Galardi 43 - CAFeko euskara aldizkaria

Page 1

galardi

43 2021eko URTARRILA

eko euskara aldizkaria

25 URTEKO BIDEA

Euskaraldia 2020 04. Euskara Planen ibilbidea 06. Xabier Estefania Gil 07.


SARRERA

URTARRILA

43

Honen aurreko zenbakian genion, oraintxe urtebete hemen esan genizuela, urte are eta borobilagoa zela CAFekoontzat 2020a, Beasaingo lantegian 25 urte eta Irungoan 15 urte generamatzalako euskara jorratzen. Bada, azkenean, urtea bere osotasunean joan zaigu ospakizunetarako aukera txikienarik ere gabe. Baina zera ere bagenion aurreko zenbaki horretan: “Egoera ez dago, ordea, jendaurreko ekitaldietarako eta egunerokoari eutsiz ospatzea da, euskarari egin diezaiokegun “omenaldirik” onena.” Eta horretan ari gara!! Egunerokoan. Mundu guztia bezala, ahaleginean, etsi gabe. Eta, idatzizko aipamena baizik ezin egin, momentuz, urteurren horiei. 6. orrialdean. Gainontzean, aurreikusi genuen bezala, Euskaraldian jarri ditugu iazko indar eta esperantza gehienak. Asko kostata baina beste behin ere jende askoren borondate zintzoari esker, geure neurrira aritu garela dudarik ez dugu. Horri buruz ere idatzi nahi izan dugu, aldizkariaren gai nagusia bihurtuz.

gabiltza hor ere, guztiok ez bait ditugu erraztasun berak, tramankulu erosoekin bileratan behar bezala parte hartzeko. Baina 2021erako, bi lantegietako urteko Jarduera Planak adostuta eta ez-ohiko bestelako proiektuak martxan, datozen 25 urteetan urte guztiak “borobilak” bihur dakizkigun ahaleginean jarraitzen dugu: CAFen lana euskaraz egitea ohiko jarduera izan dadin, eta ez, salbuespen: 2045ean, ordurako, hemen aipatutako azken 25 urte hauetako egoera arrotza irudituko zaielaeta, 50. urteurrena opatzen lanik izan ez dezaten!!

Ohikoa dugu elkarrizketa atala. Oraingoan Informatika saileko Xabier Estefania gaztea izan dugu gurekin, horren egunerokoa baina aldi berean askorentzat horren ezezaguna zaigun informatikaz zerbait gehixeago jakiteko eta nola ez, euskara kontuak ere hizpide. Bestelakoan, bai Irunen eta baita Beasainen ere, Euskara Batzordeen bilerak “telebilerak” bihurtu zaizkigu eta nolabaiteko “normaltasuna” aurkitu nahian SAILA Giza Baliabideak

EUSKARA KOORDINATZAILEA

Erosketak Proiektuen Zuzendaritza Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA CCOO ESK

Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Estebe AUZMENDI AGIRRE Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Maider TELLERIA AGIRRE Aitzol GALPARSORO PRESA Pello OTEGI OTEGI Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Ibon ELDUAIEN INTXAUSTI Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Joanes MAIZA BOTANZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN

IRUNgo Lantegia ELHUYAR

Urko ALVAREZ ARBIZU Aitziber SALABERRIA ARREGI

MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika

81095

BEASAIN

IRUN

/ 02 /


LABUR

URTARRILA

43

2021erako Motibazio Kanpaina Aurten lehenengo aldiz, Irungo lantegiko Euskara Batzordetik sortutako azpibatzorde batek gauzatu du Motibazio Kanpaina. Orain artean, Beasaingo lantegitik egiten zena, Irungo lankideek hartu nahi izan zuten bere gain eta, hala, ohi bezala, azpibatzorde bat eratu eta berealdiko gogo onez eta idea berri gehiagoz, azken emaitza den irudi eta testua lotuz argitaratu ditugu aurtengorako kartel nagusia eta paretarako nahiz mahai gainerako egutegiak. “Beste doinu bat posible da� goiburuaz, CAFen euskararen baitan azken 25 urteetan egindako bidea, hartutako esperientzia, musika-trebakuntzarako lanaren pareko hartu eta etengabeko hobekuntza irudikatu nahi izan dugu. Honela dio kartelak: 25 urteko bidea egin dugu. Eraiki dugun harmonia berria, soinuz soinu gauzatzen da, gutako bakoitzak osatzen dugun CAFeko euskararen melodia berria entzuteraino.

Bikain ziurtagiriaren ebaluatzaileak Bere garaian Beasaingo Euskara Batzordeak hala erabakita, Bikain, Euskararen Kalitatea Ziurtagiria ebaluatze-lanetan aritzeko jendea prestatzen jarraitu dugu 2020. urtean. Aurrez beste lau ibiliak baziren, iaz beste bi aritu dira, bakoitzari izendatu zioten enpresa ebaluatzen. Lehenengo, zegozkien prestakuntzaikastaroak egin zituzten, gainontzeko ebaluatzaile guztiak bezala.

Era honetan, Bikain Ziurtagiriari jende prestatuta eskaintzeaz gain, CAFeko eguneroko zereginetarako gure Euskara Koordinatzaileak are eta kontzienteago izatea lortzen dugu, Euskara Planen zirrikitu guztiak teorian ez ezik, praktikan ere ondo kudeatu ahal izateko. Aipatutako azken ebaluatzaile berriak, Iban Pajares eta Iraitz Iparragirre izan dira.

Iban Pajares eta Iraitz Iparragirre

/ 03 /


BEASAIN - IRUN

URTARRILA

43

EUSKARALDIA. GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN 2018an egin genuen bezala, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko asmoz Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartu dugu. 2020an ere, belarriprestak eta ahobiziak izan ditugu CAFen euskara sustatzeko ahaleginean. Oraingoan, gainera, Beasaingo eta Irungo Euskara Batzordeko kideek tokian tokiko ariguneak identifikatu dituzte eta ariketa egiteko proposamena egin diete. Horrela, guztira, 48 arigunek parte hartu dute CAFen eta ariguneetako kideek CAFen bertan izena emateko aukera izan dute:

• Beasainen 267 langilek parte hartu dute ariguneetan, 240 ahobizi eta 27 belarriprest

• Irunen 61 langilek parte hartu dute ariguneetan, 40 ahobizi eta 21 belarriprest CAFen guztira, 328 langilek parte hartu dute ariguneetan, 280 ahobizi eta 48 belarriprest. Hona hemen, Euskaraldiaren aitzakian, Beasaingo eta Irungo CAFen martxan jarri ditugun ekintzak eta baita ondorio orokorrak ere: Euskaraldia lantegian eta lantegitik kanpo ere CAF Euskaraldiaren sustatzaile-laguntzaile izan da bigarren edizio honetan ere. Hau da, barrura begira ezezik, kanpora begira ere Euskaraldiarekin bat egin dugu. Sustatzaile-laguntzaile izateak, hainbat ekintza ekarri ditu berarekin:

• Geure URL propioa izan dugu ariguneetako kideek izena emateko. Gainera, QR kodearen bidez izena emateko aukera eman diegu langileei.

• Komunikazioa landu dugu: e-postaz, ohar-taulen bidez eta telebista pantailetan Euskaraldiko informazioak, pilulak, kartelak eta bideoak zabaldu ditugu.

/ 04 /

• Argazki korporatiboa: pandemiaren eraginez argazkia eginez elkartzeko aukerarik izan ez badugu ere, ariguneetako kideek bidalitako euren argazkiekin mosaikoa osatu dugu.

• Zoom bidezko hitzordua ariguneetako kideekin: ariguneetako kideek elkarren aurpegiak ikusteko momentu bat izan nahian eta taldearen babesa sentitzeko bideokonferentzia bidezko deialdi bat egin genuen eta bertan 80 bat lagun elkartu ginen Euskaraldiari hasiera emateko.


BEASAIN - IRUN

URTARRILA

43

CAFeko ariguneetara iristea lortu dugula uste dugu. Aipatzekoa da, Euskaraldiaren aurreko edizioan parte hartu ez zuten 100 lagun inguru bigarren edizioko ariguneetan parte hartzen izan ditugula. Euskaraldiak

euskararen

presentzian

eragina

duela uste dugu eta erabilera handitzeko balio duela. Lankideek hamabost egun horietan euskaraz egiteko ahalegina egiten dute eta kontzientzia piztu egin da txapa jartzearekin batera. Gainera, hainbat belarriprest

euskararen

baliagarria izan da.

• CAFetik kanpo, Beasaingo herriak Euskaraldiari

hasiera

emateko

antolatutako ekitaldian parte hartu genuen, izena emanda geunden era guztietako 197 erakundeen ordezkarietako bat izan ginelarik. Eta

baita

balorazioa

egiteko

urtarrilean egindako bileran ere. Balorazioa CAFeko

Beasaingo

eta

Irungo

Euskara Batzordeetan Euskaraldiaren balorazioa egiteaz gain, ariguneetan parte hartu duten lankideei galdetegi bat betetzeko eskatu diegu euren iritziak

eta

Guztiengandik

ekarpenak

jasotzeko.

jasotakoarekin

ateratako ondorioak dira hauek: Zailtasunak zailtasun, Euskaraldiaren emaitza, bai Beasainen eta baita Irunen ere, ona izan dela baloratu dugu. Pandemiagatik izan ditugun muga eta ezintasunak kontuan izanda,

/ 05 /

armairutik

ateratzeko


BEASAIN - IRUN

URTARRILA

Euskara Planen ibilbidean 25 urte Beasainen eta 15 urte Irunen Atzera utzi berria dugun 2020an, 25 urte bete dira Beasaingo CAFek enpresan euskarari bere lekua egiteko zerbait arautuari ekin zionetik. 1995a zen eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri behar zituen Euskara Plan pilotuetarako, CAFek bere burua eskaini zuen. Aurrez ere bere kabuz baziharduen eta, bidea urratzen. 2005ean Irungo lantegian ekin zitzaion, bertara egokitzeko propio diseinatutako Euskara Planari: 15 urte bete ditu han aurten. 2020a borobila genuen, beraz, ibilbideaz hausnartu, eta zergatik ez, egindakoa ospatzeko ere. Baina COVID 19ak eragindako egoerak, hori ere galarazi digu. Etorriko dira garai hobeak eta horien zain, oraingoan, egunerokoari heldu eta etorkizunari begira jarrita gaude. Gaur egun zer? 2006. urteaz gero Euskara Teknikaria lanpostua du CAFek, bertako langilearekin, bi lantegietako Euskara Planak kudeatzeko, lanaldi osoko jardunean. Elhuyar Aholkularitzarekin jarraitzen dugu, 1995etik, etengabe: horrek gure etxetik kanpoko ikuspegia bermatzen digu, bai beste enpresen euskararekiko esperientziak ezagutzeko eta partekatzeko, bai euskalgintzaren beste arlo batzuetako unean uneko ezagutza izateko. Lantegi bakoitzean Euskara Batzorde bana dugu, tokian tokiko sail edo departamentuak, sindikatuak eta zuzendaritza ordezkatzen dutelarik, horietako partaideek. Hori esanda, hauxe litzateke Euskara Planaren gaur egungo egoera, labur emanda:

• Lan-harremanetarako hizkuntza ingelesa da. Ondorioz, beste era batera lan egiten da eta horrek ez dio euskarari asko laguntzen.

• Gaur egun ondo ikusia dago euskara. Erdaldunek euskararekiko zuten ikuspegian eta jarreran aldaketa bat gertatu da. Orain, eraikuntza

kolektiboa, zabaldua, partekatua da.

• Belaunaldi-aldaketa dator, eta belaunaldi berriak

euskararenganako atxikimendu lausoagoa du. Kontu izan horiek direla agintera iritsiko direnak.

• Barrutik hobetzekoak ikusten dira, baina kanpoan

erreferentetzat gauzkate euskararen arloan. Traktore-lan hori egiten ere badihardu, eta euskara bultzatu asmoz, hainbat gunetan parte hartzen du CAFek: CAF-Elhuyar sariak, Igartza beka, Bikain, Gipuzkoa Berdinago, Indeus, Ingudea (Goierriko Enpresen Euskara Batzordea), Euskaraldia...

Erronka nagusiak

• Hizkuntza-irizpideak betetzen direla bermatzea eta

segimendua egiteko mekanismoak sistematizatzea. HPO berritua langile guztiei zabaldu, ikuskaritzak egin…

• Ahozko komunikazioan jarduera berriak txertatzea eta euskararen erabilera datuak Belarriprest jarrerak sustatuz…

hobetzea,

• Euskararekin konprometitutako erakundea izaten jarraitzea eta elkarlanean aritzea.

• Lanpostu bakoitzari dagokion hizkuntza-eskakizuna aplikatzea.

• Urrezko Bikain ziurtagiriak lortzea. • Hizkuntza erakundeko kudeaketan txertatzea. Arduradunekin saioak, beraien inplikazioa eta konpromisoa lortzeko.

• Belaunaldi berriak janztea eta kontzientzia

lantzea; hiztun gisa ahalduntzeko, eta Euskara Planari zentzua eta jarraipena emateko. Halaber, garrantzitsua izango da, belaunaldi berrietara iristeko, giltzarria izango diren pertsonak aurkitzea.

• Euskararen aldeko diskurtsoa berritzea eta

zabaltzea: kulturara bideratzen jarraituz eta balio erantsia emanez.

• Lidergo naturalak sustatzea (jende euskaltzalea, aktiboa, inplikatua...).

• Euskara Planaren inguruko balioen transmisioa bermatzea.

PLANA ZABALTZEN IV. Dibisioa

Ikerketa Bul.Teknikoa

Informatika Prozesuak

Giza Baliabideak Kalitatea

III. Dibisioa

CAF-Irun

CAFBeasain osoa

1995

1998

1999

2000

2002

2005

2006

/ 06 /

43


ELKARRIZKETA

URTARRILA

43

XABIER ESTEFANIA GIL 29 urte ditu donostiar honek. 3 daramatza CAFeko Beasaingo lantegian. Enpresarentzat gaur egun horren oinarrizkoa den Informatika sailean, hainbat eta hainbat baliabideen segurtasuna bermatze-lanetan aritzen da. 2020ko Euskaraldian Informatikako Arigunean parte hartu du belarriprest jarreran.

Erabiltzaile askorentzat ulergaitza da Informatika mundua, egunero-egunero tramankulu horiekin ari bagara ere lanean. Zein da zure egitekoa CAFen? CAFen erabiltzen diren aplikazioen azpiegitura kudeatzea eta gailu mugikorren kontrola eta segurtasuna eramatea da nire ardura: erabiltzaileak dituen laneko telefono mugikorrak, edo tabletak, adibidez, CAFentzat eta bezeroarentzat segurtasun osoz erabiltzeko moduan izan behar dira. Nola lortzen duzue hori? Ni zerbitzarietan, batez ere aplikazioak kokatzen diren makina birtualetan eta zerbitzari fisikoetan aritzen naiz eta bertan arazorik (segurtasuna, errendimendua…) ez egotea kontrolatzen dut. Lehen aipatutako gailu horietan gainera, behar beharrezkoak diren aplikazioak bakarrik erabil ditzake langileak. Edo, bezeroak e-postaz bidali dion dokumentu bat irekitzen badu, zifratua egongo da informazio hori eta ezin izango du mugikorretik atera. Legez da derrigorrezkoa hirugarren baten datuen erabilera ez egokia galaraztea… Guk hori bermatzeaz gain, CAFeko segurtasuna ere bermatu behar dugu. Hori, eta, bestalde, gero eta bezero gehiagok eskatzen dute gainera, haiei eskaintzen diegun produktuaren konfidentzialtasunaz segurtasun hori, adibidez, araututako betebehar batzuetara egokituz gero, segurtasun-berme hori eskaintzen diegula adierazten diguten ziurtagiriak ditugu. Gatozen euskara-kontuetara: 2020ko Euskaraldian, CAFen osatu ditugun Ariguneetako baten parte hartu duzu… Bai: Idoiak (Euskara Batzordean Informatikako ordezkaria) eskaini zidan aukera hori eta pozez onartu nuen! Euskaraldian parte hartzeaz gain, guk eskatutako argazki-mosaikorako argazkia bidali zenigun, guk sortutako inkestari erantzun zenion… Jarrera oso kontzientez aritu zarela, badakigu… Nik esan nion belarriprest nintzela nahi zuten euskaldun guztientzat. Euskaraldiaren aurretik ere hala esan izan ohi nien denei.

Kontatu pixka bat hori. Ni CAFen lanean hasi nintzenean, jabetu nintzen hemen denek euskaraz egiten zutela. Eta ni euskalduna banaiz ere, gaztelaniaz hitz egiteko ohitura izan dut beti, baita kuadrillan ere. Orduan, txiki-txikitatik dakidan euskaraz hitz egiterakoan aditz batzuekin-eta trabatzen banaiz ere, ulertu, erabat ulertzen dut, noski. Eta niretzat oso gogorra izan zen, ni aurrean nengoelako talde bat gaztelaniara pasatzen zela ikustea. Pena ematen zidan!! Eta hala jakinarazi zenien… Orduan, segituan esan nien niri eta nire aurrean euskaraz hitz egiteko, mesedez: haiengatik, baina batez ere niregatik. Mesede baizik ez didalako egiten horrek. Euskaraldian belarriprest “izendatu” zenuen zeure burua. Hori da. Nik erabakiko nuen zertaz ari ginenaren baitanedo, zeinekin aritu euskaraz ala gaztelaniaz. Baina niri, denek euskaraz egin diezadaten nahi nuelako, bai lehen eta baita orain ere. Esan dezakegu, orduan, CAFen lana egiteak mesede egiten dizula zure eguneroko bizitzan, euskaraz bizitzeari dagokionez? Zalantzarik gabe. CAFen antzematen da euskararekiko kontzientzia hori eta adibidez, Euskaraldian parte hartzeko eskaini diguzuen aukera, horren lekuko bat besterik ez da. Ba, orain beste “bultzadatxo” bat bezala har ezazu guri elkarrizketa hau eman izana, euskaraz dotore asko moldatzen bait zara. Eta, eskerrik asko. Egia da euskaraz oso eroso ez sentitzea, askotan esaldiak pentsatzen aritu beharrak-eta eragiten didala. Baina hizkuntza baten edo bestean aritzea ohiturak eragin dit niri. Eta ohiturak aldatzea, norberaren esku dago kasu honetan. Eskerrik asko, zuei.

/ 07 /


LEHIAKETA !!!

NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN ASTEBURU BAT BI LAGUNENTZAT. Sari hori irabazi nahi baduzu fotokopiatu orrialde hau, erantzun eta eman zeure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara, Euskara Arduradunari hilabeteko epean.

URTARRILA

43

IZEN - ABIZENAK:

DEPARTAMENTUA:

1) Xabier Estefania elkarrizketatu dugu oraingoan. Zein izan da bere jarrera 2020ko Euskaraldian? Ez du parte hartu

Ahobizi

Belarriprest

2) CAFeko Hiztegi Terminologikoan jasota ditugun hainbat hitz dituzu hemen. Aurkitu gurutzegraman, gaztelaniazko horiek euskaraz nola erabiltzen ditugun CAFen.

1. Tirafondo 2. Comunicación 3. Abrasivo 4. Envío 5. Espiga 6. Estante

Erantzun hemen: https://forms.gle/nEWdFAASZjvdCcxn6

g42

AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:

Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:

NEREA RUIZ MiiRA – Beasain

ENARA URBISTONDO Irun


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.