galardi
46 2022ko MAIATZA
eko euskara aldizkaria
JALGI GAITEZEN PLAZARA!
Igartza beka eta Elhuyar sariak 03. Oinez Basoa ekimena 04-05. Bianditz Iraola Azanza 07.
SARRERA
MAIATZA
46
Bete-betea datorkigu aurtengo bigarren Galardi hau. Osasun neurriak lasatuta, bizitzari beste modu batera heltzen hasi gara, eta noski, berriro elkarrekin egoteko aukera handiagoak dauzkagu. Leizarragari kasu eginez, berriro ‘jalgi gara’. Kalera ateratzeko garaia da, baita euskalgintzarentzat ere, eta horregatik atera ginen Korrika Beasainen eta Irunen. Aspaldiko partez, euskararen aldeko aldarria maskararik gabe eginez. Erreleboa sinbolikoki ere aldatu da eskuz gurean, martxoaz geroztik, euskara arduradun berria baitaukagu, aurrekoak erretiroa hartu ondotik.
inori’ liburua jaso dugu. Bestetik, Elhuyar sariketa berezian hartu dugu parte, aurten 50 urte betetzen baititu fundazioak. Hurrengo 50 urteei begirada bat eman zieten hainbat protagonistak, eta orain 50 urteko aitzindariak ere saritu zituzten.
Eta ez kalera bakarrik, basora ere atera gara azken boladan: Oinez Basoa ekimenarekin bat egin genuen orain bi urte, azken Euskaraldiko partaideak bezainbeste zuhaitz landatuz. 634 izan ziren denera, eta Lizarrerriko bi eremutan sartu dituzte joan den urtean. Horregatik, lehiaketaren orrian ohikoa baino galdera bat gehiago duzue oraingoan, gogorik eta aukerarik badago, litekeena delako baso horiek ikustera joatea. Sariketa garaia izan dugu, gainera, azken bolada. Alde batetik, Igartza bekaren lan sariduna iritsi zaigu esku artera: Maddi Ane Txoperena Iribarrenen ‘Ez erran
SAILA Giza Baliabideak MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA ESK IRUNgo Lantegia ELHUYAR
EUSKARA KOORDINATZAILEA Bianditz IRAOLA AZANZA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Estebe AUZMENDI AGIRRE Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Maider TELLERIA AGIRRE Aitzol GALPARSORO PRESA Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Oihana ARIN URTEAGA Joxe Mari LASA SARASOLA Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Jon MUXIKA ARMENDARIZ Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN Carlos IPARRAGIRRE MUGIKA Urko ALVAREZ ARBIZU Irati LIZEAGA ELIZALDE Aitziber SALABERRIA ARREGI Goizargi ORUESAGASTI OTAÑO
/ 02 /
BIANDITZ IRAOLA AZANZA 81095
BEASAIN
IRUN
LABUR
MAIATZA
46
Kalean da ‘Ez erran inori’, 2020ko Igartza Bekako lan sariduna Martxoan argitaratu da Maddi Ane Txoperena Iribarrenen ‘Ez erran inori’ liburua, 2020ko Igartza Bekako lan sariduna. Lide protagonistak sexu erasoa jasan du umetan, eta gertaera bere inkontzientean gorde duen arren, heltzen denean munstroa esnatzen hasten da. Nork ez du pentsatu ezagun bati buruz ‘zer gertatzen zaio honi’? Krakateko txikiak dira hasieran, baina pixkanaka-pixkanaka bere bizitza osoaren jabe egingo da ezinegon hori, harik eta irtenbide bila hasten den arte.
CAF-Elhuyar sariak 2022 Aurten sariketa berezia izan da, Elhuyarren sorreraren 50. urteurrena izan baita. Hargatik, sari banaketaren aurretik arlo ezberdinetako lau zientzialarik hitzaldi bana eskaini zuten, hemendik beste 50 urtera euren arloa nolakoa izan daitekeen azalduz. Memento hunkigarririk ere izan zen, Elhuyarreko sortzaileei sari berezia eman baitzieten. Hauek dira sariak, sarituak eta lanak:
• •
Dibulgazio-orokorraren saria Ane Portillo Blanco Emakumeen libidoaren heriotza: Epaiketa garaia
Gaueko bake frenetikoan dantzan segi dezan
•
NEIKER Saria Fatima Villa Gonzalez Zer diotso sagarrak jogurtari?
•
Zientzia-kazetaritzako saria Jon Villapun Arbide, Maider Ibañes Espinosa eta Jon Goikouria Larrabeiti Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uraren altxorrak
•
Sorkuntza-beka Arantzazu Luzurraga Iturrioz
•
Elhuyarren merezimendu-saria Iñaki Azkune Mendia, Felix Azpiroz Arrillaga, Juanjo Gabiña Carrera, Jesus Mari Goñi Zabala, Andoni Sagarna Izagirre eta Mikel Zalbide Elustondo, Elhuyarren sortzaileak
Doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria Amaiur Esnaola Illarreta
/ 03 /
BEASAIN - IRUN
MAIATZA
46
Oinez Basoa, euskara eta ingurugiroa berreskuratuz Euskarari bultzada modu askotan eman dakioke, eta nork ez du parte hartu Nafarroa Oinezen edo formatu bera duen beste ekitaldiren batean? Gauza da, ordea, euskarari egindako mesedea ingurumenak pairatzen duela; egun horiek uzten duten aztarna ekologikoa esanguratsua izan daiteke. Baliabide naturalak kontsumitzea, hondakinak sortzea eta berotegi-efektuko gasak isurtzea eragiten du. Guzti horrengatik, 2008. urtean Oinez Basoa ekimena abiatzea erabaki zuen Nafarroa Oinez Fundazioak. Ekimen horrek basoak birlandatzea du helburu, Nafarroako ikastolen festa egiten den eremuetan. Horri lotuta, CAFeko Euskara Batzordeak bere ekarpena egin du. 2020ko Euskaraldian parte hartu zuten 634 Ahobizi eta Belarripresten izenean, beste hainbeste zuhaitz landatu dira.
Lizarrako ikastolari laguntzeaz haratago, ekintza sinboliko gisa ere ulertzen da parte-hartze hau. Izan ere, alde batetik, basoa birlandatuz, ingurumena lehengoratuz, inguruneak berezkoa duen oreka berreskuratzea baitu helburuetako bat. Euskara gure ekosistema den heinean, bizitzeko beharrezko dugun heinean, bat egiten dute bi ikuspegiek. Beste alde batetik, iraunkortasunaren eta zaintzaren garrantzia ere azpimarratu nahi izan da ekimen honekin. Zuhaitzak, poliki bada ere, sendo hazten direlako; baina laguntza eta babesa behar dutelako txikiak diren artean. Bukatzeko, esan beharrik ere ez da zuhaitzik ez bada ez dagoela basorik, euskararik gabe gure nortasunik ez dagoen modu berean. Arrazoi guzti horiengatik merezi izan du parte
/ 04 /
hartzeak, baina eragin mundutarragoak ere baditu: Oinez Basoa lekuan lekuko proiektua da, Nafarroa Oinez festaren antolaketaz arduratzen den ikastolari laguntzeko, baina baditu dimentsio unibertsal eta partehartzailea ere, hainbat pertsona eta entitate bildu nahi dituena. Modu horretan, euskararen berreskurapenaz gain, ingurumenarena ere bultzatzen da. Iazko edizioak badu izaera berezi bat, gainera. Izan ere, lekukotasun hori ez da Lizarrara bakarrik mugatu: Ikastola bertan izan arren, bere eragina Lizarrerriko herri askotara zabaltzen da, eta basoak berreskuratzerako garaian hori kontuan izan dute. Horregatik leku batean ez, baina hirutan egin dituzte berreskurapen lanak. Ez dira leku isolatuak, ordea. Naturan ibaiek egiten dituzten loturak kontutan hartu dituzte oraingoan, korridore ekologikoak diren heinean. Guzti horregatik, Lizarrerriko Natura 2.000 sarearen baitako EgaUrederra Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izan dute presente. Espazio natural hori abiapuntutzat hartuta, Gestio Planak hartzen dituen helburuak garatzeko ekintzak egin dira; hala nola, lekuko landarediaren berreskuratzeko landaketak. Azken hamarkadatan bi ibai hauen ertzetan, beste ibai askotan gertatu bezala, makal-klonen landaketa produktiboak bultzatu dira, bertoko landaretza desagerraraziz, eta bioaniztasuna pobretuz. Horregatik, ezaugarri hauek dituzten bi eremu landu ditu Nafarroa Oinez Fundazioak Oinez Basoa ekimenaren bidez. Barindano, Antzin eta Lizarra Alde batetik Barindano herrian, eta hango kontzejuaren eskutik, azken urteotan makal-klon produktiboen landaketa bat izan duen eremu batean, bertoko espeziekin landaketa bat egin da UiarraUrederra ibaien elkartze puntuan. Makal produktiboen ordez bertoko makalak, haltzak, urritzak, basaranak, elorriak eta abarreko landareak sartu dira hektarea pasatxo dituen lursail batean, aurretik makal-klon produktiboen ipurdiak atera behar izan direlarik. Ekologiaren eta bioaniztasunaren aldetik, ekintza esanguratsua izan da, KBEaren gestio planak ezartzen dituen helburuak lortzearren.
BEASAIN - IRUN
Bestalde, Antzin herrian, eta hango Udalaren eskutik, berriki saldu eta moztu den makal-klon landaketa batean, hurrengo landaketan zati bat erreserbatuko da hezkuntzarako. Zati honetan ibai ertzeetako landaretzaren garapenean parte hartzen duten landare serial guztien ordezkariak landatu dira. Zehazki, ekosistema hori Viburno-Ulmo minoris S.; Humulo-Alno glutinosae S.; Salico lambertianoangustifoliae S. taldekoak dira, 1995an Loidi eta Bascones biologoek egindako sailkapenaren arabera (LOIDI, J. & J.C. BÁSCONES. 1995. Geoserie de ríos y arroyos navarro-alavesa y castellano-cantábrica). Bertan definitzen dira etapa ezberdinetan parte hartzen duten landareak. Beraz, landare guzti hauekin landaketa bat egin da Antzinen, eskualde osoko haurrek naturaren ikasketa eta interpretaziorako gune bat izan dezaten. Azkenik, Lizarran bertan, Oinez Basoa ekimena osatu duen ekintza xume baina esanguratsu bat garatu da. Ez da zuhaitzik landatu; baina, Los Llanos parkea hiriaren birika berdea izanik, bertan bizi den biztanle berezi bat zaindu eta babesteko ekimena egin da. Saguzarrak dira izaki berezi horiek; horrenbeste mehatxu dituzten animalia hauen kontserbazioa bermatzeko, aipatu parkean beraientzat diseinatutako habia bereziak jarri dira leku ezberdinetan. Saguzarren ugaritzea laguntzeaz gain, hezkuntzarako ere erabiliko da, haurrek animalia hauen inguruko biologia ikas dezaten garrantzitsuak izango baitira. Ia 50.000 zuhaitz hamabi urtean Oinez Basoa ekimena abian jarri zenetik Arbizuk, Tafallak, Tuterak, Zangozak, Baztanek, AndosillaSartagudak, Lesakak eta Altsasuk hartu dituzten
MAIATZA
46
bederatzi baso sortu dira. Eta, hamabi urtean zehar egin duen ibilbidearen baitan, 47.000 zuhaitzetik gora landatzea lortu da Nafarroa guztian barna, Nafarroa Oinezek uzten duen elkartasun aztarna eraginez. Sortutako basoak, urtetik urtera, garatzen doaz, aberasten eta hezkuntza jarduerari lotutako baliabide pedagogiko bilakatzen. Horren adibide garbia Arbizuko basoan sortutako baltsa, non hegazti migratzaileek eta igelek bizitokia egin duten. Tafallan, NUPren laguntzaz, ikerketa-lan bat gauzatu dute, airearen karbonoaren bahiketa eta Oinez Basoak naturan sortzen dituen onurak aztertzeko. 2017-2018 ikasturtean hitzarmen bat izenpetu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, Oinez Basoen sarearen garapen pedagogikoa dela-eta. Hitzarmen horretan hainbat ekimen biltzen dira. Alde batetik, ingurumenaren alorreko parametroen eta proposamen parte-hartzaileen monitorizazioa, ingurumen hezkuntza lantzeko Tafallako Oinez Basoan. Iñigo Virto -ingeniari doktore agronomoaeta Bosco Imbert -biologiako doktorea- irakasleek parte hartuko dute bertan.
Beste alde batetik, Oinez Basoen sareaz baliatuko den zientzia proiektu herritar baten garapena jarri da abian. Ekimen horren bitartez, ikasleek zein familiek parte hartu ahal izango dute tresna horren garapenean, eta, horrela, espezieak identifikatu eta konparatuko dira, izen arruntak sartuko dira hainbat hizkuntzatan eta erreferentziazko oinarri bat sortuko da, konparazioak eta jarraipenak egin ahal izateko, bai sare barruan, bai plataformako beste ekimen batzuetan. Biologiako doktore den Javier Peralta irakasleak jardungo du laguntzen.
/ 05 /
BEASAIN - IRUN
MAIATZA
46
Korrika Irunen eta Beasainen Beste behin ere, korrika atera ginen Irungo eta Besaingo langileok. Euskararekin dugun konpromezua berretsi genuen, eta lekukoa eskutara etorri bezala joan bazen ere, luzerako sentipenak utzi zizkigun. Balio beza sentipen horrek aurrerantzean ere euskararekiko konpromisoarekin berresten. Horri lotuta, ez genuen korrika errepideetan bakarrik egin, baita birtualki ere, era oraindik aukera hori zabalik dago orri honetako QRari esker. Tipi-tapa, tipi-tapa… Eskuz-esku igarotako mezua
bestelako jainko txiki inspiratzaileak.
Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika. Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik eskura. Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak.
Euskararen pronostikoa gugan dagoela gogorarazi zigun Pello Zabala, adibidez. Edo euskaraz apaltasun eta harrotasun hitzak bateragarriak direla erakutsi zigun Joan Mari Torrealdai. Edo euskara ez dela zaila, euskara nahia dela erakutsi ziguten Elbira Zipitria, Julene Azpeitia edo Izaskun Arrue bezalako andereñoak. Eta etiketen garaian, ahaztu ditzagun behingoz euskaldun berri eta zaharrak. Iraultza honetan, lasterketa honetan, denok garelako euskaldun berri. Hizkuntza bat egunero hasten delako, egunero berritzen delako. Hizkuntza bat ez delako jaiotzen, egin egiten delako.
Euskarak behar du hezurdura bat, anatomia bat, arnas aparatu eta nerbio sistema bat. Behar du lepo bat zeinen gainean segi aurrera. Malko eta listuz bustitzea behar du euskarak. Hatz markaz zikintzea. Zikindu dezagun, beraz, euskara; lohitu dezagun bizitzaz. Eta egin dezagun euskararekin hainbat inertziaren kontra: Hitzak hustu egin diren garai batean, bete ditzagun euskararen berbak harri eta herriz. Dena erosi eta saldu omen daitekeen garaian, erakutsi dezagun zein merkea den gure hizkuntza: debalde hartzen dugu herriaren ahotik eta debalde ematen diogu herriaren belarriari. Indibidualismoa indartuz doan garaian, egin dezagun euskara kolektibo bat, denon artean eta denona. Gerren sasoian, lehenetsi dezagun beti hitza. Influencer eta youtuberren aroan, izan ditzagun guk
/ 06 /
Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik. Eta atera dezagun gure eztarrietatik Mauriziaren irrintzi baten indarraz. EKIN EUSKARARI, EUTSI KATEARI! GORA KORRIKA ETA GORA EUSKARA! Karmele Jaio Egiguren
ELKARRIZKETA
MAIATZA
46
BIANDITZ IRAOLA AZANZA Duela 44 urte Zaldibian jaioa, orain hamalau hasi zen CAFen lanean. Lehenengo muntatzaile lanetan zoruak jartzen; gero maniobretan eta logistikan aritu da. Aurretik kazetari, lorazain edo irakasle izan da, eta martxoaz geroztik euskara arduraduna da.
Zenbat denbora daramazu CAFeko euskara-teknikari lanetan? Eta, zer moduzko hasiera izan duzu? Aurtengo martxotik. Lan-aldaketa guztiekin gertatzen den bezala, aldaketa izugarria izan da. Alde batetik, egunero IV. sailean gora eta behera egunean dozenaren bat kilometro oinez egitetik, bulego batean eserita egotera pasa naiz. Bestetik, gutxi ezagutzen dudan lantegiaren alde batean nago orain. Ordutegia ere ezberdina, kanpo harremanak… Beste lantegi batean hastea bezala izan da ia. Gainera, lehen nik egiten nituen elkarrizketak… Eta, egun, zein da zure egitekorik nagusiena? Nolakoa da euskara-teknikariaren egunerokoa? Era ezberdinetako egitekoak ditut. Batetik, alderdi burokratikotik datozenak dira batzuk. Bestetik, Euskara Planetik datozkidan lanak daude, Galardi aldizkariaren kudeaketa, Euskara Batzordetik ateratzen diren lanen jarraipena, neurketak egitea… Komunikazio, ebaluazio eta koordinazio lanak dira funtsean. Azkenik, ordezkaritza lanak ditut, beste enpresekin elkarkidetzan… Zer egin zaizu deigarrien lanpostu berrian? Ba tailerretan aritu ondoren sentitu dudan kontraste hori, adibidez. Eta lana egiteko modua: Lehen lanordua, lana eta lantegia leku berean geratzen ziren. Orain zerbait beti daramazu gainean. Ez lana bera, baina bai lanari lotutako edozerri arreta berezia. Euskalgintzako berriak beste tonu batekin irakurtzen ditut orain, adiago. Oso enpresa gutxik dute euskara arduraduna. Zer iritzi duzu honen inguruan? Enpresek ba al dute hizkuntzaerantzukizunik? CAFen kasuan, badago. Beste hizkuntza batzuk kudeatzeaz gain, euskara ere kudeatzen da, mundu-mailan lehiatzen badu ere, egoitza nagusia Beasainen baitago. CAFek historia luzea du eta garai gogorretan bizirik egon da, eta euskararekiko ardura sozial hori ere badu, nire ustez. Beste enpresen kasuan, komunikazio arduraduna izan ohi da gai honen bueltan aritzen dena, nik ezagutu ditudan enpresen kasuan, behintzat. Komunikazioak pisu handia du enpresetan eta hortik jorratzen dute. Euskarari dagokionez CAF animalia bat balitz, zein litzateke? CAF izugarri handia da, toki askotara iristen da.
Milaka kilometrotako sustraiak dituen sastraka moduan irudikatzen dut CAF bera. Tamaina honen barnean euskarak ere bere tamaina du, CAFek bere produktu eta zerbitzuak ematean euskara lehenetsi beharko luke, nahiz ingelesa izan kanpoko hizkuntza nagusia. Adibidez, produktuei izenak jartzean, euskarari keinua egitea da aukera bat. Animalia bat aukeratu beharko banu, beraz, sastraka horietan dagoen ugaztun txiki bat litzateke, inguruan harrapakari asko dituena, badakiena noiz ezkutatu eta noiz irten. Bere txikitasunean indarra ugaltzean dauka. Zure ustez, zein da euskarak CAFen duen erronkarik handiena? Sinbolikotik duenagatik, lantegiaren izena eusakaraz izatea. Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles. Ez dakit nola euskaratuko nukeen ere. Eta, indargunerik handiena? Borondatea. Bai Beasainen eta bai Irunen borondate handia ikusten dut… Oso giro langilea dago, euskararen aldekoa. Inplikazio aktiboa ikusten dut, guretik bizitzeko gogotik eta nahitik. Bukatzeko, motzean… Prozesu, bilera eta lantegitik ihesi, nora? Argiñanora, amaren herrira. Bizikletarekin edo mendira, gehienetan. Miresten duzun pertsona? Jende integroa gustatzen zait. Gustuko abesti bat? Kerobiaren Paradisua, maketako bertsioa. Irakurri beharreko liburu bat? 1984. Plazer txiki bat: Kirola egin ondorengo garagardoa eta mokadua. Mania bat? Txukuntasuna, oro har. Amets bat? Norberak norbera izateko modua izatea.
/ 07 /
LEHIAKETA !!!
MAIATZA
NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN BI LAGUNENTZAT ASTEBURU BAT IRABAZI NAHI DUZU? Erantzun galderei QR kodearen bidez, edo orrialdea fotokopiatu ondoren eman zure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
46
IZEN - ABIZENAK:
DEPARTAMENTUA:
1) CAFeko Euskara Batzordeak 634 zuhaitz landatu zituen Oinez Basoa ekimenaren bidez. Zuhaitz bat euskaraldian parte hartu zuten Ahobizi eta Belarriprest bakoitzeko. Baina, non landatu dituzte zuhaitz horiek? Bardeetan Lizarran Barindanon eta Antzinen 2) Aurkitu gurutzegraman, CAF partaide duen Trengintza Hiztegiak (trenhiztegia.eus) nola jasoak dituen euskaraz, ondoko hitz hauek: 1. Destornillador 2. Tubería 3. Cincha 4. Acople 5. Grillete 6. Arandela
g45
AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:
Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:
MAITE BERASATEGI Ekonomia - Beasain
JOSEAN ARRIETA Irun