Galardi 42 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

galardi

42 2020ko IRAILA

eko euskara aldizkaria

EUSKARARENTZAT ARIGUNEAK

Igartza Beka sasoian 03. INDEUSen ere euskaraz 06. Uxue Mujika del Rio 07.


SARRERA

IRAILA

42

COVID-19ak eragin dio GALARDI aldizkari honi ere, halabeharrez: 14 urtez etenik gabe urtean hiru aldiz argitaratu dugun aldizkariak, aurten ez du maiatzeko zenbakirik. Baina hemen dugu berriz ere, irailari dagokiona bere garaian zuenganatuz. Aurreko zenbakian, urtarrilekoan, Beasaingo lantegian 25 urte eta Irungoan 15 daramatzagula genion, euskara tokian tokiko beharretara egokitzeahaleginean eta aurten hori gogoratzeko (eta ospatzeko!!) ekitaldiak agindu genizkizuen hemen. Egoera ez dago, ordea, jendaurreko ekitaldietarako eta egunerokoari eutsiz ospatzea da, euskarari egin diezaiokegun “omenaldirik” onena. Aurten, dagoeneko badakizuen bezala, Euskaraldia ate joka dugu berriz ere, eta hori aitzakiatzat hartuz, ariketa dotore bat egitera jarriak gara indar handiz, CAFen ere: elkarrekin lanean aritzen diren hainbat eta hainbat pertsonek ariguneak osatuko dituzte. Gai hau dugu nagusi, 2020ko iraileko GALARDI honetan. Gainontzean, hemen beti-beti bere lekua egin diegun etxe barruko nahiz kanpoko kontuak ere ez ditugu ahaztu nahi izan, zortzi hilabeteko tarte honek zenbait “berrik” zaharkitu itxura eman badezake ere. Eta nola ez, hemen idazteko lekurik ezak ez du

SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR

esan nahi bestelako gai potoloak geldi ditugunik: Teknologia berrietara euskara txertatzen jarraitzen dugu (Informatikako CAU…), lan-prozedurak euskaraz ere argitaratzen… Eta, urtea bukatzerako, CAFeko Hizkuntza Politika Orokorra zehazten duen dokumentua, eguneratuta argitaratuko dugu, langile guztiei eskura emanez liburuxka, ohiko euskarrietan (Langileen Atarian, adibidez) jartzeaz gain. Momentuz, hemen bada, 42. Galardi, urtarrilean 43.arekin ezusterik gabe izango garen esperantzaz.

EUSKARA KOORDINATZAILEA Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Arkaitz MENDIA ARAKAMA Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Maider TELLERIA AGIRRE Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI Ana LABAKA USABIAGA

81095

BEASAIN

IRUN

AZALA: Goierriko HITZA

/ 02 /


LABUR

IRAILA

Igartza Beka: sasoi onean da Ohi bezala, martxoan liburu berri baten aurkezpena egiteko eta irailean aurtengo Bekaren irabazlea ezagutzera emateko ekitaldiak izan ditugu. Martxoan, 2018ko Beka irabazi zuen Erika Elizari hernaniarraren “Zendabalitz” nobela argitaratu zen eta irailean, 2020ko Beka zeinek irabazi duen eman dugu jakitera: Maddi Ane Txoperena Iribarren, idazle, bertsolari eta kazetari hendaiar-lesakarrrak idatziko du 2022an argitaratuko den liburua. Bien tartean da 2019ko irabazlea, Irati Goikoetxea beasaindarra, 2021ean liburua argitaratuko duena.

Erika Elizari. Goierriko HITZA.

Maddi Ane Txoperenak aurkeztutako eleberriproiektuak “Ez erran inori” du izenburutzat eta irailaren 10ean Beasaingo Igartza jauregian aurreratu zuenez, haurtzaroan sexu abusua jasan zuen emakume bat izango du protagonista eta erasoak gaztaroan eta helduaroan eragindakoak landuko ditu eleberriak. Txoperenarena, XXIII. Igartza sarira aurkeztu diren hamasei proiekturen artean izan da aukeratua.

42

Trengintza Hiztegitik Trengintza Atarira Bizkaiko Garraio Partzuergoa, CAF, Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea erakundeok aurrera jarraitzen dugu trengintzaren arloan elkarren arteko harremana eta elkarlana sustatzen. 2016an hasi zen Elhuyarrekin batera trengintzahiztegia osatzen joateko bidaia eta azken hilabeteetan Elhuyarrek egindako lanei esker, kontsultainterfazeak aukera ematen du atari honetan bildu diren bi baliabideetan batera bilatzeko. Trengintza Hiztegiaren atariak (www.trenhiztegia. eus) trenaren eta trengintzaren arloko bi baliabide biltzen ditu: aipatutako erakundeek elkarlanean osatutako Trengintza Hiztegia, batetik, eta Mario Leónek argitaratutako Diccionario del tren eta Diccionario políglota del tren hiztegien bilduma, bestetik. Kontsulta bat egitean, bi baliabide horien edukiez gain, Wikipediaren edukia ere automatikoki bistaratzen da Trengintza Hiztegian, lau hizkuntzatako terminoak daude: gaztelania (es), euskara (eu), frantsesa (fr) eta ingelesa (en). Mario Leónen Diccionario del tren eta Diccionario políglota del tren hiztegietan, berriz, bederatzi hizkuntza landu dira; aurreko laurez gain, alemana (de), galegoa (ga), italiera (it), katalana (ca) eta portugesa (pt). Azkenik, bilatutako terminoa zuzenean Wikipedian bilatzen du.

Maddi Ane Txoperena. Goierriko HITZA.

/ 03 /


BEASAIN - IRUN

IRAILA

EUSKARALDIA 2020 “Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.”

42

egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.

Horixe da labur azalduta Euskaraldiaren izateko funtsa, ekimenaren webgunetik (euskaraldia.eus) hitzez hitz jasoa. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez. Hona kontzeptuen argibide batzuk, segidan. AHOBIZI naiz Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.

Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara! BELARRIPREST naiz Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz

/ 04 /

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara! ARIGUNEAK Mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, eta abar), ariguneren bat badute. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.


BEASAIN - IRUN

Entitate baten baitan ohiko dinamika duten eta kide guztiek gutxienez euskara ulertzen duten taldeak dira ariguneak. Entitate motaren arabera, ohiko funtzionamendua duten talde horiek askotarikoak izan daitezke (sailak, atalak, ekipoak, sekzioak, zerbitzuak, taldeak‌). Talde honetako kideek arigunea osatzea erabakitzen dutenean modu kolektibo batean euren arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostuko dute. Arigunea osatzeko beharrezkoa izango da taldeko kideen %80a gutxienez ados egotea. Ariguneetako kide bakoitzak erabakiko du ahobizi edo belarriprest moduan parte hartzea.

IRAILA

42

izango gara, gure neurrian. Jendaurreko aurkezpena uztailaren 9an egin genuen hainbat eta hainbat eratako entitateen artean.

CAFen ere bai Eta aurten CAFen zer? Gogoratu, duela 2 urte, lehenengoa izan zen edizioan CAFek ere hartu zuela parte. Aurten ere dagoeneko aurrelanak eginda ditugu: Beasaingo eta Irungo lantegietan ariguneak identifikatu ditugu, elkarrekin lana egiten duten tokian tokiko hainbat langile-taldek, euren borondatez, parte hartzeko prestutasuna eman ondoren. Guztira 48 arigune zehaztuta ditugu Beasaingo eta Irungo lantegietan eta horiek guztien artean 429 langilera iritsiko gara. Hauexek tokian tokiko arigune horiek eta bakoitzaren langile kopurua:

Gipuzkoa Eta, Gipuzkoa Berdinago egitasmoan parte hartzen dugun 19Â eragileek ere bat egin dugu Euskaraldiarekin. Enpresa eta entitate horiek Gipuzkoan duten erreferentzialtasunaz baliatuta, Euskaraldiari eta euskararen erabilerari bultzada eman nahi izan diote publikoki horrela. Gipuzkoa Berdinago osatzen duten entitateetako ordezkariek elkarrekin egindako bideoaz gain, banaka ere zabaldu nahi izan dituzte euskararen eta Euskaraldiaren aldeko mezuak. CAFeko Ibilgailuen Negozioaren zuzendari orokorra den Josu Imaz Murguiondo izan da CAFen izenean aritu dena.

CAFetik kanpoko ekimenetan ere bai Beasain CAFeko egoitza soziala Beasainen egoteak, euskararekiko ekimen askotan bezala, oraingoan ere herrian aurrera eramatekoak direnetan partaide

Bideoak ikusteko sarbidea hauxe da: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ hizkuntzaberdintasuna/gipuzkoa-berdinago

/ 05 /


BEASAIN - IRUN

IRAILA

CAF-ELHUYAR sariak 2020 CAF-Elhuyar sarien helburuak, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea dira. Elhuyarrek antolatzen ditu CAF-Elhuyar sariak, CAF enpresarekin batera, eta NEIKER-Tecnaliaren babesarekin. Aurten, COVID-19aren krisiaren eraginez, ezinezkoa izan zen ohiko sari-banaketa, zegokion garaian egitea. Hala ere, saridunak iragarri genituen aurreikusitako datan, eta urriaren 2an egingo da nolabaiteko ekitaldia, Donostiako Tabakaleran. Saridunak eta lan irabazleak 2020ko CAF-Elhuyar sarien irabazleak hauek izan dira: Dibulgazio-artikulu orokorren saria: Izenburua: “Io eta argiaren abiadura” Egilea: Galder Gonzalez Larrañaga Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazioartikuluen saria: Izenburua: “Polimero birziklatu aurreratuen garapena: plastiko-hondakinei bizi berri bat emanez” Egilea: Leire Sangroniz Agudo Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen saria: Izenburua: “Musikaren zientzia” Egilea: Josu Lopez Gazpio

INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma

42

Lehen sektoreko lan onenari NEIKER-Tecnalia saria: Saria eman gabe uztea erabaki du epaimahaiak, aurkeztu diren lanek ez dutelako sarituak izateko adinako kalitaterik. Zientzia Gizartean sorkuntza-beka: Saria eman gabe uztea erabaki du epaimahaiak, aurkeztu diren lanek ez dutelako sarituak izateko adinako kalitaterik. Edizio honetako bekari zegokion dirua hurrengo ediziorako gordeko da. Merezimendu Saria Lehian izandako aurreko bost kategoria horiez gain, Elhuyar Fundazioren patronatuak Merezimendu Saria eman zion Ana Zubiaga Elordieta genetikako katedradunari, euskara normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako lanarengatik.

dira plataformara 2018.urtean lehen urratsak eman zituenetik hona: CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EIKA, ELAY, GOIZPER, IKERLAN, PETRONOR, TECNALIA, VICOMTECH, GAIA, ESLE, ENERGIA KLUSTERra… Helburuak Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek. Hori lortzeko bideak ezarri ditu dagoeneko:

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, SPRIEnpresen Garapenerako Agentziak bultzatua, Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Energiaren Euskal Erakundearekin batera. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan. 20tik gora enpresa atxikitu

/ 06 /

• Euskararen kudeaketa aurreratuko enpresek dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatzea.

• Enpresen beharrei eta zailtasunei erantzuna • • •

emateko bideak aztertzea. Euskarak presentziarik ez duen enpresa industrial handiak ekimenera erakartzea. Euskara txertatuta duten enpresak gainontzekoentzat eredu izatea. Ekimenean parte hartzen duten enpresen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzea.


ELKARRIZKETA

IRAILA

42

UXUE MUJIKA DEL RIO Donostiarra da. 36 urte ditu eta ingeniaria da ikasketaz. Dagoeneko 11 urteko eskarmentua Beasaingo CAFen, MiiRAn aritu da oraintxe artean: kalitate arloan eta negozioko garapen eta estrategia arduretan. Orain, MOVE programaren baitan, Ibilgailuen Negozioko Eraldaketa Bulegoko arduraduna da.

MOVE berria da oraindik gure artean, beraz, zure ahotik argibideren bat jasoko genuke gustura. Zein den helburua eta… MOVE programaren helburua ibilgailuen negozioaren etorkizuneko errentagarritasuna bermatzea da, merkatuan lehiakorra den eredu bat sustatuz. Kanpora begira nahiz etxe barruan izango du eragina… Bezeroei erantzun azkarragoa eman nahi diegu, eraginkorragoak izan. Emaitza hobeak eta desberdinak izateko, modu desberdinean jokatu beharra dugu. Aldaketa premia dugu. Trenen fabrikazio prozesu osoan izango omen du eragina… Aipatutako helb urua gauzatzeko, eraldaketa sakon bat bultzatuko dugu arlo guztietan, denon artean ekimen zehatzak definitu eta martxan jartzeko asmoarekin. Dagoeneko, lehendik ere CAFekoak zareten hainbat lagunek osatutako taldea, ari da lanean… Hala da eta etekinak epe luzean ikusteaz gain, epe labur eta ertainean ere emaitzak ikusten hasteko, programaren erritmoa aldatzea erabaki da eta Eraldaketa Bulegotik guzti honen koordinazioa bermatuko dugu. Komunikazio ahalegin handiarekin ekin zenioten lan berri honi, ezta? Komunikazioa behar bezala gauzatzea oso garrantzitsua da; jendeari proiektua ikustarazten ahalegindu gara hasiera hasieratik, bideo baten bidez, Osinberde aldizkarian argitaratutako elkarrizketarekin eta batez ere, aurrez aurreko bileretan azalpenak emanez taldekideei, tokian tokiko bileretan. Zuen artean, nola daramazue COVID-19ak eragindako konfinamendua? Anbizio handiko programa dugu esku artean: 12 lanarlo ditugu definituta. Eta ekimenen bat izendatuta dutenen arteko bilera telematikoan adibidez, 360 pertsonak hartu genuen parte. Ahal den bezala egokitu beharra dago egoerari. Kokatu zaitugu CAFeko zure zereginetan. Zer nolako lekua du zure eguneroko horretan euskarak? Ama-hizkuntza dut euskara nik. Erosoagoa egiten zait

euskaraz aritzea. Eta CAFen badugu euskaraz egiteko aukera. E-mailetan adibidez, beti izan dut ohitura euskaraz ere idazteko: arraroa egiten zait gaztelaniaz bakarrik idaztea. Gusturago erabiltzen dut euskara e-mailetan ere hartzailearekin normalean euskaraz egiten badut. Mezuak idaztera bakarrik ez da mugatzen, ordea, zure euskararekiko jarrera… MiiRAn emandako lehen urteetan, tailerrean egoten nintzen maiz, eta bertako Kalitate saileko askok euskaraz egiten dute, niretzat oso garrantzitsua zen nire lanpostuari zegozkion eginkizunak euskaraz ahalbideratzea. Jendeak eskertzen du, adibidez, bileratan euskaraz aritzea. Are eta garrantzitsuago iruditzen zaigu zure jarrera, beste pertsonenganako izan duzun eta duzun ardurarengatik… Idatziz doan komunikazio ofizial guztia, ahal den heinean, euskaraz ere egitea oso garrantzitsua iruditzen zait. Ez gara inoren kalterako ari euskarari bere lekua eginez. Honek batzuetan zenbait gauza gaztelaniatik euskarara neronek itzultzera eraman nau, eta hori lana da, baina ez dut inoiz denbora galtze bat bezala bizi izan. CAFen beti sustatzen da euskara komunikazio hauetan eta ardura gehien dutenengan ere antzematen dut euskararekiko jarrera ona. Bistan da zuk ez duzula gainkargatzat, lanean ere euskaraz aritzea… Askotan, kostatzen da, gaztelania guztiok ulertzen dugunez, horretara jotzeko ohitura dugulako. Baina norberaren erraztasunaz edo gustuez gain, uste dut positiboa dela CAFeko politikak euskarari bere lekua egitea. Hau ere guztiok barneratu egin behar dugu, beste eskari bat bezala eta posible den kasuetan euskararen erabilera sustatu.

/ 07 /


LEHIAKETA !!!

NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

IRAILA

42

IZEN - ABIZENAK:

DEPARTAMENTUA:

1) 2020ko Euskaraldiak, euskararen erabilera handitzea helburu, taldean parte hartzeko aukerak baliatzean jarriko du erronka nagusia. Nola deitu ditu elkarrekin euskaraz arituko diren langileen talde horiek? Aittugune

Arigune

Berbasare

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen. 1. Viajero 2. Interruptor 3. Estribo 4. Derecho 5. Ranura 6. Elevador

g41

AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:

Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:

OIHANA KATARAIN Biltegia – Beasain

ASIER RAMOS Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.