1000 gau eta bat gehiago xerezaderen kondaira (kamishibai)

Page 1


1. fitxa

Baziren behin iragandako denboretan bi anaia ahaltsu: Xariar eta Xazaman. Xariar, zaharrena, Bagdadeko erregea zen eta Xazaman, gazteena, Samarkandakoa.



2. fitxa

20 urte pasatu ziren haien artean ikusi gabe. Xariarreri bere anaia ikusteko gogoa sartu zitzaion. Orduan Xariarrek esan zion bere bisirrari: - Joan zaitez nire anaiaren bila! - Zure aginduetara - erantzun zion bisirrak. Eta Samarkandara joan zen Xazamanen bila.



3.fitxa Bi anaiak oso pozik zeuden, berriro ere elkarrekin zeudelako. Halako egun batean Xariar ehizara joan zen eta Xazaman etxean geratu zen atseden hartzen. Logelatik atera zenean jauregian zehar bueltatxo bat ematera joan zen eta orduan gauza ikaragarri bat ikusi zuen: anaiaren emaztea esklabo batekin elkarri musuka eta zirriak egiten ikusi zituen.



4.fitxa

Anaia etxera buelta bezain laster ikusitako guztia kontatu zion: - Ez zaitut sinisten anaia, gezurretan ari zara! – esan zion Xariarrek haserre.

- Sinisten ez banauzu, bihar ehizara zoazela esan baina lorategian ezkutatu zaitez. Hantxe harrapatuko dituzu – erantzun zion Xazamanek anaiari .



5.fitxa

Eta hala egin zuen. Hurrengo goizean ehizara zihoala esan zuen baina etxetik irten baino lehen lorategian ezkutatu zen. Handik denbora gutxira bi maitaleak ikusi zituen, anaiak kontatu zion moduan.



6.fitxa

Sultana asko haserretu zen, eta bere emazteari eta bere maitaleari burua mozteko agindua eman zuen. Handik aurrera sultanak ez zuen berriro ere emakumeengan sinestu. Ezkontzen zen bakoitzean, lehenengo gaua pasa eta gero, emazteari burua mozteko agindua ematen zuen, berriro ere engainurik ez jasotzeko.



7.fitxa Bazen erreinuan Xerezade izeneko neska eder eta lirain bat, sultanak egiten zuena onartu nahi ez zuena. Egun batean Xerezade bere aitari esan zion - Sultanarekin ezkondu behar dut emakumeak hiltzearen

trajedia hau gelditu ahal izateko. Hasiera batean aita ez zen oso ados agertu, baina azkenean onartu egin zuen.



8.fitxa

Handik gutxira Xerezade ezkondu zen baina bere aita kezkatuta zegoenez alaba txikiari Xerezaderekin bizitzen joateko eskatu zion, ahizpa nagusia zaindu ahal izateko.



9.fitxa Ohean zeudela Sultanak esan zion: - Entzun dut ipuinak kontatzen trebezia handia duzula.

Kontatuko al didazu bat, mesedez, ia horrela lo hartu dezakedan? Eta hasi zen ipuin bat kontatzen. Baina Xerezade oso argia zen eta eguna heltzerako orduan ipuina ez zuen kontatzen amaitu. Modu honetan, sultanak bizitza barkatu zion, hurrengo egunera arte behintzat, ipuinaren amaiera entzun nahi baitzuen.



10.fitxa

Hurrengo gauean berriro ere berdina egin zuen: eguzkiak irten arte ipuina kontatzen egon zen eta amaitu barik utzi zuen, berriro ere sultanak bizitza barkatzeko. Eta horrela aritu izan zen gau bat, eta beste bat, eta beste bat‌ Horrela mil aeta bat gau pasatu zituzten, sultana Xerezaderekin maitemindu eta emakumeak hiltzeko trajediaz amaitu zuen arte.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.