Galardi 44 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

galardi

44 2021eko IRAILA

eko euskara aldizkaria

HIZKUNTZA POLITIKA OROKORRA ERABERRITUA

Hizkuntza-paisaiaren neurketa 06. Langileen online prestakuntza euskaraz 06. Ainhoa Arruabarrena Rodriguez 07.


SARRERA

IRAILA

44

Aldizkariaren azala eskaini izan ohi diogu gai nagusiari, barruan topatuko dugunaren erakusleiho. Eta orain ere halaxe egin dugu. CAFen, Hizkuntza Politika Orokorra deitzen diogunaren oinarriak eta helburua aspalditik adierazita ditugu. Irizpide horiek zenbateraino betetzen diren neurtzeko garaian, ordea, ehundaka enpresek darabilgun Bikain Ziurtagirirako Erreferentzia Marko Estandarraren egiturara egokitu dugu testua orain, atalez atal, zehatzmehatz. Aldizkariaren erdian, beraz, laster Beasaingo eta Irungo langile guztiek eskura izango dugun HPO eskuliburuaren berri. Honez gero ekitaldiak urruti antzean geratzen bazaizkigu ere, era batera edo bestera CAF partaide duten Igartza Bekaren eta CAF-Elhuyar sarien berri ere badakargu.

Ainhoa Arruabarrena administrari gazteari eskaini diogu. Azkenik, eta nola ez, horrenbesterainoko arrakasta duen lehiaketa, garai berrietara egokituta: erraz eta arin, QR kodeaz parte hartzeko moduan. Aurten ere, maiatzeko zenbakiari iskin egin eta irailekoarekin gatozen honetan, datorren urtean GALARDIk ohiko maiztasuna berreskuratuko duen esperantza osoz: urtarrilean, maiatzean eta irailean.

Bestalde, noizean behin egiten ditugun neurketen artean, aurtengoan hizkuntza-paisaiari eman diogu begirada bi lantegietan, eta gai honekin eta lan-prestakuntza euskaraz egin nahi dutenentzat derrigorrekoa den ohar batekin gatoz, baita ere. Ohiko elkarrizketa tartea Irungo lantegian ari den

SAILA Giza Baliabideak

EUSKARA KOORDINATZAILEA

Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA ESK

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Estebe AUZMENDI AGIRRE Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Maider TELLERIA AGIRRE Aitzol GALPARSORO PRESA Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

IRUNgo Lantegia ELHUYAR

Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI

MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia

81095

BEASAIN

IRUN

/ 02 /


LABUR

IRAILA

44

Igartza Bekaren liburu berria Martxoaren 4an Beasaingo Igartza Jauregian aurkeztu genuen 2019. urteari dagokion XXII. Beka irabazi zuen liburua. Irati Goikoetxea Asurabarrena beasaindarra da “Herriak ez du barkatuko” izenez idatzi duen eleberriaren egilea. Galardiren 40. zenbakian eskaini genion tartean, bere ahotik jaso genituen argibide hauek eman genituen: “eleberriko pertsona ezberdinek minari erreparatzen jarri nahi ditut, bai norberaren minari, bai bestearenari”. Euskal Herrian alde guztietako indarkeria jasan duten hainbat pertsonaren baitatik ari zaigu idazlea, aita ETAk hil zion Oihana protagonista nagusiaren bidez.

CAF-Elhuyar sariak 2021 “Ezagutza da txertoa” lelopean banatu zitzaizkien 2021eko CAF-Elhuyar sariak apirilaren 27an, Tabakaleran, Donostian, inoiz baino saritu gehiago izan diren sortzaileei. Hauek dira sariak, sarituak eta lanak: • Dibulgazio-artikulu orokorrak Nahia Seijas Garzón Alferrik saiatzen gara natura giltzapetzen • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak Ainara Sangroniz Agudo Polimero jasangarriak garatzea elikagaiak ontziratzeko • NEIKER Sari Berezia Asier Alvite Arregi

Iraki Goikoetxea. Goierriko HITZA

Betizua, Europako azken behi basatia desagertzear? • NEIKER Sari Berezia – Aipamen berezia Helene Sánchez Zelaia Klima-aldaketa eta mahastizaintza • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka Ander Gortazar Balerdi, Jacek Markusiewicz • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka Itxaso Navarro Celestino • Zientzia-kazetaritzako lanak Iñaki Sanz-Azkue Etxeko leihoak naturaren behatoki • Zientzia-kazetaritzako lanak – Aipamen berezia Jon Urzelai Urbieta Pentsatu, ez sinistu • Elhuyarren merezimendu-saria Jabier Agirre Lasarte, medikua.

Argazkia: Elhuyar

/ 03 /


BEASAIN - IRUN

IRAILA

44

Hizkuntza Politika Orokorra eraberritua

CAFeko Hizkuntza Politika Orokorra (HPO) izenez

Eskuliburu hartan jaso genuen lehenengo aldiz,

ezagutzen dugun egitasmoa, 1995etik enpresan

CAFen Beasaingo eta Irungo lantegietan euskara eta

euskarari egiten ari gatzaion lekua adostu eta

gaztelania hizkuntzen erabilera arautzeko adostutako

praktikara

akordioa.

eramateko

jarraibideak

jasotzen

dituen dokumentua da. Beti izan dugu idatzitako zerbait, noski, hutsaren hurrengoa zen euskararen presentziaren

egoerari

buelta

ematen

hasi

ginenetik. Baina, nolabait esateko, ofizialki adostu eta dokumentu bihurtua, 2006an hasi eta 2010ean eskuliburu bihurtu eta argitaratu genuenera jo behar dugu.

/ 04 /

Orain, 10 urte geroago, 2020an eraberritu dugun HPOa argitaratzera goaz. Muina ez dugu ukitu, jakina; batik bat, Bikain Ziurtagirirako erabiltzen den Erreferentzia Marko Estandarraren baitako egiturara egokitu dugu CAFeko HPOa ere. Hala nola, Zerbitzuhizkuntza eta Lan-hizkuntza ataletan bereiztuz.


BEASAIN - IRUN

IRAILA

44

Hizkuntza-irizpideak egungo egoerara egokitu ditugu Adostu berri dugun HPO honetan, euskarak gaztelaniarekin -eta dagokionean, beste edozein hizkuntzaren ondoan- nahitaez behar duen presentzia zehazteaz gain, beste jauzi kualitatibo bat eman nahi izan dute bi lantegietako Euskara Batzordeek, eta HPOn euskararen egoera normalizatzeko beste urrats bat ematea adostu dute. Hau da, ardatz guztietan euskara lehenestea izatea, irizpide orokorra. Norbanako interesdunak nahiz kanpoko harremanetan bezeroek eta bestelakoek hala eskatzen dutenean, bestelako hizkuntzak erabiliko dira.

da komunikazioa; euskaraz egindako eskaerei euskaraz erantzungo zaie, eta beste hizkuntza batean egindakoei ele bietan erantzungo zaie, betiere euskara bermatuz. Langileei laneko prestakuntza zein hizkuntzatan egin nahi duten galdetuko zaie eta, horren arabera, prestakuntza euskaraz edo gaztelaniaz eskainiko da. 5. Kanpo-harremanak: EAEko erakunde publikoekin, hornitzaileekin eta CAF taldea osatzen duten enpresekin harremanak euskaraz izateko jarrera proaktiboa adieraziko dugu. 6. Kudeaketa-sistema: langile berrien harreraprotokoloa euskaraz egingo dugu eta CAFek euskara-eskolak sustatzeko konpromisoarekin jarraituko du. Euskara Batzordeek lanean jarraituko dute euskarak CAFen bere tokia izan dezan eta Hizkuntza Politika Orokorrean jasotako irizpideen betetze-mailaren jarraipena egingo du.

Hona hemen HPO eraberrituan zehaztu ditugun irizpideen laburpena: 1. ARDATZA: ZERBITZU-HIZKUNTZA 1. Erakundearen irudia: errotulazioa euskaraz egingo da, euskaraz eta gaztelaniaz antzekoak diren terminoak direnean, eta beste kasuetan, ele bietan jarriko dira, euskarari lehentasuna emanez. Euskal Herrirako argitaratzen diren katalogoak eta sustapeneko materialak ele bietan egingo dira, euskarari lehentasuna emanez. 2. Bezeroekiko/Herritarrekiko harremanak: herritarrek eskatzen duten hizkuntzan izango dira harremanak eta CAFeko ordezkariak jarrera proaktiboa adieraziko du harremana euskaraz egiteko.

2010ean argitaratutako testua eguneratu, argazkiak erantsi eta txukun-txukun, CAFeko irudi korporatiboaren baitako letraz, neurriz, kolorez eta bestelakoez argitaratuta, eskura izango dute orain, Beasaingo eta Irungo langile guztiek. Horrela, enpresan euskararen normalizazioaz ari garenean zertaz ari garen zabaltzeko tresnarik garrantzitsuena eraberritu eta eguneratuta izango dugu hurrengo batera arte.

2. ARDATZA: LAN-HIZKUNTZA 3. Barne-komunikazioa eta lantresnak: idatzizko (ohar-taulak, agiriak, laneko jarraibideak, informazio ofizialak…) eta ahozko harremanetan (langileen arteko erabilera, arduradun eta langileen arteko komunikazioa, bilerak…) langileei euskaraz egiteko aukera bermatu behar zaie eta euskararen erabilera sustatuko da jarduera guztietan. Baliabide informatikoetan euskarak presentzia izatea aztertuko da. 4. Pertsonen kudeaketa: langileek eskatutako hizkuntzan izango

/ 05 /


BEASAIN - IRUN

IRAILA

Hizkuntza-paisaiaren neurketa Beasaingo eta Irungo lantegietan hizkuntzapaisaiaren neurketa egin dugu. Ikusi nahi izan dugu ea kartelek eta errotuluek CAFeko hizkuntza-irizpide orokorrak betetzen dituzten, eta, horretarako, Euskara Batzordeko kideek sail guztietako kartel, errotulu eta ohar-taulak ikuskatu dituzte. Hizkuntza-paisaiari dagokionez, hauek dira gure Hizkuntza Politika Orokorrean zehaztuta ditugun irizpideak:

44

Guztira 751 idatzizko euskarri ikuskatu ditugu. Esaterako, oharrak, kartel aldagarriak, errotulu finkoak, sailetako izena adierazten dutenak, besteak beste. Horietatik guztietatik % 71 dira hizkuntza-irizpidea betetzen dutenak, eta, beraz, hizkuntza-irizpidea betetzen ez dutenak egokitzea izango da hurrengo urratsa.

Langileen onlineko prestakuntza euskaraz Dagoeneko ohikoa bihurtu da hainbat prestakuntzaikastaro eta bestelako, norberak bere kabuz online egitea. CAFeko Elearning Atarian horiek euskaraz egin daitezkenean ere, ordea, oraindik badira ikastaro berriak euskaraz azaltzen ez zaizkien langileak. Hain zuzen ere, langile hauek bere garaian online ikastaro jakin bat gaztelaniaz (edo beste hizkuntzaren baten) egitea aukeratu bazuen, gerozkoak hizkuntza hartan berean azaltzen zaizkie, beti.

• Leku-izenak

(Tailer-elektrikoa...) hutsean jarriko ditugu.

euskara

• Bestelakoak (Bulegoetara sarbidea/acceso a oficinas): ele bietan jarriko ditugu euskarari lehentasuna emanez.

• Prebentzio eta Ingurumenekoak: ahal bada, irudi bidez eta bestela, euskaraz egingo ditugu.

• Ohar-tauletan argitaratzen dugun informazioa ele bietan jarriko dugu, euskarari lehentasuna emanez.

Beraz, euskaraz ere egin daitezkeen onlineikastaroak beste hizkuntza baten agertzen zaizkion langileak hemendik aurrerakoak euskaraz egin nahi baditu, Giza Baliabideetara mezu bat bidali behar du hori jakinaraziz, datu-basea eguneratzeko: aurrerantzean euskaraz ere eskainiko litzaizkioke berari. Hauxe, prestakuntza-ikastaroak euskaraz egin nahi dituela esanez mezua nora bidali behar den helbidea: rrhh@caf.net

/ 06 /


ELKARRIZKETA

IRAILA

44

AINHOA ARRUABARRENA RODRIGUEZ Oiartzuarra, 29 urte ditu eta 4 egingo ditu CAFen, Irungo lantegian. Administraria da eta Biltegian Bidalketa Saileko hainbat eginkizunez arduratzen da. Euskaltzalea, ingurukoentzat lanean euskaraz aritzeko akuilua dela, badakigu.

Zertan egiten duzu lan, Ainhoa? Aurrez Biltegian hainbat lanetan laguntzaile aritu nintzen eta duela 8 bat hilabetez geroztik, Bidalketa Sailean nabil. Azaldu iezaguzu pixka bat zure egunerokoa… Ba, nolabait, hiru arlo-edo bereizi ditzaket, egia esan, orain pentsatzen jarrita. Alde batetik, CAFetik kanpora materiala bidaltzeaz arduratzen naiz. Izan daiteke gure inguruko tailer batera, izan daiteke Chiclanaraino (Espainia) nahiz munduaren edozein puntaraino. Bezeroak nahiz gure lantegiak ditugun lekura, alegia. Bestalde, gure trenak egiteko behar ditugun hainbat produktuk behar duen bermerik ez duenean hornitzaileei itzultzen diegu horiek behar bezala egokitu ditzaten... Hirugarren zera bat ere aipatu duzu… Hori da!! Aurreko hornitzaileak, guk egiten ez ditugun produkturenak dira, izan pantografoa, leihoak, eserlekuak… Baina baditugu beste hornitzaile batzuk, guk sortutako produktuak fabrikatuko dizkigutenak. Horiei materiala bidaltzeaz ari nintzen hirugarren atal bat aipatu dudanean. Hauenganako kudeaketa Beasaingo lankideekin egiten dut, haiek jakinarazten dizkidaten premien arabera. Euskara-kontuak segidan. Nondik hasi nahi duzu? Beno, ni oiartzuarra naiz, ingurune euskalduna izan dut beti eta ikasketak ere euskaraz egin nituen. Zer eta non ikasi zenuen, adibidez, zure jaioterritik kanpo? Administrazioa eta Finantzak, goi mailako graduko ikasketak egin nituen Donostiako Zurriolan. Gainera, praktikak CAFen egin nituen Beasaingo lantegian, Ekonomia Sailean. Eta gero, amatasun baja bat betez luzatu nuen gainera bertako egonaldia. Hara! Eta zein izan da eta da zure harremana euskararekin, eguneroko lanean? Beasainen aritu nintzenean jabetu nintzen CAFek bazuela euskararekiko konpromiso hori, baina batez ere Irunen lanean hasi nintzenean antzeman nuen nik hori, erabat zentzu positiboan.

Kontaiguzu… Hemen, Irunen, euskaldun giroak atentzioa eman zidan hasiera-hasieratik. Eta denbora guzti honetan gainera, hobekuntza antzeman dut euskara gehiago erabiltzeko aukeraz. Biltegian, adibidez, ia denekin euskaraz egiten dut. Eta gainontzeko Sailetakoekin, ba, tokian tokiko egoeraren arabera, baina… Eta, zure lanari dagokionez? Bertakoekin, gehiengoarekin euskaraz aritzeaz gain. Hornitzaileei idatziz ele bietan egiten diet. Ahozko lehen hitza beti euskaraz… Alde horretatik, nik uste dut hor ere egin dugula ekarpenik, nire lanpostuan orain arte gaztelaniaz bidaltzen zitzaizkien-eta komunikazioak, hornitzaileei. Eta orokorrean, jabetzen naiz, bai, horretan pentsatzen jarrita, nire egunerokoan euskarak presentzia handia duela lan-kontuetan ere. Niri, adibidez, euskaraz dakiten guztiek euskaraz egiten didate. Bestelakorik ere izan dugu, noski… Hornitzaileei e-mailak bidaltzerakoan eta, esan dizut, ele bietan idazten diet. Baina, elkarrizketaren hasieran aipatu dizudan hornitzaileei bidaltzen diegun produktuen gorabehera-txostenak gaztelaniaz, ingelesez… ditugu, baina ez euskaraz. NCR dokumentuak eta… Hor badugu non hobetua, esaterako. Besterik gehitu nahi duzu? Lanean euskaraz aritu nahi duenari erraztasunak ematen segitu beharra daukagu. Badakit oraintxe bertan euskara lantegian bertan ikasteko aukera bertan behera utzita dagoela, adibidez, baina zuek eta gu guztiok, segituko beharko dugu oraindik euskarak lekurik ez duen aho eta idatzi horietara heltzen.

/ 07 /


LEHIAKETA !!!

IRAILA

NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN BI LAGUNENTZAT ASTEBURU BAT IRABAZI NAHI DUZU? Erantzunzun galderei QR kodearen bidez, edo orrialdea fotokopiatu ondoren eman zure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

44

IZEN - ABIZENAK:

DEPARTAMENTUA:

1) CAF-Elhuyar sarien 2021eko leloa, zein izan da? Arriskutsua da txertatzea

Ezagutza da txertoa

Aukeratu zure txertoa

2) Aurkitu gurutzegraman, CAF partaide duen Trengintza Hiztegiak (trenhiztegia.eus) nola jasoak dituen euskaraz, ondoko hitz hauek: 1. Inspector 2. Celosía 3. Andén 4. Nómina 5. Vacío 6. Actuador

g43

AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:

Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:

NAIARA ALBERDI Erosketak - Beasain

URKO ALVAREZ Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.