Igartzatik Benidormera
Lizar Begoña Madariaga sopelarrak irabazi du aurtengo Igartza Beka. Ikasketaz Arte Ederretan graduatua, eta lanbidez euskara irakasle, 26 urte beteko ditu aurten; bekaren edizioak baino bat gehiago. Orain arte pare bat poesia liburu idatzi baditu ere, lehen eleberria izango du hau. Itzalkinak eguzkitan izena du proiektuak, eta Benidormen kokatutako prentsa kiosko bat izango du ardatz.
Istorioa hiri turistiko horretan garatzeko erabakia hartzeko garaian, hainbat alderdi izan ditu kontuan. Bere esanetan, ikuspegi estetiko eta eszenografiko gisa, leku interesgarria da. Turistifikazio garai handi bat izan ondoren, geratu den paisaia kitsch-a interesatzen zaiola azaldu du, dena esajeratua izateak. Eta horrek kutsu komikoa ere ematen diola: “Estetikoki, turistifikazioaren ondoren geratu den paisaia interesatzen zait, itzalkinekin doan jendea, erretzen diren turistak”.
Alde horretatik, Martin Parr argazkilariraren lana aipatu du, idatzi nahi duenak haren iruditeriarekin bat egiten duela. Gainbeheran egonagatik, Benidorm koloretsu irudikatzen duela dio, “kolore biziak, oroigarriak, kolore guztietako itzalkinak eta toallak, zezenen eta folklorikoen panpinak… testuari estetika jakin bat ematen diote”.
Aipatutako guztiak ironiari atea irekitzen diotela uste du, eta horrek markatuko duela hein batean nobelaren tonua. Zehazki, ironiatik umorerako jauziek, ingurune koloretsu horretan kokatuta. Aipatu kioskoko bi emakume langile izango ditu protagonista, belaunaldi ezberdinetakoak. Bata 65 urte ingurukoa, turismoaren gorakada ezagutu zuena, eta orain gainbehera datorrela ikusten duena. Bestea 25 urtekoa, ikasketak utzi eta lanean hasi dena. Zaharrak egungo mundua ulertzeko arazoak ditu, eta gaztea natibo digitala da. Kontraste hori izango da eleberriaren mamia, baina beste hainbat gai ere landuko ditu zeharka.
Bi langileek gidatuko dute kontakizuna, lan txanden arabera. Orainaldian idatziko du, eta lantokiko oroitzapenen, pentsamenduen eta bizipenen arabera artikulatuko du aurrez azaldutako guztia. Horretarako, hizkuntzarekin jolas egiteko asmoa duela adierazi du, arauak haustera iritsi arte: “Errespetu falta konszienteak egingo ditut, hizketa bizi eta propio bat izateko. Gustoko dut testua lantzeko modu gordin hori”.
Guzti horrek poesia lantzeko dituen moduetatik aldenduko duela dio. Poesia bide zuzentzat dauka, bere pentsamenduak ahalik eta argien eta zuzenen plazaratzeko baliabidetzat. Eleberriak bestelako ateak irekitzen dizkiola uste du, ordea: “Erritmoa eta ikuspegia ezberdinak dira, distantzia handiagoa hartu behar dut, eta istorioa bere osotasunean ikusi”. Esan bezala, poesian badu ibilbidea egina. Orain bi urte Aro beilegia liburua kaleratu zuen, eta Donostia Kultura III. poesia Lehiaketa irabazi. Aurten bertan, berriz, Gepardo Japoniarrak kaleratu du.
Bestalde, iazko garaile Olatz Mitxelenak bere liburua aurkeztu du, eta Elkarrekin azken ukituak ematen ari da, argitaratze aldera. Arrakalak izenarekin aurkeztu zuen proiektua, baina Arrain hezur bat eztarrian izango du izenburutzat liburuak. Narrazioz osatutakoa izango da, Mitxelenaren esanetan formatu hori egiten baitzaio interesgarri. Batez ere, ipuinek sor dezaketen jolasa eta forma egiten zaiola erakargarri azaldu zuen iaz.
Gizakiari eta norbanakoari sortzen zaizkion pitzadurak ditu mintzagai, kontraesanak eta barruko borrokak “krak egiten dugun puntu hori adierazi nahi dut” esan zuen. Kontraesan horiek bizitzaren parte direla azaldu zuen, eta horiei egin nahi diela lekua, bizitzako hainbat konturi buruz egiten ari den hausnarketan azaltzen direlako. Fantasiarako edo surrealismo puntu batera jotzeko joera ere baduela azaldu zuen, distantzia horrek errealitateaz hobeto mintzatzea laguntzen baitio. Martxo aldean izango dugu esku artean Arrain hezur bat eztarrian narrazio liburua.
/ 03 / IRAILA ERREPORTAIA 47
Leire Artola Beasaingo alkatea, Lizar Begoña Madariaga eta Bianditz Iraola. JUANTXO UNANUA
Udako postalak
Beste urte batez hainbat izan zarete udako ibileren berri eman duzuenok. Gertuxeagokoak edo urrunagokoak, paraje ederren postalak iritsi zaizkigu Galardira. Hasi inguruan, Xiberuko parajeetan, eta bukatu Turkian, milaka urteko historia duen Istanbulen. Tartean hiri
dotore eta ezagunak, eta paraje eder eta berdeak, mendi zein hondartza. Urtaro aldaketak ekartzen duen distantziatik begiratuta, urruneko bizipenak dirudite, baina nork daki, hurrengo urterako ideia gisa balio ez duten?
/ 04 / BEASAIN - IRUN IRAILA 47
IRAILA BEASAIN - IRUN / 05 / 47
Hemen da euskaraldia
Lanean e-posta erabili behar izanez gero, ondoko ariketa egin daiteke: Taldean idatzi beharreko mezuak euskara hutsean idatzi, eta ulertzen ez duenarentzat baliabideak jarri, itzultzeko aukera izan dezan.
Berritzailea izan zen 2018ko Euskaraldia, euskararen erabilera bultzatzeko inoiz egindako ariketa sozial masibo handiena; ilusioa, enpatia eta konplizitatea piztu zituena. Bigarren ariketa soziala 2020an izan zen, pandemia betean. Osasun egoerak erabat baldintzatu zituen bai ariketa bera, baita herri batzordeen eta entitateen lana ere. Berrikuntza nagusia Arigunea izan zen, entitateetan euskaraz lasai aritzeko gunea, belarriprest eta ahobiziz osatua. 6.000 entitateren 8.300 egoitzatan osatu ziren ariguneak.
Aurten, 2020an bezala, CAFek ere parte hartuko du Euskaraldian, Ariguneak sortuz, eta norbanakoen izen-ematea zabalduz. Beasainen 13 Arigune antolatu dira, eta beraietan 145 lagunek eman dute parte hartzeko izena. Irunen, bestalde, 7 Arigune antolatu dira, 61 parte-hartzailerekin. Norbanakoei dagokionez, berriz, ia 400ek eman dugu izena. Horiei CAFen lan egin, baina izena beste entitateren batean eman dutenak gehitu behar zaizkie.
Eta, zein konpromiso edo erabaki har ditzakegu Arigune gisa? Beasaingo eta Irungo kontestuak ez dira berdinak, eta horregatik dinamika ezberdinak lantzeko proposamenak landu dira bi lantegietarako. Dena dela, Euskaraldian egiteko ariketa pertsonala da, eta Ariguneen kasuan taldekakoa. Horregatik, norberak erabaki behar du zein ariketa egingo duen, zein erronkari aurre egingo dion, eta batentzat zentzua duenak, ez du zertan beste batentzat izan behar.
Ideiak elkarbanatzea ezinbestekoa da, beraz, ariketa anitza eta pertsonala baita. Orokorrean bi ariketa mota proposatzea erabaki da, ordenagailuarekin lan egin ala ez kontuan izanda.
Ariketa honek hainbat helburu dauzka: Lehenik eta behin, noski, euskaraz gehiago egitea. Bigarrenik, ulertuko diguten ala ez zalantzak uxatzea. Hirugarrenik, itzultzeko lana behar duenak berak egitea. Eta bukatzeko, ulertzen ez dutenengan sentsibilizazioa lantzea, testu bat izultzeak duen lana ikustaraziz. Horretarako, itzultzaile neuronala dugu eskura, ondoko helbideetan: www.euskadi.eus/itzuli euskarazko bertsioan, eta www.euskadi.eus/traducor gaztelaniazkoan.
Bestalde, tailerreko ariketak lexikoa garatzeko baliagarri diren ariketak proposatu dira. Lekuan lekuko ezaugarriak kontutan hartuta, trengintza hiztegia baliatzeko proposamena zabaldu da, erremintak, osagaiak, piezak… euskaraz izendatzeko ohitura handitzeko. Horretarako www.trenhiztegia. eus hiztegia dago eskuragarri.
Elkarrizketa ariketak egiteko baliabideak eta proposamenak ere garatu dira. Batez ere, euskaraz egiteko ohitura murritza den eremuetarako dago pentsatua, elkarrizketak konszienteki euskaraz egitea baitute helburu.
Horretarako Ariguneetan, eta taldeka elkartzeko ohitura dagoen eremuetan, kaxa batzuk ipintzeko aukera dago, egin daitezkeen ariketa posibleak izango dituztenak. Papertxo batean idatzi daitezke ariketa horiek, eta egunero baten bat atera eta jartzen duenari buruz jardun. Adibidez, atsotitzak erabiltzea, nonbaiteko hitz bitxiren bat azaltzea, espresio bereziak ekartzea…
Esan bezala, Euskaraldia bakoitzak bere buruarekin egin beharreko ariketa da, eta zer eta nola egiteko funtsezko galdera bat erabili dezakegu: ‘Edaraz egiten dudanetik, zer egin dezaket euskaraz’?
Beraz, aberastu zure euskara, eta lagundu besteena aberasten. Eta horretarako, zuen ariketak elkarbanatzeko ere eskatu nahi dizuegu: zer egin duzuen, nork, nola, zein ondorio izan dituen… Bidali horiek eta argazkiak betiko e-posta helbidera: euskara@caf.net, eta elkar aberastu gaitezen. Hitzez ekiteko garaia!
/ 06 / BEASAIN - IRUN IRAILA 47
GLORIA URKOLA ETXETXIPIA
Sheffielden jaiotako tolosarra, hainbat herritan bizi ondoren, orain Zarautzen bizilekua egin duena. CAFeko lanaz gain, hainbat saltsatan sartuta dabil; lantokian eta lantokitik kanpo. Etxea eroriz gero, azpian harrapatuko ez dutenetakoa da Gloria.
Nolatan sartu zinen CAFen, zenbat urte daramatzazu?
Delineazioa ikasi nuen Goierrin, eta praktikak egitera etorri nintzen CAFera. Horrela sartu nintzen, eta hogei urte daramatzat jada hemen. Gaur egun kalitatean ari naiz, prozesuen digitalizazioan.
Tolosarra eta Beasainen hasita, nolatan orain Irunen?
Zarautzen bizi naiz, eta bidea egokiagoa da Irunera etortzeko, Beasainera baino. 3Da eramateko eskaintza egin zidaten, eta onartu egin nuen.
Kalitate sailean ezezeik, Euskara Batzordean ere sartu zinen.
Kalitate saileko ordezkariak uztea erabaki zuen, lan askorekin zebilela-eta. Niri egin zidaten sartzeko proposamena, eta onartzea erabaki nuen.
Eta zergatik baietza?
Familia euskaldun eta euskalzale batetik nator, beti izan dugu euskararen aldeko joera. Adibidez, aita Tecnumeko irakasle izan zen, eta ingenieritza karreran eskolak euskaraz ematen lehena izan zen.
Hori lortu zuen, eta metalurgia liburu bat ere idatzi zuen euskaraz. Lehenengo ingelesez idatzi zuen, eta gero euskaraz. Gazteleraz egiteko esan zioten behin eta berriz, baina harek ezetz, euskaraz behar zuela.
Batzordean egindako lan horrek, ba al du isladarik egunerokotasunean?
Badago mugimendua, egiteko gogo bat. Irunen, hala ere, bi polo daudela antzematen dut, eta harridura eragin dit. Alde batetik oso euskalduna, ardura eta konszientzia duena hizkuntzarekiko. Bestetik bost inporta zaion jendea, ‘egun on’ bat ere esango ez dizuna. Alde horretatik, nahiko muturrekoa da Irungo egoera.
Beraz, zein lan-giro daukazue?
Giro ona dago. Irungo lantegia Besasingoa baino askoz txikiagoa da, eta hori niretzako positiboa da, harremanak gertukoak direlako. Beste departamenduekin errazago moldatzen zara, zerbait behar izanez gero azkar egiten dira gauzak, elkar ezagutzen dugu… Fisikoki ere hurbilago gaude, eta horrek asko errazten ditu gauzak.
Harreman horrek eraman al zaitu bestelako saltsetan ere sartzera? Ingurumenarekin ere ba omen duzu loturarik.
Ingurumenarena, gehienbat, bikotearengandik datorkit. Horrelakoetan sartuta ibili izan da, eta etxean oso kontutan izaten dugu. Zorrotzak gara gara gauza horiekin, begiko mina eragiten dit zaborra nahastuta ikusteak, adibidez.
Eta horrekin aski ez, eta haurrentzako denda bat duzue, gainera… Genuen, abuztu honetan traspasatu egin dugu. Duela hamaika urte ireki genuen, umeentzako produktuak saltzeko, baina alternatiboa: umeak soinean eramatekoak, telazko pardelak… ingurumenari begira ere egin genuen. Orain beste proiektu batean murgildu gara.
Ez dadila saltsarik falta! Zertan ari zara oraingoan? Rokodromo bat irekitzekotan gara abenduan. Hori ere bikotearen zaletasunetik dator.
Eskalada eta ingurumena. Mendia gustuko izango duzu, ala?
Bai. Autokarabana bat daukagu, eta asko ibiltzen gara; denera, urtean hiru hilabetez-edo bertan lo egiten dugula kalkulatzen dut. Mendian asko ibiltzen gara, batez ere Pirinioak ditugu gustuko. Neguan iraupen eskia egitera era joaten gara.
Leku kuttunen bat eskatuko banizu, Pirinioetakoa izango litzateke?
Iraupen eskia egiteko Panticosa gustatzen zait. Bestela, Biescas ere bai. Erosketak egiteko-eta ondo dago, eta herri polita da.
/ 07 / IRAILA ELKARRIZKETA 47
NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN BI LAGUNENTZAT ASTEBURU BAT IRABAZI NAHI DUZU?
Erantzun galderei QR kodearen bidez, edo orrialdea fotokopiatu ondoren eman zure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
IZEN - ABIZENAK: DEPARTAMENTUA:
1) Lizar Begoña Madariaga sopelarrak irabazi du aurtengo Igartza beka. Zenbat literatur sari irabazi ditu bere ibilbidean denera?
Bat Bi Hiru
2) Aurkitu gurutzegraman, CAF partaide duen Trengintza Hiztegiak (trenhiztegia.eus) nola jasoak dituen euskaraz, ondoko hitz hauek:
LEHIAKETAREN IRABAZLEAK: Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:
IRAILA LEHIAKETA !!! 47
GARAZI ALDALUR IV. Dibisioa - Beasain AITOR GALDOS Irun g46 1.
2.
3. Vierteaguas 4. Pulsador 5. Carenado 6. Alicates
AURREKO
Fleje
Pasamanos