzendutako proposamenik ez badago ere, herriko

udaletxeetan eskatu ahal dute informazioa», azaldu zuten Amankomunazgoan.

Ikastetxeekin lanketa Lea-Artibai Amankomunazgoa eskualdeko ikasteekin ere batu zen. Horrela, organikoa sailkatzeko interesa erakutsi zuten Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eskoletan organikoa batzeko materiala banatu zuten. Dena dela, ordura arte eskaerarik egin ez zuten ikastetxeetara ere laster helduko zirela aurreratu zuten. «Modu horretara, ikasleek hamaiketakoa jaten dutenean sortu ahal den hondakin

organikoa edukiontzi marroira bota ahalko dute», esan zuten. Rakel Elu LeaArtibaiko Amankomunazgoko lehendakariak adierazi zuen oso garrantzitsua zela txikitatik bilketaren balioaz ohartzea eta ohitura hartzea. «Ezinbestekoa da etxean zein eskolan praktika bera edukitzea», azaldu zuen. Eragileekin edukitako batzarretan erantzun ona jaso zuten erakundeko buruaren esanetan, eta guztien arteko elkarlana emaitzetan ikusiko zela aurreratu zuen; gutxira, bilketa datuak asko hobetuko zirela.

3an, Garapen Jasangarriaren I. Jardunaldia prestatu zuten. Ehorztetxe batek herriko industrialdean errausketa labe bat eraikitzeko asmoa agertu zuen, eta horren arduraz antolatu zuen jardunaldia Gure Herria Bizirik Ispasterko ingurumen elkarteak. Gorpu bat erretzean, hainbat substantzia atmosferara aireratzen direla azaldu zuten. «Gu ez gaude herrian enpresak kokatzearen aurka. Nahi duguna da herrian zein eskualdean kokatzen diren enpresak ingurumenarenganako jasangarriak izatea», adierazi zuten. Gaian adituak direnek informazioa eman zuten. «Gorpuak erretzeko sistema oso kutsagarria da», esan zuten. Era berean, alternatibak daudela aldarrikatu zuten.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 22

›››

22

Martxoa

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ikasleek hezkuntza sistema kritikatu zuten

Zuhaitz Eguna ospatu zuten lagun artean

LEA-ARTIBAI //Ikasleek hezkuntza sistema gainditzeko aldarria egin zuten Hau ez da gure hezkuntza leloari jarraituz. Ikasle Abertzaleek egindako deialdiagaz bat eginda, «hezkuntza sistema kapitalista» salatzeko atera ziren manifestazioan. Ikasleek adierazi zuten hezkuntza sistema ezin izango zutela «egun batetik bestera» aldatu, eta «ikasleen mesedetan» egongo den hezkuntza sortzeko bide berriari ekingo ziotela.

ZIORTZA-BOLIBAR //Aurreko urteetako ohiturari eutsiz, zior-

Lea-Artibai BBK sarietatik kanpo geratu zen

Emakume ekintzaileak elkartu zituzten

LEA-ARTIBAI //Lea-Artibaiko taldea 26. Bertsolari Gazteen BBK

LEA-ARTIBAI //Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak antolatuta, Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen II. Topaketa egin zuten. Adela Balderas Basque Culinary Centereko irakasleak komunikazioa eta motibazioa hartu zuen hizpide, eta parte hartzaileek ariketa praktikoak egin zituzten.

sariketaren finalaurrekoetarako txartelik barik geratu zen Markina-Xemeingo kultur aretoan jokatu zen kanporaketan. LeaArtibaiko sei bertsolarik parte hartu zuten ekimenean. Beste alde batetik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu zuten.

tza-bolibartarrek Zuhaitz Eguna ospatu zuten. Aranbaltz kultur elkarteak, Markola guraso elkarteak eta Ziortza-Bolibarko Udalak elkarlanean antolatutako ekimenagaz bat eginez, hainbat lagun batu ziren udaletxe aurrean. Lagun arteko giroan, ume zein heldu, Prumus Lixardi motako arbolak landatu zituzten, auzokonpostagaz sortutako konpostagaz.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 23

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

›

Berdel Egunak leku berria estreinatu zuen, euriagatik txarra iragarrita zegoela eta, aldaketak egin behar izan zituzten Mutrikuko 23. Berdel Egunean. Horrela, portuan egin ohi den berdel pintxo dastaketa Beheko Plazako merkatuan egin behar izan zuten, arrakastaz leku berrian ere.

Bederatzi eratara jan ahal izan zuten berdela jaiaren deialdiarekin bat egin zutenek. Beste alde batetik, Eixu artisau elkarteak artisau eta sortzaileen azoka antolatu zuen, estreinako. 2018ko Berdel Aipamena Goizeko Izarra ikastolarentzat izan zen.

Tarinek emanaldia eskaini zuen

San Andresen egin beharrekoa

LEA-ARTIBAI // Berriatua

LEKEITIO // San Andres auzoaren urbaniza-

MUTRIKU //Eguraldi

eta Markina-Xemeingo Tarine Udal Musika Eskolak emanaldia eskaini zuen Berriatuko Eskolan. Ikasleek musika tresnak ezagutu ahal izan zituzten, eta, ostean, erromeria egin zuten.

zio-proiektua onartu zuten. Zatika, mojen aparkalekua, auzoaren barruko aldea eta inguruko bidea eta Eusebio Maria de Azkueko hobekuntzak egitea proposatu zuten.

Martxoa

// 23

Arrosa Sareko irratien topaketak egin zituzten Arrosa Sarea osatzen duten irrati kateek topaketa egin zuten. Elkarlana oinarri hartuta, antolatzaileek egun osorako egitaraua prestatu zuten. Arrosa sarea 25 irratik osatzen dute, tartean, Ondarroako Radixu irratiak. Irratigintzan praktikoak diren gaiak landu zituzten, eta, batez ere, ezagutza elkarbanatu zuten, Radixun bertan eta Barnetegian antolatutako hitzaldi eta mahai inguruetan. Interes handiena RadioCloud automatizazio softwaren aurkezpenak eragin zuen. Irratiaren funtzionamendurako atal guztiak barneratzen dituen programa bat egin zuen Radixu Irratiko Aritz Oleak, eta parte hartzaileei programa azaldu zien.

ONDARROA//


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 24

24 > APIRILA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Lea-Artibaiko rallyko ibilbideak aldez aurretik jakin ziren

LEA-ARTIBAI // VII. Lea-Artibaiko Rallyko tarteak iragarri zituen Kastinparro Racing Taldeak, aurreko urteetan ez modura. Horixe izan zen 2018ko berritasun handiena. Horrela, errekonozimendurako egun eta orduetatik kanpo tarteetan harrapatzen zutena zigortu egin zuten.

Euskarazko sormen gosea asetu zuten Artedraman AULESTI //Apirilaren 2tik 7ra, XIII. Artedra-

ma Topaketak egin zituzten. Zazpi antzerki emanaldi eskaini zituzten, eta hamasei ikaslek parte hartu zuten tailerretan. Arte eszenikoen plaza arrakastatsua izan zen, beste behin, ikusleen erantzunak erakutsi zuenez.

Emanaldien artean, eskualdeko produkzio bat ere egon zen. Markina-Xemeingo Abarka antzerki taldearen Besaulkiak lanak euskarazko antzerkgintzaren gosez zeuden ikusleak asetzea lortu zuen. Artedramaren antolatzaileak oso pozik zeuden emaitzagaz.

150 lagunek parte hartu zuten BTT lasterketan

Elizpea, eskualdeko musikarien topagune

parte hartu zuten apirilaren 22an Gizaburuagan jokatu zen Eskolarteko IV. BTT lasterketan. Gizaburuagako Udala eta Lekeitialde Txirrindu Elkartea pozik geratu ziren elkarlanean antolatutako probak eduki zuen erantzunagaz.

ETXEBARRIA// Eskualdeko musikarien plaza bihurtu zen Etxebarria, apirilaren 14an. Goizeko ordu txikiak arte, LeaArtibaiko musika taldeen doinuak entzun ziren, bata bestearen atzetik. Giro ona, jende asko eta eguraldia ere lagun izan zituen Elizpe Rock jaialdiak, antolatzaileek esan zutenez.

GIZABURUAGA// Bizkai osotik etorritako 150 txirrindulari gaztek


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 25

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Apirila

// 25

Samikolla azpiko malda egonkortzeko lanak hasi zituzten

113 irudi eta argiztapen sistemak aurkitu zituzten

Jon Arriola, Lorea Bilbao eta Diego Garate, Atxurra koban aurkitutako objektu bat ikusten.

BERRIATUA //

Atxurrako koban 2020 urtera arte azterketak egiten jarraituko zutela aurreratu zuten Foru Aldundiak bi urtean Atxurra koban egindako ikerketa lanen emaitzak aurkeztu zituen, eta aurkikuntzetako batzuk ikusgai jarri. Hurrengo urteetan azterketa sakondu egingo zutela aurreratu zuten. 113 animalia irudi aurkitu zituzten. Bisonteen eta zaldien irudiak gehienak, baina ahuntzak, uroak,

oreinak eta beste animalia batzuk ere ageri ziren. Silex materialagaz egindako piezak ere aurkitu zituzten, bai eta koba argiztatzeko erabilitako 500 ikatz hondakin ere. «Euskal Herrian irudi gehien dituen santutegi paleolitikoa da Atxurra», azaldu zuten. «Informazio paregabea» Atxurran apaindutako panelei lotutako froga arkeologikoak aztertu, erregistratu eta indusketaren ondorioz gizarte paleolitikoen prozesu artistikoari buruzko informazio paregabea lortu zela azaldu zuen Lorea Bilbao Euskara

eta Kultura diputatuak. Silexagaz egindako piezak mikroskopikoagaz aztertu zituzten, eta artelanak sortzeko ze lanabes erabili zituzten jakin ahal izan zuten. Koban aurkitutako 500 ikatz hondakinak ere laborategian aztertu zituzten. Aldundiak azterketak sakonduko zituela aurreratu zuen, eta santutegi paleolitikoaren apainketari lotutako kronologia zehatza ere ezarriko zutela. Atxurran grabatuak egiteko eta barrualdea argiztatzeko erabili zituzten tresnak ikusgai jarri zituzten Arkeologi Museoan.

MUTRIKU// 2018ko urtarrilaren amaieran Samikolla ermitaren azpiko malda amiltzen hasi zen, eta, harrezkero, Burumendi hondartzara doan bidearen zati bat itxita egon zen, herritarren segurtasuna bermatzeko. Udalak 15.000 euro bideratu zituen azterketa geologikoa egiteko. Aurrekontua onartuaz batera, proiektuaren arduradunekin harremanetan jarri ziren, proiektua lehenengotik idazten hasteko eskatzeko. Lur jausia arrantzaleek arrantza aparaioak gordetzen dituzten koloretako txabolen parean dago. Mutrikuko Udalak gogoratu zuenez, Samikolla azpiko malda nahikoa ezegonkorra da. Erakundeak tarte hori egonkortzeko asmoa zeukan malda amiltzen hasi aurretik ere.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 26

›››

26

Apirila

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Usotegi parkea auzolanean txukundu zuten

Udala eta Cikautxo elkarlanean hasi ziren

LEKEITIO //Lekitto Bedarrak antolatuta, Usotegi parkea txukun-

tzen aritu ziren, auzolanean. Belarrak mozteaz gain, barazkiak erein eta parke kanpoan dagoen loreontzi bat ere txukundu zuten herritarrek. «Konposta egiteko hiru ontzi ere beteta daude, eta bat hustu egin genuen, ortuan erabiltzeko. Oso kalitate oneko konposta lortu dugu, eta erabiltzaileak zoriondu nahi ditugu», azaldu zuten antolatzaileek.

LEA-ARTIBAI //Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak eta Gotzon Juaristi Cikautxoren presidenteak lau urterako hitzarmena sinatu zuten. Hari esker, udalak erabilgarri duen Bide Onera zinema aretoko oholtzaren erabilera eta muntaia bermatu zizkion Cikautxori, behar zuenean. Kooperatibak, trukean, Ondarroako Itsasaurreko umeen jolas parkean beharrezkoa den koloretako kautxua emateko berba eman zuen.

Dantzaren Nazioarteko Eguna gogoan

Saturraran hondartzako dunak garbitzen

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Dantzaren Nazioarteko Egunaren

MUTRIKU //Auzolana oinarri hartuta, Saturraran hondartza, dunak eta inguruak garbitzeko ekintza egin zuten. Lea-Artibaiko Eguzkik antolatuta, 30 herritar inguruk bat egin zuten deialdiarekin, eta Eguzki pozik agertu zen parte hartzearekin. Boluntarioek hamabost zamar poltsa inguru batu zituzten.

haritik, dantza ikuskizuna eman zuten Uhagon Kultur Guneko Ballet eta Dantza Modernoko taldeek eta Zerutxu taldeak, Markina-Xemeinen. Lekeition VII. Dantzaren Eguna egin zuten, eta Ondarroan, balleta, fankya eta hip-hopa batu zituzten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 27

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

›

Edadetuak, Herri Lagunkoia proiektuko protagonista proiektuaren diagonstikoa osatu eta aurkeztu zuten. Edadetuen ekarpenari esker egin ahal izan zuten azterketa, Mikel Ansotegi Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren lehendakariak esan zuenez. Eda-

detuen beharrizanak aintzat hartzeko konpromisoa erakutsi zuten mankomunazgoak eta osatzen duten bost udalek, eta aurrerantzean ere parte hartzen, iritzia ematen eta beharrizanak esaten jarraitzera animatu zituen.

Lekoiz 68 bider jarraian igo zuen

Liburuaren Eguna ospatu zuten

BERRIATUA //Aitor Antxustegi berriatuarrak 17.696 metroko desnibel metatua daukan errekorra bete zuen; Everesten altuera bi bider. Bizikletari pedalkadaka aritu zen 30 orduz jarraian, bidelagunak ondoan zituela.

AMOROTO // Guraso elkarteak Liburuaren Eguna antolatu zuen. Liburu azoka txikia jarri zuen, eta, horrez gain, hainbat joas egin zituen. Ipuin kontaketagaz eta liburu zozketagaz borobildu zuen eskaintza.

LEA IBARRA //Lea Ibarreko Herri Lagunkoiak

Apirila

// 27

Edukiontzien erabilera neurtzeko sistema jarri zuten LEA-ARTIBAI// Bizkaiko Foru

Aldundiak monitorizazio sistema ezarri zuen Etxebarriko eta Amorotoko edukiontzietan, Bizkaiko beste udalerri batzuekin batera. Sistemari esker, edukiontzia beteta dagoen ala ez jakin ahal izango zela aurreratu zuten, eta erregistratzen ziren datuak egunero monitorizatuko zirela. Datu horiekin edukiontzien bilketa zerbitzuaren antolaketa optimizatu nahi zuten, eta erabiltzaileen jarrerak eta ohiturak ezagutu nahi zituzten. Sistema zein herritan jarri erabakitzeko, honako irizpide hauek hartu ziren kontuan: biztanle gutxiko herria izatea, beste toki batzuetatik urrun egotea eta edukiontziak sakabanatuago egotea.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 28

28 > MAIATZA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Bihotz birikak suspertzen ikasi zuten

AULESTI //Urzabal Guraso Elkarteak bihotz birikak suspertzen eta desfibriladoreak erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa eman zuen. 2017an hiru gune publikotan desfibriladore erdiautomatikoak jarri zituzten herritarren eskura, larrialdi egoeretan edozeinek erabili ahal izateko.

Lea Ibarreko umeek jolasarekin gozatu zuten MUNITIBAR // Amorotoko, Aulestiko, Giza-

buruagako, Mendexako eta Munitibarko ume zein gaztetxoek haien gurasoek egun pasa ederra egin zuten. Lea Ibarreko Umeen Eguna ospatu zuten, era askotako jolasekin. Puzgarriak, aurpegiak margotzeko txokoa

eta egurrezko jolasekin gozatzeko aukera eduki zuten plazako txokoetan. Eguna borobiltzeko, Asier Kidam magoaren magia ikuskizuna eskaini zuten, eta ekitaldiekin amaitzeko, txokolatea banatu zuten herriotako gaztetxoenen artean.

Ikusgarri literaturaren plaza bihurtu zen

Iparraldeko Haizeek jaia ekarri zuten

LEKEITIO// Euskal Herriko Literatur Solasaldi Dialogikoen I. To-

LEKEITIO //Iparraldeko zein Hegoaldeko kultur ekitaldiekin

paketa egin zuten, Lekeition, Zapran gagoz 27. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren ekintzen barruan. Lehenengo bider antolatzen zuten Euskal Herri osora begirako topaketa, eta pozik egon ziren erantzunagaz; 180 lagun inguru batu ziren.

gozatzeko aukera eduki zuten Lekeitiora joan zirenek. Urtero modura, dantza, musika, sukaldaritza lehiaketa, bertso eta azoka izan ziren protagonista. Azken urteetako kopuruari eutsita, 21 kuadrillek parte hartu zuten Gisatu Txapelketan.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 29

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Maiatza

// 29

Arizmendiarrietaren bizitza zinemara eroan zuten

Baserria eta itsasoa protagonista izan ziren

Ondarroako Historiazaleak, Ondarroako Antxoa Eguneko Zidarrezko Antxoa jasotzen.

LEA-ARTIBAI //

Ondarroako Historiazaleek Zidarrezko Antxoa jaso zuten, hunkituta Markina-Xemein eta Ondarroa baserriko ekoizpenaren eta arrantzaren erakusleku bihurtu ziren, maiatzean. Maiatzaren 12an Baserri eta Okela Eguna ospatu zuten MarkinaXemeinen. 27 bildots erre zituzten, eta hamar ekoizleren beharra hurretik ezagutzeko aukera eduki zuten Markina-Xemeinera jo-

andakoek. Ondarroan, maiatzaren 19an antolatu zuten XVIII. Antxoa Eguna. Kontserba postu, txosna eta baserritarren eta artisauen produktuen erakusmahaiek, antxoa usaina ezeze, jai usaina ere zabaldu zuten herri guztian. Zilarrezko Antxoa Ondarroako Historiazaleei eman zieten.

Egindako lana gogoan «Herriaren memoria berreskuratzen egin duten lana eskertu asmoz» eman zion saria Ondarroako Udalak Ondarroako Historiazaleak (OHZ) taldeari. 2011. urtean sortu

zen elkartea, eta helburuen artean, herriko eta herritarren historia jasotzea eta ondarea babestearen alde lan egitea dagoela azaldu zuen udalak. OHZ-k falta zirenak hartu zituen gogoan, Imanol Oruemazaga Basieta historiazalea, tartean. «Bere burugogorkeriagatik batu ginen, eta bera izan zen talde honen motorra», azaldu zuen taldeko kide Rosana Goikoetxeak, denen izenean. Haregaz batera, Joxe Martin Apalategi eta Beatriz Zubikarai ere hartu zituzten gogoan.

MARKINA-XEMEIN// Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiba mugimenduaren sustatzaile markinarraren gaineko film dokumentala aurkeztu zuten, Arizmendiarrieta. El hombre cooperativo. Gaizka Urresti zuzendariak 2013an ekin zion proiektua gauzatzeari. Dokumentazio lan sakona egin zuen, eta Arizmendiarrieta ezagutu edo haregaz lan egin zuten ia 40 lagun elkarrizketatu zituen MCCren fundatzailearen inguruko ikuspegi pertsonala islatzen zuen lana osatzeko. Dokumentala Euskal Herrian eta Erroman filmatu zuen, eta Mondragon Taldeko fundatzailea izan zenaren senitarteko, ikasle eta adituek parte hartu zuten. Barinagan irudiak hartu zituen, eta musika Kepa Junkerak jarri zion.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Página 30

›››

30

Maiatza

Geoparkearen balio kulturala, ardatz

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

II. Zientzia Asteak zientziazaleak batu zituen

MUTRIKU //Geoparkeen Europako Astearen barruan, geoturismo, hezkuntza eta zientzia dibulgatzeko ekimenak egin zituzten Mutrikun, Zumaian eta Deban. Mutrikun, merkatu txikia antolatu zuten, eta, tartean, ardien ile mozketa erakustaldia. Bestetik, Kantauri Garbia elkarteak portuko itsas hondoa garbitu zuen. Urtero modura, doako bisita gidatuak eskaini zituzten, eta Nautilus interpretazio zentroak ateak zabaldu zituen.

ONDARROA // Aurreko urtean eduki zuen arrakasta ikusita,

Aparkaleku irisgarriei buruzko kanpaina, abian

500 ikasle batu zituen Jolas Topaketak

ONDARROA //Udalak aparkaleku irisgarriak egoki erabiltzea al-

LEA-ARTIBAI //Eskualdeko LH 5 eta LH 6 mailetako 500 ikasle

darrikatu zuen, udaltzaingoagaz eta Karenka elkarteagaz bat. Kaleetako behegainea egokitu zuen, aparkaleku irisgarriak sortu eta hezkuntza kanpainak abiarazi. Aparkalekuotarako baimena ematen duen txartela egoki erabiltzeko ere eskatu zuen.

batu ziren Markina-Xemeinen, Lea-Artibaiko Jolas Topaketetan parte hartzeko. Frontoi handian eta txikian, Bekobenta eskolan, Bera Kruz ikastolan, kiroldegian eta Plazabarripean elkar ezagutu eta elkarregaz jolasteko aukera eduki zuten.

Zientziaren Giltzak elkarteak II. Zientzia Astea antolatu zuen. Zientzia herritarrei hurreratzeko asmoagaz antolatutako ekimena izan zen, eta mundu mailako Pint of science egitasmoaren barruan kokatu zuten. Hainbat arlo zientziagaz harremanetan jarri zituzten, eta eskaintzak erantzun zabala eduki zuen, hileroko hitzaldietan lortzen duten babesaren ildotik.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 31

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

›

Aniztasunaren aldeko aldarria egin zuten LEA-ARTIBAI //LGTBI fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen maiatzaren 17an, eta Lekeition eta Ondarroan sexu eta genero aniztasunaren aldeko aldarria egin zuten. Batean zein bestean antolatutako ekintzetan, ehunka ikasle batu zituzten.

Ondarroan, lipdub-a grabatu zuten HHtik hasi eta Batxilergora arteko 1.300 bat ikaslek. Lekeition, hiru ikastetxeetako ikasleek adierazpen bateratua irakurri zuten, eta ostadarraren koloreko kamisetekin bandera erraldoia osatu zuten.

Alzheimerra hartu zuten hizpide

Energia berriztagarrien alde

ONDARROA // Alzheimerraren eta dementzien inguruan formatzeko zaintzaileentzako saioak egin zituzten Ondarroan, batez ere menpeko egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten herritarrei zuzenduta.

BERRIATUA //Udalak eta Goienerrek hitzarmena sinatu zuten, eremu publikoetan energia berrizgarria erabiltzeko eta kontsumoa kontrolatzeko helburuagaz. Udalak Energia Plana egingo zuela aurreratu zuen.

Maiatza

// 31

Poltsa organikoak jasotzeko makinak ipini zituzten LEA-ARTIBAI// Poltsa organikoak eskuratzeko makinak ipni zituen Amankomunazgoak Ondarroan, Lekeition eta Markina-Xemeinen. Makinak hiru herritan ipini bazituen ere, txartela zuen edozein herritarri eman zion poltsa lortzeko aukera. Gainerako herrietako bizilagunek ere makina haiek erabiltzeko aukera eduki arren, bakoitzak bere herriko udaletxean ere eskuratu ahal zituen poltsok. Txartel bakoitzagaz, bi hiletik behin 40 poltsako sorta jaso ahal zela esan zuten. Ondarroan, udaletxeko zerbitzu orokorreko sarreran ipini zuten makina, Alamedan; Markina-Xemeinen, Artibai kaleko 4. zenbakian, eta Lekeition, Merkatu Plazan.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:22 Pågina 32

32 > EKAINA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Hamabost lagun batu ziren VIII. Motor Irteeran AULESTI // Ekainaren

9an, VIII. Motor Irteera egin zuten Aulestin. Motorzaleak plazan batu ziren, eta, urtero modura, ostera egin zuten ondoren: bazkalordura arte ibili ziren errepidean. Hamabost lagunek parte hartu zuten askorentzat galdu ezinezkoa bihurtu den hitzorduan.

Ortizen fabrika zaharreko eraikinak su hartu zuen ONDARROA //Ekainaren 18 iluntzean, Ortiz kontserba fabrika zaharreko eraikinak su hartu zuen. Eraikinaren barruko egitura guztia egurrezkoa zen, eta sutearen ondorioz, egoera txar-txarrean geratu zen. Ondorioz, udalak eraisteko agindua eman zuen,

eta eraikina erortzeko arrisku handia zegoela kontuan hartuta, segurtasunagatik, eraikinaren aurrealdea itxi zuten. Eraikinean 32 etxebizitza zeuden, hutsik, eta hirugarren solairuan hasi zen sua. Uztailaren 4an hasi ziren eraikina eraisten.

Kontxita Bustindui erraketista ohia, omenduta

Gune ilunak artelanen bidez alaituta

MARKINA-XEMEIN// Emakume puntisten topaketak antolatu zituzten, emakumeek pilotan eduki duten eta daukaten garrantzia azaleratzeko asmoz. Besteak beste, Xistera Zirkuituko Emakumeen Topaketak prestatu zituzten, eta, tartean, Kontxita Bustindui erraketista ohia ere omendu zuten.

MUTRIKU// Arte Eskolako ikasleek horma bat margotu zuten;

hirugarrena. Goiko Olazatik Miruaitz frontoira joateko dagoen tunela margotu zuten. Gerriko zesta egilea, abarketa egilea (Laxaro), amugileak eta arrain saltzaileak ziren protagonistak. Galdutako ofizioei aitortza egin nahi izan zieten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 33

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Ekaina

Udalak portua oinezkoen gune bihurtu zuen

// 33

LEKEITIO//Lekeitioko Udalak

Euskal eskola publikoaren 27. jaia ospatu zuten

Euskal eskola publikoaren jaian ateratako familia argazkietako bat.

35.000 lagunetik gora batu ziren ‘Zapran gagoz’ leloagaz egindako deialdira

Lekeitioko eskolak irakaskuntza publikoak dituen balioak adierazten ditu. «Eskola euskalduna, parte hartzailea, denona eta denontzako eta ondorioz gizarte osoari irekia». Horrela deskribatu zuen.

Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia ospatu zen Lekeition, Zapran gagoz lelopean, arrakastaz ospatu ere, 35.000 lagunetik gora batu ziren eta. Eskolan egin zen ekitaldi ofizial jendetsuagaz hasi zen jai eguna. Ana Puente Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteko (EHIGE) presidenteak adierazi zuenez,

Publikotasuna ardatz EHIGEko buruak gogora ekarri zuenez, Euskal Eskola Publikoa hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzea da guraso elkarteak 1994tik antolatzen duen Euskal Eskola Publikoaren jaiaren helburua. «Eskola publikoak hazi egin nahi du, eta horretarako erakunde pu-

LEKEITIO //

blikoen babesa behar dugu. Hezkuntza eskubide bat da, eta botere publikoek dute bermatzeko ahalmena; beraz, Euskal Eskola Publikoaren zeregin egituratzailea eta funtsezkoa aitortu behar dute», esan zuen Puentek. Hiru eskari egin zizkien agintariei; eskola publikoaren alde egitea, euskal hezkuntza sisteman kohesioa eta berdintasuna hobetzeko kemena; eta eztabaida zabaltzea; «euskal gizarteari entzun eta euskal hezkuntza sistema duina eta adostua lortzeko».

portua zirkulazioari itxi eta oinezkoentzako gune bihurtu zuen; aste barruan, arratsaldez; eta asteburuetan, goiz eta arratsaldez. Ekimena 2017ko udan ipini zuten martxan lehenengo bider. «Harrera ona izan zuen ekimena izan zen, oinezkoek herriko gune irabazi zutelako. Horrez gain, goizetan kaian lan egiten dutenak ere pozik egon ziren, zereginak lasaiago egin ahal izan zituztelako», adierazi zuten udalean. 2018ko udatik aurrera, neurria urte guztian mantentzea erabaki zuten. «Herrian daukagun lekurik ederrentako bat oinezkoentzako eskuratu da. Nahiz eta aspaldiko helburua izan, orain arte ez da neurririk hartu izan», esan zuten.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 34

›››

34

Ekaina

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Zapolako instalazioa auzolanean garbitu zuten

Jabekuntza eskolak elkartu ziren

MARKINA-XEMEIN // Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eta

Markina-Xemeingo Udalak bultzatuta, 36ko gerra garaian Zapolan defentsarako eraiki zuten instalazioa auzolanean garbitu, berreskuratu eta bisitatzeko moduan utzi zuten auzolan ekimenagaz. «Arbasoen egunerokoak ziren hainbat ezagutza, ohitura eta bizibide galtzeko zorian ditugu, eta horregatik bultzatu nahi dugu ekimena», esan zuten antolatzaileek.

ONDARROA //Ekainaren 2an, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen topaketa egin zen Ondarroan. Ondarroa bertako, Ermuko eta Basauriko jabekuntza eskoletako ikasleak batu ziren, ikasturtea amaitzeko. Elkarren esperientziak ezagutu eta eztabaidatzeko aukera eduki zuten Kofradia Zaharrean. Era berean, ekintzak egin zituzten kalerik kale, eta, besteak beste, zurrumurru matxistaren aurkako dantza plazaratu zuten.

Ganadu Azokak 100 ganadu buru batu zituen

Goienetxeko ardiak, protagonista

ETXEBARRIA //Animaliak ikustera joan zirenek, artzainek eta

MUTRIKU //Merkatu txikiaren barruan, Goienetxeko ardiek

abereak erosteko interesa zutenek bat egin zuten ekainaren 9an Etxebarriko Galartza industrigunean egin zen Ganadu Azokan. Ekintza animaliak erakusteko ezeze, tratuak egiteko ere baliotu zuen batek baino gehiagok.

arreta piztu zuten. 11:00etan jaitsi ziren ardiak Goiko Plazatik Beheko Plazara, eta Erdikokalean behera zihoazela, ikusmina eragin zuten. Ostean, Ipar Arrinda ardiei ilea mozten dien profesionalak erakustaldia eskaini zuen.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 35

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Emakume batek sexu erasoa jasan zuela salatu zuten salatutako sexu erasoa zela eta, elkarretaratzea egin zuten. Mobilizatzeko deia Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak egin zuen, Ondarroako Udalagaz batera. «Ez dugu onartuko emakumeenganako

indarkeria adierazpenak erantzunik gabe geratzea. Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei zera esan nahi diegu: haiekin gaudela, sinisten diegula eta gure babes eta elkartasun osoa izango dituztela», adierazi zuten antolatzaileek.

Ixilik egindako lana eskertzen

Saharararrei ongietorria

ONDARROA // Udal ordezkariek Antiguako

LEA-ARTIBAI // Uda

ONDARROA //Ondarroako emakume batek

Ama Jubilatuen elkarteko zuzendaritzak omendu zituzten, atera zirenak eta sartu berri zirenak, «elkartearen funtzionamendua oso garrantzitsua delako herriarentzat».

Ondarroan pasatzera etorritako ume sahararrei ongietorria egin zitzaien, Yaalah elkartearen ekimenez. 2018an hiru ume egon ziren Ondarroan, aurreko urtean baino bat gehiago.

Ekaina

// 35

Bertoko 27 odol emaileri omenaldia egin zieten LEA-ARTIBAI//40 edo 50 bider

odola eman zutenak omendu zituzten. Bizkaiko 204 emaile handik jaso zuten oroigarria, haietatik 27, Lea-Artibaikoak eta Busturialdekoak. Ekitaldiaren bidez, odol emaileei esker ona adierazi zieten. «Era solidarioan eta anonimoan gaixoak berreskuratu eta hobeto eta gehiago bizi daitezen laguntzen dute. Ekintza ederra da, eta denoi egiten digu mesede», adierazi zuten. 2018an beste datu bat ere jakin zen: 2017an, Lea-Artibain, Ondarroan izan ezik, gainontzeko herrietan, aurreko urteagaz alderatuta, behera egin zuela odol emaileen kopuruak. Hala ere, «autosufizientziarako helburua» betetzen dela esan zuten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 36

36 > UZTAILA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Kautxozko arlanpa ipini zuten Arrigorrin, irisgarritasuna helburu

ONDARROA //Karenka guraso

elkarteak eskatu eta Cikautxok finantzatuta, ur ertzera ailegatzen zen arlanpa ipini zuten Ondarroako Arrigorri hondartzan, iriste erraztasuna bermatzeko. «Mugikortasun arazoak dituzten herritarrek itsasoaz gozatzeko aukera ematen duen neurria da».

Kale Antzerki Jaialdiak artez bete zituen kaleak LEKEITIO // Nazioarteko 29. Kale Antzerki

Jaialdian, 22 konpainiaren 28 ikuskizun eta tailer jarri ziren aukeran, 450 lan proposamenetik gora. Horrenbestez, dantza, malabare, zirku, musika, su ikuskizun eta umorez bete ziren kaleak. Era berean, bi formakun-

Arnasa Eguna jai solidarioa egin zuten

tza saio landu zituzten, clownen ingurukoa bata eta jantzien sorkuntzaren ingurukoa, bestea. Ikuskizunetan, guztira 20.000 ikusle batu zituzten, eta antolatzaileak pozik zeuden, bai erantzunarengatik, bai herriko kultur elkarteekin lortutako kolaborazioagatik.

II. Jazzaldiak hiru kontzertu eskaini zituen

ONDARROA// Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak

MARKINA-XEMEIN// Batez ere hiriburuetan egiten diren jaial-

Arnasa Eguna egin zuen, Ondarroan, laugarren urtez jarraian. Fibrosi kistikoa bistaratu eta jendartean sentsibilizazioa lortzeko helburuagaz jaiotako jaiak jende askoren parte hartzea lortu zuen, eta elkarteak herritarren bultzada eskertu zuen.

diak herrietako publikoari ere hurreratzeko asmoz, MarkinaXemeingo bigarren Jazzaldia antolatu zuen Uhagon Kultur Elkarteak. Emanaldiak kulturgun barruan eta lorategian eta alde zaharrean izan ziren, eta harrera on-ona eduki zuten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 37

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Uztaila

// 37

Lekeitioko Dominikek 650 urte egin zituzten

LEKEITIO// Uztailaren 7an 650

Bandera beltza eman zieten Mijoari eta Bizkaiko kostaldeari Mijoa erreka, Saturaranen.

LEKEITIO //

Ekologistak Martxan elkarteak araztegia eskatu zuen Mijoarako Ekologistak Martxan elkarteak izendatutako lau bandera beltzetatik bat Bizkaiko kostaldeari eman zion, plastikozko kutsadura kezkagarriarengatik, eta, Gipuzkoan Mijoa errekaren egoera nabarmendu zuten, «kutsadura larriagatik». Bizkaiko hondartzetan eta kostaldean dagoen plastikozko kutsadura salatu

zuten. «Ez dago Pazifikora edo Ipar Atlantikora zertan joan itsasoa zaborrez eta plastikoz beteta ikusteko. Bizkaiko itsasertzean, edozein hondartza edo ingurutan, plastiko eta hondakin kopurua goraka doa», adierazi zuten. Mijoa errekaren egoera oso txarra dela esan zuten, eta Eusko Jaurlaritzak saneamendu eta arazketa azpiegiturak egitea beharrezkoa zela. Mijoaren egoeraz Uraren Euskal Agentziak Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ibaien egoera ekologikoaren gainean egindako txostenean, Mijoa erreka-

ren egoera «txarra» nabarmenduta geratu zen. Aztertutako adierazle biologiko guztien arabera, «larriki» urratzen zuen ezarritako kalitate helburua. Eguzki talde ekologistak agertu zuenez, eta txostenak esandakoa kontuan hartuta, errekaren egoera txarraren arrazoia kutsadura organikoa zen. Eta oinarrizko saneamendu lanak falta zirela nabarmendu zuen. Jaurlaritzak saneamendu alorrean aspaldi hartu zituen konpromisoak bete barik jarraitzen zuela salatu zuen.

urte bete ziren Don Tello Lopez de Harok Lekeition Santo Domingo monasterioa sortzeko bidezko pribilegioak eman zituenetik, eta orduan sortu zen Ama Domingotarren elkartea. Ekitaldia antolatu zuten urteurrena ospatzeko. Erakundeetako ordezkariek Gernikako Arbolaren kimu bat oparitu zieten Dominikei. «Gure nortasunaren eta eskubideen lorpenen ikur den arbolaren kimua oparirik onena izango zela erabaki genuen», esan zuen Koldo Goitia alkateak. Gaur egungo moja gehienak afrikarrak dira, Kenyakoak, eta bakarra da lekeitiarra. Horren adibide izan zen Afrikatik etorritako mojen musika eta dantza ikuskizuna. Etorkizuna dantza taldekoek ere dantzatu zuten.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 38

›››

38

Uztaila

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Hondakinak batzeko ibilgailuak erosi zituzten

Mendieta ontziolak 25.000 euro jaso zituen

LEA-ARTIBAI // Lea-Artibaiko Amankomunazgoak hondakinak batzeko ibilgailu berriak erosi zituen. Papera eta kartoia, organikoa eta errefuxa batzeko bi kamioi eta bolumen handiko gauzak jasotzeko kamioi txikia eskuratu zuen. «Hondakinak biltzeko zerbitzua kudeatzen duen enpresagaz kontratua sinatzeko baldintza bat zen ibilgailu flota berritzea, batez ere langileen segurtasuna bermatzeko», azaldu zuen Rakel Elu lehendakariak.

LEKEITIO // Mendieta ontziola konpontzeko proiektuak 25.000 euroko partida jaso zuen Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorretatik. Bide batez, ontziola egonkortzeko lanekin hasi zen udala, eta obrak lizitaziora ateratzeko pleguak prestatu zituen. Ontziola monumentu-multzo katalogatuta dago, eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza ere jasoko zuela aurreratu zuen Koldo Goitia alkateak.

Uhagon ondoan bolatokia prestatu zuten

Marea Urdinari esker elkartasunez bustita

MARKINA-XEMEIN // Herrian bola jokoaren zaletasuna biziberri-

MUTRIKU //Milaka herritarrek uztailaren 7tik 8ra autismoaren alde Gipuzkoako kostaldea zeharkatu zuen Marea Urdina itsas zeharkaldiarekin bat egin zuten. Sei igerilarik egin zuten Saturraran eta Mutrikuko porturainoko lehen etapa, eta, orokorrean, Marea Urdinak milaka lagunen babesa jaso zuen.

tu nahian, 3 Txirlo taldeak bolatoki bat prestatu zuen Uhagon kulturgunearen atzeko partean dagoen hormaren ondoan. Taldekoen esanetan, Markina-Xemeingo eta eskualdeko beste herritarren artean bola jokorako zaletasuna dago.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Pågina 39

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

›

Zubiaren zati bat hondoratu egin zen MUTRIKU //Mutrikuko Urazamendi eta Debako Maxpe auzoak batzen dituen harrizko zubiaren zati bat hondoratu egin zen. Zubiaren heren baten jabetza dauka Mutrikuko Udalak, eta beste bi herenen jabetza dauka Debakoak 2007tik. Zubiaren

sarbide biak itxi zituzten segurtasuna bermatzeko. Zubiaren itxierak ez zuen zirkulazio arazorik eragin, 2006tik bakarrik oinezkoek erabiltzen zuten eta. Mutrikuko Udalaren eskariz, autobusa Urazamendin gelditzeko erabakia hartu zen.

Elkartasun pedalkadak

220 lagun batu ziren bazkarian

BERRIATUA // Helmugak EuSport elkartasun proiektukoek Canada BC Bike Race lasterketa egin zuten. Ander Txakartegik (Berriatua), Xabat Arratek (Markina-Xemein) eta Iban Amiasek (Ispaster) parte hartu zuten.

AMOROTO //San Martin jaietan, Herritarren

Eguna ospatu zuten, eta, haren barruan, hamaika paella aurkeztu zituzten kuadrillen arteko paella txapelketara. 220 lagun batu ziren bazkarian, plazan.

Uztaila

// 39

Andabideen gaineko erakusketa jaso zuen Simon Bolivarrek ZIORTZA-BOLIBAR//Uztailaren 24an, Simon Bolivarren jaiotzaren 235. urteurrena eta Simon Bolivar Museoaren 35. urteurrena ospatu zuten, Ziortza-Bolibarko Andabideak erakusketaren irekieragaz. Hildakoak eroateko bideak edo Andabideak gaitzak hartuta, garai bateko andabideak erakutsi zituzten, baita heriotzaren errituala zelan egiten zuten azaldu ere. Besteak beste, ereinotzak, kandelek, argizaiolak eta ganderailuek erritualean zeukaten zeresana argitu zuten. Andabideak auzolanean egin eta mantentzen zituzten, eta erakusketaren zati handi bat ere auzolanari esker egin zutela esan zuen Ana Arriaga Simon Bolivar Museoaren zuzendariak.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 40

40 > ABUZTUA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Garraitzeko ondarea bistaratzeko lanak egin zituzten

LEKEITIO //Atabaka kultur elkarteak eta Aranzadik indusketa beharrak egin zituzten Garraitz irlan, kultura herrikoia eta arkeologia herrikoiagoa egiteko helburuaren barruan. Komentu inguruko lehengo hormak eta sarrerako beheggaineko zeramikazko mosaiko txiki bat aurkitu zituzten.

Elkanoren itsasontzia porturatzea kritikatu zuten LEKEITIO //Hamarnaka lagun elkartu ziren

abuztuaren 21ean Lekeition, Elkanok erabilitako Nao Victoriaren erreplika herrira iristeagaz bat eginda, protesta egiteko. «Kolonialistei» omenaldirik ez egitearen aldeko oihuak egin zituzten, eta esan zuten Elkano-

ren mendeurrenean ospatzeko ezer ez dagoela. Lekeition ezeze, beste herri batzuetan ere egon zen Nao Victoriaren erreplika, Mutrikun, adibidez. Abuztuaren 15etik 19ra egon zen getariarrak munduari lehen bira emateko erabili zuen ontziaren erreplika.

Indiako uholdearen kaltetuentzako dirua

Bainua galarazita egon zen isurketen erruz

AULESTI// Unai Egurrola aulestiarraren ekimenez, abuztuaren

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU// Uraren azterketetan jasotako

15ean Indiako Kerala estatuan izan ziren euriteetako kaltetuei laguntzeko ekimena jarri zen martxan Aulestin. 24 ordutan 1.000 eurotik gora batu zituzten, eta lortutako diruagaz, leku kaltetuenetan jatekoa eta botikak banatu zituzten.

emaitza txarrak tarteko, Mutrikuko portuko igerileku naturalean bainatzea galarazita egon zen abuztuaren 20tik 28ra; eta 27an, Ondargaineko igerilekuan. Aurretik, inguruko hondartzetan ere egon zen bandera gorria, arrazoi beragatik.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 41

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Arrain lonja berriko obraren lizitazioa iragarri zuten ONDARROA//

X

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Ondarroan egon ziren lonja berriaren beharrak atzeratzea eragin zuten traba adiministratiboak

gainditu zirela eta beharrak lizitatu zirela iragartzeko. Portuan arrain lonja berria eraikiko zutela esan zuten, eta, horrela, Ondarroan arrantzak urte askotatik zeukan eskaria bete egingo zela.

Pelagikoak bertan porturatzea salatu zuten ONDARROA //Eguzki talde ekologistak salatu zuenez, ontzi frantses eta irlandarrek sare pelagikoz arrantzatutako arraina saldu zuten, bertoko arrantzaleentzako sistema ilegala zelako. «Arrantza modu hori oso suntsitzailea da. Behar ez diren arrainak ere arrantzatzen ditu», esan zuten.

Abuztua

// 41

Txingorradak hainbat kalte eragin zituen eskualdean LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //

Sekulako txingorrada izan zen abuztuaren 28an eskualdeko hainbat puntutan, eta, besteak beste, hainbat autotako kristalak eta kapotak kaltetu zituen. Bizilagunek ez zuten gogoratzen horrelako txingorradarik.

Kepa Arrizabalagak Chelsearekin kontratua sinatu zuen

Itxas Soinuaren Musika Asteak 40 urte bete zituen

ONDARROA // Atezainak zazpi denboraldirako kontratua sinatu zuen talde ingelesagaz. Athletic taldeari bere kontratuko etete-klausulako 80 milioi euroak ordainduta , historiako atezainik garestiena bihurtu zen.

LEKEITIO //Abuztuaren 10etik

15era bitartean, Itxas Soinuaren Nazioarteko 40. Musikaldia egin zen. Abuztuan kirolagaz eta kulturagaz lotutako ekitaldi asko egon ziren. Besteak beste, Lekeitioko euskal ezkontza eta Nautika eguna.

Rene Thiare arraunlari ohia zendu zen

ONDARROA //Abuztuaren 17an, Rene Thiare arraunlari senegaldarra zendu zen, bihotzekoak jota, eta Antiguako Ama traineruak omenaldia egin zion hilaren 18ko Zarautzeko estropadan, sei urtean taldeko arraunlaria izan zen eta. Herrian, dirua batzeko deia egin zen, gorputza aberriratzeko.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Pågina 42

42 > IRAILA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Osasun etxean familiako medikuak falta izan ziren

ONDARROA // Irailaren erdian,

Ondarroako osasun etxea familia mediku bi gutxiagogaz geratu zen, barruko mugikortasunaren lehiaketaren ebazpenaren ostetik; eta lanpostuak ezin izan ziren berehala ordezkatu, profesional nahikorik ez zegoelako hutsuneak betetzeko.

Plaza bete jende batu zen Nekazal Azokan ISPASTER //Irailaren 22an, eguraldia lagun, giro ederrean ospatu zuten Ispasterko Nekazal Azoka. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako ekoizleen eta artisauen bilgune izan zen; 22 postu jarri zituzten: sei artisauenak eta hamalau janari-dendarienak.

Aurreko urtean egon ezin izan ziren Lekeitioko bolillerak ere hantxe zeuden, lana zelan egiten zuten bertatik bertara erakusten. Bestalde, Ispasterko eskolako umeek, besteak beste, sendabelarrak, gozokiak, labanda, loreak eta pitxiak eroan zituzten.

Yaalah elkartea, erronka berriei begira

Ia 300 lagun batu ziren arrantza lehiaketan

ONDARROA// Yaalah elkarteak deituta, batzar irekia egin zuten Ondarroako Kofradia Zaharrean, Bir ganduz 2018 proiektuaren berri emateko eta azaroaren 30etik abenduaren 8ra saharar kanpamentuetara egingo zuten bidaiaz berba egiteko. Aurreratu zutenez, ikastetxeen inplikazioa ere bilatu nahi zuten.

ONDARROA // Irailaren 22an, 290 parte hartzailegaz egin zen XX. Umeen Arrantza Lehiaketa, Ondarroan. Gehiago ala gutxiago arrantzatu, ederto baten pasatu zuten. Nagusiagoek lagun artean eta txikienek senideen laguntzagaz egin zuten arrantzualdia. Sariak Herribixik gidatuta banatu zituzten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 43

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Iraila

// 43

Herritarren parte hartzea bilatu zuten HAPOren eztabaidan

Esperientzia berriak ezagutu zituzten itsasoan zihardutenek

Jardunaldietako baten jasotako irudia.

ONDARROA //

Elkarlanaren bidez negozio aukerak zabaldu ahal zirela berretsi zuten Itsas sektorean ziharduten enpresetako hainbat ordezkari batu ziren Ondarroan, bi saiotan, Lea-Artibain eta Busturialdean martxan ipini nahi zuten lankidetza proiektuari ekiteko balio izan zuen ekitaldian. Ondarroa 2020 egitasmoaren barruan eta aldundiaren Elkarlanean 2018 programaren babesagaz

jarri zuten egitasmoa martxan. Itsasoaren sektorearen estrategia eta lehiakortasunaren gaineko ikuspegiak ipni zituzten mahai gainean. Izan ere, arrantza sektoreko elkarte eta enpresen arteko hobekuntza eta berrikuntza edo negozio berriak izan zitezkeenak identifikatzen hasi nahi zuten.

Sektoreko ordezkariak Itsas industriari lotutako enpresen erronkak, joerak eta beharrak identifikatu nahi zituzten, proiektuak definitu eta abiarazteko. Beraz, Ondarroako jardunaldian arrantza zein itsas

sektoreko eragileak joan ziren, enpresa eraldatzaileak, handizkariak, «neskatillak», sare konpontzaileak eta industria osagarrietarako ordezkariak. Galiziako hiru enpresen esperientzia eman zuten ezagutzera: arrain soberakinei balio erantsia emateko proiektua, algen kontserbetan oinarritzen den proiektua eta itsasontzian bidaia eginda «naturagaz bat egiteko leku bat» eskaintzen zuen ekimena. Ondarroan ezeze, Bermeon ere jardun zuten negozio aukera berriei buruz.

MENDEXA// Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) hasierako onarpena herritarren parte hartzeagaz egin nahi izan zuen Mendexako Udalak. Eta, horretarako, informazioa eman eta laguntza teknikoa eskaini zuen. Hasierako onarpena biltzen zuen dokumentuaren gaineko informazio hitzaldia eman zuten udaletxeko ganbarako aretoan. Dokumentua herritarrentzat ikusgai jarri zuten udaletxean. Horrela, txostena bertatik bertara ezagutu nahi zutenek ahalik eta egokien ulertzeko, jendaurrean zegoen bitartean laguntza teknikoa ematea erabaki zuen Mendexako Udalak. Horretarako, hitzordua hartu behar zen udaletxean. Laguntza teknikoa bost egunez eman zuten.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 44

›››

44

Iraila

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Erkiagaren zaldia izan zen bizkorrena

Udal gimnasioaren lanei ekin zieten

BERRIATUA //Sagarmintxen hasi eta Etxano Burun amaitu zen kirol erronka ikusgarria amaitzen lehenak Bakene Erkiaga eta Lanbro haren zaldia izan ziren. Herriko bost txirrindularien aurkako erronka parekatua izan bazen ere, 10 segundo azkarrago igo zen zaldia Asterrikara. Txirrindulariek erritmo ona eroan zuten goranzkoan, eta aurretik ere joan ziren arren, arazo teknikoak tarteko, denbora galdu zuten hirugarren txandan.

ETXEBARRIA //Frontoi barruko arkupea gimnasio bihurtzeko

Larangakoak Batzar Nagusietan izan ziren

Zelaibarri proiektua itxura hartzen hasi zen

MUTRIKU //Larangako Bizi lagunak auzo elkarteko ordezkari-

MARKINA-XEMEIN // Udalak Zelaibarri proiektuaren bigarren faseko lanak hasi zituen. Obrak iraun bitartean, zirkulazioan aldaketak egin zituen. Frai Bartolome kaletik aparkalekura doan errepidea moztu egin zuten, eta Correos pareko bidea zabaldu, ibilgailuak handik igarotzeko.

tzak agerraldia egin zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bide Azpiegituretarako Batzordearen aurrean. Mutriku eta Deba arteko errepidean egitekotan ziren beharren gaineko kezkak agertu zituen, eta aurreikusten zituzten kalteen berri eman.

lanetan hasi zen udala. Aldagelak eta komunak eraiki zituzten, eta gimnasioa kokatuko zen gunea kristalagaz itxi eta gimnasioa bera egin zuten. Gutxi gorabehera, 100 metro koadroko gimnasioa proiektatu zuten. 2019an, probalekuko lurzorua estali, kontrakantxa jarri eta erabilgarritasun handiagoa eman nahi ziotela aurreratu zuten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 45

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Hondartzen kalitatea bermatzeko lana eskertu zuten eta kalitatearen ziurtagiriak jaso zituzten Bizkaiko hamabost udalek, tartean, Ispaster, Lekeitio, Mendexa eta Ondarroakoek, hondartzen kudeaketa integratuagatik. «Ziurtagiriok hondartzen kudeaketa integratuaren

sistemaren barruan lan egiten dugun erakunde guztiok egiten dugun ahaleginaren adibide onena dira», esan zuen Unai Gangoiti aldundiko ingurumen zuzendariak. Asmoa hondartzetan kalitatezko zerbitzua eskaintzea zela esan zuen.

100 urteko andrearen omenez

Karenka omendu zuten

MARKINA-XEMEIN //Irailaren 16an, MarkinaXemeingo Udalak Pilar Remon Azagra omen zuen, 100 urte bete zituela eta. Aitor Odiaga eta Isa Mandiola udal zinegotziek lora sorta oparitu zioten udalaren izenean.

ONDARROA //Aniztasun funtzionala duten umeen gurasoek osatzen duten Karenka elkartea erdigunea izan zen irailaren 9an Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatutako V. Txapel Egunean.

LEA-ARTIBAI //Jasangarritasunaren

Iraila

// 45

Gazte Robotika Txapelketan parte hartu zuten Irailaren 22an, Gazte Robotika-Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa jokatu zuten, Ermuko Izarra Centren. 8 eta 16 urte bitarteko Debabarreneko zortzi udalerrietako 100 bat gaztetxok eman zuten izena txapelketan; haietatik hamar, mutrikuarrak. Debabarreneko herrietan egin ziren tailer teknologikoetan parte hartu zuten gazteek, eta tailer haietan diseinatu eta programatu zituzten robotekin lehiatu ziren. Aurkezpenean, «ikasleen artean sormena eta talentu berritzailea bultzatzearen garrantzia» nabarmendu zuten. Helburua zera zen: gaztetxoen artean zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematikarako interesa piztea.

MUTRIKU//


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 46

46 > URRIA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Suhiltzaileek listorren kabia kendu zuten elizatik

GIZABURUAGA //Gizaburuagako elizatik listorren kabia kendu zuten suhiltzaileek. Jakitera eman zutenez, kabiak denbora gutxi zeraman bertan. Udalak gogoratu zuen herritarrek horrelako egoeretan udalari abisatu behar ziotela, arazoa programa informatiko baten bidez bideratzeko.

Urriko azoka nagusia berritasunez beteta etorri zen MARKINA-XEMEIN //Eskualdeko bizilagunak ezeze, kanpotar asko ere erakarri zituen LeaArtibaiko nekazal azokak. 36. urtea bete zuen eskualdean falta ezinezkoa bihurtua zen hitzorduak, eta giro onaren babespean, lagun ugari batu ziren zelai inguruetan,

«inoizko gehien», antolatzaileen esanetan. Nabarmendu zutenez, baserritarrek asko saldu zuten, batez ere goizean, eta arrakastatsua izan zen estreinako antolatu zuten bazkaria: 200 lagunentzako txartelak atera zituzten, eta denak saldu ziren.

Eguraldia lagun ospatu zuten Usotegi Eguna

Kamiñaldeko magaleko lanak hasi zituzten

LEKEITIO// Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak an-

ONDARROA// Urriaren 2an hasi zituzten Kamiñalde magaleko lanak, UTE Kamiñaldeko zuzendaritzaren, geologo eta topografoen eta udal arkitektoen ikuskapenagaz. Aurreratu zutenez, zazpi hilabete behar izango zituzten lanak egiteko. Udalak auzo batzarra deitu zuen lanen berri emateko.

tolatuta, urriaren 27an ospatu zuten VI. Usotegi Eguna. Ekintzak Usotegi parkean egin zituzten, eguraldia lagun. Zortzi hazi haztegitan egur babesak ipini, konpost gunea txukundu eta nahasketak egin eta belarra moztu zuten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 47

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Urria

// 47

%44 hazi zen hondartzen erabiltzaile kopurua

LEA-ARTIBAI//Aldundiak jaki-

‘Zain’ filmak irabazi zuen 40+1 zine bileraren Urrezko Antzarra

Koldo Goitia Lekeitioko alkatea, Benito Ansola zinemazalea eta Pello Gutierrez zinegilea.

LEKEITIO //

Kimuak egitasmoak Begirada saria eskuratu zuen Pello Gutierrezen Zain filma izan zen 40+1 Lekeitioko Euskal Zine Bileraren irabazle. Urrezko Antzarra irabazteaz gain, euskal nortasunaren topikoa umorez azaldu eta prisma surrealista baten bidez eraldatzea proposatzen zuen filmak. Gidoi onenaren saria Igor Rezola Iztuetaren Fabri-ka(k) filmarentzat

izan zen. Lan munduak mendebaldean bizi izan zuen eraldaketa azaltzen zuen film laburrak Zilarrezko Antzarra jaso zuen. Zuzendari onenaren saria Miren Mujika Muñoz-en Shell Phone filmak eskuratu zuen.

2018ko berrikuntzetako bat Publikoaren Saria izan zen, eta Eukeni Arriortuaren Pastoreak lanarentzat izan zen. Euskal Zine Bilerak guztiak zoriondu nahi izan zituen, irabazleak zein parte hartzaileak, «haien lanetan erakutsitako kalitate handiagatik». Ez hori

bakarrik, egunez egun zinemara joandako ikusleei ere eskerrak eman zizkieten. Kimuak egitasmoa Euskal Zine Bilerak Begirada saria eman zion Kimuak egitasmoari, urteetan euskal zinema hedatzen egindako lanagatik. Kameratoia rallyari dagokionez, 42 parte hartzaile egon ziren. Lekeitioko kaleetan ibilil ziren irudiak hartzen film laburra prestatzeko. Lapatx taldearen Ilunpean filmak eroan zuen lehenengo saria.

tera eman zuenez, erabiltzaileek nota ona jarri zieten Bizkaiko hondartzei, udan. Bisitari kopurua hazten zihoala ere esan zuten. Horrela, 2018an 3,5 milioi bisita erregistratu zituzten. 2017an baino % 44,64 bisitari gehiago zenbatu ziren. Datu hori azken lau urteetako kopururik handiena zela esan zuten. Erabiltzaileek ondoen baloratu zutena hondartzeko segurtasuna zen. Arlo horretan, «bikain» nota (8,72) jaso zuten Bizkaiko hondartzek. Segurtasunaren baitan, Istripuak Prebenitzeko Sorospen eta Laguntza Zerbitzuak jaso zuen notarik altuena. Bainurako segurtasunak 9,58ko nota lortu zuen; sorosleen tratuak eta adeitasunak, 8,43; eta hondartzen eraginkortasunak, 8,28.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 48

›››

48

Urria

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Egundoko giroan batu ziren kuadrillak

Nagusien aldarrikapenak entzun ziren

ISPASTER // Bederatzi kuadrilla batu ziren frontoian XII. Kuadrilla Egunean, 200 lagunetik gora. Txiki, gazte eta heldu, denek bat egin zuten, klasiko bihurtzeko bidean dagoen jaiagaz gozatzeko. Herritarrak ezeze, Ispasterren oporretan zeudenak ere batu ziren jaira. Ospakizuna ez zen bazkarira mugatu. Izan ere, bazkariaz gain, hamaiketakoa ere antolatu zuten, eta Eingo taldearen musika emanaldiak lagunduta girotu zuten jan-edana.

MUTRIKU //Nagusien balioaz eta eskubideen defentsaren garrantziaz sentsibilizatzeko Gipuzkoan antolatutako Nagusien Bira Mutrikura heldu zen. Goiko Plazan, Jose Angel Lizardi alkatearekin batu eta Nagusien Biraren manifestua eman zioten. Manifestuaren egileek zahartze aktiboa sustatu eta pentsioen jasangarritasuna bermatu nahi zutela nabarmendu zuten.

Lurzorua konpontzen hasi ziren

Gazte eguna ospatu zuten, aspaldiko partez

MUNITIBAR //Herriko plaza konpontzeko lanak hasi zituen Mu-

MARKINA-XEMEIN //Sei urteren ostean, Gazte Eguna berres-

nitibarko Udalak. Lurzoruan apurtuta zeuden adreilu gorriak kendu eta berriak jartzea zen asmoa. Aurreratu zutenez, lanek iraun bitartean, plaza tarteka edo eremuka itxita egongo zen, plaza zatika konpontzekotan ziren eta.

kuratu zuen Markina-Xemeingo gazte mugimenduak, Guztion taupadaz, herri bizixe lelopean. Poteoan eta bazkarian batu ziren gazteak, eta goizeko eta arratsaldeko jokoen bidez zein arratsaldeko kontzertuagaz estutu zituzten harremanak.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Pågina 49

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

›

Energia berriztagarrien aldeko apustuaren aitortza LEA-ARTIBAI// Energiaren Euskal Erakundeak energia berriztagarrien alde egindako apustua eta ahalegina aitortu zieten LeaArtibaiko udalei. Goi mailako energia politikak lortzeko, energia berriztagarriengandik %100ean energia eskuratzeko proiektu txi-

kiak gauzatzea ezinbestekoa zela nabarmendu zuten. Beste alde batetik, Ispasterko Udalak sustatutako District heating proiektuak osatzen zuen eraztunari esker herriko eraikin publikoei zerbitzua ematen zietela azaldu zuten.

244 lagun batu ziren ibilbidean

Nagusien elkarteak batu ziren

LEA IBARRA // Urriaren 6an, Lea Ibilbideko VIII. Martxa jendetsua egin zuten. 224 lagun batu ziren Aulestitik Munitibarrerainoko bidea egiteko. 132 lagunek egin zuten ibilbide luzea; eta 122 lagunek, laburra.

LEKEITIO //Lekeition batu ziren Lea-Artibai-

ko nagusien elkarteetako partaideak. 2018an 65 lagunek parte hartu zuten txangoan. Santa Katalinatik Talaraino joan ziren, eta jubilatuen elkartean kopaua egin zuten.

Urria

// 49

Inoizko erabiltzaile gehien eduki zuen Gababus zerbitzuak LEA-ARTIBAI// 14

eta 29 urte bitarteko gazteek eskualdeko herriko jaietara autobusez joan-etorriak egin ahal izateko Gababus zerbitzuak markak hautsi zituen. Aurreko urteetako gorako joerari jarraituz, sekula baino erabiltzaile gehiago eduki zituen: 5.000 bat erabiltzaile zenbatu zituzten antolatzaileek, Lea-Artibai Amankomunazgoak eta Lea Ibarra Udal Mankomunazgoak. Zerbitzua Berriatuko San Gregorio jaietan jarri zuten martxan, eta Aulestiko Santa Eufemi jaien kontzertu gauean egin zuen azken bidaia. Gazteek eskualdeko jai garrantzitsuetara modu seguruan joan-etorria egiteko aukera bermatzea zen helburu nagusia.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Pågina 50

50 > AZAROA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ipitxarri bihurguneko errepidearen zati bat zarratu zuten

MUTRIKU //Ipitxarriko bihurgunearen parean, MutrikuDeba errepidean, bide bat itxi zuten, eta zirkulazioa semaforo bidez zuzendu zuten. Errepide zatia eusten zuen azpiko labarrak uste baino egoera txarragoan zeudela-eta hartu zuten bidea zarratu eta konpontzeko erabakia.

Indarkeria matxistaren kontra indarrak batuta LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU // Azaroaren

25ean,Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna, hainbat ekintza egin zituzten Lea-Artibain eta Mutrikun, emakumeek jasaten zituzten indarkeria guztiak salatzeko. Beste alde batetik, Mutrikuko BHI Insti-

Bizikidetzaren aldeko aldarria egin zuten

BERRIATUA// Bizilagunak egitasmoan parte hartu zuten berriatuarrek. Bizikidetza eta elkarkidetza oinarri hartuta, Euskal Herriko familiak eta pertsonak atzerritik etorritakoekin bazkarian batu ziren, elkar ezagutzeko edo harremana sendotzeko. EAEn 58 nazionalitateko 2.542 pertsonak bat egin zuten proiektuagaz.

tutuko ikasleek egindako Alkarrekin proiektuak irabazi zuen Beldur Barik 2018ko 12 eta 17 urte bitarteko kategoriako lehen saria. Ondarroan, herriko saria banatu zuten. Zubi Zahar ikastolako DBH4ko ikasleek eskuratu zuten, Naizena naizelako lanarengatik.

Jende asko batu zen Fair Saturday ekintzan MARKINA-XEMEIN// Izarbidean elkarteak kontzertua antolatu zuen Mertzedeko elizan, beharrizan handienak zituztenentzako diru laguntza batzeko. 1.304 euro batu zituzten ekarpenekin, eta sentsibilitate fisiko zein sentsoriala zuten pertsonen elkarteari bideratu zizkioten.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 51

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Azaroa

// 51

Urtebeteko lanen ostean, eguneko zentroa zabaldu zuten

Nazioarteko adituek Armintxe koba ikertu eta babestu zuten

Armintxeko kobazuloa.

LEKEITIO //

Historiaurreaz geroztik okupatuta egon zela frogatu ahal izan zuten 2006an kobazuloa aurkitu zutenetik, 27 adituk ikertu zuten Armintxe koba, hain zuzen ere, nazioarteko 18 unibertsitate, ikerketa zentro eta ikertzaile taldeetakoak. Barrunberako sarrera eta aretoen arteko pasabideak egokitu zituzten, hidrologia eta ingurumen azterlana garatu zuten, 3D

teknikak erabiliz panel nagusiaren gaineko dokumentazio grafikoa jaso zuten, Paleolitoko arteaz dekoratutako panel guztiak agertu zituzten eta kobako atartean indusketa arkeologikoak egin zituzten. Aztarnen bermea-------Koba Historiaurreaz geroztik okupatu izanaren aztarnak zeudela egiaztatu ahal izan zuten. 68 unitate grafiko katalogatu ziren: animalien 37 irudi eta zeinu abstraktuak. Beste alde batetik, hidrologia eta ingurumen azterlanen bi-

dez kobazuloa urez betetzeko arriskua zegoela ondorioztatu zuten. «Lekeitioko saihesbidetik datorren urak lur azpiko ibaiaren goraldi puntak eragiten ditu, eta goraldi horiek ez dute zerikusirik kobazuloko fluxu naturalagaz. Gainera, kobazuloa dagoen sistema karstikoaren behealdean eraikitako eraikuntzek eta urbanizazioek Lea ibaira duen isurbide naturala galarazten dute», adierazi zuen Cesar Gonzalez Sainz Kantabriako Historiaurrearen Ikerketa Nazioarteko Institutuko katedradunak.

MUTRIKU// Eguneko zentroa Mikel Deuna egoitzako beheko solairuan kokatu zuten, 210 metro koadroko azaleran. Jantokia, jarduera gunea eta atsedena hartzeko edo aisialdirako guneak egokitu zituzten. Astelehenetik barikura zabaldu zuten, 09:30etik 17:30era. Aurreratu zutenez, eguneko zentroan jarduera fisikoa, psikoestimulazioa, musikoterapia eta aisialdi jarduerak antolatzeko asmoa zeukaten. Hamabost egoiliarrentzako gaitasuna zeukan, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak hamar leku hitzartuta zeuzkan zabaldu behar zuten egunerako. Eguneko Zentroa egiteko, erabilera anitzeko aretoa hirugarren solairura pasa behar izan zuten, garai baten mojak bizi ziren gunera.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 52

›››

52

Azaroa

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Mozolomendiko kaleratzeak salatu zituzten

Babestutako marrazoak porturatu zituzten

LEKEITIO //Hamar urte bete ziren Mozolomendin hutsik zeuden

etxebizitzak okupatu zituztenetik. 2018an zazpi lagun bizi ziren hiru etxebizitzatan. Haietatik bi kaleratu nahi zituztela salatu zuten, «euren etxebizitzaren ondoan dagoen EPAri leku gehiago emateko aitzakiagaz». EPAri leku duinagoa ematea proposatu zuten. «Irtenbidea ez da Mozolomendiko bigarren solairuko horma bota eta etxebizitza bat EPAri ematea», esan zuten.

ONDARROA //2018an, Ertzaintza lau pertsona ikertzen egon zen Ondarroan, «behin eta berriz» ingurumenaren aurkako delituak egiteagatik. Zehaztu zutenez, babestutako Lamma nasus marrazo espeziea ari ziren arrantzatzen. «Arrantzatu, saldu eta dokumentuak faltsifikatzen ari dira. Ondarroako portuan izena emanda dagoen arrantza ontzi baten enpresaren aurkako diligentziak zabaldu ditugu», adierazi zuten.

Erroak Loran jaiaren bidez, nortasuna aldarri

Udalak 1.000 euro eman zizkion Isuntzari

BERRIATUA //Erroak Loran jaia ospatu zuten berriatuarrek, azaroaren 23an. Tarine musika eskolaren kalejiraren eta Sarats dantza taldearen emanaldiaren ostean, herri bazkarian batu ziren 180 lagun. Jai usaina aurreko egunean hasi zen, Goikolau sarien banaketagaz. Kofradeak omendu zituen elkarteak.

LEKEITIO //Udalak eta Isuntza Arraun Elkarteak hitzarmena sinatu zuten. Haren arabera, Lekeitioko Udalak 1.000 euroko diru laguntza eman zion Lekittarra traineruari, «TKE mailan parte hartzeko beharrezko prestakuntzak egiteko». 2019an beste horrenbeste diru emango ziola aurreratu zuen.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 53

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Olatu plantak kolonbiarren bisita jaso zuen MUTRIKU // Kolonbiako bederatzi ordezkarik Mutrikuko olatu planta bertatik bertara ezagutzeko aukera eduki zuten. Bederatzi kolonbiarrok erakundeetan, politikan, ekonomian eta enpresan, unibertsitatean eta hedabideetan erantzukizuneko karguak

betetzen zituzten. Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren eskutik ezagutu zituzten instalakuntzak. Bisitaldia, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren Learning Tour 2018 ekimenaren barruan egin zuten.

Santa Katalina jaiak ospatzen

Hilotza aurkitu zuten

GIZABURUAGA //Santa Katalina jaiak su artifizialekin ospatu zituzten. Juan Miguel Arostegi alkateak azaldu zuenez, zerbait berezia antolatu nahi izan izan zuten. Bazkaria ere prestatu zuten, ekimenen artean.

ONDARROA //Barra musturrean aurreko as-

tetik desagertutako 44 urteko arrantzale arrasatearraren gorpua aurkitu zuten, portuko uretan. Gorpua hildakoaren familiak identifikatu zuen.

Azaroa

// 53

Literatur Amuak eta Antzerkiaz Blai, galduezinezko LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//

Literatur Amuak ekimenak zazpigarren urtea bete zuen urriaren 27tik azaroaren 4ra, Ondarroan. Literatura ardaz hartuta, ipuin rallya, liburu aurkezpenak, antzezlanak, bakarrizketa, betso emanaldia, hitzaldia eta kontzertua antolatu ziren, besteak beste; literaturak zipriztindutako hamabi ekimen, formatu txikian; eta espazio berriak estreinatuta. Ondarroan ezeze, Mutrikun ere indarra hartzen ari zen beste hitzordu batek erakarri zuen kultur ekimen zaleen arreta: Antzerkiaz Blai ekimenak. Saioen artean, ohitura galdu barik, Mutrikuko Akelarre antzerki taldearen emanaldia ikusteko aukera egon zen.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:23 Página 54

54 > ABENDUA

2018 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Aniztasun funtzional fisiko, psikiko eta sentsoriala gogoan

ONDARROA //Aniztasun Funtzional Fisiko, Psikiko edo Sentsoriala Dutenen Aldeko Nazioarteko Eguna ospatu zuten abenduaren 3an, eta, horren harira, Ondarroako Udalak urritasun fisikoa dutenen alde egindako bandera ipini zuen udaletxean, Eros Recio dantzariak egina.

Etxelilak bosgarren urteurrena ospatu zuen ONDARROA //Etxelilak bost urte bete zituela

eta, ekitaldi berezia prestatu zuten Etxelilak, Berdintasun sailak eta emakumeen udal berdintasun kontseiluak, elkarlanean. «Etxelilaren ibilbidea balioan jartzeko jaialdia izango da», adierazi zuten ekimenaren

Musika eskaintza aukeran, Abendurock-en

aurkezpenean. Azalera musika taldeak Etxelilaren gaineko abestia egin zuen, Uxue Alberdi Estibaritz bertsolariaren hitzekin. Esan zutenez, Etxelila sortu zenetik erreferentziazko gunea bihurtu da, eta mugimendu feministarentzat aterpe.

Txahal errea jan zuten hilea gozo hasteko

MUTRIKU// Mutriku Rock Kolektiboko kideek 14. Abendurock

AMOROTO// 450 lagun inguru batu ziren Amorotora Txahal

jaialdia antolatu zuten. Hainbat kontzertuz gozatzeko aukera ekarri zuen jaialdiak, eta, aldi berean, musikarekin zerikusia zuten hainbat ekimen ere prestatu zituzten. Kulturzaleak Gaztetxean doan egingo ziren ekitaldietara gonbidatu zituzten.

Egunean. Telleria baserriko Zintzo txahala prestatu zuen burduntzian Esteban Espillak, urtetik urtera ardura hori hartu duenak. Azken urteetan modura, Ander Ibarluzea Urbitxe izan zuen laguntzaile.


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:24 Página 55

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2018 URTEKARIA

Bertoko bi, Bizkaiko bertso txapelketako finalean LEA-ARTIBAI //Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finaleurrekoa jokatu zuten abenduaren 1ean Lekeition, eta hantxe gelditu ziren erabakita zeintzuk izango ziren abenduaren 15ean Bilbao Arenan jokatzekoa

zen finalean kantatuko zuten zortzi bertsolariak. Zortziko nagusi horretan Lea-Artibai eskualdeko bertsolari bi egon ziren: Nerea Ibarzabal markinaxemeindarra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra.

BERRIATUA //Abenduaren

1ean, Nesken III. Nazioarteko Topaketa jokatu zuten Mendibarren frontoian. Xisterako kluben ordezkaritzaz gain, Bartzelonako Vasconia, Pamiers eta Toulouse ere egon ziren ordezkatuta. Horrenbestez, zesta-puntan zebiltzan ia neska guztiak batu zituzten.

AKARREGI HAGIN KLINIKA

// 55

101 lagunek egin zuten VI. Errege Bideko krosa BERRIATUA// 101 parte hartzaileren artean, Ioana Osa eta Ekaitz Kortazar izan ziren VI. Errege Bideko krosaren irabazleak. Argia Urrutiak eta Lander San Antonek osatutakoa izan zen mugara heltzen zen lehenengo bikote misto berriatuarra.

Negozio ideia jasangarrien lehiaketa egin zuten

Akerbeltz gaztetxeak 10 urte bete zituen

LEA-ARTIBAI // Azaro Funda-

MARKINA-XEMEIN // Gazte asanbladak hainbat ekimen antolatu zituen 10. urteurrenaren baitan, pala txapelketa herrikoia, tartean. Eneko Larruskain eta Jon Meabebasterretxea izan ziren nagusi.

zioak eta Leartibai Garapen Agentziak ingurumenarentzat jasangarriak ziren negozio ideiak bilatu zituzten. 2.000 euro eta bizikleta elektrikoa izan ziren sari.

Xisterako jokalari onenak batu zituzten

Abendua

Antxoaren kanpaina ona iragarri zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU // AZTIk antxoa gaztearen jarraipenaren gainean egiten duen Juvena azterketak datu onak jaso zituen. Urtebete baino gutxiago zeukaten 490.000 antxoa tona zenbatu zituen Bizkaiko golkoko uretan, eta datuok eskuan, 2019rako kostera ona izango zela aurreikusi zuten.

›››


URTEKARIA 2018_MaquetaciÑn 1 11/12/18 12:24 Página 56

egin zaitez | Bertako informazioa jaso nahi dudalako | | Euskaraz bizi nahi dudalako | | Herrigintza egin nahi dudalako | | Eskualdeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako |

Prentsa idatzia Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkaria. Bizkaiko Hitza: barikuro, 16 orrialdeko astekaria gehitzen zaio Hitzari. Hitza bereziak: gehigarri tematikoak, gida bereziak, herrietako jaiak, urtekaria, egutegia...

Webgunea

Hitzakide Txartela deskontuak Eskeletan (%50) Zozketak eta lehiaketak

Unean uneko albisteak Artikulu idatziak Erreportajeak Elkarrizketak Bideoak eta argazki galeriak Prentsa hemeroteka Zozketak eta lehiaketak

AU Hitzakide 77 KE harpideduna € RAK Hitzakide Txartela izango dut |

Martitzenetik barikura prentsa eskaintza osoa etxean jasoko dut paperean | Webgunean prentsa eskaintza osoa PDF formatuan | Albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera | Azala nire neurrira jartzeko aukera | Proiektua indartzen lagunduko dut.

Hitzakide iragarlea

77€

Hitzakide Txartela izango dut | Martitzenetik barikura prentsa eskaintza osoa etxean jasoko dut paperean | Publizitate tratu bereziak | Webgunean prentsa eskaintza osoa PDF formatuan | Albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera | Azala nire neurrira jartzeko aukera | Proiektua indartzen lagunduko dut.

Hitzakidea

50€

Hitzakide Txartela izango dut | Webgunean prentsa eskaintza osoa PDF formatuan | Albiste bereziak lehenago irakurtzeko aukera | Azala nire neurrira jartzeko aukera | Proiektua indartzen lagunduko dut.

94-684 44 36 · harpidetza@hitza.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.