galardi
45 2022ko URTARRILA
eko euskara aldizkaria
ELKAR GAITZALA EUSKARAK
2022ko Euskaraldiaren aurkezpena Iruñean 03. Lan-munduko euskara-planen transmisioa 04. Iñaki Beruete Galdeano 07.
SARRERA
URTARRILA
45
Urteko lehen zenbakia izaten den urtarrileko aldizkariaren azala, urte berriko Motibazio Kanpainaren kartelari eskaintzen diogu. Gu guztiongan gero eta erabilera handiagoa duen teknologietan eta euskarri informatikoetan euskarari dagokion lekua eginez jarraitzen dugu gure aldetik, baina gero norberaren hautua da horietan erabilgarri diren hizkuntzen artean aukeratzea eta aurten “Elkar gaitzala euskarak” izenburupean, CAFeko langileak baliabide horietan ere euskaraz bizitzen segi dezaten gonbita egin nahi izan dugu. Aurreko zenbakian hizpide izan genuen Hizkuntza Politika Orokorra eraberrituaren liburuxka argitaratu eta langile guztiei eskura banatu genien, aipatutako baliabide informatikoetan ere eskura jarriz: CAFeko Atarian eta App-an, adibidez.
Laburrago emandako berriek eta ohikoa dugun elkarrizketak osatzen dute 45. Zenbakia. Galardi sortu genuen 2006. urteko lehen zenbakitik honaino berau gidatze-lanetan aritu den honen azkena, hain zuzen ere, adinak hala baimenduta. Baina Galardik eta euskararen gainontzeko guztiak segida izango dute CAFen, noski!! Euskara Batzordeetako (Beasaingo eta Irungo lantegietakoak) oraingoek, gerora arituko diren berriek eta CAF osatzen duten garaian garaiko norbanakoen ahaleginak euskararen txertatze-lanari tinko eutsiko diote, orain artean gertatu den bezalaxe. Katea ez da eten!!
Gai nagusia, ordea, lan-munduan Euskara Planen transmisioa nola gauzatzen den antzeman nahian egindako azterketa sakonaren laburpena dugu oraingoan. Lan hori egiteko aukeratutako enpresen artean, besteak beste, bat, CAF izan zelako. Gurean egin zuten landa-lanaren laburpena doakizue, beraz, txosten osoa irakurtzeko gonbita eginez.
SAILA Giza Baliabideak
EUSKARA KOORDINATZAILEA
Plangintza / Prozedurak Informatika Erosketak Nazioarteko Zuzendaritza Kanpo-zerbitzuak LAB ELA ESK
Joxe BEGIRISTAIN AIZPURUA (Euskara Arduraduna) Igor ARRONDO ESNAOLA Nerea ARANZADI SUDUPE David APAOLAZA POLO Imanol URRESTARAZU GARMENDIA Iñigo ZUBELDIA BEGIRISTAIN Susi JORGE ROMARATEZABALA Iraitz IPARRAGIRRE AGIRRE Estebe AUZMENDI AGIRRE Aitziber ARIN URTEAGA Aitor ARTEAGA ARRUTI Jaione BADIOLA BERASATEGI Maider TELLERIA AGIRRE Aitzol GALPARSORO PRESA Idoia ESNAOLA SARRIEGI Javier OSTOLAZA LASA Maider RUIZ DE APODAKA JAUREGIONDO Elena ARZALLUZ ALBIZURI Iban PAJARES IRAZU Asier ZUBELDIA BEGIRISTAIN Arkaitz IZAGIRRE IBARGUEN
IRUNgo Lantegia ELHUYAR
Urko ALVAREZ ARBIZU Irati LIZEAGA ELIZALDE
MiiRA III. Dibisioa IV. Dibisioa Biltegia Kalitatea Ingeniaritza / Teknologia
81095
BEASAIN
IRUN
/ 02 /
LABUR
URTARRILA
45
2021eko Igartza Bekaren irabazlea: Olatz Mitxelena Irailaren 16an aurkeztu genuen 2021ari zegokion Igartza Bekaren XXIV. Edizioaren irabazlea: Olatz Mitxelena Larreta. Oiartzuarra da, 32 urte ditu eta proiektuari eman dion izen bera mantentzen badu, “Arrakalak” izango du bere lehen liburua, baina idatzi, beti idatzi izan du Mitxelenak eta gaztetan Urruzuno literatur lehiaketa ere irabazitakoa da. Baita ere, ordea, BERRIAren Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa ere. Gainontzean, filosofia ikasketak egindakoa da. Ipuin liburuan landuko dituen gaien artean, besteak beste, heriotza, laguntasuna, amatasuna eta zahartzea izango dira adibidez: “Nahita bilatu dut bizitzaren alde ilunago bati begiratzea”. Nolanahi ere, ez omen dira ipuin tristeak izango, argitasuna eta umorea dutenak baizik.
Olatz Mitxelena. Goierriko HITZA
2022ko Euskaraldiaren aurkezpenean izan ginen Iruñean
Politika lehendakariordea. Eta han izan ginen hainbat eta hainbat entitate publiko nahiz pribatuko ordezkariak ere, CAFekoa barne.
2021eko azaroaren 20an Iruñean aurkeztu zuten Euskaraldiaren aurtengo edizioa, Zentral aretoan. 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da, “Hitzez ekiteko garaia” lelopean.
Helburu nagusia, ohi bezala, hizkuntza ohiturak aldatzea da. 2020ko edizioan martxan jarri ziren ariguneei jarraipena eman nahi zaie aurtengoan ere.
Hauek izan ziren jendaurrean hitza hartu zutenak: Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Erakundeetako kontseilaria, Bingen Zupiria Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza
Iruñean elkartutakoen elkarlana eta indar-metaketa azpimarratu eta aukera hau aprobetxatzera deitu zuten, aurrean ditugun erronkak sekulakoak direla jakitun. 2020ko Euskaraldian CAFeko Beasaingo eta Irungo lankideen artean, 47 arigune osatu genituen eta 380 langilek hartu zuten parte, pandemiak gaiztotutako egoerari aurre eginez.
/ 03 /
BEASAIN - IRUN
URTARRILA
45
Lan-munduko euskara-planen transmisioa 25 urtetik gora dira EAEko enpresetan lehen Euskara Planak martxan jarri zirela. Hori dela eta, 2019an hasi eta 2020ra bitartean Eusko Jaurlaritzak sustatu eta Elhuyar Aholkularitzak gauzatuta, lan-munduan Euskara Planen transmisioa nolakoa izan den, gaur egungo egoerari begirada bat eman eta aurrera begirako azterketa egin dute. Euskararen datu objektiboak (ezagutza-maila, eremu desberdinetako erabilera-mailak…) eta elementu subjektiboak (motibazioa, diskurtsoa, balioak…) aldatzen joan dira. Egitasmo horren baitan lau enpresa aztertu zituzten: CAF, EKIN, MAIER eta ORKLI. Laurak industria-sektorekoak dira, horietatik hiru kooperatiba. Egitasmo horren bidez, enpresetan euskara lan-munduan txertatzeko egin den ahalegina, egon diren balioak eta horien transmisioa nola egin den aztertu dute, batetik, eta, bestetik, egungo motibazio eta balioekin bat egingo duten diskurtso eguneratuak identifikatu nahi izan dituzte, etorkizunean enpresek egiten duten hizkuntzen kudeaketaren barruan euskararen tokia zehazteko. Esan bezala, azterketa horretan parte hartu du CAFek, eta, gurean egindako lanketaren berri eman nahi dizuegu segidan.
Euskara Batzordean jardunak eta jardun gabeak; belaunaldi, genero eta ardura-maila desberdinetako pertsonak; gizonezkoak eta emakumezkoak... 3. Elkarrizketak egin: pertsona horiek elkarrizketatu genituen. Guztira hamabost lagun (bost emakumezko eta hamar gizonezko). Elkarrizketak egituratutako gidoi batekin egin genituen, baina errelato edo kontakizun bat osatzea helburu izanik, beraien bizipenetatik abiatu ginen, enpresan Euskara Planak izan duen ibilbidea (edo bere ibilbidea Euskara Planean) jaso dugu.
CAFen, beraz, hauek elkarrizketatu ditugu: Arkaitz Izagirre, Eli Insausti, Eneko Iza, Gorka Zabalegi, Idoia Esnaola, Imanol Urrestarazu, Jaione Badiola, Joxe Begiristain, Joxe Ramon Munduate, Juanjo Mintegi, Maite Zipitria, Miel Guridi, Tere Amundarain, Txomin Nazabal eta Xanti Enparantza. Informazioa aztertu eta lehen ondorioak landu: elkarrizketetatik ateratako alderdi komunak jaso genituen, eta kontraesanik edo zehaztasun gehiago behar duten alderdiak zeuden identifikatu.
PROZESUA: Ikerketa hau garatzeko CAFen honako pauso hauek eman genituen: Landa-lana: 1. Solaskidea izendatu. CAFek Joxe Begiristain Aizpurua izendatu zuen, eta horrekin batera, Jon de la Puente Vitini ere arduratu zen gaiaz. Beraien lana izan da Elhuyarrek landa-lana aurrera eramateko behar izan dituen kontaktuak eta harremanak lantzea eta bideratzea. 2. Enpresako 10 pertsona adierazgarri identifikatu. Joxek eta Jonek proposatu zituzten, zenbait irizpide kontuan izanik: Euskara Planean momentu desberdinetan aritutakoak izatea;
/ 04 /
1. Kontrastea: eztabaida-talde bat antolatu genuen, atera genituen lehen ondorio horiek aurkeztu, lantzeko, berresteko, osatzeko… baita jakintza hedatzen hasteko ere. Asmoa zen guztien artean CAFen errelatoa eraikitzen joatea, errelato horretako mugarriak identifikatzea eta mugarri horiek zein elementurekin lotzen ziren aztertzea. Saio horretara honako hauek gonbidatu genituen: CAFeko langileak (lanpostu ezberdinetakoak eta generoa kontuan hartuta, eta ahal zela, elkarrizketetan parte hartu ez zutenak; arduradun bat eta Euskara Arduraduna) eta CAFen kanpo-ikuspegia eman zezaketen pertsona batzuk (Beasaingo Udaleko euskara-teknikaria, Goiekiko gerente edo teknikariren bat, Ingudeako ordezkariren bat, Elhuyar Aholkularitzako teknikaria…). CAFen, beraz, honako hauek hartu zuten parte
BEASAIN - IRUN
URTARRILA
eztabaida-taldean: Aitor Aldasoro, Aitor Imaz, Ana Labaka, Andoni Sarriegi, Ane Urteaga, Asier Ituarte, Goizargi Oruesagasti, Iñigo Zubeldia, Iraitz Iparragirre, Jon de la Puente, Joxe Begiristain, Mikel Oiartzabal, Nerea Aranzadi, Patxi Aierbe, Pello Otegi, Saroi Oyarbide eta Urko Alvarez.
45
• •
Hizkuntza Politika Orokorra
•
Euskara Batzordearen funtzio aldaketa eta azpibatzordeak
• • •
Motibazio Kanpainak
Euskara Planaren kudeaketan aldaketa, Euskara Arduradunaren lanpostua eta Galardi aldizkaria
Sentsibilizazio- eta ahalduntze-saioak Bikain ziurtagiriak DISKURTSOAK ETA NARRATIBAK:
Baikorrak
2. Emaitzak eta ondorioak: Talde Eragilean kontrastatu eta osatu genituen enpresa bakoitzean egindako lanek zer eman duten eta txostenerako elementuak identifikatu genituen. 3. Kontraste-saioa egin: Aztertutako enpresetako emaitzak kontuan hartuta, eragindako enpresetako
ordezkariez gain, kanpoko beste lauzpabost eragile gonbidatu genituen (Euskara Plana duten beste enpresa batzuetakoak, administraziokoak, unibertsitatekoak, euskalgintzakoak…), egindako lana partekatzeko eta errelatoa elkarrekin eraikitzen joateko. Garrantzitsua izan zen guztien artean ondo identifikatzea zein diren errelato horretan elementu-giltzarriak, diskurtso desberdinak, diskurtso horiei lotutako mugarriak, diskurtsoen transmisiorako gauzatu diren praktikak, etab. EUSKARAREN IBILBIDEA. MUGARRIAK: 2020an, 25 urte bete zituen CAFek, enpresan euskara sustatzeko prozesu planifikatu bat martxan jarri zuela. Euskara sustatzeko helburuarekin ibilbide luze eta oparoa egin du CAFek eta hauek dira ibilbide horretan izan dituen mugarriak:
• •
Euskara CAFen identitatearen parte da
Diskurtso baikorrak dira euskara CAFen kudeatzearen alde azaltzen direnak edo egindakoaz edo gaur egungo egoeraz modu positiboan hitz egiten dutenak. Diskurtso honen barruan, besteak beste, elementu hauek azpimarratuko ditugu:
• • •
Hobekuntza eta bilakaera nabarmenak izan dira.
•
Langile gazteak euskaldun prestatuak ditugu eta hainbat sailetan aukerak daude eguneroko lana euskaraz egiteko.
•
Euskarak tokia hartu du eta horretan klabeak izan dira zuzendari, arduradun edo taldeburu euskaltzaleen konpromisoa, Euskara Arduradunaren lana, EBren lan indartsua eta langile euskaltzaleen lana.
•
Enpresatik jarri diren baliabideak (Galardi, EB…) eta kanpoko laguntzak (Aholkularitzaren lanak eta bestelako ekimenak) lagundu du euskararen sua mantentzen.
•
Bikain ziurtagiriak, oinarrizkotik zilarrezkorako saltoak, euskararen alde egindako lana errekonozitu eta indartu du.
•
Euskararen egoera CAFen oso ona da, nahiz eta hobetzekoak egon. Euskarak presentzia handia du arlo askotan (informazio orokorretan…) eta tailerrean, e-mailetan… ere geroz eta gehiago erabiltzen da.
•
CAF enpresa erreferentziala da euskararen arloan.
•
Kanpoko jendeak euskararekin ere lotzen du CAF. Kanpora begira ere, zerbait aportatu du euskarak.
Lanean euskara erabiltzeko aukerak sortu dira. CAF eta euskara lotuta egon dira beti, euskara presente egon da beti. Izan ditu gorabeherak, baina gutxi asko, jakin dugu presente egon eta txinparta hori mantentzen.
/ 02 /
Kritikoak Oro har, proiektuan ez dugu sumatu euskararen aurkako diskurtsorik edo ezkorrik, eta kritikoena izan da batez ere ez delako egiten behar adina edo
Euskara Plana Irungo lantegian
/ 05 /
BEASAIN - IRUN
URTARRILA
gehiago egitea nahiko luketelako. Sarritan bat datoz baikorrekin, egindako bidea oparoa eta emankorra izan dela, baina egoera hobea izatea nahiko lukete. Diskurtso honen barruan, besteak beste, elementu hauek azpimarratuko ditugu: Hizkuntza asko kudeatu behar ditugu eta lanharremanetarako hizkuntza ingelesa da. Horrek, beste era batera lan egitea ekartzen du eta ez dio euskarari asko laguntzen. Informatikan arazoak ditugu, zailtasunak hainbat gauza euskaraz jartzeko. Euskara beste puntu bat da, baina ez da lehentasuna. Hizkuntza koste ekonomiko bihurtzen denean, oztopo bihurtzen da. Belaunaldi-aldaketa dator eta belaunaldi berriek euskararenganako atxikimendu lausotuago dute eta agintera iritsiko dira. Itzulpenez gain, bidea erraztuko diguten bestelako baliabide eta teknologia berriak behar ditugu. Baliabide askoz gehiago beharko lirateke (pertsonalak, antolaketa, dedikazioak…) denetara iristeko ditugun zailtasunei aurre egiteko. Neutroak Diskurtso honen barruan, besteak beste, elementu hauek azpimarratuko ditugu: Gizartearen isla gara eta gizarteko eboluzioarekin batera joan da CAFekoa ere. Garrantzitsua da lehentasunak ezartzea eta baliabideak lehentasun horiek lortzera bideratzea. Pertsonak klabeak dira, eta bereziki, jendea kudeatzen dutenak. Horiek euskararekiko duten jarrera transmititu egiten da.
/ 06 /
45
Borondatea izan da oinarri. EUSKARA PLANA: MARTXAN JARTZEKO ETA EUSTEKO GAKOAK: Atal honetan xehe-xehe aztertu dituzte Euskara Plana abian jarri genuenetik errotu denera arteko gakoak, izenburu hauen baitan azalduak:
• • • •
Zergatik Euskara Plana?
• •
Norantza?
• • • • • • •
Euskara lan-hizkuntza eta sortze-hizkuntza
•
Administrazioaren edo erakundeen ekarpena
Euskara Planari eusteko gakoak Euskararen abantailak eta balioak Euskara Batzordearen Arduradunaren lana
eta
Euskara
Hizkuntza Politika Orokorra eta hizkuntzaeskakizunak Terminologia eta alfabetatze-lanaren garrantzia Gazteak Euskararen aldeko diskurtsoa Belarriprest jarrera zabaltzea Langileen komunikazioa; bereziki, tailerra CAFen erreferentzialtasuna; irradiatzaile-lana
traktore
eta
Lau enpresen azterketa-txostena alde batetik, eta CAFi dagokiona bere osotasunean, Giza Baliabideetako Atarian daude zintzilikatuta, Euskara atalean. Internetez, berriz, helbide honetan aurkitu daiteke lau enpresen azterketa hori: https://www. euskadi.eus/lan-munduko-euskara-planak-etatransmisioa/web01-a2plana/eu/
ELKARRIZKETA
URTARRILA
45
IÑAKI BERUETE GALDEANO Zumarragan jaio eta Urretxun bizi da, eta 62 urterekin erretiroa hartuko du maiatzean. Beasaingo lantegian aritu da ingeniari tekniko lanbideaz arlo elektriko-elektronikoan. Euskaraz erraz hitz egiteko moduan moldatzea izan du beti erronka eta horretan dabil azken urteetan, Euskaltegiaren laguntzaz.
Rail Services departamentuan, salmenta ondorengo ingeniaritzan ari zara lanean, ezta? Bai, hala da. 12 bat urte daramatzat hemen baina ni CAFen IV. Dibisioan hasi nintzen, Proba Nabea eta Tailer Elektrikoa gauza bera zirenean. Orduan ere tokatzen zitzaizun kanpora ibiltzea, bezeroen beharren baitan? Bai. Besteak beste, gogoan dut garai hartako Hong Kong, Washington, Irlanda, Finlandia… Eta Rail Servicesetik, ba, Mexikon edo Txileko Santiagon ibiltzea tokatu zait, adibidez, urrutienak aipatzekotan. Zein izan da zure egitekoa? Bukatutako trenei, bermea duten aldian babes teknikoa ematea da ingeniaritza zerbitzuaren lana. Horiei eta baita trenen mantentze-lana CAFekin kontratatuta dutenei ere. Zehaztu pixka bat zure lan hori… Ni elektrika-elektronika arlokoa naiz eta gure lana trenen fidagarritasuna kudeatzea da. Izan trakzioa, balazta, ateak… Sor daitezkeen instalazio-arazoak, behar balitz aldaketak proposatuz eta… Orain erretiroa hartzera omen zoaz. Niri ere iritsi zait garaia: 62 urte eta bi hilabeterekin txandakako kontratuaz baliatuz. Ez zarena erretiratuko da, zeure euskara hobetzeahaleginetik!! Ez!! Berez, erretiroa hartuko nuenerako atzeratzea pentsatuta nuen euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna lortzea, baina gerorako denbora irabaziz, lehenago hastea erabaki nuen. (Barre egiten du). Esaiguzu zergatik… Beno, euskara ikastea beti izan da niretzat konbikzio pertsonala. Gure gurasoen (Nafarroako Allin bailarako Etxabarrikoak ziren) nahia ere betidanikoa zen guk euskaraz egitea, haiek ez zekiten eta. Baina gure garaian, haiek handik Zumarragara etorrita ere, ez zen erraza euskararekiko ezertan aritzea, ikasketak euskaraz egiteko aukerarik ezaz gain, noski. Eta, halako batean CAFera lanera… Eta nik bertatik bertara ezagutu nuen IV. Dibisioan martxan jarri zen euskararen plana, hasierahasieratik!!
Horretaz ari gara GALARDI honetan, 1995ko hura ere gogoratuz… Oso iniziatiba ona izan zen hura. Gogoan dut, nola, Mikel Oiartzabal, Jon Legorburu eta beste batzuk, adibidez, ze ahalegin egiten zuten guk euskaraz uler geniezaien!! Eta orduan hasi zen hiztegi teknikoa sortzen, kartelak bi hizkuntzetan jartzen, euskara klaseak enpresan bertan ematen. Ni ere hasi nintzen baina gure ordutegiak ez zidan gehiegi laguntzen eta… “Behin eta ondo” mezu hura garai hartakoa zen... Eta harrez gerokoaz zer iritzi duzu? Urte asko pasa dira… CAFeko euskararekiko aldaketa guztia bizi izan dut: euskaraz ezertxo ere ez egotetik, Txiletik “Me puedes enviar el <Aldaket en jarraipena>” eskatzea, adibidez, naturaltasun osoz, hala izendatuta dagoelako dokumentu hori. Pena, leku mugatua dugula gehiegi luzatzeko elkarrizketa: zure alde zerbait esaten du, erretiroa hartu eta euskarari indarrez heldu nahiak… Urretxu-Zumarragan kalean gutxiago entzuten da euskara CAFen baino. Eta aitortu dizuet, beti izan dudala euskaraz ezin moldatu izanaren arantza eta orain, herriko Euskaltegira bertaratu eta online ikasketak partekatuz, CAFen lanean aritu izanak erraztu didan bidea eta areagotu didan motibazioari ez diet hutsik egin nahi. Kontatu diguzun Txilekoaz gain, bestelako anekdotaren bat, Iñaki? Ba, politena da, zu eta beste batzuk nirekin euskaraz hitz egiten aritzea nik gaztelaniaz erantzunagatik, ulertzen dizuedalako. Ni emozionatu egiten nau niganako hartzen duzuen jarrera horrek. Hunkitzekoa badakizu zer den?: gure lana aintzakotzat hartzeaz gain, zuk bezalako askok eta askok egiten duzuen ahalegina. Gurea erraza da. Zuenak du meritua. Guztiona, orduan, plazera!!
/ 07 /
LEHIAKETA !!!
URTARRILA
NEKAZARITZA-TURISMOKO BASERRI BATEAN BI LAGUNENTZAT ASTEBURU BAT IRABAZI NAHI DUZU? Erantzun galderei QR kodearen bidez, edo orrialdea fotokopiatu ondoren eman zure izenez, Euskara Koordinatzaileren bati edo bidali Giza Baliabideetara Euskara Arduradunari hilabeteko epean.
45
IZEN - ABIZENAK:
DEPARTAMENTUA:
1) Lan-munduko euskara-planen transmisioa aztertzeko Eusko Jaurlaritzak sustatu zuen azterketa, nork gauzatu zuen? Eusko Labelek Elhuyarrek Euskaltzaindiak 2) Aurkitu gurutzegraman, CAF partaide duen Trengintza Hiztegiak (trenhiztegia.eus) nola jasoak dituen euskaraz, ondoko hitz hauek: 1. Filtro 2. Célula 3. Pantalla 4. Zuncho 5. Leva 6. Grifo
g44
AURREKO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK:
Zuzen erantzun zutenen arteko irabazleak:
AITOR AZURMENDI Kalitatea - Beasain
ARITZ ZENDOIA Irun