Urtekaria HITZA 2013

Page 1

2013

URTEKARIA

www.lea-artibaietamutriku.hitza.info



, Aurkezpena

3

Bultzatu, hauspotu eta elkarbanatu

Z

›› Asier Alkorta Bengoetxea LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAREN ZUZENDARIORDEA

aila izaten da zuritasunaren gainean idazten hastea. Eta are zailagoa izaten da esateko asko daukazunean motz idatzi behar izatea. Urte guztian bizitakoa, sentitutakoa, sufritutakoa, hitzez hitz idaztea ezinezkoa izaten da askotan. Eta aurrera, 2014ra begira, ditugun erronka eta ideia guztiak zerrendatzea ere ez da erraza izaten. Ilusioz hasi genuen 2013. urtea, eta ilusioz eta bizitasun handiagoz amaitu dugu. Batetik, guztiok, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren urteurren borobila ospatzen hasi garelako. 10 urte.

Lege Gordailua: BI-2906-03 Egoitza nagusia: Okamika Goikoa baserria. Okamika Industrialdea 1, 48289 Gizaburuaga Telefonoa: 94 684 44 36. Faxa: 94 684 44 33. Mutriku. Barrenkale, 19- behea. 943 603 468 E-posta: leaartibai@hitza.info Webgunea: www.lea-artibaietamutriku.hitza.info Zuzendaria: Oihana Cabello. Kudeatzailea: Ama Lur Bedialauneta. Publizitatea: Amali Urizar 600 571 426. mfernandez@bidera.eu. Testuak: 11barri / Lore Bengoetxea Ibazeta Argazkiak: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA • Erredakzioa Diseinua eta maketazioa: 11barri

Ez da makala gero. Urtez urte, erronkaz erronka, aldaketa guztien gainetik, proiektua bultzatzen eta handitzen; 10 urte ilusioari eusten. Baina 2013ak urteurrena baino askoz gehiago eman digu. Inoiz baino argiago, herritarron bultzada somatu dugu. Herrien harnasa entzun dugu. Eta herritarrok hauspotu egin gaituzue. Harpidedunak gehitu ditugu, inoizko bisitarik gehien eduki ditugu sare mundialean eta herritarron aldetik aspaldian somatu dugun babesik beroena eduki dugu. Guzti horregatik, eskerrik asko! Eta babes hori da guztiona den proiektu honek behar duena. 2014. urtea ere gogor

2013 URTEKARIA

ageri da, latza eta maldatsua. Baina guztion artean, proiektu honek aurrera jarraitzea lortuko dugu. Zailtasunen eta oztopoen gainetik, herriotako albisteak ematen jarraituko du Hitzak; herri txikietan albiste handiak emoten! Iaz, urtekarian, ausnarketarako gonbitea egin nuen. Eta modu batera edo bestera, gonbite hori onartu zuenik agertu da aurten. Beraz, iaz eskatutakoa bete zenez, aurten beste gonbite bat egingo dut: ahal den moduan eta ahal dela, JARRAI DEZAGUN HITZA BULTZATZEN, JARRAI DEZAGUN PROIEKTUA HAUSPOTZEN ETA BIDE BERETIK, INGURUKOEKIN ELKARBANATZEN!

. Aurkibidea Euskara.

04

Ekonomia.

05

Kirola.

06

Kultura.

07

Politika.

08

2013 Zenbakietan. 09 2013, hilez hil.

ERREDAKZIOA Mutriku-Ondarroa-Gizaburuaga Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu 607 490 163 ondarroa@hitza.info; mutriku@hitza.info Etxebarria - Lekeitio - Markina - Xemein Eider Mugartegi Urizarbarrena 607 490 160 markina-xemein@hitza.info; lekeitio@hitza.info Aulesti - Berriatua - Ziortza Bolibar Asier Alkorta Bengoetxea 607 490 167 / leaartibai@hitza.info Munitibar - Amoroto - Ispaster - Mendexa Maddi Ibaibarriaga Zubikarai/ Izaro Mendieta Ibarguengoitia 647 355 332 /ea@hitza.info

Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.ko kideak eta Lea-Artibai eta Mutrikuko beste 66 eragile

Urtarrila.

12

Otsaila.

16

Martxoa.

20

Apirila.

24

Maiatza.

28

Ekaina.

32

Uztaila.

36

Abuztua.

40

Iraila.

42

Urria.

46

Azaroa.

50

Abendua.

54

2013AN HITZA DIRUZ LAGUNDU DUTEN UDALAK: Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mutriku eta Ondarroa.

JARRAI GAITZAZU SAREAN ERE:

www.lea-artibaietamutriku.hitza.info Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (orrialdea)

Hitza-k Bai Euskarari

@leakohitza

›››


4

> euskara

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso izendatu zuten MARKINA-XEMEIN q Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Jabier Kaltzakorta, uztailean; euskaltzain urgazle izatetik, euskaltzain oso izatera pasatu zen. Herri literaturaren adarrak ikertzen aritu da urteetan, batez ere ahozkotasunari lotuta.

Korrikak euskararen lurraldea zeharkatu zuen LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU q Euskararen

aldarria ozen entzun zen Euskal Herri osoan, martxoan. Hamar eguneko lasterketaren

barruan, Lea-Artibaiko herriak zeharkatu zituzten. Kilometroz kilometro, euskararen aldarria kale bazterretan zabaldu zen.

UEMAko udalerrietan ez dago bermatuta euskarazko osasun zerbitzua LEA-ARTIBAI q UEMAk uztailean jakitera eman zuenez, Lekeition, bi pediatretatik bat da euskalduna, eta, hortaz, euskaldunek ez daukate bermatuta euskarazko arreta.

Batzarrak egin zituzten euskararen hutsuneak identifikatzeko ONDARROA q Euskara zerbitzuak antolatuta eta eragile ugari-

ren parte hartzearekin, jardunaldi bi egin zituzten Euskara Ondarroan nola ikusten duzu? lemapean, irailean.

Markina-Xemein, Lekeitio eta Munitibar UEMAn sartu ziren MARKINA-XEMEIN q “Euskararen normalizazioaren bidean�, Le-

keitio eta Munitibar UEMAn sartu ziren martxoan, eta bide bera hartu zuen Markina-Xemeinek, azaroan.

Euskaraz bizitzeko aldarrikapena MUTRIKU q Bai Txo euskara elkarte sortu berriak antolatuta,

Euskaraz bizi nahi det herri lasterketa antolatu zuten, urrian. Aldarri bat eta ehunka lagun bildu zituzten. Ekitaldiak elkartearen aurkezpenerako balio izan zuen, eta ateak herritarrentzat zabalik zituztela esan zuten.


> ekonomia

5

Arrantzaleek hegalaburraren kuota saldu zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU q Biz-

kaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek hegalaburraren arrantza kuota guztia saldu zuten, maiatzean. Horrenbestez, bertoko hegalaburra izendatzeko erabilitako eusko labela desagertu egingo zela salatu zuen Eguzkik.

TMA, Laserlan eta Fagor, edo krisiaren gordina LEA-ARTIBAI q Etxebarriko Talleres Mecani-

cos Arakistainek ateak zarratu zituen, ekainean, eta, ondorioz, 22 langile kalean geratu ziren. “Borroka luzearen amaieran, irtenbide bakarra izan da�, adierazi zuten langileek. Sasoi berean, Laserlan enpresa-

ko beharginek greba mugagabea hasi zuten, lau soldata zor zizkietela eta. Urrian, Fagor Arrasate Etxetresnaken itxierak ere eragina izan zuen kooperatibigintzan, eta, hortaz, baita Lea-Artibaiko kooperatibetan ere.

Cikautxok planta berria zabaldu zuen

Kiroldegietako beharginak, kalera

MARKINA-XEMEINq Martxoan, Berriatuko Cikautxo kooperati-

LEA-ARTIBAI q Markina-Xemeingo eta Ondarroako kirolde-

bak biltegi berria inauguratu zuen. Ordundik aurrera, Cikautxoren bezeroei egunero bidaltzen dizkieten kamioiak Markina-Xemeindik ateratzen dira, ez Berriatutik. Eraikinak 6.000 metro koadro ditu; horietatik 4.600, logistikarako.

gietako langileek elkarretaratzea egin zuten, ekainean, kiroldegietako langileak arautzen dituen hitzarmenaren defentsan. Hitzarmenak mantendu eta murrizketarik ez aplikatzea eskatu zuten.


6

> kirola

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Asier Illarramendi futbolariak sari bikoitza lortu zuen MUTRIKU q Futbol

liga profesionalak sari bikoitza eman zion Asier Illarramendi futbolari mutrikuarrari, abenduan. 2012-2013 denboraldiko erdilari eta jokalari errebelazio onena izendatu zuen. Bi saritarako hautagaia zen, eta biak irabazi zituen.

Berriatuarrek irabazi zuten Euskal Herriko Liga LEA-ARTIBAI q Antxon eta Garalde berriatua-

rrek irabazi zuten Euskal Herriko Ligako zesta-punta txapelketa ohorezko mailan, martxoan. Bigarren, Arbe eta Gandiaga

markinarrek egin zuten, partidu estu baten ostean: 35 eta 32 nagusitu ziren berriatuarrak. Seniorrak eta gazteak ere heldu ziren finalera.

Emakumeen futbol taldea osatzeko ahaleginak ez zuen fruiturik eman MARKINA-XEMEIN q Futbola gustuko duten emakumeen artean

taldea sortzeko deia egin zuen Artibaik, apirilean, baina, azkenean, ez zuten taldea sortzerik lortu.

Jabier Urrestik sokatira txapelketa irabazi zuen, Gaztedi taldearekin ONDARROA q Jabier Urrestik Laukizko Gaztedi taldearekin par-

te hartu zuen Europako sokatira txapelketan, eta irabazi. Mutriku Sokatira Taldeak ezin izan zuen parte hartu.

Espainiako asfaltoko rallyetako txapelduna da Gorka Antxustegi MARKINA-XEMEIN q Madrilen (Espainia), asfalto gaineko rallye-

tako piloturik onenaren garaikurra hartu zuen Gorka Antxustegi markinarrak, azaroan.

Arraunlari gazteak, bateletan onenak ONDARROA q Ondarroa

Arraun taldeko gazteek Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako batelen txapelketa irabazi zuten, apirilean, mutiletan. Denboraldi ezin hobea egin zuten ondarrutarrek. Ondarrutarrak pozik zeuden, urteak zireneta Ondarroak hiru bandera horiek eskuratzen ez zituena.


> kultura

7

Marabilli sormen festibala, urteroko izateko bidean ONDARROA q Urteroko

hitzordu izateko bidea hartu du Marabilli festibalak. 2012an hasitako bideari jarraiki, bigarren urtez, Ondarroa sormenaren plaza bilakatu da. Urriaren 10etik 13ra bitartean, Manuelistek jendetza batu zuten.

Euskal zine eta bideo bileraren hitzordua LEKEITIO q Lea-Artibai, Mutriku eta Bustu-

rialdeko lanek ere protagonismoa eduki zuten 36. Euskal Zine eta Bideo Bileran. 54 zinegilek parte hartu zuten 2013ko lehiaketan, haietatik hamazortzi, Lea-Artibai eskualdekoak bertokoak. HITZA egunkaria-

ren hamargarren urteurrenaren inguruan antolatu ziren ekitaldien baitan, Lea-Artibai eta Mutrikuko egilerik onenak HITZA saria jaso zuen. HITZAk Juan Bidegain ondarrutarrari eman zion saria, Kresaletan dokumentalarengatik.

Ander Lipusen ‘Publikoari gorroto’ lanak irabazi zuen Donostia saria MARKINA-XEMEIN q Huts Teatro konpainiaren Publikoari gorroto antzerkiak irabazi zuen Donostia Antzerki saria. Ander Lipus aktore markinarrak bufoi papera dauka lan hartan.

Eusebio Maria Azkue omendu dute haren jaiotzaren 200. urteurrenean LEKEITIO q 2013an bete da Eusebio Maria Azkueren jaiotzaren 200. urteurrena. Hori dela eta, Euskaltzaindiak eta Lekeitioko Udalak omenaldia egin zioten, irailean.

Kale antzerki jaialdiak hamalau antzezlan aurkeztu zituen LEKEITIO q Uztailean, XXIV. Nazioarteko Kale Antzerki jaial-

diaren baitan, hamalau antzezlan aurkeztu zituzten. Egitarau berritzailea aurkeztu zuten.

Atako banda, emozioen zurrunbiloan ONDARROA q Gotzon Aulestiak idatzi eta Xabier Letek hitzez

jantzitako Atako bandan poema sinfoniko koralak indartsu plazaratu zuten berriro onarrutarrek, 37 urte atzerago modura. Bi saiotan, Bide Onera zinema lepo bete zen Kantaize eta Unanue kamara koralaren lanaz gozatu nahian.


8

> politika

Presoen egoera, kezka iturri Lea-Artibai eta Mutriku q

42 urte etxetik kanpo egon eta gero, Isidro Garalde Mamarru etxean da berriro; 28 urte egin ditu kartzelan

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Atxurra Pototo, lekeitiarra, Frantziatik. Biak daude Madrilgo Sotoko kartzelan. Kartzela barruan, egoera ez da gozo. Xabier Aranburu ondarrutarrak, adibidez, borrokaldia hasi zuen Lyon-Corbaseko kartzelan, azaroan, kartzelako baldintzak salatzeko. Kartzela barruko mobilizazioen adibide bat baino ez da. Bien bitartean, epaitegiak ez daude geldi: Lekeitioko Lander Fernandez eta Munitibarko Aingeru Carda単o presoak epaitu zituzten,

Arlo politikoan, presoen egoera kezkaz jarraitu dute Lea-Artibain eta Mutrikun. Parot izenarekin ezagutzen den doktrina albiste izan da 2013aren azkenetan, baita LeaArtibain ere. Horrela, azaroan, Isidro Garalde Mamarru preso ondarrutarrra aske geratu zen. Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain egon barik, bederatzi preso aske utzi zituen Auzitegi Nazionalak, tartean, Garalde. Parot izenarekin ezagutzen den 197/2006 doktrina ezarrita eduki dute preso.

Kemen Uranga eta Pototo Espainiaratu egin zituzten, azaroan Mamarruk 2010eko otsailetik behar zuen kalean. Guztira, 28 urteko kartzela zigorra bete du. Beste alde batetik, hil berean, bi lagun Espainiaratu zituzten, Kemen Uranga ondarrutarra, Inglaterratik, eta Julen

ustez autobus bat erretzeagatik, eta kargurik gabe libre utzi. Bien bitartean, Zuri単e Gojenola eta Gaizka Likona lekeitiarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten, 26/11 sumarioaren barruan.

Ondarroako herri harresia, Euskal Herriaren miran ONDARROA q Maiatzean, Onda-

rroako hondartzako zubiak protagonismo berezia hartu zuen. Urtza Alkorta ondarrutarra atxilotzeko aginduaren aurrean, zubi harresia osatzeko deia egin zuten, eta dei horrek Euskal Herri osoan izan zuen oihartzuna. Maiatzaren 10ean osatu zen Alkorta babesteko herri harresian, ondarrutarrek ez ezik, Euskal Herri osotik etorritako ehunka lagunek ere parte hartu zuten, eta bost egunez, alameda inguruak, hondartzako zubia barne, Aske Gunearen parte izan ziren, hamaika ekintzaren plaza. Urtza Alkorta maiatzaren 10ean atxilotu zuten. Martxoan, Alkortari bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Zigor erdia beteta zeukan.


> 2013 zenbakitan

9

2 Biztanleak

31.969 ] Lea-Artibai eta Mutrikun. Horretxenbeste biztanle daude bertoko herrietan erroldatuta. 2012tik hona 31 lagun gutxiago daude Lea-Artibain eta Mutrikun.

2 Langabetuak

1.836 Lea-Artibai eta Mutriku. 2013ko azarora arte, Lea-Artibaiko langabetu kopurua. 2012ko urritik 126 lagun gehiago daude lanik barik. ] Herri handienetan. Ondarroan 612 langabe; Lekeition 406, Markina-Xemeinen 281 eta Mutrikun 309. ] Langabezia gora eta gora. 2007an 707 langabetu zeuden; 2008an, 891; 2009an, 1.214; 2010ean, 1.364. 2011n, 1.447 eta 2012an, 1710. Kasu guztietan urriaren amaierako datuak hartu dira kontuan. ] Inflexio puntua 2007tik 2008ra. 2005ean 800 ziren langabeak eta 2006an, 760. 2007an egon zen enplegu maila altuena berton. ]

q HERRIZ HERRI. ABENDUAREN 5ERA ARTE HERRIAK Amoroto Aulesti Berriatua Etxebarria Gizaburuaga Ispaster Lekeitio Markina-Xemein Mendexa Munitibar Mutriku Ondarroa Ziortza-Bolibar GUZTIRA

Jaiotzak 10 7 18 12 3 10 51 52 3 6 37 50 3 262

Heriotzak 5 8 8 10 3 6 46 44 1 7 41 74 2 255

Errolda 11/10/31 417 664 1.239 796 215 740 7.499 5.011 456 468 5.288 8.748 428 31.969


Eskerrak eman nahi dizkizuegu urteak pasatu arren beti gure ondoan egon zareten guztioi. Oraintxe, batez ere, 10. urteurrenaren inguruan lagundu diguzuen denoi eta ekintzetan parte hartu duzuen guztioi ere bai, jakina! ESKERRIK ASKO BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!



12

> URTARRILA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Kiroldegiak SMS bidez ere emango du informazio LEKEITIO q Kiroldegiko

zerbitzua hobetzeko asmoagaz, sms edo mugikorreko mezu bidezko zerbitzua jarri zuten martxan.Zerbitzuaren bidez, urgentziazko berriak jasotzeko aukera zabaldu zuten.

Basoa landatzeko boluntarioen bila ONDARROA q Ondarroako

Udaleko Ingurumen Batzordeak boluntarioak eskatu zituen Artibai errekaren ertzetan eta Larruskainen basoa landatzeko. Izena eman zutenek ikastaro txiki bat jaso zuten, zelan landatu jakiteko. Deialdia urtarrilean egin

zuten, eta Ibaiondo kaleko erreka ertzetako landaketak otsaila eta martxoa bitarteko pare bat asteburutan egingo zituztela azaldu zuten. Aurreratu zutenez, ehunka zuhaitz landatzea zen asmoa, guztiak erreka ertzetako espezieak.

Markina-Xemein, etxe kaleratzeen aurka

Geoparkearen balioa nabarmentzen

MARKINA-XEMEIN q Bilduko udal taldeak etxe kaleratzeen aurka

MUTRIKU q Euskal

aurkeztutako mozioa onartu zuen Markina-Xemeingo Udalak urtarrileko osoko bilkuran. Besteak beste, etxegabetzea pairatu duten zein arriskuan dauden herritarrei informazioa eta laguntza emateko baliabideak eskaini zizkieten.

Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala egin zuen lurraldearen balio naturala, kulturala, geologikoa eta turistikoa ezagutzera emateko asmoz. Lana Alberto Gorritiberea zine zuzendari zumaiarrak zuzendu du, eta www,geoparkea.com-en ikus daiteke,


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

URTARRILA

13

«Ezkutuko amandrea» proiektua, aurrera LEKEITIO q Alejandra

Lea Ibarreko ordezkariak, Berdintasun Plana aurkeztu zuten egunean.

Lea ibarreko Berdintasun Plana onartu zuten Lea ibarra q

Herriz herriko batzordeetan ekarpenak jasotzea adostu zuten Hilabeteetako lanaren ostean, Lea Ibarreko Mankomunazgoak Berdintasun Plana aurkeztu zuen. Aulestiko Udalak egindako proposamenetik abiatu zen mankomunazgoa Berdintasun Plana egiten. Plana 2012an jarri zuten abian. Behin eginda, herririk herri aurkeztuko zutela iragarri zuten, eta-

herriko batzordeak osatuko zituztela. Behin herri bakoitzean aurkeztuta eta herrian herriko batzordeak osatuta, talde guztiak koordinatzeko asmoa erakutsi zuen Mankomunazgoak.

an pauso garrantzitsua eman zela nabarmendu zuten aurkezpen ekitaldian. “Aukera berdintasunean jendarteak orokorrean urratsak eman dituen arren, luzea da oraindik egin beharreko bidea”, onartu zuten.

Ekimen propsamenak Herrikako batzordeetan, berdintasunaren alorrean egin daitezkeen ekintzak zehaztekotan geratu ziren. Berdintasun Planarekin, Lea ibarra osatzen duten bost udalerrietako ordezkariek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bide-

Lea Ibarreko Mankomunazgoak aurkeztutako plana 20132016 bitartean garatuko da. “Ekintzak egin egiten dira. Orain, planarekin bateratu eta alor baten barruan sartuko dira, eta, ahal den neurrian, ekintza gehiago egiten joango gara”esan zuten.

Goikoetxea eta Aitziber Izagirre lekeitiarrek egindako Ezkutuko amandrea proiektuak jaso zuen Lekeitioko Udalak sortutako ikerketa beka. Lekeition emakumeek egin dituzten ekarpenetan sakontzea du helburu udalaren egitasmoak. Hiru proposamen jaso zituzten, hirurak bizkaitarrez osatutako taldeenak, eta ebaluaketa batzordeak zera hartu zuen kontuan lanak baloratu eta erabakia hartzeko orduan: espediente akademikoa, ikerketa proiektuaren interesa eta zuzentasuna, originaltasuna eta bideragarritasuna. Unai Belaustegi Bedialauneta Historian lizentziatua eta Historia Garaikidean aditua izan dute Ikerketa Bekako tutore.

›››


›››

14

URTARRILA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

Musikariek dirua batu zuten misioentzat

Hilketak publikoki salatzeko erabakia

MUTRIKU q Mutrikuko

Udal Musika Eskolako arduradunek jakitera eman zutenez, 887 euro batu zituzten 2012ko Gabonetako kontzertuan eta banda txikiaren Gabon Eguneko kalejiran. Diru hori misioei laguntzeko erabili zuten. Antolatzaileak pozik agertu ziren herritarren erantzuna ikusita. “Denon esker ona adierazi nahi diegu”, esan zuten.

ONDARROA q Emakumeen

Kamiñazpin aparkalekuak egin zituzten

Mendibil taberna, sutan

ONDARROA q Kamiñazpi

MARKINA-XEMEIN q Sutan ahaztutako zartagin batek sutea eragin zuen Markina-Xemeingo Mendibil tabernan, Zear kalean. Anbulantziak taberna gaineko bizilagun bat artatu behar izan zuen kea arnastu zuela eta. Suhiltzaileen bi kamioi erabili zituzten sua itzaltzeko.

auzoan aparkatzeko dagoen arazoari irtenbidea eman nahirik, hogei aparkaleku egin zituen Ondarroako Udalak. Aparkaleku berriak gune berean daude, 91. zenbakiaren parean. Aurretik, ur hodiak berritu zituzten.

hilketak beti publikoki salatzeko erabakia hartu zuen Ondarroako Udalak, indarkeria matxistaren aurkako kultura sortzeko egin beharreko jardunak antolatzea udalaren eta bertako ordezkarien ardura dela iritzita. Deialdiak Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak bultzatzea onartu zen, eta udal ordezkariek babes osoa ematea.


›

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

URTARRILA

15

63.000 euro Alfa konpontzen 63.000 euro eskuratu zituen Alfa eraikina konpontzeko. Diru laguntza Eusko Jaurlaritzak bideratu zuen, kostaldeko herriak biziberritzeko egitasmoaren barruan. Laguntza haren bidez, hainbat urtean itxita egon den erai-

kina konpondu eta txukuntzea zen asmoa, etorkizunean enkantera atera ahal izateko. Izan ere, Udalak eraikina erabili ez izanak hainbat arazo eragin ditu eraikinean, nabarmenenak hezetasunaren ondorioz.

Kiroldegian, hobekuntzak

2012ko kirolariak gogoan

ONDARROA q Udal kiroldegiko soinketa gela handitu zuten, squasheko gela kenduta; eta kantxako zorua konpondu eta saskibaloiak ezarritako arautegira egokitu.

ONDARROA q 2012ko

ONDARROA q Udalak

Padurak, uxolei aurre egiteko baliabide naturala ONDARROA q Errenteria

kirolariak izendatu zituzten: June Aranbarri (arrauna), Mikel Dieguez (triatloia) eta Koaxi (triatloia) . Aitor Aulestia izan zen aipatu berezia.

auzoan bizi izan zuten egoeraren harira, padurak berreskuratzeko premia berretsi zuen Eguzkik, uxolei aurre egiteko bide naturala direla eta. Eguzkik esan zuen padura berreskuratzea Ondarroarentzat kontu estrategikoa izan behar zela. Ekologisten esanetan, padurari urteetan kendu zaizkion lurrak bueltatu behar zaizkio, lurra kendu eta ur filtrazioak eginda. “Errekari espazioa eman behar zaio, gainezka egin ez dezan�. Neurririk hartu ezik, arazoa handitzen joan daitekeela esan zuten. Alleriko eremua landa eremu legez gorde behar dela aldarrikatu zuten.


16

> OTSAILA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Euskara ikasleek itsasargia bisitatu zuten LEKEITIO q Lea-Artibaiko Ber-

balagun kideak eta euskara ikasleak Lekeition egon ziren itsasargia bisitatzen. Markina-Xemeingo, Ondarroako, Ispasterko eta Lekeitioko 40 lagun inguru batu ziren, eta, besteak beste, itsasargien funtzionamendua ezagutu ahal izan zuten.

II. Berdintasun plana onartu zuten LEKEITIO q Lekeitioko Udalak II-Berdintasun plana onartu zuen hurrengo urteetarako. Hainbat eragileren beharrari esker osatu zuten plana, hala nola, Emakume eta berdintasun batzordea, emakume taldea, udal teknikariak eta herritarrak. Lekeitioko

Udalak lehentasunezkotzat jo zuen 2015era bitartean emakume eta gizonen berdintasunerako plan egonkorra indarrean edukitzea, eta ebaluazio sistemaren bidez, planari jarraipena egingo zaiola aurreratu zuen. Alkatetzak sustatuko du plana.

Elikagaiak batu zituzten Sahararako

Bandari laguntzeko ekimena sortu zen

LEA-ARTIBAI q Guztira, 3.800 kilo jateko batu zituzten Sahara-

LEKEITIO q Otsailean, Lekeitioko Bandaren Lagunak taldea-

rentzat Lea-Artibain, Ean eta Bedaronan. Horretaz gain, hamalau konpresa zaku eta arropa kutxaz betetako (170 kutxa) hiru pales bidali zituzten Saharara. Bide batez, ludoteka materiala eta botikak ere batu eta bidali zituzten.

ren sorreraren berri eman zuten. Taldea bandako partaideen gurasoek, lagunek eta banda gustatzen zaion jendeak osatzen dute. Batez ere uztaileko emanaldia aurrera ateratzeko baliabideak bilatzeko helburuz jaio zen.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

OTSAILA

17

Superabitak arazoak eman dizkie markinarrei MARKINA-XEMEIN q 2012an

Oina oina oina oina oina oina oina oina oina. SINADURA

Kerik gabeko gelak egitasmoa, martxan Lea-Artibai q

12 eta 14 urteko gazteen tabako zaletasunaren prebentzioa bilatu zuten Hainbat erakunderen artean, kerik gabeko gelak egitasmoa martxan jarri zuten, bigarren urtez jarraian. Lea-Artibain, Amankomunazgoa izan zen sustatzailea. Proiektua DBH 1 eta DBH 2ko ikasleei zuzenduta zegoen. DBHko eskualdeko ikaszentro gehienek eman zioten baietza parte hartzeko aukerari:

Lekeition, institutua eta Azkue ikastola; Ondarroan, institutua eta Zubi Zahar ikastola; eta Markina-Xemeinen, institutua, guztira, 292 ikasle. «Zientifikoki ukaezina da tabakoaren kontsumo ohitura horretan hasteko adina atzeratzea guztiz garrantzitsua dela bizimodu osasuntsua edukitzeko», nabarmendu zuten antolatzaileek. Konpromisoa Gelarik gela, ikasleek eta tutoreek ez erretzeko konpromisoa hartu zuten. Batetik, banako konpromisoa sinatu zuten ikasleek; eta, bestetik, taldeko konpro-

misoa. Ikasagelek kamiseta lehiaketan parte hartu zuten, baina horretarako baldintza batzuk bete behar ziren; oinarrizkoa, hauxe: parte-hartzaileek ezin zuten erre, gutxienez maiatzeko lehen hamabostaldira arte. Egitasmoa ez zen geletara mugatzen. Nahi zuten ikasleek etxera eraman ahal zuten. Haratara, gelan garatutako jardueran parte hartzeko aukera eman zieten senideei, etxeetako gelak ere kerik barik egon zitezen. Farmazilarien Elkargoa ere ekimenen parte aktiboa da.

superabita eduki zuen arren, diru hori ezin zutela gastatu salatu zuen Markina-Xemeingo Udalak herritarrei bidalitako oharrean. Hain zuzen ere, milioi erdi euro baino gehiagoko superabita eduki zuen Udalak 2012an, baina Madrilgo lege batek dirua nahi duten moduan kudeatzeko mugak jarri zizkien udalei. Erabaki horrek Udalaren proiektuetan edukiko zuen eragina nabarmendu zuten oharrean, tartean, Barroetako zubian. “Ez digute gastatzen uzten, eta, ondorioz, ekonomia suspertzea eragozten digute”, salatu zuten. “Herriko egoera ekonomikoa ona da, nahiz eta eskuak lotuta eduki”, adierazi zuen Markina-Xemeingo Udalak.

›››


›››

18

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

OTSAILA

Mijoako aurrelanen ondorioak, “onak”

Udal aniztasun batzordea, batzen

MUTRIKU q Mutrikuko

Udalak Mijoa errekan uholde arriskua ekiditeko egindako aurrelanek ondorio positiboak eduki zituzten. Isasi baserriaren aurrean, zubi azpian pilatuta zegoen materialak ez zion urari pasatzen uzten, eta ur asko zetorrenean, ur-mailak gainezka egiteko arriskua handia zen. Material hori kenduta, urtearen hasieran izandako denboraleek ez zuten inguruan eragin kaltegarririk sortu.

ONDARROA q Udal

Aniztasun batzordeak lehenengo batzarra egin zuen. Etorkinak herriko taldeekin batu ziren udalean. Sindikatuek, alderdi politikoek, kirol zein kultur taldeek parte hartu zuten, “elkar ezagutu, arazoei irtenbideak bilatu eta bizikidetza bilatzea helburu”. Lehenengo bileran, Peru, Kolonbia eta Senegaleko kideek euren arazoen berri eman zieten udal ordezkariei.

Zaldupe berria estreinatu zuten

Txakurrentzako ordenantza, onartuta

ONDARROA q Zaldupe futbol zelaiak berdegune artifiziala estreinatu zuen urte hasieran. Aldaketari esker, Aurrerako maila guztiek, txikienetik hasi eta handienera, jokatu bakarrik ez, entrenatu ere Zaldupen entrenatzen dute. Aldagela berriak egin bitartean, behin-behingoak jarri zituzten.

ISPASTER q Txakurrei uda sasoian hondartzan sartzea galarazoten dien ordenantza onartu zuen Ispasterko Udalak. “Arazoak edukitzen genituen, batez ere uda partean, Ogellako hondartzan eta piknik gunean. Araudia errespetatzen ez duenari isuna jarri ahal zaio.


›

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

OTSAILA

19

Konposta kanpainan 112 familia batu ziren MUTRIKU q Norbere lursaila eduki edo ez, etxe bakoitzean sortzen diren hondakin organikoak birziklatzea. Horixe da Mutrikuko Udalak otsailean aurkeztutako konpostajearen inguruko kanpainarekin bilatu nahi zuena. Hainbat herritar parte har-

tzen ari zirela aurreratu zuten, 112 familia, batzuk lursailen jabeak eta beste batzuk auzokonposta taldekoak. Helburua, bera: birziklatze tasa handitzea. “Eta hondakin organikoa birziklatzeko modurik egokiena konposta da�.

Irisgarritasun zigilua lortu du Udalak LEKEITIO q Irisgarritasuna

Herriko taberna, errentara AMOROTO q Herriko

tabena errentan hartzeko prozedura martxan jarri zuen Udalak, eta epe barruan aurkeztu zen eskaintza bakarraren esku utzi zuten tabernaren ustiaketa. Martitzenean baino ez da ixten.

Ur denboralearen eraginak LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU q Euri jasaren eragi-

nez, ibaiak urez gainezka egon ziren, lur jausiak etenbakoak izan ziren eta leku batzuetan argi indarrik barik egon ziren.

aztertu eta hobekuntza plana garatu ostean, zigilu berria lortu du Lekeitioko turismo bulegoak. Zigilu horren bidez, Lekeitioko turismo bulegoan kalitatezko zerbitzu turistiko seguru eta erosoa bermatzen zaie irisgarritasun premiak dituztenei. Aniztasun funtzionalaren bost mota kontuan hartzen dituzte: fisikoa, entzumenezkoa, ikusmenezkoa, intelektuala eta organikoa. Zigilua programa bati lotuta dator: Irisgarritasun Turistikoaren Euskal programa. Helburua EAEko zerbitzu turistikoen kalitatea hobetzea da.


20

> MARTXOA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Medikamenduak egoki ibiltzeko kanpaina, abian MUTRIKU q Etxez

etxeko laguntza jasotzen duten mutrikuarrei botikak egoki erabiltzen irakasteko helburuz, lankidetza hitzarmena sinatu zuten Mutrikuko Udalak eta Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoak, “guztiz lagungarria osasunaren zein ekonomiaren ikuspuntutik”.

ZerEsana egunean elkartu ziren LEKEITIO q Gazteek

euren premiez berba egin zuten ZerEsana egunean, martxoak 16. Gazte asanbladan eztabadatutako gaiak herriko gazte gehiagorekin partekatu zituzten. Ostean, koadrilen arteko paella txapelketa egin zuten, eta musika emanaldi,

joko eta poteoarekin osatu zuten eguna. ZerEsana egunaren antolatzaileek balorazio positiboa egin zuten. “Lemak lema, helburua beti bera da: gazteen arteko harremanak bultzatzea eta koadrilak elkarrekin batzea”. Aurtengoa 13. ekitaldia izan da.

Kalamurako igoerak, zazpi urte

Fusilatutako gudariak gogoan

ETXEBARRIA q Kalamuara aringa-aringa igotzeko martxa egin

LEKEITIO q Joxe Leturia Aranbarri eta Aniceto Malaxetxeba-

zuen Etxebarriko Gazte Asanbladak. Etxebarriko herrigunetik Kalamuarako bideak bost kilometro inguru eta 600 metroko desnibela dauzka. Zazpigarren urtez prestatu zuten, gero eta arrakasta handiagoarekin antolatu ere.

rria Iza Lekeitioko gudariak fusilatu zituztela 75 urte bete zirela eta, omenaldia egin zieten. Amaia Gazteluk, Eusko Gudarostearen Lagunak elkarteareren izenean, eta Iñaki Anasagasti politikariak parte hartu zuten.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

MARTXOA

21

Zabor gutxiago sortzeko kanpaina abian jarri zuten MARKINA-XEMEIN q Markina-

Etxelilaren inaugurazio ekitaldia.

Emakumeen topalekua zabaldu zuten, Etxelila Ondarroa q

Etxelila zabalduta, berdintasunaren alde dihardutenek badaukate topalekua Gune irekia, aldarrikatzailea, feminista, askatzailea eta laikoa. Horrelaxe definitu zuten martxoan zabaldutako Etxelila, emakukeen topalekua. Emakume taldeen aspaldiko aldarrikapena izan da topalekua, eta Euskal Herrian herri gutxik daukate. Ondarroako neurri-

koen artean, batek berak ere ez. Helburua zera zen: Etxelila emakumeen topaketarako, eztabaidarako eta gogoetarako gune izatea eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borrokaren erreferentzia gunea izatea. Aurkezpenean nabarmendu zutenez, talde zein norbanakoek erabili ahal dute. “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearen aldeko jarduerak antolatu nahi dituen edozein taldek, elkartek edo pertsonak parte hartu ahal du, ezarritako jarduera ildoekin bat eginez gero”, azaldu

zuen Rakel Elu Ondarroako Udaleko berdintasun zinegotziak. Esparru zabala Boga-Boga, Andrabanda talde feminista, 7 emakume en movimiento eta Uxu Emakume taldea izan ziren lehenak Etxelila estreinatzen, gehiago batuko zitzaizkien ziurtasunaz. Etxelilan dinamizatzailea dago guztien jarduerak kudeatzeko. Etxelila bide luzearen emaitza izan zen, eta ondarrutarrentzat ezeze, LeaArtibaiko gainontzeko herrientzat ere erreferente bihurtzeko gogoz jaio zen.

Xemeingo ingurumen batzordeak Markina-Xemein garbia kanpaina martxan jarri zuen, ahalik eta zabor gutxien sortzeko helburuarekin. Herriko merkatariekin elkarlanean jarritako kanpaina izan zen. Alde batetik, herriko familia guztiei hiru ontzi eman zizkieten, okela, arraina edo hestebetea erostera joatean paperean edo plastikoan batu beharrean, ontzi horietan sartu ahal izateko. Martxotik aurrera, hilero, hamar euroko balioa duen saria ematen zaie ontzia gehien erabiltzen dutenei, herriko dendetan gastatu dezaten. Beste alde batetik, tabena eta jatetxeetan urpitxerrak utzi zituzten, ura, plastikozko ur botiletan beharrean, pitxerretan eskaintzeko bezeroei.

›››


›››

22

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

MARTXOA

Ondarroak ingurumen saria jaso zuen

‘Brouard auzia’ berriro ireki zuten

ONDARROA q 2012an

Uraren Hilabetea kanpaina aurrera eroateagatik, Ingurumen Saria eman zion Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalari. Ikastetxeekin batera, Aztertu programan parte hartu zuen udalak. Kanpainan, herriko uraren ibilbidea ezagutu zuten. Horri lotuta, komiki batean jaso zuten ibilbidea, erakusketa egin zuten eta erreka garbitu zuten. Kanpainan parte hartu zuen udal bakarra izan zen.

LEKEITIO q Aurretik

epaiketa bi egin izan zituzten arren, Brouard auzia berriro irekitzeko agindu zuen Ana Isabel Gasca Bilboko I. Instrukzio epaitegiko epaileak. Santi Brouard HBko buruzagia zeinek eta zeinen aginduz hil zuen argitu ahal izateko datu berriak zeudela eta, ikerketari ekitea erabaki zuen, Jose Amedo polizia ohiak auziarekin lotuta epaitegian aurkeztutako salaketaren harira.

Kofradia, desagertzeko arriskuan

Kiroldegia ordaintzeko laguntza

MUTRIKU q Mutrikuko Arrantzaleen San Pedro kofradiako arduradunek zera salatu zuten: Eusko Jaurlaritzak hainbat oztopo jarri izan zizkiela kofradiaren jarduna berriro martxan jartzeko, azkena, kirol portuko lanak. “Kofradia eta arrantza sektorea desagertzeko zorian utzi dute”.

ETXEBARRIA q Etxebarriko Udalak Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiko erabiltzaileei kuota ordaintzen laguntzea erabaki zuen. Markina-Xemeinen erroldatuta ez daudenek kuota altuagoak ordaindu behar izaten dituzte, eta Udalak etxebarritarrei aldea ordaintzea onartu zuten.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

MARTXOA

23

Ispaster eta Amorotoko ikastetxeak, sarean LEA IBARRA q Lau edo bost urtetako lana aitortzen duen Kalitatea Hezkuntzan sarearen ziurtagiria jaso zuten Ispasterko eta Amorotoko ikastetxeek. Kalitatea Hezkuntzan sareak zera du helburu: ikastetxeak hobetzeko etengabeko prozesuak sus-

tatzea, erraztea eta babestea. Horretan lanean aritu dira azken lau edo bost urteetan Ispasterko eta Amorotoko eskolak, eta horren aitortza izan da Kalitatea Hezkuntzan ziurtagiria. Ikastetxeek pozik jaso zuten berria.

Baketze ibilaldia egin zuten

Chavez gogoan hartu zuten

ZIORTZA-BOLIBAR q Beste behin ere, Bake bidean adiskidetu ibilaldia egin zuten Ziortza-Bolibarren, martxoaren 9an, laugarren bider. 100 parrokik baino gehiagok parte hartu zuten.

ZIORTZA-BOLIBAR q Sortuk

deituta, ehunka lagunek Hugo Chavez Venezuelako presidente hil berria gogoan hartu zuten martxoaren 10ean. “Beste Euskal Herri bat posible da”, aldarrikatu zuten.

Herrigunerako zirkulazio plana aurkeztu zuten MUTRIKU q Oinezkoari

lehentasuna ematea, trafikoa arintzea, aparkalekuak optimizatzea eta gremioei lana erraztea helburu hartuta, herrigunerako prestatutako zirkulazio planaren berri eman zuten martxoan, eta apirilaren 2an martxan jarriko zutela iragarri. Aurreko hileetan, eragileekin batu eta ekarpenak jaso zituzten, eta ibilgailuei herrigunetik aparte aparkatzeko alternatibak eskaini. Horri lotuta, herrigunean aparkatzeko aukerak mugatu egin zituzten; oinezkoei lehentasuna eman zitzaien eta gremioei lana erraztu. Zirkulazio planekoxehetasunak seinaleen bidez adierazi zituzten.


24

> APIRILA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Batzokiaren 35. urteurrena ospatu zuten LEKEITIO q Batzokiak 35 urte bete zituela eta, ekitaldiak antolatu zituzten apirilean. 1937an inkautatu egin zuten, eta Espainiako estatuaren jabegora pasatu zen. 1949an, udalak erosi zuen. 1977an, jeltzaleek eraikina okupatu zuten, eta 1978an berrinauguratu zuten.

Txirrimorraski, 24 urte umeekin jolasean ONDARROA q Apirilean, Ondarroako Txirri-

morraski aisialdi taldeak 24 urte bete zituen. 1989an, gaur egun baino ume gehiago zeuden ikastetxeetan, eta aisialdi eskaintzak falta ziren. 1988-1989ko Gabonetan, herriko gazte batzuek ludoteka ipini zuten

udaletxe zaharrean. Handik, 3. mailatik 8. mailara artekoentzako taldea sortzea pentsatu zuten. Gaur egun, 125 ume dabiltza denbora libreko taldean, eta leku faltagatik, barruko ekimenak bi txandatan egitera behartuta daude.

Gazteen beharrizanez berba egin zuten

1.200 euroko isuna hilketa salaketan

MARKINA-XEMEIN q Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak gazte

LEKEITIO q Lekeitioko Potxuak martxan taldeak salatu zuenez, lau kidek 1.200 euroko isuna jaso zuten, emakume baten hilketa salatzeko elkarretaratzea egiteagatik. Handik hilabetera, Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak isuna atzera bota zuen.

topaketak antolatu zituen apirilaren 13an, gazteen beharrizanei buruz hausnartu, iritziak jaso eta ildo berriak zehazteko. “Markina-Xemeinen gazte asko bizi gara, eta denen iritzia beharrezkoa da erronka berriak markatzeko�, esan zuten.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

APIRILA

25

Diru laguntzen deialdia berrikusi zuten

Berdel egunean, pintxoak prestatzen.

Berdela eta legatza, apirileko jaien aitzakia Lea-Artibai eta Mutriku q

Berdel Eguna ospatu zuten mutrikuarrek, eta Legatz eguna ondarrutarrek Urte askotako ohiturari hutsik egin gabe, mutrikuarrek jai handia egin zuten berdela protagonista zela. Eguraldi ilunari eta hotzari aurre eginaz, jende asko batu zen Berdel Egunean, apirilaren 6an, jaiaren bueltan, eta, bide batez, pintxo ederrak aukera ugaritan dastatzeko gogoz.

Beste alde batetik, 2013ko Berdel Aipamena Jontxu Elordi eta Juan Larreinak jaso zuten, adinekoekin egindako lanarengatik. Gainera, “Berdel Egunean urteetan laguntzen egotearren”, ohorezko laguntzaile izendapena jaso zuten beste zortzi herritarrek. Berdela Mutrikun eta legatza Ondarroan Berdelaren dohainak aldarrikatzen dituzte mutrikuarrek, ondarrutarrek legatzarenak aldarrikatzen dituzten modura. Ondarrutarrek bide laburragoa egina daukate, 2013. urtea

bigarrena baino ez zuten eta. Baina aurreko urtearen aldean “dezente jende gehiago” batu zuten. Ondarrutarrek ere arrantzarekin lotura daukatenak gogoan hartzen dituzte. Hartara, Legatz Egunean bertan, portuan beharra egiten duten andrak omendu zituzten. Pozik hartu zuten saria. “Orain, behintzat, ikusten da gure beharra. Saria portuan beharra egiten duten andra guztientzat da. Makina bat andra dabil edo ibili da portuan beharrean, eta behar hori erakustera ematea garrantzitsua da”, adierazi zuten.

ONDARROA q Kulturako diru laguntza deialdiaren oinarriak eraberritu zituen Ondarroako Udaleko Kultura Batzordeak 2012an, eta 2013an beste ikutu batzuk eman zizkion, herriko hainbat taldetako ordezkariek osatutako lantaldeak egindako proposamenari jarraituta: Zeharkako gastuei 500 euroko muga ezarri zitzaien, euskararen erabileraren balorazioa bi puntutik bostera igo zuten; genero berdintasunaren trataera bi puntutik hirura igo zuten; eta elbarritu eta ezinduei leku berezia gordetzeari bi puntuko balorazioa eman zioten. Bestalde, ekintzak baloratzeko orri bat gehitu zuten, eta ikastaroak ohiko kultur diru laguntza deialditik kanpo utzi zituzten, horretarako 7.000 euroko dei berezia egin zuten eta.

›››


›››

26

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

APIRILA

Autobus bi zuzenean Bilboraino

Etxeak egiteko lizentziak, baliorik ez

ONDARROA q Bizkaiko

Foru Aldundiak Ondarroa eta Bilbo zuzenean batzeko autobus zerbitzu bi ipiniko zituela iragarri zuen, Bizkaibus zerbitzuaren kontratazioa berritzekotan zela. Ondarroako Udalak zortzi zerbitzu eskatu zituen, eta ezezkoa jaso zuen, eskari nahikorik ez zegoela eta. Udalak, esate baterako, Lekeitio-Ondarroa eta Lea-Artibai-Leioa (EHU) autobus zerbitzuak martxan ipintzeko eskatu zuen.

ONDARROA q Txomin

Informatika ikastaroa doan eman zuten

Gazteek bertso afaria antolatu zuten

ETXEBARRIA q KZ

ETXEBARRIA q Etxebarriko

Gunearen bitartez, oinarrizko informatika ikastaroak doan egiteko aukera eman zien Berriatuko Udalak berriatuarrei: besteak beste, Google Apps, Sare sozialak 2.0 eta software Librean eman ahal izan zuten izena. Taldeak jendearen arabera antolatu zituzten.

Agirre 28an eta ondoko orubean zortzi etxebizitza egiteko lizentzia behin betiko baliogabetu zuen Euskal Herriko Auzitegi Gorenak, 2011n Bizkaiko Administrazioarekiko Auzitegiak emandako epaia berretsiz. Horri lotuta, auzitegiak Pixape 1eko orubearen segregazioa eta salmenta berrikustera derrigortu zuen Ondarroako Udala.

Gazte Asanbladak gazte lokaleko bertso afaria arrakastatsua antolatu zuen, beste behin ere. Ane Labaka, Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolariek are gozoago egin zuten mahai bueltan batutakoen jatordua. Ekimenak 80 lagun inguru batu zituen.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

APIRILA

27

Frontoi barruan egin zuten kontserba azoka azokak bertoko hainbat produktu eta nekazal eta arrain kontserbak eskaini zituen. Amorotoko Ibaigane jatetxeko Aitor Maguregi sukaldariak kontserbekin egindako 1.500 bat pintxo banatu zituzten, euro bateko sal-

neurrian. Hamar postu ipini zituzten, frontoiaren barruan, eguraldi txarraren eraginez. Nekazal eta kontserba azoka urteroko hitzordua izan ohi da Berriatuko sangregorioetan. 2013an, jaien aurretik antolatu zuten, estreinako.

Galartzako zubia, prest

Arbolak ezagutzeko bidean

ETXEBARRIA q Hainbat hileren ostean, Etxebarriko eta Markina-Xemeingo udalek Etxebarriko Galartza auzoko baserri batzuetara joateko zubia konpontzen amaitu zuten.

MARKINA-XEMEIN q Herriko arbolak ezagutzera eman zituzten, txangoan. Zuhaitz bereziak ezagutu eta bakoitzari izena eta jatorria jarri zieten, alboan. Ekozainek arbolen ezaugarriak azaldu zituen.

BERRIATUA q Berriatuko

Artibaiko zuzendaritza, errelebo eske MARKINA-XEMEIN

q Artibai

Futbol Taldeko zuzendaritzak batzarrera deitu zituen gurasoak, ardura hartu zutenetik lau urte pasa eta gero. “Guraso bakoitzak behar apur bat eginda, gure seme-alabek orain arte bezala euren kirol gustukoenez gozatzen jarraitzeko aukera edukitzea da helburua”, esan zuten. Artibai taldearen zuzendaritza hartzeko momentu ona zela gaineratu zuten. “Izan ere, egoera ekonomikoa ona da, eta horrek erraztasun handiak emango ditu”, aipatu zuten. Gurasoei ezeze, zaleei ere egin zieten Artibairen ardura hartzeko gonbitea, taldearen geroa kolokan egon zitekeela eta.


28

> MAIATZA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Artzabalek deituta, hondartza garbitu zuten LEKEITIO q Artzabal

Surf Elkarteak hondartza garbiketa antolatu zuen, maiatzaren 4an. Plastikoak itoko gaitu izenburupean, kostaldea garbitzeak dakarren onura gogoratu nahi izan zuten, eta bide batez gaiaren gainean sentsibilizatzeko eskatu zien herritarrei eta agintariei.

Europar Geoparkeen Astearen hasiera berezia Maiatzaren 18tik ekainaren 9ra bitartean, Europar Geoparkearen III. Astearen barruan, hainbat ekitaldi antolatu zituzten, Mutrikun. Maiatzaren 18an, Anaiarte abesbatzak eta Gure Ametsa dantza taldeak parte hartu zuten, eta Badi-

MUTRIKU q

harduguk egindako hiru bideo eman zituzten. Bideoetan, Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako herritarren testigantzak jasotzen ziren. “Herritarrak dira Geoparkearen arima, eta horretaz jabetzea lortu nahi dugu�, esan zuten antolatzaileek.

Sortzaile ugari ikuskizun bateratuan

Baserria eta herria topatzeko plaza

MARKINA-XEMEIN q Maiatzaren 4an, herriko hainbat talde eta norbanakok parte hartu zuten arte ikustaldi bitxian. Markina-Xemeingo Musika Banda, Xemein Gazte Ahots abesbatza eta Zerutxu dantza taldea aritu ziren, herri kantu eta dantzetik abiatuta, koreografia ikusgarriak osatzen.

MARKINA-XEMEIN q Herritarrek eta nekazariek elkar topatze-

ko plaza prestatu zuten, Okela Eguna. Ondorengoen arteko ekimena izan zen: nekazariak, tabernariak, trikitilariak, Xemein Astialdi taldea, Ekozain Bertso Eskola, Sortu, Zesta Eskola, Uhagon eta Udala.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

MAIATZA

29

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu zuten

Ondarroan, agerraldi publikoa egin zuten ginekologia zerbitzua mantentzeko aldarrikapena eginaz.

Ginekologia zerbitzua mantentzeko eskaera Zerbitzua murriztekotan zirela eta, mobilizazioak deitu zituzten

zuten. Era berean, “emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak era integralean sustatuko dituen zerbitzuak herri bakoitzean eskaintzea”, aldarrikatu zuten.

Lea-Artibaiko emakume taldeek ginekologia zerbitzuan egin nahi zituzten murrizketak salatu zituzten. Lekeition eta Ondarroan, adibidez, astean egun bakarrera murriztu nahi zuten. LeaArtibaiko herri guztietan ginekologia zerbitzua mantentzeko eskatu

Emakumeak saretzen Agerraldi publiko baten bidez aldarrikatu zuten zerbitzua mantentzeko beharra, Ondarroan. Ekitaldi horretan, marasma sarea osatu zuten emakumek, emakumeak «saretzen» ari direla irudikatu nahirik. Ginekologia zerbitzuetan ezarri zituz-

Lea-Artibai q

ten murrizketak zirela eta, Lekeition eta Ondarroan zerbitzua astean egun bakarrera mugatu nahi zuten. Ondarroako agerraldian esan zutenez, 70eko hamarkadatik aurrera, emakumeak euren eskubideen alde borrokatzen aritu izan dira. Ekainean jakin zenez, Osakidetzak ginekologo bi hartu zituen Lea-Artibairako, eta, beraz, zerbitzua mantendu egin zen. 2.677 herritarrek sinatu zuten ginekologia zerbitzua mantentzearen alde.

LEA-ARTIBAI q Errenta aitorpena egiteko garaia heldu zela eta, Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako udalek kanpaina hasi zuten herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatuz. Kartelak jarri zituzten errenta aitorpenak egiten dituzten erakundeetan, eta zuzendariei euskaraz egiteko aukera ematea eskatu zieten, egoera soziolingustikoa errespetatuta. “Errealitateak erakusten digu, urteetan nagusitu diren joerek eraginda, euskaldunok erdaraz egin ohi ditugula izapide asko eta asko. Diru kontuak badira, are gehiago. Herritarrek euskararen erabileran aurrerapausoak ematea da helburua, arlo honetan batez ere”, adierazi zuten euskara zerbitzuetako arduradunek.

›››


›››

30

MAIATZA

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

‘Playa de Ondarzabal’ txaluparen auzia

Terrazetako musika, mugatuta

LEKEITIO q Eztabaida

ONDARROA q Ondarroako

luzeak izan ziren Playa de Ondarzabal ontzi-museoaren inguruan. Harentzat alternatiba bila zebilela adierazi zuen Lekeitioko Udalak. “Ontziaren egoera txarrak behartuta eta segurtasuna bermatzearren”, bisita gidatuak bertan behera utzi zituzten. EAJk, bere aldetik, Udala kritikatu zuen. Jeltzaleen esanetan, baziren bi urte udalak behar bezala zaintzen ez zuena.

Udalak tabernetako terrazetan musika aparatuak ipintzea debekatzen duen ordenantza onartu zuen, behin-behinean. Besteak beste, ordenantza berriarekin, udalak 2012ko udan tabernen eta bizilagunen artean gertatutako arazoei irtenbidea eman nahi izan zien. Hartara, terrazetan soinu iturriak, telebista aparailuak eta zuzeneko musika jartzea galarazi zuen.

Iparraldeko haizeak, mugak gainditzen LEKEITIOq Aittitta

Txiki Kultur Taldeak antolatuta, Iparraldeko Haizeak ekimena egin zuten, hamabigarrenez. 2013an, surfa izan zen protagonista, eta erakustaldia ere egin zuten, Mendexako Karraspio hondartzan. Ekimenak Iparraldeko eta Hegoaldeko kulturak lotzea du asmo.

54.000 euro Simon Bolivarrentzat ZIORTZA-BOLIBAR q Simon Bolivar Museoko zenbait jarduera finantziatzeko erabakia hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak. Hain zuzen ere, 54.000 euroko diru laguntza eman zioten.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

MAIATZA

31

Euskal dantzak plazara atera zituzten guztian ikasten joandakoa jendeaurrean erakutsi zuten Lekeitio eta Mutrikuko dantza ikasleek, erromerian. Herrikoak ez eze, inguruko herrietako dantzariak ere joan ziren Lekeitioko hitzordura, hain zuzen ere,

Amorotokoak eta Aulestikoak. Sekulako giroa sortu zen, eta berandura arte dantza izan zen nagusi bazter guztietan. Mutrikun ere ez zen girorik falta izan, dantzan aritutako 100 lagun inguruk plazak bete-bete egin zituzten eta.

Auzolanaren fruitu

Bertsoa eta feminismoa

LEKEITIO q Lekeitioko

ONDARROAq Ainhoa

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU q Urte

Herri Asanbladak deituta, auzolanean garbitu eta konpondu zituzten okupatutako hiru etxebizitza. “Elkartasunarekin lortu daitekeena” azpimarratu zuten.

Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolariek bertsolaritzaren hainbat aspektu ikuspuntu feministatik aztertu zituzten, bertsolaritzan asko dagoela egiteko ulertuta.

AZTI antxoaren biomasa aztertzen ibili zen LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

q

AZTI-Tecnalia Itsas eta Elikagaien Zentro Teknikoko zientzilariek antxoaren ugalketa eremua eta arrautzen ekoizpena eta ugalkortasuna aztertu zuten. Udaberriko emaitza onak udazkenean baieztatu ziren. Irailean 110.000 tona iguru antxoa gazte zeuden Bizkaiko gokoan, denak udaberrian jaioak. Eusko Jaurlaritzak, ekimenaren bultzatzaile izanik, datuak positiboki baloratu zituen, “antxoa gazteek bertoko kostetan duten osasun ona baieztatzen baitute, eta EAEko arrantzaleek era jasangarri batean antxoa arrantzatu dezaketela bermatzen baitu”.


32

> EKAINA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Indiara bidalitako laguntza eskertu zieten lekeitiarrei LEKEITIO q Lekeitiarren boron-

date onari esker, 2.165 euro bidali zituzten Indiako Vemsoor herrira. Dirua hartu zutela jakinarazi zieten Indiakoek lekeitiarrei, eta “bihotzbihotzez” eskerrak eman zizkieten. Badira 18 urte lekeitiarrek Vemsoorrerako dirua batzen dutena.

Zortzi lan, Motz-motzian lehiaketan MUTRIKU q Zortzi

lan aurkeztu zituzten 2013ko Motz-motzian lehiaketara. Emanaldi bakarrarekin nahikoa ez zela eta, bi emanaldi eskaini zituzten. Hauek izan ziren lehiakideak: Gure alberkia (Nerea Arrizabalaga), Aitorren hizkuntza zaharra (Mutriku

Udal Musika Eskola), Katetxen lainoak margotzen (Iñaz Urrosolo), Lili bat (Roberto Guimerans), Oroituz (Arrilekuaran), Izez ta Paris (Eritz eta Endika), Babes ofiziala (Igone Arreitunandia) eta Txina (Elaia, June, Lierni eta Aira).

Harrera beroa egin zieten gazteei

Kolegiata, kontzertu doinuez blai

MARKINA-XEMEIN q Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeko mutil gazteak bigarren mailatik lehenengora igotzea lortu zuten. Horregatik, harrera egin zieten udaletxean. “Oso pozik gaude gazteek egin duten lanarekin, eta horren emaitza izan da maila igoera”, adierazi zuen zuzendaritzak.

ZIORTZA-BOLIBAR q Ziortzako Kolegiata musikariz bete zuten,

bi asteburutan. Punta-puntako musikariak gonbidatu zituzten, besteak beste, Luis Alberto Requejo klarinetea, Marin Cepeda organoa, Sevillako orkestra barrokoa, Carlos Mena kontratenorea eta Juanjo Mena musika zuzendaria.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

EKAINA

33

Unibertsitate bolibartarra, martxan

OND2020 prozesuan parte hartzen ari diren egileak.

OND2020 prozesuaren ondorioak aurkeztu zituzten Ondarroa q

Aukera berriak lantzen hasi beharra dagoela nabarmendu zuten eragileek “Ondarroa aldaketei egokitu behar den herria da. Ingurune sozioekonomiko gaitza dauka eta, indarguneetan oinarrituta, aukera berriak sortu behar ditu”. Horietxek izan ziren OND2020 hausnarketatik atera zituzten ondorioak. Garapenaren alorrean etorizuneko erronkak

zehazteko prozesuan, arrantza sektorearen aldeko apustua egiten jarraitu nahi zutela esan zuten, “arrantza sektore erakargarri eta errenagarri baten alde eginaz, arrainari balioa erantsiz, herriko arrantzale izaera turisomagaz lotuz eta aktibitate berriak eta berritzaileak sustatuz, arrantzatik harago”.

Turismoa indartu nahian Izan ere, turismoa etorkizuneko jarduera dela uste dute eragileek, aktibitate ekonomikoaren iturri. Horretarako, beharrezkoa

iritzi zioten herria turismora zabaltzea, “baliabideak balioan jarriz eta herri dinamismoa indartuz”. Eta hori guztia arin egin behar dela esan zuten, “elkarlanean, kalitatearekin eta berezkoa eta ezberdintzailea duen nortasun propioarekin”. Uda aurreko batzarretan abiapuntua jarri zela esan zuten, eta irailetik aurrerako batzarretarako utzi zuten gaien garapena. Batetik, Ondarroako Udaleko Garapen Batzordea kontsolidatzekotan gelditu ziren, eta bestetik, hiru foro sortuko zituztela iragarri zuten.

ZIORTZA-BOLIBAR q Uztailaren lehen astean, bost ikastaro eman zituzten Udako Unibertsitate Bolibartarraren baitan. Uztailaren 1ean, Elikagaien teknologiaz aritu ziren, eta horren barruan, elikadura bariatu eta osasungarriaz, ariketa fisikoaren garrantziaz eta osasun mentalaz; uztailaren 2an, Euskal Eredu Matrilinealaren inguruan; uztailaren 3an, Nanozientziaz; uztailaren 4an, Hezkuntza sistema propioaz; uztailaren 5ean, auzolanen inguruan, eta uztailaren 7an, sostengu energetikoaren inguruan. Udako Unibertsitate Bolibartarra hirugarren urtez antolatu zuten 2013an. Hirugarren urtea zuen Unibertsitate Bolibartarrak, eta antolatzaileak pozik zeuden jaso zuten erantzunarekin.

›››


›››

34

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

EKAINA

Hogei musika talde, presoekin bat

Jostunen lanak ikusgai jarri zituzten

LEKEITIO q Herrira

mugimenduaren ekimenez, Lekeitioko musikariek eta presoek CDa atera zuten, elkarlanean. Bertso batekin hasi eta Ume gaiztuak taldearen Ttipi-ttapa kantaren bertsio batekin amaitzen da eskaintza, guztira, 22 abesti. 1999an presoen aldeko CD bat kaleratu zuten, Lekeition, Balien lobak. Proiektu hori eguneratu egin nahi izan zuten 2013an, elkarlanaren bidez.

ISPASTER q Josten

Eraikin barrokoak ezagutzeko aukera

Gurasoek umeen eguna antolatu zuten

MARKINA-XEMEIN q Barroko garaiko eraikinak bisitatzeko auke-

ETXEBARRIA q Etxebarriko

ra eduki zuten markinarrek, bisita gidatuan. XVII eta XVIII. mendeetan eraiki zituzten herriko jauregi eta eraikin esanguratsuenetakoak, eta garai hartako herriaren egoera azaldu zuten. Tartean bitxikeriak ere kontatu zituzten.

ikasteko eskoletan izena emandakoen lanak ikusgai jarri zituzten, Iñigo Egiluz kultur aretoan. Landa inguruko Emakumeen eta Sendien elkartea zen ekimenaren antolatzailea, eta egindako lanen kalitatea nabarmendu zuten. 2010ean hasi ziren josteko ikastaroa ematen, eta, geroztik, arrakasta handia izan du. 2013an, inoiz baino jende gehiagok parte hartu zuen. LANDA XXI

guraso elkarteak antolatuta, umeen eguna antolatu zuten, ekainaren 15ean. Jolasak, 2013an eskola amaitu zutenei egindako oparien banaketa, bazkaria eta txokolate jana prestatu zituzten, uda gainegainean zegoela eta.


›

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

EKAINA

35

Herribusa martxan jarri zuten MUTRIKU q Ekainean, mutrikuarrak herribusa erabiltzen hasi ziren. Aste barruan egon zen martxan, 08:00etatik 12:00etara, herriko auzoak lotu eta herritarrei erraztasunak emateko helburuari jarraituta. Autobusean, hamabi lagunentzako lekua

dago, eta ezinduentzat eta haurren gurditxoentzat arrapala berezia dauka, bai eta haientzako toki berezia ere. Herribusaren lehen egunean, Joseba Palenzuela alkateak eta Arrate Uranga Politika Sozialeko buruak erabili zuten.

Errepidea asfaltatzen

Antsietateari aurre egiten

BERRIATUA q Bizkaiko Foru Aldundia Markina-Xemein eta Ondarroa arteko errepidea konpontzen aritu ziren, tartean, Berriatuko tartea. Lanak iraun artean, trafikoa seinale bidez bideratu zuten.

MUTRIKU q Stop Antsietatea Elkarrekin ahal dugu! elkartea martxan jarri zuten. Antsietatea menderatzen laguntzeko erremintak eskura ipintzeko asmoarekin sortutako elkartea zela adierazi zuten.

Zaldupe futbol zelaia alokatzea erabaki zuten ONDARROA q Zaldupe

futbol zelaia alokatzeko erabakia hartu zuen Ondarroako Udalak. Ordura arte, Aurrera Kirol Elkarteak erabiltzen zuen, eta, 2013ko ekainean adostu zuten interesa zeukaten banakoek, taldeek edo elkarteek erabili ahal izango zutela, txapelketak egiteko, entrenatzeko edo lagunarteko partidak jokatzeko. Erabakiak erabaki, Aurrera Kirol Elkarteak lehentasuna edukiko duela argitu zuten. Onartutako araudiari jarraiki, zelai osoa edo erdia alokatu ahal izan zuten aurrerantzean erabiltzaileek, bertokoak izan ala ez, eta denbora aldetik ere hainbat aukera eman zizkieten.


36

> UZTAILA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Iker Belaustegik alkate izateari utzi zion MUNITIBAR q Iker

Belaustegi jeltzaleak abuztuaren 31n Munitibarko alkate izateari utziko ziola iragarri zuen. “Arrazoi pertsonalak” argudiatu zituen kargua uzteko, eta kargu politikoetan egindako 11 urteak positiboki baloratu zituen. “Nire momentua amaitu da”, esan zuen.

Ameriketara joandakoak gogoan hartu zituzten ZIORTZA-BOLIBAR q Ziortza-Bolibar

utzita Atlantikoa zeharkatu eta Amerikara joan zirenak eduki zituzten gogoan Simon Bolivar museoaren 30. urteurrenean, uztailean. Funtzionarioak, ostalariak eta pilotariak zeuden Amerikara joan zirenen artean, ge-

hien-gehienak artzaintza lanetara joandakoak. Helburuak beteta, sorterrira bueltatu ziren batzuk; beste batzuk, ostera, hantxe geratu ziren. Guzti-guztien datuak bildu zituzten museoan, Ziortza-Bolibarko Amerikanuak ikerketan.

Errotabarri, monumentu historiko

Eguneko zentroa eskatu zuten

GIZABURUAGA q Eusko Jaurlaritzak monumentu historiko izen-

ONDARROA q Udaleko Ongizate Batzordeak bultzatuta, sina-

datu zuen Gizaburuagako Errotabarri presa. Izendapenarekin, Errotabarri “hobeto” kontserbatu ahal izango dela esan zuen Jaurlaritzak. Pedro Bernardo Villarealek diseinatutako presa XVII eta XVIII. mendeetan eraiki zuten.

dura bilketa hasi zuten eguneko zentroa ahalik eta arinen irekitzeko eskatuz. Aldundiak gutuna igorri zion udalari azaroan Maskulo Etxea zabalduko zutela aurreratuz, baina Eguneko Zentroa ere zabalduko zuten zehaztu barik.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

UZTAILA

37

Radixuk ezin izan zuen emititu, itoginengatik ONDARROA q Ein

Ertzainak, fraileen eraikinaren aurrean, utziarazi zuten egunean.

Gaztetxea utzarazi zuen Ertzaintzak Lekeitio q

Bost egunez gaztetxea izan zen fraileen eraikina, ekainaren 29tik uztailaren 3ra Uztailaren 3 goizaldean, Ertzaintzak Lekeitioko fraileen eraikina utziarazi zuen. San Pedro Egunean sartu ziren gazteak eraikinera, eta uztailaren 3 goizaldera arte gaztetxe erabilera eman zioten. 21 lagun zeuden gaztetxean lotan uztailaren 3an goizaldean. Bederatzi furgoi eta 30 ertzain agertu

ziren eraikina utzi behar zutela esanez. Bost egunetan, eraikina txukuntzen eta erabilgarri jartzen aritu ziren. Hainbat ekimen egin zituzten, besteak beste, kontzertuak, jolasak eta bideo emanaldiak. “Ateak alderik alde zabaldu eta urteetan hutsik eta hilda egon den eraikinari bizia eman diogu”, adierazi zuten gazteek. Elkarbizitzarako prestutasuna Gainera, “errespetuz jokatzeko eta fraileekin zein auzokoekin elkarbizitzarako oinarrizko

arauak zehazteko prestutasuna” erakutsi zuten. Euren esanetan, baina, ez zuten aldeko erantzunik jaso. “Fraileek ez dute gurekin hitz egin nahi izan, eta salaketa jarriko dutela esan ziguten”, nabarmendu zuten. Dena dela, lanean jarraitzeko borondatea agertu zuten. “Herritik eta herriarentzat izango den Gaztetxea hustu badute ere, ez daukagu eskuak gurutzatuta geratzeko asmorik, eta beharrean jarraituko dugu, proiektua eraiki arte, denon artean ez bada, ez delako Lekeitioko gaztetxea izango”.

daigun bidi eta Radixu irratiko beste irratsaioren bat edo beste uda sasoian emititzen jarraitzeko asmoa bazuten ere, ezinezkoa izan zen. Udalak irratian konponketak aurrera eroateko aurrekontua onartuta zeukan, baina Radixuko kideek artean konponketak noiz hasiko zituzten jakin barik jarraitzen zuten, eta egoera horrekin ezin zutela emititu erabaki. 2012an hasi ziren itoginen arazoekin kanpandorrean, eta udaberriko euriteekin arazoa areagotu egin zen. Urrian martxa normalean hasi baziren ere, ez baldintza onenetan. Izan ere, Radixukoek esan zutenez, 2013 amaieran arazo berarekin jarraitzen zuten. Ez hori bakarrik: haizeak leiho bateko kristala eraman zuen.

›››


›››

38

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

UZTAILA

Hondakinen gaia, mahai gainera

1,9 milioi euroko superabita

MUTRIKU q Hondakinak

“gizartearen arazoa” direla ulertuta, Mutrikuko Udalak gaia landu eta egin beharrekoei bide emateko mahai bat eratu zuen. Alkatetza, herrian ordezkaritza zuten alderdi politikoetako ordezkariak, bosgarren edukiontziaren alde sinatu zuten herritarrak, Mutriku Zero Zabor taldea eta Mutriku Natur Taldea batu ziren mahai horretan, bakoitzetik, ordezkari bina.

ONDARROA q Aldeko

Arrigorriren ustiaketa, bertan behera

Abaroako zelaigunean, auzolana

ONDARROA q Udalak Alfa-Arrigorri ostatu establezimenduaren lizentzia administratiboa hartu-emateko baldintza juridikoadministratiboak onartu zituen. Azkenean, interesatu bakarra aurkeztu zen, eta bermea ipintzeko orduan atzera bota zenez, proiektua bertan behera geratu zen.

LEKEITIO q Udalak

1,9 milioi euroko saldoarekin itxi zituen Ondarroak 2012ko kontuak. Aurrekontu handia eskatzen zuten inbertsio batzuk alde batera utzi behar izan zituzten emaitza hori lortu ahal izateko. “Udaleko kontuak 343.000 euroko superabitarekin itxi genituen. Horri gehitu behar zaio Telesforoak dohantzan emandako fondoen oraingo balioa, 1.6 milioi eurokoa”, esan zuten.

deia egin zien herritarrei auzolanean Abaroa jauregiko zelaigunea berreskuratzeko. Aurreko hileetan, Abaroa Jauregiko berdegunea herriratzeko asmoa zeukala iragarri zuen udalak. Bakoitzak ahal zuen neurrian laguntzea zen Udalaren asmoa.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

UZTAILA

39

Leatarrek euren eguna ospatu zuten 27an, Lea Ibarreko biztanleek euren eguna ospatu zuten, Ekin eta ekin, leatarrak elkarrekin lelopean. Egitaraua herri bakoitzeko karrozekin hasi zuten, beste urteetan ez bezala. Jendea gustura egon zen karrozak ikus-

ten, barre algaraka. Ondoren, Lea Ibarreko dantza taldeen emanaldia izan zen, bazkaltzeko ordura arte. Ehunka lagun elkartu ziren, batean eta bestean. Aurten, konpetizioa alde batera utzita, herri kirolak herri jolas bihurtu dira.

Argiteria aldatu zuten

Geoparkean, aukera ugari

AULESTI q Kontsumo murritzagoa duten sistemak jartzea helburu, argiteria oso-osorik aldatuko zuela aurreratu zuen udalak, herri barruko kale-argietan zein parkeko bidean. 285 bonbila aldatu zituzten.

MUTRIKU q Euskal

AULESTI q Uztailaren

Kostaldeko Geoparkeak nabarmen handitu zuen uztaila eta abuztuan bisita gidatuen eskaintza, udan etorriko ziren bisitarien eskaerei era egokian erantzuteko”.

Danok Bat, frontoiaren kudeatzaile MUTRIKU q Miruaitz

frontoiko azpiegitura guztiak Danok Bat elkartearen esku utzi ziren uztailean. Kudeaketan aldaketa nabarmena egongo zela aurreratu zuten. Izan ere, frontoiarengatik lortzen zen dirua frontoian bertan geldituko zela esan zuten. “Urte amaieran lortzen den dirua frontoian beharrak asetzeko erabiliko da. Elkarteak ikusiko du zer den beharrezkoa, eta horretara zuzenduko du jasotakoa”, azaldu zuen kirol teknikariak. Argitu zutenez, egunero irekiko ziren frontoiko instalazio guztiak, eta herriko elkarte guztiek erabili ahal izango zituzten, ordura arte bezala, aurrez jakinarazita.


40

> ABUZTUA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Mutrikuk 40. Zaharren Eguna ospatu zuen Aurreko urteetan modura, Ziñua elkarteak 70 urteko adinekoak omendu zituen, abuztuaren 15ean, Goiko Plazan. Maria Luisa Uriarte eta Juan Mari Burgaña Biribil omendu zituzten, eta, era berean, Manuel Artetxe bazkide fundatzailea gogoan hartu zuten.

MUTRIKU q

Koipe bolak agertu ziren hondartzetan LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU q Uztaila bukaeran,

Mutrikuko Mijoa errekan hainbat arrain hilda agertu eta egun gutxira, koipe bolak agertu ziren Mutrikuko eta Ondarroako hondartzetan. Salatu zutenez, fabriketako isurketen ondorioz agertutako koipe bolak

ziren. “Kiratsa handia izan da, eta egun batzuetan hondartzan ezin izan da ibili, dena hankazpian edota bainujantzian itsatsita geratzen zelako”, adierazi zuten hondartzetako erabiltzaileek. Eusko Jaurlaritzako ikuskatzaileek ur laginak hartu zituzten.

Elordi eta Gojenola aktoreak, oholtzara

Marrazo batek arrantzalea eraso zuen

LEA-ARTIBAI q Miren Gojenolak eta Ana Elordi aktoreek Hiru

ONDARROA q Marrazo batek eraso egin zion Ondarroako Geu-

antzezlana taularatu zuten abuztuaren 16an eta 18an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Txalo produkzioaren antzezlanean, hortaz, bertoko aktore bi lanean ikusi ahal izan ziren, Miren Gojenola lekeitiarra eta Ana Elordi ondarrutarra.

re Leire itsasontziko 51 urteko arrantzale bati, besoan, Bizkaiko Golkoan, Landetatik hur (Frantzia) arrantzan zebiltzala, arrantza tresnak jasotzean. Arrantzalea Bidasoako ospitalera eroan zuten, eta egunean bertan jaso zuen alta.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

ABUZTUA

41

Santa Rita komentua zabaldu zuten, gaztetxe lez LEKEITIO q Abuztuaren

Sigurjon Freyrsson biolin-jotzailea.

Itxas Soinua Musikaldiak 35 urte bete zituen Lekeitio q

Euskal Herriko zein kanpoko puntako musikariek jo zuten Santa Maria elizan Doinurik ederrenek jantzi zituzten abuztuko egunak, Lekeition, 35. Itxas Soinua Musikaldiari esker. Abuztuaren 14tik 18ra, egunero kontzertu bat eskaini zuten Santa Maria elizan. Abuztuaren 14an, Sigurjon Freyrsson biolinjotzaileak Bilboko

Orkestra Sinfonikoarekin jo zuen. Bilbon jaioa, Freyrssonek ibilbide luzea egin du musika munduan. Carlos Goikoetxearen pianoa izan zen protagonista abuztuaren 15ean. Getxon bizi den burgostarrak hainbat sari jaso dituela gogoratu zuten antolatzaileek. Klarinete emanaldia Klarinete taldea izan zen entzungai abuztuaren 16an: Bilbao Klarinet Ensemble. Luis Alberto Requejo, Beatriz Ortiz, Cecilia Hernandez eta Luis San Sebastianek osatutako laukoteak klarinetearekin eta haren familiako instru-

mentuekin eskaini zuten emanaldia. Abuztuaren 17an, Passamezo Antico egon zen Lekeition, Carlos Mena kontratenorearekin. Antolatzaileek nabarmendu zutenez, Mena munduko auditoriorik ospetsuenetan ibili zen kantuan. Abuztuaren 18an izan zen Itxas Soinua Musikaldiaren azken saioa. Vocalia izan zen azkenengo talde gonbidatua, emakumeen korala. Euskal Herriko esperientzia handiko 28 abeslarik osatutako taldea taularatu zuen musika ekitaldi beteranoak, ikusleen gozamenerako.

4an, herritar talde batek Santa Rita komentua zabaldu zuen, gaztetxe lez. Gaztetxe modura aurkeztu bazuten ere,gazte ez direnek ere lekua edukiko zutela esan zuten herritarrek. “Ez da gazteontzako mugatutako gune bat izango. Izan ere, gure asmoa herritar guztiei parte hartzeko aukera emango dien leku bat bermatzea baino”. “Komentua udalaren esku dago, eta 2004tik ez da erabiltzen”, esan zuten. Eraikina herriaren beharrizana asetzeko aproposa dela esan zuten. Ondare historikoa bermatzea helburu duen Atabaka elkarteak gaitzesti egin zuen okupazioa, euskal kulturaren harribitxitzat hartzen dela gogoratuz. Eraikina babestea eskatu zuten.

›››


42

> IRAILA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

‘Gabeko izarrak’, aldizkari eskaintza berria ONDARROA q Josu Martin Etxebarriaren ardurapean, Gabeko izarrak aldizkaria kaleratu zuten, irailean. “Ondarroan dagoen hutsunea” betetzera etorri zen, garai bateko Bolo-Bolo aldizkariak betetzen zuen hutsunea. Lehen zenbakia berehala agortu zen, atera eta aste bira.

Hamabi postu egon ziren nekazal azokan ISPASTER q Lea-Artibaiko Landa Garapene-

rako Alkarteak eta Ispasterko Udalak antolatuta, nekazal azoka prestatu zen, Ispasterren. Herriko frontoian eta elizapean, LeaArtibaiko produktuak erosteko aukera eduki zuten Ispasterrera joan zirenak, hala

nola, ortuariak, baserri ogia, artisau gozoak, sagardoa, txakolina eta beste. Horrez gain, azoka eremuan, artisauen salmenta eta erakusketa txikia ere antolatu zituzten. Halaber, txahalaren hegal errea dastatzeko aukera eman zuten Ispasterko frontoian.

Hildako bat sanantolinetan

Hondakinen gaiaz eztabaidatzen

LEKEITIO q Ezbehar larria gertatu zen Lekeitioko portuan, sa-

LEKEITIO q Herritar talde bat batzartu egin zen hondakinen gainean berba egiteko. Hondakin gehienak nahastuta botatzen direla esan zuten, eta horri buelta emateko gogoa adierazi zuten. Hondakin kopurua murriztea jarri zuten lehen helburutzat, baita materialen berrerabilera ere.

nantolinen baitan. 40 urteko Malick Fallen 40 urteko sengaldarraren autoa portuko uretara jausi zen, barruan lotan zegoelarik, eta itota hil zen. 4.845 euro batu zituzten lekeitiarren artean senideek gorpua Senegalera eraman ahal izateko.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

IRAILA

43

Azkan agurra egin zioten Juanito Balenziagari

Ikusgarri zine aretoa.

Ikusgarri zine aretoa antzokien sarean sartu zen Lekeitio q

Udalak lau urterako hitzarmena sinatu zuen parrokiarekin Kultur areto bat edukitzearen garrantziaz jabetuta, irailean, alokairu kontratua sinatu zuen Lekeitioko Udalak parrokiarekin, Ikusgarri aretoaren jabearekin. Aretoaren erabileraren trukean, udalak parrokiari 500 euroko alokairua ordaintzeko konpromisoa hartu zuen, eta bere gain hartu zituen aretoaren mantenimendu gastuak. Lau urteko kon-

tratua sinatu zuten bi aldeek, luzatzeko aukerarekin. Udalaren esanetan, kultur programazio “sendoa” bultzatu nahi zuen Ikusgarri aretoan. Gainera, Euskadiko Antzokien SAREAn sartu zirenez, gutxienez zortzi ekitaldi lotu zituzten urtean. “Udalarentzat oso garrantzitsua da horrelako kultur espazioak mantentzea eta herriratzea”, esan zuen. Bazkidetza Beste alde batetik, Ikusgarri zineman zine komertziala kentzean, Lekeitioko zinezaleek elkartea sortu beharra ikusi zuten, eta

bazkideak lortzeari ekin zioten, 100 euroren truke. Hainbat batzar deitu zituzten asmoari forma emateko. Urrian mahaiak jarri zituzten, bazkideak lortu nahirik, eta e-mail bidez ere eman zuten bazkidetza egiteko aukera. Gutxienez 250 bazkide beharko zituztela esan zuten. Udalak txalotu egin zuen herri ekimena. “Jendea gogoz dago zine emanaldiak mantentzeko”, esan zuten. “Udala elkarlanerako prest dago, eta bere esku dagoena egingo du horrelako ekimenak aurrera eroateko”, gaineratu zuten.

ONDARROA q Irailaren 5ean, Juanito Balentziaga ondarrutarra hil zen. Hark eta haren koadrilak asmatu zuten Andramari jaietako ikur bihurtu den jai eguna: Arrantzale Eguna, 1957an. Balentziaga Aurrera Kirol Elkarteko lehendakari zen, eta herriko jaiek arrantzaleekin lotutako zer edo zer behar zutela ulerturik, Udalera jo eta lehenengo Arrantzale Eguna antolatzeko diru laguntza jaso zuten, 12.640 pezeta. “Jai eguna izanda, laneko erropekin, maoizko erropekin janzteko ohitura eta zikinak, izerdia eta mukiak kentzeko zapia lepotik ipintzeko ohitura ere zor diogu. Beste herrietan ez zen horrelakorik egiten”, adierazi zuten haren lagunek. Irailaren 21ean omendu zuten, Latxanbre plazan.

›››


›››

44

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

IRAILA

Umeen garraiorako prebentzioaz

Helikopteroek lur hartzeko lekua

LEKEITIO q Ikasturte

berriarekin, Lekeitioko Udalak eskola eta umeen garraiorako prebentzio kanpaina jarri zuen martxan. Txikien segurtasuna garrantzitsuena dela iritzita eta ezbeharrak ekiditeko asmoz abiatu zuten kanpaina. Horrela, bete beharreko segurtasun neurriak gogorarazi zizkieten auto gidariei. Edozelan ere, umeak ikastetxeetara oinez joateko gomendioa egin zuen udalak.

ONDARROAq Ondarroak

Santa Eufemi eskualdeko topaleku

16 urtera artekoak diruz laguntzen

AULESTI q Ohiko lasaitasuna alboratuta, Santa Eufemi egunean, mendi tontorra jendez bete zen. Poney-ekin ibilalditxoak, irrintzi txapelketa, txapel jaurtiketa, ermitara igoera, erromeria... Denetarik egon zen, publiko guztiak asetzeko moduko egitaraua. Urregarai zelaia txiki geratu zen.

MENDEXA q Mendexako

bigarren heliportu bat dauka, Osakidetzako helikopteroek lur har dezaten. Heliportu berria saregileen etxetxoaren ondoan prestatu zuten. Futbol zelaian bedar artifiziala ipini zutenetik, ezinezkoa zen lur hartzea, eta, arrazoi horregatik, portu inguruan bigarren heliportua ipintzea erabaki zuten. Bigarren heliportua barra puntan dagoenaren alternatiba da.

Udalak diru laguntza emango die ikasleei, eskolako materiala eta jantziak ordaintzen laguntzeko. 1996 eta 2013 urtera artean jaiotakoen familiei egindako eskaintza da. Udalak 150 euroko diru laguntza emango die, umeko, baldintzak betetzen dituzten familiei.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

IRAILA

45

459 arrantzalek hartu zuten ur ertza ONDARROA q Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, kainaberez bete zen Zubi Zaharretik porturainoko ibilbidea, irailaren 21ean. XV. Umeen Arrantza Lehiaketak 459 ume eta gazte elkartu zituen arrantzan. Ordu bi eta erdiko

arrantzualdiak askorako eman zuen. Karnata eta amu artean ibili ziren gaztetxoak, gurasoak ondoan. Sari berezia jaso ala ez, guztiek eduki zuten oparia, eta Traman & Brix antzerki taldearekin, gozatu ederra hartu zuten.

Pako Aristiren hitzaldia

Bizipozaren jaiaren erakusle

ZIORTZA-BOLIBAR q 2013ko Udako Unibertsitate Bolibartarrak jarraipena izan zuen. Pako Aristi idazleak hitzaldia eman zuen independentziaren gainean, ZiortzaBolibarko udaletxean.

ONDARROA q Arnasa elkarteak fibrosi kistikoaren berri eman zuen, jai baten bidez, Lazkaon. Aitzol Etxaniz eta Noemi Uribek arnasketa teknikak egunero garatzea ezinbestekoa dela esan zuten.

Errezeta elektronikoa, hedatzen MUTRIKU q Mutrikun, errezeta

elektronikoa ezarri zuten. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuenez, Mutrikun ezarri orduko, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 98 udalerritan ezarrita zegoen errezeta elektronikoa. Beste era batera esanda, 350.000 erabiltzaile zituen Mutrikun ere martxan jari zutenerako. Eibarko botika batean aurkeztu zuten errezeta elektronikoa. Sistema berria ezartzen den herrietan, ohiko paperezko errezeta desagertu egingo da; “gaixoek osasun txartela aurkeztu beharko dute botikak lortzeko, bertan egongo baita gordeta mediku historia osoa”, aurreratu zuten.


46

> URRIA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Erdotza etorbideko espaloia luzatzea erabaki zuten MARKINA-XEMEIN q Turu pareko espaloiarekin hasitako eraberritze lanekin jarraituko zuela iragarri zuen Udalak. Aparkalekuak dauden alderdian joango da. Espaloia egin, aparkalekuak hobetu eta ingurua zuhaitzekin jantziko dute. Beharrak 2014an egingo dituzte.

Gernikaldea zentroa martxan jarri zuten LEA-ARTIBAI q Urriaren 21ean, Gernikaldea

zentroa martxan ipini zuten. Lea-Artibai eta Busturialdeko 56.000 herritarrei emango die zerbitzua, eta urtean 22.000 lagun artatuko dituztela aurreikusi zuten. Zentroa 2012ko abenduan zabaldu zuten, 2013ko

urrira arte inauguratu ez bazuten ere. Zentroa zabaldu zutenetik urrira bitartean, ia 26.000 kontsulta eta 24.000 proba egin zituzten. 680.000 euro inbertitu zituzten Gernikaldea zentroko larrialdi zerbitzua martxan jartzeko.

Herribusak zerbitzua zabaldu zuen

‘Ontziratu zaitez’ kanpaina, abian

MUTRIKU q Herribusa

MUTRIKU q Ontziratu zaitez kanpainarekin bat egin zuen Mutrikuko Udalak, arrandegi eta harategietan ohikoak diren paper eta plastikozko poltsak murriztu eta herritarren artean kontsumo arduratsuaren aldeko jokaera zabaltzeko. Etxebizitzako ontzi bana banatu zuten.

ikastolaraino bi aldiz igotzea erabaki zuen udalak, ikastolaraino autobusez igo nahi duten herritarrak autobusak bidaia bakar batean eraman ditzakeenak baino gehiago direla eta. Herribusean hamabost leku daude, eta ezinduentzako leku bat.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

URRIA

47

Abaroa kultur ondare izendatzea eskatu zuen udalak LEKEITIO q Udalak Abaroa jau-

Aranzadi zientzia elkartea, Ondarroako Historia Zaleekin.

Aranzadi hilobien arrastoen bila hasi zen Mutriku q

Aranzadi indusketak egiten hasi zen Ondarroa eta Mutriku artean Hilobien bila hasi ziren Aranzadikoak Ondarroa eta Mutriku artean, Villa Osa etxebizizako lursailean. Errepidetik 30 bat metro goruntz joanda dauden hilobiak topatzea zen helburua. Izan ere, hainbat ikerlariren arabera, 1936-39 bitartean Saturrarango kartzelan preso egondako lau

emakumeren hilotzak egon daitezke bertan. Hori adierazi dute hainbat testiguk azken urteetan. Testigantzaz testigantza, badago bi pertsonen hilobia dagoela dioenik ere. Hasiera batean, indusketa garabia batekin ziren egitekoak, baina lursailaren zailtasuna tarteko, ezinezkoa izan zen. Errepide ondotik beharrean, Pikupe atzeko aldetik ere egin zuten garabiarekin joateko ahalegina, baina bidea moztuta topatu zuten. Lehen bidea zegoen lekuan, horma bat dago

orain. Azkenean, indusketa eskuz egin beharko zutela esan zuten. Hondeaketa eskuz egiteko materialak hartu, eta 10:30ean hasi zuten gorako bidea Aranzadikoek. Hilobia non dagoen mugatu zuten lehenengo eta bat, Arbelaizko alaba Arrate Alkortaren laguntzarekin. Aranzadi Zientzia Elkartea 2005 urtean egon zen lehenengoz Akilaldeko lursailetan, Mutrikuko udal kultur arduradunaren eskariz, eta enterramenduen lekukotasunari erantzunez.

regia Euskal Herriko Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko eskaria egin zuen, eraikinak “babes handiagoa” edukitzeaz gain, diru laguntzetara jotzeko “aukera gehiago” egongo liratekeela iritzita. Espedienteari hasiera eman eta ahalik eta arinen zerrendan sartzeko eskaria egin zuten. 2005 urtea orduko udalerri mailan babesteko proposatuta zegoen, eta urte hartan, aldundiak Euskal Herriko zerrendan sartzea eskatu zuen, baina ikerketa sakonagoa egin beharra ikusi zuten. Beste alde batetik, Lekittoko Gazte Asanbladak adierazi zuen Abaroa jauregian jarraitzen zutela. Udala eta gazte asanblada hartu-emanetan zeuden.

›››


›››

48

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

URRIA

Jende ugari Usotegin, ateak irekitzean Elkartasuna erakutsiz gaixotasunari aurre egiteko ikerketa diruz lagundu nahirik, elkartasun jaia antolatu zuten, urriaren 5ean, Aulestin, eta pilota jaialdia, azaroaren 10ean. Fran Olea aulestiarraren familiari elkartasuna adierazi nahi izan zioten, lau seme-alabek daukate-eta gaixotasuna.

Bedarra taldeak Usotegiko ate irekien eguna ospatu zuen. Ekimenak arrakasta handia eduki zuen, herritar asko joan ziren-eta Usotegi ezagutzera. Helburu hauek ipini zituzten: teilatua konpontzea, Eguzki Begiran ortuak sortzea eta formakuntza eta auzolanarekin jarraitzea. Usotegi dorreari buruzko informazioa eman zuten, eta elikadura burujabetzari buruz berba egin.

Ekoizleak eta abeltzainak, kalera

Berton ere, LOMCE legearen kontra

MARKINA-XEMEIN q Urriaren

LEA-ARTIBAI q Hezkuntza

AULESTI q Koroideremia

12an, Urriko Azoka Nagusia egin zen, Markina-Xemeinen. Urtero legez, baserriko produktuak erosi ahal izan ziren, ganadua ikusi eta Blonda Akitania ganaduen lehiaketarekin gozatu. Azoka Aldundiak, BBKKutxabankek eta Lea-Artibaiko udalek antolatu zuten.

LEKEITIO q Lekitto

alorreko hainbat eragilek LOMCE legearen kontrako manifestaziorako deia egin zuten. Urriaren 12an egin zen manifestazioa, eta eragile eta sindikatu ugarik egin zuten bat. Eragileek hezkuntza sistema propioa aldarrikatu zuten.

Ale honetan akatsik ikusten baduzu esan mesedez hurrengo urtean ez errepikatzeko. ESKERRIK ASKO


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

URRIA

49

Artibai kaleko konposta gunea, martxan kaleko konposta gunea muntatu zuten, eta hurrengo asteetan erabiltzaileak konposta egiten hasteko moduan egongo zirela aurreratu zuten. Bestalde, Ibaiondoko gunean, hirugarren taldea martxan jartzeko moduan egongo

zela ere esan zuten, arbolen indausketa egin eta material sikua -birrindutako egurra- batu ostean. “Abendutik aurrera soberan edukiko dugu, eta orduan talde gehiago ipiniko ditugu martxan”, nabarmendu zuten.

11 zaldi egon ziren lehian

Gaztetxeak, hamairu urte

ISPASTER q Herritar ugari batu ziren XXVIII. Zaldi-Mando probetan. 11 izan ziren lau egunean lehiatu ziren zaldiak. Juan Uriarte aulestiarraren zaldia gailendu zen, 77 untzari esker.

MUNITIBAR q Egun

ONDARROA q Artibai

osoko egitarua antolatu zuten urriaren 12rako, gaztetxeak hamairu urte bete zituela ospatzeko. Gazte eztabaida, bazkaria, gazte jokoak eta kontzertua prestatu zituzten.

Udalak martxan jarri zituen baratze publikoak MARKINA-XEMEIN

q Markina-

Xemeingo Udalak 40 ortu publiko jarri zituen herritarren eskura, Barroeta dorretxearen aurrealdean. Ortu bakoitzak 70 metro koadro inguru ditu, eta denak elkarren alboan daude. Horrez gain, aldagelak, dutxak eta komunak ere jarri zituzten bi kabinatan, eta hirugarren batean lekua dago erabiltzaileek ortuko erremintak gorde ditzaten. Udalak esan zuen herritarrek erantzun “bikaina” eman zutela, eta eskaintza zabaltzeko asmoa erakutsi zuten. Herritarrek eurek prestatu zituzten lurrak, auzolanean. Eremua hesitu eta ortuak ureztatzeko kanalak eraiki zituzten.


50

> AZAROA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Gizaburuagak wifi saria berrituko zuela iragarri zuen GIZABURUAGA q Zaharkituta-

koa kendu eta wifi sare berria ipintzeko asmoa agertu zuen Gizaburuagak. Egitasmoak 9.163.02 euroko aurrekontua zeukan, eta diru laguntza jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Leader programatik. Sare berria indartsuagoa dela aurreratu zuten.

Literatur amuak jardunaldiak, arrakastatsu ONDARROA q 2013an, kopuruan eta kalitate-

an jauzi garrantzitsua eman dute Literatur Amuak jardunaldiek. Bigarren urtez, azaroan, literaturzaleek Ondarroan eduki zuten hitzordua. Izan ere, euskal literatur sormenaren plaza izan zen astebetez. Ikusle-

ak, gazte zein nagusi, pozik agertu ziren saioz saio. Euskaraz sortutako kalitatezko produktuak kontsumitu ahal izatea eskertu zuten. Ume eta nagusientzako antzezlanak, musika errezitaldia, irakurri bertsotua eta literatur gala izan ziren osagaiak.

Hego Euskal Herriko psikiatrak, batuta

Dikearen inguruan adostasunik ez

LEKEITIO q Euskadi eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen bile-

MUTRIKU q Eusko Jaurlaritzak 2014an dikea guztiz amaitzeko konpromisoa hartu bazuen ere, Mutrikuko Udalak esan zuen hitza jan zuela, aurrekontuetan egiteko horretarako dirurik ez baitzuen gorde. Jaurlaritzaren erabakiaren aurrean, Udalak haserrea, atsekabea eta kezka erakutsi zuen.

ra egin zuten, Lekeition. Ehun adituk baino gehiagok parte hartu zuten kongresuan, edozein dinetan agertu eta ezgaitasun handia sor dezkaeen patologia bati buruz berba egiteko: Nahaste obsesibo konpultsiboak.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

AZAROA

51

Goikolau kultur elkartea aurkeztu zuten

Udalak erabiltzen duen armarria.

Ondarroa, armarri bako herria Ondarroa q

Armarri ofiziala lortzeko prozesua martxan jartzeko proposamena egin zion OHZk Udalari 2013an, Ondarroako Historia Zaleek (OHZ) Ondarroako armarriari buruzko txostena eta eskaria aurkeztu zioten udal gobernuari, armarri ofizial bat edukitzeko prozesua “ahalik eta arinen” abiateko eskatuz. 2000. urteko martxoaren 30ean onartu zuen Onda-

rroako Udalak herriko armarria aldatzeko proposamena. Bizkaiko Foru Aldundira bideratu zuten, eta Batzar Orokorrek “tramitera onartu” bazuten ere, eskaera bere horretan geratu zen. “Aurretik egindako gestio guztiak albo batera utzi, eta hutsetik hasi beharra dago. Armarri berri bat eskatzeko garaia da”, adierazi zuen OHZk. Udalak, bere aldetik, gaia aztertu ostean, prozesua martxan ipini zuela esan zuen. Armarri mota asko Herrian armarri asko aurki daitezke, bat bera ere ez

ofiziala. Ondarroan ezagutzen den armarririk zaharrena parrokian dago, erretaularen gainean, barruko aldean. Harrezkero, asko izan dira herria zer edo zelan identifikatu izan duten irudiak. OHZkoek esan dutenez, armarria herritarren adostasunarekin onartu beharko litzateke. “Ez dakigu zer gertatzen den beste herrietako armarrien historiarekin edo egoerarekin. Jakin badakigu Ondarroako herriak gaur egun ez daukala legezko araudiak betetzen dituen armarririk”, azaldu zuen OHZk.

BERRIATUA q “Helburu asko” dituen elkarte berri moduan aurkeztu zuten berriatuarrek Goikolau kultur elkartea. Herriko ondarea eta kultura jaso, zaindu, berreskuratu, bultzatu eta zabaltzea dira elkartearen helburu nagusiak. Herriko leku berezi baten izena jarri zioten elkarte sortu berriari. Goikolau Berrituko kobazulo bat da, ez hain ezaguna, baina aparteko garrantzia daukana Berriatuaren historian. Espeleologiaren gaineko erakusketa, Berriatu eta inguruetako haitzuloen gaineko hitzaldia, paleolito aroko arte erakusketa eta Berriatuko historiaurreko kultur ondarearen gaineko berbaldiekin ekin zioten bideari. Aurrera begira, ideia eta proiektu asko zituztela aurreratu zuten.

›››


›››

52

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

AZAROA

Arriola, artearen erakusleihoa

Radixu irratia, 48 ordu etenik barik

ONDARROA q 7

emakume en movimientok eta Luterl taldeak udal erakusketa areto beri bat ipintzeko eskaria egin zioten udalari, Arriolaneko denda izandako lekuan, Kanttoipen. Herrian kulturgintzan diharduten talde eta banakakoen babespean aurkeztu zuten proposamena, euren arloak lantzeko orduan erakusketa areto egoki bat izatea ezinbestekotzat joaz. Arriolaneko denda izandakoa udalaren lokala da.

ONDARROA q Lehengo,

betiko eta oraingo irratsaioak batuta, 48 orduetako irratsaio eten gabea eman zuen Radixu irratiak (105 FM, www.radixu.info), azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean. Beste alde batetik, irrati librea Arrosa sarean egonik, Arrosan dauden beste irratietako programak hartzeko aukera estreinatu du aurten. “Entzuleek ondo baloratu dute hainbeste irratsaio aukeran izatea”.

Amets Txurruka omendu zuten

Antzar eguna hobeto antolatu nahian

ETXEBARRIA q Amets

LEKEITIO q Antzar

Txurruka Lagunartiek gogoan hartu zuen Amets Txurruka Etxebarriko txirrindularia. Merezimendu saria eman zioten, Caja Ruralen egindako lorpenak gogoratuaz, eta, baita Oskar Malaxetxebarria, Txomin Juaristi eta Josu Angoitia txirrindulariak ere.

egunaren antolatzaileek eta parte hartzaileek zera erabaki zuten: antzar jaiaren arauak zehatz betetzea, epailearen erabakiak ontzat hartzea eta uretako epailea jartzea. Azken antzar jokoetan gertatutakoa saihestea da batutakoen helburua.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

AZAROA

53

Lea ibarrak umeen eguna antolatu zuen modura, Lea Ibarreko Mankomunitateak umeen eguna antolatu zuen, Amoroton. Herri txikietako umeek olgetan aritzeko aukera eduki zuten, goizez eta arratsaldez. Umeen egunaren helburua mankomunitatea osatzen duten

bost udalerrietako umeek harremanak sortzea da. Hori dela eta, bost herrietako umeak gonbidatu zituzten elkarrekin olgetan ibiltzera. Puzgarriak, margotzeko txokoa, ohe elastikoak eta jolasen txokoa prestatu zituzten, denen gozamenerako.

Barrearen terapia

Gimnasioa erabiltzeko eran

AULESTI q San Blas hirugarren Adineko eta Pentsionisten elkarteak barreterapia tailerra antolatu zuen. “Barre egitea denontzat onuragarria da”, esan zuten, eta adin guztiak gonbidatu zituzten.

MENDEXA q Gimnasio

AMOROTO q Urtero

berria dohainik probatzeko aukera eman zuten abendura bitartean. 2014tik aurrera bazkidetza sistema martxan jarriko zutela iragarri zuten.

Gizarte zerbitzuen plangintza, Udalaren esku MARKINA-XEMEIN q Gizarte

zerbitzuak indartzeko asmoz, Markina-Xemeingo Udalak zerbitzuaren plangintza bere esku hartzea erabaki zuen. Gizarte Zerbitzuen funtzionamendua argitu, antolatu eta ordenatzea zen helburua. Oinarrizko gizarte zerbitzuak indartu eta ordenatu beharra ikusi zuten gizarte premiei erantzun egokia emateko, eta hori guztia aurrera eroateko, Lea-Artibai Amankomunazgoak onartu nahi duen Gizarte zerbitzuetako 20132016 egitasmo estrategikoa onartzeko prozesua uztea erabaki zuen. Erbakiak erabaki, Amankomunazgoak jarraituko du zerbitzua ematen.


54

> ABENDUA

2013 URTEKARIA LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Web gune osatuagoa aurkeztu zuten BERRIATUA q Web gunea berri-

tu zuen Berriatuko Udalak, BiscayTIK proiektuaren laguntzarekin. www.berriatua.org helbidea mantendu zuen, eta udalari eta haren zerbitzuei buruzko informazio zabala eskaini. Bestalde, izapide telematikoen aukera ere eman zuten, estreinako.

Eskubide sozialen karta lantzen hasi ziren LEKEITIO q Eragile sozialak Eskubide Sozia-

len karta lantzen hasi ziren, Euskal Herri mailan sortutako dinamikaren baitan. Duintasunez bizi eta lan egin ahal izateko beharrezkoak diren eskubideak adosten hasi ziren Euskal Herri mailan. Lekeition

ere ezinbesteko lana zela ikusita, parte hartzea erabaki zuten aurreko urteetan gai horien inguruan batera aritu izan diren eragileek, eta edozeinentzat zabalik dagoela nabarmendu zuten. Karta herriko talde eta norbanakoen artean zabaldu zuten.

Bandera espainola, beste hiru herritan

Argentinara, frankismoa salatzera

LEA-ARTIBAI q Lea-Artibaiko hiru herritan bandera espainola jarri zuten, Aulestin, Etxebarrian eta Ondarroan. Gobernu delegaritzak udan bidali zien bandera jartzeko agindua, eta abenduan errekerimendu judiziala jaso zuten. Udalburuek herritarren nahiaren kontrako erabakia zela esan zuten.

ONDARROA q Bi ondarrutar Argentinan egon ziren, frankis-

moaren krimenak salatzeko aurkeztu zen kereilarekin bat eginda, Andoni Arrizabalaga zenaren anaia Jon Arrizabalaga eta Otxandioko alkate Santi Uribe. Kereilari lotuta deklaratu zuen Arrizabalaren torturatzaileak.


LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA 2013 URTEKARIA

ABENDUA

55

Abendurock, rock zaleentzako eskaintza MUTRIKU q Rockaren indarra-

Durangoko azokako irudia.

Bertoko nobedadeak eman zituzten argitara Durangon Lea-Artibai q

2013an bertoko egileen lau liburu eta bost disko plazaratu zituzten Durangoko disko eta liburu azokan aurkeztutako 238 berrikuntzetatik bederatzi bertoko kultur egileenak ziren. Honako hauek ziren liburu egileak: Elisabete Alberdi Zelaia (MarkinaXemein) Aljebra: teoria eta ariketak, Leire Bilbao Barruetabeña (Ondarroa), Euli bat bihotzean eta Gerrak ez du izenik.

Karmele Jaio Eiguren (Lekeitio) Musica en el aire. Diskoei dagokienez, hona hemen egileen zerrenda eta ekoizpena: Keu Agirretxea (Ondarroa), Behe presioaren erdigunean; Eratu (Ondarroa), Ispilu iluna; Jainko txiki eta Jostalari hura (Ondarroa), Jainko txiki eta jostalari hura; Nabil (Lekeitio), Oroimenaren mosaikoa; eta McOnak (Lekeitio), Piraten matxinada. Egileak, bertotik bertora Egileekin egoteko aukera ere egon zen Durangon.

Ikasleen egunean, Saguganbara aretoko gune txikian, Yolanda Arrieta etxebarritarrak zuzendutako tailerra izan zen, eta Ahotsenean, Kirmen Uribe ondarrutarrak parte hartzen duen Jainko txiki eta jostari hura ikuskizuna. Durangok Lea-Artibairi lotutako ikerlari bati eman zion Argizaiola saria, William A. Douglass antropologoari, “euskal kultura eta diaspora ikertu eta zabaltzeagatik”. Euskal Herrian bizi izan zen, Etxalarren eta Aulestin.

rekin hasi eta amaitu ziren abenduko gau hotzak. Mutrikuko Rock Kolektiboak (MRK) antolatutako ekimenak udalaren, gazte asanbladaren eta Zine Forum taldearen laguntza izan ohi du. Kontzertu guztiak doan izan ziren, eta barikuan jarritako hitzorduren bat kenduta, beste guztiak zapatuan izan ziren. Herriko hiru tabernatan, gaztetxean eta Zabiel kultur etxean izan ziren ekimenak, eta zuzeneko musika emanaldien artean, dokumental baten proiekzioa ere antolatu zuten, rockzaleen gozamenerako. Aurtengoarekin, bederatzi urte bete ditu Abendurock ekimenak. Lehenengo kontzertua hilaren 13rako programatu zuten, eta azkena, 27rako.

›››



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.