URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Pรกgina 1
2015
URTEKARIA
www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Pรกgina 2
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 3
, Aurkezpena
//
Joan-etorrian
E
LARRAITZ IBAIBARRIAGA ETXABURU LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAREN ZUZENDARIA
rrepide bat. Errepide luze bat. Horrela irudikatu dut joatekotan dagoen urtea. Eta luzea izanagatik, arin, ia konturatu orduko aldegin du. Eskuetan hartu dut mahai gainean daukadan egutegi txikia. Lehen geldialdiak otsailera eraman nau. Gorriz borobilduta, 4a. Elurra etorri zen egun hartan. Barrualdea ez eze, kostaldea ere estali zuen; ume eta gaztetxoek inoiz ikusi ez modura, zuriz jantzi ziren. Eta zuri-beltzeko postaletan modura, ikusgarri zeuden paisaiak. Ez hainbeste errepide luzea. Orriak pasatu ditut. Maiatzera noa, 1a daukat begira. Langile eskubideak, prekarietatearen mamua, krisia, gazteak, emakumeak, nagusiak, familiak, pentsioak, lanpostuak, berdintasuna, duintasuna...
Lege Gordailua: BI-2906-03 Egoitza nagusia: Arretxinaga, 1 - 48270 Markina-Xemein Telefonoa: 94 684 44 36. Mutriku. Barrenkale, 19- behea. 943 603 468 E-posta: lea-artibai@hitza.eus Webgunea: www.lea-artibaietamutriku.hitza.info Zuzendaria: Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu. Kudeatzailea: Ama Lur Bedialauneta. Publizitatea: Irati Urberuaga 600 571 426. iurberuaga@hitza.eus Testuak: 11barri / Lore Bengoetxea Argazkiak: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA | Zuzeu ataria | A. Urrutia | Artedrama | Lekeitioko Udala | Alberto Unamuno | Lekeitoko Nautika Eskola Diseinua eta maketazioa: 11BARRI/ Eli Azpiazu
M24ra noa. Udal eta Foru hauteskundeak izan genituen orduko hartan. Batzuk joan, beste batzuk etorri, lau urterako aginte makilak banatu zituzten, pentsa modura batzuetan; ezustean hainbatetan. Ekainean aurkitu dut hurrengo geralekua, futbol zelaietan. Milaka herritarren ilusioa gordetzen ditu 21ak. Gure Esku Dagoren deiagaz bat eginda, erabaki eskubideari bultzada emateko hitzordua izan zen; Ispasterren 2016an herri galdeketa egingo dela iragarri zuen eguna. Uztailak dakarkit hurrengo borobiltxoa. Boligrafo urdinez inguratuta dago 10a. Eten bariko eguna izan zen. Sei urtean erredakzioan bildutakoak batu, eta gero arte esateko eguna. HITZAren bulegoa lekuz aldatu genuen. Gizaburuagako Okamika Goikoa baserritik Marki-
2015 URTEKARIA
ERREDAKZIOA Mutriku-Ondarroa-Gizaburuaga Nerea Bedialauneta Alkorta 607 490 163 ondarroa@hitza.eus; mutriku@hitza.eus Etxebarria - Lekeitio - Markina - Xemein Eider Mugartegi Urizarbarrena 607 490 160 markina-xemein@hitza.eus; lekeitio@hitza.eus Aulesti - Berriatua - Ziortza Bolibar Asier Alkorta Bengoetxea 607 490 167 / lea-artibai@hitza.eus Munitibar - Amoroto - Ispaster - Mendexa Antzina Monasterio Maguregi 647 355 332 /ea@hitza.eus
Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.ko kideak eta Lea-Artibai eta Mutrikuko beste 70 eragile
3 ›››
na-Xemeinera etorri ginen, lehen pausoak eman genituen herrira. Arretxinaga 1ean gaude orduz geroztik, Xemeinen. Margo gorri biziz daukat inguratuta hurrengo eguna, sufrimenduz, negar eta malkoz. Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna. Egutegitik kendu nahi dugun eguna; kendu beharrekoa, berandu baino lehenago. 12. geralekuan nago. Abenduaren 3an. Kolore biziak datorzkit burura. Egun handia da euskararena, zer garen adierazten duena, egun guztiak geure ama hizkuntzan bizi, gozatu, maitatu eta amestu behar dugula xuxurlatzen diguna. Errepide luzean aurrera, konturatu naizenerako, Gabonak, jai kuttunak batzuentzat, mapatik ere kentzekoak beste hainbatentzat. Joan da 2015. Badator 2016.
. Aurkibidea Euskara.
04
Ekonomia.
05
Kirola.
06
Kultura.
07
Politika.
08
2015 Zenbakietan.
09
2015, hilez hil. Urtarrila. Otsaila. Martxoa. Apirila. Maiatza. Ekaina. Uztaila. Abuztua. Iraila. Urria. Azaroa. Abendua.
12 16 20 24 28 32 36 40 42 46 50 54
2015AN HITZA DIRUZ LAGUNDU DUTEN UDALAK: Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Mutriku eta Ondarroa.
JARRAI GAITZAZU SAREAN ERE:
Hitza-k Bai Euskarari
www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (orrialdea)
@leakohitza
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Pรกgina 4
// 4
Euskara
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
EITBk adierazpenen hizkuntza trataera arautu zuen LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //
EITBk adierazpenen hizkuntza tratamendua arautzea erabaki zuen, eta berri pozgarria zela esan zuen LeaArtibai Euskarari elkarteak. Euskal Herriko eragileen eskariari erantzunez hartu zuten erabakia. Eskari horrek Lea-Artibain izan zuen jatorria.
Korrikak euskararen aldarria kalera atera zuen LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Martxoaren
23 eta 24 artean, 19. Korrika sartu zen LeaArtibain eta Mutrikun. Korrikalariek euriari eta hotzari irribarrea ahoan zutela aurre egin zieten. Gau freskoa euskararen aldeko aldarriak berotu zuen. Furgoneta kolore-
tsua aurretik zutela, atzetik, jendea barrabarra batu zen. Ordu txikietan ere leukoaren atzetik joan zirenak asko izan ziren. Beste behin ere, kilometro bakoitza berezia egin zuten lekukoa eroan zuten guztiek. Denentzat izan zen kilometro hunkigarria.
Kezkari ekimenagaz erantzun zioten
Bide berriak berba zaharrak plazaratzeko
LEKEITIO //
ONDARROA //
Euskararen erabilerak, batez ere 25etik 55 urtera artekoen artean, beheruntz egin zuela eta, kezka agertu zuen Udaleko Euskara Batzordeak, eta horren aurrean, 35 bat laguneko taldea lanean jarri zen, bakoitzak esparru baten edo bestean euskararen erabileran eragiteko.
Udaleko Euskara Batzordearen ekimenez, eta hainbat eragilegaz batera, herriko esaerak eta berbak batzen dituen aplikazioa garatu zuten, ahuakemonala, mugikor eta tabletetan erabiltzeko modukoa, eta grabazioak partekatzeko aukeragaz. Bide batez, lehiaketa martxan jarri zen.
AKARREGI HAGIN KLINIKA
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 5
Ekonomia
Langileen aldarriak entzun ziren kalean maiatzaren 1ean LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //
Borrokarako deia egin zuten sindikatuek maiatzaren 1ean. Lekeition LABek deitutako eskualde mailako manifestazioan, adibidez, Euskal Herriko Karta Sozialak, Ernaik eta Lea-Artibaiko ikasleek ere bat egin zuten.
// 5
Arrantzale gazteak erakartzeko neurriak hartu ziren LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU // Arrantzale
gazteak erakarri eta profesionalizatzeko neurriak indartuko zituztela adierazi zuen Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuordeak. Eustaten arabera, arrantza sektoreak Bizkai, Araba eta
Angel Toña, sailburu eta Ainara Baskurko, BEAZeko zuzendari
Nekazaritza arloko ekonomia bultzatu nahian
ONDARROA // Ondarrutar biren izendapena jakin da. Otsailean, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu izendatu zuten; uztailean, Ainara Basurko, BEAZeko zuzendari.
LEA-ARTIBAI//
Aldundiaren eta Landa Garapenerako Elkartearen artean, hainbat proiektu gauzatzeko asmoa berretsi zuten, nekazaritza arloko ekonomia bultzatu aldera.
Gipuzkoako 2.363 pertsonei ematen die lana, eta 10.000 lanpostu inguru sortzen ditu, zeharka. Horrenbestez, sektorea gaztetu eta profesionalizatzeko ekimenak jaso zituzten Arrantza eta Akuikulturako 20152020 Plan Estrategikoan.
Antxoaren biomasa, momenturik onenean
Ekonomia urdinaren inguruko hausnarketa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//
MARKINA-XEMEIN //
Antxoa berreskuratzen ari dela berretsi du AZTIk. Espeziearen populazioa 142.000 tonatik gorakoa da, 2014an baino 53.000 tona gehiago. 1987tik hona arteko datu onenak dira. Urte hartan hasi ziren Bizkaiko golkoko antxoaren biomasa aztertzen.
Azaro Fundazioak antolatuta, ekonomia urdinak Lea-Artibai eskualdean izan dezakeen aplikazioaren gainean berba egin zuen metodologia horren sortzaile Gunter Paulik. Entzulegoa ehun sozioekonomikoaren erabateko eraldaketara bideratzera animatu zuen.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 6
// 6
Kirola
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Joseba Txakartegi txirrindularia, pistan azkarrenetakoa Zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi zituen Joseba Txakartegi lekeitiarrak Espainiako txirrindularitza egokituko txapelketan. Euskadiko selekzioagaz parte hartu zuen: taldekako abiadura proban, brontzezko domina lortu zuen, eta jazarpeneko proban, zilarrezkoa.
LEKEITIO //
Andoni Etxaniz ‘Arriaga’ zestalaria erretiratu zen ZIORTZA-BOLIBAR //Zesta-puntaren
munduan urteetan lorpen asko eduki ostean, Ziortza-Bolibarko Andoni Etxaniz Arriaga zestalaria erretiratu egin zen. Adituen esanetan, “inoizko zestalaririk handienetakoa” izan da, eta pilotaren munduan “ibilbide
Hiru herritako futbol taldeek maila igo zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU // Lekeitio,
Mutriku eta Ondarroako futbol taldeak maila igota hasi zuten 2015-2016 denboraldia. Lekeitio eta Mutriku, ohorezko mailara pasa ziren, eta Aurrera, 3. mailara. 2014-2015 denboraldiaren amaieran, ospakizun bereziak izan ziren hiru herriotan, lortutakoa gogoratzeko.
ikaragarria” egin duela diote. Arriaga bera erretiratzeaz gain, ziortza-bolibartarrak urte askoan lepoan eroan duen elastikoaren zenbakia (24) ere erretiratzea erabaki zuten Floridako Dania Jai Alaiko arduradunek. Arriagak 21 urtean jokatu du zestan.
Aitor Irusta pilotaria, profesionaletara MUNITIBAR //Hamasei urtean egindako lanari eta inguruko-
ek emandako laguntzari esker, Aitor Irusta munitibartarrak pilotari profesionaletara salto egitea lortu zuen, Espe enpresagaz, bi urterako. Ahalik eta gehien jokatu, irabazi eta ikastea jarri zuen helburutzat.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 PĂĄgina 7
Marabilli Sormen festibala, inoizko jendetsuena
Kultura
Uhagonek hamar urte bete zituela ospatu zuen
Sormenez betetako ekimenak prestatu zituzten, Ondarroan, Marabilli Sormen festibalaren barruan, urrian. Zinea, literatura, musika, antzerkia, dantza, argazkigintza eta artea, denaz gozatzeko aukera egon zen, txoko eta espazio ugaritan.
MARKINA-XEMEIN // Egun osoko jaiagaz ospatu zuten Markina-Xemeinen Uhagon kulturgunearen lehen hamarkada, eta, bide batez, beste hamar urte gehiagotan, gutxienez, kultura sortzen, partekatzen eta bizitzen jarraitzeko gogoa erakutsi zuten.
Haur eta gazte literatura saria lortu zuen Arrietak
Roman Maiz Uriguen ‘Okelar’ hil zen
ETXEBARRIA // Jaurlaritzak antolatutako Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria irabazi zuen Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazlearen Argiaren alaba (2014) liburuak.
MUTRIKU //
ONDARROA //
Roman Maiz bertsolaria, Okelar modura ezagunagoa, urriaren 6an hil zen, 87 urterekin. Bere bertsogintza liburuan jaso zuten Mutrikun, 2012an.
Amuak literatur jaialdia, adin guztiei zabalik ONDARROA // Amuak
// 7
literatur jaialdiak ekintza literarioz bete zuen Ondarroa urriaren azken asteburuan. Ipuin rallyen sari banaketa, antzerki emanaldiak, ipuin eta bertso ikuskizuna, Ruper Ordorikaren emanaldia eta erakusketak prestatu zituzten, adin eta gustu guztientzako moduko ekitaldiak.
Herriko kulturaren bilgune izateko asmoz sortu zen Uhagon, zeuden kultur eta kirol eragileei espazio berri bat eskaini eta herriko aisialdi eta kultur egitasmoak indartzeko, herritartasuna eta partaidetza ardatz hartuta, eta konpromisoari eutsi zioten.
Formatu txikiko antzerki ikuskizun handiak MARKINA-XEMEIN // Abarka Shortak izeneko proiektu berria
estreinatu zuen Abarka antzerki taldeak, Uhagon kulturgunean. Hogei minutu inguruko hiru obrak osatutako emanaldia zen, hiru antzezpen labur. Azken ikutuetarako, Ander Lipus aktore eta zuzendariaren laguntza eduki zuten.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 8
// 8
Politika
Presoen eskubideen aldarria kalean egon da 2015ean
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
“egonkorra” dela argudiatu zuen epaileak ezetza ematean. Iparragirrek aurretik ere Ibon Iparragirre preso gaixo eskatu zuen neurri hori aplikatzeko, eta ia larria etxera ekartzeko hamar hilabete zain egon ostean, bigarrremobilizazio ugari egin dira nez ezezkoa eman zioten. Iparragirrek hiesa dauka, eta senide eta Kartzela politikaren salaketa behin eta lagunek diotenez, kartzelak ez dio onik egin. berriz kalera atera da 2015ean. Ibon Hiesaren Nazioarteko Egunaren harira, azaIparragirre preso ondarrutaroan, jardunaldiak antorraren eta Arantza Zulueta latu ziren Ondarroan hiepreso dagoen abokatuaren saren erabilera politikoaArantza Zulueta egoera hainbat alditan eta ren inguruan. presoaren hainbat eratara salatu da. isolamendua salatu Arantza Zuluetaren Ibon Iparragirre larriki dute hainbat gaixo dagoen preso ondarruegoera salatu zuten mobilizazioren tarraren egoera behin eta Arantza Zulueta presoabidez, eta berriz plazaratu da, hainbat ren isolamendu egoera Lekeitioko Udalean mobilizazioren bidez. Iparra salatu dute 2015ean, kalemozio bateratua galdu baik plataformaren an, hainbat mobilizazioonartu dute ekimenez, besteak beste, ren bidez, bai eta sinadurak batu eta manifesLekeitioko udalean ere. tazioak egin dira, eta mozioak aurkeztu eta EAJk eta EH Bilduk aho batez onartu zuten onartu dira Lea-Artibain. Iñigo Urkullu Zuluetaren egoera salatzen zuen mozioa. lehendakariak ere aske uzteko eskatu zuen, Presoa Puerto IIIn dago, Cadizen (Espainia), “gizatasun arrazoiengatik”. Euskal Herritik 1.100 kilometrora. Uztailean, Iparragirreri hirugarren gradua “Muturreko isolamenduan” daukatela ukatu zion De Castro epaileak. Haren egoera nabarmendu dute senide eta lagunek.
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //
Kalte-ordaina onartu zieten Angel Etxanizen senideei ONDARROA // Espainiako Gobernuak kalte-ordaina onartu zien Angel Etxaniz Olabarriaren senideei, haren alargunak 2012an aurkeztu zuen helegitea aintzat hartuta. “Terrorismoaren biktima” modura, oinordekoei kalte-ordaina dagokiela ebatsi zuen epaileak. Etxanizek ETAgaz zerikusirik ez zuela jaso zuten epaian. Angel Etxaniz 1980ko abuztuaren 30ean hil zuten, tiroz, 34 dantzatokian.
Herri galdeketa egingo zutela aurreratu zuten
ISPASTER // 2016an herri galdeketa bateratuak egingo zituztela aureratu zuten Gure Esku Dago herri ekimeneko arduradunek, horietako bat, Ispasterren. Erabakiaren aroari “beste bultzada bat” emango zitzaiola esan zuten.
Herriko tabernen aurkako epaia berretsi zuten
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //
Espainiako Auzitegi Gorenak Herriko tabernen aurkako epaia berretsi zuen. Horren arabera, 101 herriko taberna Espainiako estatuaren esku pasateko agindua eman zuen, tartean, Lekeitio, MarkinaXemein, Mutriku eta Ondarroakoak.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Pรกgina 9
31.698
2015 zenbakitan
2 Biztanleak
Lea-Artibai eta Mutrikun. Horretxenbeste biztanle daude berton erroldatuta. Gehiago dira hil direnak jaio direnak baino: 238 lagun jaio dira, eta 286 hil. ]
1.523
2 Langabetuak
Lea-Artibai eta Mutriku. 2015eko azarora arte, Lea-Artibai eta Mutrikuko langabetu kopurua. 2014an baino 219 gutxiago. ] Herri handienetan. Ondarroan, 509 langabe; Lekeition, 316; Markina-Xemeinen, 244 eta Mutrikun, 249. ] Langabezia beheruntz. 2008an, 891 langabetu zeuden; 2009n, 1.214; 2010ean, 1.364; 2011n, 1.447; 2012an, 1.710; 2013an, 1.836 eta 2014an, 1.742. Ehunekotan, Ondarroan daude langabetu gehien, %12,63, eta Gizaburuagan gutxien, %5,09. ] Inflexio puntua 2007tik 2008ra. 2006an 760 ziren langabeak. 2008an, langabeziak goranzko joera hartu zuen; eta 2013an, beheranzkoa. ]
]
HERRIZ HERRI. AZAROAREN 30ERA ARTE
HERRIAK Jaiotzak Amoroto 2 Aulesti 4 Berriatua 16 Etxebarria 3 Gizaburuaga 2 Ispaster 9 Lekeitio 46 Markina-Xemein 56 Mendexa 2 Munitibar 5 Mutriku 40 Ondarroa 49 Ziortza-Bolibar 4 GUZTIRA 238
Heriotzak 2 4 11 6 3 5 58 44 4 8 50 83 8 286
Errolda 428 660 1.227 781 208 724 7.260 4.978 460 465 5.366 8.704 437 31.698
// 9
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Pรกgina 10
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Pรกgina 11
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 12
12
> URTARRILA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Udalak doako wifi zerbitzua jarri zuen Zabielen
“Zeuden hutsuneei aurre egiteko”, doako wifi zerbitzua jarri zuen martxan Mutrikuko Udalak Zabiel kultur etxean. Horrenbestez, liburutegiko ordenagailuetan ez ezik, kultur etxeko beste hainbat txokotan ere badaukate mutrikuarrek Internet-erako doako sarrera. MUTRIKU //
Gaztetxe izateari uko egin zioten Abaroan Eraikin txikia gaztetxe izateari uko egitea erabaki zuen gazte asanbladak, denen eskura dagoen espazioa bilakatzearen mesedetan. Lorezainaren eraikina zer izan behar zen adostu ez zutenez, gaztetxe izateari uztea pentsatu zuten. Lekeitioko
LEKEITIO //
Nerea Ibarzabalek sariketa eskuratu zuen
MARKINA-XEMEIN //Nerea Ibarzabalek irabazi zuen Mikel Laboa bertsolari gazteen IV. sariketa. Hitzordua Donostiako Antiguoko Doka Kafe Antzokian ipini zuten, eta Ibarzabalekin batera, Arnaitz Lasarte, Eñaut Martikorena, Izarne Zelaia, Ane Zuazubiskar eta Maider Arregi aritu ziren, nor baino nor.
Gazte Asanbladaren erabakia herri osoaren onurarako izango zela esan zuen Abaroa Biztuk, eta eraikin txikiak, handiak eta lorategiak gune bakarra osatzen zutela aldarrikatu, Abaroa Gunea. Abaroa Biztuk kudeatzea onartu zen.
Arrain hondakinak, Ondarroara MARKINA-XEMEIN //Arrain hondakinak Ondarroako edukiontzi frigorifiko batera eroatea erabaki zuten arraindegiek. Udalak aurreratu zuenez, hondakinak ohiko edukiontzien bidezko zabor-bilketatik ateratzea zen asmoa, beste urrats bat udalaren gaikako bilketa proiektuan.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 13
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Urtarrila
// 13
Arraina portuan deskargatzea agindu zuen Europak
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //
Uholdeak ekiditeko neurriak hartu zituzten Etxebarrian
Iñigo Ansola URA agentziako zuzendari nagusia eta Jesus Iriondo Etxebarriko alkatea, arrisku gunea ikusten.
Ur Agentziak identifikatutako 100 uholde guneetako bat zen Etxebarrikoa
tzeko arriskua ekidin egingo da, eta, bestalde, eskolak egiteko proiektua dagoen lursaila birkalifikatu egingo denez, behin edo behin eskolak lur horretan kokatzeko aukera emango du”, azaldu zuten.
Urkaregi errekak Erbera kalean eragin izan duen uholde arriskua saihestea helburu, Etxebarriko Udalak obra batzuk egin zituen San Andres elizaren parean, Elgoibarrerako bidean dagoen zubian. Lanak aurrera eroateko, lankidetza hitzarmena sinatu zuen udalak Uraren Euskal Agentziarekin. “Urak har-
Arriskua kudeatzeko plangintza Azken hiru urteetan, URA Euskal Agentzia uholde arriskua kudeatzeko plangintza zehazten ibili da. Arrisku handiena zuten guneak identifikatu zituzten: batez ere pertsonengan eta horrez gain ondasunen gainean eragina eduki ahal zuten 100 uhol-
ETXEBARRIA //
de gune identifikatu zituzten, eta horien barruan kokatu zuten Etxebarria. Udalak aspaldi eskatu zion Euskal Agentziari uholdegarritasuna jaisteko neurriak hartzeko, eta agentziak lehentasuna emanzion. Lanek bi fase izango zituztela aurreratu zuten: batetik, Etxebarritik Elgoibarrera joateko dagoen zubia bota egingo zutela eta haren ordez ahalmen hidrauliko handiagoa duena jarri, zabalagoa, eta bestetik, erreka leheneratu egingo zela. “Lan biei esker, ura bere bidetik joango da”, nabarmendu zuten.
Arrantzatzen diren arrain guztiak portuan deskargatu beharko zirela erabaki zuen Europar Batasunak. Neurri horrekin, bazterketak ekidin nahi zituzten. Zehatz esanda, sareetan halabeharrez harrapatutako arrainak itsasora bota ez zitzaten lortu nahi zuen Europar Batasunak. Neurri berriak espezie pelagikoei eragin zien lehenengo eta behin: berdelari, txitxarroari eta antxoari. Neurria 2015ean sartzeaz batera ipini zen indarrean, eta 2019era bitartean beste arrain mota batzuen gainean ere neurriak hartuko zituztela iragarri. Neurri berriak salbuespenak onartuko zituela iragarri zuen: arrantzontziek harrapatzen duten berdelaren eta txitxarroaren %5 eta antxoaren %2 baztertzeko aukera edukiko zutela argitu zuten.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 14
››› // 14 Urtarrila
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Gizona hil zen sute baten ondorioz
Ume txikidunentzako eskolak eman zituzten
MUTRIKU //
Urtarrilaren 8an, sutea piztu zen Txurruka Tenienteak kaleko 11. zenbakiaren beheko solairuan. Sutea piztu zen lekuan zegoen 51 urteko gizonezko bat larri zauritu zen, eta beste sei lagun hartatu behar izan zituzten Mendaroko ospitalean. Handik hamar egunera, larri zauritutako gizona, Jose Ramon Perez Dominguez, hil egin zen, informazio iturrien arabera, “kea arnasteagatik sortutako kalteengatik”.
LEA ARTIBAI //
Kirol instalazioetan txartelak erabili beharraz
36ko gerrako gertaerak gogoan
Kirol instalazioetako txartelaren erabilera beharrezkoa dela gogorarazi zuen udalak. Sarreretan kartelak jarri zituzten, erabiltzaileei zuzenduta, txartelaren erabilera beharrezkoa zela esanez. Neurria zorrotz betearazi nahi zuten. Bide batez, instalazioak egoki erabiltzen zirela bermatu nahi zuten.
BERRIATUA / /Patxi
LEKEITIO //
Lea-Artibai Amankomunazgoak Internet bidezko ikastaroa antolatu zuen 2 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoentzat, Etxadi erakundearekin batera. Familia hazkuntza eta hezkuntza landu zituzten, eta horren barruan, atal hauek: familia bizitzaren antolakuntza, psikologia garapenaren ezagutza, estimulazioa eta hazkuntza klabeak. 90 orduko iraupena izan zuen, osagai teoriko eta praktikoekin.
Juaristi soziologo, idazle, historialari eta EHUko irakasle markina-xemeindarrak 36ko gerran Berriatuko eta Lekeitioko frentean izandako bizipenak jaso zituen Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko frontean liburuan. Lana berriatuarrei aurkeztu zien urtarrilaren 9an.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 15
Urtarrila
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
400 bat lagun batu ziren ermitak ezagutzeko lagun batu ziren, bertoko eta kanpoko, beste urte batez auzorik auzo ibiliaz Berriatuko ermitak ezagutzeko. Mendizaleek ibilbide bi zeuzkaten aukeran, laburra eta luzea; eta batzuek zein besteek eguraldia lagun izan zuten. Zortzigarren
mendi ibilaldia zen, eta, urtero legez, urte berriko lehenengo domekan batu ziren. Hasierako ibilaldietan 70-80 bat herritar batzen baziren ere, urtean-urtean “goranzko joera izan duen ekintza” dela azaldu zuten antolatzaileek.
Autobus geltokia, argiztatuta
Hezitzaile bat gehiago
LEKEITIO // Larrotegiko autobus geltokia argiztatzea erabaki zuen udalak, genero ikuspegitik herri antolamenduaren segurtasunaren diagnostikoa berrikusi eta herriko puntu ilunak identifikatu ostean.
LEKEITIO // Aisialdi Zerbitzuak hezitzaile bat gehitu zuen, premia bereziak dituzten umeen beharrizanak asetu daitezen, eta gainerako umeen eskubide berak aitortu behar zaizkiela aldarrikatuta.
BERRIATUA // 400
// 15
Alde zaharrean suteak itzaltzeko iturburuak ipini ziren Suteak itzali eta ekiditeko neurri berriak hartzen hasi zen udala, alde zaharrean. Gipuzkoako Ur Partzuergoarekin lankidetzan, sei iturburu ipini zituzten. “Alde zaharreko kaleak estuak dira, eta suhiltzaileen kamioiak sartzea ezinezkoa da. Iturburu berriek arazoa ekiditen lagunduko dute, neurri berriekin suhiltzaileek iturburuetatik zuzenean hartuko dutelako sua itzaltzeko behar den ura”, azaldu zuen Joxean Agirregomezkorta udal gobernazioburuak. Etorkizunean, sua itzaltzeko brigada herrikoia sortzea pentsatzen ari zirela esan zuten, suhiltzaileak Eibartik heldu bitartean arazoari ahalik eta arinen erantzuteko.
MUTRIKU //
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 16
16
> OTSAILA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Gizarte presioen eraginak azaltzeko eskolak eman ziren
Udalak antolatuta, gorputz irudia eta autoestimua bezalako gizarte presioek herritarrengan nola eragiten duten azaltzeko eskola eman zuten udal aretoan otsailaren 7an eta 21ean, goizez. Eskolak neska zein mutilei zuzenduta zeuden, interesatuenak haiek izango zirela aurreikusirik.
MUNITIBAR //
Hondakinak sailkatzeko gida kaleratu zuten Azken urteetan zaborra “arazo handia” bihurtu dela iritzita, LeaArtibaiko Amankomunazgoak hondakinak sailkatzeko gida sortu zuen. Gauzak behin bakarrik erabili ondoren botatzea saihestu nahi zuten, eta jendeak kudeaketa egokia
LEA-ARTIBAI //
Hirugarren auzo konpostagunea jarri zuten
MARKINA-XEMEIN //Iderragako auzo konpostagune berria mar-
txan jarri zuten, herrian ipintzen zuten hirugarrena. Herri osoan hamasei auzo konpostagune jartzeko asmoa zeukatela aurreratu zuten udalean, hurrengoa Erdotza Etorbidean. Iderragako auzo konpostagunea 27 familiak erabiltzen dute.
egitea. Izan ere, Amankomunazgoaren arabera, “sortzen diren hondakin gehienak ez dira zaborra, lehengaia baizik”. Herritarrek gauza bakoitza nora bota behar duen jakiteko balio du gidak. Lea-Artibai eskualdean gaikako bilketa %30etik beherakoa da.
Etxebarria eta Munitibar, autobusez lotuta LEA-ARTIBAI //Bizkaibusek
linea gehiago jarri zituen, zerbitzua hobetzeko asmoz; bat, Etxebarria eta Munitibar artean. Horri esker, Etxebarrikoek Lekeitiotik Gernika-Lumora doan autobusa hartu ahal dute Munitibarren. Autobus txikia ipini zuten joan-etorrietarako.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 17
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Otsaila
// 17
Eskolako jolastokia estaltzeko proiektua martxan jarri zuten ETXEBARRIA // Udalak
Udalerri txikietan berdintasun sarearen osaketa abian jarri zen Xabier Legarreta (Aldundiko Berdintasun Saila), Izaskun Landaida (Emakunde) eta Ibon Uribe (EUDEL).
LEA-ARTIBAI //
Emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak abiarazi nahi zituzten Bizkaiko Foru Aldundiak herri txikietan Berdintasun sarea Sustatzeko konpromisoa hartu zuen, Eudelekin eta Emakunderekin batera. 2011. urtean sortu zuten Berdinbidean Bizkaia programa, eta, geroztik, babeserako tresna instituzional gisa sendotu egin zela esan zuen aldundiak. Eta horrek udalerri txikie-
tan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politikak abiarazteko balio izan duela.
Lea-Artibaiko bederatzi herri Gaur egun, Berdinbidean Bizkaia sarea Bizkaiko udalerri txiki guztiek osatzen dute, hau da, 5.000 bizilagunetik behera dauzkaten 79 udalerrik, tartean, Lea-Artibai eskualdea osatzen duten hamaika herrietatik bederatzik, hain zuzen, Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Ispaster, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Udalerriek sareari etekina aterako ziotela esan zuten aldundikoek, “ez baitute baliabide nahikorik, eta babes teknikoa behar dute berdintasun arloan”. Lan sare “egonkorra” zela esan zuten, eta kontsultarako eta aholkularitzarako “zerbitzu iraunkorra” bermatzen zuela. Halaber, sare horren bitartez, Bizkaiko udal txiki eta handien arteko lotura sendotzea ere bilatzen zutela adierazi zuten. “Hartara, Bizkaiko udalerri txiki zein handiek aukera izango dute elkarri tokian tokiko esperientzien eta praktika onen berri emateko”.
eskolako jolastokia estaltzeko proiekturako dirua gorde zuen 2015eko aurrekontuetako inbertsioen barruan, 72.000 euro, hain zuzen ere. Aurrekontuetako beste partida bat edukiontzi berriak eta auzo konpostaguneak jartzera bideratu zuten. Horrez gain, bosgarren edukiontziak jarriko zituztela aurreratu zuten, Planeamendu Orokorra egin eta gazte lokala egokituko. Diru partida bat ere gorde zuten, jaietako mahaiak eta aulkiak, berogailu berria, altzariak eskolarako alarmak eta kamerak erosteko. Gainera, gizarte zerbitzuetan eta jaietan diru kopurua handitu egingo zutela aurreratu zuten. “Jaietako antolatzaileak justu ibiltzen dira, eta partida gehitu dugu”, esan zuten.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 18
››› //
18
Otsaila
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Aisialdi taldeek jaialdia ospatu zuten
Leartiker, produktu berriak ekoiztekotan
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU // Amarauna Euskal Herriko aisialdi
taldeen arteko sareak Jolasaz hezi kalea bizi jaialdia antolatu zuen otsailean, Zarautzen. Hantxe egon ziren eskualdeko hiru taldeak: Lekeitioko Karkabia, Markina-Xemeingo XAT eta Ondarroako Txirrimorraski. Hezkuntza ez formalaren garrantzia nabarmendu nahi izan zen jaialdiaren bidez. Sareak beste elkarteak ezagutzeko eman zien aukera azpimarratu zuten.
MARKINA-XEMEIN //Leartiker Elikagaien Teknologia zentruak eta INRA Frantziako Institutu Nazionalaren Nekazal Ikerketa Erakundeak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, esnearen eta esnekien inguruko ezagutza teorikoak eta gazta mota desberdinen inguruko teknologia partekatu eta produktu berritzaileak ekoizteko. “Euskal gaztagintzari aitzindari izateko aukera emango zaio”, esan zuten.
Basoen historiari buruzko komikia, argitara
Elurteetan aldundiak edukitako jarreraz kexu
ONDARROA //Ondarroako
LEA-ARTIBAI //Jose
Udal Ingurumen Batzordeak Ondarroako basoen historia komikia argitaratu zuen, inguruko basoen historia azaltzen duen komikia. Ibai Muñiz Ingurumen Batzordeko kideak eta Kaiet Bengoetxea marrazkigileak aurkeztu zuten prentsaren aurrean (argazkian, ezker-eskuman).
Luis Jaio Aulestiko udaltzaina haserre agertu zen foru aldundiak elurtearen aurrean eduki zuen jarrerarekin. Kexu zen elurtean Aulestin ez zelako aldundiaren elurra kentzeko makinarik agertu, ez eta zaintzailerik edo suhiltzailerik. Gauza bera salatu zuten Munitibarren.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 PĂĄgina 19
Otsaila
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Merkatu plazako goiko solairua, topaleku berpizteko dinamizazio lanak hasi zituen Lekeitioko Udalak. Merkatuaren goiko solairua erabilera anitzeko gune bihurtzea erabaki zuen, herritarrek duten aterpe beharrizanari erantzun nahian. Merkatu plazako goiko solairua
herritar guztiei zabaldu zien, 09:00etatik 21:00etara. Eraikina margotu zuten, sarrerak garbitu, kristalezko atea jarri eta seinaleak ipini zituzten, eta barruan zein kanpoan horma-irudiak margotu. Jaia antolatu zuten, aro berria hasteko.
11 zaldik parte hartu zuten
Euskara ezagutzera eman zuena
11 zaldik parte hartu zuten XX. Kintxopeko zaldi-mando probetan. Markina-Xemeingo Patxua tabernakoen zaldia nagusitu zen, 81 untza, hiru metro eta 82 zentimetrogaz.
MARKINA-XEMEIN//
LEKEITIO //Merkatua
ISPASTER //
Garaian aldizkariak antolatutako ekitaldian, Jabier Kaltzakorta euskaltzainak Wihelm von Humbold hizkuntzalari eta pentsalari alemaniarrak Markinara egin zuen bisitaz jardun zuen.
// 19
Zazpi urteren ostean, hilaren 12an ireki zuten Alfa eraikina ONDARROA // Zazpi urte itxita egon eta gero, Arrigorri ostatu eta jatetxe proiektua martxan jarri zuten. Jangela eta lo egiteko hainbat gela edukitzeaz gain, multigela izeneko solairuan formatu txikiko ekitaldiak antolatzeko aukera egongo zela esan zuten proiektuaren arduradunek. “Kultur eta aisialdia garatzeko espazio irekia izango da. Doan erabiltzen utziko dugu, beti ere espazioaren erabilera pribatibo bat ez bada egiten�. Argitu zutenez, kooperatiba moduan funtzionatzeko asmoa zeukaten. Arrigorri eraikinaren kudeaketaren ardura Ondar-Uhin Turismo Elkartearen eta Arrikoop Kooperatiba Elkarte Txikiaren esku geratu zen.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 20
20 > MARTXOA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Gernikako Arbolaren leinuko zuhaitza landatu zuten
MarkinaXemeingo bizilagunek Gernikako Arbolaren leinuko 15 urteko zuhaitza landatu zuten, martxoaren 15ean, Ziortzako zelaian. Udalak arbola hori “herritar guztiena” izatea nahi zuen.
ZIORTZA-BOLIBAR //
Urberuagako errepidea hobetzeko lanei ekin zieten MARKINA-XEMEIN// Bizkaiko Foru Aldundiak Urberuagako auzoko errepidea hobetzeko lanak abiarazi zituen, eta 2016. urteko udaberrirako amaituta edukitzea aurreikusten zuen. Itzulbide bat egingo dute, eta Larruskaingo BI-4403 errepidearekiko bi-
XX. Berdel Eguna, jendetsua eta girotsua
MUTRIKU // Eguna euritsu hasi bazen ere, eguraldi onarekin eta
moila jendez gainezka zegoela amaitu zen XX. Berdel Eguna. 10.000 berdel pintxo inguru prestatu zituzten, eta ia denak amaitu ziren. Gainera, elkarteek prestatutako marmitakoa eta berdel errea ere oso gustura jan ziren.
degurutzea birmoldatu. Urberuagako obraren bidez, zirkulazioa erraztu eta ikuspena hobetzea lortu nahi du aldundiak; horretarako, BI-633 errepidearen 50 eta 52 kilometro puntuen artean dauden bihurguneen erradioa handituko dute.
Emakumeak eta gizonak, berdintasuneruntz BERRIATUA// Udalak
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. plana aurkeztu zuen, eragileen iritziak jaso ostean. Plana lau urterako baliogarria izango da, eta ume, gazte eta helduak kontuan hartzen dituen 30 jarduera zehazten ditu. Urtero ebaluaztea aurreikusten dute.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 21
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Martxoa
// 21
Sahelak kontainer ontzi bat bete zuen errefuxatuentzat
Sei tona jateko, inkubagailu bi eta josteko makinak eraman zituzten, beste hainbat gauzekin batera. Bi urtean batutako janari, arropa, sendagai, pixaoihal, konpresa, ume kotxe, olio, puzzle, josteko makina, inkubagailu, protesi eta bendak bidali zituen Lea-Artibaiko Sahelak Saharako errefuxatuen kanpalekuetara. Janari asko bildu zutela nabarmendu zuen Sahelak (MarkinaXemeinen, 760 kilo; Lekeition, 800 kilo; Ispasterren, 580 kilo; Ean 170 kilo eta Aulestin 300 kilo), eta eskerrak eman nahi izan zizkieten Erabil enpresari eta Lekeitioko kofradiari, kaxak eta paletak eroateko orgak uztearren. Gabonetako otzaratik, San Tomas eguneko tabernatik eta loteria salduaz lortu zuten kontainer-ontzia bidali ahal izateko dirua. LEA-ARTIBAI //
Olatz, energia hidraulikoaren garai aurrea ulertzeko giltza
Aranzadiko kideak eta udaleko zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, aurkikuntzaren berri ematen.
MUTRIKU//
Orain arteko burdin laberik handiena aurkitu zuten Energia hidraulikoaren garai aurreko burdin laberik handiena aurkitu zuten, sei hilabeteko lanen ostean. Aurkikuntzak Euskal Herriko Erdi Aroko burdinaren historia ulertzeko bide berriak zabaldu zituen, eta Europako garai hartako laberik handiena izan daitekeela aurreratu zuten. Olatzeko Zelaitzueta haizeolan egindako indusketan
azaleratu zen aurkikuntza. Adituen ustez, Euskal Herriko Erdi Aroko burdinaren historia ulertzeko bide berriak ireki ditu. Euskal labea deritzonaren ezaugarriak ditu, Xabier Orue-Etxebarria EHUko Paleontologia katedranuaren arabera. Olazko labea ohi baino sakonagoa da, Orue-Etxebarriaren taldeak egindako aurkitutakoen artetik handiena, eta Europako handiena izan daitekeela susmatzen dute. Olatz, izen berezia Auzoaren izenak erakarrita etorri zen lehenengo aldiz Orue-Etxebarria Olatzera.
“Izen horrek burdin labeak egongo ziren pista ematen zidan. Izan ere, Ola edo Olaeta izenak dituzten tokiak labez josita daude”. Olatzeko labea mendi etxola baten azpian zegoen. “Olatzen bertan hainbat labe daude. Batzuk aurkitzeko zail daude, eta beste batzuk ortuak egiteko estali dituzte”, adierazi zuen Orue-Etxebarriak. Geoparkeko ondare den heinean, haizeola egokitzeko asmoa agertu zuten, bisitariak hartzeko. Haizeola Kostaldeko Done Jakue bidean dago, eta urtero 10.000 erromes inguru igarotzen dira.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 22
››› // 22 Martxoa
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Komentuaren gaineko erabakia, denen artean
Emakumeen artea begien bistan jarri zuten
MUTRIKU //
Geoparkearen eta Mutrikuko Udalaren eskutik, Santa Katalina Komenturako Proposamen Integrala deritzon parte hartze prozesua zabaltzeko asmoa agertu zuten. Komentua Mutrikuko itsas ondare natural eta kulturalaren interpretazio plana garatzeko leku aproposena zela ikusi zuten. “Eraikinak erabilera posible asko dauzka, eta garrantzitsua da ikuspegi desberdinak jasotzea”, adierazi zuten.
Markina-Xemeingo hamabi emakume sortzaile protagonista zituen erakusketa zabaldu zuten Markina-Xemeingo Orueta etxean, herriko sormena eta sortzaileen lana baloratzea helburu. Tartean zeuden arte plastiko eta bisualari lotutako artistak, diseinatzaileak, musikariak eta bertsolariak; gehienak, hasiberriak eta batzuk ibilbide oparoa eta errekonozimendu profesionala daukatenak.
Nautika erakineko fatxada eraberritu zuten
Udal karguek gastuak erakutsi zituzten
Lekeitioko Udalak Nautika eraikina egonkortu zuen. Eraikinaren fatxada eraberritu zuten, batez ere: leiho berriak jarri, kontraleihoak garbitu eta margotu eta fatxada margotu, efizientzia energetiko egokiagoa lortu nahian. Horretaz gain, isolamendu akustikoa ere hobetu zuten.
LEKEITIO // Alkateak eta zinegotziek 2014ko irailetik 2015eko
LEKEITIO //
MARKINA-XEMEIN //
otsailera izan zituzten ordezkaritza eta protokolo gastuak argitu zituzten osoko bilkuran, 2014. urtean onartutako Kode Etikoari jarraiki. Gastu publikoa murriztea lortu zuten, besteak beste, soldatak eta dieten gastuak gutxituaz.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 PĂĄgina 23
Martxoa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Lekeition jokatu zen Euskal Herriko mus txapelketa LEKEITIO// Martxoaren 7an, Euskal Herri osoko muslari onenak batu zituzten Lekeition, Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala zela eta; tartean, Lea-Artibaikoak. Gipuzkoara joan zen txapela, final luze eta bizi baten ostean Legorreko Joseba Goiko-
etxea eta Patxi Salazar nagusitu baitziren. Ekimena Aittitta Txikik antolatu zuen, herriko hainbat talderen laguntzarekin. Gainera, Aittitta Makurrak, Itxaropenak eta Kuxkuxtu musika taldeak bazterrak giortu zituzten.
Argi berriekin, dirua aurreratzen
120 txirrindulari ziklo-krosean
Argi zuria ematen duten LED argiak jarri zituzten Gizaburuagako Okamika industrialdean, falta zen leku bakarrean. Aldaketa haren bidez, Udalak kontsumoa murriztu nahi zuen.
GIZABURUAGA // 7 urtetik 14 urtera bitarteko
GIZABURUAGA //
120 txirrindularik parte hartu zuten lehenengo eskolarteko ziklo-kros txapelketan. Txikienek 600 metroko zirkuitua egin zuten; nagusiagoek, berriz, 1.200 metrokoa.
// 23
Marierrota alboko baranda apurtu eta umea uretara erori zen MENDEXA // 4 urteko ume bat uretara erori zen Marierrota itsas-errotaren albotik. Lea ibaiaren padurara barik beste aldera dagoen baranda apurtu eta beaherantz jausi zen umea. Berehala egin zuen salto aitak, eta uretatik ateratzea lortu. Gurasoek salaketa jarriko zutela aurreratu zuten. “Barandaren burdin batzuk apurtuta daude, eta daudenak ez dira seguruak�, adierazi zuten. Lea-Artibaiko Amankomunazgoari eta Espainiako Kosta Zuzendaritzari dagokio Marierrotako hesiaren mantenua. Konpondu egingo zutela aurreratu zuten, eta, bien bitartean, apurtuta edo falta diren baranda zatiak zintaz egonkortuko zituztela.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Pรกgina 24
24 > APIRILA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Udal gimnasioa zabaldu zuten, urte guztiko zerbitzuagaz
Udal gimnasioa martxan ipini zuten. Udaletxean izena ematea besterik ez zitzaien eskatu ispastertarrei. Gimnasioa urte guztian dago zabalik, 07:00etatik 22:00etara, eta izena eman duten guztiek daukate instalakuntzetara sartzeko giltza.
ISPASTER //
Herriko musikariek Mila Urkidi omendu zuten AULESTI// Hiru urtetik behin, kontzertu handi bat egin ohi dute Aulestin, eta 2015. urtean ez dute hitzordua ahaztu. Aurreko urteetan presoen alde edo HITZAren alde egin zuten moduan, 2015ean Mila Urkidi Musika Eskolako irakaslearen aldeko kon-
Leartikerren MyMt proiektua saritu dute
MARKINA-XEMEIN // 21 enpresa aurkeztu ziren Mendikute Rosario Elkarteak eta Azaro Fundazioak antolatzen duten bigarren ideia lehiaketara. Sari nagusia, 10.000 euro, Leartikerren Mymat ideiak 10.000 euro eskuratu zituen. Argazkian, erdian ageri da, beste bi saridunekin.
tzertu emanaldia egin zuten, elizan. Urkidi, orain urte batzuk hil zen, eta harrezkero, herrian omenaldia egiteko gogoa zegoen Aulestiko Musika Eskolako zuzendari Sabin Kortabitarteren arabera. Orkestrak eta koruak parte hartu zuten emanaldian.
Azken denboraleen kalteak, konponduta LEKEITIO // 2014ko eta 20105eko itsas denboraleen eraginez,
Lekeitioko itsaslabarra hondatu zen, eta hura egonkortzeko proiektuagaz batera, lekeitiar askoren eskariari erantzungo zitzaiola aurreratu zuten, San Juan Talako itsaslabarra eta Santa Katalina pasealeku baten bidez lotuta.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 25
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Apirila
// 25
Elkarretaratzea egin zuten lapurretak salatzeko
ONDARROA // Lapurretei eran-
Arizmendiarreta omendu zuten jaiotzaren mendeurrenean Omenaldi ekitaldiko momentu bat.
MARKINA-XEMEIN //
Kooperatiba mugimenduaren sortzaileari esker ona erakutsi zioten Jose Maria Arizmendiarreta euskal kooperatiba mugimenduaren sortzailea jaio zela 100 urte bete ziren apirilaren 22an, eta bere mendeurrenaren harira, hainbat ekintza prestatu zituen Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxeak. Apirilaren 15ean, Julian Olazabalagaren omenez oroigarria jarri zuten ikaste-
xeko sarrera nagusian, eta Hemen aldizariak Arizmendiarretaren gainean idatzitako zenbaki zenbakia aurkeztu zuten. Apirilaren 19an, ekitaldi berezia prestatu zuten Barinagan, hangoa zen eta. Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak ere parte hartu zuen.
Kooperatibagintzan, ezinbesteko. Arrasateko Kooperatiben Mugimenduaren sortzailea, apaiza eta “pentsalari bikaina” izan zen Arizmendiarreta. Markina-Xemeingo Barinaga auzoko Iurbe baserrian jaio zen, 1915eko
apirilaren 22an, eta 1976ko azaroaren 29an hil zen, Arrasaten. Barinagako apaizaren iblibidea eta izaera kontuan hartuta, Arizmendiarreta kanonizatzeko prozesua jarri zuen abian 2006an talde sustatzaile batek, eta Arizmendiarretaren jaiotzaren mendeurrenagaz bat eginez, kanonizatzea 2015ean izatea espero zutela esan zuten. Arizmendiarretaren kanonizazio prozesua ikertu zuen teologo taldearen erabakia kardinalen komisiora eraman zuten. Santuak izendatzeko ardura aita santuarena da.
tzun nahirik, dendariek eta dozenaka herritarrek elkarretaratze isila egin zuten, alamedan. Segurtasun handiagoa aldarrikatu zuten dendariek. “Egoeragaz nazkatuta gaude. Urtea hasi zenetik, ia 40 lapurreta egon dira herrian”, adierazi zuen kaltetuetako batek, Jose Antonio Rodriguez harakinak. Arduratuta agertu ziren alamedako elkarretaratzean parte hartu zuten beste merkatariek ere. Artean alkate Argia Ituartek azaldu zuenez, udalean kezkatuta zeuden. “Azken boladan, lapurreten kopurua Ondarroan asko gehitu da. Garrantzitsua da horren guztiaren kontzientzia hartu eta horren aurrean zer egin dezakegun aztertzea”, adierazi zuen.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 26
››› // 26 Apirila
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Abaroa Etorbideko arketak berritu zituzten
Artedramaren urteurren borobila
LEKEITIO //
Arketa berriak jarri zituzten Lekeitioko Abaroa Etorbidean estolderia sistema hobetzeko, eta, horretarako, etorbideko bi guneetan lan egin zuten: lehena, Abaroa etorbideak Zumatzeta kaleagaz bat egiten duen tokitik Eskolaperaino, eta, ondoren, Eskolapetik Juan Bautista Eguzkitze ingururaino. Ur Patzuergoak zuzendutako obrek iraun bitartean, ibilgailuentzako zirkulazioa itxita egon zen.
AULESTI // Hamargarren
Umeen euskal jaia ospatu zuten
Itsasargiko teilatua berritu zuen udalak
250 umek elkarregaz dantzan egin zuten. Etorkizuna dantza taldeak VIII. Umeen Euskal Jaia antolatu zuen, eta kanpoko taldeek ere parte hartu zuten: Goierrik (Bilbo), Zerutxuk (Markina-Xemein), Idemiñek (Berriz), Txindurrik (Ermua) eta Gure Ametsak (Mutriku).
LEKEITIO //
LEKEITIO //
urtez jarraian, Artedrama laborategia euskal antzerkizaleen topaleku izan zen, Pazko Astez. 11 lagunek parte hartu zuten tailerretan, eta herrira begira eskainitako emanaldiek arrakasta eduki zuten. Ander Lipus antolatzaileak aulestiarren inplikazioa nabarmendu zuen. “Udalak pisu handia dauka proiektuan, eta herriko eragileak eta taldeak inplikatuta ikustea oso baikorra da ”, esan zuen.
Itsasargiko sarrera eta tabernako teilatua konpondu zituen Lekeitioko Udalak. Otsaileko denboraleak teilatua eroan zuen, eta kalte nabarmenak egon ziren, bai teilatuan, bai itsas nabigazioko interpretazio zentroko ekipamenduan. Teilatua egokitu eta interpretazio zentrua kon-
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Pรกgina 27
Apirila
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Hondakin organikoak astean hirutan batzen hasi ziren Hondakin organikoak astean hiru bider batzen hasi zen Udala, hala egitea nahi zutenei. Astelehen, eguazten eta bariku goizetan jasotzen hasi ziren hondakinok, izena eman zutenen etxe aurrean. Lokal bat egokitu zuten, lehenako
Arenosanean (Antiguako Ama kalean), hondakinak uzteko aukera moduan, eta lokal gehiago egokitu nahi zituztela aurreratu zuten. 2017an, herri guztian organikoa jasotzeko sistema orokor eta behin betikoa ipiniko zela aurreratu zuten.
Txantxangorrik, 15 urte
Ekintzailetza bultzatzeko
MUTRIKU // Txantxangorri Aisialdi Taldeak jaia antolatu zuen, apirilaren 18an, 15 urte bete zituela ospatzeko. Herria gorriz jantzi zuten, eta elastiko gorriekin eta pailazoen sudur gorriekin irten ziren begiraleak.
MUTRIKU// Apirilaren 21etik 30era, ekintzailetza berriak erakartzeko hainbat ekimen egin zituzten, Mutrikun, ZuEKIN! 2015 lelopean. Ekimena bigarren urtez antolatu zuten, eskualde osoari begira.
ONDARROA //
// 27
Hiru mutrikuarrek doktore tesiak aurkeztu zituzten //Doktore tesia amaitu berritan, Saioa Elezgaraik, Unai Belaustegik eta Pello Ulaziak euren ikerketen berri eman zuten. Saioa Eleazgaraik Biologia molekularrean eta biomedikuntzan doktore denak Prioi errekonbinanteak entzefalopatia espongiformeak aztertzeko estrategia berritzaileak izenburupean egin zuen tesia; Belaustegirenak Errepublikanismoa Gipuzkoan 1868-1923 hartu zuen izenburutzat, eta Pello Ulazia Arte ederretako doktoreak Mutrikuko portuaren inguruan egindako proiektu alternatiboa izan zuen tesigai. Ulaziak planteatzen duena Txurrukak bere garaian egindako proiektu batean oinarritzen da.
MUTRIKU
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:32 Página 28
28 > MAIATZA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Auzokonposta gune berri bi ipini zituen martxan udalak
MARKINA-XEMEIN // Hondakin organikoen bilketa eta konpost-sistema publikoa hedatzen jarraitu zuen Udalak. Horrela, udaletxe osteko, Azpierrotako eta Iderragako auzokonposta guneez gain, beste bi gune zituen: Erdotza jarri Etorbideko Galipoteroan eta Beheko Mojen Plazan.
Gure Ametsa dantza taldeak 50 urte bete zituen Berezia izan zen Gure Ametsa dantza taldearen maiatzeko Dantzari Eguna, taldeak 50 urte bete zituen eta. Mutrikuar guztiak gonbidatu zituzten ospakizunetara, eta, gonbidapenari erantzunez, lehengo eta oraingo nagusien dantza talde-
MUTRIKU //
Ziortzako kontzertuen urteroko hitzordua
ZIORTZA-BOLIBAR // Ziortzako monasategian, urteroko kontzer-
tuak antolatu zituzten. 2015ean hauek izan dira parte hartzaileak: Algarabia ahots eta musika tresna taldea, Andres Cea organo jotzailea, Ismael Fernando de la Cuesta musikologoa, Zenarruza kamerata eta Los tonos humanos koroa.
ko 100 lagun inguru batu ziren. Beti-betiko dantza herrikoak eskaini zituzten kalerik kale. Erromeriak zortzigarren urtea egin zuen. “Oso pozgarria da erromeria ohitura bihurtu dela ikustea. Urterik urte, jende kopurua gehitzen doa”, esan zuten.
Txakurrak pozointzen ari zirela eta, adi Txakurra hilda agertu zen, pozoituta. Inguruko herrietan antzeko kasuak egon zirela jakinik, udalak kontuz ibiltzeko eskatu zien jabeei, eta zer jaten zuten kontrolatzea. “Animalientzat ezeze, herritarrentzat ere arriskutsua izan daiteke pozoia”, ohartarazi zuten.
ONDARROA //
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 29
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Maiatza
// 29
Turismo bulegoak bisita ornitologiko berezia antolatu zuen ONDARROA//Hegazti
Zesta-punta eskolen egoera azaldu zuten frontoian
Markina-Xemeingo frontoian egin zuten agerraldia.
MARKINA-XEMEIN //
Afizionatu mailako zesta-puntaren egoera hobetzeko taldea sortu zen Markina-Xemein eta Mutrikuko zesta-punta jokalari, guraso, senide, zestapunta eskoletako arduradun eta Euskadiko Pilota Federazioko arduradunak Markina-Xemeingo frontoi nagusiko kantxara atera ziren, maiatzaren 16an. Deituta zeukaten protesta bertan behera uztea erabaki zuten arren, herri-
tarrei zesta-punta eskolek duten arazoa azaldu nahi izan zieten.
Irtenbide faltan, “etsituta” Maiatzaren 11n Eusko Legebiltzarrean egon ziren Markina-Xemein eta Mutrikuko zesta-punta eskoletako arduradunak, Euskal Pilota Federazioko lehendakariagaz batera. Batzar haren ondorioz, konponbiderako pausoak ematen hasteko atea zabalik ikusi zuten, eta, beraz, protestak albo batera utzi eta afizionatu mailako zesta-puntari lotutako bide berriari ekingo ziotela azaldu zuten.
“Afizionatu mailako pilotariak etsituta daude, aspertuta, erreferenterik eta irtenbiderik ikusten ez dutelako; eta horri konponbidea aurkitu behar diogu”, esan zuen Josu Mugartegi Markina-Xemeingo Zesta-Punta eskolako lehendakariak. Mugartegik aurreratu zuenez, batzorde bat osatzekotan ziren, Euskal Pilota Federazioa, Euskal Herriko kluben elkartea, Munduko Pilota Biltzarra eta Legebiltzarreko ordezkariak bat eginda. Bestalde, kluben kexari erantzuteko boorondatea erakutsi zuen Legebiltzarrak.
Migratzaileen Nazioarteko egunaren harira, eta aurreko asteetan hasitako bidea jarraituz, Ondarroako Turismo Bulegoak bisita ornitologiko berezia antolatu zuen. Beste aldietan baino luzeagoa izan zen bisita, Allerin ezeze, portuan ere egon ziren eta. “Jakina da portuan hainbat espezietako kaio taldeak daudela, eta haietxek bisitatu nahi izan ditugu”, adierazi zuten. Allerira egindako bisitetan espezie ugari ikusi zituzten: lertxun hauskarak, ubarroiak, kulixka txikiak, txinbo kaskabeltzak, paranda, lezkari arruntak eta zingira berdantza, besteak beste. Bisitak gidari baten laguntzagaz egin zituzten, eta emandako azalpenen bidez hegaztien migrazioak Ondarroan eta Euskal Herrian duen garrantziaz jabetu ziren.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 30
››› // 30 Maiatza
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Hamabost urte iparraldeko haizeak ekartzen
Gaztetxeak 25 urte bete zituen
Haizeak ekimenak hamabost urte bete zituen. Antolatzaileek, Aittitta Txiki kultur taldeak, hiru eguneko egitarau oparoa prestatu zuen, beste behin, beste gauza askoren artean, bertso saioak, produktu dastaketa, euskal dantza ikastaroa, ikuskizunak, musikarien kalejirak eta bazkaria. “Buruan ditugun muga psikologikoak apurtu eta herri bat garela aldarrikatzea da helburua”, adierazi zuten.
ONDARROA // Maiatzaren 16tik 23ra, hainbat ekitaldi prestatu
Koldo Arriola omentzen duen plaka, bistara
Eup! irratiaren proiektua, lau haizetara
ONDARROA // Garraxikak Koldo Arriola gogoratu zuen, Maskulo
MARKINA-XEMEIN //
LEKEITIO // Iparraldeko
Etxearen aurrean, haren hilketaren 40. urteurrenean, eta plaka jarri, hil zuten lekutik hurre. Arriola 1975eko maiatzaren 24an hil zuten guardia zibilek. Plaka begibistan jartzea memoria historikoa gordetzeko“beharrezkoa” zela esan zuten.
zituzten Gaztetxean, 25 urte bete zituela eta. Gazte bazkaria, kontzertuak, oraingo eta lehengo kideen arteko mahai-ingurua, gaueko mendi buelta, rappela eta poteoa antolatu zituzten. Gaztetxeak 1988an hasi zuen bidea, Zaldubideko lantegi zahar bat okupatuta. 13 urte egin ostean, udalak lokala prestatu zien, Astillerun, eta hantxe daroez 12 urte.
Emakumeak uhinetan jardunaldiak antolatuaz, Eup! irratia berriro martxan jarri zen. Uhagon kulturgunetik egin zuten saioa, eta Arrosa sarearen bidez zabaldu. Herrian bertan ere programa entzuteko aukera egon zen, Plazabarripean jarritako bozgorailuen bidez.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 31
Maiatza
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Apurtxo bat baserritik, apurtxo bat itsasotik barra-barra batu zen XV. Antxoa Egunean, Ondarroan, maiatzaren 23an, eta beste horrenbeste MarkinaXemeinen, maiatzaren 16an, Okela Egunaren gonbiteari erantzunez. Horrenbestez, Markina-Xemein bertoko eta inguruko
baserritarren plaza izan zen egun batez, hamabi posturi leku eginez. Ondarrutarrak, euren aldetik, antxoaren enbaxadore bihurtu ziren, eta ehunka eta ehunka lagunek antxoa pintxoak dastatu eta giroaz gozatu ahal izan zuten.
Ipuinak berziklatu zituzten
Eguerdietan ere irekita
MARKINA-XEMEIN // Berba bako ipuinak, ipuin berziklatuak eta popuk-ak edo zabaltzen diren ipuinak egiteko aukera eduki zuten 3tik 12 urtera arteko umeek herri bibiliotekak antolatutako sormen tailerrean.
MUTRIKU // Maiatzean, kiroldegia eguerdie-
LEA-ARTIBAI // Jendea
tan zabalik utzi zuten, hainbat herritarren eskariari erantzunez. Eskaera zehatza neurtu nahi izan zuten, eta horren arabera erabaki eguerdietan irekita utzi ala ez.
// 31
Kale karteldegiak jarri zituzten herriko bost gunetan Udalak bi metroko zabalera eta 1,20 metroko luzera duten bost karteldegi jarri zituen kaleetan, taldeei eskaintzak jarri eta aldarrikapenak egiteko lekuak eskaini nahian. “Lekeitioko kultur eta kirol talde zein eragile sozialen parte hartzea herrian oso handia da, eta karteldegiak behar dituzte”, adierazi zuten. Karteldegiok eraginkorrak izan daitezen, denen artean partekatzea komeni dela esan zuen udalak, eta, beraz, ipinitako kartelaren irauanaldia betetakoan, deitzaileei kartela kentzea eskatu zitzaien, “beharrezkoak eta eguneratutakoak baino egon ez daitezen eta komunikazioa eraginkorra izan dadin”.
LEKEITIO //
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 PĂĄgina 32
32 > EKAINA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Ansotegik urtebeterako luzatu zuen kontratua BERRIATUA // Realak
urtebete luzatu zion kontratua Jon Ansotegi berriatuarrari. Atzelari txuri-urdinari ekainaren 30ean amaitzen zitzaion Donostiako taldeagaz zeukan kontratua. ÂŤBeti dena ematen saiatu izan naiz, eta horrela izango da aurrerantzean ereÂť, adierazi zuen.
29 ganaduzaleren animaliak jarri zituzten ikusgai Udalak herriko ganaduzaleen azoka prestatu zuen Galartza industrialdean. Zaldi, behor, asto eta poney artean, 120 buru egon ziren, 32 taldetan. Horretaz gainera, hamar ardiko hiru talde eta ahuntzen beste bat egon ziren; euskal arrazako
ETXEBARRIA //
Auzokonpost gunea jarri zuten Usotegin
LEKEITIO // Letraukua eta San Andres auzoetako auzokonposta
guneek eduki zuten harrera ona ikusita, Udalak auzokonpost gune berria jarri zuen matxan Usotegi parkean. Horrez gain, aurreratu zutenez, etxean lorategia zutenei edo herrian ortua zutenei autokonposta egiteko aukera eman zitzaien.
oiloen lote bat eta kanpoko ganaduzale baten usoak ere bai. Animaliez gain, bost salmenta postu egon ziren: ogien postu bat, gozoena, gaztaren postu bi eta erremintaren beste bat. Bestalde, tabernak arrakasta handia izan zuen.
Etxeko fakturetan zelan aurreztu erakusten Debegesak etxeko faktura elektrikoa ulertzen irakatsi zien herritarrei, potentzia bat edo beste bat kontratatzeak dirua aurreztean eragin handia izan dezakeela eta. Faktura eskuan, bakoitzari zer komeni zitzaion azaldu zioten teknikariek, eta kontsumo ohiturez gomendioak eman.
MUTRIKU //
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 33
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Ekaina
// 33
Gizarte eta hezkuntza arloak aztertu zituzten
Andreen bizipenak batzen dituen lana aurkeztu zuten
Alejandra Goikoetxea Vazquez eta Aitziber Izagirre Bengoetxea.
LEKEITIO//
Bakoitzak bere esparrutik gizarteari egindako ekarpena nabarmendu zuten Alejandra Goikoetxea Vazquez eta Aitziber Izagirre Bengoetxea lekeitiarrek Ezkutuko amandrea proiektua aurkeztu zuten; 27 emakume, 27 istorio eta 27 bizibide liburuan eta dokumentalean jasotzen dituen lana. Lekeitioko Udalak ikerketa beka atera zuen, herrian emakumeek egin dituzten ekarpenak jaso
nahian, eta lekeitiar biek lortu zuten beka. Bizimodu askotako emakumeak elkarrizketatu zituzten: portuan lan egin zutenak, fabriketan antxoei burua kentzen lan egin zutenak, “ia eskola zapaldu ere egin gabekoak”, gerra bizitakoak, sareginak eta arrain saltzaileak, besteak beste. Bakoitzak bere eremutik gizarteari egindako ekarpena azaldu zuten.
Antzeko bizipenak Adin tarte handiko emakumeak dira, 1917an jaiotakoetatik 1944an jaiotakoak arte. “Hala ere, oinarrian
antzeko gauza asko bizi izan dituzte. Garai batzuetan gehiago, eta beste batzutena gutxiago, baina denek egin behar izan diote aurre euren bizimoduari, tabu, debeku eta oztopoei”, adierazi zuten. Elkarrizketak grabatu egin zituzten, ikus-entzunezko bat ere egin nahi zutelako, “askotan, berbagaz baino gehiago transmititzen delako keinuekin”. Bide batez, Lekeitioko hizkera ere gorde nahi izan dute. Elkarrizketetan barre ere bai, baina negar ere egin zuten. “Irribarre bategaz kontatzen dizute maminean gogorra den gauza bat”.
MUTRIKU// Udal Ongizate Batzordeak eskatuta, Kalexka gizarte hezitzaileen elkarteak herriko biztanleriaren gizarte eta hezkuntza arloko beharrak aztertu zituen, etorkizunera begirako esku hartzeei begira lagungarri izango delakoan. Gazteen ikasketa porrotak eta kale giroak mutrikuar asko kezkatzen zituela jabetuta, Ongizate Batzordeak gaia mahai gainean ipintzea erabaki zuen. “Heziketaren bidetik etorkizunean irtenbide bat emateko”, herritarrek dituzten ohiturak aztertzea pentsatu zuten. “Ongizate Sailean hainbat urte daramate Kalexka elkartearekin lanean, eta egitasmoa euren esku uztea erabaki genuen”, adierazi zuen Arrate Uranga Mutrikuko Politika Saileko buru zenak. Proiektuaren egileak Kemen Atxurra, Julene Garate eta Axier Iparragirre dira.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 34
››› // 34 Ekaina
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Kontzertu berezia Martin Alberdi omentzeko
Erretegi eta labe solidarioak, ikasleek eginak
MARKINA-XEMEIN //
Musikaz eta irudiz jantzi zen Xemein parrokia 2014ko azaroaren 18an hil zen Martin Alberdi musikaria omentzeko. Lau abesbatza, hiru orkestra eta hiru musikariren lana entzuteko eta gozatzeko aukera eduki zuen eliza bete zuen publiko zabalak. Ordu bi baino apur bat luzeago joan zen emanaldian, hainbat musika estiloz gozatzeko aukera egon zen, eta ikuslegoak gogoz txalotu zuen guztien lana.
ONDARROA // Institutuko DBH 2ko 56 ikasleek 2014-2015 ikasturtearen baitan bi hiletan energia berriztagarrien inguruan egindako proiektua ezagutzera eman zuten. Hiru erretegi prestatu zituzten EITBk Iurretan zuen egoitzako antena paraboliko zaharrekin, eta horrez gain, hamabost labe. Guztia Malira eta Senegalera bidali zuten, Urko Punta Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez.
Geoparkeko altxorrak ezagutzen
`Gernika´filma grabatu zuten
MUTRIKU // Espainiako
LEKEITIO // Gernika
Geologia Elkarteko Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. Biltzarra egin zuten Euskal Kostaldeko Geoparkean. Munduko hainbat txokotatik etorritako 150 aditu batu ziren. Ekainaren 11n, parte hartzaileek Nautilus eta Olatz auzoa -argazkian- bisitatu zuten.
filmerako eszena batzuk grabatzen aritu ziren, bi egunez, Lekeition. Santo Domingo, Arranegi eta Ezpeleta kaleei 36ko gerraren aurreko itxura eman zieten, eta filmaketak ikusmin handia eragin zuen herritarren artean. Gernika Koldo Serra bilbotarrak zuzendu zuen.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 35
Ekaina
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Eskualdeko enpresa proiektu onenak saritu zituzten Azaro Fundazioak eta LeaArtibai Garapen Agentziak antolatuta, ekainaren 16an, Enpresa Proiektu Lehiaketaren sariak banatu zituzten, Ondarroan. LeaArtibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarri zutenen edota martxan jartzeko
asmoa zuten ekintzaileen artean banatu zituzten sariak. Hiru modalitatetan, 24 enpresa proiektu aurkeztu ziren, eta bultzada emateko lagungarri ziren 6.500 euro banatu zituzten Alamedan egindako ekitaldian.
Oporretan, ludoteka martxan
Urriolako bidea, konponduta
MENDEXA // Uztailean,
AULESTI // Aulestiko Urriola auzorako bidea
LEA-ARTIBAI //
4tik 12 urtera arteko umeentzako ludotekan izena emateko epea zabaldu zuten, udaletxean. Oinarrizko errenta jasotzen duten familientzat doakoa izango zela aurreratu zuten.
konpondu zuten. Zorua jausita egon zen, eta errekara guztiz jausi aurretik erabaki zuten konpontzea. Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza jaso zuen.
// 35
Isarria eta Itsasmendi ez eraisteko eskatu zuen natur taldeak MUTRIKU // Mutrikuko Natur Taldeak jakitera eman zuenez, XIX. mendeko Isarria eta Itsasmendi jauregiak babesteko eta monumentu izendatzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Taldekoen iritziz, eraikinak “oso baliotsuak dira, eta arkitekturaren aldetik, estilo bakarrekoak, zuhaiztiarekin eta iturria daukan Azkiagako askarekin”. Alde zaharrean egon direnen artean berreskuratu ahal den bakarra dela nabarmendu zuten. Eman zuten datuaren arabera, 1540. urtetik dago leku horretan. “Eraikinak eurak balio handikoak izateaz gain, ehunka urte dituzten zedroak daude lorategian”, argitu zuten Mutrikuko Natur Taldekoek.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 PĂĄgina 36
36 > UZTAILA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Elikagai bilketa berezia antolatu zuten malenetarako
MUTRIKU // Jaiei begira, hiru egunetan, Mutrikuko Elikagaien Bankuak bilketa berezia antolatu zuen herriko saltokietan. Zure erosketaren pixka bat asko da! lelopean, mutrikuarrek euren ekarpenak egin ahal izan zituzten. Kutxez gain, itsulapikoak jarri zituzten, ekarpenak jasotzeko.
Nazioarteko kale antzerki jaialdia, arrakastatsu LEKEITIO // Uztailaren 9tik 12ra, Nazioarteko
Kale Antzerki Jaialdia hartu zuen, 26. urtez. “Lekeitio izan zen aurreneko portua euskal kale-antzerkigintza garaikidearen historian, eta urtez urte aritu gara sormen eremu hau berrizten�, esan zuten antolatzaileek.
Eskoletako teilatuak konpondu zituzten LEA-ARTIBAI // Aulestiko
Urregarai Herri Eskolan, teila berriak ipini zituzten, eskola egin zutenetik, orain 25 urte, aldatu barik zeudelako, eta arazoak ematen hasia zelako. Ondarroako Zaldupen ere eskolarik ez zegoela aprobetxatu zuten eraikinen teilatua berritzeko, bai nagusikoa, bai berrikoa.
Jarrera berritzaile horren adibidea izan da Lekeitio bera, 11 kale-antzerki propiogaz. Horrez gain, Frantzia, Italia, Polonia eta Euskal Herriko kale artisten emanaldiak eskaini zituzten, arrakastaz. Abaroa jauregiko espazioa ere berreskuratu zuten.
Bekobenta ikastetxeak 40 urte bete zituen MARKINA-XEMEIN // Bekobenta eskolako ikasle, irakasle, guraso eta beharginak, lehengoak eta oraingoak, guztiak batu ziren eskolaren 40. urteurrena ospatzeko. Bazkaria antolatu zuten, eta, osterako, abestiak, bertsoak, eskolaren historiari errepasoa ematen zion ekitaldia eta omenaldia.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 37
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Uztaila
// 37
Ondare materialen inbentarioa egin zuten
Gizarte-ongizate batzordeak adinekoen plana prestatu zuen
Ondarroan 80 urtetik gorako 600 lagun inguru bizi dira.
ONDARROA //
Nagusien bizi kalitatea hobetzea zen helburua Gizarte-Ongizate Batzordeak adinekoen plana jarri zuen martxan, nagusien bizi kalitatea hobetu nahian. Zaintzaileei arreta berezia eskaini eta esklusioan geratzeko arriskuan daudenak egoera horretatik ateratzeko helburua nabarmendu zuten. Ordura arte, udalerrian 80 adinekok erabilia zuten gizarte zerbitzuen etxez
etxeko laguntza zerbitzua. “Halandabe, badakigu asko direla premia izan arren zerbitzu hori eskatu ez dutenak, hainbat arrazoi tarteko”, adierazi zuten udalean. Horregatik, Udaleko Gizarte-Ongizate Batzordekoen lehentasuna zerbitzu horien erabiltzaileak ez diren baina beharrizana duten adineko pertsonak izango direla aurreratu zuten.
80 urtetik gorako 600 lagun Ondarroan, 80 urtetik gorako 600 lagun inguru daude, eta udalak guztiei
gutuna bidali zien, udalaren asmoak argitu eta gizarte langileek eurekin batu nahi dutela adieraziz. “Aukera guztiak azalduko zaizkie: etxez etxeko laguntza, eguneko zentroa, telelaguntza, Artibai egoitza eta diru laguntzak lortzeko bideak”, argitu zuen Rakel Elu Gizarte-Ongizate Batzordeburuak. Adinekoen planean, zaintzaileei premiez galdetuko zitzaiela jaso zuten, horren arabera ongizate arloko zerbitzuak hobeto antolatzeko. Horrez gain, baztertuta geratzeko arriskuan daudenak ere artatzeko asmoa erakutsi zuten.
AULESTI //Ondarea babesteko ezagutu egin behar dela jakitun izanda, Aulestiko ondare materialen bilketa egin zuten hainbat herritarrek. Ikerketalan horren emaitza da Harriak liburua, eta bizilagunen aurrean aurkeztu zuten. Sei laguneko lantaldea ibili zen proiektuan buru-belarri. 500 orrialde inguruko liburuan, 410 bat elementu jaso zituzten, eta fitxa bana egin zioten. Fitxetan, besteak beste, elementu bakoitzari buruz zekitena jaso zuten, kokapena eta dokumentu zaharretan ze izenekin ageri diren. Fitxak argazkiekin osatu zituzten. Hurrengo urteetan informazio gehiago jaso nahi dute, eta fitxak berrizten joan. Horretarako, jendearen ekarpenak behar dituztela adierazi zuen taldekide Jabi Aranguenak.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 38
››› // 38 Uztaila
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Garraitz 25 proiektua martxan jarri zuten
Zerutxu ikastolaren sorrera gogoan hartuta
LEKEITIO // Ataba
elkarteak irlaren ondare historikoa aztertzeko proiektua hasi zuen, Garraitz 25. Aranzadi elkarteak zuzendu zituen beharrak, eta ondare historikoa maite zutenei zabalik zegoen. Irlako elementu nagusi guztiak berreskuratu nahi zituztela adierazi zuten: hainbat sasoitan Lekeitioren defentsarako erabilitako gotorlekua, izurriteetan gaixoak babesteko sortutako eraikina eta frantziskotarren komentua izandakoa.
MARKINA-XEMEIN //
Euli izurritea salatu zuten Olatz auzoan
Hileta zibilak egiteko aukera eman zuten
MUTRIKU//Olatz
LEA-ARTIBAI //Martxoan
auzoan euli izurriteaz kexu ziren. Esan zutenez, urteak daramatzate kezka berarekin, eta “nazkatuta eta haserre” zeudela adierazi zuten, eta erakundeei irtenbideak bilatzeko eskatu. Udalak erantzun zuen ahalik eta eperik motzenean irtenbide egokia ematen ahaleginduko zirela.
Zerutxu ikastolak 50 urte bete zituen, eta, horren harira, euskara ezkututik lehen planora ateratzeko egindako ahalegina aitortzeko ekitaldia egin zuten, uztailaren 11n. Auzolanean egindako dokumentala aurkeztu zuten, ikastola bultzatzeko jardun zuten herritar, guraso, ikasle eta irakasleen lekukotzekin. Dokumentala emateaz gain, musika eta dantza emanaldia ere prestatu zuten.
Lekeition eta uztailean Ondarroan, eta eskaerari erantzun nahian, hainbat espazio egokitu zituzten hil ondorengo hileta ospakizunak edo omenaldi zibilak egin ahal izateko. Horrela, aniztasun ideologiko, erlijioso eta kulturalari erantzun nahi izan zioten.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 39
Uztaila
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Lazunarri moilako konponketa lanak amaitu zituzten Jaurlaritzak irlako moila konpondu zuen. Udaleko ordezkariek esan zutenez, egindako lanei esker, arrantza ontziek segurtasunez egin ahal izango zituzten portuko sartu-irtenak. Gorabehera askoren ostean, Jaurlaritzak urtarrilaren
13an hasi zituen lanak. Lanak egiteko, hondartza, ura eta erabiltzaileak babesteko neurriak hartu behar izan zituzten. Horrenbestez, hondartzak eta inguruek betiko itxura hartu zuten. Argazkian, Ana Oregi sailburua eta Koldo Goitia alkatea.
Kalitate handiko konposta
Alkate ohiari aitortza
Artibai kalean egindako konposta “kalitate handikoa” zela ondorioztatu zuten Fraisoroko laborategian egindako analisiek. Konposta nekazaritza ekologikoan erabili ahal zela esan zuten teknikariek.
BERRIATUA // Udalak azken agintaldietan herriko alkate izan zen Imanol Mugartegi omendu zuen. Zortzi urtez egon zen alkate, eta urte horietan guztietan egindako lana aitortu nahi izan zioten ekitaldi publikoan.
LEKEITIO //Eusko
ONDARROA //
// 39
Eguzkik bidegorri gehiago egitea proposatu zuen LEA-ARTIBAI // Erakunde publikoek bizikleta “alternatiba erreal” modura ikustea eta euren politiketan kontuan hartzea beharrezkoa dela adierazi zuen LeaArtibaiko Eguzkik. Euren arabera, bizikletan ibiltzea “osasungarria” da, eta, era berean, herriko kaleetan “zarata eta kutsadura gutxiago” eragiten laguntzen du. Eskualdean bidegorri gehiago behar direla esan zuten. “Bidegorri sare bat edukitzea beharrezkoa da jendea bizikletan gero eta gehiago ibiltzea nahi badugu. Horretarako, erakundeek argi eduki behar dute kale edo errepide bat konpontzen denean, bizikletei ere lekua egin behar zaiela”.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 40
40 > ABUZTUA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Senegaleko emakumeek jaia antolatu zuten
MARKINA-XEMEIN // Senegaleko Emakumeen Elkarteak antolatuta, Senegaldar Jaia ospatu zuten, abuztuaren 29an, zelaian. Sabar dantzen tailerra, bazkaria, musika emanaldia eta Sabar dantzen erakustaldia prestatu zituzten, eta askok egin zuten bat.
Hegaluzearen garrantzia nabarmentzeko ekitaldiak Uztailaren 23tik abuztuaren 15era, hegaluzea jaun eta jabe izan zen, Lekeitioko IX. Hegaluzealdia ekimenaren baitan. Hegaluze harrapaketa herriko arrantzaleen oinarri ekonomiko bat dela aldarrikatuta, San Pedro kofradiak, udalak,
LEKEITIO //
tabernek eta elkarteek helburu bera hartu zuten: hegaluze arrantza eta kontsumoa suspertu eta babestea. Marmitako txapelketa, arrain salmenta erakustaldia, bazkaria, Willows desafioa hegaluze arrantza eta hegaluze arrantza kopa antolatu zituzten.
Udaberrian hasitako dinamika amaitu zuten
Nautikako musika, lau haizetara zabalduta
LEKEITIO //
LEKEITIO // Abuztuaren 1ean, urteko hitzorduari hutsik egin
Gazte asanbladak udaberrian martxan ipini zuen Sustraiak mugituz mugimendua sustraitu dinamika amaitu zuten abuztuaren 7an eta 8an, Gazteburua ospatuz. 16tik 26 urtera arteko 160 gaztek parte hartu zuten. Herrian martxan jarri nahi zituzten proiektuen inguruan gogoeta egin zuten.
GABONETARAKO OPARI EZIN HOBEA!
Hondarroa 2015
barik, Nautika Eskolako txistulariek, Estudiantinak eta kantu tailerreko kideek Nautika Eguna ospatu zuten, urte guztian eskola barruan egiten den jarduera kalera atera eta lekeitiar guztiei gozatu ederra emateko.
URTEKARIA
SALMENTA PUNTUAK: Garoa, Kurike, Irkaitz, Idiakez, Zurrumurru eta Turismo Bulegoa.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 41
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Abuztua
// 41
Kaleratzeak, epaiketak eta kartzela aldaketak
Abuztuaren 1ean, Angel Otxoantezana Kirru aske gareatu zen, Ondarroatik kanpo 41 urte eta kartzelan 13 urte pasa ostean. Espetxealdia amaitu ostean, uztailaren 31n, Frantziako Gobernuak Espainaratu egin zuen, eta hurrengo egunerako Ondarroan zen. Otxoantezana aske geratzen zen bitartean, Xabi Aranburu preso ondarrutarra kartzelaz aldatu zuten. Lyon Corba setik (Ondarroatik 1.000 kilometrora), Mont de Marsaneko espetxera eraman zuten (225 kilometrora). Beste alde batetik, abuztuaren 18an, Aingeru Cardaño munitibartarrak hamar eguneko epean espetxean aurkezteko agindua jaso zuen, eta hurrengo hilean, irailaren 1ean, atxilotu egin zuten. Hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten, 2001eko kale eraso bat leporatuta.
LEA-ARTIBAI //
Gerra eremuak auzolanean garbitu zituzten, memoriari zor
Ahaztuen oroimenak taldeak deitutako auzolanean hartutako irudia.
MARKINA-XEMEIN //
Ahaztuen Oroimenak taldeak memoria kolektiboa aldarrikatu zuen Gerra eremuak auzolanean garbitzeko deia egin zuen Ahaztuen Oroimena elkarteak, 36ko gerrako trintxerak eta gudako posizioak argitu eta izandako gertaerak ezagutzeko asmoagaz antolatutako ekimena. “Memoria kolektiboa erreskatatzea beharrezkoa da”, adierazi zuten. Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak 36ko gerrari
lotutako ehundik gora testigantza jasota dauzka, etxerik etxe. Gehienetan edo askotan, behintzat, Akarregi-Egixarreko borroka aitatzen zuten. Testigantzak Ahaztuen Oroimena elkartekoei garrantzitsua begitandu zitzaien borroka horren inguruko ikerketa egitea, eta batu zutena ezagutzera eman zuten, urrian, hitzaldien bitartez. Testigantzak dira jazoera hura argitzen duten parterik garrantzitsuena. Horrez gain, dokumentu batzuk ere lortu zituzten, bai eta borroka azaltzen
duten irudi eta mapak ere. 1936ko urriaren 21ean, Zulueta baserriaren ingurutik hasi eta Akarregin zehar Egixarreraino miliziano eta gudariek frankisten aurka egin zuten erasoaldia hartu zuten gogoan hitzaldiotan. AkarregiEgixarreko borrokaren aurretik, gerra inguruotara helduta zegoen. Frankistak Elgoibartik ari ziren erasoan, eta Urkaregira ailegatu ziren. Kalamua hartu ostean etorri zen Egixarreko borroka. Han egondako batzuen testigantzak azaldu zituzten berbaldietan.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 PĂĄgina 42
42 > IRAILA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Nekazal azokak eskualdeko 11 ekoizle batu zituen ISPASTER // Lea-Artibaiko
baserritarrek egindako ogia, gazta eta ahatekiak jateko aukera egon zen Ispasterren, irailaren 19an, baserri azokaren baitan. Artisauek eskuz egindako arropak eta bitxiak, animaliak eta erreki sortaren dastaketa izan ziren azokaren beste osagai nagusiak.
Atxiloketak droga trafikoaren aurkako operazioan Estatu mailan droga trafikoaren aurka egindako operazioan hamar lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak. Tona bat eta erdi kokaina atzeman zuen. Informazio iturrien arabera, droga trafikatzaileek kokaina Hego Amerikatik
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //
Eskola publikoa eta haurreskola, konpontzen LEKEITIO// Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak institutuko eraikin nagusia egokitu eta ikasgela berriak egiteko lanak hasi zituen, 2016-2017 ikasturteari begira. Antolaketa berriagaz, Iturriotzek 1.336 metro koadro gehiago edukiko ditu lanak amaitzen dituztenerako.
Espainiako estatura eroaten zuten. Trafikatzaileek hainbat bide erabiltzen zituzten Espainiako estatura sartzeko, batez ere itsasontzi handiak, eta batez ere euskal kostaldetik. Ondoren, jolasontzietara pasatzen zuten, eta Ondarroan deskargatu.
Basilika bisitatzeko aukera eman zuten LEKEITIO //Elizak eta udalak hitzarmena sinatu zuten izaera
erlijiosoko kultur ondarea zabaltzeko asmoz. Horren haritik, irailean, Lekeitioko basilika bisitatzeko aukera eman zitzaion jendeari. “Bizkaiko gotiko berantiarren eredurik parebakoena da�, esan zuten, elizari erreferentzia eginez.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 43
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Iraila
// 43
Etxez etxeko laguntza zerbitzua hobetzeko pausoa
Epaitegiak atzera bota zuen Karraspioko proiektua
Karraspioko proiektua atzera bota izana ospatu zuten SOS Karraspio ekimenekoek.
MENDEXA //
SOS Karraspiok ingurumena zaintzeko lege eraginkorren falta salatu zuen SOS Karraspiok antolatuta, irailaren 13an, Karraspioren aldeko eguna ospatu zuten, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuelako Karraspio hondartzaren inguruan aparkalekua eta 24 etxebizitza eraikitzeko proiektuak ezin zuela aurrera egin. “Eskualde osoan, horrelako proiektu asko daude, ez
bakarrik Lekeition edo Mendexan. Adi egon behar gara, eta lupagaz begira jarraituko dugu”, adierazi zuten antolatzaileek. SOS Karraspio taldearen ustez, proiektua “zentzugabea eta ingurumenarentzako kaltegarria” zen. Ekitaldian nabarmendu zuten herritarren artean Karraspio ingurua “porlanez betetzeko proiektua” bertan behera geratzea lortu zutela, eta hori “benetan poztekoa” zela. Karraspio, babes faltan Hala ere, “kezkatuta” egoteko arrazoiak badaudela esan zuten. “Proiektua gel-
ditzeko egindako bide korapilatsuan, konturatu gara ingurua babesteko lege, neurri edo arau argirik ez dagoela. Karraspio ingurua ez dago babestuta. Bihar edo etzi etor liteke promotoraren bat beste proiektu bategaz, eta berriro ere zerotik hasi beharko genuke proiektu hori gelditzeko bidea”. Era berean, salatu zuten udaletan, aldundian eta Jaurlaritzan ez dagoela ingurunea behar modura babesteko lege eraginkorrik. “Karraspion gertatutakoak inguruaren zaintza erakundeengan ezin dela utzi erakutsi du”, esan zuten.
LEKEITIO//Lekeitioko Udalak La Caixako ekintza sozialeko Laguntza Teknikoen Zerbitzua deritzon programako diru laguntza lortu zuen, eta hari esker, lekeitiarren arreta hobetzeko baliabide tekniko egokiak erosteko aukera izango zutela aurreratu zuen udalak. Uztailean egin zioten La Caixari eskaera, eta erantzuna baiezkoa izan zen. Etxeko Laguntza Zerbitzua dependentzia egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, eta eskainiko diren zerbitzuak honako hauek dira: laguntza pertsonala, etxeko laguntza eta konpainia. Etxeko laguntza zerbitzuak dependentzia egoeran dauden 42 bizikidetza unitateri egiten dio arreta, 48 pertsonari, eta haietatik 33ri, dependentzia mailaren bat onartu zaie.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 44
››› // 44 Iraila
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
455 lagunek parte hartu zuten mendi martxan
Dementzien inguruan berba egin zuten
ISPASTER //
Mendi martxan izena ematen zuten 455 lagunen artean Alvaro Funes Carrion izan zen azkarrena: 27 kilometroko ibilbidea bi ordu eta 32 minututan egin zuen. Funesekin batera, Amaia Onaindia aulestiarrak eta Jagoba Murelaga lekeitiarrak ere saria eskuratu zuten egindako markengatik. Antolatzaileek esan zutenez, parte hartzaile guztiek ingurumenarenganako errespetua erakutsi zuten.
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU // Irailaren
Erreka bazterrak garbitu zituzten auzolanean
Lan bila aritzeko teknikak erakutsi zituzten
Udalaren eta Guraso Elkartearen ekimenez, herri barruko ur zikinak garbitzen ibili ziren, hain zuzen ere, Antsotegitik Okokiraino. Bidegorri inguruko plastikoak eta beirak ere batu zituzten, besteak beste, eta parte hartu zutenek hamaiketakoa jan zuten, garbiketaren ostean.
LEA-ARTIBAI // Azarora bitartean, Lea-Artibaiko Garapen Agentziak beharra bilatzeko ikastaroa antolatu zuen gazteeei begira, honako gaiak ardatz hartuta: Cv hobetzea, Gaitasun transbertsalak, Sormen tailerrak, Erabakiak hartzeko gaitasuna eta Ekintzailetza.
ETXEBARRIA //
21ean Alzheimerraren nazioarteko eguna izan zela eta, Alzheimerraren kontrako elkarteak berbaldiak antolatu zituen Ondarroan eta Mutrikun, Dementziekin zelan bizi gaiaren inguruan. Udaletako ordezkari eta profesionalak eta senideak batu ziren, eta gaixotasunaren inguruan dauzkaten kezkak partekatu eta elkarregaz lan egiteko gogoa erakutsi zuten.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 45
Iraila
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Xenki eta Murgiren heriotzak argitu zituzten Egia, itzaletik argira dinamikaren baitan, Egiari zor fundazioak hitzaldia antolatu zuen Jose Benito Mujika Xenkiren eta Mikel Martinez de Murgia Murgiren hilketa argitzeko. Martinez de Murgiaren eta Mujikaren senideek parte hartu zuten, bai
eta hilotzak aztertzeko aukera izan zuen herriko medikuak eta lekukoek ere. 1927ko irailaren 2an Lekeition Guardia Zibilak inguratu egin zuen Xenki eta Murgi zeuden etxea, Dendari kaleko 36. zenbakia, eta biak tirokatuta hil zituzten.
Isuntzak, entrenatzaile berria
‘Saltillo’ portuan egon zen
Osertz Aldaik Isuntza Arraun Elkartearen kamiseta jantzi zuen, Lekittarra trainerua zuzentzeko arduragaz. Aldai Hondarribiko Ama Guadalupeko traineruko arraunlari ohia da.
MUTRIKU // Udaro modura, Kantauri itsaso-
LEKEITIO //
LEKEITIO //
an nabigatzen ibili zen Saltillo belaontzia, eta Mutrikun ere sartu ziren. Portugaleteko Nautika eta Makinetako Goi Eskola Teknikoko hamalau ikasle barruan ziren.
// 45
Ondarroa Arraun Elkartean eta Oitzen ostu zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//
Irailaren 1eko goizaldean, Ondarroa Arraun Elkartearen egoitzan lapurrak sartu eta gastu arruntetarako daukaten kutxako diru apurra ostu zioten. Nesken aldagelako leihotik sartu ziren, eta bulegoa hankaz gora laga. Kalte materialak eragin arren, ez zuten balioko beste materialerik eroan. Mutrikun beste lapurreta bat salatu zuten: oinezko bati diru zorroa ostu zioten kalean erosketetan zegoela. Beste alde batetik, Artibai Mendigoizale Taldeak Oitzen duen Itur-Zuri basetxean lapurrak sartu zirela salatu zuen. Oinarrizko ekipamendua ostu eta triskantzak eragin zituzten. “Segurtasun falta” salatu zuten Ertzaintzan.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 PĂĄgina 46
46 > URRIA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Kaleandin igogailua egiteko proiektua aurkeztu zuten ONDARROA // Kaleandiko
ur hodiak berritu eta, bide batez, zerbitzu berriak ipintzeko asmoa agertu zuen udalak Kaleandi, Erribera eta San Ignazio kaleko bizilagunekin egindako batzarrean. Bide batez, udalak igoigalua ipiniko zuela aurreratu zuen, eta kokapen egokiaren bila zebilela.
Ekoizle kopurua gehitu egin zen Urriko Azokan LEA-ARTIBAI // Giro
ona, jendetza eta salmenta onak. Dena izan zen aldeko 2015eko Urriko Azoka Nagusian. Beste behin, azoka nagusiaren aitzakian, eskualdearen topaleku bihurtu zen Markina-Xemein. Eguraldia lagun, goizean goizetik ibili ziren azokazale-
Suhiltzaileen zerbitzua murrizteko arriskuaz
ak Zelaiaren inguruko postuak ikusi eta produktuak erosten, eta salmentak polito joan zirela azaldu zuten ekoizleek. Baserritarrek eta abeltzainek ortu eta ukuiluetan zeuzkaten animalia eta produktu onenak plazaratu zituzten, eskaintza zabal eta oparoa.
Kuadrillen arteko bazkari jendetsua
MARKINA-XEMEIN // Lea-Artibaiko suhiltzaileek zerbitzua mu-
ISPASTER// Urriaren 3an, kuadrillen arteko eguna ospatu zu-
rrizteko arriskuaz ohartarazi zuten, suteen prebentzio eta itzalketa eta salbamendu zerbitzuak arautzeko lege-proiektua onartzeko atarian. Zerbitzua pribatizatu eta murriztu ahal zela esan zuten, “etxe txikietatik hasita�, Markina-Xemeingoa kasu.
ten, Ispasterren. Eguraldia lagun, eta txistularien doinuek alaituta, bazkari ederraz gozatu zuten kanpoaldeko frontoian batutakoek. Bapo jan ostean, kuadrillek bolo eta txapel jaurtiketan eta igel jokoan duten abilezia erakusi zuten.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 47
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Urria
// 47
Madriden saregileei aitortzarik ez egitea kritikatu zuen EAJk
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //
Mijoako hitzarmena bertan behera gelditu zen
Mutrikuko Udalbatzan hitzarmena mantendu ala ez erabaki zuten momentua.
MUTRIKU //
Eraldatze gunea eta enpresa haztegia egiteko proiektuak ez zuen aurrera egin Udalbatzak atzera bota zuen Mijoa industrialdean egitekoa zen eraldatze gunea eta enpresa haztegiaren proiektua. Horrenbestez, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mutrikuko Udalak 2014ko abenduan sinatutako hitzarmena balio gabe gelditu zen. EAJko sei zinegotziak hitzarmena bertan behera
uztearen alde agertu ziren; eta EH Bilduko sei zinegotziak, ordea, aurka. Berdeak Independenteak taldeko zinegotzi bakarra abstenitu egin zen, eta, hortaz, alkateak, kalitatezko botoa erabilita, egitasmoa bertan behera uztea erabaki zuen.
Aldundiaren babes gabe Aldundiak babesa kendu zion proiektuari, eta erabakia ulertzen zuela esan zuen Jose Angel Lizardi alkateak. “Aldundiko arduradunen arabera, inbertsioa hasieratik egin beharrean, hau guztia dinami-
zatu egin beharko litzateke, eta gauzak atzekoz aurrera egin direnez, proiektua gelditzea erabaki dute”, azaldu zuen Mutrikuko EAJk. Botaketaren emaitza ikusita, egindako aukerak “min handia” egin ziela nabarmendu zuen Jon Naberan EH Bilduko zinegotzien bozeramaileak, eta aretoa utzi zuten. Horrenbestez, 2014ko abenduan sinatutako hitzarmena baliorik gabe utzi zuen Mutrikuko Udalak, eta proiektua aurrera ateratzeko jasotako 500.461 euroko diru laguntza Gipuzkoako Ogasunari bueltatu behar zion.
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak bertan behera utzi zuen saregile, enpakatzaile eta neskatilen lan baldintzak arloko beste langileenekin parekatzeko Senatuan aho batez lortutako akordioa. Erabaki horren arabera, Itsaso eta Arrantza sektoreko emakume langileen Babes Soziala Arautzeko Lege Proiektuak bidea zarratzen die erretiro adina aurreratzeko koefizienteen onurak edukitzeko garaian. Erabakia jakin ostean, haserre agertu zen Jose Maria Cazalis EAJko senataria. Lekeitiarraren iritziz, erabakiak “emakumeenganako errespetu falta” agertzen zuen. “Lortu zena merezi dute, eta ezin da jendeagaz jolasean ibili”, adierazi zuen, eta Alderdi Popularrak Senatuari errespetu falta erakutsi ziola gaineratu zuen.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 48
››› // 48 Urria
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Jabekuntza Eskola martxan jarri zuten
Ia 800 lagun ibili ziren ermitarik ermita
ONDARROA // Emakumeen Jabekuntzako Eskolak hainbat ikas-
AULESTI// Ia 800 lagunek egin zuten Aulestiko Ermitarik Er-
taro antolatu zituen, beste urte batez. Feminismoa, emakumeen osasuna, komunikazioa, kultura berdefinitzea, munduko emakumeak eta emakumeen nortasuna gaien pean, hamalau ikastaro prestatu zituen, ikasturterako. Hiruhilabeteko ikastaroak 5etik 10 euro artean ordaindu behar ziren; erdia, oinarrizko errenta jasoz gero edo 20 urtetik behera edukiz gero.
mita mendi martxa, galdu ezinezko hitzordua inguruko askorentzat. Bi ibilbide atondu zituzten: 25 kilometrokoa zen ibilbide osoa, eta bost ordu eta erdi inguruko topea jarri zuten antolatzaileek egiteko. Ibilbide laburra 11 kilometrokoa zen, hiru ordu inguruan egiteko modukoa. Bidean, 11 ermita bisitatu zituzten, paraje ederretatik paseatzen zuten bitartean.
`Zumba´maratoi solidarioa antolatu zuten
Peru Abarka Albumaren argitalpen berezia
MUTRIKU // Urriaren 25ean, 170 lagun batu ziren Mutrikuko ki-
MARKINA-XEMEIN / / Markina-Xemeingo Udalak eta Ibaizabal
roldegian Angelman Sindromearen Elkartearen aldeko zumba maratoian parte hartzeko. Elkartearen asmoa gaixotasuna ezagutzera eman eta jendea sentsibilizatzea zen, eta erantzuna ikusita, helburua lortu zutela adierazi zuten antolatzaileek.
argitaletxeak Peru Abarka Album Lehiaketaren hamargarren zenbakia kaleratu zuten, Leire Arano idazleak eta Belen Lucas ilustratzaileak elkarregaz egindako Betiko Atzo? albuma; “lan zoragarria”, antolatzaileen arabera.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 49
Urria
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
`Victoria´ontziari ongietorri beroa eman zioten Victoria ontzia, lehenengo bider munduari buelta eman zion Vcitoria ontziaren erreplika, Ondarroako portuan egon zen urriaren 21etik 25era bitartean. Ondarroako Historia Zaleek antoaltu zuten etorrera, udalaren laguntzagaz. Izan ere,
taldeko kide Fernando Agirrek zortzi hilabetean egindako ikerketari esker jakin zen Victoria ontziaren jabea (Santa Maria, izatez) ondarrutarra zela, Domingo de Apallua, eta Sevillako kontratazio etxeak konfiskatu egin ziola.
Nordic Walking Guneen sarean
Lore eskaintza, Kabi gogoan
MARKINA-XEMEIN // Udalak, Eusko Jaurlari-
LEKEITIO // Urriaren 25ean, 24 urte bete ziren Jabier Goitia Elordui Kabi hil zela, eta krabelin gorriak jarri zituzten haren oroimenez ipinitako plakan. Goitia lehergailu batek eztanda eginda hil zen, 1991n.
ONDARROA //
tzako Osasun Sailaren laguntzagaz, Markina-Xemein Nordic Walking Gunea sortu zuen, lau ibilbidegaz. Teknikaren hastapen kurtsoa ere eskaini zuten, bide batez.
// 49
Txipiroia jaun eta jabe izan zen herriko txoko guztietan LEKEITIO // Urriaren 9tik 18ra arte, lekeitiarrek eta Lekeitio bisitatzera joaten ziren guztiek gastronomia proposamen bereziez gozatzeko aukera eduki zuten. Bederatzigarren urtea zuen Txipiroiaren Gastronomia Jarduerak. “Helburua ez da bakarrik jatekoak eskaintzea, baizik eta bertako produktuak sustatu, gastronomiari lotutako ohiturak mantendu eta, azken batean, gure gastronomi kultura ezagutaraztea lehen, bigarren eta hirugarren sektoreko enpresekin batera”, azaldu zuen udalak. Besteak beste, txipiroiekin egindako plater eskaintza zabala, bisitak, dastaketak eta tailerrak antolatu zitzuten, ume zein nagusientzat.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 50
50 > AZAROA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
ONCEko kupoiak 112.000 euro utzi zituen
LEA-ARTIBAI // Miguel Angel
Aja Raposo ONCEko banatzaileak zortea banatu zuen berriro Markina-Xemeinen eta Etxebarrian. Azaroaren 20ko zozketan, 100.000 euroko sari bat eta 600 euroko 20 sari eman zituen. Aja Raposok bosgarrenez banatzen zuen sari handi bat.
Plaiko Zubia txarto dago, aldundiak dioenez ONDARROA // Ondarroako Udalak hondar-
tzako zubia ahalik eta arinen konpontzeko eskatu zion aldundiari, aldundiak berak egindako txostenaren arabera egitura nahikoa kaltetuta dago eta. Era horretara, epe ertainean igarobidearen egitura sendotzea go-
mendatu zuten. Egitura sendotu ezean, jausteko moduan egongo litzatekeela nabarmendu zuten. “Zubiaren erabilerak epe motzean ez dirudi arazorik emango duenik, baina kalteak konpondu eta oztopoak kentzea beharrezkoa da”, adierazi zuten.
Aniztasun plana martxan jarri zuten
Urtza Alkortari ongietorria eman zioten
inguruko jardunaldiak prestatu zituzten. Ongi Etorri Aniztasunera izeneko prozesuan, jatorri desberdinetako herritarren arteko eguneroko elkarbizitza sustatu nahi da, “modo eraginkorrean”, nabarmendu zuten.
ONDARROA // Bi urte eta erdiko espetxealdiaren ostean, azaroaren 14an, libre geratu zen Urtza Alkorta Arrizabalaga ondarrutarra. Hondartzako zubia eta inguruak jendez bete ziren ongietorria emateko, hain zuzen ere, 2013ko maiatzaren 15ean ertzainek atxilotuta eraman zuten leku berean.
ONDARROA // Aniztasun lan taldeak antolatuta, aniztasunaren
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 51
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Azaroa
// 51
Rakel Elu, Amankomunazgoko lehendakari
‘Antxustegi’ berreskuratu ezina dela esan zuen aldundiak Erakundeei erantzukizunak eskatu zizkien SOS Antxustegi plataformak.
ONDARROA //
SOS Antxustegi plataformako kideek auzitara joko zutela iragarri zuten Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Foru diputatuak Antxustegi atunontzia berreskura ezina dela esan zuen, azaroan, Batzar Nagusietan. Haren esanetan, ez du merezi berreskuratzea, “ontziaren egitura jaustear eta arrakasta bermerik ez dagoelako”.
Bestalde, atunontzia Bilboko Euskalduna zubipera ez eroatea erabaki zuten. Aldundiak azaroan esandakoa eta Eusko Jaurlaritzak abuztuan esandakoa ez zetozen bat. Izan ere, udan, Eusko Jaurlaritzak itsasontzia konpondu egingo zutela esana zuen, “daukan balio historiko eta kulturalagatik”.
Erabakia, auzitara SOS Antxustegi plataformak, Antxustegi atunontzia “salbatzeko azken ahaleginetan”, kasua auzitara eroango zutela iragarri zuten. 2013 urteaz geroztik ontzia konpondu eta be-
rreskuratu egin behar dela eskatzen aritu dira. “Kosta ahala kosta” erantzukizunak eskatzen jarraituko dutela nabarmendu zuten SOS Antxustegi plataformako kideek. “Ontzia egoera honetara eroan duten erakundeen aurrean erantzukizunak eskatu ditugu, eta onartzen ez direnez, auzitara joatea erabaki dugu”, adierazi zuten. Kasua auzitegietara eroanda, ontziaren kudeaketan txarto egindakoak azaleratzea eta etorkizunean antzeko kasu gehiagorik ez egotea nahi zutela adierazi zuten. “Kosta ahala kosta, erantzukizunak eskatuko ditugu”.
LEA-ARTIBAI // Emakume batek hartu zuen Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren lehendakaritza. Rakel Elu Bengoetxea Ondarroako zinegotzia izango du datozen lau urteotan buru. “Lehendakaritza hartuta, legealdi berri honetan lan egiteko gogoa, indarra eta ilusioa” nabarmendu nahi izan zituen. Amankomunazgoa ezkerretik eta bazterketa soziala ekiditeko politikak bultzatuta kudeatuko dutela esan zuen. Bide batez, hurrengo lau urteotan, herriekin eta herritarrekin parte hartzeagaz, eta aldedi guztiekin lan egiteko prestutasunez, politika eraldatzaileak lantzea izango zutela erronka esan zuen, parte hartzea, politika sozialen garapena eta eskualdearen garapen ekonomikoa ardatz hartuta.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 52
››› // 52 Azaroa
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Euskal zine eta bideo bilera, zortzi egunetan
Lea ibarrean, berdintasunaren aldarria
LEKEITIO // Lekeitioko 38. Euskal Zine Bilerak zortzi eguneko iraupena eduki zuen. 41 filmek parte hartu zuten, hamar film profesionalek eta 31 lan amateurrek, tartean, lekeitiarrenak eta ondarrutarrenak. “Lehiaketa baino, topagunea da gurea”, esan zuten aurkezpenean. Horregatik, euskarazko film laburrei buruzko mahai ingurua antolatu zuten, eta Euskal Zinearen Begirada atalean, Aitor Mazo aktorea izan zuten gogoan.
LEA IBARRA // Mankomunazgoko udalerrietan berdintasunaren inguruko ekitaldi ugari egin zituzten. Herriz herri emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz pausoak eman zituzten, 2013an onartu zuten berdintasun plana gauzatzeko helburuagaz. Horrela, gurasoentzako hezkidetza tailerra eta zine-foruma antolatu ziren, eta Gabonetarako utzi zituzten autodefentsa ikastaroa eta gazteentzako hezkidetza tailerra.
Radixu irratiak 25 urte bete zituen
Mutrikuarrak ere, antzerkiaren plazara
ONDARROA // Ondarroako Radixu irrati libreak 25 urte bete zituen, eta urteurren borobilari begira, eta 2016. urtea hasiaz batera antolatu nahi zituzten ekimenen aurrerapen modura, musika jaialdia antolatu zuten, Beikozinin, Anestesia eta Kraussk taldeen kontzertuak.
MUTRIKU // Antzerkiaz Blai! ekimenaren barruan, hamar lan taularatu zituzten, azaroan eta abenduan. Bost talderen eskutik, hamar lan aurkeztu zituzten, tartean, Goizeko Izarra eta Akelarre Mutrikuko antzerki taldeenak. Herriko taldeek zazpi lan prestatu zituzten.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 53
Azaroa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Geoparkeak UNESCOren izendapena lortu zuen UNESCO osatzen duten 195 herrialde kideek UNESCOren Munduko Geoparkeak izendapena sortzea erabaki zuten, eta izendapen horri esker, mundu osoan dauden 120 Geoparke, haien artean Mutrikun, Deban eta Zumaian dagoen
Euskal Kostaldeko Geoparkea, UNESCOk aitortutako toki izatera pasatu ziren. Euskal Kostaldeko Geoparkeko arduradunek nabarmendu zutenez, izendapen berriarekin Geoparkeari bultzada garrantzitsua emango zitzaion.
Uribe, txineraz eta japonieraz
Frontoia, konpondu beharrean
ONDARROA // Kirmen Uribe idazle ondarru-
BERRIATUA // Frontoian konponketak egin
tarraren Mussche txineraz eta japonieraz argitaratu zuten, eta abenduan, Uribek berak aurkeztu zituen liburuok Txinan eta Japonen, hango idazle eta kritikoak lagun.
zituen udalak. Taberna eta jantoki parteko teilatua berritu zuten, jantokiko eta egiturako hezetasun arazoengatik; kantxan LED argiak ipini zituzten eta auto babes plana egin.
MUTRIKU //
// 53
Birziklapen tasen igoera eskatu zuen Eguzkik LEA-ARTIBAI // Eguzki ekolo-
gista taldeak mozioak aurkeztu zituen birziklapen tasak igotzeko eskaeragaz. Lea-Artibaiko talde ekologistak hondakinen gaikako banaketa %70era igotzeko konpromisoa hartzeko eskatu zien eskualdeko udalei. Hondakinak herriek sortzen duten “arazo larrienetako bat” direla esan zuten. Salatu zutenez, eskualdeko herrietan, gutxi gorabehera, %25 birziklatzen da. “Alternatiba materialak berrerabili eta birziklatzea da. Horixe da onena ingurumenarentzat, eta, gainera, Europatik datozen legeak ere norabide horretara doaz”, aldarrikatu zuen. Horren aurrean, udalei euren esku dagoena egiteko eskatu zien.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 PĂĄgina 54
54 > ABENDUA
2015 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
Euskararen egoera aztertzeari ekin zioten MUNITIBAR // Udala
herrian euskararen egoeraren inguruko diagnosia egiten hasi zen, Udal Euskaldunen Mankomunitateagaz elkarlanean. Bizilagun guztiengana heltzeko asmoa agertu zuten, 400 bat herritarrengana, eta ostean, ze pauso eman erabakiko zutela aurreratu zuten.
Lonjaren proiektua jendeaurrean aurkeztu zuten ONDARROA // Arrain lonja berria gaitzat har-
tuta, herri batzarra egin zuten Kofradia Zaharrean. Besteak beste, eraikin berriak herriari ekarri ahal izango dizkion onuren gainean berba egin zuten, eta herritar bakoitzak ekarpenak egin eta zalantzak argitu ahal
Landa patruila berria ezagutzera eman zuten
MUTRIKU// Herrigunetik aldenduta bizi diren herritarrei zerbitzua emateko helburuarekin, Ertzaintzak landa patruila berria jarri zuen martxan, eta Galdonan ezagutzera eman. Landa eremuetako bizilagunen premiak asetzea zen helburua, eta, horretarako, informazioa jasoko dute landa eremuan bertan.
Iparragirre, 6 ONDARROA 94 683 07 62
izan zituen. Aurreratu zutenez, proiektua esleitu eta gauzatzeko 20,7 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, hurrengo lau urteotan. Lonjak lau solairuko eraikin zentrala edukiko du. Proiektuaren eskumena jaurlaritzarena da.
EAJ eta EH Bildu ez ziren akordiora heldu LEKEITIO // Bi alderdi nagusien arteko udal gobernu bat osa-
tzeko asmoa bertan behera geratu zen. EH Bilduk “oinarrizko programak bateratu eta elkarlanerako baldintzak batzen zituen testua� proposatu zion EAJri. Jeltzaleek elkarrizketak amaitu aurretik eztabaida utzi izana leporatu zioten Bilduri.
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Página 55
›
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2015 URTEKARIA
Abendua
// 55
Beldur Barik lehiaketako saridun bat, Lea-Artibaira
BERRIATUA // Leire Bereikua
Durangoko Azokak bertokoen beharrak plazaratu zituen
Azokan hartutako irudia.
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//
Abenduaren 4tik 8ra artean, euskal kulturak Durangon izan zuen topagune
Urteurren borobila bete zuen Durangoko Azokak, 50 urte. 249 erakuslekutan, 350 bat berritasun aurkeztu ziren, tartean, Lea-Artibi eta Mutrikukoenak. Hiru idazleren liburuak eskuratzeko aukera egon zen Durangon. Miren Agur Meabe lekeitiarrak produkzio ugaria aurkeztu zuen: Ros argitaratu zuen Erein argitaletxearen eskutik, eta Bihotzak Dun-Dun / Prin-
tzesa ausarta eta Adarbakar urdina, Elkarren. Leire Bilbao ondarrutarrak ere lana aurkeztu zuen Elkarregaz, Errotondan bueltaka, eta editorial berak kaleratu zuen Karmele Jaioren Orain hilak ditugu lana. Musika emanaldia Mutrikuko Garoa taldeak Hariak Hautsiz lan autoekoiztua aurkeztu zuen Durangon; Lekeitioko McOnak-ek Galarrena, Mauka zigiluaren pean eta Nabilek Ordu kixkaliak autoekoizpena; Piztiak ondarrutarrek U 2. edizioa, Marabilli Sormen Festibaleko Bixitxi marabilli re kantagaz, eta
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO
Arretxinaga 1 / T. 94 616 44 36
Txapelpun lekeitiarrek Punkaren semea, Baga-Bigagaz. Emanaldiak ere badira Durangoko azokaren parte, eta bertokoak ere egon ziren onena ematen. Abenduaren 4an, Azoka TB-n, Piztiak talde ondarrutarra ikusteko aukera egon zen, eta zuzenekoa eman zuen Ahotsenean. Ahotsenea zuzenekoan egon zen Lekeitioko Nabil taldea ere, eta Karmele Jaio egon zen berbetan Orain hilak ditugu lanaren gainean. Ondarroa eta Markina-Xemeingo Dzaust taldearen zuzenekoagaz ere gozatu ahal izan zuten Durangon egondakoek.
berriatuarrak lehenengo saria jaso zuen Beldur Barik lehiaketako 18-26 urte bitartekoen atalean, 40 golpe ikus-entzunezkoagatik. Berriatuarrak “harrituta eta pozik” hartu zuen saria, eta aurrera begira ere horrelako lan gehiago egiteko bultzada jaso zuela adierazi zuen, bai eta 2016ko lehiaketara aurkezteko gogoa eman ziola ere. “Ezkutuan dauden mikromatxismo kasuak azaleratu nahi izan ditut nire beharragaz. Bideoan irudikatzen den moduan, mikromatxismo kasuen ondorioz hainbeste kolpe jasotzen ditugu, egunero-egunero”, nabarmendu zuen. Bereikua lehenengo bider aurkezten zen lehiaketara, eta parte hartzaile gehienak ez modura, bakarkako ekoizpenagaz.
›››
URTEKARIA2015-12-07_maketazioa 04/01/16 10:33 Pรกgina 56